50535 emaitza bilaketarentzat - [22051 - 22100] bistaratzen.

grisu
iz. Ikatz meatzeetan sortzen den gas sukoia, ia erabat metanoz osatua. Eguraldia epeldu baino lehen hil zen zure aita, lan egiten zuen meategiko galeria bateko grisuak zapart eginda.

Aztergaia: grisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grisu : AB38 3, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

grisu : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, PMuj DVC (grisú, mofeta) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal grisú / grisou formen ordainak: grisu : ElhHizt, Casve FE, PMuj DCV; grizu : HaizeG FB, T-L LBF // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): grisou; explosión de g.: coup de grisou; it (S. Carbonell): grisù (gas delle miniere di carbone); ca (DCC): grisú; en (Collins): firedamp; de (Langenscheidts): Grubengas; explosión de g.: schlagende Wetter.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen baldintza minimoa betetzen du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'grisu: meatzetako gasa'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

groenlandiera
iz. Groenlandian mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: groenlandiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

grosularia
iz. miner. Granate mota, silizez, aluminaz eta karez osatua dena.

Aztergaia: grosularia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

grosularia: Harluxet; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grosularia: ZTC 2 (Geologia HE: "grosularia [...] Granateen taldeko nesosilikatoa") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): grosularia; it (S. Carbonell): Grossulária // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF; ap. WebMineral: grossulaire), en (Collins), de (Langenscheidts). // Gaztelaniazkoetan, grosularita baztertu, eta grosularia onartu zuen IMAk. // Ap. Geologia HE: en grossular / es grosularia / fr grossulaire".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

grotesko
adj. Bitxia edo nabarmena izateagatik irrigarri gertatzen dena. Erakusketako argazkiek, zuri-beltzeko mundu grotesko eta bitxi bat erakusten dute. Tragediaren eta komediaren arteko narrazio groteskoa.

Aztergaia: grotesko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh89 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu grotesko formarik.

grotesko 92: Aizu 2, Argia 6, Berria 42, Deia 7, DiarioVasco 6, Elkar 19, Erlea, Euskaltzaindia 2, Jakin 3, Laneki 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grotesko 36: Berria, Fernando Rey, Bernardo Atxaga, Jon Alonso, Xabier Olarra, Anton Garikano, Koldo Izagirre, Iñaki Mendiguren, Pablo Sastre, Patxi Iturritegi, Fernando Morillo, Xabier Mendiguren Elizegi, Mirentxu Larrañaga, Karlos Linazasoro, Eduardo Matauko, Jose Morales, Matias Mugica, Joxe Azurmendi, Koro Navarro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxienekoak betetzen ditu eta erabilia da. Sarrera gisa jasotzekoa.

grua
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grua-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. garabi].

Aztergaia: grua

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-10 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh27 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

grua iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, grua-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. garabi].

grua 27; garabi 715.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

grua 23; garabi 413.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

garabi, grua

Euskaltzaindiaren Arauak

grua* e. garabi.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. garabi forma finkatua dago tradizio idatzian, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. garabi

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

gruyere
iz. Behi esnez eta gatzagi birrinduz egiten den gazta, jatorriz suitzarra, 35 kilogramo inguruko piezetan egiten dena. Benetako gruyereak ez dauka zulorik.

Aztergaia: gruyere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gruyère 1, M. Landa (“Akabo gruyère gazta zoragarriak, pizza pusketa zaporetsuak, kroketa arrasto epelak!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gruyere (eta Gruyere) 6 Berria 3 (adib.: “Lehengo hizkuntz gotorlekua Gruyere gasna bezalakoa da orain”, “Nafarroako Ezker Batuko hautagai Ion Errok Nafarroako Gobernua «Gruyere gazta» batekin parekatu zuen atzo, batik bat, «iluntasuna» delako bere ezaugarrietako bat”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Hats atsituen kakofonia zen hura, ore egosi, gruyere eta bola gazten astuntasun bigunetatik olivetaren erpin alkalinoetara”), Xabier Montoia (“Lehendabiziko botila jaurtiki eta berehala Gruyere gasna bat baino zulatuagoak utziko gintiztean”); Gruyère 1, Xabier Olarra (“Bost edo sei zulaketa egin ondoren, Gruyère gazta baten antz handiagoa izango du beste ezerena baino”).

Erdaretako formak

OfQuLF: fromage à pâte pressée || Gruyère || région de Suisse où l’on fabriquait ce fromage // es gruyer / fr gruyère / en Gruyère / de Gruyère.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Gruyere 6: Elhuyar (“Nolanahi ere, Arabako lurraldea Gruyere gazta baten moduan gelditu da”), Berria 5 (adib.: “Gruyere gazta itxura hartu du honek guztiak eta Argentinaren oihartzunak Pagasarri magaletaraino iritsi dira, atzo ere”, “Gobernuko alderdia gaizki pasatzen ari zen, ustelkeria zeukaten nonahi, gruyere gazta batek baino zulo gehiago zituzten, eta alderdia ez ezik monarkia bera ere goitik behera zegoen ustelduta”); Gruyère 2: Jakin (“Aparailua hartu egin dut azkenik. Gruyère gazta etorri zait akordura”), Argia (“azkenik, egun, Gruyère gazta bailitzan, beltza da nagusi pixkana desintegratzen ari den eremu zuriaren aurrean, ondoan, goian, behean”); Gruiere 1, Argia (“Dena dela, Toni Gisberten ustez, ez litzateke irtenbide egokiena Gruiere gaztarena gertatuko bailitzateke, toki batzuetan lortuko lukete telebista ikustea, beste batzuetan ez...”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gruyer / fr gruyère: Elhuyar: Gruyère / Nolaerran: Gruyèreko gasna / Zehazki: gruiere / Labayru: gruyère / Adorez5000: gruiere.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, ordain okerraren kaltetan onartzekoa

“edo gruyere”. Hau da, zeinu diakritikorik gabe ere erabil daiteke euskaraz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

zeinu diakritikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua. gruyere [onartu diakritikorik gabe: gruyère -> gruyere]

gu
1 izord. Pluraleko lehen pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari dena barnean duen lagun bi edo gehiagoren multzoa adierazten duena. Gu heldu gara lehen. Europa eta gu. Gu guztiona. Gu geu gara okerrenak. Hori guk egin beharko genuke. Ez dagokigu guri auzi hori erabakitzea. Gure etxea erre dute. Joan den mendean eta gurean ere bai. Gugan bizi da. Betor gugana zure erreinua. Guregana hurbiltzen. Jaunaren guganako onginahia. Guregandik hurbilago. Gugatik gizon egin zen. Geldi zaitez gurekin. Guretzat prestatua. Urrikal zaitez gutaz. Deus ez dugu gurerik. Gutarik onenak. Gutakoren bat. Gutan konfiantza izatea merezi duela erakutsi nahi dugu.
2 (gurean, gurera eta kideko formetan, 'gure etxean, gure etxera...' adierarekin). Gurean ez dago zuenean beste diru. Gurean, beste nonahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. Zatoz gurera.

Esaera zaharrak

Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen. Gure sabelak, gure jabeak. Irunez oihaldun da gure andrea, ez alfer egonez.

Aztergaia: gu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gurean .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azalpena (gurean): gure artean; gure etxean > gure etxean; gure artean (ordena aldaturik).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Adieren ordena aldatuz eskainiko da azpisarrera: «gurean 'gure etxean'; 'gure artean'».

guadalajarar
1 adj. Guadalajara hirikoa; Guadalajara probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Amelia de la Torre, guadalajarar aktorea.
2 iz. Guadalajarako herritarra. Eskolan egin diren lau ikasturteetan, euskaldunez gain, madrildarrak, katalanak, guadalajararrak eta Hego Amerikako ikasle gazteak etorri dira.
guadalupetar
1 adj. Guadalupekoa, Guadaluperi dagokiona.
2 iz. Guadalupeko herritarra. Guadalupetarrek aspaldian ez dituzte aintzat hartzen bozen emaitzak; izan ere, ez dira ordezkatuak sentitzen.
guaiaba
iz. Guaiabondoaren fruitua, arrautza itxura duena, eta mamitsua eta urrintsua dena. Guaiabak barru gorrikoak gustatzen zaizkit. Guaiaba-zukua.

Aztergaia: guaiaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

guaiabondoaren fruitua.

guaiabondo
iz. Zuhaitz hosto-iraunkorra, aurrez aurreko hosto luzangak dituena eta fruitutzat guaiabak ematen dituena (Psidium guayava).

Aztergaia: guaiabondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: guaiabondo: Psidium guayava.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Psidium guayava.

guaiako
iz. Amerikan hazten den zur gogorreko zuhaitza, medikuntzan erabilgarria den erretxin bat ematen duena (Guaiacum sp. ). Desagertze zorian diren guaiakoen eta ornitorrinko moko-urdinen babesle naiz.

Aztergaia: guaiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: guaiako: Guaiacum sp.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Guaiacum sp.

guanina
iz. biokim. Azido nukleikoen osagai diren base nitrogenatuetako bat. DNAren osagai nagusiak lau dira: adenina, guanina, zitosina eta timina.

Aztergaia: guanina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. 2002-09-10eko oharra, s.u. adenina: "nazioartekoa da, eta onartzekoa, beste lau base nitrogenodunen izenak bezala (guanina, timina, zitosina, urazilo)".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

guantxe
1 adj. XV. mendearen aurretik Kanaria uharteetan bizi izan zen etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Buruzagi guantxea. Toponimo guantxeak ikertuz.
2 iz. Etnia horretako kidea. Aspaldiko guantxeek harrian grabatua.

Aztergaia: guantxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

guantxe 5: Berria 2 (“Era askotariko protagonistak aurki daitezke Ansok bildutako 38 kondairetan: zakur errepublikanoa, euskal odoleko erregina guantxea, Donostiako herensugea, Altubeko lepazuria, Bilananeko Varona, Pirene, Santa Kruz apaiza, Libe eta baita Juan Mari Arzak sukaldari donostiar ezaguna ere“), EiTB 3 (“Metodo hau guantxeek asmatu zuten, Kanarietako jatorrizko biztanleek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guantxe 3: Berria (“Oso aspaldian, Kanariar Uharteetan guantxeek izurdeekin txistuka hitz egiten bazuten, zergatik ez lortu gaur egun gailuen bidezko harremana gizakien eta izurdeen artean?”), Bernardo Atxaga 2 (“Jatetxeko kanariarrek, orain dela ez dakit zenbat mende desagertutako guantxeei; sinestunek, Jainkoari eta beste bizitzari”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

guantxe : Elhuyar; ez dugu aurkitu ap. Labayru, Adorez.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: guantxeak

Exon: guantxe

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Exonomastika alorrekoa. Kanarietako aborigenen izena, Gaztelak konkistatu arte. Krutwig euskaltzainak, Mukarovky euskalariak eta beste batzuk herri hortaz idatzi dute. Horrela arautuko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Kendu lerroa (eta honelako besteak bezala, Onomastika batzordeak lantzean ikusiko da).

guapo
adj. Heg. beh. Pertsonez mintzatuz, ederra. Aktore gazte eta guapo baten aurrean. Guapo askoa zen, izan ere.

Aztergaia: guapo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-oa-/-ua-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Hegoaldean asko erabiltzen diren honelako erdarakadei, nahitaez hitz hobetsia erantsi beharko genieke; kasu honetan eder orokorra.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): guaporik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua, eta ez da orain forma berririk erantsiko.

guarani
1 adj. Paraguain eta inguruko zenbait lurraldetan bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Emakume guaraniak. Izen euskaldunak dirudite, baina ez dira; izen horiek, benetan, izen guaraniak baitira.
2 iz. Etnia horretako kidea. Brasilgo guaraniak.
3 iz. Paraguaiko diru unitatea.

Aztergaia: guarani

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

guarani: HiztEn-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guarani: Estilo Liburua.

guarani 16: Berria 14 (“Marco Bechisek guaranien «tragedia» erakutsi du Venezian aurkeztutako filmean, 'Birdwatchers' -en“), Jakin (“Harrezkero, behin baino gehiagotan izan dut egitasmo horrekin lankidetzan aritzeko aukera, eta behin baino gehiagotan izan dut, maputxe, aimara, guarani, kitxua eta abarren ordezkarien aurrean, euskara berreskuratzeari buruzko gure esperientzia azaltzeko aukera”), Karmel (“Bide bertsuetan barrena ibiliko ziren gero Txinan Ricci (†1610) eta Indian Nobili (†1656); Paraguay-ko guaranien arteko Reducciones-etako topaketak ere bere erronka kulturala ekarri zuen, 1609tik aurrera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guarani 5: Herria 2 (“Hegazkinez jauzi bat egin dute gero Iguazukour-jauzi guziz famatuetarat eta euskal dantzak eman hango guarani indianoen aintzinean”), Berria 2 (“Aimarak, kitxuak, txikitaoak eta guaraniak: aurreneko aldiz presidenteak izango gara”), Aritz Gorrotxategi (“ezpainetara hurbiltzen den txiskeroaren antzera, txingarrez txingar: espaloi zuri bezain hautseztatuak, etxebizitza txiki eta pilakatuak; ezkerretara, azukre fabrikaren tximinia mardulak barreiatzen zuen kanela zaporea; pixka bat aurrerago, etxe-orratzen auzoa hasten zen bihurgunean, Salvador parkeko lorategi zabalak, eskulanak saltzen zituzten guaraniak eta margolari bat, beti ezberdina zen margolari bat kale erpin batean eserita, zuhaiztiari so”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

guaraniar : Adorez; guarani : Labayru, Elhuyar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: guaraniak.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Paraguai.

Exon: guarani

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Lehendik sartua dago forma Paraguaiko diru-unitatea izendatzeko.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Paraguaiko dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: guarani iz. (Paraguaiko dirua).

guaraniera
iz. Paraguain eta inguruko zenbait herrialdetan mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: guaraniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

guarda
1 iz. Batez ere Ipar. Mugazaina.
2 iz. Heg. Zaintzailea. Ik. basozain; mendizain; espetxezain.
Azpisarrerak

Aztergaia: guarda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. goarda

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 batez ere Ipar. 'mugazaina'. 2 Heg. h. -zain, zaintzaile.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-oa-/-ua-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "guarda/guardasol: hemen ere goa- arazoa dago. Edozein kasutan, Euskaltzaindiak bere Merkatalgo hiztegian aterki barik, euritako proposatzu zuen" (1995-06-16)

 - [E301]: goarda [da nire ustez hobestekoa] (1995-04-18)

 - [K201]: "guarda, guardia: komeniko da agian aingeru-ren ondoan aingeru guardako ere jartzea.(ez aingeru goardako)" (1995-03-27)

guardasol
iz. Heg. lgart. Aterkia. Guardasol zaharrak konpontzen zituen.

Aztergaia: guardasol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

euritako, (guardasol, parasol)

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Lgart. 'aterkia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. aterki

Lexemen erregulartasuna

-oa-/-ua-

Informazio lexikografikoa
Mailak

Lgart.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: goardasol [da nire ustez hobestekoa] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azalpena: aterkia - euritakoa. Zehaztapena: Lgart. kendu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua.

guardatu, guarda/guardatu, guardatzen
du ad. zah. Gorde; zaindu, begiratu. Hobe zenuen zure lorea ongi guardatu bazenu. Mandamentuak guardatu.
Azpisarrerak

Aztergaia: guardatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

guarda(tu), guardatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

gorde; zaindu, begiratu.

guardia
1 iz. Zaintza.
2 iz. Zaintzailea; udaltzaina.

Aztergaia: guardia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. 1 zaintza. 2 zaintzaile, udaltzain, etab.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: guardia egin , guardia eman // (eta, beharbada, guardia zibil sarrera gisa arautua ere hemengo azpisarrera bihurtuz).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera moduan, guardiako epaitegi sartzea proposatzen da, nahiz eta jakin, egun, auzitegietako esamoldea gau eta eguneko epaitegi dela.

 - [E126]:  Guardian egon ikus AL (goardin eon).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Ez da orain forma berririk erantsiko; lantaldeak proposatuak jasoko dira, eta guardia honetako azpisarrera bihurtuko da sarrera gisa ageri den guardia zibil.

guardia egin
1 ad.-lok. Heg. Kuarteletan eta kidekoetan zaintza egin; ospitaleetan eta kidekoetan ohiz kanpoko orduetan zerbitzua eskaini. Burdin hesien beste aldean, bi soldadu guardia egiten.
2 ad.-lok. Ipar. Kasu eman, kontuz ibili; zaindu, begiratu. Ingurunera behatzen dute, eta burua goiti, guardia egiteko bezala altxatzen dute.

Aztergaia: guardia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

guardi(a) egin (eta guardia egiñ, goardia egin) 39: EZ 14 (adib.: "Arren bada egizue gure orde guardia, perilletarik guardatzen duzuela untzia. Itzultzean gero berriz guardia egitera, bozkiago ethor gaiten eskerren itzultzera"), Ax 2 ("ingurunera behatzen dute, eta burua goiti, guardia egiteko bezala ailtxatzen dute", "Baldin bistaren portaleari eduki behar bazaika begia, eta egin guardia, segur da etzaikala gutiago egin behar gustuarenari"), SP 4 (adib.: "Hastetik egizu guardia, berandurik heldu da erremedioa, zahartu denean zauria"), INav 10 (adib.: "guardia egizu sobera etzoazen suestera"), ES ("Jeusi guardiarik egin gabe, zeruei beha zegotelarikan, nola erori zen zulho batetara"), Añ GGero 2 ("kontu andia kolerari euki bear jako, egin bear jako guardia", "burua goratuten dabe guardia egiteko balegoz legez ta begira ea iñor agiri dan"), It Fab 2 (adib.: "aingeru bat ifiñi / zuen atondoan, / suzko ezpatarekin / guardi egiteko"), ChantP ("egin dezagun beraz guardia, / salsa eztela egin berria"), Bilbao IpuiB ("Iñoiz soldadu izan bazarie, jakingo dozue, nik bestean, zer dan gabaz guardia egitea"), Uzt Sas 2 (adib.: "Mendi-baserri batek izaten / baidu bere alderdia, / beren mendiko ganaduari / egin bear zaio guardia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guardi(a) egin (eta goardia egin) 11: J.A. Arkotxa ("nere ate ondoan guardia egin ire erregiñari"), A. Berasategi ("Hiru iheslari goardia egiten geratu ziren eta izugarrizko beldurra pasarazi zieten"), Ataño Txori ("Amaika bider inguruko baserritarrak egiten ziteken guardi"), D. Urbistondo 3 (adib.: "Regimenduko soldadurik onenek bakarrik egiten al dute guardia?"), X. Monasterio ("goardia egiten ari den soldadua"), O. Larrañaga ("ibilgailuentzako barrera eta goardia egiteko kabina bat baino ez genuen aurkitu"), GAO 1997 ("goardia egin beharrak edo beste edozein gertakari bereziri erantzun beharrak ematen badira [...] mantenua eta ostatua enpresaren kontura izango dira"), X. Diaz ("Erregearen tronuaren ondoan soldadua goardia egiten"), A. Zuberogoitia ("Goizeko hamaikak eta erdiak aldera soldadu batek guardia egiten zegoen Aniceto gerrillaria begiztatu eta hil egin zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

guardia egin : EuskHizt (Ipar. Zah. 1627 zaindu, kontu izan), HiruMila (custodiar, hacer guardia), PMuj DVC (-ri goardia egin: vigilar, tener cuidado de) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal hacer guardia / monter la garde formen ordainak: zaintzale izan : Casve FE // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): monter la garde; en (Collins): to mount guard; it (S. Carbonell): montar la guardia; de (Langenscheidts): auf Wache stehen, Wache schieben; Wache gehen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guardia sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 Ipar. 'guardia eman, kasu eman'. 2 Heg. 'zaintzaldia egin; txandako izan'.

guardia eman
dio ad.-lok. Ipar. zah. Guardia egin, arreta jarri. Guardia emaiozu ongi ene solasari.

Aztergaia: guardia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: guardia egin, eman / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

guardia sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

kasu eman.

guardia zibil
iz. Espainiako milizia, hiriguneetatik kanpo ordena zaintzeko egitekoa duena; milizia horretako kidea. Trafikoko Guardia Zibilak jakinarazi duenez, hemezortzi urteko gazte bat hil zen atzo auto istripu batean. Guardia zibilen jeep berdeak hasi ziren herrian gora eta behera patruilan.

Aztergaia: guardia zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Ez da orain forma berririk erantsiko; lantaldeak proposatuak jasoko dira, eta guardia honetako azpisarrera bihurtuko da sarrera gisa ageri den guardia zibil.

guardiako
adj. Kuarteletan eta kidekoetan zaintza egiten duena; ospitaleetan, epaitegietan eta kidekoetan ohiz kanpoko orduetan zerbitzua eskaintzen duena. Guardiako soldadua. Guardiako medikua bidali zuten istripua gertatu zen tokira. || (Zerbitzu hori eskaintzen den tokiaz beraz mintzatuz). Donostiako Guardiako Epaitegian jarri zuten salaketa, martxoaren 26an. Guardiako farmazien 2006ko egutegia.
Loturak

Aztergaia: guardiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GUARDIAKO a) De guardia. Guardiako othoitzak [marinela] guardian sartzean. EZ Eliç 25. De guardia, (persona) que está de guardia. Guardiako emaztekiak azkenian [...] eztitu ziren. Elsb Fram 73 (ref. a un grupo de mujeres que monta guardia). Gauza guztiak konpon itzazu goardiako sarjentuarekin. Arti Ipuin 83 b) Puesto a cuidado. Artzainek badituzte beren 7.500 ardi eta guardiako bertze 3.800. Gatxitegi Othoizlari 1957, 134 c) (Uso sust.). Miembro del cuerpo de guardia. Guardiakuak il da / paretak apurtu. Afrika 66. Ez nuela nik nengoen egoeraren kulparik: ez nik, ez don Pedrok, ez beste edozein goardiakok. MEIG IX 93.

guardiako 83: Elhuyar (“guardiako medikuen antzera egiten dute lan”), Consumer 2 (“guardiako sendagilea”), Berria 46 (“Tafallako guardiako epaileak hilotza jasotzeko agindua 19:05ean eman zuen eta, ondoren, Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko, lan istripuetan derrigorrezkoa baita”), EiTB 25 (“guardiako epailearen esku”), Argia 5 (“Gaur bertan jon naiz sinatzera, normalean Bilbon egiten dut baina gaur ez nago Bilbon eta guardiako epaitegitik pasatu naiz”), Laneki (“guardiako epaitegia”), Erlea (“Zakurrak guardiako suetara inguratzen direla”), DiarioVasco 2 (“guardiako botikak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guardiako : Berria 7 (“Garaik azaldu zuenez, guardiako txandak aparteko ordu bezala ordaintzeko eskatzen dute medikuok“), Herria (“Cam de Pratseko zerbitzu pzikiatrikoan bi gertakizun izan dira momentu berean: eri batek lepoa tinkan atxiki dio emazte erizain bati, ber denboran, sartu berria zen bisitari batek guardiako pzikiatrari heriotz mehatxuak egiten zizkiolarik.”), Karlos Zabala 8 (“Noizetik noizera, guardiako zaindarien deiadarra errepikatzen zen postuz postu”), Joan Mari Irigoien 3 (“Eta gertatu zen orduan, ustekabean, ezen Bucciok baimendua eskatu ziola guardiako ofizialari”), Jose Morales, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa guardia sarreran.

guardian
1 adb. Adi, erne. Atsedenik gabe, beti guardian izan behar duzu. Ohoinak sentitzen direlarik, guardian egotea hobe! Guardian jarria.
2 adb. Zenbait zerbitzu eta lanbidetan, ohiz kanpoko orduetan zerbitzua eskaintzen. Zer behar duzu?, botikaren bat?, joango naiz ni, badakit zein dagoen guardian. Aste honetan Auzitegi Nazionalean guardian dagoen epaileak egingo du epaiketa. Sektore askotan egon behar izaten dute langileek guardian.
Loturak

Aztergaia: guardian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2017 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

guardian adb. (egon, izan eta kideko aditzekin). Adi, erne. Atsedenik gabe, beti guardian izan behar duzu. Ohoinak sentitzen direlarik, guardian egotea hobe! [s.u. guardia]

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu; komeni da, halaber, beste adiera bat sortzea ‘ohiz kanpoko orduetan zerbitzua eskainiz’ (farmazia guardian…) adierarako. (2021-11-23)

guardiar
1 adj. Guardiakoa, Guardiari dagokiona.
2 iz. Guardiako herritarra.
guata
iz. Kotoi harroa. Guata zaurian jarriz.

Aztergaia: guata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin edo onarpen eske aurkeztua: ez du baldintza minimoa betetzen (es guata, fr ouate), baina ordezkatzen zaila dirudi: bat behar eta, gaztelaniatikoa proposatzen da.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-oa-/-ua-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gure artean behintzat guate, guatea izan da honetarako erabili den erdal hitza. Kasu askotan kotoi moduan ere itzul daiteke.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, idazkera hori berori duela.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere soilean eskainiko da forma proposatua.

guateke
iz. Heg. Etxe batean egiten den jaia, gehienbat jende gaztearena, dantzarako musika, edariak eta jatekoa izaten dituena. (Batez ere XX. mendearen 50 eta 60ko hamarkadetan egiten zirenak izendatzeko erabiltzen da). The Sparteens taldekoek, janzkeraz gain, 60ko hamarkadako espiritua berreskuratu dute guatekeei dagokienez ere, taldekide baten etxean geratu baitira tragoxka batzuk edateko.

Aztergaia: guateke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): goateke 9: EiTB 8, Argia; guateke 32: Elkar 6, Berria 8, EiTB 10, Argia, DiarioVasco 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: goateke 3: Berria, Urtzi Urrutikoetxea, Joseba Urteaga; guateke 4: Lourdes Oñederra 2, Ramon Saizarbitoria, Aritz Gorrotxategi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu goateke, guateke formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es guateque / fr fête, sauterie: Elhuyar: goateke / NolaErran: besta, jai; - / Zehazki: festa, guateque / Labayru: goateke / Adorez5000: festa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du gutxienekoa betetzen, baina erabili izan da Hegoaldean. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

guatemalar
1 adj. Guatemalakoa, Guatemalari dagokiona. Guatemalar agintariak.
2 iz. Guatemalako herritarra.

Aztergaia: guatemalar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

guau
[Oharra: Euskaltzaindiak, guau-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. au].

Aztergaia: guau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh98 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

guau guau G 1: Ag G ("Guau, guau! -egiten du eldu baño len-, banua, banua esanaiaz bezela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guau EB 5: HezkSaila 1981 ("Txakurrak guau! egiten du"), A. Uranga 2 (adib.: "Guau! - zaunka egin zuen baietz esanez bezala"), Bene-benetan/1 2 (beste onomatopeia batzuekin batera: "guau!"); guau(-)guau (eta guau guau guau) 5: B 2 (B. Otazua: "Guau, guau! Nire kondaira errukigarria ori da", "Guau, guau, guau! Neguan beroa, bizitza erdi baño geiago da"); G 1 (Lek: "gauza bakoitzak ateratzen duan soñu edo zarataren onomatopeya - "kukurruku", "guau-guau""); EB 2 (L. Iriondo: "Txakurra: Irabaziko dut! Guau guau guau"; Bene-benetan/1: "Txakur txiki horrek guau, guau, guau").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

guau : DFrec 6 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

guau : HiruMila: guau (onom.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

guau [Oharra: Euskaltzaindiak, guau-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. au].

guau 91.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guau 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, oraindik ere guau batzuk ageri direlako.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. au.

gubia
iz. Zurgintzako lanabesa, aho ebakitzailea eta zeharka kurbatua duena.

Aztergaia: gubia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gubil
iz. Zizel txikia.
Azpisarrerak

Aztergaia: gubil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gubil zabal.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zizel txikia.

gubil zabal
iz. Zizela.

Aztergaia: gubil zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gubil sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

zizela.

gubileko
iz. Gubila erabiltzen duen langilea edo maisua.

Aztergaia: gubileko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

guda
iz. Gerra.

Aztergaia: guda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gerra.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. gerra

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Nik beste hau ezarriko nuke: "hobe gudu'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

gudagizon
iz. Gerraria.

Aztergaia: gudagizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gerra(-)gizon, gerrari.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. gerragizon

gudaketa
iz. g. er. Gudua.

Aztergaia: gudaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gudua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Baztertzekoa, gudua nahikoa baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

gudalburu
iz. mil. Armadaren burua edo buruetako bat, gudarien burua. Jeneralak eta gainerako gudalburuak.

Aztergaia: gudalburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ari/-al-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  g.g.e. eranstea komeni da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): ez da hain arrotza.

gudaldi
iz. Gerra batean, bi armadaren arteko gudua edo borroka. Navas de Tolosako gudaldia.

Aztergaia: gudaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: h. gerrate, gerraldi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa

gudaleku
iz. g. er. Gudu bat gertatzen den lekua. Faxisten ontziak gudalekura agertu ziren.

Aztergaia: gudaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

guda-leku (eta gudaleku 1) B-G 3: Itz Azald ("Gudaleku eta soldaduen esetsi eta burruka odoltsuen artian"), Bv AsL ("Ura zan San Franziskoren guda-lekua"), Or Eus ("Guda-lekuan luzaroago / il diran aien kiratsa"); gudaltegi B 1: Otx ("Katamixarren gudaltegira eldu ziranian, ango jagolak ikusi egin zittubezen gure lagun bijak"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Arriand Act 21,37: "Paul-ak gudaltegi-barru sartu-ala"; gudategi G 1: Alz Ram ("Nador gudategitik idatzia da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gudaltegi B 2: I. Zubiri ("gertaturiko gora-beera guztien barri emon eutsan, gudaltegian sartu zanetik ordurarte"), Larrak ("Ingelandarren Gudaltegia"); gudategi B 3: A. Gerenabarrena 2 ("garalle etorteko zireanok gudategirantzan ondo ikusi al egizan", "gudategira eroan daben ipar-amerikar erri dontsu oni"), Larrak ("goazen gudategira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gudaltegi : DFrec 2; gudategi : DFrec 8 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

BiblE-2: gudu-toki 3 (*gudutoki), gudu-zelai 8 (*guduzelai); gudari-toki 16 (*gudaltoki).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

guda-leku : PMuj DVC; gudu-leku : PMuj DVC; gudaltegi : PMuj DVC; gudategi : Casve EF (güdategi), HaizeG BF, Lh DBF, DRA (Lhande aipatuz), PMuj DVC; gudutegi : Lh DBF, DRA (Lhande aipatuz) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gudaleku, gudatoki: eta ez guda zelai kalko hutsa (ikus Lafitte)'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

gudaletxe
iz. Kuartela, kaserna.

Aztergaia: gudaletxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gudaletxe, kuartel, kaserna

Euskaltzaindiaren Arauak

'kaserna, kuartela'.

Informazio osagarria
Zerrendako forma onartuaren parekoak

kaserna, kuartel (maila berean onartzekoak dira hirurak)

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ari/-al-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "kaserna eta koartel (ez kuartel)" (1995-06-16)

gudaloste
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gudaloste-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gudaroste].

Aztergaia: gudaloste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. gudaroste / HiztEn: Ik. gudaroste / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gudaroste.

gudamutil
iz. Soldadua. Ik. gudari.

Aztergaia: gudamutil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: h. gerra(-)gizon, gerrari.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

gudari
1 iz. Gerra egiten duen pertsona; soldadua. David erregea baino gudari handiagoa eta Salomon baino aberatsagoa izango zela. Auñamendiko gudari basatiak. Napoleonen gudariak. Erromatar gudari jantzian. Jesu Kristoren gudari izateko. Gudari taldeak.
2 iz. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen Eusko Gudarosteko soldadua. Gudariek Intxorta galdu zutenean.

Aztergaia: gudari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

soldadu, gudari

gudaritza
1 iz. Gudariaren lanbidea.
2 iz. Soldadutza.

Aztergaia: gudaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gudaroste
iz. Armada.

Aztergaia: gudaroste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gudaloste: 16 ager. (Mde, Berron); gudari-oste: 1 (Zait); gudaroste: 9 (Zait, Ibiñ, NEtx); gudarozte: 7 (Enb, Zait, Gazt)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gudaloste: 11 ager. (EB); gudalozte: 4 (G 1, EB-EgAs 3); gudari-oste 1 (G); gudaroste: 30 (B 8, G 6, EB-EgAs: 16); gudarozte: 30 (B 18, G 7, EB 1, EgAs 4); gudoste (eta gudosteburu): 5 (Zaitegi, Olabide, J. Etxaide)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

armada, gudaroste

Euskaltzaindiaren Arauak

h. armada.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. armada

Oinarria erabaki behar da lehenik

oste/ozte

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ari/-al-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "armada-ri lehentasuna emanik ere, beste hitz berri honen grafiak, gudarozte behar luke izan, 'soldadu-talde' adieran oste barik, ozte baita euskal hitza" (1995-06-16)

gudate
iz. g. er. Gerratea. Napoleonen gudatetik karlisten lehenengo gudatera.

Aztergaia: gudate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-11-24 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

oraingoz behintzat baztertzekoa da, ez baitago horren premiarik

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gerratea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: h. gerrate.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

gudazale
adj. g. er. Gerrazalea.

Aztergaia: gudazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gudazale (eta guda-zale, guda zale) B 3: AB AmaE ("Gudan gudara gudazaleak"), Ag AL 2 (adib.: "Enaz ni guda zalea") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, Inzag RIEV 1933: "Erregiñaren gudazaleak etzuten Urnitan ezertxore tente ta zutik utzi".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gudazale G 5: Xavier'tar Franzisko ("Anai txikia ere gudazale ikusi nai izan zuten"), Ataño 4 ("gudazaleak beste olako naspillen bat sortzen diguten arte", "oiek dituk gudazaleak", "itxaspera bota bear lituztekela gudazale guziak!", "Gure artean oraindik gudazale asko dago"); guduzale IE 2: Mde (agerraldi bat ap. Aginaga; "guduzaleen spiritu aristokratikoa", "enda guduzale batentzat egoki den araura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gudazale : DFrec 1, AB38 1 ('belicoso'); guduzale : AB38 1 ('guerrero') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

guduzale : HiruMila (guerrero, ra; belicoso, sa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gerrazalea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: h. gerrazale.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper