50535 emaitza bilaketarentzat - [22001 - 22050] bistaratzen.

granate
1 iz. miner. Distira beirakara duen harribitxi gogorra, gehienetan gorri iluna dena. Bitxi bikain eta fina zen, topaziozko, granatezko eta kristal landuzko zatitxoak urrezko kate mehe batez loturik egina. Granate koloreko errezela.
2 adj. Gorri iluna. Kolore granateko girlandaz apaindua. Alfonbra granatearen gainean.
3 iz. Kolore gorri iluna. Rothkoren paletan ez zen kolore distiratsurik, gorri, granate, marroi, gris eta beltza baizik.

Aztergaia: granate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

granate 5: A. Biteri ("Bost buztin mota erabili zituzten: marroia, granatea, txuria, arrosa eta grisa deitu zietelarik"), Euskal Margolariak ("tertziopelo granatezko kapa"), J. Gomez ("Gamuza granateko besaulkia"), Baietz ba! ("gerrontzea [da] horia erronbo granateekin"), J.L. Otamendi ("odol granatea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

granate : AB38 2, HiztEn (1 Min. sistema kubikoan kristaltzen diren silikatoen klaseko mineral-taldea; 2 kolore gorri iluna; 3 delako kolorea duena), Euskalterm 4 (hauetan granate-kristal erronbododekaedriko; gizonezko galtzetin granateak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // Eta 'granate' itzuliak: ezten : AB38 1; gorrilun : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

granate : ElhHizt (1 Miner. granate; 2 kolorea granate; 3 granate, de color granate), HiruMila (iz. eta izond.); granate edo grenate : EskolaHE (Miner.); granate gorri : PMuj DVC (piropo, granate rojo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal granate / grenat formen ordainak: gorri ilun : HiztHand, HiruMila, HaizeG FB, PMuj DCV; granate : HiztHand, ElhHizt (1 Miner.; 2 kolorea; 3 granate kolorea duena), HiruMila (Miner.); granate-koloreko : ElhHizt; grenat : T-L LFB; sardi-arri : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): grenat; en (Collins): 1 garnet; 2 deep red, dark crimson; it (S. Carbonell): granato; de (Langenscheidts): 1 Granat(stein), Granatfarbe; 2 granatrot.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen, baina gra- formakoa da, gaztelaniaz bezala, alemanez eta italieraz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

iz. 1 Miner. 2 (kolorea).

granito
iz. Harri gogorra, kuartzoz, feldespatoz eta mikaz osatua. Granitozko labarrak.

Aztergaia: granito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'granito: gaineratu. Iparraldean ere "granita" hitzari nausitzen zaiolako'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Sartzea onartu da [...] granito'.

granja
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, granja-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baserri; baserri etxe; basetxe; etxalde; landetxe; haztegi; abeltegi].

Aztergaia: granja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh189 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

granja (eta galeper-g., hegazti-g., oilo-g., txarri-g.) 14: J. Artaraz 3 ("oilo-granja batetara joan; galeper-granja bat zelangoa dan ikusi; untxitegi bat bisitatu; txarri-granja bat ikusi"), M. Irazgoiti ("granjetara zabaldu zen"), Biztanleria 1987 ("berarekin bizi den pertsonaren granja"), K. Igea 2 (adib.: "oilotegiek gaurko granja modernoei utzi diete lekua"), Egin 1988 ("granjakoak hirugarren kategorikoak"), KontsumProi 1990 ("ereduzko granjak"), LMuj ("jauntxoen granjak"), J.M. Irigoien ("Bere aita nekazaria zen eta granja urruti zuten"), E. Agirre ("Afrikarrak deskargatu eta granjan sartu dituzte"), EUEstat 1997-98 ("berarekin bizi den pertsonaren granja, enpresa edo despatxu profesionalaren ustiapenean..."), Gizarte Zientziak/DBH ("Hegazti-granjak ere bazituzten eta abeltzaintzan ere aritzen ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

granja : DFrec 4, AB38 1, AB50 7 (hauetan abere g., nekazal g.), Euskalterm 9 (g. eskola, oilo-g., g. kolektibo, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

NekHizt: Ik. abeltegi.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

granja : HiruMila (eta AS: granjako oilasko 'pollo de granja'), ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal granja / ferme, formen ordainak: HiztHand: baserri, etxalde, landetxe; haztegi; granja avícola: hegazti haztegia // ElhHizt: 1 baserri, landetxe, basetxe, abeletxe, etxalde, bordalde; 2 abeltegi, abeletxe; Heg. granja; granja de aves: hegazti-granja // HiruMila: abeletxe, borda, basetxe; pollo de granja: granjako oilaskoa // Lur EG/CE: etxalde, landetxe // eta EF/FE: baserri, etxalde, landetxe, borda // HaizeG FB: etxalde // Casve FE: etxalte // PMuj DCV: jai-etxe, txori-etxe, eguras-etxe, mendi-etxe, land-etxe, bas-etxe, udetxe, lekor-etxe, bazterretxe, bas-etxalde, saroi.

granja iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, granja-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baserri; baserri etxe; basetxe; etxalde; landetxe; haztegi].

granja 65; etxalde 1339.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

granja 7; etxalde 1010.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. abeltegi.

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa onartu da, baliokide okerraren kaltetan

a) Hegoaldean eta ahoz, maiz erabilia da, 'nekazaritzako ustiapen industrializatua' edo adierazteko (cf. baserriko/granjako oposizioa, eta "galeper-granja" edo "granjako oilaskoa" bezalakoak); b) baina gaztelaniazkoa da bakarrik (cf. fr poulet fermier / industriel); c) ordain egokirik ere ez du ezagutzen, ordea, lantaldeak (abeltegi, adib., nekez erabiliko da 'abere' ez direnei dagokiela); Heg. marka duela jasotzea proposatzen da.

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina abeltegi baliokidea ere gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, Heg. zehaztapen eta guzti.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Baztertzekoa dela adieraziko da, ordainak aipatuz: «granja* e. baserri, etxalde, landetxe; haztegi». Eta jaso egingo da Hiztegi Batuan haztegi forma, ez baita ageri bigarren itzuliko proposamenetan ere.

grapa
1 iz. Heg. Metalezko pieza estu eta fina, bi muturrak 90 graduko angelua eratuz tolestuak dituena, paperezko orriak elkarrekin lotzeko erabiltzen dena. Orriak elkartu eta grapaz josteko.
2 iz. Zauriak ixteko edo hautsiriko hezur baten bi zatiak elkartzeko erabiltzen den grapa modukoa. Ongi ikusten dira kopeta-hezurra atzera berriz lotzeko erabilitako titaniozko grapak ere.

Aztergaia: grapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

grapa EB 4: AdminLan ("grapak, klipak, borragomak, karpetak, artxibo-kaxak, fitxak, etab."), Osabide Hezkuntza 1989 ("Lantegian euskailuak, moduluak, lotzeko grapak eta alderdi elektrikoa antolatzen dira"), M.E. Laboa ("Eta egun batean aulki zahar horrekin zatozkit, [...] herenegun grapaz betetako txongil horrekin..."), Meatzaritza Goierrin ("Kanpoalde guztian metalezko grapa batzuk azaltzen dira labe-hormak gogortzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grapa : AB38 9 (hauetan altzairu-g., g. giltzatu, g. zurrun), AB50 1, HiztEn, Euskalterm 10 (urkila-g., g.-estalki, g.-kengailu, etab.); grapagailu : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 2; grapaketa : Euskalterm 1 (engrapado); grapatu : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 1; grapatze : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

grapa : Prestas 13 lek. (B 1 / G 12); grapadora : Prestas 38 lek. (B 9 / G 29); grapagailu : HezkAdmin (grapadora), HitzIrud (grapagailua = grapadora), Prestas 10 lek. (B 1 / G 9).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grapa : HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE (agrafe, crampon); grapagailu : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC; grapakengailu : HiruMila; grapatu : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC (grapaztu) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal grapa / agrafe formen ordainak: grapa : HiruMila, ElhHizt; kako : XarHizt, Casve FE, PMuj DCV; kortxet : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF // Lur EF/FE: 1 grapa, kortxet; 2 orratz // HaizeG FB: krixket // PMuj DCV: txakur, golde-txakur, kizki, burkizki, krako // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Azkue Aurkibidea; b) eta grapadora / agrafeuse formenak: grapagailu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): crampon (laña); agrafe (para el papel); Arq, Med: agrafe; Veter: malandre, grappe (en los pies del caballo); (amer) boisson alcoolique; coser con grapas: agrafer; sujeción con grapas: agrafage; it (S. Carbonell): grappa (per collegare pietre, pezzi di costruzione, legname, ecc.); ragade, rappa (fessura traversale nelle ginocchia o nei garetti); resta (squama dura alla piegatura di ginocchi e anche sugli stinchi e nocche dei cavalli); ca (DCC): grapa; en (Collins): 1 staple; clip, fastener; (Mec) dog, clamp; (Arquit) cramp; 2 (Cono Sur) grape liquor, grappa; de (Langenscheidts): 1 Klammer; Krampe; Heftklammer; 2 Grappa, Tresterschnaps.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 13 lek. (B 1 / G 12).

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

Hegoalderako bakarrik balio du, baina hor ezin saihestuzkoa dirudi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ongi deritzot berba hau onartzeari. Eta, jakina, beronekin batera, hegoaldean behintzat guztiok darabilgun grapatu hitza sartzeari ere, nahiz eta, beronekin batera grapaz josi ezin ahantzizkoa izan. Honekin, formaz bederen, zerikusia duelako, grappa ere sartu beharko genuke, atzerriko beste edari famatu batzuen izenekin egin dugunez (Whisky, vodka...)

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, Heg. zehaztapen eta guzti.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Onartu egin da lantaldeak proposatua; baina ez da orain erantsiko ohargileak aipatu duen forma berria.

grapagailu
iz. Heg. Paperezko orriak grapatzeko tresna. Grapagailu bat eta hiru bolaluma falta ziren.

Aztergaia: grapagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: grapadora / HitzIrud: "grapagailua = grapadora" / Prestas: 10 lek. (B 1 / G 9).

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

onartu beharrekoa iruditzen zaio lantaldeari; baina era berean ohartarazi beharra du, oinarri gabeko eratorria proposatzen duela (non eta ez den grapatu aditza ere onartzen).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, Heg. zehaztapen eta guzti.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Onartu egin da lantaldeak proposatua, eta jaso egingo da grapatu oinarria ere.

grapatu, grapa/grapatu, grapatzen
du ad. Heg. Grapaz lotu edo josi. Grapaturiko lau folio luzatu zizkidan.

Aztergaia: grapatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: (Gehitzekoa) Proposamena: h. josi / Zehaztapena: Heg.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25) Onartu egin da aditza, "familia osatzeko": "grapatu, grapa(tu), grapatzen. du ad. Heg."

graspa
iz. g. er. Patsa.

Aztergaia: graspa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

patsa.

gratinatu, gratina, gratinatzen
du ad. Bexamelez, gaztaz edo kideko gai batez estali den jaki bati labean gaineko azala gorritu. Purea gainetik bota, eta gratinatu egingo dugu.

Aztergaia: gratinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gratin 3, ECocin (adib.: "Estal ogi mamiaz arrosatzen duzularik olioarekin, emozu sua gainian eta guti azpian; utz zazu gratina gorritzerat eta zerbitza zazu", "Emazu estalgi bat suarekin gainean gratinaren egiteko eta gorritzeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gratinatu 3: Hemen 1987 2 ("Kardoak hirugiharrarekin eta gratinatuak [...] gazta rallatua gaineratu eta labean sartu gratinatu dadin"), R. Saizarbitoria ("Purea gainetik bota, eta gratinatu egingo dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gratinatu : HiztEn, Euskalterm 4; gratinadore : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. Dfrec, AB38, AB50, LurE.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gratinatu : DenSuk; cf. gainerre: Argiñano, Subijana.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal gratinar / gratiner formen ordainak: gainerre : ElhHizt, HiruMila, HiztHand // Eta HiztHand: gratinatu ; Casve FE: lotü; (rissoler) gorritü; HaizeG FB: lotu, (rissoler) xigortu, erre, zirigartu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV; b) erdal (al) gratín / gratiné, gratin formen ordainak: gainerre(rik), gratinatu(rik) : HiztHand; lotkin : Casve FE, Haize FB // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): (gratinado) gratiné, gratin; (gratinar) gratiner; en (Collins): (gratinado) 1 au gratin; 2 dish cooked au gratin; de (Langenscheidts): (gratinar) gratinieren, überbacken // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell, L. Ambruzzi).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gratina, gratinatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

grazia
1 iz. Mesedea; emaitza, dohaina. Eman iezadazu, arren, zerua iristeko grazia.
2 iz. Atsegin eragiteko, bereziki barre eragiteko, dohaina. Irri bat bazuen, graziaz betea. Ez du batere graziarik. Graziarik gabeko ateraldia. Ipuin hauen grazia eta gatza hizkeran dago. Grazia gutxiko kantaria bada ere. Izaten ziren grazia apartekoak dantzan hasten zirenean.
3 iz. Kristau erlijioan, Jainkoak gizakiari ematen dion laguntza naturaz gainekoa, ongia egiteko eta Zerua iristeko gai egiten duena. Graziaren dohaina. Jainkoaren grazian bizi, egon, hil. Graziazko egoera. Agur, Maria, graziaz betea.
4 iz. herr. Izen-abizenak, eta, bereziki, izena. Jose Maria Lopetegi du euskaldun batek grazia.
5 iz. pl. herr. Eskerrak. Honenbestean kontentu gara, Jaungoikoari graziak.

Aztergaia: grazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: grazia egin, graziazko .

grazia egin
du ad.-lok. Atsegin eman; barre eragin. Ateraldiak grazia egin zion. Grazia egin dit kargu berriak: mutua itzultzaile. || Grazia handia egin zion gizontxo hark. Ez zion grazia handirik egin txapela kentzeak.

Aztergaia: grazia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

grazia sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

grazia egin zion ateraldi hark.

graziazko
adj. Graziazko lege bat eskatuko diote Karlos erregeari libertatea eman diezadan. O, Maria, zure bihotza, graziazko dohainez aberastua!
Loturak

Aztergaia: graziazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

grazia sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

grazioso
adj. Heg. Grazia duena, barregarria. Hik uste duk oso graziosoa haizela, baina batzuetan babo hutsa haiz.

Aztergaia: grazioso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-09-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

grazioso 8: Joxemari Carrere, Izibene Oñederra 3, Itxaro Borda, Mikel Mendizabal, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: grazioso 19: Berria 4, Patziku Perurena 3, Jokin Muñoz 2, Joan Mari Irigoien, Xabier Amuriza, Itxaro Borda, Patxi Iturritegi, Eider Rodriguez, Fernando Rey, Josetxo Azkona, Patziku Perurena, Xabier Aranburu, Fernando Morillo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-oso.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Nik dudarik gabe hartuko nuke grazioso. "Graziosoa da (ez barregarria)". Jostaria da, piperra du, grazia handikoa da: bideotatik jotzeak beti, makaldu egiten du hizkera, eta grazia kentzen. Orotariko Euskal Hiztegiak ere hartu ditu "grazios, grazioso". Grazioso, berriz diot, inongo zalantzarik gabe hartuko nuke" (2006-04-11)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  graziatsu, grazioski, grazioso: Ez dakusat hauek baztertzeko arrazoirik. Umore kontuez gainera, grazia hitzak badu erlijioan zentzun jakin eta ezin utzizkoa, eta eguneroko hizkuntza arruntean ere bai (Sagardoaren grazia). Teatroan graziosoa pertsonaia ezaguna da, eta adberbioa ere, testuinguru batzuetan erabilgarria da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Kendu lerroa.

greba
iz. Lanuztea. Langileek grebari eustea erabaki zuten. Sindikatuak Lan Ikuskaritzari eskatu dio berma dezala langileen greba-eskubidea.

Aztergaia: greba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko da lehen itzulian arautua.

greba egin
du ad.-lok. Langile batek edo langile talde batek, zerbait lortzeko edo zerbaitekiko jarrera adierazteko, borondatezko lan etena egin. Bizkaiko merkataritzako langileek ez ezik, Arabakoek ere greba egingo dute etzi, merkealdiaren lehen egunean. Greba egiteko eskubidea. || Lufthansako pilotuek lau eguneko greba egingo dute, gaurtik hasita.

Aztergaia: greba egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

grebalari
iz. Greba batean parte hartzen duen pertsona. Grebalariak burua apaldurik itzuli ziren lanera. || Gose grebalarien egoerak egunetik egunera egiten du okerrera.

Aztergaia: grebalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

grebalari EB 4: M. Irazgoiti 2 ("Irango grebalarien eskakizunetatik %30a", "grebalarien artean koordinaketa minimoak erdiesten ziren"), X. Mendiguren B. ("Ikasle grebalariez gainera, herriko jendea ere biltzen ari zen"), P. Sastre ("funtzionari grebalariek hori dela eta 'soldata sari' bereziak galdegiten dituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grebalari : DFrec 6, AB50 11 (hauetan gose g., langileri g.), HiztEn; grebari : AB50 3 (hauetan gose g.), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grebalari : HiruMila (ik. grebari), ElhHizt (huelguista), EskolaHE, PMuj DVC; grebari : HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egoki, beharrezkoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Idazkera: grabalari - grebari (gudari, pelotari… diren moduan)?

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

grefier
iz. Ipar. beh. Epaitegiko idazkaria. (-r- bakunarekin). Grefierak ontzat eman du euskarazko ihardespena.

Aztergaia: grefier

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

epaitegiko idazkaria.

grefiergo
iz. Ipar. Grefierraren lanbidea eta kargua.

Aztergaia: grefiergo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gregoriano
adj. Gregorio izeneko aita santuetako bati dagokiona.

Aztergaia: gregoriano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-09-15 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gregoriano 3: Enb ("[Jaupa nagusijak] Canto gregoriano daula eresija"), Gand Elorri ("Koruko gerizpe gregorianuan, zer bake gozoa!"), MEIG ("Doinu, neurri, azkenak. Gregorianoa dakarte hauek gogora"); gergoritar 2: Lek SClar ("Elizakoia dalarik, dagon bezela ez da gergoritarra. Melodi gergoritarrak konpasik-gabeak dira"); gregoritar 1: Lek SClar ("Kanta onen musika ez da musika gregoritarra").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

G 1 eta EB 7 dira musikari dagozkion 7 ager. eta kalendario g. 1; gregoriano 6: J.A. Arana M. 2 ("Euskal Herrian geldiro batean ezarri zen Kristauera, eta beronekin batera gregoriano musika era", "oraindik berriak ziren elizetan, gregorianoa nagusitu izan zen"), J.A. Mujika ("gregorianoa entzuteko gogoz"), F. Ibargutxi ("gregorianoa rock-a baino mila aldiz hobea dela esaten ariko da"), P. Urkizu ("kantu gregorianoa dela, esaten digu"); HizkLiter/UBI ("Egungo kalendario gregorianoa"); gregoriar 2: S. Aranbarri ("gregoriar doñuan eta polifoni sagaratuan tinkatutakoak"), Txill ("gregoriar kantutik mailegatua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gregoriano : AB50 3, HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan g.-kantu, notazio g.); gregoriar : HiztEn (eta egutegi g., erreforma g., kantu g.), LurE (eta kantu g., egutegi g.); gregoriotar : Euskalterm 4 (hauetan egutegi g., g. erreforma) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gregoriano : ElhHizt; gregoriar : EuskHizt (*1745; gregoritar 1955; gergoritar 1955; cf. gregoriano 1916; AS: gregoriar kantua, gregoriar egutegia), HiruMila, ElhHizt (eta kantu g.), EskolaHE (eta kantu g., egutegi g.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

OfQuLF: (calendrier) || calendrier divisé en douze mois || Grégoire XIII || pape de 1572 à 1585 — eta (chant) || chant liturgique || Grégoire Ier || pape de 590 à 604.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan; eta ik. x-tar osaerakoak, eta cf. EIMAren Estilo-liburuaren Onomastika alea: "Liburutegi Anbrosiotar, Kapera Sixtotar eta kantu gregoriotar izendapenen ordez, Liburutegi Anbrosianoa, Kapera Sixtinoa eta kantu gregorianoa hobetsi dira, izenondo mailegatu horiek adierazkorragoak direla iritzita".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ano.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

kantu gregorianoa; egutegi gregorianoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua. Lehendik arautua da.

gregoriar
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, gregoriar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gregoriano].

Aztergaia: gregoriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh32 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 4: Jzale 1914 (“gergorar erestiz”), Txill ("gregoriar kantu"), S. Aranbarri ("gregoriar doñu"), J. de Txurruka ("Gregoriar Bilduma"). // J.A. Arana Martija (“gregoriano musika era”, “gregorianoa nagusitu izan zen”), J.A. Mujika ("gregorianoa entzuteko gogoz”), F. Ibargutxi (“gregorianoa rock-a baino mila aldiz hobea”), Lab (“gregoriano kantua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gregoriotar : Erlijioa Hiztegia ("[sakramentu-liburu] gregoriotarra", s.u. sakramentu-liburua); gregoriar 1, ZTC: Elhuyar (“egutegi gregoriarra”).

gregoriar adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, gregoriar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gregoriano].

gregoriar 32; gregoriano 50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gregoriar 10; gregoriano 17.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

jentilizioak eta

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Oraindik ere baztertu beharreko forma erabiltzen denez, gomendioa mantentzea egokia da.

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. gregoriano.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar [ez-perts.] osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: erdarazko gregoriano esateko, euskal eratorri hau aspaldikoa da eta hauxe da, oker ez banago, I. Sarasolaren Zehazki hiztegian agertzen dena ere: gregoriar kantua, gregoriar egutegia. Honi atxiki beharko genioke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Kendu lerroa.

grek
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grek-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. greko].

Aztergaia: grek

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. greko / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. greko.

grekera
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grekera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. greko 2; greziera].

Aztergaia: grekera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh45 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

grekera iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grekera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. greko; greziera].

grekera 45; greziera 163; greko 483.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grekera 55; greziera 173; greko 493.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. greko 2 / LurE: Ik. greko / ElhHizt: - / EskolaHE: Ik. greko

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Baina bidalketa greko 2ra egitea proposatu da, lehenengo adiera ez delako hizkuntzari dagokiona.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. greko, greziera.

greko
1 adj./iz. Greziarra. Literatura grekoa. Gurutze grekoa. Antzinako greko eta erromatarrak.
2 iz. Greziera. Greko klasikoa. Grekozko hitzak. Egungo grekoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: greko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-11-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 (herritarra) Sin. greziar. 2 (hizkuntza) Sin. greziera.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

jentilizioak eta

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "greko/greziar: hauexek dira Exonomastika-batzordearen proposamenak" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'greko, greziar, greziera. Falta'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Greko, greziar, greziera sartzea onartu da'.

greko-erromatar
adj. Antzinako grekoena eta erromatarrena; antzinako grekoei eta erromatarrei eta haien zibilizazio komunari dagokiona. Mundu greko-erromatarraren irudirik garatuena Estrabonek eman zuen.

Aztergaia: greko-erromatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

greko-romana : Enb (“... Otxoa, / Napar euzkeldun jator / Biotz onekoa, / «Greko-romana»-n barriz / besteik ez lakoa”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

grekoerromatar izond. 2 eta iz. 2: Aita Santuen Erroma (“kontzeptu grekoerromatarrak”), Artearen Historia (“Oinarri grekoerromatarra”); Egunk (“Borroka: Grekoerromatarra”), Erlijio katolikoa (“grekoerromatarren estilo klasikoaren arabera”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

greko-erromatar : Euskalterm ("estilo g."), eta greziar-erromatar .

Beste (edozein) iturritako erabilerak

greko-erromatar : Vill Eliza ("greko-erromatar mundu") // EPG: I. Mendiguren / A.J. Toynbee 2 (“Gizarte Greko-erromatarra edo Helenikoa”, “Mundu greko-erromatarra”), Deabruaren hiztegia (“Mundu greko-erromatarra”), Berria 2004 (“Borroka greko-erromatarra”); grekoerromatar : EPG: Arkitekturaz hamar liburuak (“Antzinate grekoerromatarra”), Filosofiako gida (“Filosofia grekoerromatarra”), Berria 2006 (“Grekoerromatar borroka”) // ZTC: E. Artamendi (“antzinate grekoerromatarreko arkitektura”); grekoerromaniko : Berria 2004 (“Mitologia grekoerromanikoa”).

Hiztegietako informazioa

greko-erromatar : Zehazki; grekoerromatar : Elhuyar, HiruMila.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

Ik. oharra afro-amerikar sarreran; greko- osaerakoetan, hiztegian jasoko dira greko-erromatar, greko-latindar eta greko-zipretar (baina ez dira jasoko besteak: greko-asiar, greko-bizantziar, greko-errusiar, greko-eslaviar, greko-euskaldun, greko-feniziar, greko-katoliko, greko-mazedoniar, greko-mendebaldar, greko-pertsiar eta greko-semitiko).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onomastika / exonomastikarentzat utziak. // 178. arauan aipatua ‘borroka greko-erromatarra’ adibidea.

gremio
iz. Heg. Lanbide bera duten kideek osaturiko elkartea. Sarriegiren haurtzaroko Donostian, gremioetan banatutako gizarteak taxutzen zuen eguneroko bizitza, errementariek, marinelek, okinek, kandelagileek, gozogileek, upelgileek, arotzek eta inprimatzaileek hain zuzen.

Aztergaia: gremio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Merkataritzan botigo ordainera jo izan da noizbait adiera hori emateko, baina egia da erabileraren aldetik gehiago zabaldu dela mailegua; beraz, sartzeko modukoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

grenadar
1 adj. Grenadakoa, Grenadari dagokiona. Grenadar agintariak.
2 iz. Grenadako herritarra.

Aztergaia: grenadar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

grenobletar
1 adj. Grenoblekoa, Grenobleri dagokiona.
2 iz. Grenobleko herritarra.
gres
iz. Silize-buztinezko material zeramiko gogor eta opakoa, errekuntza-tenperatura altuak jasan ditzakeena eta tenperatura horien ondorioz, iragazgaitz bilakatzen dena. Oinetakoak lurreko gresean itsasten ziren.

Aztergaia: gres

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen du.

gresilla
iz. Arranparrilla. Gresillan berotutako gaztazko sandwichak.

Aztergaia: gresilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

forma honetan bizirik da Zuberoan, J-L. Davantek dioenez.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-ll- salb.

greziar
1 adj. Greziakoa, Greziari dagokiona. Ik. greko. Greziar filosofoak.
2 iz. Greziako herritarra. Lau partida irabazi dituzte greziarrek.

Aztergaia: greziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 3: Ibiñ Virgil (“Latindar eta grezitar auktoreak”); Mde Pr (“greziar hitz hori”), Gazt MusIx (“Greziar eta latindar ereduak”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) UZEI (“Greziar filosofoak”), JA. Arrieta (“esklabu-jatorriko greziar mutil gaztea”), Azurm (“greziar kristauak”), MAtx (“greziar ortodoxoak”), I. Arruti (“greziar emazteak”), K. Navarro (“greziar klasikoen obrak”, “greziar idazle zaharren hizkera“), J. Arruti (“greziar komunisten aurkako errepresioa”); a2) Atletismoa (“greziar jokoak”), JA. G. de Cortazar (“greziar eta arabiar filosofiak”), P. Urkizu (“greziar melopea”, “greziar antzertiarekin”, “greziar dramarekin”, “Greziar trajerietan bezala”, “Karebaria grekar hitzarekin”), UZEI (“kostaldeak greziar koloniez ereinez”), J.L. Arriaga (“Greziar liburutik”), J.M. Lekuona (“greziar drametako koroekin”, “greziar teatroaren antzekoa dela esan daiteke”), JA. Arrieta (“greziar itsasoetan barrena”), J.J. Iribar (“Greziar filme hau”), Azurm (“greziar erriak”, “Greziar abertzalekeria”, “greziar nazinoa”, “greziar erria”), J. Arriola (“Greziar trirremea”), I. Elizegi (“Jiratu zenean greziar kouroi erraldoi bat aurkitu zuen”, “greziar marmolaren kalitatea”), J. Artaraz (“grekar hizkiak”), GaztEntz (“greziar zibilizazioetan”, “greziar eta erromatar eredu klasikoak”, “tenplu egiptiar eta greziarrak bezalaxe”), L.M. Bandres (“Greziar sua”), P. Iztueta (“greziar kulturan”), I. Arruti (“greziar inperio osoan”, “greziar emazteak”), R. Saizarbitoria (“greziar mitologian girotutako sentsualitate homosexualaz”), K. Navarro (“greziar gramatika”); b1) E. Larrañaga (“Atenagoras Grezitarrak”), J.A. Sagastizabal (“Jason greziarrarekin batera”), L. Egia (“filosofu grezitarra”), MAtx (“idazle greziarrak”, “klasiko greziar”), GaztEntz (“Demokrito filosofo greziarra”), Kultura klasikoa (“Gazte greziarren heziketa”, “Hizlari greziar entzutetsuenak”); b2) P. Urkizu ("antzerti greziarra"); UZEI (“Arte greziarra”), GaztEntz (“tenplu egiptiar eta greziarrak”), L.M. Bandres (“Zientzia greziarra sortzeko”), Egunk (“poema greziar garaikideen gainean egindako koregrafia bat da”), Artistas 1995 (“hau moda greziarrari esleituz”, “Motibazio greziarreko ildo beretik”), I. Aldekoa (“Primitibismo eta ziklismo greziar eta erromatarrarekin kontrajarria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grezitar pentsakera (Vill Eliza).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. greko.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

jentilizioak eta

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

greziera
iz. Greziarren hizkuntza. Ik. greko 2. Grezieraz idatzia. Greziera klasikoa eta greziera modernoa.

Aztergaia: greziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. greko.

griego
iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, griego-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. greko; greziar; greziera].

Aztergaia: griego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. greko, eta greziar, greziera.

grifo
iz. g. er. Mitologiako animalia, gorputzaren goialdea arranoarena eta behealdea lehoiarena duena.

Aztergaia: grifo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 20 lek. (B 14 / G 6).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(animalia mitologikoa).

grifoi
iz. Ile luze eta latzeko txakur txikia, kokospean bizar moduko bat duena.

Aztergaia: grifoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

grifoi: EhiztEskulib (171: "orain, odol ugari ditu nahastuta; batez ere, Gaskoiniako untxari urdinarena eta Frantziako grifoiarena"; "Frantziako arrazak —hala nola, Gaskoiniako untxari urdina, saintongeois gaskoi handia, ile latzeko Grifoiak eta Ingalaterrako beagle ospetsuak— oso txakur-mota ezberdinak dira"; 172: "batez ere, untxariak eta grifoiak erabiltzen baitira"); Frantziako grifoi: EhiztEskulib (171: "orain, odol ugari ditu nahastuta; batez ere, Gaskoiniako untxari urdinarena eta Frantziako grifoiarena"); Korthals grifoi: EhiztEskulib (170: "Korthals grifoia. Holandan sortutako arraza modernoa da. Drahthaarraren antzekoa da moldagarritasunari eta kanpoko itxurari dagokienez; Korthalsak, ordea, buru luzeagoa eta iletsuagoa du"); Griffon-arraza: EhizAzter 81 ("538. Zer ezaugarri komun dute Griffon-arrazako txakurrak, Bassetak eta Beagleak?").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: grifoi iz. (txakurra).

grila
iz. Ipar. g. er. Burdin sarea.

Aztergaia: grila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

burdin sarea.

grillo
iz. Heg. beh. Girgilua. Infernuan badira zepo eta grilloak.

Aztergaia: grillo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-ll- salb.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

girgilua.

grimu
iz. g. er. Mihuraren fruitua den baia zuria.

Aztergaia: grimu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko grimu sarrera: "1.º (V-arrig, G-goi), bayas del muérdago. Usturearen garauak (grimuak) guretan egosi egiten dira, euren ura bei txal egin barriari emoteko (V-arrig): en nuestros pueblos se cuecen las bayas del muérdago [...]; 2.º (V; msLond), vástago, renuevo de árbol" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

grimu 3: a) 'kimua' adierakoak 2, B. de Arrizabalaga ("1979 urteko zezeilaren 3-an, zapatua, egunkari guztiok lehenengo orrialdean agertu eben albistea, izenpuruak: Gernikako Arboleak ba dauka alboan bere "grimua". Dakarrezan barrien artean irakurri izan dogu Grimuak [gure Zuhatz Bilobeak] 19 urtekoa izan danean hamaika metro ta gehiago luze, eta astunean tonelada bi ta erdi izan dituala"); b) 'mihuraren fruitua' adierakoa 1, M. Sarriegi ("Behatz puntetan jaikita, mihura artean miatzen ari zen. Bai, grimuak biltzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grimu : AB50 1 (fruto del muérdago), HiztEn (Bot. mihuraren fruitua den baia zuria), LurE (Bot. mihuraren fruitua. Kusku zuri arrosetan ateratzen da eta inguruan gai likatsu bat izaten du txoriak harrapatzeko gai bat egiteko erabiltzen dena), Euskalterm 1 (fruto del muérdago) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grimu : ElhHizt (fruto del muérdago), HiruMila (Bot. bayas o frutos del muérdago), EskolaHE (Bot. mihuraren fruitua), DRA (I bayas del muérdago; II vástago, renuevo de árbol), PMuj DVC (1 BG bayas del muérdago; 2 B vástago, renuevo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

g.er.

Forma baten adiera(k)

mihuraren fruitua.

grina1
1 iz. Arimaren joera bizia, gogoa asaldatzen duena. Ik. lera2. Borrokarako grinak eragina. Neure burua edertzeko grinari amore eman gabe. Emakumeenganako grina. Elizarako grina handia duelako. Sorterriaganako grina epeldu. Grina gaizto edo txarrak menderatzen. Grinak eskatzen ziona egiten. Maitasuna arima barruan agertzen den gertakaria edo grina da. Haragikeriako grinak itsutua.
2 iz. Ipar. Arta, ardura; kezka. Laxoki, batere grinarik gabe bizi direnak. Bakerik gabe, barnea grinaz betea.
Azpisarrerak
grinagarri
adj. Ipar. Kezkagarria.

Aztergaia: grinagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
grinan
adb. Ipar. Kezkaturik, urduri. Geroztik hona grinan bizi naiz. Gaiztagin horiek gogoan, beti grinan egon behar.
Loturak

Aztergaia: grinan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

natural-ezaguna da, J-L. Davantek dioenez.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta definitu ‘artega, kezkaz’ edo halakoren bat erabiliz; eta adibide gehiago gehitu (oharreko egon ez da jaso). (2021-11-23)

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

grina sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

arduratua, kezkatua egon.

grinarazi, grinaraz, grinarazten
du ad. Ipar. Kezkarazi.

Aztergaia: grinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

grinarazi, grinaraz, grinarazten. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

grinarazi, grinaraz, grinarazten

grinati
adj. Ipar. Arduratsua, kezkatia.

Aztergaia: grinati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. grinatsu

grinatsu
1 adj. Grinaz betea. Desira grinatsua.
2 adj. Ipar. Arduratsua; kezkatia. Ik. grinati. Etorkizunaz grinatsu.
3 adb. Grinatsuki. Zerbaiten atzetik oso grinatsu dabiltzan gizonei.

Aztergaia: grinatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

grinatsuki
1 adb. Grinaz beterik, gogotsu. Nola nabil hain grinatsuki ezdeuskeria horren ondotik?
2 adb. Ipar. Arduraz, kezkaz.

Aztergaia: grinatsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki: -tsu-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

arduraz, kezkaz.

grinatu, grina/grinatu, grinatzen
1 da ad. Grinak hartu, grinaz lehiatu. Idoloetara grinatu ziren. On egitera grinatu ginen. Gizona umetatik grinatua dago gaitzera.
2 da/du ad. Ipar. Arduratu; kezkatu. Aita grinatzen ari zen, ikusiz laino beltzak metatzen. Ez nauk emazte hartzeaz grinatua. Grinatzen zaituen kezka.

Aztergaia: grinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

grinatu, grina(tu), grinatzen. Ipar. 1 da/du ad. 'arduratu, kezkatu'. 2 da ad. 'joera izan': idoloetara grinatu ziren.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

grinatu, grina(tu), grinatzen

gringo
iz./adj. peior. Estatubatuarra. Kanalean barrena gindoazela, gringoek agur egiten zidaten lurretik. Egun batean, urrezale gringo talde bat etorri zen islako hondartzetara.

Aztergaia: gringo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gringo 1, MEIG ("Kanalean barrena gindoazela, "gringoek" agur egin zidaten lurretik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gringo 12: Baleike 1996 3 (adib.: "Gringo deitzen didate, eta han 90 urte bizitzen banaiz ere beti gringo deitzen jarraituko dute"), A. Irigoien ("turista gringoentzat muralak pintatzen ibiltzea aurpegiratzen zioten"), I. Garbizu ("gringoak atsegin ez zituela eta Amazoniarekin maitemindurik zegoela konturatu zen arte"), K. Izagirre 7 (adib.: "gringoek ez zuten halako txikizioren beharrik Noriega harrapatzeko"); gringozale 2, K. Izagirre (adib.: "gringozaleek asmatu behar izan zuten Chorrillo eta San Miguelito auzoen erraustea noriegatarrek egin zutela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gringo : AB38 1, HiztEn (Latinoamerikarrek atzerritarrei, bereziki estatubatuarrei, emandako izena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

gringo : ElhHizt (gringo, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

gripe
iz. med. Sukarra, buruko mina, gorputz guztiko ondoeza eta hotzeria ezaugarritzat dituen eritasun kutsakorra. Gripea harrapatu.

Aztergaia: gripe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gris
1 adj. Beltzaren eta zuriaren arteko kolorekoa. Ik. urdin. Zeru grisa. Begi grisak.
2 iz. Kolore grisa. Gris iluna. Ezin konta ahal diren grisen graduetan.

Aztergaia: gris

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
grisaxka
adj. Grisaren antzekoa, griserantz jotzen duena. Kolore berdea du, orban grisaxka askorekin.

Aztergaia: grisaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: grisaska / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PUrib: "grisaska / griska".

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

-a-duna ageri da erabilixeagoa EEBSko datuetan: grisaska 3, grisaskatu 1, grisaxka 2, griseska 2, griska 2.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Idazkera: grisaxka - grisexka.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

grisela
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grisela-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gresilla].

Aztergaia: grisela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. gresilla.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper