50535 emaitza bilaketarentzat - [4001 - 4050] bistaratzen.

ariotar
1 iz. Arianismoaren jarraitzailea.
2 adj. Arianismoarena, Arianismoari dagokiona.
aristokrata
1 adj. Aristokraziari dagokiona, aristokraziakoa. Gabriele D'Annunzio, Italiako idazle aristokratetan aristokratena.
2 iz. Aitoren semea edo alaba. Ik. noble. Eta jakina da aristokratak oso gozozaleak direla.

Aztergaia: aristokrata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
aristokratiko
adj. Aristokraziakoa, aristokraziari dagokiona. San Petersburgon jaio zen 1887. urtean, familia aristokratiko eta aberats batean. Dotorezia aristokratikoa.

Aztergaia: aristokratiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

aristokrazia
1 iz. Agintea talde txiki baten eskuetan dagoen gobernu era. Estatu mota ezberdinak bereizten ditut: monarkia, aristokrazia, demokrazia.
2 iz. Iraultza burgesaren aurretik agintea zuen klasea.
3 iz. Handikien multzoa. Madrilgo aristokrazia joaten den eliza. Aristokrazia kutsuko jaiak.
4 iz. Alorren batean gailentzen den pertsona multzo txikia.

Aztergaia: aristokrazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
aristoteliko
1 adj. Aristotelesena, haren doktrinari dagokiona. Doktrina aristotelikoa. Ikuspegi aristotelikoa. Bertute aristotelikoak hauek ziren: zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna.
2 adj./iz. Aristotelesen doktrinaren jarraitzailea. Handik atera zuten filosofo aristotelikoek beren izena. Erdi Aroko intelektualak logikaren aldetik aristotelikoak ziren. Aristotelikoak baldin bagara, perpausaren beharrezkotasuna onartuko dugu.

Aztergaia: aristoteliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

aristotelismo
iz. Aristoteles greziar filosofoaren eta haren jarraitzaileen doktrina. Erdi Aroko filosofian Tomas Akinokoa da, moralaren eta politikaren arloan, aristotelismoaren irakaskizunak lantzen dituen filosofoa.

Aztergaia: aristotelismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aristotelismo 2: J. Azurmendi ("aristotelismoari kontrajarririk, filosofia zientifiko bat bilatzen da..."); P. Xarriton ("San Tomas-en Aristotelismo hori hilemorfismoa [...] dela, gauza jakina da").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aristotelismo: Filosofiako gida (10), I. Mendiguren; neo-aristotelismo: X. Kintana ("Ez zuten horrela uste izan neo-aristotelismoa bidezki dei genezakeen sistema garatu zuten geroagoko aristotelestarrek"), I. Mendiguren.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): aristotelismo

aritmetika
iz. Matematikaren adarra, zenbakien tasunez eta haiekin egin daitezkeen eragiketa oinarrizkoez (batuketaz, kenketaz, biderketaz, zatiketaz, berreketaz eta erroa ateratzeaz) aritzen dena. Aritmetikako liburua. Batuketa, kenketa eta gainerako aritmetika eragiketak.

Aztergaia: aritmetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
aritmetiko
adj. Aritmetikari dagokiona. Eragiketa aritmetikoak.

Aztergaia: aritmetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
aritu, ari/aritu, aritzen, arituko/ariko
da ad. Jardun. (Ekintza burutuak eta ohiturazkoak gauzatzen dituzten perpausetan erabiltzen da). Ik. ari izan. Pilotan, kartetan aritu. Saski egiten aritzen zela. Jaialdian aritu ziren abeslariak. Guztion gogara aritzea.

Aztergaia: aritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aritu, ari, aritzen, ari(tu)ko. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aritu, ari, aritzen

aritze
iz. Jardutea. Gauza guztietan aritze bat bada; honetan ere, behin trebatuz gero, den errazena da.

Aztergaia: aritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aritze : Gauza guzietan hartze bat bada: huntan-ere, behin trebatuz-geroztik, den errexena da. Dv Lab. Zuzen da eman dakioten [pilotarieri] beren gastu eta gal bideen saria eta zerbeit gehixago ere artze saritzat. Zby RIEV. Bi edo iru urte gorabera-agiri aurkeztu-ezkero, andik antz-emango diozute, iñola baño obeto, "Erri-lan"-en aritze ta eginbearrari. Ldi IL. Ez zaio gogorat jin, gure erlisioneak erakusten daukun Jaungoikoaren artze berezia, erran nahi dut kreatzea, irazaitea, ez-deusetarik egitea. Lf in Zait Plat; (Con complemento). Pleka artze horrek gure gazteriari galarazi dio erreboteko jokoaren gostu eta antze guzia. Zby Kañiketan artze hura. LarreArtzainE.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aritze 1: R. Etxezarreta (“Baina Vatsyayanaren eritziz objekzio horrek ez du oinarririk, zeren emakumeak ezagutzen dituzte iada Kama Sutrak praktikan eta aritze hori Kama Sutretatik edo kamaren zientziatik eratortzen da”).

aritze 23: Consumer 4 (adib.: “Erretiroan jarduera batean aritze hori aisialdi ideiarekin lotzen da, betebeharren jarduera pribatua den aldetik”), Berria 11 (adib.: “Eta aipatutako horiek beteko ez badira, jakinarazi ama lurraren defentsan aritze horrek ez duela inongo zentzurik, ez sinesgarritasunik”), EiTB (“Nik ez dut sekulan pisuegi sentitu otoitzean aritze hori”), Jakin 3 (adib.: “Horrez gain, aritze horrek eskatzen du ere, ez soilik aritzea, baizik eta aditzea”), Argia 3 (adib.: “Eta beldur barik aritze horretan, ez Lelongi, ez bere taldeko lankideei, ez zien eskuak dar-dar egin ofizial nazien emazteentzat eta kolaborazionista frantsesentzat soineko eta traje dotoreak josten hasterako orduan”), DiarioVasco (“Beharbada denbora gehiago beharko dugu hori balora tzen asmatzeko, baina gertatu da, eta momentu zailak sortu direnean, esate baterako "Egunkaria" ixtea, batera aritze horrek eragin du izan dugun erantzun gaitasun handia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aritze 4: Txiliku (“Burduntzien aritze "arraro" hori ez da, beraz, sado-masokismoaren saio natural bat, ezta sado-masokismoaren naturaltasunaren adierazgarri bat ere”), Lander Garro (“Pentsamenduok lotsa eman zidaten ia: zerbait egin eta mitoen bila aritze horrek.”), Harkaitz Cano (“Merkezurrean aritze hori, likore botila hark noiz arte iraun behar zuen buruan balu bezala uneoro”), Josu Zabaleta (“Hala, urte erdi batez edo umezurtzarena egiten aritu nintzen, harik eta, neure burua zigortzeko, errealitatean hain ongi egon arren, biktimarena egiten aritze hori neure errua zela esan nuen arte”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

ariz-ariz
adb. Ipar. g. g. er. Arian-arian. Ariz-ariz ikasten da.
Loturak

Aztergaia: ariz-ariz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ari izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

arizale
iz. zub. Pastoraletako antzezlea. Ehun eta hemezortzi arizale igoko dira oholtzara, eta hauetatik asko eta asko gazteak dira.

Aztergaia: arizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arizale Zub 'aktorea (pastoraletan)'.

Informazio osagarria
Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-zale dialektala da adiera honetan; -tzaile dagokio EBan

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

aktorea (pastoraletan)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "uste nuen ari izan-etik eratorria zela (Iparraldean arizan erabiltzen baita batipat) baina beharbada ez da hala, izan aspektu marka da eta" (1994-05-19)

arka
iz. Kutxa. Joan zen arkara gazta zati bat hartzeko asmoarekin. || Noeren arka (Ik. ontzi 3).

Aztergaia: arka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E406]: ba ote du tokirik 25.000ko zerrendan? (1993-03-08)

arkabuz
iz. Antzinako su arma, fusilaren antzekoa, ahotik kargatzen zena. Arkabuzekiko erasoa.

Aztergaia: arkabuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
arkadiar
1 adj. Arkadiakoa, Arkadiari dagokiona.
2 iz. Arkadiako herritarra.

Aztergaia: arkadiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arkadiar 1, J.A. Arrieta (“aintzinako familia ilun haren oroitzapenetan arakatuz, Propontidako itsasaldera etorritako lehenengo arkadiar kolonoen garaietaraino iritsia ere banaiz”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkadiar: HiztEn-LurE (Arkadia sarreraren barruan).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arkadiar: ZTC 1 (Urrezko abarra II: “arkadiar usadioa”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

Arkadia / arkadiar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): arkadiarr iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

arkaiko
1 adj. Zaharkitua, antzinako garai bateko ezaugarriak dituena. Pentsamendu tradizional arkaikoa.
2 adj. Arteetan, garai klasikoen aurrekoa. Estilo arkaikoa.

Aztergaia: arkaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: erantsi zaharkitu.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

arkaingeru
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arkaingeru-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arkanjelu].

Aztergaia: arkaingeru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. arkanjelu.

arkaismo
1 iz. Zaharkitua edo arkaikoa denaren ezaugarria.
2 iz. Hitz zaharkitua. Utz ditzagun alde batera gaur egungo euskaran galduta dauden arkaismoak.

Aztergaia: arkaismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

arkakarats
iz. Astoarrosa.

Aztergaia: arkakarats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arkakaratz 14 dira corpusean, denak Altuna ("Baratz-erdijan arkakaratz [rosal] ederra eguan"; "Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikuskarrija agertuten asi zan"; "...baña zuaz mutil orren leio-azpijan bixi dan arkakaratzera, ta, biarba, emongo dautzu biar dozuna", etab.); OEH argitaratuan lekukotasunik gabeko "alkaratz (A) "(G-nav), fruto del espino"" ere jaso da.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arkakaratz B 1 (Zenbakiztiya: "Arkakaratz (larrosa) baten 5 bigi edo lora dira, bestian 3, ta irugarrenan 2").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkakarats : HiztEn-LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. arrosa, arkakarats (Rosa sp.) fitxako hustuketa Izendegian: andarrai : G. Larrañaga LandareJak; Bouda-Baum; arkakarate : Ortiz del Portillo; arkakarats : Bouda-Baum; Azkue DVEF; PMuj DCV; arkakaratx : X. Irigarai; arkarakats : Bouda-Baum; Azkue DVEF; arkasats : Bähr Plantas; arkava : Ortiz del Portillo; arrosa : Carreras y Gandi GGPVN; Saioka 7/NaturA; Txill EBatua; NZ; Lcq; Gordailu IkastHiztegia; Bouda-Baum; EHArauemailea; X. Kintana Hizt80; PMuj DCV; arrosondo : Polunin Flores de Europa; X. Kintana Hizt80; asta larrosa : B. Mujika; asto arrosa : Zerb Landare; errosal : Lcc Landare-izenak; errosea : Lcc Landare-izenak; itsu-larrosa : Bouda-Baum; larrosa : Carreras y Gandi GGPVN; Mg PAb; M. Aizpurua Arbaiun; Lcq; Gordailu IkastHiztegia; Bouda-Baum; LMuj DGT; EHArauemailea; luisalea : Ortiz del Portillo; Fz. Margarita Plantas; otsalar : X. Irigarai; Azkue DVEF; Etchamendi; otsotapar : Ortiz del Portillo; saparlarra : Fz. Margarita Plantas; txapala : Ortiz del Portillo.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: arkakarats : ElhHizt ('rosal silvestre (Rosa sp.)'); HiruMila (1 'escaramujo'; 2 'rosal silvestre (Rosa canina)'); EskolaHE ('basa arrosa (Rosa canina)'); DRA ('rosal silvestre'); alkakaratz : DRA-PMuj DVC ('fruto del espino'); alkaratx : DRA ('espino'). // eta ap. PMuj DVC: alkarakatx ('gávanzo, escaramujo'), alkarakatze ('rosal'), alkaratz ('fruto del escaramujo), arkakaratz ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo, mosqueta'), arkakarayxa ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo'), arkakats ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo, mosqueta'), arkarakats ('fruto del escaramujo y agavanzo'). // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt; Casve EF; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. arrosa (2)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

basa-arrosa.

arkakuso
iz. Intsektu jauzkaria, kolore gorrixka edo arrekoa eta oso txikia, zenbait ugaztun eta hegaztiren odola xurgatuz bizi dena (Pulex irritans). Ik. kukuso. Arkakusoz betetako txakurra.

Aztergaia: arkakuso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: arkakuso: Siphonaptera; arkakuso-plantain: Plantago psyllium; arratoi-arkakuso europar: Ceratophyllus fasciatus; arratoi-arkakuso indiar: Xenopsylla cheopis; giza arkakuso: Pulex irritans; katu-arkakuso: Ctenocephalides felis; txakur-arkakuso: Ctenocephalides cani; ur-arkakuso: Cladocera.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arkakuso Sin. kukuso

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arkakuso-plantain (ardi-belar formaren definitzaile gisa aipatua baita).

arkakuso plantain, arkakuso-plantain
iz. Kukuso-belarra. Ik. ardi belar.
arkaldu, arkal, arkaltzen
da ad. Arkara jarri. Ardi beltza arkaldu zaigu.

Aztergaia: arkaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

arkala, arkaldu, arkara, arkaratu formak begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan arkaltze 'celo de la oveja' (Herr 1963: "Kuriostasun partikatuz, jakin dugu ardi bakotxaren esnea xaz kontrolatua izan dela, eta uda huntan arkaltzea kontrolatu dute"); arkal denbora (Herr 1961: "... arkal denboran memento hortaz balia ditake zaldarearen janarazteko: 60 ardiendako ezar ditake ahari on bat"); arkera (Izt C: "Arkera dago (...) Arkera, Susara, Yel, Irausi..."; Or Eus: "Iges, elkarren billa doaz utzi-âla, ardi-arkera (ardi beroa) alboan baleuke bezala"); erkera-aldi (Ker Gen 31,10: "erkera-aldian, ardi ta auntzak estaltzen ebezan adari ta aker guztiak..." / Urt: "ardiak beroan sartzen ziren denboran"; Dv: "ernaltzeko aroa"; Ur: "ardiak umetutzeko denbora"; Ol: "ernalaroan"; Bibl: " arkal aro "). Ik. testuetako lekukotasunik gabeok ere: arkara , erkara, arkaratu , arkeratu, arkaldu, arkhaltu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkara : AB50 1, LurE, Euskalterm 1; arkaldu : AB50 1, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arkal : DRA; arkaldu : HiruMila, DRA, PMuj DVC; Casve EF "-tü"; arkaltze : DRA; arkara : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FB eta EG/CE, Casve EF, DRA, PMuj DVC; arkaratu : EuskHizt, ElhHizt, DRA, PMuj DVC (eta arkaratu-azi). // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Hiztegi berezituetako datuak

NekHizt: arkaldu (es ponerse en celo la oveja), arkara (es celo de la oveja).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

lekukotasun idatzi urrikoa da; ahozkoan, -ld- formakoa ezaguna du J-L. Davantek (eta cf. susara / susaldu bikote arautuarekiko paralelismoa).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arkal, arkaltzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ra/-l-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

arkara jarri.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "merezi?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arkara.

arkanbele
iz. Kakalardoaren antzeko intsektu handia, oskol beltza duena eta oreinaren adarren itxurako baraila handia ezaugarri duena (Lucanus cervus). Ik. akulamendi. Arkanbele urte, sagar urte.

Aztergaia: arkanbele

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: arkanbele: Lucanidae (fam.)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Lucanus cervus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'intsektu hau esateko, gehiago erabili izan da arkamelu aldakia, hedatuxeagoa dena. Nik honexeri emanen nioke lehentasuna'.

 - [E116]: 'Lekukotasunen aurrean ez dut eragozpenik. Beraz, XK-k dioena onartzea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arkanbele Lucanus cervus onartu'.

arkanjelu
iz. Goiaingerua. San Gabriel arkanjelua.

Aztergaia: arkanjelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Aingeru dela ontzat jotako oinarrizko berba, ez dago zalantzarik arkaingeru behar dela, bide batez, OEH-k proposatzen duen legez'.

 - [E116]: 'Ez, OEHk ez du hori proposatzen. Biak ematen ditu: 'arkanjelu' eta 'arkaingeru'. Gure gustuak alde batera utzirik ez da inolako dudarik lekukotasunak 'arkanjelu'ren aldekoak direla, diferentzia handiarekin gainera. EEBSeko adibideak era 'arkanjelu'ren aldekoak dira, bestea ez baita aipatu ere egiten. Beraz, nire proposamena da lan taldeak egindakoa ez aldatzea'.

 - [I102]: '(EBB) PS hizkuntza baten lexikoa berba-zaku huts bat ez dela kontuan hartuta, aukeran dauden forma bien artean aingeru-arekin hoberen ezkontzen dena proposatu diat. Gainera, [j] bat gutxiago zeukaagu eta hortaz arazo bat gutxiago. Hizkuntza gehienetan arkaingeruak aingeru-rako hizaren gainean daude oinarritutagaz. ángel/arcángel, fr. ange/archange, al. Engel/Erzengel, ing. angel/archangel, kat. àngel/arcàngel. Zergatik eman behar dugu euskaraz orduan tarteko forma bat, gaztelaniaren eraginez sortua, aukeran egokia eta erregularra den forma bazterturik?'

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arkanjelu'.

arkara
adb. Ardiez edo ahuntzez mintzatuz, arreske. Ardia arkara da.

Aztergaia: arkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ardia (eta ahuntza) arreske.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'arkara eta arkaldu sartzearekin erabat ados, baina kontuan izan beharko litzateke, zerrendaren bere lekuan sartu ez diren ahunzkara eta ahunzkaldu gehitu beharko liratekeela'.

 - [E116]: 'Bai. Uste dut sartu behar direla. Proposamen hori egiten dut'.

 - [I102]: '(EBB) ados. PS, kaletarrontzat adibide on bat ez litzatekek txarra izanen, alegia, erabilera argi utziko lukeen bat: "ardia arkara dago". Arkaldu: definizioa zein da? "arkara jarri"?'

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'sartu ahunzkara eta arkaldu ere. Eta adibideak: ardia arkara da eta ardi beltza arkaldu zaigu'.

arkasats
iz. Zurtoin igokari eta arantzatsuak dituen zuhaixka, bihotz itxurako hostoak eta mulkotan bilduriko ale gorri edo beltzak ematen dituena (Smilax aspera). Ik. endalar.

Aztergaia: arkasats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arkasatz 1 (Izt C: "Probinzi onetako lurrak bere griñaz ematen dituen zuaitzik ezagutuenak dira Aretxa, Pagoa [...], Arantza beltza, Arantz-zuria, Arkasatza, Txillarra [...]").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkasats : HiztEn ("Ik. endalahar"); LurE ("iz. Bot. Huntzaren antzeko landare txikia #mdash# Smilax aspera)"; endalahar : HiztEn ("Iz. Bot. Liliazeoen familiako landare igokaria, lurrazpiko errizoma adarkatu batetik hazten dena (...) (Smilax aspera)"); LurE ("iz. Bot. Hosto zabalak eta zuztar aihentsuak dituen belar-landarea (Smilax aspera)"); Euskalterm: "zarzaparrilla". Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38 eta AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. arrosa,arkakarats (Rosa sp.) fitxaren hustuketa Izendegian: andarrai : G. Larrañaga LandareJak; asta larrosa : B. Mujika*; txapala : Ortiz del Portillo*; luisalea : Ortiz del Portillo*/Fernandez Margarita; arkakarate : Ortiz del Portillo*; otsotapar : Ortiz del Portillo*; arkava : Ortiz del Portillo*; asto arrosa : Zerb Landare; arkasats : Bähr Plantas; arkakaratx : X. Irigarai*.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: EuskHizt: arkasats: "iz. (1847). Zitoriaren familiako zuhaixka igokari zuztar-lodia, fruitu biribil gorri eta beltzak ematen dituena (Smilx aspera). Ik. endalar"; endalar: "iz. (*1905; endailar *1905; endoilar 1929). Arkasatsa, zitoriaren familiako zuhaixka igokari zuztar-lodia, fruitu biribil gorri eta beltzak ematen dituena (Smilx aspera)" // HLEH: arkasats: "iz. (*1905). Huntzaren antzeko landare txikia (Smilax aspera)" // HiruMila: arkasats: "(Bot.) zarzaparrilla (Smilax aspera)" // ElhHizt: arkasats: "(Bot.) Zarzaparrilla. Ik. endalahar"; endalahar: "(Bot.) Zarzaparrilla (Smilax aspera)" // EskolaHE: arkasats: "Bot. Huntzaren antzeko landare txikia (Smilax aspera)"; endalahar: "Bot. Hosto zabalak eta zuztar aihentsuak dituen belar landarea (Smilax aspera). Endalahar mota asko dira..." // PMuj DVC: arkasats G: "trepatroncos, herrerillo (pájaro)"; arkasats B: "zarzaparrilla (Bot.)"; endalar B: "zarzaparrilla (Bot.); endalardi: "zarzaparrillar" // DRA: arkasats: "Zarzaparrilla, planta pequeñita, parecida a la hiedra"; endalar: "Zarzaparrilla, planta pequeña parecida a la yedra". // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. endalahar / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

endalar.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Smilax aspera.

arkatz
iz. Barnean grafitozko hagatxo mehe bat duen zurezko zotz modukoa, idazteko edo marrazteko erabiltzen dena. Ik. lapitz2. Arkatzez idatzi.

Aztergaia: arkatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arkatz, lapitz

Euskaltzaindiaren Arauak

arkatz Sin. lapitz.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

lapitz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Hitz jatorra lapitz da. Euskaltzaindiak bere zerrendan 1959eko adierazpenean gaitzetsiriko hitzak ez lituzke proposatu behar" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  arkatz Sin. lapitz dago zerrendan. Maila berekoak al dira?

arkazte
iz. Ardi gaztea, bi urte ingurukoa. Abrahamek zazpi arkazte artaldetik bakandu zituen.

Aztergaia: arkazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gazte.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bi urte inguruko ardia.

arkear
1 adj./iz. geol. Kanbriarraurrea banatzen den eonez mintzatuz, duela 3.800 milioi urte ingurutik duela 2.500 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. (Izena denean, A larriz). Beraz, baliteke Proterozoikoan eta Arkearrean zehar nagusi izan ziren egoera tektonikoak berdinak ez izatea.
2 adj. geol. Arkearrekoa, Arkearrari dagokiona. Lurralde arkearrek proterozoikoek baino ezegonkortasun eta mugikortasun handiagoa erakusten dute lurrazalean.

Aztergaia: arkear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arkaiko 2: OinEntz (“Aro arkaikoaren azken aldian, hau da, duela 800 edo 600 miloe urte, zabalduak ziren itsas animalia eta landare mota batzu”), Txepetx (“Aro arkaikoaren azken urteetan ur azpitik ateratako lurretatik zetozen sedimentuak metatzen hasi ziren: geroago Penintsularen erliebea osatuko zutenaren oinarriak ziren”); ez dugu arkear formarik aurkitu. // [arke- osaerakoa, Euskatzaindiak isildua]: arkegizaki 8 (arkegizaki-garai 1), J. Kalzada (“Arkegizaki prejakintsua”, “Beraz, ezagutzen den arkegizakirik zaharrenetik kausitu den paleogizakirik zaharrenera bostehun mila urtetako bitartea dago”).

ez dugu adiera honetako arkaiko, arkear formarik aurkitu. // gizaki arkaiko 3, Berria (“Egindako kalkuluek adierazi zuten orain dela 35.000 urte inguru gizaki arkaiko batzuekin gurutzatu ginela Afrikako Erdialdean, egungo pigmeoen eta inguruko tribuen genomen apur bat gizaki arkaiko horietatik datorrelarik”), gizatalde arkaiko 2, Berria (“Datazio berriek 12.700 eta 16.300 urte tartean jarri dute burezurraren adina, eta horrek adierazten du gizatalde arkaikoak orain dela gutxi arte mantendu direla gure artean, eta, agian, haiekin ere gurutzatu ginela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu arkear, arkaiko formarik Aroekin zerikusia duten testuinguruetan. // ZTC: arkear 2, EHUGET (“Priskoar, Arkear eta Proterozoiko eonak (eonotemak) bere baitan ditu“, “Arkearraren ondorengo eta Fanerozoikoaren aurreko eona (eta eontema), duela 2450 eta 570 Ma inguru artekoa”). Ez dugu arkaiko formarik aurkitu.

Erdaretako formak

es arcaico; Arcaico / fr archaïque; Archéen / en archaic; Archean / de Archaik; Archaikum.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es arcaico / fr archaïque: Elhuyar: arkaiko, zaharkitu; (Geol.) arkaiko / Nolaerran: arkaiko / Zehazki: arkaiko; (Geol.) arkaiko, aldi arkaiko / Labayru: arkaiko, zaharkitu; (Geol.) arkaiko / Adorez5000: arkaiko, zaharkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ZTH: arkear 1. Geol. Hadearraren ondorengo eta Proterozoikoaren aurreko eona (eta eontema), duela 4.000 milioi urtetik duela 2.500 milioi urtera arte iraun zuena: en Archean es Arcaico fr Archéen // Ez dugu arkaiko formarik aurkitu ZTHn. // Wikipedia: fr: Archéen: L’Archéen est un éon de l’échelle des temps géologiques, subdivisé en quatre ères. Il suit l’Hadéen et précède le Protérozoïque, tous trois étant regroupés sous le vocable de Précambrien (les 86 premiers pourcents de l’existence de la Terre). Son origine est traditionnellement placée à -3800 millions d’années, bien que cette borne inférieure n’ait pas été officialisée par la Commission internationale de stratigraphie1. L’Archéen commence en fait avec l’apparition certaine de la vie sur Terre ce point de départ étant imprécis et faisant l’objet de nombreuses recherches par les spécialistes des origines de la vie, le début de l’Archéen restera sans doute une convention encore quelque temps. Le mot vient du grec ancien (Arkh?), signifiant "commencement, origine".de: Archaikum: Das Archaikum (auch Archäikum) ist ein Äon der Geologischen Zeitskala. Es erstreckt sich von ca. 4.000 bis ca. 2.500 Millionen Jahren vor heute. Veraltete (Teil-)Synonyme für diesesErdzeitalter sind Azoikum und Archäozoikum.en: Archean: The Archean Eon (also spelled Archaean; formerly Archaeozoic, also spelled Archeozoic or Archæozoic) is a geologic eon before the Proterozoic Eon, before 2.5 Ga (billion years), or2,500 million years ago. (The name comes from the ancient Greek (Arkh?), meaning "beginning, origin".)es: Arcaico: El eón Arcaico, una división de la escala temporal geológica, es la segunda división geológica del Precámbrico. Comienza hace 4000 millones de años, después del Eón Hadeico, y finaliza hace 2500 millones de años, cuando comienza el eón Proterozoico, durando 1500 millones de años. Las fechas se definen cronométricamente, en lugar de estar basadas en la estratigrafía. El límite inferior (punto de partida) no ha sido oficialmente establecido por la Comisión Internacional de Estratigrafía. En la literatura antigua, el Hadeico se incluye como parte de Arcaico.

Bestelakoak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Arkear: Harluxet (taula estratigrafikoa: eontemak).

Sektore jakin bateko informazioa

Arkearra: EIMA (es Arcaica, fr —, en —); Era Arkearra: Berria Eskulib s.u. era geologikoak ("Letra larriz idazten dira: Era Arkearra, Paleozoikoa edo Era Primarioa, Mesozoikoa edo Era Sekundarioa [aldiak: Triasikoa, Jurasikoa eta Kretazeoa], Era Tertziarioa eta Era Kuaternarioa").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ar/-iar: x-ar eta x-iar moduan egokituak darabiltzate espezialistek ingelesez x-an eta x-ian amaituak; eta irtenbide egokia iruditzen zaio lantaldeari, onartu ahal izateko gutxieneko baldintza betetzen ez duten bestelako maileguekin topo egitean: horrelakoak dira aztergai honetan jasoko diren arkear hau (es arcaico / fr archéen), devoniar (es devónico / fr dévonien), kanbriar (es cámbrico / fr cambrien), ordoviziar (es ordovícico / fr ordovicien), permiar (es pérmico / fr permien) eta siluriar (es silúrico / fr silurien).

Grafia lotu/bereiziak

maiuskula/minuskula: erabili, maiuskulaz hasiak darabiltzate arloa lantzen dutenek (eta Berria-ko kazetariek ere bai, dirudienez), beren arteko konbentzioa dela bide; konbentzio hori erabilerari dagokio, ordea, eta ez hiztegi arrunteko forma arruntari, eta minuskulaz idatziak aipatuko dira, hiztegiko besteak bezala. — Hala(tsu) egiten du Le Petit Robert hiztegiak: ik. archéen, enne sarrerako Roches archéenes adibidea; edo âge sarrerako adibideetan Le Moyen Âge / Âge de la pierre, L'âge du bronze, L'âge du renne; eta ère sarrerakoetan: ère archéenne ou azoïque; ère primaire ou paléozoïque; ère secondaire ou mésozoïque; ères tertiaire et quaternaire ou ère cénozoïque; orobat paléolithique sarrerako adibide azaldua: «Le paléolithique: première période de l'ère quaternaire (pléistocène), où apparurent...»

Informazio lexikografikoa
Kategoria

honelako guztietan kategoriak aipatzea komeniko da: «1 izond. edo izlag. 2 iz.»

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): arkear [3. itzulirako utzia]

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua arkear [2015-06-26ko Osoko bilkuran 3. itzulirako utzia, baina hemen onartua taula osatzeko beharrezkoa baita]

arkegonio
iz. bot. Zenbait landareren, bereziki briofitoen, ernaltze organo emea, botila forma duena.

Aztergaia: arkegonio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Bot.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arkegonio iz. Bot.

arkel
iz. Ipar. eta naf. Txerri emea. Bi txerrikume erosi ditugu, bat ordotsa eta bertzea arkela.

Aztergaia: arkel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: ''[arkel] zerri emea' Bi zerrikume erosi ditugu, bat ordotsa eta bertzea arkela (M. Izeta). Baztanen eta Malerrekan oso erabilia. Forma aldetik ez dakit Arkela ala Aharkela izan beharko lukeen. OEHan biak ageri dira'.

 - [E116]: 'Erabileraren aldetik ez da dudarik berriki arte behintzat asko erabili izan dela, Baztan aldean bederen. Hitzetik hortzera erabiltzen zen hitza zen (da) hau. OEHn behatuta, badirudi 'aharkela' behar duela izan. Hori da nire proposamena'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arkela bi txerrikume erosi ditugu, bat ordotsa eta bertzea arkela'. // AI (2003-09-18): 'Donostian uztaileko batzarrean arkela onartu zenean, zalantzaren bat izan zen arkela ala arkel ote zen hitza. Orduz geroztik Malerrekan eta Baztanen egiaztatu ahal izan dut arkel dela: Gure zerramak zazpi zerrikume izan zituen, hiru ordots eta lau arkel. Bi arkel utzi genituen aitzinerako (Malerreka). Gure urdemak bortz zerrikume izan zituen, hiru ordots eta bi arkel. Arkel bat utzi genituen aitzinerako (Baztan)'. // P. Telleria (2003-09-29): 'zerrenda horretan, hau aldatu behar da: arkel (ez arkela), joan den ostiralean, Atharratzen Euskaltzaindiak hala erabaki baitzuen, Nafarroako erabilera zehatzago aztertu ondoren. PSk bidali berri didan oharra da hau'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arkela kendua, eta arkel arautu da.

arkenteron
iz. zool. Enbrioiaren gastrula aldian sortzen den barrunbea, garapeneko azken faseetan digestio hodi bilakatuko dena.

Aztergaia: arkenteron

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

kategoria sartzea proposatu da: iz.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (Biol.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "oso teknikoa; baztertzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arkenteron iz. Biol.

arkeologia
iz. Antzinako zibilizazioen hondakinen azterketa. Arkeologia lanak. Arkeologia aztarnak. Arabako Arkeologia museoa eraikitzeko lanak hasi dira.

Aztergaia: arkeologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

arkeologiko
adj. Arkeologiakoa, arkeologiari dagokiona. Gipuzkoako ondare arkeologikoa. Lanak hasi aurretik azterketa arkeologikoak egin dituzte orubean.

Aztergaia: arkeologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

arkeologo
iz. Arkeologian aditua.

Aztergaia: arkeologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:022 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hitz hau sartu beharrekoa iruditzen zait" (2001-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "sartzekoa"

 - [E210]: "Hitz hori nazioartekoa denez gero, zerrendan sartzea komenigarri izan daiteke (frantsesez, archéologue, celui qui sŽoccupe dŽarchéologie; ingelesez, archeologer, archeologian; alemanez, archäolog, altertums-kundige(r) od. -forscher)".

 - [E116]: guztiz bat nator, eta sartzea proposatzen dut".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako.Erabakia (2003-07): "arkeologiko eta arkeologo sartu".

arketipiko
1 adj. Arketipo baten ezaugarriak dituena. Frantsesezko eleberri arrakastatsu hori 1897an argitaratu zen, eta hortik aurrera Ramuntxo izan da euskaldun arketipikoa.
2 adj. Arketipo batena, arketipo bati dagokiona. Detektibe famatuenetakoa da, famatuena ez bada, Philip Marlowe; gerora detektibeen artean arketipikoak izan diren ezaugarriak berari zor dizkiogu.

Aztergaia: arketipiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

prototipiko forma aztertzean proposatua.

arketipo
iz. Eredu ideala, lehen eredua. Euskaldun jatorraren arketipoaren kritika ere bada liburu hau.

Aztergaia: arketipo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

arkibolta
iz. arkit. Arku baten kanpoko eta aurreko aldea eratzen duten molduren multzoa. Ikertzaileak katedraleko kapitel, euskarri, arkibolta eta sabaietan dauden irudiak bildu eta aztertu zituen.
arkin
iz. Ardi gorotza. Ik. arkorotz. Ardiak ez du ongirik baizik egiten; bildots, esne, gazta, gazur, ile, arkin, zenbat gauza on!

Aztergaia: arkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardi-gorotza.

arkitekto
iz. Lanbidetzat arkitektura duen pertsona, eraikin baten plangintza eta eraikuntza zuzentzen dituena. Arkitekto elkargoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: arkitekto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11
arkitekto tekniko
iz. Arkitekturako teknikari tituluduna, arkitekto baten zuzendaritzapean lan egiten duena eta haren proiektua gauzatzeaz eta eraikuntza-lanak zuzentzeaz arduratzen dena. Ik. aparejadore.
arkitektoniko
adj. Arkitekturari dagokiona.

Aztergaia: arkitektoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

arkitektura
1 iz. Eraikinak egiteko artea. Arkitekturaren arauak. Arkitektura ikasketak. Herriko arkitektura ondareari dagokionez, aipatzekoak dira Anduizar eta Aiua baserriak.
2 iz. Herri, garai, estilo edo egile baten arkitektura-obren multzoa. Italiako arkitektura.

Aztergaia: arkitektura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
arkitrabe
iz. arkit. Eraikin klasikoetan, frisoari eusten dion atal horizontala, zuzenean zutabeen gainean bermatzen dena.

Aztergaia: arkitrabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Eraik.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arkitrabe iz. Eraik.

arkola
iz. Ipar. g. er. Iztupa.

Aztergaia: arkola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

iztupa.

arkorotz
iz. bizk. Ardi gorotza. Ik. arkin.

Aztergaia: arkorotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardi-gorotza.

arku
1 iz. Hagaxka kurbatu batez eratutako arma, muturretik muturrera duen soka batez geziak eta tragazak jaurtitzeko erabiltzen dena. Hala nola arkuari soka gibelatzean, urrunago jaurtitzen baitu gezia airean.
2 iz. mat. Lerro kurbatu baten zatia.
3 iz. Bi zutabe edo euskarriren arteko hutsunea estaltzeko eraikuntza-elementua, arku eitea duena. Sarrerako arkuan. Arku zorrotza. Arku erdizirkularra.

Aztergaia: arku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

uztai, arku

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arku-dantza .

arku dantza, arku-dantza
iz. Euskal dantza tradizionala, zurezko arku gisako bana eskuetan duten dantzariek taldean egiten dutena.
arku voltaiko
iz. elektr. Potentzial diferentzia bat ezartzen zaien bi elektrodoren artean sortzen den deskarga elektriko argitsua. Paul Jablochkoff fisikari errusiarrak kandela formako arku voltaikoa asmatu zuen, beirazko tutu baten barnean sartua zegoena.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper