50535 emaitza bilaketarentzat - [21551 - 21600] bistaratzen.

goizetik goizera
1 adb. Egunetik egunera. Goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen etxera.
2 adb. Egun bateko goizetik hurrengo eguneko goizera. Goizetik goizera izaten da festa.
Loturak

Aztergaia: goizetik goizera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOIZETIK GOIZERA. a) "Cada mañana (AN-5vill)" A Apend. "Goizetik goizera lan izaten dute (AN-5vill)" Gte Erd 85. Goizetik-goizera lana / arratsaldean jainko beltzakin josta. Lasa Poem 79. b) De mañana a mañana. Ekia geldi egonik, goizetik goizera obo osoan deman aiña aldi iragan baledi. Or Aitork 328. Goizetik goizera alkarren berri jakiten joan ziran gazte biak. NEtx LBB 42

goizetik goizera 1, Berria (“Goizetik goizera izaten da festa, eta interes turistikoko eguntzat aitortuta dute hainbat erakundek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goizetik goizera 5: Patxi Zubizarreta 3 (“Goizetik goizera, azala indartsuago ikusiko duzu: bizi baino biziagoa, sendoagoa, tonifikatuagoa”), Josu Zabaleta (“Tamalez, ordea, egunak aurrera zihoazen eta antz etsigarria zuten batak bestearena; bulegariak erantzun bera ematen zion goizero doktoreari, eta goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen hura etxera”), Felipe Juaristi (“Bordeleko agintariek egun oso batez hirian gelditzeko baimena eman zieten itsasontzikoei, hogeita lau orduko epea, goizetik goizera, arazoak konpondu bitartean”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goiz sarreran.

goizik
1 adb. Egunaren lehen orduetan. Goizik jaiki.
2 adb. Ohi edo behar baino lehen. Goizik galdu zuen aita. Arratsaldean goizik abiatzen dira nor bere etxera.

Aztergaia: goizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik (hau ez da automatikoa: cf. *berandurik)

goiztiar
1 adj. Goiz jaikitzen dena. Mendizaleak beti goiztiarrak. Txori goiztiar alaiak.
2 adj. Ohiko zaion garaia baino lehenagokoa. Udaberriko fruitu goiztiarra.

Aztergaia: goiztiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

goiztiar 79, ZTC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

goiztiar formak 6 ager. ditu, guztiak IE-ZuAm (EZ, Ax, Arch, Gy, HU); goiztar (eta go(i)xtar) 58 aldiz agertu da: B 19 (Añ, fB, AB, Azc, A BeinB, Ag Kr, Gand, Erkiag), G 38 (Mb, Lar, Sor, EA, Ldi, Or, Ag G, Mok, TAg, Ill, Lab, Zait, Anab, Berron, Etxde), IE 1 (Mdg)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goiztiar(tasun) 22 aldiz jaso da: B1, G 1, EB 18, EgAs 2; goiztar 20 aldiz: B 3, G 8, EB 9

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: goiztiar 1, goiztar 1; AB38: goiztiar 3, goiztar 2; AB50: goiztar 3; Euskalterm: goiztiar 31, goiztar 1; HiztEn: goiztiar(tasun); LurE: goiztiar, goiztar

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar atzikien banaketa izond./iz. kategorien araberakoa da Ipar. (Heg., berriz, denak -tar dira); hau izond. bakarrik denez, -tiar dagokio. EBan aski indartua dateke, gainera; baina ez bide da indar bera ageri bikote guztietan: cf. ezkert(i)ar, eskuind(i)ar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] 1995-04-18 ()

goiztiartasun
iz. g. er. Goiztiarra denaren nolakotasuna.

Aztergaia: goiztiartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: goiztiartasun (es precocidad).

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ia erabili gabea da, baina egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

goiztiartu, goiztiar/goiztiartu, goiztiartzen
da/du ad. g. er. Goiz jaiki. Goazen lotara, bihar goiztiartu behar baitugu.

Aztergaia: goiztiartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goiztiar(tu), goiztiartzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

goazen lotara, bihar goiztiartu behar baitugu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Hain lekukotasun urriekin, merezi al du sartzea? Batetik, OEHk goiztartu jasotzen du, eta hori da testuetan ageri dena. Bestetik, lehen itzulian goiztiar arautu izanak, goiztiartu egitera behartzen gaituela (Nekazaritza Hiztegiak ere goiztiartasun-en alde egin zuen). Eta, azkenik, hiztegiei begiratzen badiegu, gehienek ez dute jaso. Berriro diot, merezi al du?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere hartan onartu da lantaldearen proposamena

goiztiri
iz. Ipar. Egunsentia. Udako goiztiri beroetan.

Aztergaia: goiztiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'egunsentia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

egunsentia

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Nafarroan ere ibiltzen da (goizteri, goiztiru).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua.

goiztxo
adb. adkor. Goiz. Artean goiztxo zen lotaratzeko. Eguzki goiztiarra baino goiztxoago jaiki.

Aztergaia: goiztxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

Informazio lexikografikoa
Adiera mugatzeko zailtasunak

'goiz xamar' adierazten du; markatua da, hala ere

goizuetar
1 adj. Goizuetakoa, Goizuetari dagokiona.
2 iz. Goizuetako herritarra.
gol
iz. Futbolean eta hainbat kiroletan, baloia atean sartzea; horrela lortutako tantoa. Badakigu futbolean golak direla garrantzitsuena. Sei goleko aldea lortu zuen bukaeran.
Azpisarrerak

Aztergaia: gol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gol: futbolean'.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gola egin.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'gol hitza sartzea' onartu da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko (eta bere hartan utziko da lehen itzulian arautua, H1.1 lantaldeak osatu arte).

gol zaparrada, gol-zaparrada
iz. Gol-zaparradarekin irabazi dio UDAk Vasconiari. Gol zaparrada bigarren zatian heldu zen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gol-zaparrada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gol-zaparrada 34, EiTB (adib.: “Galduta eta ideiarik gabe jokatu duen Athleticek gol-zaparrada jaso du Constant Vanden Stocken eta Europatik at geratu da”); gol zaparrada 21: Berria 5 (adib.: “gol zaparrada handiak hartu ditugu”), EiTB 8 (adib.: “Portugalek gol zaparrada sartu dio Ipar Koreari”), DiarioVasco 8 (adib.: “Sekulako gol zaparrada sartu zioten asteburuan Aralar-Intxurreko infantil neskek Beasaingo A taldeari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gol(-)zaparrada 10, Berria (adib.: “Real Madrilen zelaian gol zaparrada lortu zuten aurten ere”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa onartzekoa gol sarreran.

gola sartu
1 du ad.-lok. Kiroletan, baloia ateko marratik barrura igaro. Gola sartu gura eta ezin, aukera garbiak izan arren. Bakarrik geratu zen Jauregi atezainaren aurrean, baina ezin izan zuen gola sartu. Girondinsek gola sartu zion Juventusi. || Gaur bi gol sartu ditut. Zerbaitegatik da gol gehien sartu dituen taldea.
2 dio ad.-lok. Norbaitek beste norbait, ustekabean, nabarmen edo leku txarrean utzi. Esan izan duzu udalei gol asko sartu izan dizkietela; beraienak ez diren eskumenak hartu dituzte euren aurrekontuen kargu.

Aztergaia: gola sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gol, gola sartu (egin), golegile".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gol eta sartu sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  gol egin: gol hitzaren adibide moduan gehitu behar genituzke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Kendu lerroa.

golardo
iz. Ipar. zah. Saria. Obra onak ukanen du golardoa frankoki.

Aztergaia: golardo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

golardatu (eta golardoatu) IE 3: EZ Eliç: "Eta golarda gaitzatzun / liberalki sariaz"; Ax: "Han gaixtoak izanen direla sekulakotzat penatuak, eta onak golardoatuak"; Hm: "Arren golarda gaitzaitzu"; golardo (eta galardo, goalardon, golardoa, gollardo) 58: IE 56, XVI-XVIII. mendeetakoak (E: "Obra honak ukhenen du goalardona frangoki"; EZ 10, adib.: "Nekearen golardotzat deus eztiat galdetzen"; Hm in Harb: "Golardo sainduez / segur zaitu betheko"; Ax 3, adib.: "Badu Iainkoaren zerbitzatzeak [...] mundu hunetan ere zenbeit golardoa, zenbait pagamendu"; SP 4, adib.: "Antzearen saria eta golardoa"; Mong 3, adib.: "Idiak golardoa duenian"; Ch 10, adib.: "Jainkoa leial izanen da eta liberal zure golardoan"; Lg 7, adib.: "Ordean zer behar dugu iguriki gollardotzat?"; Mih 2, adib.: "Zeruan sari eta golardo hautetsiago baten mereziarazteko"; Monho: "Kastoaren golardoa"; Dh 13, adib.: "Ni nerorri izanen naiz zure golardo guziz handia"; Jaur: "Zeruko golardoak"); EB 2 (Arti Tobera, adib.: "Girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da [etxea]"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Urt Gen 15,1: "Hire golardo haundia nauk ni"; He Apoc 11,18: "Golardoa ematekoa [denbora]"; Lander RIEV 1914-17: "Goresmen hori onhets dakioten, buruzagitasuneko bere kharraz irabazia duten golardo bat bezala"; eta golardogarri , golardotzaile , golardoztu testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galardoi EB 1: Hemen 1987: "Oscars 87 zinema galardoien banaketa ospatuko da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goalardo(a) : HiztEn (ik. golardo); golardatu : HiztEn (Ipar. golardoa, saria eman); golardo : HiztEn (Ipar. zah. saria) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galardo : Lh DBF (1 récompense, rémunération, prix d'un travail, d'un service; 2 rémunerateur, qui récompense [cf. esp. galardón]); goalardo(a) : HiruMila (ik. golardo); golardatu : HiruMila (galardonar), ElhHizt (Ipar. galardonar, premiar), DRA (galardonar); golardo : EuskHizt (1627; golardoa 1643; goalardona 1545; galardoi *1562; Ipar. Zah.; Saria), HiruMila (galardón, distinción), ElhHizt (Ipar. galardón, premio), Lh DBF (ik. galardo), DRA (1 recompensa, galardón; 2 papera), PMuj DVC (galardón, premio); golardoatu : HiruMila (recompensar), PMuj DVC (galardonar) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: golardo / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt. (eta aski dira sari bezalakoak).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'golardo: galardón, récompense'.

 - [E208]: Zer dela eta kondenatu behar dugu sari-ren sinonimo klasiko hau, hitz erabat ezberdina izanik? Lehenbiziko euskal idazleek erabilia da.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Jaso egingo da hiztegian: golardo iz. Ipar. Zah.

golatu, gola/golatu, golatzen
da/du ad. Ipar. Goloa harrapatu. Ik. golo 3. Ardien golatzeko lanjera ere ttipitzen da horrela.

Aztergaia: golatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. golo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gola, golatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

goloz eritu.

goldaketa
iz. Goldatzea. Goldaketarako idiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: goldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: goldaketan .

goldaketan
adb. Goldatzen. Goldaketan ari ziren.
Loturak

Aztergaia: goldaketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goldaketa sarrerari dagokion azpisarrera.

goldatu, golda, goldatzen
du ad. (Lurra) goldeaz irauli. Ik. laiatu; jiratu. Hasteko, lurra goldatu eta hazia ereiten dute. Soroak goldatzen edo haziak ereiten edo fruituak biltzen ari zirela. || (nor osagarria goldatzean sortzen den ildoa dela). Landa zabaletako ildo goldatu berriak.
Azpisarrerak

Aztergaia: goldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goldatu, golda, goldatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goldatu, golda, goldatzen

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-

goldatz
iz. naf. Goldeaz eginiko ildoa. Goldean ari denak goldatz edo ildo edo erreka zuzena egin nahi du.

Aztergaia: goldatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

goldeaz egindako ildoa.

golde
1 iz. Lurra iraultzeko lanabesa, burdinazko pieza zorrotz bat edo gehiago dituena eta abereek edo traktore batek herrestan eramaten dutena. Ik. nabar2. Goldearen belarriak, muturra, nabarra, hortza, giderra. Golde hortza. Lurra goldez irauli.
2 iz. Lur neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. Ik. golde lur. Baiona eta Uztaritzeko barrutietako herrietan goldea 4.200 metro koadrokoa da, eta Sarakoan 2.800 metro koadrokoa. Golde bat lur.

Esaera zaharrak

Goldearen amoreagatik pot nabarrari. Idi berari goldea.

Aztergaia: golde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: golde(-)nabar .

golde etxe, golde-etxe
iz. Goldearen zurajea. Golde-etxea hautsi zen.

Aztergaia: golde-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GOLDE-ETXE (golda-etxe V-gip ap. Iz ArOñ 108; goldetxe Izt C 232, H). Madera del arado. "(G), l'ensemble, tout l'appareil qui constitue une charrue" H. * Golde-etxea autsi zen; zumarra, ta endaitza uztarriarekin deramate. Or Mi 114.

LB: 0 / EPG: 0 / ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: golde-etxe estructura de madera del arado; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

golde 1 iz. Lurra iraultzeko lanabesa, burdinazko pieza zorrotz bat edo gehiago dituena eta abereek edo traktore batek herrestan eramaten dutena. Ik. nabar. Goldearen belarriak, muturra, nabarra, hortza, giderra. Golde hortza. Golde etxea: goldearen zurajea. Lurra goldez irauli. Goldearen amoreagatik pot nabarrari (esr. zah.). etxe 8 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Tresna bati eusteko erabiltzen den egitura. Golde-etxea hautsi zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. Baina kontuan izan behar da etxe sarrerako 8. adiera adibiderik gabe geratuko dela.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa golde eta etxe sarreretan.

golde lur, golde-lur
iz. Goldea, lur neurria. Golde-lurra Gipuzkoan ehun sagarrondoren lurra da. Hamar golde lur bazeuzkaten lantzeko.

Aztergaia: golde-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOLDE-LUR (G, B ap. A). Fanega. "Golde-lurra Gipuzkoan eun sagorrondoren lurra da (G-to)" A. Cf. supra (2). Zenbat hazi erain behar den golde lurrean. Dv Lab 55. Golde-lur asko zituan zelaiak. Salav 26. Bertanbera utzitako golde-lur gutxi batzu zituen. Ibiñ Virgil 110. Labra-lur onenetatik golde-lur asko saldu zituan. Berron Kijote 32

adib: golde 2 iz. Lur neurria, egun batean goldatzen den hedaduraren baliokidea. Baiona eta Uztaritzeko barrutietako herrietan goldea 4.200 metro koadrokoa da, eta Sarakoan 2.800 metro koadrokoa. Golde lurra Gipuzkoan ehun sagarrondoren lurra da. Golde bat lur.

golde lur 4: Berria 2 (“Idi pareak egun batean goldatu zezakeena ere neurri bat zen: golde lur bat”), Argia 2 (“Bada estatu burujabe bat, / bost mila arimaz osatua / eta zoragarria derizkiot, / ehun eta laurogei mila golde lur, / Kristoren pila maite dut. / bost dolar ere ez armatan, / horra zer ikusi dudan han”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

golde(-)lur 6: Berria (“Ez dakigu zenbat golde-lur, zenbat mendi, ibai, iturri, bidexka eta etxe desagertuko diren».”), Patxi Ezkiaga 2 (“labore lur onenetatik golde lur asko saldu zituen zalduneria liburuak erosteko”), Elizen arteko Biblia 2 (“Golde-lur bihurtuko da Sion, harri-pila Jerusalem, baso, tenpluaren mendia”), Koldo Biguri (“Hirikoek zaldiki-bolak jaten zituzten euren etxeetan, eta garagardoa eskatzera etortzen ziren Boscacciora, non gehienez ere ardoa katilutan edan baitzitekeen, edota harropuzkeriaz tratatzera hirurehun eta berrogeita hamar azienda, hamabi seme-alaba eta mila eta bostehun golde lur zeuzkaten gizonak, nire aita kasu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Elkarte lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da golde sarreran.

golde nabar, golde-nabar
iz. Goldearen hortza; goldea. Ik. nabar2.
goldean
adb. Goldatzen. Goldean ari da.
Loturak
goldelari
iz. Lurra goldez lantzen duen pertsona. Ildoa makur egingo du, ez da hura goldelari ona izango.

Aztergaia: goldelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
goldetu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, goldetu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. goldatu].

Aztergaia: goldetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. goldatu / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. goldatu.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

golegile
iz. Gola edo golak sartu dituen jokalaria; bereziki, gol asko sartzen dituen jokalaria. (Maiz ona, nagusia eta kideko izenondoekin erabiltzen da). Ligako golegilerik onena.

Aztergaia: golegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

golegile : HiztEn, Euskalterm (gol-egile 1; goleatzaile sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

golegile : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gol, gola sartu (egin), golegile".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: kontzeptu hau maiz erabilia da futbolean. Nik sartu egingo nuke

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu, komunikabideen esparruan batez ere. Idazkera: golegile - gol(-)egile.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

goleta
iz. Bi edo hiru mastako belaontzi arin eta lasterra, karel apalekoa. Fragataz, brigantinez eta goletaz josia zegoen Cadizko badia.

Aztergaia: goleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

bakarra aski delakoan, gaztelaniatikoa hobetsi da, erabilia ere hau denez, frantsesetiko goeleta-ren kaltetan.

golf
iz. Pilota txiki bat makila berezi batez jo eta zelai batean dauden zuloetan sartzean datzan kirola. Ik. kali joko. Golf jokalaria.

Aztergaia: golf

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. kali(-)joko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

kali-joko (Ipar.) erabiliarekin batera onartzekoa da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Zein da zalantza? Hori bai, aldamenean ezar daiteke: "kalika (Lapurdin)"'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Golf hitza dela eta, Charritton jaunak honen ordez kali joko hitza proposatzen du. Euskaltzainek ez dute ikusten arrazoirik golf hitza baztertzeko. Horregatik, bere sarrera izango du, ondoan kali jokoa dela emango da aditzera'.

golf zelai, golf-zelai
iz. Golfean aritzeko egokitutako zelaia. 18 zuloko golf zelaia.
golfean
adb. Zu ez zara arratsaldean golfean ari ziren gizonetako bat? Golfean jokatu. Harri bat, aterkiaren giderrarekin golfean jolasteko.
Loturak

Aztergaia: golfean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egin azpisarrera eta azpisarrera berrira eraman golfean jokatu adibidea, eta golfean aritu, jolastu adibideak gehitu.

golko
iz. geogr. Bi lurmuturren arteko itsas zatia, badia baino handiagoa. Bizkaiko golkoa. Liongo golkoan.

Aztergaia: golko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-10
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 'Jantziaren eta bularraren arteko hutsunea' adierarekin 146 agerraldi jaso dira: kolko aldaera (kholkhu, kolku, kholku) eta eratorriak (kolkokada, kolkope) da nagusia 127 agerraldirekin: B 36 (fB, AB, Ag, Laux, A, Or, Otx, Eguzk, Bilbao IpuiB, Erkiag, Altuna); G 87 (Cb, Ub, It, AA, Izt, Bil, Arr, Lard, Apaol, Alz, EA, Jaukol, Or, SMitx, Ag, Ldi, Mok, TAg, Ill, Zait, Gazt, Vill, Anab, And, Ibiñ, NEtx, Munita, Xe, JanEd, Urruz, Iraola); ZuAm 1 (Etch) eta EB 3 (Osk Kurl); golk(h)o 19 aldiz azaldu da IE-ZuAm (EZ, Ax, Elzb, Dv, O, Tt, Mih, Elzb, Barb, JE); 2 'Norberaren barnea, gogoa' adierako 227 agerraldi jaso dira: kolko (kolku, kholku) da forma nagusia: B 102 (EgiaK, Añ, AB, Azc, Ag, Enb, Altuna, Kk, BEnb, Gand, Bilbao IpuiB, Erkiag, Laux, Otx, Alzola); G 69 (AA, Izt, JanEd, Arr, Lard, EA, Jaukol, Ldi, Or, SMitx, Ag, TAg, Ill, Zait, Uzt, Vill, Etxde, Ugalde, NEtx); ZuAm 1 (Xikito) eta EB 20 (Arti, Osk, MEIG); golk(h)o formak 25 agerraldi ditu: G 1 (Zait), IE 22 (EZ, Ax, ES, Lg, Hb, Elzb, Elsb, Lç, Monho, HU, Ox, Barb, JE, StPierre, Xa) eta EB 2 (MEIG, Arti); 3 'Bi lurmuturren arteko itsas zatia' adierarekin 10 agerraldi jaso dira: kolko da nagusia 9 agerraldirekin: B 5 (Erkiag), G 3 (Zait, Ibiñ) eta EB 1 (MEIG); golko bitan azaldu da EB (Mde) eta G (Berron Kijote); 4 'racimo' adieran behin bakarrik agertu da ("mahats golko", Ox).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1 'Jantziaren eta bularraren arteko hutsunea' 19 ager.: golko 2 (IEn); kolko beste euskalki guztietan azaldu da: B 4, G 6 eta EB-EgAs 7; 2 'Norberaren barnea, gogoa' adierarekin 35 agerraldi: golko IE 1, EB 8; kolko B 7, G 13, EB-EgAs 6; 3 'Bi lurmuturren arteko itsas zatia': agerraldi gehienak EBkoak dira: golko EB 18; kolko 4 (horietan 2 EB); golfo , golgo agerraldi banarekin (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: golko-1 (1), golko-3 (11); kolko-1 (6); AB50: golko-1 (1), golko-3 (2); golfo-3 (1); kolko-1 (1); kolko-3 (1); HiztEn: golko: jantziaren eta bularraren artean gertatzen den hutsunea; Norberaren barnea, gogoa; Lurrean barneratzen den itsaso-zati zabala; golkokada; LurE: golko: jantziaren eta bularraren artean gertatzen den hutsunea; Norberaren barnea, gogoa; lurmutur biren arteko itsas zatia; golkokada.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Geogr.: Bizkaiko golkoa; Liongo golkoa.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

nahiz B eta Gkoa k- hasia den, adiera guztietan golko berrestearen aldeko dira batzordekide gehienak, bide aski luzea egina duelakoan, EBaren ikur horietakoa delako, Ipar.an arrotz litzatekeelako k- hasia (eta Heg.an ere ez oso egokia itsasokoa adierazteko); kolko ere jasoko da, "B2 / Heg. / Ik. golko" markekin

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "beti, g-" (1993-02)

 - [E124]: "bat nator. Baina zergatik ez da irizpide berbera erabiltzen goilare hitzerako?" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: oharra jarri, geografiazkoak ez direnean, kolkora bidaltzeko

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Golko/kolko hitz parearen aurrean ere eztabaida izan da. Alde batetik, ea doblete gisa gorde behar ote den ala ez. Forma bakarra onartzekotan, zein litzatekeen erabaki beharko litzateke. Azkenean, hamabi boto atera ditu bi formak gordetzearen aldeko jarrerak. Beraz, golko hitza onartu da geografiarako eta kolko forma, berriz, besterako. Puntu honetara iritsirik, Kintana jaunak untzi/ontzi eztabaidan hartu den erabakiagatik bere desadostasuna eta protesta agerian jartzea eskatu du eta aktan jasorik uztea'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bi adibideetan minuskulaz idatziko da "golko" hitza: Bizkaiko golkoa; Liongo golkoa.

golo
1 iz. Kokospeko gizena, kokospeko haragizko tolesa. Ik. girgilo.
2 iz. Tiroide guruinaren handitzea, lepoaren aurrealdean nabarmentzen dena. Ik. bozio.
3 iz. Ardien eta ahuntzen eritasuna, kokospearen hantura ezaugarri duena. Ik. golatu.

Aztergaia: golo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

golatu IE 1: Gy: "Eta ezta bahi gelditzen / ardi golatu bat baizen"; ik. OEH argitaratuan ap. DRA jasoak: GAlm 1946 : "Ardien golatzeko lanjerra ere ttipitzen da"; golo : Gaxitegi Laborantza: "Pipoila edo goloa [...]. Bizi da gibelaren zain artetan, xurgatzen duela odola"; GAlm 1968: "Zathi arruntenak, hek baitire gutienik atxikitzekoak, hala nola golo, buru, zango eta hezurki batzu eta bertze"; goloki : Miroir de la Soule 9-2-1957: "Zer goloki eta txinkor ederrak"; eta golodun , golope testu-lekukotasun gabeak (eta goladura , golando , golandu , golandura ; orobat, kolas - formakoak).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

golo G 1: A. Zavala: "golua edo kolatxa deritzaion gaitza zuten ardiak galdu zizkioten nunbait artzairen bati".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

golo : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

golo : EuskHizt (*XVII ea., 1968; Ipar. 1 Kokospeko gizen edo haragizko tolesa; 2 Kokospeko bi alboetan eritasunaren eraginez agertzen diren handitsuak), HiruMila (1 papada; 2 papera), ElhHizt (1 Ipar. papo, papada, mamella; 2 Med. paperas), EskolaHE (1 Kokospeko gizen edo haragizko tolesa; 2 kokospeko bi alboetan eritasun baten ondorioz agertzen diren handitsuak), Lur EG/CE (paperas) eta EF/FE (1 double menton, gras du cou; 2 goitre), Casve EF (gras du cou; fanon), HaizeG BF (goitre), Lh DBF (1 gras de cou, de dessous le menton, résultant soit d'embonpoint, soit d'enflure du ou de maladie; 2 pourriture des bêtes ovines, dont le signe extérieur caractéristique est l'enflure du cou sous la ganache; 3 fanon des taureaux, des boeufs; 4 goitre; 5 scrofule), DRA (1 papada; 2 papera; 3 escrófula), PMuj DVC (1 papera de ovejas; 2 papada de cerdo, de bueyes, marmella, dobladillo del cerdo...; 3 escrófula, puerca; 4 racimo; 5 glándula); golodun : HaizeG BF (atteint de goitre), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; goloki : DRA (papada); golope : Lh DBF, DRA, PMuj DVC; golotsu : PMuj DVC; golotxal : PMuj DVC; golotxak : Lur EF/FE (oreillons), Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

a) es papada formaren ordainak: HiruMila: okozpeko, kokospe, girgilo, okotzbiko, (animales) golo, (peces) papar; papada de cerdo: gola / golopea / lepapea // ElhHizt: kokospe, girgilo; (animaliena soilik) lepape, lepamagal // Lur EG/CE: kokozpeko // PMuj DCV: dobladillo de carne bajo la barba = aloza, paparda, garranga, garrangilla, gorgoilo, kokotondo, kokozpe, okozpeko; papada de cerdo = lepape, gola, golope, golaspe; papada del vacuno = lepa-magal; p. de rumiantes = alpe; p. de los bueyes, marmella = golo, gongoila // Azkue Aurkibidea: aloz (g); bidazpi (sc); birakuru (sc); garranga (b); girgillo (b); golu (bn); gorgoillo (b); kirku (bn); kirrinkola (b); kokotondo (g); kokotondoko (g); kokozpe (g); kolats (b); kolots (b); kontrokots (b); okozpeko (b); paparda (an, gc); papada de cerdo = bidaturü (s); golo (s), lepape (r); papada de rumiantes = alphe (bnc, s); b) eta erdal papera(s) / goitre (goître) formenak: HiruMila: lepamin, golo, joare, papo, parotiditis, txori // ElhHizt: 1 Med. pl. hazizurriak, golo; 2 Med. sing. bozio // Lur EG/CE: golo, okaila // Lur EF/FE: golo // XarHizt: lepo-xerri, lepo-sagar, golantura // Casve FE: lepoxerri, leposagar, xerrilepo; (brebis) bidakürü // HaizeG FB: saguak, saiak, trunkoilo, golantura, lepo-xerri, lepo-sagar, golo, (brebis) golando // T-L LBF: golo, lepo-xerri, lepo-sagar, trunkolo // PMuj DCV: 1 bocio = golo, trunkoilo, txori, azizurri, golando, kokalde, okaila, asi-kontxo, golatx, sagu, gorgoillo, lepamin; papera de ovejas = golando, kolatx, golatu, golo, kokalde, okailla, kolo; paperas de los animales = xerri-lepo, xori, gurintxak, xerriak; enfermar las ovejas con paperas = kolatu, golatu; 2 (pl.) escrófulas, lamparones = gangarabil, gingil, gurerda, umorotz, gangail, gangaillen, lupi, plautiri; paperas inguinales = azpi-zorri, azpi-gorri; 3 parótidas = bearri-ondokoak; inflamación de las parótidas = bearri-zorriak // Azkue Aurkibidea: papera de oveja = golando (an, l); golo (anc, bnc, g, lc); kokalde (bn, g); kokoli (b); kolo (an); okailla (b, g); papera, enfermedad de = golatu (an, bn, g); papera, oveja enferma de = golatu (an, bn, g); paperas = asikontxo (g); asikor (b); asikuna (b); asikuren (b); osigoren (b); sagu (an, b, g); urinezur (s?); urinezurri (s); üzürri (s?); paperas de los animales = xori (bn).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera mugatzeko zailtasunak

zaila da, idatzizko erabileretan oinarrituz, adiera mugatzea; lexikografia berriak jasotzen dituenak izan litezke egoki-baliagarrienak: 1 'kokospeko gizen edo haragizko tolesa'. 2 'hazizurriak'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'golo: paparda, goître, ez bakarrik ipar. (ik. O.E.H.)'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

golosina
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, golosina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gozoki1].

Aztergaia: golosina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

golosina 3, BAO 1994 ("fruitu lehor, golosina, txokolatezko prestakin eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza" #mdash# ter).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm; eta 'golosina' itzuliak: litxarkeri : AB38 1; zizka-mizka : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal golosina / gourmandise, sucrerie formen ordainak: HiztHand: 1 gozoki; 2 litxarreria (cualidad) // ElhHizt: gozoki, litxarreria // HiruMila: 1 manjar delicado gozo, gozoki, mizkeria, golosinas pequeñas litxarreria, golosina de chocolate bonboi; 2 apetito, deseo nahiera, nahi, gogo, gutizia, irrika, irrits // Lur EG/CE: gozoki, litxarreria, gutizia; eta EF/FE: 1 litxarreria, sabelkeria 2 gozoki; gozoki, litxarreria // XarHizt: gormandiza, napurkeria; gozoki, oñoñ // Casve FE: défaut sabelkeria, honkoikeria, gâterie honkeria; mets honttü // HaizeG FB: défaut eztaritasuna, zintzurkeri, mizkeria, mizkinda, mizkinkeri, gâteries onkeri, milikeri, jujuskeri; bonbon goxo, oñoñ // T-L LFB: défaut gormandiza, sabelkeria, gâterie onkeria; bonbon oñoñ // PMuj DCV: 1 manjar delicado, melindre kutixi, kuxakeria, litxarreria, zintzurkeria, mizkeria, mizkinkeria, onkeria, surbizkeria, golisinas, entremeses zizka-mizka, izki-mizki, izkiri-mizkiri, izkirimiri; 2 deseo de golosinas: txibizkeria, milikeria, lixtertasun.

Erdaretako formak

fr (DLLF): friandise, gourmandise manjar delicado; sucrerie dulce; gourmandise gula; désir, envie deseo; en (Collins): manjar titbit, delicacy, dainty; dulce sweet; bagatela bauble, knick-knack; deseo desire, longing; antojo fancy; gula sweet tooth, liking for sweet things; glotonería greed; it (S. Carbonell): golosità, ghiottoneria; cibo ghiotto; appetito, desiderio; de (Langenscheidts): Naschsucht, Nascherei; Naschwerk, Leckerbissen, Delikatesse.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. gozoki.

goma
1 iz. Gai garden likatsua, zenbait zuhaitzen enborrei dariena. Arabiako goma. Gomarekin itsatsia.
2 iz. Gai malgua, hedakorra eta zaila, tropikoko hainbat landareren jarioaz egiten dena. Ik. borragoma; kautxu. Gomazko hedea. Gomazko abarkak.

Aztergaia: goma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ezabagoma, borragoma; tinkagoma

gomendagarri
adj. Gomendatzea merezi duena. Liburu gomendagarria.

Aztergaia: gomendagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gomendatu, gomenda, gomendatzen
1 du ad. Norbaiti beste norbait edo zerbait aipatu edo adierazi, aintzakotzat har dezan. Ik. aholkatu; artamendatu. Salbatzaileak hitzez gomendatu diguna. Haren azken liburua gomendatu dio. Atsedenaldi bat hartzeko gomendatu diote. Gomendatzen digu, baina ez manatzen. Zerbitzariak behar zituzten, eta andre aberats batek gomendatuta iritsi nintzen hona.
2 dio ad. Norbait edo zerbait norbaiten eskuetan jarri, hark babes dezan. Gomendatzen dizut osoki nire bihotza. Nire ahaideak eta adiskideak gomendatzen dizkizut bereziki, eta gure otoitzen behar gehien dutenak. Goiz oroz bere burua Jainkoari gomendatuz.
3 zaio ad. Norbaitengana jo, babes edo onginahi eske. Zure errukiari gomendatzen natzaio.

Esaera zaharrak

Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari.

Aztergaia: gomendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gomendatu, gomenda, gomendatzen. 1 du ad.: Salbatzaileak hitzez gomendatu diguna. 2 zaio ad.: zure errukiari gomendatzen natzaio.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gomendatu, gomenda, gomendatzen

gomendio
1 iz. Gomendatzea. Ik. aholku. Gomendiozko gutuna. Gogoan izan amaren gomendioak. Hauxe da Euskaltzaindiaren gomendioa.
2 postpos. -en ardurapean edo babespean. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Ehun ardi uzten ditut zure gomendio. Ez zenuen ahantziko haur hori zure eskariz hartu nuela neure gomendio. Libro utzia izan da, baina Baionako auzitegiaren gomendio egon behar du afera alde bat zuritu arte. Baditut esku artean hari dagozkion paper garrantzitsuak, nehoren gomendio ezin jar daitezkeenak, eta haren eskuetan baizik ezarri nahi eta ezartzen ahal ez ditudanak.
Azpisarrerak

Aztergaia: gomendio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gomendioan
postpos. -en ardurapean edo babespean. (-en atzizkiaren eskuinean). Har nazazu zure gomendioan. Zure gomendioan ipintzen dut neure bizia. || Zure gomendio onean har ezazu.
Loturak

Aztergaia: gomendioan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOMENDIOAN (Precedido de gen.). "Ene gomendioan dago, il demeure en ma protection" SP. Zure gomenduian dena halaber da salbuia. E 75. Zure gomendioan ibenzen dut [...] neure bizia. Mat 291. Iduki nazazu, othoi, / zeuen gomendioan. EZ Noel 174. Aberatsen gomendioan utzitu [probeak]. Ax 225 (V 150). Zure kreazaliaren gomendian jar zite. Mst III 1, 2. Har nazazu zure gomendioan. Brtc 75 (tbn. en Dh 44). Ene gomenduan Jainkoak etzarri dituen arimak. CatLuz 2. Jartzen naiz zure bihotz amodio sainduz bethearen gomendioan. Dv LEd 280. Komentu guzia ere haren gomendioan zen, san Benoat norapeit zohanean. Jnn SBi 105. Aingeru baten komendioan emana da [arima]. Lap 106 (V 50). Zure gomendian, zure antziaren pian ezarten dizügü giren güzia. Ip Hil 220. v. tbn. SP Imit IV 7, 3. ES 145. Xarlem 656. Elzb PAd 42. (Pl.). Zien gomendietan üzten tüt ene haurrak. Etch 152 (cf. en otra versión gomendian).

adib: gomendio 2 iz. (-en atzizkiaren eskuinean). Arta, babesa. Har nazazu zure gomendioan: zure babespean. Zure gomendio onean har ezazu. Zure gomendioan ipintzen dut neure bizia.

Ez dugu adiera horretako gomendioan formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-en gomendioan 7: Jon Muñoz 3 (“Nire gomendioan behar izan du jarri”), Elena Touyarou 2 (“Xanek haren gomendioan utzi zuen jauntxoaren testamentua zen”), Itxaro Borda 2 (“Biek bost haur altxatu zituzten, enfin biek, Balantsun, arrakasta handia zeukalako ez zen usu etxean, lana Germaineren gomendioan egon zela erratea egokiago litzateke naski”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aski izan liteke EHko sarrerako oharrarekin.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa gomendio sarreran.

gomina
iz. Ile harroak apaltzeko edo orrazkera iraunarazteko erabiltzen den gel kosmetikoa. Gominaz gogortutako ileak, motz-motzak, atzeraka orraztuak.

Aztergaia: gomina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

ik. oharra s.u. engominatu: "ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen; bai, ordea, gomina izenak: hau jasoko da, eta honen gain era litezkeenak ikusiko (gominadun?, gominatu/gominaztatu?)".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gomina egin (‘gominaztatu’, esaterako: ‘majo joan da buruan gomina eginda’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere soilean jasoko da oraingoz izena

gominola
iz. Heg. Gozoki biguna, gomaren antzeko gai batez egina, hainbat kolore, forma eta zapore izan ditzakeena eta askotan azukrez bildua izaten dena. Egun txarra dudanean gominolak eta txokolatea jaten ditut. Zorroko patata frijituak, gominolak eta antzeko litxarreriak.

Aztergaia: gominola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): gominola 51: Elkar 4, Consumer 26, Berria 8, EiTB 10, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gominola 9: Unai Elorriaga 5 (adib.: “Hilobi batzuetan oso gustura egoten zen Matias; gominolak jaten direnean bezain gustura”), Jon Arretxe 3 (adib.: “Gominola horiek jan ditzakezu bitartean, zeren ni beteta nago jadanik”), Karlos Zabala (“Mutikoak litxarreria pila bat aipatu zion: erregaliza, melaza, gominolak, azukre hautsa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu gominola formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gominola / fr : Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Marka-, pertsona- edo leku-izena

Marka erregistratua da eta espainolez bakarrik erabiltzen da gainera.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du gutxienekoa betetzen, baina oso erabilia Hegoaldean. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

gomit
1 iz. Gonbita. Ez dugu zure gomita errefusatzen ahal.
2 iz. Gonbidatua. Hautetsi abertzaleen elkarteak antolatu ekitaldi horretara gomit guztiak etorri dira.
Azpisarrerak

Aztergaia: gomit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1994-11-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gonbit.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. gonbit

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-m-/-nb-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: gonbit [da nire ustez hobestekoa] (1995-04-18)

gomit izan
ad.-lok. Gonbidatua izan. Kide guztiak gomit dira biltzarrerat eta ondotik eginen den bazkarirat.

Aztergaia: gomit izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOMIT EGON, GOMIT IZAN Estar invitado. "Gomit izan naiz eztei horietarat (BN-ciz)" Gte Erd 140. Naiz konbit egonik / berzerén etxéan. LE Kop 83. Bazkariz gomit zen gure Bil-bil, Jaun Erretoraren etxera. Barb Sup 2. Ez da gehiago Jaun Erretoraren etxean gomit. Ib. 3. Zer ezteiak! Oraitik gomit zirezte oro! Lf Murtuts 44. Ezteietara komit zena. Larre ArtzainE 91

gomit izan 3: Consumer (“Berari egokitzen zaionean, aztertu beharreko autoa aukeratu dela jakinarazita, gomit egiten zaio ibilgailu guztientzat”), Berria (“Gure proiektuari hats berri bat emateko nahikaria badugu, eta elkarte garen aldetik, administratzaile eta laguntzaile boluntarioen lana eskertuz bukatu nahiko nuke, oroitaraziz, gaur Hazparnen antolatu dugun bestara denak gomit zaretela”), EiTB (“Egun, denak gomit dira festa egitera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gomit egon 1, Herria (“Jende guzia gomit dago”); gomit izan 33: Herria 31, Aurelia Arkotxa (“Heldu den asteburuan da gure bestarik handiena, agorrilaren hamabortza, Andre dena Mariaren eguna, nahi baduzue zatozte, gomit zarete”), Jose Angel Irigaray (“Jendaki, lagun eta adiskideak, orobat zenbait etsai, gomit diraharen alde telebistak amatatzerat etxeratze bakoitzean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa, gomit izan forman eta Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gomit sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gomitatu, gomita/gomitatu, gomitatzen
du ad. Gonbidatu.

Aztergaia: gomitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gomitatu, gomita, gomitatzen. du ad. h. gonbidatu.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. gonbidatu

gomuta
1 iz. Gogoa, oroimena. Gomutara etorri. Ez horrelakorik gomutara erakarri.
2 iz. Oroitzapena. Gomuta gozoak. Gomuta honek beldurrez betetzen zaitu. Zure gomuta datorkit burura.

Aztergaia: gomuta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:IrEm 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gomuta izan. du ad.: ez dut gomuta zer esan zidan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: gomutara ekarri (eta gomutara erakarri).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gomuta izan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Batzutan hitz ez hain erabiliei ere sarrera emaiten zaienez gero ez dut ikusten zergatik ez den biltzen aiutu, arerio, beharleku, berbaldun, berbaro, dontsu, gomuta eta abar, eta abar, erakorik. Hor desoreka ageri da Ez da sartzen kokot(e), matxet [oh.] {eta ez *matxete } eta abar, typokorik ere" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: sartu: gomutan izan / eduki (Lekeitio aldean eta...)

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gomutan eduki, -ren gomutaz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko (baina bai gomutan eduki azpisarrera; eta lantaldeak proposatu dituen adibideak osatu egingo dira: egunotako eguzki-galdak gomutara ekarri digu jazoera bat; ez horrelakorik gomutara erakarri).

gomuta izan
du ad.-lok. Gogoratu, gogoan izan. Ez dut gomuta zer esan zidan. Ondo gomuta dut. Gomuta izango zaitut. Urte guztian daude Jainkoa gomuta gabe.

Aztergaia: gomuta izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gomuta izan. du ad.: ez dut gomuta zer esan zidan.

gomutagarri
1 iz. Oroigarria. Ezkondu ziren eguneko gomutagarria.
2 adj. Gogoangarria. Egun gomutagarria!

Aztergaia: gomutagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gomutaki
iz. bizk. g. er. Oroigarria.

Aztergaia: gomutaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oroigarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Baztertzekoa, hiztegiak ez du horren premiariak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

gomutan
postpos. Norbaiten edo zerbaiten oroitzapenetan; norbait edo zerbait oroituz. (-en atzizkiaren eskuinean). Egizue nire gomutan. Argazki bati begira daude, garai zaharragoen gomutan.
Loturak
gomutan eduki
du ad.-lok. Gogoan izan. Neure etxea beti gomutan daukat. Zenbat on handik jasoa naizen ondo daukat gomutan.

Aztergaia: gomutan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza libretzat eman liteke, eta AS gisa jaso gabe utzi, hobestekoa gomuta izan arautua denez (eta hau aski dela dio L. Baraiazarrak).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Neure etxea beti gomutan daukat adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gomuta eta eduki sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ez dakusat hau onartzeak zer kalte egiten digun. Bestalde, gomuta dut eta gomutan daukat ez dira erabat sinonimoak, erdarazko recordar eta (ma)tener en el recuerdo ez diren bezala.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, hizkuntzarentzat aberasgarria baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Onartu egin da esapidea, eta gomuta sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

gomutan erabili
du ad.-lok. Gogoan izan. Baina gaur egunean beste gauza bat ere gomutan erabili behar da: langile asko non lan egin ez daukatela dabiltzala.

Aztergaia: gomutan erabili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. gomutan erabili adibidea zabaltzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gomuta eta erabili sarreretan.

gomutan izan
du ad.-lok. Gogoan izan. Gerrako umeek gomutan izan dituzte beti gerrako zein gerraondoko gertaera lazgarriak. Gomutan dut eresia.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper