50535 emaitza bilaketarentzat - [21701 - 21750] bistaratzen.

gordailutu, gordailu/gordailutu, gordailutzen
du ad. Ondasun bat leku jakin batean, bereziki banketxe edo kideko batean, gorde, berriz jasotzeko aukerarekin. Horretarako, jaraunsleak egiaztatu behar du behar besteko zenbatekoa gordailutu duela banketxe edo kutxa ofizial batean.

Aztergaia: gordailutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gordairutu 1, Izt C: "Gelditu zan España uts utsa [...]. Gordairutu izan ziran bertako jaiotarrak" // Ik. OEH argitaratuan gainera gordallutu Ur Mt 6,19: "Ez dezazutela nai gordallutu zuentzat gordalluak lurrean".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gordailatu EB 7: J. Tobar-Arbulu 2: "kopuru gordailatuen eta txartel-zirkulazioaren kontrako erreserba", "kopuru gordailatuak ganbiatu dituzten gizabanakoei"; GAO 1990-1993 bitarteko 4: "79.726.331 pezetatako fidantza gordailatuz", "fidantza gordailatu beharko du", "Produktuak biltegiratu, gordailatu edo banatzea", "Gordailatutako fidantzaren ordainagiria"; UZEI: "Merkatal Erregistroan gordailatu".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gordailatu : HiztEn, Euskalterm 11 (hauetan marka g. 'marca depositada'; -ren izenean g., 'depositar a nombre de'); gordailatze : Euskalterm 1 (taloietan g. 'depósito en talones'); gordailutu : HiztEn (ik. gordailatu), LurE; gordailutze : LurE, Euskalterm 1 (g. judizial 'depósito judicial') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gordailatu : HiruMila, ElhHizt (1 atesorar, guardar tesoros; almacenar, depositar; 2 Fin. depositar - en un banco...); gordailutu : EuskHizt (1858; gordairutu 1847; G. er.), HiruMila (ik. gordailatu), EskolaHE, DRA (gordaillutu: atesorar; Uriarte aipatuz), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. gordailatu / LurE: + / ElhHizt: gordailatu / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gordailu(tu), gordailutzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u/-a-: ez dago -a- formakoa hobesteko motiborik, ez baita tradiziokoa (tradizioan zegoentxoa, bestalde, -u- formakoa baita).

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gordailutze
iz. Ondasun bat leku jakin batean, bereziki banketxe edo kideko batean, gordetzea, berriz jasotzeko aukerarekin. Aldi baterako gordailutzearen deklarazio laburra.

Aztergaia: gordailutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh103 2020-09-29 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gordailutu du ad. Ondasun bat leku jakin batean, bereziki banketxe edo kideko batean, gorde, berriz jasotzeko aukerarekin.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gordailutze formarik.

gordailutze 15: Deustuko Unibertsitatea (“Eratuta dauden sindikatu-erakundeen estatutuak aldarazteko artikulu honetan arautu gordailutze- eta argitaratze prozedura beteko da”), Gomylex (“Eratuta dauden sindikatuen estatutuak aldarazteko berriro hasi beharko da gordailutze- eta argitaratze prozedura”), Euskal Herriko Agintaritza (“Urteko kontuen eta patronatuak onetsi dituela egiaztatzen duen ziurtagiriaren harrera; baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak hartutako erabakia gauzatuz kontu horien gordailutzea ere, legeak exijitutako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren”), Laneki 12 (“45 egun, aldi baterako gordailutzearen deklarazio laburra aurkezten denetik, baldin eta salgaiak itsasoz inportatu badira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu gordailutze formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aditz-izen libretzat jo daiteke, baina adibide gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa gordailutu sarreran.

gordailuzain
1 iz. Gordailu batean dagoena zaintzen duen pertsona. Ia suntsitu egin zituzten hango biztanleen artean jatorrizko kulturaren gordailuzain zirenak.
2 iz. zuz., ekon. Gordailuturiko ondasunak edo tituluak dituen pertsona fisiko edo juridikoa. Gordailugileak gordailuzainari ordaindu behar dizkio gauza artatzeko azken horrek egin dituen gastuak.
3 iz. zuz. Nazioarteko tratatuen jatorrizko testua zaindu, benetako kopiak atera eta hala dagokionean estatuen baimenak jasotzeko ardura duen estatua edo nazioarteko erakundea. Espainia gordailuzain den tratatuak.

Aztergaia: gordailuzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: depositario.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil: forma berria da, ongi eratua, baina hedatu gabea, lantaldearen informazioetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Bi testutan ageri da XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan. Beste 8 fitxa ditu Euskaltermen, zuzenbide arlokoak, kontabilitate arloan, museologia eta museografia arloan, psikologia-hezkuntza arloan, historian edo erlijioan (agerkarien gordailuzain). Ez dut ikusten arazorik sartu nahi badugu”.

 - [E210]: Zuzenbidearen munduan, ordea, ohikotasunez gauzatzen den kontratuaren alderdietako bat da, alegia, batez ere banka-esparruan egiten den gordailu-kontratuarena. Horren bitartez, alderdi batek (gordailugileak) emandako gauza jasotzen du besteak (gordailuzainak), eta horrek gauza zaintzeaz gain, itzuli ere egin beharko du, lehenengoak erreklamatzen dionean. Esan bezala, bankuek egunero gauzatzen dituzte halakoak, bezeroek gordailuturiko fondoak eskuratuz, maileguak zein aurrerakinak eman ahal izateko. Beraz, gehitzeko: gordailugile.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Onartu egin da gordailuzain (baina geroago ikusteko utzi da ohargileak proposatu duen forma berria).

gorde, gorde, gordetzen
1 du ad. Zerbait nonbait babesean edo ezkutuan egon dadin ezarri. Ik. altxatu 11. Kutxa horretan gordetzen ditu bitxiak. Giltzapean gorde. Liburu baten barruan gorde zuen eskutitza. Armak gordetzen ziren gelan.
2 da/du ad. Norbait (leku babestuan) ezkutatu. Ihes egitea lortu zutenak mendietan gorde ziren. Ezin zituen gorde denak bere hegoen azpian.
3 da/du ad. Babestu. Haize eta erauntsi gaiztoetatik gordetzeko.
4 da/du ad. Ezkutatu. Baina Jesus gorde zen haietarik. Eguzkia hodeien artean gorde zen. Malkoak gorde ezinik. Bazela halako tokian gordea altxor handi bat. Ezin zuen haserrea gorde. Dena aitortu, ezer gorde gabe. Zergatik gorde ager daitekeena? Ez ditu bere hutsak gorde. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Nork daki ez ote den deabruaren dizipulu gorde bat. Han bizitza gorde eta santu bat eraman zuen. Gela gorde batean. Alferkeriaren bizioan badela pozoi gorde bat. Gauzen muin gordea.
5 du ad. (Gaitzetik edo kalteren batetik) begiratu. Ik. zaindu 3; jagon. Jainkoak gorde gaitzala honelako zorigaitzetatik. Gordeko ditut neure emazte eta ume gaixoak zuen haserre gogorretik.
6 du ad. Mantendu, atxiki, ez galdu. Haren izena hemendik aurrera gogoan ongi gorde dezadan. Zeren bere bizitza gorde nahi duenak arima galduko baitu. Etxepareren liburutik gorde den ale bakarra. Euskarak bildu dituen ondasun apurrak maiteki gorde. Zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake-ren arteko bereizkuntza?
7 du ad. Gauza bat edo toki bat erabilera jakin baterako edo pertsona jakin batentzat bereizi. Ik. izendatu 3. Guretzat gorderik daukan zoriona. Eserlekurik ederrena zuretzat gordeko dugu. Euskara "behekoentzat" gordetzea.
8 du ad. (Legeak edo gizalegeak agintzen duena) bete. Jainkoaren hitza gorde. Bere bizierako eginbeharrak ongi gorde eta betetzen ditu. Jaiegunak gordetzea.
9 du ad. Begiruneaz, lotsaz eta kidekoez mintzatuz, izan. Ik. lotsa gorde. Elkarri leialtasuna gorde behar diotela.

Esaera zaharrak

Mahaian errana bego gorderik dafailan.

Aztergaia: gorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorde, gordetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gorde, gorde, gordetzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gorde eragin (dio, ‘betearazi’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua (eta ez da forma berririk orain erantsiko).

gorde-gordeka
adb. Gordeketan. Ik. ezkutaketan. Ezin dugu politika egiten segitu umeak gorde-gordeka jolasten diren modu berean. Gorde-gordeka zebiltzan basoan.

Aztergaia: gorde-gordeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ikusa moldatu (ezkutaketa bihurtu ezkutaketan) eta jolastu aditzarekin adibide bat gehitu (2022-01-11)

gordean
adb. Gorderik, ezkutuan; isilean. Ik. sekretuan. Gordean zegoen edertasuna agerrarazi du. Gordean eduki. Bekatariak eginagatik bekatu, ustez gordean.
Azpisarrerak

Aztergaia: gordean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.: bekatariak eginagatik bekatu ustez gordean.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-an

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "haize gordean, e.a. (adibide gisa jartzeko?)" (1995-03-27)

gordearazi, gordearaz, gordearazten
du ad. Gordetzera behartu. Gela batean gordearazi zituen. Garbitasuna gordearazten digun bertutea. Jainkoaren esanak eta aginduak berak gorde eta besteei gordearazteko.

Aztergaia: gordearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gordearazi, gordearaz, gordearazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gordearazi, gordearaz, gordearazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-e(tu)+a-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hemen desitxuraketa nabarmen eta absurdu xamarra egiten dela esango nuke. Erazi forma proposatzen genuenok, batera -razi laburduraren alde ere bageunden (kantarazi, maitarazi...) ekialdeko euskaldunen mesederako. Arazi onartu denean, ordea, ez da salbuespenik ere onartu nahi izan, -e bukaera duten aditzetarako (gorde, erne, ase, bete, erre...), ondorioz gordearazi, ernearazi, asearazi, betearazi... moduko trakeskeriak sortuz, gugandik askoz ere hurbilago dauden gorderazi, aserazi, ernerazi... forma jatorrak baztertuz. Arazo hau berriro kontsideratu beharko litzateke" (1995-06-16)

gordegailu
iz. Ipar. Gordelekua.

Aztergaia: gordegailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gordegail(l)u (eta gordagailu) 4: Dv LEd ("Zure barrenean, zure bihotzeko gordegailuan gu sartzea nahi duzu"), HU Zez ("Ehun bat ixtape egin-eta, gelditu ziren berriz, gizonak emazteari ziolarik: Huna hementxet urrez eta zilarrez mukurru bete eltzearen gordegailua"), Barb Sup ("Laster ene gordagailurat"), Ldi IL ("Etzaio oartu, naiz gordegailluaren oso inguru ibilli: bero-bero, arako aur-yolasean esan oi-genduna") // Ik. OEH argitaratuan, gainera: Prop 1876-1877 ("Urus heien gordegailuak hatzemaiten dituztenak!"), Or RIEV 1929 ("Alako gordagailu ona ezpaitzen aski [...] asi zen euskalduna odola zariola").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gordegailu 4: FedHUrtek 1920 ("oihu eta garrasia baizik ez da alde guzietarik, aski den bezanbat basa ihizi guzien gordegailuetarik atheratzen ikusteko"), SoEg ("Ederki, bainan ederraren ederra maiz gordegailu; ederraren gibelean maiz bihotza auhenkatzen saminki"), Medikuntza ("Horregatik ibilgailu mekanikoa dira eritasunak batetik bestera eramateko eta beste arlo baten gaixoen gordegailu sortzen dira zeren gaixoak bidaltzen ditue bere gernu eta gorotzaren bitartez"), Egunk 1994 ("jadanik bi gordegailu eraikitzeko proiektuak martxan daude").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gordegailu : DFrec 1 (Herr: "ohartu dira bazituztela eginak gordegailu batzu") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gordegailu : Lur EF/FE (cache, cachette), HaizeG BF (gordagailu: cachette), Lh DBF (1 antre, tanière des bêtes féroces; 2 abri; 3 cachette), DRA (1 antro, guarida de las bestias feroces; 2 escondite, secreto), PMuj DVC (1 guarida, cubil, madriguera; 2 antro, caverna, gruta; 3 pantalla de chimenea; 4 salvavidas) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gordelekua.

gordegarri
1 iz. Babesgarria. Mendi horiek dira lurraldearen gordegarri sendoak. Edozein ordenak baditu bere hesiak eta gordegarriak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Hiriaren gordegarri dauden murru gogorretan.

Aztergaia: gordegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'babesgarria'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-e+g-

gordegia
iz. Ipar. Ezkutalekua. Piztien gordegiak.

Aztergaia: gordegia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'ezkutalekua'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gia

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gordailua

gordeka
adb. Ezkutuan, isilean; gordetzen. Ik. isil-gordeka; gordean. Erdi gordeka joan zen. Ez zen zilegi, ez agerian ez gordeka, erlijioko eginbideak betetzea. Hemen nauzu deiez, eta zu gordeka.

Aztergaia: gordeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gorde-gordeka, gordeketan, kuku-gordeka.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gordekako .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gorde-gordeka, gordeketan, kuku-gordeka

Atzizkien araberako erabakiak

-ka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua, lantaldeak proposatua erantsiz (ez baitu inork oharrik egin).

gordekako
adj. Ezkutukoa, isilpekoa. Gordekako solasak.
Loturak

Aztergaia: gordekako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ka-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gordeka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gordeketan
adb. Gordetzen, ezkutatzen; ezkutatzean datzan jolasean. Ik. ezkutaketa.
Azpisarrerak

Aztergaia: gordeketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ikusa moldatu (ezkutaketa bihurtu ezkutaketan) eta ibili eta jolastu aditzekin adibideak gehitu. (2022-01-11)

gordeki
adb. g. er. Gordean, gordeka.

Aztergaia: gordeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

era gordean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azalpena: era gordean - gordean (nahikoa baita).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Osatu egingo da azalpena, aukera biak aipatuz: 'gordean, era gordean'.

gordekin
1 iz. Behar denerako gordetzen den gauza edo gauzen multzoa. 4.000 milioi upeleko gordekina du Nazioarteko Energia Agentziak. Gantzen gordekina.
2 iz. Zuzemen, ordainketa edo kideko eragiketa jakin bat egin dela egiaztatzen duen agiria. Ik. ordainagiri. Matrikularen gordekina. Ordainketa egin dela erakusten duen gordekina.

Aztergaia: gordekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gordekin (eta g. produktu, mantenu g.) 5 ager.: NZ 2 ("Gantzak dira gordekin materialerik nagusienak eta ugarienak", "Produktu hau, berriz, kantitate handitan gorde daiteke, azalaren azpian eta bare-sarean mantenu gordekinak eratuz"; GAO 1990: "behin-behineko fidantzaren gordailaketa egin dutela kreditatu beharko dute dagokion gordekinaren bidez"; EHAA 1993: "onarpena egiaztatutakoan matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko da, eta bankuan emandako gordekinetatik bat aparte utziko da"; LehenZikloEsper 1987: "... eta hau, organismook osatzen dituzten zelulen barrenaren eta kanpoaren arteko energi produktu eta gordekin produktuen elkartrukatze egokiak sorrarazteko da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gordekin : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 7 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gordekin : HiruMila (resguardo, comprobante), ElhHizt (1 reserva, resguardo; 2 reserva - sustancia), Casve EF (garantie, reçu), PMuj DVC (1 resguardo -de un documento; 2 reserva) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: resguardo / HitzIrud: "gordekina = resguardo".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, egokia eta onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gantzen gordekina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Euskalterm: gordekin-sustrai ‘raíz reservante, racine de réserve, storage root’ Botanikan; halaber gordekin-zelula, gordekin eta erreserba gai ‘sustancia de reserva, substance de réserve’ eta elikagai-gordekin ‘reserva alimenticia, réserve alimentaire’ Medikuntzan, Digestio-aparatuari dagokionez. Ez dut, beraz, inolako arazorik ikusten onarpena ukatzeko”.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

gordelari
iz. Gordetzailea, zaintzailea. Foruen eta moral katolikoaren azken gordelariak.

Aztergaia: gordelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. gordetzaile / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gordetzailea.

gordeleku
iz. Norbait edo zerbait gordetzen den lekua. Ik. ezkutaleku. Lapurren gordeleku bihurtua. Mendietara ihes egin eta gordelekuak eginda, han bizitzen hasi ziren. Kafe zakuak gordeleku batean ezkutaturik. Euskal ohituren gordelekua. Gezurraren aitzakiak eta okerraren gordelekuak ezin kontatuzkoak dira.

Aztergaia: gordeleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

itsaski-hazleku, itsaski-gordeleku

gorderik
adb. Gordean, ezkutuan. Ik. sekretuan; isilean. Istorioa kutxa zahar batean gorde zuen 1950ean eta bertan eman ditu 56 urte, gorderik. Ez ziren gorderik zeuden mamuak, segur!

Aztergaia: gorderik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh107 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gordean adb. Gorderik, ezkutuan; isilean. Gordean zegoen edertasuna agerrarazi du. Gordean eduki. Bekatariak eginagatik bekatu, ustez gordean. // arakatu 2 du ad. Zerbaiten barnea miatu, bereziki bertan gorderik edo ezkutaturik egon daitekeen zerbaiten bila. Kutxa zaharra arakatzen ibili zen, baina ez zuen aitonaren pipa aurkitu. Zeraman poltsa arakatu zioten mugan. Araka itzazu zure bihotzeko bazter guztiak. // direktorio 2 iz. Inform. Ordenagailu baten memorian gorderik dauden fitxategi edo programen zerrenda. Direktorio hauei esker, fitxategiak norberak nahi duen eran sailkatuko dira. // ezaba adb. Naf. g.er. Gorderik.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

GORDERIK (S ap. A; Lecl). "En secret" Lecl. Ya mezua ere gorderik her egorria zuten. Gy 40. Zure Aita gorderik othoi ezazü. Ip Mt 6, 6 (Dv gordean). Laugarren egunean, gorderik izkiribatzen dituzte [buruzagia hautatzeko] botzak eta zigiloaren pean ezartzen. Laph 183.

gorderik 273: Aizu 6, Argia 35, Berria 72, Deia 7, DiarioVasco 12, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 20, ElCorreo 2, Elkar 79, Erlea 4, Consumer 10, Espainiako Gobernua, Euskaltzaindia, Goiena, HABE 2, Jakin 7, Karmel 6, Laneki 2, Nafarroako Parlamentua, UEU 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gorderik 401: Herria, Berria, Jose Morales, Elizen arteko Biblia, Edorta Jimenez, Elena Touyarou, Felipe Juaristi, Jean Baptiste Etxarren, Asisko Frantzizko, Eider Rodriguez, Juan Kruz Igerabide, Juan Garzia, Marzel Etxehandi, Joxan Elosegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa, gordean arautuarekin batera.

gordetegi
iz. Zerbait gordetzen den leku edo biltegia. Arma gordetegia. Gizonaren kontzientzia da gordetegi bat bezala, bere egitateen oroitzapenez betea.

Aztergaia: gordetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gordetzaile
iz./adj. Gordetzen edo zaintzen duena. Gizon eta etxeen gordetzailea.

Aztergaia: gordetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gordexolar
1 adj. Gordexolakoa, Gordexolari dagokiona.
2 iz. Gordexolako herritarra.
gordezale
adj. Gordetzen zalea dena. Ekandu zaharren gordezaleak. Gordezaleak direnek dirua egiten dute Ameriketan.

Aztergaia: gordezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale/-tzaile

gordiar
1 adj. Gordiokoa, Gordiori dagokiona.
2 iz. Gordioko herritarra.

Aztergaia: gordiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gordio / gordiar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

gordin
1 adj. Janariez mintzatuz, egosi edo erre ez dena. Tipula gordinak. Haragi xerra ia gordina.
2 adj. Fruituez, zaldarrez eta kidekoez mintzatuz, heldu gabea. Udare gordinak. Ospel gordina. Zauri gordinak.
3 adj. Gaiez mintzatuz, landu gabea. Artile gordina. Petrolio gordinaren eratorriak.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, sasoi onekoa, zahartzaroaren seinalerik ez duena. Mutil gordina. Gizon gazte eta gordina. Oraindik gordina nago mendian ibiltzeko. || Adin gordinenean.
5 adj. Gogorra, zakarra. Etsai gordinak. Neguko gau gordinetan. Borroka gordinean. Oinaze gordina. Nabarmenkeriarik gordinenak baztertu gabe.
6 adj. Gai edo esapide lizunak dituena. Hizkera gordin samarra. Ipuin gordinak.
7 adj. Zerbaiten pisuaz mintzatuz, azal-estalkiak eta baliagarri ez direnak kendu aurretik duena. Pisu gordina, 500 g. || Soldata gordina.
8 adb. Gogor, zakar, gozotasunik gabe. Zakar eta gordin ihardetsi zidan. Gauzak argi eta gordin esateko modua.

Esaera zaharrak

Gordinak jaten dituenak jan ditzake lirinak.

Aztergaia: gordin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gordinik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gordinik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gordin nahi heldu (‘den-dena, inolako bereizketarik egin gabe’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua (eta ez da orain forma berririk erantsiko).

gordindu, gordin/gordindu, gordintzen
da/du ad. Gordin edo gordinago bihurtu. Eguraldia gordindu. Marranta gordindu egin zaio. Bekatuen zauriak gordindu ziren. Haur zoragarri haiek zeharo gordindu zaizkigu.

Aztergaia: gordindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gordindu, gordin(du), gordintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gordindu, gordin(du), gordintzen

gordinik
1 adb. Egosi edo erre gabe. Gordinik jaten diren barazkiak. Sagarrak, nahiago ditut gordinik erreta baino.
2 adb. Heldu gabe. Gereziak oraindik gordinik daude.
Loturak

Aztergaia: gordinik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gordinkeria
iz. Esate gordina; lizunkeria. Ik. berdekeria. Gordinkeriak esan. Filmeko hainbat gordinkeria gorabehera.

Aztergaia: gordinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gordinki
adb. Gordintasunez, zakartasunez. Gauzak gordinki esateak baditu alderdi onak. Gordinki eraso zion.

Aztergaia: gordinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gordintasun
iz. Gordina denaren nolakotasuna. Gaztaroko gordintasuna. Negu hotzaren gordintasunean. Bizitzaren gogortasuna eta gordintasuna.

Aztergaia: gordintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
goregi
1 adb. (Mugimendua adierazten duten aditzekin). Burua goregi altxatu gabe.
2 (Mugimendurik adierazten ez duten aditzekin). Goregi zeudela eskuz heltzeko.
Loturak
goren
1 adj. Garaiera handienean dagoena. Ik. goien; gora 4. Munduko mendirik gorena. Leku gorenetan. || Aldaxka goren-gorenean, horra non den lokartua txoria.
2 (Dagokion izenaren ezkerrean). Goren puntuan. Goren mailako olerkaria.
3 adj. Prestutasunean, bikaintasunean eta kidekoetan garaiena dena. Ik. bikain. Mendera dezakeen helbururik gorena. Espirituaren bertuterik gorena Jainkoaren ezagutza da.

Aztergaia: goren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gorenaz (ere) Ipar. 'gehienez ere', goreneko, gorengo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gorenik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gorengo/goreneko, gorenaz (ere)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Epai-botere edo botere judizialaren antolaketari helduta, goreneko mailan Auzitegi Gorena dugu; egun, arras ezaguna da organo hori, bere eskumenetako bat delako komunikabideetan behin eta berriro aipatu izan den alderdi politikoen ilegalizazioa. Horrez gain, azpiko auzitegien errekurtsoak berretsi edo baliogabetzen ditu, eta beraren iritziek jurisprudentzia delakoa osatzen dute. Guztiarekin, azpisarreren artean derrigor aipatu behar erakunde hain esanguratsua.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Lantaldeak proposatua erantsiz, bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua; ohargileak proposatu duena, berriz, jasoa dago auzitegi sarrerako azpisarrera gisa, eta goren sarreran ere jasoko da adibide gisa: "goren izond.: Auzitegi Gorena".

gorenaz (ere)
Ipar. Gehienez ere. Oren erdi bat, gorenaz oren bat. Haur horrek zituzkeen, gorenaz ere, hamar urte. Egun bat; bi, hiru, zortzi egun goren-gorenaz.
gorendu, goren/gorendu, gorentzen
da/du ad. g. er. Goratu, gorenera jaso.

Aztergaia: gorendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goren(du), gorentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

goratu.

goreneko
adj. Garaiera handienean dagoena. Bertutearen goreneko mailara iritsiz. Guztiek maite duten goreneko ongi hura.
Loturak

Aztergaia: goreneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HMan ageri da batez ere, eta hor gorengo da forma nagusia, bi adieretan; IEko denak goreneko formakoak dira; a) 'garaiera gehien duena' adierakoak 14 dira: gorengo 12: B 8 (Ag AL; Echta Jos 3; Kk Ab 2; Altuna; Otx), G 3 (A Ardi; Ag G; Gazt MusIx), EB 1 (MEIG); goreneko EB 1 (MEIG); gorenengo B 1 (AB AmaE); goirengo 3, B (Kk 2, Akes); b) 'bikainena' adierakoak 88: gorengo 77: B 27 (Ag AL 3; Itz Azald 12; Kk Ab 4; Laux AB; Otx 2; Eguzk GizAuz; Akes Ipiña 3; Gand Elorri), G 24 (Ag G 2; Or 4; Ldi UO; Zait Sof; SMitx Aranz; Zait Plat 9; Vill Jaink; Gazt MusIx 4; Ibiñ Virgil), EB 26 (MEIG); gorengotasun 2 (Itz Azald); goreneko 6: L 4 (EZ Man II; Dh; Hb Egia; Mde Pr), G 2 (EA OlBe, Zait Plat); gorenengo B 3 (AB AmaE; Enb 2). Ik. OEH argitaratuan, gainera, gorengo: Ur BulaAl, Zink Crit, GMant Y; goreneko: Jaur, MarIl.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'garaiera gehien duena' adierako 9: goreneko EB 5 (J. Gonzalez; Elhuyar; J.A. Agirre; UZEI 2); gorengo B-G 4 (Otx; I. Zubiri; R.M. Azkue; Zait); b) 'bikainena' adierako 81: gorengo 50: B-G 35 (Laux; G. Manterola; B. Garitaonandia 2; J. K. Ibargutxi 3; D. M. Bernaola; A. Urrutia; J. A. Etxebarria; J. Kerexeta; S. Onaindia; Y. Elorriaga; K. Gallastegi 3; Oñati. Korpus eguna 1986; Rekalde S. T.; B. Otazua; J.I. Zinkunegi; D. Arrieta; Ibiñ; M. Lekuona 2; S. Onaindia; S. Mitxelena; B. Iraola 2; L. Akesolo 2; J. Garmendia; Zait; Euzkadi 3); EB-EgAs 15 (J. Tobar-Arbulu; F. Rodriguez; Oihenart Taldea; J. C. Alonso; J. Bujanda; X. Mendiguren B.; E. Kortadi; M. Ugalde; X. Gereño; Karmel; Deia; J. Arregi; K. Gallastegi; J. Altuna; Urraspide); gorengotasun EB 1 (F. Garitano); goreneko 27: B-G 4 (J. Arregi; E. Arrese; J. Yurre; Y. Oñatibia), EB-EgAs 23 (J.M. Torrealdai; E.J. 3; Kondaira-Lurraldeei Buruzko legea; J.M. Mendizabal 2; B. Otaegi; M. Pagola 2; A. Martinez; UZEI; K. Mujika; J.A. Arrieta; K. Navarro; EHAA 4; Hiriart-Urruty; R. Etxezarreta; G. Ansola; Unesco-ren Albistaria); gorenengo B 3 (Meza Deuna; Karmel; S. Onaindia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'garaiena': gorengo : DFrec 1; HiztEn-LurE; goreneko : DFrec 2; LurE; HiztEn ("ik. gorengo"); b) 'bikainena': gorengo : DFrec 12; AB38 1; AB50 10; HiztEn-LurE; Euskalterm 3; goreneko : DFrec 2; LurE; HiztEn ("ik. gorengo"); Euskalterm 4; gorenengo : DFrec 2.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gorengo
adj. Garaiera handienean dagoena. Gorengo mailara heldu zen. Poesia huts, garbi, gorengoa.
Loturak

Aztergaia: gorengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-11-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. goreneko/gorengo banaketa: arazo sistematikoa

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eko/-go: cf. barreneko/barrengo (eta adieren araberako xehetasunak: barrengo 'barruko' vs. praka-barreneko), leheneko/lehengo

gorenik
1 adb. Gorakienik, ozenkienik. Sudur ahotsez, ahal duten gorenik kantatzen dute.
2 adb. Garaienik, altuenik. Putreak omen dira, hegazti guztien artean, gorenik hegan egiten dutenak.
Loturak

Aztergaia: gorenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

goren sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

gorentasun
1 iz. Gorena denaren nolakotasuna. Ik. nagusitasun. Sarako hizkeraren gorentasuna aldarrikatu zuen Joanes Etxeberrik.
2 iz. (Errege eta kidekoak izendatzeko trataera gisa). Zure Gorentasunaren zerbitzaririk apalena. Berorren gorentasunak badaki biztanle guztiak berorrekin daudela. Erantzun zioten egingo zutela haren gorentasunak manatu bezala.

Aztergaia: gorentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berri, egoki, aski hedatua.

goresgarri
1 adj. Gorestea merezi duena. Ik. goragarri. Asmo goresgarriak.
2 adj./iz. Goresten duena.

Aztergaia: goresgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goresgarri: 8 ager. (Or Aitork, Xa Odol); goreskarri: 2 ager. (Etxde)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goresgarri: 7 ager. (G 3, IE 1, EB-EgAs 3)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goresgarri: DFrec 6, AB50 1, Euskalterm 2, HiztEn-LurE

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-

goresle
iz. Goresten duen pertsona. Ik. goratzaile. Haren goresle eta berriemaile guztiz leial bihurtu ziren. Bilintxen goresleak.

Aztergaia: goresle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
goresmen
iz. Gorestea, goraipamena. Gure goresmenak onar bitza L. Dassance Jaunak. Jaioterriari goresmen egokia kantatzea. Ahoa betean eralgitzen ditu goresmenak.

Aztergaia: goresmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak
gorespen
1 iz. Goresmena. Gorespen kantak. Gorespenezko oparia.
2 iz. pl. Orduen liturgiako otoitzetan, egunsentikoa.

Aztergaia: gorespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

Heg. 'Laudes, orduen otoitzetan egunsentikoa' adierazteko bederen erabilia; goresmen eta biak onartzekoak dira.

goreste
iz. Goraipatzea. Jaun erretoreak egin dio agurra, merezi zuen goreste kartsu eta hitz goxoz betea.

Aztergaia: goreste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-men/-pen.

goretsi, gorets, goresten
du ad. Goraipatu. Zure izena goresten dute izaki guztiek. Zeruetaraino goretsi zuten. Gizon argi hura goresteko bildu gara. Goreslea eta goretsia. Ezin aski goretsizko grazia.

Aztergaia: goretsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goretsi, gorets, goresten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

goretsi, gorets, goresten

gorgarri
adj. g. er. Gortzen duena; hotsez eta kidekoez mintzatuz, oso ozena. Zarata gorgarria.

Aztergaia: gorgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zarata gorgarria.

gorgoil
1 iz. bizk. Zintzur-sagarra.
2 iz. Harrapaturiko arrainak gordetzeko saretxoa. Arrain onak gorgoiletara bereizten dituzte, eta tzarrak kanporat aurtikitzen.

Aztergaia: gorgoil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gorgollo (Izt Po: "Ez nuen gorgollorik / kolpea egotziz, / bañan min artzen nuen / kalaberan guziz"; "Gorgolloak arzera / bear dezu ezi"), gorgill (IArt Itzald: "Gorgill oiek batzubetan azaltzen zaizkigu lepuan, besapietan, iztarretan"), girgill (IArt Itzald: "Girgill oiek biriyetan badagoz"), gorgoil (Dv Ex 25,29: "Halaber urhe garbienetik eginen dituzu azpilak eta gorgoilak"; Dv Iud 7,16: "Eskuetara eman ziozkaten turutak, gorgoila hutsak eta gorgoilen barnean argiak"), borboil (Dv Mt 13, 48: "[Arrain] onak borboiletara berezten dituzte, eta tzarrak kanporat arthikitzen"); gorgoilatu (Iza EE 1881: "Neuk bere dakit gorgollatuten, biar bada"); eta interpretazio zaileko gorgoiletan (Gurbindo Olerti 1960: "Edaten du lenengoak / gorgolletan xagitik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gorgoil (eta gorgoll 1) 3: G 1 (Garm Bidaso: "Amorraia ibiltzeko gorgolla edo atzi-sarea molderik gabe tajutzen da"), EB 2 (UZEI: "Zintzur-sagarra. Sin.: Gorgoila"; I. Elizegi: "Eremu malkartsu hura bukaturik uste zuenean, botila dizdiratsu bat ahoratu zuen gorgoilari eraginez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

borboil : HiztEn (lehen adiera: Ipar.; Arrantzalearen saskia edo otarrea), LurE (arrantzaleen saskia edo otarrea); girgila : HiztEn (ik. eskrofula); gorgoil : HiztEn (1 zintzurra; 2 harrapatzen diren arrainak gordetzeko saretxoa), LurE (1 zintzurra; 2 harrapatzen diren arrainak gordetzeko saretxoa), Euskalterm 5 (hauetan 2 'bocado de Adán' eta 3 'nasa') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

borboil : EuskHizt (borboil 1: arrantzaleen saskia edo otarrea; borboil 2: ik. burbuila), HiruMila (3. adiera: cesta de pescador), HaizeG BF (panier de pêcheurs), Lh DBF (panier de pêcheurs), PMuj DVC (cofazo, chistera, cesta de pescadores); girgila : HiruMila (1. adiera: Med., escrófula, cierta erupción cutánea), DRA (1. adiera: escrófula), PMuj DVC (1 escrófula, lamparón, papera, puerca, (...) 3 erupción de la piel); gorgail : PMuj DVC (1 hioides, nuez de la garganta, manzana de Adán; 2 gargachón, garguero, tráquea); gorgal : Casve EF (larynx); gorgaleri : Casve EF (laryngite); gorgoil : EuskHizt (1 zintzur sagarra; 2 harrapatzen diren arrainak gordetzeko saretxoa), HiruMila (Anat., 1 hioides, nuez de la garganta; 2 buche de las aves), ElhHizt (1 redecilla, cestilla de los pescadores; 2 nuez (de la garganta); buche de las aves), EskolaHE (zintzurra; harrapatzen diren arrainak gordetzeko saretxoa), Casve EF (1 pomme d'Adam; 2 jabot: oiseau), HaizeG BF (petit filet des pêcheurs), Lh DBF (filet, petits rets où les pêcheurs déposent leurs poissons), DRA (1 hidoides, nuez de la garganta; 2 escarcela, redecilla en que los pescadores depositan los pescados; 3 buche de las gallinas; 4 garguero; 5 botijo, vasija de tierra cocida, de abultado vientre, en el cual se conserva el agua), PMuj DVC (1 hioides, nuez de la garganta; 2 escarcela, redecilla de los pescadores; 3 garguero, gaznate; 4 papo, buche de las aves; 5 giba, chepa; 6 pipo, botijo); gorgoilleko : PMuj DVC (hioideo); gorgoillo : DRA (1 papada; 2 papera; 3 tráquea), PMuj DVC (1 tráquea; 2 papera, bocio); gorgoillu DRA (giba), PMuj DVC (giba, corcova) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gorgoila = nuez de la garganta".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Bizk. 'zintzur-sagarra'. 2 'arrainentzako saretxoa'.

gorgoina
iz. g. er. Zabua. Gorgoinak haizearen eraginez mugitzen direnean.

Aztergaia: gorgoina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zabua.

gorgoinatu, gorgoina/gorgoinatu, gorgoinatzen
da/du ad. g. er. Kulunkatu. Beren amonaren besoetan gorgoinatuak izan dira.

Aztergaia: gorgoinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gorgoina(tu), gorgoinatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

kulunkatu.

gori
1 adj. Tenperatura altuen eraginez argitsu bihurtu dena. Ikatz goria. Labe goria. Burdina goriaz jo zauria. Gori jarri.
2 adj. Irakiten dagoena. Ik. ur gori.
3 adj. Galdan dagoena; kartsua. Eguzki izpi zorrotz goria. Infernuko su gorian. Bihotz gori eta amodio kartsu batekin. Negar malko goriak. Odol goria zainetan. Gori-gori egon.

Aztergaia: gori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gehitu: gori egon, gori-gori egin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): gori egon esapide berria ez da orain erantsiko; baina onartu da gori-gori egin esapidea jasotzea, gori sarrerako azpisarrera gisa; eta ikusiko da, H1.1 lantaldearekin batera, zein den honelako esapideak aipatzeko modurik egokiena: sarrera gisa aipatu dira batzuk (cf. bil-bil egin), izenondoaren azpisarrera gisa beste batzuk (cf. bero-bero egin s.u. bero), eta aditzaren azpisarrera gisa ageri da besteren bat (cf. beheraxeago gorri-gorri egin s.u. gorritu).

gori-gori egin
ad.-lok. Goritu. Ireki zidan haragia txingarretan gori-gori egindako labana batez.
goriarazi, goriaraz, goriarazten
du ad. Goritzera behartu.

Aztergaia: goriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goriarazi, goriaraz, goriarazten. du ad.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper