50535 emaitza bilaketarentzat - [3151 - 3200] bistaratzen.

antolatze
iz. antolatu aditzari dagokion ekintza. Urtez urte haziz joan da antolatze lanetan ibili den jendearen kopurua.

Aztergaia: antolatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

antolatze 2: Herrian baditeke urririk eskola. / Antolatze hoberen gauza berehala. Hb Esk; Ikusirik Kaxildaren keñuak eta Fernandoren galtza-antolatzea, Filemon ere asten da galtzak antolatzen. Alz Bern;

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antolatze 4: Umandi (“Ba-dirudi orain arte lan-antolatze guziak begiratuta, gizona lanerako dala”), Herria 3 (“Antolatze saria galdegina ukanen zaio jabeari eta hemendik goiti debekatua ukanen da kamiuner eta otokarrer barne hortan jartzea; Kantu xapelketaren antolatzea dea zuen lan bakarra ala besterik ere egiten duzue?”, “Urteko biltzar nagusia izanki eta, joanden urteko harat hunatak zer izan diren diru, egoitza, langile, besta antolatze, jan gela eta herriko etxeetako harremanen mailan jakin dugu, bat bestearen ondotik mintzatu baitira Marie Jeanne Berterretx orain artinoko batasuneko lehendakaria, Maite Erdozaincy Barbier ikastolako zuzendaria bai eta Mayi Reme orai artinoko diruzaina...”, “antolatze eskeman egonez”).

antolatze 11: Berria (“Herritarren askatasunei bidea ireki ordez, 30 urte geroago oinarrizkoak diren antolatze, manifestazio, biltze, adierazpen, parte-hartze politiko, eta beste hainbat askatasun murriztuz joan den justizia daukagu”, “antolatze lanak”), EiTB 4 (“antolatze lan), Jakin (“antolatze eredu”, “antolatze bide”), Argia 2 (“antolatze lan”), DiarioVasco 3 (“antolatze lan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

antolatze 32: Herria 12 (adib.: “Eta, hunen baimenik gabe, antolatze eta sanotze obrarik ezin egin!“, “45 zenbatzen dira egoitza antolatze proiektu bat dutenak”), Berria 7 (adib.: “Biltze eta antolatze lan handia eskatu du, eta informatikaren abantailak ere behar izan dira”), Bat-bateko bertsolaritza 3 (“Bertsoaren antolatze eta egituratze lan hori osorik burura daiteke kantatzen hasi aurretik”), Andoni Egaña 2 (“Diskurtsoaren antolatze-lana kentzen digu, jolasaren baitan baitago antolatze-lan hori.”), Pello Salaburu 2 (“gizartearen antolatze sistema bi horiek“, “Baina hori akademia askatasuna da, edo autonomia izatea akademia kontuetan, eta horren barnean sar daiteke irakasleenantolatze sistema bera ere (irakasle motak nola eratzen diren, adibidez), baina hori ez da benetako unibertsitate autonomia eguneroko jardueran”), Rafa Egiguren (“... iritsi da garaia estrategia, ideologia eta antolatze kontuetan bideak urratzen hasteko...“), Bernardo Atxaga (“Antolatze-lanak egun oso bat kendu zidan”), Juan Garzia (“Antolatze-hastapen hori, hala, ernalkuntzaren aurretik kudeatzen da”), Markos Zapiain (“Kontua da etzanontzat harrigarriak direla Bikilaren igoerak katedral puntara, jaitsierak klandestinitateko paranoiara, muga igarotze arriskutsuak, erakundearen antolatze zailak, kartzelaldi eredugarriak, tortura latzak, eztabaida garratzak, azken uneko ihesak, justiziaren alde ongi profitatu erbestealdiak, asanblada jendetsuak, haurrideen arteko haserre mingotsak, mitin goriak, kirol soldadutzak, Aralar, eta abar.”), Joxerra Garzia (“Antolatze lanetan ni baino trebeagoak diren ikaskide batzuek afari bat antolatu zuten 1995ean, PREU egin genueneko 25. urteurrena zela eta”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

antologia
iz. Arte- edo literatura-lan hautatuen bilduma. Ik. lorategi 2. Euskal idazle garaikideen ipuinen ingelesezko antologia plazaratu du. Antologia honek ehun olerki inguru biltzen ditu. Kantu hark eman dio izena taldearen ibilbide luze eta aberatsa laburbiltzen duen antologiari.

Aztergaia: antologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

antologiko
adj. Antologiaren ezaugarriak dituena. Margolari bilbotarrari buruzko erakusketa antologikoa.

Aztergaia: antologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

antonimo
iz. Hitz bati buruz, aurkako esangura duen hitza. Gizen-en antonimoa argal da. Argal eta gizen antonimoak dira.

Aztergaia: antonimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

marka erantsiz: Tekn. (Hizkl.)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sartzea onartu da.

antoxin
iz. Ura hartzeko eta edateko erabiltzen den metalezko ontzi heldulekuduna. Zelaien erdian, egun baterako taxutu dituzten sukalde apalak, eltze, tupina, zartagin, plater, pitxer, antoxin eta katiluz inguraturik.

Aztergaia: antoxin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
antoxinkada
iz. Antoxin baten edukia. Aterako dizut antoxinkada bat muztio, ez da gazura baino txarragoa izango.

Aztergaia: antoxinkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

antozoo
iz. zool. Polipo aldia duen eta marmoka-aldirik ez duen knidarioa.

Aztergaia: antozoo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

antrazita
iz. Errekuntza moteleko harrikatza, bero handia ematen duena. Makina berriek, hasieran, Zumaiako portura itsasontziz iristen zen antrazita erabiltzen zuten erregai gisa.

Aztergaia: antrazita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

antropofagia
iz. Gizakiak giza haragia jatea. Ik. kanibalismo. Antropofagia baita, jarduera basati guztietan, zalantzarik gabe, ikararik eta nazkarik handiena ematen diguna.

Aztergaia: antropofagia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
antropofago
iz./adj. Gizajalea. Etsaia jaten duen antropofago ankerra. Jende hura antropofagoa zen.

Aztergaia: antropofago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antropofago 'gizajalea'.

antropoide
adj./iz. Animaliez, bereziki primateez mintzatuz, gizakiaren antza duena. Liburu honek frogatzen du, duela bi milioi urte afrikar antropoideak ginela denok.

Aztergaia: antropoide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: antropoideoak.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-oide.

antropologia
iz. Gizakiaren gizarte eta biologia alderdiak aztertzen dituen jakintza. Euskal antropologia astea. Antropologiako ikasketak egin zituen. Antropologia filosofikoa.

Aztergaia: antropologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
antropologiko
adj. Antropologiarena, antropologiari dagokiona. Museo antropologiko bat sortzekotan zebilen Madrilen. Pilota jokoa ikuspegi antropologiko batetik aztertzen duen saiakera.

Aztergaia: antropologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

antropologo
iz. Antropologian aditua den pertsona. Antropologo batek esana du kultura-berezitasunak emakumeen aldarrikapenak indargabetzeko erabiltzen direla munduan.

Aztergaia: antropologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartzekoa.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako uztea erabaki da.

antropometria
iz. Giza gorputzaren proportzioak eta neurriak aztertzen dituen jakintza. Antropologoek, antropometriaren bidez, etnia-ikerketak egiten dituzte.

Aztergaia: antropometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

antropometriko formarekin batera sartzea eskatu da. Nazioartekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aurreko ohar bera (frantsesez, anthropométrie, bertillonnage; ingelesez, anthropometry; alemanez, anthropometrie)'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

antropometriko
adj. Antropometriarena, antropometriari dagokiona. Azterketa antropometrikoa.

Aztergaia: antropometriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh51 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

antropometriko 46 (Consumer 13, Laneki 30).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

antropometriko 1.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa eta sartzekoa. Honekin batera antropometria ere sartzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aurreko ohar bera (frantsesez, anthropométrique; ingelesez, anthropometric(al); alemanez, anthropometrisch)'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

antropomorfiko
1 adj. Antropomorfismoarena, antropomorfismoari dagokiona. Hizkuntza, pentsamenduaren hazia, metafora-sistema da, eta oinarri mitiko eta antropomorfikoak ditu ezinbestean.
2 adj. Antropomorfoa.

Aztergaia: antropomorfiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antropomorfiko

antropomorfismo
iz. Jainko, animalia edo gauzei gizakien itxura eta tasunak ematea. Antropomorfismo hori, jainkoa gizakiaren irudiarekin identifikatze hori da greziarrek estatua haiei ematen zieten gizarte-balioaren ezaugarri nabarmenena.

Aztergaia: antropomorfismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antropomorfismo

antropomorfo
adj. Giza itxura edo forma duena. Idolo antropomorfoak.

Aztergaia: antropomorfo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antropomorfo

antroponimo
iz. Pertsona izena. Deidre izena, emakumezko antroponimo gisa, XX. mendean zabaldu zen.
antropozeno
1 adj./iz. geol. Epoka geologikoez mintzatuz, gizakiaren ekintzek eta jarduerek Lurrean eragin globala dutenetik honako denbora-bitartea hartzen duena. (Izena denean, A larriz). Ikertzaile talde horren arabera, lehenengo bonba atomikoa leherrarazi zutenean hasi zen Antropozenoa.
2 adj. geol. Antropozenokoa, Antropozenoari dagokiona.

Aztergaia: antropozeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antropozeno 30: Elhuyar 20 (adib.: “Zein dira Antropozenoa definituko luketen ezaugarriak?”), Berria 4 (adib.: “Paul Crutzen Nobel saridunak Antropozenoaren kontzeptua asmatu zuen, gizakia atmosferan duen eraginaren bidez beste aro geologiko bati hasiera emateko gai zela adierazteko”), EiTB (“Lurrean hain eragin sakona izan dugu, ze aro geologiko berri bati izena eman diogu: ... Antropozenoa, gizakien aroa“), Jakin 5 (adib.: “Industria-iraultzatik gaur egunera arte, Holozenoa bukatu da, gizakiak ingurumenean zuen eragina aintzat hartuta, eta epoka berri batean gaude, Antropozenoan, non lurrazala eta atmosfera aldatu ditugun”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu antropozeno formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antropoceno / fr anthropocène: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

LB: 53; ETC: 173

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: antropozeno (Geol., ‘Kuaternarioaren amaieran bereizten den epoka geologikoa, gizakiaren jarduerak biosferan duen inpaktua ezaugarri duena’).

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa Aro guztiak batera ikustean.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Geol.

antropozentriko
1 adj. Antropozentrismoarena, antropozentrismoari dagokiona. Tximino Handiak beste espezieak baino gehiago babesteak, ez al du ikuspegi antropozentrikoa oinarri?
2 adj. Gizakia gauza guztien ardatz nagusitzat hartzen duena. Garai antropozentriko eta indibidualista baten seme-alabak gara.

Aztergaia: antropozentriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antropozentriko

antropozentrismo
iz. Teoria filosofikoa, gizakia ororen gainetik jartzen eta unibertsoaren erdigunetzat hartzen duena. Antropozentrismoa alboratu ezinik gabiltza, orain mende batzuk gure planeta unibertsoaren erdigunea zela pentsatzen zutenak bezalaxe. Eboluzioaren gailurra gu garela pentsatzea antropozentrismo merkea iruditzen zait.

Aztergaia: antropozentrismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antropozentrismo

antsia izan
ad.-lok. zah. Ardura, axola izan. (Ezezko esaldietan eta galderetan erabiltzen da). Ez da antsia; aurrera. Zer da antsia entzule gehienek erausi hura aditzen ez badute? Gaur asea badute, biharraz antsia ez dute.

Aztergaia: antsia izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz "da ad. Batez ere "ez da antsia", "zer da antsia" esapideetan erabiltzen da".

antsia1
1 iz. Ardura, arreta. Ez duzuela antsiarik bizitzekoaz. Ez izan antsiarik nola eta zer esango duzuen. Deus antsiarik gabe bere gisa utziko dugu euskara.
2 iz. Nahi bizia, irrika. Ik. gose 3; egarri 3; joran. Ohore eta estimazioen antsia.
antsia2
iz. Hasperena, intziria. Alferrik gero izango dira negarrak eta antsiak. Nire antsia larriak hemen itotzen dira. Noizean behin antsiaren bat egiten zuen, barren-barrendik aterea zirudiena.
antsiatsu
adj. Ipar. zah. Arduratsua, arretatsua. Alferren trabailaraztea, lotien iratzartzea eta antsikabeen antsiatsu eta arduratsu egitea.

Aztergaia: antsiatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

arduratsua, arretatsua.

antsiatu, antsia/antsiatu, antsiatzen
da ad. Arduratu, kezkatu. Joaten diren gauzez sobera antsiatzen gara. Neure egitekoez behar naizela antsiatu besteenez baino gehiago.

Aztergaia: antsiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antsiatu, antsia(tu), antsiatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

antsiatu, antsia(tu), antsiatzen

antsiaz
adb. Antsiaturik. Eta arropaz, zertako zarete antsiaz?
Loturak

Aztergaia: antsiaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ANTSIAZ a) Con cuidado, solícitamente. --Justiziaren gose ta egarri direanak norzuk dira? --Bear dabena gauza guzietan ansiaz egiten dabenak. Cb CatV 64 (Cap 84 ansia guztiagaz). (Estar, etc.) preocupado. Eta bestimendaz denaz, zertako zarete antsiaz? Leon Mt 6, 28 (TB antsian). b) (Lar (-ns-), Hb ap. Lh). "Ansiosamente, ansiaz, eresiaz" Lar. "Ansiar, ansiaz nai" Ib. Aspaldian bularraren ondarretan sortu izan yakon zaletasun azia, noizbait zartegiñez ernetan ikusteko antsiz ta egarriz egoana. Erkiag Arran 66. c) Quejándose; gimiendo. "Antziaz (G), latiendo, suspirando, dando ayes" A. "Antziz (G), suspirando" Ib. v. NEGAR-ANTSIZ, ZOTIN-ANTSIZ. Zuri deiez gagoz Ebaren ume erbestetuok: antsiz eta negarrez gatorkizuz negar-erri onetan. KIkV 51. Zuri aiezka, antsiz ta negarrez negar-erri onetan. KIkG 34 (tbn. en ArgiDL 16). Pozaldia dakarkitzut, eta orain arte antsiz zenitun gaitzon aterraldia. 'Que [...] te hacían gemir'. Zait Sof 34. Arrapaladan doa arima Maitearen billa, oni ta ari galdezka. Antsiz eta negarrez mendi ta muna zear. Onaind in Gazt MusIx 153. Batzutan antsiz, bestetan lotan, / miña barru ta azalen. Insausti 120.

adib.: antsia1 iz. Ardura, arreta. Ez duzuela antsiarik bizitzekoaz. Eta arropaz, zertako zarete antsiaz? Ez izan antsiarik nola eta zer esango duzuen. Deus antsiarik gabe bere gisa utziko dugu euskara

antsiaz 11: Consumer 2, Berria 3, EiTB 2, Jakin, Argia 2, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antsiaz 29: Hasier Etxeberria, Itxaro Borda, Xabier Montoia, Josu Zabaleta, Lourdes Oñederra, Ramon Etxezarreta, Iñaki Zabaleta, Itziar Otegi, Imanol Unzurrunzaga, Ramon Saizarbitoria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, azpisarrera gisa jasotzekoa. Baina antsia sarrera berrikustea komeni da (cf OEHko 2. adiera).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa antsia sarrera osatuan.

antsietate
iz. med., psikol. Zenbait eritasunek, bereziki neurosiak, eraginiko larritasun patologikoa. Programa honen bidez antsietatea, fobia eta gaitz horiekin zerikusia duten arazoak tratatzen ditugu.

Aztergaia: antsietate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ansiedade (eta ansiedade arazo 1) 4, Erlajazioa ("Ansiedadea eta bizitzarekiko satisfakzio maila neurtu genuen tratamendua hasi baino lehen", "Programa honen bidez ansiedadea, fobia eta gaitz hauekin zerikusirik duten arazoak tratatzen ditugu psikologiaren ikuspegitik", "Tratamendu honen bidez gorputzaren kontrola lortu eta ansiedadearen sintoma fisiologikoak eta jokaera problemak gutxitu egiten dira, baita bizi poza haundiagotu ere", "Horregatik programa hau egokia eta gomendagarria da instituzioetan bizi izanik ansiedade arazoak dituzten zaharrei aplikatzeko"); antsietate (eta ama-antsietate 1, gaixotasun-antsietate 1) 7: I. Ugarteburu ("hipokondria, neurriz kanpoko antsietatea norberaren osasunaren inguruan"), HIESA 1995 ("Honek guztiak badirudi gure psikean eragina duela, eta antibiotikoen garaipen-arotik gaixotasun-antsietateko arora igarotzen ari garela ematen du"), Tx. Txakartegi 2 ("Teoria honen bidez, ulerterrazagoa da min-esperientzian antsietatek, depresioak edo minaren beraren kontestuak duten papera", "Kausak: elikadura-teoria [ez dago frogatua], arazo estrinsekoak inguru psikosozialean: gainestimulazioa, ama-antsietatea..., bularreko haurraren berezko arazoak NSZaren heldutasun falta, liseri-aparatuarena, hipertonia... etab."), J. Elosegi 2 ("Astean zehar eginiko entrenamendu-saioetan nabaria zen tentsioa, taldeak lorpen handiaren bezperan ohikoa den antsietatea bizi zuen", "Lehenbailehen amaitu nahi nuen eta neuri zegokidan antsietate hori kontrolpean edukitzea"), J. Arretxe ("Egunak pasatu ahala, ordea, itxurakeriak alboratu eta, antsietateak bultzatuta, mezuak gero eta zuzenagoak bilakatuz joan ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antsietate : HiztEn (1 segurtasunik eza, larritasun-sentimendua, 2 Med. angustia patologikoa; 3 Psikol. etorkizuneko, barneko eta mugatu gabeko arrisku baten aurreko segurtasunik eza), Euskalterm 2 (hauetan 1 barne-herstura sinonimoarekin; 1 antsietate-egoera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE // eta 'ansiedad' itzulitako bestea, herstura : Euskalterm 5 (barne-herstura, antsietate sinonimoarekin; hersturazko sentimendu; ageriko hersturaren eskala; barne-hersturagatiko nahaste; egoerari/bereizgarriari dagokion barne-hersturaren galdesorta).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

antsietate : ElhHizt (Psikol. ansiedad) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ansiedad / anxiété formen ordainak: HiruMila: pirpira, irrika, antsia, lehia, herstura // ElhHizt: 1 estutasun, herstura, larritasun, kezka; 2 Psicol. antsietate // Lur EG/CE: Ø, eta EF/FE: 1 grina, antsia; 2 irrika; 3 eresi // XarHizt: Ø // Casve FE: antsia, herstüra, erreüstarzün, griña // HaizeG FB: herstura, odol-gaixto // T-L LBF: antsia, griña // PMuj DCV: 1 congoja: larri, larritasun, kezka, kexu, larri-aldi, estu-aldi, estuasun; 2 malestar, desasosiego: eziñ-egon, ongi-eza, onda-eza, alda-nai, kezka; 3 cf. anhelo; 4 pl. nauseas: goragale, gorazko, goiti-nai, gora-nai, egoz-gale, bota-gale, gorale, gora-larri, goitiko.

Erdaretako formak

fr (DLLF): anxiété (angustia); avidité, désir ardent, convoitise; it (S. Carbonell): ansietà; Med. ambascia, affanno, angoscia; en (Collins): a) preocupación anxiety, worry; solicitude; suspense; b) Med. anxiety, nervous tension; de (Langenscheidts): (Seelen)Angst, innere Unruhe; Beklemmung, Unruhe.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

kategoria sartzea proposatu da: iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med. eta Psikol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): antsietate iz. Med., Psikol.

antsietate krisi, antsietate-krisi
iz. Antsietateak eraginiko krisi larria, gehienetan laburra izaten dena, eta itomena, takikardia, zorabioa eta hiltzeko edo burua galtzeko beldurra sentitzea ezaugarri dituena. Erietxera eraman zuten atzo, antsietate-krisi batek jota.

Aztergaia: antsietate-krisi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 90 (Argia 1, Berria 28, EiTB 51, Elkar 3, Consumer 2, Goiena 1, Laneki 4); ETC: 119

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0./ Euskalterm: 0

Bestelakoak

krisi 1 iz. Zerbaiten bilakaeran gertatzen den une edo epe larria. Fede krisia. Erietxera eraman zuten atzo antsietate krisi batek jota.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

antsika
adb. Hasperenka, intzirika. Engrazia antsika eta negar zotinka jarri zitzaion.

Aztergaia: antsika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "adlag. 'hasperenka, intzirika'".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

antsikabe
adj. Arduragabea, axolagabea. Pertsona alfer eta antsikabeek ez dute artarik bere buruez baizik.

Aztergaia: antsikabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

XIX-XX. mendeetakoak 4 dira (Gy, Otx, Azurm, MIH); antsi baga B 1 (Otx: "Urdia ta igelas ago antsi baga ta ezegixak lupetzatik atara"); ansiagabe 1 (SP: "Gogoa dadukagu probetxu guti baizen, edo bat ere eztakazketen gauzen gainean, eta den premiazkoena ansiagabez iragaiten dugu"); ansigabe 4 (SP); ansikabe 4 (Lç ABC, Harb, Hm, SP); antsikaba 1 (EZ Eliç: "Neure sensuak guardatzeara antsikaba izatu naiz"); antsikabe 21 dira: G 1 (Azurm HitzB), IE 20 (EZ 9, Ax 4, Ch 2, Lg 2, Gy 2, Brtc); ansigabeki 1 (SP Phil); ansikabeki 3 (Mat, Ch III eta Ch IV: "Komuniatzen badute bederen egiñen dutela ephelki eta ansikabeki"); antsikabeki 10: corpusean 7 (EZ, Ax 4, Brtc 2) eta OEH argitaratuan beste hiru (He Phil: "Antsikabeki dudatzen ea atxekiko dugun ala khenduko dugun"; CantIzp: "Hain antsikabeki ahantzi eta hain ingratki ofentsatu zaitudan"; TB: "Erraiterat nohana [...], ez dut erranen Jaunaren arabera, baina aintsikhabeki [sic] bezala"); antsikabekeria EB 1 (MIH: "Deus kaltegarririk, are hilgarririk, baldin bada hizkuntzarentzat, antsikabekeria da, arduragabekeria, ezaxola"); ansigabetasun 2 (SP Phil); ansikabetasun 3 (Harb, Ch 2); eta OEH argitaratuan aintsikabetasun 1, TB: "Oxala soporta nezazuen ene aintsikabetasunean [sic]"); ansigabetu 1 (SP Phil); ansigabeztatu 1 (SP Phil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antsikabe EB 1 (J. Azurmendi: "bizitzaren sen argi, alai, antsikabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antsikabe: HiztEn, LurE; antsikabeki: LurE; antsikabetasun: HiztEn-LurE; antsikabetu: HiztEn-LurE; antsikabetze: LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50 eta Euskalterm.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: EuskHizt: antsikabe ("izond. (1571). Ipar (Zah.). Arduragabea, ezantsiatua, axolagabea"), antsikabekeria ("iz. (1970). G. er. Arduragabekeria"), antsikabeki (nola adlag. (1643). Ipar (Zah.) Arduragabeki), antsikabetasun (iz. (1635) Ipar. (Zah.; g. er.). Axolagabetu, arduragabetu). // ElhHizt: antsikabe ("izond. Descuidado, -a; despreocupado, -a"), antsikabetasun (iz. Despreocupación, dejadez, negligencia"), antsikabetu (da/du ad. Abandonar(se), volver(se) despreocupado, -a"). // HiruMila: antsigabe (indiferente), antsikabe (descuidado, da; despreocupado, da; indiferente), antsikabekeria (descuido, indiferencia, despreocupación), antsikabetasun (despreocupación, negligencia, indiferencia), antsikabetu (abandonarse, hacerse negligente, despreocupado). // Casve FE: antsiagabe (1 imprudent; 2 tiédeur, indifférence). // HaizeG FB: antsigabe (insouciant, imprudent, négligent), antsigabetasun (inxouciance). // Lh DBF: antsikabe (insouciant (...) 2 indifférence, tiédeur), antsigabe (imprudent). // PMuj DVC: antsi-baga ("negligente, descuidado, abandonado. 2 haragán, holgazán, perezoso"), antsi-bagatu ("apoltronarse, emperezar"), antsigabe ("sust.: negligencia, descuido, abandono, dejadez"), antsigabe ("adj.: 1 descuidado, negligente, dejado, remiso. 2 haragán, holgazán, perezoso, ocioso"), antsigabekeria ("neglicencia, descuido, desaplicación, indiferencia"), antsigabetasun ("incuria, dejadez, negligencia, descuido"), antsigabetu ("apoltronarse, emperezar"), antsikabe ("sust. 1 descuido, neglicencia, dejadez. 2 pereza, vagancia, ociosida, haraganería, holgazanerí"), atsikabe ("1 descuidado, dejado, negligente, abandonado, desidioso. 2 haragán, holgazán, perezoso, poltrón, ocioso. 3 indiferente, despreocupado", antsikabekeria eta antsikabetasun ("indiferencia"), antsikabeki ("descuidadamente, abandonadamente, a la bartola"), antsikabetu ("1 desinteresarse. 2 apoltronarse, emperezar"). // A DVEF: ansikabe (descuidado), antsibaga, antsigabe eta antsikabe (poltrón, abandonado), antsikabeki (descuidadamente). // DRA: ansiagabetu (Descuidar), ansigabetasun (Desidia), ansigabeztatu (Descuidar, despreocuparse), ansikabe (Descuidado), antsibaga (Poltrón, abandonado), antsikabeki (Descuidadamente), antsikabetu (Abandonarse, hacerse negligente), antsikhabetasun (Negligencia). // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

arduragabea, axolagabea.

antsikabeki
adb. Antsikabetasunez. Antsikabeki eta kontu guti eginik.

Aztergaia: antsikabeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-ki.

antsikabetasun
iz. Axolagabetasuna, arduragabetasuna. Antsikabetasunean sobera zabartzeko perilean nengoen.

Aztergaia: antsikabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

antsikabetu, antsikabe/antsikabetu, antsikabetzen
da ad. g. er. Axolagabetu, arduragabetu.

Aztergaia: antsikabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

antsikabe(tu), antsikabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

antsiolitiko
1 adj. med. Antsietatea gutxitzen edo baretzen duena. Sendagai horiek gertaera jakin baten aurrean erabilgarriak badira ere, epe luzera ez dira egokiak, horien efektu antsiolitikoak epe laburrekoak direlako. Sendabelar batzuek erlaxatu edo lasaitu egiten dute, eragin antsiolitikoa baitute.
2 iz. med. Antsietatea gutxitzen edo baretzen duen sendagaia. Badakit nork hartzen dituen aitarenean aurkitu zenituen antsiolitikoak.

Aztergaia: antsiolitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh50 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu antsiolitiko formarik.

antsiolitiko 50: Argia 4, Berria 5, Deia, EiTB 9, Elhuyar 3, Elkar 6, Consumer 13, Laneki 8, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

antsiolitiko 8: Berria 2, Joan Mari Irigoien 5, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, nazioartekoa eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta adj.

Jakite-arloak

Med.

antsoaindar
1 adj. Antsoaingoa, Antsoaini dagokiona.
2 iz. Antsoaingo herritarra.
antxera
iz. Ipar. Enkantea. Ik. erremate 2. Hilaren ondasunak antxeran saldu ziren.

Aztergaia: antxera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'subasta': Etch, Eskual 1909, Xa, Gte Erd.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

J-L. Davantek dioenez, erabilia da Zuberoan (cf. Pastoralen ondoko dantza-saioa), 'enkantea' adierazten du, ez bakarrik 'eskaintza handiago bakoitza'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

enkantea, errematea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'antxera Ipar. 'enkantea, errematea' hildakoaren ondasunak antxeran saldu ziren'.

antxeta
iz. Kaio mota txikia (Larus sp. eta Rissa sp. ). Antxeten eta kaioen garrasiek esnatu ninduten.

Aztergaia: antxeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

antxeta Larus sp. eta Rissa sp.

antxintxika
adb. Lasterka. Ik. korrika 1. Altxatu eta antxintxika alde egin zuen. Antxintxika aurrea hartuz.

Aztergaia: antxintxika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira; a) amaieraz, -ka formakoak 20 dira corpusean eta 8 gehiago argitaratuan; -kada 1; -keta 4 + 2; -ketan 4 + 2; -lari 1 + 3; b) antxintxin- 2 (eta aintxintxin- 1); antxintxi- 16 (eta antxitxin- 1); antxitxi- 11 (eta aintxitxi- 1, antxi-antxi- 2); atxintxi- 8; atxitxi- 1 (eta atxi atxi- 3); antxintxinka 2 (Etxde JJ (eta "antxintxinka batean"); aintxintxinka (Berron Kijote); antxintxika 10 (Apaol; Ol; Berron Kijote; Etxde AlosT; NEtx LBB); antxintxikada (NEtx LBB); antxintxikalari 2 (NEtx IzotzK); antxintxiketan 3 (Etxde JJ); antxitxinka (Lab SuEm); antxitxika 4 (Ag AL (eta iz.); A EY II; Etxba Eib; antxitxikalari (Etxba Eib); antxitxiketa 3 (Ag G; Etxba 4); antxitxiketan (Etxba Eib); aintxitxiketan (SM Zirik); antxi antxikan (Echag); antxi-antxika (Ayerb EEs); atxintxika 5 (Zait Sof 4; Ibarg Geroko); atxintxikalari (Zait Sof); atxintxiketa (Zait Sof); atxintxiketan (Ibarg Geroko ap. DRA); atxitxika (Vill Jaink); atxi atxika 3 (Izt C).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

antxintxi- 6; aintxintxi- 1; atxintxi- 4; aintxitxi- 1; atxi-atxi- 1; -ka amaierakoak 10 dira: antxintxika 5 (R.M. Azkue; P. Agirreolea; Etxde 2 in Egan; I. Iñurrieta); aintxintxika (A.M. Labayen); atxintxika 2 (J.M. Bastarrika); aintxitxika (K. Fdz. de Larrinoa); atxi-atxika (S. Onaindia); ager. banakoak dira beste amaieretakoak: -keta ( atxintxiketa : Zait); -lari ( atxintxilari : Zait) eta -ki ( antxintxiki : L. Akesolo).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

antxintxika : HiztEn-LurE. Ez dugu aurkitu ohiko beste iturrietan.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: antxintxika : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; antxintxiketa : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Casve EF; antxintxiketan : EuskHizt (AS); ElhHizt (AS), HiruMila. // Cf.DRA: aintxintxika; aintxintxikalari; aintxintxiketa; antxintxi egin; antxintxika; antxintxikalari; atxintxika; atxintxiketan; atxintxilari; atxintxi-toki. // PMuj DVC: antxintxi egin; antxintxika; antxintixikalari; antxintexiketa; antxintxiketalari; atxi-atxika; atxintxi; atsintxika; atxintxikari; atxintxiketa; atxintxi-toki. // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EF/FE; Lur EG/CE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

lasterka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'antxintxika, antxintxiketa, antxintxiketan: ez dut deus hitz hauen aurka, baina Bizkai osoan eta aldirietan behintzat esaten den andreteria hitzari Bizk. marka eransteko tentazioa izan badugu, beharrezkoagoa dirudi kasu honetan zerbait eranstea, dakidala, hitz polit hauek ez baitira ohikoak Deba haranaren zenbait tokitan besterik'.

 - [E116]: 'OEHn ikus daitekeenez, leku zabalagoan erabiltzen da hitz hau (nahiz beste aldaera batzuekin), eta han V eta G markak daramazki. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'dagoen moduan'.

antxintxiketa
iz. Lasterketa.

Aztergaia: antxintxiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lasterketa.

antxitu, antxi, antxitzen
du ad. bizk. zah. g. er. Atzitu.

Aztergaia: antxitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: GavS, Mg, VMg, Ezale (cf. atxitu).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

antxi, antxitzen.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Zah. g.er. Ik. atzitu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

antxoa
iz. Sardinaren itxurako arraina, hura baino txikiagoa, itsasoan sarda handietan bizi dena (Engraulis encrasicholus). Ik. bokarta.

Aztergaia: antxoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: antxoa; bokarta: Engraulis encrasicholus; bokarta beltz: Myctophidae.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

bokarta.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Engraulis encrasicholus.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

antxu
iz. Urtebeteko arkumea. Ik. bildots; axuri. Eguerdirako moztuak ziren ardi guztiak, urteko antxuak azkenik.

Esaera zaharrak

Antxu txarra, beti bildots.

Aztergaia: antxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bildotsa, arkumea.

antxumatu, antxuma, antxumatzen
du ad. (Besoak edo zangoak) bata bestearen gainean jarri. Ik. besoak gurutzatu. Eta zer nahi duzu, besoak antxumatu eta telebistari begira geratzea?

Aztergaia: antxumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. supra altxumatu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

antxuma, antxumatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma-adieren gurutzamenduak

(besoak edo hankak) bata bestearen gainean jarri (cf. altsumatu 'kimatu').

antxume
iz. Ahuntzaren umea, amaren esneaz elikatzen dena. Antxume larruan idatzita.

Esaera zaharrak

Amuarraina amutik, eta antxumea larrutik.

Aztergaia: antxume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma hedatuagoa
antxumeki
iz. Antxume okela. Amak maneatutako antxumekia.

Aztergaia: antxumeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

antxume-okela.

antz1
1 iz. Aztarrena, kutsua. Bekatuaren antz guztiak garbitzeko.
2 iz. Agertzen dituzten ezaugarri berdin edo berdintsuengatik, izaki bi edo gehiagoren artean gertatzen den lotura. Ik. eite 1. Aitaren antza du. Bi hizkuntzaren arteko antza. Ez dute elkarren antz handirik. Amerikarren antz gehien duten linguistika liburuak sobietarrenak dira, hain zuzen. Esku iletsuek anaia zaharraren antza eman zioten.
3 iz. Irudia; itxura. Ik. antzirudi. Horra, pintatu nahi banauzu, nire antza. Isaak, Jesusen antz egiazkoa. Neke eta oinaze gehiegiek Ignaziori bere antza kendurik, argaldu, hondatu eta ubeldu zuten guztia.
4 (Izen soil baten eskuinean). Ik. antzeko 2; moduko 1. Behatz antz batzuk. Uzkurtasun edo lotsa antz bat zuelako. Bereizte edo aukera antz hau anaiek gaizki eraman zuten, eta gorroto hartu zioten.

Esaera zaharrak

Antz-azturak hobiraino.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper