50535 emaitza bilaketarentzat - [2951 - 3000] bistaratzen.

anezka
iz. Ehundegietan, haria daraman tresna, bilbearen hariak irazkiaren gainetik eta azpitik alde batetik bestera zeharka pasatzeko erabiltzen dena. Ehundegian, anezkaren hotsera, bere gogoeta Jaungoikoarekin batera erabiltzen txit ondo zekien. Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak.

Aztergaia: anezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(ehungintzako tresna).

anfetamina
iz. Nerbio sistema nagusia estimulatzen duen gaia. Mailari eusteko anfetaminak hartzen hasi nintzen. Anfetaminaz leporaino dabilela dirudi. Gorputzean generaman anfetamina-dosia kontuan harturik, edonorekin berriketan kateatzeko gai izan gintezkeen.

Aztergaia: anfetamina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anfetamina behin ageri da, EB (M. Aramendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anfetamina : DFrec 1, AB38 1, AB50 1, HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anfetamina jaso duten hiztegiak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Erdaretako formak

fr (DLLF): amphétamine; en (Collins): amphetamine; de (Langenscheidts): Amphetamin.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anfibio
1 adj. Uretan eta uretatik kanpo bizi daitekeena. Ik. urlehortar. Igela eta apoa anfibioak dira.
2 iz. Animalia ornodun odol-hotza, lauoinekoa, arrautza bidez ugaltzen dena, azala soila, bustia eta muki guruinez hornitua duena, eta heldutasuna iritsi baino lehen eraldatzen dena; (pl.) animalia horiek osatzen duten klasea. Mundu osoko anfibioen espezieen heren bat desagertzeko zorian da.

Aztergaia: anfibio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

anfibio, [(h)ur-lehorreko]

Euskaltzaindiaren Arauak

anfibio Sin. urlehortar

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

anfibio onartzekoa da eta, honekin batera, urlehortar

anfibol
iz. miner. Mineral berde edo beltza, kaltzio, sodio, potasio, burdina eta beste metal batzuen silikatoez osatua, nakarraren antzeko distira duena.

Aztergaia: anfibol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anfibol: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anfibol: ZTC 51 (Geologia HE 25, Miren Mendia Aranguren 26), EPG 1 (Berria).

Erdaretako formak

es (RAE): anfíbol; fr (DLLF): amphibole, amphibolita; it (S. Carbonell): anfibolo; de (Langenscheidts): Magnesiumsilikat // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

anfibolita
iz. miner. Anfibolez eta feldespato, kuartzo edo mika pixka batez osaturiko harria, berde ilun samarra, gogorra eta zaila, luxuzko gauzak egiteko erabiltzen dena.

Aztergaia: anfibolita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

anfibolita: ZTC 6 (Geologia HE 2, Miren Mendia Aranguren 4, eta anfibolitiko) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

anfiteatro
1 iz. Eraikuntza handia, biribila, inguruan mailadiak dituena, antzinatean ikuskizun publikoetarako erabiltzen zena. Nîmesko anfiteatro erromatarra.
2 iz. Antzoki eta aretoetako harmailetan ezarritako eserleku multzoa.

Aztergaia: anfiteatro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anfitrioi
iz. Herrian edo etxean bisitariak edo gonbidatuak hartzen dituen pertsona edo erakundea. Ik. gonbidatzaile. Anfitrioi onari zegokion bezala, hiriko edertasunak erakutsi zizkien. Horrelako bisitariekin plazera da anfitrioi lanak egitea.

Aztergaia: anfitrioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anfitrioi 3: I. Iñurrieta ("Xedea: Hizkuntz edo kulturartekoen ikaskuntzaren azken helburuetako bat anfitrioien kulturan edo komunitatean egoki eta ondo integratzeko trebetasuna lortzea da"), X. Gereño ("Dantzakide desiratuena Angustietako Markesa zen, eta nola ez, jaiaren anfitrioia zenez eta izugarri polita gainera"), Soziologia ("Bidaiariek albisteak ekartzen eta monotonia hausten zuten; anfitrioiak afaria eta aterpea ematen zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anfitrioi : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm // eta 'anfitrión' itzulia: ostalari : Euskalterm 2 ('sistema principal, sistema anfitrión'; ostalari-izen: 'nombre del sistema anfitrión').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anfitrioi : ElhHizt (anfitrión, -a), HiruMila (anfitrión) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal anfitrión / amphitryon formen ordainak: anfitrioi : HiruMila, ElhHizt; gonbidatzaile : Lur EG/CE eta EF/FE; mai-jabe , ezteidun , jateile : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (DLLF): amphitryon; it (S. Carbonell): anfitrione; en (Collins): host, hostess; de (Langenscheidts): Gastgeber.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPGn anfitrioi 58 (I. Aldasoro 2, J. Arretxe 2, K. Izagirre 2, A. Lertxundi 2, M. Larrañaga 20, B. Montorio 2, F. Rey 3; Berria 9); Anfitrion 1 (Txiliku).

Erdaretako formak

OfQuLF: personne qui invite à manger chez elle || Amphitryon || personnage de la mythologie grecque et d'une pièce de Molière.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-on/-oi: izen arrunten ohiko egokitzapena egin da, eta onartzekoa da, lantaldearen ustez.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anfitrioi

anfora
iz. Lurrezko edo buztinezko ontzi luze eta estua, bi euskarri eta lepo luzea dituena eta antzina elikagaiak gordetzeko erabiltzen zena. Itsaspeko anfora zahar mila puska eginak.

Aztergaia: anfora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anfora EB 2 (L.D. Izpizua: "anfora grekoa bezain utsik", R.J. Fuster: "Lokatza eta orbelean, urratsak,/ pauso baldarren ohatzeak, / une bateko arragoan / keramikazko anforan bihurturik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anfora : AB50 1, HiztEn (eta Harluxet: "1 Obalantzeko ontzi luze eta estua (...) 2 Antzinako edukiera-neurria"); Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE (eta EskolaHE).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anfora : ElhHizt (objeto y unidad de medida); HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE. Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, BeraLzM, A DVEF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

ánfora / amphore formen ordainak beste hiztegietan: anfora : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; pegar : HiruMila (eta txantxil); Casve FE; HaizeG FB (eta ferreta); PMuj DCV (eta lusuil, gurbil, txanbil). Ez dugu aurkitu ap. T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es ánfora-ren ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): amphore; it (L. Ambruzzi): "anfora / ant. misura = 2 urne (...) // pl. vasi (m.) d'argento per la consacraz. del crisma"; ca (GEC): àmfora; en (Collins): amphora; de (Slaby-Grossmann): "Amphora // (...) altes Hohlmaß = 2 Urnas // anforas: die heiligen Ölgefäße".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anfotero
adj. kim. Oxidoez mintzatuz, azido gisa eta base gisa ari daitekeena.

Aztergaia: anfotero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

anfotero Kim.

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "Ez ote litzateke komenigarria horrelakoak oraingoz alde batera uztea...?" (1994-05-24)

angabetu, angabe, angabetzen
1 da ad. naf. g. er. Indarrak ahiturik, konortea galtzeko zorian gertatu. Baraurik bidaltzen baditut angabetuko dira bidean. Elias, nekaturik eta angabeturik, lurrean etzan zen.
2 da ad. naf. g. er. Gogogabetu. Borondatea angabeturik.

Aztergaia: angabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

LE 3 ager.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

angabe, angabetzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahuleziak joa gertatu.

angarila
iz. Anda. On Kixote angarilari begira jarri zen eta han ikusi zuen hilotza lorez estalia.
angaurrera
iz. Palauko Errepublikan mintzatzen den hizkuntza.
angelu
iz. mat. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia, gradutan neurtzen dena. Angelu baten aldeak eta erpina. 45 graduko angelua. Angelu osagarria, betegarria. Erpinez aurkako angelua. Makurtze angelua.

Aztergaia: angelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

sorrera gorabehera, hedatu-erabilia da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, oso-oso zabalduta daude angelu kamuts, angelu lau, angelu zorrotz eta angelu zuzen . Ardo hitzarekin egin den bezala (ardo-motak jaso), angelu-motak jasotzea erabilgarri izan daiteke. Nolanahi den ere, kontuan izan behar da angeluzuzen hitza jadanik zerrendan jasota dagoela Mat. laburdurarekin, izenondo moduan. Kasu honetan, ordea, izena (angelu) eta izenlaguna (zuzen) batu direnez gero, bereiz idatzi behar dira'.

 - [E116]: 'Hau da lehen ere aipatu dudan kasua. Euskaltzaindiaren arauak dio "angelu-zuzen" edo "angeluzuzen" idatzi behar dela, eta adibide hori ematen du gainera, nahiz hiztegian 'angeluzuen' bakarrik bildu dugu, normalean egiten den gisa. AUk proposatzen duena ez dakit ongi ulertzen dudan, baina nolanahi ere, bere horretan onartuz gero, eta "angelu zuzen" idatziz gero, hiru modutara idazteko aukera ematen dugu, eta uste dut, gauzak oso ongi argitzen ez badira behintzat, guztiz nahasgarri gerta daitekeela hori. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'angeluzuzen Mat 'angelu zuzenak dituen lau aldeko figura geometrikoa' (HAU SARTU angeluzuzen sarrera arautuan) / angelu sarreraren ASk: angelu kamuts, angelu lau, angelu zorrotz eta angelu zuzen'.

angelu kamuts
iz. mat. 90 eta 180 graduren arteko angelua. Bi ardatzek angelu kamutsa osatzen dute.

Aztergaia: angelu kamuts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
angelu lau
iz. mat. 180 graduko angelua. Mugimendu horretan ikus daiteke triangelu baten hiru angeluak batuta, angelu lau bat eratzen dela.
angelu solido
iz. mat. Puntu berean hasten diren eta gainazal kurbatu mugatu batetik igarotzen diren zuzenerdi guztiek osatzen duten hiru dimentsioko espazio zatia.
angelu zorrotz
iz. mat. 0 eta 90 graduren arteko angelua. Angelu zorrotzez soilik osatutako triangelua.

Aztergaia: angelu zorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
angelu zuzen
iz. mat. 90 graduko angelua, aldeak elkarzutak dituena. Lau alde berdin eta lau angelu zuzen dituen poligono erregularra.

Aztergaia: angelu zuzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'angeluzuzen Mat 'angelu zuzenak dituen lau aldeko figura geometrikoa' (HAU SARTU angeluzuzen sarrera arautuan) / angelu sarreraren ASk: angelu kamuts, angelu lau, angelu zorrotz eta angelu zuzen'.

angeluar1
adj. mat. Angeluari dagokiona. Erreferentziazko puntuaren eta ekuatorearen arteko distantzia angeluarra.
angeluar2
1 adj. Angelukoa, Angeluri dagokiona. Partida ondoan, angeluar jokalariek txalo zaparrada ukan dute.
2 iz. Angeluko herritarra. Lehen partean angeluarrak dudatsu ziren, clermontarrak indartsu.
angeluberdin
adj. mat. Irudi geometrikoez mintzatuz, aldeen arteko angeluak berdinak dituena. Poligono angeluberdinak.

Aztergaia: angeluberdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

angeluberdin Mat.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria erantsiz: izond.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat.

Kategoria

izond.

angelus
1 iz. Hitz horrekin hasten den otoitza, goizean, eguerdian eta arratsean errezatzen dena. Txapela eskuan duela, angelusa errezatzen du nekazari zailduak.
2 iz. Otoitz hori egiteko ordua dela adierazten duen kanpai-hotsa. Angelusean mutil jatorrak etorri behar du etxera.

Aztergaia: angelus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hitz horrekin hasten den otoitza (eta honen beste hizkuntzetako ordaina).

angeluzuzen
adj. mat. Triangeluez mintzatuz, angelu bat zuzena duena; laukiez mintzatuz, lau angeluak zuzenak dituena. Triangelu angeluzuzena. Zur merkeko mahai txiki angeluzuzen bat.

Aztergaia: angeluzuzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

angeluzuzen Mat.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria erantsiz: izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

angerstar
1 adj. Angersekoa, Angersi dagokiona.
2 iz. Angerseko herritarra.
angina
iz. med. Amigdalen eta inguruko aldeen hantura. (Hegoaldean pluralean erabiltzen da eta Iparraldean, singularrean). Anginek jota egon da.
Azpisarrerak

Aztergaia: angina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

angina Med.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

 - [E306]: "gaixotasuna adierazteko herri-hitza pl.?" (2002-09-02)

angiospermo
iz./adj. bot. Landareez mintzatuz, obuluak obulutegi itxi batean gordeak dituena eta, beraz, haziak fruituaren barnean dauzkana.

Aztergaia: angiospermo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

angiospermo 6 aldiz ageri da, EB: iz. gisa 4tan (Saioka, Elhuyar, X. Kintana) eta izond. gisa 2tan (Saioka 7. Natur arloa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

angiosperma : AB38 2; angiospermo : AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Bot.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

angles
adj./iz. Ingelesa.

Aztergaia: angles

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. ingeles.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ez dugu uste bigarren mailan ere onartzekoa denik. 'e. ingeles' jartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '[h. Ingeles] jarri ordez, [angles* e. ingeles] jarri beharko litzatekeela uste dut, hori baita ontzat jo den forma bakarra'.

 - Erabakia: EArau 124: 'angles h. ingeles'.

anglesita
iz. miner. Berun sulfato naturala.

Aztergaia: anglesita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anglesita: Harluxet; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu ap. ZTC-EPG; anglesita: Wikipedia ("Anglesita PbSO4 formula kimikoa duen mineral berundun eta sulfatoduna da. Galenaren oxidazioaren produktu gisa sortzen da").

Erdaretako formak

es (RAE): anglesita; it (S. Carbonell): anglesite; de (Langenscheidts): Bleivitriol // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF; ap. WebMineral: anglésite), en (Collins).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak (Anglesey uhartea) eta Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

anglikanismo
iz. Ingalaterrako eliza ofizialaren doktrina eta erakunde multzoa. Anglikanismoa aita santuaren aginpidearen kontra sortu zen.

Aztergaia: anglikanismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "anglikanismo, anglikar. Eliza Anglikarra".

anglikano
1 adj. Anglikanismoari jarraitzen diona. Misiolari anglikanoa zen.
2 iz. Eliza anglikanoko kidea. Anglikanoen fedea.

Aztergaia: anglikano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu anglikano, angli(k)ar, anglikandar formarik aurkitu; corpuseko bakarra anglikanismo da (Itz Azald: "Eleiza egiazkoagandik, egin zan Anglikanismoaren, au da, hereje arimagaldukuen buru eta agintari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anglikan 2 (B. Latiegi: "Anglikan-Elizako apaiz batek"; "Eliz anglikaneko Gotzaiek"); anglikar 1 (X. Kintana: "Anglikar Estatu-Eliza berrezarria izan zen berriro ere"); anglikano : Deia 1994 ("apaiz anglikano"), Egunk 1999 ("Eliza Anglikanoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'Ingalaterrako eliza ofiziala'ri dagozkionak: anglikandar : AB50 1; anglikano : DFrec 2, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 6; anglikar : HiztEn ("ik. anglikano"); anglikanismo : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan, a) 'Ingalaterrako eliza ofiziala'ri dagozkionak: anglikano : ElhHizt, HiruMila, Harluxet; anglikanismo : EuskHizt; EskolaHE; ElhHizt; HiruMila; Harluxet; anglikar : Harluxet ("ik. anglikano"); b) 'VI. mendean Ingalaterran kokatu zen germaniar leinu batekoa' adierako angliar : EuskHizt. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve, HaizeG, T-L LFB, Lh DBF, PMuj, Azkue Aurkibidea, DRA.

Erdaretako formak

fr (DLLF): (anglicanismo) anglicanisme / (anglicanizado, da) anglicisé, e / (anglicanizar) angliciser, s'angliciser / (anglicano, na) anglican, e; it (L. Ambruzzi): (anglicanismo) anglicanismo / (anglicanizado, da) anglicizzato / (anglicanizante) anglicizzante / (anglicano, na) anglicano, ànglico; ca (DCC): (anglicanismo) anglicanisme / (anglicano, na) anglicà -ana; en (Collins): (anglicanismo) Anglicanism / (anglicano, -a) Anglican; de (Slaby-Grossmann): (anglicanismo) anglikanischer Glaube, Anglikanismus / (anglicano, na) anglikanisch, Anglikaner.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ano.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anglikar
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, anglikar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. anglikano].

Aztergaia: anglikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

oinarririk gabeko eratorria denez, osorik mailegatua da hobestekoa.

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. anglikano.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ene ustez anglikar euskaraz anglikano baino gehiago erabili da literaturan eta erdarazko anglicanus, anglicano hitzek ere ez dute oinarri egokia. Gogoan izan herritarren eratorrietan maiz analogiaz jokatzen dela hizkuntza guztietan: Cf. al. Amerikaner (ez *Ameriker), err. американский amerikanskiĭ (ez *америкаский *amerikaskiĭ). Izan duen erabileragatik nik anglikar utziko nuke'.

 - [E116]: 'Ez dakit literaturan erabili den edo ez, baina corpusean ez da ageri: bi "anglikano" ditugu (Deia, Egunkaria) eta "anglikar" bat (Kintanarena berarena) EEBSn. Lehentasuna "anglikano"ri ematen dio corpus honek. Euskalterm-en ere "anglikano" bakarrik ageri da, eta gauza bera egiten du Eusenor-Harluxetek'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'utzi proposamena dagoen moduan'.

anglo
1 iz. hist. V. eta VI. mendeetan gaur egungo Ingalaterrako lurretan kokatu zen germaniar herri bateko kidea. Angloek saxoiekin bat egin eta Britainia Handia inbaditu zuten.
2 adj. hist. Herri horretakoa, herri horri dagokiona.

Aztergaia: anglo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau174 2018-09-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anglosaxon . Anglosajón. Anglo-saxon protestanteak gertu zeuden. Mde Pr 314

anglo 8 (bakarra da iz., beste guztiak izond.): Aizu (“Talde erdi franko erdi angloaren The english riviera 2012ko kultuko lana izendatu zuen Virgin diskoetxeak”), Berria 3 (“Zuretzat erraza da, defendatzen dut nire burua irakaslearen aurrean, zuk badakizulako ingelesez hitz egiten... eta ebidentzia hau esateaz bat konturatzen naiz gure ezinbesteko jite kolonizatuaz, musika angloa dela-eta”, “Anglo trenbidea ere esaten zitzion, Ingalaterrako kapitalak lagundu baitzuen burdinbidea eraikitzen”, “Crowdlending -ak gobernuz kanpoko erakundeen ingurunea eta anglo mundutik beste arlo batzuetara ere igaroko da”), Jakin (“Horren ondotik eztabaida literarioa etorri da: angloenbeste abantailetako bat da gai direla zientzia fikziozko film baten erdian poema klasiko bat txertatzeko, kulturen arteko zubi anakroniko-sinboliko ederrak sortzeko, transmisioa eta mass media kolonizatzailea uztartzeko, bidean txistuka doanak bezala, ahalegin berezirik egin gabe”), Argia 2 (“Jendea elkarrengandik urrundu edo elkarrengana hurbildu daiteke etxeetan, gatazkak sortu eta gaindituko dira, baina dena amaituko da kafe bat, garagardo bat, Cola Cao bat hartuz edo txokolate izozkia janez, –azken hau pelikula eta telesail angloetatik hartutako ohitura goxoa; ai, globalizazioa!–“, “Kanadako anglo-esfera gure irudimen sozial eta politikoaren barne dugu, nahiz eta arras harreman gutxi ukan”), DiarioVasco (“Saxoiek eta angloek egungo frisieraren antzeko hizkuntza mintzatzen zuten Britainia Handira emigratu aurretik”). Honelakoak ere ageri dira: anglosaxoi, anglo-amerikar, anglofono, anglofilo, anglo-portugaldar, anglo-irlandar, anglo-germaniar, anglo-normandar, anglo-indiar, anglo-afgano, angloasiar, anglogermaniko…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anglo 3 (iz. 1 eta 2 izond.): Berria (“Onartutako kantu guztiak, azkenean, angloak izan dira”), Unai Iturriaga (“Sasiyuppi guztiek hain gogoko dituzten forma anglo horietako bat”), Iñaki Iñurrieta (“Gizarte-maila nolakoa, konposizioen zenbatekoa halakoa .565; esate baterako, angloen legean, konposizioa seiehun sosekoa zen adalingo bat hiltzeagatik, berrehunekoa gizon librea hiltzeagatik, hogeita hamarrekoa jopua hiltzeagatik”); Honelakoak ere ageri dira: anglosaxoi, anglosaxoniar, angloamerikar, anglo-amerikar, anglo-irlandar, anglomania, anglo-eskandinaviar, anglo-germaniar, anglosaxoiera, anglofono, anglofilo, anglonormandiar, anglo-boer, anglo-judu…

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Elhuyar: anglo (eta anglo-amerikar, anglo-arabiar, anglofilo, anglofobo, anglofono, anglo-normandiar, anglosaxoi) // Labayru: anglo-normandiar, anglo-normandiera, anglofono // Adorez: (gaztelaniatik bilatuta): angloamerikar, anglofilia, anglofilo, anglofobia, anglofobo, anglofono, anglo-indiar, anglonormandiar, anglosaxoi, anglosaxoiera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Jasotzekoa sarrera gisa Historia markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hist.

anglo-normandiar
adj. Anglo-normandiar uharteetakoa, Anglo-normandiar uharteei dagokiena.

Aztergaia: anglo-normandiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

engel-norman 1, Mde (“Engel-Norman bertakotuek”).

Hiztegietako informazioa

anglonormandiar: Zehazki eta Elhuyar; anglo-normandiar: EskolaHE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Anglo-Normandar Uharteak. [Orain: Anglo-Normandiar Uharteak]

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

anglo-saxoi
1 iz. hist. V. eta VI. mendeetan gaur egungo Ingalaterrako lurretan kokatu ziren germaniar herrietako kidea. Kultura ere iparraldean zegoen; izatez, idazle gehienak anglo-saxoiak ziren: Alkuino, Eginhardo, Ermenriko, Tegan Treveriskoa.
2 adj. hist. Herri horietakoa, herri horiei dagokiena. Hiri anglo-saxoi horietan hasi ziren indusketa-teknika berriak esperimentatzen.
3 adj. Hizkuntza eta kultura ingelesekoa, hizkuntza eta kultura ingelesari dagokiona. Herrialde anglo-saxoietan gaitasunetan oinarritutako prestakuntza aspalditik aplikatzen da. Eskola anglo-saxoiko historiagile handienetakoaren lana. Eredu anglo-saxoia. Oso kontzeptu anglo-saxoia da.
4 iz. Hizkuntza eta kultura ingeleseko herri bateko kidea. Equity sell off izena jarri diote anglo-saxoiek: edozer preziotan ere, saltzea esan nahi du.

Aztergaia: anglo-saxoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anglo-saxon: Mde Pr (“Anglo-Saxon protestanteak gertu zeuden”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anglosaxoi: L. Fernandez (“tradizio anglosaxoia”) , Orientalismoak (“klase intelektual anglosaxoia”); anglo-saxoi (eta -j-, -on): P. Apalategi (“herrialde anglo-saxoietan gertatzen den bezala”), Erantzukizun zibila (“herrialde anglosajoietan gertatzen denaren antzera”); B. Amundarain 2 (“Nabarmenki urrutiratzen da bai anglosajon eta bai Europa erdiko eta ifarraldeko sindikaritzatik”, “Ez da harritzeko, beraz, organizazio bezala, bere indarra anglosajonen eta Europa erdiko eta ifarraldekoena baino haulagoa izatea”), A. Amilibia (“Anglosajonen antzera egin nahi izan dugu”); anglosaxoniar (eta anglosaxoiar 1; izenlagun 1 eta 4 izenondo): E. Perez (“anglosaxoiar munduan”); Zerbitzuan 1986 (“herri anglosaxoniarrei buruz mintzatzerakoan”), GaztEntz/7 (“populazio anglosaxoniarra"), J.A. Leizaola (“atsotitz anglosaxoniarra”), Ramirez de la Piscina (“oraindik ere eredu anglosaxoniarra jaun eta jabe bakarra baitugu”); K. Izagirre (“Anglosaxoniarra ez zen kultura oro gutietsiz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: anglo-saxoi: J. Azurmendi 3 ("mundu germaniar eta anglo-saxoia"; "arraza anglo-saxoi «nahastugabea»", "mundu anglo-saxoi osoa"), K. Navarro ("mundu anglo-saxoia"); anglosaxoi: Berria 12; 14 lib. (A. Arkotxa, I. Arrigain 4, A. Egaña, H. Etxeberria, J. Garzia, I. Heras, A. Lertxundi, J. Maia, K. Navarro 3, J.M. Olaizola "Txiliku", X. Olarra, P. Perurena, I. Zabaleta; Filosofiako gida 8; adib.: “Errusia eta indar anglosaxoien arteko lur konkista”, “Anglosaxoiek Kaukasotik kanporatu nahi dute Errusia”, “Zuri anglosaxoi protestanteak”, “Filosofia analitiko anglosaxoia”, “Anglosaxoiak ziren etorkin gehienak”); anglo-saxoniar 2: J. Garzia ("Burke-ren orijinaltasun anglo-saxoniarra"), J. Zabaleta ("anglo-saxoniar filosofia"); anglosaxoniar: Berria 8 ("a. kultura" 2, "a. umorea"; "enpresa frankofono eta a.", "ideia a.", "literatura a.", "mundu a.", "ohitura a."); H. Cano (“Anglosaxoniarrek egiten dutena bezalako bisita izango da nirea”), X. Mendiguren E. ("idazle a."), Tx. Ramirez de la Piscina 2 (“Alde horretatik, anglosaxoniarrak zintzoagoak dira”, “Anglosaxoniarrek labela, etiketa jarri diote euren pilulari”), J. Zabaleta (iz.), I. Zaldua (“Literatura anglosaxoniarra”), Jakintzaren arbola (“Anglosaxoniar baten jarraikitasuna”); anglosaxoiera 5: PPer (“Anglosaxoierazko kodize zahar bat”), Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa 4 (“Antzekoa gertatu zen anglosaxoieraz”, etab.); anglosaxonista: Azurm (“Germanistak eta anglosaxonistak”). // ZTC: anglosaxoi (eta anglosaxon, anglosajoi): Fdz. de Larrinoa (“Artean antropologo anglosaxonek interesa hartu zuten Hego Euskal Herriko kulturan”), X. Zupiria ("Alkohol kontsumoa gazteengan ez da erregularra eta patroi anglosajoiari atxikitzen zaio”), S. Pagola 2 (“Anglosaxoien «pollution» hori “), J. Gomez eta A. Perez (“Giza sexualitateari buruzko ekarpena mundu anglosaxoian zerabiltzaten”), Uztaro (“Hitz anglosaxoia erabiltzearren, online kazetaritza”), Tx. Txakartegi (“Desbideraketak, beste kurbatakoak [anglosaxoiak gehienetan] baino handiagoak direla”), J. Agirre (“Dieta anglosaxoia”), A. Agirre Ruiz de Arkaute (“Zientzia-aldizkari espezializatuak ere komunikazio-talde indartsu eta aberatsen jabetzakoak dira, anglosaxoiak oro har”); anglosaxoniar (eta anglosaxoinar): J. Agirre (“Egile anglosaxoinarrengana edo frantsesengana jo beharra dugu”), I. Irazabalbeitia (“anglosaxoniarrek ‘reporting’ deritzotenetik”), B. Bengoetxea (“Hiri anglosaxoniar horiek”), I. Zaldua (“Anglosaxoniar munduan”).

Hiztegietako informazioa

anglosaxoi: Zehazki eta Elhuyar; anglo-saxoi: EskolaHE; anglosaxoniar: HiruMila.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

Ik. oharra afro-amerikar sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anglo-saxoi.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Exonomastika batzordeari utzia. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09).

anglofono
adj./iz. Ingelesez mintzatzen dena. Funtzionario anglofonoak gauza ziren frantsesez modu ulergarrian mintzatzeko, lankide frankofonoekin eguneroko gaiez solasaldiak izateko, alegia. || Kultura anglofonoaren eskutik datorren globalizazioaren zurrunbiloa.

Aztergaia: anglofono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 58; ETC: 189

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: anglofono izond. anglófono, -a; Adorez: anglofono: adj. anglófono/na; Labayru: anglofono, ingeles-hiztunen, ingeles-hiztun; NolaErran: 0.

Bestelakoak

anglo 1 iz. Hist. V. eta VI. mendeetan gaur egungo Ingalaterrako lurretan kokatu zen germaniar herri bateko kidea. Angloek saxoiekin bat egin eta Britainia Handia inbaditu zuten. 2 adj. Hist. Herri horretakoa, herri horri dagokiona. anglo-normandiar adj. Anglo-normandiar uharteetakoa, Anglo-normandiar uharteei dagokiena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa; frankofono ere sarrera da.

angolar
1 adj. Angolakoa, Angolari dagokiona. Angolar musikariak.
2 iz. Angolako herritarra.

Aztergaia: angolar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
angstrom
iz. fis. Luzera unitatea, 10-10 metroren baliokidea dena eta, besteak beste, argi erradiazioen uhin luzera neurtzeko erabiltzen dena (Å). Lurreko atmosferak ez dio pasatzen uzten 3.000 angstrom baino gutxiagoko uhin luzera duen erradiazioari.

Aztergaia: angstrom

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

angstrom: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: angström; Collins: angstrom; OfQuLF: mesure de longueur || Anders Jonas Angström || physicien suédois.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

angstrom: I. Aldasoro ("... hezurretako kristalak 200 angstrom inguru baitira luzeran — zentimetro baten bi milioiren").

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

diakritikorik gabeko forma dagokio erabilera arruntari.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

grafiaz, diakritikorik gabeko forma dagokio erabilera arruntari.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): angstrom

angula
iz. Aingiraren kumea. Ik. txitxardin. Angulatan joan.

Aztergaia: angula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

angula Sin. txitxardin

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa onartu da, baliokide okerraren kaltetan

ik. oharra, s.u. txitxardin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "txitxardin [ordezkoa hobesten dut]" (1995-01-10)

angulemar
1 adj. Angulemakoa, Angulemari dagokiona.
2 iz. Angulemako herritarra. Ez dabil izurri hotsik bazterretan, baina azkenaren oroimena ez bide dute galdu angulemarrek.
angurri
1 iz. Landare herrestaria, hosto handiak eta lore horiak dituena, meloiaren antzeko fruitu mami-gorria eta hazi-beltza ematen duena (Citrullus lanatus).
2 iz. Landare horren fruitua. Laranjaz eta angurriz elikaturik.

Aztergaia: angurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

angurri Citrullus lanatus.

angustia
iz. psikol., med. Ondoez fisiko eta psikikoa, ustezko nahiz egiazko arrisku edo mehatxu baten aurrean sortzen dena, bularraldeko estutze sentsazioa eta arnasketa eta bihotz-taupadak bizkortzea eragiten dituena. Ik. larritasun; nahigabe; ezinegon. Izuak eta angustiak geldiarazita bizi da. Angustiak jota eta izerditan esnatu zen, oihuka.

Aztergaia: angustia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-09-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh35 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

angustia 4 aldiz ageri da, Cb Eg III: "Konfesore Jaunak txit ondo egiten dute Ama Birjiñaren Pauso, ta Misterio orien debozioa akonsejatzean, eta Ama maite onen Angustia"; "Nola Birjiña Amaren Festa guzien sustraia aren Konzepzio garbia dan, ala beraren Doloreak, eta Angustiak aren Misterioen atzeneko Pausoa bezala dia"; "Doloreetako Birjiña, edo Angustien Imajiña"; "Loiolako etxe santu onetako Oratorio zar, edo anziñakoa ere Angustien, ta Dolorezko ta Piedadezko Amarena zan".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira angustia 4 (F. Pelaez 2: "Hau angustia!"; "Eta aitak entzuten badio...!, enee!, hau angustia!"; P. Aristi: "Neregana abiatu zen, begiradan angustia eta erregua nahasturik"; J.M. Irigoien: "Eta gorputzak, bere zikloa betetzerakoan, hil behar bazuen ere, ez zen angustiaz hiltzen, guztia bait zen izadiaren makina perfektu horren osagarri"); eta angustiagarri 1 (J. Sudupe: "Behartsuen bizimodua zein gogorra eta angustiagarria den orduantxe somatu zuen bere haragian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

angustia : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 2. Ez da ageri iturriotan: DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan angustia jaso dutenak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA ('ceño' adierarekin). // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

angustia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, angustia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. larritasun; nahigabe; ezinegon].

angustia 102: Argia 10, Berria 23, DiarioVasco 3, EiTB, Elkar 26, Consumer 33, Jakin 3, Laneki 2, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

angustia 48: Berria 12, Herria, Itxaro Borda 5, Karlos Linazasoro 4, Joxe Azurmendi 3, Joseba Urteaga 2, Ana Urkiza 2, Joxemari Iturralde 2, Monika Etxebarria 2, Jon Maia 2, Julen Gabiria 2, Anjel Lertxundi, Iban Zaldua, Txiliku, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Joxerra Garzia, Unai Iturriaga, Joan Mari Irigoien, Joanes Urkixo, Fernando Morillo, Eskarne Mujika

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Psikologiako eta medikuntzako terminoa da, eta marka horiekin jasotzekoa.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Cf. larritasun, nahigabe, ezinegon, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "psikologian erabiltzen da batez ere; onartzea proposatzen dugu, 'Psikol.' alor-markarekin (sinonimo espezializatutzat 'larritasun' eman dugu)" (2002-09-02)

anhauztar
1 adj. Anhauzekoa, Anhauzeri dagokiona.
2 iz. Anhauzeko herritarra.
anhidrido
iz. kim. Urarekin elkartzen denean azidoa ematen duen oxidoa.

Aztergaia: anhidrido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

anhidrido Kim.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anhidrita
iz. miner. Kaltzio sulfato anhidroz osaturiko harria, igeltsua baino dentsitate eta gogortasun handiagokoa. Arlabango tunelean aurkitutako hamasei anhidrita zainek urte erdi atzeratu dituzte Eibar-Gasteiz autobideko lanak.

Aztergaia: anhidrita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anhidrita: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anhidrita: ZTC 4 (Geologia HE: "anhidrita [...] Sistema ortorronbikoan kristaltzen den sulfato anhidroa"; Jon Otaolaurretxi 3). // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): anhidrita; fr (DLLF): anhydrite; it (S. Carbonell): anidrite // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins), de (Langenscheidts).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nh-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

anhidro
adj. kim. Gai konposatuez mintzatuz, osagaitzat urik ez duena edo ura galdu duena. Amoniako anhidroa asko erabiltzen da ongarri moduan.
anil
1 iz. Iratzearen antzeko zuhaixka lekaduna, eskualde beroetan hazten dena, hostoetatik gai tindatzaile bat ateratzen zaiona (Indigofera anil).
2 iz. Gai tindatzaile hori, gaur egun sintesi bidez lortzen dena. Garai batean, baserrietako leihoak anilez tindatzen ziren.
3 iz. Ostadarraren seigarren kolorea, urdinaren eta morearen artekoa. Lurra, dena gorri eta zuri, odol eta elur; eta urrunago, mendien anila.

Aztergaia: anil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: anil: Indigofera anil.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

1 [landarea] Indigofera anil. 2 (tindua, tindatzeko gaia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "kolorearen adiera erantsi (ostadarraren zazpi koloreetako bat da)" (2002-09-02)

animalia
1 iz. Sentitzeko eta berez mugitzeko gauza den izaki bizia. Animaliak eta landareak. Animalia adimenduna da gizakia. Animalia ornodunak eta ornogabeak. Itsas animaliak. Animalia basatiak. Animalien sailkapena. Animalia zelula.
2 iz. Adimenik gabeko animalia. Gizona eta animaliak.

Aztergaia: animalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

animalia, alimale [animalia hobestekoa da]

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

alimale(ko): izond. "Liburu alimale(ko) bat"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "a- organikoa dea? Erreferentea zehaztu behar (ikus ihizi, bas-ihizi)" (1993-02-20)

 - [E302]: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...). Bukaerako a berezkoa duten hitzen eratorriak, diminutiboak espreski, a hori galdu beharko lukete, agian. animalitxo, burdintxo, makiltxo, piztitxo" (1994-07-22)

animalia espezie, animalia-espezie
iz. Carl Von Linnek, XVIII. mendean, bi izeneko sistemarekin 7.700 landare espezie eta 4.400 animalia espezie deskribatu eta sailkatu zituen.

Aztergaia: animalia-espezie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): animalia(-)espezie 75: Aizu (“Bertan 55 animalia espezie baino gehiago aterpetzen dira, dena delakoagatik euren habitatean aske bizitzeko gai ez direlako”), Elkar 3 (adib.: “Edozein animalia-espezie galtzeak bezala, hizkuntza bat galtzeak ere txikitu egiten du mundua”), Elhuyar 22 (adib.: “Intsektuak dira ezagutzen diren animalia-espezieen erdiak baino gehiago”), Consumer 12 (adib.: “Erakunde ekologistek diotenez, desagertzeko arriskurik handieneko animalia-espezie iberikoentzako mehatxurik larriena amu pozoituak dira”), Berria 21 (“«Bertsio ofizialak» dio, halaber, animalia-espezieak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, eboluzio-prozesu baten ondorio direla”), EiTB 7 (adib.: “Lanaren helburua ikerketa-lana naturan bertan nola egiten den erakustea izan zen, eta horretarako lau animali-espezieren jarraipena egin zen haiek behatzen dituzten ikertzaileek lagunduta”), Jakin 3 (adib.: “163 landare eta animalia espezie berri aurkitu dituzte Asiako hego-ekialdean, Mekong ibaitik gertu”), Argia 9 (adib.: “giza espeziaren ekologia ez da gainerako animalia espezieen ekologiaren berdina”); animali espezie 21: Elkar 2 (adib.: “Jakina zela, esan zuen, yahooek beste edozein animali espeziek baino gehiago gorrotatzen zutela elkar”), Consumer 16 (adib.: “oraindik ez dakigu zenbat landare espezie dauden animali espezie bakar baten menpe,”), Jakin (“eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia bizitza forma xumeagoetatik eboluzionatu duen animali espeziea da eta dualismoak arazoak dauzka gertakari horren inguruko azalpen egokia eskaintzeko”), Argia 2 (“Elikagaien ekoizpenean eragin negatiboa izan du horrek; bestalde, animali espezie askoren ale kopurua gutxitu egin da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: animalia(-)espezie 25: Berria 17 (adib.: “Plaktona gutxituz gero, gainera, hura jatetik bizi diren landare eta animalia espezie ugari desagertzeko arriskua dagoela nabarmendu dute zientzialariek”), Luis Elberdin 2 (adib.: “Izan ere, entzumenezko estimuluek ikaragarrizko garrantzia daukate animalia espezie askoren jarduera sexualean”), Edorta Jimenez (“Egungo autopista-gune garrantzitsu baten inguruan geratu delarik, parke zoologikoak berak iragan denboretako animalia espezie desagertu bateko alea dirudi”), Xabier Amuriza (“Nahitaezkoa da animalia espezie asko orduantxe iraungi zedin eta ez zezan, ugalduz, ondorengorik izan ahal”), Josetxo Azkona (“Programaren arabera, gure planetan desagertzear dauden animalia-espeziei buruz hitz egingo zien astelehen goizeko lehen ordu horretan”), Ramon Saizarbitoria (“Bestalde, jakina da animalia espezie zenbaitek mimetismorako ahalmena dutela, eta pertsona batzuek ere badute gaitasun hori”), Xabier Kintana (“era guztietako landare espezieak eta animalia espezie ugari ere bai”), Monika Etxebarria (“haietako batzuek animalia-espezieen forma aldaezinak deskribatzen zituzten, beste batzuek berriz azaltzen zuten energia kopuruak bere osotasunean irauten duela unibertsoan”); animali espezie 1, X. Kintana (“arrazoitzeko ahalmenagatik, erran nahi baitut, adimendu hilikoa den adimenari esker, beste ezein ere animali espezierengan aurkitzen ez dena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu animalia espezie formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es especie animal / fr espèce animale: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, libre samarra, baina oso erabilia. Onartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa animalia sarreran.

animalia jatorri, animalia-jatorri
iz. Oro har, osasunarentzat kaltegarriagoak dira animalia jatorriko gantzak landare jatorrikoak baino. Gurinak animalia-jatorria du, eta esnearekin edo esne-gainarekin egina izaten da.

Aztergaia: animalia-jatorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh76 2020-07-14 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu animalia(-)jatorri formarik.

animalia(-)jatorri 178: Argia, Berria 11, Elhuyar 17, Consumer 103, Laneki 46; animali jatorri 9: Argia, Berria, Consumer 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu animalia(-)jatorri formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko konbinazioa da, baina adibide gisa jaso liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa animalia sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper