50535 emaitza bilaketarentzat - [2701 - 2750] bistaratzen.

amildegi
1 iz. Lurrazalean gertatzen den horma moduko ebaki sakona; norbait erraz amil edo eror daitekeen pendiz handia. Uzturre mendiko amildegia. Amildegi pikoa. Amildegi izugarri baten ertzean.
2 iz. Hondamendia. Orain seiehun urte txekiarren hizkuntza amildegira zihoan. Nire etorkizuna botako dut amildegira. Aurkituko du bere burua bekaturako amildegi gaiztoan hagitz sartua.

Aztergaia: amildegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
amildu, amil, amiltzen
1 da/du ad. Toki garai batetik behera erori edo bota. Mendi tontorrera eraman zuten handik amiltzeko. Leizean behera amildu zituen ardiak. Zaldia eta zalduna itsasoan amildu ziren.
2 da/du ad. Zoritxarrean edo galbidean erori edo erorarazi. Amilduz joan ziren bekatuaren bideetan. Ez du hil nahi, ez du ezerezean amildu nahi. Ez ahal zaitu hantusteak amilduko!

Aztergaia: amildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amildu, amil, amiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

amildu, amil, amiltzen

amilka
1 adb. Goitik behera amilduz. Ik. pirritan; piririka; bilinbolaka. Mendi gainetik amilka abiatzen den harria. Amilka bota zuten, elurrez estalirik zegoen erreten batera. Amilka zetorren harri batek jo zuen. Amilka erori. Amilka zihoan bekatuaren bideetan. Jainkoaren fedea beheraka doan neurrian, morala ere berebat amilka doakigu.
2 adb. Piloka eta nahas-mahas. Atseginak apurka, ezbeharrak amilka.

Aztergaia: amilka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka ad.ekin.

amilkari
adj. g. er. Amilarazten duena.

Aztergaia: amilkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

amilarazten duena.

amilkatu, amilka/amilkatu, amilkatzen
da/du ad. g. er. Amildu. Hala aritzen omen dira, beti beldurrez, noiz mando bat amilkatuko ote den. Eraman zuten mendiaren muturrera, handik amilkatzeko.

Aztergaia: amilkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

amilka(tu), amilkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

amildu.

amilkor
adj. g. er. Amiltzeko joera duena. Zuraje eta prestamen askorekin lur amilkorrei eutsiaz.

Aztergaia: amilkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lur amilkorrei eutsi.

amilla
iz. Jaka, gainjantzia. Atorraren gainean amilla urdina zeraman.

Aztergaia: amilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: almilla: AA, Astar; amilla: AA, Lard, Ag 4, Iraola, Goen; armilla: Xe, Ol.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: amila / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-il-/-ill-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

jaka, gainjantzia.

amiloide
adj. kim. Almidoiaren ezaugarrien antzeko ezaugarriren bat duena.

Aztergaia: amiloide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-oide izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Kim.)

amilotx
iz. Parus generoko hegazti txikia (Parus sp.); bereziki, amilotx urdina. Ik. kaskabeltz. Eskinosoak eta amilotxak, hostorik hosto eta adarrik adar.
Azpisarrerak

Aztergaia: amilotx

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

ik. Izendegia: amilotx: Parus sp.; amilotx mottodun: Parus cristatus; amilotx urdin: Parus caeruleus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Parus sp.

amilotx urdin
iz. Kaskabeltzaren familiako txori txiki intsektujalea, burugain, hego eta buztan urdinak eta azpialde horia dituena, habia zuhaitz zuloetan edo horma tarteetan egiten duena (Cyanistes caeruleus).
amiltoki
iz. Amildegia. Ibili ditut, maiz aski, bidexka estuak, alde batera amiltokia dudala.

Aztergaia: amiltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

amildegia.

amiltxori
iz. Koartzaren familiako hegazti moko-luzea, gainalde beltza eta azpialde zuria dituena eta habia ibai eta zingiren ertzetan egiten duena (Nycticorax nycticorax).

Aztergaia: amiltxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: amiltxori: Ixobrychus sp. + nycticorax sp.; amiltxori (arrunt): Nycticorax nycticorax; amiltxori txiki: Ixobrychus minutus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: amiltxori (arrunt) / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txori.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Nycticorax nycticorax.

amiltze
iz. Toki garai batetik behera erortzea. Amiltze etengabea da mundualdi hau.

Aztergaia: amiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

amiltze 1: Han zauden beraz harrituak eta laztuak beren harrokari begira, eta Jainkoari oihuka, noiz eta ere, anbiltze edo itzuli bat baizik etzuelarik gehiago behar elizaren eta haren egilen lehertzeko. Jnn SBi;

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amiltze 1: BAO (“Araubide erraztua erabiltzen duten enpresa jardueretan aritzean, sute, uholde, amiltze edo industri ekipamenduko matxura handien zioz gora-behera larriak gertatzekotan, gora-behera horiek direla eta, indize edo moduluak gutxitu nahi dituzten subjektu pasiboek gora-behera horien gertatzearen berri ematen duen idazkia aurkeztu beharko diote Zerga-administrazioari, bidezko iritzitako frogekin batera”).

amiltze 10: Consumer (“Baina egiaz lastima da lanbide batean zure bizitzako 60 urte eman eta, zahartzaroan, horren gainbehera eta amiltzea ikustea, guk tente nola heldu asmatu gabe!”), Berria 9 (“Dorre boskien amiltzea”, “amiltze ekonomikoa”, “amiltze psikologikoa”, “Maryren amiltzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amiltze 10: Berria 7 (adib.: “Espainiako etxebizitzen merkatuan epe ertainean prezioen «bat-bateko amiltze baten arriskuaz» ohartarazten zuen herenegun OCDEren txostenak hautsak harrotu ditu higiezinen merkatuko eragileen artea”), Jon Alonso (“askoz amiltze handiagoa izan baitzen aingeru matxinatu horiek, gero deabruak, erori zirenekoa, matxinadarena gertatu zenean”), Koldo Izagirre (“Londongo zerua Gernikakoa halako hamar, hogei, berrogei, sirenen txistua baino mingarriagoa arranoen amiltze astuna”), Harkaitz Cano (“Ez soilik herriko kale nagusiaren farolapean pasa den eta lerro hau bukatzerako jada iluntasunean desagertu den mozkorraren alderokako ibilera da amiltze eta erortze aukera gertagarri baten zantzua, ez soilik paperezko haizagailuari eragin eta lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna zaio bere morroiari mespretxuaren ikur, makurtu eta makurrarazleen arteko abezedario gestual bateko ikur, ez soilik oinez ikasi berri duen umeari eskua eta magalak eskaintzen dizkion”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

amina
iz. kim. Amoniakotik eratorririko konposatu organikoa, amoniakoaren hidrogeno atomo bat edo batzuk erradikal organikoez ordezkatzean lortzen dena.

Aztergaia: amina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Kim.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

amino
iz. kim. Erradikal monobalentea, nitrogeno atomo batez eta bi atomo hidrogenoz osatua dena. Urea aminoazidoen amino taldeetatik eratorria da.

Aztergaia: amino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu. .

LB 37 (Berria 1, Elhuyar 4, Laneki 1, UEU 31); ETC 373

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: amino iz. (Kim.) amino / Adorez: amino iz. (Kim.) amino / Labayru: amino 1 iz. Kim. amino Aminoak amoniakotik eratorritako talde funtzionala dira: Los aminos son un grupo funcional derivado del amoniaco / NolaErran: 0 / Euskalterm: amino (Kimika) // ZTHB-Kim: amino.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, baita hiztegietan ere. Jasotzekoa dagokion markarekin.

Jakite-arloak

Kim.

aminoazido
iz. biokim. Proteinen oinarrizko osagaia den azido organikoa. Hogei aminoazido ezagutzen dira. Proteina bakoitza aminoazido sekuentzia batek osatua da.

Aztergaia: aminoazido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

amiña
iz. naf. Amona.

Aztergaia: amiña

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amiña, amama, amatxi, amona ‘abuela, mujer muy anciana’: LE-Ir, Garral EEs 1915, A EY.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere marka-azalpenekin; eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

amona.

amiñi
iz. Apurra, zati guztiz txikia. Ez izan zalantza amiñirik. Asteburuetan egiten ari garen pastoralerako entseguetan, egin behar dudan dantza amiñi hori ere baldar egiten dut.
Azpisarrerak

Aztergaia: amiñi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub. eta Amik.

Erabilera-oharrak

amiñi bat esapidean erabilia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zuberokoa denez gero, agidanez, egoki izan daiteke esangura gehitzea ('pixka bat')'.

 - [E116]: 'Kontua da OEHn dauden adibide guztietan amiñi bat ageri dela beti. Beraz, pixka sarrerarekin egina ikusten badugu, hemen hau egin beharko genuke. Ez dakit azalpen gehiago eman behar den, 'pixka'rekin ez baikenuen eman: amiñi Zub. eta Amik. [eta AS gisa] amiñi bat Zub. eta Amik. 'pixka bat''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. EArau 123: 'amiñi [eta AS gisa] amiñi bat Zub. eta Amik. 'pixka bat': ogi amiñi bat'.

amiñi bat
Pixka bat. Ogi amiñi bat. Amiñi bat pausaturen gara.
Loturak
amiragarri
adj. beh. Miresgarria, miragarria.

Aztergaia: amiragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. miresgarri, miragarri.

amiral
iz. Almirantea. Gauza bat da segura, jeneral eta amiral frantses batzuek beren hitza jan dutela.

Aztergaia: amiral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

amiral 'almirantea'.

amiratu, amira, amiratzen
du ad. zah. Miretsi.

Aztergaia: amiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

amira, amiratzen.

Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. miretsi.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-dm-/-m-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "bietan [e. miretsi/mirespen] eman beharko litzateke nire ustez".

 - [E101]: "bat dator".

 - [E208]: "hobe barik, erabil jarriko nuke".

 - [E101]: "bere zalantzak ditu".

 - [E116]: "Sarrera hauekin kontuz ibili behar dugu. Batetik, 'admiratu' hitza dela eta, hainbeste adibide ageri dira OEHn, aldaera desberdinak dituztela: 'admiratu, amiratu, amiatü'. Beraz, orain arte erabilitako prozedurak eskatuko luke hitza nahitaez sartzea. Bestetik, bigarren itzuli honetan dagoeneko onartua dugu beste hau, eta hiztegian sartua: "admiratu* e. amiratu". Beraz, ez da dudarik sarrera horrek zerrendan egon behar duela. Gertatzen dena da orain kontraesan batean erortzen garela, 'admiratu'tik 'amiratu'ra bidaltzen dugulako irakurlea lehenik eta gero esaten diogu 'amiratu' erabili beharrean hobe duela 'miretsi' erabili. Holako kontraesanak behin baino gehiagotan gertatzen dira. Bestetik, 'a(d)mirazio' hitzak lekukotasun urriagoa du, baina badu (16 adibide: Leizarraga, Gazteluzar, Chourio, Haraneder, Cardaveraz, Larregi, Lizarraga, ...). Ez dakit badugun, hortaz, eskubiderik baztertzeko eta aipatu gabe uzteko. Nik uste dut egokiena dela lan taldeak dioena onartzea, eta lehendik emandako sarrerak osatzea, besteren batean ere egin dugun gisa: cf. agoazil* e. aguazil (Herr., bestela udaltzain). Hau egin daiteke: admiratu* e. amiratu (Beh. bestela h. miretsi) LEHENAGOKOA OSATUZ; amiratu, amira, amiratzen. du ad. Beh. h. miretsi; amirazio Beh. h. mirespen".

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): "#mdash#". EArau 123: "amiratu, amira, amiratzen. du ad. Zah. h. miretsi. / amirazio iz. Zah. h. mirespen".

amirazio
iz. zah. Mirespena.

Aztergaia: amirazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Behe-mailako formaren aldean hobestekoa

Beh. Ik. mirespen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "bietan [e. miretsi/mirespen] eman beharko litzateke nire ustez".

 - [E101]: "bat dator".

 - [E208]: "hobe barik, erabil jarriko nuke".

 - [E101]: "bere zalantzak ditu".

 - [E116]: "Sarrera hauekin kontuz ibili behar dugu. Batetik, 'admiratu' hitza dela eta, hainbeste adibide ageri dira OEHn, aldaera desberdinak dituztela: 'admiratu, amiratu, amiatü'. Beraz, orain arte erabilitako prozedurak eskatuko luke hitza nahitaez sartzea. Bestetik, bigarren itzuli honetan dagoeneko onartua dugu beste hau, eta hiztegian sartua: "admiratu* e. amiratu". Beraz, ez da dudarik sarrera horrek zerrendan egon behar duela. Gertatzen dena da orain kontraesan batean erortzen garela, 'admiratu'tik 'amiratu'ra bidaltzen dugulako irakurlea lehenik eta gero esaten diogu 'amiratu' erabili beharrean hobe duela 'miretsi' erabili. Holako kontraesanak behin baino gehiagotan gertatzen dira. Bestetik, 'a(d)mirazio' hitzak lekukotasun urriagoa du, baina badu (16 adibide: Leizarraga, Gazteluzar, Chourio, Haraneder, Cardaveraz, Larregi, Lizarraga, ...). Ez dakit badugun, hortaz, eskubiderik baztertzeko eta aipatu gabe uzteko. Nik uste dut egokiena dela lan taldeak dioena onartzea, eta lehendik emandako sarrerak osatzea, besteren batean ere egin dugun gisa: cf. agoazil* e. aguazil (Herr., bestela udaltzain). Hau egin daiteke: admiratu* e. amiratu (Beh. bestela h. miretsi) LEHENAGOKOA OSATUZ; amiratu, amira, amiratzen. du ad. Beh. h. miretsi; amirazio Beh. h. mirespen".

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): "#mdash#". EArau 123: "amiratu, amira, amiratzen. du ad. Zah. h. miretsi. / amirazio iz. Zah. h. mirespen".

amirun
iz. g. er. Almidoia.

Aztergaia: amirun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

almidoia.

amish
iz. XVII. mendean Suitzako anabaptisten zatiketatik sortu zen komunitate erlijiosoko kidea, XVIII. mendearen hasieran Pennsylvanian kokatu zena, modernitatea eta teknologia-aurrerapenak erabat arbuiatuz, ohitura zaharrei atxikitako bizimodu xumea egiten duena. Amishek ere betetzen dute funtzio bat, jakina, beste inork mantentzen ez duen ekosistema zahar bat bizirik mantentzekoa.

Aztergaia: amish

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): amish 23: Berria 8 (adib.: “Eta Ipar Amerikako amishen artean, depresio kasuen kopurua bera da emakumeen eta gizonen artean”), EiTB 14 (adib.: “Entzun ote duzue zerbait Amish gizarteari buruz?”), Argia (“Eta idazleek, gehienak ez baitira amishak, posta elektronikoa erabiltzen dute elkarrekin komunikatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: amish 4: Berria 3 (adib.: “TSPYL genearen mutazioa amish komunitateetan bizi direnen artean aurkitu dute”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Antzinako kontu zahar bat iruditzen zitzaidan niri hura, aitona-amonek baserria bere eskuz egin zutenekoa, edo ònico testigo filmeko amish komunitate hura bezala, mailu, iltze eta zerraz etxea altxatzen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: amish. Kristau anabaptisten komunitate bateko kidea. Amishak Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan bizi dira.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es amish / fr amish: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

amitu1
iz. Meza-emailearen jantzia, sorbaldak eta lepoaldea estaltzen dituena eta albaren azpitik janzten dena.
ammandar
1 adj. Ammangoa, Ammani dagokiona. Ammandar merkatariak.
2 iz. Ammango herritarra.

Aztergaia: ammandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
ammondar
1 iz. hist. Ammonen ondorengoek osatu zuten herri biblikoko kidea. Davidek ammondarrak eta aramearrak menderatu zituen.
2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona.

Aztergaia: ammondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amondar eta amontar bana: IkastolaGazt 1978 (“Amondar zitalak menderatu euazan Berek-en”); Iratz (“Hura Amontarren ezpataz hil-arazi duzu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amondar: BiblE (129 ager.)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amondar: HiztEn (Jordaniako ekialdeko herri bateko kidea, herri horri dagokiona. Jatorriz amorritak ziren; Amon: Lot-en semea eta Moab-en anaia. Amondarren arbaso eponimoa). Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond. edo izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Isildua. ammondar forman onartu da.

amnesia
iz. Oroimena galtzea edo ahultzea. Amnesiak jota zegoen.

Aztergaia: amnesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

amnesiko
1 adj. Amnesiarena, amnesiari dagokiona. Sindrome amnesikoa oroimenaren galera global eta iraunkorra da.
2 adj./iz. Amnesia duena. Zergatik ez den gerra krimenik epaitu giza eskubideen aldeko Europa amnesiko honetan. Amnesikoak ez dira gai fikziozko egoerak imajinatzeko.

Aztergaia: amnesiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Argia 2, Berria 6, Deia 3, Elhuyar 4, Elkar 5, Erlea 1, Jakin 3, UEU 10); ETC 114.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: amnesiko iz./izond. amnésico, -a / Adorez: amnesiko adj. amnésico/ca / Labayru: 0 / NolaErran: amnesiadun – amnesiko – amnesia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

amnios
iz. biol. Likidoz beteriko poltsa itxurako mintza, narrasti, hegazti eta ugaztunetan umekia biltzen duena. Proba horretan adituek amnioseko likidoa aztertzen dute.

Aztergaia: amnios

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s grekotikoetan.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amnioseko likido.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Hemen Tek. sartu beharko litzateke: amnios: amnioseko likido. Tek.'

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. EArau 123: 'amnios iz. Biol.: amnioseko likidoa'.

amniotiko
adj. anat. Amniosarena, amniosari dagokiona. Zelula ama amniotikoak.
Azpisarrerak
amniozentesi
iz. med. Ziztada baten bidez likido amniotikoaren lagin bat ateratzea, ondoren aztertu ahal izateko. Osakidetzak iaz jarri zuen martxan umekiak Downen sindromea edo bestelako arazoren bat duen atzemateko proba berria; ordutik 5.600 amniozentesi gutxiago egin dira.

Aztergaia: amniozentesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh68 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu amniozentesi formarik.

amniozentesi 68: Berria 10, EiTB 4, Elhuyar 37, Consumer 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

amniozentesi 4: Berria 3, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, nazioartekoa eta, beraz, jasotzekoa. Med. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

amnistia
iz. Aginte publikoak delitu bat barkatzea. Amnistia legea. Amnistia osoa eta baldintzarik gabekoa.

Aztergaia: amnistia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "oso zabaldua egon arren amnestia proposatuko nuke. 'Amnestia-batzorde'ei deitu izena alda dezaten eta nahikoa da" (1995-01-10)

amodio
iz. Maitasuna. Amodio handia, garbia, kartsua, bizia, irazekia, egiazkoa, samurra, eztia. Jainkoaganako amodioa. Lagunaren alderako amodioa. Atseginen eta munduko gauzen amodioa. Gizon harengana duzun amodioa. Denentzat amodio bera zuen. Ez dio amodio handirik bizilagunari. Amodioa itsua dela. Euskaldun guztiak beren mintzairaren amodioan sustatu nahi ditu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: amodio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehitzeko eskatuz: amodio-belar , amodiotan , amodioz , amodiozko , amodio-zuhaitz .

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda
amodio belar, amodio-belar
iz. Landare ginbailduna, lore gorria eta lapa-belarraren antzeko fruituak ematen dituena (Cacaulis latifolia). Emazteak, senargaien amodioa galdu dutela uste dutenean, buhameengana joaten dira amodio-belar bila.
amodio itsu
iz. Bere amodio itsuan itsutua gelditu zen. Kristauen artean munduko gauzen amodio itsua dagoela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: amodio itsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

amodio propio
iz. Norberaren buruarekiko maitasuna edo estimua. Amodio propioak eta gure pasioek gibelatzen gaituztela ezagutzetik zer behar genukeen desiratu edo egin. Duda gabe nekez jasaten du amodio propioak apaldua izatea.

Aztergaia: amodio propio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan "Tr."ko oharrak, eta formak: amodio propio : Mih; Brtc; Jaur; amudio propio : Ch 2; amorio propio : Gco 2; amudio proprio : Gç; amodio propial : He Gudu 2; Gy 2; amodio propi : Jaur; amurio propi : Mst 2. Corpusekoak 51 ager. dira: a.propi 7 (amodio propi 2: Jaur, Dh; amurio propi 5: Mst); a. propial 18 (amodio propial 17: He Gudu 13; Gy 4; amorio proprial 1: Hm); a. propio 26 (amodio propio 6: Mih 4; Jaur 2; amorio propio 10: Gco; amudio propio 9: EZ Man II; Ch 8; amudio proprio 1: Gç).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez da azaldu DFrec, AB38, HiztEn, LurE iturrietan; 'amor propio' itzulitako besteak: maitekeri: AB50 2; eta Euskalterm: buru-maitasun, norberaren(ganako) maitasun, norberaganako maitasun.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ik. EuskHizt: amodio propio : "Zah. Berekiko (neurekiko...) amodioa, buruzaletasuna". Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

amor propio / amour propre formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: buru-maitasun, buru-estimu; HiruMila: buruestima, buruzaletasun; Casve FE: handikeria, hankortarzün, hoila; HaizeG FB: voir ni; T-L LFB: amodio propia; PMuj DCV: norberaganako maitasuna. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EF/FE; Lur EG/CE; Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): amour propre; it (L. Ambruzzi): amor proprio; ca (DCF/FC): amor propi; en (Collins): amour propre, self-respect, pride; de (Slaby-Grossmann): Eigenliebe.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'zail ikusten dut hau, ordezko beste zerbait proposatu gabe, zerrendatik kentzea. "Buruzaletasun" erabili izan da, baina ez dakit oso parekoa den. Nik utziko nuke'.

 - [E208]: 'erdarakada hori esateko euskaraz buru-estima erabili izan da'.

 - [E101]: 'bere zalantzak ditu'.

 - [E116]: 'erdarakada izango da, baina badira adibide franko OEHn: Chourio, Gazteluzar, Haraneder, Maister, Mihura, Baratziart, Gerriko, Jauretxe, Goietxe. Horiek guztiek erabili izan dute. Orixek 'eder-itsusi' proposatu zuen eta Gazteluzarrek ere badu adibideren bat horrekin: Gizon horrek ez du batere bere buruaren eder-itxusirik. Bestetik, 'buru-estima' polita da, baina ez dut arrastorik aurkitu inon ere. EEBSk adibide bat dakar, Egunkaritik hartua eta joan den urtekoa. Ez dakit hemen hitzak asmatzen has gaitezkeen. Nik, agian holako zerbait egingo nuke, kontuan hartuta, nolanahi ere, ez 'buruzaletasun' ez 'buru-estima' ez ditugula sartu lehenbiziko itzulian. Ez dut, hala ere, batere garbi ikusten proposamena, orain arte holako azalpenik eman ez dugulako: amodio propio 'buru-estima, buruzaletasuna' (sarrera honek tradizioa baldin badu ere, egokiago beste itzuli batzuk erabiltzea)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): EArau 123: 'amodio propio' (amodio sarrerako AS gisa).

amodio zuhaitz, amodio-zuhaitz
iz. Lorategietako zuhaitza, adar okertu eta bihurriak eta lore gorri biziak dituena (Cercis siliquastrum). Ik. Judasen arbola. Getsemanin, Judasek Jesusi amodio-zuhaitz baten azpian eman omen zion musu.
amodioa egin
du ad.-lok. Sexu harremanak izan. Ik. maitasuna egin; larrua jo. Bi hilabete igaro ziren lehenengo aldiz amodioa egin zutenetik.

Aztergaia: amodioa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu 'sexu-harremanak izan' adierako amodioa egin, maitasuna egin esapiderik. Cf. adiera zaharrari dagokiona: JJMg BasEsc ("Juaten dira mutill batzuk [...] Asten dira dantzan gabaz neskatilla, ta mutill [...] luzatuten dabee funzinoia amar amarka, ardijak aparteeta, alkar jasote, amoriak egite, ta aitatutiaz lotsatu leitezan gauzarik ezaiñ ta tontueenakaz"), eta (amodioa) jaun egin esapidekoa: Gç ("Guziz puxanta naizelarik / eta Jainko dibinoa, / ikhusazue nola zaitan / Jaun egiñ amudioa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amodioa egin 4: E. Antxustegi 2 ("aukera bat egin ondoren #mdash#orijinala guztiz errespetatuz#mdash# zuen eskuetan ezartzen ditugu amodioa egiteko zenbait jarrera", "Jende askok egiten du horrela amodioa"), PPer ("ezin nuela etsi berarekin amodioa egin gabe"), R. Saizarbitoria ("Behin "fusilatuei pixa irteten zaie" esan zuen Juliarekin amodioa egin ondoren, eskuak izter artean orduan ere, zakila babesten"); maitasuna egin (eta maitetasuna egin 1) 16: X. Kintana ("Hinkori, makineria astuneko bigarren arduradunari, herenegun giza neska batekin maitasuna egiten ari izan zela igarri zionate"), L. Haranburu A. 4 (adib.: "Maitasunik ez genuen egiten, hori ez", "Egunen batetan, kortinak jarri genituen bezala, maitasuna eginen genuen"), Saltsa-perretxikuak ("Moersko parke aundi ederrean, maitasuna askatasunez egiten naturaren indarrez, usoak ikus nai nituan zuaitzetan, atak ikus nai nituan uretan, putzu ertzean, iturripean"), Mekanogr 2 ("Maitasuna egin genuenean ere ez ote ninan maite?", "Ezkon aurretik maitasuna egitea ere bekatu dun"), Y. Elorriaga ("Maitetasuna egitearen ekintza aurrerantza"), X. Mendiguren B. ("Mutikoen %40ak eta nesken %30ak adin-nagusitasunera iritsi baino lehen egin du maitasuna lehendabiziko aldiz"), Kezkak 1987-88 ("Maitasuna egin genuenean gau hartan, gauzarik ederrenetakoa ikasi genuelako"), Ke arteko egunak ("Ezkondu ere egin ginen [...] zailena maitasuna egitea zen, baina lortzen bazenuen, ai!"), P. Aristi ("Pipiari armairu zaharra bezain ezaguna zaie emazte eternalen maitasuna egiteko modua"), A. Linazisoro ("Ziur naiz, urte hartan parada izan bagenu maitasuna xamurkiro, ekuru, egingo genukeela"), JA. Agirre ("Semea, etxera etorri da eta maitasuna egiten harrapatu du ama"), J. Osoro ("Soinekoa goitik behera kendu eta ukondoraino iristen zitzaizkion eskularru zuri luzeak bakarrik utzita egin zuten maitasuna").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

amodioa egin : ElhHizt (AS, hacer el amor), Lur EF/FE (faire l'amour) // Ez ditugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal hacer el amor / faire l'amour formen ordainak: ElhHizt: amodioa egin; sexu-harremanak izan // HiruMila: ñaka egin, larrua jo // Casve FE: maitakeria egin, apainkan ari, txikokan ari // PMuj DCV: ixkintxoak (xurikeriak, limurkeriak) esan, ttatta egin, maitakeriz ibilli, altxa-lilikatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): faire la cour; en (Collins): to court; to make love to; it (S. Carbonell): fare all'amore, corteggiare; de (Langenscheidts): mit j-m schlafen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Kalko gordinegia iruditzen zaie batzuei, baina lantaldeak ez du ezagutzen "ukitu neutroko" ordain egokirik.

amodiotan
adb. Maitemindurik. Amodiotan gara biok elkarrekin.
Loturak

Aztergaia: amodiotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amodio sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amodiotan gara biok elkarrekin.

amodiotsu
adj. Amultsua. Begi ederrak dituzu eta bihotz amodiotsua.

Aztergaia: amodiotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

amultsua.

amodioz
adb. Ipar. Borondatez. Anton. bortxaz. Amodioz ez bada, beharko duzu bortxaz agertu.
Loturak

Aztergaia: amodioz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amodio sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Antonimoa

borondatez. Ant. bortxaz .

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amodioz ez bada, beharko duzu bortxaz agertu.

amodiozko
adj. Amodiozko penak bertso berrietan. Nork adierazi, bi bihotz maitagarri haiek elkarri esango zizkioten amodiozko hitzak!
Loturak

Aztergaia: amodiozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amodio sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

amodiozko penak bertso berrietan.

amoina
iz. Ipar. Limosna. Itsu hura amoina eske egoten ohi zen tenpluko atean.

Aztergaia: amoina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

limosna.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

amoltsu
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, amoltsu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. amultsu].

Aztergaia: amoltsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-07-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

amol(t)su(ki) 38 (SP 31, Ax 6 eta Azurm HitzB 1); amul(t)su 128: B 5 (Echta Jos, Erkiag 4), G 2 (Vill Jaink, Ibiñ Virgil), IE 117 (EZ 14, Gç 2, Hm, ES, He 5, Lg 22, Monho 4, Dh 12, JesBih 4, MarIl 3, Jaur 2, Zby 2, Arb Igand 2, Dv LEd 12, Jnn SBi, Laph 9, Elzb PAd 3, Elsb Fram, Iratz 6, Zerb IxtS, JE Bur, Lf Murtuts, Etcham, Zub 2, Mde Pr, Xa 4), EB 4 (Mde HaurB); amul(t)suki 46: IE 41 (EZ Man, Gç, Lg 6, Monho, Dh 5, JesBih, MarIl 2, Jaur, Gy, Arb Igand 2, Hb Egia, Jnn SBi, Laph 2, Iratz, CatJauf, Barb 2, JE Bur 2, Mde Pr 3, Xa 7), EB 5 (Mde HaurB); amultsutasun IE 12 (Lg 2, JesBih, MarIl 2, Jaur 4, Dv LEd, Laph 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amoltsu 4, EB-EgAs (SEIE, L. Villasante, Deia 1990 2); amultsu 12: G 2 (J.B. Eguzkitza, A.M. Labayen), IE 7 (J. Barbier, P. Xarritton, J. Etchepare, Ene populua entzun, Iratzeder, E. Laxague 2), EB 3 (Otoizlari 1978, A. Urrutia, X. Euskitze); amultsuki 10: G 1 (Mde), IE 6 (J.M. Satrustegi, Iratzeder 2, Leon 2, Xa), EB-EgAs 3 (J.L. Egireun, X. Amuriza, Bertsolariak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amoltsu : DFrec 1, AB50 1, HiztEn ("ik. amultsu"); amultsu : DFrec 2, AB50 2, HiztEn, LurE; amultsuki : DFrec 1, HiztEn, LurE; amultsutasun : HiztEn, LurE. Ez dugu aurkitu hauetan: AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: EuskHizt: amoltsu ("ik. amultsu"), amultsu, amultsuki, amultsutasun; HiruMila: amoltsu, amoltsuki, amoltsutasun, amultsu ("ik. amoltsu"); ElhHizt: amultsu, amultsuki, amultsutasun; EskolaHE: amultsu, amultsuki, amultsutasun; Lur EG/CE: amultsu; Lur EF/FE: amultsu, amultsuki; Casve EF: amoltsu; HaizeG BF: amultsu, amultsuki; Lh DBF: amultsu, amultsukeri, amultsuki, amultsukiro, amultsutasun; DRA: amolsu, amolsuki, amoltsu, amoltsuki, amulsukeri, amulsutasun, amultsu, amultsukeria, amultsuki, amultsutasun, amultsutu; PMuj DVC: amoltsu, amultsu, amultsuki.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. amultsu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira, arrai hitza definitzeko aurrerago erabili den arren.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): amultsu sartuko da, baina arrai-ren adiera ematerakoan 'alaia' bakarrik utziko da, zerrendan zetorren 'amultsua' ezabatuz.

amona
1 iz. Aitaren edo amaren ama. (Pertsona jakin eta ezagun bat adierazten duenean, izen bereziek erabiltzen duten kasu marken sistema bera erabiltzen da gehienetan). Amonak kontatutako ipuina da hori. Amona Iñaxi.
2 iz. Adin handiko emakumea. Bart ametsetan amona xahar bat inguratu da nigana.

Aztergaia: amona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: amona ‘abuela, mujer vieja’: Lard, Sor Bar, Apaol, Iraola, Ag G, Urruz Zer, Tx B, Alz Burr, Or Mi, Or Eus, Or Poem, Inza in Jaukol Biozk, Jaukol Biozk, Ldi, Abar Goi, TAg Uzt, A EY, SMitx Aranz, JAIraz Bizia, Munita, BEnb NereA, Mde Pr, And AUzta, Osk Kurl, Uzt Sas, Xa Odol, MIH.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: amona mantangorri Coccinelidae. Sin. katalingorri, marigorringo

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, inolako azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

amona mantangorri
iz. Hegoak tolesturik dituenean bola erdi baten tankera duen intsektua, gaina gorria, horia edo beltza, titaz apaindua, duena (Coccinellidae fam.). Ik. katalingorri; marigorringo; marigorri. Amona mantangorri, zeruan zer berri?, zeruan berri onak, orain eta beti.
Loturak

Aztergaia: amona mantangorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: amona mantangorri Coccinelidae Sin. katalingorri, marigorringo

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bere ustez eredugarria mantalgorri. Gogoan izan hiztegian mantal bai baina mantan ez dela ageri.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da proposamena onartu.

amonal
iz. Amonio nitratoz, trinitrotoluenoz eta aluminio hautsez osatua den lehergaia. Zornotzako lehergailuak bi kilo amonal zituen.

Aztergaia: amonal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): amonal 29: Berria 14 (adib.: “Abiadura handiko trenaren eraikuntza lanetan ari den Amenabar enpresaren bi hondeamakinetan ustez amonalez osatutako bi bonba jarri zituzten maiatzaren 12an, Hernanin”), EiTB 15 (adib.: “Aurkitutako beste material guztia lehergailuak sortzeko oinarrizko produktuak dira, batez ere nitrato amonikoa, amonal lehergaia sortzeko nahasketan erabiltzen dena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: amonal 19, Berria (adib.: “Herrizaingo Sailak orduan esan zuenaren arabera, lehergailuetan amonala erabili zen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es amonal / fr ammonal: Elhuyar: amonal / NolaErran: - / Zehazki: amonal / Labayru: amonal / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa, tekniko samarra bada ere.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper