50535 emaitza bilaketarentzat - [4351 - 4400] bistaratzen.

arrastaka
adb. Herrestan, narras. Sugea bezala arrastaka beti dabiltzanak. Arrastaka eraman.

Aztergaia: arrastaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrastakari
adj./iz. Narrastia.

Aztergaia: arrastakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-10
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Narrasti hitzaren sinonimo hori hiztegirik garrantzitsuenetan ageri da (Elhuyar hiztegia, 3000 hiztegia, Azkueren hiztegia, Mujikaren hiztegia…), eta OEH-ko testu-corpusak zenbait lekukotasun jaso ditu: #mdash#Kenduko det, esan zuen, lurraren gañetik egin nuen gizona, gizona gandik abereetaraño, arrastakaritik zeruko egaztietaraño (Uriarte, Jose Antonio, Gen 6, 7). #mdash#Eta ukitzen diona arrastakariren bati, edo edozeñ gauza likitsi, zeñaren ukitua dan zikiña (Uriarte, Jose Antonio, Lev 22, 5). #mdash#Izan bedi (gizona) itxasoko arraien eta zeruko egaztien eta abereen eta lur guztiaren eta lur gañean arrastatzen dan arrastakari guztien jaun eta buru (Inza, Damaso, Kristau ikasbidearen azalpena, 44)'.

 - [E116]: 'Bai, nire ustez sartu behar da. Ez nuke sinonimo gisa sartuko, baizik sarrera besterik gabe eman'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrastakari'.

arrastar
1 adj. Arraskoa, Arrasi dagokiona.
2 iz. Arrasko herritarra.
arrastariar
1 adj. Arrastarikoa, Arrastariari dagokiona.
2 iz. Arrastariko herritarra.
arrastatu1, arrasta/arrastatu, arrastatzen
da/du ad. Heg. Herrestan joan edo eraman. Evans jauna atzeko gelatik korridorean barna bere txinalak arrastatuz etorri zen.
arrastatu2, arrasta/arrastatu, arrastatzen
du ad. Ipar. Atxilotu. Akizen, poliziak hiru lagun arrastatu ditu.
arraste
iz. Heg. Herrestan eramatea. Ur azalean lehenik eta ur sakonean gero, arraste batzuk egiten ditugu bahe batekin.

Aztergaia: arraste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

arraste-arrantza, arraste-ontzi.

arraste arrantza, arraste-arrantza
iz. Heg. Sareak herrestan eramanez egiten den arrantza. Ekologistek arraste arrantza debekatzeko eskatu zuten New Yorken. NBEko idazkari nagusiak esan zuen kutsaduraren eta arraste-arrantzaren erruz, arrain espezie asko betiko galdu direla.

Aztergaia: arraste arrantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
arraste ontzi, arraste-ontzi
iz. Heg. Arraste-arrantzan aritzen den ontzia. Arcachon parean arrantzan ari zela atzeman zuten Gipuzkoako Peña Verde arraste ontzia, sarearen zuloak txikitzeko tramankulua aurkitu baitzioten.
arrastegi
iz. Arratsaldea. Igande arrastegi batean.

Aztergaia: arrastegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrastelu
iz. Eskuarea, nekazariaren lanabesa. Udaberrian usteldu ez diren belar hondakinak arrasteluarekin kentzen ditugu.

Aztergaia: arrastelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskuare, arrastelu

arrasti
iz. bizk. Arratsaldea, ilunabarra. Arrastiko elizkizunak. Arrasti epeletan eliza dorreari bueltaka dabiltzan elaiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: arrasti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrasti Bizk. 'arrastiria, ilunabarra'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Arratsalde hitzaren azpisarrera gisa, arratsalde on gaineratuko denez gero, hitz honekin ere gauza bera egin beharko litzateke, arrasti on gehituz. Jasota daude, jada, egun on eta gau on. Ez dago jasota, ordea, eguerdi on; 2. itzulia 'e' letrara iristen denean, hori gogoratu beharko da'.

 - [E116]: 'bai, azpisarrera hori gainera daiteke. Beste kontu bat da eguerdi on delako hori. Hori bere tokian eztabaidatu beharko da'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrasti Bizk 'arrastiria, ilunabarra' [eta AS gisa] arrasti on'.

arrasti on
interj. bizk. Arrastian agur egiteko erabiltzen den esapidea. —Arrasti on, lagun! —Baita zeuei bere!
arrastiri
iz. Ipar. Arratsaldea, ilunabarra. Arrastiriko hiru orenak ziren. Igande arrastiri guztiez. Arrastiria izango da ni etxera orduko. Arrastiri apalean.

Aztergaia: arrastiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrastiri Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: ez al da bizkaieraz erabiltzen?

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): Ipar. marka soilarekin utziko da. // Batzordea (JAA, M.A, I.S): dagoen bezala ondo dago.

arrasto
1 iz. Norbaitek edo zerbaitek egon den lekuan uzten duen seinalea. (Batez ere pluralean erabiltzen da). Ik. aztarna. Gurdiaren arrastoak. Batzuetan arrastoen atzetik joan behar izaten da.
2 iz. Norbaitek edo zerbaitek zerbaitetan edo norbaitengan duen eragina edo uzten duen aztarna. Entrenatzaile berria aurreko sasoiaren erdian ailegatu zen Iruñera; denboraldi honetan gehiago sumatuko da haren arrastoa? O zuzia, esan zioten, zaren gure gidari, pozik jarraikiko gatzaizkio zure arrastoari. Negu Gorriak taldearen eragin itzelaren arrastoari jarraituz.
3 iz. Zerbaitek uzten duen seinalea edo hondarkina. Igarotako bizitza gaiztoaren arrastoak kentzeko. Gaitz luzearen arrastorik gabe. Hazi horren arrastorik gelditzen baldin bada. Lurralde haietan ez da euskararen arrastorik ere gelditzen.
4 iz. Kolpe batez egiten den marra. Edozein hutsarte zuri arrastoz betetzen zuen. Lau arrastoren bitartez erakutsi zigun 1944ko Genova.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arrasto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrastoa galdu
1 du ad.-lok. Ezagutzen den edo ezagutzen zen norbaiten edo zerbaiten nondik norakoen berririk gabe gelditu. Gerraostean aitonaren arrastoa galdu zuen familiak. Tamalez, berandu deskubritu nuen idazle hori, orain hogei bat urte, baina ordutik ez dut haren arrastoa galdu. Gure aitaren lanen arrastoa galdua dugu.
2 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek leku batetik igarotzean uzten duen seinalerik edo aztarnarik gabe gelditu. Poliziak haren arrastoa galdu du.

Aztergaia: arrastoa galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adierak bereizi.

arrastoa hartu
1 du ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek leku batetik igarotzean utzi duen marka aurkitu. Txakurrek erbiaren arrastoa hartu zuten. Zenbait komunikabidek arrastoa hartu zietelako eta euren bilerak oztopatzen saiatu zirelako.
2 du ad.-lok. Zerbait jakitera iristeko balio dezakeen aztarna aurkitu. Entzun arretaz dioena, besteen egia jakiteko arrastoa har baitaiteke hortik.

Aztergaia: arrastoa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adierak bereizi.

arrastoa utzi
1 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbaitengan edo zerbaitetan seinaleren bat edo markaren bat utzi. Argi baitago neandertalek arrastoa utzi zutela gure genoman. Lokatzak arrastoa uzten du. || Eta horrek arrasto urdina uzten du.
2 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbaitengan edo zerbaitetan halako eragina izan edo aztarna utzi. Film batzuek arrastoa uzten dute; gogoan dut The Picture of Dorian Gray. Euskarazko literaturan arrastoa utzi duten obrak. || Futurismoak arrasto sakona utzi zuen ondoren etorri ziren mugimenduetan. Bizitzan izandako depresio uneek arrasto handia utzi zuten haren obran. Bidaia batzuek arrasto berezia uzten dute.

Aztergaia: arrastoa utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Adierak bereizi.

arrastoak aurkitu
du ad.-lok. Hainbat jaki-konpainiak produktuak erretiratu behar izan zituzten, zaldi-haragiaren arrastoak aurkitu zituztelako. Hartz zaharraren arrastoak aurkitu zituela azpimarratu du. Droga arrastoak aurkitu ditugu etxean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arrastoak aurkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Bide batez, arrasto sarrerako 1. adiera bitan banatu: 1 fisikoa, pluralean erabili ohi dena (Gurdiaren arrastoak); 2 pertsona baten ibilbidea-edo, singularrean erabili ohi dena (O zuzia, esan zioten, zaren gure gidari, pozik jarraikiko gatzaizkio zure arrastoari).

arrastoan
adb. Arrastoari jarraituz. Txakurrak joan ziren arrastoan haraino. Erbiak, gordeta dagoen lekutik, ikusten badu bere arrastoan datozela, azkar hanka egiten du.
Loturak

Aztergaia: arrastoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRASTOAN. Siguiendo el rasto. "Rastrero, perro, arrastoan dakiena, dabillena" Lar. Zakur isteriak [...] arrastoan dabiltza. Mb OtGai 9, 254. Aurretik arrastuan / azerik zaunkatzen / altxatuko zirenik / etzuen pensatzen. EusJok 73. Txakurrok joan ziran arrastoan araiño eta an zebiltzan arrastorik atara ezinda. And AUzta 57. Arrastoan [zakur] batzuek / tronpatzen baitia: / Ahuntza utzi-eta / segi azeria. Mattin 110. Erbiak, gordeta dagoan lekutik, ikusten badu bere arrastoan datozela, azkar anka egiten du. TxGarm BordaB 121. (Andar, etc.) pegado, siguiendo de cerca. "Arrastuan, environ, circum, circa" SP. Ezkontzeko itza eman ondoan ez ibilli elkarren arrastoan bezala: bego bakoitza bere etxean. AA I 604. Ekusten du, neke dala leiala izatea bere gogo, itz eta obretan besteren arrastoan onela dabillena. Ib. 575. Txirrita baitzan onera maiz-xamar etortzen zana, eta nik uste det danak aren arrastuan ibiltzen zirala. Salav 44. Erabilten gaitu [fraileak] ilabetan / bere tripearenzat errastruan. Lazarraga (B) 1182vb (Interpr?).

arrastoan 187: Ortzadar, ElCorreo 2, Deia 5, Elhuyar 4, Consumer 4, Berria 80, EiTB 30, Jakin 6, Karmel 5, Argia 33, Erlea 6, DiarioVasco 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrastoan 106: Berria 39, Iñaki Iñurrieta, Mirentxu Larrañaga, Pablo Sastre, Juan Garzia, Fernando Rey, Jon Muñoz, Itziar Otegi, Bernardo Atxaga, Jon Alonso, Alberto Barandiaran, Jon Maia, Harkaitz Cano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrasto sarreran.

arrastoan sartu
da/du ad.-lok. Bide zuzenera etorri edo etorrarazi. Gure mutil gazte hau, kostako zaigu arrastoan sartzea, gaizki ohitua dago eta. Urteak badituk hik, arrastoan sartzeko.

Aztergaia: arrastoan sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRASTOAN SARTU. "Meter el animal en el surco o hacerle andar pisando la raya del Are o de cualquier otro apero" Gketx Loiola. "Entrar en el surco, por ejemplo un arado" Elexp Berg. "Entrar en seso, formalizarse, entrar en vereda, meter en varas. Urteak badituk ik arrastoan sartzeko" Gketx Loiola. "Andreak sartu bearko au i arrastoan" Ib. "Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittua dago ta" Elexp Berg. Seguir un camino. Oraindik segi nai nuke. Bueno, sartu nadin nere arrastoan. BBarand 72. Familiarizarse, hacerse con. Izardi faltik naiz-ta ez izan / bizkarrean da kolkoan. / Alare pozik lapitz-arrian / bein sartzean arrastoan. Insausti 33. Bai arrastuan sartu're bapo / naiz-ta len izan zabarrak, / zaildu ziraden gerri maxkalak, / ankak eta atzaparrak. Ib. 114. Baña postura txarrean ibiltzen nintzan: lan asko eta ezin arrastoan sartu. Albeniz 69. (Con demostrativo). Ala ere, Goierri au bertsolari-leku koxkorra zalako orduan-edo, urteak joan ziran aurreneko arrasto ortan Joxe Migel sartzerako. Insausti 207

arrastoan sartu 48: ElCorreo, Deia, Consumer 3, Berria 10, EiTB 15, Jakin, Karmel, Argia 13, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrastoan sartu 26: Berria 6, Iñaki Segurola, Itziar Otegi, Fernando Rey, Iñaki Mendiguren, Xabier Olarra, Aingeru Epaltza, Xabier Mendiguren Elizegi, Joxemari Iturralde, Joan Mari Irigoien, Anton Garikano, Mirentxu Larrañaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa proposatu berri dugun arrastoan azpisarreran.

arrastu, arrats/arrastu, arrasten
da/du ad. Ilundu, gauera hurbildu. Arrastu zuenean, ikasleak jaitsi ziren itsasora. Arrastu zenean sartu ginen.

Aztergaia: arrastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

arrats/arrastu, arrasten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Forma baten adiera(k)

ilundu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Parentesi artean ematen den azalpena biziki iluna da. Nik kenduko nuke eta hor esan nahi dena adibide baten bidez eman: arrastu zuenean, hiritik irten zen'.

 - [E208]: 'arrats+tu-tik datorrenik ez da garbi igartzen etsenplu horrekin. Agian hobe litzateke honelako zerbait: Gaua heldu arte egon beharrean, arrastu zenean alde egin zuen bere ezkutalekutik'.

 - [E116]: 'kontua da, ordea, OEHn ikus daitekeenez, 'arrastu' eta 'gaua heldu' gauza bera dela. Axularrek berak sinonimotzat ematen ditu: non nahi den arratsten eta ilhuntzen zaien lekhuan...; eta Añibarrok: ilundu, gautu ta arratsatuten jaken tokian. Bestetik, XKren adibidea ez da egokia "du" erabili behar delako: "arrastu zuenean". Nik hau jarriko nuke: Egunak ilundu arte egon ziren zain, eta behin arrastu zuenean hiritik irten ziren'.

 - [E113]: 'Nik ez dut hain argi du (nor gabea) erregimena behar dela. OEHaren arabera Iraizozek bakarrik erabili zuen modu horretan. Beste adibideetan (Leizarraga, Axular, Añibarro) da aditza da (batzuetan datibo etiko batekin). Beraz, 'da eta du (nor gabea)' ematea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrastu, arrats/arrastu, arrasten 'ilundu' da edo du: arrastu zenean/zuenean sartu ginen'.

arratoi
iz. Ugaztun karraskaria, saguaren antzekoa baina handiagoa, etxeetan, estoldetan, larrean edo uretan bizi dena (Rattus sp. ). Etxea arratoiz bete zitzaion. Arratoi zuloa. Etxe arratoia eta soro arratoia. Ur arratoiak buztana motza du.

Aztergaia: arratoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: arratoi: Rattus sp. + Ondatra sp. + Arvicola sp.; arratoi arrunt: Rattus norvegicus; arratoi beltz: Rattus rattus; arratoi musketadun: Ondatra zibethica; ekialdeko ur-arratoi: Arvicola terrestris; mendebaldeko ur-arratoi: Arvicola sapidus; xabiroi arratoi: Uranoscopus scaber; cf. arratoi-arkakuso europar: Ceratophyllus fasciatus; arratoi-arkakuso indiar: Xenopsylla cheopis; arratoi-belarri handi: Myotis myotis; arratoi-belarri txiki: Myotis glythi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arratoi Rattus sp.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arratoi-txakur .

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rattus sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "garratoin ere bai?" (1995-01-13)

arratoi txakur, arratoi-txakur
iz. Txakur txikia, saguak eta kidekoak harrapatzen trebea dena. Ustekabean, arratoi txakur bat azaldu zen bidezidor hartatik zalapartan eta guri zaunkaka.
arrats
iz. Iluntzea; ilunabarra eta gaueko lehen orduak. Arratseko otoitza. Goizetik arratsa etorri artean. Arratseko hamarretan. Bart arratsean.

Esaera zaharrak

Arrats gorri, bihar oskarbi. Goiz gorri, arrats euri. Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi. Itsasturiaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. Marinel-emaztea, goizean senardun, arratsean alargun.

Aztergaia: arrats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arrats apal , arrats behera .

arrats apal
iz. Ilunabarra. Ikusirik arrats apala zela eta Samuel ez zela ageri. Arrats apalean, iheslari taldeak ohikoak ziren alde zaharrean, Baionan bereziki.

Aztergaia: arrats apal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-apal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrats sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ilunabarra.

arrats behera
iz. Ilunabarra. Arrats beheratik egunsentia arte.

Aztergaia: arrats behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-behera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrats sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ilunabarra.

arratsalde
iz. Eguerditik ilunabarrera doan denbora. Arratsaldeko bostetan. Arratsaldean izango dira ospakizunak. Igande arratsaldeetako bake eguzkitsuan.

Aztergaia: arratsalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arratsalde apal , arratsalde erdi , arratsalde on .

arratsalde apal
iz. Ilunabarra. Arratsalde apala zen eta eguzkiaren azken leinuruek hodeiak gorritzen zituzten. Arratsalde apalean heldu nintzen.

Aztergaia: arratsalde apal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-apal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arratsalde sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ilunabarra.

arratsalde erdi, arratsalde-erdi
iz. Bazetozen arranondotarrok etxerantz, arratsalde erdi inguruan. Arratsalde erdian, ezkonberriek Bilborako bidea hartu zuten. Osoro argitu zen zeru aldea arratsalde erdirako.

Aztergaia: arratsalde erdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erdi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arratsalde sarrerari dagokion azpisarrera (ustez eta adibide soilarena baino lexikalizazio handiagoa duela).

arratsalde on
interj. Arratsaldean agur egiteko erabiltzen den esapidea. —Arratsalde on. —Baita zuri ere.

Aztergaia: arratsalde on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-on.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arratsalde sarrerari dagokion azpisarrera (AS gisa arautu dira egun on, gau on).

arratsalde parte, arratsalde-parte
iz. Arratsaldea, arratsaldeari dagokion egunaren zatia. Arratsalde-partean berriz, batez ere astelehenean eta asteartean, bero hodeiak sortuko dira.

Aztergaia: arratsalde-parte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ARRATSALDE-PARTE. Tarde. * Milla beatzireun da / larogei ta baten, / otsaillaren oi ta iru, / arratsalde parten. Insausti 218.

LB: 208, EPG: 40, ETC: 485.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0

Bestelakoak

parte 5 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, lekuzko nahiz denborazko adierarekin). Ik. goizalde; arratsalde; Arratsalde partean berriz, batez ere astelehen eta asteartean, bero hodeiak sortuko dira. Goiz parteko zurrutak. Uda partea zelako. Uda parteko aisialdi eskaintza. Iluna goizago sartzen da, bereziki negu partean. Ipar ukituko haizeak zakar samar joko du, bereziki kosta partean. Ibaiaren goi parteko herrixkak dira pobreenak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzeko proposatua uda(-)parte formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arratsalde eta parte sarreretan.

arratsaldeko
iz. Arratsaldeko askaria.

Aztergaia: arratsaldeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Batez ere G da.Corpusekoak dira: artsaldeko 1 (Mok: "Mutil moldakaitz bezin biotz-zabal eta arrera-on-eginzale aek, txurrut baten aitzakitan, artsaldekoa prestatu diote ostatuan"); 6 atsaldeko (Or 5: "Eguberri-egunez, atsaldeko gizen erri-etxean dute dutenagaz biltzen", "Zelaieko jendeak ordua zanean, atsaldeko-gitera eseriak ziran", "Yezarri nintzan aulki-ertzean eta atsaldekoa gorde egin neban, saloberitzat artu ez negin", "Bein batez, bi lagunekin Urruñara joan zan txango batean, an atsaldekoa egiteko asmoan", "Atsaldekora deitzen du neskak lanaldi egin ondoren; zer esan ezin asma dutela diote elkarri beiratzen"; Berron Kijote: "Dana batera egin zuten, gose-xaltxetan gozaturik, gosaria, bazkaria, atsaldekoa ta afaria"); OEH argitaratuan gainera: arratsaldekotxo/u (J.M. Tolosa #mdash# ap DRA) eta artsaldeko (EgutTo 23-7-1921 #mdash# ap. DRA) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arratsaldeko 3: Ene populua, entzun ("ikus zer egiten duzun lagunekin elgarretaratzeko: / adixkide bat gomitatzen duzularik aratsaldekoaren egiterat"; "Amak eginen diote arratsaldeko on bat"); besterik da adieraz R. Etxezarretak darabilena: "Arratsaldeko baterako langabeko koadrila bat kontratatzeak, gaur eta hemen, ez luke dimisiorako motibo izan behar"; atsaldeko 1 (Or SCruz: OEHan aipatua).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arratsaldeko : DFrec 1; atsaldeko : DFrec 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arratsaldeko jaso duten beste hiztegiak: Lh DBF; DRA; PMuj DVC. Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

hori da forma erregularra eta hobestekoa, forma laburtuak erabilixeagoak diren arren.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

arratsaldero
adb. Arratsalde guztietan, arratsalde oroz. Gure etxera etortzen da arratsaldero txokolatea hartzera.

Aztergaia: arratsaldero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero.

arratsero
adb. Arrats guztietan, arrats oroz. Lanetik atera eta arratsero bere ordenagailuaren aurrean esertzen zen.

Aztergaia: arratsero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh41 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arratsero (H), arrats oro. Cada atardecer; cada noche. "Arratsero, chaque soir, tous les soirs" H. Arrats oro agerzen ziran. Mb IArg I 253. Agindu zion konfesoreak, noizean beñ egin zezala gogozko komunioa: eta egiten zuan goiz oro eun aldiz, eta arrats oro beste ainbeste bider. AA I 475. Arratsero etorri oi dan "Pidelen tarrantak" emen egiten du geldialdia. Anab Usauri 5. Zerk goibeltzen zaitu, / maitea, arratsero. Ldi UO 20. Goiz ta arratsero sartzen zan apaiz bat yauretxera Yaunari intzentsua eskañi ta erretzeko. Ir YKBiz 2n. Egunero aragia yan ta arratsero ate-xokoan lo egin. (AN-5vill). A EY III 381. Leihoa irikirik eukitzen dugu arratsero, osoki ilundu artean. Mde Pr 97. Astebetean arratsero jeixtera erabaki zun. Etxde JJ 152. Lizungoak biltzen ditu ara arratsero. Txill Let 87. Aita-gure bat, arratsero, an igoko uan gure sukaldetik zeru aldera. Ataño TxanKan 89. ARRATSEROKO. De todas las noches. Nere arratseroko / ametsa, zer modu? Bil 48. Arratseroko erretiro txintxo ori egiteko oitura. Ataño TxanKan 131.

LB 41 (Aizu 1, Berria 5, EiTB 2, ElCorreo 1, Elkar 28, Erlea 1, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa 2, HABE 1); ETC 239.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Bestelakoak

arratsaldero adb. Arratsalde guztietan, arratsalde oroz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera gisa jasotzekoa da, arratsaldero formarekin egin den bezala.

arratxa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arratxa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bolada; aldi1].

Aztergaia: arratxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  arratxa e. bolada, aldi, aro".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ulertezina baita Euskal Herriaren alde batean

Saih. Ik. bolada, aldi, etab.

arratz
1 iz. Danborra; danbolina. Txistu eta arratzari eragin eta eragin.
2 iz. Lixiba egiteko ontzia. Matazak lixiba arratzean sartzen dituzte.
3 iz. Lastozko upel edo otarre estalkiduna. Artoa gordetzeko arratza.

Aztergaia: arratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 danborra, danbolina. 2 lixiba egiteko ontzia. 3 otarre estalkiduna.

arratzuar
1 adj. Arratzukoa, Arratzuri dagokiona.
2 iz. Arratzuko herritarra.
arrauka1
iz. Lastodunen familiako landarea, larre, belardi, ubide-ertz eta basoen inguruetan hazten dena (Festuca pratensis).
arrauka2
iz. bizk. Janari erreen hondakin gozoa. Esne onari igartzen zaio ontzian lagatzen duen arraukatik.
arraun
1 iz. Haga luzea eta buru-zapala, eskuz eraginda txalupak eta kidekoak mugitzeko edo zuzentzeko erabiltzen dena. Arraun ukaldia. Arraun lema.
2 iz. Ontzi batean arraun eginez egiten den kirola; bereziki traineruan egiten dena. Ik. arraunketa 3. Arrauna udarekin lotzen bada ere, negu gorrian egin behar izaten da lan gogorrena. Arrauna utzi eta gero, berriro izan nuen bueltatzeko gogoa, baina lehiaketek ez ninduten erakartzen. Nola ikusten duzu arraunaren etorkizuna?

Aztergaia: arraun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma

arraun da forma nagusitua, eta hobestekoa

Jatorrizko forma

arrau(n)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arraunean (ari, ibili,...)

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arraunean (ari, ibili,...)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'arraunean (ari, ibili...)' azpisarreran, hobe 'ari izan' forma idaztea" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arraunean egin [azpisarrera gehitu], arraun egin 'arraunean egin'. [azpisarrera gehitu]

arraun egin
du ad.-lok. Arraunean egin. Ezin diagu arraun egin haize kontra, ez diagu deus aurreratuko, alferrik nekatuko gaituk. Aurten talde guztiek, Astillerok izan ezik, oso emaitza kaskarrak lortu dituzte etxean arraun egin dutenean.

Aztergaia: arraun egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, erabilia eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arraun sarreraren azpisarrera gisa onartzekoa.

Forma baten adiera(k)

arraunean egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arraunean egin [azpisarrera gehitu], arraun egin 'arraunean egin'. [azpisarrera gehitu]

arraun kolpe, arraun-kolpe
iz. Arraunari, ontzia mugitzeko, eskuz eragiten zaion aldietako bakoitza. Talde bakoitza zenbat arraun-kolpetan doan azaltzen da tarteka telebistan; batzuek minutuko 35 egiten dituzte, besteek 38, zenbaitek 39. Ohi bezala, arraunean fin eginez eta arraun kolpe guztiei etekina ateraz. Badira urte batzuk lehen arraun-kolpeak eman zituela.

Aztergaia: arraun-kolpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

arraunean
adb. Arraunari eragiten, arraunari eraginez. Sena ibaiaren ertzetik arraunean zebiltzan. Galera batean arraunean ari zen gizon baten bizipenak. Jendea arraunean gogotik hasi zen. Orain arte nagusi izan gara arraunean.
Loturak
arraunean egin
du ad.-lok. Arraunontzi bat higiarazteko, arraunari edo arraunei eragin. Debekatua zuten arraunean egitea; debekatua zuten jendaurrean edozein kirol mota egitea.

Aztergaia: arraunean egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arraun sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arraunean egin [azpisarrera gehitu], arraun egin 'arraunean egin'. [azpisarrera gehitu]

arraunka
adb. Arraunean eginez. Traineru liraina belan edo arraunka zeramaten.

Aztergaia: arraunka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

arraunean eginez.

arraunkada
iz. Arraun ukaldia. Traineru horia lehen arraunkadatik jarri zen aurrean.

Aztergaia: arraunkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arraun-ukaldia.

arraunketa
1 iz. Arraun saioa. Ik. estropada. Ibai lasterra gainditu nahiz arraunketa gogorrean dabilen arraunlaria.
2 iz. Arraun egiteko modua. Entrenatzaile berriarekin arraunketa berria estreinatuko dute. Patroiaren lana da arraunketa egokira bideratzea arraunlariak.
3 iz. Ontzi batean arraun eginez egiten den kirola. Ik. arraun 2. Inoiz izan dudan eskaintza ekonomiko handienari ezetz esan nion, arraunketa barruan daramadan zerbait delako. Euskadiko distantzia luzeko arraunketa olinpikoko txapelketa jokatu zen larunbatean. Abuztuan zehar arraunketa ikastaroa antolatu du Tolosaldeko Arraun Klubak.
Azpisarrerak

Aztergaia: arraunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arraunketan
adb. Arraunean. Uda honetan makina bat aldiz ibili naiz berarekin arraunketan.
Loturak

Aztergaia: arraunketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRAUNKETAN. "Arrauketan haritzea, tirer à l'aviron" SP ( A s.v. arrau). "Ehun arrauekiñ arrauketan haritzea" Urt IV 400. Bere diszipuluak nekhe handirekien hari zirela arrauketan. He Mc 6, 48 (Ol, IBe arraunketan; Lç aurthikiten, TB arrabatzen, HeH arrauan, Dv arrau indarka, Leon arrauka, Ker arraunka, IBk arraunean). Zein aizeaz belea zabaldurik, zein aize baga, arraunketan edo erramuetan, eizan guztiz ibilkorra. Echta Jos 114. Estropadan asi zirean arraunketan Mundaka-rutz, baña laster inddargatu zirean. Ib. 252. Yesus oartu zan, arraunketan nola nekatzen ziran, eta laugarren gau-aldian edo aiengana zan. Ir YKBiz 213. Ogei ta bost edo ogei ta amar eztatu bezelatsu arraunketan egin ondoan, ikusi zuten Yesus itsaso gañean ibiltzen. Ib. 213. Sarritan jaisten zan portura ta arrantzaleakin arraunketan indarrak neurtu ere bai. TAg Uzt 44. Aize-oialez eta arraunketan aldi luzean joan eta joan egin bear izaten eben aro artan. Erkiag Arran 77. Zenbait itsaso itxuan oldartzen dira arrauketan. Ibiñ Virgil 92.

adib: zabaldu 2 da/du ad. Tolesturik edo bildurik dagoena hedatu. Arropa zabaltzeko soka. Eguzkitara zabaldutako zapi urdin zen zerua. Zein haizeaz bela zabaldurik, zein haize gabe arraunketan. Saltzeko gauzak lurrean zabalduta, eta saltzaileak orobat lurrean. Besoak zabaldurik. Urretxindorra hegoak zabaldu eta aldendu zen.

arraunketan 3: Elhuyar, Berria, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arraunketan 4: Herria, Txillardegi, Koldo Izagirre, Elizen arteko Biblia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-n.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta adibide gisa jasotzekoa dagokion sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa arraunketa sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

arraunlari
iz. Arraunean egiten duen pertsona, bereziki estropadetan. Hondarribiko arraunlariak ziren seigarrenak. Traineruetako arraunlari bikainak.

Aztergaia: arraunlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper