50535 emaitza bilaketarentzat - [4401 - 4450] bistaratzen.

arraunontzi
iz. Arraunez higitzen den ontzia. Arraunontziak erabiltzen zituzten hondartzetan lehorreratzeko.

Aztergaia: arraunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2014
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH 2014

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak forma hau gehitu du: arraunontzi.

arrausi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arrausi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aharrausi].

Aztergaia: arrausi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '"arrausi* e. aharrausi". Hori gehitzea argigarri izan daiteke'.

 - [E116]: 'Bai, konforme'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK, hau sartu: arrausi* e. aharrausi'.

arrautza
1 iz. Hegazti emeek (besterik adierazten ez bada, oiloek) eratzen duten gorputz biribil antzekoa, umekia elikatzeko gaiak dauzkana. Uso arrautza. Arrautzaren zuringoa. Arrautza formakoa. Arrautzak txitatu. Arrautza ustel usaina. Arrautza frijituak. Artopila eta arrautza egosiak jan zituzten gauerdian.
2 iz. Eme erruleen emaitza. Herrestarien arrautzak. Euli arrautza. Txakurrek eta katuek, esaterako, dortoka-arrautzak jaten dituzte.

Aztergaia: arrautza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrau(l)tza, -tze

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arrautza-denda, arrautza-perretxiko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  -l-dun formen aldekoa.

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): arrautza forma nagusia eta arroltze bigarren aukeratzat.

arrautza azal, arrautza-azal
iz. Arrautza oskola. Noraren oinetakoek arrautza-azalen karraska bezalako soinua ateratzen zuten elurra zapaltzerakoan.

Aztergaia: arrautza-azal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRAUTZA-AZAL (V-m-ple, G, AN ap. A; arrautzazal A). Cáscara de huevo. Ordea ez dago aietan arrautza azal, itxura edo irudia baizik. Mg CC 199. Ipintzen dira kazo sakon batean amabi arrautz gorringo zortzi arrautzazal erdirekin urean. Cocinan 55. Arrautzazal, gorringo, zuringo, "kumingo", "lastingo" ta abar, mazi-mazi egin dittuz otzara barruban. Otx 139. Joxek arraultz-azala koskatuaz. Lab SuEm 181. Zipristiñak, berriz, leiotik kanpora; arrautza-azalak ankapera... Zendoia 45.

adib.: arrautza 1 iz. Hegazti emeek (besterik adierazten ez bada, oiloek) eratzen duten gorputz biribil antzekoa, umekia elikatzeko gaiak dauzkana. Uso arrautza. Arrautzaren zuringoa. Arrautza gorringoa. Arrautza azala, oskola. Arrautza formakoa. Arrautza errun. Arrautzak txitatu. Arrautza ustel usaina. Arrautza frijituak.

arrautza(-)azal 12: Consumer 2, Berria, EiTB 2, Argia 2, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrautza-azal 1, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

arrautza denda, arrautza-denda
iz. Arrautzak saltzen diren denda.
arrautza gorringo, arrautza-gorringo
iz. Osagaiak: 8 arrautza-gorringo, litro bat esne eta 200 g azukre.

Aztergaia: arrautza-gorringo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRAUTZA-GORRINGO (V-gip, G-azp; Mic; arraultze gorringo L, BN; arraultze gorrinko S; arraunza korrinkoa Lcc; arroltze g. H; arrautze gorrinko S). Ref.: Lh (arraultze gorringo); Lrq (arrautze); Etxba Eib; Elexp Berg. Yema de huevo. "Arrautza gorringua iruntzi eban nai baño len" Etxba Eib. Cf. SP: "Arraultzearen gorringoa, jaune d'œuf". Dora zazu arroltze gorringo batekin. ECocin 37. Emaitzu bi arroltze gorringo gogortu. Ib. 28. Ipintzen dira kazo sakon batean amabi arrautz gorringo zortzi arrautzazal erdirekin urean. Cocinan 55. Azukarreki edo arraultze gorrinkoareki. Mdg 131. Ura arrapatu nai izatea ta arrautz gorringoari danboliña jotzea... gauza bera. Loidi 99. Ataiko atetikan / bota parra parra, / orduan bai arrautza / gorringo ederra. Uzt Sas 85

adib.: arrautza 1 iz. Hegazti emeek (besterik adierazten ez bada, oiloek) eratzen duten gorputz biribil antzekoa, umekia elikatzeko gaiak dauzkana. Uso arrautza. Arrautzaren zuringoa. Arrautza gorringoa. Arrautza azala, oskola. Arrautza formakoa. Arrautza errun. Arrautzak txitatu. Arrautza ustel usaina. Arrautza frijituak.

arrautza(-)gorringo 37: Consumer 18, Berria 13, EiTB 3, Argia 2, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrautza(-)gorringo 5: Berria, Iñaki Zabaleta, Xabier Mendiguren Elizegi, Josu Landa, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arrautza oskol, arrautza-oskol
iz. Arrautza babesten duen kanpoko azala. Konposta egiteko, fruta eta barazkien hondakinak, arrautza oskolak, kafe eta te hondarrak, ogia eta ohiki zaborretara botatzen dugun beste hainbat gai organiko erabil daiteke.

Aztergaia: arrautza-oskol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

intxaur(-)oskol aztertzean proposatua, azpiadiera azpisarrera egiteko eskatuz, arrautza eta oskol sarreretan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrautza eta oskol sarreretan.

arrautza perretxiko, arrautza-perretxiko
iz. Kuletoa.
arrautza zuringo, arrautza-zuringo
iz. Horietan guztietan, arrautza zuringoak du proteina gehien. Arrautza-zuringoa elur-punturaino irabiatu.

Aztergaia: arrautza-zuringo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRAUTZA-ZURINGO (V-gip; arraunza zurinkoa Lcc; arraultze-xuringo L, BN; arraultze xurinko S; arroltze xuringo Urt, H; arrautze xurinko S). Ref.: Lh (arraultze-); Lrq (arrautze); Etxba Eib; Elexp Berg. Clara de huevo. "Albor, arroltze xuringoa" Urt I 474. "Arraultze-xuringo (L, BN), -xurinko (BN, S), blanc d'œuf" Lh. "Arrautza zuringua da, erremedixo askotan sartzen dan gauzia" Etxba Eib. Cf. SP: "Arraultzearen xuringoa, blanc d'œuf". Egizue kataplasma arrolze xuringoarekin batean. Mong 593. Yo zaitzu sei arroltze xuringo elhurra bezala egin arte. ECocin 34. Nahas zazu emeki emeki sei arroltze xuringo eta gorringo. Ib. 32. Arrautza zuringozko bañu bat. Cocinan 18

arrautza(-)zuringo 35: Consumer 22, Berria 7, Argia, Laneki 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrautza-zuringo 1, Berria (”Besikula txikien zelula-paretak arrautza zuringoaren molekula gantzatsuekin egin dituzte”).

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Automatiko samarra eta jasoa dago jada arrautzaren zuringo forma adibide gisa. Aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arrautza-irin
iz. pl. Arrautza eta irina.

Aztergaia: arrautza-irin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): arrautza-irin 25: Consumer 21 (adib.: “Haragia arrautzaztatua baldin badago, arrautza-irin horrek mantenugaien galera arintzen du, haragiari zuku gutxiago ateratzen zaionez, bere zukuan egosten baita”), Berria 2 (adib.: “Aurretik prestatutako elikagai asko jaten ditugu, eta gauza gehiegi pasatzen dugu arrautza-irinetan”), EiTB 2 (adib.: “arrautza-irinetan pasatuak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrautza-irin 1, Edorta Agirre (“arrain eta haragi piezak platerean gerora zerbitzatuko diren tamaina eta forman ebakita, arrautza-irinetan bilduta”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: kokotxak arrautza-irinetan pasatuta (‘cocochas rebozadas’, termino normalizatua).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu arrautza-irin formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es rebozar / fr paner: Elhuyar: arrautzaztatu, arrautza-irinetan pasatu / NolaErran: ogiztatu, ogitan pasatu / Zehazki: 1 arrautza-irinetan pasatu, pla-pla egin; 2 (con huevo) arrautzeztatu / Labayru: arrautzatu, arrautzeztatu, arrautzetatik pasatu, irinetatik pasatu / Adorez5000: arrautza-irinetan pasatu, -ztatu, albardatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta beharrezkoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

arrautza-irinetan pasatu
du ad.-lok. (Janaria, frijitu aurretik) lehenbizi irinetan eta ondoren arrautzatan pasatu. Oilasko bularkia arrautza-irinetan pasatuta, patata frijituekin. Afaria prestatu nuen: legatz frijitua arrautza-irinetan pasatua.
arrautza(k) egin
du ad.-lok. Arrautza (edo arrautzak) kanporatu. Ik. errun. "Jonasek gorde dezala" esaten da oiloak arrautza egiten duenean.
arrautza(k) errun
du ad.-lok. Arrautza (edo arrautzak) egin, arrautza (edo arrautzak) kanporatu. Oilo zuriak arrautza beltza errun artean, etsai iraungo dute.
arrautza(k) ipini
du ad.-lok. Arrautza (edo arrautzak) kanporatu. Ik. arrautza(k) egin; arrautza(k) errun; arrautza(k) jarri. Emeek beti bilatzen dute lekurik onena arrautzak ipintzeko.
arrautza(k) jarri
du ad.-lok. Arrautza (edo arrautzak) kanporatu. Ik. arrautza(k) egin; arrautza(k) errun; arrautza(k) ipini. Txepetxak jartzen ditu hamabi edo hamalau arrautza.
arrautzari
adj. g. er. Errulea. Andre alargunak etxean zeukan, zorionean, oilo arrautzaria.

Aztergaia: arrautzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errulea.

arrautzopil
1 iz. Arrautza irabiatuak, hutsik edo zerbait gehitu zaielarik, zartaginean berotuz egiten den janaria. Ik. tortilla; moleta. Patata arrautzopila.
2 iz. Baserrietan-eta egiten den opil arrautzaduna.

Aztergaia: arrautzopil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
arrauzkara
adj. Arrautza formakoa. Ik. oboide.

Aztergaia: arrauzkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

obala.

arraxin
iz. Ipar. Erretxina.

Aztergaia: arraxin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erre(t)xin, arraxin

Euskaltzaindiaren Arauak

arraxin Ipar. Sin. erretxina

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

erretxina

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "erretxina [grafia proposatzen dut]" (1994-05-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'lehengo gauza bera, hedaduragatik, honela jarri beharko litzateke: arraxin: Ipar 'erretxina', ez baitira sinonimo, hitz beraren aldakiak baizik'.

 - [E116]: 'Hala bada ere, nik ez nuke orain aldatuko hau, lehendik hartutako Erabakia baita. Uste dut egokiago dela ohar hauek hartzea orain, eta bigarren itzulia bukatzen dugunean aldaketa guztiak orduan sartzea, denak batera... aldaketa honekin konforme baldin bagaude behintzat'.

 - [E123]: 'lehen ere PSren iritziaren alde azaldu naiz'.

 - [I102]: 'XK-k arrazoia duela uste diat'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK nire proposamena: arraxin Ipar. Sin. erretxina'.

arraza
1 iz. Animalia-espezie bateko azpitaldea, ondoretasunezko bereizgarri berak dituzten banakoez osatua. Betroi arrazako behia. Arrautzaren azalaren kolorea zuria edo ilunagoa izan daiteke, oiloa zein arrazatakoa den.
2 iz. Batez ere azalaren kolorearen arabera bereizten diren gizataldeetako bakoitza. Arraza horiko gizakiak. Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200dik gora emakumeri eginiko elkarrizketak.
3 iz. Herria, leinua. Garbi agertzen da han euskaldun arraza, dena gure herriko kantu eta dantza.

Esaera zaharrak

Euskaldunen arraza, hil da ala lo datza?. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?.

Aztergaia: arraza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
arrazadura
iz. zah. Akatsa, narrioa. Nola eritasun handiak, sendatuz gero ere, uzten ohi baitu, bere ondotik, zenbait kutsu, narrio eta arrazadura.

Aztergaia: arrazadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

narrioa.

arrazakeria
iz. Arraza bat besteak baino hobea dela eta besteak menderatzeko eskubidea duela dioen ideologia. Gazte jendea arrazakeriaren eta zapalketaren kontra asaldatzen hasi da. Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Aztergaia: arrazakeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. arrazismo / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. arrazismo.

Eratorri-konposatu desegokia da

osaera okerreko eratorria da, lantaldearen ustez: x-keria osaerakoen adiera 'x-ren nolakotasun, egite... askotan gaitzesgarria' izan ohi da; forma honetan, berriz, ez da arraza bera gaitzetsi nahi, ez arrazari dagokion tasunen bat. Horien oinarriak, bestalde, izond.ak dira edo mailakatzaileak onartzen dituzten iz.ak; baina arraza iz. arrunt + zenbakarri + bizigabea da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ondo deritzogu 'arrazakeria' baztertzeari" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzekoa.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S) eta BAgiria (2000-03-31): berria izanik, ez da orain sartzekoa.

arrazatu, arraza/arrazatu, arrazatzen
da/du ad. zah. Narriatu, hondatu.

Aztergaia: arrazatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arraza(tu), arrazatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

narriatu, hondatu.

arrazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arrazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errazio].

Aztergaia: arrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan: arrazio v. arrazoi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrazio forma 7 aldiz ageri da, B. Astobizaren Medikuntza obran ('ración' adiera duela, eta 5 aldiz arrazio eredu sintagman): "Dieta orekatua eta arrazio eredua"; "Pertsona heldu baten arrazio eredu edo dieta orekatua honela definitu daiteke"; "Arrazio eredu batek helburu hauk lortu behar ditu"; "horra hor dieta orekatu eta egokia, hau da, arrazio eredu bat"; "Espainiako Nutrizio eta Elikadurako Institutu Nazionalak, pertsona helduentzat, arrazio eredu medio hau gomendatzen du"; "Arrazioa bera osotzen duten nutriente guztien artean oreka egokia lortzea"; "Eguneroko arrazioan, gizon heldu batek talde bakoitzeko janari bat edo bi jan behar luke".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu arrazio forma aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm. // 'ración' itzulitako beste batzuk: Euskalterm: razio 21, anoa 26.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

DRA: arrazio ('arrazoi' adierarekin). // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal 'ración / portion'en ordainak hiztegietan: HiruMila: anoa, (porción) zatiko, zati, puska, parte // ElhHizt: errazio, anoa // Lur EG/CE: anoa // Lur EF/FE: "1 zati, parte. 2 anoa" // Casve FE: parrasta, puxka, zati // HaizeG FB: puxka, zati, parte // PMuj DCV: "1 zati, puska, kosko, kasko, pusketa, atal. 2 ano, anoi, lagin".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. errazio (baldin hau onartzen bada; bestela, dagokion ordaina eskainiko da).

arrazional
1 adj. Arrazoimenari dagokiona; arrazoimenaren araberakoa. Ik. arrazoizko. Gauza guztiak modu arrazionalean eta ordena baten arabera gertatzen direla sinetsi nahi izaten dugu.
2 adj. Adimena duena. Ik. adimendun. Berak egin zuen gizakia animalia arrazional, gorputzez eta arimaz osatua.
3 adj. mat. Zenbakiez mintzatuz, bi zenbaki osoren zatidura gisa adieraz daitekeena. Ik. zenbaki arrazional.

Aztergaia: arrazional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-08-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

r-/ar-

arrazionalismo
iz. Arrazoimenari lehentasuna ematen dion jarrera. Arrazionalismo zientifikoaren etorrerak aldaketa kulturala eragin zuen.

Aztergaia: arrazionalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
arrazionalista
1 adj. Arrazionalismoari dagokiona.
2 adj./iz. Arrazionalismoaren aldekoa.

Aztergaia: arrazionalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
arrazionalizatu, arrazionaliza, arrazionalizatzen
1 du ad. Arrazoimenaren neurrietara ekarri. Beldurraren iturburua ez da arrisku jakin ezagutu bat, arrazoizkoa, arrazionalizatu edo arrazoiaren neurrietara ekarri ezin daitekeena baizik.
2 du ad. Zerbait, bereziki lana edo produkzioa, modu arrazionalean antolatu. Argi dugu gaur egun ditugun baliabideak arrazionalizatu egin behar ditugula eta antolakuntzan aldaketak egin behar direla. Arrakastaren gakoak: gastua arrazionalizatzea eta kontsumoa planifikatzea.

Aztergaia: arrazionalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

kategoria sartzea proposatu da: ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arrazionaliza, arrazionalizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrazionalizatu, arrazionaliza, arrazionalizatzen. du ad.

arrazionalizazio
1 iz. Arrazoimenaren neurrietara ekartzea. Valéryren ezkortasuna eta Gibbonen baikortasuna, biak dira emozioen arrazionalizazioak.
2 iz. Zerbait, bereziki lana edo produkzioa, modu arrazionalean antolatzea. Sektore publikoaren arrazionalizazioa eta gardentasuna bermatzeko.

Aztergaia: arrazionalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrazionalizazio

arrazionaltasun
iz. Arrazionala denaren nolakotasuna. Ik. arrazoizkotasun. Eroek eta inozoek babesten dute mundua arrazionaltasun gogor hotzetik.

Aztergaia: arrazionaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrazionaltasun

arrazionamendu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arrazionamendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errazionamendu].

Aztergaia: arrazionamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. errazionamendu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrazionamendu* e. errazionamendu

arrazismo
iz. Arraza bat besteak baino hobea dela eta besteak menderatzeko eskubidea duela dioen ideologia.

Aztergaia: arrazismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arrazista
1 adj. Arrazismoak eragina; arrazismoari dagokiona. Mugimendu arrazistak. Ateraldi arrazistak.
2 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, arrazismoaren aldekoa, bere jokabideetan arrazismoa erakusten duena. Arrazista samarra, gure balizko irakurle erretxin hau. Arrazistek hartu dute hitza batzarrean.

Aztergaia: arrazista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
arrazoi
1 iz. Zerbaiten zergatia azaltzen duen edo zerbait bidezko egiten duen gauza. Ik. zergatiko. Bere jokaeraren arrazoiak ezagutzeko. Euskaltzaindiak hori gomendatzeko dituen arrazoiak. Erabakiaren arrazoiak emateko. Arrazoi gabe zigortuak. Baina asmazio hori ez zen arrazoi gabekoa. Hizkuntza bi horiek bereizten eginahalak egin zituen; zuzen eta arrazoiz, nik uste.
2 iz. Zerbait frogatzeko argudioa. Arrazoi berririk azaltzen ez den bitartean. Egia hau anitz arrazoiz froga daiteke.
3 iz. Adimena, arrazoimena. Arrazoiak izan behar duela gizonaren gidari. Arrazoiaz baliatuz. Arrazoiaren legea. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean. —Zer da horditzea? —Arrazoia galtzerainokoan edatea.
4 iz. mat. Magnitude edo kantitate biren arteko erlazioa. Ik. ratio. Kalkulagailua baliatuz, aurkitu arrazoi trigonometrikoak.

Esaera zaharrak

Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak.

Aztergaia: arrazoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma
Jatorrizko forma

arrazoi(n)

Euskaltzaindiaren Arauak

arrazoi: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu. / AS: arrazoizko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aurkezpena aldatzeko eskatuz, azpisarreren bidez: arrazoi(a) da ; arrazoi eduki [hemen aipa liteke aurreko itzuliko oharra: "arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu"] , arrazoi eman, arrazoi gaizto , arrazoi izan , arrazoi txar .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoa

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "-> arrazoindu/arrazongarri/arrazonamendu, era horretako hitz guztietan bezala (cf. arrain / arrantzale / arrandegi / arranzopa)" (1995-01-10)

 - [K104]: komenigarri ikusten dut arrazoi ukan moldea jasotzea: arrazoi duzu eta ez arrazoia duzu" (1994-05-19)

 - [E306]: "'arrazoi izan' azpisarreraren ordez, 'arrazoi(a) izan' proposatzen dugu (testuan, aipatu berri da 'arrazoi(a) duzu' adibidea, 'arrazoia daukazu'-ren ordez hobestekoa den formatzat emana; gainera, 'arrazoi(a) izan' azpisarrera dator OEHn eta Euskal Hiztegian); 'arrazoia eman' ere onartzea proposatzen dugu; beraz: 'arrazoi(a) eman'; dena den, argitu egin behar litzateke, beharbada, 'norbaiti arrazoi(a) eman' esapideaz ari garela, zeren, horrekin batean 'zerbaiten/zerbaitetarako arrazoia(k) eman' egitura ere badago (seguru aski, kolokazioa da); XX. mendeko corpusean azken horren agerraldi asko daude, baina '-i arrazoi(a)' eman esapidearenak oso gutxi dira (oker ez bagaude, bakarra: Zeren, alde batetatik, Gipuzkoako kontseilulari trebe eta argia goratu nahi izan dute, bestetatik ezezkoa eman diotenei arrazoia eman beharrez #mdash# Amatiño, Zenbat gara, Zeruko Argia, 1974); Interneten, berriz, 'arrazoia eman' oso ugaria da: Nabarmendu behar da Arartekoak erreklamatzaileari arrazoia eman dion kasuen ia bi herenetan (www.ararteko.net/html/Rev02E.htm); Tontxu Campos, Babcock: Europak arrazoia eman digu (www.egunkaria.com/010713/gaur/iritzia/hondo.html); Igarle izan zen eta denborak arrazoia eman dio (www.zientzia.net/artikonts.asp?Artik_kod=743)..." (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'oso gaizki dago, ene ustez, bizkaitarron arrazoia daukazu gaizki esanda dagoela esatea. Hor zalantzarik gabe, gurea 'arrazoia duzu' forma hedatuagoaz azaldu behar da, besterik ez'.

 - [E116]: 'Nik uste dut XK-k dioena, gaizki ulertu ez badut behintzat, bat etor daitekeela lan taldeak egiten duen proposamenarekin. Ez daude elkarren kontra. Lerro hori (arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu) lehendik arautua zegoen , eta hola agertu zen lehenbiziko itzulian. Orain proposatzen dena kontuan hartuz gero, hau geldituko litzateke: arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu [eta AS gisa] arrazoi(a) da g.g.er. 'bidezkoa da' / arrazoia eduki batez ere Bizk. / arrazoi eman Heg. / arrazoi gaizto 'arrazoi txarra, erantzun desegokia' / arrazoi izan / arrazoi txar 'erantzun desegokia, zakarra': zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi'.

 - [E123]: 'Ni, aurkezpen horrekin guztiz bat nator eta uste dut ongi egokitzen dela XK-k esaten duenarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK nire proposamena: arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu [eta AS gisa] arrazoi(a) da g.g.er. 'bidezkoa da' / arrazoia eduki batez ere Bizk. / arrazoi eman Heg. / arrazoi gaizto 'arrazoi txarra, erantzun desegokia' / arrazoi izan / arrazoi txar 'erantzun desegokia, zakarra': zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi / baina bigarren buelta amaitzen denean "arrazoia daukazu" horren kontua berriz ere ikusi behar da. Ezin da esan bestea hobea denik, lekukotasunak kontuan hartuta'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): a) Isildu egingo da sarrerako oharra, "arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu dioena; eta b) hirugarren azpisarrera Euskaltzaindiak erabakitako forman eskainiko da: "arrazoi eman Heg.".

arrazoi eman
dio ad.-lok. Heg. Norbaiti arrazoiz edo argudio egokiz ari dela onartu. Lehenbizikoari ematen diot arrazoi, batere zalantzarik gabe. || Gorenak arrazoia eman zion otsailaren 12an. Agertzen ari diren datuek arrazoia ematen digute.

Aztergaia: arrazoi eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira guztiak: a) 'egia dela aitortu' adierakoa 8 aldiz jaso da: arrazoi eman 2 (Uzt Noiz: "Saiua akabatzia ez genduke kalte, nik arrazoi emango nizuke, Lasarte, luzaroko langintza guk ez degu maite, oraingo aski degu ta bostak alderarte"; MEIG: "lehenbizikoari ematen diot arrazoi, batere zalantzarik gabe"); arrazoia eman 6 (Añ GGero: "ezta erraz jakitea, ezta erraz errazoia emotea ta idorotea"; Etxba Ibilt: "Beti ondo pentsaua, emaztiak errazoia emon zetsan ontan senarrari"; Bilbao IpuiB: "Ziur nago arrazoia emongo deustana"; Arrantz: "Antonek arrazoia emanagatikan: etzazutela egin orrelakorikan"; ABar Goi 2: "Nik Juliani ematen zioat arrazoia", "Neskari arrazoia eman zaiozu"); b) 'x-ren berri eman' adierakoa beste 8 aldiz: arrazoi eman 2 (Balad: "Baldin nik gaizki itzegin badet arrazoi eman ezazu"; Vill Elorri: "Eta orain ez naute ba jarri poema aundi baten arrazoi ematen?"); arrazoia eman 6 (Añ GGero 2: "Eta, zelan Jangoikoak eztaben iñor iños kastigetan bide-bagez, emoten dau errazoia Jeremias Profetak ea au zegatik egin eban Jaunak, esanik...", "Onen errazoia emoten dau Santo Tomas jakitunak"; fB Olg: "Ta onen errazoia emongo da zortzigarren errespuestaan"; DurPl: "Kontu ta arrazoia emon biarko dau zerura juango bada gure arima au"; Itz Azald: "Gauza guztien gañetik euki egizue maitetasuna edo karidadea, zein dan ontasun osoaren lokarria, eta San Agustinek emoten dau errazoia"; Vill Elorri: "gure mundutik lekora aurkitzen gera, onelako lan baten arrazoia eman bear dugunean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

HM dira a) 'egia dela aitortu' adierako 14: arrazoi eman 7 (A.M. Labayen: "lana ikusi dezutenok arrazoi emango didazutela uste dut"; B. Latiegi: "Eta arrazoirik ez dutenean arrazoi ematea gaitz aundia egitea da"; J. Azurmendi: "Erromak abertzaleei arrazoi eman zien"; Egin 1987: "Auzitegi Nagusiak bere emazte ohiari arrazoi eman ondoren..."; Hemen 1988: "lehen erakunde horrek egin duen ikerketa lan batek homeopata eta medikuntza tradizionaleko zenbait adarri indar eta arrazoi ematen baitio"; F. Etxeberria: "Au etzala Araudiaren errua, erriarena baizik esan nionean, arrazoi eman zidan"; J. Arostegi: "Zaar eta esperientziko gizon izateak, ez damaigula beti arrazoi"); arrazoia eman 7 (A. Zubikarai: "Roger berberak esandako ondoko onek, gauza askotan errazoia emoten dautsa emazteari"; J.J. Arrizabalaga: "Nai dozu jentiai errezoie emotie...?"; J. Eizagirre: "Ori den, emaion arrazoia oraindik"; G. Aresti: "Josepek arrazoia ematen dio"; M. Martinez: "haren argudioei arrazoia ematen die gure ustean"; Egin 1984: "Beira, horretan arrazoia ematen diat"; I. Irizar: "Arrazoia ematen diat horretan"); b) 'x-ren berri eman' adierako arrazoi eman 1 (M. Aurrekoetxea: "Gorputzeko atal guztiak minberatasun berdinekoak al dira? Arrazoi eman ezazu zure esperientziaren arabera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec-en 'egia dela aitortu': arrazoi eman 2 (eta arrazoin eman 1); arrazoia eman 3; 'x-ren berri eman': arrazoi eman 1 // AB50ean arrazoi eman 1, 'dar razón' itzulia. // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ez dute jaso arrazoi(a) eman esapidea beste hiztegiotan: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

gaztelaniazkoaren kalko nabarmenegia ote den aipatu da; baina onartu, Mitxelenak eta Villasantek erabili izana aski berme delakoan.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrazoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): a) Isildu egingo da sarrerako oharra, "arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu dioena; eta b) hirugarren azpisarrera Euskaltzaindiak erabakitako forman eskainiko da: "arrazoi eman Heg.".

arrazoi gaizto
iz. Arrazoi txarra, erantzun desegokia.

Aztergaia: arrazoi gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

testuetan lekukotasun handirik ez duen arren, ezaguna dugu ahozkoan, baita J-L. Davantek ere.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaizto.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrazoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

arrazoi txarra, erantzun desegokia.

arrazoi izan
1 du ad.-lok. Ezin ukatuzko argudioen jabe izan. Dakusagun, bada, zeinek duen arrazoi. Simeonek ezagutu zuen arrazoi zuela apezpikuak. Bai, bai; arrazoi duzu, izeba. || Horretan Altubek arrazoia zuela dirudi. Arrazoi handia duzu. Arrazoi osoa du alde horretatik artikuluaren egileak.
2 du ad.-lok. g. g. er. Bidezko izan. (Singularreko hirugarren pertsonan). Ez nuen erein, ez da arrazoi bil dezadan. Gizon batek bakarrik kondenatu behar balu ere, beldurrez ikara egotea arrazoi litzateke. || Arrazoia da gaur despedidarako esker onak ematea.
[Oharra: arrazoia daukazu / arrazoi(a) duzu aukeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du].

Aztergaia: arrazoi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: arrazoi(a) izan; azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: AS: arrazoi(a) izan / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrazoi sarrerari dagokion azpisarrera.

arrazoi txar
iz. Hitz desegokiak. Zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi.

Aztergaia: arrazoi txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezaguna.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txar.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrazoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

erantzun desegokia, zakarra.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi.

arrazoia eduki
du ad.-lok. Batez ere bizk. Arrazoi izan. Besteek esan zioten arrazoia zeukala.
[Oharra: arrazoia daukazu / arrazoi(a) duzu aukeren artean Euskaltzaindiak arrazoi(a) duzu hobesten du].

Aztergaia: arrazoia eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrazoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Erabilera-oharrak

cf. arauan datorren oharra: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu.

arrazoibide
iz. Zerbaiten arrazoia emateko modua; horretan segitzen den haria. Baserritarraren arrazoibidea. Ez dakit zure arrazoibideaz ongi jabetu naizen. Besteren batekin ari banintz, bestelako arrazoibideak atera beharko nituzke. Hutsen bat bada arrazoibide horretan. Hor baitago arrazoibide horren ahulezia. Pentsa daiteke gaurko egunez ezin dezakegula bestetan adinako sinesterik izan arrazoi hutsaren eta arrazoibide soilen indarrean.

Aztergaia: arrazoibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrazoidun
adj. Adimenduna. Ik. arrazional 2.

Aztergaia: arrazoidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

adimenduna.

arrazoigabe
1 adj. Adimengabea.
2 adj. Funtsik gabea.

Aztergaia: arrazoigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: arrazoigabe(ko)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arrazoigabeko.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

1 adimengabea. 2 funtsik gabea.

arrazoigabeko
adj. Arrazoigabea.

Aztergaia: arrazoigabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrazoigabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

arrazoigarri
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, arrazoigarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazoizko].

Aztergaia: arrazoigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez arrazoigarri ez arrazoimendun formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrazoigarri 3: GAO 1990 2 ("Epeari dagokionean, aurrikusi urtekoei buruz finantzaketarengatiko gainkostuaren ebaluaketa arrazoitua eta espresoa eginez eraikuntz termino arrazoigarrietan murrizten duten eskaintzak hautatzeko joera edukiko da", "Proposamen ekonomikoari dagokionean, lehiaketatik obrarentzat eskainitako baldintza espezifikoetan deduzitu daitekeen balioari arrazoigarrien egokitutako eskaintzak hautatzeko joera edukiko da"), I. Esparza ("Froga standarda, zalantza arrazoigarri baino areago/beyond a reasonable doubt, azpitik dator, beraz, ziurtasun maila apalagoa da"); arrazonagarri 1, ELA/STV 1992 ("Estaturik gabeko nazioen arazoak konponbide egokia aurkitu behar du, baldintza arrazonagarrietan eskatzen duen edozein talde nazionali autodeterminazio eskubidearen egitaritza ahalbidetuko dioten mekanismo demokratiko erabilgarri eta baliozkoen bidez"); arrazoimendun 3: Azurm 2 ("Beraz, gizona abere arrazoimenduna dela esaten bada, ez da ulertu behar gizona abere eta arrazoimendun dela"), X. Amuriza ("Beste filosofo motak, ordea, gizakumea izaki aktibotzat baino gehiago arrazoimenduntzat jotzen du, eta haren jokabidea lantzen baino gehiago haren adimena hezten saiatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. arrazoizko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrazoigarri* e. arrazoizko.

arrazoika
adb. Arrazoiak emanez. Sobera joa nintzen arrazoika aritzeko.

Aztergaia: arrazoika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

arrazoiketa
iz. Ondorio batera heltzeko elkarrekin lotzen diren argudioen segida. Bere arrazoiketaren ardatz nagusia gizonaren aberastasuna da. Haren arrazoiketaren akatsak. Haur batek aise uler dezakeen arrazoiketa.

Aztergaia: arrazoiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma
Jatorrizko forma

arrazoi(n)keta

arrazoimen
iz. Arrazoiketak gauzatzeko ahalmena. Ik. arrazoi 3. Arrazoimenak nahi luke agindu, baina piztikeriak bere aldetik jotzen du.

Aztergaia: arrazoimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arrazoinamendu
iz. Ipar. Arrazoibidea. Arrakasta lortzeko erabilgarri den arrazoinamenduaz ari da.

Aztergaia: arrazoinamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrazo(i)namendu

Euskaltzaindiaren Arauak

arrazoinamendu Ipar. Sin. arrazoibide

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-oi/-on-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "arrazonamendu [grafia proposatzen dut]" (1994-05-23)

 - [I102]: -> arrazoindu/arrazongarri/arrazonamendu, era horretako hitz guztietan bezala (cf. arrain / arrantzale / arrandegi / arranzopa)" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  arrazonamendu beharko luke.

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): ez da onartu.

arrazoinatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, arrazoinatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrazoitu].

Aztergaia: arrazoinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:033 2002-10-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arrazoinatu (eta arrazoiñatu 3, arrozoinatu 3) 9: ES 3 ("Bere hisitik, eta thematik ilkhitzeko gogorik eztuena kondenakizun dela [...] eta hala alfer da halakoekin arrozoinatzea", "Arrozoina aditzen eztuenarekin arrozoinatzea da, lo datzanarekin mintzatzea bezala", "borondate on haren atseginik handiena zen filosofiaz, mathematikaz, eta poesiaz arrozoinatzea, eta ihardukitzea"), Ch ("Zer probetxu da haiñ zorrozki arrazoiñatzea gauza ilhunez eta estaliez, zeiñen ez iakitea ezbaitzaitzu bekhatutzat kondatuko Jainkoaren iuiamenduan?", "haiñ arthoski hari balire bizioen erroetarik atheratzen eta berthuteen landatzen, nola gauza banoez arrazoiñatzen eta ihardukitzen, ez leiteke hanbat gaixtakeria eta skandala ikhuz munduaren artean, ez hanbat desordenu komentuetan"), He Gudu ("Gardia emozu beregainki, ez dezazun denbora gal, arrazoiñatzen zure buruarekiñ yakiteko, ea tentazioneari konsentitu diozun, ala ez diozun konsentitu"), Lg I ("Hulakoak dire bizkitartean funtski arrazoinatzen dutenak, eta bakharrak agradagarriak zuhurtzia bera denaren begietan"), Monho ("Batzuk bertzek bezain gaizki / Dute Arrazoinatzen; / Ez baidakite zuhurki / Denboraz baliatzen: / Ez lezakete banoki / Enplega hanbat oren / Pentsatzen balute ongi / Zenbat balio duen"), Gy ("Eta ora arrazoiñatua / Egon zen bereak ederki hartua"), Elsb Fram ("Bertzela dugu arrazoinatzen diogunean monera faltsoak balin badira, monera egiazkoa ere badela, ez laitekela bertzenaz monera faltsorik"); arrazoiñatze 1, Gy ("Zakurra ederki mintzo zen: / arrazoiñatze hau net ona zaiteken / Nausi baten baithan baldiñ izan bazen") // Ik. OEH argitaratuan, arrazoinatu : Lap ("Arimak nahi du, pentsatzen du, arrazoinatzen du eta ungia maite du"), eta testu-lekukotasunik gabeko arrazoinatzaile .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrazoinatu 6: J.M. Torrealdai ("kontrairaultza manikeismo orokor batetaz egina dago eta bere proiektoaren oinarrizko kategoria gisa arrazoinatua"), P. Iztueta 2 ("Kritika lana akusatuz baino gehiago arrazoinatuz egiten da", "Ene iduriko euskal kulturan, halaber politikan, marxismo-arrazoinatua baino dexentez gehiago sartu eta hedatu da dogmatiko joerakoa"), Nor da hor? ("Ez, misione ona egin nahi duenak ez du hola arrazoinatzen"), Ardoy Gog ("Bainan ongi hori ez dauku onhartu emaitea naturalezak, ez dauku mota hortako ezagutza biziki guti baizik eman; beste guziak ez dira arrazoinatuz baizik biltzen ahal"), Fisikaren historia ("Arrazoinatzeko borondatea [Hegel-en dialektika ulertzeko ezinbesteko jauzi existentziarioa]"); arrazonatu 27: X. Kintana ("berau oso ederki dakite juristek, zeinek amaren sabelean dagoen haur baten hiltzea zein muga edo neurri arrazonatutatik aurrera asesinatu bat bezala kontsideratu behar den topatu nahirik hainbat pentsu eta gogoeta alferrik erabili baitute"), Azurm 2 ("horrelakoei buruz, errealismoaren eta prioritateen arazoak ere planteatuz hortakoz, eta arrazonatuz, 1956, 1960, 1969, 1974, 1977, 1980, gutxienez, ikusi dugu", "Sabin Aranak nolabait arrazonatu du bere abertzaletasuna"), UZEI ("Horregatik, saiatu naiz tekniken azalpen arrazonatu koherente bat ematen, horrek irakurleari haiek gaitasun komunikatiboaren helburuarekin erlazionatzen eta bere irakaskuntz metodologian integratzen lagunduko dion esperantzatan"), NZ/BBB1 5 (adib., "Birus bat bizidun bat ote da? Arrazona ezazu erantzuna", "Materiaren eraldaketari begiratuz, zeintzu izaki bizidun dira garrantzitsuenak? Azal ezazu erantzuna arrazonatuz"), I. Zuazo 2 ("Ez arrazonatuaren emankizuna [espresioa] permitituko duen barruti arrazonatua"), I. Arrigain 2 ("Pertsona bat erotzat hartuz gero, berarekiko komunikazioa etenik gertatzen da, arrazonatzeko ezgaia delakoan", "Arrazonatzeko ahalmena falta zaienez gero, giza-karikaturen itxura dute"), Fisika/3 ("arrazonatuz ere froga daiteke hipotesi horren balio eza"), Argia/4 ("Gurasoak, semearen kasketaldi haiengatik kezkaturik, behin baino gehiagotan saiatu ziren Haritzekin hitz egiten; baina hark ez zuen arrazonatzen"), Matekariak 8 ("Alternatiba gisara, astean hiru egunetan ere erabiltzen da: astelehenetan 1. problema [arrazonatu] eta 4. problema, asteazkenetan 2. problema [ebatzi] eta 4. problema [beste bat] eta azkenik ostiraletan 3. problema [marraztu] eta beste 4. problema bat", eta beste ager. guztiak izenburu bezala, "Arrazonatu"), J. Iturbe 4 (adib., "Aipaturiko erreakzioa arrazonatuz doitzea eskatzen da", "Disoluzio horren pH-a arrazonatuz kalkulatzea eskatzen da"); arrazonatzaile 3: X. Kintana 2 ("Zientzia guztia esperientzian oinharritzen da eta zentzuek emandakoari aztertze-metodo arrazonatzaile bat aplikatzean duke bere funtsa", "Indukzioa, aztertzea, konparazioa, behatzea, esperimentazioa, metodo arrazonatzaile horren funtsezko kondizioak dira"), X. Amuriza ("Horregatik konkluditu zuen, arrazonatzaile peto baten gisara, ebidentzia hark gezurra zeramala bere kopetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrazonatu : DFrec 2 (J. Lariz: "hori dena arrazonatua iruditzen zitzaion", Anait: "batzuk honela arrazonatzen dute"), AB38 8 ('razonar'), HiztEn, Euskalterm 1 (arrazoitu sinonimoarekin); arrazonatzaile : HiztEn, Euskalterm 1 (arrazoitzaile sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrazonatu : HiruMila (razonar, discurrir); arrazonatzaile : HiruMila (racional; razonador, ra; que razona) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. arrazoitu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrazoinatu* e. arrazoitu.

arrazoitsu
adj. g. er. Arrazoizkoa.

Aztergaia: arrazoitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er. / Er. gabe-tzat ere har liteke.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'g.er.' marka du; ez dago hiztegi batean ere; kentzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper