50535 emaitza bilaketarentzat - [3051 - 3100] bistaratzen.

anorak
iz. Beroki irazgaitz txanoduna, bereziki kirolerako erabiltzen dena. Leizearen ahotik hiru pertsona ateratzen dira, laranja koloreko anorak eta galtzekin jantzita eta kopetan linterna bana daramatela. Neguko arropa eta anorakak janzten dituzte, benetan hotza delako tenperatura.

Aztergaia: anorak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "anorak, anoraka (biribilez)". / Prestas: 33 lek. (B 16 / G 17) / HitzIrud: "anoraka = anorak".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nart.

anorexia
iz. Jateko gogoaren ezohiko galera; jatekoari uko egitea eragiten duen buru nahasmendua. Anorexia eta bulimia gaixotasun luzeak dira. Anorexiak jota zegoela.

Aztergaia: anorexia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anorexiko
adj./iz. Anorexiari dagokiona; anorexia duena. Lagin horretako hamar neskatik bat anorexikoa da.

Aztergaia: anorexiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

anormal
adj. Normala ez dena edo ohikoa denetik aldentzen dena. Egiten zuen guztia anormala zela uste zuen jendeak. || Inguruko ehun osasuntsuak suntsitzen dituzten zelula anormalak neurrigabe hazteak eragiten du minbizia.

Aztergaia: anormal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

anormaltasun
iz. Anormala denaren nolakotasuna; gauza edo egite anormala. Eta anormaltasun horretatik, eta beste batzuetatik, irteteko ordua da, inoiz normalak izatera iritsiko bagara. Anormaltasuna normaltasun gisa saldu nahi diguzue.

Aztergaia: anormaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): anormaltasun 38: Elhuyar 2 (adib.: “aztertutako oilo berezi horietan ikusi dute ez zegoela anormaltasun kromosomikorik”), Consumer (“Maiz zistitisa sufritzen duen pertsona batek espezialistari kontsultatu behar dio, gernu bideak aztertzeko, eta gernu traktuan infekzioak ahalbidetzen dituzten anormaltasunak baztertu nahiz egiaztatzeko”), Berria 19 (adib.: “Euskal politikan ari den edonork jakin badaki egoera politiko hau ez dela normala, bakoitzak jarriko dizkio gura dituen ezaugarri eta adjektiboak anormaltasun horri, baina korapiloa ez dela berez askatuko bistan da”), EiTB 2 (adib.: “Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, anormaltasun azpimarragarririk gabeko udazkena izango dugu EAEn, bai tenperaturei dagokionez baita euri mailari dagokionez ere”), Argia 14 (adib.: “Bada, kontuan izanda anormaltasuna dela gaurko politikaren joera nagusia, fruitu gutxi eman digu oraindik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: anormaltasun 17: Berria 7 (“Eta hirugarrenik, «anormaltasun demokratikoa» zuzentzeko behar diren parlamentu-ekimenak eta ekimen legegileak abiatzeko”), Joan Mari Irigoien 3 (“Lehen anormaltasunaren beldurrean bizi izan nintzen bezala, orain normaltasunaren beldur naiz”), Xabier Olarra 2 (“berak anormaltasun kimikoaren hiztegia darabil halako kontuetan”), Joseba Zulaika (“Frankismo garaiko "salbuespen egoera" haiek azpimarratzen zutena horixe zen, diktaduraren beraren anormaltasuna”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Margek ezer ez daki zure anormaltasunari buruz”), Markos Zapiain (“Eta, normaltasuna helburu, norberaren anormaltasuna onartzea ezinbestekoa da, kaltegarria bezain barregarria normal itxurak egitea.”), Hasier Etxeberria (“Anormaltasuna ez onartzea baita normala izan nahi duenaren lehen pausoa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es anormalidad / fr anormalité: Elhuyar: anormaltasun / Nolaerran: - / Zehazki: anormaltasun / Labayru: anormaltasun, normaltasunik eza, normaltasun falta / Adorez5000: anormaltasun.

Lantaldearen irizpideak
Beste hizkuntzetako erreferentzi(ar)en arabera moldatua da

Nazioartekoa da eta beste hizkuntzetako erreferentziaren arabera moldatu da; gainera, anormal ere araua da

anparatu, anpara, anparatzen
du ad. Heg. beh. Lagundu; zaindu.

Aztergaia: anparatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

anpara, anparatzen.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Beh. Ik. lagundu, zaindu, etab.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

anparatzaile
adj. Heg. beh. Zaintzailea.

Aztergaia: anparatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Beh. Ik. zaintzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

anparo
iz. Heg. beh. Babesa. Ik. geriza 2. Anparo gabe utzi hainbeste haur eta ama! Behorrak eta ardiak azkar sartzen ziren arbola azpietara, anparo bila. Seme-alaben anparoan bizi dira zahartzaroan.

Aztergaia: anparo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

babesa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Seme-alaben anparoan bizi dira zahartzaroan.

anple
1 adj. zub. Barea, eztia.
2 adj. Ipar. beh. Zabala.

Aztergaia: anple

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'barea': anple 2 (DRA, Ligueix), anplerazi 1 (GAlm), anpletu 2 (Alth, Herr 1957); b) 'zabala': anple 1 (GaztAlm), anpleki 4 (EZ, Gç 2, Mong).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

J-L. Davantek dioenez, Zuberoan ardura erabilia da 'barea, eztia' adierakoa; 'zabala' adierakoa, berriz, zabarrek bakarrik erabiliko lukete gaur.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremuen araberako adierak

1 Zub. 'barea, eztia'. 2 Ipar. Beh. 'zabala'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Davantek dioena kontuan harturik ez du ematen beharrezkoa bigarren adiera ematea. Gauza bera anpleki sarrerarekin gertatuko litzateke'.

 - [E116]: 'Egia da OEHn ere adibide bat bakarrik dagoela bigarren adiera horrekin. Beraz, ken daiteke. Baina gero, anpleki datorrenean, hor ere bi adierak ematen ditu lan taldeak, baina OEHn datozen adibide guztiak bigarren adierakoak bakarrik dira. Arraro samar geldituko litzateke batean adiera bat ematea, eta bestean kontrakoa. Nik biak dauden moduan utziko nituzke, batez ere gaizki ez daudenez'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anple izond. 1 Zub. 'barea, eztia'. 2 Ipar. Beh. 'zabala''.

anpleki
1 adb. Ipar. g. er. Baretasunez, eztiki.
2 adb. Ipar. g. er. Zabalki.

Aztergaia: anpleki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Erabileremuen araberako adierak

1 'bareki, eztiki'. 2 'zabalki'.

anpletu, anple/anpletu, anpletzen
da/du ad. zub. Baretu. Uda joantxerik da orain eta kartierrak amiñi bat anpletzen ari zaizkigu.

Aztergaia: anpletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

anple(tu), anpletzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

baretu.

anplifikadore
iz. Gertakari fisiko baten, bereziki soinuaren, anplitudea edo intentsitatea handitzen duen gailua. Gitarra-anplifikadorea.

Aztergaia: anplifikadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Cf. infra, erabilerei dagokien informazioa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal amplificador / amplificateur-en ordainak: ElhHizt: anplifikadore; HiruMila: anplifikadore; Lur EG/CE eta EF/FE: handitzaile; Casve FE: zabalkailü; (son) ots-hedagailü; HaizeG FB: handitzale, zabaltzaile; PMuj DCV: anditzaile. Ez dugu aurkitu ap. T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es amplificador formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): amplificateur, trice; it (L. Ambruzzi): amplificatore, -trice; ca (DCC): amplificador; en (Collins): (Rad) amplifier; de (Slaby-Grossmann): Verstärker; Vergrößerer.

anplifikadore 8: Urko Saenz de Buruaga (“instrumentu eta anplifikadoretan denbora eta dirua xahutzen dituzten ero gehienen antzera”), Alvaro Perez de Sanroman ("Pentsa, anplifikadorerik ere ez genuen"), Iñigo Astiz (“Geneukan guztia akabo; gitarrak, bateriak, anplifikadoreak...”), Imanol Magro ("Horretarako, anplifikadore zaharra hartu, Marshall 800 bat, kablea jarri, eta hortik grabatu dugu”), EiTB 4 (“Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, miaketetan, besteak beste, 851 deskodegailu, 1.321 smart-card txartel eta modulagailuak, anplifikadoreak, ordenagailuak eta telefonoak hauteman dituzte”, “nahiz eta agian Pete Dohertyk bere talde kidearen anplifikadorea ostikada batez apurtzeagatik izan zela sumatu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: anplifikadore 15: Juan Luis Zabala (“Geure artean borrokan aritu baino nahiago genuen anplifikadoreen bolumena igo”), Ainara Gorostitzu 2 (“Hainbeste jenderekin eta soinua anplifikadorerik gabe, ez zen ba asko entzungo!”, “Anplifikadore txiki bat bagenuen”), Xabier Martin ("Lortu dugu anplifikadoretik ateratzen den soinua leial grabatzea”), Mikel Lizarralde (“Gainera, antzinako gitarrak eta anplifikadoreak erabili genituen”), Imanol Murua (“Anplifikadore pare bat, eta gitarra bat, besterik ez zihoan Avis furgonetan, bi bafleekin batera”), Irune Berro (“Soinuaren bolumena areagotzea baldin bada helburua, nahikoa da anplifikadore elektroniko bat erabiltzea”), Berria (“Bozgorailua behar duenak eska dezala, nik nire bozaz hitz egin nahi dut, eta idatzi, anplifikadorerik gabe”), Unai Iturriaga 5 (adib.: “Nork arraio utzi du hemen anplifikadore putaseme hau?“, “Gitarra eta baxua anplifikadoreen parean ipiniz txistu jasangaitz bat eginarazten amaitu zuten emanaldia”), Koldo Biguri (“Bederatziak jo eta gero elkartu eta zuhur ibili ziren mahastietan eta anplifikadore bat egon balitz haien bihotz-taupadek tarrataka ari den ametrailadora bat ekarriko zuten gogora”), Josu Landa (“inguruko herri askotan dantzaldiak anplifikadoreetatik Radio Nacional goratuta egiten zituztela eta”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "anplifikadorea = amplificador".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa da, erabilia baita.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dore/-tzaile: mailegua bere osoan onartzearen aldeko da lantaldea; anplifikatzaile bezalakoek anplifikatu aditza ere onartzea lukete ondorio, eta ez da oraingoz horren premiarik ikusten.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "aparatua adierazteko, 'anplifikadore' mailegua proposatu du lantaldeak, baina aparatu horrek egiten duena adierazteko, ez du 'anplifikatu' aditza proposatzen; lantaldeak 'ez da oraingoz horren premiarik ikusten' dioenean, kontuan hartu behar luke euskaraz 'anplifikatu' erabili dutela batzuek (Interneten begiratu besterik ez dago), eta 3000 Hiztegian, Morris Student Plus eta Elhuyarren hiztegietan 'anplifikatu' sarrera dela; hau da, batzuek premia hori ikusi dute; gure ustez alor teknikoan seinalea 'anplifikatu' egiten dela esaten da normalean, ez 'handitu' (seinalea anplifikatzean, dagokion uhinaren anplitudea handitzen da); beste kontu bat da Euskaltzaindiak 'handitu' erabiltzea gomendatzea; azkenik, egia da 'anplifikadore' hitza dela hizkuntza arruntera pasatu dena, baina hori ez da arrazoi nahikoa euskaraz 'anplifikatu' aditza ez dela behar esateko, gehienaz ere, Hiztegi Batuan sarrera ez izateko arrazoia izan daiteke" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Ez dut anplifikagailu ez erabiltzeko arrazoirik ikusten, ez bada hots-goragailu bezalako neologismo egoki eratu bat ontzat jo gura'.

 - [E116]: 'ez dakit. Egia da "anplifikagailu" batzuk aurki daitezkeela, baina askoz ere maizago erabili izan "anplifikadore". Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'kendu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anplifikadore

anplifikatu, anplifika, anplifikatzen
du ad. Hartarako gailu edo tresna erabiliz, gertakari fisiko baten anplitudea edo intentsitatea handitu. Sateliteak seinalea jasotzen duenean, anplifikatu egiten du.

Aztergaia: anplifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anplifikazione 1, Lç (Ins A 2r: "prinze eta iaun hire zerbitzari [...] hek-ere hik eman drauean karguan, haren zerbitzua eta haren Resumaren anplifikazionea bere ahal guziaz prokura dezaten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anplifikadore 10: Fisika Pr. 1995 2 ("prozedura kondentsadore bat kargatzean datza, anplifikadore operazional baten bidez, voltaia horren proportzionala den abiadura batez", "Anplifikadore operazionala eta kargatu behar den kondentsadorea"), OinElektr/BBB 3 ("Praktikan AB klasekoa izaten da potentziako aplikazio gehienetan erabiltzen den anplifikadorea", "irudian agertzen da zirkuitu praktiko bat, bertan hiru etapa bereiz daitezkeelarik: seinale txikiko anplifikadorea, A klaseko anplifikadorea eta B klasekoaren kitzikatzailea dena, eta AB klasean polarizatua dagoen push-pull emisore jarraitzailea"), Napartheid 1996 ("Beno, kontu bakarra anplifikadoreena, pisu handia dute eta, karkarkar"), FisKim/DBH ("Hauekin transistoreak, zirkuitu integratuak eta beste erdieroale batzuk egiten dira anplifikadore, irrati, ordenadore, etab. fabrikatzeko"), Elektroteknia 3 ("Anplifikadore horizontala", "irteera anplifikadore horizontalari konektatua dagoela", "Anplifikadore bertikalari aplikatzen diogun aztertu nahi dugun seinalea ere ezartzen zaio zirkuitu honi"); anplifikagailu 2, J. Azkue (zerrenda batean: "anplifikagailua - superfusiorako silikonazko putzua - elektrodo ateralea...", "informazio hau anplifikagailu baten bitartez egokiro sendotu eta ordenagailu arrunt baten bitartez aldi berean ikusi eta aztertzen da"); anplifikatu 5: A. Martinez ("Ontzi huts haien bidez, erresonantziarako ganbara bezala erabiliz, botatako soinuak anplifikatu ziratekeen izugarrizko orroak igortzen"), Elhuyar ("Material genetikoa anplifikatuta eta DNA oinarri harturik, bere identitatea zehaz daiteke"), Fisika Pr. 1995 ("Posible da, halaber, seinalearen xehetasunen bat anplifikatzeko asmoz, eskuaren bidez ekorketa desarratzen duen seinalearen malda edo maila aldatzea"), J. Cillero ("Sabelean jo, barnezulo txikituetan gora joan, trakea atrofiatuan barrena behartu eta azkenean indar betean eta anplifikaturik irtengo zen eztarri hil hartatik"), Matematika 1998 ("Alabaina, marmolezko apezpikuaren mundua eta intsektuarena erabat desberdinak dira: hau hogei bider anplifikatua izan da"); anplifikazio 1, Elhuyar ("1970. urtea arte ez zen asmatu gutxienez kilometro batera argizpia anplifikaziorik gabe eramango zuen zuntzik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anplifikadore : DFrec 1, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 13 (hauetan bideo-anplifikadore, potentzia-anplifikadore); anplifikagailu : DFrec 1, AB38 10; anplifikatu : AB38 3, HiztEn, LurE; anplifikatzaile : AB38 5, LurE, Euskalterm 1; anplifikatze : LurE; anplifikazio : AB38 3 (hauetan anplifikazio-koefiziente 2, anplifikazio-faktore 1), HiztEn, LurE, Euskalterm 5 (hauetan korronte-anplifikazio, potentzi anplifikazio...) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anplifikadore : ElhHizt, HiruMila; anplifikagailu : HiruMila; anplifikatu : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; anplifikatzaile : EskolaHE; anplifikazio : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal amplificación; amplificador; amplificar / amplification; amplificateur; amplifier formen ordainak: ElhHizt: anplifikazio; anplifikadore, handigailu; anplifikatu // HiruMila: 1 zabalkuntza, 2 anplifikazio; anplifikadore; anplifikatu, handitu, handiagotu, zabaldu // Lur EG/CE eta EF/FE: ø; handitzaile; ø // Casve FE: emendatze, zabaltze, otshedadüra, otshedatze; zabalkailü, ots-hedagailü; hedatü, zabaltü, gehiegitü // HaizeG FB: nasaitze, zabaltze, emendatze; handitzaile, zabaltzaile; zabaldu, hedatu, emendatu, handitu // PMuj DCV: ø; anditzaile; (exagerar) bapikato, geitu.

Bestelakoak

kategoria sartzea proposatu da: du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

anplifika, anplifikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Fis.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): anplifikatu, anplifika, anplifikatzen. du ad. Fis.

anplifikazio
iz. Anplifikatzea. Hori dela eta, igorpen ahalmena murrizten da eta seinalearen anplifikazioa oztopatzen da.

Aztergaia: anplifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh100 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

anplifikazio (Urt), anplifikazione (Urt). Ampliación. "Amplificatio" Urt II 58. Haren zerbitzua eta haren resumaren anplifikazionea bere ahal guziaz prokura dezaten.

LB: 100: Argia (“Soinu anplifikazioaren erabilera da beste ezaugarri gako bat, tarteka aktoreek beren kontakizunean txertaturik erabiltzen dutena, zineak ikuslearengan sortzen duen efektura gerturatzeko balio duena”), Berria 8 (“Kontzertu txikia areto txikian, baina ezin gertuagotik. Torontoko (Kanada) The Sadies taldeak emanaldi berezia eskainiko du Garoa liburu dendan, anplifikaziorik gabe eta doan”), Elhuyar 11 (“Errorea handitzea saihesteko, anplifikazio faktoreak unitatea baino txikiagoa izan behar du”), Euskaltzaindia 16 (“Anplifikazioak mendean hartzen dituen figura lokal edo mikro figura multzoa honakoa litzateke: analogia, anafora eta hiperbolea, esate baterako”), Jakin 2 (“Ez dago oihartzunik sortuko duen aretorik, ezta erritmoak nahasiko dituen frekuentzia saltsarik. Instrumentuek oso soinu indartsuak dituzte eta anplifikaziorik gabe entzun daitezke”), Laneki 10 (“Modu generikoan, esango dugu zehaztasun handiko konparatzaileak direla eta oso kontaktu presio txikia aplikatzen dutela palanka, aihotz edo kidekoen sorta baten gainean bermatutako anplifikazio sistema bat erabiltzen dutelako”), UEU 52 (“Horretarako, muturluzearengorotzen analisi molekularren azterketa pilotua burutu da aldez aurretik, DNA ren erauzketa-,anplifikazio- eta sekuentziazio metodoak optimizatzeko”); ETC: 267.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: anplifikazio iz. (Fis.) amplificación; Adorez: anplifikazio: iz. (Fis.) amplificación; Labayru: anplifikazio iz. Fis. amplificación; NolaErran: 0.

Bestelakoak

anplifikatu du ad. Fis. Hartarako gailu edo tresna erabiliz, gertakari fisiko baten anplitudea edo intentsitatea handitu. Sateliteak seinalea jasotzen duenean, anplifikatu egiten du.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa da; markarik gabe jasoko da, eremu batean baino gehiagotan erabiltzen delako. Eta anplifikatu forma arautuari ere marka kentzea proposatu da.

anplitude
iz. fis. Oszilazio mugimendu baten elongazio maximoa; gertakari baten bi muturren arteko aldea.

Aztergaia: anplitude

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

anplitude EB 9 (Marrazketa Teknikoa 3: "Perdoi-tartearen anplitudea"; Elhuyar: "fokutik urrutiratu ahala partikulen anplitudea gero eta txikiagoa da"; A. Trancho: "Uhin hauetan ur-partikulen oszilazioak ez dira gainazalean soilik gertatzen, eta anplitudea txikiagotuz doala hondoraino egoten dira"; Fisika orokorra: "Uhin transbertsal sinusoidal baten anplitudeak 10 cm"; UZEI: "Oszilazioen periodoak eta anplitudeak"; X. Arregi: "Urteko bero-anplitudea klima ozeanikoan baino handiagoa da; 15°C.ren bat"; Irakaskuntza ertainak: "Emaniko aldagai jarraien edo datu taldekatuen tarte-anplitudea aurkitu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anplitude : AB38 8 (eta anplitute 2), HiztEn, LurE ("ik. zabaltasun"), Euskalterm 7; 'amplitud' itzulitako besteak: AB38: zabaltasun 11, zabalera 3, zabaldura 1, zabalpen 1, gora-behera 2; AB50: aniztasun 1; Euskalterm: zabalera 5, hedadura 4.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

anplitude : EskolaHE, Harluxet. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal amplitud(e)-ren hiztegietako ordainak: ElhHizt: "1. zabaltasun; 2. (fig.) zabaltasun, irekitasun; 3. (Fís.) anplitude"; HiruMila: "1. zabaltasun; 2. (medida) zabalera, (volumen) bolumen; 3. (Fís.) anplitude"; Lur EG/CE eta EF/FE: zabaltasun; Casve FE: zabalgoa, zabaltarzün; HaizeG FB: zabaltasun; T-L LFB: zabaltasun; PMuj DCV: "1. anchura: zabalera, zabaltasun, edago, edadura, edapen; 2. holgura, comodidad: lasaitasun, aisatasun, atz"; Azkue Aurkibidea: nasaitasun.

Erdaretako formak

es amplitud formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): "ampleur (extensión); amplitude (de una oscilación); Astr. amplitude; Fig. étendue, ampleu; ..."; it (L. Ambruzzi): ampiezza, vastità, estensione; Fis. ampiezza, amplitudine; fig. ampiezza, larghezza"; ca (DCC): amplitud; en (Collins): spaciousness, extent; roominess; fullness; amplitude; ..."; de (Slaby-Grossmann): "Weite, Breite, Ausdehnung; Ausführlichkeit; Amplitude, Scheitelwert, Ausschlag (weite); Astr. Gestirnweite; Mil. Kurvenlänge der Geschoßbahn; Opt. Spielraum ...".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Fis.) Bestetan, ik. zabaltasun, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Nire ustez berba honek teknologian bakarrik erabil daiteke, de facto gertatzen den moduan, halandaze ez dut [ik. Zabaltasun] horren beharrik ikusten'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anplitude Tekn.'

anpoila
iz. Lepo estu eta luzea duen ontzi biribila. Beirazko anpoila bat.
anpolai
1 iz. Gereziondo barietatea, gerezi handi eta mamitsuak ematen dituena (Prunus avium var. Duracina).
2 iz. Zuhaitz horrek ematen duen fruitua. Gerezi sasoian, amak konpota egiten du azokan aurkitzen dituen anpolai gizenenekin. Anpolaia baino gorriago jarri zen.

Aztergaia: anpolai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: anpolai: Prunus avium var. Duracina.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Prunus avium var. Duracina.

anpor
iz. bizk. Enborra.

Aztergaia: anpor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. enbor.

anpulu
1 iz. Malko handia. Ik. negar anpulu. Negarrez zotinka zegoen, anpuluzko errekak zitzaizkiola jausten.
2 iz. Burbuila. Urean anpuluak egin.

Aztergaia: anpulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "iz. 1 'malko handia'. 2 'burbuila'". Eta, beharbada, negar sarreran arauturiko negar(-)anpulu AS aipatuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez dakit beharrezkoa den negar anpulu hori aipatzea hemen, bere tokia negar sarrera delako. Bestearekin bat nator'.

 - [I102]: 'negar-anpulu sarrera negar sarreraren azpisarrera bat izan arren, ez deritzot txarto hemen ere agertzeari, mendebaldekoak ez direnontzat berba berria dela kontutan hartuta gainera'.

 - [E116]: 'Orduan, lan taldearen proposamena hartuko nuke oso-osoan: hemen 'iz. 1 'malko handia'. 2 'burbuila'' gehitu eta, aldi berean, negar sarreran negar(-)anpulu sartu behar dela onartu'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'onartu proposamena eta sartu 'negar-anpulu' baina adibide hau eman: begietako negar anpuluak'.

anputatu, anputa, anputatzen
du ad. med. Izaki bizidun bati gorputzaren atal bat edo zati bat moztu eta bereizi. Hanka anputatu behar izan zioten. Lullyk ez zien utzi sendagileei behatza anputatzen, eta infekzioa zabaldu egin zen.

Aztergaia: anputatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

anputazio forma aztertzean sartzeko proposatua. Dagokion markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

anputazio
iz. med. Anputatzea. Hobe anputazioa, gangrena baino. Behatz lodien anputazioa gomendatzen zuten kasu larrietan.

Aztergaia: anputazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh100 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 54, ETC: 187 /// anputatu : LB 44 / ETC 137.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: anputatu (Med.); anputazio iz. (Med.) amputación; Adorez: amputar; anputazio: iz. amputación; Labayru: 0; 0; NolaErran: amputer: moztu, ebaki ; amputation de membre mozte – ebakitze – anputazio – anpütazione; Euskalterm: anputazio; anputazio traumatiko; gorputz-adar baten anputazio (TN).

Bestelakoak

EHn ez dago anputatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, Med. markarekin. Bide batez, anputatu forma ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

antagoniko
adj. Pertsonez, iritziez edo ideiez mintzatuz, aurkakoa. Filmak bi pertsonaia antagoniko aurkezten ditu: gazte baldar ezjakina eta beterano zital perfekzionista.

Aztergaia: antagoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

antagonista 1, MIH ("Senarraren antagonista, Josetxu, atorra dotoredun pelota-txapelduna, Elantxoben utzi zuen andregaiaz berandu xamar oroitu dena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antagoniko 4: X. Iturpe ("Sasi-mistifikazio honen bidez "Autobalorapena" eta "Errestrukturazioa" [berez antagonikoak] ze punturaino Estatu-azalaren parte hartzen duten neurtu beharko omen da"), NaturOrienta 1984 ("Sistema sinpatikoaren eta parasinpatikoaren ekintza antagonikoa ulertu"), J. Tobar-Arbulu ("Potentzia produktibo berriak, hauxe baita hemen aritzen [sic] ari garenekoa, une berean antagoniko, autonomo eta bitartekaritza-lanak egiteko gai izan behar du"), GAO 1996 ("Badirudi bereiztu nahiaren oinarria bi osagai ezberdin #mdash#batzuetan antagonikoak ere diren osagaiak#mdash# izatea dela, "hiria" eta "lurra" alegia, eta azken horretakoek udalerri independentea eratzeko interesa dutela"); antagonikoki 1, UZEI ("Honetan ere, blastozelea bete duen mesodermoak delaminazio-prozesua pairatuko du, baina geruza bitan antolaturik, bata endodermoaren aldetik, eta bestea, antagonikoki ektodermoarenetik"); antagonismo (eta klase-antagonismo) 7: X. Amuriza ("Anizgarrenez esan eta bir-esan dugunez, honelakoetan jar litezkeen antagonismoen kontrarioak gara"), J. Tobar-Arbulu 4 ("marxismoaren historian ezagutu den era dialektiko negatibotik "antagonismora" iragan beharra dago", "Antagonismo hau ez dagokio gizarte zibila eta Estatuaren arteko kontrakotasunari", "Dialektika baloreen, historien eta bizitzen antagonismoa bihurtu behar da", "Antagonismoak, beste aldetik, ez du suposatzen xede antiestatar orokorra"), J.M. Zalakain ("antagonismoa erakutsiz berriz, herri mugimendua deitzea proposa daiteke"), E. Antxustegi ("Klase-antagonismo iraunkor horren birtualizazioa"); antagonista (eta protagonista-antagonista) 8: N. Mujika ("Bi pertsonaia antagonista hauen tartean egoteak Schindlerren baitan barne borroka sortzen du"), J. Kalzada ("Noizbehinka gainera antagonista bat bilatzen dute, haren lehiakidetasunarekin norbere ospea gehi dadin"), Elhuyar ("Pixkanaka, hezkuntza-instituzioetan ikus-entzunezko materiala hain gutxi erabiltzearen eta erabilpen hauek dituzten porrot edo erdipurdiko arrakasten maiztasunaren arrazoia, hain zuzen ere, komunikabideak eta hezkuntza-ministeritzak gestionatzen dituzten erakundeen geldikortasun antagonistan legokeela ikusten ari gara"), J. Azkue 4 (adib., "Gai antagonista ezberdinen eragina aztertzeko","Glutamatoaren hartzaileen antagonisten eragina ILIarengan", "NMDA hartzaileen antagonista den D-CPP kitzikapena"), E. Arozena ("Antzerki munduan gaur egun ezagutzen den "protagonista-Antagonista" izatearen arrazoia da gatazka").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antagoniko : DFrec 5, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 klase antagoniko, 1 eraketa antagoniko); antagonismo : DFrec 2, HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan 1 klasearteko antagonismo); antagonista : DFrec 1, AB38 1, HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan 2 muskulu antagonista, 1 antagonista hautakor, 1 antagonista lehiakide, 1 dopaminergiko antagonista, 1 droga antagonista) // Ez ditugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

antagoniko : ElhHizt (antagónico, -a), HiruMila (antagónico, ca); antagonismo : ElhHizt (antagonismo), HiruMila (antagonismo); antagonista : ElhHizt (antagonista), HiruMila (antagonista) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antagoniko

antagonismo
iz. Pertsona, iritzi edo ideien arteko kontrakotasuna. Ezker eta eskuinaren arteko harremanetan antagonismoa izan da nagusi.

Aztergaia: antagonismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

antagonista
iz. Aurkaria. Ik. aurkako 2; aitziko.

Aztergaia: antagonista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ez dakigu horren zein premia dagoen; aurkako(tasun), kontrako(tasun) aski ote diren aipatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Adiera arrunterako ('beste baten aurka dagoena'), 'aurkako', 'kontrako', etab. aski izan daitezke; dena den, badira bi adiera tekniko, 'antagonista' mailegua behar dutenak, baina seguru aski Hiztegi Batuaren esparrutik kanpokoak izan daitezkeenak: "1.- literatur lan batean, protagonistari kontrajarririk azaltzen den pertsonaia. 2.- Anatomian, parekatua duen beste muskulu bati kontra eragiten dion muskulua."; badaezpada ere, hemen azaldu nahi izan ditugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Sartzekotan hola sartuko nuke nik, lehentasunak markatuz: antagonista iz. 'aurkari', 'aurkako''.

 - [I102]: 'Sartu ere ez nuke eginen. Ez dago horren beharrik 'aurkari' eta 'aurkako' edo 'kontrako' egonda'.

 - [E116]: 'Elhuyarrek egindako oharrean dio badela 'antagonista' horren beharra, baina hiztegi honen esparrutik kanpo: literaturan, protagonistari kontrajarririk ageri dena; eta anatomian, parekatua duen beste muskulu bati kontra eragiten dion muskulua. Hala ere, nik proposamenarekin segituko nuke, horrek ez baitu debekatzen hitza erabiltzea baina bai erakusten du hartu beharko litzatekeen bidea, ahal dela: antagonista iz. 'aurkari', 'aurkako''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'antagonista iz. 'aurkaria, aurkakoa, aitzikoa'; antagonismo sarrera sartu bere tokian'.

antananarivoar
1 adj. Antananarivokoa, Antananarivori dagokiona.
2 iz. Antananarivoko herritarra.

Aztergaia: antananarivoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
antapara
iz. Errotara ura eramaten duen ubidea. Ik. aldaparo. Asteak joan asteak etorri, ordea, ez ubiderik ez antapararik eraiki zigun gure gizonak.

Aztergaia: antapara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak s.u. aldaparo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: Ik. antepara / LurE: - / ElhHizt: antepara / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. aldaparo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'antepara/antapara/aldaparo: OEH-k behintzat, antapara-ri ematen dio lehentasuna, eta arrazoiz, ez baitirudi Gipuzkoako toki aski mugatu bateko aldakiak, andaparo-k alegia, gainerako toki guztietan ezagunago eta erabiliagoa den antapara ordezka dezakeenik: Honela uztea proposatzen dut: antapara 'errotara ura daraman ubidea'. antepara* e. antapara. aldaparo* e. antapara'.

 - [E116]: 'OEHn bi sarrerak ageri dira burujabe: aldaparo eta antapara. Guk ere, bigarren itzuli honetan dagoeneko aldaparo onartua dugu dagoeneko, eta ez gara hori aldatzen ibiliko orain. Beraz, koherenteena izango litzateke hemen ere biak onartzea. Hori egiten bada hau jarri behar da: antepara* e. antapara'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'antapara 'errotara ura daraman ubidea' / antepara* e. antapara'.

antartiko
adj. Hegoburuari dagokiona; Antartikari dagokiona. Ozeano Antartikoa.

Aztergaia: antartiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antartiko izond.: Ozeano Antartikoa.

ante
iz. Heg. Larru onduaren ifrentzua, bereziki altzearen larruarena. Ik. dama2. Antezko zapatak.

Aztergaia: ante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko ante .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ante 2: Ardia ("Aharien larruaz, bakailo-gibelaren koipeaz landurik, "ante" izeneko larrua egiten da"), Elgoibarren 1993 ("narruari lehendabiziko azala jaten zaio eta "antea" dena soilik gelditzen da") // eta X. Olarra (azaltzen ez dakiguna: "pentsatu nuen laster kamioiaren antea egitera joan beharko zutela eta zerbait egin ahal izango nuela haiek joandakoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ante : HiztEn (1 abilezia, trebetasuna; 2 larrugintzan erabiltzen den animalia batzuen larru alderantzikatua, adarzabalaren larrua antzeratuz), Euskalterm 2 (hauetan 1 ante-larru sinonimoarekin; 1 ante eta larru itzuli) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ante : ElhHizt (Heg.), Casve EF (dextérité, habileté), DRA (habilidad), PMuj DVC (1 aptitud, idoneidad; 2 habilidad, maña, destreza; 3 ante oneko: de buena facha, de buen aspecto; eta antea: obstinación, tenacidad; antekaitz: desmañado, torpe, inhábil; ante-margodun: anteado, da) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ante / daim formen ordainak: HiruMila: ante // ElhHizt: ante (Heg.) // Lur EG/CE: Ø eta EF/FE: adarzabal, dama, orkatz // XarHizt: orkatz-nabar (Zool.) // Casve FE: orkatzñabar // HaizeG FB: orein, orkatz-nabar, bas-ahuntz; femelle: orkatz-eme, orkatz-urrixa // T-L LBF: orkatz-nabar; daine, dine: orkatz-eme, orkatz urrixa // PMuj DCV: 1 cf anta; 2 plato para comenzar las comidas: bazkal-aurre, apal-aurre.

Erdaretako formak

fr (DLLF): Zool. élan; daim; bubale [antílope], chamois [color]; ant entrée [primer plato]; [amer] boisson rafraîchissante aux fruits; gâteau aux amandes; bouillie de céréales et de miel; it (S. Carbonell): Zool. alce; dante; pelle di dante; pelle scamosciata; en (Collins): 1 Zool. [anta] elk, moose; [búfalo] buffalo; Méx: tapir tapir; 2 [piel] buckskin, suede; 3 Méx: dulce macaroon; de (Langenscheidts): 1Zo. a) Elen; b) Büffel; 2 Sämisch-, Wild-leder; 3 Arg. Gelb.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

gaztelaniaz bakarrik erabiltzen da.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da Iparraldeko ordainarekin batera.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. dama 2.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

antezko zapatak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ante iz. Heg.: antezko zapatak Sin. dama 2.

antena
1 iz. Belaontzietan, hiru puntako haize oihalaren haga mehe eta luzea. Bi masta antenadun dituen gerraontzia.
2 iz. Hainbat zomorrok buruan dituzten luzakin meheetako bakoitza. Euli normalak badu, begi bakoitzaren gainean, antena gisako bat.
3 iz. Uhin elektromagnetikoak igortzeko eta hartzeko eroalea. Telebista-antena.

Aztergaia: antena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

haga

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]:  antena proposatu du, ez besterik; XK: antena nazioarteko hitza da.

 - Erabakia: EArau (1995-10-27): onartu egin da.

antepara
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, antepara-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antapara].

Aztergaia: antepara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: antapara / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. aldaparo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2002-11): antapara 'errotara ura daraman ubidea' / antepara* e. antapara.

antera
iz. bot. Lorezilaren goiko zatia, lore hautsa sortzen duena.

Aztergaia: antera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Bot.)

antibiotiko
iz. med. Zenbait mikrobioren hazkundea galarazten duen gaia. Antibiotikoei aurre egiteko gai diren bakterioak zabaldu egin dira.

Aztergaia: antibiotiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
antibiral
1 adj. Birus bati aurre egiteko erabiltzen dena. Ez dago elgorriaren aurkako botika antibiralik. Laborategi batzuetan hasi dira birusaren aurkako terapia antibiralak probatzen.
2 iz. Sendagai antibirala. Jarraitu beharreko tratamendua ohiko gripearen tratamendu bera da; antibiralak ere badira, baina ezin dira medikuak agindu gabe hartu.

Aztergaia: antibiral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 2, Berria 11, EiTB 9, Elhuyar 5, Consumer 2, UEU 1); ETC 95

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: antibiral iz./izond. (Med.) antiviral, antivírico sendagai antibiralak: medicamentos antivirales koronabirusaren kontrako txertoak eta antibiralak ikertzen ari dira: investigan vacunas y antivirales contra el coronavirus / Adorez: 0 / Labayru: antibiral 1iz., adj. Med. antiviral, antivírico -ca. Birusaren aurkako tratamentua/tratamendua: Tratamiento antiviral / NolaErran: 0. // Euskalterm: antibiral (eta antibiriko, birus-kontrako; Med. TN dira).

Bestelakoak

biral 1 adj. Birikoa. Infekzio birala. biriko adj. Mikrob. Birusena, birusei dagokiena; birus batek eragina. Txerto hirukoitz birikoa eskainiko zaie adin tarte horietan jaio eta gaitza garatu ez duten gazteei. Poliomielitisa eritasun birikoa da. Ospitaleratu nindutenerako, karga birikoa oso altu eta defentsak oso baxu nituen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

biral forma ere jasoa dago, eta hau oso hedatua dago. Jaso sarrera gisa.

antibirus
iz. inform. Ordenagailu batean sartu den edo sartzeko ahaleginetan dabilen birusa detektatzeko eta haren eragina indargabetzeko gai den programa. Ordenagailua eraso informatikoetatik babestua izateko, gomendagarria da beti antibirusen bat instalatua edukitzea.

Aztergaia: antibirus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antibirus 90: Elhuyar 4 (adib.: “behin marka ezagututa, antibirusek detektatu egin ditzakete birusak eta kutsatutako fitxategiak”), Consumer 50 (adib.: “spamik ez pasatzeko iragazkiak instalatzea, mezu bakoitzari atxikita doakion artxiboak kontrolatzeko antibirusa, posta astunak igortzeko ahalmena handitzea”), Berria 28 (adib.: “Ea, liburu honen oinarri den proiektua egin nuenean, saiatu nintzen gauza txikiak egiten, lagunei bidaltzeko ea haien antibirusak topatzen zituzten”), EiTB 5 (adib.: “Lehendabizi, Windowseko erabiltzaileak honakoak izan beharko lituzke: antibirusa, segurtasun berrikuntzak eguneratzen duen "adabakitzailea" eta babesteko asmoz orri edo programak saretik isolatzen dituen ‘suebakitzailea’”), Argia (“Dio Wikipediak ordenadoreetako har hau joan den uztailean deskubritu zuela Bielorrusiako VirusBlokAda antibirus enpresak. Sistema gauza omen da industriei espioitza egiteaz gain haietako gailuei programak eraldatzeko”), DiarioVasco (“Dohainiko antibirus programak eta WiFi teknologia hurrenez hurren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antibirus 5: Berria (“Antibirusen eguneratzea eragozteko programatua dago eta ondorioz bestea baino arriskutsuagoa da”), Iñaki Seguroal (“Antibirusak saltzen dituenak birusak asmatu eta zabaldu behar ditu aurrenik “), Txema Ramirez de la Piscina (“Horra berriro nire formula antibirus banpirikoa: terrorismoaren kontra, demokrazia”), Markos Zapiain (“Iskilu nagusiak, hortaz, parabellum-ak eta bonbak barik, berebiziko abailaz jaurtiriko birusak eta antibirusak izango dira”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antivirus / fr antivirus: Elhuyar: antibirus / Nolaerran: birusen aurkako (Med), antibirus (Inform) / Zehazki: antibirus / Labayru: birusen kontrako | aurkako, antibirus; birus-kontrako / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

antidemokratiko
adj. Demokraziaren kontrakoa. Ezin onartuzko erabaki antidemokratikoa, dudarik gabe. Hauteskundeak antidemokratikoak izan dira, eta, ondorioz, eratuko den Legebiltzarra ere antidemokratikoa izango da.

Aztergaia: antidemokratiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): antidemokratiko 200: Berria 156, EiTB 24.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antidemokratiko 131: Berria 124, Joxe Azurmendi 3, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Pello Salaburu, Koldo Biguri.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antidemocrático / fr antidémocratique: Elhuyar: ez-demokratiko, demokraziaren aurkako/kontrako / Nolaerran: antidemokratiko, demokraziaren kontrako/aurkako // demokratiko ez den, demokraziari ez dagokion / Zehazki: antidemokratiko, demokraziaren aurkako / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, hedatua, eta beste gabe onartzekoa.

antidepresibo
1 adj. med. Depresioa sendatzen laguntzen duena. 11-13 graduko kalitatezko ardo beltza, neurriz edanez gero, elikagaia izateaz gain, antidepresiboa ere badela.
2 iz. med. Sendagai antidepresiboa. Mundu libre batean biziko da, botikan kolore guztietako antidepresiboak erosteko aukera ematen duen mundu libre batean. Zortzi urte egon zen antidepresiboak hartzen.

Aztergaia: antidepresibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antidepresibo 63: Elhuyar 31 (adib.: “Antidepresiboen historiari jarraitzea ia-ia depresioaren ezagutzaren historiari begiratzea da, lotu-lotuta baitoaz”), Consumer 9 (adib.: “Botika diuretiko, lasaigarri eta antidepresiboak hartzen ari diren pertsonak”), Berria 12 (adib.: “Psikiatrak esan dit ezer ez dudala, ez dizkit antidepresiboak eman nahi zeken halakoak, psikologora joateko esan dit”), EiTB 2 (adib.: “Protagonistak antidepresibo batekin egin beharreko froga klinikoetan parte hartzen du zoriontasuna bilatzeko saiakeran”), Argia 9 (adib.: “Lasaigarria eta antidepresiboa da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antidepresibo : Berria 6 (adib.: “Horien arteko nagusienak antibiotikoak, antidepresiboak eta lasaigarriak dira”), Joan Mari Irigoien 3 (adib.: “antsiolitikoen eta antidepresiboen pilula-dosia ordurako erdira jaitsia zuen”), Iñaki Segurola (“botikan kolore guztietako antidepresiboak erosteko aukera ematen duen mundu libre batean”), Aingeru Epaltza (“Sesmako botikaria esne-bitsean omen zagok, antidepresiboak saldu ahala saltzen!”), Patxi Iturritegi (“Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen”), Harkaitz Cano (“pastilla antidepresiboen dozenaka kartoizko kaxa eta plastikozko ontzi”), Patxi Zubizarreta (“Arratsaldean ere txokolatea franko jan dut (Teresaren esanetan, antidepresiborik onenetakoa”), Pako Aristi (“goibelaldiak eramateko antidepresiboak dauzkagu”), Sonia Gonzalez (“ansiolitikoak, antidepresiboak, lasaigarriak, pizgarriak, analgesikoak...”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antidepresivo / fr antidépresseur: Elhuyar: adj.: depresioaren aurkako/kontrako, antidepresibo; iz.: depresio-kontrako, antidepresibo / Nolaerran: antidepresibo / Zehazki: beheraldien aurkako / Labayru: depresioaren kontrako | aurkako, antidepresibo; depresio-kontrako / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Med.

antidoto
1 iz. Pozoi jakin baten kontrako gaia. Antidoto gehienen funtsezko osagaia da mandragora.
2 iz. Akats bat edo gaitz bat saihesteko baliabidea. Horren kontrako antidotorik onena gardentasuna da, diru kontuak mahai gainean jartzea.

Aztergaia: antidoto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da
antieuskaldun
adj./iz. Euskaldunen kontrakoa. Egunkari antieuskaldun bat zekarren eskuan.

Aztergaia: antieuskaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

anti- osaerako exoelkarteak ugari bezain pasakorrak izan litezke (ik. Hitz-elkarketa/4, 101); iraunkortzat emanak bakarrik jasoko dira hiztegian.

antifaxista
adj./iz. Faxismoaren kontrakoa. Mugimendu antifaxistetan hartu zuen parte. Denbora joan ahala, gero eta antifaxista gutxiago zeuden.

Aztergaia: antifaxista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

antifona
iz. erl. Salmo baten hasieran, ahapaldien artean edo amaian esaten edo abesten den errepika. Ama Birjinaren antifonak.

Aztergaia: antifona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antifona Erl.

antifrankista
adj./iz. Frankismoaren kontrakoa. Sei emakume antifrankistari buruzko lana da.

Aztergaia: antifrankista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

antigeno
iz. Organismoan sartuz gero antigorputzak sorrarazten dituen gaia. A gripearen antigenoa atzeman dute hiru laginetan, eta, orain, azken emaitzen zain daude.

Aztergaia: antigeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

antigoaleko
adj. Heg. Zahar kutsua duena, zaharkitua gelditu dena. Antigoaleko kanta zaharrak. Antigoaleko dama baten itxurak gustatzen zitzaizkion: ilea mototsean bildua eta urrezko orratza paparrean.

Aztergaia: antigoaleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antigoaleko Heg. Lgart.

antigorputz
iz. Odol serumean eta beste isurkari organiko batzuetan aurkitzen den proteina, birusek edo bakterioek eraginiko infekzioei aurre egiten diena. Nahiz eta mikrobio eta bakterio askok erasotzen diguten, antigorputz sendoak ditugu.

Aztergaia: antigorputz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

antiguar
1 adj. Antigua eta Barbudakoa, Antigua eta Barbudari dagokiona. Antiguar merkatariak.
2 iz. Antigua eta Barbudako herritarra.

Aztergaia: antiguar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
antiheroi
iz. Heroi tradizionalaz guztiz bestelako ezaugarriak dituen fikziozko pertsonaia. Eleberriko pertsonaia nagusia antiheroi alkoholiko eta bakartia zen. Antiheroi baten istorioa kontatzen du filmak.

Aztergaia: antiheroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antiheroe 1, Egunk 1992 (markatua: "Gerra honek, ordea, "antiheroe" kopuru handi bat sortu du"); anti-heroi 2, Galtzaundi 1995 ("Beti gustatu izan zaizkit anti-heroiak, gaizki bukatzen diren istorioak...", "Liburu honetan anti-heroi baten historia kontatzen du, nahikoa ustela bera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

antiheroi : ElhHizt (antihéroe) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antiheroi

antihidrogeno
iz. fis. Hidrogenoari dagokion antimateria-atomoa. Orain zortzi urte, 2002an, milaka antihidrogeno atomo sortzea lortu zuten Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluan.

Aztergaia: antihidrogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): antihidrogeno 25: Elhuyar 7 (adib.: “Izan ere, sei hilabete lehenago ere lortu zuten ALPHA esperimentuan antihidrogenozko atomoak sortzea, baina, orduan, 0,172 segundoz baino ezin izan zituzten atxiki”), Berria 17 (adib.: “Antihidrogeno atomoak sortzea erraza da, baina istant batean egiten dute ihes zientzialarien eskuetatik”), Argia (“2010ean, Genevan dagoen CERN laborategiko ikerlariek 38 hidrogeno antiatomo lortu dituzte; antihidrogeno atomo horiek protoi negatibo bat eta elektroi positibo bat dituzte”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: antihidrogeno (Fis.).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antihidrogeno 2: Berria (“2002: Antihidrogeno atomoak sortu zituzten lehen aldiz”), Itxaro Borda (“Antihidrogeno multzoak bilduz geroztik, uneon Burbankeko ikerlariak bilakaera sail horren aztertzen ari dira”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu antihidrogeno formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antihidrógeno / fr antihydrogène: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: antihidrogeno.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Tekniko sarmarra, baina nazioarteko forma da, eta jasotzekoa.

antihistaminiko
adj./iz. med. Sendagaiez mintzatuz, histaminaren eragina eragozteko edo oztopatzeko erabiltzen dena. Kontu berezia izan behar da sendagaiak hartzen ari diren haurrekin, batez ere alergien aurkako antihistaminikoak hartzen ari direnekin.

Aztergaia: antihistaminiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): antihistaminiko 31: Elkar (“Zer sendagai daukazu, Justino? Analgesikorik? Antihistaminikorik? Penizilina, agian?”), Elhuyar 9 (adib.: “ntihistaminikoek alergien sintomak gutxitzen laguntzen dute, baina arazoa areagotu egin dezaketela uste dute zientzialariek”), Consumer 9 (adib.: “Azkura benetan gogaikarria denean antihistaminikorik hartzea da neurri egokia”), Berria 8 (adib.: “Intsulinak, esteroideek, depresioaren aurkakoek eta antihistaminikoek, besteak beste, jateko gogoa areagotzen dute”), EiTB (“eduki itzazu eskura beti antihistaminiko egokiak”), Argia 3 (adib.: “Gure defentsen erantzun desegokia dagoenez horien guztien atzetik, berau ahultzen duten tratamendua ematen zaie gaixoei: kortikoideak eta antihistaminikoak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu antihistaminiko formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: antihistaminiko (Med.).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu antihistaminiko formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antihistamínico / fr antihistaminique: Elhuyar: antihistaminiko Med. / NolaErran: antihistaminiko / Zehazki: antihistaminiko Med. / Labayru: antihistaminiko Med. / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, oso hedatua eta jasotzekoa.

antiinflamatorio
1 adj. med. Inflamazioa gutxitzen duena. Ardoaren osagai horiek bihotzarentzat onak diren efektu antiinflamatorio eta antioxidatzailea dutela erakutsi dute hainbat ikerketak.
2 iz. med. Inflamazioa gutxitzen duen sendagaia. Antibiotikoek mihia lehortzen dute, eta sabela puzten; eta antiinflamatorioek, berriz, burua lausotzen eta giharrak geldoagotzen.

Aztergaia: antiinflamatorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh71 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antiinflamatorio 51: Deia (“Esteroiderik gabeko antiinflamatorioa da”), Elhuyar 12 (adib.: “C1P molekulari hantura-prozesuak eragiteko gaitasuna kenduz gero, posible litzateke zelula-mota jakin batzuetan antiinflamatorio gisa erabiltzea, gainerako zelulei eragin gabe”), Consumer 25 (adib.: “Analgesikoak, antiinflamatorioak, muskulu-lasaigarriak eta errehabilitazioa dituen tratamendu bat nahikoa izan ohi da”), Berria 4 (adib.: “Molestia horiei aurre egiteko, analgesikoak eta antiinflamatorioak dira botikarik egokienak”), EiTB 4 (adib.: “Gaitz erreumatologikoen kontra erabiltzen diren antiinflamatorioek ez dute eraginik fibromialgia duten lagunengan”), Argia 5 (adib.: “Eta botikei gero eta aplikazio ugariago aurkitu zitzaizkien antiinflamatorio izate hutsetik haratago, baita epilepsia artatzeko ere”); anti inflamatorio 1, Consumer (“Zenbat eta gogorragoa anti inflamatorioa are okerrekoa urdaileko mukosarentzat”). // antiinflamatorio 71: Argia 6 (“Botikinean badira, aurrekoez gain, beste hainbat ezinbesteko botika ere: eguzki babesak, analgesikoak eta antiinflamatorioak -sukarra, buruko mina edo min muskularrak agertuko balira-, lehen sendaketak egiteko aposituak, azaleko baben kontrako partxeak, tiritak, eguzki erreduren kontrako kremak, antihistaminikoak -inoiz alergia arazoren bat eduki baldin baduzu-, eta kortisona duen kremaren bat, larruazaleko ziztada edo erreakzio alergiko arinak tratatzeko”), Berria 11 (“Ibuprofenoa: Analgesikoa -mina kentzen du-, antipiretikoa -sukarra jaisten du- eta antiinflamatorioa da, eta bere eraginak aspirinaren antzekoak dira”), Deia (“Esteroiderik gabeko antiinflamatorioa da”), EiTB 5 (“Azido azetil salizilikoa antiinflamatorio bat baino ez da”), Elhuyar 19 (“Horietatik hiruk lortu dute taldeak aurreikusten zuen emaitza, hau da, antiinflamatorio gisa funtzionatzea beste zelula batzuetan hantura prozesuak sortu gabe”), Elkar (“Analitikak ongi zeuden, denetarik jan nezakeen, baina erdia soilik ikusten duenak jan ere erdia solik egiten du, eta antibiotikoek mihia lehortzen dute, eta sabela puzten, eta antiinflamatorioek, berriz, burua lausotzen eta giharrak geldoagotzen”), Consumer 28 (“Oso eraginkorra da antitermiko eta antiinflamatorio gisa, baina ez da komeni ez urdaileko eritasunak dituztenentzat eta ez haurrentzat ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antiinflamatorio 1, Iñaki Heras (“inflamazio bati aurre egitekoantiinflamatorioak oso eraginkorrak izaten dira”); anti-inflamatorio 2: Berria (“Sorbaldako minarekin zebilen azken egunetan Henin-Hardenne, eta anti-inflamatorioak hartzen ari zen”), Luis Elberdin (“Badira zenbait botika ezereztu edo gutxitu dezaketenak pilularen eragin antikontzeptiboa, batez ere antibiotikoek eta anti-inflamatorioek”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antiinflamatorio / fr anti-inflammatoire: Elhuyar: adj.: hanturaren aurkako/kontrako, antiinflamatorio; iz.: hantura-kontrako, antiinflamatorio / Nolaerran: - / Zehazki: hanturen aurkako, anti-inflamatorio / Labayru: handituen | hanturen kontrako; sólo [sust.] handitu- | hantura-kontrako / Adorez5000: -

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu antiinflamatorio formarik.

Lantaldearen irizpideak
Hobeto aztertzekoa da eratorri-konposatu berria

inflamazio sarreran esan zen bezala, "mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, baina, dirudienez, hantura erabiltzen dute Med. arloan”. Badirudi hanturaren kontrako, hantura(-)kontrako bidea bultzatu nahi dela, oraingoz.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta hedatua dago. Jasotzekoa izan liteke.

antiinperialista
adj./iz. Inperialismoaren kontrakoa. Iraultza antiinperialista. Frantzian, garai bateko hainbat intelektual antikapitalista eta antiinperialista beste muturrera igaro dira eta orain ezkerraren balioak kritikatzen dituzte.

Aztergaia: antiinperialista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

anti- + i- osaerakoak begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu anti i- gisako formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta B 1), eta ager. banakoak gehienak: antihistorizista (M. Pagola); antiideologia (Y. Elorriaga); anti independentista (Egin: "super anti independentista") / anti-independentista (Egin); antiinflamatorio (UZEI); antiinformazio (Elhuyar); anti-inperialista (J. Azurmendi) / antiinperialista 3 (E. Lopez Adan, T. Sarasola, Egin); antiinperialismo (T. Sarasola); antiinstituzional (X. Iturpe); antiintelektualista (J.M. Torrealdai); anti-iparramerikar (T. Sarasola); antizoztaile (Elhuyar).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anti histon: Euskalterm 1; antihidrogeno: Euskalterm 1; antihigieniko: HiztEn; antihiperboliko: Euskalterm 1; antihistaminiko: HiztEn, LurE, Euskalterm 2; antiinflamatorio: HiztEn; anti-inflazionatzaile: DFrec 1; antiinperialismo: HiztEn; antiinperialista: HiztEn; anti-instituzionalista: AB50 1; anti intsulina: Euskalterm 1; antiiraultzaile: DFrec 1, HiztEn; antiizoztaile: HiztEn / antizoztaile: AB38 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-i+i-: dirudienez, ez dago bokal biok bakarrean biltzerik; bestalde, exoelkarteok bat eginik idaztekoak direnez, onartu egin da bestela zalantzazkoa litzatekeen hitz hau, grafiari dagokiona argitzeko.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper