50535 emaitza bilaketarentzat - [2601 - 2650] bistaratzen.

amaraun
1 iz. Armiarma-sarea. Zoko guztiak hautsez eta amaraunez beteak.
2 iz. Sare baten gisan hedatzen den gauza. Ik. sare1 4. Urteotan guztiotan herri eta herrialde guztietako ikastolen arteko amarauna ehuntzen joan gara. Bertsoen amarauna josten. Lurrun hodeitxoa aire grisean hegaldatu eta zuhaitz adarren amaraunean suntsitu zen. || iz. (amaraunean trabatuta, kateatuta gelditu eta kideko esapideetan). Frustrazioaren eta ezinaren amaraunean trabaturik jarraituko dugu. Politikariak berek sorturiko amaraunean kateaturik gelditu dira. Estatu Batuak harrapatuta dauden amaraunetik ateratzeko.
3 iz. Internet sarea. Amaraunari begira jarri dira alderdi politikoak, webguneak berrituz, blogak sortuz eta sare sozialetan parte hartuz.

Aztergaia: amaraun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

amarau(n)

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute
Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoak

amaren gonape
1 iz. Amaren gonaren azpia. (Leku atzizkiekin singularrean). 10 urtera arte amaren gonapean egoten nintzen, jendearen ezkutuan.
2 iz. Amak bere umeei ematen dien babesa. (Leku atzizkiekin singularrean). (Maiz heldutasunik lortu ez duen edo bere kasa aurrera egitea lortu ez duen pertsonaren egoeraren irudi gisa erabiltzen da). Amaren gonapean haziko da bi urte egin arte; bere kabuz ehizan hasi arte. Ni etxetik kanpo bizi naiz, eta zu hemen zaude oraindik amaren gonapean. Amaren gonapetik atera gabeko semea da senarra, aitak abandonatutako autoestimu baxuko emakumea emaztea.

Aztergaia: amaren gonape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [3] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz (irudizko zentzua ere badu: babesa etab.). ama eta gonape sarreretatik atera adibideak.

amaren sabel
iz. Amaren sabelean dagoen ahizparentzat lore batzuk biltzen laguntzeko erregutu dio aitari. Umekiek, amaren sabelean daudela, bereizi egiten omen dituzte soinua eta hizkuntza. Hemen gazteria amaren sabeletik dator ikasia.
Ohiko lexiak

Aztergaia: amaren sabel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [11]+EHadib [9] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. sabel sarreratik atera adibidea

amarnar
1 adj. Tell Al-Amarnakoa, Tell Al-Amarnari dagokiona.
2 iz. Tell Al-Amarnako herritarra.

Aztergaia: amarnar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Tell al-Amarna / amarnar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

amarra1
iz. Lokarria, lotura. Jainkorik ez balitz, gaizkiak ez luke maiz amarrarik.

Aztergaia: amarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amarra 1 'karramarroa'. 2 'lotura'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. animalia: ik. karramarro; 2. lotura

amarra2
iz. g. er. Karramarroa.

Aztergaia: amarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amarra 1 'karramarroa'. 2 'lotura'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. animalia: ik. karramarro; 2. lotura

amarratu, amarra/amarratu, amarratzen
du ad. g. g. er. Estekatu, lotu. Horra non daramaten ohoin bat bezala amarratua.

Aztergaia: amarratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

amarra(tu), amarratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

lotu.

amarru
iz. Maltzurkeria, azpikeria. Libra gaitzazu deabruaren amarruetatik. Baina Jesusek ezagutzen zuen haien amarrua. Amarrua egin digute guri. Amarruz atzitu zuen.

Aztergaia: amarru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
amarrukeria
iz. Amarruzko egintza. Ik. azpikeria; maltzurkeria.

Aztergaia: amarrukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

amarrutsu
adj. Amarruz betea, maltzurra. Ik. artetsu. Etsai amarrutsuak. Mihi amarrutsua eta faltsua.

Aztergaia: amarrutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

amasar
1 adj. Amasakoa, Amasari dagokiona.
2 iz. Amasako herritarra.
amaso
iz. Ipar. Amona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Hitz gutxi darabil gure amasok.

Aztergaia: amaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amaso ‘abuela’: Lç 2 Tm 1,5, SP Phil, Lg I, TB 2 Tm 1,5, Dv, JE Bur, Lf Murtuts, Iratz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

kategoria sartzea proposatu da: iz.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Lantaldeak proposatua zuen bigarren itzuliko forma berrien artean, baina Euskaltzaindiak ez du arauetan onartu (aldiz, onartua du aitaso parekoa, edo osaera berekoa; baita honen txikigarri aitaxo ere). Jasotzekoa da, lantalde honen ustez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

amona.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hitz gutxi darabil gure amasok.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Sarrera honen esanahia zehaztu behar da. Eta berdin 'aitaso' sarrerarekin ere. Erabakia hartu arte, baztertu hitz hauek. Arauak soildu egin du.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): amaso iz. Ipar. 'amona': hitz gutxi darabil gure amasok.

amatar
adj. Amaren itxura edo joerakoa. Emazte hori tuta duk, eta semea amatar, naski.

Aztergaia: amatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-07-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan a) 'maternal' adierako amatar 1 (PMuj Noni) eta amazko 6 (SP Phil; Dh; MarIl; Ip Hil 2); b) '(niño) parecido a la madre' adierako amatar 2 (B. Manterola eta Larz Iru) eta amatiar 1 (Herr 27-6-1963).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amatar : HiztEn ('amatiarra'); amatiar : HiztEn ("1 amari dagokiona; 2 amaldekoa, amaren antzekoa"); ez ditugu aurkitu ap. DFrec eta LurE; 'maternal/materno' itzulitako besteak: ama- : AB38 1, AB50 2; Euskalterm 16; amakor : AB38 1; amatasun -: Euskalterm 3, amatasunezko : Euskalterm 1; ama(ren) aldeko : Euskalterm 3, amaldeko : Euskalterm 2, ama(ren) : Euskalterm 1, amaren : Euskalterm 1; maternal : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: amatar : EuskHizt ("Ik. amatiar"); Lh DBF ("enfant qui ressemble à sa mère"); DRA ("Niño parecido a su madre; II Maternal"); amatiar : EuskHizt ("amatiar edo amatar"); Lh DBF ("qui chérit sa mère"); DRA ("El que se parece a su madre"); amazko : EuskHizt ("Zah. amari dagokiona"); DRA ("Maternal"). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Hiztegietako ordainak: a) 'maternal': ElhHizt: amaren; amatiar; (hitz-elkarteetan) ama-; HiruMila: ama-, amaren, amarekiko, amatiar; Casve FE: ama-, amaren; (du côté maternel) amaren gaintitik; (langue) sortzapeneko, sortzapenezko; (lait - ) bularrezne; (sein - ) amasabel; (école - ) amaeskola, amaikastola, haurttoikasgia; maternellement: ama bezala, ama balde, amaren arau; HaizeG FB: ama-, amaren; maternellement: ama gisa; T-L LFB: ama-, amaren, amen; maternellement: ama gisa; PMuj DCV: maternalmente: amak lez, amak bezela, ama-legez, ama-biotzez; b) 'materno': ElhHizt: amaldeko, amatiar, amagandiko, amaren; (hitz-elkarteetan) ama-; HiruMila: 1 ama-, amatiar; 2 amaren aldetiko; PMuj DCV: amaldeko, amatar, amaren, ama-. Ez dugu aurkitu Lur EG/CE eta EF/FE hiztegietan.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

erabilerak bestelakorik agintzen ez duenean, forma erregular, sistemari dagozkionak dira hobestekoak.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. amatiar.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'amatar* e. amatiar. Badira aitatar eta anaitar ere. Nik ez dut uste analogia hutsaz kasu guztietan horrela joka dezakegunik. #mdash#tar forma hauek hegoaldekoak dira baina erabilera handiagoa izan dute, hitz hauetan bederen, iparraldeko #mdash#tiar aldakiak baino. Dauden bezala errespetatzearen aldekoa nintzateke'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'ez dakit zein den XKren proposamena, baina bistan da hitz beraren aldaerak direla, eta 'amatiar' dela erabiliena. OEHn ikusten denez, Larramendik eta Pl. Mujikak erabili dute 'amatar'. Bestela, 'amatiar' dator: C. Izagirre, Manterola, Herria, etab. Hogeigarren mendeko corpusean ez da ageri. Euskaltermek ez du ematen. Eusenor-Harluxetek 'amatiar' ematen du. Beste entziklopedietan ez dut aurkitu. Beraz, proposamena bere horretan utziko nuke nik, aldatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. EArau 123: 'amatar izond. 'amaren itxura edo joerakoa''. / 'amatiar izond. 'amari atxikia''.

amatasun
iz. Ama denaren nolakotasuna, ama izatea. Onetsi zuen Mariak, beraz, amatasuna, amatasun hainbeste bihozminen iturburu izatekoa. Haur jolasek sentimendu bat salatzen digute: panpina-jolasaren atzetik, amatasunaren sentimendua.

Aztergaia: amatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

amatasun baimen, amatasun-baimen
iz. Lana aldi baterako uzteko baimena, haur baten jaiotzaren edo adopzioaren ondoren amak eska dezakeena. Beste herrialde batzuek, eskandinaviarrek esaterako, gehiago babesten dute amatasuna, urtebeteko amatasun-baimena ematen dute, eta jendeak seme-alaba asko izaten ditu. Langile horiek ez dute amatasun baimena izateko eskubiderik.
Loturak

Aztergaia: amatasun-baimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

amatasun(-)baja aztertzean proposatua. Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, aitatasun(-)baimen eta gurasotasun(-)baimen (testu orokorretarako, adibidez) ere jasotzekoak dira.

amatatu, amata, amatatzen
da/du ad. bizk. Itzali. Ik. itzungi; iraungi. Goiko argia amatatu eta ohe alboko mahaitxoko lanpara isiotu du. Herenegun arratsaldez amatatu zen Iparraldeko txoriaren ahotsa Baionan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: amatatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

amata, amatatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

itzali.

amatatzaile
iz. g. er. Suhiltzailea.

Aztergaia: amatatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

suhiltzailea.

amatatze
iz. bizk. Itzaltzea.

Aztergaia: amatatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

amatatze 3: Berria (“amatatze automatikoa”), EiTB (“amatatze lanak”, “amatatze sistema”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua: amatatze iz. Bizk.

amategi
iz. Ospitaleetan, erditzeko zorian diren emakumeak artatzen diren saila. Baionako erietxeko amategian.

Aztergaia: amategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amategi 3: J.M. Urkia ("alderdi [...] handiena ospitale orokorra litzateke: medikuntza sailak, kirurgia, amategia, sexugaitz gaixoak eta ero gaixoak"), Peillen 2 ("Sendakuntza aldetik, amategia ospitalea eta klinika Biarno auzoko Oloronen daude", "Medikuntzaren aldetik Maulek ez du jakin bere klinika eta amategia gordetzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amategi : Euskalterm 1 (amaetxe sinonimoarekin, 'maternidad, casa de maternidad' itzulia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

amategi : PMuj DVC ([casa de] maternidad) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): amategi

amateur
1 adj./iz. Kiroletan, artean eta kidekoetan, profesional izan gabe, zaletasunez aritzen dena. Iaz profesional maila utzi eta amateurretan aritu zen. Antzerki talde amateurrak. Gehienak amateurrak dira, baina eskarmentua dute antzerki munduan. Amateurren arteko pilota txapelketa.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Antzerki amateurrak aurreko urteetan baino leku handiagoa izango du aurten.

Aztergaia: amateur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'sinonimo bezala, 'kirol baten aritzen den zalea / profesionaleztena' ontzat jo beharko litzateke'.

 - [E116]: 'nik ez nuke aldatuko. AEren oharrak ez du deus berririk argitzen, nire ustez, eta bai eztabaida sortzeko hitz berri bat, aski eztabaidagarria, zeharka sartzen: profesionaleztena. Horregatik, bere horretan utziko nuke, ukitu gabe, lehendik ere arautua dagoen moduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '--'. EArau 123: 'amateur'.

amatiar
adj. Amari dagokiona. Kontuz ibiltzeko aholku amatiarrei entzungor, eskailera-mailak launaka jaitsi genituen.

Aztergaia: amatiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: amatiar edo amatar / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

Ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (ez da familia-loturen sailekoa; eta cf. aitatar jaso gabe utzia).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar: -tiar formakoa hobetsi da, a) 'amaren antzekoa' eta, batez ere, 'amaren zalea' adierari hori dagokiolako (ik. oharra s.u. bazkaldar); eta b) aitatiar parekoarekin bezala jokatzeko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Isildu.

amatigatu, amatiga, amatigatzen
da/du ad. zah. g. er. Baretu.

Aztergaia: amatigatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: Lç 5; -k-: Bp, UskLib (eta amatika erazi, amatikarazizale), Mustapha.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

amatiga, amatigatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

baretu.

amatu1, ama/amatu, amatzen
da ad. Ama bihurtu. Beti birjina zelarik, Maria zen amatu.
amatu2, ama/amatu, amatzen
1 da ad. Ipar. eta naf. Suaz mintzatuz, bizkortu.
2 da ad. Ipar. eta naf. (Landareez mintzatuz). Belar gaiztoak erraz amatzen dira.
amatur
adj./iz. Ipar. Amateurra.

Aztergaia: amatur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. amateur.

amatxi
iz. Amona. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Amatxi Matiste. Azkarateko amatxik utzi gaitu laurogeita zortzi urtetan. Amatxiren ondoan hazi zen. Gure amatxi xaharrari.

Aztergaia: amatxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amatxi 1) ‘madrina’: Bordel, A EY; 2) ‘abuela’: Ox, Barb Sup, Or Eus, Iratz, Lf Murtuts, Larz Iru, Ardoy SFran, J.M. Lekuona in Xa Odol, Xa Odol.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

amatxo
iz. adkor. Ama, bereziki haur hizkeran. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Eman amatxori. Amatxok esan bezala.

Aztergaia: amatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amatxo ‘Dim. de ama’: Echag, Gy, Larralde, Arr GB, Elzb Po, HU Zez, AB AmaE, Ag AL, Echta Jos, Ag G, Ox, Barb Sup, Jaukol Biozk, Ldi BB, Laux BBa, Alz Ram, Lab EEguna, Tx B, JanEd, Otx, FIr, Enb, SMitx Aranz, EA OlBe, Iratz, Etxde AlosT, JAIraz Bizia, Etxde JJ, Xa Odol, Uzt Noiz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin; eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

mugagabean erabiltzen da (eman amatxori; amatxok esan bezala).

Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ama-ren txikigarria; haur-hizkeran, ama.

amatzako
iz. Amaordea. Amatzakoak hazi zuen bere odolekoa balitz bezala.

Aztergaia: amatzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amatzako ‘madre adoptiva’: Etxde AlosT, Etxba Eib.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat-ko.

x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

amaxo
iz. Ipar. adkor. Amasoa. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Ama zenarekin joaten nintzen, noizean behin, aitaxo eta amaxorengana.

Aztergaia: amaxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: HU, EskLAlm, Barb 3, JE 3, Etcham, Ardoy.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amaxo ‘abuela’: HU Aurp, EskLAlm 1910, Barb Sup, JE Ber, Etcham, Ardoy SFran.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

kategoria sartzea proposatu da: iz.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Lantalde honek proposatua zuen, bigarren itzuliko forma berrien artean; baina Euskaltzaindiak hurrengo itzulirako utzi du, amaso bezala. Jasotzekoak dira bata eta bestea (eta cf. aitaso / aitaxo arautuak).

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-x- adierazkorra.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

amaso-ren txikigarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "parentesi artean eman behar da azalpena, definizioa ez delako / amaxo Ipar. (amaso-ren txikigarria)".

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): Arauak ez du jaso.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): amaxo iz. Ipar. (amaso-ren txikigarria).

amazig
1 adj. Marokon, Aljerian eta Afrikako iparraldeko beste zenbait herrialdetan bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Ik. berbere. XX. mendeko neskatxa amazig baten zalantzak eta gogoetak.
2 iz. Etnia horretako kidea. Austeritatearen aurkako oihuek astindu dute Kabilia, Aljeriaren mendeko amazigen lurraldea.

Aztergaia: amazig

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): amazigh 94: Berria 53 (adib.: “Hala ere, azkenaldian amazigh herriaren eta haren kultura sustatzearen alde lan egiten duten zenbait elkartek egindako ahaleginei esker, kaleko ospakizunak ugaritu egin dira”, “gehien borrokatu diren amazighak, jokoz kanpo”), EiTB 2 (adib.: “Amazigh esaten diete hiztunek eurek hizkuntza berbereei”), Jakin (“amazigh herriaren inguruko ikerketa erraldoia”), Argia 38 (adib.: “Amazighak ez gaituzte gogoko arabiarrok”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: amazigh 4, Berria (adib.: “Marokon, esaterako, amazigh kulturako indigenek arabiar izenak jarri behar izaten dizkiete euren seme-alabei, ez baitiete amazigh izenak erabiltzen uzten”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: amazigh, amazigera. Afrika iparraldeko etnia; etnia horretakoen hizkuntza.; berbere (berebere*). h. amazigh. Afrika iparraldeko etnia. Hizkuntzaren izena amazigera da. Afrikako iparraldean bizi dira amazighak; bereber* e. amazigh, berbere.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus amazigera forma arautua.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa grafia egokitua (EArau 174).

amazigera
iz. Marokon, Aljerian eta Afrikako iparraldeko beste zenbait herrialdetan mintzatzen diren hizkuntzek osatzen duten hizkuntza multzoa. Ik. berberera.
amazko
adj. zah. Amari dagokiona. Amazko amodioa.

Aztergaia: amazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Diakronia

Zah.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amazko amodioa.

amazona
1 iz. Greziar mitologiako emakume gerraria, gizonezkorik onartzen ez zuen gerrari herri batekoa zena. Galdegin zidan ea egia zen amazonek bular bakarra zutela.
2 iz. Zaldi gainean ibiltzen den emakumea. Edurne Barriola amazona da eta baita zaldi hezitzailea ere.

Aztergaia: amazona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Erdaretako formak

OfQuLF: cavalière || Amazones || peuplade de guerrières.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

amazulo
adj. Haurrez mintzatuz, beti amarekin egon nahi duena. Ik. aitazulo. Izan ere, amazuloa izan nintzen ni umetan.

Aztergaia: amazulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zulo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ameba
iz. Batez ere uretan bizi den protozooa. Ameba mugitzen den bezala mugitzen da globulu zuria.

Aztergaia: ameba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ameboide
adj. mikrob. Mikrobioez mintzatuz, forman, ezaugarrietan edo mugitzeko eran amebaren antza duena.

Aztergaia: ameboide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-oide izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

amelu
iz. Iztupa. Dirua ez dago seguru lapurrak diren lekuan; ez amelua, lihoa eta bolbora suaren alboan.

Aztergaia: amelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpusekoak dira: ameluta B 2 (Gand Elorri); amoko G 1 (Xe); amuko 12: B 5 (Añ GGero, Ag Kr; Otx: "amuko puzka"), G 7 (JanEd, JMB ELG, Lab SuEm; Or Eus: "amuko-mataza"); amulu B 4 (Mg PAb); istupa IE 4 (Ax 2, LE Prog, Elsb Fram); ixtupa 5: G 1 (Ibiñ Virgil), IE 4 (Gç, Elsb Fram, Barb 2); iztupa 5: G 2 (Or Eus), IE 3 (Ax, Hb Egia, Zub). Ikus, hauez gain, OEH argitaratuan: amelu : Iz LinOñ 2, Iz ArOñ; ameluta : Iz LinOñ; amuko : Sor AuOst, EI, Ayerb EEs, Etxde Itxas; amulu : CrIc, AB Olerk; iztupa : Saug, LE-Ir ("istupa-sua"); üztüpa : GH.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amuko EB 3 (L. Baraiazarra); istupa IE 2 (Oxobi); iztupa EB 2 (M. Altuna); uztüpa IE 1 (F. Hastoy: "uztüpa khotxi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amelu : HiztEn-LurE; amuko : HiztEn-LurE; iztupa : HiztEn-LurE, Euskalterm 2; iztupada : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan, amelu , amuko , iztupa , hirurak eman dituztenak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; eta EuskHizt: amelu edo amulu (ik. amuko; iztupa), amuko (ik. kirru, amelu, iztupa), amulu (ik. amelu), iztupa. // Casve FE: amuko, üztüpa; HaizeG: estupa, ixtupa; Lh DBF: amelu, amuko, ixtupa. // PMuj: amelu, amulu, amuko, amuko-aril, amukoin, amukozko, istupa, istupa-ari, istupa-mulo, ixtupa, iztupa, iztupa-zapa, iztupazko. // DRA: amelu, ameluta, amuko, amulu, amullua, amupia, istupa, ixtupa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estopa, étoupe-ren ordainak: HiruMila: iztupa, amuko, amelu. // ElhHizt: iztupa, erbatz, amuko (eta 'estopilla': amuko, kirru). // Lur EG/CE: iztupa, amuko, amelu. // Lur EF/FE: iztupa, amelu. // Casve FE: arkola, kapita, üztüpa, zurda. // HaizeG: ixtupa, estupa, mullo. // T-L LBF: ixtupa. // Azkue Aurkibidea: amelu, arbasta, arkola, burutxa, estupa, eztupa, istupa, ixtupa, mulo, mullo, (estopa basta) aaztar, liño-zakar, perrestupe, (estopa de calidad inferior) xardanga, (estopa de primera calidad) xeta, (estopa de segunda calidad) mokuxi, (estopa de tercera calidad) xardanga, (estopa fina) estupila, (estopa, la más ordinaria) mokarro, (estopa para rueca) amoko, (estopilla) kirru. // PMuj: iztupa, amuko, amulu, mullo, subaspeko; (estopa ordinaria) mokarro, (estopa basta, tomento) aaztar- liño-zakar, liño-arbal, (estopa para tapar agujeros) mistillu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: amelu edo amulu / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Ez ote dira ezagunagoak muilo, amuko edo amulu? Edota badute hauek marka edo esanahi bereziren bat? Hainbeste izen gaur ia gehienetan tefloiarekin ordezkatzen diren hari-izpi horientzat?" (2000-11-08)

amen
iz. Kristau otoitzen amaieran ezartzen den hitza, halabiz-en kidea. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean, amen. Bakean atseden izan dezala, amen.

Esaera zaharrak

Batek omen eta besteak amen.

Aztergaia: amen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: amen batean, amen egin, amen esan

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

amen batean; amen egin, amen esan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "amen omenka [Lhande-renetik hartu ditut ...] (1995-01-13)

amen batean
adb. Oso une laburrean. Ik. laster batean. Amen batean bildu genuen sukaldea, bion artean.

Aztergaia: amen batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

amen egin
ad.-lok. Amen esan.

Aztergaia: amen egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

amen esan
ad.-lok. Besteren nahi eta gurarietara besterik gabe etorri. Ikusten dute bere gogokoa ez den bat, guztian amen esaten ez dakien bat.

Aztergaia: amen esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

amen-omen
iz. Esamesa. Amen-omenek belarrietara ekarri digute euskal herrixka batean egun hauetan gertatu den bitxikeria hau.
Azpisarrerak

Aztergaia: amen-omen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: JE, Ox.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

amen-omenka.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

esamesa.

amen-omenka
adb. Aburumenka, iritzira. Alferrik ari gaituk gai honetaz amen-omenka.

Aztergaia: amen-omenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: Lf, Zait 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amen-omen sarrerari dagokion azpisarrera.

amenazo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, amenazo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mehatxu].

Aztergaia: amenazo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

amenazo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, amenazo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mehatxu].

amenazo 39: Argia, Berria 4, Erlea, Consumer 33 // mehatxu 7110.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amenazo(ka) 5: Berria, Joxean Agirre 3, Patziku Perurena // mehatxu- hasitakoak 2509.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. amenazo forma ahozkoan badabil, baina mehatxu formak bere bidea egin du.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Beh. Ik. mehatxu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '[e. mehatxu] beharko litzatekeela uste dut'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'adibide gehixeago daude (Astarloa, Lardizabal, Kirikiño, Beobide), baina honekin ere AEk dioena egin daiteke, nire ustez. amenazo* Heg. Beh. e. mehatxu'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. EArau 123: 'amenazo* e. mehatxu'.

amendüztar
1 adj. Amendüzekoa, Amendüzeri dagokiona.
2 iz. Amendüzeko herritarra.
amenorrea
iz. med. Emakumeez mintzatuz, hilekorik gabe geratzea. Argaltasunarekin batera sarritan hilekoaren gorabeherak ere izaten dira, amenorrea adibidez.

Aztergaia: amenorrea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): amenorrea iz. Med.

aments2
1 adb. Ipar. Bederen. Hire bekatuak konfesa itzak, aments urtean behin xahuki.
2 adb. Ipar. Zalantzarik gabe.
amerikana
iz. Heg. Jaka papar-hegalduna, aurrean botoiak dituena. Ohi baino dotoreago, amerikana jantzita.

Aztergaia: amerikana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): amerikana 23: Elkar 4 (adib.: “Ez nintzen gehiegi gizendu eta amerikana eta galtzak neurrian nituen oraindik behintzat”), Berria 5 (adib.: “gona gris eta amerikanaz janzten hasi nintzen nire joan-etorri onirikoetan”), EiTB 13 (adib.: “Goiko alderako, shorten altuerara dagoen XXL amerikana bat oso egokia izango da itxura hori lortu nahi baduzu”), Argia (“PSE: Begira, amerikana hauxe, Nafarroan erosia…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: amerikana 9: Unai Iturriaga 5 (adib.: “Lokaleko atean beste tipo mehe bat zegoen, kanpera diskretu beltzak, praka beltzak, lepodun jertse fin beltza eta larruzko amerikana tipoko beltza”), Jokin Urain 3 (“Ziega amerikanetara eraman zuten ondoren, ziega osoa agerian izateko alde batean hormaren ordez barroteak dituzten horiek dira amerikanak”), Iñaki Heras (“FMIn erabiltzen zituen gorbata eta amerikana multikolore bitxiengatik ospetsu egin zen kataluniarra ziur ageri da bere emaitzez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es americana / fr veste: Elhuyar: jaka / NolaErran: jaka, maripulis (g.g.er.) / Zehazki: jaka / Labayru: - / Adorez5000: jaka, txamarra.

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

Ez du gutxieneko baldintza betetzen, baina oso hedatua da. Hegoaldeko marka ezarri behar zaio.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

jaka.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper