50535 emaitza bilaketarentzat - [3901 - 3950] bistaratzen.

argitara atera
du ad.-lok. Argitaratu. Sail honi loturik argitara atera zituen lehen lanak liburu batean bildu zituen.

Aztergaia: argitara atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

argitara ilki, argitara irten (parean ematekoak dira)

Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Esapideei dagokien sistematika

atera: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

argitara ekarri
du ad.-lok. Ezkutuan zegoena ageriko egin; argitaratu. 36ko gerra baino lehen plazaratu zen idazle taldea argitara ekarri du Joxemiel Bidadorrek. Inkesta soziolinguistikoak argitara ekarri duen agertoki iluna.

Aztergaia: argitara ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-10-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARGITARA EKARRI. a) Dar a luz. Ara, neskak sabelean seme sortu ta argitara ekarriko du. Ol Mt 1, 23. b) (V-oroz-m ap. EI 304). Sacar a la luz. [Olerki] guziak dakarzkigu argitara. Ldi IL 4. Nere ixilgordeak argitara ekartzean eta aietaz neri akar egitean, arriturik utzi nindun bere iakintasunez. Or QA 180. Benveniste-ren artikuluak ukitu ere gabe [...] uzten duena ilunbetik argitara dakar. MEIG VII 109. Auspoak argitara dakarren Senperen gertatua. MEIG III 130. Nork bere barnetik egia argitara erakar lezan. Zait Plat 84.

argitara ekarri 27: Deia 2, Consumer, Berria 13, EiTB 2, Jakin 2, Karmel, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argitara ekarri 22: Berria 7, Itziar Laka 4, Anjel Lertxundi 2, Ibon Uribarri 2, Asisko Frantzizko 2, Iñaki Segurola, Juan Garzia, Ander Irizar, Felipe Juaristi, Anton Garikano.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea dirudi, edo libreagoa argitara atera (ilki, irten) baino; oraingoz hauek jasotzea aski dela uste du lantaldeak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa argitara atera, eman, ilki… bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa argi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

argitara eman
1 du ad.-lok. Argitaratu. Eta ezagutuko badira, argitara eman beharko ditu norbaitek. Dotrina berria, jaun apezpikuaren baimenarekin argitara emana.
2 du ad.-lok. Erditu. Bazekien Andre Mariak haurra argitara emateko muga heldu zela.

Aztergaia: argitara eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
argitara ilki
da ad.-lok. Batez ere Ipar. Argitara irten. Eta zuen borondatea hala delarik, ilkiko da argitara.

Aztergaia: argitara ilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: argi(ta)ra ilki / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

argitara atera, argitara irten.

Esapideei dagokien sistematika

ilki: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

argitara irten
da ad.-lok. Zenbait euskaltzale presturi eskerrak, poema irten zen argitara azal ederrez jantzirik. Han irteten dira argitara lagun hurkoaren hutsegite egiazko edo gezurrezkoak.

Aztergaia: argitara irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

argitara atera, argitara ilki.

Esapideei dagokien sistematika

irten: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

argi sarrerari dagokion azpisarrera.

argitaragabe
adj. Idazlanez mintzatuz, argitaratu ez dena. Gure idazle zahar eta ospetsuenen lan argitaragabeak. Bitoriano Gandiagaren poema argitaragabeak bildu dizkigute lau ale ederretan.

Aztergaia: argitaragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskuizkribu argitaragabeak.

argitaraldi
iz. (Izkribu bat) argitaratzen den aldia; argitaratzea. Uztaro-ren bigarren argitaraldia. Liburu honek hiru argitaraldi izan zituen XVII. mendean. Argitaraldi berria.

Aztergaia: argitaraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitararazi, argitararaz, argitararazten
du ad. Argitaratzera behartu. Bere izenpean argitararazi zuen liburua.

Aztergaia: argitararazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitararazi, argitararaz, argitararazten. dio ad.

argitaratu, argitara/argitaratu, argitaratzen
1 du ad. Liburu bat edo bestelako izkriburen bat inprimatze tekniken bidez kaleratu. Orain hirugarren aldiz argitaratua. Argitaratu berria duen liburuan. Argitaratu gabe dauden oroitzapenak. Euskera aldizkarian argitaratu zuen lan batean. Mila liburutik gora argitaratu da aurten euskaraz.
2 du ad. Ageriko egin. Ik. argira atera; argitara ekarri. Gaizkileen azpikeriak argitaratzen zaildua dago. Denborak dena argitaratzen du.

Aztergaia: argitaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitaratu, argitara, argitaratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

argitaratu, argitara, argitaratzen

argitaratzaile
iz. Argitaratze lanez arduratzen den pertsona. Ik. argitaldari; editore. Argitaratzailearen oharra. Egilea bera da argitaratzailea.

Aztergaia: argitaratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitaratze
iz. argitaratu aditzari dagokion ekintza. Sarrera, argitaratze lanak eta itzulpena aita Villasanterenak dira.

Aztergaia: argitaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

argitasun
1 iz. Argia denaren nolakotasuna; argia. Ilargiaren argitasuna. Ez dut nahi egiaren argitasuna estali. Leihotik sartzen den argitasuna.
2 iz. Ongi nabaritzen denaren, erraz ulertzen denaren nolakotasuna. Liburuan gehien eskertzen dena argitasuna da.
3 iz. Zerbait argitzen, azaltzen edo frogatzen duen gauza; zerbaiten berri jakiteko edo zerbait ulertzeko azalpena. Ik. argibide. Badira irakurgaiak, behar diren argitasun, azalpen eta laguntza guztiez hornituak. Miranderen bizitzaren argitasunak. Iritzi desberdin horiek ez ditu inongo eta inolako argitasun berrik bateratuko. Nahi adina argitasun emango dizu egitekoari buruz. Argitasun bat nahi zuen, bere etorkizunari buruz.
4 iz. Gauzak ulertzeko ahalmena, argia. Argitasun gutxiko jende sineskorra.

Aztergaia: argitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argiteria
iz. Kale, etxe eta herrietako argien multzoa. Eguberrietako argiteria.
Azpisarrerak

Aztergaia: argiteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita
argiteria publiko
iz. Hiri edo herri bateko kale, errepide eta gainerako leku publikoak argiz hornitzeko erabiltzen diren argien multzoa. Bidegorria 900 metro luze eta hiru metro zabal izango da, asfaltatu egingo da eta argiteria publikoa izango du. 2011n argiteria publikoan 281.549 euro gastatu zituen udalak, aurreikusitakoa baino 30.000 euro gehiago.

Aztergaia: argiteria publiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

argiztatze publiko forma aztertzean, azpisarrera gisa proposatua.

argitsu
1 adj. Argia, argiz betea, distiratsua. Ur jauste argitsuak. Argizagi argitsuak. Hodei argitsu batek estali zituen.
2 adj. Argia, adimen argikoa. Bere semerik argitsuena eta zintzoena.

Aztergaia: argitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
argitu1, argi/argitu, argitzen
1 du ad. Argi egin. Eguzkiak argitzen du mundua. Argi iezadazu bidea.
2 du ad. Argia, berezkoa nahiz bestetatikoa, igorri. (nor osagarririk gabe). Ilargiak zerutik argitzen du ederki. Zilarrezko ontziak eguzkiak bezala argitzen zuen. Zuzi horrek gutxi argitzen du.
3 da/du ad. Eguna zabaldu, egun-argia agertu. Oraindik ez du argitu. Argitzen duenean aterako gara.
4 da/du ad. Argiago bihurtu. Ilea argitu zaio.
5 da/du ad. Alaitu. Ik. begia(k) argitu 2. Umeen aurpegiak poztu eta argitu ziren. Bihotza oso argitu zitzaion. Ardoak argitzen dik azkarki jende sinplea!
6 da/du ad. Zalantzak edo puntu ilunak kendu. Argi nazazu nahasmenduan. Misterio bat argitu. Punturik ilunenetako eta argitu beharrenetako bat. Gertaera horren argitan dena argitzen da. Hark argitu zizkigun arazoaren gorabehera guztiak. Ulertzen ez dena argitzeko. Adimena argitzen duen argia. Amets bat egin dut eta ez da inor argi diezadakeenik.
7 du ad. Ikusmena bihurtu. Nor da itsuak argitzen eta mutuak askatzen dituen hori?
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

Aztergaia: argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitu, argi(tu), argitzen I ad. 1 du ad. 'argi egin': eguzkiak argitzen du mundua. 2 da eta du ad. 'eguna zabaldu'. 3 da/du ad. 'argiago bihurtu'. 4 du ad. 'ikusmena bihurtu'. II izond. '(pertsona) aditu, ikasia'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

argitu, argi(tu), argitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

I. ad.: 1 'argi egin'; 2. 'eguna zabaldu'; 3. 'argiago bihurtu'; 4. 'ikusmena bihurtu'; II. izond. '(pertsona) aditu, ikasia'

argitu2
adj. Jakintsua, ikasia. Mende honetako gizon argituenetarik bat. Apaiz jakintsu eta argituak. Jakintsurik argituenak. Japonia bezalako eskualde argitu batean, nor zitekeen horrelako norbaiten ondotik abia?

Aztergaia: argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argitu, argi(tu), argitzen I ad. 1 du ad. 'argi egin': eguzkiak argitzen du mundua. 2 da eta du ad. 'eguna zabaldu'. 3 da/du ad. 'argiago bihurtu'. 4 du ad. 'ikusmena bihurtu'. II izond. '(pertsona) aditu, ikasia'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

argitu, argi(tu), argitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

I. ad.: 1 'argi egin'; 2. 'eguna zabaldu'; 3. 'argiago bihurtu'; 4. 'ikusmena bihurtu'; II. izond. '(pertsona) aditu, ikasia'

argitzaile
iz./adj. Argitzen duena. Ik. argigarri. Ene bizitzaren gobernaria, espirituaren gidaria, adimenaren argitzailea.

Aztergaia: argitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

argitzapen
iz. Azalpena.

Aztergaia: argitzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan 2 argitzapen jaso dira (Vill Aranzazu: "Argitzapena ematen zaion bezain laster, Mariak posible ez dirudiena sinesten eta baiezkoa ematen du"; eta Asp Leiz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argitzapen 1, EB (Argia 1983: "[GALEUSCAk argitaratutako agiriaren] lehenengo puntua honela hasten da: 'Azkeneko hogei urte honetan, argitzapenean eta eraikuntzan saiatzen diren herri-taldeak sortu direla gure herrialdeetan'").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argitzapen : DFrec 1 ('azalpena'), AB38 1 ("iluminación"), AB50 1 ("iluminación"), HiztEn ("1. Azalpena. 2. Erl. Esperientzia aszetiko eta mistikoetako argialdia, gauza izpiritualen ezagutza ituitiboa bideratzen duena"), Euskalterm 3 (erl.). Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argitzapen jaso duten beste hiztegiak: EuskHizt ("(1961). Argitzea"), HiruMila ("1 aclaración, clarificación. 2 alumbrado"), ElhHizt ("1 aclaración, clarificación. 2 (Erl.) Iluminación"), Casve EF ("illumination"), PMuj DVC ("aclaración"), DRA (aclaración: "Tolosara Eskurrabengana yoan da, baño ez omen dio argitzapenik eman" Aspiroz, Euskerea). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF eta Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

argitze
iz. Egunsentia. Eta argitzean, berriz etorri zen tenplura.

Aztergaia: argitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

egunsentia.

argiune
iz. Argitasunezko unea edo aldia. Ik. argialdi. Hiltzera doan eriak bere argiuneak izan ohi dituen eran. Argiune bakan horietako batek argitzen banau inoiz.

Aztergaia: argiune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. argigune.

argixka
iz. Argi txikia. Gerora, barruan argixka mehe bat piztu zitzaidan.

Aztergaia: argixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

argizagi
1 iz. Zeruan, batez ere gauaz, begi hutsez nahiz tresnaren batez ikus daitekeen gorputz oro, bereziki distiratsu ikusten dena. Ik. astro. Eguzki, Ilargi eta beste argizagiak. Haren bisaiak izarniatzen zuen argizagi batek bezala. Ilargia, gaueko argizagi nagusia.
2 iz. zub. eta bnaf. Ilargia.

Aztergaia: argizagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

astro, (argizagi)

Euskaltzaindiaren Arauak

argizagi Sin. astro

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

maila berean onartzekoak dira argizagi eta astro

argizaiol
iz. Hilobian edo elizan, familiak bere hilei eskaintzen dien argizari bildumena biltzen den ohola, gehienetan landua.

Aztergaia: argizaiol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bildumena biltzeko ohola, gehienetan landua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Berba horrek /-a/ organikoa dauka: argizaiola'.

 - [E116]: 'ez dugu lekukotasunik 'a' organikoa duela esateko. Dauden adibide bakarrak 'a' gabekoak dira OEHn, eta EEBSn ez da ageri adibiderik. Harluxetek ere 'argizaiol' ematen du. Beraz, proposamena dagoen horretan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

argizari
1 iz. Erleei darien gai solido eta urtzen erraza, beren bizilekua egiteko erabiltzen dutena. Mahaia argizariz igurtzi. Argizari zati bi eguzkitan berotuta.
2 iz. Kandela. Argizaria piztu. Mezan eskaintzen dituzte olatak eta argizariak.
3 iz. Belarriek sortzen duten gaia, argizari modukoa.
4 iz. Erle argizariaren antzeko gaia, landare batzuen organoak babesten dituena.
5 iz. Erle argizariaren antzeko gai sintetikoa.

Aztergaia: argizari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
argiztapen
1 iz. Argiztatzea; horren ondorioa. Mauro Carosi eszenografia zuzendariak Otello-n argiztapenak duen garrantzia azpimarratu zuen, dramatismo handiko uneak indartzeko baliabidea baita.
2 iz. fis. Gainazal batek hartzen duen argi-fluxuaren eta haren azaleraren arteko zatidura, luxetan neurtzen dena.

Aztergaia: argiztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

argiz hornitzea.

argiztatu, argizta, argiztatzen
du ad. Etxe, kale edo hiri bat argiz hornitu. Gure auzoko kaleak argiztatu dituzte.

Aztergaia: argiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

argizta, argiztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

argiz hornitu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gure auzoko kaleak argiztatu dituzte.

argiztatze
iz. Etxe, kale edo hiri bat argiz hornitzea. Kaleetako argiztatze publikoa.

Aztergaia: argiztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argiztatze 1: BAO (“Lana burutzen deneko aretoek naturazko argiztatze eta haizeztatzea izango dute, beharrezkoa izatearen kasuan argi artifizialaz lagunduta”).

argiztatze 28: Consumer (“Eta baloraziorik txarrena NGS-rentzat eta Creative-rentzat izan zen (bientzako nota "normala" izan zen), lehenengoa eszenaren argiztatze eskasagatik eta bigarrena gardentasuna txikiagatik”), Berria 27 (“Bakoitzak bere kabuz landatzeko azken argiztatze sistema ere ikus daiteke azokan, leeds argiak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

argiztatze 12: Berria 8 (“Dekoratu dotoreak eta argiztatze egokia prestatu zituen”), Irene Aldasoro 2 (adib.: “Sistema horretan, ikusmen-zelulen argiztatze biziak auzoko zelulen sentikortasun-galera eragiten du”), Jon Muñoz (“Telefonoa oihanaren erdi-erdian; argiztatze elektrikoa, XIX. mende amaieraz geroztik”), Josu Zabaleta (“Argiztatze-desberdintasunak”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua: argiztatze iz. Kaleetako argiztatze publikoa.

argolidar
1 adj. Argolidakoa, Argolidari dagokiona.
2 iz. Argolidako herritarra.

Aztergaia: argolidar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Argolida / argolidar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): argolidar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

argon
iz. kim. Kolorerik eta usainik gabeko gas geldoa, lanpara fluoreszenteetan erabiltzen dena (Ar; zenbaki atomikoa, 18). Argona karbono dioxidoa baino ugariagoa da atmosferan.

Aztergaia: argon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argon (eta argon atomo 1, potasio-argon 1) 6: EHHistoriaz ("... Prehistoriak kronologi munduan murgiltzeko dituen medioengatik #mdash# Karbono hamalau, Potasio-Argon, dendrokronologia, Fluor metodua, etab. datapen absolutoak lortzeko; estratigrafia, tipologia, korologia etab. datapen erlatiboak finkatzeko"), Fisika ("Lor bedi argon atomoen batezbesteko abiadura koadratikoa, beraren mol bat litro batetako ontzi batetan edukiz, presioa 10 at. izanik"), Kimikako Problemak ("ur-baporetan saturatua, 1 g argon duen 500 ml-tako ganbara batetan sartzen da"), FisKim/DBH ("Marraztu sektore-diagrama bat airea eratzen duten gasen proportzioekin: oxigenoa: % 21, nitrogenoa: % 78, argona: % 0,93, karbono dioxidoa: % 0,03 beste batzuk, gainerakoa"), J. Agirre ("Metodo bakoitzak bere berezitasun propioak ditu; horrela batek aukera ematen du denboraldi berrietako datazioak egiteko [C-14arenak], eta beste batek, berriz, periodorik zaharrenetarako balio du [potasio, argonarenarenak]"), J.R. Etxebarria ("Ondoko elementuak emanik, bil itzazu bikoteka talde berekoak izanik antzeko propietateak eduki behar dituztenak: germanioa, sodioa, argona, silizioa, kaltzioa, potasioa, teluroa, magnesioa, helioa eta selenioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argoi : AB38 3 (hauetan argoi gas 'gas argón'), LurE (Kim.); argon : AB38 3, HiztEn (Kim.), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argon : ElhHizt (Kim. argón), HiruMila (Kim. argón; argon-atmosfera AS: atmósfera de argón); argoi : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Ar.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Lantaldeak proposatua du, bigarren itzuliko osagarrietan.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ap. EPG argoi 3, Juan Garzia 3 ("Argoi [...] Gas noble esaten zaie [...] haietako bat, argoi delakoa [...] argoia baino hogeita hamar aldiz urriagoa"); argon formarik ez dugu aurkitu. // ap. ZTC argoi 1 (J. Garziarena aipatuz-kritikatuz); argon 40.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-on/-oi gas nobleetan. -on/-oi: ik. Maileguzko hitzak (UZEI, 1982), 113-114; cf. kripton, neon, radon, xenon.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Kim.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu; elementu kimiko guztiak sartu behar lirateke, ez baitira hainbeste: (finkatuak 109 dira, eta badira beste batzuk, aurkitu berriak, Hiztegi Batuan sartuko ez genituzkeenak); lantaldeak interesa badu, Elhuyarrek berehala bidal dezake elementu kimikoen zerrenda" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): argon iz. Kim.

argonauta
iz. Greziako mitologia klasikoan, Jasonen gidaritzapean urrezko Ahari Larruaren bila joan ziren heroietako bat.

Aztergaia: argonauta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: argonauta: Argonauta argo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: argonautak

argot
iz. Gizatalde edo lan jarduera jakin bateko jendeak erabiltzen duen hizkera berezia. Ik. jargoi2; hizkuntza aldaera. Noizean behin psikoanalisten argoteko esaldiren batez baliatzen zen.

Aztergaia: argot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Argota: Argot"; EEgunk: "argot. Argotez hitz egin, argota erabili".

argudiaketa
iz. Argudiatzea, argudioak ematea. Ikuspegi horrek argudiaketa egokia du, baina konponbide zaila.

Aztergaia: argudiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh94 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 93; ETC: 340

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: argudiaketa; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es argumentación; fr argumentation: Elhuyar: s.f. argudiaketa, argudiatze; arrazoitze, arrazoiketa, arrazoibide hizo una argumentación tan clara de sus ideas que dejó a todos sorprendidos: denak harrituta utzi zituen, hain izan zen argia bere arrazoibidea! / Adorez: 1 razonamiento: argudio, arrazoibide. 2 acto: argudiatze, arrazoiketa, arrazoitze / Labayru: arrazoitze, argudiatze, arrazoibide, argudiaketa, arrazoiketa / NolaErran: argumentatze – argudiatze.

Bestelakoak

argudiatze iz. Eztabaida batean argudioak azaltzea. Tesi horrek, dena den, argudiatze serioa behar du.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

argudiatu, argudia, argudiatzen
1 du ad. Eztabaidatu.
2 du ad. Eztabaida batean argudioak azaldu. Abokatuek argudiatu dute egileek iritziak eman besterik ez zutela egin. Segurtasun arrazoiak argudiatuta, baimena ukatu die antolatzaileei. Maltzurki argudiatzen.

Aztergaia: argudiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argudiatu, argudia, argudiatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

argudiatu, argudia, argudiatzen

argudiatze
iz. Eztabaida batean argudioak azaltzea. Tesi horrek, dena den, argudiatze serioa behar du.

Aztergaia: argudiatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): "argudiatze: plaidoirie".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

argudio
1 iz. Zerbait egiaztatzeko edo gezurtatzeko erabiltzen den arrazoibidea edo froga. Alde eta aurkako argudioak. Funts handiko argudioak. Ea unificación eta unidad ez ote ziren desberdinak, izan zen haren argudioa. "Iberiko" izenaren estalkipean ez zela, Schuchardt-en argudioen arabera, hizkuntza bat eta bakarra. Argudioen indarra pisatzeko.
2 iz. Eztabaida, sesioa. Argudioan ari zirela ikusirik. Bere buruarekin argudioan.

Aztergaia: argudio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argudio, -rio

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

argudio nagusitua da

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-d-/-r-

arguedastar
1 adj. Arguedaskoa, Arguedasi dagokiona.
2 iz. Arguedasko herritarra.
argumentu
1 iz. Argudioa. Argumenturik bikainenak ere ez dio aburua aldaraziko. Argumentu hau honda dezakeenik ez da jaio.
2 iz. Film, antzezlan, eleberri eta kidekoetan, istorioaren laburpena; kontakizunaren haria. Ik. trama. Argumentu sinple horretatik abiatuta, oso istorio polita eta hunkigarria egin du.
3 iz. mat. Funtzio matematiko baten aldagai askea.
4 iz. mat. Zenbaki konplexu bat planoan adierazten duen bektoreak abzisa-ardatzarekin osatzen duen angelua.
5 iz. hizkl. Perpaus bateko aditzarekin lotura estua duen osagaia (adibidez, subjektua, osagarri zuzena edo zehar-osagarria), aditzak adierazten duen gertaeran partaide dena. nor, nor-nork eta nor-nori-nork bezalako deiturak, intuizio zuzen batean eraikiak dira, aditzak hautatzen dituen argumentuak zenbat eta zein diren kontuan hartzen ditu. Perpaus hauek guztiek ezaugarri komun bat dute: datibo argumentu bat erakusten dute.

Aztergaia: argumentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argumentu, arrazoi(n)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Beharrezkoa da? Ez da argudio nahikoa?'

 - [E116]: 'uste dut utzi behar dela. Leizarragak erabiltzen zuen. Eta Duvoisinek, Mirandek, Villasantek... Beraz, uste dut utzi behar dela. Hori da nire proposamena'.

 - [I102]: '(EBB) PS definizioan gutxienez argudio eman beharko litzateke. Gainera, nire ustez, gramatikarako utzi beharko litzateke (cf.: aditz baten argumentuak)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'utzi zegoen moduan'.

arhantar
1 adj. Arhanekoa, Arhaneri dagokiona.
2 iz. Arhaneko herritarra.
arhantsusiar
1 adj. Arhantsusikoa, Arhantsusiri dagokiona. Ik. arhantsusitar.
2 iz. Arhantsusiko herritarra.
arhantsusitar
1 adj. Arhantsusikoa, Arhantsusiri dagokiona. Ik. arhantsusiar.
2 iz. Arhantsusiko herritarra.
ari
iz. g. g. er. Jarduna.

Aztergaia: ari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan (h)ari sarrera: Ldi IL ("Alabaña: are gizakiaren aria ere, yaretasun-utsezkoa ezik, erdi-oldezko danik badasakegu", "Aren muin eta ariak gaurkotasun-usaia bear du"), Estefania in Or BM ("Bere ariko guziei edo guzitsuei alde au kentzen die [Orixek]: ez-ikasientzat ere erritar, adi-errez izatea"), TAg Uzt ("Zugatzetik urtumea bezela, ama Joseberen arikoa irten zan Libe"), Zait Sof ("Ari oneko aitorralaba ok! nere lorrak arintzera zatozte!"), Mde Pr ("Ari jatorreko emakume gazte eta eder batekin mintzo duk, behin ere hilen edo zahartuko ez dena").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ari , Karmel 1989 ("Mari, esan... Zein ete zure izari, / Zure ben-benetako gogai ta ari?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ari : HiztEn (iharduna, lana) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ari : ElhHizt (tarea, ocupación, labor, trabajo, faena), Lh DBF (5. adieran: var. de aria dans toutes ses acceptions. Ari gaixtoko gizona, C. personne de mauvaise venue), DRA (1 carnero; 2 caso, oportunidad, ocasión; 3 fácil; 4 causa, motivo; 5 activo, trabajador; [...] 7 fibra; 8 frenillo de la lengua; 9 línea, vía de comunicación; 10 circunstancia; 11 rosca; 12 hilo etab.), PMuj DVC (1 hilo de coser; 2 fibra, brizna, hebra, filamento; 3 nervio, cuerda; [...] 5 frenilla de la lengua; 6 veta, filón; 8 estambre de una flor; 9 sedal, aparejo de pesca; 10 soga, cuerda; 11 casta, raza, linaje, generación; 12 casta, familia tribu; 13 género, especie, clase; 14 calidad, clase rango; 15 causa, motivo, pie, asidero, ocasión; 16 asunto, negocio, cuestión; [...] 19 carácter, índole, condición, humor; 20 objeto, fin, finalidad; 21 propósito, intención, proyecto; 22 ocupación, asunto; 23 chupón, vastago [...]) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

(V-gip ap. Etxba Eib). (Sust.). Ocupación, actividad. (Es posible que en alguno de los ejs. se trate de hari 'hilo', etc.). "Ocupación, asunto. Ari onetan daroiat egun guztia" Etxba Eib. Cf. ari izan. Bigarren pelea onetan gaizki irten bazan ere etsaia, etzuan utzi bere aria. AA III 566. Entzutekoa zan, ta parrez lerregin-bearrekoa, ango aria. Ldi IL 49. Ala, joera makur ta esan eziñekoaren menpe jarriko dau, gazteak, bere bizitzako aria, jarduna. Erkiag BatB 153. Zenbait nobelista gailen berez jaio omen dira nobelista. Badaiteke. Gehienak horratik etengabeko ariak eta ikasiak egin ditu. MEIG II 50.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Elhuyar: tarea, ocupación, labor, trabajo, faena (“borroka honetan gaizki irten bazen ere, ez zuen utzi bere aria”) / Labayru: ocupación, actividad, tarea, asunto (“Batzuetan txarto egiten badu ere, ez du etsiko, ez du bere aria uzten. Entzutekoa zen hango aria.”) / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ari (jardun)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

forma gutxi erabilia, baina onartzekoa testigantza fidagarriak dituenez.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Iluna eta nahasgarria iruditzen zaio lantaldeari 'jarduna, aritzea' adierakoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

jarduna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "aria, Zuberoan eta uste dut hegoaldean ere, 'leinua' adierazteko erabilia da, beraz 'familia harreman'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ari iz. g.g.er. 'jarduna'.

ari izan, ari, ariko
1 da ad.-lok. Adierazten dena egin. (Batez ere ekintza burutugabeak eta ez ohiturazkoak gauzatzen dituzten perpausetan erabiltzen da; osagarritzat beste aditz bat partizipio burutugabean edo horren kideko adizlagun bat behar du; ezezkoetan, berez, ari esaldiaren azken tokian ezartzen da eta, esaldia luzea denean, laguntzailearen eskuinean ezar daiteke). Ik. aritu; jardun1. Labeari su ematen ari ziren. Tiroka ari ginenean. Hizketan ari zen. Borrokan ari ginen. Aitzurrean ari direnean. Aizkoran ari ginen gu ia itoan. Negarrez ari zela. Gogor egin nahian ari dira. Egun guztian idazten ari izan da. Bihar ere horretan ariko da. Zer(tan) ari zara? Zertan ari den ez dakit. Ez naiz ni bien kontra ari. Ez naiz ari hori nola konpon daitekeen pentsatzen, ez. Ausikitzen ari zaien eta ariko ere zaien harra.
2 da ad.-lok. (Osagarria ezabaturik). Foruen garaiko agintariez ari zen. Ongi ari dira. Hau esaten du, euskal aditzaz ari dela.
3 du ad.-lok. (Egurats gertakariez). Euria bota ahala ari du. Elurra gogotik ari du eta egundoko haize hotza egiten du. Iluntzen ari du.

Esaera zaharrak

Azeria predikatzen denean ari, gogo emaiok heure oiloari. Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira. Zangoak behar ditu xuxenak, makurrak eskarniatzen ari denak. Zer da mira, ardiak otsoari ihes ari badira?.

Aztergaia: ari izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ari izan, ari, ariko. 1 da ad.: labeari su ematen ari zirenak. 2 eguraldiaz eta, du ad.: euria, haizea, elurra ari du.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ariz-ariz .

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "ari izan / aritu: 42.13: Honen 'enuntziatua' ere eman beharko litzateke (cf. s.v. ahal izan). Bi aukera daude: aritu, aritzen, ari(tu)ko eta ari izan, ari izaten, ari izango. Nik lehena hobetsiko nuke, bigarrena baztertu gabe" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Kasu horretan, ez da hurrenkera alfabetikoa gorde'.

 - [E116]: 'Ez dakit zer esan nahi duen AUk, sarrera hau 'ariel' eta 'ariketa'ren artean dagoelako. Hori kendurik, proposamena onartu behar da, ez baitu inork ere oharrik egin'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'utzi dagoen moduan'.

aria1
iz. mus. Bakarlarientzako musika zatia, bereziki ahozkoa, gehienetan opera, oratorio edo kantata baten zati dena. Opera konpainiekin joana zen Ameriketara, eta jakin bazekien zenbait erromantza eta aria kantatzen. Cavalleria Rusticana-ren aria nagusia.
aria2
1 iz. Ipar. Arrazoia. Ik. kari. Aria horretaz hiriari eman zitzaion izentzat Babel. Nondik dator hori?, zer ariaz eta zer xedez?
2 iz. Ipar. g. er. Harremana, erlazioa. Ik. zerikusi. Hauek ez dute den gutxieneko ariarik izan Elizarekin.
Azpisarrerak
arian
adb. Arituz, ekinez. Aurkitu genuenean, esan bezala, irratia arian ari zen.
Azpisarrerak

Aztergaia: arian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arian-arian.

Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

arituz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'ariz-ariz' esapidea 'ari izan' sarreraren azpisarrera bada, aztertu behar litzateke ea 'arian-arian' ere berdin tratatu behar litzatekeen, OEHn egiten eran; gainera, OEHn 'ariz' soila ere agertzen da, 'ariz-ariz'-ekin batera; beraz, beharbada hobe da 'ari' sarrera onartzea (horrela dago OEHn eta Euskal Hiztegian), eta 'arian', 'arian-arian', 'ariz' eta 'ariz-ariz' azpisarrerak sartzea" (2002-09-02)

arian-arian
adb. Ekinaren ekinez; gutxika-gutxika. Arian-arian urak harria zulatu ohi du. Arian-arian zehatzen da burdina. Ekinaren ekinez eta arian-arian.
Loturak

Aztergaia: arian-arian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arian sarrerari dagokion azpisarrera.

arianismo
iz. Jesu Kristoren berezko jainkotasuna ukatzen zuen heresia, Nizeako kontzilioan (325. urtean) gaitzetsia izan zena.

Aztergaia: arianismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrianismo 1, SM Gogoz ("Arrianismoaren ondorean Atanasio-ren doktrinak onhartzean...").

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

-r- bakunekoa da inguruko hizkuntzetan hedatuena (eta ez gaztelaniazko -rr- bikunekoa), eta ariotar jaso zen, x-tar osaerakoak aztertzean, azalpenarekin: 'arianismoari dagokiona'.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

ariar
1 adj./iz. Indoeuroparra. Harrezkero, ariarren, arabiarren, mongoliarren eta britainiarren inbasioak izan dira Punjab-en.
2 iz. Zenbait doktrina arrazistatan, Europako iparraldean kokatu ziren indoeuroparren ondorengoa, arraza goreneko gizakitzat hartzen dena. Gurasoak ariarrak zituen biak, baina Friedelek judua ematen zuen.
3 adj. Gizaki horiena, gizaki horiei dagokiena. Ariar arraza. Ariar jatorriaren froga.

Aztergaia: ariar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ariotar 1, Onaind ("euskaldunen inguruan bizi diran indieuropar edo ariotarren izkerak"); aryar: A. Gabikagogeaskoa (“haien kontserbazio-senak ez daukala aryarren domeinurako jauginean aurki daitekeen ezaugarri idealistarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ariar: Azurm Gazte ("ariar puru odolgarbiak"); ZTC 5 (Urrezko abarra I eta II: “ariar familia”, “ariar senide guztiekin”, “ariar herri guztiek”, “iparraldeko ariar barbaro", "Erritoa ariarrek antzina egiten zuten haritzaren gurtzaren ezaugarri funtsezkoa bide zen”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ario: HiztEn; ariar: LurE ("Asia barnealdean bizi izan zen herri zahar bateko kideez esaten da. Dena dela, helburu politiko jakinak gogoan hartuta erabili izan dute, Alemaniako nazismoak batez ere, beste arraza eta herri batzuk desagerterazteko").

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ario, fr aryen formen ordainak: Zehazki: ariar // ElhHizt: ario // HiruMila: ario // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FB, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. ario / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Aldeko arrazoi handirik ez dago

Onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, erdal formek (es ario / fr aryen) ez baitute euskaraz onartzeko gutxienekoa betetzen, eta euskarazko oinarririk gabeko eratorria den arren (cf. sanskritozko arya etimoa).

Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Egokia dirudi eta Onomastika batzordeak besterik erabaki ezean onartzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond. edo izlag.

Forma baten adiera(k)

antzinako herri bateko kidea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Ondo dago, sanskritoko 'arya'etik dator, hau da, 'noble''.

 - [E116]: 'Bai, baina uste dut hau Onomasti batzordeari dagokiola. Berak egin ditzala proposamen hauek. Nire proposamena da ez aipatzea zerrendan oraingoz'.

 - [I102]: '(EBB) PS ondo zagok. Zertako itxaronen dugu exonomastika-azpibatzordeak berea eman arte?'

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK, Onomastika batzordeak egingo du'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onomastikak aztertzeko utzia.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper