50535 emaitza bilaketarentzat - [2201 - 2250] bistaratzen.

alegia
1 lok. Zerbait azaldu ondoren, informazioa zehazteko, azaldutakoa argitzeko edo osatzeko erabiltzen den hitza, hau da-ren baliokidea. Hemengo ipuin eta bertsoek iturri bera dute; Graziano Gesaltzako aitona, alegia. Eskutitz sail bat zen, karta sail bat, alegia. Gauza bat da arrantza, astoarena, alegia, eta bestea arrantza, itsaso-erreketako arrainena. Argiaren zalea da, alegia, ez duela beste zuhaitzen itzalik nahi.
2 lok. (Azaldu nahi denari sarrera emanez). Zera adierazi dio, alegia, ez dadila hemendik aurrera bere andregaiarekin joan. Esan dit, alegia, hauek gaztetxoak direla. Esan nahi dut, alegia, aukera izan banu bide horretatik joko nuela.
3 Ipar. Balitz bezala-ren (edo aditz pertsonaren arabera, banintz bezala eta abarren) edo itxurak egiten-en baliokidea den partikula. Alegia ni ero. Batzuek, alegia otoitzean, zerbait marruskatzen badute ere. Alegia etxera doala. Lan hasia edo alegia hasia ezin utz. Gau guztia egon naiz alegia hila.
4 iz. Ipuina edo elezaharra, gehienean hitz neurtuetan moldatua, pertsona gisa jokatzen diren animaliak edo gauzak agertzen direna eta ondoriotzat irakaspen morala ematen duena. Otsoaren eta bildotsaren alegia. Oxobiren alegiak.

Aztergaia: alegia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

alegia /ipuina; partikula/

Euskaltzaindiaren Arauak

alegia 1 (partikula) 2 'ipuina'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: alegia egin .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Partikula gisa 2. mailara pasa". (1993-02)

 - [K204]: bigarren erran nahi bat badu, iparraldean bederen askoz ere ibiliagoa: alegia eta eri, eri balitz bezela" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: baina 'partikula' ez da esanahia.

 - [E116]: "Hori hala bada ["Iparraldean, ahozkoan, bizirik dagoela dio J-LDk"] alegia egin horren ondoren Ipar jarri behar da".

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S) eta BAgiria (2000-03-30): (partikula) behar du. // Erabakia (2002-07): "onartu nire proposamena".

alegia deus ez
Ipar. Ezer gertatuko ez balitz bezala. Behin, Solange eta ni bakarrik geundela goxoki itzalean, alegia deus ez, musu eman nion neska kriket eztiari.

Aztergaia: alegia deus ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALEGIA DEUS EZ. Como si nada. "Alegia deus-ez, comme si de rien n'était" Lf Gram 344. Gure zuzenak oro, alegia deus ez, / Moztu darozkigute ixilka, gezurrez. Zby RIEV 1909, 233. [Framazon madarikatu horiek] galdatu dituztela tropetako jeneral eta buruzagi handiei, zenbeit soldado, alegia deus ez, elizen inguruan larderia izpi baten atxikitzeko. HU Zez 134. Egiazko egia dena da, gezur hori derasatenek luketela nahi eskuara izilka, gordeka urkatu, alegia deus ez, gero Eskualdunak [...] lehertzeko. HU Aurp 213. Jaun bikarioa jiten zakon egun gehienez ikhustera eta, alegia deus ez, kantuen ikhastera. In Ox 194n. Itzuli zen etxerat, eta gosturik handienean erran zion emazteari, alegia deus ez: [...]. Lf Murtuts 42 (v. tbn. 21). Egia esateko, aren [Sokrateren] biziko iardunean irakasle-ikaslerik etzan izan, bestela-baitakoan, alegia deus ez, ari izan zan. Zait Plat 102. (alegia deusik ez). Eta alegia deusik ez hedaturik zangarra / Mediku yaunak hurbilldu dueneko sudurra, / Uztarko sendo batez du hedatzen atzez gora. Gy 74

alegia deus ez 10: Berria 7 (adib.: “Ipar hemisferoko gobernariak oro pozik zeuden unearen historikotasuna espantuz azpimarratzean, beraien herritarrei bezala, globoko pobreenei iruzur ederra egitea lortu zutelako, alegia deus ez”), Argia 3 (adib.: “Tortura erregularki eta bortizki praktikatu baduzu, edo Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibil bat bazara eta hogei urte pasa badituzu auto azpira begiratzen nehorekin fidatu gabe, ezin zara alegia deus ez jalgi”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alegia deus ez 30: Herria 4 (adib.: “Alegia deus ez, berrehun bat kide gurutzatzen da elkarte horretan”), Berria 3 (adib.: “Alegia deus ez, kanpotik heldu den kamaraduna nor den jakin nahi dute”), Daniel Landart 5 (adib.: “Ni zutitu nintzen eta, alegia deus ez, arditegira abiatu”), Aingeru Epaltza 7 (adib.: “Berria ohi zuen gisara eman zion, bidenabarrean, alegia deus ez”), Eneko Bidegain 2 (adib.: “Gérard-ek arrazakeriaren seinale diren alukeriak noizbehinka eta alegia deus ez botatzen ditu, parekoa ez gehiegi harritzeko moduan”), Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Elena Touyarou, Xabier Mendiguren Elizegi, Juan Luis Zabala, Juan Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa alegia eta deus sarreretan.

alegia egin
du ad.-lok. Ipar. Itxura egin. Ik. alegia 3. Alegia egin zuen hura adoratu nahi zuela.

Aztergaia: alegia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuak ez du jaso.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS.

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

Iparraldean, ahozkoan, bizirik dagoela dio J-L. Davantek.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alegia sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

itxura egin.

alegialari
iz. Alegia-idazlea. Hor daude Samaniego, Iriarte eta gaur ezezagunak egiten zaizkigun beste alegialari asko, denak La Fontainerengandik esku beteka hartu zutenak.

Aztergaia: alegialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alegilari 2 (Etxde, Onaind).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alegilari 4 (Etxde 2, Hegaz taldea 2).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

berria denez, eta alegilari forman bakarrik erabili izan den arren, arau orokorra dagokio: -a org. atxikitzea, alegia.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

alegiar
1 adj. Alegiakoa, Alegiari dagokiona.
2 iz. Alegiako herritarra.
alegiazko
1 adj. Egiazkoaren itxura duena. Hitz hori egiazkoa da, noski, ez alegiazkoa. Alegiazko kontrizioa. Ez nintzateke beldur esateko inoiz ez dela izan Brahmarik, eta alegiazko izen bat dela hori.
2 adj. Izakiez edo gauzez mintzatuz, irudimenak sortua, fantasiazkoa. Alegiazko animalia honi adarbakoitza esaten zioten testu zaharretan. Alegiazko kontakizuna. Manuel Bandeirak asmatutako alegiazko hiri hori paradisuaren metafora baita.

Aztergaia: alegiazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Informatikan 'birtual'-en sinonimoa dela esatea proposatzen dugu ('alegiazko memoria')" (2001-01-23)

alegoria
iz. Gauza bat edo ideia bat irudi bidez adieraztea; adierazpen hori gauzatzen den testu edo irudi plastikoa. Obra honek badu, halaber, bigarren xede bat ere: profeten liburuek gordetzen dituzten alegoria ilunak azaltzea.

Aztergaia: alegoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

alegoriko
adj. Alegoriarena, alegoriari dagokiona; alegoriaz edo alegoriez baliatzen dena. Zoritxarrez, istorioak duen indar alegoriko handia galduz joanen da. Modu sinplean eta alegorikoan azaldu ditu naturaren sekretuak. Poema alegorikoa. Rubensek gai historikoak, mitologikoak, alegorikoak eta erretratuak pintatu zituen.

Aztergaia: alegoriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 76; ETC: 200

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alegoriko izond. alegórico, -a / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Librea da.

Informazio lexikografikoa
Erdaretako formak

es alegórico / fr allégorique: Elhuyar: alegoria-, alegoriko / Adorez: alegoriko / Labayru: alegoriko, alegoria-, alegori / NolaErran:.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Alegoria jasota dagoenez gero, horren ildotik ere alegoriko zerrendaratzea egoki izan daiteke'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

alegrantzia
iz. beh. Alaitasuna, poza; alaitasunezko egoera. Bertso berriak, Arantzazuko alegrantzian jarriak.

Aztergaia: alegrantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Beh.

alegratu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, alegratu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alegeratu].

Aztergaia: alegratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-06-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alegra, alegratzen.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Beh. Ik. alaitu, alegeratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '[Heg. Beh.] barik [e. alaitu, alegeratu] jarriko nuke'.

 - [E116]: 'egia da askoz ere gehiago ageri dela alegeratu, baina alegratu-ren aldekoak ere ez dira gutxi: Lizarraga, Juan Jose eta Juan Antonio Mogel, Gerriko, Madariaga, Bilintx...Nik, agian, bere horretan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'alegratu* alegeratu (kendu azken honi Ipar marka)'.

alegria
iz. zah. Alaitasuna.

Aztergaia: alegria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Zah. Ik. alaitasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'kendu eginen nuke besterik gabe'.

 - [E116]: 'nik uste dut ezin dela kendu inola ere gure historia ukatu gabe. Adibide asko eta asko dago, eta honek baino lekukotasun urriago duten hamaika hitz zerrendatu dugu dagoeneko. Ematen den informazioa, zaharra dela esanez eta beste hitz bat hobetsiz, uste dut oso egokia dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'nire proposamena onartu'.

alehun
zenbtz. Makina bat, hamaika. (Dagokion sintagma beti mugagabean doa eta aditzarekiko komunztadura batez ere pluralean egiten da). Ikusi gabeko alehun gauza sinesten nituen.

Aztergaia: alehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

gutxi erabili izan da ("g.er." marka dagokio); forma horretan ageri da, baina galdetzekoa da alehun -h-duna ote dagokion, kontu eginik, "ehunka eta ale(h)unka" bezalako testuinguruetakoa izan litekeela ezagunena.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

h.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Bai sarrera honetan, bai hurrengoan g.e.jarriko nuke. Baina egia da erabilia izan dela. Epaltzak erabiltzen du, esaterako (aleungarren zigarroa piztu zuen), eta aleungarren dio, eta ez alehungarren. Beraz,nik hirurak emango nituzke (aleun, aleungarren, aleunka), baina g.e. markarekin'.

 - [I102]: 'zalantzarik bat ere gabe alehun proposatuko nuke, ehun-eko familia berekoa baita'.

 - [E116]: 'zalantzarik gabe ez baita deusik mundu honetan, nik aleun jarriko nuke, horrela erabili dutelako erabili izan dutenek, nahiz batuaz idatzi: hitz hau "urrunago" sentitzen da (nik behintza hala sentitzen dut) "ehun"etik, "ertzaina" "herri zaina"-tik baino. Horregatik, bere horretan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'alehun / alehungarren alehungarren aldiz esan zion / alehunka'.

alehungarren
alehun hitzari dagokion ordinala. Alehungarren aldiz esan zion.
alehunka
adb. Ehunka, kopuru handietan. Hor doaz alehun eguzki, alehun ilargi, alehun izar, guk inola ezin asma ditzakegun alehunka izaki.

Aztergaia: alehunka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

alejale
adj./iz. Bihijalea. Belarjale, alejale, haragijale... ez da bereizketarik; denok gara, orain, orojale.

Aztergaia: alejale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

corpusetan ez da jaso; bihi jale 1 (Prop 1897); bihi-jale 1 (J. Setien).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. bihijaleak.

Ongi eratua da

berria da, baina egokia, ongi eratua.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

bihijale.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale.

aleka
1 adb. Alez ale, bihiz bihi. Aleka erein eta eskumenka biltzen zuten hango herritarrek.
2 adb. Banaka, banan-banan. Izakinen kontrola aleka eta diru balioaren arabera egiteko. Batean gauza bat dela, bestean beste bat dela, hirunaka bildu beharrean aleka ari da puntuak biltzen. Atzetik, aleka edo taldetxoetan, gainontzeko txirrindulariak. Ederrak dira pentsamenduak aleka jaulkitzen dituzten elkarrizketa horiek.
3 adb. Salgaiez mintzatuz, nahi den neurrian edo kopuruan, ontziratu gabe edo bilgarririk gabe. Ik. soltean 2. Zigarroak aleka saltzea eta 20 ale baino gutxiago duen paketerik saltzea debekatua dago. Fruta eta berdura aleka erosi, eta ez zorroetan bilduta dagoela.
4 adb. Bakanka. Eserleku bila ohiko zaleak: 45 urtetik gorako gizasemeak, zigarro-purua ezpainetan, edalontzia esku batean; emakumezkoak, aleka. Hau ofizioa da, eta ofizio orotan legez, artistak aleka. Zortziko txikikoak ere aparteko distirarik ez zuen eduki, gauza solteak eta politak aleka, baina guztiz biribildu gabeak.
Azpisarrerak

Aztergaia: aleka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALEKA HARTU. "Alekia artu, agarrotarse un eje en el cojinete. Makiña bati bein ejiak alekia artu ezkero arreglo zailla izaten jok eta obe dok olixo naikua ein da kontuz ibiltzia. Ba, okerra laster eitxen dok, baña gero konpontzen izaten ditxuk kontuak" SM EiTec1 . "Alekia artu detsa ardatzak" Etxba Eib .

LB: 53 (gehienak adb. dira, baina bi aleka hartu ageri dira (Laneki eta Consumer); ETC: 213

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aleka 1 iz. (Teknol.) grano [viruta que entorpece un mecanismo], aleka 2 adb. (B) aje, achaque eztulaz gainera beste aleka bat ere badu horrek: además de la tos tiene también otro achaque; aleka hartu (Teknol.) agarrotarse, griparse [un mecanismo] / Adorez: aleka 1 iz. achaque, aje. 2 adb. grano a grano. 3 iz. (Tekn.) chaflán, viruta, grano / Labayru: aleka 1 adb. grano a grano; aleka 2 1 iz. grano, viruta o cuerpo extraño que entorpece las articulaciones o la rosca; 2 iz. aje, achaque / NolaErran: prix de vente à l'unité bederazkako saltze prezio – banakako saltze prezio – alekako saltze prezio nous ne les vendons pas à l'unité ez ditugu bederazka/banaka/aleka saltzen. // Euskalterm: aleka-hartze (es atascamiento, Teknologia mekanikoa).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da adberbio kategoriakoa. Eta aleka hartu azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adb.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aleka hartu' esapidea OEHn dago. Teknologia mekanikoan 'gripar, agarrotarse/gripper /to seize' adierazteko erabiltzen da (Ik. Euskalterm). Ez dugu uste oso kontzeptu teknikoa denik ('griparse el motor' behintzat ezagun samarra da). // dagokion sarrera 'aleka' da: OEH: "Grano, viruta o cuerpo extraño que entorpece un mecanismo"" (2001-01-23)

aleka batzuk
Gutxi batzuk. Ik. ale batzuk. Nazka ematen didate, halaber, gerren kontura negozioak egiten dituzten arma-saltzaileek; Euskal Herrian ere baditugu aleka batzuk.
Loturak
aleka hartu
du ad.-lok. teknol. Engranajeetako edo motorretako atalez mintzatuz, trabatu. Motorrak aleka hartu du. Makina bati behin ardatzak aleka hartuz gero, konponbide zaila izaten da. Pistoiek aleka hartu badute, ordezkatu egin behar dira.
Loturak

Aztergaia: aleka hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

aleka forma aztertzean sartzeko proposatua, Teknol. markarekin

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aleka eta hartu sarreretan.

Jakite-arloak

Teknol.

aleka-aleka
1 adb. Banaka, banan-banan. Hipotesi ugari jarri ditu mahai gainean, eta aleka-aleka baztertuz joan da. Eta guk denok ezin izango genuke ezer egin halako agirietan interesa eduki eta aleka-aleka argitara eman dituzten hainbat eta hainbat ikertzaileri esker izango ez balitz.
2 adb. Gutxika-gutxika. Aleka-aleka, kontzientzia ekologikoa hartzen ari dira herritarrak. Eta, pixkanaka-pixkanaka, aleka-aleka, hasia zen zenbait gai, enkargu eta kontu gure eskuetan uzten.
Loturak
aleki
iz. Alea, laborea. Alekia baino jaten ez duten hegaztiek bi arrautza besterik ez dute erruten aldi bakoitzean.

Aztergaia: aleki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aleki 7: J. Agirre ("Zaldi-simaurrari, lastoa, gariarena edo beste alekiren batena, naastu, pillatu eta irakin eraziz egiten da konposta"), J.A. Agirre ("Lehorte ikaragarriak sortu zirelarik, Egipto-rantz bultzatuak izan ziren hebertarrak jateko alekiak erostera"), K. Olaetxea 5 ("Tresna hauekin bai polen analisietan ikusitako alekiak, bai jasotako ezkurrak eho zitezkeen", "Elikadura aldetik ezkurrak alekien antzekoak dira", "Karbohidratoak, proteinak, koipea eta zuntza dituzte. Hots, gizakiaren iraupenean alekien papera bete dezakete eta ezaguna da historian zehar janaren osagai garrantzitsu eta finkoa izan direna", "Haritzen emankortasuna ere alekienarekin pareka daiteke", "alekien labore tradizionalak 650 kg/Ha besterik ez du ematen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aleki : DFrec 1 (J.A. Agirre, EEBSko testuinguru bera), AB50 1 ('legumbre') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alekia artu : PMuj DVC (agarrotarse un eje en el cojinete #mdash# hots: aleka hartu) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aleki

alelo
iz. biokim. Gene batek izan ditzakeen aldaeretako bakoitza, kromosoma homologoetan kokapen berdina izaten duena.

Aztergaia: alelo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira alelu 1 (NZ) eta alelomorfo 2 (UZEI: "alelomorfo-bikote").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alelo : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 2 (alelo-pareen banantze, alelo-pareen segregazio); alelomorfo : HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alelo : ElhHizt, EskolaHE; alelomorfo : ElhHizt, EskolaHE. Ez dira agertu ap. HiruMila, HLEH, EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG, Lh DBF, PMuj, DRA, Azkue Aurkibidea.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-elo.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aleluia
interj. Salmoetan ohikoa den pozezko eta goresmenezko oihua, kristau liturgiak hartu duena. Aleluia! Israelen errege! Aleluia!, haren sutearen kea menderen mendetan doa gorantz.

Aztergaia: aleluia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
aleman
1 adj./iz. Alemaniakoa, Alemaniari dagokiona; Alemaniako herritarra. Ik. alemaniar. Aleman erakundeak. Soldadu aleman bat. Alemanek Austria hartu zutenean.
2 iz. Germaniar hizkuntza, batez ere Alemanian, Austrian eta Suitzaren zati batean mintzatzen dena. Alemanetik euskaratua.

Aztergaia: aleman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aleman 1 (herritarra) Sin. alemaniar. 2 (hizkuntza).

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

ez da alemaniar bezalako gentilizioen kasu bera; baina oraingo zerrendatik baztertzea erabaki da, uler ez dadin hori bakarrik onartu dela, eta besteak baztertu

alemanera
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, alemanera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aleman 2].

Aztergaia: alemanera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1997-06-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. aleman.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era/-ø.

alemaniar
1 adj. Alemaniakoa, Alemaniari dagokiona. Ik. aleman. Alemaniar literatura.
2 iz. Alemaniako herritarra.

Aztergaia: alemaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) izlag.: a1) J.M. Arrieta (“Espainiar, genoviar eta alemaniar bankariek”), J. Gorostiza (“Arabietarako aldatzean antxinetik bizi dan alemaniar aberatsarekin izandako alkarriz-ketaren laburpena”), DV Zabalik (“Dorrie alemaniar emakumea”), I. Iñurrieta (“Pfluger alemaniar fisiologoa”), J. Sudupe (“alemaniar intelektualak”); a2) Azurm (“gaurko alemaniar poesian”), Kondairan zehar (“alemandar ejerzitoari oldar egiteko”), AKManifestua (“beraz, Alemaniar burjes iraultza, ondo ondoko proletal iraultzaren preludioa besterik izanen ez delako”), P. Iparragirre (“Alemaniar Errepublika Federaleko kristau-demokratak”), K. Mujika (“alemaniar hizkuntzan”), Gabai/8 (“alemaniar teknikaren gailurra....“), J.R. Bengoetxea (“Alemaniar industria”, “Alemaniar nazioa”), X. Mendiguren B. (“alemaniar gizartean”), J. Arruti (“Alemaniar Inperioa”, “alemaniar inbasio”, “Austria alemaniar Reich-arekin batuarazi zuenean”, “italiar eta alemaniar flotekin bat eginez”), Egin (“alemaniar talde honi”); b) izond.: b1) Hemen (“Ricki Ostertun alemaniarra”), MAtx (“Schleiermacher alemaniarra”), Baietz ba! (“K. Zuse alemaniarra”), Getxoberri (“Alejandro Hammer alemaniarra”), M. Arregi (“Rolf Golz alemaniarra”, “Golz alemaniarra”); I. Irazabalbeitia (“nahiz eta Lother Meyer kimikari alemaniarrak honetaz ere lan egin”), Hemen ("kide alemaniarrarekin”), Punto y Hora (“kide alemaniarrekin”), K. Navarro (“begirale alemaniar bakarti bat”), GaztEntz (“emigratzaile ingeles, irlandar, alemaniar eta escandinaviarrak”), Kimika/3 2 (“Röentgen fisikari alemaniarrak”, “G. E. Stahl kimikari alemaniarrak”), P. Aristi ("historigile alemaniarra”), J. Legarreta (“soldadu alemaniarrak”), Egunk (“Theo Waigel Finantza ministro alemaniarraren proposamenarekin”), Harluxet HE (“Astronomo alemaniarra”), Habe (“Karl Muller mezenas alemaniar bat”), Historia eta Artea/DBH 2 (“sindikalista britainiar eta alemaniarrak”), A. Irigoien (“senargai alemaniar bat”), H. Etxeberria (“Hans Lauer terrorista alemaniarra”); b2) I. Irazabalbeitia (“urpekontzi alemaniarrei buruzko kezkak”), UZEI (“gizarte alemaniarrean”), Kondairan zehar (“ejerzito alemandarra”, “tropa alemandarrak”, “tropa alemandarrak behar zutenaz hornitzea”, “ejerzito alemandarra”), Punto y Hora 1982 2 (“Orain, Bardenetako zeruetan Phanton amerikarrak bakarrik ez, frantziarrak, alemaniarrak, eta inglaterrarrak, ere txoke egingo dute”), X. Mendiguren B. (“Stern aldizkari alemaniarra”), K. Cid (“liburu alemandar mardul hori”), J. Sudupe (“Nazio alemaniarrari hitzaldiak”), J. Juaristi (“Gobernu alemaniarra”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alemaniar (herritarra) Sin. aleman.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-07-04).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): alemaniar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

alençondar
1 adj. Alençongoa, Alençoni dagokiona.
2 iz. Alençongo herritarra.
alergeniko
adj. med. Alergia eragiten duena. Elikagai alergenikoak.

Aztergaia: alergeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): alergeniko 27: a) [adj.] 26: Consumer 22 (adib.: “horien proteina parte batek bere ahalmen alergeniko osoa izan dezakeelako “), Berria (“Loiuko Lauro ikastolakoek erreakzio kimikoen bidez elikagaien osagai alergenikoa detektatzen duen egitasmoa aurkeztu zioten FLLko epaimahaiari eta Eneko Atxa sukaldariari”), Argia 3 (adib.: “Helenek lehen aipatu duen kasuan, Brasilgo intxaurraren gene bat txertatu zioten sojari, eta probak egitean ohartu ziren soja alergenikoa zela“); b) [iz.] 1, Berria (“Etiketa horietan azaldu behar dute legez alergeniko ohikoenak, baldin badaude”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu alergeniko formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alergénico / fr allergénique: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

alergeno
iz. Alergia sortzen duen edo sor dezakeen gaia. Alergeno ohikoenak hautsaren akaroak, polena, janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira.

Aztergaia: alergeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-11-06): alergeno 91: Eroski 90 (adib.: “Alergenoari saihets egiteaz gainera, immunoterapia dugu gaur errinitis alergikoari berezko ibilbidea aldaraz diezaiokeen terapia bakarra eta, batez ere, gerora asma gisa garatzea galaraziko duena”, “Alergenoaren eta eskualde geografikoaren arabera aldatzen da gaitzaren urtaroko izatea ere”), Berria (“Janariek eragindako alergiez aritu ginen aurrekoan: alergiak noiz eta nola agertzen diren, zein sintomarekin, janarien alergenoak nolakoak diren...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu alergeno formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alérgeno / fr allergène: Elhuyar: alergeno / Nolaerran: - / Zehazki: alergeno / Labayru: - / Adorez5000: alergeno (Med.).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

Tekn.

Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Medikuntzako terminoa da: Tekn. (Med.)" (2001-01-23)

 - [E410T]: Teknikoegia baldin bada zerrenda honetarako isiltzen naiz, ez baita hori nire aukeran dagoena. Bestalde, hitzak ez dauka inolako zalantzarik nire ustez: ez grafiaren aldetik (ongi dago, g-rekin) eta ezta kontzeptuaren aldetik ere (UZEIn kontrolatzen ditugun hizkuntzetan horrelaxe erabiltzen da eta)" (J. Agirre, 2000-11-07)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alergeno iz. Med.

alergia
iz. Gai baten aurrean gorputzak agertzen duen erreakzio desegokia. Alergia die erleei. Alergia baten ondorioz bizia galdu du. Alergia sor dezaketen gaiak.

Aztergaia: alergia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

alergiko
1 adj. Alergiari dagokiona; alergiak eragina. Txertoa hartzen duten ume guztien artean, batzuek erreakzio alergikoa izango dute.
2 adj./iz. Zerbaiti alergia diona. Ez al zenekien bada alergikoa nintzela?

Aztergaia: alergiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

alero
iz. Ala edo gabarra gidatzen duen pertsona.

Aztergaia: alero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

alero-dantza.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ala, gabarra gidatzen duena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'azalpena iluna da. 'Gabarra' kendu behar da, edo bestela, honela eman: 'ala edo gabarra gidatzen duena''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'nire proposamena onartu'.

aleroi
1 iz. Hegazkinetako hegoen atzeko aldeko pieza artikulatua, hegazkinari egonkortasuna emateko edo airean birarazteko erabiltzen dena. Aireratzeko ezinbesteko diren aleroi txikiak ireki gabe abiatu zela hegazkina, eta sistemak ez zuela matxura horien berri eman. Aireratzean hegazkinari egonkortasuna ematen dioten aleroi batzuek huts egin zuten.
2 iz. Autoetan eta kideko ibilgailu motordunetan, airearen erresistentzia gutxitzeko edo egonkortasuna hobetzeko, atzeko aldean jartzen den hegats moduko pieza. Hamiltonek aleroi berria estreinatu zuen, eta bera izan zen azkarrena.

Aztergaia: aleroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 15 (Berria 12, EiTB 2, Elkar 1); ETC 101

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aleroi iz. alerón / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: aleroi (Autom. TN da; es alerón; fr aileron).

Erdaretako formak

es alerón / fr aileron: Elhuyar: aleroi / Adorez: aleroi / Labayru: aleroi / NolaErran: aleroi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Badirudi horrela erabiltzen dela, eta gutxienekoak betetzen ditu.

alerta
1 iz. Hurbileko arrisku baten berri ematen duen abisua. Zaindariak alerta abisua eman zuen.
2 iz. Arreta edo zaintza-egoera, arrisku baten aurrean gertatzen dena; arreta edo zaintza hori bera. Espainiako Gobernuak eraso terroristen kontrako erdi mailako alerta ezarri du. Bost sutek lehenengo mailako alerta egoera eragin dute, sua etxebizitzetatik gertu dagoelako. Uholde aurreko arriskua dela eta, gobernuak alerta aurreko egoerari eutsiko dio.
Azpisarrerak

Aztergaia: alerta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alerta 6, Xarlem ("Alerta jaunak alerta! Etsaiez üngüratürik gira", "Alerta jaunak alerta / ene dozepariak oro / Gaskoignan badügü / berri gaizto haboro", "Alerta jaunak alerta, / bertan jalki zitaie!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alerta 3 (alerta gorria 2 eta alerta eman): Hemen 1989 ("Valencian berriz, ejerzitoa alerta gorrian dago"), LarrialdiLegea 1996 ("Larrialdietan parte hartzeko zerbitzuak sortzea eta edukitzea, eta baita ohartarazteko eta alerta emateko sistemak ere"), A. Zuberogoitia ("Horrekin batera alerta gorria piztu zen Kuban").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alerta : DFrec 1 (ZArg: "alerta orokorraren deia"), AB50 6 (hauetan 1 alerta gorria), HiztEn, Euskalterm 3 (alerta-seinale, alerta-sare, alerta-sistema); alertatu : DFrec 1 (ZArg: "ezezkoan gaude eta horregatik alertatu egin nahi ditugu xxx eta xxx jauna"), HiztEn; alertatze : DFrec 1 (Deia: "alertatze honek gu jende arrunta hau ere kezkaz jartzen gaitu") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alerta : ElhHizt-HiruMila (alerta); alertatu : ElhHizt-HiruMila (alertar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

alerta/alerte formen ordainak: ElhHizt: 1 adv. erne, ernai, adi, atzarri, zurt; 2 interj. erne!, atzarri!, kontu(z)!, kasu!; 3 alerta ; alerta-egoera , alerta gorria // HiruMila: 1 adv. (seguido generalmente del verbo egon) adi, erne, ernai, prest, zurt; 2 alerta , zurtasun; 3 adj. jazarri, erne, zurt; espíritu alerta: gogoa jazarria // Lur EG/CE: 1 kontuz, adi, erne; 2 zurt // Lur EF/FE: 1 kontuz, adi, erne; 2 zurt; donner l'alerte: deiadarra jo; être en alerte: ernai egon, erne egon // Vox es-eu: 1 adv. kontuz, erne, adi; 2 alerta ; 3 interj. kontuz!, erne!; dar la (voz de) alerta: alerta jo //Casve FE: adjectif bizitore, belatz, erne, traholari, zale; (nom) ailo, deiadar // HaizeG FB: adj. lerden, erne; nom deiadar; (incendie, accident) su-deia, ordara; (exclamation): kasu!, kontu! // PMuj DCV: 1 vigilante, atento: atzarri, erne, zurt, aillert, ernai, adi, esna; estar muy alerta: adi-adi egon; 2 ¡alerta!, ¡atención!: erne!, atzar!, kontu!; 3 alarma: asaldu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

alerta jo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitz hau sartu egingo nuke behar izaten dugulako ("alerta-egoera", etab.)" (2000-10-09)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: alerta sarreran, alerta aurreko egoera adibidea gehitu da.

alerta jo
du ad.-lok. Alerta-abisua eman. Arratsaldean izan zen itsasgora, eta Bilbon alerta jo zuen Udalak.

Aztergaia: alerta jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alerta sarrerari dagokion azpisarrera.

alertze
iz. Pinuaren ordenako zuhaitza, hosto erorkorrak eta pinaburu txiki zutak dituena (Larix decidua). Ik. laritz. Alertze sail baten eta belardi baten artetik doa bidea.

Aztergaia: alertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: alertze europar: Larix decidua; alertze japoniar: Larix kaempferi; eta perretxikoetan: alertze-ardagai: Ungulina officinalis; alertze-lerdeki: Gomphidius maculatus; alertze-tximitx laranja: Lachynellula hahniana; alertzedi-espatula: Spathularia clavata; tximitx alertzehilkari: Propolis versicolor.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: laritz; eta alertze europar, alertze japoniar. / HitzIrud: "alertzea = alerce".

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

laritz.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Larix decidua.

alesbestar
1 adj. Alesbeskoa, Alesbesi dagokiona.
2 iz. Alesbesko herritarra.
alesiar
1 adj. Alesiakoa, Alesiari dagokiona.
2 iz. Alesiako herritarra.

Aztergaia: alesiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Alesia / alesiar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-07-04).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): alesiar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

aletegi
iz. Alea gordetzeko lekua. Ik. bihitegi; garautegi. Begira airean dabiltzan hegaztiei: ez dute horiek ereiten eta aletegietara ezer biltzen.

Aztergaia: aletegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

bihitegi, garautegi.

Atzizkien araberako erabakiak

-tegi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aletsu
adj. Ale asko dituena. Ik. bihitsu; garautsu. Galburu aletsua.

Aztergaia: aletsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

bihitsu, garautsu.

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

aletu, ale/aletu, aletzen
1 da ad. Alez bete. Ik. burutu1. Artoa aletu da. Utz ezazue belar gaiztoa geldirik, garia aletu eta zoritu arte.
2 du ad. Aleak burutik bereizi. Ik. bihitu; garandu. Artaburuak aletzen zituzten bitartean. Lekak aletu.
3 du ad. Kideko gauzak bata bestearen ondotik esan. Txostenak hamaika auzi arantzatsu eta arlo kezkagarri aletu ditu. Ez naiz hasiko orain ezezko haren zergatiak aletzen. —Teresa, kanta itunak besterik ez dituzu sehaska kulunkatzean! —Besterik aletu al nezake mutiltxo honen aurrean?

Aztergaia: aletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ale(tu), aletzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 da ad. 'alez bete'. 2 du ad. 'aleak bereizi'

aletxo
1 iz. adkor. Alea. Askotan bihurtzen naiz zulora, leherturik, aletxo bat bakarra bildu gabe; orduan jaten ditut belarren sustraiak.
2 iz. Ekarpena, apaltasunez txikitzat erakusten dena. Denok jarri beharko genuke gure aletxoa. Bakoitzak beretik aletxoa jarrita osatutako proiektua. Lan deskribatzaile honen bitartez gure aletxoa ekarri nahi diogu ikerketari.

Aztergaia: aletxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): aletxo 40: ElCorreo (“Bakoitzak bere neurriko aletxoa jartzea”), Deia 2 (adib.: “Ondoren, elkarrekin adostu beharreko kontua etorriko da, sistema publikoa salbatzeko guztiok gure hondar aletxoak jarri behar ditugula eta abar”), Consumer 2 (adib.: “gure aletxoa jartzen ari gara klima aldaketaren eragin kaltegarriak saihesteko”), Berria 22 (adib.: “zer egin dezaket nik, zapalduen esperantzari atetxo bat irekitzen saiatzen ari garen honetan, zer egin dezaket nik nire aletxoa jartzeko”), Argia 6 (adib.: “Eskerrik zintzoena, beraz, ARGIAren izena bere marka desberdinetan gaurdaino iristeko bere aletxoa jarri duen guztiari”), DiarioVasco 7 (“añorgatarrek beraien hondar aletxoa ezarriko dute, urtero bezala, ahalik eta aldarterik onenean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aletxo 17: Berria 4 (adib.: “Porrotxen hitzetan, halako aletxo asko beharko dira auzipetuen alde egiteko”), Oskar Arana 2 (adib.: “Ilea anbarrezko aletxoz txirikordatan bildua, aurpegiaren alde banatara erortzen zaiola”), Juan Garzia 2 (adib.: “Lehen urtekadak 300 edo 440 orriko aletxoak dira: gaur egun, urtean-urtean, 1.300na orriko hamalau liburuki moldiztatzen dira kontu beraz”), Pello Zabala 2 (adib.: “Azaro umelean, gari-aletxoa lurraren ilun buxti eta hotzari enkargatuta gero, haretxen esperoan zihoan negua, parte onekoa ote zenentz, ikara punttu batekin, gariaren ernetze eta ernamuintzea zaintzen”), Joxerra Garzia (“Zer da, izan ere, urte bat, zer mende bat eta are zer mila urte gizakiaren historian? Hasperen eutsi bat, hondar aletxo bat hondartzan, tantaño bat itsasoan”), Patxi Iturritegi (“Aletxo erdia pasaidak”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ama txukatu malkoak" izeneko bertso-saileko aletxo bat da hilobian idatzitakoa”), Gotzon Garate (“Hostro berde batzuk dira, gainean kare biziko aletxo batzuk eta intxaur puskatxoak ipinita”), Jokin Urain (“Eta neure aletxoa uztartu nahi izan diot Mariorenari”), Txiliku (“Zomorro txiki honek babarrunaren lekan - oraindik berdea eta txikia denean - jartzen ditu bere arrautzak, babarrun ale bihurtuko diren aletxo berdeetan”), Luis Elberdin (“Klitoria, zer hori, kozkortxo, aletxo hori...”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu aletxo formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es granito / fr pierre: Elhuyar: (granito de arena) harri-koskor / NolaErran: apporter sa pierre à qch zerbaiti (nork) bere harria ekarri / Zehazki: - / Labayru: (aportar su granito de arena) nork bere ahalegintxoa egin, nork bere zertxoa eman, nork bere harri-koskorra ekarri, -(r)i laguntasuna eman, -(r)i laguntza eman, -(r)i laguntza eskaini / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta jasotzekoa, ez delako automatikoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Adkor. marka erantsi behar zaio.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

denok jarri beharko genuke gure aletxoa.

aleutiar
1 adj. Aleutiar uharteetakoa, Aleutiar uharteei dagokiona.
2 iz. Aleutiar uharteetako herritarra.

Aztergaia: aleutiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

aleutiar: Berria 2 ("Aleutiar uharte"). // ZTC (UEU: “Bisoiaren eritasun aleutiarra").

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Euskaltzaindiaren Arauak

Aleutiar uharteak / Aleutiarrak // Aleutiar uharteetan / Aleutiarretan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-07-04).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-07-20): onartu da.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): aleutiar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

alexandriar
1 adj. Alexandriakoa, Alexandriari dagokiona.
2 iz. Alexandriako herritarra.

Aztergaia: alexandriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alexandriar: J. Gabilondo (“Atxagak berak dioen bezala, literatur tradizio guztiak historiatik at batzen dituen liburutegi alexandriarra dugu literatur tradizioa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alexandriar: Erlijioa Hiztegia (s.u. Errito alexandriarra); Azurm Teknika ("papiro alexandriar"); ZTC 4, I.Iñurrieta (“alexandriar egutegia”, “alexandriar urte”, “urte alexandriar finkoa”); aletsandriar: Dv ("Aletsandriar untzi bat" — Eg 27,6; 28,11).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Alexandria / alexandriar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-07-04).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): alexandriar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

alexandrino
1 adj./iz. liter. Gaztelaniazko literaturako bertso-lerroez mintzatuz, hamalau silaba dituena.
2 adj./iz. liter. Gaztelaniazko literaturako ahapaldiez edo olerkiez mintzatuz, bertso-lerro alexandrinoak dituena.
3 adj./iz. liter. Frantses literaturako bertso-lerroez mintzatuz, hamabi silaba dituena.

Aztergaia: alexandrino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

alexandrino: J. Garzia 3 ("neurtitz alexandrino", "Iralaren alexandrinoen bikaintasuna"); X. Olarra 4 ("alexandrinoaren neurria — 7 + 7", "alexandrinoz osatua, 12-13 silabako lerroz alegia").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alexandriar (EArau147); alexandrino (LTH).

Erdaretako formak

OfQuLF: vers de douze syllabes || Alexandre le Grand || personnage évoqué dans Le roman d'Alexandre, dans lequel on utilise ce type de vers.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Liter.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): alexandrino iz. eta izond. Liter.

alezta
1 iz. g. er. Erbatza.
2 iz. g. er. Izpi gogorra.

Aztergaia: alezta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 erbatza. 2 izpi gogorra.

alezuri
iz. Lore arrosak eta fruitu zuriak ematen dituen zuhaixka, apaingarri gisa oso aintzat hartzen dena. (Symphoricarpos albus).

Aztergaia: alezuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alezuri : HiztEn, Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan, alezuri : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EskolaHE, HLEH, EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG, Casve FE, Lh DBF, PMuj, DRA.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. NekHizt: alezuri . Ik. Izendegiaren hustuketan, denak PMuj DCV: andurra, gaukarra, maus, senmark-lilia.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Symphoricarpos albus.

alfa
iz. Alfabeto grekoko lehen letra (α, Α).
Azpisarrerak

Aztergaia: alfa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu. Cf. Lç Ap 1,8 (eta 20,6; 21,13): "Ni naiz α eta ω".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alfa (eta alfa bertsio, alfa koefiziente, alfa talasemia) 6: Anai elkarte bat ("Hitz batean: Jesukristo, alfa eta omega, hasiera eta amaiera, Jainko eta gizon"), CProgramazio-Lengoaia ("Urrats hau gainditu ondoren alfa bertsioa lortzen dela esaten da"), Bakearen DK 2 ("Honen Alfa 0.65koa izan zen", "Eskala honen Alfa koefizientea 0.65 izan zen"), Genetika eta Osasuna 2 ("Ekialdekoek arrisku handiagoa dute alfa eta beta talasemiarako", "Alfa edo beta talasemiaren genea duten pertsonek anemia arina dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alfa : DFrec 1, AB38 5 (hauetan alfa izpi, alfa angelu, alfa deribatu, alfa partikula), HiztEn (eta AS: alfa eta omega, alfa izpi, alfa partikula), LurE (eta AS: alfa izpiak edo zatikiak), Euskalterm 19 (hauetan alfa brontze, alfa burdina, alfa zatiki, alfa izpiak, alfa-zetoester, alfa erradiazio, arku alfa, alfa erregela, alfa letoi, alfa indize, alfa eta omega, alfa aktibitate...) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alfa : ElhHizt (eta alfa izpiak), HiruMila (eta alfa izpia, alfa partikula), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

alfabeto grekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alfa

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): alfa iz. (alfabeto grekoko letra). [informazioa gehitu]

alfa eta omega
1 Hasiera eta amaiera. Herri-literaturaren alfa eta omegatzat aitortu den euskaltzain tolosarraren bizitza eta lana izango dituzte aztergai haren adiskideek.
2 Jesu Kristo, gauza guztien hasiera eta amaieratzat hartua. (A eta O larriz). Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera.

Aztergaia: alfa eta omega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: alfa alpha. Alfa. * Ni naiz alpha eta omega, hastapena eta akhabantza, diotsa Jainko Jaunak. He Apoc 1, 8 (TB, Echn alpha, Ur (V y G), Ip, Ker, IBk, IBe alfa). omega Omega. * Ni naiz alpha eta omega, hastapena eta akhabantza, diotsa Jainko Jaunak. He Apoc 1, 8 (TB, Ur (V y G), Ip, Echn, Ker IBk, IBe omega).

LB: 11 “Askatasun indibidualen sasoia omen da, indibiduoa baita denaren alfa eta omega (Argia); EPG: 8 “Axularri buruz abenturatu ditudanak horrela balira ere: itzalaren metafora bera da, literatur talaiatik begiraturik, gorabehera honen guztiaren alfa eta omega” (Anjel Lertxundi); ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: alfa eta omega alfa y omega, principio y fin; Adorez: 0; Labayru: alfa eta omega.

Bestelakoak

alfa 2 iz. (Alfa eta Omega esapidean). Hasiera. Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera. omega 2 iz. (Alfa eta Omega esapidean). Amaiera. Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adierak bereizi behar dira; Jainkoari dagokiona letra larriz idazten dela adierazi eta adibidea jaso. Ondorioz, alfa 2 eta omega 2 adierak ezabatzekoak dira.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da alfa eta omega sarreretan. Lehendik zegoen adibidea jaso azpisarrera proposatu berrian.

alfabetatu, alfabeta, alfabetatzen
1 da/du ad. Irakurtzen eta idazten irakatsi edo ikasi. Euskaldunak erdaraz alfabetatzen zirenez, gero beren arteko eskutitzak, normalean, gaztelaniaz bidaltzen zituzten. Alfabetatutako pertsonak bere kabuz bilatzen ditu baliabideak; aldiz, gerta daiteke alfabetatu gabeak, baliabideak izan arren, nola baliatu ez jakitea.
2 da/du ad. Erdaraz irakurtzen eta idazten dakiten euskaldunez mintzatuz, euskaraz irakurtzen eta idazten ikasi edo irakatsi. Neure kasa ari nintzen alfabetatzen. Euskaldunak alfabetatzeko plangintza. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Euskaldun berri gehienak alfabetatuak dira. Ez nintzen euskaldun jantzia ez alfabetatua.

Aztergaia: alfabetatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alfabetatu, alfabeta, alfabetatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Zerrendako formak eraginda, hitz oinarria erantsi da
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alfabetatu, alfabeta, alfabetatzen

alfabetatze
iz. Irakurtzen eta idazten irakastea. Auzo pobreetan alfabetatze kanpainak egitea. || Euskaldunen alfabetatzeari buruz. Euskalduntze eta alfabetatze saioak.

Aztergaia: alfabetatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper