50535 emaitza bilaketarentzat - [4201 - 4250] bistaratzen.

arrada3
1 iz. g. er. Hotsa, bereziki danborrak edo erleek ateratzen duten burrunba. Pregoilariak, arrada luzea atabalean jota, herri guztia inguratu zenean, deiadar egin zuen: (...).
2 iz. g. er. Zurrusta.
arradail
iz. zub. Bibelarra.

Aztergaia: arradail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

arradail/e-, ardail, 'bibelarra' adierakoak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arradaill : Eskual 1908 ("Bena borda, belhar eta arradaillez betherik, erre da oro"); ardail : EGAlm 1897 (eta "ardall": D. Béhéty GH 1931, Lh); ez dugu erradail forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu arradail/e- formarik aurkitu; ez eta 'bibelarra' adierako ardail forma ere.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arradail : HiztEn-LurE; ardail : HiztEn ("ik. arradail"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ardall : Lh DBF; arradail : HLEH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF (arradaill), DRA, PMuj DVC; arradailka : Lh DBF (arradaillka), DRA, PMuj DVC; arradaillkan : Lh DBF; erradalla : DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bibelarra.

arradaka
adb. g. er. Zarata eginez. Erbesteko zalgurdi aberatsa Arranondoko kalean zehar arradaka eta hautsak jasoaz doa.

Aztergaia: arradaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zarata eginez.

arradaki
1 iz. g. er. Arrabola.
2 iz. g. er. Eskalapoiak egiteko lanabesa.

Aztergaia: arradaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Definizioan arrabol jarriko nuke'.

 - [E116]: 'bai, uste dut AEk arrazoia duela. Hau jarri beharko litzateke: arradaki iz. g.er. 'arrabola''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arradaki iz. g.er. 1. 'arrabola' 2. 'eskalapoinak egiteko tresna''.

arradatu, arrada/arradatu, arradatzen
1 du ad. Ileaz, belarraz eta kidekoez mintzatuz, moztu, ageriko zatirik utzi gabe. Bizarra arradatu.
2 du ad. Betetako ontzitik mukurua kendu, arrada utzi.

Aztergaia: arradatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arrada(tu), arradatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

(ilea, belarra...) moztu, ageriko zatirik utzi gabe. 2 betetako ontzitik mukurua kendu.

arradatze
iz. Arrada uztea.

Aztergaia: arradatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'-t(z)e' amaieradunak noiz bai eta noiz ez?" (2002-09-02)

arragoa
1 iz. Labearen behealdeko barrunbea, burdina urtua biltzen duena. Burdina salda labetik iheska arragoara jaisten da.
2 iz. Ontzi aho-zabala, urrea, zilarra eta kidekoak oso tenperatura garaietan urtzeko eta lohitasunetatik garbitzeko erabiltzen dena. Urrea arragoan bezala garbitu zituen.
3 iz. Zerbait sendoago edo aratzago bihurtzen duen lekua edo gauza. Kritikaren arragoan. Oinazea egiaren arragoa bihurtzea. Gure abertzaletasunak ez du zentzurik euskararen arragoan moldatzen ez bada.
4 iz. Kulturak edo pentsamoldeak nahasten eta homogeneo bihurtzen diren lekua. Madril zenbait kulturaren arragoa izan da, Filipe II.a erregeak Espainiako hiriburu izendatu zuenetik.

Aztergaia: arragoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arragotu, arrago, arragotzen
du ad. g. er. Arragoan garbitu.

Aztergaia: arragotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arrago(tu), arragotzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arragoan garbitu.

arrahartu, arrahar, arrahartzen
du ad. zub. Berriz hartu. Pausarazi ondoan ene gorputz akitua, arrahartu nuen bidea, larre hutsaletan gaindi.

Aztergaia: arrahartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arrahar, arrahartzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

berrartu.

arrai
1 adj. lap. eta bnaf. Distiratsua, argia. Ilunagoa eta arraiagoa. Eguzkian hark dauka bere egoitza arraia.
2 adj. lap. eta bnaf. Alaia. Diosal arraia. Orduan da alegera, arrai, aise eta bere gogara.

Aztergaia: arrai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrai (alegera, amultsu)

Euskaltzaindiaren Arauak

arrai Lap. eta BNaf. 'alaia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "iparraldean diozue, baina ez eta ez Zuberoan guk alagera baitiogu" (1993-02)

 - [K204]: erroataren arraiak ere; beste erran nahiarekin "alai" erraten da. Arralleria, arrallant... ez ote dira raillerie frantsesetik heldu?" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'iz. izond. 1 'izpia' 2 alaia'.

 - Erabakia: Cf. EArau: 'arraio 1 iz. Batez ere Ipar. 'izpia''.

arraia2
iz. Kartilagozko hezurdura duen itsas arraina, gorputz zapala eta isats luzea dituena (Raja sp. ).
arraiar
1 adj. Arraiakoa, Arraiari dagokiona.
2 iz. Arraiako herritarra.
arraie
interj. arraio-ren leungarria. Zer arraie ari zara? Arraiea, mutilak, gureak egin dik, galduak gaituk!
Azpisarrerak

Aztergaia: arraie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arraietan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Forma baten adiera(k)

arraio-ren leungarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Adibide bat eman!'

 - [E116]: 'Hau proposatzen dut, OEHtik moldatua: Zer arraie ari zara!'

 - [E123]: 'konforme. Dena den, badakit Mitxelenak zer zioen, baina esango didazue gure seme-alabei nola esango diegun "arraio" hitz gogor samarra dela?'

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arraie interj. arraio-ren leungarria. Zer arraie ari zara! [eta AS] arraietan'.

arraietan
interj. arraioetan-en leungarria. Kostako zitzaion beste batean horrelakorik egitea, bai, arraietan! Ez da atsegina izango, arraietan, eguerdiko beropean gaurko igitai-jarduna!
Loturak

Aztergaia: arraietan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arraie sarrerari dagokion azpisarrera.

arraiki
adb. lap. eta bnaf. Alaiki. Norbait arraiki hartu. Arraiki pairatu.

Aztergaia: arraiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arraiki Lap. eta BNaf.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

arrail1
1 iz. Arrakala, arraildura. Ik. artesi. Lurrikara honek kalteak eragin zituen herriko etxebizitzetan, arrailak agertu baitziren haietako askotan.
2 adj. Arrailez, arrakalaz betea.
3 adj. Eragabea, porrokatua. (mozkor, hordi eta kideko hitzekin). Biak berdin hordi arrail; zeinek zeraman bertzea, ez baitzenuen ezagutuko. Mozkor arraila.
arraildu, arrail/arraildu, arrailtzen
1 da/du ad. Ebaki luzea eta sakona egin. Ik. arrakalatu. Ustekabean zalditik erori eta burua arraildu zaio. Aitor ezak edo burua arrailduko diat, aitor ezak. Egur arrailtzen ari zelarik. Lurra ikaratu zen orduan, arrokak arraildu ziren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Horma zahar arrailduak. Buru arraildutik odola dario.
2 da/du ad. Horditu. Gizon hori igande guztiez arrailtzen da. Asko edan du eta mozkor arraildua dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: arraildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: a) 'grieta / agrietar(se)' adierakoak: arrail : Laph, JE Ber; arrailgune : Prop 1893; arrailka : HU Aurp; arrail(l)atu : SP Phil, Harb, Gç, Mong, Urt Gen, He, Lg, Brtc, Dh, Jaur, Hb Esk, ECocin, Laph, Harispe EE 1884, FIr; arrallatu : ES, ETZ; arrailadura : Dv Lab; arrail(l)agarri : Gç, Brtc, Lg II, Dh, Jaur, Dv LEd; arraildu : TB Mt 27,51, Gy, HeH Mt, Dv Mt 27,51, Echn, Lap, HU, Zby RIEV 1908, JE Ber, Zerb IxtS, Leon Mt 27,15 (IBk erdibitu), Zerb Azk, JEtchep, Herr 1961, Ibiñ Virgil, Larz Senper, Mattin, Xa Odol, Bibl Gen 22,3; arraildura : JE Ber; arrailkatu : JE Ber; b) 'borrachera / embriagarse' adierakoak: arraila : Dv Iudith 13,4, Canc. pop. in Michel LPB, HU Zez, Elsb Fram, Barb Sup, Or Eus; arraildu : Lc, Ox, Zerb GH 1925, (eta Zub: "hordi arraildu"; FIr, Izeta DirG: "mozkor-arraildu"); c) 'astilla larga y gruesa' adierako arrail : Prop, Eskual 1908, Elsb Fram.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'grieta / agrietar(se)' adierakoak 25 dira: arrail EB 2 (UZEI: "zakatz-arrail"); arraildun EB 1 (K. Altonaga); arraildu IE 1 (Eskualduna); Zu 1 (J.L. Davant); EB 4 (J. Hiriart-Urruty, A. Valdes, J. Iturralde, D. Landart); arraildura IE 2 (Etchep, A. Arkotxa); EB 7 (Natur Zientziak, K. Altonaga, UZEI, I. Aldabe); arrailaxka IE 1 (Minville); arrailatu IE 1 (Azkue); arrailadura EB 5 (UZEI eta "betazal-arrailadura", A. Otxoa). b) 'borrachera / embriagarse' adierako arrail (Barb) eta arraildu (A. Zavala) bana; c) es 'ralla-' adierako arrailadora (F. Urkia) eta rallatu (Hemen 1987) bana.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrail : DFrec 2 (?), HiztEn ("1. Irekidura sakona eta luzea / 2. Ezpal luze eta lodia; 3. Arrailez betea; 4. Zeharo mozkorra"), LurE ("1. Irekidura sakona eta luzea. ik. arrakala; Arrailez betea; Hordi arraila: guztiz horditua / 2. Ogi arraila: ogi birrindua"), Euskalterm 5 ("hendidura, grieta"; eta "zakatz-arrail", "fohen-arrail"); arraildu : AB50 1 ("rajar(se)"), HiztEn ("1. Mozkortu; 2. Ik. arrailatu"), Euskalterm 3 ("cuartear; hendido"); arraildura : DFrec 1 ("irekiera"), AB38 2 ("hendidura, fisura"), AB50 1 ("rendija"), HiztEn ("Ik. arrailadura"), Euskalterm 4 ("hendidura, agrietamiento"); arraila(tu) : HiztEn ("Ebaki luze eta sakona egin"), LurE ("Ebaki luze eta sakona egin. ik. artesitu, arrakalatu, zarrakatu"); arrailadura : AB38 2 ("grieta; rayado"), HiztEn; arrailagarri : HiztEn; arrailakor : Euskalterm 1 ("físil"); arrailatze : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrail : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila ("1 leño; 2 astilla larga y gruesa; 3 hendidura; 4 cuneta; 5 gandul"), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF ("1 gros éclat de bûche; 2 ivre-mort"), HaizeG BF ("fente"), DRA ("1 leño; 2 hendidura; 3 hendido, agrietado; 4 borracho; 5 astilla larga y gruesa; 6 gandul; 7 hombre en estado de inmovilidad; 8 leña partida; 9 cuneta"), PMuj DVC ("1 cari, pardo claro; 2 quieto, inmoble; 3 vagabundo, gandul, holgazán, perezoso; 3 moskor arrail: borracho perdido; 5 egur arrail: leña rajada; 6 astillón; 7 friera, sabañón"); arrailgune : DRA ("hendedura"); arraildu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila ("1 agrietado; resquebrajado; desgarrado; 2 henderse las manos, la tierra; partir, desbaratar a uno, dejándole desconcertado; embriagarse"), Casve EF ("fendre, lézarder"), DRA ("1 partir; 2 embriagarse; 3 hender"), PMuj DVC ("1 rajarse...; 2 escarearse...; 3 caer en la inercia; 4 embriagarse / 1 decaído...; mozkor arraildua: borracho perdido..."); arraildia : PMuj DVC ("borracho perdido"); arraildura : EuskHizt, Casve EF ("arraildüra: fente"), DRA ("hendidura, grieta"); arrailgarri : Casve EF ("déchirant"), DRA ("desgarrador"), PMuj DVC ("hendible..."); arrailkor : PMuj DVC ("resquebrajadizo..."); arrailtu : Casve EF ("arrailtü: 1 fendre; 2 s'enivrer; 3 se géliver"), PMuj DVC ("caer en la inercia"); arrailtze : EuskHizt; arrailkatu : HaizeG BF ("fendre"), DRA ("hender"); arraila : DRA ("brizna de madera o espina que se clava en la carne; 2 raja"), PMuj DVC ("1 leña partida; 2 fenda, raja, grieta...; 3 portillo, abertura, brecha...; 4 cuneta; 5 astilla, espina; 6 astillón; 7 friera, sabañón"); arrailatu : EskolaHE, ElhHizt, HiruMila ("agrietado; hendido"), Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF ("fendre"), DRA ("desgarrar, partir; 2 hender y tronzar leñas"), PMuj DVC ("1 hender...; 2 partir leña; 3 desgajar...; 4 emborracharse"); arrailadura : ElhHizt, HiruMila ("raja, hendidura"); arrailagarri : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila ("desgarrador; lacerante"), DRA ("desgarrador"), PMuj DVC ("desgarrador, conmovedor"); arrailakatu : DRA ("resquebrajar, hender"), PMuj DVC ("agrietarse, rajarse, henderse"); arrailakadura : PMuj DVC ("hendedura"); arrailarazi : DRA ("hacer embriagar; 2 hacer rajar"), PMuj DVC ("1 hender...; 2 embriagar"); arraildatu : PMuj DVC ("hender"); arrailu : HiruMila ("hendidura"), PMuj DVC ("1 hendidura...; 2 atronadura de un tronco; 3 brecha; 4 tollán, colader..."). Ez dugu aurkitu ap. Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arraildu, arrail, arrailtzen. da/du ad. / AS: ogi arraila.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ogi-arraila

arraildura
iz. Ipar. Arrakala. Ik. artesi. Laster ontziko arraildurak petatxatu zituzten.

Aztergaia: arraildura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. arrailadura / LurE: - / ElhHizt: arrailadura / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  arraildura e. arrailadura".

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

arraildura eta arrailgarri -a- gabeak dagozkio arraildu oinarri arautuari.

Informazio osagarria
Sinonimo erabateko/partezkoak

artesi, arrakala.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

arraileria
iz. Txantxa, asmo gaiztorik gabeko adarjotzea. Ez da ironia, arraileria baizik. Soldadu eta marinelekin erdi arrailerian. Lau libera eta erdi?, arrailerian ari zara, ez?

Aztergaia: arraileria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrailgarri
adj. Erdiragarria, urragarria. Ik. bihotz-erdiragarri; lazgarri; zirraragarri. Tormentu arrailgarrien erdian, kontsolamendurik gabe. Gogoeta bihotz-arrailgarriak.

Aztergaia: arrailgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -aga- / HiztEn: -aga- / LurE: - / ElhHizt: -aga- / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa
Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

arrailtzen duena.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

tormentu arrailgarrien erdian; bihotz-arrailgarria.

arrain
1 iz. Animalia ornoduna, uretan bizi dena eta hegalak dituena, ugaztuna ez dena eta arnasa brankien bidez hartzen duena. Ur gezatako, gazitako arrainak. Hegaztiak airean eta uretan arrainak.
2 iz. Janaritzat erabiltzen den arraina. Arraina dugu bazkarian. Arrain gutxi eta haragi asko jaten dute.
3 iz. pl. Zodiakoko konstelazioa. (A larriz). Ik. pisces 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
4 iz. pl. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hamabigarrena, eguzkia Pisces konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (otsailaren 19tik martxoaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. pisces 2.

Esaera zaharrak

Arrainik ez den urera ez bota sarea. Sareak hurrago, arrainak estuago.

Aztergaia: arrain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma

arrain da forma nagusitua, eta hobestekoa

Jatorrizko forma

arrai(n), arran-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arrain(-)saltzaile.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arrain-hazkuntza, arrain hegalari, arrain-hezur, arrain-irin, arrain-ontzi, arrain txiki, arrain zabal, arrain-zopa .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: eta arrain arroltze "frai"; arrainbeharri "concha"; arrainexur ; arraingazitu; arraingorri; arrainka; arrainkari; arrainketa; arrainki; arrainezpata "espadon"; arrainidi "lamantin"; arrainlore "ortie de mer (bot); arrainsare; arraintegi; arraintoki; arraintsu; arrainurhezko "dorade"; arrainbeltz "arrano moeta bat. Horiek berak: arran..." [Lhande-renetik hartu ditut ...] (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarreren artean, arrain(-)sarda jar daiteke, hala baitakarte Elhuyar hiztegiak, VOX hiztegiak, Mujikaren hiztegiak, 3000 hiztegiak…'

 - [E208]: 'arrain txiki, arrain zabal nik besterik gabe, hitz hauek, lainotsuegi eta zehaztasunik gabeak direlako, hemendik kenduko nituzke'.

 - [E116]: 'Ez dut ongi ulertzen XK-k dioena, zeren sarrera horiek, zerbait izatekotan, aski zehatzak baitira eman diren gisan. Beste gauza bat da ongi eman diren edo ez. Hau da, 'arrain zabal' hori 'arraia' da edo ez da? Hala bada, oso zehatza da. Hala ez bada, gaizki emana da, hori nik ez dakit, OEHn, dena dela, esanahi horrekin ere ematen da. Bestetik, onartzen baldin bada, uste dut hitz batean eman beharko litzatekeela, espezie bat baita. Bestetik, AUk dioenarekin bat nator, eta "arrain sarda" sartzearen aldekoa naiz'.

 - [E123]: 'espezie-izenak diren neurrian, zehatzak dira jakina; eta zehaztasun hori argi uzten da definizioa ematean. Idazkerari dagokionez, ez dut argi ikusten espeziea izateak elkarturik idaztea eskatzen duenik, bereziki kontuan izanda ze kontsonante-multzo sortuko litzatekeen. Gehienez ere, marra erabiliko nuke. Horrelakoez ez genuen ezer esan Hitz elkartuen osaera eta idazkerari buruzko arauan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrain [eta AS gisa] arrain-saltzaile / arrain-sarda / arrain-salda / (kendu besteak)'; kenduok dira: arrain-hazkuntza, arrain hegalari, arrain-hezur, arrain-irin, arrain txiki, arrain zabal .

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain // AS: arrain-hazkuntza edo arrain hazkuntza [azpisarrera gehitu], arrain hegalari [azpisarrera gehitu], arrain-hezur edo arrain hezur [azpisarrera gehitu], arrain-irin edo arrain irin [azpisarrera gehitu], arrain txiki iz. 'harkaitzetako arraina, tamainaz txikia'. [azpisarrera gehitu], arrain zabal iz. 'arraia' Raja sp. [azpisarrera gehitu], arrain-zopa edo arrain zopa [azpisarrera gehitu]

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: arrain 1 iz. 2 iz. pl. Sin. pisces

arrain hazkuntza, arrain-hazkuntza
iz. Arrainen eta itsaskien hazkuntza. Ik. akuikultura. Munduko toki askotan, urmaeletako arrain-hazkuntza oinarrizko elikagai iturria da.

Aztergaia: arrain-hazkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

grafia bikoitza jasotzea proposatu da: arrain(-)hazkuntza, arrain(-)hezur, arrain(-)irin, arrain(-)ontzi, arrain(-)zopa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hazkuntza.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrain sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain // AS: arrain-hazkuntza edo arrain hazkuntza [azpisarrera gehitu]

arrain haztegi, arrain-haztegi
iz. Arrainak hazteko prestatua den lekua. Arrain haztegiko hormak gainditu eta aske bizi nahi zuen arrainari buruzko ipuina kontatu zigun.

Aztergaia: arrain-haztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): arrain(-)haztegi 30: Elhuyar (“Sail baten jabea, edo arrain-haztegi batena, bere negozioaz arduratzen da”), Consumer 9 (“Arrain-haztegi iraunkorrak“), EiTB 8 (adib.: “Arrain-haztegietatik ihes egiten duten animaliak eskualde horretako uretako organismoentzat egiazko mehatxuak dira”), Argia (“gaur arrain-haztegietan gehien dagoen arraina”), Berria 11 (adib.: “Arrain haztegietan sortu eta ugaltzen den bakterioa da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrain-haztegi 2, Berria (“Milioika pertsona kaltetu eta etxe gabe utzi bazituen ere, zenbaiti mesede egin zien euriteak, hainbat arrain-haztegik gainezka egin eta arrain andanak alde egin baitzuten, gose zeuden herritarren zorionerako”)

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu arrain(-)haztegi formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vivero; criadero de peces / fr vivier: Elhuyar: arrain-haztegi (adib. gisa) / NolaErran: arraindegi – arrain haztegi / Zehazki: haztegi / Labayru: hazitegi / Adorez5000: arrain-haztegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Onartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrain sarreran.

arrain hegalari
iz. Exocoetidae familiako arraina, bularreko hegal handiak biziki astinduz, 50 metrorainoko jauziak egiteko gai dena. Ito egiten gara uretatik ateratzen bagaituzte, eta ez dugu ikusten bizi gaituen ura; arrain hegalariak bagina behintzat, ura kanpotik ikusteko!

Aztergaia: arrain hegalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arrain hegalari 'pez volador': arraiegalari JAIraz Bizia 2 ("izurde ta arraiegalarin laguntzarekin zijoazen bitartean"; "Arraiegalarik, txikik, zillarrezkoak ziruditela, ontzi ondotik atera, egoan irurogei larogei metro joan eta an kaxpajo egiten zutenak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrain-hegalari IE 2 (Gexan Lantziri: "Beste itsas-arrain bat, bakan Ipar Itsasoraino igeri dagiena, Atlantikoan eta Mediterraneoan haatik ugari dena, arrain-hegalaria da, arruntki oroneta deitua dena, ba da honetatik zazpi mota eskualde horietan"; "Itsaso zabalean eta talde haunditan bizi dira arrain-hegalariak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrain hegalari : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (eta arrain hegalari gris). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian arrain hegalari (Exocoetidae fam.) fitxaren hustuketa: juriola (J.A. Agirre Bizitza itsasoan); arrain hegalari gris (Cheilopogon heterurus) fitxarena: txori-arrain (FauMar, PMuj DCV), txoriarrain (X. Kintana Hizt80), xori-arrain (Lotina Peces); hega-arrain (P. Iztueta Arrainak, Lotina Peces, F. Lizaso*, FauMar, PMuj DCV), arrain egalari (F. Lizaso*), arrai egaldun (PMuj DCV), bolador (Lotina Peces).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal pez volador / poisson volant formen ordainak: arrain hegalari gris : ElhHizt (s.u. volador); arrain hegaldun : XarHizt, Casve FE (arrain hegaldün), HaizeG FB (arrain-helgaldun); txoriarraina : HiruMila; T-L LBF (xori-arrain); bolador : Azkue Aurkibidea. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: AS: arrain hegalari gris / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-hegalari.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrain sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain hegalari [azpisarrera gehitu]

arrain hezur, arrain-hezur
iz. Arrainen eskeletoa osatzen duten hezurretako bakoitza. Arrain hezur bat gelditu zaio zintzurrean.

Aztergaia: arrain-hezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt; Merkat: arrainirin.

grafia bikoitza jasotzea proposatu da: arrain(-)hazkuntza, arrain(-)hezur, arrain(-)irin, arrain(-)ontzi, arrain(-)zopa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrain sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: '[arrain hezur] arrain hezur arete'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain-hezur edo arrain hezur [azpisarrera gehitu]

arrain irin, arrain-irin
iz. Ura eta koipea kendu zaizkion arraina ehoz ateratzen den irin modukoa. Munduan arrain irin ekoizlerik handiena da Peru.

Aztergaia: arrain-irin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

grafia bikoitza jasotzea proposatu da: arrain(-)hazkuntza, arrain(-)hezur, arrain(-)irin, arrain(-)ontzi, arrain(-)zopa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-irin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrain sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain-irin edo arrain irin [azpisarrera gehitu]

arrain salda, arrain-salda
iz. Arraina egosiz prestatzen den salda.
arrain saltzaile, arrain-saltzaile
iz. Ik. arraindun; arrainketari. Mundakako arrain-saltzaileak saskia hutsik zekarren. Arrain saltzaileak saltokiak antolatzen ari ziren.

Aztergaia: arrain saltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

izozki(-)saltzaile aztertzean azpisarrera diren saltzaile osaerakoak ohiko lexia egitea proposatu da: arrain(-)saltzaile, bertso(-)saltzaile, erloju(-)saltzaile, esne(-)saltzaile eta fruta(-)saltzaile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "arrainsaltzaile [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

arrain sarda, arrain-sarda
iz. Itsasoan elkarrekin dabiltzan mota bereko arrainen multzoa. Ik. sarda; gorri2.
arrain txiki
iz. Tamaina txikiko arraina, txalupa motordun eta kidekoekin egiten den arrantzan harrapatzen dena, hala nola dontzeila edo paneka.

Aztergaia: arrain txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrain sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

harkaitzetako arraina, tamainaz txikia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain txiki iz. 'harkaitzetako arraina, tamainaz txikia'. [azpisarrera gehitu]

arrain urdin
iz. Arrain gantzatsua. Arrain urdin txikiak (antxoak, sardinak, berdelak, txitxarroak) omega 3 gantz azidoak izaten dituzte.

Aztergaia: arrain urdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitu ahal izateko.

arrain zabal
iz. Arraia (itsas arraina). Afaritarako ez zen falta arrain zabala saltsan.

Aztergaia: arrain zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. s.u. arraia, dagokion informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arrai(n)zabal 'raya' 2: "Guzurrik batere asmatu baga zazpi otxaba txakolin, / Afaritako etzala falta arrain zabala salsatan" (Acto); "lixa katuarrai, arrai zabal edo traman" (Elizdo EEs 1925).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrainzabal : HiztEn. arrain zabal : LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50 eta Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiko hustuketan jasoak s.u. arraia.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: arrain zabal : EskolaHE; arrain-zabal : EuskHizt (AS: "ik. arrainzabal"); arrainzabal : EuskHizt, ElhHizt ("Zool. Raya. Ik. 1 arraia"); PMuj DVC (arraintzabal 'raya santiguera'); DRA (arraizabal). // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF eta Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: arrain-zabal / EuskHizt: arrain-zabal Ik. arrainzabal / HiztEn: arrainzabal / LurE: - / ElhHizt: arrainzabal / EskolaHE: AS: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zabal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrain sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

arraia (Raja sp.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "lexikalizatutzat jotzea proposatzen dugu: 'arrainzabal' ('atungorri' eta 'atunzuri'-ren gisan); horrela dakarte OEHk eta Euskal Hiztegiak" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain zabal iz. 'arraia' Raja sp. [azpisarrera gehitu]

arrain zopa, arrain-zopa
iz. Arrain hezurrak eta arrain haragia barazkiekin egosiz prestatzen den zopa. Arrain zopa eskatu dute afaltzeko.

Aztergaia: arrain-zopa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 11 lek. (B 3 / G 8)

grafia bikoitza jasotzea proposatu da: arrain(-)hazkuntza, arrain(-)hezur, arrain(-)irin, arrain(-)ontzi, arrain(-)zopa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zopa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrain sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain-zopa edo arrain zopa [azpisarrera gehitu]

arrain zuri
iz. Gantz gutxi duen arraina. Arrain zuriak (oilarra, mihi-arraina, legatza...) sei hilabete iraun dezake izoztuta. Arrain urdina zuria baino koipetsuagoa da.

Aztergaia: arrain zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitu ahal izateko.

arraindun
adj./iz. Arrain-saltzailea. Emakume arraindun bat. Senarra arrantzalea eta andrea arrainduna. Arrainduna kalerik kale, nahiz euri nahiz eguzki.

Aztergaia: arraindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. arrandun

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. arrain-saltzaile

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-zale

arrainetara
adb. Arrantzara, arrainak harrapatzera. Arrainetara irteten ziren badaezpadako potin batzuetan.
Loturak
arraingorri
iz. Itsasoan ur sakonetan bizi den arraina, kolore gorri bizikoa (Triglidae fam.). Ik. perloi.

Aztergaia: arraingorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arraingorri Fam Triglidae. Sin. perloi.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: hitz horren azalpenean Fam. laburdura dator eta gero ez dago laburduren zerrendan.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S) eta BAgiria (2000-03-30): Fam. laburdura laburduren zerrendan jasotzea onartu da.

arrainketa
1 iz. Arrain pila handia. Sareak bota zituzten eta arrainketa handia bildu zuten.
2 adb. Arrain bila.

Aztergaia: arrainketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta 'pila' / 'bila'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. 'arrain-pila'. 2 adlag. 'arrain bila'.

arrainketari
iz. Arrain-saltzailea.

Aztergaia: arrainketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ketari.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

arrain-saltzailea.

arrainki
iz. Arrain-haragia. Eskaini zioten arrainki errea.

Aztergaia: arrainki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arrain-haragia.

arrainontzi
iz. Arrainak edo bestelako uretako animaliak bizirik edukitzeko beirazko ontzia.

Aztergaia: arrainontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arrantzu-ontzi.

arraintegi
iz. Arrainak hazteko prestaturiko tokia.

Aztergaia: arraintegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-10
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'piscefactoria'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arraintegi 'arrainak hazteko tokia''.

arraintzar
iz. adkor. Arrain handia. Arraintzar bat, ikaragarrizko handia, sarean harrapatu zuten.

Aztergaia: arraintzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arrain-en handigarria.

arraio2
1 interj. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Ik. demontre; kristo; deabru 2. Inor esker gaiztoko azaldu bada ez gara gu izan, ez arraioa! Arraioa!, tabakoa ahaztu? Nola arraio izan daiteke hori? Nork arraiok izenpetu du hori?
2 adj./iz. Gorrotagarria; gogaikarria. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Ik. madarikatu2 2. Petral, zikin urde arraioa! Zoro arraioa! Eta hik, arraio horrek begira zenbat odol isurtzen duan. Hura iskanbila musika arraio harekin! Zaude isilik, arraio burugabea!
arraioak ez badu
interj. Indargarri gisa erabiltzen den esapidea. (Gehienetan esaldiaren ondoren erabiltzen da). Buru gogorra zen Pello, baina baita bere emaztea ere, arraioak ez badu!

Aztergaia: arraioak ez badu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRAIOAK EZ BADU, ARRAIOAK EZ BAITU. "Arraixuak ezpaituan! esaldiak indartzeko, hauen ostean, gehienetan" Elexp Berg. "Oinddiokan entzun bia jostak ederrak, arraixuak ezpaittuan" Elexp Berg. Neuk erreko diat Bidaurreta, neuk, arraioak ezpaituk. Ag G 339. Aren eskuarteko txanponak, edariaz gañera zabaltzen zuan ere, arraiok ezpadu, alaitasuna ta zalaparta ugari. TAg Uzt 209. Ondoren, Abadal, Lligakoak, itz-egin du. Yatorki-samar, arraioak ez ba-du. Ldi IL 25. Buru gogorra zan Pello baña baita bere emaztea ere, arraiok ezpadu. EgutAr 16-9-1956 (ap. DRA). Orri-alboak beteko ditut-eta, arraioak ez badu. Berron Kijote 21. Hura, berriz, arraioak ez badu, garbizaleen kontra ausarki mintzatzen zaigun hura, garbizaletasunaren harrak joa agertzen zaigu. MEIG IX 43. Gaurkoan, ordea "literatoak" barreatu zaizkigu gurean, "literato" oso eta biziak, arraioak ez baitu. MEIG VII 39

arraioak ez badu 2: EiTB (“Arraioak ez badu! Zer da hau?“), Jakin (“Eta arraioak ez badu nahiago nuke, baten batek, nazionalismoaren justifikazio etikoa erakusten laguntzen duten elementu horiek guztiak esplizitatuko lituzkeen teoria biribilago eta artikulatuago bat garatuko balu!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arraioak ez badu 5: Patxi Ezkiaga 2 (adib.: “Egia da bai, arraioak ez badu, orain egun-argiz dagoen bezalaxe!”), Josu Zabaleta 3 (adib.:“Txilin kirtena egingo diat, arraioak ez baitu, ea izutzen diren hartzekodunak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, azalpen eta guzti.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arraio sarreran.

arraioka
adb. Arraio! esanez. Arraioka hasteko zorian zegoen.

Aztergaia: arraioka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

arraiopola
interj. arraio-ren leungarria. Ik. arranopola. Arraiopola, a zer traste pila egin behar duzun!

Aztergaia: arraiopola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

G dira corpuseko arraie-x 8, arraio-x 6, arrano-x 11: arraie pola 1 (Alz Burr), arraiepola 4 (Ldi IL, Lab 2, NEtx Antz); arraie pole 3 (Alz Bern); arraio pola 3 (Ag G 2, Arti Ipuin), arraio-pola 2 (Zab Gabon, A Ardi), arraiopola 1 (Ag G); arranapola 1 (TAg Uzt); arrano pola , arranopola 10 (TAg Uzt); arrano poletan 1 (Or Eus).OEH argitaratuan, gainera: arraie pola 2 (EEs 1912; Ag EEs); arraio-pola (EE 1885b); arraiopola (Amez Hamlet).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arraiopola 2, B-EB (A. Larrakoetxea: "arrayo pola"; J.A. Irigarai); arranopola 11: G 2 (J. Karraskedo, G. Egaña), EB 9 (A. Lertxundi; G. Aulestia; P. Zabaleta; Etxde; J. Urkijo; Irakasle Elkartea; Tom Sawyerren abenturak 3), arrano pola 1 (P. Goicoechea); arranapola 2 (I. Urbieta; A. Lertxundi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arraio-pola : HiztEn (AS); arraiopola : LurE (AS); arrano pola : LurE (AS); arrano-pola HiztEn (AS); arranopola : AB38 3; AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: arraio pola : EskolaHE; arraio-pola : EuskHizt, ElhHizt; arraiopola : DRA; arraiepola : PMuj DVC; arrano pola : EskolaHE; arrano-pola : EuskHizt, ElhHizt, DRA; arranopola : HiruMila. // Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du

loturik, hitz batean idatzia hobetsi da, -pola ez baita osagai beregaina.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Forma baten adiera(k)

arraio-ren leungarria.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper