50535 emaitza bilaketarentzat - [2851 - 2900] bistaratzen.

anana
1 iz. Ameriketako landarea, ezpata itxurako hosto zurrun punta-zorrotzak eta lore moreak dituena (Ananas sp. ).
2 iz. Landare horren fruitua, pinaburuaren antzekoa, mami horia eta hosto koroa bat dituena. Marrubiak, limoiak eta ananak isuririko usaina nabari zen itsasontzian.

Aztergaia: anana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: pinaburu (F): Ananas sp. (fr ananas, en pineapple).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt / HitzIrud: "anana = piña"

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Ananas sp.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako utzi da.

anarkia
1 iz. Aginpiderik ezak sortzen duen egoera nahasia. Anarkiak Zesarrak sortzen ditu.
2 iz. Antolaketarik eza, nahasmendua. Ez da egia halako anarkiarik zegoenik Gipuzkoako literaturan.

Aztergaia: anarkia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anarkiko
adj. Antolaketarik eta ordenarik gabea. Hirien hazkunde anarkikoa.

Aztergaia: anarkiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

anarkismo
iz. Estatua suntsitzea eta gizabanakoa hertsa dezakeen edozein aginte ezabatzea helburutzat duen doktrina politikoa. Bakuninen anarkismoa.

Aztergaia: anarkismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
anarkista
adj./iz. Anarkismoaren aldekoa; anarkismoan oinarritzen den alderdi bateko kidea. Anarkista taldeak. Armand Gatti idazle anarkista.

Aztergaia: anarkista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
anarte

Aztergaia: anarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

anartean, anarteraino, anarterainoko.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

batez ere leku-denborazko kasuetan erabiltzen da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Horrela ezin daiteke eman, halako formarik ez dagoelako. Horrela ematekotan, azpian anartean idatzi beharko litzateke; baina postposizio bat ez dela kontuan hartuta, nik neuk zerrendan, zuzenean, anartean jarriko nuke. Horretaz gain, kategoria gramatikala ADITZONDOA edo ADBERBIOA da, "aditz-lagun" izeneko kategoria gramatikalik ez baitago'.

 - [E116]: 'baina ez da egia, ordea, beti halako kasuetan erabiltzen dela. Bai gehienetan, baina ez beti: zorionago zer nai anartea baiño? ageri da OEHn. Badira gehiago ere: Han arte mintzo bera guziek segitu bezalakoak. Hortaz, uste du dagoen moduan ongi dagoela'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anarte Batez ere leku-denborazko kasuetan erabilia [eta AS gisa] anartean / anarteraino / anarterainoko'.

anartean
1 adb. Bitartean. Joan etorri baizik ez nuen egin; anartean eria hil zen. Atzerrian, erregina Katalina anartean itzalia zen, eta berdin Joanes Albretekoa. Anartean, segi aitzina eta xantza on!
2 adb. Orduraino, ordu arte. Saihestu nuen, bada, anartean suminez bezainbat saminez oinazetzen ninduen neure buruarenganako gupida.
Loturak

Aztergaia: anartean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anarte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

bitartean.

anarteraino
adb. Orduraino, ordu arte. Anarteraino ez nintzen ohartu liburu handi bat zekarrela bere altzoan. Biziak anarteraino eman ez ziona geroak oparituko ziola.
Loturak

Aztergaia: anarteraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS (Mat, Ax 4, SP, CatB).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-raino.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anarte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ordu arte.

anarterainoko
adj. Ordurainokoa, ordu artekoa. Ordainez, denei berretsi zizkien anarterainoko eskubide eta salbuespenak, eta denei errespetatu anarterainoko ondasun eta jabetzak.
Loturak

Aztergaia: anarterainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ax 3, Hb.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -rainoko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anarte sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

ordurainoko, ordu arteko.

anatema
1 iz. Eskumikua. Jondoni Paulok anatemaz funditzen du Jesu Kristo maite ez duena.
2 iz. Gaitzespena. Gisa honetan zehaztu zuen bertsolaritzaren kontrako anatema.

Aztergaia: anatema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anatomia
1 iz. Izaki bizidunen egituraz aritzen den zientzia. Giza anatomia. Ez zuen gainditu anatomia azterketa.
2 iz. Izaki bizidunen egitura. Hegaztien anatomiaren ezaugarri nagusiak.

Aztergaia: anatomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
anatomiko
adj. Anatomiari dagokiona. Tasun anatomikoak.

Aztergaia: anatomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da
anbar
iz. Erretxina fosildua, gogorra, horia eta gardena. (-r- bakunarekin). Anbara, igurtziz, elektrizitatez kargatzen da. Anbar tantetan betiko harrapaturik geratzen diren xomorroak bezala. Anbarezko bitxia.

Aztergaia: anbar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anbar forma 6 aldiz ageri da (Ax, Altuna 4, Ibiñ Virgil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira anbar 4 (F. Krutwig, Oihenart taldea 2, Z-140 ordenadore pertsonalaren eskuliburua: "ambar") eta anbare 1 (UEUko fisika saila).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anbar : AB38 4, HiztEn-LurE, Euskalterm 4 (anbar-argi 2, anbarezko hagaska 1); anbar arre : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; anbardun : Euskalterm 1; anbare : AB38 1.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietan, anbar : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, PMuj DVC (eta anbar-antzeko); DRA ('coto', 'cerradura' adierakoa bakarrik); anbar arre : ElhHizt, EskolaHE; anbar(e) : HiruMila. Ez dugu aurkitu Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF hiztegietan.

Erdaretako formak

fr (DLLF): ámbar: ambre, nectar (vino); (ámbar gris o pardillo) ambre gris; (ámbar negro) jais (azabache); (de ambar) ambré, e (perfumado), (disco ámbar) feu orange (semáforo); it (L. Ambruzzi): ámbar: ambra, (ámbar amarillo) súccino, (ámbar gris o pardillo) ambra grigia, profumata, (ámbar negro v azabache) giaietto, (ser un ámbar) esser cristallino, ambrato (di vino bianco); en (Collins): ámbar: amber; (ámbar gris) ambergris; de (Slaby-Grossman): ámbar: Bernstein, Amber, Ambra (Ausscheidung des Pottwals), Bisamblume (abelmosco), (ámbar amarillo) Bernstein, (ámbar gris) grauer Amber, (ámbar negro) Gagat, Jet.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ar(e).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Adibidea emanen nuke azken /-r/ hori biguna dela agerian uztearren: anbarezko perlak'.

 - [E116]: 'bai, agian komeni da. Anbarezko bitxia jarriko nuke nik'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'OK'.

anbibalente
adj. Bi balio edo esanahi, gehienetan elkarren kontrakoak, dituena. Immigrazioarekiko jarrera anbibalentea du gizarteak. Globalizazioa anbibalentea da, izan: arriskua eta aukera da aldi berean.

Aztergaia: anbibalente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu anbibalente formarik.

anbibalente 62: Aizu, Argia 6, Berria 12, Deia 2, EiTB 2, Elhuyar, Elkar, Erlea, Jakin 9, Laneki 11, UEU 13.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anbibalente 5: Berria 3, Iñaki Mendiguren, Karlos Zabala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

anbibalentzia
1 iz. Anbibalentea denaren egoera edo nolakotasuna. Nazionalisten kasuan ere nabarmendu egin da beren jarreraren anbibalentzia.
2 iz. psikol. Sentimendu, ideia edo jarrera kontrajarriak izatea. Bere barneko mundua, anbibalentziaz eta susmo txarrez betea, kanpora ateratzen du pertsona paranoikoak.

Aztergaia: anbibalentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh141 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 141, ETC: 263

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: anbibalentzia; Adorez: 0; Labayru: 0, NolaErran: 0.

Bestelakoak

anbibalente adj. Bi balio edo esanahi, gehienetan elkarren kontrakoak, dituena. Immigrazioarekiko jarrera anbibalentea du gizarteak. Globalizazioa anbibalentea da, izan: arriskua eta aukera da aldi berean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

anbiguo
adj. Bitarikoa, bi esanahi edo gehiago dituena, bi azalpen edo gehiago onartzen dituena. Ik. bikoitz 2; bitariko 3. Filosofiako saio edo idazlanetan termino anbiguorik ez erabil, bakoitzak testua bere erara ulertzeko arriskua baitago.

Aztergaia: anbiguo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

anbiguotasun
iz. Anbiguoa denaren nolakotasuna. Anbiguotasun horrek ez du eragozten idazkeraren zehaztasuna. Ez dakite ironiak eta anbiguotasunak bereizten gaituela animaliengandik.

Aztergaia: anbiguotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tasun/-tate.

anbiolako
adj. g. er. Behinolakoa.

Aztergaia: anbiolako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anbiolako: RS, EgutAr 1965; anbiolan: A Eusk, Ibiñ.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behinolakoa.

anbizio
1 iz. Lehia bizia. Zuzendaritzatik adierazi dute aspaldiko ametsa dela Hirugarren Mailan jokatzea; anbizioa beharrezkoa da, baina hankak lurrean. Apaltasunez ekin diogu lanari, baina baita anbizio handiz ere.
2 iz. Handinahia. Gorrotoak mugitzen zuela uste nuen, baina anbizioa ere ez dauka urruti. Nafarroako Gobernuko lehendakaritzak alderdien anbizioen eta gizakien ahultasunen gainetik egon behar du.

Aztergaia: anbizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-07-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anbizio G 2 (Gco, Azurm HitzB); anbizione IE-ZuAm 19 (SP Phil, Tt Arima, He Gudu, Lg, Monho, MarIl, Jaur, Etch, Xarlem, Gy, Laph, HU Zez, Ip Hil, Bordel); anbizionatu ZuAm 1 (Ip Hil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira anbizio 9 (A. Urretabizkaia, J.M. Torrealdai, X. Gereño, J.L. Agote, P. Ezkiaga, Egin 1977, Hemen 1986, Unescoren Albistaria 1989-90) eta anbizione 1 (I. Borda).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anbizio : DFrec 4, AB50 2; ez dugu aurkitu hauetan: AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anbizio : EuskHizt (Ipar. / Zah. / handinahia); ez dugu aurkitu besteotan: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal ambición / ambition-en ordainak: HiruMila: irrits, askogura, handinahikeria, uzi, largura; ElhHizt: handinahi, goranahi, askonahi, askogura; Lur EG/CE eta EF/FE: handinahi; Casve FE: handinahi, goranahi, gose; HaizeG FB eta T-L LBF: handi-nahi; PMuj DCV: andinai, gora-nai, andikeria, aundi-nai, aundi-zale; Azkue Aurkibidea: andinai, handinahi, irrits, izan gurako, izan-nai, largura.

Erdaretako formak

fr (DLLF): ambition; it (L. Ambruzzi): ambizione; en (Collins): ambition, ambitiousness, self-seeking, egotism; de (Slaby-Grossmann): Ehrgeiz, Herrschsucht, Streben, Eifer, Anspruch, Gefräßigkeit.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. handinahi, lehia (bizi), etab.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'g.g.er.' marka ezarri zaio. Tradizio idatziaren arabera horrela izango da, baina ez dugu uste gaur egungo herri-hizkeran horrela denik" (2002-09-02)

anbiziotsu
1 adj. Anbizio handikoa, asmo handikoa. Ik. handinahi 1. Urduria, anbiziotsua eta konstantea ere banaiz.
2 adj. Handinahia. Militar anbiziotsua, indiarrei traizioa egin eta sarraskia egiteko gai.
3 adj. (Gauzez mintzatuz). Azpiegitura plan anbiziotsua da, parekorik ez duena. Astronauta bat espazioan ibilia egiten jarri duen hirugarren herrialdea izan da aurten Txina, eta asmo anbiziotsuak ditu etorkizunerako. Europako Parlamentuak araudi anbiziotsua onartu du berriki.

Aztergaia: anbiziotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh73 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): anbiziotsu 31: Berria 21 (adib.: “Astronauta bat espazioan ibilia egiten jarri duen hirugarren herrialdea izan da aurten Txina, eta asmo anbiziotsuak ditu etorkizunerako”), EiTB (“snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da”), Jakin 3 (adib.: “Produktua laguntzetik harago, enpresa eta proiek tu anbiziotsuak lagundu behar dira, egiturak eta azpiegiturak indartu behar dira”), Argia 5 (adib.: “Nobela historiko batek izan behar du kontserbadore, hizkuntza aldetik ez oso anbiziotsu, oso errealista, lau”), DiarioVasco (“Programazio anbiziotsuagoa egiten badu Udal horrek oihartzun eta bultzada handiagoa lortuko du”). // anbiziotsu 74: Argia 10 (“Nobela historiko batek izan behar du kontserbadore, hizkuntza aldetik ez oso anbiziotsu, oso errealista, lau. Zergatik?”), Berria 40 (“Erakunde biek jadanik zientzialariak dituzte lanean Parkinsonen eta Alzheimerren gaitzen aurkako borrokan lagungarri izango den proiektu anbiziotsu batean”), Deia 3 (“Proiektu anbiziotsuago bati heldu zioten gero, bost zuzendariren artean (aurrekoak gehi Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea) kartzelan sartu dituzten bost pertsonaren inguruko istorio bana kontatuz”), DiarioVasco 4 (“Esana dugu lehen ere: Fraisoroko Laborategiaren proiektu anbiziotsu bat da hau, jende asko ari da ikastaroetan parte hartzen -ez bakarrik sagardogileak- eta haietako batzuk, langa pasatzen dutenak, Dastatzaile Taldeko kide bihurtuko dira”), EiTB (“The Art of FLIGHT 3D, Curt Morgan (AEB) Curt Morganek zuzendutako eta Brain Farm eta Red Bull Media House etxeek ekoitzitako filma, snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da”), Elkar 7 (“Zeren eta Erresuma Batuko Gobernuak mundu osora zabaldu duen jardunaldi, irakurketa, antzezlan eta ekitaldi programa anbiziotsuak agerian utzi du idazle espainiarrak erakundeetatik jasotako arreta falta”), Erlea 2 (“Nik neuk beste aipamen bi egin gura ditut. Lehenik eta behin, ongietorria Gure Jerusalem galdua nobela historiko ederrari eta zorionak Aingeru Epaltzari, Erresuma eta fedea trilogia anbiziotsua burutu duelako”), Jakin 4 (“Liburu honen azken orrietan egitasmo anbiziotsu eta ilusionagarri hori aurkeztu nahi izan dut, egindako guztiaren koroatzea bailitzan”), Laneki (“Eskola inklusiboa da hori lortzeko biderik anbiziotsuena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: anbiziotsu 10: Berria 7 (adib.: “Anbiziotsua, agian anbiziotsuegia da Rodriguezen lana”), Joxe Azurmendi 3 (adib.: “Ortega-ren asmo anbiziotsua, aldiz, sintesi handia da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ambicioso / fr ambitieux: Elhuyar: anbizio handiko; askonahi, handinahi, handizale, handinahiko, goranahi; [referido a objetivos, proyectos] asmo handiko, handi / Nolaerran: handinahi, gora/urrun heldu nahi, anbiziotsu, ohore gose, handigura / Zehazki: handinahi, handinahiko, handizale; handinahi / Labayru: 1 handi, eder, itzel(ezko); 2 dena gurako, anbizio | asmo handiko, handigura(ko), gehiago-gurako | -nahi, askogura(ko), askonahi, handizale, goragura(ko), goranahi; codicioso gose(ti), gutiziatsu; de riquezas diruzale, zeken; expr. dirugose, diruegarri / Adorez5000: handigura, handizale, handinahi; handi, bikain, eder.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu anbiziotsu formarik.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “anbizio iz. g.g.er. h. handinahi; lehia (bizi)” arautua.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Baditu euskal ordain egokiak, eta “anbizio iz. g.g.er. h. handinahi; lehia (bizi)” bada, ez dirudi honen beharra dagoenik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Lehendik araututako anbizio formari g.g.er. marka kentzea proposatu da eta bi adiera egitea (bata neutroa eta bestea konnotazio txarrekoa). Beste horrenbeste egin beharko da anbiziotsu sarreran (1 peioratiboa, ‘Pertsonez mintzatuz…’ hasia; eta 2 asmo handikoa, konnotazio txarrik gabea).

anboi
iz. Aldare nagusiaren bi aldeetara dauden kantoreetako bakoitza. Pazko zuzia lorez apaindua eta anboi ondoan ezarria.

Aztergaia: anboi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira ambon (K. Egileor [1966]: "Komunidade nestorianetan, diakonisa onek arrigarrizko eskubideak izango dabez: ambonera joan daitekez Ebanjelioa irakurtzeko"), anboi (Elizbarrutietako Liturgia: "Pazko-zuzia lorez apaindua eta anboi ondoan ezarria") eta anpuña (Herria 1983: "prediku bat anpuñatik emana, kantuak airosak eta hunkigarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anboi : Euskalterm 1 (Erlijioa/2). Ez dugu aurkitu ohiko iturri-hiztegiotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE; EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE eta EF, HaizeG FB eta BF, T-L LFB; Lh DBF, PMuj DCV eta DVC, DRA, Azkue Aurkibidea.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Erlijio Hiztegiko azalpena: "Tribunatxo gisakoa, paretaz inguratua, elizan bertatik testuak irakurtzeko nahiz homilia egiteko. Batzutan atrila edo kantorea besterik ez da izaten horretarako. Aldaretik hurbil xamar edo aldare-aldearen aurrekaldean eta herriari begira egon ohi da".

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): ambon; it (L. Ambruzzi): ambone, pulpito, tribuna; ca (DCF/FC): ambó; en (Webster): ambo; de (Slaby-Grossmann): Ambo(n).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "baztertzea proposatzen dugu; OEHn ez da jaso; XX. mendeko corpusean 3 agerraldi. Kontuan hartu diren hiztegietan ere ez da sarrera. Erlijio-hiztegietan sartzeko modukoa izango da, edo hiztegi zabalago batean; ez ordea oinarrizko hiztegi batean" (2002-09-02)

anbulakro
iz. zool. Ekinodermoek ibiltzeko dituzten organoetako bakoitza.

Aztergaia: anbulakro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn. (Zool.)

anbulantzia
iz. Eriak eramateko prestaturiko ibilgailua. Anbulantzian eraman zuten erietxera.

Aztergaia: anbulantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Sarrera honetan eriauto jarriko nuke sinonimo gisa'.

 - [E116]: 'ez dakit asmakizunetan ibili behar dugun. Uste dut ezin ditugula irizpideak aldi bakoitzean aldatu. 'Eriauto' Euskaltermen ageri da, betiere bigarren mailan, EEBSn ez da ageri, eta Eusenor-Harluxetek ere ez du biltzen. Nik uste dut hobe dela, gure irizpideak aldatu gabe eta orain arteko bideari eutsiz, 'anbulantzia' bakarrik uztea, hau baita idazleek oro har erabili izan dutena'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anbulantzia'.

anbulatorio
1 iz. Heg. Osasun etxea.
2 adj. Heg. Osasun zerbitzu eta tratamenduez mintzatuz, eria ospitaleratu gabe ematen dena. Kirurgia anbulatorioa.

Aztergaia: anbulatorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): anbulatorio 20 ager.: Uxue Alberdi (“anbulatoriora joan ginen”), Patxi Zubizarreta (“Baina kolapsoa eskualdeko ospitaleko gela batean gertatu zitzaion Leire Ugalderi, anbulatorioko sendagileak gripe hutsa baino zerbait gehiago zuela igarri eta hara bidali zuelako”), Edu Lartzaguren (“Beste batuerak erabili behar dira herri euskaldunetako udaletxeetan, lantegietan, anbulatorioetan, aldizkarietan...”), EiTB.com 17 (adib.: “hainbat pertsona herriko anbulatoriora ere ermana behar zituzten”, “Zerbitzuaren iraunkortasuna hobetzeko itxiko dira larunbatetan anbulatorioak”, “komeni da asteko egun horretan EAEko anbulatorio batzuk ixtea”, “erabaki dute larunbatetan zabalik dauden anbulatorioen erdiak ixtea”, “Arretako zerbitzua herrialde handienetako anbulatorioetan eskainiko dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anbulatorio 51: Berria 17 (adib.: “auzo elkarteko lehendakariak anbulatorioaren gaia ere azaleratu du”, “Batez ere, anbulatorioak, erietxeak, haurtzaindegiak eta eskolak», salatu zuen erakundeak”), Joan Mari Irigoien 16 (adib.: “Altzako anbulatorioko egongela batean“, “hamarrak bost gutxitan zeharkatu zuen Sarak anbulatorioko ate nagusia”, “Oker ez banago, anbulatorioan beste gaixo batzuk izango dituzu zain”), Ramon Saizarbitoria 7 (adib.: “anbulatorioan azaldu zen arte azukrearen eraginaz sendatzen ez zitzaion zauria erakustera”, “Erantzun niezaiokeen galdetuz ea anbulatoriora lagunduko zidan, baina ez nuen egin”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat”, “anbulatoriora lehenbailehen ailegatu”), Imanol Zurutuza (“Anbulatorioetako itxarongeletan makina bat istorio triste entzun behar izaten dugula diozu”, “hau ez dela anbulatorioko itxarongela”), Aitor Arana 2 (“jantziak zikindu gabe jantzi ahal izan ginen eta anbulatoriora joateko moduan izan ginen”, “Anbulatoriora iristean, larrialdietako sarrerara abiatu ginen”), Iñaki Arranz (“Irrintzi bat entzun da... /... anbulatorioan... /... goazen emaile denok... /... erizainen atzean”), Urtzi Urrutikoetxea (“Anbulatorioko horma berdeetan galdu du begirada Amaiak”), Iban Zaldua (“Nik hitzordua eskatu dut, bihar goizerako, auzoko anbulatorioan”), Unai Elorriaga (“Argi ikusi zuen Matildek Matiasek egin nahi zuen galdera aho barruan endredatu zitzaiola eta neuronak negarrez zituela, elbarri, anbulatoriorako ilaran”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek geroratua

izenondo erabilera eta adibidea jasotzea proposatu da: 2 izond.: kirurgia anbulatorioa.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

mailegu onartzekoa, dagokion euskalki-markarekin.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-orio.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

‘osasun-etxea’

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bigarrena soilki hegoaldekoa denez, ez dirudi oso egokia, beronetara gidatzeko, anbulategi ondoan erabil jartzea. Beste hitz euskaldunago eta hedatuago bat proposatu beharko genuke: erietxe agian, ospitalea eraikin nagusietarako utzirik".

 - [I102]: "Nire ustez berba honen ordezkotzat ezin daiteke beste erdarakada bat proposa, gaztelaniaz bakarrik erabiltzen dena, anbulatorio. Horregatik, bai sarrera honetan, eta bai hurrengoan [cf. anbulatorio], Nafarroan asko, eta Erkidego autonomoan oraindik gutxi, baina gero eta gehiago erabiltzen den osasun-etxe proposatu beharko genuke. Are gehiago, gauzak garbi uzteko proposamendu hori zaingune hitzarekin osa liteke, azken berba hau maila apalagoko zerbitzuetarako erabilita, alegia, 'dispensaire/dispensario'".

 - [E116]: "Nire ustez, biek badute arrazoia. Batetik, koherentzia eza da 'Heg' marka izango duen sarrera bat erabiltzeko gomendatzea (nahiz hau beste batzuetan ere egin izan dugun, nire ustez ez oso modu egokian). Biak, 'anbulatorio' eta 'anbulategi' erdal hitzak dira, nahiz 'anbulatorio' erabili izan den gure artean (EEBSn 9 aldiz ageri da; Eusenor-Harluxetek ere 'anbulatorio' onesten du, eta ez 'anbulategi'; Euskalterm-ek ere berdin egiten du). Bestetik 'zaingune' oso gogor egiten zait, baina 'erizaindegi' onartu bagenuen lehenbiziko itzulian, agian ez da hain lekuz kanpokoa ' erizaingune ' edo holako zerbait bultzatzea. Dena dela, ni ez nintzateke hemen 'dispensario' bezalako bereizketak egiten hasiko. Hortaz, kontuan izanik ' osasun-etxe ' bezalakoak oso ongi eratuak direla, eta kontuan izanik anbulatorio sarrerak Heg marka eraman behar duela, hau izango litzateke nire proposamena: anbulategi* e. osasun-etxe / anbulatorio Heg. 'osasun-etxea'".

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "utzi oraingoz hurrengo bileraraino (MAk eta AIk ekarriko dute informazioa)". Erabakia (2003-01-31): "anbulatorio hitzari buruzko iritziak entzun ondoren, hitz hori oraingoz zerrendatik kentzea erabaki da".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anbulatorio 1 iz. Heg. 'osasun-etxea'. 2 izond. Heg.: kirurgia anbulatorioa.

anbulo
iz. Larreko landarea, Liliaceae familiakoa, ezpata gisako hostoak eta lore zuriak buruxketan bilduak dituena (Asphodelus albus). Ik. basaporru.
Azpisarrerak

Aztergaia: anbulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan, corpuseko anbula bakarra (Mdg "agozo"); ez dago testu-lekukotasunik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anbuilo-gaisto 1 (Txill: "Jazintoak, berriz, Hego-Afrikako larrezabaletik heldu dira; eta gauza bera anbuilo-gaistoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: anbulu zuri 1; anbulu gaizto , lilipa arrunt 1. HiztEn: anbulo : Ik. anbulu zuri; anbulu gaizto : "Lilipa arrunta"; anbulu zuri : "Liliazeoen familiako landare belarkara, ezpata-formako hosto zutikorrak eta marra gorri bana duten petalo zuriko loreak dituena. Bere sustrai tuberkuluduna azukrea lortzeko erabili izan da (Asphodelus albus)". LurE: anbulo : "Lurreko landarea, liliaceae familiakoa, ezpata gisako orriak eta lore zuriak buruxketan dituena (Asphodelus albus). ik. basaporru // Anbulo gaizto : "Lore ederrak, horiak edo zuriak eta sei orrixka modukotan banatuak dituen landarea"; basaporru : anbulua. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; AB50.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: EuskHizt: anbulo : "Larreko landarea, Liliaceae familiakoa, ezpata gisako orriak eta lore zuriak buruxketan dituena (Asphodelus albus) ik. basaporru. Anbulu gaiztoa . Lore ederrak, horiak edo zuriak eta sei orrixka modukoetan banatuak dituen landarea (Narcisus pseudonaarcisus). Udaberri hasiera-hasieran loratzen dira anbulo gaiztoak"; basaporru : anbulua. // EskolaHE: anbulo : "Larreko landarea, Liliaceae familiakoa, ezpata gisako orriak eta lore zuriak buruxketan dituena (Asphodelus albus) ik. basaporru. Anbulo gaiztoa . Lore ederrak, horiak edo zuriak eta sei orrixka modukoetan banatuak dituen landarea"; basaporru : anbuloa. // ElhHizt: anbulu; anbulu (zuri) : "gamón, asfódelo (Asphodelus albus)"; anbulu gaizto : "Narciso de los prados (Narcissus pseudonarcissus)". // HiruMila: anbulu : "1 asfodelo; 2 nudo, roseta". // Casve EF: amulo. // HaizeG BF: amulo. // Lh DBF: anbulo: v. ambulo; ambulo, ambula, amburu, amula, amulo: "1 (A., H.) asphodèle, bâton de Jacob (Bot.); 2 (Hirb.) poireau sauvage (Bot.)". // DRA: anbula, anbulo, anburu: "Gamón, asfodelo (Bot.)"; anbulo gaistoa: "Narciso de los prados'; anbulo gaiztoa: "Narciso de los prados"; anbulo: "Nudo, roseta". // PMuj DVC: amula S: "gamón, asfódelo, brumo (Bot.)"; amulo: "gamón, asfódelo, brumo (Bot.); amulotsu: "gamonoso, sa"; anbola-porru: "1 G anbola-porru = ajipuerro, puerro silvestre; 2 G gamón, asfódelo, brumo (Bot.); anbula R: "gamón, asfódelo, abozo, brumo (Bot.)"; anbuladi: "gamonal, terreno de gamones"; anbulatsu: "gamonoso, sa"; anbulo: "brumo, gamón, asfódelo (Bot.); anbulo gaizto AN = narciso de los prados, falso narciso, trompon (Bot.)"; anbulo-soro: "gamonal, terreno de gamones"; anbulu: "1 gamón, asfódelo, brumo (Bot.); 2 B nudo, lazada, roseta"; anbulutsu: "gamonoso, sa"; anburu: "1 gamón, asfódelo, brumo (Bot.); 2 hemorroides, almorrana". // Ez dugu aurkitu Lur EG/CE eta EF/FE hiztegietan.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

gamón / asphodèle formen ordainak: ElhHizt: anbulu (zuri); HiruMila: basaporru, arbulo; Casve FE: amula, anbula; HaizeG FB: amulo; T-L LFB: amulo, otso-porru; PMuj DCV: basa-porru, otso-porru, anbulo, unanu, iransarbi.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiaren hustuketakoak: a) Asphodelus albus (anbulu zuri; es gamón blanco; fr asphodèle): agozo : JIr OnomBot; Peillen; amula : Lh DBF; Bouda-Baum; Etchamendi; amulo : Lh DBF; amulu : Bouda-Baum; anbola-porru : Bouda-Baum; anbula : Azkue DVEF; PMuj DCV; Zerb Landare; JIr OnomBot; Bouda-Baum; anbulloa : Guinea Vizcaya; Lcq; anbulo : X. Irigarai; Azkue DVEF; PMuj DCV; anburu : Azkue DVEF; Bouda-Baum; andala-porru : Bouda-Baum; basa-porru : PMuj DCV; Bouda-Baum; basan-porru : Irurtzun projektua; basaporru : Kintana EHM; LMuj DGT; enziendekandiles : JIr OnomBot; erroi-kipula : PMuj DCV; gabion : JIr OnomBot; gamon : JIr OnomBot; ganbon : JIr OnomBot; kukuporru : G. Nazabal; larra-ispi 'gamoncillo': Bouda-Baum; nunoa : Irurtzun projektua; nunua : Irurtzun projektua; nunus : Irurtzun projektua; oilo-esne : Bouda-Baum; otso-phorru : Bouda-Baum; parrosta 'gamoncillo': Bouda-Baum; porro : JIr OnomBot; porroskati : Carreras y Gandi GGPVN; porrosti : Carreras y Gandi GGPVN; Lcq; porrostia : Guinea Vizcaya; Caton Alava; Irigaray Landareak; porrus : JIr OnomBot; puerro-salbaje : JIr OnomBot; puerros : JIr OnomBot; sapa-porru 'asfodelo': Bouda-Baum; una : M. Aizpurua; unanu : Kintana EHM; LMuj DGT; PMuj DCV; unanua : Elhuyar 1982-VI; unanue : Irurtzun projektua; zapa-porru : Kintana; zapaporru : Kintana EHM; b) Narcissus pseudonarcissus (anbulu gaizto, lilipa arrunt; es narciso de los prados: fr coucou): amuilo : M. Aizpurua; anbullogaistoa : Lcq; anbulo gaisto : Irigaray Landareak; anbulo gaixto : X. Irigarai; anbulo gaizto : LMuj DGT; PMuj DCV; basanporru : Bähr Plantas; engañaborros : JIr OnomBot; kanpanillas : JIr OnomBot; kunbulunbera : JIr OnomBot; lilipa : Carreras y Gandi GGPVN; Gordailu IkastHiztegia; G. Larrañaga LandareJak; Bouda-Baum; lilipola : Bouda-Baum; narziso : G. Larrañaga LandareJak; JIr OnomBot; txurgi : Peillen; JIr OnomBot; txutxupraka : Polunin Flores de Europa; Font Quer PlantMed; G. Larrañaga LandareJak; PMuj DCV; Guía PlantMed.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. anbulu zuri / LurE: + / ElhHizt: anbulu / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

lantaldeak ezin erabaki dezake forma, datu-faltaz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Elhuyarren hiztegietan 'anbulu (zuri)' eta 'anbulu gaizto' formak eman ditugu, UZEIren Biologia Izendegian -u amaierako formak eman zirelako; dena den, argi dago (OEH) 'anbulo' dela idatzi den forma bakarra, eta ongi deritzogu 'anbulo' hobesteari" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Hitz honek badu txostena, ikusi nahi izanez gero. Arazo handiak sortzen ditu. Hasteko, hiztegietan bakarrik ageri da. EEBSn ez dut aurkitu. Baina begien bistakoa da erabiltzen dela, EHHAn ikusten denez (Nafarroako Iparraldean, Lapurdin, Baxenafarroan eta Zuberoan, baina ez herri guztietan). Hasteko, arazoak daude zer den jakiteko: Galanthus nivalis, Asphodelus albus, Narcissus Pseudonarcissus... Beste tokietan oso izen diferenteak hartzen ditu: 'kanpanille bedar', 'kipule bedar', 'sarru', 'illerrondoko', 'sugá baratzuri', 'batzuri-belar', 'sugebatzuri', 'sapoberakatz', etab. Hortaz, datuen arabera, ez dago batere argi zer den belar mota hau, nahiz badirudien forma aldetik 'anbulo' dela. Eta erabiltzen dela, hor ez da dudarik. Kontua da, ordea, eman dezakegun hitz hau zer den esan gabe. Bi aukera ditugu: ematea besterik gaineratu gabe edo Asphodelus albus dela esanez, hori baita hiztegien arabera esanahirik aipatuena. Baina nik ez dakit zergatik, EHHAn Galanthus nivalis jarri diote, eta nik ez dakit gauza bera den. Ez dut uste, hala ere, denbora gehiegi galtzea merezi duen'.

 - [E208]: 'landare berberaz ari gara, zalantzarik gabe, eta, datuen arabera, Bilbo ondoko euskaraz sapa-porrua deitua dela esan daiteke, Asphodelus generokoa. Narcissus beste genero erabat ezberdina da, eta ez genuke hitz bera bi errealitate ezberdinok adierazteko'.

 - [I202]: 'J. Mª. Lakoizketak bere hiztegian Anbulloa ematen du eta "asphodelus albus" dela dio. Malerrekan landare hau hagitz ezaguna da (Anbullua ahoz). Mariano Izetak Baztango Hiztegian Anbullu jaso zuen eta Aitor Aranak Zaraitzuko Hiztegian Anbula'.

 - [E116]: '[anbulo gaizto]: hau utziko nuke. Badirudi hau Narcissus Pseudonarcissus dela. (Hitz hau batzuetan #mdash#UZEI, Guia de campo de las flores de España, Wild-pflantzen- bi s-rekin eta beste batzuetan #mdash#OEH- s batekin ageri da: Narcis(s)us)'.

 - [I202]: 'Zer dela-eta proposatzen da aurreko sarreran anbulo eta honetan anbulu? Hitz bera denez, bietan forma bera eman beharko da'.

 - [E116]: 'niri berdin zait hitz hauekin zer egiten dugun, baina AIk arrazoi osoa du. Nik 'anbulo' eta 'anbulo gaizto' proposatuko nituzke, forma aldetik. Elhuyarrek ere, berandu etorritako ohar horietan, hau dio: : 'Elhuyarren hiztegietan 'anbulu (zuri)' eta 'anbulu gaizto' formak eman ditugu, UZEIren Biologia Izendegian -u amaierako formak eman zirelako; dena den, argi dago (OEH) 'anbulo' dela idatzi den forma bakarra, eta ongi deritzogu 'anbulo' hobesteari' Esanahia, aldiz, lehenbizikoan Asphodelus albus jarriko nuke, eta bigarrenean Pseudonarcissus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'OK nire proposamena'.

anbulo gaizto
iz. Lore ikusgarriak, horiak edo zuriak ematen dituen landarea (Narcissus Pseudonarcissus). Udaberri hasiera-hasieran loratzen dira anbulo gaiztoak.

Aztergaia: anbulo gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS: anbulo gaizto / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea
anda
iz. Bi hagaz eta haien artean ezartzen diren ohol batzuez osaturiko ohe modukoa, bereziki hilotzak garraiatzeko erabiltzen zena. (Singularrean nahiz pluralean). Ik. hil ohe; zerraldo;  + angarila; ohatila; esku ohe. Elbarri bat andetan zeramaten. Andetan hartu eta bazeramaten andrea hilerrirantz. Andetan erabili zuten kalez kale idoloa. Nahiago nuke hementxe anda batean hilik ikusi.

Aztergaia: anda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

batez ere Pl.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elbarri bat andetan zeramaten.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, anda(-)izara jar daiteke, hala deitzen baitzaio hilotza biltzen duen oihalari. Horixe jasotzen dute, besteak beste, VOX hiztegiak, Elhuyar hiztegiak eta Mujikaren hiztegiek, eta bada lekukotasunik ere: #mdash#Lenago, Bizkaitar, Napar ta Giputz batzuk beintzat, ilotzak etzituzten ilarrietara zerraldoetan eramaten, eun andietan baizik. Ezkiogan Katon zuen eun onek izena, Larraunen eskuetako euna, Arratian anda-izara (Azkue, Euskalerriaren Yakintza, I, 230). #mdash#Ilen etzekoak isera eder bat zabaltzen eutsien ganean anda orrei, ta bere ganean iminten eudien ile; ta gorpue bein lurperatu orduen, auzoko andra batek batu ta biribiltzen oan isera ori ta ilen etzera biurtuten oan. Isera onexeri esaten yakon anda-iserea. Ta orti dator laminek, baten bat ilten zaneko garrasike esaten eudien ori: 'Lanbreabeko etzanderea, gertau anda-iserea' (Akesolo, Lino, Ipiña, 29)'.

 - [E116]: 'Nik ere sartuko nuke, definizioa emanez beharbada (AUk berak ematen duena izan daiteke egokiena, OEHn ere hala biltzen da: 'hilotza biltzen duen oihala')'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'OK nire proposamena'.

anda izara, anda-izara
iz. Hilotza biltzen duen oihala.
andabide
iz. Hilotzak elizara eta hilerrira eramateko bidea. Andabideek ez dute jaberik.

Aztergaia: andabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hilotzak (andetan) elizara eramateko bidea.

andaerrai
iz. g. er. Pleura.

Aztergaia: andaerrai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan a) 'pleura' adierako andaerrai (Mg: "Birijak. Andaerraijak. Biotza. Estegorrija. Urdalla...") eta anderrai (Or: "Amatxi ogean umil / anderrai-miñez, atzeman zuten, / burua zûr, ez il, bai il"); b) 'lechecillas de cabrito, carnero, etc.' adierako andrerrai (Aq).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'pleura' andaerrai : HiztEn (1 Pleura. 2 Ik. andrerrai); anderrai : AB38 1; b) 'arkumeen, etab.en guruinetako handitu haragitsuak' andrerrai : HiztEn-LurE.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako formak: a) 'pleura' adierakoak: andarrai : PMuj; andaerrai : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, PMuj, DRA; anderrai 'pleura': PMuj, DRA; b) 'arkumeen, etab.en guruinetako handitu haragitsuak' adierakoak: andaerrai : ElhHizt; andrerrai : EuskHizt, EskolaHE, DRA. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

pleura.

andaluziar
1 adj. Andaluziakoa, Andaluziari dagokiona. Andaluziar sarjentu bat.
2 iz. Andaluziako herritarra. Lapurretan andaluziarrei erakutsi ziena, ez ote zen, bada, Elizondokoa?

Aztergaia: andaluziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

andaluziera
iz. Gaztelaniaren aldaera, Andaluzian mintzatzen dena. Jarraitzen duzue andaluzieraz idazteko arauak sortzen ala etsi duzue dagoeneko?

Aztergaia: andaluziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

andaluzita
iz. miner. Alumina silikato naturala, material erregogor gisa eta bitxigintzan erabiltzen dena.

Aztergaia: andaluzita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

andaluzita: LurE-Harluxet

Beste (edozein) iturritako erabilerak

andaluzita: ZTC: 6 (Miren Mendia Aranguren 2, Geologia HE 4) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): andalucita; de (Langenscheidts): Andalusit // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF; ap. WebMineral: andalousite), en (Collins), it (S. Carbonell).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak (Andaluzia) eta Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

andana
1 iz. Taldea. Oroimenean agertzen zait maite nituen nire lagunen andana. Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako lagun andana bildu zen Tolosako plazan. Hegazti andana bat. Mutil batzuk kartetan jokoan, beste andana bat kantu errepikan. Andana handian abiatu ziren. Haien lana presoez arta hartzea zen eta Jainkoak daki bazela andana ederra.
2 iz. Gauzez mintzatuz, pila. Etxe andana gaitza zen elizaren inguruan. Egizu laster, horra diru andana bat. Lurrustela samatsa bezala metatzen dute; orain lur andana bat ezartzen dute, gero gisu andana bat gainean.
3 iz. Ilara, errenkada; saila, segida. Ostatu eta kafe andana bat bazen bat bestearen ondoan. Horra hor soldaduen andana jarria. Hitz andana luzea. Ur hegiko lizar nahiz makal lerdenen andanak. Urte andana horretan ez zuen maiz ikusi. Xinpleegia litzateke ahozko hizketan fonemak eta fonema andanak baino ez ikustea. Andanan joan.

Aztergaia: andana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
andanaka
adb. Ipar. Andanetan; kopuru handietan. Ik. aldraka; samaldaka; saldoka. Jokalariak talde edo andanaka aritzen ziren, batzuk besteen kontra. Ez dute uste kaltegarria denik kumeak andanaka egitea.

Aztergaia: andanaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'ez dut beharra ikusten, automatikoki sortzen baita'.

 - [E116]: 'Nahi duzuen bezala. Batzuetan, nahiz eta hitz batzuk automatikoki sor daitezkeen, sarrera gisa jartzen ditugu, asko erabiliak izan baldin badira literaturan ("jauzika", "adarka", "adiaka", "atximurka", "biraka" eta beste holako asko sartu genituen lehenbiziko itzulian). Kasu honetan, egia esateko, hiru adibide besterik ez dira ageri OEH (Duvoisin, Oxobi eta Iratzederrenak), eta beste pare bat EEBSn. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'utzi proposamena dagoen moduan'.

andar
iz. Ipar. Aldaroa, balantza.

Aztergaia: andar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

ia erabili gabeak dira andar (Prop 1909), andarka (Prop 1900, Barb; eta andarkoka: Ardoy, Herr 1960), andarkari (Herr 1957), andarkatu (JE Ber).

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. aldaro.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Nik uste, datuak ikusita (OEHn zerbait, eta beste adibide bat J. Eizagirrerena EEBSn), egokiago dela Er. gabea. hori kendu eta Ipar marka jartzea, besterik gabe (andar Ipar 'aldaro'). Gainera, datuak ikusirik, andarka sartu beharko litzateke: andarka Ipar 'aldaroka'. Beraz, bi hitzak sartzea proposatzen dut: andar Ipar. 'aldaro' / andarka Ipar. 'aldaroka'".

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "andar Ipar 'aldaro' / andarka Ipar. 'aldaroka'".

andare
iz. Heg. Panpina.

Aztergaia: andare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

andare Heg. 'panpina'

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. panpina

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): anddere forma bigarren itzulirako utzi da; andere Ipar. 'andrea' eta andare Heg. 'panpina'.

andari
iz. g. er. Hilotzak andetan eramaten dituen pertsona. Ik. andazain.

Aztergaia: andari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-zain.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

andak eramaten dituen pertsona.

andarka
adb. Ipar. Aldaroka, balantzaka. Andarka doan hordia. Geroxeago haurra zutik abiatzen da eta badoa andarka eta kordoka.

Aztergaia: andarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. aldaroka.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

andazain
iz. Andak eramaten dituen pertsona. Andazainek eria bere gelara eraman dute ospitalean.

Aztergaia: andazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. andari.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain/-ari.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Ez dakit nik hitz hori sartuko nukeen, andari erabiltzeko proposatzen dugulako, baina gero andari hau 'erabili gabea' dela diogu, oharrik gabeko hitzetan. Oso lekukotasun urriko hitzak dira. Andari bezalako zerbait behar dugu, eta emana da. Ez dut uste beste sarrera honek ezer ere gaineratzen duen. Eta norbaitek zerbaiterako nahi baldin badu, utz dezagun aipatu gabe. Hori da nik proposatzen dudana".

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "Eta andari sarreran hau jarri: 'hilotzak (andetan) eramaten dituen pertsona' / andazain hitza sartu. andazainek eria bere gelara eramaten dute osapitalean".

anddere
1 iz. adkor. Anderea. Printze ttipia, anddere gisa beztiturik.
2 iz. Panpina. Ik. andare.
3 adj. Dotorea, apaina. Zein zaldi andderea!

Aztergaia: anddere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anddere (eta -y- grafiako 4) 8 iz.:AA I, 2 (adib.: "Eta ez ote dira gizonen artean ere gizantx, edo anyere biurtu diranak?"); Elsb Fram ("printze ttipia, anyere gisa beztiturik"); A Ardi 2 (adib.: "Txikiago ezarri baliote, ostera, asmo berriko motots txikia kaskarrean darabilten anddere buru-loka irudi izango luke"); Or Mi ("Berbentana'ko, anyere ta nexkak, esanen niken, egalda zaitezte nire yauregira"); MEIG IX ("Gizona leher gaizto egiten lanean, eta emakumea, bere bizi-laguna, exeri eta egon, anddere baten gisa"); Zait Plat ("ibilkoia, anddere berrizale bat bezalatsu orrera ta onera dabilen, ereslarien adiskide ilargia"); OEH argitaratuan, gainera: BertsZB ("Zer egin zare koplari zaharra, / gure anddere xaxari suharra, / zure antzearen eta donuaren / behar handi ginduke, hemen gaude eske, / hel bada arren"); A EY I ("Saraitzuarrak edozein erleri esan oi dautse anddere anddere anddere"); eta izond. 1 ('elegante'; BN-lab ap. A #mdash# GH 1931 ap. DRA: "Oi ze zaldi andderea! [...] Jin dadiela hiri horietarik sehi bat, larria mehe mehia, anddere, jaunxka, xapeldun, pinpirin, bare karakoila bezala ditiena guziak bizkarrian"); anddere-aran (-ahan BN ap. A: variedad de ciruelas negras); anddere kota-gorri EI ("Anddekottegorri, bihar ekhi ala ebi"); Zerb Herr 1958 ("Oi, duela zenbeit egun Mauleko karrikan Gameko etxekandre xahar bati zer atseginarekin erranarazi diogun lehen ere aditua genion katalin-gorriaren josteta! Anddere-katagorri [sic], bihar ekhi ala ebi? Eki baldinbada, hegaldu hadi, ebi baldinbada, zaparta hadi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anddere : HiztEn (Ipar. Erleen erregina; emakumezko bat irudikatzen duen panpina, anderea; dotorea, apaina); LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anddere : EuskHizt (anderea, panpina; Ipar. andereren txikigarri adierazkorra; erleen erregina; dotorea, apaina; andere kota gorri); ElhHizt (Ipar.); HiruMila; EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; DRA;PMuj DVC; anddereder (eta andderejer): PMuj DVC (donecilla, comadreja); anddere-arhan : DRA; andderekeria : PMuj DVC (melindre afectación, melosidad, delicadeza afectada, dengue; habromanía, manía de ser elegante); anddereketa : DRA (aspecto afeminado); anddere-kota-gorri : Casve EF (andderekotagorri); DRA; anddereti : Casve EF; andderetu : Casve EF (-ü); DRA (adamarse); anddereus : DRA (afeminado); andderexka DRA (muñeco); PMuj DVC; andderusa : EuskHizt (mitologia klasikoan [...] itxura ederreko neskatxen irudipean bizi ziren jainkosak) // Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

"anddere* e. panpina" gisa proposatua EArauB zerrendatik ezabatu egin da. Ik. BAgiria 2000-02-24: "anddere forma bigarren itzulirako utzi da".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa.

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. panpina

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'panpina' ez den beste adiera batzuk ere baditu: 'andere'-ren txikigarria; erle erregina; (izond.) dotorea. Horregatik sartu dugu Elhuyar hiztegian" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: e. panpina. Kontuz anddere 'andereño' Zub.; andre 'ohaide' Zub.

 - [E116]: "Nik hitza emango nuke, duda gabe, baina adiera azaldu gabe, esanahi bat baino gehiago izan duelako. Egin dezala bere bidea".

 - [I102]: "esangurak, hiztegiak dakartzanak jarriko nituzke, alegia, 1. Andrakila, panpina; 2. andre txikia; 3. erleak izendatzeko, erregina batez ere".

 - [E116]: "nik uste dut horrenbeste adiera emateak ez duela argitzen batere hitzaren esanahia, holako hitzak oso polisemikoak direlako, normala denez. ELHUYARREK, esate baterako, 'dotore' ere esan nahi duela dio (izond. gisa); Eusenor-Harluxetek 'panpina'ra bidaltzen du Horregatik uste dut hoberena dela hitza bere horretan ematea, azalpenik gabe, eta erabiliaren erabiliak egin dezala bere bidea".

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "OK". // BAgiria (2000-02-24): anddere forma bigarren itzulirako utzi da; andere Ipar. 'andrea' eta andare Heg. 'panpina'.

andeatu, andea, andeatzen
1 da/du ad. Xahutu, ahitu. Duenak ezin andea, ez duenak ezin ukan.
2 da/du ad. Hondatu, alferrik galdu. Herdoila jaten ari da hitzak, papera bera andeatzen hasia da. Bere osasuna andeatzen eta bizia laburtzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haragi andeatua eta saltsa mindua.

Aztergaia: andeatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: andeatu ("La variante que aparece en los textos es, casi sin excepción, andeatu").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: andegatu / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: andegatu

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

andea, andeatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Sinonimoak behintzat eman beharko lirateke, 'hondatu, lorrindu''.

 - [E116]: 'ez dakit merezi duen horretan sartzea. OEHren arabera, esanahi asko ditu: 1 "disipar, gastar", 2 "estropear, corromper(se), dañar" 3 "aguantar, caber". Agian hobe da bere horretan uztea, adibideak ematen hastekotan ere asko eman beharko bailirateke (hurrengo adibideak OEHtik moldatuak), esanahi guztiak bildu nahi baldin baditugu: denbora berean odol guztia andeatzen edo gastatzen zaie; balezta sobera tiraka hausten da, eta ispiritua sobera laxoa andeatzen; hango palazioan asko gauza andeatuak ziren, eta beste zenbaitek arras huts egiten zuten; baserriko abereak hil ala andeatuta ezkutatzen diren eran, aberedunak haien ordekoak jartzen arreta behar du izan; Sobera janez ez naiteke andea. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'utzi dagoen moduan'.

andel
iz. g. er. Ontzia. Apaizari aldarera lagun egiten diona eta kandelak eta urardo andelak mahaitxora eramaten dituena.

Aztergaia: andel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ontzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "edozein ontzi-motaren sinonimotzat baino gehiago, 'depósito / dépôt' edo 'tanque/réservoir'-en ordaintzat erabili da azken urteotan, 'tanga'-rekin batera; adibide edo ohar baten bidez azal liteke hori? ('ur-andel'...); Euskalterm-en ere, 'andel' adiera horrekin ageri da" (2002-09-02)

anderauren
iz. Aitoren alaba, bereziki gaztea. Erreginaren anderaurenak.

Esaera zaharrak

Urruneko neskak anderauren hots.

Aztergaia: anderauren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

Aitoren alaba.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'era honetako hitz zaharrak bestela azaldu beharko genituzke, kontua ez baita kontzeptu hori adierazteko hitz hau gutxi erabiltzen denik, baizik eta kontzeptua bera gutxitan erabiltzen dela. Baina horrek ez du esan nahi, jakina, Erdi Aroko giroan moldaturiko eleberri edo film batean hitz hori parra-barra ezin erabil daitekeenik, bera baita, gaurko ordain berriago eta anakronikoa barik, orduko errealitatea egiazkotasunez euskaraz esateko dugun orduko hitz nagusia. Cf. erd. escudero, villano, pechero, burgomaestre, tahalí, caloña, arcediano, arcabúz, etc'.

 - [E103]: ''chambriere, 'camarera''.

 - [E116]: 'Nik uste dut XK-k arrazoia duela. Gainera, OHEn badira nahiko adibide. PXk ere arrazoia du, hola ageri delako OEHn (EEBSn ere behi agerida, Latsibiren adibide batean: 'andra uren'). Beraz, esanahiak hauek dira: "joven dama; dama; señora; camarera; doncella. Beharbada errazena de bere horretan ematea hitza, besterik gabe. Edo adibideren bat gehitu: Urruneko neskak anderauren hots; Abigail igan zen asto baten gainera, eta bost neskatxa, haren anderaurenak, joan ziren harekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anderauren iz. 'andre noblea': Erreginaren anderaurenak'.

andere
1 iz. Ipar. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, emakume itzaltsua, jaunaren emaztea. Ik. andre. Etxeko anderea. Herioa da andere noblea.
2 iz. Ipar. Emakumea, bereziki ezkondua edo adin batetik aurrerakoa. Hiri eta herrietatik etorri dira jaun eta andere anitz. O, lili xarmanta!, orok maite zaitugu, andere polita!
3 iz. Emakumeekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Ik. andere serora. Andere auzapezak ongietorria egin die herriaren izenean. Andere ministroa. Eskerrik asko, sailburu anderea! Jauregiberri anderea. Andere Mariak dei egin du.
4 iz. Ipar. Erleei deitzeko hitza. Anderea, bil, bil, bil, anderea hor, hor, hor.
5 iz. Karta frantsesetan, erregina baten irudia duen karta, erregearen azpikoa. Ik. erregina 2; dama1 4. Xango, andere, errege!

Aztergaia: andere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

and(e)reI102: "tituluetarako aukera utzi behar dela andre-ren ondoan uste dut" (95.01.10).

Euskaltzaindiaren Arauak

andere Ipar. 'andrea'

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa

andre forma da nagusiena, askogatik. Forma markatua da andere, begirunezko tratamenduetarako eta, baina

Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

zalantzak ditu batzordeak forma hau ote den tratamenduetarako egokiena, ez baitu tradizioko oinarririk (ik. OEH), nahiz usu erabilia den

Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehitzeko eskatuz: andere-belar , andere-mahats, andere xuri .

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

andare, andere, anddere formekiko erlazioa argitu behar da, 'panpina' balioan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "tituluetarako aukera utzi behar dela andre-ren ondoan uste dut" (1995-01-10)

 - [K204]: neskato gaztea; andrea: ezkondua cf. andereserorainia; andere: erleen erregina" [Lhande-renetik hartu ditut ...] (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: zahar kutsua.

 - Erabakia: EArau (1995-10-27): h. andre onartu da. // BAgiria (2000-02-24): anddere forma bigarren itzulirako utzi da; andere Ipar. 'andrea' eta andare Heg. 'panpina'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "andere [eta AS gisa] andere-serora Ipar 'elizaren ardura duen andrea'".

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): andere 1 iz. Ipar. ‘andrea’. 2 iz. Ipar. (karta) [bigarren adiera gehitu da]

andere belar, andere-belar
iz. Begonia, lorategi landarea.
andere mahats, andere-mahats
1 iz. Fruitutzat mahatsaren antzeko ale garratzak ematen dituen zuhaixka (Ribes sp. ). Andere-mahats gorri (Ribes rubrum). Andere-mahats beltz (Ribes nigrum).
2 iz. Landare horren fruitua. Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Andere-mahatsezko ardoa.
andere serora, andere-serora
iz. Ipar. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. serora 2.

Aztergaia: andere-serora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'elizaren ardura duen andrea'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

serora sarreran azpisarrera gisa arautua, lehen pasaldian; andre sarreran ere eskain liteke, azpisarrera gisa hemen ere. Adiera osatuagoa proposatua zuen lantaldeak: 'serora, apaizari laguntzen dion emakumea, edo eliza-ermitetako ardura duena'.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

serora sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andre sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

serora, elizaren ardura duen andrea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'andre' eta 'serora' sarreretan azpisarrera bana sartzea ez dugu uste egokia denik; hobe bakarrean (Hiztegi Batuan orain arte erabili diren irizpideen arabera, 'andre'-n), eta bestean bidaltze-oharra jarri" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. erabakia s.u. andere.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper