50535 emaitza bilaketarentzat - [4251 - 4300] bistaratzen.

arraiotan
interj. Harridura edo haserrea adierazteko hitza. Orduan erakutsiko zion, ondo bai ondo, nor zen Praisku; bai, arraiotan! Ni oso-oso kezkatua nengoen, arraiotan! || Zer arraiotan habil sudur-handi hori?
Loturak

Aztergaia: arraiotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Harridura adierazten duen interjekzioa, arraio formaren aldaera-edo.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arraiotan 4: Elio in Tx B ("... zer arraiotan abil sugur aundi ori"); Ldi IL ("Arraiotan! aulki urdiña ez ikusten..."; corpusean beste bat: "Arraiotan, motellek!"); Bilbao IpuiB ("Orduan erakutsiko eutsan, ondo bai ondo, nor zan Praisku. Bai, arraiotan"); arraietan 11: Ag G ("bero zeok gaur, arraietan!"); Kk Ab I eta II ("Arraietan, ederra be badok eta!"; "Oitura "hijienikua", arraietan!"); Zab EEs 1918 ("... peseta bat? Arraietan!"); Altuna ("Auxe da otza, milla arraietan!"); Or Tormes ("Arraietan ona bide dok ogi au"); Or Mi ("Nork adierazi niri, arraietan, ..."); TAg Uzt ("Ez da atsegiña izango, arraietan,..."; "Etzitzaion iñori damutu, arraietan, ..."); A EY III ("... jente ona dek, arraietan!"); Bilbao IpuiB ("Bai arraietan!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrayetan G 3 (A.M. Zabala: "Arrayetan! ¡Banago ementxe, nagusia etorriko dala-ta, zortzi bat orduan! ... Arrayetan! Nagusiarekin itzegin dedan bakoitzean peseta bat pagatu bear izan banu, onezkero gelditu nitzan ardit zulatu bat gabe ... Arrayetan... orrela baguaz laister dira nere diru guztiak beorrentzat").

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arraiotan : DRA ("Interj. eufem. de arraio [eta Ldi-ren aip.]). Ez dugu aurkitu ap. HLEH-EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arraio sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

interj.

arraitasun
1 iz. lap. eta bnaf. Distira, argitasuna. Arraitasunez garaitzen zituen gainerako izarrak.
2 iz. lap. eta bnaf. Alaitasuna, poza. Bataren arraitasuna eta bestearen goibeltasuna.
3 iz. lap. eta bnaf. Amultsutasuna. Eritasun eta goibelduretan on egiteko, ahaideei eta adiskideei zor zieten bihotz eta arraitasuna agertzeko.

Aztergaia: arraitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arraitasun Lap. eta BNaf.

arraitsu
adj. Distiratsua, argia.

Aztergaia: arraitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

distiratsua, argia.

arraitu, arrai/arraitu, arraitzen
1 da/du ad. lap. eta bnaf. Argitu, distiratu. Zeure arima zizun argi sainduz arraitu.
2 da/du ad. lap. eta bnaf. Alaitu. Kopeta ilunak arraitu nahiz egin dut irri eta kantu.

Aztergaia: arraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arraitu, arrai(tu), arraitzen. Lap. eta BNaf. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arraitu, arrai(tu), arraitzen

arraitz
iz. Segarria. Arraitzen zirri-zarra gozoa.

Aztergaia: arraitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. segarri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

segarria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]:  (h)arraitz: ik. oharra s.u. segarri. (1997-04-16)

 - [E306]: "'Gip.' marka jartzea proposatzen dugu (Ik. OEH) (ez da gipuzkeraren eremu osokoa, gainera)" (2002-09-02)

arraiza
iz. Seinalea, aztarna, bereziki zauri edo gaixotasun batek utzia. Ik. orbain. Erraldoiak desagertu ziren, eta ez bide dute inguru hauetan inolako arraizarik utzi ondorengotzat.

Aztergaia: arraiza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilera urrikoa izanik, -d- gabeko forma hobesteko irizpideak dira: autoreen pisua (Goñi, Mitxelena) eta ahozkoan ezagutzen duguna.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

seinalea, aztarna (zauri edo gaixotasun batek utzia).

arraize
iz. Aizkorri inguruko herrietan, Aizkorri aldetik jotzen duen haizea.

Aztergaia: arraize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-haize.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

haize baten izena.

arraizia
iz. lap. eta bnaf. g. g. er. Alaitasuna. Arraizia gozo batek argitzen dio begitartea. Zure begitartea bozkarioz eta ezpainak arraiziaz bete daitezen arte.

Aztergaia: arraizia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Lap. eta BNaf.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

alaitasuna.

arrakada
iz. Gehienetan pl. bizk. Belarritakoa. Eraztun edo arrakada diamantezkoak.

Aztergaia: arrakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belarritakoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Beharbada, 'pl.' laburdura erantsi beharko litzaioke hitz horri'.

 - [E116]: 'Bai, holakoetan marka hori jartzen dugu normalean'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrakada Bizk. iz. 'belarritakoa' gehienetan pl'.

arrakala
1 iz. Gainazal batean gertatzen den irekidura luzea eta sakona. Ik. pitzadura. Haitz baten arrakalatik. Uste dute koralaren arrakaletan ezkutatuta egoten direla apoak harrapakinen zain.
2 iz. Bi gauzaren, bi talderen edo bi egoeraren artean gertatzen den eten sakona edo ezberdintasun nabarmena. Ik. leize 2; osin 3. Jende arruntaren eta boteretsuen artean arrakala sortu zuen matxinada bat izan zen. Industria da genero-arrakala handieneko sektorea. Emakume eta gizonezkoen arteko soldata arrakalaz hitz egin da hainbatetan, eta baita lan baldintza duinak izatearen eskubideaz ere.

Aztergaia: arrakala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrakala Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

B

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Bizkaiko hitza denez gero, egoki izan daiteke berba horrek dituen bi esangurak zehaztea (bata, generikoa, eta bestea, berriz, zehatza): 1 'pitzadura'. 2. 'belarritakoa''.

 - [E116]: 'Kontua da literaturan lehenbiziko esanahiarekin bakarrik ageri dela. Bigarren esanahiarekin, ordea, badirudi "arrakada"ren aldaeratzat hartu beharko genukeela, eta honi eman beharko geniokeela lehentasuna (hola ere erabiltzen baita gainera bizkaieraz zenbait tokitan). Nik lehen itzulian onartu genuena bere horretan utziko nuke, aldatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrakala Bizk. 'pitzadura''.

arrakalatsu
adj. bizk. Arrakalaz betea. Bizkarra enbor arrakalatsuan pausatu du.

Aztergaia: arrakalatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

izond.

arrakalatu, arrakala/arrakalatu, arrakalatzen
da/du ad. bizk. Ebaki luzea eta sakona egin. Ik. arraildu. Azal arrakalatutako arbola zaharren antzera.

Aztergaia: arrakalatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrakalatu, arrakala(tu), arrakalatzen. Bizk. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arrakalatu, arrakala, arrakalatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

B

arrakasta
1 iz. Harrera ona. Aktore horiek arrakasta handia izan dute amerikarren artean.
2 iz. Egiteko, erabaki edo gertaera sail baten ondorio ona; nahi edo desiratzen dena lortzea. Urtean zehar jaialdi batzuk antolatu dituzte, baina arrakasta handirik gabe. Arrakastarik gabeko saioa. Arrakastak itsutua.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: arrakasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrakasta izan
du ad.-lok. Harrera ona izan; nahi edo desiratzen dena lortu. Nahikoa lan izan genuen proiektua abian jartzen, baina arrakasta izan du. Badirudi oso lan ona egin dutela tratu hau eragozteko, eta arrakasta izan dutela. Enpresak arrakasta izan dezan ezinbestekoa da zuzendaritzak helburuak eta estrategiak zehaztuta edukitzea. || Euskal Herrian, eta batez ere Nafarroan, kanpainak arrakasta handia izan du. Erakusketak sekulako arrakasta izan zuen.

Aztergaia: arrakasta izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrakasta eta izan sarreretan.

arrakasta lortu
du ad.-lok. Zinemagintzan arrakasta lortu duten film asko azkenaldian bideojoko bihurtzen ari dira. Nolabaiteko arrakasta lortu zuen gogoeta horrek.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arrakasta lortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arrakastatsu
adj. Arrakasta handia lortu duena. Hainbat kontzertu arrakastatsu ere aipatu ditu. Familia dirudun eta arrakastatsua. XX. mendeko Frantziako idazlerik arrakastatsuenetako bat izan da Fournier.

Aztergaia: arrakastatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, ongi eratu, egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

arralaba
iz. Biloba emakumezkoa. Ik. arraseme.

Aztergaia: arralaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

biloba emakumezkoa.

arrallant
adj. Alaia. Lagun goxoa zen eta arrallanta. Irri arrallanta.

Aztergaia: arrallant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-ll-.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

alaia.

arramaiatz
iz. zub. Ekaina. Arramaiatzaren 22an, igandearekin.

Aztergaia: arramaiatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. ekain / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ekaina.

arramaka
adb. Orroka, oihuka. Altabizkarko inguruetan otsoak arramaka daude.
arran
iz. bizk. Joarea, zintzarria. Euskaraz ez dakiten euskal izendunek dirudite, tamalez, mihi gabeko arranak.

Esaera zaharrak

Idi zaharrari, arran berri.

Aztergaia: arran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arran-hots.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

joarea, zintzarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Aurrekoetan egindako kontuan harturik ez da hobe esaten den bezala ematea arranots? Ez ahaztu forma hori Bizkaikoa dela bakarrik'.

 - [E116]: 'onartu genuen araudiaren arabera "arran(-)hots" dagokio'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'utzi dagoen moduan: arran Bizk. iz. 'joarea, zintzarria'. [eta AS gisa] arran-hots'.

arran hots, arran-hots
iz. Belarra jaten zuten ahuntz batzuen arran hotsa, edo urruneko asto baten orroa izan ezik, ez zen ezer ere entzuten.
arranbel
iz. Uztaia, arkua. Arranbela tenkaturik. Arranbel eta geziak.

Aztergaia: arranbel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arranbel (eta arranbel-lokarri) forma 4 aldiz ageri da (Zait Sof 2, Ibiñ Virgil 2); arranbelari 2 aldiz (Zait Sof). Ik. OEH argitaratuan, gainera, beste 5 arranbel(a) : Dv Gen 9,13s; Ios 24,12; Goen Y 2; Bibl Gen 9,13.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arranbel(a) 4 aldiz ageri da: G 2 (I. Baztarrika, G. Barandiaran), IE 1 (Iratzeder), EB 1 (J. Etxaide); arranbelari behin, EB (J. Etxaide).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arranbel : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; arranbela : AB38. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arranbel jaso dutenak: EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, DRA, PMuj DVC; arranbela : ElhHizt, Lur EF/FE; arranbelari : DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: arranbela / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

uztaia, arkua.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arranbel eta geziak.

arranda
iz. Ipar. Errenta.
Azpisarrerak

Aztergaia: arranda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. errenta.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arrandan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

arrandan
adb. Ipar. Errentan. Arrandan emanen die bere mahastia bertze mahastizain batzuei.
Loturak

Aztergaia: arrandan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arranda sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

errentan.

arrandegi
iz. Arrainak eta itsaskiak saltzen diren saila, postua edo denda. Arrandegira joan. Katuarrain bat erosi dut arrandegian. Arrandegi eta harategi asko dago kale honetan.

Aztergaia: arrandegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrandia
1 iz. Hitz harro eta funtsik gabea. Miresleen arrandiak isilduz, gertaera miragarriak beren soilean kontatuko ditut.
2 iz. Handikeria, handiustea. Lumazko gandorra arrandiaz eraikitzen duelarik. Enperadorea arrandia handiz igaro zen inguru haietatik. Iñakiren arrandia hark sekreturen bat ezkutatzen zuen. Harro mintzatzen zen, mutil gazteen arrandia zuen. Hankak zabalik, eskuak atzean gurutzatuta, arrandiaz beteta.
3 adj. Harroa, handiustea.
4 iz. Hotsandikoa denaren nolakotasuna, ospea. Deabruak mendi garai batera eraman zuen eta lurbirako herri guztiak eta haien arrandia erakutsi zizkion. Mundu osoko jaun aita santua, arrandia handiz sartzen da Asis hirian.

Aztergaia: arrandia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arranditsu
adj. Arrandiaz betea, harroa, handiustea. Goien dago jauna eta umila badakusa; arranditsua urrundik ezagutzen du. Errege hura izugarri arranditsua zen. Eraikin handiak, arranditsuak batzuk, umilagoak beste batzuk, baina hotzak denak. Film arranditsua.

Aztergaia: arranditsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a organikoa eratorpenean

arrangoiztar
1 adj. Arrangoitzekoa, Arrangoitzeri dagokiona.
2 iz. Arrangoitzeko herritarra.
arrangura
1 iz. Kexa; intziria. Hango kantuak eta bozkarioak izango dira hasperenak, intziriak eta arrangurak. Arrangura bat dario etengabe, lagunek entzungor egiten diotela. Arrangurarik baizen ez dut nik hemen aditzen.
2 iz. Arta, ardura, kezka. Agertu nizkion apal-apal neure arrangurak.

Aztergaia: arrangura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua

Ipar. forma izanik, gaur Ipar. hau da forma nagusia; ik. informazioa, s.u. arrenkura

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arrangura izan .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-10-27): eta ez arrenkura.

arrangura izan
1 da ad.-lok. Ipar. Kezkatu, arduratu. Beti bertzeez zen oroit, beti bertzeez arrangura, eriez bereziki. Nik ere behar dut partitu, engoitik Erroman nitaz arrangura dira.
2 da ad.-lok. Ipar. Arranguratu, kexatu. Eskolan ere beti arrangura zen, irakasleek ez zutela behar bezala estimatzen.

Aztergaia: arrangura izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrangura sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

arranguran
1 adb. Ipar. eta naf. Kezkaturik, arduraturik. Arima dagoelarik arranguran.
2 adb. Ipar. eta naf. Kexaka. Deusen eskasik ez zen enetzat kaiolan, baina guztiengatik nintzen arranguran.
Loturak

Aztergaia: arranguran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRANGURAN. a) Preocupándose, en estado de inquietud. Ardüra [gaiztek] ene ezpiritia arranküran, barreiarzünian eta bereganat thiratzen dielarik, nahaspillan etxekitzen beiteitade. "Distrahunt". Mst III 21, 3. Agertürik gizon gazte bat bere arimaren zorthiaz arranküran. Egiat 172. Khorpitza bethi eri bada, [arima] dagoelarik arranküran, dago presontegian. Ib. 184. Ez nintzan agertu lantegirat, erranguran nolakoa etorriko zen Karnoren laguna. JE Bur 63. Frangotan egoiten nintzan mutiko horrendako arranguran. Etchebarne 62. (Tras gen.). Ni bezain akitua iduri duzu ardi haren arranguran. JEtchep 54. b) Quejándose. "Labradória beti errenkúren zerbaitéki edo denborangátik edo aziendangátik" Iz Ulz 421. Obraren arabera / Beti arranguran / Deskansurik ez duke / Lurreko denboran. Bordel 141. Deusen eskasik etzen enetzat kaiolan. / Bainan guzien gatik, nintzen errenkuran. Elzb Po 216.

Ez dugu aurkitu arranguran formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arranguran 5: Herria 2 (adib.: “Aspaldiko urtetan, Betarramixtak joan ziren hego Ameriketan bizi ziren euskaldunen arranguran, Mixel Garicoitz-ek igorririk”), Fernando Rey (“Zure lagun horiek ez zaizkit gustatzen! ", esaten zuen Lolak arranguran”), Jon Muñoz (“eta arranguran datorke halaber baldin gero engainatzen badut, nahiz ez duen ni aldez aurretik engainatzeko beldurrik!”), Aingeru Epaltza (“Etiennerengatik eta bertze biengatik arranguran?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrangura sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

arrangurarazi, arranguraraz, arrangurarazten
du ad. Ipar. Norbaitengan arrangura sorrarazi. Autobide proiektu handiek, iparraldean bezala, hegoaldean ere jendea arrangurarazten dute.

Aztergaia: arrangurarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrangurarazi, arranguraraz, arrangurarazten. du ad.

arrangurati
adj. Ipar. Arranguratzeko, kexatzeko joera duena. Ahalke zaitez, bada, zerbitzari nagia eta arranguratia.

Aztergaia: arrangurati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

arranguratsu
1 adj. Arranguratia.
2 adj. Kezkatia. Adimen zorrotzekoa zen, langile suharra, baina beti kezkati eta arranguratsua.

Aztergaia: arranguratsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

arranguratu, arrangura/arranguratu, arranguratzen
1 da ad. Zerbaitek edo norbaitek eragiten duen atsekabea adierazi. Ik. kexatu. Badirudi gurdia bere zama handia ezin jasanez arranguratzen dela. Zertaz arranguratzen zara?
2 da ad. Kezkatu. Inor ez zen ageri eta artzaina arranguratzen hasi zen. Euskara mota horrek arranguratzen nau.

Aztergaia: arranguratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arranguratu, arrangura(tu), arranguratzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

araua berrikusi aurreko oharrak zioen: "da ad. (Zertaz arranguratzen zara?); eta, P. Xarritonek dioenez, du ad. ere bada (Euskara-mota horrek arranguratzen nau).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'du ad.' adiera?" (2002-09-02)

arranguraz
1 adb. Kezkaturik, arduraturik. Frantziako Hezkuntza Ministerioak arranguraz hartu du Seaskaren erabakia. Arranguraz ere dakusat urteroko gertakari hori.
2 adb. Kexaka.
Loturak

Aztergaia: arranguraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRANGURAZ (arrenkuraz SP, Lar). a) Quejándose. "Arrenkuraz dago, il se plaint" SP. "Vituperiosamente" Lar. Murmuratzaille batzu dire bethi errenkuraz daudezenak. He Iudae 16 (Dv arranguratiak). "Bakarrekoa"-ren erosleak galdez eta errenkuraz ebiltzan. Erkiag BatB 93. b) + ARRAGURAZ (ZMoso 67). (Estar, etc.) preocupado, inquieto. "De cuidado, arraguraz" ZMoso 67. Mutil jolasti, alai ta betargia, ardura aundiren baten menpe, arrenkuraz eta arbin agiri zan illuntze artan. Erkiag Arran 66. Taupadaka asi yakon biotza, zertzuk kanpai ete ziraneko arrenkuraz. Ib. 155. Ezta eltzen eta arraguraz gaude. ZMoso 59

arranguraz 11: Berria 8 (adib.: “Bidasoaz iparraldera abertzaleek emaitza onak izan dituztela esaten hasi orduko eten du gure jarduna lagun batek, eta arranguraz azpimarratu du ia euskaraz baino ez dakitela bere auzoek, eta, aldiz, frantsesez baino ez direla mintzo haien 6-8 urteko bilobak”), EiTB (“LEOk arranguraz begiratuko dio ITXASOri”), Jakin 2 (adib.: “Ez dira kexu isolatuak izan. Arranguraz entzun ditut han eta hemen euskalgintzako hainbat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arranguraz 33: Berria, Patxi Zubizarreta 4, Iñaki Mendiguren 5, Xabier Montoia 2, Anjel Lertxundi 3, Filipe Bidart 2, Piarres Xarriton, Ander Irizar, Karlos Zabala, Joan Mari Irigoien, Joan Mari Lekuona, Inazio Mujika Iraola, Oskar Arana, Itxaro Borda, Xabier Amuriza, Mirentxu Larrañaga, Edorta Jimenez 2, Jose Morales, Jose Angel Irigaray, Patxi Zubizarreta, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrangura sarreran.

arranjatu, arranja, arranjatzen
du ad. Ipar. Antolatu, atondu. Zu lasai, guk arranjatuko dugu dena.

Aztergaia: arranjatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE-Zu dira 'arreglar / arreglo' adierako arranjatu (+ -) 8: Mercy, MarIl, Jaur, Herr 1960; Xarlem (-g-); -nya-: Gy, ECocin 2; arrenjatu 1: Mde; arranju 4: He Phil, Etch (-ü); -nyu: He Gudu, Gy. arranjamentü 2: Mercy, Etch; arrañatu 3: Bordel 3 (eta OEH argitaratuan Gte Erd 2); arrañamendu 1: Bordel; eta corpusean: arrañarazi : Xa.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira arrinjatu , desarrinjatu (Jon Casenave) eta desarrañatu (A. Arkotxa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: arranjatu, arranjatze // Lur EG/CE: arranjatu // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FB, Casve EF, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Frantsezezko arranger-en ordainak hiztegiotan: Lur EF/FB: 1. Antolatu, apailatu, atondu, eratu, paratu, taxutu; 2. Konpondu, moldatu; 3. Egokitu; 4. Apaindu // Casve FE: adelatü, antolatü, apaintü, ederkitü, xüxentü; (s') arrolatü, ontsatü // XarHizt: antola(tu), konpon(du), molda(tu), akometa(tu), txukun(du), aton(du), adaba(tu), arrima(tu) // HaizeG FB: antolatu, arranjatu , akomeatu, moldatu; (s') (se mettre d'accord) adostu; (orner) apaindu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arranja, arranjatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

antolatu.

arrankari
iz. bizk. Amuarraina.

Aztergaia: arrankari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan bizirik dirau, L. Baraiazarrak dioenez.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

amuarraina.

arrankatu, arranka, arrankatzen
1 du ad. Heg. Autoez eta kidekoez mintzatuz, motorra abiarazi. Arrankatu dut autoa eta laster hasi da mugitzen. Ez arrankatu ibilgailua gurpil eragileak irristaraziz.
2 du ad. Heg. Abian jarri. (nor osagarririk gabe, subjektua abian jartzen den ibilgailua bera dela). Nire furgonetak ez dik arrankatzen.

Aztergaia: arrankatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh63 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arrankatu 1. (Lar).Arrancar. Anima au arrankatua izango da gorputz onetatik. Cb Eg II 83. 2. Apoderarse de. "Al dana arrankatu" / zenbaiten legia. AzpPr 68. Pellok eta Bernardok / arrankatu danak, / geroztikan badira / emen zer esanak. Ib. 107. 3. Arrancar, ponerse en marcha, partir. Atzo zortzi erori zen ur erauntsi andi bat, eta ugaltian zũr drezatruk zauden guziuak arrankatako saltra Erribrara, erreketarik xuntatu zen urbultziuak, eramanztion. Mdg 140. Atziriten gutuk amabi urratsez kantik, arrankaten gutuk beinkoan eta lein eltan grena yiri tokatra, eitzen gutuk libre. Ib. 169. Emon kontatuari eta arrankau ez, ainbat bidar emonda. Gerrika 166. Berriro jai gauean, len kontatzen nizuen bezela, arrankatu bearra Donostira. Albeniz 130.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrankada 1, K. Santisteban ("Gero elkarri komentarioren bat egingo diote eta lanean hasi, mantso-mantso arrankadan, ekinago motoreak berotu heinean"); arrankatu 8: Amatiño ("Zer ez ote genukeen entzungo zenbait ahoberoren esanetan baldin gu, katalanak bezalaxe arrankatu ezinik bageunde, eta berek, ordea, orain dela hamar hilabeteko telebista batez martxan"), P. Lizarralde ("Atzeko orman proiektatu zuen zirkulo horiak eta itzal jokuek irrifar dardartsu bat arrankatu zioten"), K. Izagirre ("Orain ere hor somatzen du segagailua ezin arrankaturik"), Zipristin/7 (ohar batean, "jainkoen eskuetatik erauzteko #mdash# *erauzi: arrankatu"), Santa Mariñe 1994 ("Hurrengo Santa Mariñen izango dozue historia ez diren beste jakingarrien barri. Gaur, 600 urte atzeragotik arrankatuko dogu"), J. Garzia ("Sararen autoa arrankatu ezinik genbiltzala, beraz"), X. Mendiguren E. ("Bizi-bizi arrankatu zuen Paulak [motoa]"), P. Aristi ("Kotxea arrankatu eta gora hartu zuen, Gobernu Militarra dagoen aldera, hor bada fabrika zahar itxi bat, bai noski, hor aurkitu duzue gizona").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrankatu : AB38 1, AB50 1; arrankada : AB38 1 ('arrancada') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrankatu : HiruMila (1 arrancar, extraer; 2 arrancar, poner en marcha, marchar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal arrancar / démarrer formen ordainak: HiruMila: 1 vt extirpar, extraer: erauzi; 2 vt atera, kanporatu, idoki; 3 vi. salir, partir: abiatu, irten, ekin; 4 vt. poner en movimiento: martxan jarri, abiarazi; 5 vi. provenir: -tik [-gandik] etorri, jaio, sortu; 6 vi. arrancar una piedra en zig-zag: zarra eragin, hautsi, hautsian / zeharka / trabeska atera // ElhHizt: 1 errotik atera; 2 atera, erauzi; 3 kendu; 4 abiatu; 5 col[oquial] hasi, -i eman // Lur EG/CE: 1 abiatu; 2 erauzi; eta EF/FE: abiatu // XarHizt: abiatu; faire démarrer: abiarazi // Casve FE: abiatü, hasti // HaizeG FB: abiatu; bateau: lokarriak askatu, amarrak altxatu; faire démarrer: abiarazi // T-L LBF: vaisseau: amarrak altxatu; partir: abiatu // PMuj DCV: 1 extirpar: erauzi, errotik egin, zusterkatu; 2 quitar con violencia: brast kendu, brast atera; 3 obtener difícilmente: nekez iritxi; 4 salir, empezar a andar: abiatu, oldartu, irten; 5 provenir: 'tik etorri, sortu, jaio; 6 comenzar: asi, abiatu.

arrankatu 71: Aizu (“Guztiok bat egitea ezinbestekoabakoitzaren nortasuna errespetatzeamotorrak arrankatzeko momentuko aukeragurea, herrikoa, KO RRI KA Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna martxan jartzen hasteko egin zazu KLIKAez dugu presarik helburua argi dago eta”), Argia 2 (“Zortzi asaltotan itsu makilka ibili ondoren leher eginda dago, eta soken laguntzaz, arrankatu eta azpitik aparkatzen du bere ukabil hezurtsua zure kokotsean”), Berria 11 (“Nobelaren lehen esaldia arrankatu ezinik dagoen bitartean, halako gizajo literarioen bilduma bat egiten du narratzaileak”), DiarioVasco 4 (“Ezin arrankatu, alegia; eta berandutu”), EiTB 20 (“ERIKAk atean jarri duten film gardenari erreparatuko dio eta letxe txarrez arrankatuko du. Horretan ari dela tikak agertuko zaizkio: bizkara goratu, burua okertu”), Elkar 24 (“Ford beltza arrankatu eta Jimmyren aitona-amonen etxerantz abiatu da gero”), Erlea (“Baina hogei lagun baldin badatoz gurekin autobusean, desertuan zehar pista batetik, eta hogei lagun horiek uste badute zer bide hartu behar dugun badakigula, eta autobusak arrankatuko duela biharamunean...”), Consumer 4 (“Autoa goizean arrankatzean -neguan batik bat- ez da motorra azelerazioka berotu behar, olioak eta gainerako osagaiek behar bezalako tenperaturara iritsi ez direlako oraino”), Jakin 4 (“Liburutik orrialde bat irakurri, arrankatu eta bota, irakurri eta arrankatu, irakurri eta arrankatu...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrankatu 27: Berria (“Zaila izango da kolonbiarrak aurrea hartzea irteeran, pistaren alde zikinetik aterako baita eta Ferrarik maila hobea baitu arrankatzeko orduan”), Xabier Mendiguren Elizegi 7 (“Atea irekitzean eskularruak atera zituen guanteratik, rubio bat piztu, eta azeleradorea indarrez eta azpiraino sakatuz arrankatu zuen”), Pako Aristi 6 (“Auto batzuk ezin izaten zuten arrankatu, eta ekinaldi asko egiten zituzten”), Harkaitz Cano 3 (“Gero autoa arrankatu eta autobidera altxatu ziren”), Jokin Muñoz 2 (“Aitorrek motoa arrankatu du”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (“Motorea piztu eta arrankatu egiten dut”), Rafa Egiguren (“Arrankatzea lortu bagenuen ere, zarata arraro samar bat ateratzen zitzaion automobilari, eta ez zuen abailarik apenas hartzen”), Iñaki Zabaleta (“Txoferrak mikrofonotik agurtu zituen bidaiariak eta arrankatu egin zuen”), Unai Elorriaga (“Tontoa da baina... - hasi zen Marcos, arrankatu ezinik - kontua da hiru amets izan nituela behin: lehenengo ametsa goizean bertan ahaztu nuen”), Pello Lizarralde (“Demetriok motorra arrankatu eta kokotsa goratu du agur egiteko”), Xabier Olarra (“Dyerrek apuntatu zuen kotxeak arrankatu zuenean, eta bat zetorren Brenten izenean emana zen matrikula zenbakiarekin.”), Sonia Gonzalez (“Nik bitartean zubi bat egin beharko dut, ze bestela ez dakit zelan arrankatuko dugun traste hau”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Aski dira hasi, abiatu edo abiarazi (eta erauzi) bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, batez ere Hegoaldean. ‘abiatu, abiarazi’ adierarekin jasotzekoa (‘Autoez eta mintzatuz, abiarazi’ moduko definizioa jasotzea komeni da).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ''arrankatu* e. erauzi'. Hori gehitzea argigarri izan daiteke, batez ere, Orotariko Euskal Hiztegian arrankatu horrek zenbait lekukotasun dituela kontuan hartuta'.

 - [E116]: 'Konforme, orduan'.

 - [E113]: 'Ez dut uste komeni den tradizio zerbait duten hitzei izarñoa ematea, formaz deus ikustekorik ez duen ordezko bat emateko. Nik sarrera ez nezake batere eman. Oker ez banago, arrankatu gaur egun erabiltzen denean, ezin daiteke erauzi esan haren ordez'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK BOrena. Ez gehitu lerroa'.

arrankazi
iz. Arpoia.

Aztergaia: arrankazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

arrankazi, arrantzaki, 'arpón' adierakoak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

2 aldiz jaso da arrankazi : JMB ELG ("Garai onetako ezurrezko arrankaziak ikusi..."; "lau-ertzeko arrankaziak ere ba-zeuden").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrantzaki : HiztEn-LurE; arrankazi : DFrec 1, AB38 2, HiztEn. Ez ditugu aurkitu ap. AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrantzaki : HLEH, ElhHizt; arrankazi : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, DRA, PMuj DVC. Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal arpón/harpon formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: arpoi // HiruMila: arpoi, arrankazi // Lur EG/CE eta EF/FB: arpoi // Casve FE: gantxo, izmiamarte // HaizeG FB: harpoin, izmiamarte, hartxa // T-L LFB: harpoin, hartcha // PMuj DCV: arpan, arpoi, gezi, xabolina; a. bidente: orpiko, sarde, atxurkulu; a. pequeño: korain // Azkue Aurkibidea: arpoi; arpón de dos púas: atxurkula, atxurkulu, orpiko.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "arrankazia = arpón"

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arpoia.

arrankudiagar
1 adj. Arrankudiagakoa, Arrankudiagari dagokiona.
2 iz. Arrankudiagako herritarra.
arrano beltz
iz. Arrano mota handia, gorputz eta hego ilunak, lepo eta buru horailak eta lumaz estaliriko hankak dituena (Aquila chrysaetos). Untxia da arrano beltzaren elikagai preziatuena.

Aztergaia: arrano beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRANO BELTZ (Hb ap. Lh; arrano beltx AN-olza; arranbeltz G; Hb ap. Lh). Ref.: A Apend (arranbeltz); Bon-Ond 144. Nombre aplicado a diversas aves rapaces. "Arranbeltza" (sin trad., en una lista de aves) Izt C 197. "(Hb), aigle noir" Lh. "Vautour" Bon-Ond. "Cierta ave de rapiña" A Apend. Cf. ARRAI BELTZ (s.v. 3 arrai). Lau legoi kazuelan / zezenarekin / [...], kokolidro ta putre / arrano beltzakin. JanEd II 140. Bada bertze hegaztin bat Larrunen "arrano beltza" erraiten dioguna, le vautour fauve, bainan "saia" deitzen dute Larramendi eta Harrietek beren hiztegietan. Zerb Azk 37. Arras ezagut erre]t[xa da arrano beltza bere buru eta lepo larrutuetarik. Ib. 37. "(Corvus corax). Belia (Larrinua), erroi (V), arranbeltza (G-goi)" Arzdi Aves.

arrano beltz 44: Ortzadar, Consumer 2, Berria 25, EiTB 14, Jakin, Karmel 2, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrano beltz 16: Berria 10, Jokin Muñoz, Itxaro Borda, Pello Salaburu, Patziku Perurena, Felipe Juaristi, Pello Zabala.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Teknizismo tradizioak finkatu gabea, eta sektorekoek erabaki beharrekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia, egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrano sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

arrano1
1 iz. Hegazti harrapari handia, luma arreak, isats biribila, eta moko eta atzapar sendoak dituena, guztiz gora eta arin hegaldatzen dena, eta bildotsak, azeriak eta kidekoak harrapatzen dituena (Aquila sp., etab. ). Eta arranoak airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula. Arrano hegaldi bizkorrez. Literatura kritikaren gailurretan arranoaren pare hegaldatzen dira.
2 iz. Herri hizkeran, arranoaren antzeko zenbait hegazti harrapari.
arrano2
1 interj. arraio-ren leungarria. Itxoiteko?, arrano demonio!, bost minutu barru hemen dituk gudariak-eta!
2 adj. Arraioa, gogaikarria. Zer izen arrano ote da hori? Beti txantxetan dabilen mutil arranoa! Azkenean ere harrapatu zaitut, maltzur, zital arrano hori!
Azpisarrerak
arranokume
iz. Arranoaren umea.

Aztergaia: arranokume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

arranopola
interj. arraio-ren leungarria. Ik. arraiopola. Gustura joango nintzateke ni ere, arranopola! Arranopola, nekatua nago, gero!

Aztergaia: arranopola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: arrano-pola / HiztEn: AS: arrano-pola / LurE: - / ElhHizt: AS: arrano-pola / EskolaHE: AS: arrano pola.

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du

cf. arraiopola.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Forma baten adiera(k)

arraio, arraiopola-ren leungarria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Arraiopola interjekzioa arraio interjekzioaren leungarria bada, orduan, arranopola ezin da izan arraiopola-ren leungarria; bestela, leungarriaren leungarria izango litzateke'.

 - [E116]: 'Orduan badirudi holako zerbait egin behar dela: arranopola interj. arraio-ren leungarria'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arranopola interj. arraio-ren leungarria'.

arranotan
interj. Arranotan!, ez dauka errapea makala!
Loturak

Aztergaia: arranotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrano sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

interj.

Forma baten adiera(k)

arraio, arraiopola-ren leungarria.

arranpa
iz. Gihar uzkurtze mingarria. Ik. karranpa. Arranpa egin zait zangoan. Arranpak lotzen zaizkionean.

Aztergaia: arranpa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arranpa Sin. karranpa.

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

karranpa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "UZEln karranpa erabili izan da calambre (muscular) / crampe (musculaire) esateko, kalanbre-rekin batera; arranpa-rik ez da erabili UZEIn" (Jabier Agirre, 1994-05-25)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper