50535 emaitza bilaketarentzat - [3001 - 3050] bistaratzen.

animalista
1 adj./iz. Animalien eskubideen alde egiten duena. Mugimendu animalistako hainbat lagunek protesta egin zuten atzo Bilbon, ez dutelako uzten zortzi kilotik gorako txakurrik sartzen metroan. Zezenketen kontrako taldeak eta Bizkaiko Animalistek kalejira antolatu dute igande arratsalderako.
2 adj. Animalistena, animalistei dagokiena. Ikuspegi animalistatik ere, guztiz gaitzesgarria litzateke saioa.

Aztergaia: animalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): animalista 34: Elhuyar (“Hiru interes-talde horiek konbinatuta sortzen dira gure espezieari buruzko kontzeptu etikoak eta inguruarekin duen harremanari buruzkoak (antropozentrikoak, animalistak, Lurraren etika eta abar)”), Berria 25 (adib.: “Ikuspegi animalista batetik ere, guztiz gaitzesgarria litzateke saioa”), EiTB 5 (adib.: “Bestalde, Zezenketen kontrako taldeak eta Bizkaiko Animalistek kalejira bat antolatu dute igande arratsalderako "Bilboko hiritarrek besteen sufrimendu eta minaren aldeko zaletasun odoltsuaren kontra"”), Argia 3 (adib.: “Mugimendu animalistaren inguruko liburu bat ari naiz prestatzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: animalista 3: Berria (“Asmo bertsuekin talde gehiagok ere lan egiten badu ere, eurek animalistatzat izendatzen dute euren mugimendua”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu animalista formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es animalista / fr animaliste: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta jasotzekoa.

animatu, anima, animatzen
da/du ad. Adoretu, bihotz hartu edo eman. Anima gaitzazu gure beldurretan. Janariak indarrak emanik biderako animatu zen. Zaleek herriko taldea animatzen zuten.

Aztergaia: animatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

animatu, anima, animatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

animatu, anima, animatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Heg. eta Lagt. Jarriko beharko litzatekeela uste dut'.

 - [E116]: 'adibide pila bat dago OEHn, baina hau dio hiztegiak: "Parece que falta en la mayoría de autores de léxico cuidado, especialmente al Sur". Etxeberri Sarakoak, Chouriok, Haranederrek, Larregik, etab. erabili dute, besteak beste. Hau lehebiziko itzulian onartu genuen, eta orain zerbait aldatzekotan argudioak behar ditugu, bestela ez baitugu inoiz ere amaituko. Dagoen moduan uztea proposatuko nuke, eztabaidatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'utzi dagoen moduan'.

animatzaile
iz. Taldeak animatzea lanbide duen pertsona. Parisko Euskal Etxeak animatzaile bat behar du, denbora osorako, mugarik gabeko kontratu batekin.

Aztergaia: animatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

animazio
iz. Zinemagintzako teknika, beren artean mugimendu-aldaketa oso txikiak dituzten marrazki edo irudi sail bati argazkiak eginez, eta argazki horiek abiadura jakin batean proiektatuz, higitzen direlako itxura ematen duten irudiak sortzen dituena. Puntako teknologia erabili gabe sekulako animazio lanak egin daitezkeela erakutsi digu film honek. Animaziozko filmak.

Aztergaia: animazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

animazione 1, Mdg ("Kemen fiestak ekuten tigu anitx alegre; aurten ere animazione andia dago jentiaren artian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

animazio (eta animazio lan 1, animazio sekuentzia 1, animazio talde 1, gazte animazio 1) 15: EuskararenProgr ("Animali-irudi laun bat [kartulina, kartoi, polispan, kortxozkoa] pieza egituragarrietan deskonposatu, eta ezarrera aldatuz inprimatu eta animazio sekuentziak sortu"), EuskEgoeraIpar ("Toki bakoitzean hasi ziren gau-eskola bakoitzean animazio talde bat bultzatzen urtean zehar ekintzak egiteko ingurune euskalduna sortzeko: euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak elkartzeko, eta hitzegiteko parada izan zezaten"), Herr 1989 eta 1999 ("Lan taldeen txostenak: irratilariak, hobekuntza, animazioa, teknika", "Baigorrin berean, goizetik arrats animazio desberdinak bizitzeko parada emaiten du egun horrek"), Zerria eta ni ("Plazak, neurri txikikoa izaki, ez du gauza handietarako lekurik ematen, baina animazio handia egoten da eta saltzaileek erruz saltzen dute"), A. Narbaiza ("Hoteleko sukaldean eta jantokian animazio bikaina dago"), GAO 1992 ("3. gaia: animazio komunitariorako [garapen komunitarioa] oinarrizko planteamendua"), GIE HizkLiter ("Oraindainoko ohar eta ariketa sorta oinarrizkoa izan bada ere, komikigintzari, propio, orain ekingo diogu, hau da, marrazki eta testu bidezko animazio lanari"), J.A. Mujika 2 ("Zenbat jende eta nolako animazioa!", "Auzo jendetsu batean bizi denak kaleko animazioa nabarmenduko luke, beharbada"), EIMA 1995 ("ordenadoreak, ohiko testuaz gain, irudi errealak eta irudi animatuak edo marrazki bizidunak, ahots errealak, animazioa duten aurkezleak [...] eta antzeko trikimailuak erabiltzen ditu erabat integraturik"), J.M. Iturralde ("Erruz zebilen jendea kale estu haietan, tabernetan sartu-ateratzen, animazio izugarria aurkitu nuen auzo hartan"), A. Irigoien ("Inaugurazio egunean, jende ospetsua bildu eta animazioa izan zen nagusi"), Enbata 1998 ("kultur gune berezi bat, Baiona ttipiari animazio kultural bat emaiteko"), Berrietan 1999 ("Beste alde batetik, 258 mila pzta eskeini dabez gazte animazioan dihardaben bi elkarte ezberdin laguntzeko asmotan"); animazione 1, Herr 1992 ("Bil Xokua, 1991ean bere lanen hobeki egiteko hartü dü etxe bat eta haren bidez egingei hanitx betetzen dütü orai: mus txapelgoa, haurrentzat animazione eta beste").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

animazio : AB50 13, HiztEn (Zin.), Euskalterm 12 (hauetan animazio-zinema, ordenagailu bidezko animazio, ordenagailuzko animazio sinonimoarekin; animazio komunitario; animazio soziokultural; animazio soziolaboral; hirugarren adinekoentzako animazio; kaleko animazio; kartzelako animazio; barne-animazioko plan; Animazio Sozio-Edukatiborako Gaitasun-Diploma; gorputz eta kirol-ekintzen animazio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

animazio : ElhHizt (Zin. animación), HiruMila (animación) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu (ikus-entzunezkoetan, zinean, multimedian...)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): animazio

animismo
iz. Izadiko gertaerei eta gauzakiei arima egozten dien erlijioa. Animismoa, magia eta horrelako sineskeriak.

Aztergaia: animismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
animista
adj./iz. Animismoarena; animismoaren jarraitzailea. Pentsamolde animistaren jarraitzaileak asko dira Asian. Kristau, musulman zein animista.

Aztergaia: animista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
animo
1 iz. beh. Adorea, kemena. Animo falta. Animo handia eman zion. Ikaratuko naiz eta ez dut animorik hartuko burua uretara botatzeko. Ez dezazula horregatik animoa gal. Gaixoei osasuna, animoa zaharrei.
2 interj. beh. Norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Ik. aupa; aurrera 5. Animo, Martin, eta datorrena datorrela. Animo, mutilak, berehalaxe gara eta!
Azpisarrerak

Aztergaia: animo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Mailak

Beh.

Kategoria

1 iz. 2 interj.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ordain hobeak eskaini behar ditugu: adore, kemen, adibidez. Interjekziorako, hizkuntza mintzatuaz ari bagara, alimo aldakia egokiago ez ote?'

 - [E116]: 'sarrera honek baino askoz ere lekukotasun urriago dutenak sartu ditugu. Beraz, uste dut sartu behar dela. Gainera, ez dakit zergatik jarri behar diogun Beh marka hori, autore anitzek erabili baitute: Beriayn, Etxeberri Sarakoa, Ochoa de Arin, Chourio, Irazusta, Haraneder, Cardaveraz, Larreguy, Mihura, Mogel (biak), Gerriko, Lizarraga, Duhalde,... besteak beste. EEBSn 36 aldiz ageri da. Beste hitz bat izango balitz, eta prozedura aldatuko ez bagenu, ohore guztiekin sartuko genuke. Harridura hitz gisa ere erabili izan denean, maizago ageri da 'animo' beste aldaera baino, dudarik gabe. Horrenbestez, hau da nire proposamena: animo 1 iz. 2 interj.'

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'animo 1 iz. 'adorea, kemena' 2 interj.'

animoa eman
ad.-lok. beh. Adore eman, adoretu. Otoitzak gauza onerako indarra eta nekeak eramateko animoa ematen ditu.

Aztergaia: animoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ANIMOA EMAN (Urt V 306). Dar ánimo, animar. "Cohortari ad pacem, bakera etsortatzea, [...] animatzea, bakerako kuraiea, animoa, bihotza ematea" Urt V 306. Animua emaiten deusala, eta konsejua. Cap 101. Jesu Kristoren fedean indar eta animo gehiago guri emanez. CatLav 227 (V 115). Jainkoak ematen diotela emaztekiei, gizonei bezala, indarra eta animoa egiteko handiei buru emateko. Lg I 204. Egin zuen lehenbiziko mirakuilluak eta eman zioen animo handia ez ziren aski haren izpiritua deskantsuan ezartzekotzat. Ib. 208. Erregeren aintzinean / Gerlan ari den soldadua / Kausitzen da bihotzean / Handizki kuraiestatua: / Animo handiagoak / Emaiten ditu Jainkoak. Monho 148. Onetarako da bada Extrema-unzinoeko Sakramentuba; erijotzako ordu estuban arimiari indarra ta animua emoteko. fB Ic III 277. Emanen ziotela indarra, alimua, kharra bere Jainkoaren loriakotz gauza guziei lotzeko. Jaur 197s. Orazioak gauz onerako indarra eta neke-trabajuak eramateko animoa ematen ditu. Arr GB 136. Eztuela utziko zuri laguntzea, biotz on eta animoa zuri ematea, eta zu maitatzea. Arr May 88. Gaixoai osasuna animoa zarrai, / Eman zien eskatzen zutena dan danai. AB AmaE 334. Jeupaka animoa / emanda alkarri. Insausti 186. ANIMO EMAN. Birjina Saindua, zure ontasunak alimu emaiten daut, eta heldu naiz zure oinetara, nigarrez nagolarik ene bekhatuen azpian lehertua. MarIl 177. Saindu haren loriak zeruan eta lurrean alimu emaiten derauku. Jaur 406 (v. tbn. 408).

animoa eman 3: Berria 2 (adib.: “Horrela bukatzen dira langabeei zuzendutako webgune batetik (www.portalparados.com) harpidedunei egunero bidaltzen dizkieten mezuak animoa emateko”), Erlea (“Gainera, sentidu batean animoa eman zion aurrera jarraitzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

animoa eman 4 Berria 2 (adib.: “Garaipen hura kanporaketakoa izan ez bazen ere, «animoa eman digu», adierazi zuen Aitor Senosiainek”), Xabier Olarra (“Nahiz eta Chrisek uste izan Stephenek ez zuela "irakaste"rik behar, ahalik eta gehien saiatu zen, ereduak eta animoa emanez, Stepheni marrazketan laguntzen”), Agurtzane Juanena (“Ez dakit nahitara ekarri ote nuen irudia gogora, neure buruari animoa emateko, edo inkonszientea izan zen, baina oso garden eta zehatz oroitzen dut: mahai baten gainean eseria, duela ordu batzuk bezala, poliziek inguratua”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa animo sarreran.

animoso
1 adj. Heg. beh. Adoretsua, kementsua. Ik. animotsu. Ume alai eta animosoa. Oso jende animosoa zebilen antzerki lanetan.
2 adb. Heg. beh. Adorez beterik. Oinez joango ginela animoso denak, lagunduko zuela Arantzazuko Amak. Anai-arrebak nahiko animoso gaude, ama da apalago dagoena.

Aztergaia: animoso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: animos 3 (E, EgiaK, Gy); animoski 3 (EZ Noel 2, Ch); animoso 11 (LE Ong, AA III, fB Ic, Ud, PE, Xe, AzpPr, Bv AsL, EusJok) eta animosa 1 (fB); animotsu 7 (EZ Noel, Ch, Lg, Izt C, Lard); eta corpusean beste animoski (EZ Eliç), animoso (Arrantz) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

animoso EB 2 (Aizu! 1988: "Joan den hilean Fernando Amezketarra bertsolariaren historia ikusi genuen, eta jakin ere nolako pertsona barregile eta animosoa zen"; Jostuntxo ausarta: "Baina animosua eta erabakitsua zenezkero, ihardesten zien").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

animos : DFrec 1; animoso : AB50 2, HiztEn; besteotan ez dugu aurkitu: AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: animos(o) : HiruMila; animoso : EuskHizt; ElhHizt; Harluxet; animotsu : EuskHizt; HiruMila. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-os(o)/-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

izond.

Mailak

Beh.

animotsu
adj. Animosoa. Eginahalak alferrik zirela, gizon animotsu hura bere esanera ipintzeko.

Aztergaia: animotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

eratorri erregularra da, eta onartzekoa, animoso erabilixeagoa gaur Heg. eta Beh. denez, hots, markatua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

anioi
iz. fis., kim. Karga elektriko negatiboa duen ioia. Ik. katioi. Konposatu kimikoak uretan disolbatuta zatitzen direnean, katioiak eta anioiak eratzen dira.

Aztergaia: anioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Fis. eta Kim.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anioniko
adj. fis., kim. Anioiarena, anioiari dagokiona. Agente tentsioaktibo anioniko nagusien artean ditugu, besteak beste, xaboiak.

Aztergaia: anioniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): anioniko 32, Consumer (adib.: “Gel horien oinarrizko elementua detergentea da, tentsioaktibo anionikoez osatua”, “Gutxien garbitzen duena, eragile anioniko gutxien dituelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: anioniko 4, Geologia hiztegi Entziklopedikoa (“talde anionikoko mineralak“); Ez dugu aurkitu anioniko formarik ap. EPG.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es aniónico / fr anionique: Elhuyar: anioniko, anioi- / Nolaerran: - / Zehazki: anioi-, anioniko / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa. Horrekin batera, kationiko ere sar liteke.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis. eta Kim.

anis
1 iz. Anis belarra. Anis-, mihilu- edo kumino-ale batzuk kamamila infusioari gehituz.
2 iz. Landare horren hazia.
3 iz. Hazi horiekin lurrinduriko edari bizia. Kopatxo bat anis nahi duzu?

Aztergaia: anis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

anis-belar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 landarea, anis-belarra. 2 landare horren hazia. 3 edaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anis belar, anis-belar
iz. Landare ginbailduna, lore zuriak eta gozagarri gisa erabiltzen diren hazi txikiak ematen dituena (Pimpinella anisum). Garai batean, lapikoetan maiz erabiltzen genituen anis-belarraren tankerako espeziak.
anis sagar, anis-sagar
iz. Sagar mota. Ik. apaiz sagar.

Aztergaia: anis sagar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. apaiz(-)sagar.

anisakis
iz. Zizare nematodo bizkarroia, itsasoko arrain, ugaztun, molusku eta krustazeoetan aurki daitekeena eta horien bidez gizakietara ere igaro daitekeena (Anisakis simplex). Arraina edo zenbait itsaski, gordinik jatekoak badira, izoztu egin behar dira 48 orduz, gutxienez; bestela, gerta daiteke anisakis larba biziak jatea. Antxoez gain, bestelako arrainek ere izan dute anisakisa betidanik. Krustazeo batzuek ere izaten dute anisakisa, otarrainak edo karramarroak, esaterako.

Aztergaia: anisakis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 39 (Argia 2, Berria 3, ElCorreo 2, Elhuyar 3, Consumer 12, Laneki 6, UEU 11); ETC 66

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: anisakiasi (Med. Termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa eta jasotzekoa.

anisoptero
iz. zool. Intsektuen ordena, burruntziak barnean hartzen dituena.

Aztergaia: anisoptero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "teknikoegia; baztertzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

anisotropo
adj. fis. Gaiez mintzatuz, norabide guztietan ezaugarri berak ez dituena. Ik. isotropo. Kristal-egitura duten substantzia gehienak anisotropoak dira.
anitz
1 zenbtz. Asko. (Aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke; izenaren ezkerrean agertzen da gehienean, baina eskuinean ere ezar daiteke; izena mugagabean erabiltzen da beti). Anitz iritzi desberdin. Beste anitz puntu. Sagar ustel anitz. Anitz jende etorri da. Eta hau ez da ene ustea, euskaldun anitzena baizik. Anitz lekutan. Anitz gizonek. Etxe anitzetan. Paraboletara narama premia gorriak, inguruko beste anitz bezala. Anitzek diotenez. Ez dira anitz etorri direnak. Garratza izanen zaie anitzi mintzaira hau. || Ipar. (Izen sintagma mugatuan). Anitzak dira lehenak direnen artean azken izanen direnak. Marinelen emazteak, anitzak senargabeak. Hauta ezazu hobeki gutxia, ezen ez anitza.
2 adb. Oso, txit. Anitz handia. Anitz ederki. Anitz zahartua iduri omen zuen. Maitagarria da anitz.
3 adb. Asko. Ez da anitz luzatuko. Anitz bizitzeko esperantza. Anitz asaldatu ohi da. Anitz balio duen gauza.
4 adb. Askoz (ere). (Erkaketan). Anitz gehiago egiten dute. Anitz hobea da. Anitz aberatsagoa. Anitz gutxiago.
5 [Oharra: Euskaltzaindiak, anitz-ek euskara idatzian izenondo gisa izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori izenondo gisa ez erabiltzea gomendatzen du, eta industria anitza eta kidekoen ordez askotariko industria eta kidekoak erabiltzea].

Aztergaia: anitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

anitz, ainitz

Euskaltzaindiaren Arauak

anitz 1 zenbtz. jende anitz etorri da. 2 *industria anitza e. askotariko industria.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz ahoz beste bat erabiltzen den

anitz da EBrako hobestekoa, nahiz ahoz darabiltenek hainitz eta aunitz erabili; tradizioak bermaturiko formak ere jasoko dira, nagusi honetara bidalketak eginez

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: anitzetan , anitzez .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. bezala, askotariko da hobestekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'azkeneko adibide hori ["bere egunak anitzez laburtzen dituztenak"] kenduko nuke. Oso lekukotasun gutxi dute holakoek eta ez da erraz ulertzen'.

 - [E208]: 'bai izenaren aurrean eta bai atzean erabil daitekeela adierazi behar da behintzat: anitz jende = jende anitz. industria anitza-ren lekuan askotariko industria hobesten dugula adierazteko, ez dut uste zenbakiaren ondoan jartzea egokiena denik. Edonola ere, hortik ugari dabilen gizarte anitza-ren lekuan ere askotariko gizartea proposatuko genuke?'

 - [E116]: 'Lehen bezala gaude orain ere. Hori lehen itzulian onartua dugu, eta ezin gara berriz ere eztabaidan hasi. Beraz, nire ustez, hemen eztabaida daitekeen kontu bakarra da ea azpi sarrera berri horietan, bigarren adibidea kentzen den, bestea lehenago erabakita dagoelako. Bide batez, beste adibide argigarri hau sartzea proposatuko nuke: Anitz urtez. Gaur 'zorionak' delakoak denak irentsi ditu, baina zenbait tokitan urtebetetze egunean, lehenagoko eran esaten ditugu gauzak: 'a(u)nitz urtez!''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'sartu proposamen osoa, AS eta bi adibideekin. Sartu 'anitz jende=jende anitz' eta sartu 'anitz urtez' adibide bezala (zorionak, 'urte askotarako')'.

anitz eta anitz
zenbtz. anitz-en indargarria. (Kasu atzizkiak hartzen dituenean, osagai biek har ditzakete edo bigarrenak bakarrik). Ik. asko eta asko. Profeta honek ere egin zuen anitz eta anitz mirakulu. Haren inguruan zirenetarik anitzek eta anitzek bihotza hautsia eta erdiratua zuten.

Aztergaia: anitz eta anitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ANITZ ETA ANITZ. Mucho(s). Horra [...] nola atheratzen diren gogoeta onak [...] hainitz eta hainitz moldez begietaratzen diren gauzetarik. SP Phil 135 (He 138 gauz gehienetarik). On da kanpoko lanei lotzea, hainitz eta hainitz manerazko obra ahal bezanbat hartzea arimaren apartatzeko gauza tristagarrietarik. Ib. 467 (He 473 eta haiñits suertetakoei). Eta fededun beren artean ere badira anitz eta anitz gaizto. Mb IArg I 236. Anitz eta anitz dira munduan oriek arzeko prestatu nai gabez. Ib. 239. Inareák emán anitz ta anitz buélta airean, ta apénas arrapatzendú eltxobát. LE Prog 120. Gaitz mueta askotakoakin etortzen diran anitz ta anitz. Izt C 86. Zelian badela hanitz eta hanitz arima saintütü direnak. CatS 111. Nihork igurik zezaken baino hainitz eta hainitz fraide gehiago. Jnn SBi 53. Harren inguruan zirenetarik hainitzek eta hainitzek bihotza hautsia eta erdiratua zuten. Ib. 140. Bazakiten ba urdek, etzitakena zela hori, anitz eta anitz tokitako. HU Zez 111. Hanitz eta hanitz urteren eskola galdegiten duten ofizioetan. JE Bur 194. Profeta hunek ere egin zuen hainitz eta hainitz mirakuilu. Zerb IxtS 66. Hainitz eta hainitz egin dutela Eliza munduaren azken puntaraino ezagutarazteko. Ib. 112. Bazen anitz eta anitz hots-bilkura latinez zilegi eta gurean debeku zenik. MEIG VII 179. v. tbn. Elsb Fram 79 (-nh-). (Det.). Hainitzak eta hainitzak ziren nardatuak ere zirenak entzuteaz Jenebieba saindu bat zela. Jnn SBi 72. Hanitzak eta hanitzak badira, bizkitartean, ohartzen ez zaizkonak. JE Bur 177

anitz eta anitz 2, Berria (adib.: “Zubi gainetik, urean dauden amuarrainei begira egoten dira anitz eta anitz, beharbada haiekin direnak elizan sartu diren edo ondoko espartin dendan dauden bitartean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anitz eta anitz 8: Piarres Xarriton 2, Marzel Etxehandi, Aingeru Epaltza, Joan Mari Irigoien, Aurelia Arkotxa, Alberto Ladron Arana, Joxe Azurmendi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa asko eta asko jaso den bezala. Bide batez, asko eta asko adibidea asko sarreran ere jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa anitz sarreran.

anitz urtez
Urte askoan, urte askotarako. Anitz urtez, Schneider andrea!
anitzetan
adb. Askotan. Horrelakorik anitzetan gertatzen da. Ama anitzetan mintzatua baitzitzaidan hartaz.
Loturak

Aztergaia: anitzetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

askotan.

anitzez
1 adb. Askoz (ere). (Erkaketan). Anitzez jakintsuago bilakatuko zara. Aita nuen gizon bat tatxarik gabea, haren seme hau baino anitzez hobea.
2 adb. Alde handiz. Zeren bere jaidurei esku hartzera utziz, bere egunak anitzez laburtzen dituzte. Bere sorleku xumean ororentzat bizibiderik ez, sortzeek hiltzeak anitzez gainditzen dituztelako.
Loturak

Aztergaia: anitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

anitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

1 anitzez jakintsuago bilakatuko zara. 2 bere egunak anitzez laburtzen dituztenak.

anixko
zenbtz./adb. anitz-en txikigarria. Ik. askotxo. Orain duela anixko urte. Anixko behatzen duen etxekoandreak, txiki iruten du.

Aztergaia: anixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

askotxo.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

orain duela anixko urte.

anizdun
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, anizdun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aniztun].

Aztergaia: anizdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "aniztun, eleaniztuna, balioaniztuna".

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Honetara jarriko nuke, anizdun*: e. aniztun'.

 - [E210]: 'Gaur egun, ezin esan daiteke hitz hori erabiltzen ez denik. Hori zerrendaratzea egoki izan daiteke, bestalde, halakoetan 't' edo 'd' letra erabili behar den argitzeko'.

 - [E116]: 'Euskaltermek "aniztun" dakar, ez "anizdun". Beste lekukotasunik ez dut aurkitu. Agian Euzkitzak proposatzen duena izan daiteke egokiena'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anizdun* e. aniztun (eta hau bere tokian sartu)'.

anizkoi
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, anizkoi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. anizkoitz].

Aztergaia: anizkoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anizkoi 4: ELA/STV 1992 3 ("Mundu abertzaleko errealitate anizkoiaren aurrean abertzale guztiok zer hauek onartu behar ditugu...", "Errealitate anizkoi hori...", "... identitate anizkoitik abiatuz eta horri ukorik egin gabe, erreferentzia komunak eta helburu nazional konpartituak, baita dialektikoki konpartituak ere argira isladatuko dituen kultura birreraiki dezagun"), J. Unsain ("Norbanakoa bere osotasunean eta gizarte anizkoi bateko partaide gisa garatzea"); anizkunki iz. 3, I. Uribarri ("Horrela, gorputzaren adigaiak kanpoko agerpenen gure ezagutzarako erregelatzat balio du bere bitartez pentsatzen den anizkunkiaren batasunari jarraiki", "Baina adigaia agerpen jakinetan beren anizkunkiaren beharrezko birprodukzioa, eta beraz, batasun sintetikoa bere kontzientzian errepresentatzearen bidez besterik ezin daiteke izan begiespenen erregela", "Beraz, kontzientziaren batasunaren oinarri transzendentala aurkitu behar da gure begiespen ororen anizkunkiaren sintesian").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. anizkoitz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anizkoi* e. anizkoitz

anizkoitz
1 iz. mat. Zenbaki oso batentzat, zenbaki hori beste zenbaki oso batekin biderkatuz lortzen den zenbakia. Ik. multiplo. 7ren anizkoitza da 21. 5en anizkoitzak. Biren anizkoitz guztiak bikoitiak dira. Zenbaki baten anizkoitzak eta zatitzaileak.
2 adj. Anizkuna. Kate bakarra erabiltzen duten transmisio anizkoitzak ere badira.

Aztergaia: anizkoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
anizkoiztasun
iz. Anizkoitza denaren nolakotasuna.

Aztergaia: anizkoiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

anizkun
adj. Hainbat osagai berdin edo berdintsuz osatua. Ik. anizkoitz 2. Azaldu den bezala, gizakia ere bakuna eta anizkuna da batera. Irudi anizkuna. Oihartzun anizkuna.

Aztergaia: anizkun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
aniztasun
iz. Anitz izateko nolakotasuna. Karitateak estaliko du bekatuen aniztasuna. Ez dago inolako bitasunik, askotariko aniztasuna baizik. Alderdi eta sindikatu aniztasuna.

Aztergaia: aniztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
aniztu, anitz/aniztu, anizten
da/du ad. Ugaritu. Ik. askotu. Izugarri aniztuko zaizkigu hildakoak. Jendeen arteko harremanak aniztuz.

Aztergaia: aniztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Ekologia): "aniztu: diversifier".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

anitz/aniztu, anizten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "IparKazet-eko adiera 'diversifier' dela aipatzen da, baina erabakian horrelako informaziorik ez sartzea proposatzen dugu; 'anitz'-en sarreran, berariaz aipatu da 'industria anitza' ez dela egokia, 'anitz' izenondoa ez delako; 'aniztu', beraz, 'ugaritu' edo zah. marka duen 'askotu'-ren sinonimoa litzateke; 'diversificar/diversifier'-ek izan dezake batzuetan adiera hori, baina ez beti (gehienetan, 'askotarikoa bihurtu' da, ez 'ugaritu'; adibidez, enpresa baten produkzioa dibertsifikatzea ez da ugaritzea; produktuak 'dibertsifikatzea', berriz, bada produktu-motak ugaritzea edo aniztea; landaredia dibertsifikatzea ez da landareak ugaritzea, landare-espezieak askotarikoak egitea baizik)" (2002-09-02)

aniztun
adj. Anitz duena, askotarikoa. Ik. aldeaniztun; balioaniztun; eleaniztun.

Aztergaia: aniztun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'sartzekoa: izond., sinonimoa: 'plural''.

 - Erabakia: Azalpenik gabe eskaini du arauak.

ankarar
1 adj. Ankarakoa, Ankarari dagokiona. Ankarar jatetxeak.
2 iz. Ankarako herritarra.

Aztergaia: ankarar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
anker
1 adj. Norbait sufritzen ikustean edo norbaiti sufriaraztean gupidarik sentitzen ez duena edo atsegin hartzen duena. Errege anker eta gupidagabea. Aita ankerra, horrela apalarazten nauzu? Komunismoaren eragile ankerrak.
2 adj. Tratuaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, jasanezina delako, gizakiari edo animaliei ez dagokiena. Ik. gizagabe. Ez zen Otamendi izan bost egunez tratu ankerra jaso zuen bakarra. Baina bertara iritsitakoan morrontzarik ankerrenarekin egingo dute topo: jipoiak, soldatarik eza eta bortxaketak. Ni bazter batean geratu naiz ikuskizun ankerrari begira.

Esaera zaharrak

Beldurti dena, anker.

Aztergaia: anker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ankerkeria
iz. Ankerraren nolakotasuna; ankerraren egitea. Nire gizona hor barna zebilela, gerraz gerra, gizakion ankerkeriaren lekukotasuna emanez. Gogora etortzen zaizkio bizitzan egindako ankerkeria guztiak. Alemanen ankerkeria zela eta, beldur zen hara joateko, torturen aurrean adorea galduko zuelakoan. Heriotza zigorrak ankerkeriazko eredua ematen dio gizakiari.

Aztergaia: ankerkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ankerki
adb. Ankerkeriaz. Kolpe hilgarria eman aurretik, sagu haiekin ankerki jolasteko asmoa zuen katuak. Orain hain ankerki menderatu ditugun emakumeak ordainsaritu beharrean gaude.

Aztergaia: ankerki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Kendu eginen nuke besterik gabe, automatikoa delako'.

 - [E116]: 'Bai, baina nire ustez sartu behar da, nahiko adibide daudelako. Hau da, holako kasuetan, orain arte erabili dugun prozedura. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'ankerki'.

ankertasun
iz. Ankerra denaren nolakotasuna. Ik. ankerkeria. Zigorren ankertasuna ez da delituen galgarik onena.

Aztergaia: ankertasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

ankila
iz. bizk. g. er. Aingura.

Aztergaia: ankila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. aingura / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. g.er. Ik. aingura.

annecyar
1 adj. Annecykoa, Annecyri dagokiona.
2 iz. Annecyko herritarra.
anoa
iz. Janari kantitatea, bereziki ibilaldi batean jateko prestatzen dena. Ik. zakote. Biderako anoa edo jana prestaturik, biak abiatu ziren. Hil honetatik aurrera murriztuko ditu eskualdean orain arte banatzen zituen janari anoak. Jende guztia goseak dago, asteko anoa bi egunetarako ere ez da aski. Kilo laurden bateko anoa.

Aztergaia: anoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Biderako anoa edo jana prestaturik, biak abiatu ziren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Gure tabernetan gero eta maizago agertzen den razioa hori ordezkatzeko, zergatik ez dugu honelako adibide bat ere jartzen: tabernariak tripaki anoa bana atera zigun mahaira'.

 - [E116]: 'Nik uste dut egokiago dela, orain arte egin dugun bezala, ahal dela literaturako adibideak bakarrik ematea, asmatzen ibili beharrean. Gero hitzak berak egin dezala bere bidea. Horregatik ez nuke besterik jarriko nik eta lan taldeak egiten duen proposamena errespetatuko nuke bere horretan'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anoa iz.: Biderako anoa edo jana prestaturik, biak abiatu ziren'.

anodiko
adj. fis. Anodoarena, anodoari dagokiona. Oxidazioa gertatzen den guneari anodoa esaten zaio eta oxidazioari, batzuetan, erreakzio anodikoa deitzen diote.

Aztergaia: anodiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anodiko 3, MetalurFisi ("korrosio-prozesu batean alderdi katodikoak eta alderdi anodikoak egon behar dutelako, eta gainera korronte katodikoa eta anodikoak berdinak izan behar dutelako, bi erreakzio horietako bat galaraziz korrosioaren aurkako babesa lortzen da", "korrosio-potentziala pasibazio aldean izaten da #mdash# polarizazio anodikoaren eta katodikoaren kurben ebakiduran").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anodiko : AB38 4 (hauetan 1 izpi anodiko; 1 oxidazio anodiko), HiztEn (Kim. anodokoa eta hari dagokiona), Euskalterm 5 (izpi anodiko: anodo-izpi sinonimoarekin; desugerketa anodiko; estaldura anodiko; geruza anodiko, anodo-geruza sinonimoarekin; oxidazio anodiko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anodiko : ElhHizt-HiruMila (Kim. anódico, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anodiko izond. Kim.

anodo
iz. elektr. Elektrodo positiboa. Ik. katodo. Katodoak igorritako elektroiek anodoko metalaren atomoekin talka egitean, hauetako asko ionizatu egiten dira.

Aztergaia: anodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-09): sartzekoa da.

anoetar
1 adj. Anoetakoa, Anoetari dagokiona.
2 iz. Anoetako herritarra.
anomalia
iz. Eredu edo arau batekiko irregulartasuna edo desbideraketa. Ingurumeneko anomaliek gaixotasuna sor dezakete haurra oraindik umetokian dagoenean.

Aztergaia: anomalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anomalo behin ageri da (ES: "bertze gainerako berbo guztien konyugazinoak, latinez deitzen diren berbo anomaloez eta defektiboez kanpoan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anomalia forma 9 aldiz ageri da, EB (J.A. Abrisketa 6: "Kromosoma guztietan detektatu dira anomaliak, kromosoma-bikote guztietan trisomia osoak eta (...) X eta Yan monosomia osoak"; "espermatozoideetako kromosoma-anomalien tasa"; "Giza obozitoetan anomalia hauek duten maiztasuna"; M. Aurrekoetxea: "Zelula horiek berehala aktibatzen dira gorputzean anomaliarik txikiena gertatzen den orduko"; B. Astobiza: "Hortzaren eta hoien eritasunak hortzduraren eta masailaren anomaliak eta haien ondorioak maiztasun handikoak dira"; J. Azurmendi 2: "Direna, hots, garena, euskal nazioa dena, hori denok dakigu, anomalia bat da"; "Soluzioa, ordea, gizarte honen integrazioz iritxitako transformaketa bakarrik izan daiteke, logikoki, oraingo egoera anomalia bat baldin bada"; F. Arbizu: "Eta horietakoren baten garapen normalean nahasketarik gertatzen baldin bada, gero mintzairako akats, nahasketa edo anomaliaren batean isladatuko da"); anomalo behin, EB (Natura arakatzen; OHO 6-7-8: "Uraren dilatazio anomaloa esperientzien bidez ikustea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anomalia : DFrec 1, AB38 4, HiztEn, Euskalterm 17; anomalo : HiztEn, Euskalterm 1 (eta anomalía itzulitako arrisku-alterazio). Ez da ageri ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anomalia : HiruMila, ElhHizt, Casve EF; anomalo : HiruMila, ElhHizt. Ez ditugu aurkitu besteotan: EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal anomalía, anomalie / anómalo, anomal-en hiztegietako ordainak: HiruMila: anomalia / anomalo; ElhHizt: anomalia, anormaltasun, irregulartasun / anomalo, anormal, irregular; Lur EG/CE: araugabezia / ø; Lur EF/FE: 1. Araugabezia, 2. Bitxikeria / ø; Casve FE: oker, okerdüra / ø; HaizeG FB: moldagabekeri, bitzikeri / ø; PMuj DCV: arau-gabe, arau-gabetasun / arau-gabeko, eragabeko, bere moduko, nabarmen, bitxi, oi-ezeko. Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (DLLF): anomalie / anomal, e; it (L. Ambruzzi): anomalía, irregolarità / anomalo, irregolare; en (Collins): anomaly / anomalous; de (Slaby-Grossmann): Regelwidrigkeit, Unregelmäßigkeit, Anomalie / regelwidrig, anomal, unregelmäßig, abweichend, sonderbar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

nazioarteko forma da, eta onartzekoa; erabileremua argitu-mugatuz, beharbada.

anomalo
adj. Anomaliaren bat duena. Gene anomaloa. Eritasun horrek koipearen banaketa anomaloa eragiten du; aurpegian, adibidez, koipe asko galtzen da.

Aztergaia: anomalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
anonimatu
iz. Anonimoa izatea, anonimoa denaren egoera. Anonimatuan aritzen diren sortzaileen lanak ezagutarazteko.

Aztergaia: anonimatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anonimato (eta -atu 1) 6: M. Amundarain 2 ("Zer diteke onena: anonimato hori autsi, gizakera geiago erantxiaz gizarte horri, edo Berriona bizitzeko kera berriak asmatu, liturji berri ta guzi?", "Herri aundietako anonimatua ezpadegu onhartu nahi..."), BAtx Franci ("Cerillak kondizione bitxiak eskatu zituen, ez zuela ezer handirik kobratuko, baina bere buruari buruzko anonimato osoa nahi zuela"), ap. R. Iraola ("Nire aipua ez nuke hasi nahi eskaintza moduan datozen hitzok hona zeharraldatu gabe: "Ostatutzarretako anonimatoan ito diren nafar bertsolariek""), Tantak 1993 ("Irakasleen anonimatoa gorde nahian zozketa eta galdetegien banateka ikastetxeko idazkariek egin dute"), J. Muñoz ("... gutako batek, ardailaren anonimatoan babesturik, "ijituprejitu!" bota baitzion inpentsan"); anonimotasun 3: M. Idirin ("Kontratoaren barnean egilearen anonimotasuna gordetzea eskatzen zitzaion eta horregatik aitzinetik ordaindua izan zen"), M. Gartzia 2 ("Hari erotikoak arrakasta handia lortzen ari dira, anonimotasuna mantentzen dutelako", "Plazerraren bila, anonimotasunaren defentsa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anonimatu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anonimatu : ElhHizt, HiruMila; anonimotasun : HiruMila (ik. anonimatu) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anonimatu

anonimo
1 adj. Egilearen izenik ez duena. Testu anonimoak. Margolan anonimoa.
2 adj. Egileez mintzatuz, izena ezagutarazten ez duena. Antzinateko poeta anonimoak.

Aztergaia: anonimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: erantsi izengabeko.

 - [I102]: "Sinonimo gisa izengabe emanen nuke".

 - [E116]: "gauza bera da? Izenik ez duen txakur bat, esaterako, anonimoa da? Edo norbaitek anonimo bat igortzen badizu postan, izengabea dela esan daiteke? Bere horretan utziko nuke, asko erabili delako (aski da ikustea EEBS)".

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): "utzi dagoen moduan".

anonimotasun
iz. Anonimoa denaren nolakotasuna. Organo emaileen anonimotasunari buruzko protokoloak. Azken batean, anonimotasunean babestuta, edonork idatz baitezake edozer.

Aztergaia: anonimotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh205 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu anonimotasun formarik.

anonimotasun 210: Aizu 4, Argia 18, Berria 95, Deia 4, DiarioVasco 10, EiTB 18, Elhuyar 9, Elkar 15, Erlea, Consumer 6, Espainiako Gobernua 2, Euskaltzaindia, Goiena 12, Jakin 5, UEU 8, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

anonimotasun 17: Berria 4, Anjel Lertxundi 3, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Koldo Izagirre, Joxean agirre, Jokin Urain, Aingeru Epaltza, Iñaki Iñurrieta, Markos Zapiain, Juan Garzia, Xabier Arregi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da anonimatu hedatuxeagoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta jasotzekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

anontziatu, anontzia, anontziatzen
du ad. Ipar. zah. Oliadura eman. Igande arratsean egoera txarrean zen eta anontziatu dute.

Aztergaia: anontziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. anuntziatu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

anontzia, anontziatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

oliadura eman.

anontzio
iz. Ipar. zah. Oliadura. Eman zioten anontzioko sakramentua.

Aztergaia: anontzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma-adieren gurutzamenduak

oliadura (cf. anuntzio 'iragarkia').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Hemen 'anuntzio/iragarki' delakoarekiko erreferentzia kenduko nuke'.

 - [E116]: 'argibide hori emateak ez dut uste kalderik egiten dion hiztegiari. Lehenbiziko itzulian ez genuen holako deirik egin, bigarren itzuli honetan 3 aldiz egin dugu hau. Nik bere horretan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'parentesia kendua'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper