50535 emaitza bilaketarentzat - [21401 - 21450] bistaratzen.

gogor egin
dio ad.-lok. Buru egin; gogortasunez jokatu, hertsatu. Garaiko giroari amore eman beharrean, gogor egin zioten, leher eztanda gaizto egingo bazuten ere. Bere buruari gogor eginez. Egun batez gogor egin zion Santa Kruzek Belasko jeneralari Guerrero estu zela eta lagundu egin behar zitzaiola. Emakumeek gogor edo entzungor egiten diotela.

Aztergaia: gogor egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogor egon
ad.-lok. (Asmo edo jarrera batean) irmo egon. Legearen kontra gogor egon nahi duena.

Aztergaia: gogor egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogor sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Gogor egon. Gogor eutsi

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatua, berriz, jaso egingo da).

gogor hartu
ad.-lok. Gogortasunez hartu; zakar hartu. Ik. estu hartu 1. Gogor hartzen zuen bere burua, eta bai besteak ere.

Aztergaia: gogor hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogor izan
ad.-lok. Gogorra gertatu, zaila izan. (nor marka 3. pertsona singularrean). Gogor zaigu hari obeditzea.

Aztergaia: gogor izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOGOR IZAN (Con aux. intrans., uni- y bipersonal). Resultar difícil, duro. Gogor duk hiretako akhuloén kontra ostiko egitea. "Il t'est dur". Lç Act 26, 14 (Dv gogor zaik). Hainitzi gogor zaie hitz hau: uko egiozu zure buruari. SP Imit II 12, 1. Latz eta gogor zaiku hari obeditzea. Mih 90. Zahar gazten arteko / hau da parabola, / --zuzen esplikatzeko / ainbat gogor da--. Bordel 105. Gogor zaizu aitortu bearra, gaztetxo, baña aitortu zaite. MAtx Gazt 92. v. tbn. Brtc 209. Hb Esk 20

gogor izan 6: Consumer (“gogor izatea”), Berria 3 (“Exijitu eta negoziatzean gogor izatean ez nabil esaten lau transferentzia eta bost sosa negoziatzeko gogor izatea (izan behar da ere), baizik eta gatazka horren muinari dagozkion oinarrizko puntuetan izan behar da temati”), Argia 2 (“Gogor izate hori txerto-oin izan ohi duen elorri zuriak eransten ote dio?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gogor izan 9: Berria 2 (“Bushekin gogor den New York Times egunkariak «misiolariaren grina» ikusi zuen presidentearen hitzaldian”), Herria (“Oraiko ustez gudu gogor izanen da Donazaharre, Gabadi eta Baigorriren artean”), Piarres Xarriton (“Zuzen esplikatzia hein bat gogor da!”), Joan Mari Irigoien (“Eta, haiekin gogor izan ez ezik, ziria ere sartzen nien batzuetan, taktika maltzur samarra erabiliz”), Piarres Aintziart (“Bai gogor da: itotzeko beroa, orain, funtsean”), Eneko Bidegain (“Eta ondoan SSak oihuka eta mehatxuka ari direlarik eta beldurrak jana zaudelarik, gogor da jarraitu behar den erritmoari adi egoitea”), Iñaki Arranz (“Baina zuk, harkaitza bera bezain/ gor eta gogor zaren horrek...“), Anjel Lertxundi (“Dontsuon arautegiak halakoetarako zer agintzen duen hausnartu eta gero, pozez kriskitinka jartzen nauen delibero bat hartu dut: nire adostasuna erakutsiko diot Zuzendari txit agurgarriak esan behar didan guztiari, nire aurkako ezein neurri gogor izanda ere nirekin izan nahi duen hitz-aspertuaren gaia”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gogor sarreran.

gogora ekarri
ad.-lok. Gogoratu; gogorarazi. Ik. burura ekarri. Geure bekatuak gogora ekar ditzagun. Neskaren edertasunak amarena gogora ekartzen zion.

Aztergaia: gogora ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ekarri: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

gogora etorri
zaio ad.-lok. Oroitu; bururatu. Ik. burura etorri. Oraintxe gogora etorri zait gaur nire emaztearen eguna dela. Arrese Beitiaren bertsoak datozkit gogora. Gogora datorkion guztia esatea.

Aztergaia: gogora etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

etorri: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

eta gogora heldu, gogora jin: hirurak parean ematekoak dira, azpisarrera berean.

gogora heldu
zaio ad.-lok. Oroitu; bururatu. Ik. burura etorri. Voltaire zenaren oroitzapena heldu zait gogora.

Aztergaia: gogora heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogora(t) (h)eldu 36: B 6 (Astar II 4: "Nok esango dau, ziur, edo ziertutzat daukeela, ez begik ikusi, ez belarrik enzun, ez gogora eldu al leitekiala, Jaungoikuak bere legia gordetan dabenetzat daukan beti betiko glorija", "gogora eldu al leitekezan pekatu guztijetan sarturik", "gizonen gogora eldu al leitekezan baño bere ondasun, doe, grazija geijago", "O diñade inoren gogora bere ezin eldu leitekiana!"; Echta Jos: "Eskerrak emon eioezala, Gurari onen ordea, Bere gogora etzala eldu, Senar-sundan bizittea"; Erkiag Arran: "bere arrebearen gomutea eldu yakon gogora"); IE 30 (SP Imit: "Zure sakramenduari debozione eta afekzione handirekin hurbiltzen zaizkon batzu gogora heldu zaizkidanean maizenik tontoturik nago"; Arg DevB: "Hañitz aldiz heldu arren, / Herioa gogora"; Ch 2: "Ez dire sinhetsi behar erraten zaizkigun, edo gogorat heldu zaizkigun guziak", "Hala beraz gogorat heldu zaizkigun gauzetarik eztugu behar deus desiratu"; Brtc: "Bere bizitze passatu guzia gogora heldu zaio"; Hb Egia: "deus onik etzitzaion heldu gogorat"; HU Zez 2, adib.: "Ikusi orduko, jauziz heldu zaut gogora"; Laph 2: "Lur Saindua bethi eta bethi gogorat heldu zitzaiolakotz", "orduan ere gogorat heldu zitzaizkon gaztetasuneko bekhatuak"; Elsb Fram: "Gazte denborako orhoitzapen bat heldu zaut gogorat"; Jnn SBi: "Hemen, berehala gogorat heldu diren irakaspenetarik bat hau da"; JE 3: "Gobernamenduak badauzka bertze andana bat, ez dakit zenbat hirixketan barreaturik: Rennes, Caen, Aix, (...) gogorat heldu ez zauztanak bertzalde", "Voltaire zenaren orhoitzapena heldu zait gogora", "Etzeielarik bizkitartean gogorat heldu, gaizoer, zer gozo dukegun heien harat-hunatari beha"; Barb Sup: "Hoi bera heldu zitzautan orai gogora"; Etcham 2: "Ixtorio bitxi bat heldu zaut gogora", "Gogorat heldu zaizkit, hau dut hau laguntza, Aitaren urrats zuzen eta boz beratza"; FIr 3: "Gogora eldu zitzaion Jainkoak gazteez mintzo delarik diona", "bere bizitze guziko egintzak batean gogora eldu zitzaizkon", "Eri-handien gogora eltzeko bide asko ditugu"; Zerb Azk 4: "Lantto hau hastean, badakizue betbetan zer heldu zaukun gogorat?", "Erranak erran, badakizue betbetan zer heldu zaukun gogorat?", "Chaubadon heldu zitzaukun gogorat", "salatu behar ote dugu betbetan gogorat heldu zaukuna?"; JEtchep 2: "Orduan gogorat heldu zaizkon joanden urthe horietan ibili harat hunatak", "Orai berean gogorat heldu zatak ixtorio ttipi bat"; Xar Odol 3: "gaixto guziak heldu zaizkote gogora", "Horieri, zuk hitz bat atera orduko, burrustan heldu zaizkiote hura iduriak gogorat", "gogorat heldu bazautzu bizi lagun bat hartzea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogora(t) heldu IE-EB 5 (A. Arkotxa 2: "Gogora heldu zaio arratsaldean, konferentzia salatik kanpora begiratzean leihoan moztua ikusi duen zeru urdin hedoitsua", "beti margo bera heldu zaio gogora"; P. Xarritton: "Euskararen Lekukoak zerrendatik kanpo ere badugu lan ederrik: Gogora heldu zaizkit bederen: Piarres Lafitte zenak berak, 1972an agertu zuen Salvat Moho-ren obra..."; M. Dupac: "Ezkont-nahia gogora helduko ahal zaio?"; Herr 1971: "Hori irakurtzean berriz gogorat heldu zitzaitan bezperan entzun solas kiretsak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogora heldu : DRA (s.u. gogo, adibideetan) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

gogora etorri azpisarreran aipatuko da, honen parekotzat.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

heldu: -ra.

gogora jin
zaio ad.-lok. Oroitu; bururatu. Ik. burura etorri. Ahora jinak erran, gogora jinak egin. Ardura jiten zaizkit gogora Shakespeareren eleak.

Aztergaia: gogora jin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogora(t) jin (eta g. yin, gogorala j.) 16: Arch Fab ("Kontu hau gogoala bazait jiten"), Ip Hil ("Izkiribatzen zialarik, gogoan sarthü zeion eta nonnahi, bera zenian, jiten zeion gogoal"), HU Zez 2 ("Erlisioneari zor dazkotan ongi guziak betan jin zauzkit gogora", "ahora jinak erran, gogora jinak egin"), Etcham ("Etsenpluak palatraka / gogorat zauzkit jiten"), Zub 2 ("Gogorat yiten zaizkit oraiko idazleak", "Orai yiten zait gogorat zer egia haundia erran zien M. Laconbek"), Lf in Zait Plat ("Ez zaio gogorat jin, gure erlisioneak erakusten daukun Jaungoikoaren artze berezia, erran nahi dut kreatzea"), JEtchep 3 ("Ageri zen etzela bertze bat bezala mintzo, gogorat jinak, jin bezala emanez", "gogorat jin zitzaion [...] nola ihardokitzen zuen", "Jinen zaut gogorat... Limogeskoa"), Larz Iru ("jin zauzkit pertsu xaharrak gogorat"), Ardoy SFran 3 ("apez saindu bat jin zitzaion gogorat", "Jin ote zitzaion gogorat zer Ortziraile Sainduari buruz zen abian?", "gogorat jin zitzaion jina zuela bere larderia guziaren erakusteko orena"), Xa Odol ("gauza lazgarri asko jiten zaut gogora") // Ez dugu aurkitu OEH argitaratuan jaso duten Arb Igand-eko agerraldia ez gure corpusean, ez liburuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogora(t) jin 6: XArb ("irakurtuak izaiteko eginak direla jin zitzaion gogora egun batez"), JE GH 1964 ("ihes egiteko xederik gogorat ere etzitzaien jin!"), Hiriart-U ("asko galde jiten zaizko gogorat"), A. Luku ("egun guziz andereak dion gauza bera gogorat jiten baitzait"), Herr 1996 ("zer jiten ahal den gogorat!"), P. Xarritton ("Nere aitormenak eta holako, emanak zituen, gogora jin arau").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogora jin : Lur EF/FE (venir à l'esprit), Casve EF (gogoala jin: adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

gogora etorri azpisarreran aipatuko da, honen parekotzat.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jin: -ra.

gogoragarri
1 adj. Gogoangarria. Otsailaren hogeita seia, egun gogoragarria.
2 iz. Zerbait gogorarazten duen gauza. Kristoren eramankizuneko gogoragarri biziak.

Aztergaia: gogoragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogorakizun
iz. Kontzeptua, ideia. Gogorakizunak hitzez adieraztea.

Aztergaia: gogorakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogorako
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, gogorako-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gogarako].

Aztergaia: gogorako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. gogarako / HiztEn: Ik. gogarako / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gogarako.

gogoramen
1 iz. Oroimena.
2 iz. Burutazioa, burutapena.

Aztergaia: gogoramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gogoramen eta gogorapen hitzen adibide franko agertzen da O.E.H (B.G.L.S. euskalkietan) / 1. "oroitzapen" erran nahiarekin 2. gutiago "gogamen" legez'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'gogoramen sartzea' onartu da.

gogoramendu
iz. Burutazioa, burutapena.

Aztergaia: gogoramendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/-mendu/-pen/-tze/-kizun.

gogorapen
1 iz. Burutazioa, burutapena. Alferkeria gogorapen gaizto guztien ama dela.
2 iz. Oroitzapena.

Aztergaia: gogorapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: ik. oh. s.u. gogoramen.

gogorarazi, gogoraraz, gogorarazten
du ad. Gogora ekarrarazi, gogoratzera behartu. Oihenart garbizalea genuen; aita Olabide gogorarazten digula esango nuke. Egin zizkion mesedeak gogorarazi zizkion. Oilarraren gandorra gogorarazten duten loreak.

Aztergaia: gogorarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogorarazi, gogoraraz, gogorarazten. dio ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Ez legoke gaizki adibide bat'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da onartu.

gogorarazpen
iz. Zerbait gogorarazteko abisua edo oharra. Gogorarazpen-gutunak bidali zaizkie zerga ordaindu gabe dutenei.
gogoratu1, gogora/gogoratu, gogoratzen
1 da/du ad. Gogora edo oroimenera etorri edo ekarri. Ik. oroitu; gomutatu. Ezin gogoratu naiz haren izenaz. Gogora ezazu lehen zer esan dugun. Atzo esan nizunaz gogora zaitez. Gogora ditzagun antzinako enperadoreak. Gogora zaitez bihar datorrela zure anaia. Gogoratzen duzu esan nizuna? Bihotzez gogoratzen zaitu. || zaio ad. Gertaldi hau gogoratzen zaidan bakoitzean.
2 du ad. Gogorarazi. Gizon jakintsu batek esana gogoratuko dizuet.
3 zaio ad. Bururatu, otu, buruan sortu. Halako batean gogoratu zaio lan horri ekitea. Askotan gogoratu zitzaiola kristau egitea. Ez zitzaien sekula gogoratuko bere heriotzaz mintzo zela. Hura zela eta, jai bat antolatu behar zutela gogoratu zitzaion.

Aztergaia: gogoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogoratu, gogora, gogoratzen. 1 da/du ad. 'burura etorri, burura ekarri': ezin gogoratu naiz haren izenaz; gogora ezazu lehen zer esan dugun. 2 zaio ad. 'bururatu, otu': halako batean gogoratu zaio lan horri ekitea.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gogoratu, gogora, gogoratzen

gogoratu2
iz. Gogora etortzea, gogora ekartzea. Ik. gogoratze. Gogoratu hutsarekin lehertzen zait barrena.

Aztergaia: gogoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogoratu, gogora, gogoratzen. 1 da/du ad. 'burura etorri, burura ekarri': ezin gogoratu naiz haren izenaz; gogora ezazu lehen zer esan dugun. 2 zaio ad. 'bururatu, otu': halako batean gogoratu zaio lan horri ekitea.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gogoratu, gogora, gogoratzen

gogoratze
iz. Gogora etortzea, gogora ekartzea. Ik. oroitze; gogoratu2. Gogoratze hutsak gaixotu egiten nau.

Aztergaia: gogoratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen,...

gogorazio
1 iz. g. g. er. Burutazioa, burutapena. Gogorazio lohiak.
2 iz. g. g. er. Oroitzapena.

Aztergaia: gogorazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogorazio (eta -zino/-ziño 34, -zinoe 10, -ziñoi 1, -ziñu 1) 113, horietan XX. mendeko 6: B 46 (Añ 21, Mg CO 6, Ur MarIl 3, AB AmaE 3, Itz Azald 13), G 67 (Mg CC 11, Gco I 2, AA 33, Lard, Arr 3, Bv AsL 10, Apaol, Urruz Zer, Inza Azalp 3, Txill Let 2), GN 1 (Legaz) // Ik. OEH argitaratuan gainera Mb OtGai ("Arrotasunik bageko gogorazioz ta oroitzapen garbiz"), eta aipatuak: LE Ong, LE Urt, Donce, EE 1885, EgOn ap. DRA, JJMg Mayatz.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogorazio 6: G 4 (J. Iturria: "gogorazio txarretan naste borraste gaudenean"; T. Egibar: "itz, gogorazio eta egite loikerizko guziak"; Ejerzizio santuak: "zure gogorazio, hitz eta lanak dakizkien eta barrun-barrundik ezagutzen dituena"; A. Etxarri-Aranaz: "Gogorazio zikiñei leku eman al diet?"); EB 2 (Azurm, adib.: "aurreritzi eta gogorazio eta oroitzapen txar denak berbizten hasi zitzaizkiola").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogorazio : HiztEn (gogorapena), LurE (ik. gogorapen; 1 pentsamendua; 2 gogoratzea, oroitza), Euskalterm 1 ('pensamiento'); gogorazino : AB38 2 (hauetan g. loi 'pensamiento obsceno') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogorazio : EuskHizt (1759; gogoraziño 1803. 1 G. er. pentsamendua; 2 1885; G. er. gogoratzea, oroitza), HiruMila ('pensamiento, recuerdo'), ElhHizt (1 pensamiento; 2 recuerdo, memoria), EskolaHE (ik. gogorapen; 1 pentsamendua; 2 gogoratzea, oroitzea), DRA (eta gogoraziño, gogorazinoe, gogoraziñoe; pensamiento; var. de gogamen, gogorapen, gogoeta), PMuj DVC (eta gogorazinoe, gogorazino; 1 pensamiento; 2 memoria, recuerdo, conmemoración) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

gogordura
iz. g. er. Gogortzea; sorgortzea. Ik. sorgortasun. Belarri gogordura bat zuen bere gaitzik handiena.

Aztergaia: gogordura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogordura IE 1: Dv LEd ("Oi harrigarrizko gogordura! Oi, sepharen gaixtoa!"); Ik. OEH argitaratuan, gainera: Prop 1888 ("Hunat misionest heldu denak ez du zeren zangoetan gogordurarik ukhan") eta gogorrune testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogordura : HiztEn (Med. ankilosia), Euskalterm 6 (hauetan zahartzapenezko g. 'endurecimiento por envejecimiento'; mailukako g. 'endurecimiento a martillo'); gogorrune : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogordura : HiruMila ('endurecimiento'), ElhHizt ('dureza, endurecimiento; entumecimiento, rigidez), Casve EF (gogordüra: 'courbature'), HaizeG BF ('courbature, ankylose, surdité'), Lh DBF ('courbature'), DRA ('anquilosis, endurecimiento de miembros, agujetas), PMuj DVC (1 endurecimiento, dureza; 2 entumecimiento, entorpecimiento, adormecimiento de un miembro; 3 esclerosis; 4 paralización; 5 rigidez, inflexibilidad; 6 insensibilidad, crueldad, inhumanidad; 7 fraguado; 8 tensión, rigidez, tiesura, tirantez; 9 agujetas, después de un ejercicio muy fuerte); gogorgune : EuskHizt (*1953; gogorrune *1926, 1976), PMuj DVC ('concreción'); gogorrune : HiruMila ('zona dura'), ElhHizt ('dureza, parte dura; dureza de la piel, callosidad), EskolaHE, Casve EF (gogorrüne: 'durillon'), Lh DBF (gogorrüne: 1 durillon, cal; 2 partie dure d'un objet), PMuj DVC (gogorrune: 'dureza de la piel, callosidad') // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Agujetas" adierazteko ere balioko luke" (2006-04-11)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gogordura: fisikoa edo patologikoa "gogortasun" orokorretik bereizten da eta O.E.H. gutienik Lapurdin Nafarroan, Zuberoan eronkarieraz erabilia'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

gogorgarri
iz. Gogortzen duen gauza. Likidoak gel bihurtzeko gogorgarri bat gehitzen zaie.

Aztergaia: gogorgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahia: ‘indargarria, sendogarria’.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

gogorgune
iz. Ingurukoa baino gogorragoa den zatia. Azaleko gogorguneak.

Aztergaia: gogorgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oh. s.u. argalgune: E116: "OEH ikusita berdintsu erabili izan dira argalgune nahiz argalune. EEBSn behin bakarrik ageri da hitz hau, eta Euskalterm-en ez da ageri. Gure arauen arabera argalgune beharko luke izan, hori delako arautu duguna normalean, salbu koloreen kasuan. Baina hauek salbuespentzat hartu ziren. Horregatik proposatzen dut argalgune". // X. Kintana: "aspaldi honetan erabili dugun irizpidea hauxe izan da: - gune `tokia' adierazteko eta - une, berriz, `denbora'. Hortaz, bai argalgune `toki argala eta meharra' (edo zerbait argaltzen deneko tokia) eta bai argalune `argalaldi, beheraldi'sartzekoak dira, zein bere esanguraz". // PS: "Banaka-banaka egon naiz begira, -gune eta -une direla eta, orain arte onartu ditugun sarrerak. Badirudi, koloreen kasua kenduta, Kintanak dioen bezala erabiltzeko joera ikusten dela, nahiz batzuetan ez dudan hain garbi ikusten (ez dira kontrako adibideak `ahulgune, gune ahula' edo `ingurune', `sakonune'?). Hauek dira orain arte onartu ditugun sarrerak: abagune, abiagune, ahulgune (`gune ahula'), ahulune (`ahulaldia'), alhagune, aldiune, aterrune, begirune, beltzune, bihurgune, bilgune, biribilgune, egiune, egongune, erdigune, estalgune, estugune, etenune, zerbitzugune, geldiune, gogorrune (hau adibide batean, baina ez sarreretan), gorriune, haizegune, hertsigune, hirigune, hutsune, ikusgune, ingurune, irekigune, irtengune, isilune, itzalgune, lekune, lotune, mehargune, mendigune, okerrune, sakangune, sakonune, sargune, soilgune, ubelune, ukigune, uspelgune, zabalgune, zelaigune, zikinune (adibide batean, baina ez sarreretan), zimurgune, zokogune, zolagune, zuriune. Hori hola bada ere, uste dut, argitasunaren aldetik, eskertuko liguketela bat bakarrik onartzea, bi sarrera emateak bazterrak nahasi baizik ez baitu egiten. Nire proposamena litzateke argalgune bakarrik uztea". // Kintana (EBB): "Kontuz! Sokak hor argalgunea dauka eta erraz hauts liteke. Ez da ibaiaren gainean irristatu behar: izotzak argalguneak dauzka eta istripuak gerta daitezke /Gizaki zintzoenek ere badituzte beren argaluneak. Santuak bekatu egin zuen argalune batean". // BAgiria (2003-07): "Erabakia: ez aipatu ez bata ez bestea".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

testuetan erabili gabea da, baina sistemaz ongi eratua, eta egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une: lekuari baitagokio, eta ez denborari, -gune formakoa da hobestekoa (ikus "Euskaltzainen oharrak" s.u. argalgune); Euskaltzaindiaren arauetako azalpenetan, berriz, gogorrune ageri da bi aldiz behintzat (definitzailea da maskur eta zarakar sarreretan): forma arautuak ukiezinak diren arren, azalpenetakoak alda litezke, noski, baina Euskaltzaindiari dagokio hori egitea, ez lantaldeari.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan gogorgune ageri da; nik ere uste dut gogorgune dela hobestekoa.

 - [E210]: Proposamena: e. gogorrune.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Onartu egin da gogorgune forma, eta azalpenetan erabili izan den gogorrune forma aldatzeko eskatuko zaio Euskaltzaindiari.

gogorkeria
1 iz. Gogortasun gaitzesgarria. Etxekoen bihotz-gogorkeria. Zoriaren gogorkeria ankerra!
2 iz. Indarkeria. Hitzetan gogorkeria eta begietan eztia jartzen. Hark egindako sarraskiak eta gogorkeriak. Ez zaizkio gehiegi atsegin gogorkeriak eta odol isurtzeak.

Aztergaia: gogorkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogorki
adb. Gogortasunez, indarrez. Ik. gogor 8. Gogorki zigortzen. Abereak gogorki erabiltzen badituzu. Eskua du aitak semeari gogorki mintzatzeko. Faraoi berriak gogorki hartu zituen Jakoben ondorengoak. Lehen baino gogorkiago erasotzen dio. Gogorkiegi aitortu badut, adiskidetasunari zor diot aitormenaren gogorra.

Aztergaia: gogorki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogorrarazi, gogorraraz, gogorrarazten
du ad. Gogortzera behartu. Gogorraraz itzazu arrautzak eta zati erditik.

Aztergaia: gogorrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogorrarazi, gogorraraz, gogorrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gogorrarazi, gogorraraz, gogorrarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-

gogorrean
adb. Indarra erabiliz. Euskaldunekin gauza on gutxi atera daiteke gogorrean. Gogorrean hasteko ordua zela. Hirian gogorrean sartu ziren. Onean ez bada, gogorrean egin beharko du. Gogorrean ezin, eta azpijanean liluratzen dute.
Loturak

Aztergaia: gogorrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogortasun
iz. Gogorra denaren nolakotasuna. Diamantearen gogortasuna. Eguraldiaren gogortasuna. Juduen gogortasun eta eskergabetasuna. Zuen bihotzeko gogortasunagatik. Bihotz gogortasuna. Nork jasan lezake zure begitarte haserretuaren gogortasuna? Eman iezadazu nekeei buru egiteko gogortasuna. Gogortasunez eraso. Gogorkeriaren aurka, gogortasuna.

Aztergaia: gogortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogortu, gogor/gogortu, gogortzen
1 da/du ad. Gogor edo gogorrago bihurtu, gogortasuna hartu edo eman. Eguzkiak beratzen du ezkoa eta gogortzen lurra. Itsutu ditu haien begiak eta haien bihotzak gogortu. Ez zuen amorerik eman; bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun. Gurasoen kontra gogortzen direla. Bere setan gogortua zegoen. Ekandu on hori zugan gogortu artean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Badakizu izotza ur gogortua besterik ez dela. Arrautza gorringo gogortu bat har ezazu. Bigun zezala bekatari gogortu haren bihotza. Lapur eta eraile gogortu batek ez eze, kristau bihozberagoak ere ez luke horrela jokatuko.
2 da/du ad. Sorgortu, sentiberatasuna galdu edo galarazi; zalutasuna galdu edo galarazi. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu. Goazak, Xalbat, hotzak gogortuko hau bestela.
3 zaio ad. Gogor egin. Nor ziren Antioko erregeari gogortu eta guda egin ziotenak? Lagunari gogortu bazaio.
Azpisarrerak

Aztergaia: gogortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogortu, gogor(tu), gogortzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gogortu, gogor(tu), gogortzen

gogortxo
1 adj. adkor. Aukeran gogorregia. Ik. gogorxko. Zigor gogortxoa, alajaina, halako huts txiki batentzat.
2 adb. adkor. Aukeran gogorregi. Gogortxo hitz egin zion. Barkatuko didazu lehengoan gogortxo egin nizulako.

Aztergaia: gogortxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

gogortzaile
adj./iz. Gogortzen duena. Urre madarikatua, bihotz samurren gogortzailea, adimen argien itsumena.

Aztergaia: gogortzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gogorxko
adj. Gogortxoa. Txirritaren ateraldi zorrotzak, gogorxkoak diruditenak ere, baztertu gabe.

Aztergaia: gogorxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogorxko 2, IE-EB (Gy; MEIG); gogortxo 18: B 2 (Echta Jos, Akes Ipiña); G 13 (Mb IArg I, Aran SIgn, Bv AsL, Urruz Zer, Or SCruz, Ldi IL, Etxde AlosT, NEtx LBB, Basarri, Uzt Noiz, Vill Jaink); IE 1 (Xa EzinB); EB 2 (MEIG); gogortxu 10: B 7 (Astar II, Ag AL, Bilbao IpuiB); G 3 (Sor Bar, Bv AsL).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogorsko EB 1 (Egin); gogorxko EB 1 (Euskaltzaindia); gogortxo 12: B 2 (Karmel, Agur); G 5 (A. Anabitarte, J. Karraskedo Olarra, S. Onaindia, N. Etxaniz, F. Etxeberria); EB 5 (M. Lopez, I. Mujika Iraola, P. Sastre, Txill); gogortxu B 1 (A. Zubikarai).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogortxo : DFrec 1; gogortxu : Euskalterm 1.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-sko/-xko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "lehengo kontua bera, mendebaldean gogorsko neutralago dugu. Kontutan har, gogorsko onartzeak ez diola inori gogorxko idazten debekatzen, baina alderantziz eginez gero, besteoi -sko/-ska grafiak eragozten zaizkigu" (1995-06-16)

gogotik
1 adb. Zinez, gogoz. Gogotik saiatuz. Gogotik barre egin. Gogotik ekin zion eta taxuz burutu du.
2 adb. Erruz, ugari. Ik. galanki 2. Bart gogotik egin du euria. Gogotik egin dute lan. Dirua gogotik egin du.

Aztergaia: gogotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak eskainiz: adlag. 1 'zinez, gogoz'. 2 'erruz, ugari'.

gogotsu
1 adj. Gogo handikoa, gogoz betea. Arreta gogotsua. Ikasle gogotsua. Gogotsua da kantatzen, baina jakinduriaz urria.
2 adb. Gogo handiz. Lana gogotsu egiten. Gero eta gogotsuago lehiatuz.

Aztergaia: gogotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogoz
1 adb. Zinez, gogo handiz; atseginez. Ik. gogotik. Erbesteturik dagoenak gogoz entzuten ditu bere herriko berriak. Gogoz jan du. Behin eta berriro irakurria dut, gogoz baino gogozago.
2 postpos. Borondatez. (bere, nire eta kidekoen eskuinean). Ez nintzela neure gogoz sartu saltsa horretan.
3 adb. Elurraz eta kidekoez mintzatuz, erruz, ugari. Elurra eroriko da gogoz.
4 adb. Buruz. Gure Aita gogoz ez dakitenak.
5 adb. Pentsamenduz, pentsamenduarekin; gogoari dagokionez. Hitzez, gogoz eta obraz kalterik ez egitea. Bai gorputzez eta bai gogoz hari emana zegoen. Gogoz eta hizkeraz nafarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: gogoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gogoz kontra, gogoz kontrako.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gogoz kontra(ko)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""gogoz kontra" nabarmentzekotan, "gogoz bestera" ere zergatik ez?" (2006-04-11)

gogoz bestera
adb. Gogoz kontra. Galdetzen ziotenean, gogoz bestera erantzuten zien. Eguraldi txarrari aurpegi ona ipini behar, gogoz bestera gehienetan.

Aztergaia: gogoz bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOGOZ BESTERA, GOGOAZ BESTERA (H s.v. bertze). a) Contrariamente a lo que se piensa. --Zer da guzurra? --Gogoaz bestera gauzea esatea. Oe 113 b) "Gogoaz bestera, contra la voluntad, de mala gana (V-ger-ple)" A EY III 349. Galdetzen ziotenean gogoz bestera erantzuten zieten. A Ardi 47. Ama batek eketx egin zunan, ots, aur illa. Bazunan irugarrena gaixoak, gogoz bestera, yakiña. Or QA 96. Bertan iaioa zalako, edota bere gogoaz bestera bertaratu zalako? Zait Plat 19. Eguraldi txarrari arpegi ona ipiñi biar, gogoaz bestera geienetan... Gerrika 292.

gogoz bestera 4: Berria 2 (“Erbestean bizi zara, sorlekutik urrun, baina sorlekuarekin erabat hautsi gabe, sarri, gogoz bestera agian, sorlekuaren bozeramaile izatera behartzen zaituztela gainera”), EiTB (“Ez da UPNren gogoz bestera izango, UPNren sakrifizio eta esfortzuarekin baizik, izan ere, nire alderdiko zenbait lagun hil dituzte”), Erlea (“Baina nago ezote diren bihurtzen horiek ere sarri, idazlearen gogoz bestera segur aski, irakurlearen irakurketa baldintzatzeko mekanismo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gogoz bestera 15: Patxi Zubizarreta 2 (“Gogoz bestera, begiak koblakariarengandik bereizi, eta, ezker aldera itzulirik, lotsagabeki begira zegokion gaztearenak topatu zituen”), Xabier Olarra (“Berak azaltzen zuenez, sindromearen ezaugarriak honako hauek ziren batik bat: tik konbultsiboak, besteren hitz edo egintzak nahi gabe imitatzea edo errepikatzea (ekolalia eta ekopraxia) eta madarikazio nahiz zantarkeriak gogoz bestera eta konpultsiboki botatzea“), Joseba Urteaga (“Kontakizun honek aspaldi izan zuen hasiera eta gogoz bestera narama”), Lopez de Arana (“Gogoz bestera ikusi dut...”), Joan Mari Irigoien (“edo egin nahi zutena bide erdian uzten zutela, gogoz bestera”), Karlos Zabala (“Baietz erantzun zion, latz, gogoz bestera”), Jose Morales (“Gogoz bestera bazen ere, adorea bildu, eta gainerako guztiek bezala zerbitzatzea erabaki zuen”), Josu Landa, Bernardo Atxaga, Oskar Arana, Gotzon Garate, Juan GarziaKarlos Linazasoro, Xabier Mendiguren Elizegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gogoz sarreran.

gogoz kontra
adb. Borondatearen kontra. "Bai" aitortu zuen izebak gogoz kontra. Gogoz kontra eman du hitzaldia.

Aztergaia: gogoz kontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GOGOZ KONTRA, GOGOAZ KONTRA (-uaz V-gip ap. Elexp Berg). En contra de la voluntad. v. GOGOZ BESTE, GOGOZ KONTRARA. * Kunplidu eban Dabidek aginduba, ta goguaz kontra bere Saulek emon eutsan alabia esposatzat. JJMg BasEsc 178. Goguez kontra sarri ikesten izen dok. A BGuzur 126. Bai, --aitortu zuen izebak gogoz kontra. Mde Pr 86. Erti-gizonak, nahiz eta bere gogoz kontra, iduri horren mugetan lortzen du bere ikusmena. MEIG IX 115. (en colab. con NEtx) v. tbn. Bv AsL 95 (goguaz k.). Erkiag BatB 157 (gogoaz k.). Berron Kijote 138 (gogoz-k.). FEtxeb 89 (gogoez k.).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

[kontra] -z kontra (Batez ere gogoz kontra eta legez kontra esapideetan erabiltzen da). Aurpegieran ezagun zuen gogoz kontra ari zela. Indarrez eta gogoz kontra etorrarazi zuen. Epaileak legez kontra jokatu du. [gogoz] gogoz kontra adb. Borondatearen kontra. "Bai" aitortu zuen izebak gogoz kontra. Gogoz kontra eman du hitzaldia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea -z kontra azpisarreratik, lehendik jasoa dagoelako azpisarrera gisa gogoz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da kontra sarreran ere.

gogoz kontrako
adj. Gogoz kontrako lanetan.

Aztergaia: gogoz kontrako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogozko
1 adj. Gogoari, pentsamenduari dagokiona; pentsamenduz (eta ez hitzez edo obraz) egiten dena. Elkar osatu eta sendatu nahi genuke, zurezko eta harrizko ibiak, hitzezko eta gogozko zubiak eraikiz. Eta, hala, eskuarki, gogozko otoitzak probetxu gehiago dakar, ahozkoak baino.
2 adj. Gogokoa. Gogozko mutu bihurtuko dira, hain galgarri den mintzatzeko gaitasuna erdeinuz baztertuaz. Bai gogozko eta balizko irakurleekin, bai behartuak ezinbestean datozkidan ikasleekin. Gogozko bidean aldaparik ez.
Azpisarrerak

Aztergaia: gogozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gogozko izan .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko

gogozko izan
da/du ad.-lok. Gogoko izan.

Aztergaia: gogozko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin dugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogozko (eta -a 6) izan G-EB 26: Ag G ("ongi badator artu egiten da, gogozkoa ezpada utzi"), ArgiDL ("Jaungoikoaren gogozkoa izan dedin eskatu dezagun"), ABar Goi 2 (adib.: "ire gogozko dala entzun nai diat"), EA OlBe ("Zure gogozko izan nedin otoi beroz nik alegin"), NEtx Antz ("Kondeari gogozko izango al zaiok?"), Anab 3 (adib.: "jana, gela ta arrera, beste izenaundiko hoteletan bezin gogozkoak izango dituzu"), Basarri 5 (adib.: "Nunbait etzaie oso gogozko / aizerik eta euririk"), Uzt Sas ("ostatu ori bertsolariak ain gogozkua izanik"), Zait Plat ("Betiko ideia aldakaitz oriek gogozkoak dira"), Salav 2 (adib.: "berak plazan kantatzen zituan bertsoak eta paperean jartzen zituanak, izaten ziran nere gogozkoak"), Berron Kijote 4 (adib.: "Gogozko bezaio berorri, nere Don Kijote Jauna"), MEIG 4 (adib.: "Kantu lana hain gogozko duen Aita Antonio Zabalaren hitzaurrea dator").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogozko (eta -oa 9) izan 22 ager.: B 1 (Onaind: "Ori ez da danen gogozko"); G 11 (BerTxapel 1962: "jolasian ote dabil / ala edo brometan? / egun oyek ditut nik / gogozko benetan"; A. Begiristain: "beartsuek beren xalotasunean gogozko dute apaltasuna"; Pelota: "Eskuzko era ori / gogozko detela"; J. Aierbe 3, adib.: "Ain gogozkoak zitzaizkigun, ikasi ere bereala ikasi genituan"; R. Zapirain: "ain gogozko zitzaizkien ikasketak"; BoletinObSS 1971: "gogozko ta bearrezko zaigun zuen laguntza"; M. Manterola 2, adib.: "Askotan entzun izan det bertsolari askok ere ez dutela gogozkoa"; Ataño Nora: "Ez baidet gogozkoa"); EB 13 (J. Arregi 3, adib.: "indar neurketak gogozko dituela"; L. Etxeberria 2, adib.: "au sekula ez dute gogozko izanen"; SM: "gogozkoa zen han agertzea"; M. Ugalde 2, adib.: "Itsas gaiak ditu gogozkoak pintagai bezala"; D. Urbistondo: "Bere buruarekin eta inguruko trasteekin hitzegitea oso gogozkoa zuen amonak"; J. Eizagirre: "Harlemgo beltzek ez bait dute gogozko poliziaren eskuetan erortzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogozko sarrerari dagokion azpisarrera.

goha
iz. Ipar. Sargoria, sapa. Goha da.

Aztergaia: goha

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

sargoria, sapa.

gohaindu, gohain, gohaintzen
da/du ad. Ipar. Gogaitu.

Aztergaia: gohaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. gogaindu

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gohaindu [baztergarria da:] gogaindu

Euskaltzaindiaren Arauak

gohaindu, gohain, gohaintzen. Ipar. da/du ad. 'gogaitu'.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

gohainditu bide da hobestekoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dut garbi ulertzen zer dela eta gohainditu bultzatu behar den" (1995-06-16)

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gogaindu: behar bada hobesteko osoena delako: "gohaindu" heldu da manex euskalkietan eta mintzaira laxoan bokal arteko leherkarien erortzetik "goaindu" entzuten baita, ("ibili"-ren ordez "ihili" ere entzuten da)'.

 - [E109]: 'Lekukotasunak ikusirik, agian hobe dugu gogaindu forma hartu'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Ondoren, gohaindu/gogaindu-ren inguruan izan da eztabaida. Bai E109k, bai E115ek, gogaindu forma hobesten dute. Hala ere, lekukotasunen aurrean, gohaindu formaren alde lerratzen da batzordea. Euskaltzainek ere hala onartu dute, Ipar. dela adieraziz eta gogaitu-ren baliokide'.

gohaindura
iz. Nazka, higuina. Halako gohaindura bat ematen zidan.

Aztergaia: gohaindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
gohaingarri
adj. Nazkagarria, higuingarria. Xaboi merkeen usain gohaingarria.

Aztergaia: gohaingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
goi
1 iz. Edozein gauzaren barrenean, lurretik urrutien dagoen aldea. Ik. gain1 1. Anton. behe. Berea da zerua, lurra ere berea, berarena guztia, goia eta behea. Eskailera bat, oina lurrean eta goia zeruan zituena.
2 iz. (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. gora. Goian zegoen, bere gelan. Goitik datorrena. Goitiko mintzo bat. Etxearen goiko leihoan (Ik. goiko). || Lehen goi samar ginenak azkar goaz behera. || Goi-goitik jausirik. Goi-goian dago. Goi-goiko mailan.
3 iz. Gailurra. Alpeetako goi hozkirrietara.
4 iz. Zerua. (Singularrean nahiz pluralean). Zenbat izar eder goi zabaletan! Goi urdinari so. Lurreko abere eta goietako hegaztiak. Aintza Jainkoari goietan. Han goian ikusi arte. Goian bego.
5 iz. (Hitz elkarketaren lehen osagai bezala, hainbatetan, 'jainkozko, naturaz gaindiko' esanahiaz). Goi bizitza. Kristautasunaren muina goi maitasuna da. Goi ondasunak.
6 adj. Garaia. Ik. goien. Zeru goia. Izadia eta giza bizitza izaki goi batengandik zintzilik bezala daudela. Gauza goiago eta miragarriagoetarako eginak gara. Zeru goietan.

Aztergaia: goi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: goi(-)maila, goi(-)nafarrera

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: goi(-)agerpen, goia jo, goian behean , goi(-)arnasa , goi(-)haga , goi(-)hats , goiko alde , Goiko Jaun , goikoz behera , goi(-)mailako , goi-min , goitik behera .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa gehituz: goiak hartu.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): goia hartu (dio, ‘menderatu, kontrolatu’), goiak eta beheak jo (‘sutan jarri, haserre hitz egin’, esaterako: ‘hor dator hori goiak eta beheak jotzen, zarata baten’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatuak, berriz, jaso egingo dira, abisu-oharra soilduz; gainera, beste bi azpisarrera erantsiko dira: goi-lautada eta goi-ordoki).

goi agerkunde, goi-agerkunde
iz. Errebelazioa.
goi agerpen, goi-agerpen
iz. Errebelazioa, agerpena.
goi arnasa, goi-arnasa
iz. Inspirazioa. Ik. goiargi. Minervaren kuttunek berezko duten goi arnasa.
goi bilera, goi-bilera
iz. Munduko agintari nagusien bilera, garrantzi handiko gaiak eztabaidatzeko egiten dena. Ik. gailur 4. Adierazpen horiek Moskun egiten ari diren Klima Aldaketari Buruzko Goi Bileran egin dituzte. Madril aukeratu zuten nazioarteko goi bilera egiteko, 1991ko urrian.
goi denboraldi, goi-denboraldi
iz. Turismo-jarduera altueneko garaia. Eguneko forfaitak 28 euro balio du goi-denboraldian eta 19,5 euro behe-denboraldian. Kanpin horiek goi denboraldian dituzten tarifak ere aztertu dituzte.

Aztergaia: goi-denboraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

behe(-)denboraldi aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goi eta denboraldi sarreretan.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper