50535 emaitza bilaketarentzat - [4301 - 4350] bistaratzen.

arranpalo
iz. bizk. Txorimaloa.

Aztergaia: arranpalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

txorimaloa.

arranparrilla
iz. Burdinazko barra paraleloz osaturiko tresna kirtenduna, janariak surtan prestatzeko erabiltzen dena. Arratsalde osoan eduki zituzten su handiaren aurrean, lapikoak gal-gal, kazolak pil-pil eta, azken orduan, zartagin eta arranparrillak txir-txir-txir. Okela arranparrillan errea.
arrantxo
iz. Heg. Pertsona askorentzat prestatzen den janaria, bereziki soldaduei ematen zaiena. Gaueko arrantxoa ematen ari ziren, builaka, euskara eta erdara nahasiz.

Aztergaia: arrantxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

mendian eta egiten den otordua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'eta kasernetakoa ez ala?'

 - [E116]: 'Bai, uste dut XK-k arrazoia duela. Nik 'otordua' jarriko nuke, beste azalpenik eman gabe. Agian Herr edo holako zerbait erantsi beharko litzateke? Zuek ikus'.

 - [E123]: 'konforme PSren proposamenarekin, baita Herr. eranstearekin ere'.

 - [I102]: 'PS hobe duk "kasernetan eta mendian egiten den otordua" jartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrantxo Heg. iz. (otordu arrunta)'.

arrantza egin1
du ad.-lok. Arrainak harrapatu. Ik. arrantzatu. Elkarrekin joaten ginen arrantza egitera.

Aztergaia: arrantza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS: arrantza(n) egin / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrantza 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ez da soilki astoek egiten dutena, arrainak harrapatzea baizik. arrantza(n) egin".

 - [E116]: "Honek bi sarrera ditu, eta hola dator proposamenean: arrantza 1 'arrain harrapatzea', arrantza-ontzi. arrantza 2 (astoarena). Lan taldeak bigarrenean arrantza(n) egin azpisarrera sartzea proposatzen du. Eta XK-k proposatzen du gauza bera egitea lehenbiziko esanahiarekin. Egia da arrantza egin moduko adibideak badirela. Eta berdin arrantzara joan, arrantzan ari, eta abar. Ez dut aurkitu, ordea, arrantzan egin. Hori dela eta, lehenbiziko esanahiarekin arrantza egin bakarrik proposatuko nuke, badaezpada ere, eta azpisarrera hori ere sartu. (ikus AUren oharra "arrantzu-untzi" sarreran)".

 - [I102]: "Nik uste arrantzan egin aurkitu ez arren sartu behar dela, hori delako itsasalde guztian erabiltzen dena".

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): "arrantza 1 [eta AS gisa] arrantza-ontzi". // Ik. EArau (PSrekin argitua): "arrantza 2 iz. (astoarena) [eta AS gisa] arrantza egin".

arrantza egin2
1 ad.-lok. Astoak maiatzean arrantza egiten du larrean.
2 ad.-lok. Norbaitek astoaren arrantzaren antzeko hotsak atera. Ardozaleak kantatu beharrean arrantza egiten du tabernan.

Aztergaia: arrantza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS: arrantza(n) egin / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrantza 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ez da soilki astoek egiten dutena, arrainak harrapatzea baizik. arrantza(n) egin".

 - [E116]: "Honek bi sarrera ditu, eta hola dator proposamenean: arrantza 1 'arrain harrapatzea', arrantza-ontzi. arrantza 2 (astoarena). Lan taldeak bigarrenean arrantza(n) egin azpisarrera sartzea proposatzen du. Eta XK-k proposatzen du gauza bera egitea lehenbiziko esanahiarekin. Egia da arrantza egin moduko adibideak badirela. Eta berdin arrantzara joan, arrantzan ari, eta abar. Ez dut aurkitu, ordea, arrantzan egin. Hori dela eta, lehenbiziko esanahiarekin arrantza egin bakarrik proposatuko nuke, badaezpada ere, eta azpisarrera hori ere sartu. (ikus AUren oharra "arrantzu-untzi" sarreran)".

 - [I102]: "Nik uste arrantzan egin aurkitu ez arren sartu behar dela, hori delako itsasalde guztian erabiltzen dena".

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): "arrantza 1 [eta AS gisa] arrantza-ontzi". // Ik. EArau (PSrekin argitua): "arrantza 2 iz. (astoarena) [eta AS gisa] arrantza egin".

arrantza ontzi, arrantza-ontzi
iz. Arrantzarako itsasontzia. Arrantza-ontzia Baionako barran uzkaili da, uhin handi batek aurtikirik. O Bahia arrantza-ontzian zihoazen 10 marineletatik bosten gorpuak aurkitu zituzten atzo.
arrantza sektore, arrantza-sektore
iz. Sindikatuaren iritziz, laguntzak adabakien politikaren parte dira, eta ez dituzte arrantzaleen lan-baldintzak hobetzen, ez arrantza-sektorearen iraupena bermatzen.

Aztergaia: arrantza-sektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 121 (Argia 7, Berria 30, Deia 3, DiarioVasco 4, EiTB 45, Elhuyar 3, Consumer 2, Espainiako Gobernua 10, Euskaltzaindia 1, Jakin 3, Laneki 1, UEU 12); ETC 419

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien multzoan sartzekoa da. lehen sektore, bigarren sektore eta hirugarren sektore azpisarrera arautuak dira, baina arrantza(-), nekazaritza(-), industria(-) eta zerbitzu(-)sektore ohiko lexia gisa proposa daitezke, horiek baitira hedatuenak.

arrantza1
iz. Arrainak harrapatzeko jarduna eta lanbidea. Arrantzara joan. Ur handitako, itsas zabaleko, itsasbazterreko arrantza. Urrutietako arrantza eta merkataritza. Balearen edo bakailaoaren arrantza. Arrantzatik bizi direnak.
arrantza2
1 iz. Astoaren orroa. Astoaren arrantzarekin gortuta.
2 iz. Negar zaratatsua. Seme bat hil eta amak aterako ditu buruko ileak, deiadarrez eta arrantzaz.

Esaera zaharrak

Astoaren arrantza min gabea.
arrantzaka
1 adb. (Astoa) arrantza eginez. Astoa arrantzaka hasten denean, ez belarrik eman.
2 adb. Negarrezko arrantzak eginez. Negar batean hasi zen amaren harridurarako, arrantzaka, zarataka.

Aztergaia: arrantzaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

(astoa) arrantza eginez.

arrantzaldi
iz. Arrain mota jakin baten arrantza egiten den aldia. Ik. kostera. Martxoaren 1ean hasiera emango zaio antxoaren arrantzaldiari Hego Euskal Herrian.

Aztergaia: arrantzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arranz-aldi 2, Mb IArg I ("Azken sare-aldia botatzean, burua goratu ta esan zion Jesusen Amari: Lagun zakizkit zere kogregaziokoari bezala, ta onenbateko arranz-aldia egiten badut, eramanen dut kongregazioko argirako bi librako argizagi bat; eta egin zuen eskatu zuena baño arranz-aldi lau aldiz andiagoa"); arraintza aldi 1, Izt C ("Ibai berean arraintza aldi batez arrapatu izan dituzte berreun ta geiago Izoki galantak, Irun aranzungo mugapetik irten bage").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrantzaldi (eta arrantz aldi 1, arrantz-aldi 1) 4: BerTxapel 1980 ("Onelaxe dio gai onek, iru bertso doñu eta neurri librean: Arrantzaldia egin eta txalupa portura eldu danean, Enbeita, zure senarra falta da"), A. Lertxundi ("arrantzaldi bakoitzaren ondorengo erregali garestia, blusa frantsesak...), I. Olea 2 ("Arrantz-aldiari asiera emateko prestaketak burutuak omen daude", "5.000 toneladaz azpitik gelditutako arrantz aldiak izan dira eta 30.000 eta geiagokoak ere bai, orain lau eta iru urte"); arrantzualdi 2, J. Elberdin ("1879-1880an dagoeneko lanean ari zen ontzi hau bisiguaren arrantzualdian, atoiontzi gisa", "beste bapore bat erosi zuelarik, txalupak atoian eramateko erabili zuen, aurrekoak bezalaxe alegia, 1880-1881eko arrantzualdian zehar").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrantzaldi : Euskalterm 3 (kostera sinonimoarekin; eta atunaren arrantzaldi, atuneta eta atunaren kostera sinonimoekin; antxoaren arrantzaldi, bokartaren kostera sinonimoarekin); arrantzu-aldi : AB50 1 (arrantzu-aldirako haizu-aldi) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrantzaldi : Berrat ItsasNi 6 (181: "Aurtengo arrantzaldia amaitzen ari da [...] Nolakoa izan da aurtengo arrantzaldia? [...] Batzurentzat, aurtengo arrantzaldia txarra izan da, oso txarra"; 183: "aurtengo arrantzaldia amaitzen ari da. Hiru hilabetetako arrantzaldia. Arrantzaldi laburra").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrantzaldi : ElhHizt (lance [de pesca]), HiruMila (lance, pesca que se saca de una vez), PMuj DVC (arrantz-aldi: 1 pesca; 2 costera, campaña, [lance, tiempo] de pesca); arrantzualdi : HiruMila (temporada de pesca), PMuj DVC (arrantzu-aldi: costera, tiempo de pesca) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrantzaldi

arrantzale
iz. Arrainak harrapatzen dituena; bereziki, lanbidetzat arrantza duen pertsona. Ik. arrantzari. Arrantzaleak sareak garbitzen ari ziren. Nekazaria lehorrean eta arrantzalea itsasoan. Arrantzale Anaidia. Giza arrantzale egingo zaituztet.

Aztergaia: arrantzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
arrantzan
adb. Arrantza egiten. Arrantzan ikasteko. Arrantzan ari direnak.
Loturak

Aztergaia: arrantzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): arrantzan 362: Elhuyar 5 (adib.: “arrantzaleak arrantzan hasi ziren berriro”), Eroski 11 (adib.: “Eserita eta indar fisikorik egin gabe lanean diharduen pertsona baten premiak eta etxegintzan, arrantzan edo energi gastu handia ondorioztatzen duten jardueretako batean dabilen beste batenak desberdinak dira”), Berria 105 (adib.: “1994tik daude bertan arrantzan aritzeko murrizketak biologikoki garrantzia handia baitauka toki horrek”), EiTB 187 (adib.: “Patroiak adierazi duenez, arrantzan ari ziren ingurua ‘ustez segurua’ zen eta orain ‘lasaiago’ dauden arren, ‘piratekin berriro topo egiteko beldur’ dira”), Jakin 6 (adib.: “apirilaren 1ean, EAEn inguraketa sareekin arrantzan egitea baimentzearekin batera, antxoaren arrantza-sasoia hasi zen”), Argia 33 (adib.: “Fosfatoetan eta arrantzan ere aberatsa da”), DiarioVasco 15 (adib.: “Gogoratzen dute nola ehizera joaten ziren, edo arrantzan egitera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrantzan 151 (arrantzan ibili, egin, jardun, ari izan, segitu...): Berria 50, Herria 14, Mirentxu Larrañaga 11, Edorta Jimenez 7, Koldo Izagirre 6, Koro Navarro 9, Migel Angel Mintegi 4, Anton Garikano 3, Pablo Sastre 5, Juan Kruz Igerabide 2, Iñigo Aranbarri 2, Joan Mari Irigoien 2, Iñaki Arranz 2, Jokin Urain, Iñaki Iñurrieta, Pello Salaburu, Bernardo Atxaga, Koldo Zuazo, Juan Garzia, Jokin Muñoz, Jose Morales, Josu Landa, etab.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

Tradizio handia du OEHn eta azpisarrera gisa onartzekoa, dantzan eta antzekoak bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa arrantza sarreran.

arrantzan egin
ad.-lok. Arrantza egin.

Aztergaia: arrantzan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:020 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arrantzan (h)ari izan (eta arrantzuan ari izan) 4: Bil 2 ("Kaiean zegoala bein lagun betzuekin arrantzan ari ziranari begira [...] au ikustean diye Bilintxek arrantzan ari ziranari"), Jnn SBi ("Arrantzan hari zelarik bertze dizipulu batzuekin"), Erkiag Arran ("Beean ura ta ondo bagako lezea zituela arrantzuan ari izatea, bizibide gogor ta lanbide latza dana, edonork daki, maizegi aaztuten dogun arren"); arrantzan ibilli (eta arranzan ibili, arrantzuan ibili) 3: Lg II ("Piarres ibilli zen arrantzan bere zenbeit dizipulu lagunekin"), AA II ("Amuarekin arranzan ibiltzea"), Echta Jos ("Eguraldi onetan ikusten dira Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko txalupa, potin da batel arrantzuan dabiltzan guztiak"); arrantzan egon 1, Izt C ("Probinzia au dalarik ain leku laburra, begiratzea baizik ez dago itsasoak zenbat Erritaraño jotzen dituen beren etxeatarietara irten bezin prest arrantzan daudenak"); arrantzan izan 1, Ill Testim ("Joxe arrantzan izango da"); arrantzan jardun 1, Erkiag Arran ("Arrantzan oi diarduen untzi guztiak, aldean eukena eukela, errirantz abiauko ziran"); arrantzan joan (eta arraintzan j., arrantzuan j.) 3: Anab Poli ("Zijoala Prantzira nai ba'zuan arrantzan, beretzat kalte!"), Bilbao IpuiB ("Ona emen, irakurleok, noiztik yakuzan ain atrapagatxak piztiok arraintzan goazenean"), Echta Jos ("Noizbait joaten zan arrantzuan Murguako atxetara"); arran(t)zan egin 2: Mb IArg I ("Napolesko arranzale kongregant bat egun guzia arranzan egin ta arrai bat ere bage arkitzen zen azkenean"), Anab Poli ("Zer dakark or? Arrantzan egiteko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrantzan ari izan 3: I. Urbieta ("Hau arrantzan ari da, beste hori josten"), Ingurua/3 ("Kostaldeko herri askotako biztanleak arrantzan aritzen dira"), Ingurunea/6 ("Eskimalak ehizan eta arrantzan aritzen dira"); arrantzan egin (eta kirol arrantzan egin 1) 21: I. Urbieta ("Ikusi ahal izan dituen pertsonaiak eskuz baliatzen dira, arrantzan egiteko, jantziak josteko"), X. Saizar ("Ez zen posible arrantzan egitea defentsarik gabe"), Egin 1988 ("Gobernatzea baino hobe zenuke arrantzan egitea"), BAO 1993 17 (adib.: "Uretan arrantzan egin ahal izateko epealdiak"), Gizarte Zientziak/DBH ("Ehizaz gain, arrantzan ere egiten zuen ibaiertzetan"); arrantzan egon 1, Argia/4 ("Egun batean, arrantzan zegoela, Jesus azaldu zitzaion"); arrantzan ibili (eta arraintzan ibilli 1) 8: Satr ("Ibañeta kaskotik arraintzan dabillen norbaiten ari nahasia dirudi bideberriak"), JMB LEG ("Ehizan asko zebiltzala #mdash# itsasaldekoak, gainera, arrantzan eta izpelki harrapaketan"), T. Elorza ("Urrutian txalupa eta arrainontzi asko zebilen batera eta bestera, edo arrantzan"), Ipuin harrigarriak/1 ("Itsasoan arrantzan zebilela, bisigu bat atera zuen"), EuskararenProgr ("Gaur euskal-arrantzaleak ez dira ibiltzen balearen arrantzan"), Elhuyar ("Aingirakumeak itsasotik ibaietara joaten dira [...] jende asko ibili ohi da hauen arrantzan"), BAO 1993 ("Urrutian txalupa eta arrainontzi asko zebilen batera eta bestera, edo arrantzan"), J.R. Bengoetxea ("Kuotak agortu direnean arrantzan ibiltzea"); arrantzan jardun (eta a. jardute) 2: AdminEusk 1994 ("Baserri edo arrantzan dihardutenak"), A. Linazisoro ("Arrantzan jardute hura jolas dibertigarria bihurtu genuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrantzan aritu : AB50 1; arrantzan egin : DFrec 3 (Egin, Deia), AB50 1, HiztEn - LurE (adib. gisa), Euskalterm 2 (hauetan 1 arrantzatu sinonimoarekin); arrantzan ihardun : DFrec 1 (Egin) // Ez ditugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrantzan ari izan/jardun/ibili/... : ElhHizt (AS: Pescar, estar pescando; faenar ); arrantzan egin , ari... : EuskHizt (arrantzatu sarreraren azalpenean); arrantzan egin : ElhHizt (arrantza[n] egin: pescar, faenar), EskolaHE (adib. gisa), Lur EG/CE eta EF/FE (AS: pescar / pêcher) // Ez ditugu aurkitu ap. HiruMila, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrantza sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrantzan egin [azpisarrera gehitu]

arrantzari
iz. Ipar. eta naf. Arrantzalea. Arrantzariak etxean daude itsasoa haserre dagoelako.

Aztergaia: arrantzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrantzari Ipar. eta Naf. Sin. arrantzale.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ez dirudi, hedaduraz bederen, arrantzari hitza arrantzale-ren parean jar daitekeenik. Nik, oraingo irizpideekin, honela jarriko nuke: arrantzari Ipar eta Naf. 'arrantzalea''. / PS: 'nik ez dut hain argi ikusten hau, OEHk G, AN, L, Sal, R... jartzen baitu. Bere horretan utziko nuke aldatu gabe, oraingoz bederen. Gainera, hau bere garaian eztabaidatu zen eta Erabakia hartu. Uste dut lehenbiziko bueltako Erabakiak aldatzekotan arrazoi handiak behar ditugula orain eta ezin garela hitz solteak ukitzen hasi. Holako hitzak bigarren itzuli osoa bukatu ondoren, eta argitaratu aurretik denak batera ukitu beharko genituzke, ukitzekotan, eta ez orain'.

 - [E123]: 'guztiz bat PSrekin. Tarteka-tarteka sortzen zaigu lehen itzuliko hitzak aldatzen hasteko tentazioa. Baina uste dut pisuzko arrazoiak daudenean bakarrik, ondo neurtuta, eta denak batera ikusi beharko genituzkeela aldaketak'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrantzari : Ipar. eta Naf. Sin. arrantzale'.

arrantzatu, arrantza/arrantzatu, arrantzatzen
du ad. Arrantzan egin, arrainak harrapatu.

Aztergaia: arrantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arrantza(tu), arrantzatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

arrantzu
iz. Arrainak harrapatzea. Ik. arrantza1. Arrantzuan eta beste lanbideetan. Ontzitxoak arrantzura doaz.

Aztergaia: arrantzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrantzura larrera joan
da ad.-lok. Ezinezko gauzetan saiatu. Deus ez den lekuan, zer ausardia!, hori da arrantzura larrera joatea.

Aztergaia: arrantzura larrera joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Arrantzura larrera joan: ezinezko gauzetan saiatu (s.u. arrantzu)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrantzu eta larre sarreretan.

arrapala
iz. Garaiera desberdinetan dauden bi toki lotzen dituen egitura maldaduna, bertatik jaisteko eta igotzeko erabiltzen dena. Autobusak ez zuen gurpil aulkiak sartzeko arrapalarik.

Aztergaia: arrapala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrapal(a) 4: UZEI ("Abioa. Sin.: Abiaburua 1. Eskailera batean arrapala hasten deneko harroina, eskaileratan gora hasteko lehen maila izaten dena"), GAO 1990 eta 1991 ("Aparkalekuak gaitzen direnean soto edo erdisotoan, edo industri pabiloi baten sestraren gaineko solairuetan, arrapalek eta erreiek 3 metrotako gutxienezko zabalera edukiko dute, eta behar adinako gainzabalera bihurguneetan", "Eraikinen barnealdean aparkalekutara destinaturiko azalerak 20 m2.koak izango dira plaza bakoitzeko, arrapalak, maniobra areak, irlatxoak eta espaloiak barne"), E. Agirre ("Izugarrizko argi jokoa eratu genuen eta behetik eskenatokirainoko arrapala muntatu genuen"); arrapala (eta arrapala-sorgailu) 2: Meatzaritza Goierrin ("Gaur egun, zati handi bat erabat hondatuta dago, eta ikusten dena zera da: harlanduz eginiko arrapala bat, hau mugatuz bi horma paraleloen arrastoak alboko fatxadetan eta fatxada nagusian, hau da, labeen pareko fatxadan, harlanduz eginiko hiru pilare"), Fisika Pr. 1995 ("Lehenengo pausuan arrapala-sorgailuak neurtu behar den voltairen proportzionala den malda sortzen du"); arrapla 1, NekazArkit ("Kalegurutze honek, pasabide txiki batez elkarturiko bi barrundegitxo moduko eratzen ditu. Biak maila desberdinean aurkitzen dira, arrapla batek lotuta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrapala : HiztEn (1 bi gainazalen arteko sestra-diferentzia gainditzeko eta bertatik igo eta jaisteko eratutako aldapa txikia; 2 Anat. belarriko barakuiluko hiru kanaletako bakoitza, hau da, tinpanikoa, erdikoa eta bestibulukoa), Euskalterm 12 (hauetan bestibuluko arrapala, tinpanoko arrapala, atzeko arrapala, popako arrapala sinonimoekin; -ra iristeko arrapala; arrapala mailakatu; arrapalazko ibilbide; arrapalaz gainditu; arrapala-arku) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrapal : DRA (1 cornisa; 2 guinda de pedúnculo largo; 3 al alcance de la mano), PMuj DVC (1 guinda muy grande, guinda griega, calabazón; 2 arr-apal: cornisa, saliente, repisa de piedra; 3 colgador, percha, guardarropa; 4 rampa); arrapala : ElhHizt (rampa), HiruMila (rampa), DRA (1 el colgador de ropa; 2 cuanto se puede robar), PMuj DVC (a la mano, al alcance de la mano) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

Aski hedatua da gaur, eta lantaldeak ez du ezagutzen rampa / rampe erdarazkoen ordain egokiagorik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrapala

arrapalada
iz. g. er. Lasterka. Burutapenen arrapalada hartara bildu zitzaion bihotza ere. Arrapalada batean. Arrapalada hutsean.
Azpisarrerak

Aztergaia: arrapalada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Erabilera-oharrak

gehienetan inesiboan erabiltzen da: cf. arrapaladan arautua, edo arrapalada batean, arrapalada hutsean.

arrapaladan
adb. Lasterka, arin-arinka. Ik. arrapastaka; harrapaka;  + arrapataka; tarrapatan; tarrapataka. Arrapaladan joan zen etxera mutikoa. Arrapaladan ibili naiz lantxo hau egiten. Txakur guztiak arrapaladan doaz ihesi, haiek agertzen direnean. Arrapaladan abiatu zen erbiaren atzetik.
Loturak

Aztergaia: arrapaladan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrapaladan adlag.

arrapastaka
adb. g. er. Arrapaladan, harrapaka.

Aztergaia: arrapastaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arrapaladan, harrapaka.

arrapataka
adb. g. er. Arrapaladan, harrapaka.

Aztergaia: arrapataka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arrapaladan, harrapaka.

arrapizte
iz. zub. Berpiztea.

Aztergaia: arrapizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

arrapiztu, arrapitz, arrapizten
da/du ad. Batez ere zub. Berpiztu.

Aztergaia: arrapiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arrapitz, arrapizten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

berpiztu.

arrapo
iz. Aparra, haguna. Arrapoa ezpainetarik dariola. Ur gaineko arrapoa.

Aztergaia: arrapo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrapostu
iz. Ipar. Erantzuna, ihardespena. Arraposturik ez dut ukan. Arrapostu ukan du zitroinak ez direla ondu.
Azpisarrerak

Aztergaia: arrapostu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrapostu Ipar. iz. 'erantzuna, ihardespena'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

'erantzuna, ihardespena'

arrapostu eman
du ad.-lok. Ipar. Erantzun, ihardetsi. Hiri arrapostu ematera etorri nauk.

Aztergaia: arrapostu eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRAPOSTU EMAN Responder. Axeriak arrapostu emaiten du ederki lehoiñari. Tt Onsa 68. Arrapostu eman zian, haren arrandak hura lo zantzala jitan zirela. Tt Arima 109. Emazü arraposta enegatik. Ib. 9. Hiri arrapostü emaitera / Orai huna jin nük. Xarlem 764. Harmoniak zelütik / beteizie arrapostü emaiten. Ib. 1179. Ardüra erraiten dizü: Jauna dela zieki... Arrapostü emaiten derozü: Bai eta zure ezpiritiarekila ere. UskLiB 30. Dürollantek diozü eman arrapostü; / Sohütako herrian laket izan nüzü. Etch 568. Errepostu eman nion / entzun bezain fite. Bordel 125. Arrapostu eman zautan: "Zuhaurek badakizu; / Ene nigar ororen sujeta zira zu". ChantP 398. Trebeki arrapostü emaiten die egia horietan gañen. CatS V. Jeannak galthatzen dü egün baten thermañia arrapostü emaiteko. Ip Hil 42. Gure amak errepostu / Nola eman bai daki. LuzKant 18. Nahi diot egun eman / arrapostu koplaka. Etcham 52. Behiek etzien aldi huntan arrapostü eman, bena luze luzaz ere so egin eni. Mde Pr 133. Arrapostü eman zeitan: "zihauk badakizü". Canc. pop. in Casve SGrazi 44. Errepostu eman nakon: --Behar bada, berdin! Etchebarne 72. (Con -rik, en contextos negativos). Orhit zire Pilatuseganik Herodesegana eraman ziela eta haren interrogazioner arrapostürik etziala eman. UskLiB 56. Benitak ez dio erreposturik ematen. Larz Iru 108. Etxerat heltü nintzanian bertan "bonjour" egin nian. / Ihur ere arrapostürik enian emaiteko etxian. Casve SGrazi 108. Apalki zereitan arrapostü: Ene buruzagia etzitiala lotsa. Egiat 179. (Con el vb. no explícito). Maria Soltek arrapostü: / Santa Elisabet badüzü. Etch 422. Alabak errepostu, / gazte izanik ere, / borondate hunian / segurki alere: / nundik izan daiteke / hura ene jabe? Bordel 124. Mariak arrapostü ordian. UNLilia 5. Aphezak arrapostü eiheazañari / Beharrez bai khausitü arnegat txar hori. Xikito 5. Haizeak arrapostu: / "Zertan naiz ni nausi?". Etcham 115. Bordaxurik errepostu: / "Hek gure xerriak dira!". Ib. 244. --Bai, gogo hunez --harek arrapostü. Mde Pr 124. Aneak errepostu: --Han da ba. Etchebarne 53. v. tbn. Errepostu: LuzKant 55. Larre ArtzainE 83.

adib.: arrapostu iz. Ipar. Erantzuna, ihardespena. Arraposturik ez dut ukan. Hiri arrapostu ematera etorri nauk. Arrapostu ukan du zitroinak ez direla ondu

arrapostu eman 5: EiTB, Euskaltzaindia, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrapostu eman 15: Herria 3, Patxi Zubizarreta 2, Xabier Olarra, Filipe Bidart, Iñaki Iñurrieta, Karlos Zabala 2, Aingeru Epaltza, Menane Oxandabaratz, Hasier Etxeberria, Michel Oronoz, Jokin Urain.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrapostu sarreran.

arrapotsu
adj. Ipar. g. er. Apartsua, haguntsua.

Aztergaia: arrapotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

apartsua, haguntsua.

arraro
1 adj. Bakana, ohikoa ez dena. Emakume batek edatea gauza arraro samarra zen.
2 adj. Bitxia, preziatua. Buket bat igorri dit, lili arraroz eginik.

Aztergaia: arraro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "adierak zehaztea komeni dela uste dugu. Hauxe izan liteke: 1. Bitxia, ohiz kanpokoa; harrigarria. Arraroa da hori ikustea. 2. Bakana, bitxia; apartekoa, berezia; preziatua, maitea. Ene arraroa. Buket bat igorri ditadazüt / lili arraroz eginik.; uste dugu bigarrenak 'Ipar.' marka behar duela" (2002-09-02)

arraroki
adb. Ipar. Noizean behin, bakanki. Ez dute komuniatzen, ez dute otoitz egiten baizen ere arraroki.

Aztergaia: arraroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

arras1
adb. Osoki, guztiz, zeharo. Arras hondatu zuen. Haren arartekotasunez izan zen mundua begiratua, arras galdua izatetik. Arras gazteak gehienak. Izan ere, arras aurpegi berezia dute gurean, bai irakaskuntzaren eta bai irakasleen istiluek.
arras2
adb. lap. Zerbaiten gainazalaren garaiera berean; zerbaiten gainazala ukituz. Ilea arras ebakitzea litzateke infekzioa saihesteko modu bakarra.
arrasaldu, arrasal, arrasaltzen
du ad. Ipar. g. er. Birsaldu. Esklabo bezala saldu eta arrasaldu naute.

Aztergaia: arrasaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "arrasaldu, arraberritu, arrapiztu..."

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arrasal, arrasaltzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

arrasatear
1 adj. Arrasatekoa, Arrasateri dagokiona.
2 iz. Arrasateko herritarra.

Aztergaia: arrasatear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

arrasatu, arrasa, arrasatzen
du ad. Arrasean moztu. Ez da zuhur kolpez kentzea azpiko adar lodiak; erditik labur itzazu; horien gainekoak, meharragoak direlako, arrasa ditzakezu, baldin moztu beharrak badira.
arrasean
adb. Aipatzen den gainazalaren garaiera berean; gainazal hori ukituz. (Bakarrik nahiz -en atzizkiaren edo izen soilaren ezkerrean). Ik. lur-arras; larru-arras. Lurraren arrasean hegan egiten. Paretaren arrasean. Zoruaren arrasean geratzeko moduan instalatu nahi izanez gero dutxa (...). Gu lur arrasean bizi gara. Belar luze eta latz batzuez egiten du gerriko bat, larru arrasean ezartzen duena. Arrasean ebakitzeko.
Loturak
arraseko mozketa
iz. Zuhaitzez mintzatuz, orpotik ebakitzea. Ik. baso-soiltze.

Aztergaia: arraseko mozketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: baso-soilketa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arras 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'baso-soilketa' terminoa letra lodiz idatzi" (2002-09-02)

arraseme
iz. Batez ere zub. Biloba gizonezkoa. Ik. arralaba.

Aztergaia: arraseme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

biloba gizonezkoa.

arrasetik
adb. Aipatzen den gainazalaren garaiera beretik; gainazal hori ukituz. Zuhaitzaren gainaldeko adarrak arrasetik mozten dira.
Loturak

Aztergaia: arrasetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRASETIK a) (Tras sust. indet.). A flor de. Arropa eder horien pian gorderik larru arrasetik burdiñazko zintak gorpitzaren gastigatzeko erabilten tie. AR 430. Del nivel de. Beherean ezarri ditugun dupek beren aldia egina dute; hiru kentzen ahal ditugu lur-arrasetik, gain-gainean ezartzeko. Lf Murtuts 16. b) A cercén, al ras. Cf. arrasatu (2). Urkhila hausten da, bi adarretarik txarrena moztuz goradanik, erditsutik bezala, eta ondoko urthean arrasetik. Dv Lab 357s. Noizere azpiko adarrak lodituak baitira, mozten dira, hiru edo lau pien luzetasuna utziz eta gain-aldeko bertze adar guziak arrasetik khentzen dira. Ib. 373s

adib.: arras 2 (Adizlagun balioa duten elkarteen bigarren osagai gisa). Lap. Aipatzen den gainaldearen garaiera berean. Ileak larru arras moztu dizkiote eta kaskamotz utzi dute. Lur arras lo egin du. || Zuhaitzaren gainaldeko adarrak arrasetik mozten dira.

arrasetik 4: Elhuyar 2, Berria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrasetik 7: Herria, Karlos Zabala 5, Elena Touyarou.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

arraska
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arraska-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harraska].

Aztergaia: arraska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

(h)arraska/(h)arraspa formak landu dira, eta adierak: 'harrizko aska', 'karraskatzeko tresna'/'lima', 'ralladora'.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean agertu direnak: a) 'harrizko aska' adierako arraska G 6 (TAg Uzt, JMB ELG, NEtx LBB; eta TAg Uzt: "iturri-arraska"); b) 'nekazarien tresna, karraskatzeko erabiltzen dena' adierako arraska G 1 (Izt C); c) 'karraskaketa, karraskaka' adierako arraskaka G 3 (Bil, Sor AuOst, Iraola); harraska IE 1 (Zby); arraskada B 1 (Kk Ab II). Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko arraspa (1 rallador, lima; 2 raspador, hierro con que se limpia la artesa; 3 rapé).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'harrizko aska' adierakoak: arraska G 1 (F. Urkia); harraska EB 6 (J.M. Urkia, E.J. Kultura, J. Oregi, I. Elias, J.A. Azpiroz, K. Navarro). b) 'karraskaketa' adierakoa: harraskaketa EB 1 (J. Agirre). Ez dugu (h)arraspa formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arraska : HiztEn ("1 Arrasera; 2 Azpira karraskatuz garbitzeko burdinazko tresna; 3 Upeletako kondar edo lohia, tinta egiteko erabiltzen zena; 4 Ik. harraska"); arraspa : HiztEn ("1 karraska, lima; arraska karrakatuz garbitzeko tresna"), Euskalterm 2 ('raspa, escorfina'); arraspagailu : Euskalterm 3 ('rallador'); harraska : AB38 3 ('fregadero'), HiztEn-LurE ("Harrizko aska"), Euskalterm 2 ('fregadero'); zeru-arraskari : Euskalterm 2 ('rascacielos'); harraskailu : AB38 1 ('raspador'). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arraska : ElhHizt ("1 raspador para limpiar la artesa; 2 rasqueta"), HiruMila ("1 raspador, pulidor; 2 fregadera de piedra"), Lur EG/CE eta EF/FB ("fregadero/évier"), HaizeG BF ("racloir"), Lh DBF ("1 au ras; 2 raclure de cuve employée en teinturerie..."), DRA ("pesebre de piedra; fregadera; raspador, hierro con que se limpia la artesa; rasero; ras con ras; basura de cubas que sirve a los tintoreros para hacer tinta"), PMuj DVC (arr-aska: "1 arnaska; bebedero; fregadero; lavadero; pesebre de piedra; rasero; escarpelo; rallador; escofina; cuchilla de los zurradores; raspadura; trazo; ras con ras"); arraskaldi : DRA (arraskadi: "rasguño"), PMuj DVC ("rascadura"); arraskari : DRA ("rasguño"), PMuj DVC ("criada fregona"); harraska : EuskHizt ("harrizko aska"), ElhHizt ("fregadero; abrevadero"), HiruMila ("1 fregadera; 2 pila de agua, bebedero, canal de piedra donde beben los animales"), EskolaHE, Casve EF ("1 auge en pierre; 2 canal en pierre"), HaizeG BF ("en grattant"), Lh DBF ("1 au ras; 2 raclure de cuve employée en teinturerie..."), DRA ("rascando; rascadura; frotamiento; pila de agua, bebedero"); harraskadura : HiruMila ("rascadura"), HaizeG BF ("grattage"), DRA ("rascadura; frotamiento; señal que queda tras la rascadura"); harraskailu : ElhHizt (harraskagailu: "raedera, raspador"), HiruMila ("raedera"); harraskaketa : HiruMila ("raspado"); harraskaldi : HiruMila ("acción de rascar"), HaizeG BF ("frottée"), DRA ("acción de rascar"); arraspa : EuskHizt ("lima"), ElhHizt ("1 Lima de dientes gruesos; 2 raspador de hierro; 3 rapé"), HiruMila ("lima, escofina"), HaizeG BF ("râpe"), Lh DBF ("1 râpe; 2 tabac à priser"), DRA ("tabaco; rapé; escofina de ajustar; raspador"); harraspa : HiruMila ("raspadura"), HaizeG BF ("lime, râpe"), DRA ("raspadura; rallador") // PMuj DVC: arraskadura ("fricción, raspadura"), arraskaka ("rascando, raspando"), arraskaketa ("raspador"), arraskagailu ("raedor"), arraska-lan ("fregado de la vajilla"), arraskalari ("criada fregona").

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. arraspa.

arraskatu, arraska, arraskatzen
1 du ad. Hondatu, ezabatu.
2 du ad. Hatz egin, igurtzi.

Aztergaia: arraskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. harraskatu.

arraso
adj. g. er. Garbia; leuna; berdina.

Aztergaia: arraso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. garbi, leun, berdin, etab.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

arraspa
iz. Altzairuzko lanabesa, lima mota ale-larria.

Aztergaia: arraspa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arraspatu, arraspa/arraspatu, arraspatzen
du ad. Karrakatu, limatu.

Aztergaia: arraspatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arraspa(tu), arraspatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

arraspatze
iz. Karraskatzea, limatzea.

Aztergaia: arraspatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

arrast
1 onomat. Zerbait igurztean egiten den hotsaren onomatopeia. Su ematera doanean, arrast eta arrast eta arrast, aldameneko saskira pospolo buru izekia erori zaio.
2 iz. g. er. Pospoloa.

Aztergaia: arrast

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 onomat. 2 iz. g.er. poxpolua.

arrasta1
iz. Batez ere zub. g. g. er. Gainerakoa. Kantuak eta arrastakoak, guztiak, ederki eman izan dira.
arrastada
1 iz. Urratua, harramazka. Belaunak eta ukondoak arrastadaz beteta.
2 iz. Zerbaiti ematen zaion pasaldi arina. Sukaldea ondo garbitzeko betarik ez daukat eta arrastada bat emango diot. Pintura arrastada bat.

Aztergaia: arrastada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper