50535 emaitza bilaketarentzat - [22151 - 22200] bistaratzen.

guraso bakarreko
1 adj. Familiez eta kidekoez mintzatuz, guraso bakar batek eta seme-alabek osatua dena. Ik. gurasobakar. Guraso bakarreko familien % 82tan emakumea da familiaburua.
2 adj. Guraso bakarreko familiarena, guraso bakarreko familiari dagokiona. Guraso bakarreko seme-alabak.
3 adj. Guraso bakarrak egiten duena, guraso bakarrari dagokiona. Bikote bat banatzen denean, lehen erabakietako bat haurren zaintzari dagokio; bi dira horretarako bideak: guraso bakarreko zaintza edo zaintza partekatua.
guraso elkarte, guraso-elkarte
iz. Ikastetxe bateko ikasleen gurasoek osatzen duten elkartea, besteak beste, eskolaz kanpoko ekintzak antolatzea, seme-alaben hezkuntzan eragitea eta ikastetxearen erabakietan parte hartzea helburu dituena. Hegoalde, Amaiur, Iturrama eta San Frantzisko ikastetxeetako guraso-elkarteek haien seme-alaben irakasleen lana defendatu dute.

Aztergaia: guraso elkarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh90 2021-01-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu guraso(-)elkarte formarik.

guraso(-)elkarte 1036: Aizu 12, Argia 49, Berria 39, Deia 15, Deustuko Unibertsitatea 6, DiarioVasco 719, EiTB 34, Elhuyar 3, Elkar, Consumer 26, Goiena 32, HABE, Jakin 6, Laneki 6, UEU, Uztarria 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

guraso(-)elkarte 31: Berria 29, Jokin Muñoz, Anjel Lertxundi.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Guraso Elkartea: Asociación de Padres" / HezkAdmin: guraso-elkarte: asociación de padres; Guraso Elkarteen Federazio (GEF): Federación de Asociaciones de Padres de Alumnos (FAPA).

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Libre samarra da, baina adibide bat jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa guraso sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Kendu lerroa.

gurasobakar
adj. Familiez eta kidekoez mintzatuz, guraso bakar batek eta seme-alabek osatua dena. Ik. guraso bakarreko. Familia gurasobakarrak.
gurasorde
iz. Gurasotzat hartzen den pertsona. Erakutsi nahiagatik gurasoak edo gurasordeak haurrak ikasi behar duena, ez du haurrak aditu nahi ikas-konturik.

Aztergaia: gurasorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

guraso(-)ordeko 3: fB Ic ("Gurasuak badaukaz edo guraso ordeko nausijak, kontu emon denporaz arei bere, berak artuteko ustia daukan estaduba"), Goñi ("Ez bere kulpaz, baizik guraso ordekoak kontuzkoak etziralako, animako gauzetan atzera samar zebillen"), TAg Uzt ("Bera ere, guraso-ordeko bezela, ez al-zan zabarkeri osoan jokatu?") // Ik. OEH argitaratuan gainera, guras-orde : Mb OtGai ("Erakutsi naiagatik gurasoak, edo guras-ordeak aurrak ikasi behar duena, ez du aurrak aditu nai ikas-konturik", "Ah, gurasoak, gurasoak! Ah, guras-orde, buru edo zenzu gabeak!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guraso(-)orde 3: A Ipuiñak ("Simon, gure belarrietan guzurra ostatuz egon ezpada gazterik geratu zan guraso baga ta anaetxu beren guraso orde"), Or MB ("guraso-ordeen eta begiraleen menpean dago"), Arrazakeria ("Guraso edo guraso-ordeetarikoren baten azken auzotasuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurasordeak : Euskalterm 1 (padres adoptivos) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurasorde : HiruMila (progenitores adoptivos), DRA (tutor), PMuj DVC (tutor, curado, guardador; eta gurasorde-kide, gurasorde-lagun: contutor; gurasordetasun: tutela, calidad de tutela) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldeak aipatua du forma, bere zalantza eta proposamenekin, eta horretan da orain ere.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde osaerakoak hitz bakarrean idazten dira, eta bokal biak gordez -a+o- eta -e+o- topaketetan (cf. aitaorde, amaorde; semeorde); bestela jokatu behar dela uste du lantaldeak -o+o- moduko honetan, osagai biak osorik idatziz eta marratxoz lotuz: guraso-orde.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Google, 47 gurasorde (batik bat, Administrazioko Aldizkari Ofizialetan, 3000 Hiztegian eta Aulestiaren hiztegian; idazleen artean, Lizardik edo Zaitegik erabili dute) / 7 guraso-orde (Juan Antonio Mogel, Gerriko, Elgoibarren); EHUko Egungo Euskararen Hiztegia behin guraso-orde. Dena den, bat nator lantaldearen irizpidearekin, tradizioko guraso-orde-ren alde egitea baitakar berarekin.

 - [E210]:  gurasorde (Gehitzekoa) Zehaztapena: pl.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): gurasorde forma onartu da, eta bere soilean aipatuko.

gurasotasun
iz. Guraso denaren nolakotasuna, guraso izatea. Homosexualen gurasotasuna eztabaidagai. || Elizanburuk bere olerkien gurasotasuna galdu du, herriak maiteki ostuta.

Aztergaia: gurasotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gurasotasun : Etxde 16 Seme ("Elizanburu dugu oetan eredu bikain, bere olerkien gurasotasuna galdu baitu, esate baterako, erriak maiteki ostuta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurasotasun 3: Etxde 16 Seme ("Urkixo'k [...] Etxepare'ren gurasotasunari obeto irizten dio [...] Lizunik gordiñenekoak izatea ere ezta arrazoi Etxepare'ri beren gurasotasuna ukatzeko"), Musika ("Jainkoari "Aita" deitu / "Ama" deitu bardin dautsu / Jainkoa ez da gizaki / gurasotasuna baizik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurasotasun : HiztEn (guraso izatearen nolakotasuna; bereziki aitak edo amak bere seme-alabekiko duen lotura), Euskalterm 4 (paternidad) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

burhasotasun : DRA (paternidad, maternidad); gurasotasun : ElhHizt (paternidad, maternidad), HiruMila (paternidad y maternidad), DRA (paternidad) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Aurreko hitzari egindako oharraren ildotik, Zuzenbide zibilean behar-beharrezkoa dugu kontzeptu hori, guraso eta seme-alaben arteko harremanetan paternidad (aitatasuna eta amatasuna barne) esangura emateko. Zuzenbide zibileko lege-testu nagusiak ere, Kode Zibilak, titulu oso bat erabili du (V. titulua, hain zuzen), gai hori jorratzeko. Beraz, oro har gutxi erabiltzen den adiera horrez gain, zuzenbidearen esparruko bigarren bat gehitzea proposatzen dugu, Zuz. markarekin eta adibide bat sartuta, alegia: gurasotasun iz. 1. g. er. 2. Zuz.: auzitegietan usu agertzen dira gurasotasun eta seme-alabatasunaren inguruko arazoak, batez ere pertsonaia famatuei lotuta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua, bestelako azalpenak geroko utziz.

gurasotasun baimen, gurasotasun-baimen
iz. Lana aldi baterako uzteko baimena, haur baten jaiotzaren edo adopzioaren ondoren gurasoek eska dezaketena. AEBn legeak ez du asteko atseden ordu kopuru jakinik ezartzen, ez dago oporraldi ordaindurik, are gutxiago gurasotasun baimenik.

Aztergaia: gurasotasun-baimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

amatasun(-)baimen aztertzean proposatua.

gurasotu, guraso/gurasotu, gurasotzen
da ad. Guraso bihurtu. Orain, berriz, esan behar da 80ko hamarkadan jaiotako belaunaldi hura kalean dagoela; gurasotzen ari dira, lan mundura sartzen. Ezkontzaren lehen xedea ez da itsura umeen ukaitea, abereek bezala, baina nahitara gurasotzea.

Aztergaia: gurasotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

guraso(tu), gurasotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

guraso bihurtu.

gurasotzako
iz. pl. Gurasotzat hartzen diren pertsonak. Ik. gurasorde.

Aztergaia: gurasotzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tzako: onartzekoa da forma, "normalki pl." oharra duela, eta -tzako osaerakoen multzoa kontuan izanik (cf. aitamatzako sarreran aipatuak; eta -tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): gurasotzako normalean pl.

gurata
adb. Nahita. Gurata egin dute horrela.

Aztergaia: gurata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.: gurata egin dute horrela.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gurata egin dute horrela

gurbe
iz. Gurbeondoaren fruitua, udare txiki baten itxurakoa dena. Handik luzarora gabe, gurbe-pattarra ekarri zuten mahaira.

Aztergaia: gurbe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu OEH corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan gurbe testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basagurbe 1, UZEI ("Lurzorua meharra eta harritsua denean [legardietan eta] beste zuhaitzak agertzen dira: eihar italiarra [Acer opalus], astigar arrunta, basagurbea, artea eta pinu gorria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurbe : HiztEn (1 Sorbus domestica; 2 delako landarearen fruitua), LurE (Sorbus domestica), Euskalterm 3 (hauetan 2 'azarolla' itzuliak, eta 1 'serbal común'); gurbeondo : Euskalterm 1 ('serbal común') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: gurbe (L, F): Sorbus domestica; basagurbe: Sorbus torminalis; cf. arangurbe alegorri: Amelanchier canadensis; arangurbe arrunt: Amelanchier ovalis. / Ik. Izendegian basagurbe (Sorbus torminalis) fitxaren hustuketa: alikera : JIr OnomBot; azpil : Lcq, Irigaray Landareak, Bouda-Baum, X. Irigarai; gurbi : Lcq, Guinea Vizcaya, Euzko Gogoa 1956-I-II, J.M. Faus, Azkue DVEF; maspil : M. Aizpurua Arbaiun, X. Irigarai, Azkue DVEF, JIr OnomBot; matspilla : Carreras y Gandi GGPVN, Guinea Vizcaya, Bouda-Baum, J.M. Faus, Ortiz del Portillo, Lcq, Irigaray Landareak; mazpil : X. Irigarai, J.M. Faus, Lcq, JIr OnomBot; osta-zuri : Polunin Arboles y arbustos; ostazuri : Polunin Flores de Europa // eta sagarmin (basatia), sagarrondo (kultibatua) (Malus sylvestris) fitxaren hustuketan, besteak beste: gurbe : Font Quer PlantMed, Bouda-Baum // eta gurbe (Malus sylvestris) fitxaren hustuketan, besteak beste: gurbe : Azkue DVEF (poma, pommier sauvage), X. Irigarai, PMuj DCV; gurbi : Azkue DVEF (acerolillo, azerolier).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurbe : ElhHizt (1 Serbal, azarollo: Sorbus domestica; 2 azarolla, serba), HiruMila (azarolla, serbal común: Sorbus domestica), EskolaHE (Sorbus domestica), DRA (poma), PMuj DVC (poma silvestre) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal azarolla, serbal común / corme, cormier formen ordainak: HiruMila: gurbe (Sorbus domestica) / gurbe // ElhHizt: 1 gurbe; 2 V. acerola / gurbe (Sorbus domestica) // Lur EG/CE eta EF/FE: Ø / Ø // XarHizt: Ø / udalatx // Casve FE: Ø / Ø // HaizeG FB: Ø / Ø // T-L LBF: udalatz / udalatz, udalatz-ondo // PMuj DCV: 1 acerola, fruta del acerolo: azpil, gurbi, maspil, maspil-ale; 2 serba: udalatz sorbo, aspil / udalatx, udalatz-ondo, aspil-ondo, sorbatze.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: gurbe: azarolla.

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

erabili gabea izanik, ezin jakin daiteke adiera zehatza; eta hiztegi-entziklopediek zehazten diotena proposatzen da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gurbeondoaren fruitua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Guk erdaraz poma deitzen duguna da, edo bestela, fruitu hori ematen duen zuhaitza (pomo). Ikus F. Ixurko, Euskera, 1981. Iruñerria gurbe-z beterik zegoen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua (izen taxonomikoa, ohi denez, gurbeondo sarreran aipatzen da).

gurbeondo
iz. Arrosaren familiako zuhaitza, zurtoin zuzen eta leuna eta lore zuriak dituena eta fruitutzat gurbeak ematen dituena (Sorbus domestica). Baina zura ere ez du nolanahikoa gurbeondoak: lantzeko erraza eta fina, malgua, astuna, trinkoa eta sakadura jasaten duena.

Aztergaia: gurbeondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: gurbeondo: serbal común.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Sorbus domestica.

gurbil1
iz. Hamasei bat litroko edukiera duen pegarra. Hiru gurbil dituen zahagia.
gurbil2
1 adj. jas. Zuhurra, prestua.
2 adj. jas. Txukuna. Neskato gazte gurbil, eder, matela-gorriño bat.
gurbildu, gurbil/gurbildu, gurbiltzen
1 du ad. Ipar. g. er. Zuhurtu.
2 du ad. Ipar. Txukundu. Alor inguruak poxi bat gurbiltzeko.

Aztergaia: gurbildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gurbil(du), gurbiltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

gurbilki
1 adb. g. er. Zuhurki.
2 adb. Txukunki. Gurbilki jantzia. Gurbilki abiatu zuen hitzaldia.

Aztergaia: gurbilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

gurbiltasun
1 iz. g. er. Zuhurtasuna. Zuhurtziak hedatzen ditu jakitatea eta gurbiltasunaren argia.
2 iz. g. er. Txukuntasuna. Osasuna eta gurbiltasuna aipatu dituzte.

Aztergaia: gurbiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gurbitz
iz. Hosto luzangak eta lore zuriak dituen zuhaixka, marrubiaren antzeko fruituak, jateko onak, ematen dituena (Arbutus unedo). Gurbitz aleak. Gurbitzaren fruitua.

Aztergaia: gurbitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Arbutus unedo.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

formetan nahaste handia dago, eta lehendiko erabakia berretsi da

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Arbutus unedo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

gurdi
1 iz. Orga; bereziki, nekazaritza-orga, endaitza eta zurezko gurpil beteak dituena. Bi idiak eta gurdia. Gurdiz eraman. Gurdi pertika. Gurdi hotsa. Zazpiehun gurdi hamarna gerrarirekin.
2 iz. Gurdikada. Gurdi bat belar.

Esaera zaharrak

Idiak erausi beharrean, gurdiak.

Aztergaia: gurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gurdi, orga; tankeak, gudu-gurdiak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: gurdi(-)haga .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gurdi-zaldi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan jasoko dira lehen itzulikoa eta lantaldearen proposamena, baina forma berririk ez da orain erantsiko.

gurdi ardatz, gurdi-ardatz
iz. Gurdiaren gurpilak lotzen dituen ardatza. Ik. gurtardatz. Gurdia hartuta lanean ari zen baserritar bati gurdia irauli omen zitzaion, eta gurdi-ardatzak zintzurra zulatuta hil omen zen.

Aztergaia: gurdi-ardatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Gurdiaren ardatza: gurdiaren gurpilen ardatza. (s.u. ardatz)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gurdi(-)ardatz azpisarrera da OEHn eta azpisarrera izatea dagokio EHn ere, gurdi(-)haga formarekin egin den bezala. Horrenbestez, gurdiaren ardatza adibidea eta azalpena kentzekoak dira. Bide batez, ardatz sarrerako lehenengo bi adieren ordena aldatzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gurdi eta ardatz sarreretan.

gurdi haga, gurdi-haga
1 iz. Gurdiaren bi ezpaten artean, zamari eusteko, jartzen den haga.
2 iz. Endaitza.
gurdibide
iz. Gurdiak ibiltzen diren bidea. Denbora haietan gurdibide edo estrata izango zena orain errepidea da. Zabaletatik Azkarragara dagoen gurdibidetik behera.

Aztergaia: gurdibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gurdidun
iz. g. er. Gurdizaina.

Aztergaia: gurdidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE:- / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurdizaina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]:  gurdizain eta gurdidun ez dirudi guztiz sinonimo direnik; gurdiduna gurdi bat duena edota jabea da eta gurdizaina “guardacoches”en ordaina. Beraz, bakoitzari bere lekua emango nioke

 - [E208]: Arriskugarria da –dun-ekin sorturiko eratorriei esangura bakarra ematea, edozein euskaldunen belarrietarako gurdidun guztiak ez baitira gurdizainak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Definitzailerik gabe aipatuko da: «gurdidun iz. g.er.»

gurdika
adb. Kopuru unitatea gurdia dela; kopuru handian. Ik. orgataraka. Artaburuak mandiora gurdika eraman. Milioiak gurdika mugitzen dituzte futbolean.

Aztergaia: gurdika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gurdikada
iz. Gurdi betearen zama kopurua. Ik. orgatara. Gurdikada bat garraiatu. Gurdikada bete altzari eraman zuten. Atera genuen gurdikada egur galanta.

Aztergaia: gurdikada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B dira burdikada 1 (Erkiag BatB) eta burkada 4 (AB AmaE, Enb, Echta Jos, Erkiag BatB; eta OEH argitaratuan beste bat: Añ MisE); G, berriz, gurdikada 5 (Ag G, Etxde JJ, Salav).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

burkada : KarmEgut 1952, 86; LAyes 46 (bis), 48; burdikada : LAyes 40 (bis #mdash# eta gurdikada 1: 264).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

burkada : HiztEn ("Ik. gurkada"); gurdikada : HiztEn (hau definituz), LurE; gurkada : HiztEn ("gurdikada").

Hiztegietako informazioa

gurdikada eman duten beste hiztegiak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, HLEH.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Bizkaian gurkada ere bada, eta guztiz jatorra (< gurt + kada). Hau ere hiztegian sartu beharko litzateke" (1995-06-16)

gurditxo
iz. Gurdi txikia. Ik. orgatxo; eskorga. Libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala. Erosketen gurditxoa ia goraino beterik zeukaten.

Aztergaia: gurditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gurditxo 13: Berria, EiTB 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gurditxo 41: Berria, Oskar Arana 6, Iban Zaldua 5, Iñaki Zabaleta 2, Fernando Rey 5, Iñaki Mendiguren 2, Jon Maia 2, Josu Zabaleta 2, Jon Arretxe, Jon Alonso, Lopez de Arana, Koldo Biguri, Koldo Izagirre, Pako Aristi, Jokin Urain, Jon Muñoz, Gotzon Garate 2, Koro Navarro, Alberto Ladron Arana, Joxemari Iturralde, Karlos Linazasoro, Joseba Sarrionandia, Julen Gabiria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gurditxoa = carrito".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

adierazkorra da, eta orgatxo arautuarekin batera onartzekoa.

gurdizain
iz. Gurdia daraman pertsona, gurdi-gidaria. Ik. orgazain. Gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan.

Aztergaia: gurdizain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gurdo
adj. Ipar. Guria, mardula. Ik. mardo. Gazte eta gurdo zen oraino emaztekia.

Aztergaia: gurdo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

guria, mardula.

gure aita
iz. Hitz horiekin hasten den kristau otoitza. Ik. aitagure. Esan beza agurmaria bat edo gure aita bat, zentzumenak banaka gogoratu ondoren.
gureganatu, guregana/gureganatu, gureganatzen
da/du ad. Guregana ekarri, guregana etorri; gure egin, gure bihurtu. Ik. guretu; guganatu. Bera gureganatu zen. Besteren ona gureganatzeko. Gauza asko ikasi, onartu eta gureganatu beharrean gara. Kezka hori gureganatu duzue eta laguntzeko prest gaude.

Aztergaia: gureganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-11-24

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. guganatu

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gureganatu, guregana(tu), gureganatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gureganatu, guregana, gureganatzen

Atzizkien araberako erabakiak

-ganatu pertsona-izenordainekin: ik. txosten sistematikoa

guren
1 adj. Santua. Ostiral Gurena. Gogo Gurena. Agustin gurenaren aitorkizunak.
2 adj. Gorena, bikaina. Otxandioko seme gurena. Euskal koplari gurena.
Azpisarrerak
gurenda
iz. g. g. er. Garaipena. Gaurko gurenda ospatu bedi Kirikorena bezala.

Aztergaia: gurenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

garaipena.

guretu, gure/guretu, guretzen
da/du ad. Gure egin, gure bihurtu. Ik. gureganatu. Horregatik guretzen ditugu haren hitzak.

Aztergaia: guretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. guganatu

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guretu, gure(tu), guretzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ganatu pertsona-izenordainekin: ik. txosten sistematikoa

gurgarri
adj. Gurtzea merezi duena. Jesu Kristo gure Erosle gurgarria. Sakramentu gurgarria.

Aztergaia: gurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
gurguilu
iz. bizk. g. er. Aihotza. Belarra ebakitzeko edo mahatsa batzeko makets edo gurguilua.

Aztergaia: gurguilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aihotza.

gurgur
1 iz. Sabelaren hotsa. (-r- bakunarekin). Ik. kurrinka 3. Herminiok gurgur eta kurrinkak ateratzen zituen, eztarriarekin baino gehiago sabelarekin hitz egiten baitzuen.
2 iz. Errekaren hotsa. Andeetatik behera amiltzen diren erreken gurgura.

Aztergaia: gurgur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) izena: gurgurai(a) EZ Man II ("Suak ere harengatik egiten tik zarzoak, / bai halaber gurguraia xirripa mortukoak"); gurguria Hm 2 ("Gurguriak igan dira, / uholdenez gorago", "Ithurriak hibaiekin, / haz harren gurguriaz: / itsasoa minza zaite, / dakizun aheriaz"); ik. OEH argitaratuan: gurgurai (Ag EEs); gurguria (Jainkoa Sotoetan Herr); gurgur (AA III); b) onomatopeia 5 ager. B-G: gurgur Erkiag BatB ("Orduan aurrera doaz, eta urdailla gurgur asi yaka"); gur gur Ag AL ("Etxetik ezer artu barik urten dogu-ta, urdailla gur gur darabilt eta..."); gur-gur Muj PAm ("Erretorea parrez gur-gur zegon Pernandok jartzen zuen arpegi illuna ikusirik"); gur gur gur Apaol ("Arrandari menditikan datorren errekatxoari laztan ematera, agur, gur, gur, gur esanaz, erreka baztarretako sagatz, altz eta arantzei"); gur gur gur gur Or Eus ("Andik goizera neure sabela / beti dago gur gur gur gur: bartko aparia agur!"); ik. OEH argitaratuan: gur gur gur (Satarka EEs); gurgur (Onaind MEOE); c) gurgurika aditzondoa Ox ("Ai, ei, lehoin gaizoa gelditu zen behin / Hertzeak gurgurika, buruan bethi min"); d) gurguratu : EZ Man I ("Populua hasi zen gurguratzen"); ik. gainera OEH argitaratuan lekukotasunik gabeko gurgurari.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dira onomatopeia gisa agertu; ager. banakoak dira a) izenetan, gurgur : F. Mendizabal ("Baratz aldetik buztan-uso ta usapalen gurgur zakarra etorriko zan"); gurgurai(a) : J.M. Irigoien ("Nik entzun nuen haren ahotsa Andesetatik behera amiltzen diren erreken gurguraian"); b) aditz-esapideetan, gur-gur egin : P. Sastre ("Hozteko zai, gur-gur egiten zion sabelak erremediorik gabe"); gurgur egin : E. Alkat ("Sabelak egitean gurgur, bardako afariak agur").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurgur : LurE (haizeek hesteetan egiten duten hotsa); gurgura : Euskalterm 1 (rumoreo); gurguratu : HiztEn-LurE (kurrinkaren antzeko hots apala egin; murmurikatu); gurguratze : LurE; gurguria : HiztEn-LurE (murmurra, xuxurla); gurgurika : HiztEn-LurE (gurgurka); gurgurka : HiztEn (gur-gur eginez); LurE (AS: gurgur eginez)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gur-gur : EuskHizt (sabelaren hotsen onomatopeia; errekaren hotsaren onomatopeia); ElhHizt (1 onomatopeya del gruñido, ruido de tripas, borborigmo 2 onomatopeya del murmullo/susurro/rumor del agua, del río); DRA (1 onom. borborigmo 2 onom. arroyo 3 gruñido); gurgur : ElhHizt (1 gruñido, ruido de las tripas, borborigmo 2 rumor, murmullo, susurro del agua, del río); EskolaHE (haizeek hesteetan egiten duten hotsa); Casve EF (gargouillement); HaizeG BF (gargouillement, murmure); Lh DBF (gargouillement, bruit de gaz dans le corps 2 murmure, rumeur); PMuj DVC (1 flato ruidoso, gruñido, gorgoteo, borborigmo, ruido de tripas; gurgur egin = gruñir el vientre 2 gruñido del cerdo; gurgur egin = verraquear, gruñir, dar gruñidos 3 rugido, estruendo, fragor 4 gorgotear, murmullo, murmujeo, susurro, cuchicheo); gurgura : EuskHizt (sabelaren hotsa); HiruMila (murmullo); DRA (1 murmullo, rumor 2 borborigmo); PMuj DVC (1 rumor, murmullo, ruido confuso 2 murmujeo, susurro, cuchicheo); gurgurai : DRA (murmullo de arroyos); PMuj DVC (gurguraia: 1 murmullo, murmujeo, susurro, cuchicheo 2 murmullo de arroyos: gurgurai egin = murmurar las aguas, las hojas); gurgurari : Lh DBF (grogneur); DRA (gruñidor); PMuj DVC (gruñidor); gurguratu : ElhHizt (gruñir; murmurar, susurrar; criticar); HiruMila (1 gruñir 2 murmurar, decir algo entre dientes); HaizeG BF (murmurer, grogner); Lh DBF (1 grogner 2 murmurer); DRA (1 gruñir 2 murmurar); PMuj DVC (1 gruñir 2 murmurar, cuchichear, susurrar, hablar bajo 3 murmurar, maldecir, criticar); gurguratze : HiruMila ( 1 gruñimiento 2 murmuración); gurguria : EuskHizt (murmurra, xuxurla). ElhHizt (murmullo, susurro; gorjeo, canto de los pájaros); EskolaHE (murmura, xuxurla); HiruMila (murmullo); Casve EF (1 gazouillement 2 concert de voix 3 murmure de l'eau); HaizeG BF (gazouillement); Lh DBF (gazouillement d'oiseau, murmure d'eaux courantes, accord, concert de voix); DRA (murmullo, susurro); PMuj DVC (trinado, gorjeo, canto de los pájaros); gurguriatu : Casve EF (: gazouiller, murmurer); HaizeG BF (murmurer); Lh DBF (murmurer); PMuj DVC (gorjear, hacer gorgoritos); gurgurika : ElhHizt (1 murmurando 2 gruñendo, haciendo ruido las tripas); EskolaHE (gurgurka); HiruMila (susurrando); DRA (haciendo borborigmos); gurgurio : HaizeG BF (murmure); Lh DBF (murmure var. gurguria); gurgurka : ElhHizt (1 murmurando 2 gruñendo, haciendo ruido las tripas); EskolaHE (AS: gurgur eginez); DRA (murmurando); PMuj DVC gainera: gurgurkada : (gruñimiento); gurgurkatu (gorgotear); gurgurketa (gorgoteo, gorgoriteo); gurgurlari (gorgoteador) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-04): hurrengorako utzi da, gur-gur egin onartuz.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: gur-gur / HiztEn: gur-gur / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

gisako besteen erakoa hobetsi da (cf. marmar, murmur arautuak, edo borbor proposatua), ez baitago arrazoirik gurgura edo gurguria hobesteko; orobat egingo da oinarri honi dagokion gurgurka eratorriarekin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gur-gur egin

Lexemen erregulartasuna

onomatopeia iz. bilakatuak, edo bilakatzen ari direnak (ik. Hitz-elkarketa/4, 99-100: dar-dar (egin) / dardara, diz-diz (egin) / dizdiza, etc.).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: gur-gur [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): hurrengorako utzi da.

gurgurio
iz. Gari, baba, ilar, eta kidekoez elikatzen den eta inoiz kalte ekonomiko handia eragin dezakeen zenbait intsektu koleopteroren izen arrunta (Bruchidae fam. eta Curculionidae fam.).

Aztergaia: gurgurio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

gurgurio: Bruchidae + Curculionidae (fam.).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Fam. Bruchidae eta Curculionidae.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. sits (1997-04-16)

gurgurka
adb. Gur-gur eginez. Gurgurka ari da sabela.

Aztergaia: gurgurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

guri
1 adj. Leuna eta biguna. Ile ederra, masail leunak, azal guria. Artile eta oihal gurienak. Gazta guria. Ohe guri batean etzana. Mendiko haize guria. Bizitza guria eta atseginetara emana. Soro jori eta larre guriak.
2 adj. Gizena, betea, baina indartsua eta osasuntsua. Ik. mardul. Emakume txit guria eta txit ederra. Esku guria. Neskaren mami guriak. Lodi eta guria edo argala eta mehea delako. Mutil bat aurpegi betekoa, guri-guria. Txahal guri-guri bat. Lehengo abadeek lepo guri-guria izaten zuten.
guriarazi, guriaraz, guriarazten
du ad. Guritzera behartu. Guriaraziak zituen bihotzik gogorrenak.

Aztergaia: guriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guriarazi, guriaraz, guriarazten. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Baztertzekoa, guritu bera nahikoa baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko da lehen itzulian arautua.

gurikeria
iz. Atseginetarako gehiegizko joera, bigunkeria. Atsegin eta gurikeriak. Gurikeriaz ohean egoten bazara. Gurikerian bizi nahi duena. Gurikerian ohitutako gorputzak.

Aztergaia: gurikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guriki
adb. Guritasunez; gurikeriaz. Aberatsaren gorputz guriki hazia.

Aztergaia: guriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gurin
iz. Esne gaina irabiatuz egiten den gai koipetsua, sukaldaritzan-eta erabiltzen dena. Gurinaz egindako bizkotxoak. Gurina urtu.

Esaera zaharrak

Burua gurinez duenari ez dagokio izatea labekari.

Aztergaia: gurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1) 'mantequilla, manteca, grasa' adieran 74 ager. jaso dira; urin eta eratorriak (urintatu, urindu, urinki, urintsu, urinstatu) 70 aldiz, IE 68 (Volt, Mong, Lg, Dv, ECocin, Ox, Barb, JE, Zub, Const, FIr) eta G 2 (Gazt, Or); gurin G 4 (Lasa, Or) bakarrik azaldu da; 2) 'jugo, sustancia, zumo' adieran 15 ager.; urin 14 aldiz azaldu da: IE 13 (Lç, Ax, Dv, JE, Hm) eta G 1 (Ibiñ); gurin behin bakarrik agertu da, G (Ibiñ); 3) 'producto resinoso de ciertos árboles' adieran urin forma bakarrik jaso da, bi ager., IEkoak (ES, JE); 4) 'esencia' adieran urin formaren bi ager., IE (JE, Mde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1) gurin 'manteca, mantequilla' 11 aldiz ageri da; urin 6 aldiz, 'jugo' adiera duela (5etan gorputzekoei egiten die erreferentzia: urdail-urin, are-urin, liseri urin...); 2) gurin, guriñ formak (29 ager.) gehienbat Bn aurkitu dira: B 13 ager., G 2; IEn ez da azaldu; 29tik 27 kasuk 'manteca, mantequilla' adiera dute; bi kasuk 'guri' esanahia. (G eta EB agerraldi bana).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gurin 'mantequilla' (3); AB38: gurin 'mantequilla' (22), urin 'jugo' (2) eta urintzaille 'engrasador' (1); AB50: gurin 'mantequilla' (2).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gurin, ik. urin [urin hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

tradizioak hartarako bide handirik ematen ez duen arren, gurin forma franko hedatu da azken aldiotan, besteak beste 'mantequilla/beurre' adierazteko adierazlerik ez zegoelako; egindako bideari jarraitzea proposatzen du batzordeak

gurineztatu, gurinezta, gurineztatzen
du ad. Gurinez estali edo hornitu. Ogia ebaki eta gurineztatzen hasi zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ogi xerra gurineztatu bat.

Aztergaia: gurineztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

lantaldeak proposatua da, forma hobetsi gisa, burraztatu sarreran.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gurinezta, gurineztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

gurintxo
iz. Gongoila. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak, haurren hazizurri eta gurintxoen gisakoak.

Aztergaia: gurintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gurintxo = gongoil

Inguruko formen erabilerak

ik. informazioa s.u. gongoil.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

ik. gongoil

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gongoila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

guritasun
iz. Guria denaren nolakotasuna. Guritasun guztiei uko egina zen gure santua.

Aztergaia: guritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guritu, guri/guritu, guritzen
1 da/du ad. Bigundu edo leundu. Egos itzazu irasagarrak guritu arte. Ez da bihotz gogorrik, Jaunaren graziak guritzen ez duenik. Gehiegizko artak guritzen du gaztea, eta nagitzen.
2 da/du ad. Gizendu, marduldu. Txahalak guritzen.

Aztergaia: guritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guritu, guri(tu), guritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

guritu, guri(tu), guritzen

gurkera
iz. g. er. Gurtzean egiten den mugimendua. Ez txapelik erantzi, ez gurkerarik egin.

Aztergaia: gurkera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gurkera 9, Otx (adib.: "Bakaldun aurrian egozan jaun eta andiki guztijen erdi-erditik igaro zan, ba, ene Bertolda au, ez txapelik erantzi, ez ezetariko gurkerarik egin barik", "Etorri zan geznarija aurrera eta, oi yakon gurkerea bakaldunari egin ostian, idazki bat emon eutsan eskubetara").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gurkera 2: X. Gereño ("Kontserjearekin topo egin eta berez Tomas Bello koronela koadratu eta eskuin eskua burura eramaten hasi zen gurkera militarra egiteko"), J.M. Mendizabal ("Lagunak sartzen uzten dio gurkera eginez"); cf. gainera gurkeria : Ker Didaje ("Janariari buruz, bete egizu al daikezuna; alan be, sasijaungoikoen irudiai eskiñitakotik ez egizu ezelan be jan, jaungoiko illen gurkeria da-ta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gurkera : AB38 1 (reverencia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gurkera : HiruMila (reverencia, inclinación), DRA (inclinación, reverencia), PMuj DVC (mocha, reverencia, cortesía con la cabeza) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gurtzeko mugimendua.

gurpen
iz. Gurtza.

Aztergaia: gurpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. gurtza

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. gurtza.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. gurtza

gurpil
iz. Pieza biribila, ardatz baten inguruan bira daitekeena; bereziki, ibilgailuek higitzeko dituztenetako bakoitza. Ik. errota 2. Gurdiaren gurpil beteak. Gurpil barne-hutsen izpiak eta uztaia. Bi gurpileko ibilgailuak. Erlojuaren gurpilak.

Aztergaia: gurpil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
gurpil aulki, gurpil-aulki
iz. Aulki gurpilduna, pertsona ezinduak mugitzeko erabiltzen dena. Gurpil aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper