50535 emaitza bilaketarentzat - [2801 - 2850] bistaratzen.

amuko1
adj. Arrainez mintzatuz, amuz harrapatua. Amuko arraina. Amuko legatza garesti dabil.

Aztergaia: amuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

amuko2
iz. Liho izpirik bikainena. Ik. kirru.

Esaera zaharrak

Amukozko buztana duena, suaren beldur.

Aztergaia: amuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

amuleto
iz. Kutuna, ustez naturaz gaineko bertuteren bat duen gauzakia. Afrika aldean amuleto asko lizar zurez egiten dira, ahalmen bereziak dituen arbola sakratua baita lizarra.

Aztergaia: amuleto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

amuleto (eta -u 1) 3: J. Garitaonandia ("Baiña ez salbamena lortzeko sorginkeri edo amuleto bat balitz lez"), X. Kintana ("Kusioski, berauen artean halako fetitxismo gisako zerbait nabari da, Jainkogabe izan arren, kristau dominak erosi egiten baitituzte apaingarri eta amuletutzat"), A. Irigoien ("Bere maskotak amuleto babesle gisa erabiliko ditu irudietan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal amuleto / amulette formen ordainak: kutun : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV; zinginarri : ElhHizt, PMuj DCV (zingiñ-arri); higo : Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV (igo); astrü : Casve FE; asturuak : HaizeG FB //eta PMuj DCV: (am. de las madres) ugatz-arri, erroiben-arri.

Erdaretako formak

fr (DLLF): amulette; en (Collins): amulet, charm; it (S. Carbonell): amuleto (portafortuna, talismano); de (Langenscheidts): Amulett, Talisman.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): amuleto iz.

amultsu
1 adj. Onginahiz eta maitasunez jokatzen duena. Neskatxa amultsua. Senar bihozbera eta amultsua zen. Amultsua zaharrekin.
2 adj. Gauzez edo ekintzez mintzatuz, onginahia eta maitasuna adierazten duena. Bihotz zabal amultsua. Hitz goxo amultsuak. Begitarte amultsuaz. Ematen dizkio artarik amultsuenak. Entzuten dut Jaunaren dei amultsua.

Aztergaia: amultsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta dira, arrai hitza definitzeko aurrerago erabili den arren.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): amultsu sartuko da, baina arrai-ren adiera ematerakoan 'alaia' bakarrik utziko da, zerrendan zetorren 'amultsua' ezabatuz.

amultsuki
adb. Amultsutasunez. Salbatzaileak arraiki eta amultsuki hartu zuen dizipulu berri hura. Han bi amoros zein amultsuki zeuden elkarri begira!

Aztergaia: amultsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

amultsutasun
iz. Amultsua denaren nolakotasuna. Ez dute, ezagutu dutenek, ahantziko haren amultsutasuna. Nire Jaun amultsutasunez betea.

Aztergaia: amultsutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
amurrioar
1 adj. Amurriokoa, Amurriori dagokiona.
2 iz. Amurrioko herritarra.
amuzki
iz. Beita. Bazekien olagarro galanta non aurkitu; ez zuen, ordea, ez amurik ezta amuzkirik ere, harrapatu ahal izateko.

Aztergaia: amuzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 'cebo, carnada en salmuera, para pescar' adierako amuzki 4 (A Ardi: "Neronek ere, baserritarra naizen onek, artu izan ditut maiz askotan: garranga amua beera, arraina gora, besoak nekatu arte; beitatzat (amuzkitzat) arra nuela"; Elizdo EEs 1925, 215: "Negu-aroan bixigutarako (arroseletarako) beita edo amuzkiya izan zedin, arrai txiki au, parrotxa bear bearrezkoa, ordezkorik etzeukana, izaten zan"; Or Mi: "Ez bear sarerik, ez amuzkirik"; Erkiag Arran: "batedobatek sareren bat botauko ez ete dautson, edota amuzkiren bat janerazoaz bota barrura ez ete dauan egingo?"); amuki 1 (Elizdo EEs 1925, 248: "Eta amurako beitez (amukiz) ongi ornitzen ziran garaian".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

J. Elizondorenak dira EEBSko amuzki biak ("Eta amuzkiak uda ikutu dunerako, arrai izugarri bat"; "Esan detan bezela, amuzkiak uda ikutu dunerako, ¡kask! amuan trabatu zait eta berak ¡teink!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amuzki : AB38 1; HiztEn; LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan amuzki 'beita' jaso dutenak: EuskHizt; ElhHizt, HiruMila; EskolaHE, Casve EF; DRA; PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "amuzkia = cebo"

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

beita.

anabaptismo
iz. Protestantismoaren adarra, XVI. mendean sortua, haurren bataioa onartzen ez duena eta bataioko sakramentua fededun helduei bakarrik eman behar zaiela dioena. Anabaptismoak erreforma gizartean ere burutu zedila eskatzen zuen.
anabaptista
1 adj. Anabaptismoarena, anabaptismoari dagokiona. Eliza anabaptista eta anglikanoa.
2 adj./iz. Anabaptismoaren jarraitzailea; anabaptismoari atxikia. XVI. mendeko anabaptisten lema aintzat hartu du epaimahaiak: dena denentzat. Predikari anabaptistak.
anabasa
1 iz. Nahasketa, nahaspila. Ik. kaos. Mahaipeko apalean zeuden egunkari eta aldizkarien anabasa zabaldu nuen sofa gainean. Itsasoz bestalde utzitako pertsona eta tokien oroitzapenak batu zitzaizkion anabasa batean.
2 iz. Istilua, ardaila. Berebiziko anabasa izaten zen ikastolan ikuskatzailea etorri aurreko egunetan. Kaleetan etengabeko anabasak sortzen dira.

Aztergaia: anabasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 nahasketa. 2 istilua, ardaila.

anaboliko
adj. biokim. Anabolismoarena, anabolismoari dagokiona. Erreakzio anabolikoak. Prozesu anaboliko horretan glukosa eratzen da.

Aztergaia: anaboliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda

Cf. kataboliko korrelatua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anaboliko izond. Biol.

anabolismo
iz. biokim. Metabolismoaren fasea, gorputzak hartutako gaien asimilazioari dagokiona. Energia nahikorik ez dagoenean, katabolismoa anabolismoari gailenduko zaio, energia gabezia horrek markatuko du metabolismoaren joera.

Aztergaia: anabolismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Biol.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anaerobiko
1 adj. biokim. Oxigenorik gabe gertatzen dena edo bizi dena. Prozesu anaerobikoak.
2 adj. kirol. Kirol ariketez mintzatuz, energia lortzeko oxigenorik baliatzen ez duena. Osasuntsu egoteko berriz, lan aerobikoak (korrika, bizikleta, igeriketa) eta anaerobikoak egin behar dira.

Aztergaia: anaerobiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anaerobiko 10: KirolEntrenamendua 6 (adib.: "Glukogeno hau, esfortzua burutu ahal izateko beharrezkoa dugun ATParen arabera, bide metaboliko batetik #mdash#aerobikoa#mdash# ala bestetik #mdash#anaerobiko laktikoa#mdash# kontsumituko da", "Lehenengo, anaerobiko laktikoa, eta gero aerobikoa", "Lehenengo, sistema anaerobiko laktikoa, eta jarraian, alaktikoa landuz gero"), I. Mugika 4 (adib.: "Kontuan hartuz i] 6 s edo gutxiagoko iraupena daukaten sprint-ariketetan zehar ATPren ekoizpena ia soilik energia iturri anaerobikoen menpe dagoela", "Kr-ren irensketak gaitasun anaerobikoa eta oxigenomentsa akumulatu maximoa areagotzen dituela"); anaerobio (eta anaerobia) 5: Biologia orokorra 2 ("Honela gaurko anaerobioek toki berezitan bizi behar dute, oxigenorik ez duten habitatetan", "Gaur ere, honelako formak bilatuko bagenitu, bakteria anaerobia asko aurkitu genituzke: fotoautotrofoak eta kimioautotrofoak"), I. Iñurrieta ("zifra horrek erakutsiko dio daraman abiada behar bezalakoa den ala ez, aerobian ala anaerobian ari den"), UZEI ("Bakterio anaerobio eta ez-mugikorren generoa"), Elhuyar ("Etapa honetan oxigenoak ez du parte hartzen, hau da, anaerobioa da, eta hialoplasman dago kokaturik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anaerobiko : Euskalterm 8; anaerobio : AB38 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 4 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anaerobiko : ElhHizt; anaerobio : ElhHizt, EskolaHE, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

kategoria sartzea proposatu da: izond.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anaerobiko izond. Biol.

anaerobio
adj./iz. biokim. Organismoez mintzatuz, oxigeno gabe bizi eta garatzen dena.

Aztergaia: anaerobio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Inguruko formen erabilerak

ik. aerobio, aerobiko proposatuak.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Euskaltzaindiak 'aerobiko' izenondoa eta 'aerobio' izena onartu berri ditu Hiztegi Baturako (guk aurreko txostenean 'aerobio' izenondotzat ere onartzea proposatu genuen, baina ez da onartu); oraingoan, 'anaerobiko' izenondoa sarrera izatea proposatu behar dugu, parekotasuna behar delako horrelakoetan" (2002-09-02)

anafilaktiko
adj. med. Anafilaxiarena, anafilaxiari dagokiona. Zenbait kasutan, sintomak apalak dira; bestetan, ordea, sintomak asko larritzen dira eta shock anafilaktikoa gerta daiteke.

Aztergaia: anafilaktiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

anafilaxi forma aztertzean proposatua. Adibide egokia izan liteke shock anafilaktikoa.

anafilaxi
iz. med. Gorputzaren gehiegizko erreakzioa, gai bat barneratzean edo ukitzean gertatzen dena. Ik. alergia. Sistema immunea aktibatzen duen edozein antigenok du ahalmena anafilaxi bat sortzeko. Aurrekari alergikoak anafilaxi arriskua duten gaixoak identifikatzeko lagungarriak dira.

Aztergaia: anafilaxia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Berria 4, Consumer 4, Laneki 4, UEU 22); ETC 73.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es anafilaxia; fr anaphylaxie: Elhuyar: s.f. (Med.) anafilaxi / Adorez: f. (Med.) anafilaxia / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa anafilaxi forman, profilaxi formarekin egin den bezala. Bide batez, anafilaktiko erabilia eta ezaguna ere jasotzekoa da.

anafora
1 iz. hizkl. Lehen aipatu den zerbait, izenordain edo kideko baten bidez berraipatzea.
2 iz. erl. Ekialdeko zenbait liturgiatako mezaren zatia, Erromako liturgiako mezaren erdialdeari dagokiona.

Aztergaia: anafora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

anaforiko
1 adj. hizkl. Anaforarena, anaforari dagokiona. Erlatibozko esaldien balio anaforikoa.
2 adj. hizkl. Lehen aipaturiko zerbaiti erreferentzia egiten diona. Ikasleek askotan erreferenterik gabeko elementu anaforikoak erabiltzen dituzte.

Aztergaia: anaforiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh100 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 100; ETC: 243.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: anaforiko; Adorez 0; Labayru: anaforiko adj. Hizkl. anafórico -ca; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, Hizkuntzalaritza markarekin. Bide batez, orekari eusteko, katafora eta kataforiko jasotzekoak liratekeela aipatu da. Datuak jasoko dira hurrengo bilerarako.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

anagrama
1 iz. Hitz baten letrak lekuz aldatzean sortzen den hitz berria.
2 iz. Ikur edo sinboloa, bereziki letraz eratutakoa. Erakunde armatuaren anagrama daramaten gutunak. Aurrezki kutxaren anagramaz apaindutako bizkar zorroa.

Aztergaia: anagrama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anai-arreba
iz. pl. Senideak. Ik. neba-arreba; haurride. Anai-arrebak bezala garbiro bizi izan ziren. Agripa eta Berenice anai-arrebak. Jesusek ez baitzuen anai-arrebarik izan.

Esaera zaharrak

Sabelak oro anai-arreba.

Aztergaia: anai-arreba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: anai-arreba ‘hermanos’: Cb Eg, Lg, LE Ong, Xarlem, Izt D, JesBih, Izt C, Lard, Hb Egia, Bil, Laph, Bv AsL, Apaol, Arb Igand, JE Bur, Ag G, Kk Ab, Alz Ram, ArgiDL, Otx, Ir YKBiz, Or, Herr 1962, Uzt Noiz, Uzt Sas, Xa Odol, Lapategi in Xa Odol, Mattin, Lizaso in Mattin, Etxba Eib, Apaol.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du, anaia sarrerako azpisarrera gisa; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anaia sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

anaia
1 iz. Gizonezko senidea. Ik. neba. Kainek bere anaia Abel hil zuenean. Mikelen anaia. Anaia gazteena. Anaia zaharra, nagusia. Gure anaia Kasimiro zenak. Anaiarekin etorri naiz gaur. Anaia bat dut Bilbon. Anaia bikia. Bular anaia. Sabel anaia.
2 iz. Beste batekin nolabaiteko anaitasunak lotzen duen pertsona. Iparraldeko gure anaiak. Zaudete, beraz, iratzarririk, ene anaia maiteak.
3 iz. Zenbait ordenatan, apaizten ez diren kideei ematen zaien izena. Komentuko anaia bat etorri zitzaion. Hari zerraizkion bi aita eta bi anaia misiolari. Anaia Frantzisko, arreba Klara.

Aztergaia: anaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: anaia ’hermano’: TAV, ChantP, Lç, RS, Canc. pop. in ConTAV, Mat, Ber Trat, P. Guillentena in EZ Man, EgiaK, Ax, SP Imit, Cap, Gç, Bp, ConTAV, ES, Urt Has 42,13, Ch, CatLav, El, He Gudu, Mst, Mb IArg, Cb Eg, Cb Just, Lg, Mih, CatLan, Brtc, Mercy, LE Ong, Egiat, Ub, Xarlem, Monho, Mg CC, Mg PAb, Añ EL, Añ LoraS, VMg, Gco, AA, Dh, fB Ic, JJMg BasEsc, Astar, JesBih, MarIl, UskLiB, Jaur, Etch, It Fab, Izt C, Arch Fab, Bordel, Ur MarIl, Gy, Hb Esk, Lard, Dv LEd, Hb Egia, Dv, Ur, Ip Ap 12,10, Echn Mt 22,25, Hual, Laph, EvS Jn 1,41, Aran SIgn, Xe, JanEd, Elzb Po, AB AmaE, Bv AsL, Elzb PAd, Arr May, Urruz Urz, Zby RIEV 1908, Apaol, Jnn SBi, Lap, Arb Igand, Ip Hil, HU, Azc PB, Itz Azald, Ag Kr, Etxeg RIEV, Echta Jos, Iraola, Ag G, JE, Urruz Zer, Ill Pill, A Ardi, Kk Ab, EusJok, Noe, ArgiDL, Inza Azalp, Barb Sup, Barb Leg, Ox, Muj PAm, Or, Enb, FIr, Zub, Lab EEguna, Laux BBa, Otx, Ldi, Lek EunD, Ir YKBiz, TAg Uzt, Zait, SMitx Aranz, JAIraz Bizia, Xa Odol…

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa emateko eskatuz: anai-arreba .

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, «anai-arreba Pl.» azpisarrera daramala eta beste azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

anai-arrebak; Anai Frantzisko (baina "nire anaia Xabier")

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

-a organikoa du izenak ("bi anaia ditut", "nire anaia Xabier")

Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

hitz-elkarketako lehen osagaitzat erabiltzean, -a hori galdu egiten du ("anai maitasuna, anai-arrebak")

Formen arteko bereizketa semantikoak

zenbait ordena erlijiosotako kideen praenomen gisakoa anai da ("Anai Frantzisko, Arreba Klara").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bokatiboan ez dela salbuespenik proposatu behar uste dut: anaia Frantzisko!" (1995-01-10)

 - [K204]: nire anaia Xabier ala Xabier nire anaia? Lehena ez ote frantseskeria eta españolismoa?" (1995-01-13)

anaiarte
iz. Anaitasun loturaren batek biltzen dituenen elkartea, kideen interes komunen alde egiten duena. Asisko Frantziskoren hasierako anaiarte xumea ordena handi bilakatzen ari zen. Anaiarte ederra osatzen dute.
Azpisarrerak

Aztergaia: anaiarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak

Arauak jasoa du forma; baina ez da familia-loturei dagokien arlo honetakoa (arauak ez du jaso ahizparte parekoa, eta ez dago jaso beharrik ere, oraingoz bederen, bakanago erabili baita).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anaiarteko [azpisarrera gehitu]

anaiarteko
1 adj. Anaitasunezkoa. Anaiarteko bazkaria. Anaiarteko giroan.
2 adj. Senideen artekoa. Anaiarteko gerra, borroka, gorrotoa.
Loturak

Aztergaia: anaiarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Beste gabe onartzekoa da, sistematikoak lantzerakoan familia-loturak izeneko txostenean proposatu zenez.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arteko: ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik: -arteko(tasun) osaerakook ez dagozkio familia-loturen sailari.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa ematekoa da, baina zalantza dago anaia ala anaiarte sarreretako zeini dagokion, edo azken osaera zein den: anaiarte + ko ala anai(a) + arteko.

Kategoria

izlag.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anaiarte sarreraren azpisarrera gisa sartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'anaiarteko'-ren osaera 'anaiarte+-ko' bada, ez da hiztegi-sarrera izateko arrazoirik; 'anai(a) + -arteko' bada, berriz, zalantza sortu zaigu batera idaztekoa den; izan ere, gomendatu digute (eta gure iritzia ere gomendio horrekin bat dator) postposizioetatik sortzen diren izenlagunak bereiz idaztea ('zain barneko', 'giltzurrun gaineko') azken urteotan hitz bakarrean idazteko zabaltzen ari zen joeraren kontra: 'zainbarneko', 'giltzurrungaineko'); hala ere, '-arteko'-rekin zalantza egin dugu beti, batez ere 'nazioarteko' erabat zabaldua eta Hiztegi Batuan onartua dagoelako; zer egin, adibidez, telefono-dei motekin? 'nazioarteko deiak' batetik eta 'probintzia artekoak', 'hiri artekoak' (edo 'herri artekoak') bestetik?; hamaika horrelako daude: 'gobernuarteko', 'estatuarteko', 'bokalarteko'...; Hiztegi Batuan 'anaiarteko' sarrera bada, horrelakoak hitz bakarrean idaztea komeni dela ulertu behar litzateke?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'izenlaguntzat jotzen da, eta hori ez da kategoria gramatikal bat, izena eta izenondoa da, ez dio ardura euskal gramatikan arrazoi pedagogikoengatik erabiltzen termino bat erabilgarria den edo ez'.

 - [E116]: 'Iruditzen zait euskal gramatika batean arrazoi pedagogikoak direla eta, erabiltzen baldin bada izlag. 'kategoria', hemen ere arrazoi berberengatik erabili behar dela. Nik 'anaiarte'ren AS gisa jarriko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. // Arauak ez du jaso.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anaiarteko [anaiarte formaren azpisarrera gehitu]

anaidi
1 iz. Anaiartea, bereziki erlijiozko helburua duena. Ik. kofradia. Jesusen Bihotzaren anaidia. Antzina-antzinatik bazituzten Lekeitioko itsasgizonek beren anaidiak, beren kofradiak.
2 iz. Erlijioso ordena. Domingo santuaren anaidia.

Aztergaia: anaidi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
anaierdi
iz. Anaiordea. Horiek eta Josef anaierdi edo aita baten eta bi amaren umeak ziren.

Aztergaia: anaierdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

Forma hau hobetsi du lantaldeak (cf. ahizperdi arautua; eta elkarketako lehen osagaiak errazago galtzen du -a organikoa -ia formako amaiera duenean).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: anaierdi

anaikide
1 iz. Anaiarte edo anaidi bateko kidea. Anaikide guztiak bildu dira eta hiriko agintari eta apaiz guztiak ere bilarazi dituzte.
2 iz. zah. Anaidia.

Aztergaia: anaikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean (cf. halaber anaidi, anaikor, anaitar, anaitasun, anaitu, anaitzako; anaiorde).

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kide.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

anaiarte edo anaidi bateko kidea. 2 anaidia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): anaikide 1 iz. 'anaiarte edo anaidi bateko kidea'. 2 iz. Zah. 'anaidia'. [bigarren adierari ‘Zah.’ marka gehitu zaio]

anaikor
adj. Anaitasunezkoa. Ik. anaitar. Maitasun anaikor eta garbiz maite dut gizon hori. Adiskidetasun anaikorraren bide eztian sartuak ginen. Besarkadarik anaikorrena.

Aztergaia: anaikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: TB (anaiakor), Ldi 2, Basarri 2, Or, Etxde, Erkiag, Mattin 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

anaitasunezkoa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

maitasun anaikorra.

anaiorde
1 iz. Norbaitentzat, bere amaren edo aitaren, baina ez bien, semea. Ik. anaierdi.
2 iz. Norbaitentzat, bere amaordearen edo aitaordearen semea.

Aztergaia: anaiorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: anaiorde ‘hermanastro’: Etxde AlosT, Zait Plat.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

anaitar
adj. Anaitasunezkoa. Ik. anaikor. Amodio anaitar eta egiazko bat.

Aztergaia: anaitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-01-09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anaiatar: TB; anaitar: Ezale 1897; anaiatiartasun: Dv 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin («izond. 'anaitasunezkoa'»), eta oraingoz ez dago zer erantsirik (gainera, ez dagokio familia-loturen arloari, eta, alde horretatik, ez zaio ahizpatar korrelatua zor).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar [ez-perts.]

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

anaitasunezkoa.

anaitasun
iz. Edozein arrazoirengatik familia batekoak sentitzen direnak batzen dituen lotura. Herritar guztiak elkarrekin daudela anaitasun handian. Euskaldun guztion anaitasuna nolabait erakustearren. Anaitasun lokarria.
Azpisarrerak

Aztergaia: anaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
anaitasunezko
adj. Anaitasunezko amodioa. Akordio horien sinatzea goizetik eginen da eta ondotik anaitasunezko bazkaria.
Loturak
anaitu, anai, anaitzen
da/du ad. Anaitasun loturaren batez elkartu. Ik. senidetu. Hala anaitu zen gurekin. Amodioak anaitzen gaitu gizaki guztiok. Hemengo euskaldunak eta hangoak, denon etxearen defentsan anaiturik.

Aztergaia: anaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

anai, anaitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

anaitzako
iz. Anaiatzat hartzen den gizonezkoa. Ik. arrebatzako. Anaitzakoa, baina odolekoa balitz bezalaxe maite zuten etxeko guztiek. || O, zein haizen eder loa!, heriotzaren anaitzakoa, bizitzazko ur loa.

Aztergaia: anaitzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: anaitzako ‘tomado como hermano, hermano de adopción’: Anab Eusk, Ldi BB, SMitx Aranz, Zait Sof, Etxde JJ, Etxde 16 Seme, Etxba Eib.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe; eta oraingoz ez dago zer erantsirik (x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

anakonda
iz. Ibaiertzetan bizi den Hego Amerikako boa handia, kolorez berde iluna eta bizkarrean biribil ilunez osatutako lerro bat duena (Eunectes murinus).

Aztergaia: anakonda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: anakonda: Eunectes murinus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Eunectes murinus.

anakoreta
iz. Otoitz eta penitentziara emanik leku bakartietan bizi den pertsona. Ik. eremutar. Ez dago aspaldiko lapur eta anakoretak baino egoera hobean.

Aztergaia: anakoreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
anakroniko
adj. Aipatzen den garaiari ez dagokiona. Janzkera anakronikoa. Ikusmolde anakroniko eta estua.

Aztergaia: anakroniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anakronismo
iz. Gertaera bat berez ez dagokion garaian kokatzean datzan akatsa; akats horrek dakarren nahastea. Istorioa XVI. mendean gertatzen den arren, gaurko euskaran idatzi nahi nuen, baina, aldi berean, argi nuen anakronismo batzuk saihestu behar nituela. Anakronismo ortografikoak alde batera utzita, itzulpen txukuna da Etxaberena.

Aztergaia: anakronismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
analfabetismo
iz. Alfabetatu gabearen egoera; lurralde batean analfabetoak egotea. Analfabetismo maila murriztea da egitasmoaren helburua.

Aztergaia: analfabetismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

analfabeto
adj./iz. Irakurtzen eta idazten ez dakiena, alfabetatu gabea. Ik. letragabe; eskolagabe. Ezjakina edo analfabetoa izan liteke, baina badu berezko jakinduria sakon bat.

Aztergaia: analfabeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

analgesia
iz. Oinazea desagertzea edo arintzea. Saguetan egindako azterketek erakutsi dute peptido hori minaren analgesian morfina baino indartsuagoa dela. Opioideek analgesia eta euforia eragiten dute.

Aztergaia: analgesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh66 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 56 (UEU 42); ETC: 136

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: analgesia iz. (Med.) analgesia / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: analgesia (Med. TN da).

Bestelakoak

analgesiko adj. Oinazea kentzen edo arintzen duena. Partida aurretik, ukendu analgesikoa jarri genion.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Analgesiko zerrendan jaso denez gero, ez litzateke arazorik izan behar, analgesia agerrarazteko'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

analgesiko
adj. Oinazea kentzen edo arintzen duena. Partida aurretik, ukendu analgesikoa jarri genion.

Aztergaia: analgesiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

analgesiko EB 2 (X. Mendiguren B.; Habe 1984: "Gaisoari sufrimenduak kentzeko, medikuak lasaigarriak, analgesikoak, etab. ematen dizkio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

analgesiko : HiztEn (eta Harluxet: "iz. eta izond. Med. Minarekiko sentikortasun-eza sortzen duen medikamentua"); LurE ("iz. eta izond. Med. Nerbio guneetan eraginez mina kentzen duen sendagaia"; cf. EskolaHE: "iz. eta izond. Med. Sendagaiez eta mintzatuz, analgesia sortzen duena"); Euskalterm 5 (eta dosi azpi-analgesiko 'dosis subanalgésica', eta minkentzaile sin. 1); ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

analgesiko : EuskHizt ("[erd.]. Oinazea kentzen edo gutxitzen duena"); ez dugu aurkitu ap. DRA eta Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal analgésico / analgésique formen hiztegietako ordainak: analgesiko : ElhHizt; HiruMila; mineztizale : Casve FE; min-gabeko : PMuj DCV; min-kentzekoak , min-kentzalleak : Senda-Jakindi; ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG FB, T-L LFB, BeraLzM, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es analgésico-ren ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): analgésique; it (L. Ambruzzi): analgesico; ca (DCF/FC): analgèsic; en (Collins): "1 adj. analgesic, pain-killing. 2 nm analgesic, pain-killer". (Dorland): analgesic; de (Slaby-Grossmann): "adj. analgetisch, schmerzstillend / m Analgetikum, schmerzstillendes Mittel".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

 - [E306]: "'iz.' kategoria erantsi (beharbada, 'Med.' marka)" (2002-09-02)

analisi
1 iz. Gai konposatu bat edo nahastura bat bere osagaietan banatzea. Odolaren analisia.
2 iz. Zerbaiten zatien azterketa. Perpausaren analisia.
3 iz. Gertaera, idazlan, teoria eta kidekoen azterketa zehatza. Egoeraren analisi sakona. Literatura lan baten analisia.
4 iz. Informatikan, programazioaren aurretiko azterketa fasea.

Aztergaia: analisi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

baina analizatu

analista
1 iz. Gai politiko, ekonomiko eta kidekoak aztertzen dituen pertsona. Analistek ez dute espero inolako aldaketarik interes tasetan. Analistak begiradaren eta gogoetaren bidez aztertu behar ditu gertaerak.
2 iz. Analisi informatikoak egiten dituen pertsona.

Aztergaia: analista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

analista 12: Azurm (“Oso kuriosoa bait da gure herriko analista politiko zorrotzetan”), Elhuyar (“Algoritmoa asmatzen duenari analista deitzen zaio enpresetan eta programatzeko lengoaia menperatzen duenari, benetako programa idazten duenari programatzaile”), NaturOrienta 1984 (“Froga hau ez da behin-betikoa, eta analista gaitu batek berretsi behar du”), J.M. Zunzunegi (“Fenomenologo bezala analista trebea zen”), Egin 1988 (“analista politikoek aho batez aditzera eman dutenez”), UZEI (“analisigile Ik. analista”, “analista Sin.: analisigile / Analisian iharduten duen pertsona”, “analista programatzaile”), L. Fernandez (“Ieltsinek kontrola Gorbatxovi kendu eta gutxira, penatuta idatzi zuen Egin-eko analistaren batek Urriko Iraultzaren baloreak ez direla oraingoz berreskuratuko”), I. Mendiguren (“Ohiko baliabiderik gabe, analista erabat murgiltzen da lehiakidearen izpirituan”), Egunk 1996 (“Analista politikoek uste dute otsailaren erdialdean has litekeela elkarrizketa prozesua”), Egunk 1997 (“Analista zorrotz horren iritzian iruindarrek erakutsitako gizalegezko berezko erantzuna presio hutsa baino ez omen zen izan jaiak bertan behera gera zitezen”); analisigile 2, UZEI (cf. supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

analista : Euskalterm, LurE, HiztEn.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

analista : ElhHizt, HiruMila; ez dugu aurkitu ap. EuskHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

analista : ElhHizt, HiruMila (eta analisigile, aztertzaile), Zehazki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

baldintza minimoa betetzen du: es, fr, en.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

analitiko
adj. Analisi bidezkoa. Metodo analitikoak.

Aztergaia: analitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
analizatu, analiza, analizatzen
du ad. Zerbaiten analisia egin. Lapurdiko itsasertzeko urak analizatu dituzte. Nolabait, hizketa analizatzean, hizketa osatzen duten zatiak bereizten ditugu.

Aztergaia: analizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Euskaltzaindiaren Arauak

analizatu, analiza, analizatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

analizatu, analiza, analizatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Ados analizatu egokiagoa izan daitekeela, baina zer gertatzen da hiztegi eta testu-liburuetan dabiltzan analisatu ugari horiekin?" (1994-07-22)

analizatzaile
1 adj. Analizatzen duena.
2 iz. Analisiak egiteko tresna. Lagin-analizatzailea. Euskarria osatzeko analizatzaile morfologiko eta sintaktikoak beharrezkoak dira.
analogia
1 iz. Antzekotasuna, antza. Ideia hau da: analogia bat egin makinaren jokabideen eta subjektuen jokabideen artean.
2 iz. hizkl. Hizkuntzan forma berriak sortzea bideratzen duen fenomenoa, sail berean dauden terminoen arteko antzekotasunak eragina. Aditza, batez ere gipuzkoarra, dugu analogiaz zertxobait aldatua.

Aztergaia: analogia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

analogiko
1 adj. Analogiari dagokiona. Forma analogikoa da, beste forma baten edo askoren erara eta erregela jakin baten arabera sortua dagoen forma.
2 adj. Digitala ez dena. Argazkigintza analogikoa bertan behera utzi du Nikonek, eta digitalean sartu da buru-belarri.

Aztergaia: analogiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

analogo
adj. Beste zerbaitekin analogia duena. Berrikuntza ez da existitzen, gizakion esperientzia guztiak analogoak dira. Larbaren organo horrek armiarmaren irun-organoaren funtzio analogoa du.

Aztergaia: analogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn. hiztegi honen mailari ez dagokiona: erabilera arruntean aski dira antzeko, pareko bezalakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "erabilera arruntean 'analogo' ez dela behar eta 'antzeko', 'pareko' eta antzekoak aski direla esaten bada, 'analogia'-z orobat esan liteke? ('antz', 'antzekotasun', parekotasun'...); gure ustez, hobe biak sartzea, 'analogia' eta 'analogo', zenbait jakintza-alor espezializatutan erabiltzen direla ohartarazirik, beharbada" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Teknikoa izan arren, oso erabilera zabalekoa delarik hiztegian sartuko nuke besterik gabe'.

 - [E116]: 'Lan taldeak dioenez, badira beste hitz batzuk euskaraz horren esanahia bil dezaketena. Egia da, bestetik, EEBSn badirela adibide batzuk, nahiz ez gehiegi, analogorekin eginak. Elhuyarrekoek ere, etorri diren ohar berrietan, esaten dute "analogo"aren parekoak baldin badira euskaraz , gauza bera gertatzen dela "analogia" sarrerarekin ere ('antzekotasun', 'parekotasun'...), baina hau lehen itzulian sartu genuen. Beraz, badirudi koherenteena dela "analogo" ere sartzea kasu honetan. Gehienez, definizioa eman daiteke (analogo 'antzekoa, parekoa'). Zuek ikus, nik ere sartuko nuke, definizioa emanez, definizioa emanez ez baitugu sarrera baztertzen, baina bai esaten irakurleari ahal duenean 'antzeko' edo 'pareko' erabiltzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'analogo'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper