50535 emaitza bilaketarentzat - [21951 - 22000] bistaratzen.

grabatu2
iz. Heg. Irarlana. Picassoren laurogeita bi grabatu salgai jarriko dituzte Londresen.
grabatzaile
1 iz. Grabatuak egiten dituen pertsona. Ik. irarle. Gabriel Ramos Uranga margolari eta grabatzailearen artelan bilduma oparoa.
2 iz. Hotsak eta irudiak grabatzen dituen pertsona.

Aztergaia: grabatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzaile/-gailu.

grabazio
iz. Grabatzea; bereziki, soinua edo irudia grabatuz lorturiko emaitza. Websterrek eginiko grabazio zahar bat.

Aztergaia: grabazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: grabación.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

grabe
1 adj. mus. Eskalako hots edo notez mintzatuz, baxua. Abesteko gaitasun berezia du, eta gai da soinu grabe eta ilunak lantzeko. Klarinetearen nota grabeak.
2 (Izen gisa). Pianoaren grabeak oso gutxi entzuten ziren.

Aztergaia: grabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Adierak bereizteko saio bat egin dugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

grabe 43 ager.: a) 'larria' adierako 32: B 12 (Cb CatV: "Penitenzia [...] grabea edo andia"; Astar II 11, adib.: "aginduten dabeena bada arima, gorputz, etxe, edo etxekuen onerako, izanik gauza nagusi, edo grabian, pekatu mortal egingo dau seme, edo alabiak, obedietan ezpadeutse"; "Murmurazinoia gauza nagusi edo grabian bada, pekatu mortal egingo dozu"); G 7 (CatBurg: "Elizaren aginteren bat gauza grabean ausitzen"; Gco II 4, adib.: "Pekatu mortala, pisua, grabea edo larria", "agintarien mandamentuak gai grabean edo pisuan ausitzea"; Ud: "bete gabe pekatu grabien neurriyak orain artu ditzagun bizitza berriyak"; Uzt BZO: "Bizimoduak izaten ditu / une batzuek grabiak"); IE-Zu 13 (Tt Onsa 4, adib.: "gaztigua, eta punizionia, handia izanen da, eta grabe"; CatR 2, adib.: "Nestatiak grabe drenian, gizon diskrezione deinen urdupenian"; CatAe 2, adib.: "Nezesidadeak grabe direnean"; CatSal 2, adib.: "Nezesidadeak grabe drenean, gizon diskrezio dienen juizioan"; CatUlz 3, adib.: "Gauze gaistoa grabia balin bada, mortala, eta lebia balin bada, beniala"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Cap: "Pekatu grabea"; OA: "Negozio grabe ta inportantzia andiko"; b) 'serioa' adierako 11: B 1 (SM Zirik: "Olako gizon serixuan-serixoz grabia zan bat"); G 6 (Cb EBO: "Autore grabeetan askotan irakurten det [...]"; PE: "Kaso oriek izaten dira / pisubak edo grabiak" - 'larriak'?; Ud 2, adib.: "Preziso ez naiz asi itzegiten grabe"; Arr May: "Arpegi txit grabe eta errespeto andiko gizon bat"; AzpPr: "kuadrilla trebia, premiyo grabia, izan du jabia"); IE-Zu 4 (Lç 2: "Gizon zaharrak sobre diraden, grabe, moderatu, sano fedean", "Epistolák grabe dirade eta borthitz, baina gorputzaren presentziá flaku eta hitza gaixto"; He Gudu: "Zerbitzatzen garela hitz honestez, grabez, eta agertzen dugula aire serios bat"; Tt Arima: "Bada doktor graberik eta sabantik erraiten duienik [...]").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira grabe 14: a) 'larria' adierako 9: J. Jauregi 2 (adib.: "lesioak beti grabeak eta askotan heriotza lekarketenak izango lirateke), J. Olazabal ("istripu grabeak eta heriotzak gehiagotzen ari direla"), J. Agirre ("Beste 70%k era grabeak jasatzen dituzte, berezitasun honekin: baziloskopia positiboa"), EKUrtek 1984 ("Kalera irtengo gara, gure ustez egoera grabea delako"), R. Saizarbitoria ("Ez da grabea"), X. Galarreta ("hau niri gertatu zitzaidana baino grabeagoa da!"), Egin 1977 ("ondoren sikiko eta moral grabeak"), I. Uria ("urtebetean ia ez duk literatur obrarik argitaratu euskaraz, hau oso grabea duk"); b) 'soinu baxukoa' adierako 4, denak ap. I. Urbieta, adib.: "Hiru erregistro ditu: baxua edo grabea, erdikoa eta garaia edo agudoa", "Klarinetearen nota grabeek egoki azpimarratzen dute edozein egoeraren dramatismoa"; c) 'solidoa' adierako iz. 1: UZEI ("Galileo-k (...) batetik, projektilen higidurak eta, bestetik, grabeen erorketa sakonki aztertu zituen") .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grabe : DFrec 18 ('larria' adierakoak), AB38 4, AB50 10, LurE (ik. larri, baxu), Euskalterm 15 ('baxua' 2, 'larria' 13) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "grabe h. larri".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grabe : EuskHizt (1571; G. g. er.; larria // serioa, goibela), HiruMila (1. izond. grave - sonido; 2 ik. larri), EskolaHE (ik. larri, baxu) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

grabe 20: Gorka Bereziartua 3 (adib.: “nota grabeak”, “soinu grabeagoa”), Uxue Alberdi (“Amaren sabelean dena grabe eta goxo entzutetik, paffff!! soinu-unibertso oso bat irekitzen da”), Sustrai Colina 2 (adib.: “etnozidioaren ulerkaririk grabeena da”), Joxemari Ostolaza (“operazio erridikulo hori ez gelditzea grabea dugu”), Joseba Martin (“tonu grabean”), Izibene Oñaderra 3 (adib.: “bere tonu grabeaz”, “hasperen grabea”), Iñigo Astiz (“Grabeagoak dira batzuk”), Arkaitz Mendoza (“Goialdeko notak, grabeak”), Kevin Heredia (“doinu grabean hasi zitzaidan berbetan”), Jabier Agirre (“kirugia beti kasu grabeenetarako utziz”), Nora Arbelbide (“batzuk arinak, besteak grabeak”), Berria (“tonugrabeak”), Natxi Aranburu (“batzuk gordinagoak eta grabeagoak oraindik”), Jenofa Berhokoirigoin (“gai hori oso grabeaeta seriosa izanki”), Arkaitz Rodriguez (“Perkusio eta hari taldeko alde grabea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: grabe 58: Berria 35, Iñaki Iñurrieta 4, Eider Rodriguez, Bernardo Atxaga 2, Anjel Lertxundi 3, Karlos Linazasoro 2, Pello Salaburu, Ana Urkiza, Mikel Hernandez Abaitua, J.M. Olaizola, Pako Aristi, Unai Iturriaga, Edorta Jimenez, Daniel Landart, Jose Angel Irigaray, Joxe Azurmendi, Filipe Bidart.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: Ik. larri, baxu

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "grabe h. larri".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua musikaren arloan.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik, maila ohikoetan bederen; cf. (oker, hutsegite) larri; (soinu) baxu, etab.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mus.

grabitate
iz. fis. Masa edo energia duten gauza guztien artean, bereziki planeten eta astroen artean, gertatzen den erakartze-indarra. Grabitatearen legeen aurkako erronka. Grabitaterik gabeko ingurunea.

Aztergaia: grabitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

grabitate IE 3, 'duintasuna' adierako 2, Lç ("Doktrinan erakusten dualarik integritate, grabitate [...]", "Gizonetarik eztugu gloriarik bilhatu ukhan, ezeta zuetarik, ez berzetarik, grabitate eduki ahal gendukeelarik, Kristen apostolu bezala"), 'larritasuna' adierako 1, Tt Onsa ("Ene inikitatiaren nonbre handiak eta grabitatiak nahasi nute eta lotsatu") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, grabedade HM 2: Cap ("Pekatu mortal txeeneen grabedadea eta pisua"), OA ("Bere pekatuen grabedadea edo anditasuna").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira grabedade 'larritasuna' adierako 2: HezkBerEgitamua ("afekzioen grabedadea eta ardura desberdinaren beharragatik"), X. Mendiguren B ("Frantsesen %10arentzat bakarrik du grabedadea leialtasunik ezak"); grabitapen unibertsal 1: Zibilizazioa ("grabitapen unibertsala ta bere legeak aurkitu zituen"); grabitasun-zentru 1: M. Gomendio ("grabitasun-zentrua aldatuta"); grabitate 31 (horietan g.-zentru 10, g.-indar 5, g.-eremu 2, g.-lege, g.-kolapso): J.R. Etxebarria ("hiru interakzio nagusiak - grabitatearena, elektromagnetikoa eta nuklearra"), Elhuyar 5 (adib.: "Grabitatea beti beherantz doala kontuan izanik", "gorputzak duen azelerazioa grabitatearena da"), NZ ("grabitatearen eraginez sorturiko taxia da"), M. Ensunza 4 (adib.: "grabitateak eginiko indarra"), J. Arregi 8 (adib.: "Zenbat eta masa handiagoa izan grabitatearen indarra ere handiagoa da", "M-k espazioan sortzen duen grabitate-eremua"), Fisika/3 ("Grabitatearena baino azelerazio txikiagopean egin behar dira neurketak"), Erreologia ("isipuaren indarrik gabe, grabitatearen eragina ez da nahikoa pintura behera erortzeko"), Zipriztin/7 ("grabitatearen indarra gizonaren buru-argitasunak menderatu zuen"), J.M. Irigoien ("globo gidagarriak grabitatearen legeak hautsi zituenean"), OinEntz/1 ("grabitate indarra gutxiagotu egiten bait da"), A. Sarriegi 5 (adib.: "grabitate-zentruaren koordinatuak"), F. Mendizabal ("Gorputzaren grabitate-zentrua eskuiko hankaren gainean aurkitzen da"), K. Fernandez ("azken honen grabitate-zentrua x izanik"); grabitatorio 8: Fisika 1990 2 (adib.: "energia potentzial grabitatorioa"), Fisika ("indar grabitatorioa"), Saioka/8 ("karga elektrikoen artekoena ala grabitatorioena"), M. Ensunza 2 (adib.: "eremu grabitarorioaren intentsitateak"), Elhuyar ("erakarpen grabitatorioaren poderioz, txikiagotuz joango da"), Fisika orokorra ("indar zentrifugoak eta grabitatorioak balio berekoak izan behar dute"); grabitatu 3, denak ap. GAO 1990: "Ez da beren eraikuntza baimentzen lurzoru publikoaren gainean grabitatuz", "3 metrotako altuera librea errespetatzen duten berinpeek grabitatu ahal izango dute", "ekipamenduetarako erreserba lurzoruen gainean grabitatzen duten kasuan"; grabitazio (eta g. unibertsal, g.-erakarpen, g.-eremu) 12: I. Iñurrieta ("Lurraren grabitazioan oinarriturik"), Fisika 3 (adib.: "grabitazioari eta elektrizitateari dagozkien oinarrizko legeak"), Fisikaren historia ("Grabitazioaren legea"), Elhuyar 5 (adib.: "grabitazio unibertsalaren indarra"), A. Martinez ("periskopioaren ondoan grabitaziorik gabe flotatzen ari zela"), X. Goia ("grabitazio unibertsalaren legea"); grabitazional 1: A. Trancho ("lege hau interakzio grabitazionalaren gaian aurkitu genuenaren antzekoa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grabedade : DFrec 2, AB38 1 ('gravedad' eta grabedade indar 2 'fuerza gravitatoria'); grabitate : AB38 15 (eta grabitate(aren)-azelerazio 6; grabitatearen ekintza 1; grabitate-eremu 1; grabitate-konstante 1; grabitatearen lege 1; ), HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (eta grabitate-lerro, grabitate-uhin, grabitate-zuzenketa); grabitate(-)indar : AB38 4, Euskalterm 3; grabitate(-)zentru (eta g.-zentro): AB38 8, Euskalterm 9; grabitatorio : AB38 11, HiztEn, Euskalterm 3; grabitazio : AB38 11 (eta grabitazio-energia 4), HiztEn, LurE, Euskalterm 4; grabitazio-eremu : AB38 5, Euskalterm 1; grabitazio(aren) lege : AB38 2, Euskalterm 1; grabitazio unibertsal : AB38 10, Euskalterm 1; grabitazional : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grabitate : HiruMila, ElhHizt (Fis. gravedad; AS: g.-zentro), EskolaHE, Lur EF/FE (pesanteur), Casve EF (gravité - phys.); grabitatorio : HiruMila, ElhHizt; grabitatu : HiruMila, ElhHizt; grabitazio : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal gravedad / pesanteur formen ordainak: HiruMila: 1 f. grabitate, erakarpen-indar; 2 f. astuntasun, larritasun, handitasun; 3 f. garrantzi, ardura, axola; 4 f. gaiztasun, zailtasun, korapilo, neke; 5 adv. benetan, benaz, egiaz, zinez // ElhHizt: 1 garrantzi, larritasun; 2 larritasun - gaixoari buruz; 3 seriotasun, duintasun, handitasun; 4 grabitate // Lur EG/CE: larritasun // Lur EF/FE: 1 grabitate; 2 astuntasun, pisutasun // XarHizt: pisutasun, astuntasun, hazta // Casve FE: (objet) pezü, sorta, pezütarzün; (indisposition du corps) bihozterra; (force d'attraction) erakarrindar; (obstacle) baragailü, trabela; asmülüz // HaizeG FB: (objet) hazta; (lourdeur) toiltasun, tontotasun; (force d'attraction) erakar-indar // T-L LBF: hazta, pisu, pisudura // PMuj DCV: 1 erakar-indar, astun-indar; 2 astuntasun, pisu; 3 funts, benetasun, zentzutasun; 4 geiegikeria, larkeria; 5 apaltasun, loditasun; 6 astuntasun, larritasun; 7 il-bizi, ezarritasun; 8 garrantzi, ardura, ajola, funts, goa aundi, ondore aundi; 9 zailtasun, korapillo, neke, gaiztasun // Azkue Aurkibidea: begirune.

Erdaretako formak

fr (DLLF): gravité (de una enfermedad); gravité; la gravedad de una falta: la gravité d'une faute; gravité (de una persona); pesanteur; leyes de la gravedad: lois de la pesanteur; centro de gravedad: centre de gravité; enfermo de gravedad: gravement malade; herido de gravedad: gravement blessé, grièvement blessé; un enfermo, un herido de gravedad: un malade, un blessé grave; it (S. Carbonell): gravità (in tutte le accezioni); g. absoluta, específica: g. assoluta, specifica; comportarse, hablar con g.: comportarsi, parlare con g.; la g. del negocio, de la enfermedad, del mal: la g. dell'affare, della malattia, del male; ca (DCC): gravetat; en (Collins): 1 gravity; g. nula: zero gravity; 2 gravity, seriousness; (grandeza) importance; (severidad) severity, grievousness; 3 (dignidad) seriousness, dignity; 4 gravity; estar de g.: to be seriously ill, be dangerously ill; estar herido de g.: to be severely injured (wounded); tiene heridas de g.: he has serious injuries; parece que la lesión es sin g.: it seems that the injury is not serious; 5 (Mús) depth; de (Langenscheidts): 1 Schwere, Ernst; Wichtigkeit, Bedeutung; Würde; hablar con afectada g.: mit gespieltem Ernst sprechen; enfermo de g.: schwerkrank; 2 g. terrestre: Schwerkraft der Erde; centro de g.: Schwerpunkt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

grabitate indar, grabitate-indar
iz. fis. Grabitatea. Egoera horietan, odolari kosta egiten zaio grabitate-indarrari aurre egitea eta zangoetatik bihotzera igotzea. Arrain horiek grabitate indarraren laguntzaz hondoratzen dira, ia energiarik xahutu gabe.

Aztergaia: grabitate-indar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh92 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu grabitate(-)indar formarik.

grabitate(-)indar 66: Argia, Berria 6, EiTB 7, Elhuyar 35, Elkar 5, Consumer 4, Jakin, Laneki 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grabitate(-)indar 19: Berria 13, Joan Mari Irigoien 3, Iñaki Mendiguren, Juan Martin Elexpuru, Bernardo Atxaga.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

tropismo iz. Biol. Organismo batek, bereziki landare batek, estimulu bati erantzunez egiten duen alde bateranzko edo besteranzko mugimendua. Tropismoa eragiten duten estimuluak askotarikoak izan daitezke: argia, grabitatearen indarra, gai kimikoak...

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta erabilia. Jasotzekoa izan liteke. Bide batez, grabitate sarreraren definizioa aldatzea komeni da (Orain: ‘Lurrak, edo edozein astrok, gorputzetan eragiten duen erakar-indarra’. Astroen aipamena kentzea proposatu da eta erakar-indar elkarketa erakartze-indar elkarketa egokiagoarekin ordeztea. Beraz: ‘Lurrak gorputzetan eragiten duen erakartze-indarra’).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa grabitate sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu, hizkuntza teknikoan batez ere. Idazkera: grabitate-indar - grabitate(-)indar.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Kendu lerroa.

grabitate zentro, grabitate-zentro
iz. fis. Gorputz batean eragiten duten grabitate-indar partzial guztien erresultantearen aplikazio-puntua. Zama gorputzaren grabitate-zentrotik zenbat eta aldenduago egon, orduan eta ahalegin handiagoa egin beharko dugu. Haurdunaldia aurrera joan ahala, emakumeen grabitate zentroak aurrera egiten du.

Aztergaia: grabitate-zentro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2021-01-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu grabitate(-)zentro formarik.

grabitate(-)zentro 59: Argia 4, Berria 9, EiTB 5, Elhuyar 7, Elkar 7, Consumer 10, Euskaltzaindia, Jakin 4, Laneki 10, UEU, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grabitate(-)zentro 20: Berria 7, Irene Aldasoro 3, Koro Navarro 2, Juan Garzia 2, Iñaki Iñurrieta, Joseba Sarrionandia 2, Iñaki Mendiguren, Joan Mari irigoien, Josu Zabaleta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS: grabitate-zentro / EskolaHE: adib.: grabitate zentro.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta erabilia. Jasotzekoa izan liteke, Fis. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa grabitate sarreran.

Jakite-arloak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "grabitate-zentro grafia hobesten dut" (2006-05-16)

grabitatorio
adj. fis. Grabitatearena, grabitateari dagokiona. Lurraren eremu grabitatorioan.

Aztergaia: grabitatorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-orio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

grabitazio
iz. fis. Masa duten gorputzen artean gertatzen diren indarren ondoriozko erakartze fenomenoa. Newton-en grabitazio unibertsalaren printzipioa.

Aztergaia: grabitazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gradazio
iz. Mailaketa, mailakatzea. Koloreen gradazioak, espazioaren handitasunak, erritmoak berak harritu egiten gaitu eta, nolabait esateko, lasaitu ere bai.

Aztergaia: gradazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gradazio : "Climax, [...] gradazioa, erretorikako igatea" Urt V 219.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gradazio (eta tonu-gradazio) 4: UZEI ("Faunan gradazio bat aurkitzen da"), J. Ortiz de Urbina ("Gradazio handia dago bi polo hauen artean"), Bitez ("Mailakatu egiten dira tonu-gradazio berdintsuren bitartez"), K. Biguri ("Zeruak eztainu kolorearen gradazio guztia erakusten zuen nahasian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gradazio : AB50 1, Euskalterm 1 (mailaketa sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

gradación / gradation formen ordainak: eskala : HiruMila (nivel); maila : HiztHand (grado), HiruMila (Gram.); mailaketa : HiztHand, ElhHizt, HiruMila (orden gradual), Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt; mailkadura : HaizeG FB, T-L LFB; ozkaka , ozkatze , ozküka : Casve FE // PMuj DCV gainera: 1 orden gradual mailka, sailka; 2 Mús. eres-mailka; 3 Retor. itz-mailka.

Erdaretako formak

fr (DLLF): gradation; en (Collins): a) progresión gradation; (serie) graded series; b) (Retórica) climax; (Ling) comparison; it (S. Carbonell): gradazione; Mus. e Rett. gradazione; de (Langenscheidts): 1 Stufenreihe (fig.) Abstufung; Reihenfolge; 2 Gram. Musik Steigerung; 3 Rhet., Phot. Gradation; 4 Technik, Handwerk Staffelung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

nazioartekoa da (arlo batzuetan behintzat); baina mailaketa aski dela uste du lantaldeak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Nazioarteko hitza da. Formaz, berorren antz-antzekoa den graduazio onartzeko ez dugu inolako arazorik izan; zer dela eta, beste hau, halaber gradu hitz onarturik eratorria, arbuiatu behar dugu hain kontzeptu berezia (eta balioanitza) adierazteko? Kasu batzuetan, egia da, berorren sinonimo egokia mailaketa izan daiteke, baina beste kasu batzuetan ezinbestekoa dukegu gradazioa.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu, hizkuntza teknikoan batez ere.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko.

gradiente
iz. fis. Magnitude fisiko batek norabide jakin bateko bi punturen artean duen aldaketaren zenbatekoa. Tenperatura gradientea. Zenbat eta presio gradientea pikoagoa izan, orduan eta haize latzagoa.

Aztergaia: gradiente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-11-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fis.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma
gradu
1 iz. Sistema hirurogeitarrean angelu zuzenaren 90ena. Ehun eta laurogei graduko angelua.
2 iz. Neurri eskala bat banatzen den zatietako bakoitza. 25 graduko tenperatura. 90 graduko alkohola. Bi gradu inguruko lurrikara Mercalli eskalan.
3 iz. Maila. Nor bere graduaren arabera jarririk. Izanen ditu bertute guztiak gradurik gorenean.
4 iz. Hezkuntza sailkatzen den maila jakin batzuk bukatzean lortzen den titulua. Doktore gradua. Unibertsitateko gradu aretoa. Gradu titulua lortzeko proiektua.

Aztergaia: gradu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gradu, minutu, segundo

Jatorrizko forma

maila, gradu

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gradu ehundar, gradu hirurogeitar, gradu zentigradu; Celsius gradu, Fahrenheit gradu, Réamur gradu.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Euskaltzaindiak maileguetarako emandako erregelen arabera, gradu, minutu, segundu, aseguru eta botu dirateke bultzatzekoak" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: gradu eta AS gisa: Celsius gradu [izen propiotikoetan onartua], Fahrenheit gradu [izen propiotikoetan onartua], gradu ehundar Mat., gradu hirurogeitar Mat., gradu zentigradu, Réaumur gradu [izen propiotikoetan onartua].

gradu ehundar
iz. mat. Angeluak neurtzeko unitatea, angelu zuzenaren ehunenaren baliokidea dena. Angelu zuzena 90 gradu hirurogeitar edo 100 gradu ehundar dituen angelua da.

Aztergaia: gradu ehundar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Harluxet, s.u. gradu: "5. Mat. Geometrian, angeluen neurketa-unitatea. Bi mota bereizten dira: gradu hirurogeitarra... (º); eta gradu ehundarra... (gr)".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gradu ehundar: HiztEn (adib. gisa); ez dugu aurkitu ap. LurE.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat. marka duela eskainiko da.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gradu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: gradu ehundar Mat. [AS s.u. gradu]

gradu hirurogeitar
iz. mat. Angeluak neurtzeko unitatea, angelu zuzenaren laurogeita hamarrenaren baliokidea dena. Angelu zuzena 90 gradu hirurogeitar edo 100 gradu ehundar dituen angelua da.

Aztergaia: gradu hirurogeitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Harluxet (cf. supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gradu hirurogeitar: HiztEn (adib. gisa); ez dugu aurkitu ap. LurE.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat. marka duela.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gradu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: gradu hirurogeitar Mat. [AS s.u. gradu]

gradu zentigradu
iz. Celsius gradua. Aurten uraren tenperatura 30 gradu zentigradukoa izan da Peruko eta Ekuadorko kostaldean.

Aztergaia: gradu zentigradu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gradu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: gradu zentigradu [AS s.u. gradu]

gradual
adj. Mailaz mailakoa. Prozesu bat denez gero, dinamikoa eta graduala behar du, helburuetara urratsez urrats hurbiltzen dena.

Aztergaia: gradual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2004-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gradatu [iz./izond.] 3, denak ap. JEtchep (adib.: "Bat soldadoa zen, gradatua", "Gizona gradatua zen. Bainan mutil gazteak etzituen oraino graduak ezagutzen"); graduatu [ad.] 1, Izt C ("Zistertarren ordenakoa, graduatua Salamankan, katedratiko Teolojiakoa"); gradudun 2, AB AmaE ("Gradudunak ez eben asko irabazi? / Bat gure kapitana Jeneral egiñik / Parisen ez da bizi gaur diruz josirik?"), Berron Kijote ("Zer derizkio berorrek, Pero Perez gradudun orrek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gradual izond. 3: X. Kintana ("Historiá [...] halako ideia batzuen betetze gradual bat bezala hartzen zen"), I. Aldabe ("jaitsiera progresiboa eta graduala da"), EuskararenProgr 1982 ("gaztelaniatik euskarara pasatzeko bide erraz eta gradualak"); gradual iz. 1, P. Zabala ("Lehenago graduala edo traktoa zen kanta [...] erantzun-salmotan berreskuratu dugu"); graduatu [ad.] 4: B. Urkizu ("Graduatu eta handik bi urtera"), Biztanleria 1987 ("ondasun eta zerbitzuen produkzioko ihardueretan duen okupazioa graduatuz"), TeknMet/1 ("hatz zatikitan ere graduatuta egoten dira"), Natura/OHO ("Termometro bakuna egitea eta graduatzea"); graduatu [iz./izond.] 12: Jaunaren Deia 1969 ("Bizi-bide liberalekoen [sic] eta graduatuetan zalantzarako joera hori nabaitzen da"), Elhuyar 3 (adib.: "zirkuluerdi graduatua"; "erregela graduatu"), TeknolMekan ("erregela graduatua"), I. Iñurrieta 3 (adib.: "arku graduatuan zero [0] seinalatzen du"), EHAA 1986 ("Eskola unitarioak, Eskola graduatuak, O.H.O.-ko Ikastetxeak eta eskolaurreko Ikastegiak"), Irakaskuntza 1986-87 2 (adib.: "Eskola-Graduatuaren titulua"), Eskola-porrota ("Eskola-Graduatu titulua erdiesteko azterketak"); graduatuondoko 3: EHAA 1985 eta 1993 (adib.: "graduatuondokoentzako edo lanbide-heziketarako ikastaroak antola ditzakete"), Emakunde 1993 ("Graduatuondoko ikastaroan"); graduazio (eta g. aurreko, ondoko, osteko) 9: Natura/OHO ("Graduazioa 100 C-tara ahalik eta zuzenena izan dadin"), P. Arregi ("graduazio bat ezartzen dute"), OinEntz/5 3 (adib.: "Jostari orok bere graduazioa deraman kartoitxoa du"), J.L. Agote ("hainbat graduaziotako klerigoei izendatzen zaie"), X. Mendiguren B. ("graduazio aurreko eta osteko ikastaldi eta mintegiak zuzentzen dituzte"), UZEI ("graduazio bat ikus daiteke zerako eskubideen artean"), U. Larramendi ("graduazio ondoko ikastaro bat"); gradudun 2: J.M. Irazola ("Seinalatzaile gradudunek"), Osabide Hezkuntza 1989 ("L.H. eta E.P.A. #mdash# gradudun"); graduzko 1: J.M. Iturralde ("graduzko banaketa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

graduagailu : Euskalterm 1; graduagarri : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; gradual : HiztEn, Euskalterm 5; gradualismo : HiztEn; gradualista : AB50 1, Euskalterm 2; gradualtasun : Euskalterm 1; graduapen : DFrec 1; graduatzaile : AB38 4, HiztEn; graduatu [iz.]: AB38 1, Euskalterm 7; graduatu [izond.]: DFrec 4, AB38 21, Euskalterm 12; graduatu [ad.]: DFrec 1, AB38 19, HiztEn, Euskalterm 1; graduatu-aurreko : Euskalterm 1; graduatu-ondoko : AB50 1, Euskalterm 6; graduazio : DFrec 2, AB38 5, HiztEn, Euskalterm 9; gradudun : AB50 2; graduondoko : Euskalterm 1; graduzko : Euskalterm 2 ('gradual') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: graduatu: graduar/graduado; graduatu-aurreko: pregraduado; graduatu-ondoko: postgraduado; graduatzaile: graduador; gradukako banaketa: distribución por grados; graduko azterketa: examen de grado.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

graduagarri : ElhHizt; gradual : HiruMila, ElhHizt; gradualki : HiruMila; graduatu [iz.]: HiruMila; graduatu [izond.]: HiruMila; graduatu [ad.]: HiruMila, ElhHizt; graduatu-aurreko : HiruMila; graduatu-ondoko : HiruMila; graduatzaile : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC; graduazio : HiruMila, ElhHizt; gradudun : EuskHizt (iz. eta izond.; 1715), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal gradual / graduel formen ordainak: HiztHand: mailaz mailako, apurkako // ElhHizt: 1 pixkanakako, gutxikako, apurkako, mailaz mailako; 2 (Rel.) gradual // HiruMila: 1 graduzko, mailazko, mailaz mailako, gradual; 2 Rel. gradual // HaizeG FB: mailkako, gradual // PMuj DCV: 1 mailazko, mailkako; 2 gradual, epistola-ondoko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

lantaldeak zalantza egiten du izenondo erreferentzialaren premiaz (Liturgiako kantuari dagokiona ez da testuetan jaso).

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  Ereduzko prosa gaur corpusean badira 3 agerraldi. Beste 4 agerraldi, XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan. Euskaltermen 3 fitxa daude, bi erlijio arlokoak, eta bestea industriakoa (hutsegite gradual). Zientzia eta Teknologiaren corpusak beste 8 agerraldi bildu ditu. Nik sartu egingo nuke.

 - [E210]: Baztertzekoa, hiztegiak ez du horren premiarik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Onartu egin da forma, eta "izond." kategoria-marka duela aipatuko.

gradualki
adb. Mailaz maila. Gradualki aldatuz doazen elementuak.

Aztergaia: gradualki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-09-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gradualki 4: UZEI ("gradualki kontzeptuak finkatuz joan ziren"), EuskararenProgr 1982 ("pasabideak errazago izango dira gradualki eta planifikazio baten arabera egiten badira"), Egin 1977 ("aldatuko al da gizartea, gradualki?"), M. Amas ("lehenengo sentipena gradualki makaldu eta bigarrena azkartzen zaidan neurri beretsuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gradualki : DFrec 2 (Egin, ZArg), AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gradualki : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

cf. gradual.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Baztertzekoa, hiztegiak ez du horren premiarik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Onartu egin da forma, eta "adlag." kategoria-marka duela aipatuko.

graduatu1, gradua/graduatu, graduatzen
1 du ad. Zerbaiten gainean, hura banatzen duten graduak markatu; zerbait graduetan banatu. Zentimetrotan graduatutako erregela. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zilindro graduatu bat. Eskala graduatu baten gainean orratzak egiten duen ibilbidea.
2 du ad. Zerbaiti, eskala baten arabera, gradu egokia edo dagokion gradua eman; zerbait gradu eskala baten arabera neurtu. Termostatoa 800 °C-ra graduaturik. Betaurrekoak graduatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Betaurreko beltz graduatuak.
3 da ad. Ikasketa-titulu jakin bat, eta bereziki doktorearena, lortu. Harvard Unibertsitatean graduatu zen 1916an.

Aztergaia: graduatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: graduar / graduado.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du, formaz bederen, eta onartzekoa da lantaldearen ustez, beharrezkoa delakoan. Eremua(k) mugatzea, berriz, zail egiten zaio ('halako titulu bat duena', adib., graduatu / gradudun bikotearekin konpon liteke, arautua dagoen lizentziatu / lizentziadun bikotearen bidetik #mdash# diplomadun, ordea, bera bakarrik proposatu da; aditza, dirudienez, fisikan izan liteke beharrezkoen, eta cf. graduatzaile eratorria).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gradua(tu), graduatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

graduatu2
iz. Gradu titulu bat lortu duen pertsona. Ik. gradudun. Unibertsitatetik atera diren graduatuak.

Aztergaia: graduatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: graduar / graduado.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du, formaz bederen, eta onartzekoa da lantaldearen ustez, beharrezkoa delakoan. Eremua(k) mugatzea, berriz, zail egiten zaio ('halako titulu bat duena', adib., graduatu / gradudun bikotearekin konpon liteke, arautua dagoen lizentziatu / lizentziadun bikotearen bidetik #mdash# diplomadun, ordea, bera bakarrik proposatu da; aditza, dirudienez, fisikan izan liteke beharrezkoen, eta cf. graduatzaile eratorria).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gradua(tu), graduatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

graduatzaile
iz. hizkl. Adjektibo edo adberbio baten maila adierazteko erabiltzen den hitza edo atzizkia. Izenondo erreferentzialen ezaugarri garrantzitsu bat honako hau da: nekez hartzen dituzte graduatzaileak.

Aztergaia: graduatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: graduador.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

graduazio
1 iz. Ikasketetan, graduatzea, gradua hartzea. Neska-mutilak urduri daude graduazio festaren aurreko egunetan.
2 iz. Militarren artean, gradua, maila. Soldadu gutxi batzuk baino ez nituen ikusi, graduazio ertainekoak.
3 iz. Betaurrekoetan eta kidekoetan, zuzentze gradua. Aurrez muntaturiko betaurrekoak, teknikoki, ez dira graduazio estandarreko lupa handitzaileak besterik.
4 iz. Edari alkoholdunetan, alkohol ehunekoa. Oso arrunta da orain ardoek graduazio altua izatea.

Aztergaia: graduazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

minimoa betetzen du.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gradudun
adj. Ikasketetan, gradua lortu duena. Gradudun titulurik gabeko gaztea.

Aztergaia: gradudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-tu.

graduondoko
iz. Unibertsitate graduaren ondorengo espezializazio ikastaroa. Ik. master. Oraindik ez dituzte graduondokoetan matrikulatu diren ikasleen datuak eman. Masterrei eta graduondokoei pisu handiagoa emateak ekar dezake graduek balioa galtzea eta hezkuntza elitistagoa bultzatzea?

Aztergaia: graduondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh241 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): graduondo lematizatuak dira graduondo eta graduondoko. graduondo 22: Berria 15 (adib.: “Planak dio graduondoetan hizkuntzen presentziak parekidea izan behar duela, eta proiektua euskaraz egiteko aukera egon behar duela beti”), EiTB 5 (adib.: “Trenton ikasi zuen graduondoa”), Jakin (“Graduondoa egiteko [masterra egiteko] urte 1 edo 2, aurreko hautuaren arabera”), Argia (“Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean jorratu dute euskal kulturgintzaren transmisioaren gaia, horretarako propio eratutako graduondoan”); graduondoko : Consumer 2 (adib.: “lan bila hasi edo ikasten jarraitu eta graduondoko bat egin”); Berria 25 (“’Euskal Kulturgintzaren transmisioa’ graduondokoa egingo dute urtarriletik aurrera”), EiTB 19 (adib.: “Garabide Elkartetik bultzatzen dituzten proiektuez eta HUHEZIN datorren ikasturtean emango duten graduondoaz hitzegiten digu”), Jakin 46 (adib.: “Graduondokoa egin beharko da”), Argia 17 (adib.: “Graduondokoaren helburua ondoko lau ezaugarritan laburbildu daiteke”).// graduondoko 268: Aizu 4, Argia 38, Berria 79, Deia 11, DiarioVasco 2, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 26, Elhuyar 3, Consumer 17, Espainiako Gobernua 3, Euskaltzaindia, Goiena 8, Gomylex, HABE 7, Jakin 51, Laneki 5, UEU 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: graduondoko 52: Berria 51 (adib.: “EAEko Unibertsitate Legea garatuko delako eta gradu eta graduondoko ikasketetarako dekretuak argitaratuko direlako”), Oskar Arana (“Graduondoko ikasle eta literaturako akademiko ohiak eztarria leundu zuen, eta nirekin ados ez izatea damu zuela esan zuen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: graduondo (postgradu*). Graduondoko ikasketak.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es postgrado / fr -: Elhuyar: graduondo / Nolaerran: - / Zehazki: graduatu ondoko ikasketa / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

oraingoz ez sartzea erabaki da, gaztelaniazko erreferentziaren arabera moldatu delako.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen-kategoriarekin lexikalizatua, sarrera gisa jasotzekoa.

grafema
iz. hizkl. Hizkuntza-sistema grafiko bateko banako txikiena, zatiezina. Orain arte ez da sekula soinu horiendako grafema berezirik asmatu.

Aztergaia: grafema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

grafeno
iz. kim. Karbono atomoz osaturiko nanomateriala, atomoak hexagono itxurako gelaxkak eratuz dituena, gogorra, malgua eta eroale ona dena. Adituen ustez, grafenoz egindako transistoreak egungoak (siliziozkoak) baino askoz bizkorragoak izango dira.

Aztergaia: grafeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): grafeno 154: Elhuyar 142 (adib.: “Grafenoa atomo baten lodiera duen xafla bat da”), Berria 3 (adib.: “Grafenoarekin diseinatutako telebistak, ordenagailuak eta beste tresna batzuen prototipoak ikusiko ditugu aurten, agian”), EiTB 5 (adib.: “Andre Geim eta Konstantin Novoselov ikertzaile errusiarrek irabazi dute 2010eko Fisikaren Nobel saria, grafeno bi dimentsioko materialari buruz egindako aurkikuntzak direla eta, Zientzien Akademia Suediarrak iragarri duenez”), Jakin 2 (adib.: “Fisikaren alorrean Andre Geim eta Konstantin Novoselov errusiarrak saritu dituzte grafenoa aurkitzeagatik”), Argia 2 (adib.: “Grafenoa 2004an aurkitu zuten Manchesterreko Unibertsitatean (Erresuma Batua), karbono atomo geruza bakar batez osatutako materiala sortu zutenean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: grafeno 2, Berria (adib.: “Grafenoa erabilita gai sendo, malgu eta egonkorrak sortzea egongo dela gaineratu zuten atzo”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es grafeno / fr graphène: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

grafia
iz. Hots bat edo hitz bat adierazten duen ikurra edo ikur multzoa. Jatorrizko grafia gordez.

Aztergaia: grafia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
grafika
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grafika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. grafiko 5].

Aztergaia: grafika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-09-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z10: LBeh55 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

grafika iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grafika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. grafiko].

grafika 55; grafiko 2464 (horietako asko adj. dira).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grafika 7; grafiko 193 (horietako asko adj. dira).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

grafiko forma dagokio izenari ere (eta forma arautuari kategoria biak dagozkiola agertzeko eskatuko da).

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Baina bidalketa egokiagoa da grafiko sarreraren 5. adierara egitea.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. grafiko.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-iko/-ika (eta izen bihurtuen genero-marka).

grafiko
1 adj. Lerro, ikur edo irudien bidez irudikatzen dena. Irudikatze grafikoa.
2 adj. Liburuen edo bestelako agirien inprimatze lanei edo kideko lanei dagokiena. Arte grafikoen lantegi batean egin zuen lan.
3 adj. Irudiz osatua. Lekukotasun grafikoa.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, argazkiekin lan egiten duena. Kazetari grafikoak.
5 iz. Gertakari baten irudikapen grafikoa. Taula eta grafikoek argi erakusten dute nolakoa izan zen joera.

Aztergaia: grafiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak adieraziz: izond. eta iz.

grafikoki
adb. Era grafikoan, lerro eta irudien bidez. Ikur fonetikoak dira ahoskeraren transkripzioan hotsak grafikoki islatzeko erabiltzen direnak.

Aztergaia: grafikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

grafikoki forma behin ageri da, EB (MIH).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

grafikoki 21, EB: I. Zubeldia, Elhuyar, J. Etxeberria, K. Zabalbide, A. Martinez Lizarduikoa, UZEI, M. Haranburu, E.J. 8; Fisika orokorra II; Saioka 8; EHAA.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grafikoki : DFrec 2, AB38 14, AB50 1, Euskalterm 1.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-04): soildu egin da.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki maileguzko izond. berriekin

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

grafismo
1 iz. Ikur grafikoen itxura, estetikaren ikuspuntutik. Grafismoan trebatzeko eta idazkera menderatzeko, bi liburu berri ere baditugu ikasle txikientzat.
2 iz. Diseinu grafikoa. Estreinatu aurreko emanaldian, filmaren marrazkien eta grafismoaren berritasuna nabarmendu dute ikusleek.

Aztergaia: grafismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

grafiti
iz. Hormetan eginiko marrazki edo idazkuna. Nasetako hormetan zeuden grafiti zaharrei erreparatu nien. Grafiti batean irakurri nuen esaldi hori.

Aztergaia: grafiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "grafiti († graffiti), grafitigile".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ff-; numero-marka.

grafitigile
iz. Grafitiak egiten dituen marrazkilaria. Bertsolaria da grafitigilea, komikigilea, kantagilea, sermolaria, egunkarietako zutabegilea.

Aztergaia: grafitigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "grafiti († graffiti), grafitigile".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-gile osaerako librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Jaso egingo da forma, eta bere soilean aipatuko.

grafito
iz. Karbono mota kristaldua, beltza eta metal distirakoa, arkatzak-eta egiteko erabiltzen dena. Kontu handiarekin ibili behar da grafitozko moldea ez hondatzeko.

Aztergaia: grafito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

grafo
iz. mat. Norabide lerroen bidez elkarturiko puntu multzoa, prozesu edo erlazio funtzional bat irudikatzeko erabiltzen dena. Funtzio baten grafoaren adierazpena.

Aztergaia: grafo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira grafo 6: A. Sagarna ("Saihesteok ez dira bataz besteko dato psikoakustikoen grafotan azaltzen"), Txill ("Nola adieraziko dugu hori grafo baten bidez?"), LehenZikloEsper 1987 3 (adib.: "Funtzio baten grafoaren adierazpena"), UZEI (Informatika hiztegiko sarrera gisa: "graph: grafo"); grafologo 1: P. Zabaleta ("Grafologo batek..."); grafomotrizitate 2, I. Urbieta (adib.: "umearen irakurketaurre eta grafomotrizitateko gaitasuna ere gero eta garatzenago doan hein berean"); grafos 1: HezkSaila 1984 ("Errotulaziorako tresna berezien erabilgarritasuna ezagutu: luma, grafos, rotringa, punta ezberdinetako errotulagailuak...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grafo : AB38 11 (hauetan aplikazioaren g., tenperaturaren g.), HiztEn, Euskalterm 5 (hauetan g. orientatu, erabaki-g.); grafologia : HiztEn, LurE, Euskalterm 2; grafologo : HiztEn; grafometro : AB38 2, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grafo : HiruMila, ElhHizt; grafologia : EuskHizt (*1977; grafologi *1965), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF; grafologiko : EuskHizt (*1977); grafologo : EuskHizt (*1977; grafologu *1965), HiruMila, ElhHizt, Casve EF; grafometro : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mat.

grafologia
iz. Norbaiten izaera haren idazkeraren bidez ikertzeko antzea. Epaileak grafologia-azterketak egiteko agindua eman zuen.

Aztergaia: grafologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
grafologiko
iz. Grafologiarena, grafologiari dagokiona. Azterketa grafologikoa.

Aztergaia: grafologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

grafologo
iz. Grafologian aditua den pertsona. Ez naiz grafologoa, baina bistan da: hori idatzi zuena erabat aztoraturik zegoen.

Aztergaia: grafologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
gramatika
iz. Lehen, hizkuntza bat zuzen hitz egin eta idazteko arauen multzoa; gaur egun, hizkuntza jakin baten osagaien (hotsen, formen, joskeren) azterketa eta azalpena. Antzinako gramatikak zituen zortzi parteak. Euskararen gramatika. Euskal gramatika. Latin gramatikaren legeak. Gramatikazko aipamenetan. Gramatikako eskuliburua. Gramatika legeen aurka. Gramatika-lanak. Gutxik dute gogoan euskaraz idatzitako lehen gramatika-liburua dela. Gramatika-gaiak.

Aztergaia: gramatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
gramatikal
1 adj. Gramatikarena, gramatikari dagokiona. Morfema gramatikalek esanahia aldatzeko balio dute.
2 adj. Gramatikaren arauen araberakoa. Perpaus gramatikalak eta ez-gramatikalak.

Aztergaia: gramatikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gramatikalizatu, gramatikaliza, gramatikalizatzen
da/du ad. hizkl. Gramatikal bihurtu.

Aztergaia: gramatikalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EGLU III obran jasoak dira gramatikalizatu 4: "adizki sisteman denborazko nozioak gramatikalizatuak direla", "aditzondoetan, berriz, lexikalizatuak baina ez gramatikalizatuak", "denborazko nozioak nola gramatikalizatzen dituen aztertuko dugu", "Galdetu beharko dugu, hasteko, zein nozio gramatikalizatzen diren euskaraz", eta gramatikalizazio 1: "Denbora nozioen gramatikalizazioa".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gramatikalizazio : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gramatikaliza, gramatikalizatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-izatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Hizkl.

gramatikaltasun
iz. hizkl. Gramatikala izateko nolakotasuna. Perpausaren gramatikaltasuna.

Aztergaia: gramatikaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

gramatikari
iz. Gramatika-ikerketak egiten dituen pertsona. Aurreko mendeetako gramatikari ospetsuak.

Aztergaia: gramatikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari

gramineo
adj./iz. bot. Landareez mintzatuz, zurtoin mehe luzea (gehienetan barne-hutsa), hosto txandakatuak eta buruxketan biltzen diren lore bakunak dituena (adibidez, garia edo arroza); (pl.) landare horiek osatzen duten familia. Ik. lastodun. Espartzua landare gramineoa da. Artoa gramineoen familiakoa da. Gramineoen uzta txikiagoa izango da iparraldean.

Aztergaia: gramineo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 50; ETC: 145.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gramineo iz./izond. (Bot.) gramíneo, -a; Adorez: gramineo: iz. eta izond. (Bot.) gramíneo/nea, Labayru: 1 gramineo iz., adj. Bot. gramíneo -a; NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

gramo
iz. Neurri sistema hamartarreko masa-unitatea, 4 °C-tara dagoen zentimetro kubo bat ur destilaturen baliokidea (g). Hamar gramo azukre.

Aztergaia: gramo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gramo: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: gramme; Collins: gram(me).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-a/-o maileguetan

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

gramofono
iz. Diskoetan grabaturiko hotsa erreproduzitzeko tresna. Gramofono zaharreko orratzak jauzi txiki bat egin zuen.

Aztergaia: gramofono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gramola
iz. Heg. Gramofonoa.

Aztergaia: gramola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gramola 4, H. Cano (adib.: "Une hartantxe euririk ari ez bazuen ere, ilunbista hartan, gramolaren orratzak diskoa zauritzean euria egiten zueneko soinu baxu berbera sortzen zuen kantutik kantura dagoen transizio isilean", "Gramolaren ondoan berunezko hontza ttiki bat zegoen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gramola : DFrec 1 (L. Haranburu: "tabernako gramola"), LurE (ik. fonografo) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gramola : EskolaHE (ik. fonografo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. fonografo

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

marka-izena da berez (gramofono da izen arrunta); onartzekotan, azal: "iz. Heg. (gramofono mota)".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Patziku Perurenak, Harkaitz Canok eta Anjel Lertxundik erabili dute. Nahi duzuen bezala, lantaldeak proposatzen duen moduan sartu, edo kanpoan utzi.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa. Zehaztapena: Heg.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Onartu egin da forma, eta lantaldeak proposatu bezala aipatuko: «gramola iz. Heg. (gramofono mota)».

granada1
iz. Eskuz edo fusilez jaurtitzen den lehergailua. Esku granada. Su granadak. Bonbak eta granadak botatzen.
granada2
iz. Mingrana. Kakia, irasagarra, granada eta txirimoia sasoi hotzeko frutak dira.
granadar
1 adj. Granada hirikoa; Granada probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Akorduan daukat, orain hiruzpalau urte, lagun batek bere granadar ikaskide bat afaritara ekarri zuenekoa.
2 iz. Granadako herritarra. Martxoaren 9an jarriko dute salgai granadarren lan berria.
granadondo
iz. Mingranondoa. Goizean goiz, granadondoak loretan dauden ikustera joango gara.

Aztergaia: granadondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: granadondo; mingranondo: Punica granatum.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. 'mingranondoa'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

mingranondoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Cf. granada.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lantaldeak proposatua.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper