50535 emaitza bilaketarentzat - [2501 - 2550] bistaratzen.

altxatze
iz. altxatu aditzari dagokion ekintza. Hamaika joko izanen dira: harri altxatzea, ingudea, lasto altxatzea (...). Jainko gure nagusiaren kontrako altxatze bat.

Aztergaia: altxatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

altxirri
iz. g. er. Arkina.

Aztergaia: altxirri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arkina, ardiaren gorotza.

altxon
iz. zah. g. er. Artzain-mutila.

Aztergaia: altxon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

artzaina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): altxon erabaki da. Lehen altxoin geneukan.

altxonbide
iz. Artaldeen bide nagusia.

Aztergaia: altxonbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-10
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

J-L. Dk eta PXk altxubide ezagutzen dute, ez altxonbide (baina bizi dela esan gabe: erdal testuetan aipatua dute gogoan).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'behin altxoin ontzat jo eta gero hori da zalantzarik gabe aukeratzeko forma, horixe delako erregularki sorturiko eratorria. Edozelan ere, definizio txiki bat eman beharko litzateke: 'artaldeen bideskak''.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'altxoin onartuz gero, ez dut uste altxonbide baztertu beharko litzatekeenik (OEHn aipatzen da 'cañadas' adierazteko)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'altxonbide 'artaldeen bide nagusia''.

altxor
1 iz. Balio handiko gauzen bilduma, gehienetan ezkutaturik gordetzen dena. Altxor bat aurkitu zuten lurpean.
2 iz. Balio handikotzat hartzen den gauza. Axularren hizkuntza altxor bikaina da euskaldun guztiontzat. Goi maitasun hori da kristauak duen altxor preziatuena. Euskal hitz-altxorrean zaharkituak geratu diren hitz eta adierak.

Aztergaia: altxor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
altxortegi
iz. Enpresen edo erakundeen aktiboaren zatia, eskudirutan eskura daitekeena. Enpresak ez die datu bakar bat ere eman langileei lantegiaren altxortegiari eta errentagarritasunari buruz.

Aztergaia: altxortegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-10
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-07-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

altxortegi (+ altxortegi egoera, -aurrikuspen, -balantze, -saldo, foru altxortegi) 12 aldiz jaso da, 3 iturritan (Elhuyar 9; EHAA 1; Oinarrizko legeria Bizkaian 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

altxortegi : HiztEn; Euskalterm 33. Ez da azaldu ohiko iturri-hiztegiotan: DFrec; AB38; AB50; LurE // 'tesorería, tesorero' itzulitako besteak: AB38: diruzain 2, diruzaintza 1; AB50: diru 2, diruzaingo 2, diruzaintza 2, ondasungintza 1, tesoreria 1; Euskalterm: altxorzain 4, altxorzaintza 1 (kargua), diruzain 4, diruzaintza 3. // Cf, BiblE: altxor 57 (+ 12), altxortegi 38 (+ 1), altxorzain 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremuan jasoak: AgAld hitz-bilduma: tesorería: diruzaintza, diruzaingo, herriogasuntza; tesorería (de): diruketazko; tesorería general: diruzaingo nagusi; tesorero: diruzain // AdminMila: tesorería: diruzaintza // AdminEL: tesorería: diruzaintza; tesorero: diruzain // EurItune: 672 eu Elkartekideetako Diruzaintzetan jartzea es depositar en las tesorerías de los Estados miembros fr déposer auprès des Trésors des Etats membres de bei den Schatzämtern der Mitgliedstaaten hinterlegen en to deposit with the Treasuries of Member States it deporre presso le Tesorerie degli Stati membri // HezkAdmin: tesorería: diruzaintza; tesorería general: diruzaintza nagusi. Ez dugu aurkitu ap. LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

altxortegi jaso duten beste hiztegiak: ElhHizt (Kont. 'tesorería'), HiruMila ('tesorería'), PMuj DVC ('arca del tesoro, caja de caudales') // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal tesorería, tesorero, ra / trésorerie, trésorier formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: (Contab.) diruzaintza; altxortegi; diruzain, altxorzain // HiruMila: 1 (cargo) diruzaintza, altxorzaintza; 2 (oficina) diruzaindegi; 3 (Econ.) altxortegi; diruzain, altxorzain // Lur EG/CE: diruzain // Lur EF/FE: 1 diruzaintza; 2 ogasun, finantza; diruzain // Casve FE: (lieu) diharütegi; (service) diharüzaintza, diharüzaingoa; diharüzain // HaizeG FB: (finances) diruak; (lieu) ontasuntegi, dirutegi, diru-zaintegi; diru-zain, moltsero // T-L LFB: diruzain, moltsero; dirutegi; diruak. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): charge du trésorier (cargo) // trésorerie (oficina); it (S. Carbonell): tesoreria // carica o ufficio di tesoriere; tesoriere, a // canonico custode del tesoro d'una cattedrale; ca (DCF/FC): tresoreria; tresorer; en (Collins): treasurership, office of treasurer; treasurer; de (Langenscheidts): Schatzamt; Kasse e-r Körperschaft od. e-s Vereins; Schatzmeister; Kassenwart e-s Vereins.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

Bebil (kontabilitatean erabiltzen da, erdal tesorerí­a / trésorerie formen ordain gisa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'ordain egoki ematen du 'tesorería/trésorérie' kontzepturako'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'Erabakia: sartu altxortegi sarrera beste esplikaziorik eman gabe'.

altzabehetiar
1 adj. Altzabehetikoa, Altzabehetiri dagokiona.
2 iz. Altzabehetiko herritarra.
altzagar
1 adj. Altzagakoa, Altzagari dagokiona.
2 iz. Altzagako herritarra.
altzaiar
1 adj. Altzaikoa, Altzairi dagokiona.
2 iz. Altzaiko herritarra.
altzairatu, altzaira, altzairatzen
du ad. Altzairu bihurtu; altzairuaren tasunak eman.

Aztergaia: altzairatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

altzaira, altzairatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-u/-a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

altzairu
iz. Karbono eta burdinazko aleazioa. Altzairua baino gogorragoa zuen bihotza. Altzairu bereziak. Altzairu herdoilgaitza. Altzairu lasterra. Altzairu-xafla esmaltatuzko bainuontziak.
Azpisarrerak

Aztergaia: altzairu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

altzairu, -eiru

Jatorrizko forma

altzairu, altzeiru

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera moduan jaso daiteke altzairuzko hitza: #mdash#Jose bezala saldua, altzairuzko sugea bezala gurutzean zabaldua (Inza, Kristau ikasbidearen azalpena, 65). / #mdash#… erran nahi da, gerrontze-kara bat gorphutzean, altzairuzko kaska edo kalote bat buruan, eta ezpata bat gerrian (Larreguy, Testamen zaharreko eta berriko historioa, 1. lib., 278). / #mdash#Oihan-zaiñak egotztean lurrera zuhaitz gora, altzairuzko hurbildurik oñetara aizkora (Etcheberri Ziburukoa, Manuel debozionezkoa, 1. lib. 46). / #mdash#… eta erraitearekin, altzairuzko hari mehe bat atera zuen sakelatik (Mirande, Idazlan hautatuak, 137)'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'Nik uste egokia dela, nahiz eraketa librea izan. Adibide bat ere sartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'AS gisa hartu'.

altzairugintza
iz. Altzairua ekoiztea; altzairuaren industria. Altzairugintza nagusi da Estatu Batuetako erdialde-mendebaldean, Alderdi Errepublikanoa indartsu den eremuetan. Kataluniako Celsa altzairugintza taldeak lau lantegi ditu Euskal Herrian.

Aztergaia: altzairugintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

altzairutegi
iz. Altzairua egiten den lantegia. Eskaera gutxitu denez, Sestaoko ACB altzairutegiak hamabost egunez etengo du jarduera.

Aztergaia: altzairutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): altzairutegi

altzairuzko
1 adj. Altzairuzko ezpata, aizkora.
2 adj. (Gogortasunaren irudi bezala). Bihotz gogor eta altzairuzkoa. Altzairuzko begi zorrotz haiek ere berari begira zeuden.
Loturak
altzairuztatu, altzairuzta, altzairuztatzen
du ad. Altzairatu. Israeldarrek, beren gerla-tresna altzairuztatuekin, basilika setiatu zuten.

Aztergaia: altzairuztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: Ik. altzairatu / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

altzairuzta, altzairuztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

altzairatu.

altzari
iz. Leku bat, eta bereziki etxe bat, janzteko edo hornitzeko erabiltzen den objektu higigarria. Oheak, aulkiak, armairuak eta gainerako altzariak. Bulego altzariak. Zurezko altzariak.

Aztergaia: altzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: altzari(-)denda

altzari denda, altzari-denda
iz. Altzariak saltzen diren denda. Altzari denda ospetsu horretan oheak oso prezio onean daude.

Aztergaia: altzari denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS.

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

altzari-denda

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "altzaridenda [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

altzarigile
iz. Altzariak egiten dituen eskulangilea. Ofizioz altzarigilea, bazuen gustu handia zurezko gauza xaharren eta hondatuen erreberritzeko.

Aztergaia: altzarigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Merkat.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

altzarigile, altzari-saltzaile

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

altzarigintza
iz. Altzariak egitea; altzarigilearen lanbidea. Haritza eraikuntzarako erabiltzen zen, pagoa ikazkintzarako eta gaztainondoa altzarigintzarako.

Aztergaia: altzarigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fabricación de muebles.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

altze
iz. Oreinaren familiako ugaztun hausnarkaria, zaldiaren tamainakoa, ile iluna, burualde handia eta ertzetan irtengune nabarmenak dituzten adar zapalak dituena (Alces alces).

Aztergaia: altze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu altze forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

altze forma bi aldiz ageri da, EB (M. Ausin: "Altzeek, erbiek eta beste belarjale batzuk, haragijaleek bezala, neguan zehar bizitza aktiboa eginez segitzen dute"; Oihanaren deia: "Udazkenetan, yeehats horiek, altze basabereen atzetik doazenean, erne ibiltzen dira otsoekin eta Buck-ekin ez topatzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

altze : AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 1 (eta orein-altze, altze europar, altze afrikar).

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiaren hustuketakoak: a) altze (Alces sp. = Taurotragus sp.): altze (X. Kintana Hizt80), alze (J.A. Agirre Animali basatiak); orein-andi (PMuj DCV), oreinandi (LMuj DGT, J.A. Agirre Animali basatiak); b) altze europar (Alces alces): altze (J. Apalategi Animalien BizIzk), alze (SGarm Izadiaren GH); orein handi (Gordailu IkastHiztegia), orein-aundi (M. Ariztia Abereen mundua).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

altze eman dutenak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; // eman ez dutenak: EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG, Lh DBF, PMuj, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal alce / élan-en ordainak hiztegietan: HiruMila: altze, oreinandi (alces alces); ElhHizt: altze (alces alces); PMuj: orein-andi; Casve FE: orein handi; HaizeG: orein-handi; T-L LBF: orein-handi.

Erdaretako formak

es alce-ren erdaretako ordainak: fr (DLLF): élan; it (L. Ambruzzi): alce; en (Collins): "(Zool.) elk, moose; alce de America: moose; de (Slaby-Grossmann): Elen(tier), Elch (Alces alces).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Alces alces.

altzietar
1 adj. Altzietakoa, Altzietari dagokiona.
2 iz. Altzietako herritarra.
altzifre
iz. Nekosta. Altzifrea altxatzen da arboletan gorena, baina zuk maitatzen duzu gizonik umilena.

Aztergaia: altzifre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: altzifre; nekosta: Cupressus sp.; altzifre arrunt; nekosta arrunt: Cupressus sempervirens; Lawson altzifre: Chamaecyparis lawsoniana.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

nekosta.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Cupressus sp.

altzifredi
iz. Altzifre oihana. Altzifredi ederra zen, itxia, halako hesi natural trinkoa osatzen zuena.

Aztergaia: altzifredi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

altzo
1 iz. Eserita dagoenarengan, gerritik belaunetarainoko tartea. Ik. magal. Haurra bere amaren altzoan. Altzoan hartu.
2 iz. Mantala edo gona gorantz tolestean gertatzen den poltsa modukoa. Sagarrak altzoan gorde. Artaburuak altzoan bildu.
3 iz. Babesa emanez, beste zerbait bere barnean hartzen duen gauza edo ingurunea. Elizak bere altzoan berriz hartzeko. Jainkoaren altzo zabalean atseden hartu. Bere ontasunaren altzoa. Oi gure etxe maitea, zure altzoan iragana dut sortzetik orain artekoa. Eta itzuliko gara lurraren altzora. Argi egidazu, izarño dardarti, gauaren altzoan hotzikara beti.

Aztergaia: altzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, altzo-txakur jaso daiteke, Mujika zaharraren hiztegiak, Elhuyar hiztegiak eta Orotariko Euskal Hiztegiak hala jasotzen baitute: / #mdash#Gogo barik eta premiña andi baga zatoz beraz? Da zer dakartzu Mendiolako altzo-txakurra (Aguirre, Domingo, Auñamendiko lorea, 93). / #mdash#Udaberriz, gaur lasai dezun sotana ori, andikien altzotxakurrak larrua bezelaxe, bete-bete-betea, lertzeko zorian izango dezu (Azkue, Ardi galdua, 94)'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'nik ere sartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'AS gisa sartu'.

altzo txakur, altzo-txakur
1 iz. Txakur txikia, altzoan hartzeko modukoa dena. Altzo txakurrak ezagutzen ditut nik, euren bizitza guztian emakumeen eregu bila dabiltzanak.
2 iz. Beti beste norbaiten ondoan dabilen pertsona, haren esana betetzeko guztiz prest dagoena. Zer dakartzazu, Mendiolako altzo txakurra?
altzokada
iz. Heg. Altzoak har dezakeen kopurua. Altzokada sagarra jan dute lauron artean.

Aztergaia: altzokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada/-tara.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

altzotar
1 adj. Altzokoa, Altzori dagokiona.
2 iz. Altzoko herritarra.
altzotara
iz. Ipar. Altzokada. Mendekoste gereziak, zer gerezi onak!, Maddik altzotara bat eramango zuen etxera.

Aztergaia: altzotara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

altzotaraka
adb. g. er. Kopuru handian.

Aztergaia: altzotaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

altzümartar
1 adj. Altzümartakoa, Altzümartari dagokiona.
2 iz. Altzümartako herritarra.
altzürükütar
1 adj. Altzürükükoa, Altzürüküri dagokiona.
2 iz. Altzürüküko herritarra.
alu
1 iz. Emakumearen eta ugaztun emeen sexu organoa. Ik. bulba; natura2. Aluaren ezpainak.
2 adj./iz. arrunk. Mespretxua adierazteko erabiltzen den irain-hitza. Mutil alua. Ken hadi erditik, alua! Alu galanta zen. || (Gauzez mintzatuz). Ik. zorioneko 2; dontsu 2. Aste guztian egon naiz herri alu honetan! Ez nituen zuhaitz alu haiek besterik ikusten!

Aztergaia: alu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
alubial
adj. geol. Alubioiarena, alubioiari dagokiona; ur-lasterrek utzitako jalkinetatik sortua. Vistula ibaiaren ordoki alubialak 12 kilometroko zabalera zuen XVIII. mendean.

Aztergaia: alubial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alubial 3: A. Aldezabal (irudi batean, "Harea, legar eta buztinak / Egungo alubialak"), Hautaprobak 1994-96 ("arro sedimentarioa ingurune kontinentalekoa izatera pasa zen [flubiala edo alubiala] 7 unitateko narrasti handien oinatzak dituzten harearri gorriak metatu zirelarik"), Ingurugiro 1998 ("Ibaiak gainezka egiten duenean, lautada alubialak bokalearen funtzioa betetzen du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alubial : Euskalterm 3 (lurzoru alubial; zapalda alubial, alubioi-zapalda sinonimoarekin; estalki alubial, alubioi-estalki sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE // eta 'aluvial' itzuliak: alubioi- : Euskalterm 5 (alubioi-kono; alubioi-terraza; alubioi-lautada, uholde-lautada sinonimoarekin; alubioi-zapalda, zapalda alubial sinonimoarekin; alubioi-estalki, estalki alubial sinonimoarekin); uholde- : Euskalterm 1 (uholde-lautada, alubioi-lautada sinonimoarekin); eramankin : AB38 1 (lur eramankin: 'tierra aluvial').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alubial : ElhHizt (Geol. aluvial) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal aluvial / alluvial, -iale formen ordainak: alubioizko : HiruMila; alubial : ElhHizt; uiolezko , uoldezko : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): alluvial, ialle, iaux; it (S. Carbonell): adj alluvionale; Geol. alluviale; en (Collins): alluvial; de (Langenscheidts): angeschwemmt, Schwemm..., alluvial.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Geol.

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alubial izond. Geol.

alubioi
iz. geol. Ur-lasterrek ibai bazterretan eta bokaleetan uzten dituzten jalkinak.

Aztergaia: alubioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alubioi 2 jaso dira (Gipuzkoako geografia: "Erreka honen emariak urtetan zehar izan dituen aldaketek, alubioien pilaketa bat ematen dute"; "Alubioi hauek geruza horizontaletan kokatzen dira eta bakoitzak textura desberdina du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alubioi : AB38 4; HiztEn-LurE; Euskalterm 4 (eta alubioi- 'aluvial' 7); alubial : Euskalterm 3; garraikin : AB38 1; ez dugu aurkitu DFrec eta AB50 iturrietan.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: alubial : ElhHizt; alubioi : ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; EuskHizt ("Geol. [nart.] Pl. Urak utzitako hondakinak. Ik. jalkin"; jalkin : "Jalkitzea // Geol. Urak, haizeak edo kanpoko beste higatzaile batzuek utzitako gaiez (hondarrez, buztinez...) eratutako metaketa. Ik. sedimentu"; sedimentu : "[nart] Urak, haizeak... utzitako gaiez (hondarrez, buztinez...) eratutako meta, jalkina"); alubioizko : HiruMila. // Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE-EF/FE; DRA; Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

aluvión / alluvion; aluvial formen ordainak hiztegietan: ElhHizt: 1 alubioi; 2 (fig) mordo, pila; asko, ugari; alubial; HiruMila: alubioi, uhar; alubioizko; Casve FE: üharlo, mala; HaizeG FB: (terre d´) uhalde-lur, lapa, ahetz; T-L LFB: uhalde-lur, lapa; PMuj DCV: ujol, uolde, uar, uriol; tierra de aluvión: lubera, mausar, lujauzi, lubizi, apakin, lugorotz; uiolezko, uoldezko. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Lur EG/CE; Lur EF/FE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): crue (inundación) // alluvion; it (L. Ambruzzi): alluvione, inondazione, straripamento, allagamento; alluviale; alluvionale; ca (DCF/FC): alluvió; alluvial; en (Collins): alluvium; (tierras de) alluvial soils; alluvial; de (Slaby-Grossmann): Alluvion, Anlandung, Anschwemmung, Anspülung // (Geol) Alluvium, Schwemmland.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart.

alukeria
iz. Egintza edo esan gaitzesgarria. Erokeriak eta alukeriak esan zituen milaka.

Aztergaia: alukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

alumina
iz. kim. Aluminio oxidoa (Al2O3).

Aztergaia: alumina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu alumina forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alumina forma behin ageri da, EB (J.M. Rodríguez Ibabe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alumina : AB38 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; aluminato : Euskalterm 2.

Hiztegietako informazioa

alumina jaso duten hiztegiak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. Jaso ez dutenak: EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve FE, HaizeG, Lh DBF, PMuj, DRA.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): alumine; it (L. Ambruzzi): allumina; en (Collins): ez da ageri; de (Slaby-Grossmann): reine Tonerde, Aluminium-oxid; acetato de alúmina: essigsaure Tonerde.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alumina: ZTC 45: Elhuyar aldizkaria 12 (adib.: “Lehenengo taldean kaltzio-aluminatoak, aluminak, espinelak, nitruroak eta silikato batzuk aurkitzen dira”, “Lehenengo taldeari dagokionez, aluminak eta silikatoak altzairuaren lorbidean azaltzen dira”, “D: alumina fina behe-presioz urratutako gainazalak. E: alumina fina goi-presioz urratutako gainazalak. F: alumina lodia behe-presioz urratutako gainazalak. G: alumina lodia goi-presioz urratutako gainazalak“), RIEV 9 (adib.: “titanio karburoak eta aluminak erabiliz estaltzen dira”, “Erremintaren arloan erabilitako lehenbiziko zeramika alumina izan da”), Formula 1 ("Alumina, karea eta Magnesita”), Eudel 6 (“adib.: “Alumina tratatzea, aluminioa sortu gabe”, “Aluminaren fabrikazioa”), Ekaia (“Silizezko, aluminazko, eta silize aluminazko gelak”), Martin Letona 5 (adib.: “alumina-geruza”, “Oxido-geruza horri alumina deritzo”), Pello Bastarrika (“Konposatu mineralak (potasa, sodioa, litioa, alumina, karea, etab.)”), etab.; ik. Geologia HE: alumina / en alumina / es alúmina / fr alumine // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aluminio
iz. Metal zurixka, arina eta malgua, 660 °C-tan urtzen dena (Al; zenbaki atomikoa, 13). Aluminioa, airean, ez da herdoiltzen. Aluminiozko ontziteria. Aluminio gatzak.

Aztergaia: aluminio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aluminio: LurE-Harluxet.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aluminio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Lantaldearen irizpideak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Al.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

aluminita
iz. miner. Aluminio sulfato hidratatua.

Aztergaia: aluminita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

aluntzio
iz. zah. Oliadura.

Aztergaia: aluntzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

anontzioa, oliadura.

aluzinatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aluzinatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haluzinatu].

Aztergaia: aluzinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aluzinagarri EB 1 (R. Egiguren); aluzinazio EB 3 (E. Ugarte, I. Tapia; M. Gartzia: "aluzinazio-psikosi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aluzinante : AB50 1; aluzinapen : AB38; aluzinatu : HiztEn ("ik. haluzinatu"); aluzinazio : AB50 1; LurE; aluzinogeno : LurE; haluzinagarri : HiztEn, Euskalterm 1; haluzinatu : HiztEn; haluzinazio : HiztEn, Euskalterm 14; haluzinogeno : HiztEn, Euskalterm 1; haluzinosi : HiztEn. Cf. EEgunk: aluzinogeno (†haluzinogeno).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan, HiruMila: aluzinagarri, aluzinatu, aluzinazio; EskolaHE: aluzinazio, aluzinogeno; ElhHizt: haluzinagarri, haluzinatu, haluzinazio, haluzinogeno, haluzinosi. Ez da ageri besteotan: EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve, HaizeG, Lh DBF, PMuj, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazkoen ordainak: HiruMila: alucinación: aluzinazio, lilurapen, begitazio; alucinador: aluzinagarri, liluragarri; alucinante: aluzinagarri, liluragarri; alucinante: aluzinagarri, liluragarri; alucinar: aluzinatu, liluratu, nahasi, begitazioa ukan; alucinógeno: aluzinagarri. // ElhHizt: alucinación: haluzinazio, harridura, txundidura, lilura, liluramendu, lilurapen; alucinador: liluratzaile; alucinante: haluzinagarri; alucinar: haluzinatu; alucine: harrigarri, txundigarri..; alucinógeno: haluzinagarri, haluzinogeno; halucinosis: haluzinosi. // Lur EG/CE: alucinación: eldarnio, liluraldi; alucinante: liluragarri. // Lur EF/FE: hallucination: eldarnio, liluraldi; halluciner: liluratu. // Casve FE: hallucination: amets gaixto, xoradüra; hallucinatoire: xoradürako; halluciné: xoratü, xorabilatü; halluciner: xoratü, xorabilatü; hallucinogène: xoragailü. // HaizeG: hallucination: aments-tzar, aments-gaixto. // T-L: hallucination: lillura; halluciner: lilluratu. // PMuj: alucinación: lilluraldi, lillura, lilluramen, iduritu, irudimen, irudikeria, irudi-uts; alucinador: zorarazle, lilluratzaile; alucinante: itsugarri, itsuerazle, lilluragarri, zoragarri; alucinar: itsutu, itsu-erazi, lilluratu, zorarazi, atzipetu, titulikatu.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): alucinación: hallucination; alucinado: halluciné; alucinante: hallucinant; alucinar: halluciner; alucinógeno: hallucinogène; it (L. Ambruzzi): alucinación: allucinazione; alucinadamente: per allucinazione; alucinado, -da: allucinato; alucinador: allucinatore; alucinamiento: allucinazione; alucinar: allucinare; alucinógeno: allucinogeno; en (Collins): alucinación: hallucination; alucinado: suffering hallucinations; alucinador: hallucinatory; alucinante: hallucinatory; alucinar: to hallucinate; alucinógeno: hallucinogenic, hallucinogen, hallucinogenic drug; de (Slaby-Grossmann): alucinación: Sinnestäuschung, Halluzination; alucinadamente: täuschend, blendend; alucinado: Sinnestäuschungen (od Halluzinationen) leidend; alucinador: Halluzinator; alucinar: belnden, verblenden; alucinógeno: halluzinogen, halluzinogenes Gift, Halluzinogen.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "aluzina(tu) / haluzina(tu)".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aluzinatu*: e. haluzinatu. Cf. Aluzinazio, aluzinogeno'.

 - [E101]: 'bat dator, baina aditz laguntzailea zein den zehaztu behar dela gaineratzen du'.

 - [E116]: 'bai, bi horietan hala egin dugu (aluzinazio* e. haluzinazio eta aluzinogeno* e. haluzinogeno). Beraz, koherentziak hori eskatuko luke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'aluzinatu* e. haluzinatu'.

aluzinazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aluzinazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haluzinazio].

Aztergaia: aluzinazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "aluzinazio / haluzinazio".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

h- formakoa na nazioartekoa (es eta it dira h- gabeak).

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. haluzinazio.

aluzinogeno
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aluzinogeno-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haluzinogeno].

Aztergaia: aluzinogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "aluzinogeno (†  haluzinogeno)". / PUrib: "aluzinogeno (E) / haluzinogeno".

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. haluzinogeno.

alzheimer
iz. med. Burmuinaren atrofia ezaugarri duen eritasuna, gehienetan zahartzaroan azaltzen dena, buru nahastea eta oroimen eta adimen galera eragiten dituena. Gizentasun arazoak dituzten emakumeek alzheimerra izateko arrisku handiagoa dute.

Aztergaia: alzheimer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Alzheimer-en gaixotasun: Euskalterm (eta Alzheimerdun Gaixo).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ik. EPGn mugatzailearekin (hau da, izen arrunt gisa) erabilitako alzheimer 103: I. Borda 2, H. Cano, A. Egaña, H. Etxeberria, L. Garro; Berria 97; Alzheimer-dun 2, Herria; alzheimer-x elkartuetako mugatzaile gisa: alzheimer eritasun 12 (I. Borda 3, Herria 9); alzheimer gaitz 9 (H. Cano, P. Iturritegi, A. Lertxungi; Berria 5, Herria 1); alzheimer gaixo eta gaixotasun bana (Berria, J. Azkona); alzheimer kasu 2 (Berria); alzheimer ondorio 1 (Berria); cf. P. Zabala: "alzheimer puntturen bat duen xaharra"; Alzhaimer 1, Herria: "buru joandura (Alzhaimer) eritasunari buruzkako ikerketen pusatzeko..."; Altzheimer gaitz 1, Herria: "Altzheimer gaitzaz joak direnek badute beren Elkartea Gipuzkoan"; altzeimer 2: I. Segurola: "ez dago baitezpada anorexiarekin eta altzeimerrarekin gogoratu beharrik"; Berria: "Olaetxeak altzeimerrak jota duen amatxiri bertso hunkigarriak bota zizkion"; Altzeimer eri 1, Herria: "Kanboko Arditeian Altzeimer erien errezibitzeko eraikuntza..."

Erdaretako formak

OfQuLF: maladie dégénérative || Alzheimer || neurologue allemand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak; izen propio izen arrunt bihurtua: eritasunen izenetan, alzheimer eta parkinson izan litezke izen arrunt bihurtuak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): alzheimer

ama
1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago dituen emakumea. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ama bihurtu. Ama izan. Hiru seme-alabaren ama da. Gure amak zaindu zuen haurra. Ama Joakinak esaten zuen hori.
2 iz. Ordena batzuetako mojei esateko era. Ama Sorazu zumaiarraren bizitza.
3 iz. Ume bat edo gehiago dituen animalia emea. Animaliak badoaz bere amen ondotik. Bost txerrikume bere amarekin.
4 iz. Iturburua, jatorria. Lana da bertute guztien ama. Bizio guztien ama.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Ama gupidatsuak egiten ditu haur zakartsuak. Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba.

Aztergaia: ama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH s.u. ama ‘madre’, ama-ahizpa: Zav Fab RIEV 1909; ama-alaba: Mb IArg, Canc. pop. in Mg PAb, Zav Fab RIEV 1907, Etch, Sor Gabon, Aran SIgn, Ag AL, Zab Gabon, Urruz Urz, Iraola, Barb Leg, Tx B, Or Eus, ABar Goi, JAIraz Bizia, NEtx LBB.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ama Birjina, ama(-)hizkuntza, ama ponteko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehitzeko eskatuz: ama besoetako , ama-eskola ; eta adib. gisa: ama-alabak, ama-semeak.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bi adibide eta bost azpisarrerarekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Ama Birjina, ama ponteko, ama-hizkuntza

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "amaponteko [grafia hobesten dut]; ama-hizkuntza: adibide sexista gaztelaniaz pentsatu hau barik jatorrizko hizkuntza erabiliko nuke" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ama-esne [azpisarrera gehitu], ama familiako [azpisarrera gehitu], ama nagusi g.er. [azpisarrera gehitu]

ama besoetako
iz. Amabitxia (bataiokoa). Neure ama besoetakoaren izena jarri zidaten bataioan.

Aztergaia: ama besoetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: ama besoetako ‘madrina’: fB Ic, Etxba Eib.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoa du forma, ama sarrerako azpisarrera gisa; «(bataiokoa bakarrik)» azalpentxoa gehitzeko eskatuko da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ama sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): ASn oharra gehituz: ama besoetako iz. (bataiokoa bakarrik).

Ama Birjina
iz. Mariari, Jesusen amari, ematen zaion izena. Ik. amabirjina. Arrateko Ama Birjina.
Ama Birjina Abuztuko
iz. Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren jasokundea ospatzen den eguna. Ik. andremaria. Ama Birjina Abuztuko, urtean bi aldiz balitz!
ama eskola, ama-eskola
iz. Eskolaurrea. Ama-eskolan, 2 urtetarik 6 urte artekoak, 63 haur dira. Eskoletako liburuak dira, ama-eskolako eta lehen mailako ikasleentzat eginak.
ama esne, ama-esne
iz. Amaren esnea, bereziki gizakiona. Gizakion ama-esnea gozoa da, gainerako animaliena ez bezala. Behi-esneak hiru aldiz proteina gehiago dauzka ama-esneak baino.
ama familiako
iz. Familia bat bere ardurapean duen emakumea. Berrogei urteko ama familiako gaztea.

Aztergaia: ama familiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: ama familiako ‘madre de familia’: JE Bur, Mde Pr.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Lantaldeak orain proposaturiko forma da (formatuz, ama sarrerako azpisarrera dagokio); ez da aita familiako bezain erabilia, baina hau bezain egokia da, eta beharrezkoa, oreka zaintzeko: cf. supra aita familiako eta aita-ama familiako.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ama sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ama-esne [azpisarrera gehitu], ama familiako [azpisarrera gehitu], ama nagusi g.er. [azpisarrera gehitu]

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper