50535 emaitza bilaketarentzat - [3951 - 4000] bistaratzen.

ariarazi, ariaraz, ariarazten
du ad. Aritzera behartu. Egia al da Jainkoak ez gaituela zeruan lanean ariaraziko? Agindu horren kontra egiten dute Elizako aitzindarien baimenik gabe, lanean aritzen direnek edo bertze norbait lanean ariarazten dutenek.

Aztergaia: ariarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: ariarazi / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ariaraz, ariarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Egia da ez gaituztela lanean ariaraziko?

ariary madagaskartar
iz. Madagaskarko diru unitatea.

Aztergaia: ariary madagaskartar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

iz. (Madagaskarko dirua).

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-y.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: ariary madagaskartar iz. (Madagaskarko dirua).

ariatar
1 adj. Nafarroako Ariakoa, Nafarroako Ariari dagokiona.
2 iz. Nafarroako Ariako herritarra.
ariaz
postpos. Ipar. Dela eta, dela kausa. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. kariaz. Zerua ubeldu zen ekaitzaren ariaz.
Loturak

Aztergaia: ariaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARIAZ a) (Precedido de gen.). Por motivo de, por razón de, a causa de. "Zure ariaz barkhatzen diot, je lui pardonne en votre considération" Dv. "Begitarte egiten dautazu, jaun horren ariaz (Lc), me hacéis buena acogida con motivo de ese hombre" A. Hill denaren ariaz da osatzen ahukua. EZ Man II 96. Erakuts azu zarela / Ama ona eta fidela, / Gure ariaz semea / Duzula othoitzten zeurea. EZ Eliç 391. Zeure gizon egitearen ariaz [...] Zeure ethortzearen ariaz, Iauna begira gaitzatzu. Ib. 348. Egiozu maiz zenbeit othoitz [aiñgeruari]: lauda zazu hek begiraille ematearen ariaz. He Phil 147. Onen ariaz izaten den boztasuna. Ib. 107. Ez bagiñote gizonei ungirik egiten bere merezimenduen eta kualitate onen ariaz eta arabera baizen, nekhez eta bakhan egin giñozakete. Mih 53. Esperantza dut ene borondate onaren ariaz obra hau presuna Jainkotiar guziez onhetsia eta begitharterekin errezibitua izanen dela. Brtc 8. Maithagune berezi horren ariaz, errekeritzen zaitut eman diezadazun hau nik ere dagokon bezala prezatzeko ta osorik begiratzeko grazia. Dh 84s. Jesu-Kristoren merezimenduen berthutez eta haren bihotz sakratuak ekhartzen darokun amodioaren ariaz. JesBih 454. Fedearen ariaz Abelek Jainkoari eskaini zioen Kainek baino bitima hobea. Dv He 11, 4. Geroago egiten diren hutsen ariaz, zur hekietarik gehientsuei barnea galtzen zaiote. Dv Lab 347. Zer nahasmenduen ariaz Jaunaren eguna izanen da bada zuretzat debruaren eguna. Arb Igand 188. Zerua ubeldu zen ekaitzaren ariaz. Mde Pr 120. Ez dakit xuxen noren ariaz zuen apez harek [...] ezarria beste bat. Larre ArtzainE 108.. (Precedido de tema nominal nudo). Ohaidea eder-ariaz, ezkont-idea zuhur-ariaz. "Choisis ta fille de joie par sa beauté, ton épouse par sa bonté". O Pr 350. (Precedido de sintagma con suf. -(e)lako). Horiek aditzen zituztenei erran zioten parabola bat Jerusalemetik hurbil zelako ariaz, eta zeren guziek uste baitzuten Jainkoaren erresuma orduan agertzera zihoala. Dv Lc 19, 11 (Lç zeren baitzen Ierusalemeko aldean). b) Por medio de. Eta meza saindu hunen / Ariaz nik nahia / Ardiats diezadazu / Iauna ganik grazia. EZ Eliç 35. Exerzizio horren ariaz eta moienez, ihinztatuak izan daitezen gatik Jainkoaren benedikzioneaz. He Phil 121. Egortzen zaituztet, bothere haren ariaz, ene aitaz egorria izan naizen bezala. Lg II 296. Bildu nahiz beraz haur gazte hura, hari onetsarazi beharrez bere nahia, haritu zen lehenbizian adiskide batzuen ariaz. Jnn SBi 136. Deithu ondoan bere gana lehen lehenik artzainak, eta hekien ariaz munduko jende umil eta xehe guzia. Ib. 15. Menturaz lausenguen eta atseginen bidez ardietsiko zuela oinhazen ariaz ezin ardietsi zuena. Ib. 152. c) Acerca de, sobre. Behin baino gehiagotan, Bretaniako asko Jaun argituekin solas egin dut gauza horren ariaz. Arb Igand 35. d) A fuerza de. "Errepikatuaren ariaz, à force de répéter" Lf Gram 496. Lehen hitzak, amaren belhaunen gainean, amaren besoetan entzunaren ariaz ditu beharriak hartzen. JE Bur 178. Behatuaren ariaz, ikasia bezala nuen jadanik. Ib. 59. Olhetako labeak berotuaren ariaz barnetik erreak eta janak izaiten ohi dira hiru ilhabeteren buruko. JE Ber 83. Poeta, gogoetatuaren ariaz, jartzen da emeki emeki lo-antzeko egoera berezi batean. Mde Pr 372. Gobernuak, errepikatuaren ariaz, onhartaraz lezokete deneri. Lf in Zait Plat XVI.

adib.: aria2 1 iz. Ipar. Arrazoia. Ik. kari. Aria horretaz hiriari eman zitzaion izentzat Babel. Nondik dator hori?, zer ariaz eta zer xedez?

ariaz 1, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ariaz 8: Herria 3, Xipri Arbelbide 3, Txillardegi, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aria sarreran.

aribear
1 adj. Aribekoa, Ariberi dagokiona.
2 iz. Aribeko herritarra.
aribide
iz. Ahalmena. Ahotsik baduzu, edo mintzo aribiderik, hitz egin iezadazu.

Aztergaia: aribide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aribide (eta hats-aribide) 3: Ldi IL ("Izkuntzak, Yainkoa'k emandako beste aalmen ta aribide guziak bezela, gauza onak dira"), Mde Pr 2 ("Tresna zorrotz bakar bat erabiltzen da, eta pikatzea, moztea, xehatzea, ebakitzea aintzina doa emeki, urratsez urrats, alde aurretik erabaki den aribide ikaragarri bati jarraikiaz", "Hontan bila dezakegu ausaz honen azalpena: zergatik hats-aribideek hain toki haundia duten Indiarren yoga-etan"); eta OEH argitaratuan, mintzo aribide: Amez Hamlet ("Aotsik baduzu edo mintzo aribiderik, itz egidazu!") // Ez dugu aurkitu aribidean eta aribideko formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aribide 3: B. Kapanaga ("Hau geometriako ekintza bat irudituko zaie norbaitzuri, baina ez dut uste aribide aldrebesa danik"), Soin-hezkuntza 1988 ("Zuzendaritzako Zaingo-Batzordeari aldika eta horrek eska dezan guztietan, Erakundearen aribidearen berri ematea"), EHAA 1988 ("... Soin-Hezkuntzarako Erakundearen aribidea suztatuz hasi, eta hezkuntza eta ikerketa-egitarauarekin jarraituz"); aribideko 1, Demografia 1986 (izenburu gisa, "Aribideko ikasketak"). Ez dugu aribidean forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aribide : HiztEn (1 ahalmena; 2 ariketa); aribideko : Euskalterm 3 ('en curso'; aribideko proiektuak; aribideko ikasketak, egiten diren ikasketak) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE. // 'en curso' esapidearen ordainak: AB38: bideango 1 / AB50: ('en curso de ejecución') egiteratzen ari den 1; ('año en curso') aurten 56, aurtengo urte 1 / Euskalterm: bidekoen 1, bidean 2, uneko 2, bideango 17, aribideko 2, bideko 1, bidean izan 1, bidean egon 1, hasitako 2; ('trabajo en curso') lanean dihardute 1, lanean ari dira 1; ('año en curso') aurtengo urte 1; ('riesgo en curso') jadaneko arrisku 1, indarreango arrisku 1.

Sektore jakin bateko informazioa

EurItune: 1156 eu ekonomia-urtearen amaieratik aurrera; es más allá del final del ejercicio económico en curso; fr la fin de l'exercice financier en cours / HezkAdmin 'en curso': aribidean, aribideko / LurraldeAntol: egiten ari dena ('en curso de realización'); egiteratzen ari ('estar en curso de ejecución'). Ez dugu aurkitu iturriotan: AgAld hitz-bilduma, AdminEL, AdminMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aribide : ElhHizt (1 capacidad, facultad; 2 ejercicio, práctica), HiruMila (1 capacidad; 2 ejercicio, práctica, facultad, funcionamiento), DRA (facultad); ari-bide : PMuj DVC (1 modo, método práctico; 2 costumbre, hábito, uso; 3 ejercicio, práctica); ari-bidez : PMuj DVC (prácticamente, con ejercicio); aribidean : HiruMila (en curso); aribideko : HiruMila (adib. gisa, s.u. aribidean: aribideko eragiketa operación en curso eta aribideko ikasketak estudios en curso) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal en curso/en cours esapideen ordainak: ElhHizt: uneko, oraingo // HiruMila: aribidean // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Aski berria da, eta ez oso hedatua; baina ongi eratua dirudi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: '[aribidean] hitz honetan eta [aribideko] ondokoan ez dakit nik zer duen 'aribidean' hitzak 'bideak' hitz soilak bakarrik ez duena. Nik ez dut ikusten batere horren beharrik. Literaturan ez da ageri aribidean, baina bai, ordea, aribide, 'gaitasuna' edo esan nahi duena. Eta hori ez dugu sartu. Honek lehentasuna izango luke, nire ustez'.

 - [E208]: 'aribide: 'praktika' edo 'jarduna' esateko berba erabilgarria da, azken hau bestelako esanguraz beteegia dugunez gero'.

 - [E116]: 'Uste dut XK zuzen dabilela. OEHn ere 'aribide' biltzen da. Beraz, nik 'aribide' proposatuko nuke, besterik esan gabe, eta 'arbidean' eta 'aribideko' ez nituzke aipatu ere egingo'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'aribide [eta AS gisa] aribidean / aribideko'.

aribidean
adb. Jarduera edo ekintza batez mintzatuz, gauzatzeko bidean. Aribidean den espediente administratiboa.
Loturak

Aztergaia: aribidean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: en curso.

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

ordain hoberik izan dezakeela aipatu da, ezagutzen ez dugun arren.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "UZEIn aribideko erabili izan da, 3 fitxa: AC14, TM; AC03, M eta AB98, MA,TM, hiruretan 'en curso' esateko. Dena den, hoberik balego esan eta gustura erabiliko dugu, bestela ere nola esan ez dakigun kontzeptu alu hori esateko" (2000-12-11)

aribideko
adj. Jarduera edo ekintza batez mintzatuz, gauzatzeko bidean dena. Ezespenak ez du geldiaraziko aribideko auzia.
Loturak

Aztergaia: aribideko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: en curso; aribideko ikasketak (estudios en curso).

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira
ariegetar
1 adj. Ariègekoa, Ariègeri dagokiona.
2 iz. Ariègeko herritarra.
ariel
iz. Antzinako zerga.

Aztergaia: ariel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-10-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ariel sarrera (A: "(V-m), sisa, arbitrio. Erriko arielak ederto egin dabe aurten, los arbitrios del pueblo han importado mucho este año"). Corpusean ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Administrazio-idazkietakoak dira agerraldi guztiak; ariel 11 aldiz agertu da (Itunben ekonomikoaren legea 5, BEO 4; EHAA, 1530-1990: Batzarre eta Aldundietako Artxibategi...); arielketa behin (Itunben ekonomikoaren legea).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ariel : AB50 33 (arielen ordainketa, udal-ariel, azterketa-ariel, etab.); LurE ("Zuz. Gastu publikoetarako jartzen den zerga. / Udal zerga"); Euskalterm 27 ('arbitrio'; administrazio eta zuzenbide arlokoak: ariel-administrazio, xede ez-fiskaletarako ariel, (...) ariel ez-fiskal, ariel fiskal, udal-ariel, ariel probintzial, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB38 eta HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: ariela 'tasa'; aldizkako ariela 'canon periódico'; lurren balioaren gehikuntzagatiko udal ariela 'impuesto municipal sobre el incremento del valor de los terrenos'; orubeekiko udal ariela 'impuesto municipal sobre solares'; udal ariela 'impuesto municipal'.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ariel : HiruMila ("iz. (pl.) sisa, arbitrio, impuesto); DRA ('sisa, arbitrio'); PMuj DVC (arielak 'tributo, impuesto, contribución, sisas, arbitrios; portazgo, portaje') // Ez da agertu ap. HLEH-EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

lantaldeak ez daki beharrezkoa den.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'arbitrio'-ren sinonimotzat onartzea proposatu dugu" (2002-09-02)

 - [E410T]: "Beharrezkoa dela zalantzarik ez guretzat. Nola eman kontzeptu hori bestela? Guk 19 fitxa dauzkagu, eta bat izan ezik beti ariel bakarrik eman dugu; bakar batean ariel + tasa eman genuen (AB98, HAA, AI36)" (2000-12-11)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ez dut uste baduen lekukotasun nahikorik hemen sartzeko. Nik uste kendu behar dela'.

 - [E210]: 'Hitz hori asko zabaldu da Zuzenbidearen arloan, arbitrio bera baino gehiago. Beharbada, bi-biok utzi beharko lirateke zerrendan, erabilerak bata edo bestea hobets dezan'.

 - [E116]: 'Lehenago, 'arbitrio' sarreran esandakoagatik, nik kenduko nuke hau ere. Hitz hauek bidea egin behar baldin badute, egin dezatela, baina Euskaltzaindiak aldez aurretik bedeinkazioa eman gabe. Ez sartzeak ez du debekurik egiten'.

 - [I102]: '(EBB) arbitrio-ren kontra esandakoak esan eta gero, nire ustez ariel sartu behar duk. Gainera orain duk une, arbitrio sar ez diezaguten'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'ariel 'antzinako zerga''.

aries
1 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (A larriz). Ik. ahari 2. Aries konstelazioa.
2 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako lehena, eguzkia Aries konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (martxoaren 21etik apirilaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. ahari 3.
3 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Aries guztiak pertsona indartsu eta dinamikoak izaten dira.

Aztergaia: aries

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: Ari: Azc PB (“Ogeta amar egunetan / beti darabil aldean [urteak] / Ari [= constelación Aries] bizkorra, / adar-gogorra”); Auntza: Ibiñ Virgil (“Orrez gaiñera Artur-en izarra, baita Auntzaren [= 'Aries'] eta Hydra argiaren egunak oartu bear ditugu”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Aries: Baietz/2 (“Aries Martxoaren 21-etik Apirilaren 20-ra. Burua ondo daukazu”), Habe 1988 (“Aries Martxoaren 21-etik Apirilaren 20-ra. Burua ondo daukazu”), U. Agirre (“Aries: martxoak 21 - apirilak 20”), EAEgut 1995 (“8,50'tik 19,46'ra - Ilgora: Aries'en 8'an”, “Eguzkia: 4,58'tik 19,43'ra - Illargia: 22,41'tik 10,43'ra - Ilbera: Aries'en 19'an”), Egunk 1996 (“Aries / martxoak 21 - apirilak 20 Udako iluntzeetan, kalean zaudenean, bazterrak astidu eta jendea atzetik...”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Aries: LurE, HiztEn, HiruMila, Zehazki; Aharia: Zehazki.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: Aries: Eduardo Artamendi (adib.: “Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean”, “Tauroren eta Ariesen gainean, Perseo aurkitzen da, eskuineko aldetik Pleiadeak dauzka oinarrian, eta Ariesen burua ezkerreko aldetik, eta eskuineko eskuan Casiopearen irudian bermatzen da”, “Ariesen zortzigarren maila ukitzen duenean, urak, bare-bare atereaz ekinokzioaren orduak markatzen ditu”), Eider Carton (“Josep Maria Carandell idazlearen arabera, Familia Santuko Jaiotzaren Fatxadan zodiakoaren erdia dago irudikatuta, Aries-ekin hasi eta Virgo-raino”), Jesus Arregi Bengoa (adib.: “Artizarra: Oso ondo ikusten da goiz aldera, Aries eta Taurus Konstelazioetan zehar”, “Ptolomeok sistema astrologikoa eraiki zuenean udaberriaren hasieran Eguzkia Aries konstelazioan sartzen zen”) // EPG: X. Iruretagoiena (adib.: “Eguzkia Aries zeinuan sartzen denean eta zeinu horren zortziren bat zeharkatu duenean, udaberriko ekinokzioa markatzen du”, “eskuinaldean Libra, eta ezkerretan Aries”), X. Paya (“Lepoa egingo nuke zurea Aries dela”, “Aries guztiak pertsona indartsu eta dinamikoak izaten dira”), Joxemari Urteaga (“Aries eta Andromedaren artean dagoen konstelazio bat ere agertu zitzaion”), Pello Zabala (“Ariesen egokitzen zaion bi egun pasatxo horietan eragina buruan, garunean, begi-sudurretan dizu”).

Erdaretako formak

es (RAE): Aries; fr (Larousse): Bélier; en (Collins): Aries; de (Langenscheidts): Widder.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Aries forma horoskopokoa aipatzeko eta konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko; ez dirudi ahari ordaina aipatu behar denik, testu bakarrean aurkitu baita, forma markatu gisa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoari dagozkionak batera berrikusiko dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Aries

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: aries iz. Sin. ahari

ariketa
1 iz. Aritzea; zerbaitetan, bereziki ikasten diren gaietan, trebatzeko egiten den jarduna. Ikasgaia eta ariketak. Dantza ariketak. Zentzumenak trebatzeko ariketak.
2 iz. Sasoian egoteko edo gorputza lantzeko egiten den gorputz-ariketa. Exercises aplikazioak giharrak indartzeko ariketak proposatzen ditu.
Azpisarrerak

Aztergaia: ariketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ariketa egin
1 du ad.-lok. Sasoian egoteko edo sasoian jartzeko gorputz ariketaren bat edo batzuk egin. Medikuak ariketa egitea gomendatu dio. Ez da beharrezkoa nekatu arteko kirola egitea; neurriz ariketa eginda ere emaitza bikainak lortzen dira. || Ondoren, taldean, hainbat luzapen eta ariketa egiten dituzte. Lanerako ez diren abereei egunero zerbait aritzea komeni zaie; ariketa hau neurriz egingo dute.
2 du ad.-lok. Zerbaitetan trebatzeko ariketa egin. Memoria hobetzeko zenbait ariketa egingo ditugu. Nahiago izaten dut bertso eskolara joan eta han ariketak egin. Matematikako ariketak egiten.

Aztergaia: ariketa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ariketa egin eta ariketak egin azpisarrerak jasotzea proposatu da; ariketa egin fisikoa, gorputza mugitu adierako; eta ariketak egin bi adieratan: fisikoa eta bestelako ariketei erreferentzia egiten diena (etxeko lanak, etab.).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ariketa eta egin sarreretan.

arima
1 iz. Zenbait erlijio eta kulturatan, gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Arimako eritasunetik sendatzeko. Giza gorputz bakoitza materiazko substantziaren modu bat den bezalaxe, arima bakoitza arimazko substantzia baten modu bat al da? Norbaiten arimaren alde otoitz egin.
2 iz. Pertsona hila. Arimentzako limosna. Arimen bederatziurrena. Arima ezkilak. Purgatorioko arimen alde.
3 iz. Gizakiaren bi osagaietako bat, sentikortasunaren eta adimenaren iturburutzat hartzen dena. Gorputza eta arima. Olerkariaren arima ere itsasoaren antzekoa da.
4 iz. Zerbaiten muina edo alderik garrantzizkoena. Otoitza da bizitza espiritualaren arima. Arima bat behar du gizarteak; eta arima edo lokarri hori autoritatea da, agintzeko eskubidea. Herriaren arima. Euskal Herriaren arnasa eta arima. Euskal arima.
5 iz. Pertsona. (Toki bateko biztanle edo jende kopurua adierazten den testuinguruetan). Zenbat milioi arima ez ziren itoko uholde hartan? Hogeita hamar bat mila arima ziren Lapurdin orduan. Arimarik ez dago.

Esaera zaharrak

Gorputz eria, arimaren sendotzaile.

Aztergaia: arima

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: arima-argi , arima-arimatik , arima herratu , arimak egin ; eta adib. gisa: arima eta gorputz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "zergatik 'arima eta gorputz' adibide?; esamoldea da, argi eta garbi (kolokazioa baino unitate fraseologiko finkatuagoa da, eta esanahia eta ez da osagaien esanahien batura, besterik gabe; horra hor esamoldetzat edo 'esapide idiomatikotzat' jotzeko arrazoi bi); azpisarrera izatea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arima iz.: arima eta gorputz; arima galduko [adibidea gehitu]

arima apartatuta
adb. Arimagatik izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiten direnean erabiltzen da). Ik. arima salbu. Txerria ematen du, arima apartatuta.
arima argi, arima-argi
iz. Argi-txakurra. Ene amatxik arima-argiak deitzen zituen leinuru mota horiek.
arima deabruari saldu
dio ad.-lok. Abantaila edo onura baten truke, arima galdu, moralaren aurkako jarrera edo jokaera hartu. Badago jendea, nabarmen, arima deabruari saltzeko prest, arrakasta azkarraren trukean. Gizon jakintsuaren kontakizuna, gehiago jakiteko arima deabruari saldu zion harena.

Aztergaia: arima deabruari saldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

arima eman
1 dio ad.-lok. Pertsonez mintzatuz, hil (heriotzarekin Jainkoari arima ematen zaiola aditzera emanez). Hau esan eta Jaunari bere arima eman zion.
2 du ad.-lok. Norbaitek, zerbaiten alde edo zerbaiten truke, duen guztia eman, onena eman. Arima emango nuke, zure ondoan une batean egotearren.

Aztergaia: arima eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARIMA EMAN Entregar el alma (a Dios), morir. Errazoena [= -oẽa] zer dan iakin dagianerean eta Iaungoikoari Arimea emon degion artean. Cap (ed. 1893), pról. Beraren besoetan anima eman, ta Aingeruak zerura betiko eraman zuten. Cb Eg II 180. Au esan ta Jaunari bere anima eman zion. Ib. 207. Bere Esposo Jesus maitearen Biotzean bere anima eman zuen. Cb Eg III 219. Aiteari, deadar zoliagaz eta negar andiakaz bere arimea emoten deutso. Añ EL2 222. Laztan bero, gozo, luzearen bitartez ematen dio Joanesek Egille Altsuari anima. Ag G 362

adib.: arima 1 iz. Gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Arima joanak: hilen arimak. Arima ezkilak. Txerria ematen du, arima apartatuta. Gizon lohi eta arima galduko bat. Hau esan eta Jaunari bere arima eman zion. Arima hortzetan eduki: hil hurran egon.

arima eman 7: Elkar, Berria 3, Jakin, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arima eman 10: Berria, Jon Muñoz, Rataplan, Jose Morales, Xabier Kintana, Koro Navarro, Jon Maia, Juan Garzia. .

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arima sarreran

arima eta gorputz
adb. Gorputz eta arima. Eta urkatu zuen bere burua, eta arima eta gorputz gelditu zen sekulako galdua.

Aztergaia: arima eta gorputz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta #mdash# ez dakigu nahi bezain argi zein leku dagokien hiztegian honelako esapideei.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eman liteke, arima sarreran.

arima galdu
1 du ad.-lok. Erlijio katolikoan, salbazioa iritsi ez, zeruratzeko aukera galdu. Ahal hori sortzeko ez zegoen trukean arima galdu beharrik. Zertarako mundua irabazi, arima galtzekotan gero?
2 du ad.-lok. Lekuez mintzatuz, berezko izaera galdu. Anitz maite dut leku hori arrazoi askorengatik, baina gorroto dut aldi berean, arima galdu duelako.
3 iz. Espiritualki galdurik edo noraezean dabilen pertsona. Aita San Martin Loinazkoa predikatzaile abila zen, Espainiatik Japoniara joana arima galduen bila.
4 iz. Purgatorioko arima; arima herratua. Infernuko demonioak eta arima galduak. Arima galdu baten tormentu eta nahigabe handiak. Izaki alderrai moduko bat, heriotzaren iloba zela zioena eta arima galduak biltzen zituena. Etxebizitza isilean gora eta behera ibili zen arima galdua balitz bezala.
5 iz. Arima galdu duen pertsona, moralaren aurkako jarrera edo jokaera duen pertsona. Ihes egin ezazu arima galdu horrengandik, eta ez iezaiozu gehiago aurpegira begiratu. Prostitutak, mozkorrak eta arima galduak sarri ageri dira Waitsen kantuetan.

Aztergaia: arima galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, iz.+ad. eta iz.+partiz. bereizketa eginda, bai eta adierak ere (cf OEH).

arima galduko
adj./iz. Pertsonez mintzatuz, espiritualki galdurik edo noraezean dabilena. Gizon lohi eta arima galduko bat.

Aztergaia: arima galduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARIMA GALDUKO Desalmado, depravado. Orren arima galdukuak egiten gaituzu, zein da sangrijak emongo ditugun diru geijago irabazterren? Mg PAb 50. Gizon loi, atsitu eta arima galduko batek eruan nai zeunkez bere gurari zitaletako lagunzat. Astar II 9. Lotsabakeriarik andienagaz aitatuten zituezan Ro[u]sseau arimagaldukoak asmauriko guzur deabruzkoak. Itz Azald 17. [Enrique zortzigarrena] egin zan Anglikanismoaren, au da, hereje arimagaldukuen buru eta agintari. Ib. 104. Dagozalako osagille gitxi edo geiago jakituria bagakoak eta arimagaldukoak. Ib. 208

adib.: arima 1 iz. Gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Arima joanak: hilen arimak. Arima ezkilak. Txerria ematen du, arima apartatuta. Gizon lohi eta arima galduko bat. Hau esan eta Jaunari bere arima eman zion. Arima hortzetan eduki: hil hurran egon.

Ez dugu aurkitu arima galduko izlag. formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu arima galduko izlag. formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea (hots: ez da indarberritu modukoa).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa jasotzekoa arima sarreran.

arima herratu
iz. Purgatorioko arima; betiko atsedena hartu ezinik, bizien artean dabilen arima. Mateo Txisturen arima herratua ikusi uste zuten. Bere baratzean harantz-honantz dabil errient gaixoa, arima herratua irudi.

Aztergaia: arima herratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-herratu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arima sarrerari dagokion azpisarrera.

arima hortzetan
adb. g. g. er. Hil hurren, hilzorian. (eduki, izan, egon eta kideko aditzekin). Arima hortzetan daukat; eta ahaleginez, nire biziaren atzeneko gauza bezala, neke handi hartan kredoa esatera animatzen eta saiatzen naiz. Hauts egina nago; hortzetan arima, esan ohi dena.
arima joan
iz. Hilaren arima, hila. Bizi direnei indar eta arima joanei sosegu ematen diena.

Aztergaia: arima joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARIMA JOAN Alma ida, difunta. Cf. SP Imit I 23, 9: "Zure arima ioanez gero" (Ip hil ondoan), y Lap 13 (V 14): "Arima joan diren guzienzat". Iainko ona, orhoit zaite / othoi arima ioanez. EZ Eliç 53. Miserikordia bera da eta ez bertzerik, defunktuak konpainiatzen dituena, arima ioanei laguntzen zaiena, erremusinak edukitzen du bethiere on. Ax 220 (V 146). Bizi direnei indar, arima ioanei sosegu emaiten deraue. SP Imit IV 5, 3 (Ip hilak, Ol ildakoei). Induljentzia hau irabaz diteke arima joanentzat ere. Dh 91. Sokorritzea Kongreganisten arima goanak induljentziez. JesBih 388. Erranen da oraino De Profundis kongreganisten arima goanentzat, akhabantzan. Ib. 418EH2016: adib.: arima 1 iz. Gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Arima joanak: hilen arimak. Arima ezkilak. Txerria ematen du, arima apartatuta. Gizon lohi eta arima galduko bat. Hau esan eta Jaunari bere arima eman zion. Arima hortzetan eduki: hil hurran egon.

Ez dugu aurkitu arima joan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu arima joan formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Ezabatu adibidea eta azalpena, arima joan azpisarrera gisa jasoa baitago arima sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arima sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

arima salbu
Arimagatik izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiterakoan erabiltzen da). Ik. arima apartatuta. Etxean bazuten, txakur bat, hizketan ez, baina bestela, arima salbu, kristauak bezalakoa zena.
arima-arimatik
adb. bizk. Bihotz-bihotzetik. Barkatu behar die arima-arimatik bere arerio guztiei.
Loturak

Aztergaia: arima-arimatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: arima-(arima)tik / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arima sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

arimadun
adj. Arima duena. Arimadun batentzat zer egitatea, hegaztiei bizia kentzea!

Aztergaia: arimadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

arimagabe
1 adj. Arimarik ez duena; bizigabea. Gaztetarik ezagutu zuen Lodz hura begien bistan desagertzen ari da, eraikin berri arimagabeen zamaren azpian.
2 adj. Gaiztoa, doilorra. Badira nagusi eta etxekoandre batzuk hain arimagabeak eta berekoiak, non bortxatzen dituzten mirabeak lan debekatuak egitera.
Azpisarrerak

Aztergaia: arimagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arimagabeko.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

arimagabeko
adj. Arimagabea.
Loturak

Aztergaia: arimagabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arima sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

arimak egin
dio ad.-lok. zah. Hil. (nor osagarririk gabe). Arimak egin dio. Aitaren manua, arimak egiterakoan emana, nork ez du konplituko?

Aztergaia: arimak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Arimak egin dio: hil da. (s.u. arimak egin)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi (arimak egin dio), azalpena kenduta. Aski da definizioa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arima sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah. (edo Klas.)

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arimak egin dio 'hil da'.

arimakari
iz. Hil den norbaiten arimaren aldeko elizkizuna. Zenbat arimakari, zenbat bederatziurren dagoen egin gabe!

Aztergaia: arimakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea (adberbio-esapidea dela ematen du, iz. bainoago).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Adberbio-esapidearen itxura badu ere, izen moduan erabiltzen da, batez ere, erlijio-kontuetan eta testamentu-autuetan, eta hura zerrendararatzea komenigarri izan daiteke. Hala jasotzen dute, besteak beste, Elhuyar hiztegiak, 3000 hiztegiak, Mujikaren hiztegi zaharrak eta Azkueren hiztegiak. Bide beretik doaz OEH-n aurkitutako testigantzak: #mdash#Bere azken finean, hetarik bata utzi zuela, zor bat baitzuen, haren pagatzeko; bigarrena, seme bat baitzuen, harendako; eta hirugarrena, arima-kari, mezatan enplegatzeko. Eta gero handik fite, aztore hetarik bata ioan baitzen airaturik eta ez gehiago bihurtu: erran zuen semeak, oian zen aztore hura zela, haren aitak arima-kari utzi zuena. (Axular, Guero, 247s). #mdash#Ai, eta zenbat meza, zeinbat sufragio ta arimakari, zeinbat bederatziurrun ta urtebeteko, zeinbat onra, memoria ta testamentuko aginduak dagozan egn ta bete baga (Añibarro, Gero, 181)'.

 - [E116]: 'Bat nator Urrutiarekin. Beraz, nik hitz hau sartuko nuke zerrendan'.

 - [I102]: '(EBB) ados. Adibide on bat behar duk baina, izena dela argitzeko eta orobat zentzu zehatza adierazteko'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arimakari iz. zenbat arimakari, zenbat bederatziurren dagoen egin gabe!'

arimazain
iz. Apaiza, bere ardurapeko kristauen arimaren zaindari gisa hartua. Ezkongaiak ezkondu behar dira arimazainaren eta ikusleen aurrean.

Aztergaia: arimazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

arimezkila
iz. Norbait hiltzen denean egiten den kanpai joaldia. Ik. hil-ezkila; hil-kanpai. Mehartu egin dira euskararen mugak; arimezkila joa dago, ez baita gelditzen 40-50 urtez beherakorik euskaraz behar adina dakienik.

Aztergaia: arimezkila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ezkila.

arin
1 adj. Pisu edo astuntasun gutxikoa, erraz jasotzen dena. Luma bat bezain arina. Airea baino arinagoa. Zama hain arina. Pisuagoak beherantz eta arinagoak gorantz doazelako. Pisatu zaitu, eta arin aurkitu zaitu. Jantzi arinak.
2 adj. Larria ez dena. Borondate pixka bat eta egun gutxiko neke arin bat.
3 adj. Loaz mintzatuz, astuna edo pisua ez dena. Hain lo arina nuen, non sinetsita bainengoen gaua esna ematen nuela.
4 adj. Otorduez mintzatuz, urria, gutxi betetzen duena. Ibilaldia arratsaldez egin behar baldin bada, bazkari arina egitea komeni da, koipe askorik gabea. Pausatzera utzi baino lehen, afari arin bat eskaini zion.
5 adj. Erraz eta bizkor higitzen dena. Hanka arin eta biziko dantzari bat haren inguruan jiraka eta bueltaka. Eskuin kolpe freskoa, ezker esku arina ditu pilotari horrek.
6 adj. Idazlanez eta kidekoez mintzatuz, erraz eta bizi irakurtzen dena. Idazkera arina, erritmo bizia, suspensearen erabilera bikaina. Irakurketa arina da, eta, aldi berean, ondo osatua. Euskaltegietan eta institutuetan berritu beharra dago, noizean behin, testu literario erraz, arin eta laburren hornikuntza. Nobelaren estiloa arina eta dotorea da.
7 adj. Heldutasunik gabea, zentzu gutxikoa. Hankak arinak eta burua arinagoa. Ez fidatu horrekin, arina da eta.
8 adj. Behar den ardura gabe egina. Zin arina.
9 adj. hizkl. Aditzez mintzatuz, balio semantiko arina duena, egoera edo gertaera bat adierazten duen osagarria behar duena predikatu sendoak osatzeko. begira-k egon aditz arinarekin edota bestelakoekin predikatu konplexua sor dezake batzuetan.
10 adj. zuz. Arau-hausteez edo horiei dagozkien zigorrez mintzatuz, handia ez dena, larria ez dena. Askatuko dituzten preso gehienak delitu arinak egiteagatik kartzelatu zituzten. Gipuzkoa ordaindu gabe gurutzatuko luketenei arau hauste arina egotziko liekete. Zigor arinak epaia eman eta urtebetera iraungitzen dira.
11 adb. Laster. Arin ibili. Ezpainak arin higituz. Goizean, jaikitzen zaren bezain arin. Arinegi ahaztu. || Baserrira arin-arin doa nagusia.
12 adb. Behar den ardura gabe. Erakusketak bururik gabe egina dirudi, oso arin moldatua.

Esaera zaharrak

Irabaziak oinak arin.

Aztergaia: arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erre-arin, jan-arin(ean).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erre-arin, jan-arin(ean)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera moduan ageri dira erre-arin eta jan-arin. Baina, hurrenkera alfabetikoaren arabera, ez litateke hor jarri behar, 'e' eta 'j' letretan baino'.

 - [E116]: 'Ez dakit ongi ulertzen diodan AUri. Nik uste bere tokian daudela azpisarrera horiek, 'arin'en azpian ez baitago besterik. Nire proposamena da bere horretan uztea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'kendu osorik eta arin bakarrik utzi (Hala ere, onartzen da azken errepasoa egitean azpisarrera hauek sistematikoki bi tokietan jarri beharko liratekeela, nahiz eta errepikatuak eman)'.

arin egin
du ad.-lok. bizk. Laster egin. Bidexka bihurritik gora arin eginez.

Aztergaia: arin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARIN EGIN. Correr. Austen deutsa [basaurdeari] aurreko besua, geratuten da mankauta arinik ezin eginda. Mg CO 45. Egizue oi dabena basauntzak, zeñek ikusten danean eriotzturik ta zaoriturik, bertati arin egiten dau iturriko urera, anditu eztidin geiago zaoria. Añ LoraS 115. Bertati arin egingo dot Konfesorearen oñetara. Ib. 155. Astoak pentsa arren dala zamaria, / Eta ariñ egiten bera nagusia. AB AmaE 409. Ez dabe ariñ egiñ al eben lekuruntz. Ib. 260. "Ene kaderaak ariñ egizu" esanda, arrapataka iges egin eban. A BGuzur 111. Arinik ezin doanean / asmadu dok ire egarria / eta azala errukarria. Zav Fab RIEV 1907, 534.

arin egin 34 [ez dira OEHko adierakoak gaurko erabilerak]: Deia 4 (adib.: “aitaren batean esaten zaio zerbait arin egiteari”), Elhuyar (“Horri esker, informazio asko gorde dezake, informazioa azkar bilatu, eta kalkuluak oso arin egin”), Consumer 2 (“Erraz eta arin egiten da, baina ez da komeni arinkeriaz jokatzea”), Berria 8 (adib.: “Urtebete itxoin behar izan dute gasteiztarrek irudi berria ikusteko, baina arin egin dute lana, adituen esanetan”), EiTB 8 (adib.: “epaiketa arin egingo dute”), Jakin 3 (adib.: “teknologiak aurrera arin egin duen bitartean, gure jarrera morala ez da horrenbeste aurreratu”), Karmel (“gauzak arin egiteko bidea”), Argia 6 (adib.: “Zenbait afixa, adibidez, arin egin behar dira, denbora gutxi duzulako”), DiarioVasco (“Ez du, ordea, ariman pisu hori eraman nahi, arin egin nahi du hegan zerura”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arin egin 22 [ez dira OEHko adierakoak gaurko erabilerak]: Agustin Otsoa 3 (adib.: “Iruditzen zaidak, Frodo, ez duala hona itzuli beharko, oso arin egiten ez baduk behintzat”), Unai Elorriaga 3 (adib.: “Arin egiten zuen korrika, totela izan arren”), Koldo Izagirre 2 (adib.: “arin egin nuen jauzi bazterrera”), Josu Zabaleta, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Urtzi Urrutikoetxea, Luis Elberdin, Xabier Mendiguren Elizegi, Edorta Agirre, Sonia Gonzalez, Aingeru Epaltza, Anjel Lertxundi, Anton Garikano, Joxemari Urteaga, Alberto Ladron Arana, Karlos Linazasoro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arin sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

arin-arin
iz. Euskal fandango mota. Arin-arinak dantzatzen.

Aztergaia: arin-arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "dantza bat" (1995-01-13)

arin-arinka
adb. Arin-arinka atera zen etxetik. Arin-arinka apainduriko lihoak.

Aztergaia: arin-arinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

arinarazi, arinaraz, arinarazten
du ad. Arintzera behartu.

Aztergaia: arinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arinarazi, arinaraz, arinarazten. du ad.

arindu, arin/arindu, arintzen
1 da/du ad. Pisua edo zama kendu. Zamaren zati bat bota ontzia arintzeko. Zama arindu. Sakela arindu.
2 da/du ad. Bizkortu, azkartu. Zangoak dira arintzen eta hezurrak biguntzen. Oinak arindu zitzaizkien bigarren danbateko hura entzun zutenean. Martxa arindu zuen parera heldu zitzaion arte.
3 du ad. Larritasuna kendu, eramangarriago bihurtu. Loak buruko mina arindu dit.
4 da/du ad. Norbait atsekabetik atera; norbait ardura batetik askatu. Ik. kontsolatu. Nik barkazioa eman eta arindu eta kontsolatuko zaitut. Ez duzu erremediorik, ez kontsolaziorik zu libraturen edo arinduren ahal zaituenik. Arindu naiz ardura handi batetik.

Aztergaia: arindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arindu, arin(du), arintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arindu, arin(du), arintzen

arineketa
iz. Lasterketa. Goitik beherantz arineketari eman zion gizagaixoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: arineketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lasterketa.

arineketan
adb. Lasterka. Zoaz arineketan. Arineketan irten zen. Autobuserainoko azkeneko zatia arineketan egin genuen.
Loturak

Aztergaia: arineketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arineketan adlag.

aringarri
1 iz./adj. Nekeak eta kidekoak eramangarriago egiten dituena. Izan zuen Jesu Kristok bere tormentu harrigarrien artean aringarririk? Kausitzen dute aringarri handi bat Jainkoa baitan. Lanaldian atseden, nekean aringarri, malkoetan pozgarri. Gure lege santuaren karga arin da, eta are aringarri da. Eriari hitz on aringarriak esan.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bere nahigabearen aringarri gertatu zaizkion hitzak. Ogi zatia eta gazta apurra irentsiko ditu gosearen aringarri.

Aztergaia: aringarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aringarri iz. eta izond.

arinka
adb. Lasterka. Arinka joan. Arinka eta presaka errezatu. Arinka badabil konfesorea, ez badu aztertzen nondik datorren bekatua.
Azpisarrerak

Aztergaia: arinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arin-arinka

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arin-arinka

arinkeria
1 iz. Behar adina pentsatu gabeko esana edo egina. Haren arinkeriak ezin eramanik.
2 iz. Gauzetan behar adinako arreta edo zentzua jartzen ez duenaren jokaera. Ez du egin gaiztakeriaz, arinkeriaz baizik. Ken diezaiola zure alabari bere arinkeria.

Aztergaia: arinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arinki
1 adb. Lasterka, arintasunez. Harengandik arinki aldaratuz. Ahalik eta arinkiena uzten zuela.
2 adb. Arinkeriaz. Ez diezaiola arinki hitzeman inori. Arinki sinetsi baituk entzun guztia. Arinki arbuia ezin daitekeena. Besteren sufrikarioaz ez dugula arinki mintzatu behar.

Aztergaia: arinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arintasun
1 iz. Pisu gutxiko denaren, arina denaren nolakotasuna. Hidrogenoaren arintasuna. Gorputzaren arintasunak burua ia zorabiatu arte astundu zion.
2 iz. Lastertasuna. Ikusgarria da pilotariek plazan darabilten arintasuna.
3 iz. Idazlanez eta kidekoez mintzatuz, arina, bizia denaren nolakotasuna. Kontaketaren arintasun eta bizitasuna. Elkarrizketa jenialen oinarri sendoa, batetik, idazkeraren arintasuna, bestetik.
4 iz. Arinkeria. Haien ahotan ez da arintasuna baizen.

Aztergaia: arintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arintxo
adj./adb. adkor. Arina. Ipintzen da labean, su arintxoan. Pinu luzeak badira, esku eskailera arintxoak ez dira gaizki etortzen. Ondo da, noiz edo behin gai arintxoak, barregarriak erabiltzea.

Aztergaia: arintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aukeran arinegia.

arintzaile
iz./adj. Zerbait arintzen duena. Ik. aringarri. Zein zoriontsu zareten, nahigabe guztien arintzailea hor daukazue Arraten.

Aztergaia: arintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arintze
iz. arindu aditzari dagokion ekintza. Urriaren 13an lege horren arintze bat bozkatua izan da. Laborariek galdatzen dute zerga-arintze bat. Zigor-arintzea.

Aztergaia: arintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): "zigor / gaztigu arintze: remise de peine".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zerga-arintze; zigor-arintze.

arinxko
adj./adb. Ipar. eta naf. adkor. Arina. Baina nola baitzen kaskoz arinxkoa, mundua ikusteko hartzen du gogoa.

Aztergaia: arinxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+-xk.

Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper