50535 emaitza bilaketarentzat - [3751 - 3800] bistaratzen.

ardo ozpin, ardo-ozpin
iz. Ardoa hartzitzetik ateratzen den ozpina. Gehitu perrexila xehe-xehe eginda eta olioa, limoi zukua eta ardo ozpin pixka bat.

Aztergaia: ardo-ozpin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): ardo-ozpin 28, Consumer (adib.: “Ozpin hauen osagaiak ardo-ozpina bera eta kontserbagarriak dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu ardo-ozpin formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ardo-ozpin (termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu ardo-ozpin formarik aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vinagre de vino / fr vinaigre de vin: Elhuyar: - / NolaErran: arno ozpin / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: ardo-ozpin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Onartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ardo sarreran.

ardo zahar
iz. Upelean luzaro ondu den ardoa. Beti hobetuz doala, ardo zaharra bezala.

Aztergaia: ardo zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARDO ZAHAR. Vino añejo. Baita okela zati ederra, ardao zar ona ta tabakorik indartsuena be. Ag Kr 125. Amaiketakoa zala edo lauretakoa, ardao zarra edo txitxardin berria. Ag G 165. Alimentua komeni zaigu / piska bat ardo zarretik, / baño Paulinok [Uzkudunek] eztu eraten / markaz fuerako zurrutik. Tx B I 167. Ez duzu arno hobeagorik oraino? Arno xahar zerbait? Barb Leg 144. Karko dut andik / ardo zâr ogei urteko. Or Eus 237. Masti jabeak ardao zarra ta barria eukiteko egin dauan lana. Eguzk GizAuz 53. Ardao zaarra, gari zaarra, urdai azpiko zaarra eta olakoak onak dira. Baiña agure zaarrak, malo. And AUzta 95. Beti hobetuz doala ardo xaharra bezala. Xa Odol 14. v. tbn. Mde Pr 106. Ardo zar: EusJok 173. Lab EEguna 64. ABar Goi 24. Anab Poli 42. Uzt LEG I 216. Ardao zar: Azc PB 248.

ardo zahar 7: Consumer 5, EiTB, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ardo zahar 5: Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “Sion mendian, Jaun ahalguztidunak otordu oparoa emango du nazio guztientzat, janari gozo mamitsuz, ardo zahar bikainez”), Txillardegi (“Ardo zaharrak aitzakiarik behar ez duen bezala”), Josu Zabaleta (“Gau batean Bordeleko ardo zaharrezko botila bat, katilu bat esne, nik gorroto diodana, eta zale amorratua naizen txokolate pastelak jarri nituen ur botilaren ondoan”), Koro Navarro (“Margolan eta bitxi kontuetan, Fortunato, bere herrikideak bezala, gezurti bat zen, baina zintzoa ardo zaharren auzian”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa ardo sarreran proposatutako ardo berri formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ardo sarreran.

ardo zuri
iz. Kolore horail argia duen ardoa. Edateko ardo zuria eskatu dugu. Harri bolkanikoz eta labaz osaturiko lurrak eta klima hotzak zapore berezia ematen diote ardo zuri honi.

Aztergaia: ardo zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 11 lek. (B 3 / G 8) / HitzIrud: "ardo zuria = vino blanco"

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardo sarrerari dagokion azpisarrera.

ardogile
iz. Ardoa egiten duen pertsona. Euskalkiak nahasi ditugu Pasaiako ardogileek kolore bateko eta besteko isurkariak nahasten omen dituzten eran.

Aztergaia: ardogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

ardogintza
iz. Ardoa egitea, ardoa ekoiztea. Ardogintza-sektorea oso indartsua da Frantzian.

Aztergaia: ardogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Ardoak eta ardogintza: Vinos y vinificación".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

ardoketa
1 iz. Ardo kantitatea.
2 adb. Ardo bila. Bentetan ardoketa zebilen, bizkarrean zahagi, lepotik xahako.

Aztergaia: arnoketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'pila' / 'bila'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 iz. ardo-kopurua. 2 adlag. ardo bila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'forma hobetsia ardo bada, ardoketa-ra bidali behar dugu, adibideekin'.

 - [E116]: 'Holakoetan ez dut batere garbi zer egin behar den. Egia da XK-k dioena, baina hori bezain egia da ardoketa ez dela inoiz ere erabili esanahi horrekin (nik dakidala, eta hori dio OEHk ere, 'ardoketan' eta 'ardoketari' ditugu). Lehenbiziko esanahi horrekin beti arnoketa erabili izan da, eta holakoetan uste dut erabilera errespetatu behar dela. Bestela hitz berri bat asmatzen egongo ginateke, beste bat eskura izanik. Hizkuntzetan maiz gertatzen dira holakoak (abrir-apertura), eta ez da ezer ere gertatzen. Aldiz, "ardoketara joan da" Baztanen behintzat esaten da, eta kasu honetan pentsa daiteke forma erregularra hobetsi beharko genukeela. Ez ordea, nire ustez, bestean, ez baitut uste inork ere deitzen dion ardoketa ardo kopuruari. Beraz, nire proposamena hau izango litzateke: ardoketa adlag. 'ardo bila' ardoketara joan da; arnoketa Ipar. iz. 'ardo-kopurua''.

 - [E113]: 'Arno sarrerak badu bere araua. Beraz, keta forma da hemen auzian, bere bi adieretan. Kontsideratzen bada, bereziki Iparraldekoa dela (hala iduritzen zait, baina ez dakit), batzordearen proposamena den bezala utz daiteke. Aldiz, denena dela kontsideratzen bada, XKren bidea hobestekoa da. PSren proposamenaren arabera keta 'kopuru' esanahian bakarrik da Iparraldekoa. Horrela da egiazki?'

 - [E116]: 'OEHren arabera "ardoketa" inesiboan erabiltzen da 'en vino' adierazteko (adibide bakarra dago); aldiz, "arnoketa"k (hau Iparraldekoa da, bistan denez) beste bi adiera horiek ditu: ardo-kopurua, eta ardo-bila. Beraz, esanahi horrekin badirudi Iparraldean bakarrik erabiltzen dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arnoketa Ipar. h. ardoketa / ardoketa 1 iz. 'ardo-kopurua'. 2 adlag. 'ardo bila' [eta AS gisa] ardoketara / ardoketan'.

ardoketari
iz. Ardoa banatzen duen pertsona.

Aztergaia: ardoketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ketari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardoa banatzen duena.

ardora
iz. Arrain sardak uretan sortzen duen argitasuna.
Azpisarrerak

Aztergaia: ardora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arrain-sardak sortzen duen argitasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Azpisarrera gisa ardoran ibili jarri beharko litzateke, alegia, 'ardora kontuan hartuz arrantzan egin''.

 - [E116]: 'Ez dut uste baduen lekukotasunik hizkuntza idatzian, baina OEHk horren azalpen bat biltzen duenez, onartuko nuke AEren proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

ardoran ibili
ad.-lok. Ardoraren argitasunaz baliatuz arrantzan egin.
ardotegi
iz. Ardandegia.

Aztergaia: ardotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardandegia.

ardotu, ardo/ardotu, ardotzen
da/du ad. Ardo bihurtu. Jesusek ura ardotu zuen.

Aztergaia: ardotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ardo(tu), ardotzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu iz. arrunt + bizigabeekin, eta 'x bihurtu'.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jesusek ura ardotu zuen.

ardozale
1 adj. Ardoaren oso zalea dena. Alde egin behar du edatera tentatuko duten gizon ardozaleetatik. Beti bezala ardozaleen lagunartean. Ai, alfer, trakets, ardozalea.
2 iz. Ardo saltzailea.

Aztergaia: ardozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ardoa banatzen duena ere bai" (2001-11-02)

ardozalekeria
iz. Ardoaren zaletasun gaitzesgarria. Ardozalekeria honek bekatuari arre eta kristautasunari iso eginarazten dio.

Aztergaia: ardozalekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale-keria.

ardozaletu, ardozale/ardozaletu, ardozaletzen
da/du ad. Ardozale bihurtu. Artobero jauna kanpo horietan oso ardozaletu zen.

Aztergaia: ardozaletu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ardozale(tu), ardozaletzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

ardura eduki
du ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten ardura izan, erantzukizuna izan. (Batez ere -z, -en edo -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Ardura gehiago daukatela kortako ganaduez, seme-alabez baino. Aingeruek daukate gizonak zaintzeko ardura. Baratzeen ardura zeukan fraide batek eraman ninduen lorategiko belarrak ebakitzera.

Aztergaia: ardura eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARDURA EDUKI (Lcc). Tener cuidado de; responsabilizarse de, harcerse cargo de; interesarse por, preocuparse por. (Principalmente con sintagna nominal con suf. instr. o gen., o con sust. vbal. -(t)zeko como complemento; tbn., mucho menos frec., con complemento con suf. -gatik, -gaz, -(e)tan, con vb. subjuntivo, con interrogativa indirecta o con dativo --como en el caso de Arrese Beitia--)). "Curar, tener cuidado, ardura eukia [sic]" Lcc. v. ARDURA HARTU, ARDURA IZAN. Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX, y en los labortanos Etcheberri de Ziburu, Materre, Duvoisin y los guipuzcoanos Ubillos, Beovide, Etxaide (JJ 100) y Uztapide. [Mesiaren] baitan behar duzu / esperantza segura, / zure othoitzaz duela idukiren ardura. EZ Man I 54. Bekhatu hauk ziaudezek mendeku eske zerura, / Behaztopa ezadintzat iduki zak ardura. Ib. 13. Gure zorrak pagaturik igan zela Zerura, / Handik ere dadukala gure gatik ardura. Ib. 71. Pensamenduak dituzte itzuliren mundura / Eta eztute izanen Iongoikoaz ardura. Ib. 79. Nor da Aurrari dotriña erakusteko arta, ardura edo kontua iduki behar duana? Ub 198. Ezkonduba naz, ta baditut iru ume; baña Amak dauka dotrinia irakasteko arduria, etab

ardura eduki 91: Ortzadar, Deia 4, Elhuyar, Consumer 11, HABE, Berria 37, EiTB 14, Jakin 3, Karmel, Argia 12, Laneki 4, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ardura eduki 22: Berria 14, Juan Kruz Igerabide, Itxaro Borda, Xabier Montoia, Jose Ramon Goikoetxea, Pablo Sastre, Koldo Izagirre, Xabier Mendiguren Elizegi, Mikel Hernandez Abaitua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ardura sarreran.

ardura eman
dio ad.-lok. Kezka sortu, kezkatu. Esan dezatela nahi dutena; horrek ez dit ardurarik ematen. || Janzteak ez zion ardura handirik ematen; izan ere, etxean sartuta egon ohi zen ia beti.

Aztergaia: ardura eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARDURA EMAN. Preocupar, producir preocupación. Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX, y en Urruzuno y Basarri. Sabelak emoten deutsu ardura geijago arimako gauzak baño. Mg PAb 69. Gauza astun ta arduria emoten dabenetan zelan gabilz? Mg CO 17. Auzi arduria emoten dabeenetan, billatuten da letradurik onena. Ib. 287. Ala ere, ez zidak ardura andirik ematen ire ezten txaarrak ateratzen bazidak odol apur bat. Nere gañean dijoan Mandazai onen zigorrak beldurrago egiten naitziak. VMg 33. --Zer egiten da infernuan? --Kitututen da bekatuen ordea ta kaltea, zeinek orain ain ardura gitxi emoten deuskun. Añ EL1 52. [Gurari txarrak] bijotzian mina, ta arduria sarri emoten deuskubeenak. fB Ic II 259. Egiñ eban aitak testamentuba, ta erabagi zituban bere gauza gustijak. Ez zituban gura izan itxi arazu oneek, arimakuak ardurarik asko emon oi dabeen azkeneengo geisorako. JJMg BasEsc 277. Egija esan nai badozu, ezteutsu zuri ardura andirik emoten baserrikuari egiten jakan kaltiak. Astar II 74. Eta ain ardura gitxi emoten deust salbaziñoiak, edo argiruago esateko, uste dot ain ziur daukadala? Ur MarIl 12. Baiña egiaz, ematen zien ardura apurtxo bat [...] ikusi bearrak. Ib. 86. Orretariko umekeriak ezeutsen ardura ta aizola andirik emoten. A BeinB 43. --Zure gurasoak zarrak badira ta [...]. --Ezteust, andrea, añbeste ardura orrek emoten. Ag Kr 159. Etxeko arazoak baño auzokoak ardura geiago emoten deutsen asko. Echta Jos 62. Esan deiela nai dabena; orrek ezteust ardurarik emoten. Ib. 66. Ardurarikan eztit ematen izenak, kontua daukakigu gauzaren izanak. Urruz Zer 103. Eta oneek ikusi ta yakitiak ardura geiago emon biar dausku. Kk Ab II 137. Entzun-gorrak, Jaungoikoak ardura gitxi emoten eutsienak. Bilbao IpuiB 217. Jazteak ez eutsan ardura aundirik emoten Mautsari. Izan bere, etxean sartuta egon oi zan ia beti, bere loditasuna zala-ta edo. Erkiag BatB 137 (92 ardura esatekorik emon ez). Ardura gutxi ematen die nunai lanean asteak. Basarri 136.

ardura eman 71: Deia 2, Elkar, Consumer, HABE, Berria 45, EiTB 10, Eusko Legebiltzarra, Jakin 3, Karmel 2, Argia 2, Laneki 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ardura eman 38: Berria 14, Herria, Anjel Lertxundi, Itxaro Borda, Joan Mari Irigoien, Javi Cillero, Iban Zaldua, Jose Antonio Mujika, Janbattitt Dirassar, Fernando Rey, Fernando Morillo…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ardura sarreran.

ardura izan
1 dio ad.-lok. Axola izan. Horrek ez digu ardura. || (nork osagarririk gabe). Gutxi ardura digu guri nahiz lehenengoak nahiz bigarrenak garaitu. Ez dizu ardura zer esan duen. Bati ardura diona besteari ez dio. || Zer ardura dio, bada, pixka bat argaltzeagatik, osasunez ondo ibiliz gero? Ez dio ardura; nire etxeko bazter guztiak ikus ditzatela.
2 zaio ad.-lok. Noren erruz gertatu zen ez zait ardura. Nori zaizkio, ordea, ardura horrelako ezerezkeriak? Gauzak zaizkio ardura eta ez gauzak adierazten dituzten hitzak. Herri osoari ardura zaion arazoa. Bost ardura zaie etxe askotan seme-alabei zer komeni zaien.
3 du ad.-lok. Horrek ez du ardura. Baditut gai honetan iritzi neure-neureak, baina orain ez dute ardura. || (nork osagarririk gabe). Ez du ardura horregatik.
4 da ad.-lok. bizk. g. g. er. (Ezezko esaldietan, nor osagarririk gabe). Ez da ardura; zoaz aurrera.

Aztergaia: ardura izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ardura izan 'axola izan'

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

ardura1
1 iz. Zerbaitetan jartzen den gogo oharmena. Ik. axola; arreta. Haien nagitasuna eta ardura gutxia. Hezkuntzaz duten ardura berezia. Hirigintzaz ardura izpirik agertu gabe. Idazkera ardura handiz zaintzen dute. Jainkoaren gureganako ardura. Gauza horietarako ardura joan den mendean sortu zen. Zerbait arduraz begiratu. Hori baino ardura gutxiagoko ez den zerbait.
2 iz. Erantzukizuna. Jesu Kristok Done Petri apostoluari Elizako ardura guztia eman zionean. || 200 ikasle 9 irakasleren ardurapean. Euskaltzaindiaren ardurapean antolatua. Norbaiten ardurapean utzi. Zure ardurapeko ikastaroa.
3 iz. Kezka. Berandu ez heltzea zen bere ardura guztia. Arduraren bat al duzu?
ardura2
adb. Ipar. Maiz, askotan. Ardura dudalarik negarra begian. Ardura gertatzen den bezala. Halere mintzatu den baino ardurago egon da isilik.
arduradun
iz. Zerbaiten ardura duen pertsona. Argitaratze lanen arduraduna. Arduradunak hartu behar du erantzukizuna. Sei talde, bakoitza arduradun baten pean.

Aztergaia: arduradun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
arduragabe
adj. Pertsonez mintzatuz, ardurarik ez duena. Ez gaitezen izan arduragabeak arimaren egiteko handian. Arduragabeak okela gosaldu, ogia bazkaldu, haizea afaldu.
Azpisarrerak

Aztergaia: arduragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arduragabe izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: arduragabeko .

arduragabekeria
1 iz. Ardurarik eza, axolagabekeria. Gurasoen arduragabekeria. Deus kaltegarririk, are hilgarririk, baldin bada hizkuntzarentzat, arduragabekeria da.
2 iz. Arduragabekeriak eraginiko egite gaitzesgarria. Arduragabekeria handia izan zen.

Aztergaia: arduragabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arduragabeko
adj. bizk. Arduragabea. Guraso arduragabekoetatik irten daiteke seme on bat.
Loturak

Aztergaia: arduragabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe/-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arduragabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

arduragabea.

arduragabetasun
iz. Arduragabekeria. Mundu honetan jazotzen diren zorigaiztorik gehienak arduragabetasunetik datoz.

Aztergaia: arduragabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arduragabetu, arduragabe/arduragabetu, arduragabetzen
da/du ad. Arduragabe bihurtu. Ekandu gaiztoak gogortzen eta arduragabetzen du bekataria.

Aztergaia: arduragabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arduragabe(tu), arduragabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

arduragarri
adj. Arduratzea merezi duena. Onak eta arduragarriak dituzu sineskizun batzuk; gaiztoak eta Jainko gure Jaunaren legearen aitzikoak beste batzuk.

Aztergaia: arduragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hainbat hiztegik (Elhuyar hiztegiak, 3000 hiztegiak, Mujikaren hiztegiak…) hitz hori jasotzen dute, eta Orotariko Euskal Hiztegian ere baditu zenbait lekukotasun: #mdash#Gauza onak ondo egin bear direala, gauza ardurazkoak edo arduragarriak arduraz (Euskalzale, 1897, 113b). #mdash#Onak eta arduragarriak ditugu (siniskizun) batzuek; gaiztoak, eta Jainko gure Jaunaren legearen aitzikoak beste batzuek (Mok, Ees 1924, 108)'.

 - [E116]: 'Sartuko nuke nik ere. Egia da bi adibide horiek besterik ez dituela OEHn, baina EEBSn ere baditu beste bi. Horregatik sartuko nuke'.

 - [I102]: ' (EBB) ados. Adibidea ematea komeniko litzateke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arduragarri: onak eta arduragarriak ditugu siniskizun horiek'.

ardurako
adj. Ohikoa. Gauza komuna da eta ardurakoa, oinak likits izatea, zeren lurrean baitabiltza.
Loturak

Aztergaia: ardurako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerako adlag.ari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

ohikoa.

arduralaritza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arduralaritza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. administrazio].

Aztergaia: arduralaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1997-10-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. administrazio.

arduraldi
iz. Lan batean egunean ematen den denbora. Arduraldi osoko lana.

Aztergaia: arduraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Kontuz hitz honekin ere. Asko erabiltzen da, baina gaztelaniatik hartutako kopia da, beste hizkuntzetan ez baita 'dedicación' hitza esanahi honekin erabiltzen. Gaztelaniaz ere, ingelesetik zuzenean hartuta, askotan esaten da 'full time', hau da, ''denbora osoa' eta uste dut hortik jo beharko genukeela. Ez litzateke egokia izango holako zerbait proposatzea? arduraldi osoa h. denbora osoa / arduraldi partziala h. denbora partziala'.

 - [I102]: 'Bat nator PSk dioenarekin, euskarazko itzulpena berez erdaraz egindako elipsi batetik datorrelako: denborako osoko arduraldi. Horregatik arduraldi osoa h. denbora osoa/arduraldi partziala h. denbora partziala'.

 - [E208]: 'arduraldi oso/partzial: Nik ez nituzke baztertuko, ezer baztertzekotan partzial hori baztertu beharko genukeelako. Ez aipatzea hobe'.

 - [E116]: 'Uste dut XK-k arrazoia duela, nahiz lehen bezala pensatzen degitzen dudan. Kontua da nire hanka sartzea izan dela proposamena: 'arduraldi' lehenbiziko itzulian onartu zen. Orain AS horiek gehietzea argi ikusten ez badugu (eta lan taldeak ez du inolako proposamen berririk egin) uste dut hoberena dela gauzak zeuden bezala uztea, nahasi gabe. Beraz, nire proposamena da 'arduraldi' besterik gabe uztea, zegoen gisan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

arduran
adb. Ipar. g. er. Ardura, maiz. Amodioak arduran ez du trabarik batere ezagutzen.
Loturak

Aztergaia: arduran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerako adlag.ari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ardura, maiz.

arduratan
adb. Arduraturik, kezkaturik. Ez egon, bada, arduratan biharko egunaz. Haize hotz pixka batek, gose apur batek edo gau bateko lorik ezak beldurtzen dituela, edo hilko ote diren arduratan ipintzen dituela.
Loturak

Aztergaia: arduratan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARDURATAN (V-gip ap. Elexp Berg). a) Preocupado. "Arduratan egon, estar preocupado, impaciente. Oinddio eztoskue pagau ta arduratan gare" Elexp Berg. "Etziñan agertzen da arduratan neuan" Ib. (s.v. ardura). Aixe otz puska batek, izerdi batek, gose apur batek, [...] edo gau bateko lorik ezak bildurtuten ditubala, edo illgo ete dirian arduratan, iminten ditubala. fB Ic II 278. Eta au esan bear eutsan, ez bakarrik etxekoak arduratan eukazalako. A BGuzur 153. Eta gu, beraren bizilagun guztiok, arduratan geunden, ardura gorritan, zer ikusiko. A Ardi 116. Ez egon bada arduratan biarko egunaz; biaramonak beretzat ardura izango du (Mt 6, 34). Ir YKBiz 134 (Lç, TB, HeH, SalabBN artha, Dv grina, Ip lankheia, Ur arazoa, IBk kezka). Ba, beti arduratan senarra emaztian gustua eitteko, eta au, bere aldetik, aura kontentuz erabiltzeko. Etxba Ibilt 469. (Precedido de gen.). Preocupado por. Zeu zara gure Ama, elorri latzean, geure arduratan beti. Gand Elorri 124. (Acompañado de sust. vbal. con suf. -t(z)eko). Ocupado en. Banabil beraren soinekoak kutxatik ateratzen, garbiak egurastu ta zikinak garbierazteko arduratan: eta galtza batzuk astintzen ari naizelarik plaust. A Ardi 25. b) Con cuidado. Riktrudisek arduratan ibilli zeiteala esan eutsan, arerioak eukazala-ta. Ag AL 163. Agur, baiña ez aztu gero arduratan ibilteagaz. Ib. 156.

arduratan 4: Berria, Karmel 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arduratan 1, Unai Iturriaga (“Ez zuen maite amari gezurrik esatea, nahikoa entzun zituen bizitzan zehar, baina oraindik gutxiago ama arduratan ibiltzea”).

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da automatikoa eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ardura sarreran.

arduratsu
1 adj. Pertsonez mintzatuz, ardura agertzen duena. Oso arduratsua da zeregin guztietan. Morroi arduratsua. Historialari arduratsua, baina aspergarri samarra.
2 adj. Gauzez mintzatuz, ardura handia eskatzen duena. Arazo arduratsua.
3 adb. Kezkati. Zer ari zara errekara begira horren arduratsu?
4 adb. Modu arduratsuan. Eginkizunak arduratsu bete ditzaten.

Aztergaia: arduratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arduratu, ardura/arduratu, arduratzen
1 da ad. Ardura hartu, erantzukizuna hartu. Ikastaroaz arduratu direnak. Diru arazoaz arduratuko den batzordea. Inor ez dela arduratu greziar autoreak euskarara itzultzen.
2 da/du ad. Kezkatu. Ez dira etorkizunaz arduratzen. Arazo horrek, tamalez, ez du arduratzen.

Aztergaia: arduratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arduratu, ardura(tu), arduratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arduratu, ardura(tu), arduratzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad.

ardurazko1
adj. Ipar. Garrantzizkoa. Ez da Txirrita lekuko txarra ardurazko diren zenbait puntutan. Ardurazko zerbaitek darabiltza hain axolati.
Loturak
ardurazko2
adj. Ipar. Ohikoa. Batzuei gauza ardurazkoak erraten dizkiet, bertzeei irakasten dizkiet goragoak.
Loturak
ardurenean
adb. Ipar. Gehienetan. Meza goizean ematen zuen ardurenean, Andredena Mariaren elizan.
Loturak

Aztergaia: ardurenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -en-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerako adlag.ari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gehienetan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ardurenean/ardurenik: '53.1.' atalean aipatzen diren sinonimoak desberdinak dira; bateratzea komeni da (sinonimoak direla uste dugu)" (2002-09-02)

ardurenik
adb. Ipar. Maizenik. Soroak edo pentzeak ardurenik egiten dira zolaguneetan, zeren hezetasuna maite baitu belarrak.
Loturak

Aztergaia: ardurenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik: -en-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ardura 1 sarrerako adlag.ari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

maizenik.

are ...-ago
(Konparazioaren indarra areagotzeko). Elurra baino are zuriagoa. Are aurrerago nahi luke joan. Are atseginago ezagutzen ez dutenentzat.
Loturak
are ere
adb. Are. Nafarrek eta are ere Iparraldeko euskaldunek esaten dute.
are eta ...-ago
Are ...-agoa. Irudi ederra osatzen zuen; are eta ederragoa besoak jaso eta bere bular eta sabeleko giharrak nabarmen gelditu zirenean.
are eta gehiago
zenbtz. Are gehiago. Miren are eta gehiago haserretu zen.

Aztergaia: are eta gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-10-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. oh. s.u. are eta... -ago.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hemen ere, arrazoi beragatik, hau proposatuko nuke: are eta gehiago 'are gehiago''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

are eta gutxiago
zenbtz. Are gutxiago.

Aztergaia: are eta gutxiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-11-06): are eta gutxiago 26: Consumer 3 (“Are eta gutxiago, gaizki harturiko edo oker enfokatutako irudiak botoi bat sakatuz eta kosturik gabe ezabatuko zirenik”, “Ikertzaileek diotenez, lanordu ugariko jardunaldiak lanaldi horren eraginetatik gizakiari errekuperatzeko ordu gutxiago uzten dio, are eta gutxiago lanaldi jarraitua denean”, “Are eta gutxiago oraino aditu nahi ez den notizia jasotzeko beldurra tartean dabilenean”), Berria 13 (adib.: “Herriari ez diote uzten euskaldun eta aske izaten, eta, beraz, kirol arloan, esparru txikiagoan, are eta gutxiago”), EiTB 5 (adib.: “Are eta gutxiago egun bi barru ligako partida izanda”), Jakin (“Liburuak erosi, gutxi erosten dira, eta irakurri are eta gutxiago”), Argia 2 (adib.: “Bakarlari oso gutxi zegoen gure artean orduan, eta are eta gutxiago hain proposamen gordin eta goibel bezain pausatuak jorratzen zituztenak”), DiarioVasco 2 (adib.: “Are eta gutxiago eguerdiko 12etan eta eguzki galdatan mallak janzita korrika”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: are eta gutxiago 37: Berria 16 (adib.: “Ez da erraza izango partida bakarrean guztiek ere gauza asko erakustea, are eta gutxiago begirada guztiak Larrazabalen gainean egongo direnean.”), Jon Alonso 15 (adib.: “are eta gutxiago berezko joera hori estimulatzen duen pizgarririk”), Bernardo Atxaga 5 (adib.: “Gauez behintzat ez, eta negua izanda are eta gutxiago, pentsatzen du jarraian bere begiak tontorrez tontor mugituz”), Oskar Arana (“Ordutik aurrera, artistak ez zuen ikararik egin nahi izan, eta ez zuten berriro haren oinek Amerika zapaldu, ezta urtero-urtero Chicagon bere lanak erakusteko egiten zen erakusketara joateko ere, eta are eta gutxiago bere ospea handiagotu ahala”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. oharra s.u. are eta... -ago.

Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

Ez legoke jaso beharrik, baina jasotzea proposatu da sistematika mantenduz (are eta gehiago jasoa dagoenez).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa are sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): are... ere: nafarrek eta are ere Iparraldeko euskaldunek esaten dute. [sarrera aldatu], are eta gutxiago 'are gutxiago’. [azpisarrera gehitu]

are gehiago
1 zenbtz. Oraindik gehiago. Nagiari ez baitzaio biderik eman behar are gehiago nagitzeko. Guztiek, eta are gehiago irakasleek jakin behar dutena.
2 lok. Ik. gehiago dena. Inor gutxik dakizki gaur bere euskalkiaren legeak; are gehiago, gehienek ez dakigu zein euskalkitan ari garen ere.

Aztergaia: are gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

are sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehiago sarrerari dagokion azpisarrera.

are gutxiago
zenbtz. Oraindik gutxiago. Ik. hainbat gutxiago. Lan hori ez da baztertzekoa, eta are gutxiago gaitzestekoa.

Aztergaia: are gutxiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

are1
1 adb. Eskuinean duen hitz multzoari ere perpausean esaten dena badagokiola adierazten duen hitza, gehitze zentzua duena. Gazteentzat eta are haurrentzat egokiak. Bazen amaren eta are amonaren hizkuntza goraipatzen zuenik. Ez datoz beti bat are puntu nagusietan. Eta horrek berehala hoztu eta are izoztu ninduen.
2 adb. (Hitz multzoaren eskuinean ere agertzen dela). Onaren senak, zuzentasunaren amodioak betiere irauten duela, are gaizkileen artean ere. Are hoberenak ere. Aurreratuxea zuen lana, are bukatua ere bai. Beti zirika, makilaka eta are tiroka ere ari zaizkiolako etengabe.
3 adb. Orobat. (Perpausekin, batez ere mendekoekin edo baldintzazkoekin). Are berandu heltzen denean. Are erosten ez badu ere.
are2
iz. Nekazarien lanabesa, lau edo bost ohol horzdunez osatua, lurrazaleko edozein lanetarako balio duena. Lurrazala areaz urratu. Area pasatu baino lehenago. Arean ari zela.
area
iz. Lur neurria, ehun metro koadroren baliokidea (a). Jakinez gero zenbat area lur den landa batean, erein ezazu bi libra hazi areako.

Aztergaia: area

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

area: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: are; Collins: area.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

area 'neurria'

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "kiroletako adiera ere onartzea proposatzen dugu (futboleko 'area handia' eta 'area txikia', adibidez); badakigu ez duela baldintza minimoa betetzen (fr.: 'zone', 'surface'), baina EITBren emanaldien eraginez erabat zabaldurik dagoen kiroleko terminologia aintzat hartzekoa dela uste dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): area iz. (unitatea). [oharra aldatu]

areago
1 adb. (Are) gehiago. (Aditz bati dagokiola). Ikaslea ez da irakaslea baino areago. Aberastasunari begira dago beti, garbitasunari baino areago. Betiko lagunak izan balira baino areago batuak. || (Gauza txar edo gaitzesgarriez mintzatuz). Hor ari dira, txakurra eta katua baino areago. Hitzen arloan gertatu zaiguna orobat edo areago gertatu zaigu joskeraren esparruan. Geroago eta areago, bekatutik bekatura goaz. Orduan eta areago eraso zien deabruak, errabiaz jo eta zati-zati egiteraino.
2 adb. Are gehiago. (Izenondo edo adizlagun bati dagokiola). Lehen pozik baziren, ordutik aurrera areago. Elizarako duin baldin bada, beste edozein gauzatarako areago.
3 adj. Are gehiagokoa, are handiagoa. Errege honen bekatuak bere aitzinagokoenak baino areagoak ziren. Juda baino areagoa. Aingeruek gizonak baino ezaguera askoz ere handiagoa, areagoa eta errazagoa dute.
4 lok. Ik. are gehiago 2; gehiago dena. Ez omen da bera inolaz ere gonazale horietakoa; areago, neskekin izutia dela esaten dute. || Areago oraindik, irain gehiago jasotzeko, hiriko plazan jartzen zen apropos. Demonioaren eskupean egon naiz, leialtasun guztia honi gordeaz eta, areago dena, berarekin tratabide estua edukiaz.

Aztergaia: areago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper