50535 emaitza bilaketarentzat - [3451 - 3500] bistaratzen.

apokaliptiko
adj. Apokalipsiari dagokiona. Oso zentzu berezia aurkitzen zioten "Napoleon" hitza osatzen zuten letretako bakoitzari; zenbaitek zifra apokaliptikoak ere ikusi zituzten hizki haietan. Karl Marxen filosofia apokaliptikoak aldarrikatzen du gizarte ordena berriak jarraituko diola klase gerrari.

Aztergaia: apokaliptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

apoki
iz. Apoaren okela. Bai naski, jaten baititugu apoak, eta adiskide bezala erranen dizut apokia ez dela batere janari gaiztoa.

Aztergaia: apoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki okela.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

apoaren okela.

apokrifo
1 adj. Batez ere liburuez edo idazkiez mintzatuz, aipatzen den egilea edo jatorria egiazkoa ez dena. Jorge Luis Borgesen ipuinak aipu eta erreferentzia bibliografiko apokrifoz beterik daude.
2 adj. Bibliako liburuez mintzatuz, kanonean onartua ez dagoena. Ebanjelio apokrifo honen arabera, Juda izan zen Jesusen dizipulurik maiteena.

Aztergaia: apokrifo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

apolitiko
adj. Ideia edo joera politikorik ez duena; politikak axola ez diona. Argi eta garbi utzi nahi dugu gure eskola apolitikoa dela.

Aztergaia: apolitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

a-.

Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

apologetika
iz. Teologiaren adarra, erlijio dogmen egiazkotasuna frogatzea helburu duena. Apologetikak mundu helduari demostratu nahi dio "Jainko" begiralerik gabe ezin daitekeela bizi.

Aztergaia: apologetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.: "Apologetika: Apologética".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

apologetiko
adj. Apologiari dagokiona. Larramendiren eragin garbizale eta apologetikoa dago lan horretan.

Aztergaia: apologetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

apologia
iz. Norbaiten edo zerbaiten laudoriotan egiten den hitzaldia edo idatzia. Horixe dirudi obra honek: pobretasunezko bizitzaren apologia sutsua.

Aztergaia: apologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.: "Apologia: Euskara - Apología".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

apologista
iz./adj. Zerbaiten edo norbaiten apologia egiten duena. San Joan ebanjelaria, Jesu Kristoren apologistarik argiena. Pedro Paulo Astarloa euskal apologista ospetsua.

Aztergaia: apologista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apologista : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; ez dugu aurkitu ap. EuskHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

apoperrexil
iz. Perraitza. Txahalkia saltsa zurian eta legatza apoperrexilarekin.

Aztergaia: apoperrexil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS apo-perrexil.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: apoperrexil; perraitz: Anthriscus cerefolium.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt AS: apo-perrexil / HiztEn: + / LurE: apoperrezil / ElhHizt: + / EskolaHE: apoperrezil.

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

apo- osaerakoak loturik idatzi ohi dira.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Anthriscus cerefolium.

apopilo
iz. Heg. Etxe batean ostatu hartu duen pertsona. Gizon hori gure apopiloa da. Apopilo etxea.

Aztergaia: apopilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Hor apopilo egon gehituko nuke azalpen gisa, edo AS bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK AS gisa'.

apopilo egon
da ad.-lok. Heg. (Etxe batean) ostatuz egon. Etxe hartan egon nintzen apopilo. Orduan herriko errepidea egiten ari ziren, eta gure etxean gizon asko zegoen apopilo.
apopilo hartu
1 du ad.-lok. Heg. Norbait etxean ostatuz hartu, apopilo gisa hartu. Aita bizi zela, etxean apopilo hartu genuen Esako ile-apaintzailea. Zer iruditu zaizu apopilo hartu dugun neska gaztea?
2 du ad.-lok. pl. Heg. Etxean jendea ostatuz hartu. Etxean apopiloak hartzeko. Inork gura ez dituen apopiloak hartu behar izan dituzte galtzaileek beren etxeetan.

Aztergaia: apopilo hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, apopilo egon formarekin egin den bezala. Pluraleko erabilera (apopiloak hartu) adiera berri batean jaso daiteke. Heg. marka behar du.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

aportazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aportazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ekarpen].

Aztergaia: aportazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh148 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aportazio (eta kontra-aportazio 2) 19 aldiz jaso da, EB-EgAs (J. Apecechea, P. Arregi, Hitz 1974, I. Lamarca, I. Zuazo, J. Amenabar, J. Galtzada, J.M. Goñi, M.E. Laboa, Bertsolaritza, G. Nazabal, J. Aldabe, U. Larramendi, Gaur express 1989, R. Zapirain, Hemen 1989); aportaketa EB 1 (M. Aierbe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aportazio : DFrec 17, AB50 5. Ez dugu aurkitu hauetan: AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm. // 'aportazio' itzulitako besteak: ekarpen : AB38 6, AB50 10, Euskalterm 26; eta AB50: ekarketa 14, ekarria(k) 6, ekarritako 4, diru-izendapen 2, eragiketa 4, laguntza 4, emandako 2, emaitza 1, osagarri 1; Euskalterm: eranskin 2, ekarkin 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aportazio eman duena: EuskHizt ("ik. ekarpen 3"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal aportación / apport formen ordainak: HiruMila: ekarri, ekarpen, emari, utzi // ElhHizt: ekarri, ekarpen, emari, emaitza, dohaintza // Lur EF/FE: ekarketa, ekartze // Casve FE: ekarte, ekarraldi // HaizeG FB: ekartze // T-L LBF: parte, diru-zathi. Ez dugu aurkitu hauetan: Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

aportazio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aportazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ekarpen].

aportazio 128; ekarpen 9584.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aportazio 29; ekarpen 1944.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. ekarpen-3 / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. ekarpen finkatua dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da. Gainera, aportazio formak ez du gutxieneko baldintza betetzen.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. ekarpen, etab.

apositu
iz. Heg. Zauri baten gainean jartzen den babesgarria, zauria berriz irekitzea, zikintzea edo gaiztotzea ekiditeko erabiltzen dena. Aposituak garbi jarraitzen badu, ez da kendu behar. Desinfektatu zauria antiseptiko batekin, eta jarri apositu iragazgaitz bat.

Aztergaia: apositu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Argia 1, Elkar 2, Consumer 3, Laneki 25); ETC 40

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: apositu iz. (Med.) apósito / Adorez: 0 / Labayru: apositu iz. Med. apósito / NolaErran: 0. // Euskalterm: apositu (Merkat. TN da).

Erdaretako formak

es apósito; fr bandage, pansement: Elhuyar: s.m. hesgailu, lotura; apositu / Adorez: m. (Med.) txaplata, enplastu, apositu / Labayru: 1s.m. Med. apositu / NolaErran: lotura – lotailu (goi) – herskailü (ZU); bandage, sparadrap lotura – herskailü (ZU) – esparatrapu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina ez du gutxienekoa betetzen; Heg. markarekin jaso.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

aposizio
iz. hizkl. Erreferente bera duten bi izen edo bi izen sintagma elkartuz eratzen den joskera. "Ekainak 18" bezalako egiturak aposizioan bakarrik erabil daitezke. Izan ere, subjektuaren eta aditzaren artean ez dugu komarik jarri behar, tartean aposiziorik-edo ez badago behintzat. Euskaraz dihardugun zientzialarien artean sigla hori bere horretan erabiltzeko ohitura dago, askotan aposizio modura adieraziz, hots, "SI sistema" esanez.

Aztergaia: aposizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aposizio Gram.

apostasia
iz. Norbaitek bere fedeari edo erlijioari jendaurrean uko egitea. 2002an apostasiagatik hiltzera zigortu zuten.

Aztergaia: apostasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
apostata
adj./iz. Bere fedeari edo erlijioari jendaurrean uko egiten diona. Julian apostatak esana. Fedegabeak eta apostatak.

Aztergaia: apostata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
apostoliko
1 adj. Apostoluena; apostoluekin zerikusia duena. Eliza katoliko eta apostolikoa.
2 adj. Aita santuarena, aita santuaren mende dagoena. Nuntzio apostolikoa.

Aztergaia: apostoliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

apostolu
1 iz. Jesu Kristoren hamabi ikasleetako bakoitzari, eta San Paulo eta Barnaberi ematen zaien izena. San Paulo apostolua. Hamabi apostoluak.
2 iz. Kristau erlijioa edo beste doktrinaren bat zabaltzen ahalegintzen den edonor. San Patrizio, irlandarren apostolua. Sozialismoaren apostolua.

Aztergaia: apostolu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: "grekotik datozen hitzek "o" letra hartzen dutela bukaeran [eskertuko nuke argitzea]; latinetik datozenek, berriz, "u" letra; hori da, noski, legea. Baina, badira hor tartean salbuespenak; esate baterako, "apostolu" eta "publiko", besteak beste. Lege hori argitzea nahi nuke; zenbateraino estu hartu behar den". (1993-03-08)

apostolutasun
iz. Apostoluaren kargua edo maila. Ik. apostolutza. Hogeita lau urte zituen apostolutasunera altxatua izan zenean.

Aztergaia: apostolutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

apostolutza
iz. Apostoluaren kargua edo maila; apostoluen lana edo egitekoa. Ik. apostolutasun. Komeni zen ikasle bat hautatzea Judaren aulkian eser zedin, eta zorigaiztoko hark galdutako apostolutza har zezan. Gaztetxoentzat ere bada tokia Elizan, apostolutza egin dezaten.

Aztergaia: apostolutza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan apostolutza formaren 7 ager. (Lard 4, MAtx Gazt 2, IBk (1 Cor 9,2; eta honen paraleloetan, Dv apostolutasun, Ol bidalguntza, Ker eta IBe apostolutza); ez dugu apostoladutza forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apostoladutza 5: B 1 (A. Zubikarai); G 1 (R. Irizar); EB 3 (Bizi araua); apostolautza G 1 (M. Lekuona); apostolutza 14: B 2 (S. Onaindia; eta K. Egileor: "mixio-apostolutza"); G 4 (Juan Azurmendi 2 eta "luma-apostolutza"; J. Yurre: "apostolutza-lan"); EB 8 (E. Muxika, M. Urkola 4, P. Agirrebaltzategi; L. Baraiazarra: "apostolutza lan"; EgutAr: "otoitz apostolutza"); apostolutzakeri EB 1 (M. Urkola).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apostolutza : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 10.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apostolutza : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Hiztegi berezituetako datuak

Erlijioa/2: apostolutza (eta apostolutza sozial, apostolutza(ko) bazkun; es apostolado, apostolado social, asociación apostólica; fr apostolat, apostolat social, association apostolique).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko apostolado/apostolat formen ordainak: ElhHizt: "1. apostolutza; 2. zabalkunde, bereziki erlijio-doktrina batena" // HiruMila: "1. acción apostólica: apostolutza; 2. cualidad de apóstol: apostolutasun" // Casve FE: hedapen, oihüstapen // HaizeG FB: berri-onaren erakustea // PMuj DCV: "1. oficio: apostolutza; 2. propaganda: zabalkunde". Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): apostolat; it (S. Carbonell): apostólico; en (Collins): apostolate; de (Langenscheidts): "Apostolat, Apostelamt; fig. heiliger Beruf, Sendung; - de los laicos, -seglar: Laienapostolat".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

apostrofo
iz. Ortografia-marka, bokal baten edo gehiagoren elisioa adierazteko erabiltzen dena (').

Aztergaia: apostrofo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako formak aztertuko dira

dirudienez, es-it-de hizkuntzetan ageri da forma bana adierako; fr-en hizkuntzetan, berriz, forma bakarra dago bi adieretarako.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "apostrofe / apostrofo: esanahiaren araberako grafia-bereizketa egin behar bada (ados gaude), bakoitza zein alorretakoa den zehaztu behar da: hurrenez hurren, 'Lit.' eta 'Hizkl.'" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "bereizketa hau egiten duten hizkuntzek, hau da, azkeneko bokala ahoskatzen dutenek, bi hitzak bereizten dituzte (hiperbola eta hiperbole bezala) eta, hortaz, badirudi euskaraz ere biek beharko luketela tokia, jatorria ere desberdina delako (apostrofos, apostrofé)".

 - [E208]: "Nik ez dut bereizketa egin beharrik ikusten, batez ere, apostrofe aldakia euskaraz , hemengo erdaraz bezala, maiz apostrofo-ren sinonimotzat erabiltzen delako, eta ez 'irain' adieran. Apostrofo utziko nuke, soil-soilik".

 - [E116]: "azken ohargile batek dioena: "apostrofe / apostrofo: esanahiaren araberako grafia-bereizketa egin behar bada (ados gaude), bakoitza zein alorretakoa den zehaztu behar da: hurrenez hurren, 'Lit.' eta 'Hizkl.'" (2002-09-02). Beraz, badirudi, azken ohargile hau ere bereizketa egitearen alde dagoela. Sarrerak badu txostena. Zuek ikus".

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): "apostrofo 'idazteko zeinua'".

apostura
iz. Apustua.

Aztergaia: apostura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-04-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apostura h. apustu

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

erabileremu mugatuagokoa da, apustu baino

apote
iz. Aketza, ernaltzeko erabiltzen den txerri arra. Nire bizarrak apotearen zurdak baino hamar aldiz gogorragoak zirela.

Aztergaia: apote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apotema
1 iz. Poligono erregular batean, zentrotik edozein aldetara marrazturiko lerro zuta.
2 iz. Piramide erregular baten erpinetik oinarriko poligonoko alde batera marrazturiko lerro zuta.

Aztergaia: apotema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apotzar
iz. adkor. Apoa; apo handia. Hi beti apotzarrak bezala, zulotik ez urrundu nahiz, deus ere ikusi gabe.

Aztergaia: apotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

aprendiz
iz./adj. Batez ere Ipar. Lanbide bat ikasten ari dena. Ez baita aprendiza ofizialea bezala usatua. Behin ere aprendiz ibili gabe ikasi ofizioa. Koplari aprendiz batek.

Aztergaia: aprendiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aprendiz batez ere Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Batez ere Ipar. jartzea ez zaio oso egoki iruditzen. Hegoalde osoan, Herr. bada ere, erabiltzen da eta.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): Batez ere Ipar. oharra kentzea onartu da. // Batzordea (JAA, M.A, I.S): OEHen arabera Heg. bertsolariek bakarrik erabili dute. Iparraldean aldiz, Leizarragarengandik hasita erabili dute. Beraz, zegoenetan utzi.

aprendizgo
iz. Aprendizaren ikasketak; aprendizaren ikaste garaia. Baionako inprimategi xahar batean egina zuen aprendizgoa. Zurgin enpresa batean aprendizgoan sartu eta bertan kontratatu dute.

Aztergaia: aprendizgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aprendizko(a) 5 aldiz ageri da corpusean (EZ Man 2: "Ezen zuhurra duk zeñak berzearen kalteaz Aprendizkoa egiten baitu nola bereaz", "Othoitzaren egiteko hau dek antze iustua, aprendizkoa egiten enplega zak burua"; Ax: "Handituegirik aprendizkoan iartzea, urdindurik eskolara ioaitea"; Elsb Fram: "Gazterik yuan zan, Pariserat, dudarik ez da goizdanik egiteko bere aprendizkoak gaixtakerian"; Ardoy SFran: "Angiro gidari eginak zituen aprendizkoak ez aski!") eta OEH argitaratuan beste bat (BertsZB: "Jaun apezpiku behar delakoak / han eginen tu bere aprendizkoak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aprendizgo(a) 4 aldiz jaso dugu, IE (Herria 1972: "Laborantzako aprendizgoaren aita", "Ez da mirakulu beraz hori izanen bada egun batez baserritarren aprendizgoko lehen etxeak asmatuko dituena", "Holako aprendizgoak muntatu ziren azken gerlaz geroz Lekorne Garroko jauregian, Donapaleu Garikoitzenean"; B. Mendisco: "Elizalarrean zapatain aprendizgoan zabilalakoan, Jan Piarre zen bakarrik etxen gelditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aprendizko eman dutenak: EuskHizt ("Ipar. Aprendizaren nolakotasuna; ikaste-garaia; ikasketak"). HiruMila ("aprendizko(a) "1 aprendizaje (egintza), amaestramiento. 2 aprendizaje (ikastaldia)"). ElhHizt ("Cualidad de aprendiz"); aprendizgoa : Lh DBF ("apprentissage (?)"); aprendizgo : Xarr Hizt (s.u. apprentissage). // Ez dugu aurkitu hitzegiotan: EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DVC, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.3: erabilera urrikoa da; zaharrek -zko(a) formakoa erabili dute; azken aldiotan, berriz, -zgo formakoa ageri da, eta hau naturalago egiten zaio J-L. Davanti eta hori eskaini du P. Xarritonek bere hiztegian (s.u. apprentissage).

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-z+g-.

Atzizkien araberako erabakiak

-go.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aprendizko' grafia proposatzen dugu; hori da tradizioak agintzen duena; ez dugu ulertzen zergatik orain sekula erabili ez den grafia bat hobetsi behar den, beste askotan horrelakorik egitea berariaz gaitzetsi bada" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Azken ohar egile batek (E306) hau dio: "'aprendizko' grafia proposatzen dugu; hori da tradizioak agintzen duena; ez dugu ulertzen zergatik orain sekula erabili ez den grafia bat hobetsi behar den, beste askotan horrelakorik egitea berariaz gaitzetsi bada" (2002-09-02). Hitz honek badu bere txostena: aprendizko bost aldiz ageri da, eta aprendizgo, berriz, 4 aldiz. Azken urteotan badirudi bigarren hau nagusitu dela. EEBSn, esaterako, hau bakarrik ageri da, Herria aldizkarian bildua. Agian egokiago liteke hau onartzea, hortaz. Orduan, hau izango genuke, lan taldeak dioen gauza bera: aprendizaia* e. aprendizgo'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): '[...] aprendizgo'.

apreta
iz. Heg. beh. Espartina.

Aztergaia: apreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

espartina.

apriorismo
iz. fil. Epistemologia-doktrina, esperientzia alde batera utziz, ezagutza arrazoi hutsaren printzipioetan oinarritzen duena; apriorizko ideietan oinarritzen den jarrera. Baina, berriro diot, apriorismo eta aurreiritziek ez dakarte ezer onik estatistikak eta datu enpirikoak isiltzen direnean. Ondare horren inguruko arazoa gorrotorik eta apriorismo politiko edo ideologikorik gabe konpondu beharko litzateke.

Aztergaia: apriorismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): apriorismo iz.

apriorizko
adj. fil. Esperientziaren datu eta gertakarietan oinarritzen ez dena. Enpirismoak apriorizko ezagutza ukatzen zuen; haientzat ez zegoen inolako ezagutzarik esperientziaren aurretik.

Aztergaia: apriorizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apriori 1, Mde Pr ("Izan ditekeena da hori, apriori, erantzun zuen Gastonek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a priori 10: Hitz 1975 ("planteamolde marxistak ez dira ezagutzen, zeren batzuek erabiltzen baitituzte planteamolde hauk bere kontestuaren at edo, esan dezakegu, pixka bat "a priori""), Azurm ("Europako ezkertiar eta progresista guztiak a priori nazio arazoari buruz postura negatibo batetan daude"), UZEI ("A priori determinaturik ez badago ere, desiren, apetentzien eta afektuen bultzadak hartzen ditu a posteriori edo praktikan gure nahimen honek"), UnescoAlb 1990 ("a priori gizakiarentzat kontrakoak diren ezaugarri ekologikoetan bizitzeko gaitasuna baduela"), Filosofia/1 ("lortu nahi den emaitza horrek, lortu edo ez, a priori definituta egon behar du, horretarako gizakiak helburu bat proposatzen du eta lortzeko behar diren teknikak hedatzen ditu"), Ingurugiro 1997 ("Horrek, a priori behintzat, aditzera ematen du ikasleek irakasleek baino motibazio handiagoa dutela Ingurugiro Heziketako jarduerak egiteko"), I. Uribarri ("esperientzia aitzinatu gabe ere gauzen ahalgarritasuna ezagut eta ezaugarri dezakegu, baina bertan oro har zerbait objektu gisa emateko baldintza formalekin harremanean soilik, eta beraz, erabat a priori, baina esperientziarekin harremanean eta bere mugen barnean besterik ez"), X. Mendiguren B. ("subjektutik abiatuz aurki litezke haiek, h. d. a priori ezagut daitezke"); eta izen-banaketakoa: Larrun 1990 ("Gero, Piaget-ek erakutsi zigunez, printzipio horiek ez ziren "a priori"ak #mdash#gutxi gora behera Kant-ek pentsatu zituen bezelakoak#mdash#, aprendizaiaren bitartez ikasitakoak baizik"); apriori samar 1, Azurm ("Ez naiz bereziki saiatu ere testu politen bila: pixka bat apriori samar, aski dut neuretzat Europako Ernazentismoaren ezagutza arruntarekin, hemen zer gertatu behar izan duen, igarri ahal izateko"); a priori-zko 1, UZEI ("Leibniz ohartzen zen oraingoz behintzat egia guztiak ez direla a priori-zkoen sailkapenean sartzen"); a-priorizko 4, F. Krutwig ("Hau baino gehiago empeiria possiblea izan ledin beharrezkoa diren a-priorizko strukturak, gizonak, mendez mende, bere bilhakatze bidean beretzakotu ditu, eta a-priorizko ezagutza bezala, hereditatea bezala, khromosometan darama. Beraz badago elkhar ekhintza, a-priorizko ezagupenen eta a-posteriorizko praktikaren bidez; bainan elkhar-ekhintza hunen zentzua eredu determinatuan dihoa; a-priorizko ekhintzaren ondorioa oso handiagoa a-posteriorizkoak hereditatearen gainean eduk dezakena baino, hau ia ezin-nabarizkoa"); apriorizko 6: K. Navarro ("Humanistikaren arloan ahalegin honen aurka altxatzen ziren ahotsak, esanez gizakiaren bizitza espirituala eta suposatzen dituen fenomenoak ezin direla, bizitza hori hil gabe, azterketa zientifikoaren menpe jarri, eta horren ondorioz, objektuari gure aztermenetik ihes egiten utziz, guztiz apriorizkoak dira, eta ezin diote zientziari ahalegin hori eragotz"), F. Mendizabal 2 ("Beraz modu bakarra dago nire intuizioa objektuaren errealitatea baino lehenagokoa izan dadin, eta apriorizko ezagutza bezala gerta dadin, alegia intuizioak sentsibilitatearen forma besterik ez dezala eduki, zeina nire subjektuan inpresio erreal guztien aurretik baitoa, horien medioz afektatzen naute ni objektuek-eta", "justu supostu hauxe da behar-beharrezkoa, apriorizko proposizio sintetikoak posibletzat jotzeko, edo inoiz benetan halakorik aurkituko balitz, beren posibilitatea ulertua eta aurretiaz determinatua izan dadin"), I. Uribarri 3 ("Denbora oro harrezko agerpen ororen apriorizko baldintza formala da", "Espazioa kanpoko begiespen ororen forma huts gisa kanpoko agerpenetara baino ez da zedarriztatzen apriorizko baldintza den aldetik", "barneko egoera hau, ordea, barneko begiespenaren baldintza formalei, eta beraz, denboraren baldintzei dagokienez gero, orduan denbora agerpen ororen apriorizko baldintza da oro har, eta gainera, barneko agerpenen [gure arimaren] baldintza zuzena da, eta horrela zeharbidez kanpoko agerpenena ere bai"); apriorismo 2: Azurm ("Hau erromantizismotik datorkio tradizio sozialistari, ta erromantizismoan ez zen apriorismo bat besterik"), J. Urrujulegi ("Grekoen bertuterik jasoena, munduaren eta gizakiaren edozein esplikazio teologiko edo sobrenatural kontzienteki saihestea izan zuan, alor guztiak inolako apriorismorik gabe abordatzea alegia"); apriorista 1, UZEI ("Bere kritikarako, abiapuntu idealista eta apriorista hartzen du, hots, Descartes-en jarrera bera"); aprioristikoki 1, L.M. Bandres ("Horregatik bere ustez aprioristikoki esfera-itxura perfektua zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a priori : LurE, Euskalterm 10 (a priori kontzeptu; a priori ideia; a priori probabilitate, aldez aurretiko probabilitate sinonimoarekin; a priori berragerpen; a priori banaketa, aldez aurretiko banaketa sinonimoarekin; a priori kategoria; a priori ezagutza; a priori forma; sentsibilitatearen a priori forma; a priori intuizio; a priori judizio); a priori-zko : Euskalterm 9 (aprioristiko sinonimoarekin bat; aldez-aurretikako eta aprioristiko sinonimoekin bat; eta erabat a priori-zko ezagutza; a priori-zko dedukzio; a priori-zko demostrazio; a priori-zko judizio enpiriko; a priori-zko proposizio sintetiko; ezagutzaren a priori-zko forma; a priori-zko judizio sintetiko); a prioriko : Euskalterm 1 (a prioriko erkatze anitzen analisi); apriorismo : DFrec 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; aprioristiko : Euskalterm 3 (dedukzio bidezko zientzia aprioristiko; lege aprioristiko, a priori-zko lege; eta a priori-zko eta aldez-aurretiko sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

a priori : EskolaHE; apriorismo : ElhHizt (Fil. apriorismo), HiruMila (apriorismo); apriorizko : ElhHizt (Fil. apriorístico, -a), PMuj DVC (apriorístico) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, maileguen kaltetan

egokia iruditzen zaio lantaldeari, fr aprioriste / es apriorístico bitasuna saihesteko.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): apriorizko izlag.

aproba
iz. bizk. eta gip. herr. Proba. Aprobak egiteko astirik izan baino lehen.

Aztergaia: aproba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aproba 9: Joxemari Ostolaza 2 (“Eginekin egin zuten aproba”, “Ez legoke gaizki, eta oso erraza aproba egitea”), Igor Elortza (“Bertsolariok denetariko aprobak egin ditugu”), EiTB 6 (adib.: “Asier Olaizolaren aurka eskuin eskuko atz potoloan min hartu zuen eta gaur azken aproba egin du”, “osasun zerbitzutik adierazi dutenaren arabera, lotailu gurutzatua ikututa du, baina aproba gehiago egin behar dizkiote”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aproba eta aproban 56: Berria 8 (adib.: “Ahalmen nuklearra duen misil bat aproban jarri dute”, “Orotara 800 kiloko buru nuklearra garraiatzeko gai den irismen erdiko misil bat aproban jarri zuen atzo Pakistanek”), Mikel Arrillaga (“orain barriro dogu aurrean guk benetako aproba”), Juan Garzia 13 (adib.: “Maggiek bere eraztunarekin egin du aproba, baina hondora egin du berehala”), Pello Zabala 5 (adib.: “Sinesten ez duenari ere, horixe eskatzen diogu: aproba egiteko, erreparatzeko...!“), Juan Luis Zabala 4 (“Baina aproba egiteko tentazioa ere kilikagarria egiten zitzaigun bioi”), Andoni Egaña 4 (adib.: “Egin izan ditugu aprobatxoak, baina gure jardueraren ehuneko larogeita hemeretzi a capela izan ohi da””), Koldo Biguri 3 (“Jar ditzagun aproban epaia eman aurretik”, “Aproba egin genezake kanpandorreko leihora tiro eginez!”), Iñigo Aranbarri 4 (adib.: “Gero uppercutarekin egin nuen aproba, hook bat orain, swing bat gero”), Xabier Amuriza 2 (“aproba gogor samarrak albora itzi behar izan arte”, “Hegoafrikan, behin, barku bat konpondu eta, aprobetan, itsasoan aurrera joiazan”), Unai Elorriaga 2 (“Horregatik erabaki dut aproba egitea, horregatik sartuko naiz ahal dudan tren guztietan”, “Gero Jainkoak mundutik erretiratzeko aproba egiten zuen”), Javi Cillero (“Oraindik ez dut egin urratu txiki hori Van Dycken sinaduraren ondoan, azken aproba gisa, baina badakit zein izango litzatekeen emaitza”), Felipe Juaristi (“Hartu zuen, aproba moduan eta saiakera gisa, hiriburutik urrutiko, tartariarren lurren mugaldeko Ataka gaitzeko Jaun titulua”), Pako Aristi 2 (“Bat-batekotasun idatziarekin zer moduz konpontzen naizen aproba egin nahi dut”), Patziku Perurena (“Odolarekin eta mila gauzarekin aprobak egin dira”), Jasone Osoro (“Orain egin aproba zuk”), Andres Urrutia (“erregimen berri hori aproban emateko asmoa nortzuk izan eta horien aldekoagoak”), Aitor Arana (“Nahi baduzu, gau honetan bertan egingo dugu aproba”), Elizen arteko Biblia 2 (“Egizu aproba gurekin hamar egunez”, “hamar eguneko aproba egin zuen haiekin”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. proba.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk. eta Gip.

Mailak

Herr.

Forma baten adiera(k)

‘proba’.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ezin da bigarren mailan, 'Beh.' eta 'Gip.' markaz ere onartu? (dialektalismo nabarmenagoak onartu dira!)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ez dut uste kasu guztietan aproba e. proba hori egokia denik. Bizkaian behintzat oso ohikoa dira zerbait aproban hartu edo aproban egin esaldiak, eta ez dakusat garbi bestela nola esan daitezkeen'.

 - [E116]: 'OEHn ikusten da 'aproba' Urruzuno, Erkiaga eta Uztapidek bakarrik erabili dutela. EEBSn badira 10 'proba'tik gora 'aproba' bakoitzeko. Beraz, uste dut aukera egin behar dela, hitz bera baita hori. Nik, lan taldeak proposatzen duena onartuko nuke, ez baitut ikusten arrazoi berririk hori aldatzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'kendu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aproba iz. Bizk. eta Gip. Herr. 'proba'.

aprobatu, aproba/aprobatu, aprobatzen
du ad. Ipar. zah. Onartu.

Aztergaia: aprobatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. onartu, baietsi; probatu, saiatu; frogatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "badakigu ez duela baldintza minimoa betetzen, baina Hegoaldean erabiltzen den 'aprobatu' aditzaren adiera bat onar daitekeen aztertzea eskatu nahi dugu: 'irakasleak ez du inor aprobatu' (horrekin batera, 'ikasleak ez du etsamina aprobatu' ere erabiltzen da, baina horretarako behintzat, 'gainditu' hitzak balio dezake; aipatu dugun lehen esaldirako, ordea, 'irakasleak ez du inor gainditu' perpausa erabil daiteke?); XX. mendeko corpusean badaude bi 'aprobatu' horien adibideak; hona hemen batzuk: Hemen berriz, Irakaskuntza Ertainetan jarraitzeko, 14 urte arteko ikasketak orain arte eta 16 artekoak hemendik aurrera, aprobatzea da (Garagorri, X. "Zer da eskola-porrota?", Jakin, 46. zk.); ...dena galduko dut aprobatzen ez banauzu, puntu bategatik, bi zehar galderagatik, hiru ergatibogatik... (Elexpuru, J.M., Alpeen itzalpean, 1993). Honako hau, adibidez, Pello Salabururen Ikaslearen esku-gramatika liburutik hartua da: 1) "Bai" edo "Ez" erantzuna espero dutenak hiru forma hauetara adierazten ditugu: 1.- "Ba dakizu aprobatu dudaN?"; 2.- "Ba dakizu ea aprobatu dudaN"; "Ba dakizu aprobatu dudaNENTZ" (dudaN ala EZ)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aditz hori benetan saihestekoa da, baina ordainen artean gainditu gaineratu beharko litzateke'.

 - [I102]: 'Bat nator horrekin, baina ordezkoen artean (adibideekin ahal bada), gainditu ere jarri beharko litzateke: "aurton etsamina guztiak ondo gainditu ditut". Gauza bera besteekin: "txaloka baietsi zuten legebiltzarraren Erabakia"; "aurkeztu dudan proposamendua onartu didate"'..

 - [E116]: 'Azken orduko ohar egileak (E306) dioena: "badakigu ez duela baldintza minimoa betetzen, baina Hegoaldean erabiltzen den 'aprobatu' aditzaren adiera bat onar daitekeen aztertzea eskatu nahi dugu: 'irakasleak ez du inor aprobatu' (horrekin batera, 'ikasleak ez du etsamina aprobatu' ere erabiltzen da, baina horretarako behintzat, 'gainditu' hitzak balio dezake; aipatu dugun lehen esaldirako, ordea, 'irakasleak ez du inor gainditu' perpausa erabil daiteke?); XX. mendeko corpusean badaude bi 'aprobatu' horien adibideak; hona hemen batzuk: Hemen berriz, Irakaskuntza Ertainetan jarraitzeko, 14 urte arteko ikasketak orain arte eta 16 artekoak hemendik aurrera, aprobatzea da (Garagorri, X. "Zer da eskola-porrota?", Jakin, 46. zk.); ...dena galduko dut aprobatzen ez banauzu, puntu bategatik, bi zehar galderagatik, hiru ergatibogatik... (Elexpuru, J.M., Alpeen itzalpean, 1993). Honako hau, adibidez, Pello Salabururen Ikaslearen esku-gramatika liburutik hartua da: 1) "Bai" edo "Ez" erantzuna espero dutenak hiru forma hauetara adierazten ditugu: 1.- "Ba dakizu aprobatu dudaN?"; 2.- "Ba dakizu ea aprobatu dudaN"; "Ba dakizu aprobatu dudaNENTZ" (dudaN ala EZ)" (2002-09-02). Nahiz eta ohar egileak nire liburua aipatzen duen, ez dut uste batere eredugarria den kontu hauetarako. Beraz, bat nator ni guztiz AErekin eta Urrutiarekin. Badira bideak ohar egileak esan nahi duena beste modu batera adierazteko ere: 'halako irakaslearekin gainditu du gaia' adibidez. Nik hau proposatuko nuke: aprobatu* e. onartu, baietsi; probatu, saiatu; frogatu; gainditu'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'aprobatu Ipar. Zah. 'onartu''.

aprobetxagarri
adj. Heg. Aprobetxa daitekeena. Ik. baliagarri; erabilgarri.

Aztergaia: aprobetxagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'erantsi'.

 - [E116]: 'Ez dut ulertzen zer esan nahi duen Xarritonek, baina agian nirea da errua ez bainion ongi bildu bere garaian esan nahi zuena. Berak argi dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'aprobetxagarri Heg. izond.'

aprobetxamendu
iz. Heg. Probetxua; aprobetxatzea.

Aztergaia: aprobetxamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'erantsi [...] aprobetxamentu edo probetxagarri'.

 - Erabakia: EArau 126: 'aprobetxamendu iz. Heg.'

aprobetxategi
iz. Heg. herr. Inoren kontura probetxua ateratzen duen pertsona. Diruak badu ahalmen berezia dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko.

Aztergaia: aprobetxategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Heg. jarrita, bai?" (2001-11-02)

aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen
1 da/du ad. Heg. Zerbait probetxuz erabili; baliatu. Hondakinak aprobetxatu. Aukera aprobetxatu. Noeren denborako jende haiek aprobetxatu balira egin zitzaizkien mehatxuez Ninivekoak bezala, ez ziren galduko. Nitaz aprobetxatu egin dira. Baldin ez bada aprobetxatzen, zertarako da dirua?
2 zaio ad. Probetxuzko gertatu. Obra miserikordiazkoak deus gutxi aprobetxatzen zaizkiola bekatuan dagoenari.

Aztergaia: aprobetxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen. Heg. du ad. 'baliatu'

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'da ad.' kategoria erantsi? ('horretaz aprobetxatu dira'; XX. mendeko corpusean badira adibideak: Bainan, egurraren kasuan bezala, Hiria ezta eskubide hortaz aprobetxatzen (Bozas-Urrutia, R. Errenteria kondairan eta Ipuin-zaharretan, 1976)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Aukeren artean Nafarroako hizkeretan erabiltzen den probestu ere ontzat jo beharko litzateke'.

 - [E116]: 'Azken ohargileak (E306) hola dio: "'da ad.' kategoria erantsi? ('horretaz aprobetxatu dira'; XX. mendeko corpusean badira adibideak: Bainan, egurraren kasuan bezala, Hiria ezta eskubide hortaz aprobetxatzen (Bozas-Urrutia, R. Errenteria kondairan eta Ipuin-zaharretan, 1976)" (2002-09-02). Nik ez nuke oraingoz 'probestu' sartuko, lehenik ikusi behar baita ea onartzen dugun sarrera hori bere tokian, eta zer mailatan. Badira lau adibide EEBSn, baina ez dakit nahiko lekukotasun den hori. Oraingoz ez nuke sartuko. Aditz laguntzaileari dagokionez, da eta du ageri dira, argi eta garbi, adibideetan. Hortaz, biak eman beharko genituzke: aprobetxatu: aprobetxa, aprobetxatzen. Heg. da/du ad. 'baliatu''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen. Heg. da/du ad. 'baliatu''.

apropos
1 adb. Berariaz, nahita. Arbola bat da paradisuan Jaunak apropos jarria. Egileak apropos eman zion antz hori.
2 adj. Egokia, aukerakoa. Alkatetzarako gizon aproposa.
3 adb. g. er. Txantxetan. Apropos esan zion, baina besteak ez zuen txantxetarako gogorik eta benetan hartu zuen.

Aztergaia: apropos

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apropos 1 adlag. 'berariaz'. 2 izond. 'egokia'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. adlag. 'berariaz'; 2. izond. 'egoki'

aproposko
1 adj. Heg. beh. Benetakoa ez dena.
2 adj. bizk. beh. Egokia, aproposa.

Aztergaia: aproposko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

izlag.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

1 benetakoa ez dena. 2 Bizk. egokia, aproposa.

apuko
iz. Aitzakia, estakurua. Aitzakia edergarriak eta apuko estalgarriak asmatu.

Aztergaia: apuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apuko 'aitzakia, estakurua'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aitzakia, estakuru

apuntatu, apunta, apuntatzen
1 du ad. Heg. Idatzi, oharrak hartu. Orain pena dut ez nituela paperean apuntatu.
2 dio ad. Heg. Armez mintzatuz, keinatu. (nor osagarririk gabe). Bere eskopetarekin apuntatu zion.

Aztergaia: apuntatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apuntatu, apunta, apuntatzen. Heg. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Zer erabiltzen den aztertuko da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "du, eta dio: "zuri apuntatzen dizu"; ik. oh. s.u. destatu" (2001-11-02)

apunte
1 iz. Heg. Idatziz hartutako oharra. Hainbat apunte goxo baitauzkat paperetara jasorik. Ikasturte osoko apunteak bi folio baino ez ziren izan.
2 iz. Heg. Marrazki baten zirriborroa.

Aztergaia: apunte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean bi aldiz jaso da apunte (Basarri: "Bein bear eta esan ditzadan egiak oso osorik, ainbat apunte goxo baitauzkat paperetara jasorik"; Uzt Noiz: "Aurrak azitzen ari giñan da or geunden pozaz txoratzen, gurasoari naigabe txarrak nunaitik zaizko etortzen, ustez mutilla eskolara nik pozikan nuan bialtzen, bañan ez digu apunte onik beiñe etxera ekartzen".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira apunte 26 (B. Urkizu, J. Azurmendi 6, A. Lertxundi, J. Zabaleta, I. Lezea, J. Sarrionandia, L. Oñederra, Habe 2, Bitez, Hizkuntza, Pio Baroja, Euskal kulturaren urtekaria, Gaur Express 1989, Hemen 1988, Kezkak 1987; La Voz de Euskadi 1984; eta K. Fernandez: "apunte-liburu"; J. Apalategi: "apuntekoaderno").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apunte : DFrec 11, AB38 3, AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 9; 'apunte' itzulitako besteak: AB38: zirrimarra 1, zirriborro 1, idazmen 1; AB50: ø; Euskalterm: oharki 4.

Sektore jakin bateko informazioa

AdminEL: apunte .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

apunte : ElhHizt, HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

Artea-UZEI: apunte (pint.), naturaletiko apunte (apunte del natural).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko apunte/annotation formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1. ohar, ohartxo; (pl) apunteak (Heg); 3. (Pint) apunte; 4. (Teatr) hitzemate" // HiruMila: "1. idazpen, oharki, ohar, apunte; 2. esbozo: zirriborro" // Lur EF/FB: ohar // Casve FE: oharpen, ohar // HaizeG FB: oharpen // PMuj DCV: "1. Cfr. apuntación; 2. dibujo ligero: marratz arin; 3. apuntador: oroitzale, ixil-esale; 4. puesta (en los naipes): orni, mai, ezarri". Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): "annotation, note (nota); croquis, esquisse (dibujo); Teatr. souffleur (apuntador) ...; ponte (jugador); mise (en el juego)" // it (S. Carbonell): "annotazione, appunto, nota / Pitt. abbozzo, schizzo / Teatr. voce de suggeritore, copione, suggeritore, buttafuori / posta, puntata / puntatore, giocatore / persona strana, tipo strano / Fam. astuto, scaltro" // en (Collins): "(nota) note, jotting, memorandum; (Com) entry; (en cuenta bancaria) debit, debiting; (Arte) sketch; ... / (Teat) cue; (apuntador) prompter; (texto) prompt copy, prompt book / (Naipes) stake / (LAm: apuesta) bet" // de (Langenscheidts): "1. Zielen / 2. Anmerkung, Aufzeichnung, Notiz, Skriptum; libro de-: Notizbuch; tomar-: Notizen machen, mitschreiben / 3. Mal. Skizze; tomar-: skizzieren / 4. Thea. Souffleur, Stichwort, Inspizient, Gauner".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 ikasleek hartutako oharrak. 2 marrazki-zirriborroa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "1. adieran, 'eskuarki pl.' erantsi" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez dut batere argi ikusten hau bedeinkatu behar dugunik, nahiz EEBSn 41 aldiz ageri den hitz hau. Hala ere, 'ohar' hitza askoz ere erabiliagoa izan da (EEBSn 608 aldiz ageri da, nahiz polisemikoagoa den), eta agian nahikoa dugu hitz hori horrekin jokatzeko'.

 - [E208]: 'ohar ez da gauza bera. Gustatu zein gustatu ez, hor dago eta Heg. jarri arren, ene, uste, jarri beharra daukagu'.

 - [E116]: 'Ez dut uste beharrezkoa den, eta ez nuke jasoko. Hala ere, egia da Corpusean bi adibide daudela (Uztapide eta Basarri) eta beste askok erabili izan dutela: B. Urkizu, J. Azurmendi, A. Lertxundi, J. Zabaleta, I. Lezea, J. Sarrionandia, L. Oñederra. Hiztegi eta entziklopedietan ere ageri da. Sarrera honek badu bere txostena. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'apunte Heg. iz. 1 'idatziz hartutako oharrak'. 2 'marrazki-zirriborroa''.

apur
1 adj. Ipar. edo jas. Txikia, urria. Sinesmen apurrekoak. Apurrak dira gure indarrak. Gauza txikian eta apurrean leial dena. Neke apurra eta laburra da. Jabearen laxotasun handia eta arta apurra. Horren gauza apurragatik. Inguruan bizi diren baserritar apurrak. Ez dut honekin aita Olabide denik apurrena ere gutxietsi nahi.
2 iz. Batez ere pl. Zerbaiten, bereziki ogiaren, zati txikia. Zoaz mahaiko apurrak biltzera. Mahai guztia apurrez beteta utzi. Zorra azken apurreraino ateratzeko.
3 iz. Kopuru txikia, pixka. Poliki-poliki etxean gordeta zeukaten apurra berehala ahitu zen. Dakidan egia apurra. Gelditzen zaizkigun diru apurrak gastatu. Zentzuaren apurrik ez dute. Txokolate apur bana eman zien amak (Ik. apur bana).

Aztergaia: apur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: apur bana , apur bat .

apur bana
adb. Ipar. zah. Apurka. Ez kolpe batez, baina apur bana.

Aztergaia: apur bana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bana.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

apur sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

apurka.

apur bat
Pixka bat. Itxaron ezazu apur bat (Ik. apur batean). Apur bat hatsa harturik. Bi litro baino apur bat gehiago. Denbora apur bat. || Arreta apurren bat merezi luke gaiak.

Aztergaia: apur bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

apur sarrerari dagokion azpisarrera.

apur batean
adb. (Denbora adieraziz). Itxaron ezazu apur batean.
apuratu, apura, apuratzen
da ad. Heg. herr. Larritu, estutu. Bai, motel, ez apuratu horregatik!

Aztergaia: apuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh73 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apuratu 1. (R-uzt ap. Iz R 298 ).Apurar(se), preocupar(se). " Apúratuk dagó, está apurado" Iz R 298. v. kezkatu. Etzaiztela bada apuratu. Echn Mt 6, 31 (BiblE kezkatu). Orduko asuntuaz / zerbait deklaratzen / ez da ikaratzen / edo apuratzen. AzpPr 109. Baña ez apuratu, Saturnino, / etorriko da karrua. Tx B 244. Ama Birjiñak ikusi arren / jende asko inguruan, / oiek ez dute apuratutzen, / geiago dago zeruan. Tx B II 120. Bitatikan bat lapurra da ta / aren laguna bestia; / apenas asko apuratze'ian / tabernan zorrak uztia, / Goizuetako ostalariak / oso kontentu eztia. Uzt LEG I 233. Aren esanak ez niñun asko apuratu. BBarand 125. Leon, ez apuratu. Albeniz 170. 2. Darse prisa. Iñork balu egiña / sakrilejio ori, / mantx'ori garbitzera / apuratu bedi. Auspoa 97, 91.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apuratu 4: A. Kazabon 2 ("Bi atsoen arteko saltsak zirela eta, gure Proxpero ez zen asko apuratzen", "Askorik apuratu gabe, balde-ura hustu omen zion palastaka-palastaka muturrera jaurtiz"), J. Eizagirre ("Hi ez apuratu, pottolo"), P. Zabala ("Ez apuratu, saiatuko gara, denboraz eta asti apur bat harturik, kontu horiek non erroturik ote dituzten bere zuztar aspaldiko eta hain zaintsuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

apuratu : DFrec 1, AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal apurar / épuiser; s'inquiéter formen ordainak: ElhHizt: 1 ahitu, agortu, hustu; 2 presatu, (azkar) mugitu, higitu; 3 estutu, hertsatu, larritu, kezkatu; HiruMila: 1 agortu, amaitu, endurtu; 2 estutu, larritu, armindu, gehiketan arbindu, artegatu, hagorandu; Lur EG/CE: estutu, larritu; Lur EF/FE: 1 agortu; 2 ahitu; 3 unatu / arranguratu, durduzatu, kezkatu, kordokatu, aztoratu; (s'inquiéter) artegatu, grinatu, larritu, urduritu, arranguratu; Casve FE: (tarir) agortü, hüstü, (fatiguer) ahistü, akitü, ezintü, lehertü, hiratü, nekatü; (diminuer) hertü, ttipitü; (qui épuise) hiragarri; (sujet) oso aipatü / erreüstü, grañatü, kexa-erazi; (s'inquiéter) arrenküratü, griñatü, kexatü, gogoan behartü, odolak gaixki atzaman; HaizeG FB: tarir agortu, ahitu, xukatu; fatiguer lehertu, ezindu, hebaindu, akitu / kezkarazi, arrangura eman, kexarazi; (s') kezkatu, griñatu, urduritu, arranguratu; PMuj DCV: 1 purificar araztu, txautu; 2 agotar, acabar aitu, agortu, ustu; arrebañar ustiatu, garbitu, zibizkau; 4 examinar exactamente aztertu, ikertu, begiztatu; 5 apremiar eragin, ernarazi, estutu, bizkortu; 6 molestar gaiñez eragin, nekarazi, kexarazi, ernegarazi; 7 concluir, rematar burutu, bukatu, amaitu, atzen eman; 8 acongojarse arrankuratu, estutu, larritu, kezkatu, artegatu.

apuratu 73: Argia (“Guardiak apuratuta zeuden”), Berria 2 (“Neskak niri begiratu zidan gero, eta nik, apuratuta, agian ez zela bere neurriko kamiseta adierazi nion keinu batez”), DiarioVasco 2 (“Hurrengo isilunean, amak apuratuta, abesten lagun geniezaien eskatu zigun”), EiTB 68 (“ELIk apuratuta begiratzen dio NAIAri, baina ez du ezer esaten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

apuratu 20: Pello Zabala 12 (“Ez apuratu! Begira gure zaharren eskarmentuari.”), Pablo Sastre 4 (“Zigarro mutxikina apuratu zuen”), Pako Aristi (“Elkarrizketa egin nahi niola eta apuratu egin zen”), Harkaitz Cano 2 (“Iskanbila berehala heldu zen liburudendaraino eta emakume gaztea apuratuta hurbildu zen atera”), Koldo Izagirre (“-Ez apuratu, Jaengo oxtabena aurrean geldituko naiz zapatuan eta domekan, eta etarrak bisitatzera etortzen diren beste etarrak datozenean, haietakoren batekin hitz eginen dut. - besotik heltzen didala, bozkarioz”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

Saihestekoa (Hegoaldean bakarrik erabili izan da, eta aski dira larritu bezalakoak).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez ditu gutxienekoak betetzen, baina badabil Hegoaldean, testuinguru informalean batez ere. Heg. eta Herr. markekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

apurka
adb. Kopuru txikietan; ez behingoan; astiro. Ez apurka, gutxika, zatika eta pentsatuz, baizik eta behingoan, bat-batean, batera eta osoro. Apurka osatutako kopurua. Apurka eta pitinka ari da beti lanean.
Azpisarrerak

Aztergaia: apurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): apurka // AS: apurka-apurka [azpisarrera gehitu]

apurka-apurka
adb. Apurka. Apurka-apurka eta nekearen nekez abere ohiturak utziaz doa gizakia. Apurka-apurka kimatuko dut guztia. Apurka-apurka heldu nintzen Durangora.
Loturak

Aztergaia: apurka-apurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "apurka-apurka (Apur oinarri duela)".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

apurka sarreraren azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): apurka // AS: apurka-apurka [azpisarrera gehitu]

apurkeria
iz. Huskeria. Apurkeria bat aski da maiz ene bihotza iluntzeko.

Aztergaia: apurkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper