50535 emaitza bilaketarentzat - [4051 - 4100] bistaratzen.

arkuazpi
iz. Ipar. Arkupea. Bi kafe etxe handi zoko batean, zumezko aulkiek hartzen dute pareko arkuazpi guztia.

Aztergaia: arkuazpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-azpi.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arkupea.

arkume
iz. Ardiaren umea, bereziki amaren esnea hartzen duena. Ik. bildots. Arkume errea. Arkume lodia. Arkumea baino otzanagoa. Arkume odolarekin igurtzitako ateak.

Aztergaia: arkume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arkumeki
iz. Arkume okela. Ik. bildoski; axuriki. Arkumeki honekin legamia gabeko ogia eta uraza saminak hartuko dituzue.

Aztergaia: arkumeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arkume-okela.

arkupe
iz. Arku edo zutabe multzo batek eusten dion estalpea, batez ere zenbait eraikinen behealdean gertatzen dena. Elizak arkupe bat du sarreran hiru begi dituena. Plazako arkupean, arkupeetan.

Aztergaia: arkupe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arlantz
iz. Gariaren eta kideko landareen bizarra. Karriketako lohiak, hosto, arlantz, liho hondakin, arto zango, guztiak ongarritzat on dira.

Aztergaia: arlantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arlantz sarreran 'gariaren bizarra' adierako 2 (Dv Lab: "hosto, arlantz, liho ondakin"; Barb Leg: "arlantza eta ahotza"), eta harlantza sarreran 'hargintza' (Etxba Eib, Iz ArOñ) eta 'harri landua' adierakoak (Izt C: "arlantzaz egiña", "eraman zituzten... berrogei milla arlanza", "arlanza ondo landuakin"); cf. arlantzailla (Iz ArOñ).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arlanz(a) forma bakarra aurkitu dugu,'hargintza' adierakoa (R. Artola: "Egun alai onetan / egin bedi lana,/ billatzen non da gizon / ezkutatu zana;/ toki illun bat baita / au lotan dagoana,/ alcha bedi arlanza / estalkai daukana,/ esna dediñ soldadu / lotara etzana").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arlantz 'gariaren bizarra': HiztEn; harlantza 'hargintza': HiztEn-LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arlantz 'gariaren bizarra': EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC; harlantza 'hargintza': EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; arlantza 'hargintza': PMuj DVC; harlantzaile : HiruMila; arlantzaile : PMuj DVC. // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gariaren (eta kideko landareen) bizarra.

arlekin
iz. Italiar komediako pertsonaia irrigarria, mozorro beltza eta kolore askotariko erronbozko jantziak daramatzana; bufoia. Izango gara guztiok han berdin; nahiz errege hemen izan, nahiz izan arlekin. Irabazleak arlekin mozorroa du.

Aztergaia: arlekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

2 ager. (eta -atu, -ztatu).

Erdaretako formak

OfQuLF: bouffon || Arlequin || personnage de la commedia dell'arte.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Arlekin / LurE: Arlekin / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ene ustez nazioarteko forma arlekino da'.

 - [E116]: 'Espainieraz eta frantsesez 'arlequin' da, eta ingelesez 'buffoon' eta 'Harlequin'. Beraz, uste dut dagoen bezala utzi behar den'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arlekin'.

arlo
1 iz. Egitekoa, zeregina. Berari zegozkion eginkizun eta arlo guztiak ahal zuen ondoen egiten zituen. Kalteak nolabait konpontzea gure arloa da.
2 iz. Zernahi giza jarduera banatzen den zati bakoitza; zati horietako batek hartzen duen guztia. Ik. alor 2; sail 2. Kultura arloan ezer gutxi egin du udalak. Gramatika arloan ilunpetan daude oraindik auzi asko. Euskara arlo horretan gutxi saiatua dugulako. Hortaz ez dakit ezer, ez baita hori nire arloa. Jakintza berri horren arloa ez dago oraindik ongi mugatua.
3 iz. Lursaila, alorra.

Aztergaia: arlo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Hobets alor". (1993-02)

 - [I102]: tradiziotik aparte, badirudi ez dagoela zalantzarik, arlo metatesi hutsez sortua baita" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: bietako bat hobetsi beharra dago. Garbi dago alor hizkuntza zainduan erabiltzen dela.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S): bere garaian eztabaidatua.

arloka
adb. Arloetan, arloak osatuz. Zuzendaritzako lanak arloka banatuko dituzte: kirola, ekonomia, publizitatea eta marketina. Aforismoak ordena kronologikoan eman ditu argitara; ez daude, beraz, arloka sailkatuta.

Aztergaia: arloka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh89 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arloka. v. aloka.

arloka 50: Argia 3, Berria 17, Deia 3, DiarioVasco 9, EiTB 2, Elkar, Consumer 4, Jakin, Laneki 7,UEU 2, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arloka 3, Berria

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ka librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta erabilgarria. Jasotzekoa izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

arlote
1 iz./adj. Bidean eta eskean bizi dena; bizimodu traketsekoa. Bizitza nabarmena daramaten arlote alprojak. Zirku gizon arlotea. Arlote zorotzat hartzen zuten.
2 adj. Zarpaila, gaizki edo baldres jantzi eta antolatua. Beste gazte bat agertzen zaie, arlote ezinegon eta axolagabe horietakoa. Atso zahar arlote hura gazte eder eta apaindua balitz. Olerkari arlotea. Nire arimako etxe arlote honetara. Erromeria arlotea izan da gaurkoa.
3 adb. Trakets. Arlote jantzia. Neure burua Parisen ikusiz, hain lotu eta arlote. Arlote xamar gelditu zaio hitzaurrea. Ez dut telebistan arlote agertu nahi.

Esaera zaharrak

Duguna jan dugu eta arlote gara bihurtu. Emaiozu arloteari egositik, eskatuko dizu errekitik. Txiroak arlotea higuin.

Aztergaia: arlote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
arlotekeria
iz. Arlotearen jokaera; arloteari dagokion egitea. Gizon gazte hark bere sosak xahutu ditu arlotekerian. Esku nagi edo alferrak berekin ekarri du premia eta arlotekeria. Bertsolaritza arlotekeriatzat jotzea baino arlotekeria arloteagorik ez dagoela.

Aztergaia: arlotekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arlotetu, arlote/arlotetu, arlotetzen
da ad. Arlote bihurtu. Orain hurrengo ikusi nuenetik hona, asko arlotetu da.

Aztergaia: arlotetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arlote(tu), arlotetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

arlote bihurtu.

arma
1 iz. Etsaiei erasotzeko eta haiengandik babesteko tresna. Mailu bat armatzat zuelarik. Su armak. Esku arma. Arma astunak, arinak. Arma babesgarria. Gerra arma. Gaztelua armaz hartu. Arma fabrika. Arma-saltzailea.
2 iz. Zerbait lortzeko erabiltzen den bidea. Haren arma bakarra maitasuna zen.

Aztergaia: arma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arma(-)denda.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arma-gizon, arma(k) hartu , armetan .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'su-arma', 'arma zuri', 'arma astun' eta 'arma arin' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): arma zuri AS gehitu da arma sarreran.

arma denda, arma-denda
iz. Armak saltzen diren denda. Arma denda guztiak itxi beharko lirateke.

Aztergaia: arma denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'arma denda / arma-denda. [Forma bakarra gomendatuko bagenu?]'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

arma zuri
iz. Burdinazko edo altzairuzko xafla duen arma ebakitzailea.
arma(k) hartu
du ad.-lok. Armaz hornitu, arma bidezko borrokarako prestatu. (Batez ere armak hartu forman erabiltzen da). Armak hartzera deitu ninduten gazterik. Inork ezin baititu herritarrak armak hartzera edo gerra ordaintzera behartu. Hori pentsatzen zuten behintzat 60ko urteen bukaeran armak hartzea erabaki zuten gazte askok.
armada
iz. mil. Gerra batean elkarrekin gudukatzen diren gudari taldeen multzoa; estatu baten gudari taldeen multzoa. Ik. gudaroste. Haien armadako gizon sendoenak. Zeruetako armadaren santu agintariak.

Aztergaia: armada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

armada, gudaroste

Euskaltzaindiaren Arauak

armada: itsas armada, aire armada Sin. gudaroste.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

gudaroste

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

itsas armada, aire-armada

Faux-amis arriskutsuak

ez da, gaztelaniaz bezala, itsasokoa bakarrik

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "gudaroste (aire-armada, itsasarmada, lurrarmada)" (1995-01-10)

 - [E306]: "'itsas armada' eta 'aire-armada' aipatu dira txostenean; 'lur-armada' falta da; dena den, gure iritziz 'lurreko armada' hobea da; horrek berekin dakar 'itsasoko armada' eta 'aireko armada' formak hobestea komeniko litzatekeen aztertu beharra" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'oker ez banago, aire hitzarekin batera aire(-)armada ontzat jo zen; era berean halandaze itsas armada eta lur(-)armada ere ontzat jo beharko lirateke, bakoitzari sarrera bat emanda'.

 - [E116]: 'Nik uste orain ez dela hori erabaki behar, 'lur armada' horrek arazoak sor baititzake. Nolanahi ere, hori 'lur' sarrerari legokioke, eta ez da oraingo kontua. Gainera, hemen berriz ere prozedura kontua dago: hau bere garaian eztabaidatu zen, eta hartu zen Erabakia hartu, ez dela hainbeste denbora gainera. Uste dut orain ezin dugula berriz ere eztabaida hori piztu, ez baikenuke hiztegi hau inoiz ere bukatuko bestela. Beraz, nik proposatzen dut lerro hori aldatu gabe uztea, zegoen moduan'.

 - [I102]: 'PS ez diat ulertzen zein eztabaidaz ari haizen, eta zein modutan apurtzen dugun prozedura, baina argi dagoena zera duk, hiztegian aire(-)armada bezain beharrezkoak, lur(-)armada eta itsas armada direla, eta armada halandaze termino orokortzat jo daitekeela. Are gehiago, nire ustez, hirurak armada sarreran azpisarrera gisa eman beharko lirateke'.

 - [E116]: 'agian ez ditut gauzak behar bezain ongi azaldu. Hau da Euskaltzaindiak onartu duena (bigarren itzulian): aire-armada* e. aireko armada (kontraesan bat lehenbiziko itzuliarekin); aire-bidaia* e. aireko bidaia; aire-indar* e. aireko indar. Ez dakit zer erabakiko duen Euskaltzaindiak "lur-armada" horrekin, baina hori "lur" sarreran sor daitekeen eztabaidarako uztea proposatuko nuke, gainerako guztia aldatu gabe utziz (adibidea egokitu behar da, hori bai: aireko armada)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'utzi dagoen moduan'.

armadaburu
iz. mil. Armada baten agintari nagusia. Dimisioa eman eta bozketa aurreratzeko eskatu dio armadaburuak Thailandiako Gobernuari.

Aztergaia: armadaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): armadaburu 103: Berria 102 (adib.: “Herenegun, armadaburua hil zuten atentatuan”, “Libanoko lau armadaburu”, “armadaburua kargutik kendu zuten militar matxinoek”), Argia (“AEBetako armadaburuek aitortu zuten gudu hura izan zela ‘1968an Vietnamgo Hue hirian izandakotik bortitzena’”); armadako buru / armadaren buru 64.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: armadaburu 39: Berria 32 (“Itsas Armadaburuak jakiterat eman zuen, halaber, ontzi nuklear honen traza txarraz ohartu egin zela”), Herria 2 (adib.: “Preseski Richard Myers Amerikanoen armadaburuak egin du bisita bat Haitirat erranez gauzak hobetzen ari direla han, nahiz pobrezia bera duten herri hortan, gizon batzu aldaturik ere”), Aingeru Epaltza 3 (adib.: “Erregina Joanak, Arroxelara partitzean, Agaramont kendu eta Arros utzi zuen bere ordezko, armadaburu eta lotinant jeneral”), Txillardegi (“Gure Armadaburu izandako Joakin Elio Ezpeleta jeneralarenaz ari naiz”), Jose Morales (“Margolan haietan gizaki indartsuak bakarrik ikus zitezkeen, Greziako armadaburuak denak, bakoitza bere benetako neurrian pintatua”); armada buruzagi 1, Herria (“Joan den asteazkenean elgarretaratu dira bi aldeetako batzu Bouake herrian luzeki armada buruzagietakoak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Beste gabe onartzekoa da, ongi eratua baita.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

armadore
iz. Itsasontzi bat hornitzen eta ustiatzen duen pertsona. Ik. ontzi jabe. Ontziko armadoreak 60.000 euroko bermea ordaindu beharko du. Armadoreak bazekien Prestige-k istripuren bat izan zezakeela.

Aztergaia: armadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

euskara batuan onartzeko modukoa iruditzen zaio J-L. Davanti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

itsasontziaren jabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Esanahia beste modu honetara jarriko nuke: 'itsasontziaren jabea, ontzi jabea' eta onartu'.

 - [I102]: 'Ez nago seguru beharrezkoa denik, baina onartzekotan definizioan honela emanen nuke: isatsontzi(-)jabe. Ontzi(-)jabe, ostera, ez nuke jarriko, ontzi-jabe guztiek ez dutelako zertan itsasontzi-jabeak izan behar'.

 - [E116]: '"Ontzi jabe" proposatzen da lan taldeak hala eskaturik. Horretarako txosten berezia prestatu zuen eta han ikusten da aski ongi dokumentatua dela, lekukotasun askorekin. Horregatik uste dut egokiena dela dagoen moduan uztea, hori da nire proposamena'.

 - [E113]: 'Ez dut uste armadore hitza 'itsasontziaren jabea' esanez definitzen ahal dela. Lehenik, segurtatu behar litzateke euskaraz armadore izateko ontziaren jabe nahitaez izan behar dela egiazki (erran nahi dut juridikoki). Hala balitz ere, ez zait iduritzen bi kontzeptuak parekide diren, itsas ontzien jabeak normalean ez baitira armadore. Onartuko al genuke erretore eta kapitain 'apaiza' eta 'soldadoa' definizoen bidez argitzea? Proposamena: armadore hitza sartzen da, beste ezer gabe (edo its(aso) edo horrelako zerbait gaineratuz, nahai bada)'.

 - [I102]: 'Nik neure proposamenduari eusten zioat, PS, zehatzak izatea ez delako desegokia. Bidenabar, nik dauzkadan berba-txostenetan ez duk ezer agertzen armadore hitzari buruz'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'armadore'.

armadun
adj. Armaz hornitua. Hara joan zen, gizon armadun askorekin.

Aztergaia: armadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

armadura
iz. Burdin atalezko soinekoa, antzinako gerragizonen babesgarria. Zaldun bat armadura zuriz estalia.

Aztergaia: armadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

armadura, zuraje, burdinaje

armagabetu, armagabe, armagabetzen
du ad. Norbaiti armak kendu.

Aztergaia: armagabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, baina egokia eta sistemaren araberakoa.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

armagabe, armagabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

armagile
iz. Armagina. Gernikan arma fabrikak sortu zirenean 1913an, Eibartik eraman zituzten armagileak.

Aztergaia: armagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko armagile .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

armagile (eta harmagile) 3: ZienTekn ("Toledoko ezpata famatuen sekretua ere hein handi batean Arrasateko altzairuan zetzan, bertako armagileek 1777ko txosten batean adierazten zutenez, Arrasateko altzairua Milangoa eta alemana baino hobea zela esanez"), XArb ("IIIko Mahastearen 1an, [1794.IX.24] berrogoi eta zortzi oren barne, harmagileek Baionara joan behar dutelako manua heldu da, artilleriaren zuzendaritza pean jartzeko"), Gizarte Zientziak/DBH ("Gremio ezagunenak honako hauek ziren: errementariak, olariak, ehuleak, larrugileak, tindatzaileak, etxegileak, ontzigileak, armagileak, teilagileak..."); arma egile (eta -ll-)2: A. Arrinda ("Orduko lantegiak, eta lantegian, arma ta tresna-egilleak..."), J.A. Arrieta ("Arma egileak herri aberatsak dira eta erosleak pobreak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

armagileak : Euskalterm 1 ('armeros') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

armagile : PMuj DVC (armero, fabricante de armas) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Aski da armagin arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa armagin arautuarekin batera.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-gin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): armagile

armagin
iz. Armak egiten edo saltzen dituen pertsona. Nahiago armagin izatea baserritar baino.

Aztergaia: armagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

armagin, armasaltzaile

armagintza
iz. Armak egiteko lanbidea, arma-industria. Eibarko armagintza. Armagintzan aritu.

Aztergaia: armagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
armagizon
iz. Gizonezko soldadua. Erregeren armagizonen ihesean zebilen.

Aztergaia: armagizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: armagizon / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gizon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arma sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gerra-gizona.

armairu
iz. Altzari garaia eta itxia, jantziak, hornidurak eta kidekoak gordetzeko erabiltzen dena. Janariak gordetzeko armairua. Armairuan sartu.

Aztergaia: armairu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
armak utzi
du ad.-lok. Armadaz edo talde armatuez mintzatuz, jarduera militarra utzi. Hizketan hasteko, ezinbesteko baldintza da erakunde armatuak aurrez armak uztea. Errendi dadila, armak utz ditzala eta behin betiko desager dadila.

Aztergaia: armak utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARMAK UTZI. Abandonar las armas, rendirse. Ordian basa erregiak Souzari zereioan igorri erraitera, bera jendiaren beldürraz portügesen harmen gatik, ta zirelakoz hazainak khario hirian, etzütiala sarerazi bena nahi bazien harmak ützi, zütiala bürgü bazterretan jarriren eta ezin hobekin ihan ziratekiala. Egiat 160. Iñazioren lagunak Iñaziorekin zerbait, Iñazio gabe gauza guti, lotsatzen dire. Harmak uzten dituzte eta gazteluko gakhoak Frantseser emaiten. Laph 12. Armak utzi nai izan etzitutenai, ta utzita berriz artuko zitutenai, Serranok eskañi egin zien, gerra-legez ariko zituala. Or SCruz 35. Lau atera-aldi egin zitun Santa Kruz gerrara: lenengoa, 1872 garrengo Apirillaren erdi-aldetik azkenera bitartean, karlistak Donoztaben armak utzi zituzten arte. Ib. 29. Armak ain errez uzten zituztela ikusirik. Alkain 58.

armak utz i 541: Berria 322, EiTB 155, Jakin 5, Argia 54, Erlea, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

armak utzi 219: Berria 204, Herria 4, Agustin Otsoa 2, Jon Alonso, Karlos Linazasoro, Elizen arteko Biblia, Jokin Urain, Juan Kruz Igerabide, Agurtzane Juanena, Iñigo Aranbarri, Asisko Frantzizko, Jean Baptiste Etxarren.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arma sarreran.

armamentu
iz. mil. Soldadu bat edo armada bat hornitzen duten arma eta tresnen multzoa; estatu batek dituen armen multzoa. Iranek armamentu nuklearrik ez duela lortu nahi berretsi zuen. Armamentuan 60.000 milioi dolar gutxiago xahutzea du helburu egitasmo horrek.

Aztergaia: armamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-mendu/-mentu.

armañantzastar
1 adj. Armañantzaskoa, Armañantzasi dagokiona.
2 iz. Armañantzasko herritarra.
armarri
1 iz. Leinu, hiri edo nazio baten ezaugarri diren ikurren edo sinboloen irudikapen grafikoa, maiz ezkutu formakoa, bereziki harrizkoa eta etxearen ate nagusiaren gainean agertzen dena. Armarririk gabeko baserria. Apaolazatarren armarria. Bizkaiko armarria. Hagin hostoak ageri dira Errenteriako armarrian.
2 iz. Talde, elkarte edo erakunde baten ezaugarri den ikurra. Ik. intsignia. Emakumeen taldeek ere defendatzen dute Realaren armarria.

Aztergaia: armarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: armarri Blasón, escudo de armas. "Escudo de armas que hay en los frontis de las casas" VocB. "Escudo de armas de una familia" A. "Los pueblos de la mer. de Durango tenían su guardia armada [...] 'chuzos' o lanzas de plata, montadas sobre hastas de palo fino, para cuya colocación servían ciertas piedras taladradas, llamadas arma-arri, donde no podían ser manoseadas” Vizcarra Urquiola. “En Gorriti creen que [el eco] es contestación de los escudos de armas. Al oirlo dicen: armarrik eatzun dik (ha contestado el escudo de armas) JMB Mund. LE-Ir (“Guzien lenean bidoeie egia, ala nola kristioain armarria ta nobleza”), Aran EE (“Bere ezkutu eta armarrietan garaitokiya Etxenasi Oñaz-koarenai ematen diyo”), AB AmaE (“Bizkaiko arma arriari josirik neure begiak”), Kk Ab (“Torre-etxe onen jabiak arma-arri ori maite-maiterik dauko”, "Etxiak bere ate-buruban ikurdi edo arma-arrija dauko, naikua dotoria"), JMB LEItz ("Berastegin armaarriari ezartzen diote oiartzuna"), Zub (“Etxe zaharrak bere zigilu edo armaharri ederrak agerian”), Anab Poli (“Txilborraren gisa etxeek arma-arria duten kaleak”, “Egal aundiko etxeak dira, arri gorrizko arma-arria erdian”), Erkiag BatB (“Inguruetan agirian dagoan ormako armarri bateko esana dauka, nunbait, gomutan”), Alzola Atalak (“Amar milla euskal abizen eta geiago, bakoitza bere arma-arriakin”). Ik. OEH argitaratuan ezkutu 2: ‘escudo heráldico’. Arti Tobera (“Atariaren gainean noblezi ezkutu bat duena”), Berron Kijote (“Beste ikur eta ezkuturik gabe”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

armarri: ElhHizt (escudo de armas [generalmente de piedra y colocado sobre la puerta principal de una casa]), HiztEn (leinu, hiri, etab.en ezaugarri den ezkutu-moduko irudia, bereziki harrizkoa eta etxearen ate nagusiaren gainean agertzen dena), HiruMila (escudo de armas, escudo nobiliario, blasón), LurE (leinu edo hiri baten ezaugarriak irudikatzen dituen ezkutu modukoa, harrizkoa bereziki eta etxearen ate nagusiaren gainean agertzen dena) // ezkutu: ElhHizt (escudo, broquel [defentsa-arma]), HiztEn (erasoetatik babesteko besoan [eraso-armari heltzen ez dion besoan] eramaten den metalezko, larruzko edo zurezko arma babesgarria), HiruMila (escudo de defensa), LurE (ezkerreko besoan eramaten zen arma babesgarria).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

armarri, armarridun izond. eta ezkutu 1 izond. 'gordea'. 2 iz. 'sekretua'. 3 iz. 'diru-txanpona'. 4 iz. 'babeskia'.

armarridun
adj. Armarria duena. Baserri armarriduna.

Aztergaia: armarridun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

armategi
iz. Armak gordetzen diren tokia. Armategitik lapurtu zituzten metrailadoreekin.

Aztergaia: armategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
armatu, arma/armatu, armatzen
1 da/du ad. Armaz hornitu. Gudariak armatu. Pistolaz armaturik. Haren kontra joan zenean armaturik jendea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Talde armatuak. Hiri armatua. Soldadu armatuak.
2 du ad. Zerbaiti zutik, tinkaturik edo hedaturik eutsi. Bularrak berariaz jasota edo armatuta.
3 du ad. Atalez osatutako zerbait muntatu.

Aztergaia: armatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

armatu, arma(tu), armatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

armatu, arma, armatzen

armazoi
iz. Heg. Egitura, zerbaiten euskarri diren piezen multzoa. Zurezko armazoia.

Aztergaia: armazoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

armazoi 5: Aitziber Laskibar (“Leherketak leiho horiek guztiak suntsitu ondoren, armazoia besterik ez zen geratu agerian”), Izibene Oñederra (“60 edo 80 cm-ko panpinak, eskuz eginiko armazoi artikulatuak dira”), Jokin Sagarzazu (“Jakin badakite, gainera, administrazioaren armazoia pisua dela, 60.000 langilek baino gehiagok eusten diotela eraikinari”), Xabier Martin 2 (“Orduan, altxorrak aurkitu dituztela esaten dutenean, ez dugu zertan ontziaren armazoia lohiaren gainean irudikatu?”, “Hala ere, antzinako ontzi batzuen armazoiak aurkitu izan dituzte inoiz“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: armazoi 49: Berria (“Espainoleko irakaslearen betaurrekoak armazoi urrekarakoak ziren”), Xanti Iruretagoiena 11 (adib.: “armazoi edo kutxa bikoitzak egingo dira egurrak elkarrekin ondo lotuz kateekin, eta aurrez aukeratutako lekuan jarriko dira”), Joseba Sarrionandia 4 (adib.: “Toldoak zabalduko dira popa aldean armazoi gogorraren gainean”), Koldo Izagirre 3 (“gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak”, “Mahaitxo bat, lastozko bi aulki eta ate erraldoi bat, haritzezko armazoi batek eutsitako panelekin, presondegiko atalagaz eta ziudadelako sarrailekin”), Joseba Urteaga 4 (adib.: “Arazo bakarra denbora luzean fatxadako marra zuri eta beltzezko armazoia izan zen, kareorezko estaldura beren ahalbideen gainetik baitzegoen”), Patxi Zubizarreta 3 (“Begietan, urrezko armazoiarekiko betaurrekoak, garestiak itxuraz”), Josu Zabaleta 3 (“Andres arratsaldez joaten zenean, brodatzeko armazoia magalean zuela aurkitzen zuen Lulu”, “brodatzeko armazoia bertan laga eta kalera alde egiten zuen”, “Brodatzeko armazoian lanean ari zen bitartean, etxape berekoen artean gertatzen ziren alta eta baja guztien kontua eramaten zuen”), Karlos Zabala 2 (“estalpeko kale nagusiaren gangaren armazoi garaiak argitasunezko ilargi erdi bat ebakitzen zuen zeruaren urdin zurbilean"), Ramon Saizarbitoria 2 ("betaurrekoak ere armazoi koloredunekoak”, “sudur luzearen gainean haien antzera betaurreko handi armazoi lodikoak zeramatzalako”), Urtzi Urrutikoetxea (“Itsas txakur aurpegia zeukan gizona ere gogoan dut: gizena zen, bibote beltz lodia zeukan eta urrezko armazoidun antiojoak”), Ander Irizar (“Eskua mantaleko poltsikoan sartu eta metalezko armazoiko betaurrekoak atera zituen”), Bernardo Atxaga (“Eta P-ren atzetik Q, testu honen quille edo gila, letraontzi honen armazoia alfabetoa dela gogorarazten didana”), Aingeru Epaltza (“Gerokoz utzi nuen atal zafratuan horma puxka bat edo pomada ezartzea, optika batean luneten armazoia lehenbailehen lehengoratze aldera”), Juan Garzia (“Nori bururatu, gero, hain desberdinak izanik bi organismo horien garapenean parte hartzen duten prozesuak, armazoi genetiko berean oinarrituak zirenik!“), Fernando Rey (“dortokazko armazoi beltzeko betaurrekoak erorixeak zituela bere sudurtzarraren gainean”), Patziku Perurena (“zurezko armazoi gogor gorrixta batean bildu eta ongi babestuz bakoitza, hurritz andere gaixoa, bere sormeneko neketik eta minetik pittin bat arintzeko”), Jon Muñoz (“Mira eginda zegoen Abel burdina ageriko armazoiari, burdina galdatuzko arkuei eta burdinazko zoladurari”), Aritz Gorrotxategi (“Musika tresnarik jo duzu inoiz? ", itaundu zion betaurrekoen armazoia gora jasoz”), Koro Navarro 3 (adib.: “George Grayk betaurrekoak zeuzkak baina kristalik gabeak, armazoia bakarrik”), Anton Garikano (“Leihoetako armazoiek dar-dar egin zuten neguko haize-bolada batekin”), Pako Aristi (“Helburua mendizulo malkartsuan sortzen den oihartzun sakona bere zurezko armazoian gordetzea du, norbaitek soka tinkatzen duenean ahotik luze jaurtitzeko”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “zurezko armazoia egin ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zizkioten”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

onarpen eske aurkezten da, zalantzak aitortuz: a) ez du baldintza minimoa betetzen (Heg. marka dagokio); b) armadura formak ez bide du balio eraikinen euskarri-egitura zabala adierazteko, arlo horretan beste adiera bat duelako edo izan dezakeelako (cf. es armadura, fr armature); c) zuraje proposatu-erabili da adiera horretan, baina nahasgarri gerta daiteke, 'eraikineko egurrezko osagaien multzoa' edo adierazten duenez.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

hedatua da, baina Hegoaldean bakarrik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "ez dugu arazorik hitz hori onartzeko (Elhuyarren hiztegietan sarrera da), baina 'Heg.' marka jartzen bazaio (eta hala behar du), 'Ipar.' marka duen edo bestela Euskal Herri osorako balio duen hitzarekin erlazionatu behar litzateke; Elhuyar Hiztegian, gaztelaniazko 'armazón'-en ordainak 'egitura', 'euskarri' eta 'armazoi' dira; egia esanda, horiek ez gaituzte gogobetetzen" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Ez dut uste beharrezkoa denik, eta aukerak badaude, alemanez eta ingelesez, kasu batez, egiten den moduan, alegia, eraikin(-)egitura. Egitura bera bakarrik ere erabil liteke, bai eta materialez berba eginez gero, burdinezko egitura edo konkretuzko egitura esan. Edozelan ere eraikin(-)egitura berba elkartuari sarrera bat emanen nioke'.

 - [E116]: 'Printzipioz bat nator AEk dioenarekin, baina ez dakit zer izan duen gogoan lan taldeak proposamen hau egin duenean. Agian beste zerbaitean pentsatzen ari zen. Hala ere, 'egitura' eta 'eraikin egitura' horiek oso egokiak izan daitezke. Ez dut uste, dena den, 'eraikin egitura' orain sartu behar denik: hasteko, elkarketa naturala baita hori, eta, bestetik, nonbait sartzekotan 'eraikin' sarreraren barnean sartu beharko bailitzateke, hara iristen garenean. Dena den, hau guztia kontuan izanik, eta EBBkoek besterik esaten ez baduzue, nik sarrera hau ez sartzea proposatzen dut'.

 - [I102]: 'Bat natorrek PS, baina gogoratu gero eraikin sarrera, eraikin-egitura sartu behar dugula'.

 - [E103]: 'armazoi > harmora (Lhande, Axular)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'kendu sarrera'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): armazoi iz. Heg.

armendariztar
1 adj. Armendaritzekoa, Armendaritzeri dagokiona.
2 iz. Armendaritzeko herritarra.
armeniar
1 adj. Armeniakoa, Armeniari dagokiona. Armeniar neska batekin ezkondu zen.
2 iz. Armeniako herritarra. Lurraldea armeniarren mende dago gaur egun.

Aztergaia: armeniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

armeniar: Erlijioa Hiztegia ("Eliza armeniar", "armeniar patriarkatza katolikoa", "errito armeniarra", "armeniar patriarkatza katolikoa").

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): armeniar iz. eta izond. edo izlag. [kategoriak gehitu dira]

armeniera
iz. Armenian eta inguruko zenbait eskualdetan mintzatzen den indoeuropar hizkuntza. Armenierazko literatura.

Aztergaia: armeniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
armetan
adb. Armak harturik. Inazio hor dago, beti ernai dago; armetan jarria dauka Konpainia. Armetan erabakiko dela hizketan ezin litekeena. Armetan pasatu zuen gerratea.
Loturak

Aztergaia: armetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arma sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

armetan jarria; armetan pasa zuen gerratea.

armiarma
iz. Zortzi hankako animalia artropodoa, buruak eta toraxak osatzen duten atalaren eta sabelaldearen artean mehargune nabaria duena, berak jariatzen duen gai likatsuaz intsektuak harrapatzeko sare bat egiten duena. Baratze armiarmak. Armiarmaren haria.

Aztergaia: armiarma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: armiarma: Araneida; baratza-armiarma: Araneus diadematus; etxe-armiarma: Tegenaria domestica; migale armiarma: Aviculariidae (=theraphosidae) (fam.); tximino armiarma: Ateles geoffroyi; ur-armiarma: Gyrinus

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: armiarma(-)sare.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: armiarma-arrain .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

armiarma-sare

armiarma sare, armiarma-sare
iz. Armiarmek intsektuak harrapatzeko egiten duten sarea. Ik. amaraun. Eulia armiarma sarean bezala harrapatuta.

Aztergaia: armiarma sare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "armiarmasare [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

armiarmajale
iz. Harkaitz txoria.

Aztergaia: armiarmajale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan armiarmo-jale 1 (Dass GH 1923: "Ez dakigu han-hemenka ez othe dioten [sorgin xoriari] armiarmo-jalea ere erraten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. harkaitz-txori (Tichodroma muraria) fitxako hustuketa Izendegian: arkaitz-txori : Ag Kr-3 Itxas-iztegia; Mendiak I; Noval Avifauna;PMuj DCV; J.M. Aranalde Egaztien mundua; ameraun txori : Iz ArOñ; harkaitz-txori : Gordailu IkastHiztegia; Perez Ollo Navarra; armiarma-zale : Arzdi Aves; gorrioleta : PGarm Aves; arrokakilla : PGarm Aves; armiamezale : PGarm Aves; armiarma-jale : PGarm Aves; harkaiztxori : LMuj DGT.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

armiarmajale jaso duten beste hiztegiak: EuskHizt: "iz. (*1905; armiarmo-jale 1923; cf. armiarmazale *1909). Txori igokari intsektujalea, mokoa luzea eta kakotua, buztan laburrra eta luma gris gorriz tantotuak dituena (Tichodroma muraria)" // EskolaHE: "iz. Zool. Moko luze punta-okerra duen txoria (Tichodroma muraria)" // PMuj DVC: "1 arañero, aracnívoro. 2 trepador (ave), lichodroma G" // DRA: "(G-zumay) Un pájaro, lit., comedor de arañas. 'Lichodroma muraria'*". // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal treparriscos / grimpereau (T-L), tichodrome echelette (Izendegia) formen ordainak: ElhHizt: harkaitz-txori. HaizeG FB: sorgin-xori. T-L LBF: sorgin-xori, armi-armo-jale. PMuj DCV: arkaitz-txori. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimo erabateko/partezkoak

harkaitz-txori , sorgin-txori sinonimo posibleekiko erlazioa argitzea komeniko da.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale (loturik idazten dira elkartuok).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Tichodroma muraria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): armiarmajale iz. Tichodroma muraria. Sin. harkaitz-txori.

armiñondar
1 adj. Armiñongoa, Armiñoni dagokiona.
2 iz. Armiñongo herritarra.
armistizio
iz. Gerran dauden herrialde bik edo gehiagok elkarrekin sinatzen duten su-eten ituna, bake akordio iraunkor baten aurretikoa. Ik. menia.

Aztergaia: armistizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

arma-uzte, armistizio, gudarte, meni(a), su-eten.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Adiera erabakigaitzeko ager. hau jaso da: menia B 1 (Enb: "Orretarako neure almenak asti gitxigaz neukazan; au lortu baño ixentauriko menia lenau bete zan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

harmauzte eta armistizio batera jaso dira EBn (E. Vascas, Kondairan zehar: "Irailaren 3an amaitu ziren hizketa hauek harmauztea edo armistizioa izenpetzearekin"); gudarte behin (S. Barandiaran: "Onela sarritan guztiok bildurik aakar egiten eustazuben. Oraiñ, ostera, gudartearen neke lan aundia sortu da, leenago zuen gurari biziz erakarri zendubena).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

armistizio : DFrec 1, HiztEn ("Gerra-egoera deklaratua amaitu gabe dagoelarik ere, erasoak geldiarazteko buruzagi militarrek sinatzen duten ituna"), LurE ("Borrokan diharduten herrien edo armaden artean itundutako borroka etena"), Euskalterm 2; menia : Euskalterm 1; su-eten : HiztEn ("Gerra edo gatazka batean tiro edo borrokarik ez egitea erabakitzen deneko denbora-bitartea"); sua-gelditze : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38 eta AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: su-eten ("tregua").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: EuskHizt: armistizio ("[1977]. [erd.] Borroka-etena. ik. su-eten"); menia ("[1596]. Su-etena; borroka-etena. Ik. tregoa"); su-eten ("[1990]. Su armen bidezko borrokaren etenaldia. Ik. menia"); tregoa ("[1643]. 1 Zah. [G. er.] [esp.]. Su-etena; borroka-etena. Ik. menia. 2 Zub. Epea / Atsedenaldia". // HiruMila: armistizio. // ElhHizt: armistizio; su-eten s.u. su ("Alto el fuego"). // EskolaHE: armistizio. // Lur EG/CE: menia ("Tregua, armisticio"). Lur EF/FE: menia ("Trêve, répit, armistice"). // Casve EF: süeten ("cessez le feu"). // HaizeG BF: meni ("trêve, armistice"). // Lh DBF: meni ("trêve, armistice"). // PMuj DVC: gudarte ("armisticio, tregua, suspensión o interrupción de la guerra"), menia ("B = tregua, armisticio, suspensión de hostilidades; meniak egin = atreguar, conceder tregua"), menidun ("B = atreguado, que está en tregua con su enemigo"). // DRA: meni ("(B, arc) Tregua. Butroeko meniakgaitik ez iskilosai etxi").

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal armisticio / armistice formen ordainak: HiruMila: armistizio. ElhHizt: armistizio. Lur EG/CE: menia. Lur EF/FE: menia. Xarr Hizt: menia. Casve FE: güdarte, meni. HaizeG FB: bake-gune, meni, gudarte. T-L LBF: meni, gudarte. PMuj DCV: meni, gud-arte. Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): armistice. it (S. Carbonell): armistizio. ca (DCC): armistici. en (Collins): armistice. de (Slaby / Grossmann): Waffenruhe // Waffenstillstand.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "armistizioa > menia (Broussain)".

 - [I102]: "Hizkuntza erromanikoetan erabiltzen da, ez baina germanikoetan. Ez dut beraren beharrik ikusten. Honelakoetan, nire ustez, kontu gehiagoz ibili beharko ginateke. Euskaraz ederto asko esan daiteke: sueten-abeniko, sueten(-)akordio, sueten(-)egiune edo sueten(-)itun".

 - [E116]: "Nik ez dut gaizki ikusten AEk dioena, baina hemen koherentzia pixka bat behar dugu eta ez ibili aldi bakoitzean, nolakoa den sarrera, gure prozedurak hartara egokitzen eta beti 'ad hoc' Erabakiak hartzen. Ez naiz 'armistizio'-ren aldekoa, baina holako sarrerei dagozkien gutxieneko baldintzak betetzen ditu, gaztelaniaz eta frantsesez hala esaten baita. Bestetik, Euskaltzaindiak dagoeneko "su-eten" onartua du, ez "sueten", eta horren aldatzen ere ezin gara orain ibili. Hortik "su-eten-abeniko" bezalakoak sortzea pixka bat gogorra da, egia, edo bestela "su-eten abeniko" bezalakoak sortu beharko genituzke. Nik hemen bi bide ikusten ditut: "armistizio" onartzea, lan taldeak proposatu duen gisa, (eta, nahi bada, azalpena emanez: "su-eten abenikoa, "su-eten ituna"), edo, besterik gabe, sarrera hau ez aipatzea. Bigarren bide honekin denak pozik gelditzen gara, baina arazoa konpondu gabe uzten dugu bere horretan. Beraz, zuen iritzien zain gelditzen naiz".

 - [E123]: "uste dut nahikoa eztabaidatu genituela maileguak onartzeko irizpideak. Gutxienekoa betetzen badu, nik sartu egingo nuke, inolako azalpenik eman gabe. Izan ere, 'su-eten abenikoa, su-eten ituna' definizioak ematen hasten bagara, behartuak gaude gero horiek Hiztegi Batuan sartzera. Ez dut esango gaizki daudenik, baina ez dut uste erabilera handiegirik izan dutenik. Eta ez zait iruditzen, oro har, euskaltzainok hasi behar dugunik aldez aurretik eztabaidatu eta onartutako irizpide orokorren gainetik, hitz berriak proposatzen. Errealista izan behar dugu eta kaleko euskalduna begien aurrean izan. Beraz, nik bere horretan onartuko nuke lantaldearen proposamena".

 - [E113]: "Ni sartzearen aldekoa naiz".

 - [E101]: "zalantzak ditu".

 - [I102]: "Aurrekoari eutsiko zioat, E116, eta berriro datorrenean sueten hori modu horretara idaztea. Ezin egin genezakeena, nire ustez, zera duk, geure buruari ezarri dizkiegun arau ortografiko batzuengatik hizkuntzaren sena ukatu eta, hik ondo dioen moduan sueten-abeniko edo sueten-itun guztiz era naturalean sortzen dituk euskaraz. Azken batean, idazkera absurdua izanda ere, kontzeptu bakarra delako eta zehatza, su-eten abeniko ontzat jo liteke".

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): "armistizio".

armonia1
1 iz. herr. Errieta. Merezi zuen armonia edo errieta eman zion.
2 iz. herr. Liskarra. Ik. sesio; okasio 3. Jendeak badarabil hamaika armonia.
Azpisarrerak
armonia2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, armonia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'osotasun bateko zatien elkar-hartze egokia' adieran eta musikako antzeari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harmonia].
armonian
adb. herr. Marmarrean; purrustadaka, liskarrean. Jendea armonian zebilen tabernetan, altzatarraren kontrariorik ez zela herri honetan. Bi atso nabaritu ditut armonian; berehala jarri dira jenio bizian.
Loturak

Aztergaia: armonian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARMONIAN. a) En armonía. Praisko [...] zan seme bat ona / bere guraso zarrak maite ebazana. [...] Gazteak zarraz ziran bizi armonian. AB AmaE 291. b) (V-m, AN-gip). Ref.: Etxabu Ond; Gte Erd150. Murmurando; refunfuñando; riñendo, disputando. "Refunfuño. Nire ama beti armonixan da, mi madre siempre está refunfuñando" Etxabu Ond. "Bere burutik armoni(a)n joan da. Hori armoni(a)n joan duk (AN-gip)" Gte Erd 150 (junto a bekozkoa zimurtu dik, gauza hutsa behar dute haserretzeko, etc. de otras zonas). Kuidado gabe segitu nuben / nere karguko lanetan. / Jendia armoniyan zebillen / publiko tabernetan: / Altzatarraren kontrariyorik / etzala erri onetan. EusJok II 58. Juana ori armoniyan / altutik asi zan, / neroni ere ixilik / egongo ez nitzan. PE 74. Bi atso nabaitu / ditut armoniyan, / beriala jarri ziran / jeniyo biziyan. / Ollo bat baratzara / sartutziagatik / bi atso aserretu / dirade gogotik. Auspoa 63-64, 227. Ollagorra entzuten / asi zan armoniñ: / Ai zan, begi-urdiñ, / ez burlarik egiñ. MendaroTx 211. Ostegunian beia / saldu du Ernanin, / geroztik erostuna / dabill armonin; / ogei ta bi erralde / ezurra eta mamin; / eztula ta zotiña / sabelian du min. Ib. 179. Juau! Juau! --armonian asi omen zan [zakurra]. JAzpiroz 24. (Con dativo). Riñendo, reprendiendo. "Armoniyan ai zen gue neskai" (G-bet). Jakiñ arren promesa / zenduala egiñ,, / aita Xeledonio / zuri armoniñ. MendaroTx 187. Aitona armonian / asten zaionean, / amonak entzungogor / dio geienean. Zendoia 81. c) "Armonixan egon, pasau... [...] Estar nervioso, normalmente a la espera de algo. Alabia falta zan da gau guztia armonixan egon naiz (edo pasau dot). Ik. arduratan egon" Elexp Berg

a) [elkar-hartze egokian]: harmonian 65 eta armonian 11; b) [liskarrean, errietan] adierakorik ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

a) [elkar-hartze egokian]: harmonian 23 eta armonian 4; b) [liskarrean, errietan]: armonian 3: Gotzon Garate 2, Patziku Perurena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia ‘marmarrean’ adierazteko, eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Halaber, jasotzekoa izan liteke harmonian forma ere, azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa armonia sarreran.

armonika
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, armonika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harmonika].

Aztergaia: armonika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "armonika. Musika tresna".

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. harmonika.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): armonika* e. harmonika.

armoniko
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, armoniko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harmoniko].

Aztergaia: armoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-10-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. harmoniko.

armosu
iz. bizk. beh. Gosaria.

Aztergaia: armosu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

almor(t)zu forma 4 aldiz ageri da: B 2 (Gamiz, Mg PAb), G 1 (Mg CC), EB 1 (MEIG); armusu B 5 (Bilbao IpuiB); gainera OEH argitaratuan: amortzu (VocZeg) eta armozu (Etxba Eib); gosari 105 aldiz (horietan gosari txiki 9, gosari kontu 1, gosari-lege 2, gosaridun 1, gosaritxo 2, gosariño 1): B 16 (Mg PAb 4, AB AmaE 2, KIkV 2, A BGuzur, Echta Jos 4, Kk Ab, Or Tormes, Erkiag BatB), G 77 (Cb Eg 2, Mg CC, AA 4, Bil, Lard, Apaol, Sor AKaik, Tx B, JanEd, Ldi 2, Or 16, KIkG 2, A Ardi 3, Ag G 5 , Ldi, TAg Uzt 4, Lek EunD 5, Uzt Sas 2, Anab 5, And AUzta, Berron Kijote 2, Etxde 5, JAIraz Bizia, NEtx 6, Salav, Lab SuEm 2, Inza Azalp), IE 6 (Elzb 3, Gy, Arb Igand, Lf Murtuts), EB 6 (Mde HaurB 4, Osk Kurl, MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

armosu behin ageri da, EB (Txill); gosari (eta gozari 2) 44 aldiz: B 7 (J.M. Etxeita, J. Fernandez, I. Zubiri, S. Onaindia, X. Peña), G 13 (B. Biguria, I. Olaberria, Jautarkol, Vill, A.M. Labayen, F. Zubiaga, M. Iturbe, P. Urruzuno, Latiegi, J. Azpiroz, S. Onaindia), EB 24 (K. Igea, Habe, Erdiko zikloko euskararen programakuntza, H. Etxeberria, G. Garate, X. Gereño, F. Juaristi, I. Mendiguren, M.E. Ituarte, J.M. Mendizabal, P. Aristi, A. Lertxundi, P. Zabaleta, I. Urbieta, A. Uranga, J.M. Irigoien, J. Agirre, P. Esnal); gosaritxo EB 1 (I. Urbieta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

almortzu : HiztEn; armozu : HiztEn ("ik. almortzu"); gosari : DFrec 3, AB38 15, AB50 5, HiztEn, LurE, Euskalterm 9; gosari txiki : HiztEn; gosari(-)lege : HiztEn, LurE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

beste hiztegietan: almortzu : EuskHizt, ElhHizt; armozu : DRA; gosari : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gosari(-)lege : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE; gosaritxo : EuskHizt, HiruMila; gosari txiki : ElhHizt, Lh DBF (gosaritxiki), DRA (gosaritxiki); gosarita : Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "armosu / almortzu / gosari".

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

gosaria.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper