50535 emaitza bilaketarentzat - [3801 - 3850] bistaratzen.

areagotu, areago/areagotu, areagotzen
da/du ad. Gehitu, batez ere nolakotasunean. Zorigaitza areagotu zitzaionean. Horrek ondoeza areagotu zion. Ez zituen hortik zetozen gaitzak deuseztatu, areagotu baino. Ezin dugu esan auziak eta istiluak saihestu ditugunik: gehitu eta areagotu egin ditugu aitzitik.

Aztergaia: areagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

areagotu, areago(tu), areagotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

areagotu, areago(tu), areagotzen

areagotze
iz. Gehitzea, batez ere nolakotasunean. Segurtasun neurrien areagotze horri erantzuteko.

Aztergaia: areagotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

areagotze 4: Itunben legea (“Lurralde arrunteko arielketa bardinaren menpe izango dira baltzuen iraspen egimenak, domu areagotze ta murrizte, aldatzapen, bateratze ta ezereztute egimenak”), I. Aldabe (“neguko atmosferaren gardentasun areagotze efektuarekin”), Emakunde (“Areagotze honen beste aldean genuen, emakumeek gizonek baino lan ezegonkorragoak, lan baldintza okerragoak eta bereizituak dituztela”), Bakearen dk (“gizarte harremanen areagotze analogikoan”).

areagotze 53: Elhuyar 3 (“Munduko biztanleriaren hazkundea, energia-eskaeraren areagotzea, berotze globala eta petrolioaren garestitzea direla eta, energia-iturriak ugaltzeko ahalegina egiten da gaur egun”), Consumer 12 (adib.: “Espainiako ondare naturala kontserbatzeko agintariek eta erakundeek erakutsi duten interes bizi horrekin batera, Naturaren etengabeko endekatzeaz kezkaturik dauden hiritarren kontzientzia ekologikoaren areagotzea gertatu da”), Berria 7 (adib.: “Sorrera, hain zuzen, alderdien legearekin, errepresioaren areagotzearekin eta Euskal Herriko ezkerraren mugimenduen, erakundeen eta hauteskunde-plataformen ilegalizazioekin batera gertatu zen”), EiTB 27 (adib.: “Berdintasunaren Legearen ezarpenak gainera, Batzar Nagusietan ere emakumeen areagotzea ekarri du hiru lurralde historikoetan”), Jakin 6 (adib.: “Kapitalismoaren erabateko nagusitzeak Santa Clausen hegemonia mundialaren areagotzea ekarri du”), Argia 8 (adib.: “Alderdien Legeak ekarritako ezker abertzalearen zukutzearen areagotzeaz ari dela pentsa liteke, baina oraingoan legez kanpoko ezker abertzaleaz gain, beste erakunde batzuk ere ukitzeko, EITB bera esate baterako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

areagotze 67: Berria 25 (“Euskal Herria aintzakotzat hartzen dutenen arteko nekea, eta, errepresioaren areagotzeagatik, beldurra nagusitzearen arriskua”, “prekarietatearen areagotze geldiezina”), Iñaki Heras 25 (adib.: “interes tasen areagotzea”), Jon Muñoz 2 (“Bada zure amak zure tristuraren areagotze hori maiteminaren areagotzeari egotzi diola, laidotua dela beraz, eta zuri zigorra emateko segurago egotea baizik ez duela igurikitzen.”), Iñaki Mendiguren 3 (adib.: “Baina gizakiak botere kolektiboaren panoplian antzina izandako bere buruaren gurtzaren areagotzearen adibide nabarmen horiek ez zuten gaixotasunaren egungo nagusitasunaren neurria ematen.”), Koro Navarro 6 (adib.: “Konkurrentziaren areagotzea ez da manufakturetan bakarrik gertatu ordea”), Joan Mari Irigoien 2 (“Eta kontsiderazino haiek ene beldurraren areagotzea ekarri zuten, zeren eta istant hartan nabaritu bainuen ezen bihotzez maite nuela aita ere, luzaroan mesprezatu eta arbuiatu izan nuen arren”), Aingeru Epaltza (“Buruko minaren areagotzearekin, burukoaren azpiko geriza iluna bilatu nuen, gorputza itzulikatuta”), Edorta Agirre (“elikagai berriek oraingo gaixotasunen areagotzeaz gainera berririk ere ekarri eta jeneralizatuko dute”), Xabier Olarra (“emozio-bizitzaren areagotze bitxi bat“), Fernando Morillo (“Krisi oro ziurgabetasunaren areagotzea bada, Josebaren ziurgabetasuna neurri biblikoa ari zen hartzen”), Pello Salaburu (“areagotze horren erakusgarri argienak”), Juan Garzia (“Halabeharraren areagotze bat baldin bada loteria, kosmosean kaosak aldizka txertatzen duen pizgarri halako bat, ez ote litzateke komeni halabeharrak zozketaren urrats guztietan parte hartzea eta ez bakar batean?”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

arean
1 Ezer ez. (Ezezko esaldietan). Arean ez dago. Edaria non eta zelan izango ote den, arean ez daki.
2 Zerbait. (Baiezko esaldietan). Dirua, arean badaukat, askorik ez baina.
3 adb. Segurki, dudarik gabe. Eskupeko txikerra bota; batere ez baino gehiago da, arean. Ez zegoen alde handirik, arean, batzuengandik besteengana.

Aztergaia: arean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arean bai 'zerbait', arean ez 'deus ez'

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa, arean ere gehi daiteke, 'izan ere' eta halakoen pareko izan baitaiteke. Harluxet entziklopedikoak badakar horren adibide bat, Erkiagaren Batetik bestera lanetik hartua: sari polita horren erraz irabazteko, arean ere! Gainera, Elhuyar hiztegiak eta Mujikaren hiztegi zaharrak bereganatu dute hitz hori. Eta, bukatzeko, Orotariko Euskal Hiztegian badu tokirik ere: #mdash#Peru Lariztarra, arean bere (benetan, egiaz) larrean gora karraka karraka erbi bat eskuakaz koixuriko Peru Lariztarra, Urkiolara ioateko oboen oboen, ezin igonik? (Euskalzale, 1897, 20a). #mdash#Zorijonak barik, zorigaiztuak nakar, arian be, ba (Garro, Bernardo, 'Otxolua', Bertolda'ren maltzurkeri zurrak eta Bertoldin'en txaldakeri barregarrijak, 161). #mdash#Arian be, laster ixango da emen andra ori (Ibidem, 116). #mdash#Eskalearen jauntasunak ba dauka, arean bere, akatsik eta lazeriarik lar (Erkiaga, Batetik bestera, 115)'.

 - [E116]: 'orduan proposamena hau izango litzateke: arean [eta AS gisa] arean bai 'zerbait' / arean ere 'izan ere' / arean ez 'deus ez''.

 - [I102]: '(EBB) adibide egokiak eman beharko liratekek, Bizkaiko mendebaldekoak ez direnek ez baitute jakinen zelan erabil daitekeen: Ogirik badaukazu? Arean bai/arean (ere) ez'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arean [eta AS gisa] arean bai 'zerbait, apur bat' / arean ere 'izan ere' / arean ez 'deus ez' / arean-arean 'apurka-apurka''.

arean bai
Zerbait bai, zer edo zer bai. —Baduzu dirurik? —Arean bai.

Aztergaia: arean bai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arean bai 'zerbait'.

arean ere
lok. Izan ere. Arean ere, laster izango da hemen andre hori.
arean ez
Deus ez.

Aztergaia: arean ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arean ez 'deus ez'.

areatzar
1 adj. Areatzakoa, Areatzari dagokiona.
2 iz. Areatzako herritarra.
areka
iz. Erretena, zanga; bereziki, errepide ertzeko erretena. Hormigoizko bi areka egingo dituzte. Gorpuzkiak A-2622 errepideko arekan agertu dira, Gerra Zibileko hobi txiki batean.

Aztergaia: areka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

areka (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ; Elexp Berg. "Acequia, zanja, cuneta" A. "Aréka bat, una zanja (en la heredad)" Iz ArOñ. . "Ariakin arekak eiñ" Elexp Berg. Cf. Dv: "Areka. Arrese lui donne pour synonyme erretena qu'il traduit par canal. Areka ne semble pas être différent de erreka". Gosetzen zanari etzitzaion debekatzen ogi-amesa, ta egarritzen zanak an izaten zuan ur-txangilla arekaren baten. Ag G 24. Bera jaikiko zan gaberdian, truxuaren zaparrada entzun ezkero, euri-osiñak arekatik zear bialtzera. Ib. 133. Martin abadek konjurua eginda areka batera yaurtigi eban arri-erauntsi osoa. A EY II 243.

LB 37 (Aizu 3, Argia 2, Berria 6, Deia 1, DiarioVasco 3, EiTB 5, Elkar 3, Erlea 1, Espainiako Gobernua 4, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa 1, Goiena 1, Jakin 2, Laneki 4, Uztarria 1); ETC 141.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: areka iz. zanja, acequia; canal, regata; cuneta / Adorez: areka iz. 1 fosa, acequia, cárcava. 2 zanja, cuneta / Labayru: areka 1 iz. acequia, zanja, cuneta / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

arellanoar
1 adj. Arellanokoa, Arellanori dagokiona.
2 iz. Arellanoko herritarra.
arenbaten
adb. bizk. Gutxi gorabehera.

Aztergaia: arenbaten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-02-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Idazkera aldatu: harenbaten. || 1- Batera idaztea egokiagoa da, batetik ez baitute hiztunek "haren" lehenengo elementu hori identifikatzen (lexikalizaturiko bi elementuko amalgamatzat jo dezakegu); eta bestetik, bizkai euskaraz "baten" da ezaguna, ez "batean".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): arenbaten formakoa hobetsi du batzordeak, ohargileak dioenarekin bat eginez, eta h- gabea hautatuz, bizkaierazkoa denez; haren batean isildu, eta arenbaten idazkerakoa jasoko da forma arautuetan, egindako aldaketaren berri Euskaltzaindiari emanez: "arenbaten adlag. Bizk.".

arerio
iz. Etsaia. Arimaren arerioak. Arerioari barkatzea. Ene mutila uraren arerio handia da.

Aztergaia: arerio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Batzutan hitz ez hain erabiliei ere sarrera emaiten zaienez gero ez dut ikusten zergatik ez den biltzen aiutu, arerio, beharleku, berbaldun, berbaro, dontsu, gomuta eta abar, eta abar, erakorik. Hor desoreka ageri da. Ez da sartzen kokot(e), matxet [oh.] {eta ez *matxete} eta abar, typokorik ere". (1993-02-20)

 - [E202]: 53.2: arerio = 'inimicus'. Horregatik, kiroletan-eta ez zait egoki iruditzen hitz hau erabiltzea. Egokiagoak dira horretarako aurkari, kontrario eta horrelakoak" (1995-01-09)

 - [E306]: "'areriotasun' eta 'areriotu' eratorriek 'Bizk.' marka dute; 'arerio-k, berriz, ez (Euskal Hiztegian, 'arerio'-k 'Batez ere bizk.' marka du)" (2002-09-02)

areriotasun
iz. Etsaitasuna. Badira gorrotoan eta areriotasunean luzaro egon direnak.

Aztergaia: areriotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

etsaitasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'arerio-ri inolako markarik ezarri ez badiogu, areriotasun-i ere ez dagokio ezer, nik uste'.

 - [E116]: 'Bai, XK-k arrazoia du. Izatekotan ere, 'arerio' sarrerak beharko luke Bizk marka, eta ez honek. Hoberena hemen hola uztea: areriotasun iz. 'etsaitasuna''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07). 'areriotasun'.

areriotu, arerio/areriotu, areriotzen
da/du ad. bizk. Etsaitu. Baldin gomutatzen bada arerioturik dagoela inorekin, doala lehenbailehen bakeak egitera arerioarekin.

Aztergaia: areriotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arerio(tu), areriotzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

etsaitu.

aresoar
1 adj. Aresokoa, Aresori dagokiona.
2 iz. Aresoko herritarra.
arestian
adb. Duela gutxi, aspaldi ez duela. Nork ez du gure artean ezagutzen, arestian jaioa ez baldin bada, faxismoaren mutur beltza. Barandiaranen irakasleak arestian aditzera eman duenez. Arestian esandakoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: arestian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa arestiko gehitzeko eskatuz.

arestiar
adj. G. Aresti euskal idazleari edo haren lanari dagokiona. Hire Bilbo hori oso literarioa duk, oso arestiarra. Modu arestiarrean idatzia.

Aztergaia: arestiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

arestiko
adj. Artzaintxoa, zu al zara arestiko soinu polit horren jotzailea? Aztertuz, bai egungo egunekoa, bai arestikoa, bai aspaldidanikoa. Badirudi lehenagokorik ez dugula usnatu ere gogo: ez arestikorik, ez oraintsukorik, ez lehenagokorik, ez aspaldidanikorik.
Loturak

Aztergaia: arestiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arestian sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

areto
1 iz. Jauregi edo kideko etxe handietan, gonbidatuak hartzen diren gela. Diputazioko areto batean.
2 iz. Jendaurreko jardunaldiak egiten diren gela handia. Hitzaldi aretoa. Areto girotua. Ekitaldia unibertsitateko areto nagusian edo ospakizun aretoan izango da. Basilean, "Kunsthalle" aretoan hogeita hamabi lan aurkeztu zituen 1962an.

Aztergaia: areto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

areto: areto girotua. / AS: areto-futbol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "[a] 'areto-futbol' bezala, beste batzuk ere sar litezke; adibidez, 'areto-atletismo' azpisarrera proposatzen dugu 'atletismo en pista cubierta' / 'athlétisme en salle' adierazteko (zalantza dugu, ordea, horrelako azpisarrerak zein sarreratan diren sartzekoak) / [b] 'areto nagusi' azpisarrera sartzea proposatzen dugu (es: 'salón de actos'; fr: 'salle de réunion, salle des fêtes')" (2002-09-02)

areto futbol, areto-futbol
iz. Futbol mota, 36 x 18 m-ko eremu angeluzuzen, gehienean estalkidunean, bosna jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen dena. Zazpi urterekin hasi zen areto futbolean, eta, harrezkero, zale amorratua da.

Aztergaia: areto futbol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (lagunartean futbito deitzen zaio).

areto nagusi
1 iz. Erakunde publiko, ikastetxe eta kidekoetan, jendaurreko ekitaldiak egiten diren gela nagusia. Bertaratutako jendetza ikusita, areto nagusira pasatu behar izan zuten ekitaldia. Gaur egin dute liburuaren aurkezpena udaletxeko areto nagusian.
2 iz. Jauregi edo kideko etxe handietan, gonbidatuak hartzen diren gela nagusia. Jauregiko areto nagusian.

Aztergaia: areto nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitu ahal izateko.

aretxabaletar
1 adj. Aretxabaletakoa, Aretxabaletari dagokiona.
2 iz. Aretxabaletako herritarra.
argal
1 adj. Bereziki pertsonez eta animaliez mintzatuz, mami gutxikoa edo mehea dena. Argalegia dago. Gizon argalaren itxura zuelako. Zazpi behi argal hezur-huts eginak.
2 adj. Ahula, indar gutxikoa. Otso agertu nintzen argalen artean. Indar itzazu argalak, eta jaso eroriak. Sendo gaudenok argalen ahuleriak eraman behar ditugu.
3 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Jaungoikoaren beldur gutxikoak dira, fede argalekoak. Gizonaren oroimen argaletik aztarrenik gabe galtzen diren oroitzapen biziak. Zein argalak haien ahaleginak! Nork bere alderdi argalak ditu.
4 adb. naf. Bakan; gutxitan. Izarrak argal badira, biharamunean eguraldi ona; usu badira, euria.

Esaera zaharrak

Argalak kideko egiten badira, haiek indartsuen izango dira.

Aztergaia: argal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
argaldu, argal/argaldu, argaltzen
1 da/du ad. Bereziki pertsonez eta animaliez mintzatuz, mamia galdu, mehetu. Penitentzia gehiegiak argaldu eta ihartu zuen guztia. Zegoen guztiz arlote jantzia, oso argaldua. Zer ardura dio, bada, pixka bat argaltzeagatik, osasunez ondo ibiliz gero?
2 da/du ad. Indarraz mintzatuz, galdu, ahuldu. Bekatura bihurtuz, sendotzen dira deabruaren indarrak, eta argaltzen arimarenak.
3 da/du ad. Bakandu.

Aztergaia: argaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

argal(du), argaltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

argalkeria
iz. Argaltasun gaitzesgarria.

Aztergaia: argalkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

argaltasun
1 iz. Indarrik eza, ahultasuna. Adamen aldi honetako argaltasuna handia zen, bai; Jaunaren aginduak baino, emaztearen esanak indar gehiago egin zion.
2 iz. Ahultasunak eragindako egitea; ahulgunea. Gure hurkoen gertakari latzak eta argaltasunak pazientziaz eramatea. Honela dakite santuek argaltasunak garaitzen.
3 iz. Argala edo mehea denaren nolakotasuna. Ez da ia konturatu zure liraintasuna nola ari den argaltasun bihurtzen.

Aztergaia: argaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

argaltxo
adj. adkor. Argala; aukeran argalegia. Emakume luze argaltxo bat.

Aztergaia: argaltxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

argal-en txikigarria: 'aukeran argalegia'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "merezi?; noiz horrelakoak?" (2002-09-02)

argaltze
iz. argaldu aditzari dagokion ekintza. Gerta daiteke arazoak izatea pisuari eusteko, behin argaltze dieta amaitu eta gero.

Aztergaia: argaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

argaltze Extenuación, [...] meartzea, argaltzea" Lar. -Ire egunetik egunerako argaltze orrek kezkaturik natxeukan, ba. TAg Uzt.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

argaltze 20: Consumer 20 (adib.: “Espainiako 12 hiritan martxan dabiltzan 36 argaltze-zentro bisitatu zituzten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argaltze 2: Berria 2 (“Begiek lodiegi dagoela adierazten diote buruari eta gazteak irudi horren kontra borrokatzen du, argaltze prozesua gehiago azkartuz oraindik”, “Gaitzak eragindako argaltze bizkorra saihestu zuten, eta ez ziren hil”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

argamasa
1 iz. Kareorea, morteroa.
2 adj. Ipar. g. er. Zaharra eta zikina.

Aztergaia: argamasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. 'kareorea'. 2 Ipar. izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "lehen adieraren sinonimoa 'kareore' dela esaten da, eta ados gaude, baina, badaezpada ere, 'kareore'-ren gaineko oharra egin nahi genuke: Hiztegi Batuan, 'mortero' hitza onartu da, eta lehen adieran, 'kareore' da sinonimoa; kontuan hartu behar da gaur egun morteroa ez dela ia inoiz karez egiten, eta, beraz, maiz gerta daitekeela 'kareore' hitza erabiltzea karez egina ez den ore bat adierazteko; bi aukera ditugu: 'kareore' hitzaren jatorrizko esanahia ('Karez, hondarrez eta urez osatutako orea') zabaltzea, karez eginak ez diren antzeko oreak izendatzeko (gaur egun zementuz egiten den 'morteroa'-ren sinonimotzat erabiltzeko); edo 'kareore'-ren sinonimoa 'kare-mortero' dela onartzea (horrelaxe dago UZEIren Eraikuntza Hiztegian, eta Elhuyarren ere bide horretatik jo dugu)" (2002-09-02)

argantzondar
1 adj. Argantzongoa, Argantzoni dagokiona.
2 iz. Argantzongo herritarra.
argazki
iz. Fotografiaren bidez lortutako irudia. Zure seme-alaben argazki bat. Argazkian ikusten denez. Argazki lehiaketa.

Aztergaia: argazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: argazki-denda , argazki-kamera , argazki-makina .

argazki album, argazki-album
iz. Gorde nahi diren argazkiak itsasten edo ezartzen diren liburu modukoa. Familiaren argazki albuma ikusiz ezagutuko dute Rodrigueztarren historia.

Aztergaia: argazki-album

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu argazki(-)album formarik.

argazki(-)album 100: Argia 5, Berria 8, Deia 8, DiarioVasco 16, EiTB 18, Elhuyar 2, Elkar 32, Consumer 6, Jakin 3, UEU, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argazki(-)album 14: Berria, Fernando Morillo 2, Oskar Arana, Iñaki Mendiguren, Edorta Jimenez, Joxean Agirre, Iban Zaldua, Eider Rodriguez, Gotzon Garate, Agurtzane Juanena, Sonia Gonzalez, Hasier Etxeberria, Xabier Mendiguren Elizegi; argazki albun 1, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke argazki(-)denda, argazki(-)kamera formekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa argazki sarreran.

argazki denda, argazki-denda
iz. Argazkiak errebelatzen eta fotografia-gaiak saltzen diren denda.
argazki kamera, argazki-kamera
iz. Argazkiak ateratzeko tresna. Aldean eramaten zuen beti argazki kamera.
argazki makina, argazki-makina
iz. Argazki kamera.
argazki oin, argazki-oin
iz. Argazki edo irudi baten azpian jartzen den testu laburra, irudian ikusten dena nolabait azaltzen duena. Argazki oinak honela zioen: "Frantzia, 1944".

Aztergaia: argazki-oin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 97; ETC: 255

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: argazki-oin pie de fotografía; Adorez: 0; Labayru: 0, NolaErran: 0

Bestelakoak

argazki iz. Fotografiaren bidez lortutako irudia. Zure seme-alaben argazki bat. Argazkian ikusten denez. Artikuluaren egileak berak atera zituen argazkiak. Argazki lehiaketa. Airetikako argazkien bidez. Argazki oinak honela zioen: "Frantzia, 1944". Bakarrik ibiltzea eta argazkiak egitea gustatzen zait. // oin1 6 iz. Argazki edo irudi baten azpian jartzen den testu laburra, irudian ikusten dena nolabait azaltzen duena. Argazki oinak honela zioen: "Frantzia, 1944".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Orain oin1 6 adieran jasoa dago, baina adiera horretako informazioa (definizioa eta adibidea) azpisarrera berrira eraman, eta hutsik geratuko den adiera ‘Argazki-ona’ gisa definitzea komeni da. Bide batez, adibidea argazki sarreratik kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa argazki eta oin sarreretan.

argazkia atera
ad.-lok. Argazki kamerarekin argazkia egin. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Objektua nonbaitetik hautsia badago, hobe da zati horri argazkia atera eta erakustea. Nahi baduzue argazkia aterako dizuet bioi. || (Subjektua, argazkian azaltzen dena dela). Ondoren argazkia atera zuten ekitaldian elkartutakoek. Familia argazkia atera zuten egunaren oroigarri moduan.

Aztergaia: argazkia atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 942 “Argazkiak ateratzen dituzu, baina nire kasuan ez dira atera nahiko nituzkeenak edo harro sentiarazten nautenak” (Argia); EPG: 113 “Zergatik ari da lehenengo urteko mutil hura argazkiak ateratzen?” (Iñaki Mendiguren); ETC: 3000 “Dubrovnik Ainhoaren begietan ezagutu genuen hiria besterik ez zen, Sarajevo ez zuten suntsitu oraindik, eta Plitvicen argazkiak atera genituen soldadu gazteekin” (Gari Berasaluze).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: Udan hondartzan ateratako argazkiak ekarri dodaz ikusteko: He traído las fotografías sacadas en verano en la playa para verlas

Bestelakoak

atera 7 du ad. (Esapideetan). Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. Mesedez, ez zaratarik atera. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Gero okerrik gerta ez dadin, orain kontuak atera. Sei tantoren aldea atera zion. Bere burua onez atera nahi duenak. Dirua bildu zuten meza bat ateratzeko. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari. argazki iz. Fotografiaren bidez lortutako irudia. Zure seme-alaben argazki bat. Argazkian ikusten denez. Artikuluaren egileak berak atera zituen argazkiak. Argazki lehiaketa. Airetikako argazkien bidez. Argazki oinak honela zioen: "Frantzia, 1944". Bakarrik ibiltzea eta argazkiak egitea gustatzen zait.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

atera 11 Sacar (una copia, un retrato, etc.). "Erretratuak etaratzera noia" Elexp Berg. * Emen dezu beste [pago-zuaitz] baten argazkia. Albizturen daukazu aterea. Munita 45. Bi ezkonberri etorri, argazki batzuk atera, ta joan egin dira. Txill Let 81. Argazkia atara ta bialdu egingo deutsa. Erkiag BatB 133. Argazkia be atara genduan. Etxabu Kontu 31.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibideen bidez pluralean zein singularrean erabiltzen dela adieraziko da. Ezabatu atera 7 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da argazki eta atera sarreretan.

argazkiak egin
du ad.-lok. Argazki-kamera batez irudiak sortu. Bakarrik ibiltzea eta argazkiak egitea gustatzen zait.

Aztergaia: argazkiak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, argazkia atera formarekin egin den bezala.

argazkigintza
iz. Argazkiak egitea; fotografia (teknika). Schommer antzinako argazkigintzan murgildurik ibili da denbora luzean, zuri-beltzean lan egiten. XIX. mendeko argazkigintza guztiak formatu bertikala erabili zuen, margolaritzan ongi finkaturik zegoen tradizio bati jarraituz.

Aztergaia: argazkigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

argazkilari
iz. Argazkilaritzan aritzen den pertsona; bereziki, argazkilaritza ogibide duen pertsona. Argazkilarientzako tresnak.

Aztergaia: argazkilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argazkilari, fotografo

argazkilaritza
iz. Argazkilariaren jarduera eta lanbidea. Sortzaile bikaina galdu du argazkilaritzak.

Aztergaia: argazkilaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argentinar
1 adj. Argentinakoa, Argentinari dagokiona. Argentinar idazleak.
2 iz. Argentinako herritarra. Argentinarra jaun eta jabe izan zen, partida hasieratik amaierara.

Aztergaia: argentinar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
argentita
iz. miner. Zilar sulfuro naturala, berunaren antzeko kolore grisa duena, zilarra lortzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: argentita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argentita: Harluxet; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argentita: ZTC 1 (Geologia HE: "akantita Sin. argentita" — eta paperezkoan: "akantita / Termino zaharkitua. Ikus argentita") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): argentita; fr (Le PR): argentite (eta argyrose); de (Langenscheidts): Schieferspat // Cf. Wikipedia: en argentite, it argentite, de Argentit.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

argi
1 iz. Gauzak ikusgai bihurtzen dituen eta begiak hautematen duen erradiazioa. Argi bizia. Argi artifiziala. Argia eta ilunpeak. Zeren araberakoa da LED batek igortzen duen argi-erradiazioaren kolorea? Haurtxoa jaio da argizko askatxo batean, eta aingeruzko hauts zuria zeruetatik kantari dabil.
2 iz. Egun-argia. Argia egin bedi. Goizeko argia urratzen hasia zen.
3 iz. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. Argia itzali, amatatu. Herriko hogei baserri argi gabe daude oraindik. Kandela-argi ikarati baten gisa. Etxalde inguruan argi olioa eman dezaketen landareak dituzte. || Kriseilu baten argipean galtza zahar batzuei adabakiak jartzen ari zen. Fokuen argipetik urrun dabil aspaldian.
4 iz. Argi puntua, argi iturria. (Kontagaia). Herriko argiak itzali zirenean. Argi bat iluntasunean. Autoaren atzeko argiak.
5 iz. fis. Gorputz goriek eta lumineszenteek igortzen dituzten uhin elektromagnetiko ikusgai eta ikusgaitzak. Argiaren jatorriari buruzko teoriak. Argi uhinak. Argi sorta kolorebakarra. Argiaren lastertasuna.
6 iz. Zerbait argitzen, zerbaiti buruz argi egiten duen gauza. Jauna dut argi. Hor ibili zen argi bila, baina kolpe huts egin zuen. Ilunpe beltzen artean haatik agertu zitzaigun argia.
7 iz. Ulertzeko edo zerbaitez jabetzeko ahalmena. Argi gutxiko, argi laburreko gizona. Arrazoiaren argi soilaz ezin ezagut daitekeena. Argien mendea.
8 adj. Argitasun handia jasotzen duena. Anton. ilun. Etxe, gela argia.
9 adj. Egunaz, eguraldiaz edo zeruaz mintzatuz, hodeirik gabea, argitsua. Eguraldi argia eta eguzkitsua espero dugu. Margolan horietan harrizko paisaiak eta zeru argiak irudikatu ditu.
10 adj. Koloreez mintzatuz, zurira jotzen duena, zurira bere motakoak baino gehiago hurbiltzen dena. Berde, gorri argia. Behiak izan behar ditu adarrak leunak eta argiak.
11 adj. Adimen zorrotzekoa. Ik. buruargi. Mutil argia da. Bere ikasle argiena.
12 adj. Ongi nabaritzen edo erraz ulertzen dena. Hots argia. Letra argiz idatzi. Idazkera argiko gizona. Euskara argi, ulerterraz, garbi eta ongi josian. Hizketa argia. Irudi argiago eta osoagoa.
13 adb. Zalantzarako biderik gabe; ongi ulertzeko edo ikusteko moduan. Argi daukat egin behar dudana. Argi dago zer nahi duen. Eguzki argia bezain argi dagoen auzia. Argi utzi nahi dugun puntua. Argi adierazi genuen edozertarako prest geundela.

Aztergaia: argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argi, art-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: argi-txinta 'argi-izpia'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: argi-alba , argi-belar , argi-egile , argi egin , argi-emaile , argi eman , argi-errainu , argi eta garbi , argi-ezkila , argi-haste , argi ibili , argi-iturri , argi-izpi , argi-oilar , argitan , argitan egon , argitara atera (ilki , irten) , argi-txakur , argi-urratze , argi-urte , argi-zirrinta , argi-zuzi .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Iz. / Izond. 1. 'garbi' edo. 2. 'buruz azkar, bizkor...'" (1993-02)

 - [E306]: "automobilen argi nagusiak izendatzeko terminoak sartzea proposatzen dugu (normalean pl. direla esan daiteke): 'argi motz/labur' (es: 'luz corta/de cruce'; fr: 'feu de croisement', 'codes'); 'argi luze' ('luz larga/de carretera'; fr: 'feu de route')" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  argi eta garbi azpisarrera proposatu du.

 - [E116]: "Hemen [hots: azpisarretan], jakina, marraren erabileraren kontua zehaztu behar da, aukerakoa denean hala jarriz, baina hori gero egingo da".

 - [E103]: "sartu argia piztu / argia hil".

 - [E116]: "uste dut bi proposamen hauek guztiak onartzeko modukoak direla".

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): "OK, eta sartu 'argia itzali', 'argia amatatu' ere AS gisa".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi-ilun 1 iz. 'argiantza' 2 iz. pl.: gai horren argi-ilunak. [azpisarrera gehitu]

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argi sarreran adibideak gehitu: Argi daukat egin behar dudana. Argi utzi nahi dugun puntua.

argi alba, argi-alba
iz. Egunsentia. Argi albarekin joan zen elizara.
argi aski
adb. Oso argi. Ik. argi asko. Argi aski dago zer gertatu zaizun.

Aztergaia: argi aski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARGI ASKI. Muy claramente, bastante claramente. v. ARGI ASKO. Aiako eraso ontan argi aski ageri da, Santa Kruzek etziola Lizarragari onik egiten. Or SCruz 61. Jakin nahi duguna argi aski erran dugu. FIr 185. Itz oiekin argi aski esan zien beraz Yesukristok Yuduai bera Yainko zala. Ir YKBiz 328. Nere ta gizon adituen iritzian garai artaraino argi aski nekiena ere, erabat ahantzi al izaterainoko irrika nuen. Zait Plat 87. Nere biotzak esaten zidan argi-aski zer oiñetik errenka zegien nere nagusiak. Berron Kijote 72. Mila huskeria gazigoxoren inguruak lanbrotzen dituen giro euritsu hori Ingalaterra aldetik dator, argi aski. MEIG III 9

argi aski 3: Berria 2, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argi aski 3: Jon Alonso, Anton Garikano, Elizen arteko Biblia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta argi asko bezala jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

argi asko
adb. Oso argi. Ik. argi aski. Nazio Batuen Erakundeak egindako txostenak argi asko esaten du: (...). Argi asko, denok ulertzeko moduan azaldu du bere jarrera.

Aztergaia: argi asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARGI ASKO. a) Muy claramente. v. ARGI ASKI. Jesusen Lagundiko A. Gabriel Henao-k, Kantabriako Anziñatasuneen obran argi-asko adierazten duenez. Aran SIgn 2. Astoak erosi baño len, nik argi asko esan nizun alkar ezin ikusi zutela. Muj PAm 59. Langille-sailla ez da, argi asko, oraindaiño beintzat, munduko ardatz eta nagusi. Erkiag BatB 147. Bete-betan ta argi asko frogatzen digu au. Vill Jaink 133. Baiña oraindik or ikusten det / argi asko arratoia. Insausti 238. b) (Tener, etc) bastante alegre. Eta an aurkitu genuen [...], kafetxo bat artuaz, begiak argi asko zituela. Zendoia 236

argi(-)asko 53: Ortzadar, Deia 6, Elhuyar 2, Elkar, Consumer 12, Berria 43, EiTB 4, Jakin 4, Argia 7, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argi asko 47: Berria 9, Pello Zabala, Iñaki Heras, Iñaki Iñurrieta, Anton Garikano, Joxerra Garzia, Xabier Mendiguren Elizegi, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta argi aski bezala jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

argi egile, argi-egile
adj./iz. Argi egiten duena. Zeruko izar argi-egileak. Jainkoak emaniko aitzindari bat, gidari bat eta argi egile bat. Leize honetan galdu beharrak ginen gu argi-egilerik ez izatera.
argi egin
1 dio ad.-lok. Argitasunez bete. Ik. argitu1. Eguzkia sortu zuen, lurrari argi egiteko. Betiko argiak egingo die argi.
2 dio ad.-lok. Zerbait argiago bihurtu. Auzi nahasi honetan argi egin diezagukeen norbait.
3 dio ad.-lok. Ikusmena bihurtu. Itsuei argi egiteko.

Aztergaia: argi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

itsuei argi egiteko.

argi eman
ad.-lok. Argi egin. Beti argi emanaz, lehen bezain handia, egun oro ikusten dugu eguzkia.

Aztergaia: argi eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

argi egin.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper