50535 emaitza bilaketarentzat - [2551 - 2600] bistaratzen.

ama hizkuntza, ama-hizkuntza
iz. Umeak, berez, lehenik ikasten duen hizkuntza. Erakundeetara jotzean, ama hizkuntzan aritzeko eskubidea dute.

Aztergaia: ama hizkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ama nagusi
iz. Moja-komentu bateko burua. Ama nagusiak komentuko sukaldariari hots egin zion.

Aztergaia: ama nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ama nagusi 3, A Ardi ("Lasarteko lekaimeen ama nagusi Berastegiarrari min egiten zion noka izketan entzuteak", "Erakutsi ama nagusiari ere ta atzera len-bai-len nereganatu", "Atzenez, oroitu zaitezte orain zuk eta zuen Ama nagusiak ere neri maiz aipaturiko onezaz") // Ik. OEH argitaratuan gainera, testu-lekukotasunik gabeko 'abuela' adierako amanagusi sarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ama nagusi (eta ama-n. 1) 3: Aita San Iñazio ("Etzan geitu bere gaixotasuna; baña medikuak esan zion bere Ama-Nagusiari"), Sorarrain Lili ("Ama Nagusia arriskuan ikuski, bera aren aurrean tinkatu besteari eskopeta-zartadak miñik eman ez zezaioketen"), Lab ("Guziok ere, ordea, txarrera oitzen gera, eta iñoiz gure bizimodu latza arintzen badigute, jaitxo bat degula, Ama nagusiaren urtebetetzea edo antzekoa, zerua iruditzen zaigu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

amanagusi : DRA (abuela); ama-nagusi : PMuj DVC (abuela) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ama sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ama-esne [azpisarrera gehitu], ama familiako [azpisarrera gehitu], ama nagusi g.er. [azpisarrera gehitu]

ama ponteko
iz. Amabitxia (bataiokoa). Nire ama pontekoa izeba Miren da.

Aztergaia: ama ponteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: ama ponteko ‘madrina’: Ub, AA I, Arr GB, Itz Azald.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoa du forma, ama sarrerako azpisarrera gisa; «(bataiokoa bakarrik)» azalpentxoa gehitzeko eskatuko da.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): ASn oharra gehituz: ama ponteko iz. (bataiokoa bakarrik)

ama-alaba
iz. pl. Ama eta alaba; ama eta alabak. Ama-alabak elkarri begira gelditu ziren. Berdinak zarete ama-alabak!

Aztergaia: ama-alaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: adib.: AMA-ALABA (G-azp, AN-gip, BN-arb ap. Gte Erd; Aq 248). (Pl.). Madre e hija(s). "Amaalabak etorri ziren (G-azp, AN-gip, BN-arb)" Gte Erd 109. Oriek ziran am-alaben izenak. Mb IArg I 133. Aita semiak edanda dagoz / Ama alabak jokuan. Canc. pop. in Mg PAb 61. Barkoxen badira / Bi ama alhaba; / Algarri segretien khuntatzen ardüra. Etch 404. Maria Vado-rena eta Luisa Velazquez b[eneragarriak] ama-alaba itxura oneko, ta bere ongilleai konsejatu ziela [...]. Aran SIgn 56. Ordu artan sartu ziran ere Etxeberriko ama-alabak. Zab Gabon 40. Bertso berriyak, ama-alaba batzuei jarriyak. Moc Damu 26. Aurreragoko egunean egin eben ama-alabak autorketa on bat Amandogaz. Ag AL 109. Ama-alabak txerriei jaten ematen. Urruz Urz 26. --Zein geran? Ez al du ikusten? Ama alabak. Iraola 136. Horiek ama alabak / Eta bertze biak. (1915). LuzKant 60. Behin batez, herri batean, ama-alaba batzu bizi ziren elgarrekin, eta sorgin fama bazuten biek. Barb Leg 141. Litro erdi bat patar biaute / ama-alaben artian. Tx B II 157. Ama-alabak bakarrik bizi, / mantenu ona mayian, / esposatzeko egon banintzan / ipiñi nazu gayian. Ib. 157. Ama-alaben lelo au dute gogorarazi. Or Eus 56. Berdiñak zerate ama-alabak. ABar Goi 42. Bixentaren etxean exeri aldi bat egiñ ondorean, amaalabak azkenengo trenean bere errira joan ziran. JAIraz Bizia 119. Marrumaz agertzen dire ama-alabak. Larz Senper 132. Ama-alabak, alkarri begira gelditu ziran. NEtx LBB 26. Ama-alaba aiek zuten tienda artan yarri zen nere aita ere. Auspoa 77-78, 25. Laster ziran ama-alabak bakarrik sukaldean. TxGarm BordaB 15. Ama-alabak bazkaria jarri arte. MMant 30. v. tbn. Etxde JJ 128. Erkiag Arran 74. Ama-alaba, kardantxillo eder kantaria miruak ilten ikusiak. Zav Fab RIEV 1907, 94. Ain tzan ederra luma nabarrez / ta ori-gorri guztikoz / ze ama alabak ao zabalez / ari begira dagokoz. Ib. 94

ama 1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago dituen emakumea. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen berezi bezala jokatzen da gehienetan). Ama bihurtu. Ama izan. Hiru seme-alabaren ama da. Gure amak zaindu zuen haurra. Ama Joakinak esaten zuen hori. Ama-alabak elkarri begira gelditu ziren. Ama-semeak. Amaren gonapetik irten gabeko umea. Ama-ordekoa, ama-ustekoa (Ik. amaorde). Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba (esr. zah.).

ama-alaba 145: Ortzadar 8, Deia, Consumer, HABE, Berria 43, EiTB 57, Jakin, Karmel 2, Argia 20, Erlea 3, DiarioVasco 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ama-alaba 124: Herria, Berria, Aitor Arana, Ana Urkiza, Joan Mari irigoien, Ramon Saizarbitoria, Koro Navarro, Imanol Zurutuza, Alberto Ladron Arana, Edorta Jimenez, Gotzon Garate, Josu Zabaleta, Itxaro Borda, Juan Luis Zabala, Anjel Lertxundi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, ama sarrerako adibide gisa, ama-alabak forman; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

ama sarreran adibide gisa ematekoa.

Numeroa

Pl.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ama sarreran.

ama-seme
iz. pl. Ama eta semea; ama eta semeak. Hartu zituen ama-semeak eta Israelera etorri zen. Ama-semeek ezin izan zuten elkarrekin hitz egin.

Aztergaia: ama-seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AMA-SEME (Aq 248). (Pl.). Madre e hijo(s). Ioseph, ama-semekin Ejiptetik itzulirik. Lç Mt 2, tít. Ama Semeak eta guztiak zuten Jauna zergatik alabatu. Cb Just 48. Ama semek algar besarka. Xarlem 709. Emen alkar idoro zirian Ama-Seme maiteak. Añ EL1 187. Eskatuten deutsuet Ama-Seme bioi, arren [...]. Añ EL2 210. Itzuli egizuez, arren, Ama-Seme bitzuok ni-ganantz zuen begi errukiorrok. Ib. 194. Gabaren erdian / Ama-semez kargatu / Eta zen partitu / Josep justua. Monho 92. San Jose, Ama-Semeak artuta. Lard 369. Ama-seme triste aiezaz kupiturik. Arr GB 39s. Ama-semiak bakarrik ziranian maian [...]. Bv AsL 38. Lenengo bear dabe / Onaxe etorri, / Ama-Semeok zelan / Dagozan ikusi. AB AmaE 360. Aita itxasotik eldu zanean, illuntxo billatu zituan ama-semeak. Ag Kr 110. Ogetazortzi urtetan alkarren barri jakin eztaben ama-semeak. Echta Jos 365. Jesusen Jaiotzari begira jarri ziran ama-semeak. Inza Azalp 61. Urtheak hola egon ziren ama-semeak lurpetik atheratu gabe. Barb Leg 129. Joskinari etorri erazo eutsan Erminik ama-semiai jantzi egokijak egitteko. Otx 124. Anbat etzaio akordatuko / ama-semiak gerana. Tx B II 167. Artu zituen ama-semeak ta Israel-errialdera etorri zan. Ir YKBiz 31. Minberaturik / Dagoz oñazez / Larri ta estu / Ama-Semien bijotzak. Enb 101. Euzkera ta zu [Kirikiño], ama-semiok, / Alkarrekin beti-beti... Ib. 205. Aida txuri! Aida gorri! / Ama-semeak batera! SMitx Aranz 96. Kontseju on bat eman zidaten / Ama-Semien artean. Ib. 145. Motx gelditu naiz esaten Ama-Semeen lana. Or Poem 551. Bere bizi guziko kezka larria izandako ama-seme aien izaera poliki-poliki konpontzen asia zala. NEtx LBB 71. v. tbn. Dh 267. Zab Gabon 50. A BeinB 42. Alz Ram 71. Kk Ab II 71. Etxde JJ 229. Balad 187. Erkiag BatB 23. Ugalde Iltz 33. Basarri 12. Eidazu ermita bat, / (esaten danori) / Ama-Seme izango / gera-ta zu ta ni. SMitx Aranz 56. Izanik Zu [Jesus] Angeruak aituten dirian Espillu ederra; eta Ama-Seme guztien artean sotilena. Añ EL1 192. (Sing.). Madre e hijo. Ditugun Ama-Semearen / izenak bethi ahoan. Gç 134. Begira bere Ama maiteari, zeinen eskuz opa deutsudaz Ama-Semearen merezimendu ugariak. Añ EL1 150. Deskuidoren batean / arrapatu etzezen, / Ama-Semearekin / Ejitora juan zen. Xe 158

ama 1 iz. Seme edo alaba bat edo gehiago dituen emakumea. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen berezi bezala jokatzen da gehienetan). Ama bihurtu. Ama izan. Hiru seme-alabaren ama da. Gure amak zaindu zuen haurra. Ama Joakinak esaten zuen hori. Ama-alabak elkarri begira gelditu ziren. Ama-semeak. Amaren gonapetik irten gabeko umea. Ama-ordekoa, ama-ustekoa (Ik. amaorde). Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba (esr. zah.).

ama-seme 51: Ortzadar, Deia 3, Elkar, Berria 25, EiTB 15, Jakin, Argia 3, Laneki 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ama-seme 57: Herria, Berria, Karlos Zabala, Iñaki Iñurrieta, Anton Garikano, Pablo Sastre, Joan Mari Irigoien, Alberto Ladron Arana…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, ama sarrerako adibide gisa, ama-semeak forman; eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

ama sarreran adibide gisa ematekoa.

Numeroa

Pl.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ama sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Eta ama-alaba? edo ama seme-alabak?" (2000-10-04)

amabi
iz. Udaleko enplegatua, alkatearen aginduak betearazten zituena. Ik. aguazil; herrizain; udaltzain. Hori entzunda, joan ziren amabiaren eta eskribauaren bila.

Aztergaia: amabi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

udaleko enplegatu bat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'azalpena parentesi artean eman behar da'.

 - [E208]: 'gogoan izan almirante-rako esana'.

 - [E101]: 'ez dator bat'.

 - [E116]: 'ikusi nola gelditu den 'almirante' sarrera'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'amabi iz. Zah. 'udaleko enplegatu bat, aguazila''.

amabirjina
iz. pl. Irailean, Ama Birjinaren egunaren inguruan egiten diren jaiak. Ik. Ama Birjina. Zestoako amabirjinak.
amabisaba
iz. g. er. Birramona. Ik. aitabisaba.

Aztergaia: amabisaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpentxoarekin («iz. g.er. 'birramona'»); eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

birramona.

amabitxi
1 iz. Kristau erlijioan, bataiatzen den haurrarekiko hainbat betebehar moral eta erlijioso hartzen dituen emakumezkoa. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Mutikoa amabitxiaren besoetan zegoen. Amabitxik Pazkoan idazten zidan.
2 iz. Kristau erlijioan, beste sakramentu batzuetan amabitxiaren antzeko eginkizuna betetzen duen emakumezkoa. Ezteietako amabitxia.
3 iz. Norbait ekitaldi batean edo leku batean aurkezten eta babesten duen emakumezkoa; norbait edo zerbait egiteko batean babesten eta laguntzen duen emakumezkoa. Horiek izango dira lau abesbatzen ohorezko amabitxi eta aitabitxiak. Urtero bezala, festibalaren amabitxiak Baionako koral batekin ireki zuen aurtengo jaialdia. Ohikoa izaten da klubeko erabiltzaile batek beste bat ekartzea eta haren aitabitxi edo amabitxi izatea.

Aztergaia: amabitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

amagai
adj./iz. Ama izango dena; ama izateko gai dena. Hasi zitzaidan amona belarriak berotzen: Isabel emaztetzat hartu behar nuela, bera nuela niretzat amagairik onena.

Aztergaia: amagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

amagarri
adj. g. er. Maitagarria.

Aztergaia: amagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

maitagarria.

amaginarreba
iz. Ezkontideetako baten ama beste ezkontidearentzat. Ama alabaren aurka eta amaginarreba errainaren aurka ezarri.
Azpisarrerak

Aztergaia: amaginarreba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amaginarreba (amagiarreba, amaginarraba, amagiarraba, amainarreba, aminarre, amaindarraba) ‘suegra’: Lç Mt 8,14; Lk 4,38, Ber Trat 89, CatLav, Cb Eg, Lg, ETZ, Arch ms, TB Mt 10,35, Jaur, TB Lk 4,38, Oteiza, HeH, Ur Mt 10,35, Hual, Echn, Dv Rt 2,11, Dv Mk 1,30, Lard, Arr GB, Zab Gabon, Iraola, Prop 1911, Ag G, Akordagoitia EEs 1914, A Ardi, Inza Azalp, JE Ber, Ol Mk 1,30, Ol Mt 10,35, Ir YKBiz, A EY, Zerb IxtS, Lf Murtuts, JAIraz Bizia, Or Aitork, Etxde JJ, Etxba Eib, Zait Plat, Osk Kurl, Xa Odol, Ker Mk 1,30, Balad.

Bestelakoak
Gipuzkera / Besteak banaketa

B eta Ipar. (ez Z) da, eta

Erabilera zainduetan nagusitu den forma

gaur nagusitua

Jatorrizko forma

amagiarreba, -ginarreba

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

amagoi
1 iz. g. er. Leinu edo familia handi bateko burua.
2 iz. g. er. Amona.

Aztergaia: amagoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, bere azalpenekin («iz. g.er. 1 'amona'. 2 'leinu edo familia handi bateko burua'»); eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 amona. 2 leinu edo familia handi bateko burua.

amai
iz. Amaiera, bukaera. Ez du hasierarik, ez amairik. Beren amai edo heriotzan. Hitzaren amaian. Jesus maiteari amai gabe esker onak emateko (Ik. amaigabe).
Azpisarrerak

Aztergaia: amai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
amaia eman
dio ad.-lok. Amaiera eman. Lanari amaia eman arte. Lehen gerra punikoari amaia eman zion ituna.

Aztergaia: amaia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AMAI(A) EMAN. Dar fin. Etxe oni amaija emotia. "Terminarlas [las obras]" (1862). BBatzarN 197. Lan oni azkenengo amaija emotian. (1866). Ib. 223. Presto nintzan ene buruari amai txar ematera. Etxde JJ 51. Eta Leblancen aginduz goizeko lanari eman zioten amaia. Izeta DirG 67. Eguerdi eguerdian eman zioten amaia. Ib. 96. Bere edestiari amaia eman zionean. Mde Pr 121. Joku ergel horri amaiaren emaitekotz. Ib. 164. Xalupek bere bilaketa alferrari amaia eman ziotenean. Mde HaurB 108

amaia eman 2: Berria (“Nestor Basterretxearen kripta moldatua aurkeztuko dute, 25 urte luzez iraun duen gatazkari amaia emanda“), Erlea (“istorio latz honi amaia emango diot”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amaia eman 5: Iñaki Iñurrieta 3, Xabier Mendiguren Elizegi, Josu Zabaleta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, amaiera eman arautua askoz ere erabiliagoa bada ere.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa amai sarreran.

amaiarazi, amaiaraz, amaiarazten
du ad. Amaitzera behartu. Sindikatuek greba amaiarazi dute.

Aztergaia: amaiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amaiarazi, amaiaraz, amaiarazten. du ad.

amaidun
adj. Amaia duena. Multzo amaidunak.

Aztergaia: amaidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

amaia duena.

amaiera
iz. Bukaera. Festen amaiera gisa, erromeria. Ustekabeko amaiera. Frankismoaren amaierako eta ondorengo urteetan.
Azpisarrerak

Aztergaia: amaiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
amaiera eman
dio ad.-lok. Amaitu. Ik. azkena eman; bukaera eman. Jardunaldiei amaiera emateko egun osoko egitaraua prestatu dute. Erabakiak prozedura judizial luze bati amaiera emango dio. Etorri garen guztiok adierazi nahi dugu bidegabekeria honi amaiera eman behar zaiola.
amaiezin
adj. Ezin amaituzkoa. Antzinako izurrite amaiezinek bezala, dena hondatu behar.

Aztergaia: amaiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

amaigabe
1 adj. Amairik ez duena. Ik. azkengabe. Jainkoaren erruki amaigabea. Borroka amaigabea. Errepide luze amaigabeak.
2 adj. Infinitua. Multzo amaigabea.

Aztergaia: amaigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amaigabe izond. / AS: amaigabeko

amaigabeko
adj. Amaigabea. Amaigabeko neke-minak. Amaigabeko bideetan zehar. Bere ontasun amaigabekoa.
Loturak

Aztergaia: amaigabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizki hobestekoa besterik da

amaigabe

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez kentzeko eskatu du.

 - Erabakia: EArau (1995-10-27): amaigabe(ko) onartu da.

amaigabetasun
iz. Amaigabea denaren nolakotasuna. Ik. azkengabetasun.

Aztergaia: amaigabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tasun.

amaikide
adj. Hitzez mintzatuz, amaiera berdinekoa. Ik. hoskide.

Aztergaia: amaikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

amaikidetasun
iz. Hoskidetasuna. Ik. errima.

Aztergaia: amaikidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide-tasun.

amaikor
adj. Amaitzen dena. Bizitza amaikor hau.

Aztergaia: amaikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizitza amaikor hau.

amainatu, amaina, amainatzen
1 du ad. Ipar. g. er. Amore eman.
2 du ad. Ipar. g. er. Balakatu.

Aztergaia: amainatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

amaina, amainatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 amore eman. 2 balakatu.

amaitu, amai/amaitu, amaitzen
1 du ad. Zerbaiti azkena eman. Ik. bukatu; burutu1 3. Anton. hasi. Amaitu dute etxea. Lan asko hasi eta bat bakarra amaitu ez. Hemen amaitzen ditut zure laudorioak. Datorren astean amaituko dute liburua. Amaitzen duzunean, etor zaitez. Amaitu dugu gaurko aldia.
2 da ad. Zerbaiten azkena gertatu. Ordu erdi barru amaituko da jaialdia. Han amaitzen da oihana. Noiz amaituko dira infernuko penak?
3 da/du ad. Zerbaiten azkena adierazten den eran gertatu. (Osagarritzat modua adierazten duen sintagma bat hartzen duela). Ongi hasi eta ongi amaitu da bilkura. Gustura amaitu nuen partida. Horrela amaitu ziren 100. urteurreneko emanaldiak. Preso amaituko duela ez dakien uraren iragatearen lekuko mutu.
4 da/du ad. Kopuru batetik dena hartu edo erabili. Amai dezagun pitxerreko ardoa. Amaitu zaigu olioa.
5 da/du ad. Hil. Gaixotasun batek amaitu zizkion ganadu asko. Adorerik gabe, goseak eta egarriak amaitu beharrean. Ondo hil gabeko aberea ehiztariak amaitzen duen bezala. Amaitu da katua.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: amaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amaitu, amai(tu), amaitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

amaitu, amai(tu), amaitzen

amaitze
iz. amaitu aditzari dagokion ekintza. Bizitza, jaiotze bat, garatze bat eta amaitze bat da.

Aztergaia: amaitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

amaizun
iz. Amaordea. Amaizuna, urrezkoa bada ere, ez duk ona.

Aztergaia: amaizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amaizun ‘madrastra’: O Pr, Saug, Egiat, Arch Fab, Gand Elorri, Xa Odol.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenarekin («iz. 'amaordea'»); eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-izun.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

amaordea.

amakide
iz. Norbaiten amabitxia, bere amarentzat, aitarentzat edo aitabitxiarentzat; norbaiten ama, bere amabitxiarentzat edo aitabitxiarentzat.

Aztergaia: amakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (aitakide paraleloa, aldiz, inoiz erabili izan da, eta horregatik onartu; beste horrenbeste gertatzen da aitakiro onartuarekin #mdash# aita- eta ama- osaerakoak bereizkeriarik egin gabe eskaintzea egokia litzatekeela aipatu da; baina lantaldeak ez du, zuloak bete ahal izateko, forma berriak asmatzen hasteko eskurik).

Mailegu baztertzekoa da, ez baita euskarazko bihurtu

Ez du tradizioak oinarritzen forma hau, eta lantaldeak asmatu eta proposatu du: a) aitakide korrelatua jasotzeak amakide hau ere jasotzea eskatzen duelakoan; b) egokia delakoan, bai formaz eta bai adieraz (hau da, inguruko erdaretan egiten den banaketari dagokionez: cf. compadre / compère // comadre / commère).

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Beste gabe onartzekoa da, sistematikoak lantzerakoan familia-loturak izeneko txostenean proposatu zenez.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Ez du zentzu handirik amakide eta amakiro ez hartzeak, aitakide eta aitakiro hartzen badira" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): amakide

amalatz
iz. g. er. Gaztaina mota.

Aztergaia: amalatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(gaztaina-mota).

amaldeko
adj. g. er. Ahaideez mintzatuz, amaren aldekoa. Ik. aitaldeko.

Aztergaia: amaldeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere markekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldeko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

amalektar
1 iz. hist. Amaleken ondorengoek osatu zuten herri biblikoko kidea. Eta Josuek amalektarrak garaitu zituen eta ezpataz garbitu.
2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona.

Aztergaia: amalektar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

amalekiar 1, CatS (“Moisaren orazionia Amalekiarren kuntre”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amalektar: BiblE (43 ager.), IrakDo, IrakBa (eta amalekitar), Lard, Dv, Ur (eta amalezita); amalekitar: IrakBa, Urt (h-); amalezitar: Lg; amalezita: Ur.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amalekiar: LurE (Negev aldean bizi zen herri semita nomada bateko kideez esaten da, Amalek-en ondorengoak); amalektar: HiztEn (Negev basamortuko hegoaldean bizi zen tribu nomada bateko kidea; Amalek-en ondorengoak).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond. edo izlag.

amalgama
iz. kim. Merkurioaren eta beste metal baten arteko aleazioa. Rubidioak, beste metal alkalino batzuek bezala, amalgamak sortzen ditu merkurioarekin.

Aztergaia: amalgama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): amalgama 28: Elhuyar 18 (adib.: “Izan ere, hainbat metalekin amalgamak sortzeko duen erraztasuna da merkurioaren ezaugarri berezienetako bat”), Consumer 2 (adib.: “Formula amalgama horretan, zergatik ez laburmetrai lehiaketa bat?”), Berria 3 (adib.: “arrazismoaren oinarrian amalgama aurkitzen delako”), Argia 5 (adib.: “Koherentzia kohesioarekin lotuta dago, amalgaman”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: amalgama 7: Iñaki Mendiguren 5 (adib.: “Itun Zaharra - gero eta argiago erlijio eta historiaren aldetik meritu-maila desberdineko giza konposizioen bildumatzat, edo hobeto esanda amalgamatzat, ikusten zena”), Itxaro Borda 2 (adib.: “Iparraldean, Abertzaleen Batasuna eta Batasuna bereizi direnean ez da amalgama zehaztu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es amalgama / fr amalgame: Elhuyar: 1 amalgama; 2 amalgama, nahaste, nahaspila / Nolaerran: - / Zehazki: 1 amalgama; 2 nahaste / Labayru: amalgama / Adorez5000: amalgama (Kim.).

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa Kim. markarekin

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

amama1
iz. Amona. Amama zaharrak iloba haziak bildu ditu bere inguruan.
amameru
iz. Amabia.

Aztergaia: amameru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. amabi.

amanda1
iz. Ipar. Isuna.

Aztergaia: amanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

multa, amanda, isun

Euskaltzaindiaren Arauak

amanda Ipar. h. isun

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartzekoak dira, euskal ordaina jakinarazteko
Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. isun

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez nuke ez hau, ez eta multa jarriko, isun eta kito, ezpabere beti ibiliko gara auzo-erdaren menpeko" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horrek bi esangura ditu. Bata, zerrendan jaso dena (1 h. isun). Besteari buruz ere, zerbait adierazi beharko luke zerrendak: '2 h. almendrondo, arbendolondo'.

 - [E101]: 'bere zalantzak erakusten ditu'.

 - [E116]: 'AUk arrazoia du, baina ez da zuhaitza, fruitua baizik (bestea 'amandaondo' delako). Beraz, hau proposatuko nuke: amanda Ipar. 1 h. isun 2 h. arbendol'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'amanda Ipar 1 h. isun 2 'arbendola''.

amanda2
iz. Ipar. Arbendola. Ik. almendra.

Aztergaia: amanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

multa, amanda, isun

Euskaltzaindiaren Arauak

amanda Ipar. h. isun

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartzekoak dira, euskal ordaina jakinarazteko
Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. isun

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez nuke ez hau, ez eta multa jarriko, isun eta kito, ezpabere beti ibiliko gara auzo-erdaren menpeko" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horrek bi esangura ditu. Bata, zerrendan jaso dena (1 h. isun). Besteari buruz ere, zerbait adierazi beharko luke zerrendak: '2 h. almendrondo, arbendolondo'.

 - [E101]: 'bere zalantzak erakusten ditu'.

 - [E116]: 'AUk arrazoia du, baina ez da zuhaitza, fruitua baizik (bestea 'amandaondo' delako). Beraz, hau proposatuko nuke: amanda Ipar. 1 h. isun 2 h. arbendol'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): 'amanda Ipar 1 h. isun 2 'arbendola''.

amandre
1 iz. Ama aipatzeko erabiltzen den hitza. Oi amandrea, so egizu leihora. Amandre Birjina Maria. Agur Arantzazuko Amandre berria.
2 iz. Zenbait herri kantu eta esaeratan eguzkia eta ilargia aipatzeko erabiltzen den hitza. Ilargi amandrea, zeruan zer berri?, zeruan berri ona orain eta beti. Amandre eguzkia.
3 iz. Amona. Mutiltxoak batean aitonari, bestean amandreari begiratzen zien. Amandre Joakina.
4 iz. Ama pontekoa.

Aztergaia: amandre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amandre 1) ‘madre’: TAV, OA, Lar SAgust, GavS, ETZ, Cb Eg, Cb CatV, Cb Just, VMg, Gco, Añ CatAn, Echag, It Fab, CatBus, Lard, Dv LEd, Aran SIgn, Itz Azald, JMB LEItz, Or Eus, JMB ELG, SMitx Aranz, Canc. pop. in Etxde AlosT, Canc. pop. in A EY, Erkiag Arran, Iz R; 2) ‘abuela’: Mg PAb, Zab Gabon, AB AmaE, Ag G, Kk Ab, Jaukol Biozk, Or Mi, Etxde JJ, NEtx LBB, Egieder Usk, Arti MaldanB, And AUzta, Etxba Ibilt; 3) ‘madrina’: Ibiñ Virgil, JAIraz Bizia, Salav.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe; eta, lantaldearen ustez, azaltzea komeni da: «iz. 1 'amona'. 2 'ama pontekoa'».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): amandre iz. 1 'amona'. 2 'ama pontekoa'.

amankomun
adj. Komuna, guztiek edo gehienek batera dutena, guztiei edo gehienei dagokiena. || Amankomunean egingo dute lana.

Aztergaia: amankomun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amankomun* e. komun

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

komun

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "abeltzantza hitzari buruz esandakoa errepika daiteke berriz. Lehen, erdarako hitz formei ihes egiteko edo, nork daki zein arrazoirengatik, amankomun hitza erabiltzen ikasi egin genuen. Orain, hitz horren erabilera nahiko arrunta egin denean jakintsuek azterketa egin eta tradiziorik gabekoa dela esaten digutenean ahaztu eta komun komunarengatik ordezkatu behar al dugu? Serioa ote da olatuen kulunkan bezala horrela ibiltzea?" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "Bizkaieraren eremu osoan guztiz arrunt den berba ezin daiteke alde batera utzi, gustatu zein ez. Nahi bada, eztabaida daiteke adberbilaki erabili beharko ote litzatekeen bakarrik, h. d., amankomunean eta ez izenondo bezala, baina bata edo bestea agertu behar du gure hiztegian".

 - [E208]: "komun beste hitz bat dela dio, beraz, biek behar dute sarrera".

 - [E101]: "bat dator".

 - [E116]: "Ez dago lekukotasunik. Andoni Totorikak bildutako hitz zerrenda batean bakarrik ageri da. Nik uste ez duela tokirik. Hau luze ezbaidatu zen lehenbiziko itzulian eta han hartu zen Erabakia hartu zen. Ezin gara ibili, nire ustez, hitz bakoitza berriz ere zalantzan jartzen arrazoi berririk ez bada (koherentzia beste sarrera batekin, etab.). Beraz, dagoen moduan utzi beharko litzateke".

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): "utzi dagoen moduan".

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du: amankomun izond. 'komuna': Amankomunean egingo dute lana.

amantal
iz. bizk. Aurreko mantala.

Aztergaia: amantal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

(aurreko) mantala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "mantal hitzean ere aurreko mantala jarri beharko litzateke, mantal hitzaren bigarren adiera esateko" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(aurreko) mantala, mandarra'.

 - [E116]: 'Bizk marka behar du (Bergara aldeko lekukotasunak daude OEHn) eta 'mandarra' sartuko da bigarren itzulian, nire ustez, Naf markarekin. Hala ere, hau erabaki gabe dago eta agian hobe da ez ematea oraingoz, ez baldintzatzeko gero hartuko den Erabakia. Hortaz: amantal Bizk. '(aurreko) mantala' edo amantal Bizk. '(aurreko) mantala, mandarra''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. EArau 123: 'amantal iz. Bizk. '(aurreko) mantala''.

amañi
iz. zub. Amona.

Aztergaia: amañi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amañi ‘abuela’: Or Eus, Casve SGrazi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

amañi-lili.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

amona.

amañi lili, amañi-lili
iz. zub. Lila (zuhaixka). Amañi-liliak loretan. Kolore biziko amañi liliak.
Loturak
amaño
iz. Ipar. Inudea. Ondotik amañoa, haurra besoetan.

Aztergaia: amaño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

inudea.

amaorde
iz. Amatzat hartzen den emakumea. Ik. ugazama. Jakizu ez zaitudala amatzat hartzen ez amaordetzat.

Aztergaia: amaorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amaorde (eta amaordeko) ‘madrastra’: Lard, Ezale 1897, Urruz Zer, Enb, A Ardi, NEtx LBB, BEnb NereA, Etxba Eib, NEtx Antz.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  amorde hobetsi du.

 - Erabakia: EArau (1995-10-27): ez da onartu.

amaordeko
iz. Amaordea.

Aztergaia: amaordeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEHn amaordeko formaren adibideak s.u. amaorde: Lard, Urruz Zer ("ama-ordeko"), Enb ("amordekua"), Etxba Eib ("ama ordiazkua").

OEHko datuak [laburduren azalpena]

amaordeko (V-gip ap. Elexp Berg; G-goi; Añ), amordeko. Madrastra. v. Amaorde Benjamin amaordekoaren besoan ibiltzeko adiña egin zanean, Mambrera joan zan. Lard 47. Azkeneko laztana ematean Benturak bere ama-ordeko andre Errosari, esan zion: [...]. Urruz Zer 21. Ikusi arren euren / Ama [Euzkadi] errukarri, / Motzan buztarripian / Estu eta larri, / Au itxi ta laguntzen / Amordekuari. Enb 128.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ama-ordezko 1, B. Otazua (“Olan eguzkiak euren begitxuetan ez dau joko, umetxuak esan eban, ama-ordezko maitagarri batek bezela”).

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amaordeko 4: Txiliku 2 (adib.: “Hantxe ikusi behar izan zuen amaordekoari egin ziotena: bere aurrera eraman eta sokaren tormentua egin zioten hari ere, eta besaburuak bere lekuetatik atera arte eduki zuten esekita Beatriceren aurrean”), Iñaki Iñurrieta (“Senar batek emaztea galdu badu, haren ahizparekin ezkontzen da .110; eta hori oso naturala da; izan ere, emazte berria ahizparen seme-alaben ama bilakatzen da, eta hartara han ez da amaordeko bidegaberik”), Bego Montorio (“Eta horrela izan zitzaion posible zendutako gizon ospetsuaren iloba bakarrari, Carlos Araujori, ia zuzen-zuzeneko oinordekoa gertuagoko senitartekoak artean ezagunak ez ziren neurrian, zendutako gizon ospetsuaren gehiegizko laudorioa egitea, neurrigabe goraipatuz haren langile bizitza prestua, lur amaordeko baina betiere maitatuarenganako dedikazioa, herriarekiko maitasuna; horren aldeko sakrifizio orori gutxi iritzita, haren bizitza luzea, merkatari zintzoa izanik herriari osotara emana eta, bukatzeko, haren eredugarritasuna aipatu zuen emakume kontuetan: inoiz ez zitzaion maitasun-konturik ezagutu ia 80 urteko bizitza luzean”).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ordeko: jasotzea proposatzen du lantaldeak, -ordeko osaerakoen sailean (cf. ahizpaordeko sarrerako oharra).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

amapola
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, amapola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mitxoleta].

Aztergaia: amapola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh33 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

amapola iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, amapola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mitxoleta].

amapola 22: Argia (“Amapola bat larrean,belarria bularrean: bihotza, gaur zu entzun nahi zaitut mundua entzun beharrean”), Berria (“Debekatu amapolak aluetan esaten duen Iñigo Aranbarriren poema hori”), Erlea (“Eta orain konturatzen hasi zara, elkarrekin hamabost urte egin ondoren, zu Keparentzat azken urteetan lorea bai, baina jada ez zinela larrosa, krabelina, larreetan hazi eta hego haizeak astintzen duen amapola”)…; mitxoleta 89.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amapola 5: Aritz Gorrotxategi 2 (“Cardosok amapola sorta bat jaurti zuen hilkutxaren gainean”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Gorri horiek? Amapolak.”), Antton Garikano 2 (“Ibil dadila haizea; amapolak hazia zabaldu eta txerta daitezela krabelina eta aza”); mitxoleta 41.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 13 lek. (B 6 / G 7).

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ez da maiztasun handiko hitza, baina amapola hitzak ez du gutxieneko baldintza betetzen.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. mitxoleta.

amaranto
iz. Sabia (Amaranthus generoko landarea). Krabelina, arrosa, amarantoa eta beste lore jangarri asko merkaturatzen dira egun.

Aztergaia: amaranto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

sabia (53.9: Amaranthus sp.)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper