50535 emaitza bilaketarentzat - [2901 - 2950] bistaratzen.

andere xuri
iz. Ipar. eta naf. Maskaradetako jokalaria. Kabalkadetan parte hartzaileak ibiltzen ziren talde zenbaitetan banaturik: kaskarotak, andere xuriak, zapurrak, banderariak (...).

Aztergaia: andere xuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS: Andere-xuri / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: andere-xuri.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-xuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andere sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

Maskaradetako jokalaria.

andereño
1 iz. Emakume ezkongabea. (Batez ere titulu gisa erabiltzen da, deituraren ondoan). Urrutia andereñoaren lan bat. Herriko neskatxa eta andereñoak.
2 iz. Eskoletako maistra. Irakasleak eta andereñoak. Italiako haur eskola bateko sei andereño eta hiru apaiz epaitzen ari dira.

Aztergaia: andereño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

maistra (andereño)

andesina
iz. miner. Feldespato mota, aluminaz, sodaz eta karez osatua, zenbait sumendi-harritan aurkitzen dena.

Aztergaia: andesina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

andesina 7 ap. Geologia HE; ik. Geologia HE paperezkoan: andesina / en andesine / es andesina / fr andesine // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak (andesita-tik, eta hau Andeak mendien izenetik) eta Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

andetar
1 adj. Andeetakoa, Andeei dagokiena. Andetar sorginak emagin lanetarako eskatzen zituzten sarri.
2 iz. Andeetako herritarra. Munduan bi herri bizi dira 4.000 metrotik gora, tibetarrak eta andetarrak.

Aztergaia: andetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Inguruko formen erabilerak

cf. supra alpetar (modu berean tratatzekoak dira); Zehazki hiztegian: alpetar, andetar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

andetar: ZTC 1 (Elhuyar: “nekazari andetarren elikadura”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

andetar: HiztEn (Andeei dagokiena); ez dugu aurkitu ap. LurE.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onomastikarentzat utzia. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09).

andoaindar
1 adj. Andoaingoa, Andoaini dagokiona.
2 iz. Andoaingo herritarra.

Aztergaia: andoaindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

andoila
iz. g. er. Hestebete mota, saltxitxaren itxurakoa. Erakusleihoko saltxitxak eta andoilak lapurtzen.

Aztergaia: andoila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hestebete-mota.

andorratar
1 adj. Andorrakoa, Andorrari dagokiona. Andorratar mendigoizaleak.
2 iz. Andorrako herritarra. Andorratarrek katalanez hitz egiten dute.

Aztergaia: andorratar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
andosillar
1 adj. Andosillakoa, Andosillari dagokiona.
2 iz. Andosillako herritarra.
andraize
iz. Batez ere bizk. lgart. Hego haizea.

Aztergaia: andraize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

aski erabilia da ahozkoan, L. Baraiazarrak dioenez; baina a) idatzizko tradiziorik gabea; b) hedadura ezezagunekoa; c) kutsu sexista nabarmenekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-haize.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Kategoria

iz.

Mailak

Lgart.

Forma baten adiera(k)

hego-haizea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "ahozkoan erabiltzen dela (hain hedatua dago?), baina idatzizko tradiziorik ez duela esaten da txostenean. Oraingoan, beraz, ez da beste zenbaitetan erabili den irizpide bera -tradizioarena- erabili, onartzea proposatu baita. Eta gainera 'kutsu sexista nabarmena' duela dio txostenak. Horregatik guztiagatik, kentzea proposatuko genuke" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hori ikusita, nik ez nuke sartuko (Elhuyarrek ere gauza bera dio, ez sartzeko alegia. Eusenor-Harluxetek ematen du 'Hego-haize' esanahiarekin)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'andraize batez ere Bizk. iz. Lgart. 'hego-haizea''.

andrakila
iz. Panpina. Mirentxuk eskatu du dantzan egiten duen andrakila bat.

Aztergaia: andrakila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

andrakila Sin. panpina

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nire ustez, honek Bizk marka falta du'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'OK nire proposamena'.

andrakume
iz. bizk. Emakumea. Ik. andrazko. Andrakume txaparra da, betea.

Aztergaia: andrakume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: Mg 6, Añ, Ag, SM, Etxba 3.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

emakumea.

andrazko
iz. Batez ere bizk. Emakumea. Herritar guztiak, andrazko eta gizonezko, begira zeuden. Ama zen andrazko mardo galant bat.

Aztergaia: andrazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Eremu bateko hitza, eta hor nagusi(tu) den forma

batez ere B da eta, nahasgarri gerta badaiteke ere andre eta andrazko proposatzea, batzordeak ezin asma dezake forma berririk, darabilten guztiek andrazko baitarabilte.

Euskaltzaindiaren Arauak

andrazko batez ere Bizk.

andre
1 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, emakume itzaltsua, jaunaren emaztea. Ik. andere. Jauregiko andrea. Zaldun batek edo andre batek gauza bera pairatuko du. Jatsuko jauna zuen aita, Azpilikuetako andrea ama.
2 iz. Emakumea, bereziki ezkondua edo adin batetik aurrerakoa. Andrea, gaur egun, gizona beste da eskubideetan. Etxe hartan andreak ziren denak. Bedeinkatua zara zu andre guztien artean. Andre eta gizon, neska eta mutil. Auzoko andre berriketari bat. Gabon, jaun-andreok!
3 iz. (Bokatibo gisa). Ez dut, andrea, mesede hau nik merezi. Andreak, nora zoazte? Agur, andrea. Bai, andre, gogo onez.
4 iz. Emakumeekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Andre Milia Lasturkoa. Baionan, andre Lamaignère alargunaren moldiztegian. Markesa andrea negarrez urtu zen. Ordiziako alkate andreari. Sailburu andreari gutun irekia. Andre ostalaria eta bere mirabea. Aita, Pedro Migel Satrustegi, eta ama, Luisa Zubeldia andrea.
5 iz. Emakumezko santuei zenbaitetan ematen zaien titulua. Andre Santa Ana, Andre Santa Ines.
6 iz. Emaztea. Ik. gizon 4. Hori duk Mikelen andrea. Beti andrearekin ateratzen da. Badut andrea, badut semea, badut alaba ere nik. Zorionekoa andre onaren gizona.

Esaera zaharrak

Irunez oihaldun da gure andrea, ez alfer egonez.

Aztergaia: andre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

and(e)re

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: andre gehien , andre-ikuste , Andre Maria , andre-serora ; eta adibide gisa: andre-gizon.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ados, Bizkaiko Andra Mari bezalakoetan izan ezik.

 - [E210]: ""andra* e. andre". Hori gehitzea argigarri izan daiteke".

 - [E116]: "Andre Maria azpisarreran Itziarko Andre Maria edo holako zerbait jarriko nuke, esanahia argitzeko. Adiera, berriz, hola emango nuke, argiagoa delakoan: 'serora, apaizari laguntzen dion emakumea; eliza-ermitetako ardura duena'".

 - [I102]: "bat nator proposatzen diren gehiketekin, hau da, andre gehien, Andre Maria, andre-serora. Gero andre-gizonak ere sartzeko proposatzen da. Bat nator horrekin ere, baina ez forman, nire ustez izen hori izen elkartu zaharra da, eta elkartu hori erabiltzen den tokian ohiko forma da jatorrizkoa dena, alega, ANDRA-GIZONAK, erran nahi baita ANDRA eta ez ANDRE, baina ez bizkaitarra delako, ezpada elkarketa zaharrak forma hori eskatzen duelako. Era berean, eta arrazoi beragatik ANDRA MARI beharko lukeela eginen nuke, baina ez daukat horren frogantza dokumental zuzenik. Onomastika-batzordekideek beharbada zeredozer gehi diezaiokete espekulazio honi".

 - [E208]: "andre-serora Ez dut uste marra behar duenik".

 - [E210]: "andra* e. andre Hori gehitzea argigarri izan daiteke".

 - [E116]: "Literaturan bietatik ageri da, "andre-gizonak" eta "andra-gizonak". Nik uste hemen lehenbizikoa hobetsi behar dela, dudarik gabe, orain arteko irizpideak segitzen baldin baditugu behintzat, lekukotasunak kontuan harturik. Besteetan, badirudi bat gatozela. Zalantza bakarra dut "andre-serora" sarreraren kasuan. Lehenbiziko itzulian "andre-serora" jarri genuen "serora" sarreraren azpisarrera gisa. Bi arazo ikusten ditut hemen: bat, hori ote den tokirik egokiena: badirudi bere tokia "andre" dela, eta ez "serora", orain arteko irizpideak segitzen baditugu behintzat (hori bera dio ELHUYARREk), nahiz, aldika, bi tokietan ematen ditugun azpisarrerak; bi, ez dakit zergatik daraman marra hori. Euskaltzaindiak onartu zuen marraren araua dela eta, marra ezinbestekoa dela holako kasuetan: "gorri-gorria", "apurka-apurka", "seme-alabak", "zuri-gorri", "plisti-plasta", "Ezkio-Itsaso". Bistan da "andre-serora" ez dela kategoria horietan sartzen. "Sudur-luze" bezalakoak bietara idatz daitezke: "sudur-luze" (marrarekin) edo "sudurluze" (batera). Berdin, jakina, "eskuzabal", "musugorri" eta holakoekin. Agian sail honetan sar daiteke "andre-serora" ere ("serora" hor izenlagun gisa dagoelako), nahiz niri gogorra egiten zaidan tratamendu hori ematea (bide horretatik "andreidazle" idatzi beharko genuke). Hortaz, agian egokiena da gauzak zeuden moduan uztea bazterrak ez nahasteko. Definizioa ere lehenbiziko itzulian eman genuena bere horretan utziko nuke. Hau guztia kontuan harturik, nik proposamen hau egingo nuke: andra* e. andre / andre [eta AS gisa] andre gehien Zah. g.er. / andre-ikuste / Andre Maria Itziarko Andre Maria / andre-serora Ipar 'elizaren ardura duen andrea' / serora (kendu hemen 'andre-serora' AS sarrera)".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): andra* e. andre ezartzea ez da onartu; horrek ez du esan nahi Andra Mari bezalakoak zilegi ez direnik.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "andre [eta AS gisa] andre gehien Zah. g.er. / andre-ikuste / Andre Maria Itziarko Andre Maria (mendebalean, tradizioko eliza batzuetan 'Andramari(a)' / andre-gizonak 'senar-emazteak' // serora (kendu sarrera honetan 'andre-serora' AS)".

andre gehien
iz. zah. g. er. Andre guztiz nagusia. Joana Albretekoa Erregina, Bearnoko Andre Gehien denari.

Aztergaia: andre gehien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

gehien.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andre sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

andre handi
iz. Anderaurena, dama. Hi ere horrelaxe jantziko haute, dotore baino dotoreago, eta andre handiekin eta zaldunekin autuetan jardungo duk.

Aztergaia: andre handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ANDRE HANDI. Dama noble; gran señora. "Andrandi, gran señora, matrona (V-ger)" Otx Voc. Bekhaturik ezta izan zutan, andre handia. E 101. Etxeko mirabeari etxi, ze dakia andra andi. "Porque no se haga gran señora". RS 525. Lenaengo emaztea isuski, bigarrena andrandi. "La primera mujer escoba, la segunda gran señora". Ib. 65. Handi da oraño gloria / zurea andre handia,/ zeren iarria eskunean / zauden semearenean. EZ Eliç 419. Zenbat munduko Iaun eta Andre handi [...] ioan dira paregabeko arthaz konbentuetara eta hospitaletara pobrezia sainduaren bilha? SP Phil 278. Arren, andre handia, othoizten zaitugu, / Semearen tronuan lagun zakizkigu. Gç 70. --Nor da Ama Birjina? --Andre andi bat, birtutes eta grazias beterik, eta Jangoikoaren Ama. El 47s. Bazuen Mariaren izen sakratuarentzat, errespetu bat hain handia, non ez baitzen ausartatzen ere haren aiphatzera. Deitzen zuen ordinaziozki Andre handia. MarIl 106. Andre handi eta bihotz dunak airatu dire. Hb Egia 139. Bai, Mari Antoni zan egiñ andra andi, / Juana ta Iñaziren inbidiagarri. AB AmaE 421. Nere emazte Maria / Ez da andre bat handia, / Bainan emazte garbia. Elzb Po 197. Jakintsun handi, andre handi izanen direla zer nahi amets eder egin-arazten baitiote. HU Zez 107. Beste edozeñek lango egokitasunak daukazuz zeure errian andre andi ta ona izateko. Ag Kr 161. Ez dea bada hemen legerik, jaun eta andre haundi horien atxikitzeko neurrian? JE Ber 93. Eu be orrexetara jantziko aue, dotore baño dotoriago, ta andrandijakaz eta zaldunakaz autubetan iñarduko dok. Otx 113. Etxauk orrek esan gura bakanderea sorbaldara edo lepo ganera igongo yakeenik andrai, beste guztijak baño andrandijago ixan gura yauala baño. Ib. 127. Aurrerantzian jauregiko andrandi ta neskamiakaz nabastarrekeririk erabilli ezegijan. Ib. 147s. Aberatsen andra aundiak, langilleari, bizitza ona izan dagian lagundu bear leuskioe, ez eriotza ona. Erkiag BatB 178

Ez dugu aurkitu andre handi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

andre handi 6: Berria (“Bertuteen irudien artean Karitatearena da gehien nabarmentzen dena; ohiko moduan irudikatu zuen Grecok Karitatea: magalean hainbat ume dituen andre handi bat, hain zuzen”), Ana Urkiza 2 (“Andre handia zen”), Pello Lizarralde (“Eskolatik ateratakoan haren atzetik joaten ginen Donna Cannone ezizeneko andre handi harekin zihoala”), Elena Touyarou (“Ez zen emazte zoragarri haietarik, ez eta Baionako Durruty notarioren bulegora jiten ohi ziren andre handi haietarik, baina haren baitako zerbaitek erakartzen zuen”), Xipri Arbelbide (“Berdin hil zituzten Maria-Antoaneta Frantziako erregina, eta printzesa Elizabeth, errege Luisen arreba; eta hek bezala hainitz artxapezpiku, apezpiku, apez, fraile, serora, aitorenseme, andre handi, gizon eta emazte jainkotiar”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa andre sarreran.

andre ikuste, andre-ikuste
iz. Ama berriari auzoko emakumeek egindako bisita.

Aztergaia: andre-ikuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: andre ikuste / HiztEn: AS: andre-ikuste / LurE: AS: Andre-ikuste / ElhHizt: AS: andre-ikuste / EskolaHE: AS: andre-ikuste.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ikuste.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

andre sarrerari dagokion azpisarrera.

Andre Maria
iz. Jainkoaren Amari ematen zaion izena. (Mendebalean, tradizioko eliza batzuetan 'Andramari(a)' erabiltzen da). Andre Mariaren imajina. Andre Maria Birjina. Arantzazuko Andre Maria.
Loturak
andre-gizon
iz. pl. Senar-emazteak. Joseba eta Ane, berrogei urte inguruko andre-gizonak.

Aztergaia: andre-gizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-09 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa andre sarreran.

Numeroa

batez ere Pl.

Forma baten adiera(k)

senar-emazteak.

andredena
iz. Kristau erlijioan, Ama Birjina aipatzean izenaren aurretik ezartzen den hitza. Nik ez dut besterik sinetsiko, Andredena Mariak sendatu nauela baizik.
andregai
1 iz. Emaztegaia. Andregaitako nahi ez banauzu. Inoizko andregaia besterekin ezkondurik aurkitzen duenean.
2 iz. Ipar. Etxeko alaba nagusia, oinordekoa. Hartu du esposa laguntzat Etxegoieneko andregaia.

Aztergaia: andregai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
andrekari
adj. Andrezalea. Maskaradetako beltzak gorrien aurkakoak dira: gaiztoak, zikinak, andrekariak, ardozaleak.

Aztergaia: andrekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'eransteko: 'andrezalea' (A. Hiribarren, Etchaun)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11), andre(ka) sarreraz mintzatzean: 'andrekari sartu'.

andremaria
iz. pl. Abuztuan, Ama Birjinaren Jasokunde egunaren inguruan egiten diren jaiak. Ik. Andre Maria. Goizuetako andremariak.
andreña
iz. Kamamilaren antzeko belarra (Matricaria parthenium).

Aztergaia: andreña

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Matricaria parthenium.

andreteria
iz. Andre taldea. Goazen hemendik, andreteria eta gizataldea sakabanatzen hasi baino lehenago.

Aztergaia: andreteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

andre-taldea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nik hemen Bizk. marka sartuko nuke'.

 - [E208]: '-teria atzizkia aski amankomuna denez (gazteria, umeteria, gizonteria...) ez dut uste Bizk. jartzea beharrezkoa denik, bera eskuarki erabiltzen ez dutenentzat 'andre-taldea' azalpena aski da eta'.

 - [E116]: 'Ez dut eragozpenik, baina erabili, bizkaieraz bakarrik erabili da, eta bi adibide ageri dira OEHn: Agirre (Kresala) eta Otxolua. EEBSn ere bada adibide bat, J.A. Agirrerena (Lur ilunak, 1982)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'Bizk. marka ez sartu'.

andrezale
adj. Andreen zaleegia dena. Mutil andrezaleak hankak arin ditu. Ez zaitez, hala bazina ere, andrezale, diru-gose eta tripazain agertu.

Aztergaia: andrezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

androgeno
iz. biol. Gizonezkoaren ezaugarri sexualak agertzea eragiten duen hormona.

Aztergaia: androgeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

androgino
1 adj. biol. Bi sexuak dituena. Ik. hermafrodita.
2 adj. Sexu ezaugarriei dagokienez itxura anbiguoa duena. Itxura androginoa. Komunikabideek eta modak eraginda, emakumearen ideal androginoa zabaldu zen.

Aztergaia: androgino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

androide
iz. Giza itxurako automata. NASAk diseinatu du R-2 robota, Nazioarteko Espazio Estazioaren eskifaiako kidea izango den lehen androidea.

Aztergaia: androide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): androide 19: Elhuyar 3 (adib.: “Blade Runner filmak antzeko test bat gainditzeko zorian dauden androideak aurkezten ditu”), Berria 7 (adib.: “Gizaki lardatsak, androide zaharkituak, inbidiak jotako agindupeko langileak eta estralurtar berezi bat giza arrazarentzako konponbidea bilatzen saiatuko dira”), EiTB 8 (adib.: “Galaxietako Gerran bezala, NASAk diseinatu duen R-2 robota Nazioarteko Espazio Estazioaren tripulazioko kidea izango den lehen androidea izango da”), Argia (“Denok dakigu Etxe-abere Androide Euskaldunen Feria ere oso garrantzitsua dela, baina ez zait iruditzen Landako erdia erabilita estuegi egongo liratekeenik; Liburu eta Disko Kolekzionisten Azokari berriz, mesede handia egingo lioke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: androide 9: Berria 3 (adib.: “Batetik gizakiak eta bestetik robotak eta androideak bereizten zituen muga ezabatua dago, eta gizakiek ahaztua dute gizaki direla”), Itxaro Borda 3 (adib.: “Zure zati androidea naiz.”), Xabier Olarra (“Star Trekzale amorratua da, ni bezala, eta Data du bere pertsonaia kuttuna,androide bat, bere soraiotasuna gorabehera, gizaki izatearen jakin-mina eta inbidia sentitzen dituena”), Fernando Morillo (“Segituan – androide artifizial gisan esan zuen berriro”), Iban Zaldua (“Geroago, Ixiar oheratu ondoren, etxeko androideak prestatu eta zerbitzaturiko Meunière mihi-arraina afaltzen ari direla, amak bota dio aitari”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es androide / fr androïde: Elhuyar: androide / Nolaerran: androide / Zehazki: androide / Labayru: androide / Adorez5000: androide.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

androzentriko
adj. Androzentrismoarena, androzentrismoari dagokiona. Eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzeko.

Aztergaia: androzentriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-11-06): androzentriko 6: Berria 3 (adib.: “Krisialdialditik atera nahian egindako urratsak ere ikuspegi androzentrikotik gauzatu direla uste du EHUko Berdintasun zuzendari Mertxe Larrañagak: gobernuen neurriek gizonezkoen lanari lehenetsi dute”), Jakin 3 (adib.: “Irakaskuntzara mugatuta, manuak argiak dira: UPV/EHUk jakintza transmititu behar du, jakintza ez androzentrikoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: androzentriko 5: Berria 4 (adib.: “Zibilizazioak androzentrikoak izan dira, patriarkalak”), Luis Elberdin (“Hala, bada, gizasemeak ez ziren taldearen euskarri ekonomikoa, historiaren irakurketa androzentrikoak bestela sinetsarazi badigu ere”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es androcéntrico / fr androcentrique: Elhuyar: - / Nolaerran: / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bidea egin gabeak dira androzentriko hau eta androzentrismo.

Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa. Honekin batera androzentrismo ere onartzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): androzentriko

androzentrismo
iz. Munduari eta gizarte-harremanei gizonaren (eta ez gizon-emakumeen) ikuspuntutik begiratzea. Ez ahal ditugu beste 200 urte beharko gure androzentrismoa baztertu eta gizon-emakumeen eskubideen benetako berdintasuna lortzeko.

Aztergaia: androzentrismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): androzentrismo

andui
1 iz. Enborra moztu ondoren, lurrari atxikia gelditzen den zuhaitz zatia. Ik. motzondo; epaitondo; arbola ipurdi. Mahasti baten anduiak bezala.
2 iz. mikrob. Espezie bereko beste mikroorganismoetatik ezaugarriren batean bereizten diren mikroorganismoen multzoa. 2008-2009 sasoirako, birusaren andui hauek edukiko ditu txerto horrek. Egungo antibiotikoekiko erresistentzia duten anduiak agertu dira.

Aztergaia: andui

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

andu G 6 dira (Or 3: "koko-errian anduak, igar, bizi-zantzurik ez zuen", "gabez ulubika andu tartean, artza bezala", "maasti baten anduak bezala"; TAg Uzt: "ataditik gora kakoetan anduak josiz dijoazen matsondo bik tellatu-ertza atzematen dute"; Azurm HitzB: "Nekazariak galtzen doaz bizitza, galtzen ardiek ile, matazak bezala, arantzetan, andu, hesi, bideetan"; eta OEH argitaratuan beste 1: Zait Gold: "Gaurkoan, berriz, andu-motz, erro irotua / baizik ez naiz"); andui B 1 (Mg PAb: "Beresija esaten jako, esituta daguan leku bati, nun datozan, goratuten ez dirian abetxubak, ta andui galantak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

NekHizt: andui.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

andu : LurE-HiztEn ("iz. Zuhaitz bat ebakitzean lurpean sustraiei loturik gelditzen den enbor zatia"); andui : HiztEn ("iz. 1 Bot. Ipurdia. 2 Mikrob. Kolonia edo kultibo batean dauden mota bereko indibiduoen multzoa"); Euskalterm 3 (3 arlotan: taxonomia, medikuntza, abeltzaintza). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38 eta AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: andu: "Zuhaitz bat ebakitzean lurpean sustraiei loturik gelditzen den enbor zatia. Ik. epaitondo". // ElhHizt: andui : "iz. 1 Cepa (...) 2 Tocón. 3 (Mikrob.) Cepa". // HiruMila: andui: "cepa, tronco de un árbol metido debajo de la tierra y unido a las raíces". // PMuj DVC: andu: "tocón, cepa, toza, tueca, troncón; andu zar: ceporro, cepa vieja; andu igar: ceporro, cepa vieja; anduaga: cepeda; andu-erle: aveja carpintera; andui: cepa o tronco que queda bajo tierra; andui-ondo: zoca, cepa, tocón, toza, tueca, tueco, trocón". // BeraLzM: andu (andue, andui): cepa. // A DBEF: andu (andue, andui): "1 cepa (...)"; andui-ondo: cepa. // DRA: andu: "1 cepa (...) 2 Yezgo (...) 3 andue, andui: cepa, parte del tronco de cualquier árbol o planta, que está dentro de tierra y unida a las raíces"; andui: cepa; andui-ondo: cepa. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE eta EG/CE, Casve EF, HaizeG EF eta Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

cepa / cep, souche erdal formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1 Andui, ipurdi. 2 (Bot.) Mahatsondo-enbor; mahatsondo (Vitis vinifera). 3 (Mikrob.) Andui". // HiruMila: "1 (Bot.) ondo, andui, errondo, motzondo (...). 2 (Arq.) zepa". // Lur EG/CE: mahatsondo. // Lur EF/FE (souche): Zuntoi, errondo, pikotsa, mozkor, orpo. // Casve FE: cep: aihen, aihenondo, mahats; cépage: lantare; souche: (arbre) nadi, ondo, ünkü, abarrondo. // HaizeG FB: cep: errondo; (de vigne) mahats-ondo, aihen; cépage: (blanc) korkoin; souche: (d'arbre) motz-ondo, errondo, subil, suntoi, pikotsa (de vigne) aihen-ondo; grosse souche d'arbre: sunpur, zonbor, enbor. // T-L LFB: cep (tronc coupé): ondo, motzor, burumotz; cep de vigne: aihen; cépage: landare; souche d'arbre: sunthoi, errondo, pikotsa. // PMuj DCV: "1 tocón: ondo, ondoi, mozkin, motzondo, epaitondo, araondo, andu, sostropo. 2 tronco que queda bajo tierra: ondoi, erro, andui. 3 cepa de viñedo, tronco de la vid: aien-ondo, mats-aien, mats-ondo, mats-abe. 4 escoria de hierros: sar, zamarra, txatar, txirta. 5 raíz, principio: erro, sustrai, suster, sorburu, iturburu". // BeraLzM: matsabe, matsondo, ayenondo, andu. // Azkue Aurkibidea: anbo, anbui-ondo, epaitondo, errondo, mahatsondo, nadi, ondo, sostroko, sostropo, zepa, zepo; cepa bajo tierra: ondoi; cepa de árbol: erro, motzondo, trotzondo; cepa de planta: motzotondo; cepa de uva: aihenondo; cepa de vid: zuhamu; cepa negra: kamarau, taneta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: andu / HiztEn: andu eta andui / LurE: andu / ElhHizt: andui / EskolaHE: andu

Zerrenda osagarriak

NekHizt: andui.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adiera nagusiak bakarrik jaso dira

epaitondoa, motzondoa; Mikrobiologiakoa erabakitzea ez dagokio lantalde honi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Gure iritziz, 'andui' da mikrobiologiaren alorrean azkenaldian erabili den forma; jakintza-alorraren marka erantsi ('Mikrob.')" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'horregatik kenduko nuke hau hemendik oraingoz, ez dut uste itzuli honetan honen beharrik badugun. Gainera "epaitondo" ez da ageri gure hiztegian'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'andui iz. '(zuhaitzaren) motzondoa''.

andur
adj. g. er. Doilorra, zikoitza.

Aztergaia: andur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

doilorra, zikoitza.

andura
iz. Intsusaren antzeko landarea, kiratsa dariona (Sambucus ebulus). Andura urak bularrak gozatzen ditu.

Aztergaia: andura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

andura /Bot/

Euskaltzaindiaren Arauak

andura Sambucus ebulus

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "Dudak baditut erreferenteaz kontuan hartuz "sureau" adierazteko hitz frango badela, eta zuhandura hitza ezaguna dela "cornouiller, cornejo" adierazteko (helmenean ez daukat Lafonen artikulua)" (1993-02-20)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

 - [E302]: Charles Videgainek egiten dituen oharrak komentatuz. Andura hitza litzateke, agian, Sambucus ebulus, frantsesez hièble edo yèble, landarea adierazteko egokia. Landare hau urtekoa da, urtero berritzen dena, intsusa, sureau, Sambucus nigra, eta zuhandorra, cornouillier, Cornus sanguinus ez bezala" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Bigarren esangura ere jarriko nuke, alegia, "ugatza ukitu eta gero ateratzen den esne-zurrutada"'.

 - [E116]: 'Zuek ikus. Ez dakit, hala ere, definizio hori oso egokia den, errapea ukitu eta normalean ez baita ez esnerik ez beste deusik ateratzen, titietatik indarrarekin eta ongi tiratu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'zegoen moduan utzi'.

anega
iz. Aleen edukiera-neurria, hamabi lakariren baliokidea; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia. Bi anega gari. Anega erdiko zorroak anegarik ezin hartu (Ik. anerdi). Anega bat erein.

Aztergaia: anega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(edukiera-neurria).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anegaka
adb. Anega neurri harturik; kopuru handian. Ik. arroaka. Ogiak, anegaka; urdai-lukainkak, arroaka.

Aztergaia: anegaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ager. 1 (Ag G).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'anega sarreran azpisarrera gisa jarri beharko litzateke'.

 - [E116]: 'Uste dut baietz, oso adibide gutxi daude eta horregatik azpisarrera behar luke izan, eta sarrera beregaina'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anegaka beregaina jarri, ez azpisarrera gisa'.

aneka
iz. g. er. Zakutoa. Ez zuen anekaren zuloa josteko asmorik.

Aztergaia: aneka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zakutoa.

anekdota
iz. Gertaera bitxi baten kontaketa motza; gertaera bera. Ik. pasadizo. Gaudiri buruzko hainbat anekdota kontatu zituen atzoko hitzaldian. Inork ez zuen ezer esan, dudarik gabe anekdota desatsegina iruditu zitzaielako.

Aztergaia: anekdota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bitan ageri da anekdota corpusean (Vill Elorri: "Gertaerak, kondairak, anekdotak... oiek erabat gelditzen dira kanpoan"; "Gauza konkretuak, gertaera ospetsuak, materiaren astuntasuna duten anekdotak: orrelakorik eztuzu emen aurkituko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira anekdota 12 (J. Azurmendi, A. Urretavizcaya, J.A. Arrieta, A. Lertxundi, G. Nazabal, J. San Martin, I.A. Berriotxoa, A. Pagola, J.R. Zabala, J.M. Beltran, Natura arakatzen); anekdotatxo 3 (J. Azurmendi, J. Erzibengoa); anekdotiko 2 (I. Irazabalbeitia, J. Azurmendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anekdota : DFrec 4, AB50 15 (eta anedota 1), HiztEn, Euskalterm 1; anekdotario : DFrec 1; anekdotazko : Euskalterm 1; anekdotiko : HiztEn, Euskalterm 1. Cf. 'anécdota, -ico' itzulitako besteak: AB38: autu-mautu 1, jakingai 1, pasadizo 2, pasadizu 2, zelebrekeria 1; AB50: gertaera 1, kontu 2, pasadizu 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegiotan ez dugu anekdot- aurkitu: EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal anécdota / anecdote formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1. pasadizo, istorio, bitxikeria, anekdota; 2. behingo gertaera/kontu, funtsezko ez den gertaera/kontu. // HiruMila: anekdota, pasadizu, autu-mautu, gertaldi. // Lur EG/CE eta EF/FE: gertaldi. // Casve FE: gertaldi. // HaizeG FB: ixtorio, kondaira, ipui. // T-L LFB: ixtorio, ipui, kondaira. // PMuj DCV: "ele-mele, gertaldi, pasaizu; cuentos y anécdotas: autu-mautuak, zar-berriak". // Azkue Aurkibidea: ø.

Erdaretako formak

beste erdaretakoak: fr (DLLF): anecdote / recueil d'anecdotes / anecdotique; it (L. Ambruzzi): aneddotto / anedottica, collezione di aneddoti / aneddotico, -ci; ca (DCC): anècdota / anecdotari / anecdòtic, a; en (Collins): anecdote, story; (odd) incident, (strange) business / collection of stories / anecdotal; trivial; de (Slaby-Grossmann): Anekdote, Geschichtchen / Anekdotensammlung / anekdotisch, anekdotenhaft.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ez da ikusten horren premiarik, pasadizo, gertaera, istorio, kontu, etab. hor daudenean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "aski nazioartekoa den 'anekdota' baztertzen bada, poliki aztertu behar da horrek berekin zer dakarren, arazoak izan ditzakegulako 'anekdotiko' onartzeko, eta ez delako erraza, mailegatu gabe ideia hori adierazten duen euskal hitza sortzea; 'anecdotal': adj. ... 2. based on or consisting of reports or observations of usually unscientific observers <anecdotal evidence< (Merriam-Webster); 'anecdotal: adj. containing or consisting exclusively of anecdotes rather than connected discourse or research conducted under controlled conditions. (Collins English Dictionary); en: 'anecdotal, 'anecdotic; fr: 'anecdotique'; de: 'anekdotische'; du: 'anekdotisch'; it: 'aneddotico'; pt: 'anedótico'; hu: anekdotazserü'; cs: 'anekdoticky'; el: ???????????" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'egia da baditugula beste sinonimo jatorrago batzuk (guztiak maila eta adiera berekoak izan ez arren), baina hitza nazioartekoa da (errusieraz анекдот anekdot eta hebreeraz ere bai הטודקנא anekdotáh) eta, bestalde, nekez saihets genezake honen eratorria: anekdotiko, alegia. Nik sinonimo landu gisa ontzat emango nuke'.

 - [E116]: 'Elhuyarrekoek ere oso antzeko oharra egiten dute. Nik uste dut arrazoia dutela. EEBSn ere askotan ageri da. Nik sartuko nuke, definizioa emanez, nahi bada: anekdota iz. 'pasadizoa, gertaera, istorioa, kontua''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anekdota iz. 'gertaera, istorioa, kontua, pasadizoa'. Sartu anekdotiko izond'.

anekdotiko
adj. Noizean behingoa; gorabehera gutxikoa. "Humanidades" deitzen genuen esparru zabal hartan greziera lantzen genuen, baina ia modu anekdotikoan. Tarteka irainak entzuten ditugu, baina oso anekdotikoak dira.

Aztergaia: anekdotiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

anelido
iz. zool. Gorputza zilindro formakoa eta eraztunetan banatua duen animalia; (pl.) animalia horiek osatzen duten filuma.

Aztergaia: anelido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: anelidoak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ido.

anemia
iz. Odolaren ahultzea, bereziki globulu gorriak urritzeak dakarrena. Anemia arazoak hilekoarekin lotzen dituzte mediku askok.

Aztergaia: anemia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anemona
1 iz. Anemone generoko landare belarkara, lore handi, bakarti eta kolore bizikoak dituena (Anemone sp. ). Anemonak Bachelier lorezain frantsesak landatu eta zaindu zituen lehenengo aldiz lorategietako lore bezala.
2 iz. Aktinia mota, Ozeano Atlantikoaren ekialdeko uretan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena (Anemonia sulcata). Makur-makur egin eta goma antzeko itsas anemona leunak ukitu zituen, harkaitz saihetsari erantsiak gelatina puskak bezala.

Aztergaia: anemona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: a) landarea: anemona; eguerdilili: Anemone sp.; anemona landatu: Anemone coronaria; baso-anemona; baso-eguerdilili: Anemone nemorosa; b) animalia: itsas anemona: Actiniaria Ord.; itsas anemona arrunt: Anemonia sulcata; ermitari-anemona: Calliactis parasitica.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

1 [landarea] Anemone sp. 2 [animalia] Anemonia sulcata.

anerdi
iz. Anega erdia. Anerdi bat arto.

Aztergaia: anerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erdi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

anega-erdia.

aneroide
adj. fis. Barometroez mintzatuz, metalikoa dena. Barometro aneroidea.

Aztergaia: aneroide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anestesia
1 iz. med. Gorputzaren sentikortasuna osorik edo partzialki galtzea, oinazearekikoa bereziki. Anestesiarik gabeko ebakuntza.
2 iz. Sentimenik edo sentipenik gabeko egoera. Mundutik bereizirik geunden, anestesiazko linbo zuri batean. Halako anestesia bat nabaritzen da, zoritxarrez, lehen ministroari botoa ematen dion gizartean ere.
3 iz. Gai anestesikoa. Nik nahi ez banuen ere, anestesia jarri zidaten.

Aztergaia: anestesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
anestesiatu, anestesia/anestesiatu, anestesiatzen
1 du ad. med. Anestesiko baten bidez anestesia-egoera eragin. Belauna anestesiatu nion.
2 du ad. Sentimenik edo sentipenik gabeko egoera eragin. (Jendeaz, gizarteaz eta kidekoez mintzatuz, batez ere anestesiatuta egon eta kideko esapideetan). Gizartea oro har oso anestesiatuta dagoela. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gizarte anestesiatuan bizi gara.

Aztergaia: anestesiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

anestesia(tu), anestesiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

anestesiko
adj./iz. Anestesia-egoera eragiten duena. Botika anestesikoak. Ebakuntzetan erabiltzen den anestesikoa injektatzen zuen sarritan.

Aztergaia: anestesiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nart.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

anestesista
iz. Ebakuntzetan anestesikoa jartzen duen sendagilea. Ospitalean lan egiten du, anestesista da.

Aztergaia: anestesista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anestesista : HiztEn; Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu besteotan: DFrec; AB38; AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anestesista jaso duten beste hiztegiak: ElhHizt; HiruMila. // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal anestesista, anesthésiste formen ordainak beste hiztegietan: anestesista : ElhHizt; HiruMila. Ez dugu aurkitu ondoko hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): anesthésiste; it (L. Ambruzzi): anestesista; ca (DAC): anestesiador, anestesista; en (Collins): anaesthetist; de (Langenscheidts): Narkosearzt.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ez da nazioartekoa, baina mailegu onartzekoen minimoa betetzen du.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

Ez da nazioartekoa, baina mailegu onartzekoen minimoa betetzen du.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'sartu behar da, nire ustez, nazioartekoa delako'.

 - [I102]: 'Nazioartekoa da, hortaz sartuko nuke nik ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anestesista'.

aneta
iz. Ipar. Ezamihilua.

Aztergaia: aneta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: aneta; ezamihilu: Anethum graveolens.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

ezamihilu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Landare eta animalien taxonomi izena

Anethum graveolens.

anexio
iz. pol., Admin. Anexionatzea. Estatu Batuek inoiz ez zuten onartu errepublika baltikoen anexioa. Lurralde okupatuen anexioa zilegitzeko.

Aztergaia: anexio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Pol., Admin.).

anexionatu, anexiona, anexionatzen
1 du ad. pol. Estatu batek lurralde bat bereganatu. Turkiak uharteko iparraldea anexionatzeko mehatxua egin zuen azaroan. Nafarroak orain pentsatzen du anexionatu egin nahi dugula.
2 du ad. Admin. Euskal eskola publikoaren sare bakarrak batasun prozesuaren fruitu izan behar du, ez batak bestea anexionatzearen fruitu.

Aztergaia: anexionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

anexiona, anexionatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper