50535 emaitza bilaketarentzat - [21501 - 21550] bistaratzen.

goiko alde
iz. Goian dagoen aldea. Ik. goialde. Zubiaren goiko aldetik. Goiko aldeko saila.

Aztergaia: goiko alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Euskaltzaindiaren Arauak

ik. EArau 3: "Erabil daitezela [...] goiko alde [...] edota [...] goialde".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-alde (azpisarrera gisa eman ditu arauak, bigarren itzulian, atzeko alde eta aurreko alde).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goi sarrerari dagokion azpisarrera.

goikoz behera
adb. Azpikoz gora, hankaz gora. Mahaiak goikoz behera bota zituen. Herriko gauza guztiak goikoz behera eta azpikoz gora erabili zituzten.

Aztergaia: goikoz behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS: goiko(a)z behera

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-koaz formakoa erabilixeagoa izan arren, -koz formakoa hobetsi da, erregularrena hau baita (cf. atzekoz aurrera, azpikoz gora).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goi sarrerari dagokion azpisarrera.

goilare
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, goilare-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. koilara].

Aztergaia: goilare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

g-z hasitako bakarra agertu da ( golhare : Ip Dial); beste 117ak k-z hasiak dira: ko(i)llara 11 aldiz (B: Astar, Mg PAb, Ag AL, Ag Kr, Erkiag Arran; G: Mg CC, Apaol, Zab Gabon, Ag G; EB: Osk Kurl); kollarakada 5 aldiz (Mg CC, Kk Ab II); kollare 4 aldiz (Ur Dial, Kk Ab II, SM Zirik; Ag G); cf. halab. biotz-koilare (Azc PB); Gkoak dira kutxara behin jasoa (Ag G), kutxare 11 aldiz jasoa (It Dial, Arr GB, Or Eus, Iraola, Alz Ram, Salav, MEIG) eta kutxarekada (MEIG); IEko formak dira: kuilida (Hb Esk), ku(i)ller (ECocin, JE Ber, JEtchep), ku(i)llera (Etch, ECocin), kullertaraka (ECocin), kullira (Barb Sup)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

g-z hasiak dira EBko testuetan erabilienak (18 ager.): goilara (1), goilarakada (1), goilaratxo (2); goilare (11), goilarekada (1), goilaretxo (2); koil(l)ara/kollara 6 aldiz jaso dira (B 2, G 3, EB 1); koilare(txo) 3 aldiz (EB); kutxara(txo) 4 aldiz (G 3; EB 1); kutxare 2 aldiz (G-EgAs); IEko formak dira: kollera (1), kullera (1), kullida (5: testu berekoak), kullirka (1)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: goilarakada (4), goilare (3), kutxara (3); AB38: goilara(kada) (8); goilare (13), goilarekada (3), goilaretxo (2), goilarexka (1), koilara (1), koilare (1), kutxare (1); AB50: goilarakada (1), goilare (3), koilare (1), kutxara (1), kutxare (1); Euskalterm: goilare, goilarekada, goilaretxo; HiztEn: goilarakada, goilare, goilaretxo; LurE: koilara, koilarakada

Bestelakoak
Jatorrizko forma

goilare, koilare

Jatorrizko forma

goilare, zalixka

Euskaltzaindiaren Arauak

goilare* e. koilara.

Lantaldearen irizpideak
Anbiguitatea saihesteko bidea eskaintzen du

-a amaituak erabili(xe)agoak dira; eta, nahiz eta ikuspegi filologikotik dialektozkoa den maiz -a hori (hots: lora egiten dutenena), koilara -a-duna hobetsiko luke batzordeak, a) 'lepoko' adierakotik bereizteko egokiagoa delako, eta b) Ipar. kullera ere -a-duna denez, onargarriagoa izango delakoan.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. koilara

Lexemen erregulartasuna

g-/k-, -a/-e

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ongi bideraturik genuen batasuna, Mitxelenaren irizpideekin bat. Zergatik orain hautsi? Hau Penelope-lan absurdua da. Hitz horren kontra inork ezer ez zuenean, Euskaltzaidiak berak bere gomendioa jan behar al du? Hau ez da serioa. Bestalde, koilara forma hobestean, bizkaitarroi ez zaigu mesede handirik egiten, guk -e bukaeraduna mesedegarriagoa baitugu, artikuluarekin beti koilarea esaten dugulako. Hortaz, "hor duzu koilara" edo "hartu koilara" erabat artifizial geldituko lirateke, "hor duzu goilarea" eta "hartu goilarea" belarrirako mila bider hobeak izanik" (1995-06-16)

 - [E302]: "goilare-ren alde azken saioa egiteko asmoa agertu da gure artean, baina ohituraz horrela idazten dugula beste arrazoirik ez dugu aurkitu" (1995-07-10)

 - [E301]: goilare [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-04-18)

 - [I102]: "zalantzarik gabe, ostera ere, argudio fonologikoei emanen nieke nagusitasuna eta forma hau hobetsi. Euskal lexikoan, munduko hizkuntza guztietakoetan bezala, gutienezko erregela batzuk ere egoten dira, eta zorokeria hutsa da nire aburuz, batzordeak proposatzen duen bezala, arrazoi kuantitatiboak direla bide, hainbeste eta hainbeste forma irregular ontzat jotzea. Behin eta berriro garuna amaigabea ez dela ahanzten dugu, eta gramatika sistema konputazional hutsa" (1995-06-29)

 - [E302]: "goilare / koilare / koilara / goilara / kutxare / kutxara: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza" (1994-07-22)

goitar
adj. Goikoa, goiari dagokiona. Arrano goitarren habia. Arima goitarrak. Poesia goitarra. Gogoa asetzen duen indar goitarra. Gairik goitarrena. Egintza goitarrak.

Aztergaia: goitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goiar izond. 1, Enb (“Amerikar bat, jakintsu goiar”); ik. goitiar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goitar izond. 2, Vill Eliza ("argi goitar"); Azurm Gizab ("kultura goitar").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

goitasun
iz. Garaia denaren nolakotasuna. Goitasunik gabeko arrazoibideak.

Aztergaia: goitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
goiti
1 adb. Ipar. eta naf. Gora, gorantz. Anton. beheiti. Beheiti goazela, ez goiti. So egizu goiti. Goiti doan kea bezala. Burua goiti altxatzen dute. Goiti bihotzak! Goitiago haikatzen direnak.
2 postpos. Ipar. eta naf. -n gora. (Dagokion izen sintagmak -i, -n edo -tik atzizkia edo artikulua hartzen duela). Iduri zait oraino ere ikusten dudala, hantxe, gazteluko karrikari goiti joaki. Urratsa labur, patarra goiti. Mareak itsasoko urak Bidasoan goiti badaramatzalarik. Bide zaharretik goiti zetorren.
3 postpos. Ipar. eta naf. -tik gora. (-z edo -tik atzizkiaren eskuinean). Ehunez goiti. Mila liberaz goiti balio du. Neurriz goiti. Hegatzen da hodeiez goiti, zeruraino. Gure etxolatik goiti baziren zortzi bordalde.
4 postpos. Ipar. eta naf. -tik aurrera. (-tik atzizkiaren eskuinean). Nik ez dezadan hemendik goiti goserik jasan. Zer behar zuen egin handik goiti. Egun hartarik goiti ez zuen jaten astean behin baizik.
5 Ipar. eta naf. (Leku atzizkiekin, singularrean). Han goititik. Goazen goitira.
6 adj. Ipar. eta naf. Gora, garaia. Edo infernua edo paradisu goitia.

Aztergaia: goiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: goitiko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: - tik goiti, goiti egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

goitiko

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa gehituz: -az goiti (gerriaz goiti, gerriaz beheiti), -an goiti (mendian goiti joan dira). Adibidez argitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatuak, berriz, jaso egingo dira).

goiti egin
1 ad.-lok. Ipar. eta naf. Gora egin, goititu. Euskal probintzietan sozialistek goiti egin dute, eskuindarrek beheiti.
2 ad.-lok. Ipar. eta naf. Oka egin, goitika egin.

Aztergaia: goiti egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goiti egin IE 3: Dv Lab ("Ez bada belhar hainitz biltzen etxe batean, lurrek bortxaz beheiti eginen dute; hainitz bada, goiti"), Arb Igand ("Bihotzak goiti egiten derauko"), Larz Iru ("Goiti egin nahia emaiten daitak gizon horren ikusteak berak"); Ik. OEH argitaratuan, gainera: Dv (2 P 2,22: "Zakhurra bere goiti-eginera itzuli da") eta goiti-egingailu Prop 1909 ("Hararazi nioen goiti-egingailu gothor bat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goiti egin eta goiti egite IE 3, denak ap. Haurren arthatzeaz: "amaren besoetarat nahitua da eta azken aphairua goiti egiten du", "ur beroa emaiten badakozue, goiti eginen du berriz", "Ez uste izan goiti egite hori barne betheduraz dathorla".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goiti egin : HiztEn (AS: 1 gainez egin; 2 oka egin), LurE (1 gainez egin; 2 oka egin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goiti egin : EuskHizt (1858; Ipar; 1 igo; 2 gainez egin; 3 oka egin), HiruMila (ik. goitikatu), ElhHizt (AS: desbordar, rebosar, rebasar), EskolaHE (AS: 1 gainez egin; 2 oka egin), HaizeG BF (vomir), Lh DBF (AS: 1 vomir; 2 avoir tendance, mouvement vers le haut), DRA (1 desbordar; 2 vomitar; 3 tender o moverse hacia la altura), PMuj DVC (goitik egin 'vomitar'); goiti-egile : PMuj DVC (vomitador, gormador); goiti-egingailu : DRA (vomitivo) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goiti sarrerari dagokion azpisarrera.

goiti eta beheiti
adb. Ipar. eta naf. Gora eta behera, hara eta hona. Ontzia bazebilen goiti eta beheiti, jo harat, jo honat. Ongi begira dezagun goiti eta beheiti, bazter batera eta bertzera.

Aztergaia: goiti eta beheiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOITI ETA BEHEITI a) Arriba y abajo, para arriba y para abajo; para un lado y para otro. "Kale luzeetan goiti ta beiti ibilli giñen (AN-gip, B)" Gte Erd 190. Itxasoa samurturik goiti eta beheiti. E 61. Ongi begira dezagun goiti eta beheiti, bazter batera eta bertzera. Dv LEd 168s. Goiti eta beheiti eta bazterretarat zabalduz doala. HU Aurp 198. Hats-hantuarekin sahetsa goiti eta beheiti zerabilala. JE Bur 62. Ikusten du merkatu eguneko yendeketa, goiti eta behiti, aro haundian. Zub 105. Untzia bazabilan goitita beheiti, jo harat jo hunat. Ardoy SFran 245. b) Por todas partes. Aberatsa izan banintz, Don Tio Paco: ta pobrea naizelako, herrero: ta herrero goiti ta beiti (AN-gip). Inza NaEsZarr 855

adib: beheiti 1 adb. Ipar. eta Naf. Behera, beherantz. Ik. beheitiko. Itsasoa samurturik goiti eta beheiti.

goiti eta beheiti 6: Berria 3 (“Animatuenak lagunen bizkarrera goititu dira, apar harroa olatuetara bezala, handik pabiloi osoa dute begi-bistan, milaka buru musikaren erritmora goiti eta beheiti mugitzen, milaka aho, baina garrasi bakarra”), Argia 3 (“Emakumeak antzinako denboraz geroztik iturrira doaz urketara egunero, mendi patarretan goiti eta beheiti, eguzki bero astunaren pean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiti eta beheiti 38: Herria 3 (“Batto bada itzulikaria, mendi harritsu bat erakusten duena, dena harpe eta dena zoko, zernahi jende ibilki bidez-bide mendian goiti eta beheiti...”), Joan Mari Irigoien (“Ez nuen ulertzen zergatik zozo batek egin nahi zituen sei habia, eta ez nuen ulertzen nola egin zituen habia haiek, osaba eskaileran goiti eta beheiti zebilela”), Xabier Montoia 4 (“Jauzika zoazte, eta hainbertze goiti eta beheiti mindurik dituzue ipur-mazelak”), Pello Salaburu 7 (“Egia esaten badut, ez dut ulertzen nola den posible gaur egun, euskararekin goiti eta beheiti urteak eta urteak daramazkigula”), Aingeru Epaltza 5 (“Aterabide bakarra aziendak bezala larreratzea zen - noranahi joanda ere aldapa baizik ez -, herri inguruan goiti eta beheiti”), Itxaro Borda (“Errain-ukaldika goiti eta beheiti mugitzen hasi zen”), Michel Oronoz (“Bere esku zaintsuetaz zerbait egin beharrez Ermita berriz xutitzen da eta lanparen mitxa goiti eta beheiti erabiltzen du argiaren hobetzeko”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiti sarreran.

goiti-beheiti
1 adb. Ipar. eta naf. Gora eta behera. Ezker-eskuin, goiti-beheiti zebilen.
2 adb. Ipar. eta naf. Gora edo behera. Ehun libera ditut zor, zerbait goiti-beheiti.
3 iz. Batez ere pl. Ipar. eta naf. Gorabehera. Itsasoaren goiti-beheitiak. Bidaiako goiti-beheitiak kontatu. Bizitza espiritualaren goiti-beheitiak.

Aztergaia: goiti-beheiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Adibideaz argitu: Hori goiti-beheiti, guk aurrera…

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): H1.1 lantaldeak eskainiko ditu azalpen egokiak.

goitiago
adb. Ipar. eta naf. Gorago. Bere burua bertzeak baino goitiago ikusi nahi izatea. Ziminoa goitiago eta uzkia ageriago.
Loturak

Aztergaia: goitiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOITIAGO "(Más) arriba" Lar y Añ. Meatze au baino gitxi bat goitiago. Izt C 73. Bere burua bertzeak baño goitiago ikusi nai izatetik (Zugarramurdi, 1875). ETZ 301. Badoa bethi [...] goitiago lasterrago. Ox 20. Ziminoa goitiago eta uzkia ageriago. Zub 67. Bethi goitiago geramatzate beribilek. JE Ber 13

adib: goiti 1 adb. Gora, gorantz. Anton. beheiti. Beheiti goazela, ez goiti. So egizu goiti. Goiti doan kea bezala. Burua goiti altxatzen dute. Goiti bihotzak! Goitiago haikatzen direnak. Karrikari goiti: kalean gora

goitiago 4: Berria 3 (“Anitz jaisten bazara, presioarengatik, gas gehiago irensten duzu, eta goitiago joanda gutxiago”), Euskaltzaindia (“Kopuru hori ELGAko herrialdeen batez bestekoaren parean da ia-ia (ELGAk 493 puntu), baina Espainiako batez bestekotik franko goitiago da, estatu espainiarrean puntuazioa 481ekoa izan baitzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goitiago 28: Berria (“Edonola ere, Silveira puntu bat goitiago ikusten dut”), Joan Mari Irigoien 7 (“Eta, hartaraz gero, haste gaitz eta neke baten ondoren, goiti egitea erdietsi zian, gero eta goitiago...”), Xabier Montoia 6 (“Nor ni baino goitiago, erran nezakeen orduan”), Pello Lizarralde 4 (“Burua altxatzera ausartu denean Abelek Joxeren figura begiztatu du, berrogeita hamarren bat metro goitiago, haritzak bukatu eta pentzeak hasten diren tokian”), Aingeru Epaltza 3, Jean Baptiste Etxarren 2, Elizen arteko Biblia, Ibon Uribarri, Patziku Perurena 2, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa gorago bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiti sarreran.

goitiar
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, goitiar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. goitar].

Aztergaia: goitiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-09-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh12 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan Alt LB: "Udalaitzen, aitz aundi ta goitiar aren puntaren-puntan".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goitiar EB 6: G. Nazabal: "deus ez handioso eta goitiarragorik"; X. Gereño 3: "Gai goitiarrak erabili nahi nituzke", "Idealista izan nahi nuke, garbiagoa, goitiarragoa, bikainagoa", "Berak baietz erantzun zion (...) Frantzia-k horien antzeko gidari bat behar zuela, gaztediari bereziki ilusio goitiar bat emateko abertzaletasun erradikalaren bidetik"; A. Valdes 2: "Etxauntza misteriotsuan barrena ausartu nintzen, entzundako istorio goitiarraren korapiloaren begira, hiru pertsona akatu zituen trajeria", "ixiltasun goitiarra zen ausnartzen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goitiar : DFrec 1; ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goitiar : Lur EG/CE (excelso), PMuj DVC (1 castellano, natural de Castilla; 2 celestial, celeste, sobrenatural); goitiartasun : PMuj DVC (alteza, excelencia, elevación, sublimidad) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

goitiar adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, goitiar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. goitar].

goitiar 12; goitar 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goitiar 11; goitar 38.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Datuak ikusita, badirudi goitar forma nagusitzen ari dela.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. goitar.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar.

goitiarazi, goitiaraz, goitiarazten
du ad. Goititzera behartu. Ik. altxarazi.

Aztergaia: goitiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goitiarazi, goitiaraz, goitiarazten. du ad. 'altxarazi'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

goitiarazi, goitiaraz, goitiarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-

goitibehera
1 iz. Batez ere pl. Gorabehera.
2 iz. Etxean egindako orgatxo modukoa, maldan behera ibiltzeko jostagarri gisa erabiltzen dena. Oholezko kutxa handi bati lau gurpil ipini; hauxe da goitibeherarik ederrena.

Aztergaia: goitibehera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goitibera Osk Kurl 5, adib.: "Oholezko kutxa handi bati lau gurpil ipiñi, ta hauxe da goitiberarik ederrena".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goitibera 3: IkastolaGazt 1978: "Nik etxean topaten dot naiko gai goitiberak, gurditxoak eta abar egiteko"; A. Arejita: "Batzuetan tresnagintza hau zailagoa zen, eta nagusien laguntza behar zen horretarako: goitiberak, kometak, ballestak, kolunpioak... egiteko"; Egin 1992: "goitibera lasterketa bat izango da"; eta goitibehera 1, Egin 1977: "goitibehera txapelketa izan zen arratsaldean".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goitibera : AB38 1; goitibehera : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goitibehera : HiruMila (goiti-behera: goitibera, carrito deslizador usado por los niños), ElhHizt (patín, carrito deslizador con el que juegan los niños), Casve EF (luge), PMuj DVC (goitibera: patín; goiti-bera ibili: jugar a deslizarse plano inclinado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: goiti-behera: 15 lek. (B 14 / G 1).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

goitigale
iz. g. er. Goragalea. Ik. botagura; botalarri.

Aztergaia: goitigale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

goragalea.

goitik behera
1 adb. Goiko aldetik beheko aldera. Goitik behera zintzilik. Elizako oihala goitik behera urratu da. Herri xume jatorrari goitik behera begiratzen dioten horietakoak. Bere buruari gehiegi zeritzon eta goitik behera begiratzen zion lehengusuari.
2 adb. Alde guztietatik, osorik; burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Garbitzen da etxea goitik behera. Goitik behera arrapaladan ikertu ostean.
3 adb. Euriaz eta kidekoez mintzatuz, gogotik. Euria goitik behera ari du.

Aztergaia: goitik behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goi sarrerari dagokion azpisarrera.

goitik beheraino
1 adb. Goiko aldetik beheko alderaino. Ik. goitik behera. Eskailera burutik amildu eta goitik beheraino, zuzen.
2 adb. Burutik burura, hasieratik bukaeraraino; osorik, guztiz. Goitik beheraino miatu zidaten etxea. Goitik beheraino zuriz jantziak. Erdaraz ari ziren ikastetxe guztietan, baina jendea euskalduna zen, goitik beheraino.

Aztergaia: goitik beheraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:023 2003-04-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOITIK BEHERAINO De arriba abajo; (fig.) completamente. Eskall-burutik amildu eta / goitikan beraño zuzen. Xe 269. Goitik beeraño dana eundua. Ir YKBiz 502. Gizarte-auzia goitik-beraino erabat aldatu ta itxulastu. Zait Plat 6 (v. tbn. 41). Goitik beeraño zuriz jantziak. Anab Aprika 16. Gorputza dauka goitik beraiño / oso egoki egiña. BEnb NereA 221. v. tbn. Berron Kijote 174. Irakaskuntzan, erabat harturik goitik beheraino, istilu larriak ikusi beharrean gara. MEIG IX 24

adib: behera 1 adb. Leku apalago batera. Behera jaitsi. Arinak gora eta pisuak behera joaten dira. Gora eta behera ibili. Beherako bidea. Beherago, hiru neska zoragarri. Kilometro bat beherago. Gero eta beherago. Ni bezalako behe baino beheragoko gorbatadunek. Beheraxeago jaitsi zen. Filosofiaren gailur agorrak pixka batez utziko bagenitu, beheraxeagoko lurrak zertxobait lantzeko. Goitik beheraino.

goitik beheraino 17: Deia, Elkar, Consumer, HABE 2, Berria 4, EiTB 3, Jakin 3, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goitik beheraino 81: Berria, Jose Morales 7, Joxemari Iturralde 5, Elizen arteko Biblia 4, Iñaki Mendiguren 4, Andoni Egaña 4, Pako Aristi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

eraikuntza librea (edo mugakoa) dela uste du lantaldeak, eta aski dela goitik behera jasotzea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Bat nator lantaldearekin”.

 - [E409]: Eraikuntza librea da hau, eta beste gehiago. Baina goitik adizlagunaz lokuzioak badira: goitik jo, e.a.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Kendu lerroa.

goitika
1 adb. Ipar. eta naf. Oka eginez. Ik. botaka 2. Nola egon goitika hasi gabe?
2 iz. Ipar. eta naf. Oka egitea; oka egiten den gauza. Goitika izugarri batzuez barnez hustuz zihoan. Ora itzultzen den bezala bere goitikara. Goitika bota.
Azpisarrerak

Aztergaia: goitika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. adlag. eta iz. / AS: goitika egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

goitika egin

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Baztan ez dakit HB-n Iparraldekotzat hartzen duzuenetz, baina hor ere ibiltzen da (BH, BM).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

goitika egin
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Oka egin. Ik. botaka egin. Aitorrek, gelan sartu eta, eutsi ezinik, goitika egin du ikasgela erdian.

Aztergaia: goitika egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

goitiko
1 iz. Goragalea; oka egiten den gauza. Ik. gorako. Bainugelako zorua goitikoaz zipriztindurik utzi zuen.
2 adj. Goikoa. Goitikoak izutu ziren.
3 adj. Gorantz doana. Goizetan ematen dute arbolek eta belar guztiek goitiko indar hori.
4 adj. -tik gorakoa; -z gainerakoa. (-z atzizkiaren eskuinean). Hirurogei urtez goitiko bi gizon. Hauezaz goitikoa.

Aztergaia: goitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  goitiko `oka egina'. Nafarroan ibiltzen da, Goizueta aldean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28) Forma berririk ez da orain erantsiko.

goititu, goiti/goititu, goititzen
1 da/du ad. Ipar. eta naf. Altxatu, goratu. Uraren gainetik goititzen zen eta heltzen zeruraino. Burua arrunt goitituz. Prezioa goititu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mendi txit goitituak. Handikeria goitituz eta harrotasunez betea.
2 du ad. Ipar. eta naf. Bildu, jaso.
3 da ad. Ipar. eta naf. Gelditu, soberatu.

Aztergaia: goititu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goititu, goiti(tu), goititzen. Ipar. eta Naf. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goititu, goiti(tu), goititzen

goititze
iz. Ipar. Altxatzea, goratzea. Petrolioa beti goiti doala, eta oraino goititze bizkorrago bat izaten ahal duela heldu den udazkenean.

Aztergaia: goititze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan goitidura Arbill III 31,2: "Baldin gizona spirituko goitidura huntan ezpada"; goitimendu SP POB: "Izan zarela graziazko dohainen eta gure naturalezaren loriarako goitimenduaren hasburua eta zimendua"; goititasun SP POB: "Iainko baten semeari dagokan loriako handitasun eta goititasun hartara": goititzale Zub: "Sei egoitzetakoak geienak goititzale edo ascensor horiekin".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goitiera EB 1: Txill ("Erdipurdikoen nagusikuntza eta goitiera"); goititze (eta prezio g.) IE 4: Herr 1969 eta 1987 (adib.: "diruaren goititze", "zergen goititzea", "bildoltxaren prezio goititzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goitiera : AB38 3 ('elevación, altura'); goititasun : HiztEn, LurE; goititze : AB38 4 ('subida'), LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goititasun : ElhHizt (Ipar. altura; excelencia), EskolaHE, DRA (sublimidad); goititze : EuskHizt, HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

goitizen
iz. Izengoitia. Ik. ezizen; gaitzizen. "Bakotxa" zuen goitizena.

Aztergaia: goitizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
goitsu
adj. g. er. Garaia.

Aztergaia: goitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

goitu, goi/goitu, goitzen
1 du ad. Garaitu, gainditu. Etsaiak aise goitzen zaitu. Harrotasuna goitzeko eta eskuratzeko ahalegin guztiak egin behar ditu.
2 da/du ad. Goititu.

Aztergaia: goitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goitu, goi(tu), goitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goitu, goi(tu), goitzen

goitzaile
iz. g. er. Garailea.

Aztergaia: goitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

goitzarren
iz. zub. Laidoa.

Aztergaia: goitzarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

laidoa.

goitze
iz. g. er. Garaipena.

Aztergaia: goitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

goiz
1 iz. Gauerditik eguerdia arteko denbora-bitartea, bereziki egunsentitik eguerdia artekoa. Goiza etorri zenean. Goiz, eguerdi eta arrats, beti porrusalda. Goiz guztiek dute beren arratsaldea. Goiz hartako egitekoak. Udaberriko goiz bat. Igande goiz zoragarri batean. Goiz guztia lanean igaro. Goiz osoa eman du etxean. Goizetik arratsera, dantzan eta kantari. Bihar goizean. Hurrengo goizetan. Goizean bost eta erdietan jaikita. Goizeko ordu bietan. Goizeko hamarretan. Goizeko ihintza. || Goiz-goizean ekin zioten ibilaldiari.
2 adb. Egunaren lehen orduetan. Nora zoaz horren goiz? Biharamunean goiz, ikasleei deitu zien. Eguzkia gero eta goizago agertzen zen. || Oso goiz da.
3 adb. Ordu edo garai ohikoa edo seinalatua baino lehen. Ik. goizik. Anton. berandu1. Ordubete goizago jaikiz. Goiz etxeratzea. Goiz afaldu genuen. Goiz ala berant noiz joko nauen herioak, hori nik ezin jakin. Goiz hasi zen bizibide eroso baten bila. Goiz ontzen diren pikuak. Goizago ohera zaitez. Goizegi da zertan geldituko garen jakiteko. Neska-mutilen goizegiko harremanak.

Esaera zaharrak

Goiz gorri, arrats euri. Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi. Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase. Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik. Itsasturiaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. Marinel-emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. San Jurgi, artoa ereiteko goizegi; San Marko, artoak ereinda balegoz.

Aztergaia: goiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: goiz-alba, goizeko izar , goizetik gauera .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "iz. / izond." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  goizeko Sartu.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): goiz beranduan (‘eguerdi-partean’), goiz-partea.

 - [E126]:  goiz-ezkila ikus AL (ezkille).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko; lantaldeak proposatuak, berriz, jaso egingo dira; gainera, beste azpisarrera bat jasoko da: goizetik: zergatik jaiki zara hain goizetik? eta pare bat adibide: goiz-arratsetako freskura; goiz edo berandu, altxatuko du burua.

goiz argi, goiz-argi
iz. Egunsentia. Biharamunean, goiz-argiarekin, astoak hartuta bidean jarri ziren gizonak. Hurbil da nire garaipena, badator nire salbamena, goiz-argia bezala.

Aztergaia: goiz-argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZ-ARGI (Foix ap. Lh), GOIZTARGI. Aurora. Cf. goizargitu. Itxaso apalak irri dagi / goiztargi sotillaren antzera. Elizdo EEs 1928, 79. Hara: heldu zare / goiz-argien pare. Iratz 191. Argi gozo dario [kantari], goiz-argi, Asisko bertako egun-sentiak bezela. Lek SClar 121. Gau ixil paketsua, / goiz-argitik urbilla. Or in Gazt MusIx 199 (Gazt ib. 187 goizalde, Onaind ib. 206 argi-nabar). Mendi axala goiz argiz zillar / egun atari denean. NEtx LBB 338. v. tbn. Zait Sof 164. SMitx Aranz 18 20.26: goiz(-)argi 1: DiarioVasco (“Portua, etxea. Marinelak atera dira ontzigaineko goiz argitara eta, ai ene bada: den-denek aho-bueltan zer?, eta orban gorri zikin itsusia!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiz(-)argi : Herria (“Nork daki zer gertatuko den? Lurrikara izigarria egin du larunbat goiz argi hastean Asia hegoan, India, Pakistan eta Afganistan herriak elgar jotzera dauden gunean Kaxemiran, Xina– Tibeta ere urrun ez dagoen aldean, bi kontinentek (India eta Eurasia) elgarri so egiten duten aldean”), Elizen arteko Biblia 5 (“egunsentiko argia bezalakoa da, goiz-alba garbian jaikitzen den eguzkia, lur bustian ernetako belarrari dizdiz eragiten dion goiz-argia”), Urtzi Urrutikoetxea 1 (“Ikusi ditut: bi, hain zuzen ere, goiz-argian, gure norabidean aurrez aurre zegoen eraikinaren zati estuan, hormaren goiko aldean”), Piarres Aintziart 2 (“Goiz-argian erreka baten bazterra segitzen nuela, uraren jario mutua ene urrats isilekin jarraikiz, ikusi dut zurzuria ari laino eztiaren artilea sistatzen”), Asisko Frantzizko 2 (“Eta beste hau ere bai: Gose denari zeure ogitik ematen badiozu, orduan, goiz-argiak bezala egingo duzu distira, eta justizia izango duzu aurretik gidari”), Xabier Montoia (“Lotan egonen dira, harik eta goiz-argiak, insomnioak jotako edonoren gelako lanpararena baino argiagoa den horrek kantari iratzarri arte.”), Imanol Zurutuza (“Bidean barrena zihoazela, udaberriko goiz-argian, orein bat ikusi zuen urrutiko galsoro bat zeharkatzen, eta anaiari seinalatu zion, hatzaz”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS: goiz argi / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: goiz argi

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-argi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz sarreran.

goiz bateko lore
iz. Iraupen gutxiko gauza. Ik. egun bateko lore. Moduak eta joerak ez dira goiz bateko loreak besterik.
goiz beranduan
adb. Eguerdi inguruan, goizeko lehen orduez gerozko garaian. Atzo, goiz beranduan. Goizerdian nahiz goiz beranduan.

Aztergaia: goiz beranduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GOIZ BERANDU (V, G, AN ap. A), GOIZ BERANT. (BN, S ap. A; Foix ap. Lh). a) (En casos locales de declinación). Cerca del mediodía. * Atzo goiz beranduban. Echag 48. Atzo eguarte azkenean edo goizberanduan. A Ezale 1899, 10a. Goiz erdian naiz goiz beranduan. Erkiag BatB 25.

LB: “Goiz beranduan: eguerdi inguruan. Goiz gorri, arrats euri” (Karmel) / EPG: 2 “Goiz beranduan esnatu zen biharamunean.” (Jose Morales) / ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: goiz-beranduan etorri da: ha venido hacia el mediodía.; Labayru: 0;

Bestelakoak

goiz 1 iz. Gauerditik eguerdia arteko denbora-bitartea, bereziki egunsentitik eguerdia artekoa. Goiza etorri zenean. Goiz, eguerdi eta arrats, beti porrusalda. Goiz guztiek dute beren arratsaldea. Goiz hartako egitekoak. Udaberriko goiz bat. Igande goiz zoragarri batean. Goiz guztia lanean igaro. Goiz osoa eman du etxean. Goizetik arratsera, dantzan eta kantari. Bihar goizean. Hurrengo goizetan. Goizean bost eta erdietan jaikita. Goizeko ordu bietan. Goizeko hamarretan. Goizeko ihintza. Goiz beranduan: eguerdi inguruan. Goiz gorri, arrats euri (esr. zah.). || Goiz-goizean ekin zioten ibilaldiari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, baina komeni da definizioa gehiago zehaztea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz eta berandu sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak) goiz beranduan (`eguerdi-partean'), goiz-partea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28) Forma berririk ez da orain erantsiko.

goiz edo berandu
adb. Lehenago edo geroago. Goiz edo berandu, altxatuko du burua. Goiz edo berandu, saiatu beharko zuen.

Aztergaia: goiz edo berandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

eraikuntza librea (edo adibide gisa jasotzekoa, osagaien segida horretan finkatua denez).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

edo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Bat nator lantaldearekin”.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Adibide batean jasoko da, goiz sarreran: goiz edo berandu, altxatuko du burua.

goiz eta arratsalde
adb. Goizez eta arratsaldez, egun guztia, etengabe. Ik. gau eta egun. Goiz eta arratsalde, ez didate bakerik eman. Bazebilen gau eta egun, goiz eta arratsalde.

Aztergaia: goiz eta arratsalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZ ETA ARRATSALDE a) (Con sufs.). Mañana y tarde. v. GOIZ-ARRATSALDE. Laudatua zaradela goiz eta arratsaldean. EZ Man I 13. Eta hala eramatzik goiz eta arratsaldeak. EZ Man II 160. v. tbn. Azc PB 174. b) (Uso adv.). Por la mañana y por la tarde, durante todo el día. Egunaz eta gabaz, / goiz ta arratsalde. Echag 87. Bazebillen gau ta egun, goiz ta arratsalde. Ag G 125. Bigarrena [eguna] Loiolako, goiz eta arratsalde. JE Ber 97. Berez zortzi egun, goiz ta atsalde, biok bakarrik. Or QA 53. Goiz eta arratsalde, ez didate pakerik eman. NEtx LBB 116. Zenbat sasi artetan / lanean debalde, / atsedenikan gabe / goiz ta arratsalde. Insausti 340. v. tbn. Azc PB 46. A BeinB 68. A Ardi 6. ArgiDL 128. TAg Uzt 314. (Una vez) por la mañana y (otra) por la tarde. Goiz da arratsalde joaten zan elizara. Echta Jos 285

adib: bakea eman Bakean utzi. (Batez ere ezezko eta aginterazko esaldietan erabiltzen da). Piarresek ez dio bakerik ematen, non zer gaitz duen aitorrarazi artio. Bere kontzientziak bakerik ematen ez zion. Goiz eta arratsalde ez didate bakerik eman. Zoazte hemendik!, emazue bakea!

goiz eta arratsalde 300: Aizu 2, Deia 8, Elhuyar, Consumer 9, Berria 87, EiTB 14, Jakin, Argia 5, DiarioVasco 173

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiz eta arratsalde 48: Herria 5, Berria 16, Elizen arteko Biblia 6, Gotzon Garate 3, Felipe Juaristi 2, Txillardegi 2, Xabier Mendgiuren Elizegi, Jose Antonio Mujika, Juan Garzia, Pello Zabala, Joxerra Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiz sarreran.

goiz parte, goiz-parte
iz. Goiza, goizari dagokion egunaren zatia. Bertsotarako txarra baita goiz-partea. Goiz parteko zurrutak.

Aztergaia: goiz-parte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZ-PARTE (V-arr-gip, G-goi-azp). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 251. Mañana (parte del día). "Goiz partean etorri zen (V-arr, G-goi-azp), goiz partetik etorri zan (V-gip, G-azp)" Gte Erd 251. Gox parteti etxe biarrak gaztiak egitia. fB Olg 56s. Goiz parteko zurrutak. Basarri 147. Bertsotarako txarra / baida goiz-partia. Uzt Noiz 119. Egun orretan trumo-euri ikaragarria egin eban goix partetik. Gerrika 291

adib: parte 3 iz. Alderdia, aldea. Euskal Herriko parte honetan. Aita San Martin jaio zenean Beasaingo partean. Goiz parteko zurrutak. || Medikuak egiten duen guztia estimatzen da, eta parte onera hartzen da.

goiz parte (gehienak goiz partean dira) 131: Aizu (“Goiz partean, ohi denez, hiriko kaleak izango dira bertsoaren plaza nagusi”), ElCorreo 2 (“Goiz partean neurean guztiz zentratuta egon nintzen eta besteen lanei ez nien gehiegi erreparatu”), Deia 4 (“Oihana hi-tza ere entzun zen goiz partean, liburu eta disko artean galtzeko oihan ikusgarria baita urteroko hi-tzordua”), Consumer 10 (“Nahiz eta, lanarengatik, ahalegin fisiko bizia egin beharrik ez duten, laneko ordutegiak hala agindurik, goiz partean janari bat hartu behar izaten duten pertsonek zerbait arinago hartu ahal dezakete, hala nola esnekiren bat eta sasoiko fruta”), Berria 24 (“Goiz parteak baditu gauza politak baina niri gehiago gustatzen zait arratsalde-iluntze partea, ordu garai hori”), EiTB 29 (“Goiz partean zeru urdina nagusituko da eta haizea noraezean ibiliko da”), Erlea (“Denak batera kabitzen ez eta mutilek izaten genuen maisuarekin eskola goiz partetik, eta arratsaldez, maistrarekin, neskek”), DiarioVasco 60 (“Goiz partetik eta egun osoan zehar, animazio handia eta herriko kale eta plazak jendez gainezka”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiz parte (gehienak goiz partean dira) 40: Berria 9 (“goiz partean zerbait bateratua egitea”), Herria 6 (“Baiona Santespietako posta bulegoa hetsirik egon da goiz partean grebarengatik”), Anjel Lertxundi 5 (“Goiz partean, ariketa fisikoak egiten ari ginela, Robert Walser jarri zait ondoan”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Egunez egun gehiago etortzen ziren goiz parte horretan, eta egunero jarri behar izaten nien bideo berria”), Aingeru Epaltza (“Goiz partetik, Foru Poliziak eta Polizia Nazionalak hasitako orrazketak azken frankotiratzaileekin akabatzea lortu duela esan du Gobernuko bozeramaileak”), Itxaro Borda (“goiz parteko orduetan Propreté de Paris apaindura berdeen menean, kaleak garbitzen ari ziren behialako tiratzaile senegaldar eta maliar seme-alaben langileen erditik”), Joxemari Urteaga (“Goiz partean ahaztuxea eduki bazuen ere, triangeluari zirrizturen bat bilatu nahi izan zion arratsalde hartan”), Pedro Alberdi (“Gaur, goiz partean, kantaldia izan omen duk Martuteneko kartzela barruan”), Patxi Zubizarreta (“Goiz partean, kalezuloa itzalpean egoten da, hotzak eta hezetasunak hartua”), Edorta Agirre (“goizeko kopak eta goiz parteko gosariak atera ondoren”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke parte formaren adiera hori nabarmentzeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Jasoa dago jada Euskaltzaindiaren Hiztegian adibide gisa parte sarreran

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiz sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak) goiz beranduan (`eguerdi-partean'), goiz-partea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28) Forma berririk ez da orain erantsiko.

goiz-arrats
1 adb. Goiz eta arrats; egun guztia. Umeei ematen zaie goiz-arrats, ura arto irin lipar batez zuriturik. Goiz-arrats ez zen isiltzen.
2 iz. pl. Goiza eta arratsa. Goiz-arratsetako freskura. Goiz-arratsetako otoitzak.

Aztergaia: goiz-arrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

elkarketa librea dela uste du lantaldeak, nahiz finkatua izan ohi den, eta ez librea, dvandva hauetako izenen segida: goiz-arrats(etan) erabiltzen da, adib., baina ez arrats-goiz(etan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Goizarrats: egun osoaren adierazteko B.G. L. bN, gN, Z. maiz erabiltzen da'.

 - [E123]: “Egia da elkarketa librea dela, edo, behintzat, ez dela ihartua; baina uste dut ez duela kalterik egiten jasotzeak, adibideren bat ere emanaz, argi gera dadin pluralean erabili behar dela. Egunetik egunera maizago entzun eta irakurtzen dugu seme-alaba bat, zure seme-alaba… singularrean erabilia”

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Adibide batean jasoko da, goiz sarreran: goiz-arratsetako freskura.

goizabar
iz. Egunsentia. Goizabarreko eguzki argitan.

Aztergaia: goizabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goizabar (eta goxabar) B 2 (Mg PAb: "Goisabar, edo egun usaiñagaz batera; ta belu neritxon beste egunetakuen aldian"; A BeinB: "eguna argitu iakenean, bat batera ta goizabar baga argitu zan orduan"); eta OEH argitaratuan, gainera: Ol 1 Sam 30,17 eta goiztabar : Ur Os 11,1; goiz-abar 1 (Anab Aprika: "Goiz-abarra asi, baño tankera berean segi"); goiznabar G 6 (EA OlBe 2: "Goiznabarrean era xamurrez otoi eztitsu garbia egin ondoren idikitzen det bordagaraiko esia", "Lo gozatsua egin ondoren jeiki naiz goiznabarrean ego-aldetik enadatxo bi etorri zaizkidanean"; Zait Sof: "Goiznabarra da"; Etxde JJ 3: "ta Garazitik goiznabarrarekin aterata eguerdirako Etxahuniara eldu ziran", "gauerdi edo goiznabarra baiño len", "goiza urratzearekin atera oi zen etxetik (...) goiznabarrarekin etxeratzeko"; Ibiñ Virgil: "goiznabarrak, gu uzten gaituenean, ara omen daroa eguna"); IE 1 (Mde Pr: "goiznabarrean suizkilotua"); goiznabar-zale G 1 (Zait Sof: "txori goiznabar-zalien txorrotxiotxi zoliok").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goizabar (eta goxabar) 4: B 2 (J. Kerexeta: "Gau illuna azkenetan, / Eta ixarrak diz ta diz / Agurka goxabarran", "italiak bakarrik / Goxabar oztiñian"); EB 2 (L. Baraiazarra: "goizabarreko kanpaiak jo behar izaten zituzten"; P. Aristi: "Gero geografi ariketa bat goizabarrean"); goiznabar 4: G 1 (A Ortzuri: "Zirzil galduak ibilli oi ditun goiznabarrean mutillen atzetik"); IE 2 (L. Etxezaharreta: "Egunak luzeak ziren goiznabarretik goiznabarreraino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goizabar : HiztEn, LurE; goiznabar : AB38 1, HiztEn ("ik. goizabar") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goizabar : DRA, PMuj DVC, ElhHizt, HiruMila; goiznabar : Lh DBF, DRA, HiruMila, PMuj DVC (goiz-nabar); goiztabar : Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

goizalde
iz. Egunsenti inguruko orduak; gauerditik egunsentia arteko orduak. Goizalde lainotsu batean. Goizaldean argitzen duen izarra. Goizaldera ohartu ziren argi bat bazela. Goizaldeko loa.
[Oharra: Euskaltzaindiak, goizalde-k euskara idatzian izan duen adiera kontuan harturik, goizaldea lanean eman dute eta kidekoak ez erabiltzea gomendatzen du, goiza/goiz-partea lanean eman dute adierazi nahi denean].

Aztergaia: goizalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'egunsentia' (*goizaldea lanean eman dute e. goiza, goiz-partea...)

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

goizaldera etorri da (baina ez *"goizaldea lanean eman dute", baizik goiza, goiz-partea...)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Erants: "Ekialde". "Zoaz goizalde, edo Orienteco bazterretara". Agirre Ast., III, 190'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da onartu.

goizdanik
adb. Goiz, goizik. Bildotsak ez dira ernarazi behar bi urte beteak izan arte, bestela, goizdanik ahultzen dira. Urrun etzatera zihoan odoletan eguzkia, goizdanik baitzen jaikia.
Loturak

Aztergaia: goizdanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik

goizean goiz
adb. Goizeko lehen orduan, goizean oso goiz. Goizean goiz atera ziren.
Loturak

Aztergaia: goizean goiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

goizean goizetik
adb. Goizean goiz; goizean goiz hasita. Jaiki goizean goizetik, usteltzen ohean egon gabe. Txistulariek goizean goizetik iragarri zuten Bermeon egun berezia dela. Goizean goizetik mozkortuta dabilenaren antzera mugituz.
Loturak

Aztergaia: goizean goizetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZEAN GOIZETIK (A DBols), GOXEAN GOXETIK (Añ). A la mañana temprano, desde por la mañana temprano. "(Muy de) mañana" Añ. Tr. Loramendi (87) y B. Enbeita (NereA 36) usan g. goiztik. Jagi goxean goxetik, usteletan oean etzan baga. Añ EL1 79. Zer egiten dezute goizian goizetik? Sor Bar 102. Goizian goizetik, eguna zabaldu baño lenago. Kk Ab II 122. Goizean goizetik asi-ta euri faltarik eztaukagu egun guztian. Alzola Atalak 83. Goizen goizetik aizea gendun / azkeneko ostoen kontra. Insausti 277. v. tbn. Zav Fav RIEV 1909, 34. AB AmaE 386. Canala Jesucristo 32 (ap. DRA). Azc PB 118. A BGuzur 141. Echta Jos 38. Ag G 227. Etxde JJ 194. Akes Ipiñ 20. Erkiag BatB 187. FEtxeb 127. Aizarnarako bidea artu zun urrengo goizean-goizetik. TAg Uzt 212.

goizean goizetik 277: Deia 3, Consumer, Berria 152, EiTB 74, Jakin 2, Argia 8, Erlea 2, DiarioVasco 35.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizean goizetik 46: Berria 27, Patxi Zubizarreta 4, Josu Zabaleta 2, Hasier Etxeberria 2, Oskar Arana, Edorta Jimenez, Mirentxu Larrañaga, Bego Montorio, Koldo Biguri, Eneko Bidegain, Elizen arteko Biblia, Xabier Mendiguren Elizegi, Harkaitz Cano, Pello Zabala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz sarreran.

goizean goizik
adb. Goizean goiz.
Loturak

Aztergaia: goizean goizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

eraikuntza librea.

goizeko izar
iz. Artizarra. || Mutil horrekin ezkondu; horixe nire goizeko izarra.

Aztergaia: goizeko izar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goiz sarrerari dagokion azpisarrera.

goizerdi
iz. Goizaren erdia. Goizerdian nahiz goiz beranduan.

Aztergaia: goizerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
goizero
adb. Goiz guztietan, goiz oroz. Goizero dator. || Bere goizeroko gosari txikia.

Aztergaia: goizero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ero

goizerri
iz. g. er. Sortaldea.

Aztergaia: goizerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goizerri 6: Ir YKBiz 2: "Goizerri-aldean etxeak oso apalak izaten dira", "Goizerri aldean, etxetan izaten dira eskuz erabiltzen diran eiera txikiak"; O Pr: "Goizerria denean gorriago ezenez hori, eure euritakoa eztemala nehori"; UNLilia: "Hor dütü goizerritarik / erregiak dohañekin"; Mde 2: "Goizerriko mistikoek", "Goizerritiko Jaungoikoaren / herri hautetsi maitea", eta OEH argitaratuan, gainera: Mde Egan 1960: "Goizerritik argia".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goizerri behin, Zait: "Eskualde gorri ta soillaren erditik irtenda, paradisua bezin begi-betegarri azaltzen zan goizerriko izararria".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goizerri : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goizerri : EuskHizt, HiruMila (oriente), ElhHizt (oriente, este), EskolaHE, Casve EF (orient), Lh DBF (orient), DRA (oriente), PMuj DVC (goiz-erri: 1 sembrado de fruto temprano; 2 pueblo oriental; 3 oriente, levante, este) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Mailak

Liter.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sortaldea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'goizerri: e. ekialde'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

goizetik
adb. Goiz, egunaren lehen orduetan. Zergatik jaiki zara hain goizetik? || Goiz-goizetik zetorren oso eguraldi ederra.
Loturak

Aztergaia: goizetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: E210: Hiztegiak ekarri beharrekoa. Adibidea (jarri): norako jaiki zara hain goizetik?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): goiz sarrerako azpisarrera gisa jasoko da: goizetik: zergatik jaiki zara hain goizetik?

goizetik arrats
adb. Goizetik gauera, egun guztia. Goizetik arrats lanean ariz. Goizetik arrats, kantari.

Aztergaia: goizetik arrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZETIK ARRATS (H). a) De la mañana a la noche, todo el día. Gozetik arrats aspertzen ez da / jan eranean jendea. Echag 220. Erleak goizetik arrets lanean hari dira. Dv Dial 26 (It e Ip goizetik arratsera, Ur goxetik gaberaño). Goizetik arrats hariz. Dv Act 28, 23 (Lç goizetik arratserano). Goizetik arrats lanean hariz. Elzb PAd 16. Goizetik arrats, gauaz ez egunaz etzen ateratzen jendea. HU Zez 59. Goizetik arrats berdin ari zen beti kanta eta kanta. Xa Odol 143. v. tbn. Hb Egia 142. Sor Bar 54. JE Bur 164. Barb Sup 25. b) "Du matin au soir, promptement, en peu de temps" H

adib: arrats iz. Iluntzea; ilunabarra eta gaueko lehen orduak. Arratseko otoitza. Goizetik arratsa etorri artean. Arratseko hamarretan. Bart arratsean. // erresiñol iz. Urretxindorra. Nire alaba Mariak erresiñolak bezala xaramelatzen du goizetik arrats.

goizetik arrats 19: Consumer (“Zuhaitzaren oinean, jendea dabil, eskailera lagun dutela edo batere gabe, eta ontzi batera edo zumitzezko saski batera biltzen dituzte, goizetik arrats, banan-banan”), Berria 10 (“Eguzkia lagun edo euripean, goizetik arrats han harrapa daitezke Christiane Giraud Uztaritzekoa, Jean Escaffre Senperekoa, Jean-Jacques Abdallah Pirinio Garaietatik etorria eta Yann Liebard bretoindarra”), Argia 7 (“Musikari frustratua naizela uste dut, beti musika entzuten dut goizetik arrats, eta beti nabil musika berezi bila, eta berdin entzuten dut klasikoa edo Madona, edo musika tribalak edo...”), Erlea (“goizetik arrats kabalak arta eta alorrak landu“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizetik arrats 31: Herria 6, Berria 8, Daniel Landart, Elizen arteko Biblia, Itxaro Borda, Oskar Arana, Jose Morales…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da esapide erregularra eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da goiz sarreran.

goizetik gauera
1 adb. Egun guztia. Goizetik gauera, jai eta aste, nire indarrak lan gogorrean urtzen.
2 adb. Bat-batean, berehala. Ik. gauetik goizera. Usterik gutxien denean, goizetik gauera, etxe hori beste batena dela entzun du.

Aztergaia: goizetik gauera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goiz sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper