50535 emaitza bilaketarentzat - [3601 - 3650] bistaratzen.

aratu2, ara/aratu, aratzen
du ad. Areaz lurra landu. Ik. goldatu; laiatu. Garia ereiteko, aurrena, kendu behar dira laharrak sorotik; gero, laiatu behar da eta aratu.
aratuste
iz. bizk. Inauteria. Aratusteetan egiten diren zorakeria eta nabarmenkeriak.

Aztergaia: aratuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

inauteria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-11-28): aratuzte, aratoste bigarren pasaldian sartu.

aratxe
iz. Txahala. Aratxe gizena. Adoratu zuten urrezko aratxea.

Aztergaia: aratxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

ik. oharra, s.u. aretze, -txe

aratxeburu
iz. Zapaburua.

Aztergaia: aratxeburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aratxeburu 'zapaburua'.

aratxeki
iz. Ipar. Aratxe okela. Arratsaldeko ordu bietan bazkaria oihal etxearen azpian, aingira eta aratxekia jateko.

Aztergaia: aratxeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aratxe 32 aldiz jaso da (horietan aratxe hexur 1, aratxe zango 4, aratxe-buru 3): Gy 2, Dv Lab 5, ECocin 10, Elsb Fram 3, HU Aurp, Zerb IxtS 6, Barb Sup 3, StPierre; eta Or Poem; aratze behin (Harb); aretxe bitan (Lg, eta Izt C); aretze 7 aldiz (Lç); aratxeki 10 aldiz (ECocin).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aratxe 2 aldiz jaso da, IE (Gure Herria 1933, P. Saragüeta); ez dugu aratxeki forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aratxe : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; aratxeki : HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aratxe eman dutenak: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; aratxeki : EuskHizt, ElhHizt, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC. // Ik. bestelakoak: EskolaHE: aratze, aratzeki // Lh DBF: aratxeburu, aratxelarru, aretxe, aretxeburu, aretxeki, arexki // DRA: aratxe-buru, aratxedun, aratxe-irris, aratxelarru, aratxe urrux, aratzeki, aretxe, aretxeki, aretze, arez // PMuj DVC: aratxe-azpi, aratxe-buru, aratxe-egite, aratxe-irris, aratxe-urrux, aratze, aratzeki, aretxe, aretze, aretzia. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: aratzeki

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aratxe-okela.

aratz
adj. Garbia, xahua; lohitasunik gabea. Lohitik ilkiz gero aratz gelditzeko. O Maria, andre guztiz aratz eta xahua. Poesia huts eta aratzaren eredu ez badira ere. Haran gaineko zeruak urdintasun aratza zeukan. Ez du inoiz galduko bere izaera alaia, ez bere begirada aratza, ezta bere jatorriaren oroitzapena ere.

Esaera zaharrak

Lan baratza, lan aratza.

Aztergaia: aratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. puru (aratz, araztasun, araztu (1996-08-20)

arau hausle, arau-hausle
adj./iz. Araua edo legea hausten duena. Arau-hausleak Martuteneko kartzelara joan beharra dauka egunero, zehapena betetzera.

Aztergaia: arau-hausle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh440 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu arau(-)hausle formarik.

arau(-)hausle 343: Argia 2, Berria 20, Deustuko Unibertsitatea 9, Euskal Herriko Agintaritza 98, EiTB 4, Elhuyar, Elkar, Consumer 6, Espainiako Gobernua 174, Gomylex, Jakin, Laneki 11, Nafarroako Gobernua 14, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arau(-)hausle 8: Berria, Iñaki Mendiguren, Bego Montorio, Luis Elberdin, Aingeru Epaltza, Markos Zapiain, Koro Navarro, Bernardo Atxaga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arau sarreran.

arau hauste, arau-hauste
iz. Araua edo legea haustea. Ezarritako neurriak ez betetzearen eta arau-hauste astunak errepikatzearen ondoriozko arau-hausteak.

Aztergaia: arau hauste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
arau1
iz. Jokabidearen ardatz edo gidaritzat hartzen edo ezartzen den gauza; zerbait nola egin behar den adierazten duen argibidea. Gizalegearen arauak. Sariketako arauak. Oinarrizko araua. Tresna bat erabiltzeko arauak. Jokabide araua. Xake-jokoaren arauak. Arauetara jo. Araua hautsi, urratu.
arau2
1 postpos. Ahala. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Sartu arau hiltzen zituen. Irabazi arau xahutu.
2 postpos. -en arabera. (Izen soilaren edo aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Leku arau sortzen dira landareak. Zenbat ohitura berezi gizon batetik bestera, adin arau, aldarte arau, ahal eta behar ordu arau!
araua bete
du ad.-lok. Arauak eskatzen duena egin. (Singularrean nahiz pluralean). Egoitzara behartuta ekarri ninduten, eta ez nituen arauak betetzen. Sentitzen dut, baina arauak bete behar ditugu. Guztiek betetzen dute araua. || Lanaldi partzialeko kontratuak ondorengo arauak bete beharko ditu: (...). Europako konpainiek segurtasun arau guztiak bete behar dituzte. Hau ez da komuna hippy bat; arau batzuk bete beharko dituzu. Ez zituzten sekula betetzen etxeko arauak. Nahitaez bete beharreko araua. Oraingoan ere zorrotz bete da arau hori.

Aztergaia: arauak bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arau eta bete sarreretan.

arauaz
postpos. Arabera.
Loturak

Aztergaia: arauaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arau 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

arabera.

araubide
iz. Araudia, arautegia. Langileei indarrean dagoen lan-araudian eta dagokien hitzarmen kolektiboan aurreikusitako diziplina-araubidea aplikatuko zaie.

Aztergaia: araubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan araubide 4 (Zink Crit, Ldi IL, Ol, Ker); arau-bide 1 (Or); araupide 1 (EEs 1911).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arau bide EB 1 (Arauzko erabakiak II); araubide 20: B 3 (Itunben ekonomikoaren legea, Zer); G 1 (A. Urrestarazu); EB 16 (B. Muxika, J. Azurmendi, F. Mendizabal, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio-Zerbitzua, UZEI, Txill, R. Arrue, BEO, EHAA, Goiz-Argi 1983, A. Celaya); araupide 26 eta araupidetza 23 (cf. horietan "lege-araupide" 1, "udal-araupide" 1; "ekonomia-araupidetza" 1, "kirol-araupidetza" 2, "lege-araupidetza" 1, "udal-araupidetza" 5) administrazioko testuetakoak dira (EHAA 34, Etxegintzagatikako oztopoak kentzeko araupidea 13, E.J. Lehendakaritza, Adminisrazio-zerbitzuen gida).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

araubide ">DFrec 1, AB50 6, Euskalterm 6 ("araubide[zko]" 1; erabileremua: erlijioa); araupide : AB50 52 (erabileremua: admnistrazioa eta zuzenbidea), Euskalterm 3; araupidetza : AB50 27 (erabileremua: admnistrazioa eta zuzenbidea). Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

araubide : HezkAdmin (eta "araubide orokor[reko irakaskuntza]"); EurItune (cf. 41: eu herri-langileen araubidea; es el Estatuto de los funcionarios; it lo statuto dei funzionari; fr le statut des fonctionnaires; en the Staff Regulations of officials; de das Statut der Beamten sowie); araupide : LurraldeAntol (eta araupidetza).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: araubide : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, DRA, PMuj DVC; araubidez(ko) : HiruMila, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

araudi
1 iz. Zerbaiten, bereziki erakunde baten, jardunbidea antolatzen duen arau multzoa. Euskaltzaindiaren araudiaren arabera. Araudia aldatzeko. Kofradiako estatutuak eta barne araudia.
2 iz. Espainiako II. Errepublikan eztabaidatu zen estatutua. Euzkadiren Berjabetasun Araudia.

Aztergaia: araudi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
araudun
adj. Arauak dituena, arauen araberakoa dena. Literatura-hizkera izaten da hizkera arauduna eta normalizatua.

Aztergaia: araudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun (vs. -gabe).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

arau baten araberakoa.

arauemaile
adj. Arauak ematen dituena. Ik. arautzaile. Hiztegi arauemailea.

Aztergaia: arauemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-emaile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Dena batera idatzi behar da ala arau(-)emaile? Hiztegi Batuaren lehenengo itzulian, hurrengoak ageri dira: berriemaile, gatzemaile, haizemaile, hotsemaile; lur-emaile; kontu(-)emaile, odol(-)emaile. Zergatik ez da beti modu berean jokatu?'

 - [E116]: 'Bai, uste dut arrazoi osoa duela, baina ez dakit zergatik egin izan den batzuetan aukera hori eta beste batzuetan, berriz, bestea. Gainera, hiztegiak begiratzen baldin badira, gauzak oraindik nahasiago ageri dira: 'hots emaile' eta 'odolemaile', adibidez, ikusi ditut, berriki ateratako hiztegietan. Horrek esan nahi du arazoa nahasia dela eta jendeak ez duela irizpide argirik. Bide bat hartu beharko litzateke, baina ez dakit orain hartu behar den, edo bigarren itzulian'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'arauemaile'.

araugabe
adj. Araurik ez duena.

Aztergaia: araugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe (vs. -dun).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

araugai
iz. Arau izan dadin prestatzen den testua. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako izenen araugaia prestatzen dihardu Euskaltzaindiak. II. tituluak oinordetzak ditu araugai.
araugile
iz. Arauak egiten dituen pertsona. Ik. arautzaile. Azken batean, ortografian erabakiak finkaturik gelditzen dira betiko, hizkuntzaren araugileek berrikuntzaren bat onartu arte behintzat.

Aztergaia: araugile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): araugile

araugintza
iz. Arauak ematea, arautzea. Euskaltzaindiari dagokio euskararen araugintza akademikoa, legeak hala aitortzen diolako.

Aztergaia: araugintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ik. s.u. arauketa.

arauka
1 adb. Arabera. Hazparnen baditugu berrogeita hamar elkartez goiti zenbakituak, eta gehienak lagunduak elkarkide arauka.
2 adb. Proportzionalki. Ezen orotan ezagutua da eta frogatua, irabaziak goratzearekin, arauka, etxeko gauzetarik gutiago jaten duela jendeak.

Aztergaia: arauka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 arabera. 2 proportzioz.

araukaria
iz. Hego hemisferioko konifero handia, enborra zuzena, adarrak zeharretara jarriak eta ezkata formako hosto berde iraunkorrak dituena (Araucaria sp. ).

Aztergaia: araukaria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Araucaria (Fam., Gen.)

arauketa
iz. Arautzea.

Aztergaia: arauketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-10-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean eta OEH argitaratuan arau(pe)keta, araugintza, arauzkotu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arauketa 19: B 1 (B. de Arrizabalaga: "foru arauketa"); G 2 (J. de Iruretagoyena); EB 16 (J. Azurmendi, S. Garmendia, J. Gonzalez, P. Saez, E.J. Kontsumitzailearen heziketa eskolan; eta Argia 1983: "lege-arauketa"); araupeketa EB 8 (E.J. Lehendakaritza, Arauzko erabakiak II, EHAA 1984 eta 1985, BEO 1990; EHAA: "luzapen-araupeketa"); arauzkotu EB 4 (N. Mujika, E.J. Etxegintzarako..., Arauzko erabakiak II, Euskal kulturaren urtekaria 1988); arauzkotze EB 1 (N. Mujika).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arauzkotu : Euskalterm 3; arauketa : AB50 2 ("arauketa orokor"), Euskalterm 16 ("trafiko-arauketa" 1, "arauketa-fondo" 1, "prezio-arauketa" 2, "lan-arauketa" 1); araupeketa : AB50 6 ("araupeketa-bide" 1); araugintza : AB50 3 ("araugintza-ahalmen" 1). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: araugintza-eremu ("ámbito normativo"), araugintzazko idazki ("texto normativo") / AdminEL: araugintza ("normativo/reglamentación") / HezkAdmin: arauketa ("reglamentación") / LurraldeAntol: araupeketa ("regulación"), araupeketa egin ("regular"), araupeketaren menpe jarri ("someter a una regulación"), arauzkotu ("normalizar, regularizar"), arauzkotze-egitasmo , arauzkotzea .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: arauketa : Casve EF, DRA, PMuj DVC // araugintza, arau(pe)keta, arauzkotu formarik ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

dirudienez, arauketa (edo/eta arautze) nagusitzen ari dira gaurko erabileran, araupeketa (eta araugintza) formen kaltetan; nolanahi ere, sektorekoek argitzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "lantaldeak dio 'arauketa' ('edo/eta arautze') nagusitzen ari direla gaur egungo erabileran; gure ustez, 'arautze' aski da (eta, beharbada, 'araupetze'; 'araupeketa' ez genuke sartuko); 'arauzkotu' eta eratorriak, EAE legeetatik kanpo ez dira asko erabili; bestetik, ez dugu uste 'araugintza' horiekin nahasi behar denik; beste esanahi bat duela eta bere tokia izan behar duela uste dugu; Euskaltzaindiak berak darabil 'araugintza' hitza, 'arauak ematea' adierazteko; maiz aipatzen da, adibidez, 1990-1991 urteetan abiarazitako 'araugintza berria' (EHUko liburu bat badago: 'Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa')" (2002-09-02)

 - [E410T]: "UZEIn arauketa 17 fitxa (Ekonomia batik bat) eta araupeketa, berriz, bakar bat ere ez. UZEIn arautze 15 fitxa (zuzenbidea, ekonomia, zirkulazioa, administrazioa, etab.). AC14n ere erabilia. araugintza, berriz, ez dugu sekula erabili, ezta AC14n ere" (2000-12-11)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Txostengileak ondo dioen bezala, gaur egun Zuzenbidearen arloan ia inork ez du erabiltzen araupeketa hitza. Jardule juridikoek arauketa erabili ohi dute. Horregatik, hobe da arauketa-ri eutsi eta araupeketa kentzea'.

 - [E116]: '[araupeketa] Nik kenduko nuke. Honek bai ez duela deus berririk ekartzen, hor dugulako arauketa. EEBSn ere hiru aldiz erabiliagoa da arauketa hitza, araupeketa baino'.

 - [E116]: 'Azken orduan etorritako ohar egileak hola dio: "lantaldeak dio 'arauketa' ('edo/eta arautze') nagusitzen ari direla gaur egungo erabileran; gure ustez, 'arautze' aski da (eta, beharbada, 'araupetze'; 'araupeketa' ez genuke sartuko); 'arauzkotu' eta eratorriak, EAE legeetatik kanpo ez dira asko erabili; bestetik, ez dugu uste 'araugintza' horiekin nahasi behar denik; beste esanahi bat duela eta bere tokia izan behar duela uste dugu; Euskaltzaindiak berak darabil 'araugintza' hitza, 'arauak ematea' adierazteko; maiz aipatzen da, adibidez, 1990-1991 urteetan abiarazitako 'araugintza berria' (EHUko liburu bat badago: 'Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa')" (2002-09-02). Beste ohar egile batek (E410T) hola dio: "UZEIn arauketa 17 fitxa (Ekonomia batik bat) eta araupeketa, berriz, bakar bat ere ez. UZEIn arautze 15 fitxa (zuzenbidea, ekonomia, zirkulazioa, administrazioa, etab.). AC14n ere erabilia. araugintza, berriz, ez dugu sekula erabili, ezta AC14n ere" (2000-12-11). Esan behar da, bestetik, sarrera honek baduela bere txostena. Nik uste dut, oharrak ikusita, garbi dagoela 'araupeketa' baztertu beharko genukeela. Datuen arabera, 'arauketa' hobetsi behar da. Ez dakit, ordea, zer egin dezakegun 'araugintza'rekin. Sarrera hori ez da ageri, ez du inork ere proposatu, ez eta lan taldeak berak ere, baina Euskaltzaindiak berak darabil bere dokumentu ofizialetan. Hortaz, agian, sartu beharko litzateke. Ez dakit hau izan daitekeen irtenbidea: araugintza / arauketa / araupeketa* e. arauketa'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'araugintza / arauketa / araupeketa* e. arauketa'.

arauko
adj. Araberakoa.
Loturak

Aztergaia: arauko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-au amaituen deklinabidea (ik. EArau 29).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arau 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

araberakoa.

araupetu, araupe/araupetu, araupetzen
du ad. Arautu, arau jakinen pean ezarri. Arana-Goirik bizkaiera araupetu zuen modua.

Aztergaia: araupetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

araupetu, araupe, araupetzen. du ad.

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

ik. oharra, s.u. araberatu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

araupetu, araupe, araupetzen

araurren
iz. gip. zah. Zerbait bukatzen den muga. Judean, Samarian eta munduaren araurrenean ere.

Aztergaia: araurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

azken muga.

arautegi
1 iz. Zerbait egiteko arau multzoa. Hizkuntza bat ikasteko arautegia.
2 iz. Araudia. Elkartearen arautegia.

Aztergaia: arautegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arautu, arau/arautu, arautzen
1 du ad. Antolatu, konpondu. Antoniaren gurasoekin egon ziren eta arautu zuten gazteen ezkontza.
2 du ad. Arau jakinen pean ezarri. Lan harremanak arautzen dituen legea. Agindua, burdinbideetan ibili ahal izateko baimenak arautuz. Eusko Jaurlaritzak ez du, berez, gaitasunik horiek kudeatu nahiz arautzeko. Euskara batua eta ondo arautua eskatu ohi du horrelako jendeak.

Aztergaia: arautu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arautu, arau(tu), arautzen. du ad.

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

ik. oharra, s.u. araberatu

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arautu, arau(tu), arautzen

arautzaile
adj. Arautzen duena. Ik. arauemaile. Batzorde arautzailea.

Aztergaia: arautzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

arautze
iz. Arau jakinen pean ezartzea. Euskararen garbitze eta arautzeari muga bat jarri behar zaio.

Aztergaia: arautze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'uste dut holakoak utzi behar direla, eta ahal dela, promozionatu ere. Nire proposamena sartzearena da'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'arautze'.

arauz besteko
adj. Batzar Nagusietan aurkezten diren proposamenez eta kidekoez mintzatuz, Batzar Nagusi horiek gai jakin baten inguruan arau izaera izango ez duen adierazpen bat egin dezaten aurkezten dena. Alderdi horrek aurkezturiko arauz besteko proposamenak bi puntu zituen. Batzar Nagusiek iaz onartu zuten autobidearen doakotasunaren aldeko arauz besteko proposamena.
Loturak

Aztergaia: arauz besteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARAUZ (AN, Sal, R ap. A; Lar). (Precedido de gen.). Según, conforme (a). "Según Dios, Jainkoaren arauz"; "según eso, [...] orren arauz" Lar. "Según" A. Cf. arauz. v. supra ARAUAZ, arabera. Tr. Documentado en autores guipuzcoanos y vizcaínos del s. XX. Ona emen Jaunaren mirabea. Zure itzen arauz egin bekit. KIkV 113 (KIkG 83 zuk diozun bezela). Injiñeruak emon eutsen marrezki edo diseño bat, eta onen arauz argiñak arriya lantzen asi ziran. Kk Ab II 174. Ertiera orren arauz sortutako erti-lanak: orra, erri-ertia zer. Ldi IL 126. Orrela, "gizona berritzen da Iainkoaren ezaguerara, bera egin zuanaren irudiaren arauz" (Col 3, 10). Or Aitork 404 (Lç imajinaren araura). Irabazien banatzea bakotxak egindako lanaren eta bakotxaren bidezko bearrizanen arauz egingo da. Eguzk GizAuz 118. Errenta gora-berak, ondoren ezartzera goazenaren arauz tajutuko dira. EAEg 1-11-1936, 190. Neronen arauz, beste / iñorenik gabe / emen bizi naiz eta / emen ilko ere. EA OlBe 52. Piziko yainkoaren esanak arestixean azaldu didanaren arauz. Zait Sof 63. Ta orain eredu orien arauz, Oidipuren semekiko agindua erri danari aldarrikatu diot. Ib. 166. Egungo nere baloreak ez ditut askotan egiaren arauz nik aukeratu, lengoan izkiribatzen nuen bezela, neure joerak eta azikuntzaren arauz baizik. Txill Let 137. Bide ontara, nork bere asmoen arauz ebatzi lezake giza-gogoaren ekarria. Zait Plat 27. Evoluzioa ezta besterik auxe baiño: joanaldi bat zuzenbide baten arauz. Vill Jaink 53. (Precedido de frase relativa). Kontubak aurkeztuko dira osoro Batzorde onek bein baño geiagotan agindu daun arauz. (1917). ForuAB 71. (Precedido de part.). Antxe aitzindari bat eta zalpurdi batean zioan gizon bat upatu nitun, zuk esan arauz. Zait Sof 79. Bitartean, gu, agindu arauz, [...] ona berriz itzuliko gera. Ib. 14. (Precedido de tema nominal nudo). Urko laguna egiz maitatzen / Euki daigun arduria, / Goi-arauz bardin erabillirik / "Zeuria" eta "neuria". Enb 174. Poesi iatorra, [...] naiz kristau-arauz, naiz antze-arauz. Or BM 24. Irabaziak be ondasun-ekarle bioen artean zuzen-arauz ainbanatu bediz. Eguzk GizAuz 171. Abelgorriak sendakintza arauz aztertzea. "Exploración clínica". EAEg 28-12-1936, 667. Iratxoketek mediumik ez dute eskatzen, egia, baina ezin ditezke, jakintza arauz, erraz estudia. Mde Pr 339. Eskualde arauz sailkatu ditut. Ib. 244. Anburusi bera, mundu-arauz gizon doatsu nedukan. "Secundum saeculum". Or Aitork 128. Aunitzetan laiño, bai, ta ikaste-arauz ezbaiean [siñestea]. Ib. 160s. Ele-jakitun arauz ez-baña gizabete arauz alboratzen da Bibliara. Gazt MusIx 62. Orrexegatik ikasi zuten lau-aridun ereskiña, eta tartekidea zenbakizti arauz eratu ere. Ib. 70

arauz 112 (gehienak arauz besteko, arauz kanpoko formak) Ez dugu aurkitu –en arauz formarik: Bizkaiko batzar nagusiak 20, Consumer 42, Berria 24, EiTB 13, Euskaltzaindia, Gipuzkoako batzar nagusiak 2, Jakin 2, Argia 2, Laneki 5, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-en arauz 3: Berria (“Askatasunaren eta justiziaren arauz egiten bada, galde hori dago gatazka ororen konponketaren oinarrian»”), Juan Garzia (“hots, aipaturiko itunaren arauz, norvegiarrarena gure Hamleti egokitu zitzaion bezala”), Patxi Ezkiaga (“Begira Santxo - esan zuen Sansonek - ohikeriak eraldatu ohi dira gero, bizibidearen arauz”); bestelakoak 80.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa arauz kanpoko formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa arauz sarreran.

arauz kanpoko
1 adj. Araua betetzen ez duena. Arauz kanpoko janzkeragatik ezarritako zigorra kendu dio FIFAk Kameruni. Arauz kanpoko minutuetan egin zien ihes garaipenak.
2 adj. Legez kontrakoa. Frantziako informazio zerbitzuek egindako galdeketak arauz kanpokoak zirela. Arauz kanpoko kontratuak.

Aztergaia: arauz kanpoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARAUZ (AN, Sal, R ap. A; Lar). (Precedido de gen.). Según, conforme (a). "Según Dios, Jainkoaren arauz"; "según eso, [...] orren arauz" Lar. "Según" A. Cf. arauz. v. supra ARAUAZ, arabera. Tr. Documentado en autores guipuzcoanos y vizcaínos del s. XX. Ona emen Jaunaren mirabea. Zure itzen arauz egin bekit. KIkV 113 (KIkG 83 zuk diozun bezela). Injiñeruak emon eutsen marrezki edo diseño bat, eta onen arauz argiñak arriya lantzen asi ziran. Kk Ab II 174. Ertiera orren arauz sortutako erti-lanak: orra, erri-ertia zer. Ldi IL 126. Orrela, "gizona berritzen da Iainkoaren ezaguerara, bera egin zuanaren irudiaren arauz" (Col 3, 10). Or Aitork 404 (Lç imajinaren araura). Irabazien banatzea bakotxak egindako lanaren eta bakotxaren bidezko bearrizanen arauz egingo da. Eguzk GizAuz 118. Errenta gora-berak, ondoren ezartzera goazenaren arauz tajutuko dira. EAEg 1-11-1936, 190. Neronen arauz, beste / iñorenik gabe / emen bizi naiz eta / emen ilko ere. EA OlBe 52. Piziko yainkoaren esanak arestixean azaldu didanaren arauz. Zait Sof 63. Ta orain eredu orien arauz, Oidipuren semekiko agindua erri danari aldarrikatu diot. Ib. 166. Egungo nere baloreak ez ditut askotan egiaren arauz nik aukeratu, lengoan izkiribatzen nuen bezela, neure joerak eta azikuntzaren arauz baizik. Txill Let 137. Bide ontara, nork bere asmoen arauz ebatzi lezake giza-gogoaren ekarria. Zait Plat 27. Evoluzioa ezta besterik auxe baiño: joanaldi bat zuzenbide baten arauz. Vill Jaink 53. (Precedido de frase relativa). Kontubak aurkeztuko dira osoro Batzorde onek bein baño geiagotan agindu daun arauz. (1917). ForuAB 71. (Precedido de part.). Antxe aitzindari bat eta zalpurdi batean zioan gizon bat upatu nitun, zuk esan arauz. Zait Sof 79. Bitartean, gu, agindu arauz, [...] ona berriz itzuliko gera. Ib. 14. (Precedido de tema nominal nudo). Urko laguna egiz maitatzen / Euki daigun arduria, / Goi-arauz bardin erabillirik / "Zeuria" eta "neuria". Enb 174. Poesi iatorra, [...] naiz kristau-arauz, naiz antze-arauz. Or BM 24. Irabaziak be ondasun-ekarle bioen artean zuzen-arauz ainbanatu bediz. Eguzk GizAuz 171. Abelgorriak sendakintza arauz aztertzea. "Exploración clínica". EAEg 28-12-1936, 667. Iratxoketek mediumik ez dute eskatzen, egia, baina ezin ditezke, jakintza arauz, erraz estudia. Mde Pr 339. Eskualde arauz sailkatu ditut. Ib. 244. Anburusi bera, mundu-arauz gizon doatsu nedukan. "Secundum saeculum". Or Aitork 128. Aunitzetan laiño, bai, ta ikaste-arauz ezbaiean [siñestea]. Ib. 160s. Ele-jakitun arauz ez-baña gizabete arauz alboratzen da Bibliara. Gazt MusIx 62. Orrexegatik ikasi zuten lau-aridun ereskiña, eta tartekidea zenbakizti arauz eratu ere. Ib. 70

arauz 112 (gehienak arauz besteko, arauz kanpoko formak) Ez dugu aurkitu –en arauz formarik: Bizkaiko batzar nagusiak 20, Consumer 42, Berria 24, EiTB 13, Euskaltzaindia, Gipuzkoako batzar nagusiak 2, Jakin 2, Argia 2, Laneki 5, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

-en arauz 3: Berria (“Askatasunaren eta justiziaren arauz egiten bada, galde hori dago gatazka ororen konponketaren oinarrian»”), Juan Garzia (“hots, aipaturiko itunaren arauz, norvegiarrarena gure Hamleti egokitu zitzaion bezala”), Patxi Ezkiaga (“Begira Santxo - esan zuen Sansonek - ohikeriak eraldatu ohi dira gero, bizibidearen arauz”); bestelakoak 80.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa arauz besteko formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa arauz sarreran.

arauzko1
adj. Arauarekin bat datorrena. Arauzko ezkontza baten seme-alabei legezko deritze, batuketa legezko eta baliodun baten fruituak baitira.
Loturak

Aztergaia: arauzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arau 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 'araberakoa': eredu batzuen arauzko idazkera. 2 'arauarekin bat datorrena' (adiera berri, Euskaltzaindiak erabaki beharrekoa; cf. arauzkotu eratorria ere).

arauzko2
adj. Araberakoa. Eredu batzuen arauzko idazkera.

arazeria
iz. g. er. Ardura, arta. Munduko atseginak bilatzeko lehia handia eta arazeria gehiegi dutenak.

Aztergaia: arazeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ardura.

arazketa
iz. Araztea, zerbaiti lohitasuna kentzea. Oria eta Deba ibaiak egoera txarretik egoera onera pasatu badira, arazketa martxan jarri delako izan da. Hondakin-uren arazketari ekiteko lehen urratsa kolektore-sareak eraikitzea izan zen.

Aztergaia: arazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

arazki
adb. g. er. Araztasunez.

Aztergaia: arazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

araztasunez.

arazle
adj. Aditzez mintzatuz, subjektutzat ekintza eginarazten duen pertsona edo gauza duena, eta ez ekintzaren egilea bera. Joanarazi dugu joan aditzaren arazlea. Aditzaren balio arazlea. Aditz arazleak, euskaraz, -ra-, arazi eta eragin-en bidez eratzen dira.

Aztergaia: arazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
arazo
1 iz. Zerbaitek eskatzen duen ardura; zerbaitek ematen duen nekea edo eragiten duen kezka. Ik. problema. Oinaze eta arazoak ugalduko dizkizut. Zoaz erregeren hurrengo gizon handietara, ikusiko dituzu ezertarako bakerik gabe, nekez, arazoz eta kezkaz beteak. Hartu duzun arazoaren ordez oilasko bi dakarzkizut. Zergatik hainbeste arazo zeure burua apaintzen?
2 iz. Batez ere pl. Erabakitzeko edo konpontzeko edozein eratako eragozpenak agertzen dituen egitekoa. Euskararen batasunaren arazoa. Elebitasunaren arazoak. Arazo korapilatsua, eztabaidagarria, labaina. Arazo batez arduratu. Diru arazoez arduratzen dena. Barne Arazoetako ministroa. Lege arazoak. Funtsezko arazoei erantzuteko. Goragoko ikuspuntu batetik arazoen ingurumariak zabalkiago eta zehazkiago aztertzeko. Hizkuntzaren arazo larria. Hasieran ongi zegoela pentsatu genuen, baina hainbat metro egin ondoren, arazoak aurkitu genituen. Askotan isilik geratzen da arazoak saihesteko. Gero eta errazagoa da ongi informatuta dauden profesionalak aurkitzea sor daitezkeen arazoak tratatzeko. Arazoak zuzentzeko gogor egin behar da lan. Ministroek Melilla eta Marokoren arteko mugan egon diren arazoak argitzea nahi zuten.
3 iz. zah. Iskanbila, zarata.

Aztergaia: arazo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arazo iz.

arazoa eduki
du ad.-lok. Antolatzaileek arazoak eduki zituzten dirua biltzeko, eta azkenean bertan behera geratu zen lasterketa. Brunok sekulako arazoa dauka alkoholarekin.
Ohiko lexiak
arazoa egon
da ad.-lok. Arazoa egon badagoela aitortu du komunikazio bulegoak. Zure espazioan ez duzu inolako mugapenik, paretak altxa edo bota ditzakezu, lana bertan egin; lurra zikinduta ere, ez dago arazorik. Banaketarekin arazoak egon dira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arazoa egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arazoa ekarri
du ad.-lok. Horrek arazoa ekar diezaioke betiko herritar estatubatuarrari ere. Ikasi eta entrenatu, bi gauzak egin nahi nituen, eta horrek arazo bat ekarri zidan: denbora falta. Nire iritzia emateak askotan arazoak ekarri dizkit lanean.
Ohiko lexiak
arazoa eragin
du ad.-lok. Arazoa eragin dizun horrekin hitz egin beharko duzu, ala? Arazoa eragin duten ikasleei arrazoitu behar dutela ikusarazi behar zaie. Ukendu horrek jaioberrietan eta ume txikietan arnasa hartzeko arazoak eragin ditzake. Istripuak zirkulazio arazoak eragin zituen errepidean. Keak arnasteko arazoak eragin dizkio sua piztu den etxebizitzako jabeari.
Ohiko lexiak
arazoa gainditu
du ad.-lok. Arazoa gainditzen saiatu behar dut. Arazoak gainditu, eta azkenean lortu zuten txondorra piztea eta ikatza egitea. Berrikuntzaren bitartez eguneroko arazoak gainditzeko eta etorkizuneko estrategiei aurre egin ahal izateko.
Ohiko lexiak
arazoa izan
du ad.-lok. Izugarrizko arazoa dugu adin horretako haurrak zaintzeko orduan. 1993an arazoak izan zituzten garai hartako udal agintariekin, eta egoitza uzteko eskatu zieten. Arazoak ditugu kalitatezko materialak eskuratzeko.
Ohiko lexiak
arazoa konpondu
du ad.-lok. Arazoa konpondu beharrean, atzeratu besterik ez dute egin errepublikanoek eta demokratek.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arazoa konpondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arazoa sortu
du ad.-lok. Bertze administrazioekiko harremanetan, ordea, arazoa sortu ohi da. Arazoak sortu dizkizut, ezta? Akatsak daude diseinuan, eta horrek funtzionamenduan arazoak sortuko dituela aurreikusi dute. Bikote guztietan dago arazoak sortzen dituen bat eta arazoak konpontzen dituen beste bat.
Ohiko lexiak
arazoak eman
du ad.-lok. Hozte sistemak berriki arazoak eman ditu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arazoak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arazotsu
adj. Arazoak dituena; arazoak sortzen dituena. Langintzak ere badira batzuk besteak baino arazotsuagoak eta eginbide gehiago dakartenak.

Aztergaia: arazotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Orrialde guztiak:
 
Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper