50535 emaitza bilaketarentzat - [3101 - 3150] bistaratzen.

antikapitalista
adj./iz. Kapitalismoaren kontrakoa. Frantzian, garai bateko hainbat intelektual antikapitalista eta antiinperialista beste muturrera igaro dira eta orain ezkerraren balioak kritikatzen dituzte. Nola daramazu antikapitalista izatea, hain mundu... kapitalistan?

Aztergaia: antikapitalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): antikapitalista 76: Berria 43, EiTB 8, Argia 22, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antikapitalista 24: Berria 18 (Komando Autonomo Antikapitalista 12), Hasier Etxeberria 4 (Brigada Antikapitalistak 2), Juan Kruz Igerabide (“Biltzar Antikapitalistak”), Joan Mari Irigoien.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es anticapitalista / fr anticapitaliste: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, hedatua, eta beste gabe onartzekoa.

antiklerikal
adj./iz. Antiklerikalismoari dagokiona; antiklerikalismoaren aldekoa. Antiklerikal omen dira aldizkari eder eta sakon horren idazle jaun batzuk.

Aztergaia: antiklerikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
antiklerikalismo
iz. Elizaren aurka edo elizak gizartean duen eskumenaren aurka azaltzen den jarrera. Robespierrek ateismoa eta antiklerikalismoa suntsitu nahi ditu, erlijioa eta kultua indarberritu, zeren eta, haren hitzetan, "ateismoa aristokratikoa da".

Aztergaia: antiklerikalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

antiklinal
adj./iz. geol. Lurrazaleko estratuen tolesturez mintzatuz, goranzkoa, ganbila. Ik. sinklinal. Hernioko sinklinala eta Gazumeko antiklinala.

Aztergaia: antiklinal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

antikoagulatzaile
1 adj./iz. Gaiez mintzatuz, odolaren koagulazioa eragozten edo zailtzen duena. Arratoiei pozoi antikoagulatzaile bat emateko asmoa dute. Hartzen al duzu antikoagulatzailerik?
2 adj. Antikoagulatzaileena, antikoagulatzaileei dagokiena. Kakaoaren eragin antikoagulatzailea aspirinarenaren antzekoa da.

Aztergaia: antikoagulatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 37 (Argia 1, Berria 3, EiTB 9, Elhuyar 3, Elkar 1, Consumer 5, Laneki 14, UEU 1); ETC 180.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: antikoagulatzaile iz./izond. (Med.) anticoagulante / Adorez: antikoagulante iz. eta izond. (Med.) anticoagulante / Labayru: 0 / NolaErran: antikoagulatzaile – antikoagülazale (ZU) – gatzatzearen kontrako/aurkako.

Bestelakoak

koagulatzaile adj. Koagulatzeko prozesua bizkortzen duena. Ik. gatzatzaile. Entzima koagulatzaileak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa; koagulatzaile ere jasoa dago.

antikolonialista
adj./iz. Kolonialismoaren kontrakoa. Europarrek emandako "indigena" deitura berreskuratu eta borroka antikolonialista eta askatzailearen sinbolo bihurtu dute. Ekintzaile antikolonialistak. Jacques Verges abokatuak, Aljeriako gerran, antikolonialisten aldeko hautua egin zuen.

Aztergaia: antikolonialista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 44 (Argia 7, Berria 11, Elkar 5, Erlea 2, Euskaltzaindia 2, Jakin 7, UEU 10); ETC 100

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Bestelakoak

kolonialista adj. Kolonialismoarena, kolonialismoari dagokiona; kolonialismoaren aldekoa. Zapalkuntza kolonialista. Kolonialisten jokaerak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa; kolonialista ere jasoa dago.

antikomunista
adj./iz. Komunismoaren kontrakoa. John F. Kennedyren gobernu berriak Trumanen eta Eisenhowerren nazioarteko politika antikomunistei jarraipena eman zien funtsean. Mendebaldeko antikomunisten laudorioak jaso zituen. Aita tradiziozalea eta antikomunista amorratua zen.

Aztergaia: antikomunista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:LBeh49 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 49 (Argia 7, Berria 14, Deustuko Unibertsitatea 1, EiTB 1, Elkar 11, Erlea 2, Jakin 4, UEU 9); ETC 248.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: antikomunista iz./izond. anticomunista / Adorez: antikomunista iz. eta izond. anticomunista / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa; komunista ere jasoa dago.

antikristo
iz. Kristau erlijioan, Kristoren bigarren etorrera baino lehen, kristauak fedetik urruntzeko asmoz, etorriko den izaki gaiztoa. Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela.

Aztergaia: antikristo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

antilogaritmo
iz. mat. Logaritmo jakin bati dagokion zenbakia.

Aztergaia: antilogaritmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antilogaritmo iz. Mat.

antilope
iz. Behiaren familiako ugaztun gorputz-liraina (Antilope sp. ). Lehoi honek antilopeak eta ostrukak harrapatzen zituen. Antilope saldoak.

Aztergaia: antilope

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antilope Antilope sp.

antimateria
iz. fis. Antipartikulaz osaturiko materia. Teoria onartuenaren arabera, big-banga gertatu ondoren, materia eta antimateria kantitate berean sortu ziren, baina antimateria berehala desagertu zen.

Aztergaia: antimateria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antimateria 60: Elhuyar 14 (adib.: Ez da lehen aldia fisikariek antimateria sortzen dutela”), Berria 26 (adib.: “10.000 milioi antimateria partikula bakoitzeko materia partikula bat gehiago zegoen”), EiTB 4 (adib.: “Besteak beste, materiaren eta antimateriaren arteko oreka, materia iluna zer den, unibertsoan hiru dimentsio baino gehiago dauden eta partikula supersimetrikoak existitzen diren ere aztertuko dute”), Argia 16 (adib.: “Antimateria kopuru handitan ekoizteak Y-155 izarra akabatu zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antimateria 2: Berria (“Egun unibertsoaren sorrerako materia eta antimateriaren misterioa argitzeko lanean ari da CERN”), Juan Garzia (“Antimateriarekiko soberakintxo horrek iraun du”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antimateria / fr antimatière: Elhuyar: antimateria / Nolaerran: antimateria / Zehazki: antimateria / Labayru: - / Adorez5000: antimateria.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.

antimilitarismo
iz. Militarismoaren aurkako doktrina edo jarrera. Antimilitarismoa bidea egiten hasi zen ezkerreko hainbat taldetan.

Aztergaia: antimilitarismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh61 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 51; ETC: 316

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: antimilitarismo; Adorez: antimilitarismo; Labayru: antimilitarismo; NolaErran: 0.

Bestelakoak

antimilitarista adj./iz. Militarismoaren kontrakoa. Izan ere, Euskal Herriko elkarte antimilitaristen borroka hamabi urtez luzatu zen. Apollinaireren antzerki lanaren mezu feminista eta antimilitaristak indarrean jarraitzen du gaur egun. Datu hori antimilitaristek jakinarazi zuten atzo.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa; antimilitarista ere sarrera da EHn.

antimilitarista
adj./iz. Militarismoaren kontrakoa. Izan ere, Euskal Herriko elkarte antimilitaristen borroka hamabi urtez luzatu zen. Apollinaireren antzerki lanaren mezu feminista eta antimilitaristak indarrean jarraitzen du gaur egun. Datu hori antimilitaristek jakinarazi zuten atzo.

Aztergaia: antimilitarista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): antimilitarista 62: Berria 39, EiTB 12, Argia 7, Jakin 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antimilitarista 46: Berria 26, Herria 8, Txema Ramirez de la Piscina 4, Iban Zaldua 3, Karlos Linazasoro 3, Joxe Azurmendi, Pako Aristi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antimilitarista / fr antimilitariste: Elhuyar: antimilitarista / Nolaerran: antimilitarista / Zehazki: antimilitarista / Labayru: - / Adorez5000: antimilitarista.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, hedatua, eta beste gabe onartzekoa.

antimonio
iz. kim. Elementu kimikoa, zilarkara eta hauskorra (Sb; zenbaki atomikoa, 51). Antimonioa suaren aurkako gauzetan, pinturetan, zeramikan, elektronikan eta beste gai askotan erabiltzen da.

Aztergaia: antimonio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antimonio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Sb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

antimonio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

antinatural
adj. Naturaren legeen aurkakoa. Itzulpen bidez eginiko eztabaida, antinaturala eta, batzuetan, ezin eramana ere gerta liteke. Alabaina, batzuk tematu egiten dira antinaturala dena natural egiten.

Aztergaia: antinatural

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

antinuklear
adj. Energia nuklearra erabiltzearen kontrakoa. Hein batean, mugimendu antinuklearretik sortu zen Berdeak alderdia ere. Talde antinuklearren deialdiari erantzunez.

Aztergaia: antinuklear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antinuklear 37: Berria 15 (adib.: “India, Oaxaka, Chiapas, Alemaniako borroka antinuklearrak, Kolonbiako sikarioak, hirigintza, etorkinak, Itoitz eta ekintza zuzena, makiak”), EiTB 2 (adib.: “Poliziek borrak eta gas negar-eragileak erabili dituzte antinuklearrak uxatzeko”), Jakin 2 (adib.: “Hortaz berreskura dezagun antinuklear alemanen garai bateko gerra-oihua: Atomkraft? Nein, Danke!”), Argia 18 (adib.: “Bitartean, printzipio gidarietan, Europako Alderdi Berdeak dio ingurumenaren aldeko mugimenduen eta mugimendu antinuklearren, ekintzaile bakezaleen, feministen, giza eskubideen aldekoen, Ipar-Hego eremukoen eta pobreziaren aurkakoen multzo heterogeneoan duela jatorria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antinuklear 11: Berria 9 (adib.: “PSOEk Garoñako zentral nuklearra itxiko lukeela azken urteetan emandako hitza bete behar duela aldarrikatu du aho batez mugimendu antinuklearrak”), Herria (“Hots, ala Frantziak, ala Amerikar Estadu Batuek armamendu politika hori segitzen dute, Greenpeace antinuklear erakundearen buruak garbiki dionaz”), Iban Zaldua (“mota askotako talde ekologista,antinuklear eta antimilitaristak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antinuclear / fr antinucléaire: Elhuyar: antinuklear / Nolaerran: antinuklear / Zehazki: antinuklear / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

antiojo
iz. pl. Heg. beh. Betaurrekoak.

Aztergaia: antiojo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Beh. Ik. betaurreko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "pl. marka erantsi" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Arruntkeria hau kendu eginen nuke, ez esateko beherago agertzen den antipar nire erabileran neska-mutiko gazteen arteko argotekoa dena. Alegia, aipatu ere ez nituzke ez bata ez bestea zerrendan jarriko'.

 - [E116]: 'hala izango da, baina OEHn adibide asko ageri da. Hitza erabilia izan da, bai euskara mintzatuan bai idatzian. Horregatik eman behar da, nire ustez. Nahi den marka guztiekin, baina eman. Hori da orain arte egin izan duguna. Pl marka erantsi beharko litzaioke'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'antiojo Heg. Beh. Pl. h. betaurreko'.

antiokiar
1 adj. Antiokiakoa, Antiokiari dagokiona.
2 iz. Antiokiako herritarra.

Aztergaia: antiokiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

antiokiar 3: Or QA (“Entzun dezagun Iñati Antiokiarrak ziona”), Lard (“argatik Antiokia’rrak, aitatu dan lanbide artara aurreratu ziran”, “eta Antiokia’rrak aditu zutenean, zer irabazi andiak Jesus’entzat atera zituzten, txit poz andia artu zuten”); antiokiatar 1, JAIraz Bizia (“Alakorik batean, Antiokiatar batekin bazkundu ta Panamatik Medellinera seda asko sartu zituan bide zuzenetik”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

antiokiar: Erlijioa Hiztegia ("Errito antiokiarra"); BiblE 2 (2 M 4, 9.19: "antiokiar hiritartasun").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Antiokia / antiokiar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): antiokiar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

antioxidatzaile
adj./iz. Oxidazioa moteltzen edo eragozten duena. Gaur egun, maiz hitz egiten da zenbait elikagairen ahalmen antioxidatzaileaz. Erromeroak odolaren ibilia errazten du eta antioxidatzaile indartsua da. Neuronak babesteko gaitasuna duten antioxidatzaileak.

Aztergaia: antioxidatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antioxidatzaile 252: Elhuyar 14 (adib.: “sagarrari gorria ematen dioten antozianinak antioxidatzaileak dira, eta, beraz, osasungarriak”), Consumer 182 (adib.: “Ikerlan horietako ondorioek agertzen dute antioxidatzaile ugari dauzkan dietak organismoa babestu egiten duela patologia horien aurka”), Berria 34 (adib.: “Zer dira antioxidatzaileak?”), EiTB 8 (adib.: “dituen elementu antioxidatzaileek ariketa fisikoaren ondorioak [gihar-minak, nekea...] murrizten laguntzen dute”), Argia 13 (adib.: “Bere pigmentuei esker, ezaugarri antioxidatzaileak ditu”), DiarioVasco (“antzina estrategia antioxidatzaileak gehitzea izan bazen ere, gaur estrategia aldatu egin da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antioxidatzaile 4: Berria 3 (adib.: “Zientzialarien arabera, txokolate beltzak flabanol izeneko antioxidatzaile asko du, eta horrek bihotzaren inguruko zainak gogortzea galarazten du”), Edorta Agirre (“Klabe-hitzak: bermea, kolesterol, farmazian salgai, bifidus, aminoazido, bio -, omega3, antioxidatzaile, kontrol zorrotzak, nutrizioa, etc”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antioxidante / fr antioxydant: Elhuyar: antioxidatzaile / Nolaerran: herdoilaren kontrako/aurkako – antioxidatzaile / Zehazki: 1 adj herdoilaren aurkako; 2 m antiherdoilgailu, antioxidante / Labayru: ugerraren | herdoilaren kontrako; uger-/ herdoil-kontrako / Adorez5000: herdoil-aurkako, antioxidatzaile.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf. oxidatzaile arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu; aurreko 'anti-'-ren oharrean esan dugunez, badakigu eratorbidea ez dela 'estandarra', baina horixe da erabili den eta erabiltzen den forma, eta Hiztegietan eta Euskalterm-en dagoena (Google-en, 'Ø, -a eta -ak eskatuta, , -a eta -ak' eskatuta, 'antioxidatzaile'-ren 300 agerraldi baino gehiago jaso ditugu; AllTheWeb-en, euskarazko guneetan eskatuta, 'antioxidatzaile': 150 agerraldi; 'antioxidante': 5)" (2002-09-02)

antiparasitario
1 adj. med. Gaiez mintzatuz, parasitoak hiltzen edo uxatzen dituena.
2 adj./iz. elektr. Gailuez mintzatuz, zarata edo interferentziak ezabatzen dituena.

Aztergaia: antiparasitario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antiparasitario 3 aldiz jaso da (DV Zabalik 1989).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antiparasitario : AB38; Euskalterm 1 (Nekazaritza Hiztegia, eta hor sin. gisa: bizkarroikontrako, parasitokontrako); beste ordainak: bizkarkarien aurkako: AB50. Ik. Euskaltermeko parasitoen aurkako, parasito-kontrako, parasitoaurkako, parasitokontrako; eta parasito-kengailu 'parasitaje'.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

antiparasitario : HiruMila; parasitokontrako : HiruMila; ElhHizt. Ez dugu horrelakorik aurkitu hiztegiotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

antiparasitario / antiparasiteformen hiztegietako ordainak: ElhHizt: parasitokontrako; HiruMila: antiparasitario, bizkarroi-kontrako. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): antiparasite; it (L. Ambruzzi): antiparassitario; ca (DCC): antiparàsit -a; en (Collins): "1 adj antiparasitic; 2 nm antiparasitic drug"; de (Slaby-Grossmann): "adj/s schädlingsbekämpfend, antiparasitarisch // m Schädlingsbekämpfungsmittel // (Med) Antiparasitikum".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Med., Elektr.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "hau sartuz gero, beste hauek ere bai: 'antitermiko', 'antialergiko', 'antidepresibo', 'antidiuretiko', 'antikontzeptibo' (izond.; gogoan izan 'antisorgailu' izen hutsa dela, eta izenondo bat behar dugula)" (2002-09-02)

antipartikula
iz. fis. Dagokion oinarrizko partikularen masa bera, baina aurkako karga, duen partikula. Oso bestelako gauza gertatzen da elektroi batek bere antipartikula jotzen duenean, hots, positroia jotzen duenean.
antipatia
iz. Norbaitenganako edo zerbaitenganako nolabaiteko arbuioa edo ezinikusia. Aurkitu dugu, mesfidantza eta antipatia gaizto guztien azpian, denok batzen eta senidetzen gaituen hitza.

Aztergaia: antipatia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antipatia

antipatiko
adj. Desatsegina; bereziki, pertsonez mintzatuz, tratuan lehorra eta zakarra izanik antipatia sorrarazten duena. Bizilagun berria antipatiko samarra zen.

Aztergaia: antipatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antipatiko 3: P. Sastre ("Leiho eta tximinia asko zuen edifizioak #mdash#horretan fijatu zen Niko partikularzki#mdash#; bestela, beltz astuna zen eta antipatiko samarra iruditu zitzaion"), J.M. Suraso ("Oso antipatikoak ziren eta inoren sentimenduak minberatzearren, nahita esaten zituzten gauzak"), K. Santisteban (""Gizon zakarra eta antipatikoa da", erabaki zuen izebak bere baitan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antipatiko : AB38 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

antipatiko : ElhHizt (antipático, -a), HiruMila (antipático, ca), XarHizt (antipathique) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal antipático / antipathique formen ordainak: antipatiko : HiruMila, ElhHizt; antojagarri : PMuj DCV; arbuiagarri : PMuj DCV; betillun : PMuj DCV; eskergaitz : HiruMila; ezatsegin : HiruMila, ElhHizt; greügarri : Casve FE; habail : T-L LBF; hastiagarri : Casve FE; hastial : XarHizt; higuin : Casve FE (hügü), HaizeG FB, T-L LBF; higuingarri : XarHizt, Casve FE (hügüngarri); okaztagarri : Casve FE; ortz-illun : PMuj DCV; zakar : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antipatiko

antipoda
1 iz. pl. Lurreko toki batez mintzatuz, dagokion diametroaren beste muturreko tokia. Espainian eguna denean, antipodetan gaua da.
2 iz. Beste batekiko erabat kontrajarria den jarrera edo pentsaera adierazteko erabiltzen den hitza. (Zenbait esapidetan, pluraleko leku-atzizkiekin). Zelten antipodetako greziar pentsalari bat. Politikoki antipodetan zeuden gasteiztar intelektualen artean adiskidetasun harremanak izan zituen.

Aztergaia: antipoda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

antipsikotiko
1 adj. Tratamenduez edo sendagaiez mintzatuz, psikosia sendatzen laguntzen duena. Terapia antipsikotikoa. Eskizofreniaren tratamendurako nagusiki botika antipsikotikoak erabiltzen dira.
2 iz. Sendagai antipsikotikoa. Noiz jaitsiko didazu antipsikotikoen dosia?

Aztergaia: antipsikotiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 39 (EiTB 3, Elhuyar 6, Elkar 15, Laneki 1, UEU 14); ETC 62

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: antipsikotiko (Termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa; psikotiko ere jasoa dago.

antisemita
adj./iz. Juduen kontrakoa. Eraso antisemitak. Antisemitek ere propaganda gisa erabil zitzaketen nire idatziak.

Aztergaia: antisemita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

antisemitismo
iz. Juduen kontrako jarrera. Hori baino deigarriagoa da antisemitismoa ez desagertu izana.

Aztergaia: antisemitismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

antiseptiko
adj./iz. Mikrobioak hilez infekzioei erasotzen diena edo infekzioetatik babesten duena. Garbiketa antiseptikoa. Antiseptiko usaina. Antiseptikoaren erredura sentitu nuen.

Aztergaia: antiseptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
antisistema
adj./iz. Ezarritako sistema politiko edo sozialaren aurkakoa. Errusiako boltxebike gorrienei ere bururatuko ez zitzaien ideia iraultzaile eta antisistema erabatekoa. Horixe da antisistemek salatzen dutena.

Aztergaia: antisistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): antisistema 26: Elcorreo (“Eredu alternatibo hobe baten alde lanean diharduena izan liteke antisistema, ez indarkeriaren goraipamenean eta praktikan galduta dabilen”), Deia 3 (adib.: “Balearretako Izquierda Unidakoek yatea enkatean atera eta lortutako dirua bertako behartsuak laguntzeko erabil dezatela eskatu dute, Errusiako boltxebike gorrienei ere bururatuko ez zitzaien ideia iraultzaile eta antisistema erabatekoa”), Berria 12 (adib.: “Egunotan, gazte anarkista eta antisistemez gain, institutu eta unibertsitateko ikasle eta irakasleak, langabeak eta, atzo, langileak ere batu dira”), EiTB 4 (adib.: “Hori da antisistemek salatzen dutena”), Jakin (“rock and roll globala eta bere heroi askoren histrionismo antisistema”), Argia 5 (adib.: “Hala ere, Iraultza Handiaren planteamendu antisistemak edo maimaistak baztertu arren, ez ditu egunez eguneko erreformismoa eta «urrats txikien politika» baztertzen, sistema kapitalistaren barruan aldaketarako tartea badagoela baiteritzo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antisistema : Berria (“Gaur egun Irujo bakarrik da gai joko lotsagabe antisistema egin eta eztanda horretatik onik ateratzeko”), Urtzi Urrutikoetxea (“Hura zen gure eredu asanbleario eta antisistema”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: antisistema Politikan, egitura hegemonikoen kontrako diskurtsoa duena. Batzuetan, erdeinuz erabiltzen da, oposiziokoak izendatzeko. Antisistema eta feminista gisa definitzen du bere burua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antisistema / fr antisystème: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta jasotzekoa.

antisorgailu
adj./iz. Ernalketa eragozten duena. Kasualitatea al da gaur egun pilula antisorgailuak emakumezkoentzat bakarrik egotea? Populazioaren hazkundea moteldu egin da, hiesaren eta antisorgailuen eraginez.

Aztergaia: antisorgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

exoelkarteak, eta oinarririk gabeko eratorriak (cf. antikoagulante sarrerako oharra).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "izena da, eta askotan izenondoa behar izaten da ('parche anticonceptivo', 'el tabaco ez anticonceptivo', 'maíz anticonceptivo'...); beharbada, teknikoegitzat jo liteke izenondo-erabilera hori, eta ez legoke arazorik Hiztegi Batuan ez sartzeko; dena den, lantaldeari jakinarazi nahi diogu 'antikontzeptibo' izenondoa eman dugula Elhuyar Hiztegian, eta Euskalterm-en ere bide beretik jo dutela (dena den, horretarako 'kontrazeptibo' terminoa egokiagoa den aztertzen ari gara, nazioartekoagoa dela dirudielako)" (2002-09-02)

antisozial
1 adj. Gizarte maila apalenen interesen kontrakoa. Murrizketa antisozialek sutan jarri dituzte sindikatuak. Langileen kontrako lege antisozialak bedeinkatuz. Politika antisoziala.
2 adj. Gizartearen aurkakoa. Jarrera antisozialek gora egin dute 12 eta 18 urteko gazteen artean.

Aztergaia: antisozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antisozial 106: Consumer 2 (adib.: “salatuak eskubideen ariketa antisoziala gauzatzea”), Berria 50 (adib.: “Krisi garai honetan AHT bezalako proiektu antisoziala eraikitzea guztiz onartezina dela uste dugu”), EiTB 14 (adib.: “LABek salatu egin du murrizketa eta erreforma ‘antisozialek krisia areagotu eta gero eta enplegu gehiago deusezten’ dutela”), Jakin (“kapitalismo neoliberal antisozialarena”), Argia 37 (adib.: “Aurrekontu antisozialak eta insolidarioak”), DiarioVasco (“Eraikuntza proiektu erraldoi, antisozial eta kutsakorrei ezetza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antisozial 22: Berria 16 (adib.: “aurrekoen jarraipena dira, antisozialak eta neoliberalak”), Herria 1 (“Errefera berehala jin zaio, baizik-eta“ erreakzionario antisozial” bat dela!”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Frazerren iritzia zera da, erlijio nagusiak funtsean eta erremediorik gabe antisozialak direla”), Josu Zabaleta (“Bere instintu antisoziala handitzen ari zitzaion”), Alberto Ladron Arana (“Baita preso antisozialak ere”), Juan Martin Elexpuru (“Eta justiziatzat zera ulertzen dut: interes partikularrek elkartuta iraun dezaten beharrezkoa den lokarria, dakigularik hori gabe lehengo egoera antisozialera itzuliko liratekeela interesok”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antisocial / fr antisocial: Elhuyar: antisozial / Nolaerran: - / Zehazki: ez-sozial, antisozial, gizartearen aurkako / Labayru: gizartearen kontrako | aurkako, antisozial / Adorez5000: antisozial, gizartearen aurkako.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

antiterrorista
adj. Terrorismoa desegitea helburu duena. Frantziako Polizia Antiterroristak bere gain hartu zuen ikerketa. Borroka antiterrorista. Hor daude lege antiterroristaren akordioa edo espetxe politika.

Aztergaia: antiterrorista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): antiterrorista 101: Deia, Berria 53, EiTB 10, Jakin, Argia 36.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antiterrorista 126: Berria 118, Herria 2, Iñaki Segurola, Iban Zaldua, Agurtzane Juanena, Itxaro Borda, Xabier Mendiguren Elizegi, Joxe Azurmendi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antiterrorista / fr antiterroriste: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: antiterrorista / Labayru: terrorismoaren kontrako | aurkako, antiterrorista / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, hedatua, eta beste gabe onartzekoa.

antitesi
1 iz. Gogoeten edo esapideen kontrakotasun erlazioa. Bizitzari buruzko ikuspegien arteko antitesi hau sakonagoa da bi erlijioren arteko edozein desberdintasun baino.
2 iz. Bere ezaugarrien arabera beste baten aurkakoa den pertsona edo gauza. Rufino, berriz, horren antitesia zen, indartsuagoa, adoretsuagoa.
3 iz. liter. Hitz edo esaldi bat aurkako esanahia duen beste bati kontrajartzea.

Aztergaia: antitesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

antizikloi
iz. meteorol. Atmosferan, ingurunearekin alderatuz, presio atmosferiko altua duen eremua. Antizikloia dagoenean, egonkortasuna da nagusi. Antizikloiaren eraginez, Mediterraneoko aire masa umelak penintsulako kostaldera datoz.

Aztergaia: antizikloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

antojagarri
adj. Heg. Aspergarria, gogaikarria. Hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak.

Aztergaia: antojagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

idatziz erabili gabea da, baina ezaguna da ahozko hizkeran.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aspergarria, gogaikarria.

antojatu, antoja, antojatzen
da/du ad. Heg. Aspertu, gogaitu.

Aztergaia: antojatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

antoja, antojatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

aspertu, gogaitu.

antoju
1 iz. Heg. zah. beh. Apeta.
2 iz. Heg. beh. Nazka, higuina.

Aztergaia: antoju

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 3 antoju : a1) 'antojo' adierakoa (fB: "Gurari txarrak, apetito gaistuak, inklinazinoe deungak, antoju inpamiak"); a2) -ren antojura esapidekoa (OA: "Eutzitzen ote dien illuntzea azkero etxetik irteten euren antojura"); b) 'repugnancia' adierakoa (Iz); corpusean, gainera, antoxu 'repugnancia' adierakoa (Astar: "Antoxu emoten deuste, eta modu orrentan iragoten badozubez, eure ezpata zorrotzak zatitu, birrindu, eta ilgo zaitubez"). Cf. antojagarri ("Emakume antojagarria": Gketx Loiola); antojatu (Mg CO: "zeuri otu, edo antojetan jatzun orduban..."; Iz ArOñ: "Antojau naiz, me he asqueado"); eta antoxatu ('empacharse' A).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu antoju, antojatu eta beste eratorririk DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm iturrietan. Cf. 'a su antojo' itzulitako nahierara: AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan, antoju : EuskHizt ('apeta' adierakoa), HiruMila ('apeta' eta 'nazka' adierakoa), DRA ('nazka' adierakoa); antojagarri : HiruMila ('repugnante; asqueroso, sa'); PMuj ('pesado, latoso, molesto, cargante); antojatu : HiruMila (1 zaio 'apetecer, encapricharse'). 2 da, du 'repugnar, asquearse'); PMuj (1 'enojar'. 2. 'enconarse, irritarse, agravarse'); DRA ('enconarse la herida'; eta antojau 'asquearse'); antoxatu 'empacharse': PMuj, DRA. Ez dira agertu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal antojo, caprice-ren hiztegietako ordainetan ez da antoju formarik agertu (ezta antojatu-rik ere). Cf. HiruMila: 1 apeta, gurari, nahiera, par; 2 kasketaldi; ElhHizt: 1 apeta, gutizia, gurari, nahiera, gogo; Lur EG/CE: kasketa, apeta; Lur EF/FB: apeta, gurari; Casve FE: asper, bürükeria, isidüra, aldi, bürükaldü; HaizeG: hisi, parra, kasketaldi, siska; PMuj DCV: apeta, gulari, kasketa, kasketaldi, naikeria, burukeria, susmo.

Erdaretako formak

es (bakarrik?) da antojo; fr (DLLF): caprice; it (L. Ambruzzi): desidero, voglia // capriccio, fantasia; ca (DCC): capritx; en (Collins): caprice, whim, pasinf fancy, notion; de (Slaby-Grossmann): Laune, Grille, Einfall.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Zah. apeta. 2 nazka, higuina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Kendu eginen nuke zalantzarik gabe. Hizkuntza mintzatukoa da eta oso maila apalekoa. Gauza bera eginen nuke, hau da, aipatu ez, zentzu antzekoa daukan Bizkaiko mendebaldeko 'enpagu' berbarekin'.

 - [E116]: 'agian ken daiteke, nahiz badituen adibide batzuk, oso gutxi, OEHn'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'antoju iz. Heg. Beh. 1 Zah. 'apeta'. 2 'nazka, higuina''.

antolabide
1 iz. Konponbidea. Auzi horrek ez du antolabiderik.
2 iz. Zerbait antolatzeko edo egituratzeko modua edo bidea. Horrelako hitz bakoitzaren elementuek eta elementu horien antolabideek euskaran bertan dute oinarri.

Aztergaia: antolabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

antolaera
iz. g. er. Antolaketa. Ik. antolakuntza. Gauzen barneko antolaera ezagutu zuela sinetsi izan zuen.

Aztergaia: antolaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Euskaltzaindiak arautuak dituen antolaketa, antolakunde, antolakuntza hedatuenen ondoan, zein leku dute beste aditz-izen erabilera urriagokoek (cf. antola, antolaera, antolabide, antolakizun, antolaldi, antolamen, antolamolde, antolatze)?

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: antola 2 (Or QA, Or Aitork); antolabide 4 (Zink Crit, Vill Jaink, MEIG); antolakizun 3 (Ezale 1899, Eusk 1919-1920, Etxde Itxas); antolaldi 2 (Prop 1904; Herr 1956: "antola-aldi"); antolapen 2 (cf. infra); corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu antolaera, antolamolde eta antolatze formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu antola, antolaldi formarik aurkitu; antolabide EB 5 (X. Iturpe, Helburua, G. Garate, Oñatiko Historia...; F. Krutwig: "antholabide"); antolapide EB 10 (Arauzko erabakiak, Administrazio zerbitzuak, EHAA; eta EHAA: "antolapide-behar"; "elkarte-antolapide"); cf. antolabidetza; antolaera EB 3 (J. Azurmendi, Arauzko erabakiak, Arkeoikuska 83); antolakera 3: G 1 (J.L. Zurutuza); EB 2 (M. Aramendi, Txill); antolakizun EB 6 (I. Antiguedad, S. Garmendia; EGA azterketak; J.M. Satrustegi eta "antolakizun batzorde"; EHAA: "lurralde-antolakizun"); antolamen EB 3 (P. Saez; J.M. Torrealdai 2); antolapen EB 7 (cf. infra); antolamolde EB 1 (Hitz 1974); antolatze G-IE-EB 5 (Historia eta gizarte-zientzien urtekaria; Herria 1973: "antolatze sari"; Herria 1973 eta 1986: "bide antolatze"; A. Urrestarazu: "lan-antolatze").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antolabide : DFrec 1, AB50 3, HiztEn-LurE; antolaera : DFrec 1; antolakera : Euskalterm 6; antolaketa : DFrec 46; antolakizun : DFrec 3, AB50 10; antolamen : DFrec 1, AB50 3, HiztEn-LurE; antolamolde : AB38 1; antolapen : AB38 3; antolatze : DFrec 2, AB50 4, LurE, Euskalterm 2.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietan: antolabide : EuskHizt, EskolaHE, ElhHizt, HiruMila; antolamen : EuskHizt, EskolaHE, ElhHizt; antolakizun : ElhHizt; antolaldi : ElhHizt; antolatze : ElhHizt; antolamolde : HiruMila.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

antolaketa, antolakuntza.

antolaketa
1 iz. Antolatzea edo egitura ematea; horren ondorioa. Lurralde antolaketa. Ekonomiaren antolaketa berri bat. Eleberri baten antolaketa. Liburuaren azalaren antolaketa.
2 iz. Antolatzea, prestatzea. Jaialdi baten antolaketa agindu diote. Ibilaldiaren antolaketa lanak. Antolaketaz arduratu diren elkarteak.

Aztergaia: antolaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ekintza eta ondorioa adierazten ditu; ik. antolakuntza (parekoak dira)

antolakizun
iz. Antolaketa. Erromesaldiaren antolakizun osoa bere gain hartu zuen.

Aztergaia: antolakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kizun.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

antolaketa.

antolakunde
iz. Erakundea. Euskal Herriko antolakunde, elkarte eta gizarte mugimenduetan parte hartzen hasi ziren.

Aztergaia: antolakunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antolakunde, 'organizazioa'

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

'organizazio' (UNO, etab.) adierazteko egokiagoa da erakunde

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Sinonimo gisa 'organizazio'ren ordez, 'erakunde' emanen nuke'.

 - [E116]: 'ezin gara beti bueltaka ibili. Hau lehenbiziko itzulian erabaki zen, eta hemen ez da gauza berririk (azpisarrera bat, adibide berri bat...) proposatzen. Beraz, ez nuke eztabaidatu ere egingo'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'utzi zegoen moduan'

antolakuntza
iz. Antolaketa. Jaien antolakuntza. Ingurumen eta Lurralde Antolakuntza sailburua.

Aztergaia: antolakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

ekintza eta ondorioa adierazten ditu; ik. antolaketa (parekoak dira)

antolaldi
iz. Ipar. Konponketa. Kaperari antolaldi bat eman.

Aztergaia: antolaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

konponketa.

antolamen
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, antolamen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antolamendu].

Aztergaia: antolamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-09-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. antolamendu (hau da arautua, eta erabilia, -bide, -era, -keta, -kuntza osaerakoekin batera).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/-mendu.

antolamendu
1 iz. Antolaketa, egituraketa. Gizartearen egiturak antolamendu bat adierazten du. Erakundeak ezin iraun dezake aldakuntza edo antolamendu larririk gabe.
2 iz. Ipar. Konponketa; hitzarmena. Zaraitzuko ibarrak eta Aezkoakoak urtero egiten dituzte antolamendu eta hautsi-mautsiak Nafarroa Beherekoekin. Antolamendutan ibili. Aita sainduarekiko antolamenduak desegin, apezei pagak kendu. Frantziako errege berria eta aita saindu berria Boloniako hirian elkarretaratu ziren eta antolamenduzko paper bat sinatu zuten.

Aztergaia: antolamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

batez ere ondorioa adierazten du

antolarazi, antolaraz, antolarazten
du ad. Antolatzera behartu.

Aztergaia: antolarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antolarazi, antolaraz, antolarazten. dio ad.

antolatu, antola, antolatzen
1 da/du ad. Konpondu, atondu. Sareak antolatzen ari zirela. Peza makurtuak zuzentzeko eta higatuak antolatzeko. Hezur hautsiak antolatzen ere ba omen zekien. Garbitu eta antolatu zuen barne hura egin zitekeen bezain ongi. Ile hori antolatu behar dinagu. Zure joan-jinetan denbora asko galtzen duzu; zaude gurekin, antolatuko gara nolabait (Ik. moldatu1 4). Ez zaiteztela izutu; gauzak antolatuko dira.
2 du ad. Prestatu, adelatu; egituraz hornitu. Jendea lerroetan antolatu. Behar zituen bere lan berriko gauzak antolatu. Gela, bulego bat antolatu. Ezin hobeto antolatutako jantoki zabalean. Nola antolatuko zenuke gure herri museoa? Emazteak eman zizkion, ontsa antolaturik bi poltsatan, eraman beharrak oro. Lursailak antolatu. Azpiegitura hobeki antolatu. Irakaskuntza antolatzeko.
3 du ad. Moldatu; ondu. Mikelek haurrentzat ipuin polita antolatu du: Lainoa eta izarra. Euskaraz ez zuen beste libururik antolatu zoritxarrez. Euskara ez dela beste hizkuntzetako hitzez moldakaizki antolatutako hizkera barregarri bat baizik.
4 du ad. Zerbait nola egin behar den erabaki eta horretarako behar den guztia prestatu. Lehiaketa bat, jaialdi bat, ibilaldi bat antolatu. Herri-afaria antolatu da Seguran Realaren igoera ospatzeko.
5 du ad. Egokitu, moldatu. Testua oraingo idazkerara antolatzea beste aldakuntzarik gabe. S. Lagerlof-ek moldatutako ipuina, gaur guk irratirako antolatua.
6 da ad. Norbaitek bere burua konpondu, txukundu. Antola zaitez apur bat kalera irten baino lehen. Joanes ederki bizarra kendurik, ezkontzarako egin zitzaion jantziaz antolaturik.
7 da ad. Ipar. Ados jarri, bat etorri. Antola zaitez zure etsaiarekin, bidean harekin zoazen bitartean. Izan dira erran dutenak ezin antola daitezkeela Jainkoaren justizia eta jatorrizko bekatua.
Azpisarrerak

Aztergaia: antolatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antolatu, antola, antolatzen. 1 du ad. 2 Ipar. da ad. 'bat etorri'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: antola hor!

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

antolatu, antola, antolatzen

antolatzaile
1 iz./adj. Zerbait antolatzen edo konpontzen duena. Sare-antolatzaileak. Bakezko jujea, nahasmenen antolatzailea.
2 iz./adj. Pertsonez edo erakundeez mintzatuz, zernahi ekitaldi antolatzen duena. Herriko jaien elkarte antolatzailea. Sariketaren antolatzaileen iritziz.

Aztergaia: antolatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper