50535 emaitza bilaketarentzat - [21901 - 21950] bistaratzen.

gotzain
iz. Apezpikua. Erromako Gotzain edo aita santua. Gotzain jaunaren baimenaz. Gotzain aulkia. Gotzain meza. Gotzain agiria.

Aztergaia: gotzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "apezpiku forma historiko zahar eta klasikoa dugunean, buru eta hankarik gabeko azken orduko sasikeria hau bultzatu behar al du Euskaltzaindiak?" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aldamenean: "hobe apezpiku"'.

 - [E208]: gauza bera, tradizio luze eta garbienaren izenean: Sin. apezpiku.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'gotzain-en ingurukoak ere onartu dira, apezpiku eta gainerako eratorrien baliokidetzat emanaz. Hala ere, gotzaindu hitza zerrendatik ezabatzea proposatzen du batzordeak; gotzaingo, berriz, apezpiku hitzaren familiako ordainik gabe utzea'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua (eta H1.1 lantaldeak argituko du formen arteko lotura, egin ohi duenez).

gotzainburu
iz. Eskualde edo estatu bateko gotzainen burua. Espainiako gotzainburua.

Aztergaia: gotzainburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aldamenean: "hobe artzapezpiku"'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da jaso.

gotzaindegi
1 iz. Gotzainaren egoitza. Ik. apezpikutegi. Bizkaiko gotzaindegiaren atarian egin dute elkarretaratzea.
2 iz. Elizbarruti bat administratzen duen erakundea. Agiriek argi adierazten baitute udalak orube bat utzi ziola gotzaindegiari eliza eraikitzeko, baina orubearen jabetzari eusten ziola.

Aztergaia: gotzaindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aldamenean: "hobe apezpikutegi'.

 - [E208]:  gotzaindegi, gotzaineria: Aurreko arrazoiengatik, jarri horien sinonimo gisa apezpikutegi eta apezpikuteria.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da jaso.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): gotzain utzi den bezala, bere horretan utziko dira oraingoz eratorriak.

gotzaindu, gotzain/gotzaindu, gotzaintzen
da/du ad. Gotzain bihurtu, gotzaingoa hartu edo eman. Aita santu Pio XII.ak gotzaindu zuen.

Aztergaia: gotzaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gotzaindu, gotzain(du), gotzaintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gotzaindu, gotzain(du), gotzaintzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aldamenean: "hobe apezpikutu'.

 - Erabakia: EBB (1997-06-27): zerrendatik kentzea proposatu du. // EArau (1997-06-27): bere sarrera du gotzaindu formak.

gotzaineria
iz. Gotzainen multzoa.

Aztergaia: gotzaineria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11) gotzaindi forma isilduz, jaso egingo da gotzaineria.

 - Bidalketa: Ik. s.u. gotzaindi sarrera.

gotzaingo
iz. Gotzaintza. Gotzaingoa lortu.

Aztergaia: gotzaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-, -go/-tza

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aldamenean: "hobe apezpikutza"'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'apezpiku hitzaren familiako ordainik gabe uztea' proposatu du batzordeak.

gotzaintza
iz. Gotzainaren jarduera eta kargua. Ik. apezpikutza. Municheko gotzaintza utzi zuen Erromara joateko, lan hori betetzera.

Aztergaia: gotzaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz zaharrago horiek a letran sartzekoak dira.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): hurrengo itzulian izatekotan.

gouache
iz. Margotzeko teknika, gomarekin nahasiriko uretan prestaturiko margoak erabiltzen dituena; teknika hori erabiliz eginiko margolana. Papera da euskarririk aukerakoena akuarelaz edo gouachez pintatzeko.

Aztergaia: gouache

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2004-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gouache 3, Bitez (adib.: "Kartoia da zenbait oleotan, gouache eta are akuarelatan ere, darabilen euskarria [...] Papera da euskarririk aukerakoena akuarelaz edo gouachez pintatzeko"); gouatxe 1, MarrazkiOEO/2 (""gouatxe"z nola margotu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gouache : HiztEn - LurE (Art.), Euskalterm; gouatxe : AB38 1; guache : AB38 2 (hauetan guache erara margoztu) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gouache : EskolaHE (Art.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal gouache formaren ordainak: goaxa : T-L LFB; guax : HiztHand; urmargo : XarHizt, Casve FE (hurmargo) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): gouache; en (Collins): gouache; de (Slaby-Grossmann): Guasch-, Gouachemalerei // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell / Ambruzzi).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

mailegu onartzekoen gutxienekoak ongi betetzen ditu, baina lantaldeak ez daki zein formatan den hartzekoa: bere horretan, "erdal hitza" litzateke (dagokion ahoskapena ez dator bat letra horien ohiko balioarekin); guax, ahoskapenaren araberako egokitzapen grafikoa, berriz, ezagungaitza izan liteke; zerbait proposatzekotan, egokitua proposatuko luke lantaldeak.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

ou; ch.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Euskaltermen bere horretan jasota dago, Berrian ere horrela jaso du behin Ereduzko prosa-k eta nik ere horrela utziko nuke. Hiztegia osatzean, ahoskerari buruzko oharra ere egin daiteke.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, idazkera hori berori duela.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Onartu egin da forma, eta oraingoz bere soilean aipatuko.

gourde
iz. Haitiko diru unitatea.

Aztergaia: gourde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Haiti.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gourde: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gourde: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Haitiko dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: gourde iz. (Haitiko dirua).

goxatu, goxa, goxatzen
da/du ad. adkor. Gozatu. Onginahi eta amodio handiak samintasunak goxatzen ditu, azukreak fruta saminak goxatzen dituen eran.

Aztergaia: goxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goxatu, goxa, goxatzen. da/du ad. Adkor.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

goxatu, goxa, goxatzen

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "goxatu/goxo: eta gozatu/gozo ere bai, noski" (1995-06-16)

goxo
1 adj. adkor. Gozoa. Hau ardo goxoa! Habia goxoan. Oso goxoa dago gaurko zopa. Adierazi digu zein diren goxo udazken buruko egun epelak.
2 adb. adkor. Gozotasunez, gozoki. Banan-banan ohean sartu eta goxo tapatu zituen. || Gauden, bada, goxo-goxo etxe txokoan.
3 iz. adkor. Gozotasuna. Ez baitu guk duguna: etxeko goxoa.
4 iz. adkor. Gozokia. Goxoak erosi.
Azpisarrerak

Aztergaia: goxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gozo, goxo

Euskaltzaindiaren Arauak

Adkor.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

goxo izan
zaio ad.-lok. adkor. Gozo izan, atsegin izan. Nahiz gorputzari ez zaizkion goxo azoteak. Sei hilabete horiek mendian igarotzea ez zait batere goxo.

Aztergaia: goxo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOXO IZAN. a) (Aux. intrans. bipersonal). Agradar, gustar. Naiz gorputzarí etzaizkion góxo azóteak. LE Ong 54v. Goxo ahal baititzeien gauaz ibiltzea. HU Zez 128. Arrotzer hemen trikatzea goxo zaie. JE Ber 10. Etzitzaidan batere goxo par-murritz ua. Or QA 41. Esan aal zenezaidake [...] zergatik zaien goxo negarra gaixoeri? Or Aitork 82. Goxo zaitan jakitea eni pentsatzen dunala. JEtchep 68 (v. tbn. 64, 110). Sei ilabete oiek mendian igarotzea etzait bat ere goxo. Izeta DirG 107. b) (Con aux. de 3.a pers. sing.). Estarse a gusto, dulcemente. Salan bero zen eta goxo. Mde HaurB 6. Goxo dik iguzkian. JEtchep 101. Ohean goxo ditake holako hotzarekin. Ib. 91. Goxo beita mahaiñian / heben algarretatürik. Casve SGrazi 92

adib: malestruk adj. Ipar. Moldakaitza. Ez da goxo, gero, pilotarientzat aditzea jendea oihuka: Habil etxerat, malestruka!

goxo izan 15: Berria 11 (“galtzada harrizko karriektan goxo da”), EiTB (“goxo da ere bat-batekotasun baten atxikitzea”), Argia 3 (“udako bero handienetan goxo da haien azpian ameslari bilakatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

goxo izan 16: Herria (“Zinez goxo zen ikustea entzulego hori pastoraleko atürrekin murmurikatzen eta kasik xaramelatzen ere Etxahunen kantu miresgarriak”), Piarres Aintziart 6 (“Perizuelas uhaitzaren izena goxo zait eta ahapeka errepikatzen dut: Perizuelas, Perizuelas...”), Eneko Bidegain (“Arras goxo zen”), Marzel Etxehandi 2 (“Goxo da kurritzea, hezur gogortuen higitzea; kanpalekua bizpahiru kilometrotan omen da”), Menane Oxandabaratz 2 (“Üdüri zitazüt familiako besta bat edo gertakari bat dela, ene holako güne batetan, herritarren artean kantan aritzea goxo zait, euskaraz”), Jon Alonso (“Adixkidia, zieki zuiñ goxo den phausatzia”), Aingeru Epaltza (“Atertu du pixka batean eta goxo da larruazalean sentitzea eguzkiaren fereka”), Andoni Egaña (“Bateko "don" besteko "dul", kanpaikada goxo ziren belarrietara”), Filipe Bidart (“zein goxo zen orduan eguzkiaren fereka aurpegian...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa goxo sarreran.

goxoki1
adb. adkor. Gozoki. Goxoki bizi zen, bake handian.
goxotasun
iz. adkor. Gozotasuna. Etxeko maitasun eta goxotasuna.

Aztergaia: goxotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Adkor.

gozabide
iz. Gozatzeko bidea. Dirua neurrigabeko gozabide bezala azaltzen zaigu.

Aztergaia: gozabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gozagai
1 iz. Gozatzeko erabiltzen den gaia; gozamen iturria, atsegin iturria. Lurreko atsegin, poz eta gozagai guztiak aldi batekoak besterik ez dira.
2 adb. Gozatzeko moduan. Azoka, erakusketak eta kontzertuak izango dira gozagai Zarautzen.

Aztergaia: gozagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

gozagailu
iz. Ipar. Gozagarria.

Aztergaia: gozagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'gozagarria'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. gozagarri

gozagarri
1 adj./iz. Gozatzen duena. Ama Birjina, bitarteko gozagarria. Hain bide luzean joan behar hura ez zen oso gozagarria. Solas eder eta bihotz-gozagarriak. Neke guztien gozagarria. Irudi ongi landuak begiaren gozagarritzat. || (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Jainkoak seme bat eman zion, bere zahartzaroaren gozagarri.
2 iz. Jakiei, edariei edo sendagaiei gozotasuna emateko erabiltzen den gaia. Ik. edulkoratzaile; eztitzaile. Azukrea edo beste gozagarriren bat.
3 iz. Ongailua, jakiei zapore atseginagoa eta biziagoa emateko erabiltzen den gaia. Gozagarri gutxirekin maneatutako janaria.

Aztergaia: gozagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gozakaitz
1 adj. Gozotasunik gabea, zakarra. Ik. gozogabe. Ez izan mukerra eta gozakaitza bizilagunarekin. Udako bazkalondo gozakaitza. Zu gabe gozakaitz zait dena.
2 adj. Lurraz mintzatuz, lantzeko txarra dena. Ik. elkor 1. Buztin-lur gozakaitzak.
3 adb. Umore txarreko, erretxinduta. Beti gozakaitz, beti minbera bizi da olerkaria.

Aztergaia: gozakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gozagaitz 1 (EZ Man I); gozakaitz (eta gozakaitz-aldi, gozakaitzkeria, gozakaitzkiro) 15, denak G (Lar, Cb, AA, Izt, Lard, Arr); ez da XX. mendeko testuetan jaso.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EBko ager. banarekin jasoak: gozagaitz (L. Fernandez); gozagaizki (P. Sastre); gozagaiztu (X. Odriozola); Bko beste banarekin: gozakatx (B. Arrizabalaga), gozakaitz (M. Zarate).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: gozakaitz 1; HiztEn-LurE: gozakaitz, gozakaitzaldi, gozakaizkeria, gozakaiztu

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-kaitz

gozakaizkeria
iz. Zakarkeria. Nagusiaren edo etxekoandrearen gozakaizkeria eta mukerkeriak.

Aztergaia: gozakaizkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zakarkeria.

gozakaiztu, gozakaitz/gozakaiztu, gozakaizten
1 da/du ad. Gozakaitz bihurtu. Atsegin eta plazer guztiak mintzeko eta gozakaizteko asko da kontzientzia gaiztoa.
2 da ad. Ahotsa edo musika-tresna bat tonu egokitik atera. Jo dezagun pianoaren soka bat gozakaiztua dagoela; pianoa jotzen dugun bakoitzean nota faltsu bat aterako da.

Aztergaia: gozakaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gozakaitz/gozakaiztu, gozakaizten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

gozaldi
iz. Pozaldia, atseginaldia. Gaur hartu dugu gozaldi bat ona.

Aztergaia: gozaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gozamen
1 iz. Atseginezko sentipena; bete-betean dastatzen den atsegina. Ik. bozkario. Zeure barnean sentitzen zenuen gozamena. Lurreko aberastasun eta gozamen guztiak. Gozamen estetikoa. Hau gozamena!
2 iz. Gozatzea. Zeruko erresumaren gozamena.
3 iz. Ondasunen bat erabiltzea, haren etekinak eskuratzea. Etxeko jaunak baserria osorik uzten du oinordekoarentzat, baina emazteak bizi deno ondasunen gozamena du. Jabetza hutsa semearentzat gelditzen da; gozamena, berriz, gurasoentzat. Ondasun horietarik bat bere-berea du, eta bestea gozamenezkoa, bizi deno. Noren gozamenezkoak dira lur horiek?

Aztergaia: gozamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'atsegina, bozkarioa, poza'. 2 'ondasunak erabiltzea eta horien etekinak eskuratzea': ondasun horietarik bat bere-berea du, eta bestea gozamenezkoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

1 atsegin, bozkario, poz; 2 ondasunak erabiltzea eta horien etekinak eskuratzea ("Ondasun horietarik bat bere-berea du, eta bestea gozamenezkoa")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Bigarren adieraz denaz bezainbatean, Zuzenbidean erakunde berezia da gozamena, baina gozamenezko ondasuna aipatu beharrean, hobe ikusten dugu gozamenpeko ondasuna jasotzea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua, forma berririk erantsi gabe (Zuzenbidearen arloko forma berezietan izan lezake bere lekua).

gozamendun
adj./iz. Zerbaiten gozamena edo erabiltzeko aukera duena. Jabeak ordaintzen ez badu, gozamendunak ordain ditzake.

Aztergaia: gozamendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gozamendun EB 1, LanSaila 1993: "bazkideen eskubideak eta batipat hoien gozamendun-eskubideak bermatzea eta babestea funtsezkoa gertatzen da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gozamendun : AB50 6 ('usuario', 'corporación', 'beneficiario' eta 'jubilación' itzuliak), Euskalterm 1 (usufructuario); gozamendunetaratze : AB50 1 (nahitaezko g. 'jubilación forzosa') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gozamendun : HiruMila (usufructuario, ria), ElhHizt (Zuz. usufructuario, -a), PMuj DVC (usufructuario, fructuario) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal usufructuario / usufruitier formen ordainak: HiruMila: 1 gozamenezko, usufruktuzko; 2 gozamendun, usufruktudun // ElhHizt: 1 gozamenezko, usufruktuzko; 2 gozamendun, usufruktudun // Lur EG/CE eta EF/FE Ø // XarHizt: Ø // Casve FE: gozamendari, gozazale // HaizeG FB: gozatzale, gozamendari // T-L LBF: gozatzale // PMuj DCV: gozamendari, gozatzaile, gozamendun, oneramale, jabe-uts, maizter // Azkue Aurkibidea: Ø.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Gozamendun (iz.): Usufructuario".

Ongi eratua da

forma berri, ongi eratua, eta egokia (egokia izan liteke gozatzaile ere, bigarren adiera hau aitortzen zaiola).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ez du ematen gozatzaile horren beharrik dagoenik. Gozamendun hitzarekin nahiko bide da, eta ez dago zertan gehitu bestelakorik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Onartu da gozamendun forma, eta ez da besterik aipatuko.

gozarazi, gozaraz, gozarazten
du ad. Gozatzera behartu. Gozarazi nahi zaitu bere loriaz. Bihotza gozarazten dion doinu isila.

Aztergaia: gozarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gozarazi, gozaraz, gozarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gozarazi, gozaraz, gozarazten

gozatsu
1 adj. Gozotasunez betea. Hizketa gozatsu atseginak. Aurpegi gozatsuarekin. Gerizpe gozatsu hartan. Atsegin gozatsuak.
2 adj. Lurraz mintzatuz, emankorra, lantzeko ona. Zer gertatuko litzaioke zuhaitzari, lur gozatsu batetik leku idor eta hondartsu batera aldatuko bazenute?
3 adb. Gozotasunez, gozoki. Ezti eta gozatsu erantzun zion.

Aztergaia: gozatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-

gozatu, goza, gozatzen
1 da/du ad. Zerbaitek eskaintzen duen atseginaz edo onuraz jabetu. Nahi dugu egiazko argiaz gozatu. Munduko atsegin guztiez gozatzen ziren. Guk gozatu beharko genukeen aberastasuna hark gozatzen du. Maitasun horren berotasunaz luzaz dezatela goza. Haren emazteaz gozatzeagatik. Bere zorion berria eragozpenik gabe gozatu ahal izateko. || Horiek ikusi eta txit gozatu zen. Goza gaitezen lurreko atseginetan.
2 da/du ad. Gozoago, eztiago bihurtu, gozotasuna hartu edo eman. Ura azukrez gozatu.
3 da/du ad. Eztitu, ematu, leundu. Haserrea gozatzeko. Jauna, goza itzazu ene atsekabeak. Jende asaldatu hura gozatzeko eta baketzeko. Loak gozatu du nire buruko mina.
4 du ad. Janariez mintzatuz, zapore atseginagoa izateko behar dituzten gozagarriak gehitu. Ik. ondu. Aza-lapikoa, urdai eta okela gazituaz gozatua.
5 du ad. Lurrez mintzatuz, ongarritu; harrotu edo xehatu. Karea oso ondo etortzen zen lur zeken haientzat, pixka bat gozatzeko.
6 du ad. Burdinaz edo burdinazko lanabes edo armez mintzatuz, beharrezko gogortasuna eta malgutasuna eman. Ezpata gozatu.
7 du ad. Musika-tresnez mintzatuz, tonu egokian jarri. Gozatu zuen bere gitarra.
8 du ad. Pilota jokoan, pilota eskuan ondo sartu eta indar, abiadura eta norabide egokiarekin jo. Tanto horretan Belokik ez zuen gozatu, zabalera joan zitzaion pilota. Beginok pilota guztiak gozatu zituen.

Aztergaia: gozatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gozatu, goza, gozatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gozatu, goza, gozatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Ez da aipatzen izen gisa erabiltzen dela. "Gozatu ederra hartu dut Zabalaren idazlanok berrirakurtzen". Pello Esnal, E. Egunk., 28.VI.96'.

 - [E210]: Zuzenbide zibilean eta gozamenaren erakundeari ekinez, esangura berezia du aditz horrek, jabe batek gauzak gozatu eta xedatu ahal dituen bitartean, gozamendunak gozatze-eskubidea bakarrik duelako, alegia, gozamenpeko ondasunaren etekinak eskura ditzake (fruitu natural, industrial eta zibil guztiak), baina ezin izango du ondasun hori saldu edo kargatu. Horrenbestez, esparru horretako adibideren bat sar daiteke: jabetza da gauzak gozatu eta xedatzeko eskubidea, eta legean ezarritako mugapenak baino ez ditu (KZ, 348. art.); gozamendunak jabearekin batera ordaintzen badu gozamenpeko lurraren asegurua, ezbehar-kasuetan gozamendunak eraikin berria gozatzeari eutsiko dio eraikina egiten bada (KZ, 518. art.).

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da jaso.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua (eta, hasteko, H1.1 lantaldeak hornituko du dagozkion azalpenez).

gozatzaile
1 adj./iz. Zerbait gozatzen, eztitzen duena. Legenardunen gozatzailea, gaixoen alaitasuna.
2 iz. Gozatzen duen pertsona.

Aztergaia: gozatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Bihotz-gozatzaile" (2006-04-11)

gozatze
iz. gozatu aditzari dagokion ekintza. Familiako bizieran aurkitzen dute neke-minen gozatze bat.

Aztergaia: gozatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus ‘gozatu’ aditzaren oharra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere soilean utziko da oraingoz lantaldeak proposatua.

gozo
1 adj. Azukrearen edo eztiaren zaporea duena. Anton. mikatz; gazi; mingots. Eztia bezain gozoa.
2 adj. Zentzumenei, bereziki dastamenari, atsegin edo gogoko zaiena; atsegina sortzen duena. Usain gozoa. Janari gozoa. Amaren bular gozoa. Laztan gozo bat eman zion. Jaunaren hitz gozoak. Irribarre gozoa. Gizon ezti gozoa zen. Bi orduko lo gozoa. Amets gozoak. Ohe guri eta gozo baten gainean. Euri gozo eta ongilea. Oroitzapen gozoak. Abesti gozoak. Euskara gozo eta aberatsa. Halako atsegin gozoa. Hitz gozo-garratzak. || (Ezezko esaldietan, balio adierazkorrarekin). Haserretzen zenean, bera ere ez omen zen gozoa. Etxean egin zuten sarrera ez zen gozoa izan.
3 adj. Lurraz mintzatuz, emankorra edo lantzeko ona. Gipuzkoako lur gozoek ematen dute bertan behar dena eta gehiago.
4 adb. Gozotasunez. Bakoitza bere sorterrian gozoago legoke. || Gozo-gozo erantzun zion.
5 iz. Gozotasuna; atsegina. Larreko ondasun, gozo eta atsegin guztiak. Loan ez da gozorik, logale ez denean. Belarrien gozorako.
6 iz. Zaporea.
7 iz. Gozokia.

Esaera zaharrak

Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa. Ginga, gozo dela, min da.

Aztergaia: gozo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gozo, goxo

Jatorrizko forma

usai(n)gozo

Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gozoan utzi, gozo(-)denda, gozo hartu, gozo izan .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gozo egon, gozo-gauza (‘gozokia’), gozo jan (‘gustura jan’, esaterako: ‘gozo jan dut senarrak eginiko porrusalda’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak onartu dira eta oharra soilduz jasoko dira, baina ez da besterik erantsiko orain.

gozo denda, gozo-denda
iz. Gozokiak eta kidekoak saltzen diren denda. Pastel hondarrez betetako zorro bat erosten zuten gozo dendan.
gozo gauza, gozo-gauza
iz. Azukrearekin edo bestelako gozagarriren batekin eginiko janaria. Ik. gozoki1. Gozo gauza ugari izango da: tartak, madalenak, txokolatea eta beste. Txokolatea, kafea eta gozo-gauzak dastatzeko aukera egongo da.
gozo hartu
1 ad.-lok. Gozotasunez, gozoki hartu. Gozo hartu naute, beren ama hartuko luketen eran.
2 ad.-lok. Ipar. Gozatu. Jainkoaren gauzetan gozo hartzea.

Aztergaia: gozo hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: gozoa hartu / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gozo sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 Ipar. 'gozatu'. 2 'gozotasunez, gozoki hartu'.

gozo izan
zaio ad.-lok. Atsegin izan. Gozo zaizkigu gogoeta horiek. Batari gozo zaiona besteari mingots bazaio.

Aztergaia: gozo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gozo sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

zaio ad.

Forma baten adiera(k)

atsegin izan.

gozoan utzi
ad.-lok. Ipar. Zerbait norbaiten esku utzi, mozkinen truke zaindu dezan.

Aztergaia: gozoan utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ezaguna dute J-L. Davant eta Ch. Videgainek esapide hau (bigarren adierako gozamen arautuarekin lotura argia duena).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

utzi: -n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gozo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

(zerbait norbaiten) esku utzi, mozkinen truke zain dezan.

gozogabe
adj. Gozorik, gozotasunik ez duena. Gaurko bizimodu gozogabea.

Aztergaia: gozogabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.: gaurko bizimodu gozogabea.

gozogile
iz. Gozokiak egiten dituen pertsona. Egunari amaiera gozoa Arabako Gozogile Elkarteak jarriko dio.

Aztergaia: gozogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHko corpusean ez da agertu; EEBSkoan gozogile, gozokigile formek agerraldi bana dute; AB38: gozogile (3).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gozogile, gozosaltzaile

gozogintza
iz. Gozokiak egitea; gozogilearen lanbidea. Gozogintzan erabiltzen diren gaiak. Gozogintza produktuak.

Aztergaia: gozogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gozokeria
iz. Gozotasun gaitzesgarria.

Aztergaia: gozokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gozoki1
iz. Tamaina txikiko gauza gozoa, azukre urtuz edo txokolatez egina; azukrearekin edo eztiarekin egindako janaria. Ik. karamelu; oñoña. Ehun pezetaren gozokiak. Gozoki denda.
gozoki2
adb. Ipar. Era gozoz, gozotasunez. Gozoki egin diet irri. Onets ezazu opari hau amultsuki eta gozoki. Orak bidean edireten duen hezur idorra gozoki erabiltzen du ahoan.
gozoro
adb. Gozoki. Gozoro bizitzeko behar duen guztia. Mendi gainetik eguzki-argia gozoro dator goizean.

Aztergaia: gozoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gozotasun
iz. Gozoa denaren nolakotasuna; atsegintasuna. Ik. eztitasun. Eztiaren gozotasuna. Karitatearen gozotasuna. Ez daude ondasunetan gozotasun guztiak. Jesus onak isurtzen dituen gozotasun miragarriak.

Aztergaia: gozotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gozotegi
iz. Gozoki denda. Umeak gozotegira baino pozago.

Aztergaia: gozotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gozotegi, gozodenda

gozozale
adj. Gozoaren edo gozokien zalea dena. Txikitan denok izan gara gozozaleak.

Aztergaia: gozozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale

gr
[Oharra: Euskaltzaindiak, nazioarteko arauei jarraikiz, g sinboloa erabiltzea gomendatzen du pisu unitatea adierazteko; ik. g 2].

Aztergaia: gr

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-11-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh116 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gr [Oharra: Euskaltzaindiak, nazioarteko arauei jarraikiz, g sinboloa erabiltzea gomendatzen du pisu unitatea adierazteko].

gr 96.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gr 8.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gr* e. g.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

"gramo"ren nazioarteko ikurra "g" da, ez "gr"

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Nazioarteko sinboloa da, eta hori proposatu behar da

grabagailu
iz. Hotsak eta irudiak grabatzeko tresna. Grabagailua prestatu nuen. Grabagailu digitala.

Aztergaia: grabagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu/-tzaile.

grabaketa
iz. Grabatzea, grabazioa. Telebistan ikusi ditugu grabaketa horren irudiak.

Aztergaia: grabaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. grabadora txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

grabazio EB 1, MEIG VI: "Orain [...] grabazioen bitartez badugu lehen itzuri zihoazkigunak altxatzeko [...] modua".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B-G 3 eta EB 60 dira grabaketa (eta g.-lan, g.-teknika, g. tresneria) 30: Etno-test ("Mitxelenak Erronkarin bildu zituen grabaketa batzuk"); M. Manterola 2 (adib.: "grabaketa-lanetan asi"); G. Knörr ("grabaketa, Donostian egindakoa, txarra iruditzen zitzaidala"), Peillen ("herri medikuntzazko grabaketak"), Jakin 1981 2 (adib.: "diapositibak, dendak, grabaketak etab. erabiltzen ditugu"), Hizkuntza/OHO 2 (adib.: "Grabaketari garrantzi handia ematen diogu"), J.M. Apalategi 3 (adib.: "Grabaketa transkribatzeko eskatu nion"), Jesusen jarraitzaile 1986 ("magnetofoiaz egindako grabaketa"), Arrantzaria ("garaiko agerpenak eta grabaketak pixka bat gidatuko gaituztenak"), Txill ("horrela lortutako grabaketa kolorez jantzirik dagoenean"), J.M. Mendizabal ("ahozko grabaketetan erabiltzen den baino hizkera esplizitoagoaz baliatu beharko dugu"), Informatika Atlasa ("Datuen grabaketari buruz"), F.M. Ugarte ("grabaketa eta salmenta aurrera eramateko"), EuskararenProgr 1982 ("irrati saioak eta grabaketak entzunez hitzegitera ausartuz euskal fonologi sistemaren oinarriak lortu"), I. Mendiguren ("azken grabaketa eskuan zuela"), MAtx 2 (adib.: "bertsoen grabaketak irratiak beretzat gordeko ditu"), Egin 1987 2 (adib.: "Grabaketa batzuren egilea dugu"), DV Zabalik 1986 ("kantaldien grabaketa atera du joan den astean"), Eguna 1989 2 (adib.: "egin zuten grabaketa"), AEK ("Grabaketan entzundako herri / hiri bateko deskribapenean oinarrituz"), EHAA 1993 ("Grabaketa-teknika"), U. Larramendi ("hizketa idatzigabearen zinta eta grabaketa tresneria"); grabazio (eta g. arau) 33: Hizkuntza/OHO 2 (adib.: "sarritan grabazioak erabiltzea komenigarri da"), Zientzia eta teknika 1986 ("irakurketa baten ondoren osatu beharreko diagramak, entzuteko grabazioak"), J.M. Olanga ("Grabazioak eginak zeuden"), Saioka/5 2 (adib.: "Herri bakoitzak bere presentatzailea, abestiak, zuzenez zein grabazioz"), J.A. Arana M. ("Grabazioak egin eta montatzeko"), Industri kontuak 1985 ("grabazioko erroreak eta galdesortetako inkoherentziak"), J.M. Mendizabal 3 (adib.: "soinu-efektuak erabiltzen direneko grabazioak"), UZEI ("irakasleak dioena edo grabazio bat"), R. Etxezarreta 2 (adib.: "Neuk bakarrik izango dut hartara grabazioa"), X. Euskitze ("Nik grabazioren bat entzun izan dut"), B. Urkizu ("magnetofoi, diagramazio, inprimaketa, grabazio..."), Bapatean/93 ("grabazioetan oinarritua dago"), Elhuyar 2 (adib.: "grabazio eta bilketa indibidualeko ikus-entzunezko baliabideak"), Sirimiri 3 (adib.: "Grabazioa arretaz entzun ezazu"), BAO 1992 ("erreklamo elektriko zein mekaniko mota guztiak, grabazioak barne"), EHAA 1993 8 (adib.: "grabazio bat egingo du irakasleak"), Elgoibarren 1993 ("kontzertuaren grabazioan"), I. Iñurrieta ("grabadore gehienak grabazio arau berberarekin sinkronizatuta daudenez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grabaketa : DFrec 13, AB38 3, AB50 13 (hauetan g. estudio), HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan g.-lantegi); grabakuntza : AB38 6; grabapen : AB38 8 (entzunaldi-g. 'grabación de audiciones'); grabatze : Euskalterm 1 (zuzenean g. 'grabación en directo'); grabazio : DFrec 4, AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 14 (hauetan g.-aparatu, g.-estudio, g.-teknika) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grabaketa : HiruMila, ElhHizt, Casve EF, PMuj DVC; grabapen : PMuj DVC; grabatze : EuskHizt (*1989); grabazio : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-zio/-tze.

grabatu1, graba, grabatzen
1 du ad. Irarri. Arbola berean koroa bat grabatua zegoen. Egia horiek ene bihotzean graba itzazu.
2 du ad. Disko edo euskarri magnetiko batean hotsak eta irudiak gorde. Beste lau kantu ere badauzka, orain arte sekula grabatu ez zituenak.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper