50535 emaitza bilaketarentzat - [3301 - 3350] bistaratzen.

apaindura
iz. Apaintzeko jartzen edo erabiltzen den gauza. Ik. apaingarri. Erreginen apaindurak baino ederragoa. Inoiz urratuko ez den apaindura. Urrezko apaindurak.

Aztergaia: apaindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
apainduria
iz. Apaindura. Ez du horrek, besteen gisa, apainduria aberatsen beharrik.

Aztergaia: apainduria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dura/-duria bitasuna gertatzen al da beste kasuren batean? Cf. nahastura / nahasturia.

apaingailu
iz. Ipar. g. er. Apaingarria.

Aztergaia: apaingailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu antzerki eta zinemaren eremukorik; ik. 'apaingarria' adierako apainkallu (Txill Let: "Dendaz denda asi naiz billatzen (...) Gutxi zitzaizkidan apainkallu ta eskeingarri guziak") eta aphaingailu (Prop 1883: "Ardura gelditzen nintzen heien (xorien) aphaingailuaren miresteko") bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dekoratu 'eszenak gertatzen direneko baliabide-multzoa' adierakoa 6 aldiz ageri da, EB (E.J. 3: "erabili beharko liratekeen teknikak, (diapositibak, argi-jokoak, dekoratuak", "txotxongiloak egiten ditugu, dekoratuak gorpuztu eta 'L'ak eta trena pintatu"; B. Urkizu: "Behar bezalako dekoratua moldatuko da"; A. Lertxundi: "ta ezetz asmatu dekoratu txar bateko oihaneko amaieran zer dagoen?"; I.M. de Lezea: "pertsonaiak egitea, dekoratuak, eszenatokiak"); 'apaingarria' adierako apaingailu 2 aldiz (K. Santisteban: "Penteorentzat berarentzat Hadesek, bere amaren eskuez hilda, eramango duen apaingailua prestatuko dut"; J.A. Mujika Aulestia: "Materialak. Apaingailuak: Hezurrezko diskoformako kundertxo 1").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dekoradu AB50 1; dekorado : DFrec 1; dekoratu : AB38 1, AB50 1, Euskalterm 6; HiztEn; 'decorado' itzulitako besteak: apaingarri : AB38 2 (eta hondoko apaingarri 'decorado de fondo'); apaindura : AB38 2. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beste hiztegietan, apaingailu : EuskHizt ("iz. (1883). G. er. Apaingarria"); HiruMila ("iz. adorno, aderezo, ornamento"); HaizeG FB ("nécessaire de toilette"); Lh DBF ("1 ornement. 2 remède"); PMuj DVC ("1 BN medicina, remedio, medicamento. 2 (c) ornamento, adorno, ornato, atavío. 3 (c) gala. 4 viñeta"); A DVEF ("1 remedio. 2 Aphaingaillu adorno"); DRA ("Remedio. 2 Adorno"); dekoratu : ElhHizt ("iz. 1 Decoración. 2 (Antz./Zin.) Decorado"); Lur EF/FE ("1 Décoré. 2 Décorer").

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal decorado / décor-en ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "(Cin./Teatr.) Dekoratu" // HiruMila: apaindura, apaingarri // Lur EF/FE: apaindura // Casve FE: edergailü, apaindüra // HaizeG FB: "(ornement, insigne) edergailu, apaindura, berregintza" // T-L LBF: aphaindura, edergailu, berregintza // PMuj DCV: "Cf. decoración"; decoración: "1 acc. de decorar = apaindura, apainketa. 2 adorno, ornato = edergailu, edergarri, apaingai, edergai, xingola, bitxi, apain". Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, BeraLzM, Azkue Aurkibidea eta DRA.

Erdaretako formak

es decorado-ren ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): "décor (de una casa) / Teatr décor"; it (S. Carbonell): "p.p. decorato; imparato, recitato a memoria / m. decorazione (ornamento) / (Teatr.) decorazione, scena, scenario"; ca (DCF/FC): decor / decoració (>) / teatr decoracions"; en (Collins): "(Cine, Teat) scenery, set, décor"; de (Slaby-Grossmann): "Ausschmückung / Dekoration / (Th) Bühnendekoration"; de (Langenscheidts): "1 Ausschmückung; (Schaufenster-)Dekoration. 2 Thea. Bühnenbild, Bühnenausstatttung; decorados Bauten (Film)".

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "apaingailuak = decorados"

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu/-garri.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

apaingarria.

apaingarri
1 iz. Apaintzen duen gauza. Ik. apaindura. Hori duzu apaingarririk egokiena. Soila eta apaingarririk gabekoa delako lirika. Gehiegizko apaingarriz jantzia.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Irudi asko ezarri dituzte, liburuaren apaingarri.
3 adj. Apaintzen duena. Ezartzeko oheari estalkirik apaingarrienak. Landare apaingarriak.

Aztergaia: apaingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak emateko eskatuz: iz. eta izond.

apaingela
iz. Ilea apaintzeko, janzteko edo bestelako apainketak egiteko prestatua dagoen gela. 1795ean argitaratu zuen Donatienek esku artean duzun obra hau: Filosofia apaingelan.

Aztergaia: apaingela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hemen apaingela hitza sartu beharko litzateke, nire ustez, aski erabilia izan baita (badira itzulpenak izen hori daramatenak izenburutzat).

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK'.

apainkeria
iz. Apaindura desegokia edo gehiegizkoa. Apain baina apainkeriarik gabe.

Aztergaia: apainkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apainketa
iz. Apaintzea; horren ondorioa. Aldareko apainketak. Nik jantzi zaharra soinean, eta zuk buruko, mantal eta apainketa guztiak?

Aztergaia: apainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apainki
adb. g. er. Apain, apaintasunez.

Aztergaia: apainki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. apain, apaintasunez.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki/-ø.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

apaintasun
iz. Apaina denaren nolakotasuna. Egungo trakeskeriatik bakarrik jaioko da biharko edo etziko apaintasuna. Amak apaintasuna eta dotoretasuna zaintzen zituen bereziki.

Aztergaia: apaintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apaintza
1 iz. g. g. er. Prestaketa.
2 iz. g. g. er. Apainketa.

Aztergaia: apaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

apaintza.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ("preparación; embellecimiento, adorno. v. apaintze, apainketa, apaindura") apaintza 1 (Mb OtGai III); aphaintza 4 (Dh 3 #mdash# eta beste 3 corpusean; Hb Esk), apainz 2 (Mb IArg I).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gure corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ohiko iturrietan ez dugu aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apaintza jaso dute EuskHizt eta DRA hiztegiek. // Ez dugu aurkitu besteotan: HLEH, EskolaHE, HiruMila, ElhHizt, Harluxet, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

prestaketa, apaindura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'Zah.' eta 'g.er'; merezi?" (2002-09-02)".)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ohar egile batek (E306) galdetzen du merezi ote duen Zah eta g. e. jartzea. Egia esan, badira Mendiburu, Duhalde eta Hiribarrenen adibideak. Uste dut egokiagoa dela, beharbada, kentzea hori. Beraz: apaintza iz. 'prestaketa, apainketa''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK (apainketa, ez apaindura)'.

apaintzaile
iz. Aipatzen dena apaintzen duen pertsona. Larru-apaintzailea zen. Bide-apaintzaileak.

Aztergaia: apaintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
apaintze
iz. Prestatzea; edertzen duten gauzez hornitzea. Meza hori emateko behar zituen soineko eta apaintze guztiekin.

Aztergaia: apaintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apairu
iz. Ipar. Otordua, jatordua. Barur egitea da egunean apairu bat baizik ez egitea. Jesusen azken apairua.

Aztergaia: apairu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

otordua, jatordua.

apairuztatu, apairuzta, apairuztatzen
da ad. Ipar. g. er. Apairu bat egin. Ongi apairuztatu gara.

Aztergaia: apairuztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

apairuzta, apairuztatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Aditz-erregimena

da ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ongi apairuztatu gara.

apaiz
1 iz. Erlijio katolikoan, meza emateko eta aitortzak entzuteko esku duen gizonezkoa. Ik. abade 2; apez. Apaizari deitu zion, hilzorian baitzegoen. Apaiz jantziak. Apaiz jauna.
2 iz. Edozein erlijiotan, batez ere Itun Zaharreko, Greziako eta Erromakoetan, opariak eta gainerako ospakizunak egiteaz arduratzen den pertsona. Jupiter jainko gezurrezkoaren apaiza. Apaiz pagano bat.

Esaera zaharrak

Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira.

Aztergaia: apaiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

orain arte landutako irizpideen arabera, apez litzateke hobestekoa, apaiz ia G bakarrik baitzen lehen; gaur, ordea, GN eta Bra hedatzen ari da, eta horregatik hobetsi du batzordeak, apez ere onartuz bigarren mailan

Jatorrizko forma

apaiz, apez [apaiz hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: apaiz nagusi (eta, onartu-argituz gero, apaiz-txori).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)

 - [I102]: nire ustez ez da egokia, apaiz hori ez delako benetan Bizkaieraz erabiltzen, eta apez aldiz, nahi eta ez hitz-familia oso batekin erabili behar delako: apezpiku, auzapez eta apeztegi (ez ahaztu Apeztegia abizena). Are gehiago, apaizgaitegi hori asmatua dela esango nuke. Apeztegia, ordea, ez" (1995-01-10)

 - [E306]: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  apez hobetsiko luke.

 - [E116]: "apaiz nagusi azpisarreran adibide hau bezalako bat ez litzateke sobran egongo: Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten. Bestetik, nik ez nuke apaiz-txori sartuko oso adiera diferenteak dituelako eta premia argirik ez dagoelako".

 - [E103]: "erantsi [...] apaiz mutil beretter / apaiz sagar 'anis sagarra'".

 - [E116]: "Hori guztia prestatua zelarik, ohar egile baten (E306) txostentxo hau etorri da eta, bere horretan ematen dudana, interesekoa izan daitekeelakoan: Azken oharrak: E306: "'woman priest' / 'mujer sacerdote' / 'femme prêtre' eta 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' kontzeptuen euskarazko terminoak sartzea proposatzen dugu; ez dago datu askorik (EBBSn ez dago ezer, eta Interneten 'apaiz emakume' behin eta 'emakume apaiz' bi aldiz aurkitu ditugu; arazoak: 1) bi kontzeptuetarako adierazle bakarra? (kontuan izan 'priestess' / 'sacerdotisa' / 'prêtresse' erlijio paganoetako adierazteko erabili ohi direla; 2) 'apaiz emakume' ala 'emakume apaiz'?; gure proposamenak: 1) hiru erdara horietan bi kontzeptuak adierazteko adierazle-espezializazioa gertatu den arren, uste dugu euskaraz, tradiziorik ezean, hobe genukeela adierazle bakarra erabiltzea; 2) Elhuyarren hiztegietan 'apaiz emakume' sartu dugu; dena dela, zalantza egiten dugu oraindik ere egokiena ote den; berez, 'apaiz' da gune-ideia, eta 'emakume', bereizgarria (arrazoibide hori onestera, 'apaiz emakume' edo 'emakume-apaiz' egin liteke); baina euskaraz 'emakume langile', 'emakume idazle', 'emakume enpresari' eta kidekoak erabiltzen dira normalean, ez alderantzizkoak ('langile emakumeak'...), eta horik atera daiteke euskarak egitura hori duela berezkoagoa (edo, egia esanda, izen-ordena berean kalkatu dituela erdal terminoak); tradizio horri heltzea onestera, 'emakume apaiz' egin liteke; ez dugu guztiz argi zein alde egin, baina 'emakume apaiz' proposatzen dugu" (2002-09-02).

 - [E116]: Beraz, erabakiko beharko litzatekeena: apaiz; apaiz nagusi Sin. apaizburu / apaiz-txori (???) Nik hau ez nuke sartuko. Lan taldeak dioen bezala, ez dakigu ongi zer motako txoria den ere (OEH: 'aguzanieves', 'golondrina'). Hau onartzen bada, gainera, bereiz eman beharko litzateke, sarrera gisa. / apaiz emakume (???) / emakume apaiz (???. Honen toki naturala, onartzekotan, emakume sarreran egongo litzateke. Literaturan 'apaizeme', eta 'apezeme' erabili izan dira 'sacerdotisa' adierazteko) / apaiz mutil 'beretterra'; apaiz sagar 'anis sagarra' (kontuan izan, hala ere, 'anis sagar' ez dugula sartu hiztegian)".

 - Erabakia: BAgiria (1995-10-27): biak onartu baina apaiz-i lehentasuna. Beraz, apaizgai, apaizgaitegi, apaiztu...Erabakia (2003-06): "apaiz [eta AS gisa] apaiz nagusi Sin. apaizburu Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten / apaiz sagar 'anis sagarra' (eta sartu 'anis sagar' AS 'anis' sarreran)".

apaiz egin
da ad.-lok. Apaiztu. Horretarakoxe egin zen apaiz: gizon-emakumeak salbatzeko. Apaiz egin eta urtebetera, neure parrokiara bidali ninduten.

Aztergaia: apaiz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: APAIZ EGIN. Hacer(se) cura, ordenar(se) sacerdote. Huna, Apez egin zare, eta konsekratua zara meza erraiteko. SP Imit IV 5, 2. Ordü berian apostoliak apez egin zütian. Bp I 72. Apaiz egiten diranak egite berean Obispo jaunaren hitzez arzen dutela Apostol Jaunak izandu zuten egitekoa ta eskua. Mb IArg I 366. Itz oekin apaiz egiñak geratu ziran Apostoluak. AA I 550. Emaztik ukheitekoz nik bezain khario / egin ziteie aphez edo jun soldado. Etch 127. Iloba bidetan du aphez egiteko. Hb Esk 116. Natalek aphez egiteko gogoa bazuen. Laph 135. Seminario eder batian / Logroñon apaiz egiña. Xe 370. Horren aitamek dute / ohore atsegin, / Beren semea aphez / baitzaiote egin. Zby RIEV 1908, 608. Madarikatua, milla bider, Iñaxiok apaiz egiteko asmoak artu, eta nik eragotzi nion eguna. Moc Damu 33. Ordu onean egin ziñan apaiz. Ag G 94. Onera etorrita apaiz egin adi, emengo apaiz, emaztedun apaiz. A Ardi 27. Apaiz egin nintzan egunean. Jaukol Biozk 95. Lau seme apaiz egiñak eta / zein baño zein argiago. Basarri 22. Ortarakoxe egin zan apaiz: gizon-emakumeak salbatzeko. MAtx Gazt 92. Baiña nik egin bear nuan apaiz eta Meza berriko pozik enion eman amari. NEtx LBB 87. v. tbn. Or SCruz 19. Munita 7. Apez egin: Zerb Azk 21. Aphez egin: Elsb Fram 153. Eta zer egiten du Zeremonia onek? --Len Elizan egitekorik etzuan gizona egiten du Eliz-gizon, ta Apaiz. Ub 220. EH2016: def: abade egin Bizk. Apaiz egin. Alargundu eta gero, abade egin zen. [s.u. abade]

def: abade egin Bizk. Apaiz egin. Alargundu eta gero, abade egin zen. [s.u. abade]

apaiz egin 20: Berria 8, EiTB 2, Jakin 3, Karmel 2, Argia 2, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

apaiz egin : Berria 5, Elizen arteko Biblia 2, Asisko Frantzizko 2, Pello Salaburu, Gotzon Garate, Joxerra Garzia, Patxi Zubizarreta, Xabier Aranburu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa abade egin bezala.

Informazio lexikografikoa

azpisarrera gisa jasotzekoa apaiz sarreran.

apaiz nagusi
1 iz. Jerusalemgo tenpluko apaizen burua. Ik. apaizburu. Kaifas apaiz nagusiarengana eraman zuten.
2 iz. Apaizen burua. Amon Ra-ren apaiz nagusia, Tebasko faraoiaren irudira sortu zen.

Aztergaia: apaiz nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

apaizburu.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

nagusi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

apaiz sarrerari dagokion azpisarrera.

apaizaita
iz. g. er. Erretorea.

Aztergaia: apaizaita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-09-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: a) 'cura párroco' adierako 8 apez-aita : Ub, LE 4 #mdash#horietan apaizaita eta apezaita bana#mdash#, Zab Gabon 2, EE 1884; b) 'obisp(ad)o' adierako apaiz-aita-nagusi (H) eta apaizaitago (Izt C) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'erretorea' adierakoak dira3 apaiz-aita (S. Onaindia 2, D. Inza) eta apez-aita 1 (F. Portu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apezaita : LurE; apaizaita : HiztEn, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: apaizaita : EuskHizt ("† ik. apezaita"); ElhHizt, HiruMila; DRA; apezaita : EuskHizt, DRA; apaiz-aita : PMuj DVC (eta apez-aita). // Ez da agertu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. apezaita / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. erretore.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

apaizburu
iz. Apaiz nagusia. Eta Jerusalemera itzulita, apaizburuari esan zioten zer gertatu zitzaien.

Aztergaia: apaizburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apaizburu (eta aldaerak), a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierakoak 29 dira: corpusean 27 (Lard 25, Inza Azalp 2) eta OEHan beste bi (Ur Mt 26,3: "Orduan bildu ziran apaiz buruak (...) Kaifas zeritzanaren atarian"; Or MB Mt 21,15: "Apaizburu ta idazlariak, ostera, Ark egin arrigarriak ikusirik [...] asarretu ziran"); b) 'erretorea' adierakoak 8: corpusean 5 (ArgiDL, TAg Uzt, Etxde JJ, NEtx 2) eta OEH argitaratuan beste 3 (J.B. Ayerbe: "Agirre-tar Domingo gaurko gure apaiz-buru arduratsuak ezarritako zolairu ederra"; BPrad EEs: "Toledoko Justa deunaren eleizako apaizburu (arzipreste) Julian Perez zeritzaiona zan"; Eguzk RIEV: "Antonio Lopez del Puerto apezburuak ere ibillaldi ontara uts-egin zuan"); apaiz nagusi (eta aldaerak), a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierakoak 123 dira: corpusean 112: G 109 (Mb IArg I 2; Ub 5; Gco II; AA I 2; Lard 35; Arr Mau; ArgiDL 2; Inza Azalp; Ir YKBiz 59; Arti MaldanB), IE 2 (Gç, Jnn SBi), Zu 1 (Ip Hil) eta OEH argitaratuan beste 11 (Ur Mt 26,3: "erriko zarrak apaiz nagusiaren, Kaifas zeritzanaren atarian"; Ur Mt 26,62: "jaikirik apaiz nagusia, esan zion"; IBk Mt 26,65: "Orduan apaiz nagusiak urratu zituen soinekoak"; IBk Act 5,17: "Apaiz nagusiak eta bere alderdikoek (...) apostoluak bahitzeko agindua zuten"; IBe Io 18,19: "Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi"; Ol Mt 26,3: "Kaipa zeritzan apaiz nagusiaren yauregian bildu ziran"; Ol Act 4: "Baita apaiz nagusi Ana, ta Kaipa (...) ta apaiz sailleko guziak ere"; Dv Io 19,15: "Aphez nausiek ihardetsi zuten: Guk ez dugu Zesarrez bertze erregerik"; Leon Mc 2,26: "Jainkoaren etxean sartu zela, Abiathar aphez-nausi zelarik"; Leon Lc 22,54: "Eskuratu zuten orduan eta aphez-nausiaren etxerat ereman"; Ur Ex 35,19: "Aaron apez nagusiaren eta bere semeen jantziak"); b) 'erretorea' adierakoak 13 dira: corpusean 12: B 2 (Ag Kr), G 4 (KIkG; Or 2; Etxde JJ), IE 5 (HU Zez; Zerb Azk 3; Xa Odol), Zu 1 (Const), eta OEH argitaratuan beste bat (Etxeg RIEV: "Eziñ arkitu balitezke oek, naikoa izango da Premielizako apaiz-nagusiaren sinisgaia"); c) 'apezpikua' adierakoak 23 dira: corpusean 19: G 16 (AA 11; Arr GB; Aran SIgn 2; Bv AsL; Inza Azalp), IE 3 (Añ CatAN; CatLuz; Legaz) eta OEH argitaratuan beste 4 (CatBurg: "Nor da Aita Santua? #mdash#Erromako Apaiz nagusia"; Mb OtGai: "Jesus maitagarri Aita Santu, edo Apaiz-Nagusi hau"; Mb OtGai: "Eternidade guzirako Apez-nagusi, edo Aita santu eginik arkitzen den Jesus maitagarria"; Aran EE 1885: "Zeña Bitoriako Apaiznagusiyak bedeinkatu baizuen illaren 25-an"); d) 'aita santua' adierako 1 OEH argiratuan (Ur BulaG: "Pio Apaiznagusi Jaungoikoaren serbitzarien serbitzariak betiko oroipenerako"); apaizburutza G 1 (TAg Uzt: "Goierriko erritxo batean ziardun apaizburutzak zemazkion arloetan"). apaiz-nagusitza G 1 (Lard: "esan zitzaion, Ejipto'tik irten ziranetik arteraño, Apaiz-nagusitzak aren jatorrian iraun bazuen ere, beste batera aldatuko zuela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apaizburu 6 aldiz jaso da: a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierako 4, G-EB (J. Kerexeta; Zait Bidalien egiñak; A. Begiristain; IBe); b) 'erretorea, artziprestea...' adierako 2 (Urruz in Jesus'en biotzaren deya; S. Arambarri); apaiz nagusi 17 aldiz: a) 'Jerusalemgo tenpluko apaizen burua' adierako 11, B-G-EB (F. Zenarruzabeitia; A. Zarranz, Zait in Euzko Gogoa; J.C. Alonso, G. Nazabal, UZEI 3, Mintzo eta Kantu); b) 'erretorea, artziprestea, apezpikua' adieretako 6, G-IE-EB (A. Begiristain; S. Onaindia; E. Salaberry; J. Urrutikoetxea; X. Arbelbide; P. Xarritton).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apaiz-buru : AB38 1 ('Jerusalemgo tenpluko...'); apaiz nagusi a) 'Jerusalemgo tenpluko...': DFrec 3 (eta apaiznagusi 1), AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (eta 'gran pontífice', 'sumo sacerdote / pontífice' bana); b) 'erretorea': DFrec 2; 'apezpikua': Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

BiblE-n apaizburu (71 ager.) eta apaiz nagusi, biak ageri dira.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: EuskHizt: apaiz nagusi ("a) Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua. b) G. er. (*1715. 1747). Gotzaina // Erretorea"), apaizburu ("G. er. 1. (Zah.) Apaiz nagusia. 2. (1912). Erretorea"); HLEH: apaiz nagusi ("Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua"); ElhHizt: apaiz nagusi ("sumo sacerdote"); EskolaHE: apaiz nagusi ("Itun Zaharreko erlijioko apaizen burua"); Casve EF: apeznausi ("grand-prêtre"); HaizeG BF: apeznausi ("doyen, chanoine"); Lh DBF: apheznausi ("1 (Hirb.) grand prêtre; 2 (Chah.) chanoine"); PMuj DVC: apaizburu ("1 párroco. 2 arcipreste"), apaiz-burugo ("arciprestazgo (cargo)"), apaizburu-mende ("arciprestazgo (jurisdicción)"), apaiz-burutza ("dignidad"), apaiz-nausi ("arcipreste"), apaiz-nausigo ("arciprestazgo (cargo)"), apaiznausi-mende ("arciprestazgo (jurisdicción)"); DRA: apaizburu ("sumo sacerdote"), apaiz-nagusi ("pontífice"), aphez-nausi ("1 canónigo. 2 sumo sacerdote"), aphez-nausitasun ("sumo sacerdocio"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

apaiz nagusi.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

apaizeria
iz. Apaizen multzoa. Jainkoen gurtzak etengabeko arreta eskatzen zuenez, herririk gehienek talde berezi bihurtu zuten apaizeria.

Aztergaia: apaizeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu apaiz(t)eria / apaizti formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ager. banako apaizeria (J. Intxausti: "Gizartea erlijio gabetzea, ez da apaizeriarentzat soziologi gertakizun bat") eta apezeria (X. Mendiguren: "apezeria baserritarrak ez zuen izan mobilizatzeko aukerarik"); apaizti 4 aldiz jaso da, obra berean (I. Aranburu in Gipuzkoarra, 1922: "Erridi guzietan dakust apaiztia (clero) dala geyen, ederkien eta bizien Aberrizko lanetan egiten duana, Euzkadi'n ez"; "Alde guzietan bat bera: apaiztia langillerik bikaiñena aberrizko lanetan"; "Zer dala ta Euzkadi'n apaiztia abertzale ez da?"; "Ori ondo dago dio norbaitek, baña orrek ez dakar apaiztiak zergatikan Aberriko izkera maitatu biar duan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apaizeria : DFrec 1; apaizteria : Euskalterm 2; apezeria : DFrec 5, AB38 2; apezteria : AB38 3; apaizti ez da inon jaso; 'clero' itzulitako besteak: elizjende : Euskalterm 6; klero : AB38 6; AB50 1; Euskalterm 7.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: apaizteria : ElhHizt-HiruMila; PMuj DVC (eta apaizeri, apezeria); apaizti : PMuj DVC (clero capitular). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Hiztegi berezituetako datuak

Ik. Erlijioa/2 (UZEI): apaizteria (apaizen multzoa); klero (edozein erlijiotakoa); klero (krist.), elizjende (multzoa).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal clero, clergé formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: 1 klero, elizjende; 2 apaizak, apaizteria (eliza katolikoan) // HiruMila: 1 (conjunto, sentido cristiano en general) elizjende, klero; 2 de cualquier religión: klero; 3 conjunto de sacerdotes: apaizteria // Lur EG/CE eta EF/FE: elizgizon(ak) // Casve FE: apezgoa; apezkünte // HaizeG FB: apezak // T-L LFB: aphezak // PMuj DCV: (secular) erriko apaizak; (regular) araupeko apaizak; apezteria, apaizak, apaiz-jende, eliz-gizonak.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria: lantaldeko kide guztiak -t- gabearen aldeko dira, nahiz berria izan, erabilixeagoa baita.

apaizetxe
iz. Erretore etxea. Apaizetxeetako neskame horien antzera. Apaizetxea elizaren alboan zegoen.

Aztergaia: apaizetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: apaiz-etxe : Aran SIgn, Bv AsL, Apaol, Inza Azalp, Or SCruz, Tx B I, Etxde JJ, Vill Jaink; apaizetxe : A Ardi; apez etxe : HU Zez, Const; apez-etxe (eta -ph-): HU Zez, Prop 1904, Barb Sup, Or Eus, Zerb Azk.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apaizetxe G-EB 4 (J. Garmendia; Otermin, Deia 1988); apez etxe EB 2 (X. Arbelbide; eta P. Xarriton: "apez-etxe"); apezetxe IE-EB 2 (B. Mendisco; J. San Martin).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apaizetxe : HiztEn; apaiz-etxe : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apaiz etxe : EuskHizt (AS), PMuj DVC (apaiz-etxe); apaizetxe : ElhHizt, HiruMila; apezetxe : Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF; apez etxe : Lh DBF (aphez-etxe), HaizeG BF (AS), DRA (aphez-etxe), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: apaiz etxe / HiztEn: apaizetxe / LurE: - / ElhHizt: apaizetxe / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

zalantzak aitortuz, hitz batean idatzia proposatu da, joera hori sumatzen baita idazleetan (eta hala ageri baita hainbat hiztegitan); cf. gainera abadetxe.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Apezetxe eta Apeztegi. Hauek dira Nafarroan, behintzat, erabiltzen diren hitzak. 1. itzulian apez h. apaiz eman zenez gero, orain apaizetxe eta apaiztegi sartzea eskatzen du. Dena dela, azkeneko bi batzarretan atera da h. marka argitu beharreko kontua eta, nire ustez, hau horietako bat da. Egokiena ez litzateke apez hitzari h. marka kentzea izanen?'

 - [E116]: 'zaila da hemen Erabakia hartzea. AIk dioena hala da, 'apezetxe' batez ere barra-barra erabiltzen delako. Deituretan biak dira aski arruntak, eta literaturan ere biak ageri dira, nahiz maizago 'apaiz etxe' (ikusi txostena). Bestetik 'apezpiku' (nahiz 'apaizpiku' ere erabili izan den) onartu genuen. Ez dakit zein den AIren proposamena: 'h' hori kendu eta bi sarrerak ematea ('apez', 'apaiz', lehentasunik gabe) edo 'h' horren ordez 'e' jartzea ('apez*' e. 'apaiz')? Nik ez nuke aldaketarik egingo orain lehen onartutakoan. Beraz, bere horretan utziko nuke oraingoz 'apez'-'apaiz' kontua. Koherentziak eskatuko luke lehen egin zen gauza bera egitea, nahiz beste aukera bat izan daitekeen lan taldearen proposamena besterik gabe onartzea. Nik ez dut argi ikusten. Beraz: apaizetxe / apaiztegi 'apaizetxea' / eta nahi bada, hau gaineratu (ez dakit hor Naf eta Ipar jarri beharko litzatekeen. Aurrekoan, 'apez' sarrerarekin ez genuen holakorik egin: apezetxe h. apaizetxe / apeztegi h. apaiztegi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'apaizetxe; apaiztegi 'apaizetxea''.

apaizgai
iz. Apaiz izateko prestatzen ari den pertsona. Apaizgai izana da. Apaizgai gazte bat, jada sotana jantzia.

Aztergaia: apaizgai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apaizgaitegi
iz. Apaizgaiak hezten diren etxea. Filosofia Baionako apaizgaitegian ikasi zuen. Hamahiru urterekin sartu nintzen Uztaritzeko apaizgaitegian.

Aztergaia: apaizgaitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apaizgintza
iz. Ordena (sakramentua). Zertarako da apaizgintza deritzan sakramentua?

Aztergaia: apaizgintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

apaizgo
iz. Apaizaren lanbidea eta kargua. Apaizgorako amets jasoak zituen. Zenbat lan egin duzun apaizgo bizitzan!

Aztergaia: apaizgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "apaizgoa: sacerdocio".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tasun.

apaiztasun
iz. Apaizaren lanbidea eta kargua. Apaiztasunari darraizkion eginbide handiak.

Aztergaia: apaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

apaiztegi
1 iz. Apaizgaitegia. Comillasko apaiztegian egin zen apaiz.
2 iz. g. g. er. Apaizetxea.

Aztergaia: apaiztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

apaizetxea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. apaizetxe.

apaiztiar
adj. Apaizen aldekoa. Garai hartako Ipar Euskal Herrian bi alderdi nagusi zeuden: "xuriak", erregetiarrak eta apaiztiarrak, eta "gorriak", errepublikazaleak eta laikoak.

Aztergaia: apaiztiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

klerikal.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-tar (ik. oharra s.u. bazkaldar).

apaiztu, apaiz/apaiztu, apaizten
da/du ad. Apaiz bihurtu, apaizaren lanbidea eta kargua eman edo hartu. Ik. abadetu; ordenatu1 2. 1537an apaiztu zen, eta aurreneko Meza 1538ko gabonetan eman zuen. Apaizteko xedea hartu dutenei. Gasteizko apezpikuak apaiztu zituen.

Aztergaia: apaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apaiztu, apaiz(tu), apaizten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

apaiztu, apaiz(tu), apaizten

apaka
1 adb. Apa eginez. Zerua eta itsasoa, biak apaka han urrutian.
2 iz. Apa, musukatzea. Apaka eta eskuka lotsagarriak.

Aztergaia: apaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Baztertu barik apa-ren azpisarrera gisa sartuko nuke hain berba ezaguna ez delako, baina egia da automatikoki sortzen dena'.

 - [E116]: 'bat nator, nik uste badirela adibide nahiko OEHn ere sartzeko. Hori egin izan dugu besteetan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK'.

apakin
iz. pl. g. er. Ibaiak ekartzen dituen hondakinak. Ik. alubioi.

Aztergaia: apakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean apakin 2 (Ur MarIl: "Gabak ordu asko emonda, juan zan bata bere etxera ta bestia geratu zan bertan, edaten Babilonijako ontzijaren edari berenoz betia, azkenengo ondar ta apakiñetaraño"; NEtx LBB: "Sasiolatik dator ibai aberatsa, illargi berrietan angula arratsa, ujola-egunetan egurra ta zotza, apakiñez berotu dedin etxe otza"); argitaratuan beste 2 ager. (Ezale; A Ezale).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apakin 1 (S. Onaindia in Euzko Gogoa 1954: "Euskerari buruz bazuan gar berezi bat: zeuzkan lizun, erdoi ta apakiñak xautu ta soiñeko dirdaitsuz jantzi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apakin : HiztEn ("1 lohia, kondarra; 2 urak atzera egin ondoren itsaso edo ibaiaren ondoan geratzen den putzua"). Ez dugu aurkitu besteotan: DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apakin beste hiztegietan: EuskHizt (hondakina; ibaiak ekartzen duen hondakina); ElhHizt (1 residuo, material de aluvión; 2 pozo que queda en la orilla al retirarse el mar o el río; pozanco (en el caso del río); HiruMila (1 cieno, lodo blando; 2 pozo); DRA (pozo; II suciedad; III hierba de arroyo; IV residuo; V charcos que quedan a la orilla del mar o del río al retirarse las aguas; VI cieno, lodo blando, tierra de aluvión); PMuj DVC (1 limo, lodo, cieno, fango; 2 balsa, charca, charco, poza; 3 lagunajo, ancón, estero, hondonada cenagosa; 4 tierra de aluvión; 5 hierba de arroyo; eta apakindu : alegamar, atarquinar, entarquinar). // Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EskolaHE; Lur EG/CE; Lur EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ibaiak ekartzen duen hondakina.

apal-apal egin
da/du ad.-lok. Erabat behera begira jarri. (apal-apal eginda edo apal-apal eginik formetan erabiltzen da). Belarriak apal-apal eginda gelditzen ziren entzuleak.
apal-apalik
adb. Guztiz apal. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eraman zuen astoa etxeraino.

Aztergaia: apal-apalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: APAL-APALIK. Humildemente. v. APAL-APALKI (s.v. apalki). Aita, esan omen zion apal-apalik: erriak berori sinestegabetzat du. A Ardi 103. Ak beti alde egiten eutsen apal-apalik, irribarre bat eginda. Kk Ab II 61s. Apal-apalik ittaundu eutsan ia bere emaztia dandarrez erabiltteko aginddurik Bertoldineri emon ete eutsanentz. Otx 149. Ta apal-apalik, Mikaela gixajeari bere erruak autortuaz, parka eskatu bear izan eutson. Bilbao IpuiB 169. Eta katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eroan eban etxeraiño. Ib. 204.

adib: txaka-txaka adb. Astiro-astiro, pauso txikiak emanez. Ik. taka-taka. Txaka-txaka, astiro-astiro, joaten zen aita lanean zegoen tokira. Katetik oratuta, txaka-txaka eta apal-apalik eraman zuen astoa etxeraino.

apal-apalik 1, Jakin (“Azkenik, linguista baten arrazoiak linguistiko izan behar direla uste dugu, apal apalik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

apal-apalik 3: Herria (“Eta hil-herriko ixiltasunean, gure lore sortak apal apalik aipatuko du maitasunak segitzen duela gure etxean”), Itxaro Borda (“Laser irakurgailuan Jean Jacques Goldmanen KDa jarri nuen, apal-apalik, auzoak ez iratzarrarazteko gisan”), Patxi Zubizarreta (“Joan aurretik laranjatxo bat jan nahi nuke - eskatu zuen apal-apalik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasoa dago. Baina komeni da apalik sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa

Adibide gisa jasotzekoa apalik sarreran.

apal1
1 adj. Garaitasun gabea; beherea. Zuhaitz apalak. Zumitzezko jarleku apalak. Boz apala.
2 adj. Garrantzi, gorabehera edo maila txikikoa, xumea. Jatorri apalekoa. Asmo apalak. Haragiaren grina apalak. Lanik apalenak egiten dituzte. Nire uste apalean. Bizitza gorde eta apala eraman ezazu.
3 adj. Bere burua handiesten ez duena, harrokeriarik gabea. Ik. umil. Pertsona apala. Gizon apala, ezerk harrotzen ez duena. Zaldi harroa eta asto apala. Bihotz otzan eta apala.
4 adb. Harrokeriarik gabe. Isil eta apal doaz. Mintzatzen zen apal eta modu onean.
5 adb. Beherantz begira. Begiak apal eduki.
Ohiko lexiak
apal2
iz. Paretan edo altzari batean, bertan gauzak edukitzeko ezartzen den ohola. Apal berriak jarri ditugu paretan. Zurezko apalak. Liburuz betetako apalak.
apalaldi
1 iz. Beheraldia. Ardoaren salmentan nabaritu dute batez ere apalaldia, % 27,29 gutxiago saldu baitute.
2 iz. Makalaldia. Susperraldi hauen ondoren, apalaldia, erorialdia etortzen da, eta berehala heriotza.

Aztergaia: apalaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

apalarazi, apalaraz, apalarazten
du ad. Apaltzera behartu. Aita ankerra, horrela apalarazten nauzu? Jaunak haien bihotzak apalaraziko dituela. Prezioak apalarazi.

Aztergaia: apalarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apalarazi, apalaraz, apalarazten. du ad.

apalategi
iz. Apalak dituen altzaria. Ik. arasa. Hautsez beteriko apalategietako liburuak.

Aztergaia: apalategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apaltegi 1 (Etxde JJ: "Eskubitan alasa bat ontziak kokatzeko apaltegi batekin eta ezkerretara berriz, ormazuloan pegartegia"); OEH argitaratuan, gainera, apalategi 1 (Anab Eusk: "Mai gañetik argi-ontzi potxolo ederra sabaiatik beera; orain "buffet" deritzaioten apalategia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apalategi EB 8 (T. Castresana 2, Euskaltzaindia 4, A. Juaristi 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apalategi : AB38 3, HiztEn, Euskalterm 4. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apalategi forma jaso duten hiztegiak: HiruMila, ElhHizt, Casve EF; apalategi eta apaltegi : DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu hauetan: EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

Lantaldearen bi irizpide daude hemen aurrez aurre: a) eratorri erregularra apaltegi -a mugatzailerik gabearen gain moldatua da; eta hori da hobestekoa, tradizioak bestelakorik agintzen ez duenez (Cf. 31.43 irizpidea, eta gorago aipaturiko abartegi); b) oraingo testuetan jaso dena, berriz, -a-duna da, eta hori ageri da hiztegi berrietan (Cf. 31.3 irizpidea). Euskaltzaindiaren esku utzi da, horregatik, erabakia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "onartzea proposatzen dugu (ondo jakin arren 'apaltegi' behar lukeela berez)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'apalategi utziko nuke duda gabe, hori baita gaur erabiltzen dena, lan taldeak bere zalantzak erakusten baditu ere. EBBSn, adibidez, ez da apaltegi-ren errestorik ere. Azken orduko ohar egile batek (E306) gauza bera proposatzen du. Beraz, apalategi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK'.

apaldu, apal/apaldu, apaltzen
1 da/du ad. Beheratu. Eguzkia apaltzen hasia zen. Kristo gizon egiteraino apaldu zen. Urak apaltzen eta jausten hasi zirenean eta lurra lehortzen eta xukatzen. Tontor bat apaldu eta laua utzi. Begiak apaldu. Deus esan gabe burua apaltzen zuen.
2 da/du ad. Apal, umil bihurtu. Harroak apaltzeko. Bere burua haurtxo honen antzera apaltzen duena.
3 da/du ad. Lasaitu, baretu. Desira apaldu. Gose-egarria apaldu.

Aztergaia: apaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apaldu, apal(du), apaltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

apaldu, apal(du), apaltzen

apalesgarri
adj. Apalgarria.

Aztergaia: apalesgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ts(i)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

apalgarria.

apaletsi, apalets, apalesten
du ad. Gutxietsi. Jesu Kristok goretsi duen bertute bat ez ezazu zuk apalets. Bere burua apaletsi zuen.

Aztergaia: apaletsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

apalets, apalesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

gutxietsi.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bere burua apaletsi zuen zergalariak.

apalgarri
adj. Norbait edo zerbait apaltzen duena. Tratu ankerrak eta apalgarriak debekatu dituzte (Ik. umiliagarri). Bat eder bezain bestea itsusi; bat altxagarri bezain bestea apalgarri.

Aztergaia: apalgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

(norbait edo zerbait) apaltzen duena.

apalgune
iz. Gauza batean, bereziki lurrazalean, ingurukoa baino beherago dagoen zatia. Ik. sakonune. Bideak apalgune bat zeharkatzen zuen. Gurpil honek apalgunea du.

Aztergaia: apalgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan apalune 2 (Ip Dante: "aphalüne"; Etxba Eib) eta apalgune 1 (JE Ber).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira apalgune EB (Bizia lurrean: "Aldi hartan bihurtu ziren idoiaga handi lurreko apalguneak, hau da, ibar eta leizeak") eta apalgune IE (SoEg: "Bide ederra dabila itzul eta mitzul, zaldarestatu mandoa bezain erne, mendiaren apal guneak, ezin hobeki ezagunki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apalgune : AB38 1; apalune : HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: apalgune : EuskHizt, HiruMila ("ik. apalune"), Lur EF/FB, HaizeG BF, Lh DBF ("aphalgune"), DRA, PMuj DVC; apalune : HLEH, EuskHizt ("† ik. apalgune"), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; ap(h)alüne: Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: apalune / LurE: apalune / ElhHizt: apalune / EskolaHE: apalune.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. apalune.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "apalgune / apalune: 'apalgune' grafia proposatzen dugu; Ibon Sarasolak Euskal Hiztegian egindakoa aintzat hartuz, 'apalgune' grafia hobetsi dugu Elhuyarren hiztegietan, 'gauza batean gertatzen den zati beheratua' adierazteko (hori bat letorke '-gune/-une' atzizkien espezializazioarekin)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ni ez nago konforme honekin. Lehenbiziko itzulian gune-ren aldeko apustua egin genuen: hirigune, mehargune, mendigune, zabalgune, sakangune, etab. Salbuespena koloretan bakarrik egin genuen: gorriune, zuriune, etab. OEHn biak ageri dira, berdintsu erabiliak. Horregatik uste dut koherenteagoa dela apalgune bultzatzea'.

 - [I102]: 'Une hitza denbora adierazteko erabiltzen delarik, eta gune, aldiz, tokia adierazteko, ez litzateke komeniko diferentzia egiteko tokia uztea, alegia, apalgune 'beherago dagoen gunea edo tokia', eta apalune, ostera, 'norbait apal izateko denbora'? Aitortu behar dut, horregatio, ez nagoela seguru horrenbesterako eskubiderik daukagunik'.

 - [E116]: 'Goiko hori idatzi ondoren, azkeneko beste ohar hau eskuratu dut: Azken oharrak: E306: 'apalgune / apalune: 'apalgune' grafia proposatzen dugu; Ibon Sarasolak Euskal Hiztegian egindakoa aintzat hartuz, 'apalgune' grafia hobetsi dugu Elhuyarren hiztegietan, 'gauza batean gertatzen den zati beheratua' adierazteko (hori bat letorke '-gune/-une' atzizkien espezializazioarekin)' (2002-09-02).

 - [E116]: 'beraz, hor beste argumentu bat ematen da, 'gune' hori 'gauza batean gertatzen den zati beheratua' adierazteko erabiltzen dela proposatuz. Ez dut ikusten batere argi argumentua, 'zati beheratu' hori 'apala'rekin lotzen delako, ez 'gune'rekin, baina, zernahi gisaz, ohar egile hau ere bat dator nire proposamenarekin. Uste dut koherenteago dela orain arte hartutako erabakiekin, eta aise sinpleagoa jendeak ikasteko ere, salbuespen bakarra koloreena izango bailitzateke. Ez nintzateke AE bezain urrun joango kontu hauetan. Beraz, hau da proposamena: apalune* e. apalgune / apalgune'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'apalgune bakarrik sartu, bere adibidearekin: bideak apalgune bat zeharkatzen zuen'.

apalgura
adj. Ipar. Apala, umila.

Aztergaia: apalgura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

apala.

apalik
1 adb. Apalki. Haren mendean jar zaitez apalik.
2 adb. Behean, beherantz. Lurra bezain apalik, hor bainauzu utzi. Belarriak apalik zihoan (Ik. makur1 3).
Azpisarrerak

Aztergaia: apalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

apalkeria
1 iz. Itxurazko apaltasuna. Gehiegizko apalkeria, gehiegizko harrokeriaren agerbidea da.
2 iz. Umiliazioa. Apalkeria handia izango zen hori beren handikerientzat!

Aztergaia: apalkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apalki
adb. Apaltasunez. Apalki entzun behar izan zituen. Apalki aitortu.

Aztergaia: apalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apalkiro
adb. Apalki. Apalkiro entzun ohi zituen semeak gurasoaren patxadazko erakuste zuzenak.

Aztergaia: apalkiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH (Ag, SMitx, Erkiag, Gand, Izeta).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki-ro.

apalkuntza
iz. Umiliazioa, apaltzea.

Aztergaia: apalkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-mendu/-tze.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper