50535 emaitza bilaketarentzat - [21801 - 21850] bistaratzen.

gorreri
iz. Entzumenaren ahultzea edo erabateko galtzea. Ik. gorraize. Zahartzean, belarrietan gorreria egiten da.

Aztergaia: gorreri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

: -eri(a)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "gorregi / gorreri: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

gorri-beltz
adj. Gorri iluna. Kopetan zulo handi gorri-beltza erakusten zuen. Arrantzale-kolore gorri-beltz haiekin.

Aztergaia: gorri-beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'errepublikanoa' adierako gorri(-)beltz IE 4, denak ap. HU: "Hemenxet aipatu behar izan dugu Rouanet Paristar deputatu gorri beltz delako batek Eskual-herrian egin zuela zerasalako itzulia", "Judutiar eta framazon gorri-beltz hoitarik hogoi-ta hamar baizik ez ziren sartu", "Nor uste duzue direla jaun horren etsaiak? Hek dire oroz gainetik, dioenaz, gorri beltzak, socialistes, radicaux, eta holako herradun bazter-nahasle guziak", "Gorri-beltzak etsai dituenaz geroz, bera xuria ote da beraz?"; b) 'kolore gorri ilun(eko)a' adierako gorbeltz IE 1, Mde Pr: "Jaiki zen ilargia, gorbeltz kolorez"; gorri(-)beltz 7: G 5 (Ag G 3, adib.: "Txanpon gorri-beltz leunak", "[Piper] gorri-beltz zimelduak"; JanEd II: "Gorri beltzetik ondo / eraten"; Or QA: "[Odei] gorri-beltza"), IE 1 (JEtchep: "Ospitaleko murruak gorri beltz dira"), EB 1 (Arti MaldanB: "Haitz gorri beltzetik datorren arranoak"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Eskual 28-2-1913 ap. DRA: "Ardi gorbeltza"; Herr 23-6-1960: "Hori da hori [pilota] jokatzea, hortzez eta haginez, gorri-beltzak, larru has, eskuak hantuak"; gorri(-)belztu (eta -beltzatu) IE 6: Laph ("Jaun Peña badoha [...] samurraren samurrez gorri-belztua"), JE Bur ("Laidoarekin gorri-belztua"), Barb Sup 4 (adib.: "Sokari tira eta tira [...], gorri-beltzaturik, eta eskuetan frintzak eginik", "Leon, hasarreak gorri beltzatua", "Uf!... gorri beltzatua sumatzen dut nere begithartea, sutan ene mathelak!"); gorribaltz B 2, denak ap. Erkiag (adib.: "Geiso-antzez agiri eztedin [...] ta bai eurak baizen gorribaltz eta osasun"); c) 'txori mota' adierako gorribeltz (eta -tx) G 3, denak ap. Or Mi: "Otatxoriek eta gorribeltzek", "Ibai-ertzeko beleak eta zumardiko gorribeltzak", "otatxoriek eta gorribeltxek zabalduko ditu bezela maiteen ixil-gordea" [sic].

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'kolore gorri ilun(eko)a' adierako gorbeltz EB 1: P. Berasategi: "autoen fokoi dirdaitsuen islada gorbeltz zirudielarik"; gorri baltz B 1: Zubk ItxasA: "urak kolore gorri baltza agertzen dabenean"; gorri-beltz 4: G 1 (Ataño MLanak: "arraintzale-kolore gorri-beltz aiekin"), EB 3 (SM Gogoz: "batzuk gorriz eta beste batzuk gorri-beltzez"; A. Lertxundi: "margo gorri-beltzak nagusitu zitzaizkion ibaiari"; Egin 1992: "Madrilgo taxi gorri-beltzak"); b) 'txori mota' adierako gorribeltx G 1: Or Mi, OEHko testuinguruetako batean.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gorbeltz : HiztEn, LurE; gorbelzte : LurE; gorbelztu : HiztEn, LurE; gorribeltz : DFrec 1, AB38 1 ('cobrizo'), HiztEn; gorri-beltz : DFrec 2, Euskalterm 2 ('rojinegro') // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

a) Ik. urretxori (Oriolus oriolus) fitxaren hustuketa: aurio : PMuj DCV; gorri-beltz : PMuj DCV; gorbeltz : PMuj DCV; xoaberde : PMuj DCV; martzuka-xori : PMuj DCV; masusta-xori : PMuj DCV; piko-xori : PMuj DCV; piko-jale : PMuj DCV; oriolet : PMuj DCV; zozar : PMuj DCV; b) eta igel gorri-beltz (Dendrobates sp.) fitxarena: igel gorribeltz : J. Aldazabal Animalia pozointsuak.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gorbeltx : PMuj DVC (sargazo, alga); gorbeltz : EuskHizt (*1905, 1913), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (1 rojo, rojo negruzco, rojo oscuro, encobrado, cobrizo; 2 alga; 3 oropéndola, oriol, lútea, víreo, virio); gorbelx : PMuj DVC (buriel); gorbelzte : EuskHizt, HiruMila; gorbelztu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA; gorribeltx : DRA; gorri-beltx : Lh DBF, PMuj DVC; gorribeltz : Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC; gorri-beltz : HiruMila, ElhHizt, Lh DBF, PMuj DVC; gorri-beltzatu : DRA; gorribelztu : Casve EF (gorribelztü), HaizeG BF; gorri-belztu : Lh DBF, DRA (gorri-be(l)ztu); gorribeztu : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lur EF/FE.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak; ik. EArau25: "marrarekin idaztekoak [...] zuri-gorri moduko elkarteak"

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gorri 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arrantzale-kolore gorri-beltz haiekin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]:  gorribeltz: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gorribeltz: gorri iluna, aski erabilia (Lapurdi, Zuberoan, Gipuzkoan O.E.H.) purpura'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

gorri-gorri egin
ad.-lok. Erabat gorritu. Lotsaren lotsaz gorri-gorri eginda. Gorri-gorri eginda zituen begiak.

Aztergaia: gorri-gorri egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gorritu sarrerari dagokion azpisarrera.

gorri1
1 adj. Odolaren kolorekoa, ostadarraren lehen zerrendako kolorekoa. Arrosa gorri eder bat. Piper gorria baino gorriagoa. Ikurrin gorriak. Elastiko urdina, arraia gorriduna. Etxe teilatu-gorriak. Enplegatu gorbata gorridun bat inguratu da korrika bizian. || Sagar gorri-gorriak. || Elastiko gorri-urdina. Oihal zabal gorri-more haiek.
2 adj. Oso larria, handia edo gogorra, eramateko nekeza. Ik. ikaragarri. Gose gorria. Eta horien behar gorrian gaude. Zalantza gorrian.
3 adj. Soila, biluzia. Ik. bipil. Gure mendiak soil eta gorri gelditu dira. Ote, txilar, sasi eta harkaitz gorriz estalitako mendiak. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten.
4 adj. lgart. Ezkertiarra, iritzi aurrerakoiak dituena. Elizanburu gorria zen, hots, errepublikazalea; Duvoisin, aldiz, zuria, erregetiarra. || (Izen gisa). Espainiako gorriek elizak erre zituzten.
5 iz. Kolore gorria. Ostadarraren lehen kolorea gorria da. Gorri bizia. Gorri iluna. Gorriz tindatu.
6 iz. Tabako gorria. Gorria erretzen duen 2.000 pertsonari egin beharko litzaioke inkesta.

Esaera zaharrak

Arrats gorri, bihar oskarbi. Ez zaio eman oin orori oski gorri. Goiz gorri, arrats euri. Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi.
gorriaire
iz. Ipar. Elgorria.

Aztergaia: gorriaire

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gorriaire formarik aurkitu corpusean (OEH argitaratuak JE Med-eko aip. jaso du); a) 'aurpegian pikor gorriak ateratzen dituen eritasun kutsakorra' adierakoak 24 ager. dira: elgorri B-G 7 (SM Zirik 2; Ldi IL, NEtx LBB 6); gorrin G 1 (Or QA) eta gripe-gorrin B 1 (Enb); gorriña B 2 (Añ GGero, Enb); gorriño IE 2 (JEtchep); nafarreri B-G 3 (Erkiag BatB; Izt C 2); naparrei B 1 (Ag Kr); naparreri EB 1 (MEIG); naparri B 3 (AB AmaE, Enb); txarranpiñ G 1 (Ag G); b) 'laboreak jotzen dituen gaitza' adierakoak 8 ager. dira: gornia G 1 (Ag G); gorrin G 1 (Ibiñ Virgil); gorrina 4: B 3 (Itz Azald, Ag Kr); G 1 (Ibiñ Virgil); gorrindu B 2 (Gand Elorri).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gorriaire formarik aurkitu; jasotako guztiak 'aurpegian pikor gorriak...' adierakoak dira: elgorri 4: B 1 (A. Zubikarai); EB 3 (Gipuzkoako Fordu Aldundia, J. Agirre, X. Amuriza); gorrin EB 1 (M. Aldasoro); gorrina EB 2 (Gipuzkoako Foru Aldundia, Elhuyar); su-gorrina EB 1 (Elhuyar); gorrindu EgAs 1 (Euzkadi); xarranpin IE 2 (M. Landerretche; P. Larzabal).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

elgorri : AB38 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; gorni : HiztEn ("ik. gorrina"); gorriaire : HiztEn-LurE; gorrina : HiztEn-LurE, Euskalterm 2; gorrindu : HiztEn-LurE; gorrintze : LurE; gorriño : HiztEn-LurE; nafarreri : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; txarranpin : HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gorrina.

gorriak ikusi, gorriak igaro
ad.-lok. Oso gaizki edo larri ibili. Ik. senperrenak ikusi; elorrio(ak) ikusi. Gorriak ikusita utzi du mundua. || Nazien menpean ere gorriak eta bi ikusi zituzten ukrainarrek. || Gorriak eta beltzak ikusita, mundu honetatik joana.
Loturak

Aztergaia: gorriak ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gorriak ikusi 18 ager., B-G eta GN: Or 6; Tx B II; FIr 2; TAg Uzt; Anab Poli 3; Zait Plat; Erkiag BatB; Uzt Sas 3; OEH argitaratuan, gainera; Inza NaEsZarr; Onaind in Gazt MusIx; Ataño TxanKan; G ager. banakoak dira beltzak eta gorriak ikusi : Ldi IL; gorriak eta beltzak ikusi : Berron Kijote; gorriak pasa : Txill Let (eta OEH argitaratuan, gainera, gorriak pasatu: Arti OC I).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gorriak ikusi 15: Or Tormes; Euzkadi 1930; Zait 2; Onaind 3; Kristau-ikasbidea/4; Vill; A. Valdes; M. Ezkurdia; Zer 1986; SM; J. Cillero; Eutsi/1; gorriak esan 1: El Día 1931 ("Mendekoak, zer esanik ez, buru ta burukote oiekatik gorriak esan eta zabaltzen"); gorriak pasa 1: Vill.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gorriak eta beltzak ikusi : AB50 1; gorriak igaro : HiztEn (AS); LurE (adib.); gorriak ikusi : AB38 2; AB50 1; DFrec 1; HiztEn (AS); LurE (adib.) // Ez ditugu aurkitu ap. Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gorriak esan : ElhHizt (AS); PMuj DVC (adib.); gorriak igaro : EuskHizt (adib.); ElhHizt (AS); EskolaHE (adib.); Lh DBF (ene gorriak iragan: adib.); DRA (nere gorriak irago nituen: adib., F. Seg.); PMuj DVC (adib.); gorriak ikusi : EuskHizt (adib.); ElhHizt (AS); HiruMila; EskolaHE (adib.); Casve EF (adib.); DRA (adib.); PMuj DVC (adib.) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Ikusteko dago beste zein forma onartuko den

gorriak pasatu (edo igaro ) onartzekoa izan liteke (bik erabili dute: Vill eta Txill); gorriak entzun, esan, bota, berriz, ez dira testuetan jaso.

Esapideei dagokien sistematika

ikusi: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gorri 3 sarrerari dagokion azpisarrera.

gorriarazi, gorriaraz, gorriarazten
du ad. Gorritzera behartu. Gorriaraz ezazu tipula bat ongi xehatua urin puska batean. Edozein gorriaraziko lukeen hizkera. Barka, zure masailak gorriarazi baditut. Koloreak gorriarazi zizkidan. Odolak ibaia gorriarazten zuen.

Aztergaia: gorriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorriarazi, gorriaraz, gorriarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gorriarazi, gorriaraz, gorriarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-

gorridura
iz. g. er. Gorritzea; gorritasuna.

Aztergaia: gorridura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gorridura (eta -ü-) 2: Egiat (interpretazio zailekoa, "[Nastalariak, ohoiñak] sobera lan dükielakoz fama hobiago baten lankheian, beren aitüretan daude ta gorridüra apür batez dirade kito"); Mde HaurB ("Haren larru elurtsua estaltzen zuen gorridurak salatzen zion [lotsa]").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gorridura 1: Satr ("Nungo sorginak zipriztindu zuen, bestela, odolaren gorriduraz?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gorridura : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gorridura : HiruMila (rubicundez), ElhHizt (enrojecimiento, rubicundez), Casve EF (gorridüra: rougeur), HaizeG BF (rougeur), Lh DBF (rougeur), DRA (rubicundez), PMuj DVC (1 rubicundez; 2 eritema; 3 sonroseo; 4 rubín; 5 peca roja; 6 vergüenza; 7 sarro; 8 calor sofocante; 9 sarpullido; 10 fuego sagrado; 11 encarnado subidísimo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

gutxi erabili da (Egiat, Mde, Satr), baina egokia da, lantaldearen ustez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gorridura: gorritasun mugatua (O.E.H.)'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

gorrien
iz. bizk. Gorrina (landareen gaitza).

Aztergaia: gorrien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

landareen gorrina.

gorrikara
adj. Gorrixka. Ile gorrikara.

Aztergaia: gorrikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gorrimin
adj. Gorri bizia. Neskaren azazkal gorriminak.

Aztergaia: gorrimin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gorrina
1 iz. Landareei erasaten dien gaitza, onddoek eragindakoa. Aurten gariak gorrina dakar.
2 iz. Elgorria.

Aztergaia: gorrina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'elgorria'. 2 'landareen gaitza'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bigarren adierakoari "Sin. mildiu" eransteko eskatuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Gorrina forma hobetsi dute euskaltzainek, hitz honek bi adiera dituelarik: a) 'elgorria' eta b) 'landareen gaitza''.

gorrindol
iz. Purpura (kolorea). Arrosa, horia, gorria, gorrindola... kolore festa izugarria!

Aztergaia: gorrindol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gorrindola : Etcheb MGaric ap. DRA ("Kargudun zonbaiten papo aintzinak gorrindol-kolore ezartzen ditu ohorezko kordoin aiphatuak mustra handiko biltzarretan"); Zelaiberri Herr 1961 ("Heietarik bat, Lidia, purpur edo gorrindol saltzale batek, galdatu zuen bataioa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gorringol(a) B 1 (Angosto'ko AB: "Jantziaren gorringolak, kristau eratasunez egokituz, tankera gotikua argi agertzen dabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gorrindol : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiaren hustuketan a) akaro (Acarina, ord.) fitxaren hustuketa: akain (Gordailu IkastHiztegia, PMuj DCV, Zendoia-Sakana Animali mundua, K. Altonaga Arthropoda), akaro (K. Altonaga Arthropoda, NaturZ BBB-1, X. Kintana Hizt80), azteri-zigar (PMuj DCV), gorrindol (PMuj DCV), ikañ (PMuj DCV), zigar (Azkue DVEF, LMuj DGT); eta b) zigar (Sarcoptes scabiei) fitxarena: amaika-zardeko (PMuj DCV), azteri-zigar (PMuj DCV), beatz-zigar (PMuj DCV), bero-zigar (PMuj DCV), zierra (It Dial / Ur Dial / Dv Dial / Ip Dial), zigarra (It Dial / Ur Dial / Dv Dial / Ip Dial), gorrindol (PMuj DCV), ikan (PMuj DCV), lakhaxa (It Dial / Ur Dial / Dv Dial / Ip Dial), martin-mongolo (PMuj DCV), zigar (UEU Animali fisiologia, Azkue DVEF, PMuj DCV, X. Kintana Hizt80, LMuj DGT, PMuj DCV, Gordailu IkastHiztegia, M. Ariztia Abereen mundua).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gorrindol : EuskHizt, HiruMila (1 púrpura; 2 bermejo, rojo, púrpura; 3 pequeño insecto que se introduce en la piel y causa escozores), ElhHizt (púrpura; rojo púrpura), EskolaHE, Lh DBF (1 rouge pourpre; 2 lepte automnal, insecte fort petit que s'introduit sous la peau et cause des démangeaisons; ainsi nommé à cause de sa couleur), DRA (1 púrpura; 2 bermejo, rojo púrpura; 3 pequeño insecto que se introduce en la piel y causa escozores) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

purpura.

gorrindu, gorrin, gorrintzen
da ad. Gorrinak joa gertatu. Tomate guztiak gorrinduta dauzka.

Aztergaia: gorrindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gorrin, gorrintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

gorrinak joa gertatu.

gorringo
iz. Hegaztien eta narrastien arrautzaren barneko gai gorrixka. Arrautzaren gorringoa eta zuringoa. Gorringoak azukrearekin irabiatu.

Aztergaia: gorringo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
gorrintxa
iz. zub. Zizahoria.

Aztergaia: gorrintxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

gorringoa, kuletoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: (Zub.) Sisa horia

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Lantaldeak proposaturiko definitzaileak isildu, eta ohargileak aipatzen duena jasoko da, izen taxonomikoaren bidez: «gorrintxa iz. Zub. Cantharellus cibarius».

gorriño
1 adj. Ipar. Gorrixka.
2 iz. pl. Ipar. Elgorria. Gorriñoak ditu.

Aztergaia: gorriño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Jabier Agirrek elgorri darabil (95.02.02)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'gorrixka'.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Med. zein da erabili(en)a: elgorri, gorriaire, gorrina,...?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dut behin ere entzun. Bizkai aldean gorrina erabiltzen da, baina hori landareen gaixoa da, beste leku batzuetan ugerra deitua. Edozein kasutan, ñ gabe" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gorriño: L.N. bakarrik Zuberoan gorriña da hegoaldeko leku askotan bezala'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'gorriño hitzaren sarrera zuzendu da. Honela: gorriño 'gorrixka'. Gorrizta ezarriko da, bestalde, zerrendan ageri den gorrixta-ren ordez'.

gorririk
1 adb. Gorriturik. Hasten dira lehiaka, matelak gorririk.
2 adb. Biluzik. Gorririk bezala geratu nintzen Ritaren bat-bateko urruntzearekin, gorririk eta elbarri, mundu guztiaren aurrean.

Aztergaia: gorririk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GORRIRIK a) "Cruelmente, gogorki, gorririk" A DBols. b) De, con color rojo. Plazan arribatzian, bisaiak gorririk. Iraultza 74. Asten dire leiaka mataillak gorririk, uzkurka, burua makurka. Or Mi 82. Itsas mendien ertza ubelik, gorririk. Or Poem 533. Zeuen matraillok be gorri-gorririk aurkituko dozuez beingoan. Bilbao IpuiB 83. c) "Gorririk, en camisa (G-azp)" Garate 4.a Cont RIEV 1934, 57. d) Desnudo. Artuta, eramaten dute kapitanaren aurrera, zegon bezela, ia gorririk. Manzi GPatroi 80 (ap. DRA). Oi, aurtxuon oin txikiok / otzaren otzak ain more! / Nola zauzkate orren gorririk / izanikan Jainko lore? NEtx LBB 397. e) Crudamente. Eta bere-bere denporakuak, bere ipuñetan gorririk agertzen diran oitturak, zuzentzia eskatzen ebela asko. Etxba Ibilt 454

Ez dugu aurkitu adiera horretako gorririk formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gorririk 7: Iñigo Aranbarri (“Edo Idoia Zenarruzabeitia, erdi gorririk, galtzarbeak garbitzen?”), Hasier Etxeberria 2 (“Gorririk bezala geratu nintzen Ritaren bat-bateko urruntzearekin, gorririk eta elbarri mundu guztiaren aurrean”), Koldo Izagirre (“Aldagela erdira etorri zen hura, gorririk, zangoak Kortajarenaren espartinetan txinalka lababoraino, eta zegoen hartan hasi zen ilea orrazten niri toaila botatuta.”), Gotzon Garate (“dagoen atsotitza: "Gorririk, ez zakurrik, ez katurik, ez zerririk"”), Txema Ramirez de la Piscina (“Speech ofizialak hasi berriak zirela, arrandiaren erdi-erdian, hara ezustekoa: pare bat neska jende artetik irten, jakak erantzi eta gorputza gerritik gora agerian utzi zuten, gorririk”), Juan Garzia (“Eta hi, Ingalaterra, ene oniritzia ezertan badaukak - ene ahalaren larriak iradoki diezaakeen ber, gordin gorririk baitirau oraino hire ebakiondoak daniar ezpataren menean, eta gogotsu baitiguk omenezko zerga ordaintzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta jasotzekoa, baina sarrera gisa, biluzik, ortozik bezala.

gorritasun
iz. Gorria denaren nolakotasuna. Iratze helduen gorritasuna. Aurpegiko gorritasuna. Bere beharren gorritasuna.

Aztergaia: gorritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gorritu, gorri/gorritu, gorritzen
1 da/du ad. Kolore gorria hartu edo eman, gorri bihurtu. Odolez gorritua. Garoak gorritzen hasiak dira. Masailak gorritu zitzaizkion. Koloreak gorritu zaizkit. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begi gorrituak, makarrez beteak. Aurpegi gorritu eta nahigabetua.
2 da/du ad. Janariez mintzatuz, oliotan zertxobait erre, kolore gorrixka hartu arte. Tipula gorritu. Haragia zartaginean gorritu. Patatak, behin gorritu direnean, oliotatik atera eta xurgatzeko paperaren gainean jartzen dira.
3 du ad. Lurrez, basoez eta kidekoez mintzatuz, soildu, landareak kendu; bereziki, luberritu. Ik. labakitu. Bonbek inguru haietako mendi muturrak jartzen zituzten patata egiteko moduan gorrituta. Gaien aldetik, berriz, gorritu gabeko lurretan goldean aritu behar izan dut. Baso sail handiak atera, gorrituta, garia ereiteko edo mahastiak jartzeko. Lurra gorriturik zeukan. Tipulak eta patatak egiteko lurra gorritzen.
4 da/du ad. Ipar. Goritu. Talo burdina suan gorritu. Burdina, suan emanik, guztia gorritzen baita.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: gorritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorritu, gorri(tu), gorritzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gorri-gorri egin .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gorritu, gorri(tu), gorritzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gorrituta egon (adkor. ‘diru gabe egon’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Horrelaxe jasoko da oraingoz lantaldeak proposatua, eta ez da forma berririk erantsiko.

gorritxo
1 adj. Iruñeko Osasuna futbol taldearena, talde horri dagokiona. Atzelari gorritxoak hiru minutu lehenago ikusi zuen lehen txartel horia. Azkeneko hiru partidak irabazi ditu talde gorritxoak.
2 iz. Batez ere pl. Futbol talde horretako jokalaria. Gorritxoek etxetik kanpo jokatuko dituzte hurrengo partidak.

Aztergaia: gorritxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh2111 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gorritxo 525: [iz.] eta [izond.]: Berria 237, EiTB 286, Argia 2. // gorritxo 2111 (gehienak Osasuna taldeko jokalariak zein zaleak): Argia 2, Berria 718, Deia, DiarioVasco 8, EiTB 1363, Elkar 13, Consumer, Goiena, UEU, Uztarria 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gorritxo : Berria 324, Jokin Muñoz (“Txano Gorritxo”), Karlos Linazasoro (“gorritxo” [izond.]), Anjel Lertxundi (“gorritxo” [izond.]), Ramuntxo Etxeberri (“gorritxo [izond.]), Mirentxu Larrañaga (“Txano Gorritxo”), Joxan Elosegi (“gorritxo” [izond.]), Koldo Zuazo (“gorritxo” [iz.]), Markos Zapiain (“Gorritxo” [iz.]), Josetxo Azkona (“Txano Gorritxo”), Xabier Mendiguren Elizegi (“gorritxo” [izond.]), Pello Zabala (“gorritxo” [izond.]).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gorritxo 1. gorritxu. Dim. de gorri. Prejitzen da atea mantekan, gorritxo gelditzen dan moduan. Cocinan 13. Aida txuritxo! / Aida gorritxo! Aranzazu 15-8-1921 (ap. SMitx Aranz 81). Gure mendiko bei gorritxoa. And AUzta 38 (v. tbn. 67). Gorritxu dagoz mendiak. Alzola Atalak 68 (v. tbn. 81). Kuku-sagarra lako mutiko gorri gorritxua.A BGuzur 123. 2. "Caballa, sarda" DRA . v. gorrixko (2). Perloi, arraigorri, neskazar, gorritxo (puttano) [...] arrai mota geienak. Elizdo EEs 1926, 6. 3. Nombre de una clase de manzana. Gorritxo, urrak eta masustak, / mizpillak ta aranak. And Auspoa 52-53, 239

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea; ez da beharrezkoa sartzea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Osasuna futbol-taldearena, talde horri dagokiona izendatzeko erabilia. Beste euskal talde batzuei dagokiena ere jasota daude EHn.

gorriune
1 iz. Orban edo gune gorria. Gorriuneak atera zaizkio besoetan. Zuriaren inguruko gorriunea.
2 iz. Soilgunea. Basoko gorriune batean egin zuten txabola.

Aztergaia: gorriune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gorrixka
1 adj. Gorriaren antzekoa, gorrirantz jotzen duena. Ik. gorrasta; gorrizta. Argi gorrixka. Laino gorrixkak. Azala, beltz gorrixka.
2 iz. Kolore gorrixka. Masustaren gorrixka.

Aztergaia: gorrixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ska/-xka

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gorrixka/gorrixta: lehengo kontua bera. Guk -ska, -sta diogu" (1995-06-16)

 - [E301]: gorriska [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-04-18)

gorrixkatu, gorrixka/gorrixkatu, gorrixkatzen
da/du ad. g. er. Kolore gorrixka hartu edo eman; apur bat gorritu. Aurpegiak gorrixkatuta dituzte.

Aztergaia: gorrixkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gorrixka(tu), gorrixkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

gorrizta
adj. Gorrixka. Lur gorrizta.

Aztergaia: gorrizta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
gorrotagarri
adj. Gorrotatzea merezi duena. Gizon gorrotagarriak. Honek maite duena gorrotagarri izan daiteke beste horrentzat.

Aztergaia: gorrotagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gorrotarazi, gorrotaraz, gorrotarazten
du ad. Gorrotatzera behartu. Bizitza gorrotarazi didak!

Aztergaia: gorrotarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorrotarazi, gorrotaraz, gorrotarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gorrotarazi, gorrotaraz, gorrotarazten

gorrotatu, gorrota, gorrotatzen
du ad. Norbait edo zerbait gorroto izan. Bere anaia gorrotatzen du. Elkar gorrotatzen dute. Bere burua gorrotatuko du. Bekatua bihotzez gorrotatu. Inkisizioaren prozedurak gorrotatzen ditugu.

Aztergaia: gorrotatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorrotatu, gorrota, gorrotatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gorrotatu, gorrota, gorrotatzen

gorrotatzaile
iz./adj. g. er. Gorrotatzen duena. Gorrotatzaileak eta gorrotatua, akusatzailea eta biktima.

Aztergaia: gorrotatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gorroto
iz. Norbaitenganako gaizkinahizko sentimen bortitza; zerbaiti buruzko higuin edo herra bizia. Ezinikusi, haserre eta gorrotoak. Ez zituen ez hitzak leundu, ez gorrotoak estali. Gorrotoak itsuturik. Gorrotoz begiratu. Euskararenganako gorrotoa sortuz. Egoskorra zen bere maitasun-gorrotoetan.

Esaera zaharrak

Abere gaiztoa da gorrotoa.

Aztergaia: gorroto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. herra / AS: gorroto izan. du/dio ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gorrotoan bizi, gorrotoan egon, gorrotozko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gorroto izan

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gorroto(a) hartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko dira oraingoz lehen itzulian arautua eta lantaldeak proposatua, forma berririk erantsi gabe.

gorroto hartu
dio ad.-lok. Ik. gorrotatu. Anaiek gorroto hartu zioten Joseri. || Bekatuari gorroto bizia hartu dio.

Aztergaia: gorroto hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GORROTO(A) HARTU. (Aux. trans. tripersonal). "Gorrotua artu detse euren nausixari" Etxba Eib. "Gorrotua artu, cobrar odio. Soldaduxkan gorrotua hartu notsen izardunei" Elexp Berg. Mondr[a]goeri artu deutsat gorroto (Endechas de Doña Milia de Lastur, c. 1599). TAV 3.1.5, 33. Nok gorroto artu ez ibillera [...] nasaiai? Mg CO 136. Gorroto ere artu nion alako gogorazio itsusiari. Mg CC 108. [Anaiak] gorroto artu zioten [Joseri]. Lard 48. Ua artu ezkero gorroto artzen baitzioten edariari. Or QA 42. v. tbn. Añ LoraS 53. Ud 118. Or Tormes 21. Kk Ab II 174. JAIraz Bizia 103. Etxde JJ 39. Etxba Ibilt 479. Arti MaldanB 197. Ez deutsee gorrotorik artuten pekatubaren gaistotasunari. Mg CO 51. Ez nion batere gorrotorik artu. BAyerbe 164. (Con determinantes). Gorroto geiago artzen zioten. Lard 513. Etxera etorri ezkero, gorroto aundiagoa artuko liokela. ABar Goi 68. Azkenerako gorroto bizia artu bear dizut. NEtx LBB 43

adib: gorroto iz. Norbaitenganako gaizkinahizko sentimen bortitza; zerbaiti buruzko higuin edo herra bizia. Ezinikusi, haserre eta gorrotoak. Ez zituen ez hitzak leundu, ez gorrotoak estali. Gorrotoak itsuturik. Gorrotoz begiratu. Bekatuari gorroto bizia hartu dio. Anaiek gorroto hartu zioten Joseri.

gorroto hartu 3: EiTB 2 (“Ez gogorarazi. Gorroto hartuko diot hitz horri!”), DiarioVasco (“Txikitan gorroto hartu nion musikari“); gorrotoa hartu 1, DiarioVasco (“sekulako gorrotoa hartu nion musikari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gorroto hartu 9: Xabier Olarra 2 (“gorroto hartu zien gurasoen eta auzoen bizimodu konbentzionalari”), Xabier Montoia (“Aitari gorroto hartu zion”), Karlos Zabala (“Are gehiago, protestanteak jendilajea zirela erakutsi zidaten eta Luterori gorroto hartu nion”), Txiliku (“Gorroto hartu zion gizateria osoari”), Jose Morales (“Ezin konta ahal akats aurkitzen hasi zen harengan, eta gorroto hartu zion, zergatik eta iruditu zitzaiolako ezti gehiegi jartzen zuela aurpegian goikoekin hitz egiten zuenean”), Koldo Izagirre (“gorroto hartu behar diot gaitaren doinuari”), Antton Olano (“Eta orduan, gorroto hartzen diot”), Matias Mugica (“Eta nola, are arrazoi gehiagorekin, ez nion nik gorroto hartuko anaiorde horri, nire aita, nire izena eta nire maitalea denak batera edeki baitzizkidan?”); gorrotoa hartu 10: Jose Morales 2, Xabier Amuriza, Edorta Jimenez, Koldo Biguri, Juan Kruz Igerabide, Jose Antonio Mujika, Aingeru Epaltza, Matias Mugica, Asisko Frantzizko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa denez, azpisarrera gisa jasotzea komeni da gorroto hartu forman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gorroto sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria) gorroto(a) hartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11) Bere horretan utziko dira oraingoz lehen itzulian arautua eta lantaldeak proposatua, forma berririk erantsi gabe.

gorroto izan
1 du ad.-lok. Gaizkinahizko sentimen bortitza izan, higuin edo herra bizia izan. Ik. gorrotatu. Ez dut nik anaia gorroto. Guztiek gorroto naute. Frantsesek ere, luzaroan, gorroto izan zuten Errepublika.
2 dio ad.-lok. Badakit gorroto didazula. Lagun hurkoari gorroto dionak ez du Jainkoa maite. Makina honi gorroto diot. || Mirenek gorrotoa die txakurrei. Heriozko gorrotoa digun nagusi bat da.

Aztergaia: gorroto izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gorroto izan. du/dio ad.

gorrotoan
adb. Gorrotoz. Elkarren gorrotoan bizi direnak. Egongo da lagunarekin gorrotoan, berba ere egin gura ez diola. Senar-emazteak gorrotoan ipintzeko.
Loturak

Aztergaia: gorrotoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

gorrotoan adb. (bizi, egon eta kideko aditzekin). Gorrotoz. Elkarren gorrotoan bizi direnak. Egongo da lagunarekin gorrotoan, berba ere egin gura ez diola. [s.u. gorroto]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta jaso adibide gehiago. (2021-11-23).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gorroto sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

hori bezala, gorrotoan bizi esapidea ere erabiltzen da.

gorrototsu
adj. g. g. er. Gorrotozkoa, gorrotoz betea.

Aztergaia: gorrototsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

gorrotozkoa.

gorrotozko
adj. Gorrotozko hitzak. Gorrotozko aurpegia. Bekatuaren beldur gorrotozko bat.
Loturak

Aztergaia: gorrotozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gorroto sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gorrotozko hitzak; gorrotozko aurpegia.

gorte
1 iz. Errege-erreginen eta haien ingurukoen egoitza; errege-erreginen ingurua. Bazuen 130 urte, Paristik kanpo zela gortea. Erromako gortea. Faraoia eta bere gortekoak. Gorteko kargudun bat. Gorte gizonak. || Zeruko gortea.
2 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizarte antolamenduko legebiltzarra; Erdi Aroko Nafarroan eta Zuberoan, botere legegilea zuen goi mailako batzarra.
3 iz. pl. Espainiako estatuko legebiltzarra. Eusko Legebiltzarrak lege proposamena aurkeztu du Espainiako Gorteetan.
4 iz. Ipar. Auzitegia, epaitegia. Gortean presentatu zuten, jujearen aitzinean.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak.

Aztergaia: gorte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

I gort(h)e : 149 ager.: B (Ag AL); G 5 (Izt, Aran, Bv, Lard); IE 134 (Lç, E, Ax, Gç, Hm, ES, He, Dh, Gy, Hb, Arb, Monho, Laph, Elsb, Zby, Dv, Jnn, HU, Zerb, Barb, Mde); ZuAm 9 (Tt); kort(h)e : 120 ager.: B 6 (Enb, Balad, Erkiag); G 34 (Cb, Mb, It, Arr, Tx, Goñi); IE 57 (EZ, Gç, SP, Lg, JesBih, MarIl, Jaur, Elzb, Zerb, Ardoy); ZuAm 19 (Bp, Mst, Egiat, Etch, Arch, Usk, Ip, UNLilia, Xarlem); EB 4 (MEIG); korthe : IE 4 (Gç, JesBih); gorte(ak) eduki (Lç); II gorthe egin (Ch, Gy, Laph); gort(h)ea egin Tt, Gç, Hb, ChantP); k(h)orte egin (ChantP, Etch; Cb; Mde); khortea egin (Etch); III gortheatu (Harb); kortejatu (Xe, Noe); gorthesano (Gy, Hb); kortesano (EZ, Hb); kurtisan (Tt); kurtisano (SP); kortejante (Mg; Xe); kortejo zale (JJMg); korteju (fB); kortelari (O Pr); kortezale (SP); IV kortes(ki) (EZ, O, SP, Tt, ES), kortesia (Añ, SM; It, Bil, Berron, Lab; E, EZ, Ax, Harb, SP, Lg, Mih, Hb, ChantP); kortesia egin (JJMg); khortezia (Egiat); kurtezia (Volt); deskortes(ki) (SP); deskortesia (Ax, Harb)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

I gorte da forma nagusia, 81 ager.ekin, horietan 54 EBkoak eta 21 IEko hiru testutakoak (M. Goihenetxe eta Iratzederrenak); gortelari, gortemutil (EBko ager. banarekin); korte 15 aldiz agertu da (B 1, G 2, IE 1; EB-EgAs 10); II gorteiu (1), kortejo (2), gortesau (1) eta kortesau (1) EBko testuetakoak dira; kortea egin (EB) eta korteatu (IE) ager. banakoak dira; III kortes (1), kortesia (7) eta kortezia (1) EBkoak dira.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gorte (77), korte (2), kortesau (1); AB38: gorte (16), gorteatu (1), gorteiatu (1), korte (3); AB50: gorte (9), korte (1), kortejatu (1); HiztEn: gorte, gorteiatu, gortesau, kortesia, deskortesia; LurE: gorte, kortesia; Euskalterm: gorte, gorte-auzitegi, gortesau, kortesi ispilu.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

nahiz bideratua zegoen batasuna hautsi duen, (ia) erabateko segimendua izan du erabilera zainduetan gorte proposatuak, eta zail ikusten da atzera egitea: hori berretsi du batzordeak, baina kortesia , kortesau , eratorrietan.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gorte(a) egin .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Gorte Nagusi pl. azpisarrera gehi daiteke, Heg. Zuz. markekin. Izan ere, Gorte Nagusiek botere-banaketaren ondoriozko hiru osagaietako bat osatzen dute, botere legegilea, eta beste bien inguruko aipamenen bat barneratu den neurrian (gobernu, Auzitegi Goren…), hau ere zerrendaratu beharko litzateke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko dira oraingoz lehen itzulian arautua eta lantaldeak proposatua; ohargileak proposatu duena, berriz, arlo horretako beste formekin batera ikusi ahal izango da.

gorte(a) egin
ad.-lok. Norbaiti, dama edo emakumezko bati bereziki, lagun egin, haren maitasuna lortzeko, haren gustuko eta harentzat erakargarri izaten saiatuz. Nola erraten duzu maite nauzula?, gorte egiten zaude zu beste orori.
gorteatu, gortea/gorteatu, gorteatzen
du ad. Gortea egin. Neskatxak gorteatzen dabil.

Aztergaia: gorteatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. gorte txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gorte(ak) izan, eduki bana (Lç); gort(h)e(a) egin IE-Zu 9: Gç, Ch, Gy, Hb Esk, Laph, ChantP 2, Tt Arima 2; Ik. OEH argitaratuan, gainera, He Phil: "[Printzeari] bere eginbideak errendatzeko eta, erraten ohi dena, gorthe egiteko"; Lap: "Aingeru oste handi batek inguratzen dute [Jainkoaren Semea], gorte egiteko haren Jainkotasunari", Lander EEs 1916: "Kontsekrazionearen lekhuko eta berari gorthe ospatsuenaren egiteko, ethorriak bazitzaizkon laur artxaphezpiku eta sei aphezpiku"; eta aipatua: A CPV II; khorte(a) egin (eta khort 1, korte 2) 8 ager.: G 1 (Cb Eg II), IE 2 (ChantP, Mde Pr), Zu 5 (Etch); khorte egile 1: UnLilia; kortea eman G 2: Ud; gortheatu IE 1: Harb; kortejatu G 3: Noe, Xe 2; Ik. OEH argitaratuan, gainera Añ MisE: "Jente gazteak bisitatu, ikusi ta kortejetan"; Etxde Egan 1961: "Emakumea zen gizona kortejatzen zuena"; korteju B 1: fB Ic I; Ik. OEH argitaratuan, gainera, Añ MisE: "Galanteoak, kortejuak, amorentasunak"; eta kortejuanMisE: "Gau guztia danzan, fiestan, jokoan, kortejuan"; kortejo zale B 1: JJMg BasEsc; gorthelari : Ik. OEH argitaratuan Prop 1906: "[Enperadoreak] bere gorthelari jaunekin sarrarazi [du]"; kortelari IE 1: O Pr; gorthesano IE 6: Gy, Hb Egia 5; kortesano (eta kortisan 1, kurtisan 2, kurtisano 1) IE-Zu 12: IE 9 (EZ 7, SP Phil, Hb Egia; Tt 3); Ik. OEH argitaratuan, gainera, FLV 1993 (L, s. XVI): "Zeren ez naizen kortesanoa, baizik montanesa"; kortezale IE 2: SP Phil; kortejante : B-G 3: Mg PAb, Xe 2 // Ik. OEH argitaratuan, gainera, kortekide : Etxde Egan 1961 ("Errege zenaren kortekide guziak bere nagusiari lagundu bear baitzioten illobira"); eta gorteatzaile , gortelaritasun , gorteliant , gorteliar testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kortea egin EB 1: B. Hidalgo ("Kortea egiten zion 'dandy' gazte hark"); korteatu Zu 1: Etxahun Iruri ("Primü handienetarik bat zen, / Eta neskatila praube bat / Horregatik korteatzen"); gorteiu EB 1: Loti ederra 1977 ("gorteiuan, printzesaren gurasoen palaziorantza abiatu ziren"); kortejo EB 2: A. Lertxundi ("Kontxexiren kortejoari atzetik"), Egin 1984 ("Pankarta haundi batez gidatzen zuen kortejoa"); gortelari EB 1: I. Mendiguren ("hiru gortelari dotore eta italiar prelatu bat ikusi bait nituen"); gortesania EB 1: Azurm ("modu finen gortesaniazko maisuek"); gortesau (eta kortesau 2) EB 6: R. Manjon ("giro gortesau edo hiritarrean"), Eguzki Erregearekin 3 (adib.: "erregea aldarearen aurrez aurre eseritzen zen eta gortesauak parez pare"), P. Elizegi ("zerbitzari eta gortesauak"), J.M. Arzalluz ("Erregeren kortesau artean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gorteatu : AB38 1 ('cortejar'); gorteiatu : AB38 1, HiztEn; kortejatu : AB38 1, LurE; kortejatze : LurE; gortegizon : DFrec 3; gortelagun : AB50 1; gortelari : AB38 1; gortesano : AB38 1; gortesau : HiztEn, Euskalterm 1; kortesau : DFrec 1; kortetar : DFrec 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gorte egin : HiruMila; gorte-egile : PMuj DVC; gorteatu : EuskHizt (1635), HiruMila, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; kortejatu : Lur EG/CE eta EF/FE; gortegizon : HiruMila; gorteiatu : HiruMila, ElhHizt; gorteiatzaile : HiruMila, PMuj DVC (gorteatzaile); gorteiu : HiruMila; gortelari : HiruMila, PMuj DVC; gortesano : EuskHizt (ik. kortesano); gortesau : HiruMila, ElhHizt; gortetiar : EuskHizt (1759; gorthear *1715); kortelari : Lh DBF; korteliar : Casve EF, Lh DBF; kortesano : EuskHizt (XVI; kurtisano 1664; gorthesano 1852) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gortea(tu), gorteatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "gorteiatu grafia hobesten dut" (2006-05-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Zer da “gutxi erabilia” hitza ala kontzeptua bera? Nik ez nioke deus erantsiko

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): "g.er." marka kentzea erabaki da.

gortesau
iz. Gorteko gizona. Ik. kortesano. Konkistatzaile eta gortesau ospetsuen sorterria.

Aztergaia: gortesau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-04-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. gorteatu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. gortesano (edo k- formakoa, hala erabakiko balitz).

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ano/-au.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Euskaltermen ez, gortesau behin. Ereduzko prosa gaur corpusean ere gortesau da ageri dena, hiru agerraldirekin (Felipe Juaristi, Juan Garzia eta “Txiliku”renak). 200 agerralditik gora aurki daitezke Google-n gortesau izenarenak, etab. Beraz, badirudi benetako lehiakideak gortesau eta kortesano direla, bigarren forma hori baita tradizioan ageri dena (Etxeberri Ziburukoa, etab.), gaur Jon Muñozek edo Xabier Olarrak erabilia… Gorte arautu izanak g- formara behartzen gaituela uste badugu, gortesau hartuko nuke zalantzarik gabe, hori baita hemen proposatzen dena baino askoz hedatuagoa eta erabiliago azken urteetan.

 - [E208]: Ez dakusat garbi zergatik –ano bukaera hobetsi behar den, euskaraz era honetako hitz asko, nolabaiteko ofizioa adierazten dutenak, –au amaieraz ditugunean: zirujau, eskribau, sakristau...

 - [E124]: Badirudi euskaldunon usarioen arabera –n- bokal artekoa galtzen dela, hortelano > ortulau, gure artean bizi bizirik dagoen bezala. Beraz, gortesano baztertzea proposatzen dut eta, are gehiago, kortesano. Ondorioz, gortesau forma arau bedi.

 - [E210]: Baina K letran: kortesano* e. gortesano; gortesau* e. gortesano (edo k- formakoa, hala erabakiko balitz). Baztertzekoa, hiztegiak ez du horren premiarik. Eta K letran: kortesau h. gortesano.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): gortesau berria eta tradizioko kortesano, forma biak onartu dira, eta batetik besterako erreferentzia eginez aipatuko dira: «gortesau iz. Ik. kortesano» eta «kortesano iz. Ik. gortesau».

gortina
iz. Errezela.

Aztergaia: gortina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-11-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HMan jaso dira: burtina (burtiña) 16 aldiz (G, antzerki-obrak: Sor, Alz, Ill; eta MEIGeko erabilera metalinguistikoa); gortina (urre-gortiña) 4 (Balad; Or, Etxde; Arti); kortina 4 (Cb, AA, Lard, Uzt); kurtiña 1 (Iraola)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gortina 20 aldiz jaso da, EB (G. Aresti, I. Mendiguren, J. Ormazabal, X. Olarra, K. Navarro, P. Ezkiaga, J.M. Irigoien, A. Lertxundi, J. Sarrionaindia, I. Haranburu, UZEI, HABE); kortina 14 aldiz (B 3, G 1, EB-EgAs 10: L. Artola, Txillardegi, M. Lorda, R. Saizarbitoria, M. Solbes, L. Haranburu-Altuna, G. Aresti, J. Azurmendi, UZEI); kurtiña 2 aldiz (G: J.A. Arkotxa)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gortina 1, kortina 1; AB38: gortina 5, kortina 5; kurtin 1; AB50: kortina 1; Euskalterm: kortina 4; HiztEn: gortina

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. errezel.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. errezel

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "batasunak forma hau bultzatu du eta, fonetikazko arrazoiez gainera, era horretan irentserrazagoa da erdal itxurako kortina gordina baino" (1995-06-16)

 - [E302]: "errezel oso hitz dotorea bada ere, izango al du gortina, kortina eta errido, erridoi edo delakoak menderatzeko indarrik? gortina, edo hobe kortina, ez genuke baztertuko. Dena dela, errezel hitza bultzatzeko asmoa baduzue, zerrendan ipini, orain arte ez baita agertu" (1995-07-10)

 - [E301]: gortina [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bi hitz dira, beraz, definitu eta kito: gortina Heg. 'errezela'.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): gortina mailegua denez euskal hitza hobesten da.

gortinar
1 adj. Gortinakoa, Gortinari dagokiona.
2 iz. Gortinako herritarra.

Aztergaia: gortinar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gortina / gortinar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

gortu, gor/gortu, gortzen
da/du ad. Gor bihurtu, entzumena galdu. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu. Urteek arras gortu naute. Gaitz batek gortuta utzi zuen. Edozein gortzeko zarata.
Azpisarrerak

Aztergaia: gortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gortu, gor(tu), gortzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gortu, gor(tu), gortzen

goru
iz. Iruteko erabiltzen den tresna, makila gisakoa, goian iruteko gaia jartzeko atal bat duena. Ik. ardatz; kilo2. Gorua gerrian jarrita. Trangatzen hasi eta goruan jartzerainoko lanetan.

Aztergaia: goru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: goruetan adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: goru(-)buru , goru(-)txapel ; eta adibide gisa: gorua egin, goruetan egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

goruetan

goru buru, goru-buru
iz. Goruaren goiko aldea, kirrua biltzeko erabiltzen dena.
goru txapel, goru-txapel
iz. Goru burua estaltzen duen apaingarria, txapel itxurakoa. Goru txapela, zilarrezko hariz apaindua.
gorueta
iz. Irutea. Jostea, ehuntzea, gorueta, aitzurketa eta beste honelako lanak.

Aztergaia: gorueta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

egokiagoa da, lantaldearen ustez, sarrera berri honetan jasotzea lehen itzulian goru sarrerako azpisarrera zen goruetan adizlaguna, eta, orduan, azpisarrera honi dagokion adibide bihurtzea bigarren itzulian erantsi den goruetan egin adibidea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

goruaz irutea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: konforme nago proposamenarekin.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): goruetan egin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Lantaldeak proposatua onartu da, eta honela aipatuko dira lehen eta bigarren itzulietako formak: goru iz.: gorua egin ('goruetan egin').goru(-)buru; goru(-)txapel; gorueta iz. g.er. 'goruaz irutea'; goruetan adlag.: goruetan egin ('goruaz irun').

goruetan
adb. Iruten. Ik. ardatzean. Goruetan ziharduen. Maria gurea goruetan, behar ez den orduetan.
Loturak

Aztergaia: goruetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goru(b)etan egin 5: Añ LoraS 2 ("goruetan ta kaltzerdiak egiten etzenduen beingoan ikasi", "goruetan ta kaltzerdia egiten dozue"), fB Olg 2 ("Domekeetan [...] dantzan egitia pekatu andijagua dala [...] etxian gorubetan egitia baino. Obeto gordeko ebeela, edo pekatu gitxiagogaz, judegubak zapatuba nabasen, edo gorubetan eginagaz, dantzan eginagaz baino"), And AUzta ("Gabean andrak goruetan egiteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goruetan egin 4: EMeza (Mt 6,28: "Ez dabe lanik egiten, ez goruetan" #mdash# Ker: ezta goruetan be; eta Lk 12,27: ez dabe goruetan egiten), P. Elizegi ("Gustatu egin zitzaion eta berak ere goruetan egiteko ardatza hartu zuen"), Zer 1996 2 ("goruetan egiten ikasten ebenean", eta ohar batean "goru: goruetan egiteko erabilten dan tramankulua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goruetan egin : HiztEn (AS), LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Alustiza Lihoa 93: "Irute-lanbide osoak [...] "ardazketa" izena zeraman gehienbat; "goruetan" esango lukete, berriz, Bizkai aldetik".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goruetan egin : EuskHizt (adib. gisa), ElhHizt (hilar), HiruMila (hilar), EskolaHE (adib. gisa), PMuj DVC (adib. gisa, hilar, reducir a hilo) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper