50535 emaitza bilaketarentzat - [3501 - 3550] bistaratzen.

apurketa
iz. Apurtzea, haustura. Aipatu diren baldintzak beharrezkoak dira kontinenteen apurketa gauzatzeko.

Aztergaia: apurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

apurtzea.

apurkin
iz. pl. Hondakinak, apurrak. Han-hemenka biltzen dituzten apurkinetarik bizi dira.

Aztergaia: apurkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hondakina.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sinonimoa 'hondakin' dela esanez gero, arriskua dago norbaitek 'apurkin nuklearrak' idazteko tentazioa izatea, eta hori saihestu egin behar da" (2002-09-02)

apurkor
adj. Hauskorra. Lokarri apurkorra.

Aztergaia: apurkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
apurño
adj./iz. adkor. Apurtxoa. Artean geratzen zitzaigun itxaropen apurñoari irmo atxiki gintzaizkion.

Aztergaia: apurño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

apurreria
iz. bizk. Apurrak.

Aztergaia: apurreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

apurtasun
iz. g. g. er. Txikitasuna; ezereztasuna. Bere indarren apurtasuna neurtu gabe.

Aztergaia: apurtasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apurtu, apur/apurtu, apurtzen
1 da/du ad. Apurretan xehatu, desegin. Janaria apurtzen edo xehatzen ez bada ez du onik egiten. Lur ongienik landua, apurtuena dagoena da.
2 da/du ad. Hautsi. Katea apurtu nahirik, zaunka-zaunka zakurra. Jo eta mila zatitan apurtu zuen ispilua. Hanka hezurra apurtu du. Harriak zuhaitzaren orri eta adarrak apurtu zituen. Han dabil dantzan bazter guztiak apurtu beharrik.
3 du ad. Gudu edo borrokaldi batean etsaia garaitu. Etsai izugarriak eta erraldoi itzelak apurtzen dituelakoan. Arerioak apurtzeko arma zorrotza.
4 da/du ad. Ipar. g. er. Gutxitu; apaldu.

Aztergaia: apurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

apurtu, apur(tu), apurtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

apurtu, apur(tu), apurtzen

apurtxo
adj./iz. adkor. Apurra. Aurreratuta zeuzkan diru apurtxoekin.
Azpisarrerak

Aztergaia: apurtxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

apurtxo bat
adb. adkor. Pixka bat. Begiak apurtxo bat ireki nahirik. Ez arduratu apurtxo bat mugitzen bada.

Aztergaia: apurtxo bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

zalantzak ditu lantaldeak forma honi hiztegian dagokion lekuaz: apur bat eta apurtxo zein bere aldetik emanez, jasotzen al da apurtxo bat konbinazioa?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "lantaldeak 33.224 puntuan azaldu duen zalantza dela eta, uste dugu hobe dela 'apurtxo bat' berariaz aipatzea, 'apurtxo' sarreraren azpisarrera gisa" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nik apurtxo-ren azpisarrera gisa sartuko nuke. Nik uste informazio egokiagoa ematen duen'.

 - [I102]: 'Ez dut sarrera honen beharrik ikusten, guztiz automatikoa da eta'.

 - [E116]: 'Azken ohar egileak honela dio: "lantaldeak 33.224 puntuan azaldu duen zalantza dela eta, uste dugu hobe dela 'apurtxo bat' berariaz aipatzea, 'apurtxo' sarreraren azpisarrera gisa" (2002-09-02). Orain arteko prozedura erabiliz, hala edo hola sartu beharko litzateke, automatikoa baldin bada ere ('apurtxo' bera ere automatikoa da, baina zerrendan sartu dugu inork ere oharrik egin gabe), adibide asko dagoelako gure corpusetan. Holakoetan sartu izan ditugu. Hau da nire proposamena: apurtxo [eta AS] apurtxo bat'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK'.

apurtzaile
1 adj./iz. Apurtzen duena. Gure mutikoa oinetako-apurtzaile handia da.
2 adj. Ideia berriak dakartzana; ezarrita dagoen lege, ohitura edo eredu bat hausten duena. Ik. transgresore; hausle; urratzaile. Proposamen apurtzailea. Gero, garatzen zoazenean, konturatzen zara agian baietz, gizartean tabuak diren kontzeptuak lantzen ari zarela, baina gure helburua ez da izan horretan apurtzaileak izatea.

Aztergaia: apurtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apurtze
iz. apurtu aditzari dagokion ekintza. Iruditu zait gogoko izango zenuela etxe-apurtze hori ikustea.

Aztergaia: apurtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

apurtze 1: Iruditu zaidak gogoko izango hukeela etxe-apurtze hori ikustea. MEIG VII

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

apurtze 1: Egieder (“Emen beste apurtze batzuk, errez, sortu eitekezan”).

apurtze 5: Elhuyar (“Kontinentearen apurtze eta urruntze horretan, lurrazala zartatu egiten da”), Berria 4 (adib.: “Gertakari horiek dira iragan ekainetik Hamas eta Israel artean indarrean dagoen su-etenaren apurtze larriena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

apurtze 3: Berria (“borroka hauetan, zibilen eta gudukarien gerizapenerako gerra arauen hausteak gertatu dira eta nazioarteko giza eskubide araudien apurtze hauetaz ikerketak egin beharko dira, erantzuleak epaitzeko gisan”), Filosofiako gida (“Belauna-apurtze hori gertaldi bat da, hain zuzen, nire garrasiak kausatu dituen gertaldia”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Apurtze haren berri ez ematea ez zen zehazki gezurretan ibiltzea izan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

apustu
iz. Alde bi edo gehiagoren arteko hitzarmena, arrazoia duenak aldez aurretik erabakitako diru kopuru bat edo beste edozer bereganatzean datzana; biren arteko lehia, postura bat bitarteko dela. Idi demak eta beste apustu mota asko.

Aztergaia: apustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

apustu, apostu

Lantaldearen irizpideak
Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

apustu hobesten da, baina

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: apustu egin .

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ikus apostura, postura ere

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  apostu hobestekoa.

 - Erabakia: BAgiria (1995-10-27): apustu onartu da.

apustu egin
du ad.-lok. Alde bi edo gehiagok hitzartu arrazoia duenak aldez aurretik erabakitako diru kopuru bat edo beste edozer bereganatuko duela. Ik. egin1 10; postura egin; trabes egin. Ardi bat egin zuen apustu apaizaren aurrean baietz neska ukatu. || Apustu egingo nuke aspertzen dela. Apustu egiten dizut joan baietz.

Aztergaia: apustu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

apustu sarrerari dagokion azpisarrera.

apustua egin
du ad.-lok. Apustua hitzartu. Ik. postura egin. Hiru lagunek Ispasterren apustua egin zuten, jango zutela goizetik gauera hamar erraldeko txahala.

Aztergaia: apustua egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Apustua egin, zerratu: apustua hitzartu. (s.u. apustu)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, apustu egin arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa apustu sarreran. postura egin sarrerarekin lotura egitea komeni da.

apustua irabazi
du ad.-lok. Apustua neuk irabazi nuen. Apustua galdu zuelakoan, apustua irabazi.
Ohiko lexiak

Aztergaia: apustua irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

apustua jokatu
du ad.-lok. Bi harri-jasotzaileek apustua jokatuko dute elkarren aurka, irailaren 28an. Harriarekin apustua jokatzea bururatu zitzaien. Mila bederatziehun eta hogeita zazpian apustua jokatu da Igoako herrian. Sega apustu bat jokatu dugu Errenteriako partean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: apustua jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

apustua zerratu
ad.-lok. Apustua hitzartu. Ik. postura egin. Uztailaren hamarrean zen apustu hori zerratu. Isilka ibili beharra izaten nuen, apustua zerratu bitartean.

Aztergaia: apustua zerratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Apustua egin, zerratu: apustua hitzartu. (s.u. apustu)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, apustu egin arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa apustu eta zerratu sarreretan. postura egin sarrerarekin lotura egitea komeni da.

apustulari
iz. Apustu egiten duen pertsona. Etxe horretako jendea ez da behin ere apustularia izan.

Aztergaia: apustulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

apustuzale
adj./iz. Apustuen zalea dena; apustularia. Apustuzale amorratuak dira euskaldunak.

Aztergaia: apustuzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

aputio
iz. zah. g. er. Iraina.

Aztergaia: aputio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

iraina.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'zah.' eta 'g.er.'; merezi?" (2002-09-02)

aquarium
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aquarium-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. akuario].

Aztergaia: aquarium

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aquarium* e. akuario

Informazio osagarria
Maileguaren egokitzapen okerra da, arautuaren kontrakoa

akuario egokitua proposatzen du batzordeak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "Ez ote litzateke komenigarria horrelakoak oraingoz alde batera uztea...?" (1994-05-24)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ik. s.u. akuario.

aquarius
1 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (A larriz). Ik. akuario 3. Aquarius konstelazioa.
2 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hamaikagarrena, eguzkia Aquarius konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (urtarrilaren 22tik otsailaren 21 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. akuario 4.
3 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Bera aquarius zela gogorarazi zidan.

Aztergaia: aquarius

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Aquarius: Lç Cal (“Iguzkia Aquariusean”), uriario Ibiñ Virgil (“Neguko eguzkiaren aurrez-aurre iarriko dizkiezu eguerdira begira, Uriario (Aquarium) izoztua ieixten asten denean”), ugeta Neol. de AG. Acuario (constelación). “Ugetan ilberea (1896)”, ur-ekarle Azc PB (“Datorrelako / egun atako / ur-ekartzaila prestua / euriz beteten mundua” (se refiere al signo de Acuario), “Ur-ekartzaile gaisoa”). Ez dugu aurkitu beste formarik zodiakoko zeinua izendatzeko.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Acuario: Baietz/2 (“Eguneroko biraketa-mugimendu horretan, danbor txikiko mihia sartzen denean Acuarioren puntuetan”); Aquarius 1, Habe 1988 (“AQUARIUS Urtarrilaren 21etik Otsailaren 19ra”). Ez dugu aurkitu beste formarik zodiakoko zeinua izendatzeko.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Aquarius: LurE, HiruMila, HiztEn, Zehazki.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Acuario: EPG: X. Iruretagoiena ("Acuario Zaldiaren buruaren gainean gelditzen da”, “Acuarioren belaunak ukitzen dituzte”, “Danbor txikiko zuloa eskaielra batetik bezala igotzen joaten da Acuario"); // ZTC: Eduardo Artamendi (adib.: “Acuario Zaldiaren buruaren gainean geratzen da”, “Zaldiaren hanketako apoek Acuarioren belaunak ukitzen dituzte”, “Eguneroko biraketa-mugimendu horretan, danbor txikiko mihia sartzen denean Acuarioren puntuetan”); Aquario: EPG: X. Iruretagoiena (“Capricorniotik Aquariora iraganez”, “Aquariotik Piscisen sartzen da”, “Aquariotik datorrena”) // ZTC: Eduardo Artamendi (adib.: “Capricorniotik Aquariora iraganez”, “Aquariotik Piscisen sartzen da”); Aquarius: EPG: Pello Zabala (“Aquarius: oraingoan zango, bernak eta zainak") // ZTC: Jesus Arregi Bengoa (“Urtarrilaren 21ean Aquariusen sartzen da”, “urtarrilaren 20an, 7 h 7 min-tan [UT] Eguzkia Aquarius-en sartzen da”). Ez dugu aurkitu beste formarik zodiakoko zeinua izendatzeko.

Erdaretako formak

es (RAE): Acuario; fr (Larousse): Verseau; en (Collins): Aquarius; de (Langenscheidts): Wassermann.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Aquarius forma horoskopokoa aipatzeko eta konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko; ez dirudi ordainik aipa daitekeenik (agerraldi banakoak dira ur-ekarle, ur-ekartzaile eta uriario).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoa.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

qu/k; -us.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: aquarius iz. Sin. akuario.

ar
1 adj./iz. Ernaltzeko ahalmena duen sexukoa. Ik. kotzo; ordots 2; orots. Anton. eme2. Asto emearen ume arra. Igel arra. Arrak eta emeak. Talde horretan arrak agintzen du. Landare hori monoikoa da, hau da, lore arrak eta emeak ditu ale berean.
2 adj. Sexu horri dagokiona. Loreetako organo arrak. Gameto arrak.
3 adj. Bi atalez osatutako hainbat gauzatan, atal zulodunaren barnean sartzen dena. Molde arra hautsi da.

Aztergaia: ar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ar /emea ez dena/

Euskaltzaindiaren Arauak

ar izond. eta iz.: arrak eta emeak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "Beste bikote bat agertu behar da; kotzo, orots / urriza, urrixa. Zehaztasun gehiagoz (gehiegiz?) bata edo bestea ezin baitira erabili zoin nahi alimalez" (1993-02-20)

 - [I203]: ar->palmo (arra?)" (1993-02)

ar-eme
1 iz. pl. Arra eta emea. Animalia mota bakoitzetik pare bat, ar-emeak, Noek kutxan gorde zituelako.
2 iz. pl. (Gauzez mintzatuz). Badaude lanabes batzuk ar-emeak direnak.
Loturak

Aztergaia: ar-eme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AR-EME (V, L, BN, S). Ref.: A; Etxba Eib. a) Macho y hembra. "Usuak astekotan, ar-emiak erosi biar dittuzu, de criar palomas, habrás de comprar macho y hembra" Etxba Eib. Esan zion egin zezala onzia bezalako Arka edo kutxa andi zabal bat, egazti ta abere mota guzietatik ar-emeak beregan idukitzeko diña izan zitekeana. Ub 13. Abere edo animali-mota guziak, bakoitzetik pare bat, ar-emeak. Lard 9. Bereonelaxe sortu omen ziran beste bederatzi sail: egona ta ibilia, bata ta askotza, [...] ezker-eskubia, ar-emea, zuzen eta makurra, argia ta iluna. Zait Plat 58. Bizidunen zurubian, mailletan gora goazela, gero ta indartsuago azaltzen zaigu ar-emearen batasuna. Vill Jaink 160. Har itzazu zeurekin zazpina bikote, ar-emeak, legez kutsatugabeko diren abereen artetik. BiblE Gen 7, 8 (Ol arra ta emea, Ker arra ta eme). Animal mota bakoitzetik pare bat, har-emeak, Noek kutxan gorde zituelako. MEIG III 115. b) "Ar-emeak (Vc, L, BN, S): [...] b) corchetes; c) bisagra y pernio" A. "Arreme, ar-eme, herramientas que trabajan juntas efectuando la labor de macho y hembra a la vez. Ba-daoz erremintxa batzuek arremiak diranak. Bixak alkarrekin dabe ar-eme biarra; bata bestian barruan doia" SM EiTec1 EH2016: adib.: ar 1 adj. Ernaltzeko ahalmena duen sexuari dagokiona. Ik. eme. Asto emearen ume arra. Igel arra. Loreetako organo arrak. 2 iz. Izaki bizidun arra. Arrak eta emeak. Talde horretan arrak agintzen du. 3 adj. Bi atalez osatutako hainbat gauzatan, atal zulodunaren barnean sartzen dena. Molde arra hautsi da. Badaude lanabes batzuk ar-emeak direnak

ar-eme 4: Elhuyar, EiTB 2, Argia.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EPG: ar-eme 8: Elizen arteko Biblia, Juan Martin Elexpuru, Xanti Iruretagoiena, Imanol Unzurrunzaga, Anjel Lertxundi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

dvandva librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa (EHren 3. adieran jasoa dago adibide gisa).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ar sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

ara1
1 iz. Ipar. Era, modua; ohitura. Euskal Herriko ara eta ohiturak. Gure arak eta sinesteak ez dira harenak.
2 postpos. Ipar. Modura, erara. (-en atzizkiaren eskuinean). Mutil honek bere nagusiaren ara egiten du.
ara2
iz. Hego Ameriketako oihanetan bizi den hegazti handia, moko sendo kakotua, isats luzea eta kolore biziko lumak dituena (Ara sp. ).
Araba txilar
iz. Txilar mota, adar zurixka eta iletsuak dituena (Erica arborea).
Loturak
arabar
1 adj. Arabakoa, Arabari dagokiona. Arabar mandazainari.
2 iz. Arabako herritarra. Bruselan hartzen diren erabakiek arabarren bizitzan ere eragina dute.

Aztergaia: arabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

3 izond. eta 2 izlag.: TAV (“Orti Aravarra”, “Zabala Arabaarrik”), AB AmaE (“San Blasez urte baten Txanton Arabarra, / Bere zaldi txarragaz joian periara”); Ag G (“arabar mandazañari onenbeste diru kendu ziotela”), Kk Ab (“Egun batzuk geruago juan zan bere errira arabar mutilla”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Dantza (“arabar taldeko neska-mutilek“).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): arabar iz. eta izond. edo izlag. [kategoriak gehitu dira]

arabarba
iz. Belar landare hostozabala, sendagintzan erabiltzen dena, txorten lodi berde-gorrixkak, jateko onak, dituena (Rheum rabarbarum).

Aztergaia: arabarba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: arabarba: Rheum rabarbarum.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira arabarba (Berron Kijote: "Orretxek ba, apaizak erantzun, bere bigarren ta irugarren ta laugarrenakin batera arabarba pixkat bearko dute beren aserre-irakiña garbitzeko") eta erruibarbo (Izt C: "Erruibarbo: ruibarbo").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erruibarbo 1 jaso da, zerrenda batean (Joxe Agirre: "Erruibarboa, artagozoa, iturbelarra, tipuliña, eta tipulatxoa, Kantalupo-ko meloia eta abar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arabarba : HiztEn, Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50 eta LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arabarba jaso duten hiztegiak: EuskHizt, ElhHizt, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG FB.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal ruibarbo / rhubarbe formen ordaintzat arabarba eman dutenak: ElhHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): rhubarbe; it (S. Carbonell): rabarbaro; (ruibarbo blanco) meciocan, mecioacan; en (Collins): rhubarb; de (Langenscheidts): Rhabarber.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rheum rabarbarum.

arabazozo
iz. Txori kantaria, buru-txikia eta moko-horia, lumadi beltz, zuriz tantotua duena, Euskal Herrian udazkenean talde handietan agertzen dena (Sturnus sp. ). Ik. zozabar.

Aztergaia: arabazozo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: Araba-zozo: Sturnus sp.; Araba-zozo beltz: Sturnus unicolor; Araba-zozo pikart: Sturnus vulgaris.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zozabar arautuaren definitzaile gisa eskainia dago.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: araba-zozo / LurE: + / ElhHizt: araba-zozo / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

iz. propioak elkarketan.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Sturnus sp.

arabe
iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, arabe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arabiar; arabiera].

Aztergaia: arabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1997-09-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh55 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

arabe iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, arabe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arabiar; arabiera].

arabe 15: Argia 2, Berria 8, Deia, EiTB 2, Elkar, Jakin; arabiar 1617; arabiera 416.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arabe 47: Herria 22, Berria 9, Xabier Montoia 5, Edorta Jimenez 2, Michel Oronoz 2, Iñigo Aranbarri 2, Iñaki Iñurrieta, Irene Aldasoro, Itxaro Borda, Juan Martin Elexpuru, Hasier Etxeberria; arabiar 1196; arabiera 203.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArauak 38: arabiar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Debekua bere horretan uztea proposatu da. arabiar eta arabiera formek bere bidea egin dute.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. arabiar.

arabego
iz. Gipuzkoako zenbait eskualdetan hego-mendebaldetik jotzen duen haizea.

Aztergaia: arabego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

Bakaiku-Tolosa-Azpeitia herrietan ezaguna, ahozkoan.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

iz. propioak elkarketan.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hego-mendebaldeko haizea.

arabera
1 postpos. Dagokion izen sintagmaren eta beste zerbaiten arteko adostasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (-en atzizkiaren eskuinean). Hark esan omen zuenaren arabera gertatu dira gauzak. Indarrean dauden arauen arabera eraikitako etxea. Bakoitzari bere beharren arabera. Egizu zuhurren kontseiluaren arabera. Itxura guztien arabera, aita ez zen nire aztoramenduaz jabetu.
2 postpos. -en hitzen arabera, -k esandakoaren arabera; -en iritziz, -en iritzian. (-en atzizkiaren eskuinean, dagokion izen sintagmak pertsona bat adierazten duela). Jesu Kristoren Ebanjelio Santua, San Mateoren arabera. Nietzscheren arabera, direnak oro aurretik ere izan dira eta gero ere itzuliko dira. Jaunak, ene arabera, Errepublikak behar ditu (...).

Aztergaia: arabera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
araberako
adj. Arbola bakoitzak bere motaren araberako fruituak ematen ditu.
Loturak

Aztergaia: araberako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
araberan
1 adb. Ipar. Hein berean. Gure jaunak zirtoa bakan du eta neke; kantua ere araberan. Maite direnetarik hola bereiztea, o gauza tristea! araberan atsegin, berriz ikustea! Zergak arintzekotan, gobernuak behar lituzke bere xahutzeak araberan ttipitu.
2 postpos. Ipar. -en neurrian, -en mailan; -en era berean. (-en atzizkiaren eskuinean). Buruhauste pisuak ere badituzte, ikusiz diru-sartzeak ez direla gastuen araberan goititzen.

Aztergaia: araberan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 konformidadean. 2 arabera [adiera honetan, hau da hobestekoa].

arabesko
iz. art. Friso, horma eta kidekoetako apaingarria, hosto edo landareen irudiz edo irudi geometrikoz egina. Hormak, baina, hondamena gorabehera, arabeskoz apaindurik zeuden.

Aztergaia: arabesko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arabesko 3: P. Apalategi (“neskato adoleszenteen gorputz biluzi haiek, sotiltasun perbertsozko sare eta arabeskoz zeharo estalirik”), SM (“Baina, arabeskoaren erritmoak maite ditu eta lauki beteak egiten ditu”), A. Juaristi (“Kristaletatik zehar kanporatzen den argi gorriska nondik datorren ere ikusi du: egurrezko arabeskoak dituen lanpara batetatik, gainean zeta gorrizko oihal bat duela").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPGn arabesko 21: Bernardo Atxaga 6 (adib.: “Musulmanek diote arabeskoak ezerk baino hobeto errepresentatzen duela Alaren infinitutasuna”), Koldo Izagirre 2 (adib.: “Klaustroko patioa lorategi bat da, biziki ongi zaindua, ezpel inausiek hamazazpigarren mendeko arabesko zoragarri horiek denak osatzen dituztela”), Joxean Agirre 2 (adib.: “Bere eskuineko eskuak eskuadrak marrazten zituen airean, ezarabeskorik eta ez meridianorik”), Patxi Zubizarreta 2 (adib.: “Hormak, baina, hondamena gorabehera, arabeskoz apaindurik zeuden”), Matias Mugica 2 (adib.: “Ongi ikusi nuen ezker oinak arabesko dotorea marrazten ziola pauso bakoitzean arrotzari”), Joseba Sarrionandia (“Berbaldi hanpatu eta luzea egin zuen egun hartan, gerrako berri gozoak eman zituen, egundoko konbateak izan zirelako eta denetan ginelako garaile. Aparra zeriola hitz egin zuen, eskuaz arabeskoak egin eta hatz erakuslea altxatuz.”), Agustin Otsoa (“Marmol beltzezko monolitoak altxatzen ziren animalia eta landare figura ezberdin eta arraroenekin landuriko kapitel paregabeetaraino; goian, ganga handiaren ilunantzean, trazeria eta arabesko nabarren urrearen mateak egiten zuen distira. Areto luze eta arranditsu hartan ez zen tapiz edo zintzilikadura zaharkiturik ikusten, ez eta ehun edo zurezko gauza bakar bat ere”), Fernando Rey (“Baina idazmakina aldian-aldian bere arabeskoak egiten hasi da”), Koro Navarro 2 (“Hormak tapizez estaliak zeuden, eta era askotako armarriez apainduak; margolan modernoak ere asko zeuden, bizitasunez beteak, arabeskozko marko urre-kolore aberatsetan ipiniak”), Anton Garikano 2 (adib.: “Arabesko lizunak ikusi nituen, eta urdaileko ondoeza jarri zitzaidan”).

Erdaretako formak

OfQuLF: type d'ornement || Arabie || péninsule d'Asie.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

arabesko 1, EiTB (“Betaurrekoen kanpoko aldean, arabeskoak margotu era lentejuelak itsatsi”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es arabesco / fr arabesque: Elhuyar: arabiako; arabesko, sifoasa / Nolaerran: - / Zehazki: arabesko / Labayru: arabesko, sifoasa / Adorez5000: Arabiako; arabesko, sifoasa.

Bestelakoak
Teknizismo onartzekoa

Erabili egiten da, eta onartzekoa da, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua: arabesko iz. Art.

arabiar
1 adj. Arabiakoa, Arabiari dagokiona. Arabiar letretan. Arabiar txano gorri bat eramaten zuen buruan.
2 iz. Arabiako herritarra. Greziarrak eta arabiarrak.
Azpisarrerak

Aztergaia: arabiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Anab Aprika (“arabiar eliza”) Berron Kijote (“arabiar kondairatzaillea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) izenondoak: a1) Manzi (“Pelipe Arabiatarra”); UZEI (“idazle arabiarra”), AEK (“Artzai arabiar batek aurkitu zuen kafea VI. mendean”), G. Nazabal (“Alhagen filosofo arabiarrak”), J.A. Arrieta (“musulman arabearrak”), I. Irazabalbeitia (“alkimista arabiarra”); a2) UZEI (“Geografia arabiarra”, “Penintsula Arabiarreko bizilagun gehienak ibilkariak ziren”), E. Garmendia (“herrialde arabearren produkzioarekin”), G. Nazabal (“herrialde arabiarren artean”), UnescoAlb (“Nik literatur arabiarrean nor izan nahi izan banu bazitekeen arazoren bat gertatzea”, “Poetika arabiar modernoa”, “Beiruten Estatu Arabiarretarako Hezkuntz Bulego Nazioartekoa sortzen da”), Euskadi jaietan (“Musika arabiarra”), J. Gabilondo (“herri arabiarrak”, “tradizio arabiarra”), L.M. Bandres (“letra txinatar eta arabiarrak erabili zituzten”), I. Unzurrunzaga (“txakur arabiarrak”), Elhuyar (“estatu arabiarrek”), Egunk (“Liga Arabiarra”), J.A. Arrieta (“lurralde arabear”), Mega gaztetxo (“Estatu arabiarrak”), E. Antxustegi (“leinu arabiarretan”), Tx. Ramirez de la Piscina (“Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa”), P. Zubizarreta (“zaldi arabiarra”, “arkitektura arabiarra”), X. Diaz (“musika arabiarra”); b) izenlagunak: b1) X. Mendiguren B. (“arabiar kristauak”), Amerikaren aurkikuntza (“Granada aldean zeuden arabiar musulmanen aurkako burrukan ari ziren”); P. Uribarren (“hain zuzen arabetar herriaren zapalkuntza”), UZEI (“arabiar komunitate ezberdinen elementu bateratzailea”); b2) Saioka 2 (“arabiar edo hitz zaharrak”, “Arabiar abeltzantza”), Txill (“arabitar ostatu-emaitza erraza”, “arabitar jazkeran”), I. Zaldua (“arabiar kondairek ziotenez”), OinEntz (“arabiar ereduko aintzinakoak”), Munduan zehar (“arabiar merkataritzaren azoka”), E. Antxustegi (“arabiar lurralde beroetara”), Zer 1977 (“arabiar muztur-baltzen eraso ta eragiñen ekiñagaitik”), P. Iparragirre (“Arabiar mundutik baztertzeko”, “arabear mundu guztiaren gorrotoa”), Txill (“arabitar idazkera nagusitu zen”), X. Odriozola (“arabiar leinuek”), A. Lertxundi (“Arabiar hauts klase bat da”), UnescoAlb (“arabiar literatura”), F. Rodriguez (“arabiar herrietakoa”), L.M. Bandres (“Arabiar eta txinatar letraz idatzirik”), J.A. G. de Cortazar (“greziar eta arabiar filosofiak”), Islam-a (“Arabiar penintsula”, “Arabiar kulturak”, “Arabiar jatorrizko dinastia”), J. Garzia (“arabiar zenbakien erabilera”), J. Ossa (“oso tipikoa da arabiar arkitekturan”), Harluxet HE (“Arabiar Liga”), Euskadi jaietan (“Arabiar kalejira”), Euskadi jaietan/90 (“arabiar itxurazko gameluak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arabiar: I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("arabiar inbaditzaile", "arabiar musulman primitibo"; "arabiar basamortu", "arabiar inperio", "arabiar kalifaldi").

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): arabiar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

arabiera
iz. Arabiar hizkuntza. Arabierazko idazkera.

Aztergaia: arabiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-01-26): onartu da.

arabisagar
iz. Pomeloa.

Aztergaia: arabisagar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Corpusetan eta OEH argitaratuan ez ditugu arabi sagar, pomelo formak aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arabi sagar (arbola) : HiztEn, Euskalterm 3 (eta "arabi sagar gorri"); arabi-sagar : LurE; pomelo : AB38 3, Euskalterm 5.

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegiko hustuketako lekukotasunak: arabi-sagar : Nire lehen hitzak; Poulin Arboles y Arbustos; PMuj DCV; toronjo : Carreras y Gandi GGPVN; toronja : Carreras y Gandi GGPVN; Lcq; pomelo : Aramendi Landareen mundua.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetan arabi sagar : ElhHizt (eta arabi sagar arbola); arabi-sagar : PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Hiztegi berezituetako datuak

Banaketa eta kontsumoko hiztegia: pomelo, Arabi sagar, Star Rubi pomelo // Nekazaritza Hiztegia: arabi sagar, pomelo, arabi sagar arbola.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko pomelo, toronjo/pamplemousse formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: 1. arabi sagar, pomelo; 2. arabi sagar arbola (Citrus paradisi) // HiruMila: pomelo // Casve FE: arabisagar // PMuj DCV: arabi-sagar. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): pamplemousse (toronja); pamplemoussier (árbol); it (S. Carbonell): cedro (fruto); en (Collins): "1. Esp. grapefruit, pomelo; 2. Anat. bottom, backside"; de (Langenscheidts): Grapefruit, Pampelmuse.

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

pomelo.

Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

-sagar.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

iz. propioak elkarketan: minuskulaz eta loturik idatziz, bestela konponbide zaila lukeen arazoa konpon liteke (pertsona- eta leku-izenak hiztegitik baztertzekoak direla erabakia dugunez: cf. 30.3 irizpidea).

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Citrus paradisi.

arabismo
1 iz. Arabierazko edo arabieratiko hitza edo joskera.
2 iz. Arabiar izatearen nolakotasuna. Arabismoaren poeta.

Aztergaia: arabismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arabismo 1: Islam-a ("Ez da ahaztu behar islamismoa arabismoa baino zerbait gehiago dela").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arabista: Berria ("Gema Martin Muñoz arabista espainiarra"; "Orientalista eta Arabista koadroen aurrean").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): arabismo

arada
iz. Ipar. zah. g. er. Oihartzuna.

Aztergaia: arada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oihartzuna.

aragoiar
1 adj. Aragoikoa, Aragoiri dagokiona. Burura datorkit María Moliner aragoiar filologoren kasua.
2 iz. Aragoiko herritarra. Aragoiar hau sinetsita dago haur eta nerabeek egun jaten dutenak baldintzatuko duela etorkizuneko helduen osasuna.
aragoiera
iz. Latinetiko hizkuntza, Aragoin mintzatzen dena. Izan ere, Aragoiko Gobernuak ez du inoiz bultzatu aragoieraz idazteko araudirik.

Aztergaia: aragoiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.: "Aragoiera: Aragonés".

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onomastikak aztertzeko utzia. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09).

aragonito
iz. miner. Kaltzio karbonatoaren forma naturaletako bat, nakarraren antzeko distira duena eta purua denean koloregabea dena. Maskor lodia du, bi geruzaz osatua: kaltzitazkoa kanpokoa eta aragonitozkoa barrukoa.

Aztergaia: aragonito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aragonito: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aragonita: ZTC 2 (Elhuyar) // EPG 1 (Irene Aldasoro: "aragonita-kristalak"); aragonito: ZTC 9 (Elhuyar 1, Geologia HE 8: "aragonito [...] Sistema ortorronbikoan kristaltzen den karbonatoa, kaltzitaren polimorfoa"), EPG 1 (Anton Garikano: "aragonitoz egindako zigarreta-kaxa bat").

Erdaretako formak

es (RAE): aragonito; fr (DLLF): aragonite; it (S. Carbonell): aragonite; de (Langenscheidts): Aragonit // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak (Molina de Aragon, Guadalajara) eta Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

araiztar
1 adj. Araizkoa, Araitzi dagokiona.
2 iz. Araizko herritarra.
arakaitz
1 iz. Zarakarra; orbain haragitsua.
2 iz. Kuku-sagarra.
3 iz. Adabegia.

Aztergaia: arakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adakaitz 2 aldiz ageri da corpusean (Or Eus: "Mustulur'en an dago zuti pagondoa: aren katxak (karatxa, adakaitz) luzaro sua gorde doa"; "Sasi-bei eta beor, artu ditu gaitzak, beren ille zutian zorrozturik ortzak; larrupean ditute zurdel adakaitzak (aunditsu); ille tartean, berriz, zorri eta partzak"); ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko arakaizto , arakaiztu formak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arakaitz : HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: arakaitz : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA (eta arakatx ), PMuj DVC (eta arakaixto , arakaizto ). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

arakaldar
1 adj. Arakaldokoa, Arakaldori dagokiona.
2 iz. Arakaldoko herritarra.
arakarri
iz. g. er. Sardioa.

Aztergaia: arakarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arakar : "Sardonix, piedra preciosa, arakar gorria" Lar. v. arakarri. Eta han yarria zenak bardin iduri zuen nabar eta arakar harri bati. "Lapidis iaspidis et sardinis". TB Apoc 4,3 (Lç sardoin harria, Dv sardio harria, Ip sarduñ harria, Ur sardonis arri-, Ol sardi-arria). arakarri : "Sardio, piedra preciosa, arakarria (< arakar + arri?)" Lar. v. arakar.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arakarri : HiztEn; LurE; arakar ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: arakarri : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila; arakar : DRA, PMuj DVC (arakar-gorri). // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu ap. ZTC-EPG

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Baztertua (ik. oharra s.u. arakar).

Informazio osagarria
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sardioa.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper