50535 emaitza bilaketarentzat - [4451 - 4500] bistaratzen.

arrazoitu, arrazoi/arrazoitu, arrazoitzen
1 du ad. zah. Eztabaidatu.
2 du ad. Arrazoimenaz baliatu ideiak edo iritziak eratzeko edo arrazoibidea gidatzeko. Nekearen, gosearen eta hotzaren eraginez, ez naiz arrazoitzeko gai.
3 du ad. Zerbaiten arrazoiak eman. Larrialdiko epaia da eman dutena, bi lerrokoa, eta ez du ebazpena arrazoitzen. Gobernuari dagokio itxiera arrazoitzeko frogak aurkeztea.

Aztergaia: arrazoitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrazoitu, arrazoi(tu), arrazoitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arrazoitu, arrazoi(tu), arrazoitzen

arrazoitzaile
adj. Arrazoitzen duena.

Aztergaia: arrazoitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrazoitzaile.

arrazoizko
adj. Zentzuzkoa, bidezkoa; arrazoimenaren araberakoa. Ik. arrazional. Aldaketa arrazoizkoak eta beharrezkoak. Arrazoizko argudioak. Hauen joerari zeharo arrazoizko deritzot.
Loturak

Aztergaia: arrazoizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
arrazoizkotasun
iz. Arrazoizkoa denaren nolakotasuna. Hor ederki ageri baitira jokabide bien zuzentasuna eta arrazoizkotasuna.

Aztergaia: arrazoizkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

arre1
1 adj. Lur ilunaren kolorekoa. Hartz arre bat. Oldarrean doaz hodei arreak sartalderantz. Soineko arrea zuen. Haren begi arre ilun handiak.
2 iz. Kolore arrea. Gris iluna, brontze kolorekoa, arrea eta zuria nahasirik zituena.
3 adj. Isurkariez, bereziki uraz, mintzatuz, berezko gardentasuna ez duena, lohitasun ugari duena. Ez du atertzen eta ibaia arre dator. Ur arrezko putzua.
Azpisarrerak
arre2
interj. Zaldiei eta beste zama-abere batzuei aurrera egin dezaten esaten zaien hitza. Anton. iso. Astoari arre!, arre! esanez egiten zuten aurrera.
arreba
1 iz. Gizonezko batentzat, bere amagandik jaioriko senide emea. Ik. ahizpa. Olatz eta Itziar Xabierren arrebak dira. Arreba bikia.
2 iz. Emakumezkoen zenbait ordena eta kongregaziotako kideei ematen zaien izena edo trataera. (Mintzatzen dena gizonezkoa denean edo anaia-rekin batera aipatzen denean erabiltzen da). Anaia Frantzisko, arreba Klara.

Aztergaia: arreba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: arreba ‘hermana (de hombre)’: ConTAV, Lç, Ax, O Pr, SP Phil, Gç, ES, Gamiz, Mb IArg, Cb Eg, Lg, LE Ong, Mercy, Brtc, Mg CC, Añ LoraS, AA, fB, JJMg BasEsc, JesBih, Etch, Izt C, Gy, Lard, ChantP, Bv AsL, Ip Hil, Arb Igand, Azc PB, Ag AL, Balad, Mdg, Echta Jos, JE Bur, Altuna, JE Ber, Or BM, Zerb IxtS, Zait Sof, Etxde JJ, Txill Let, Erkiag Arran, Arti MaldanB, JEtchep, Alzola Atalak, Uzt Sas, Xa Odol, Etxba Eib.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

arrebaorde
1 iz. Gizonezko batentzat, amaren edo aitaren, baina ez bien, alaba. Ik. arreberdi.
2 iz. Gizonezko batentzat, amaordearen edo aitaordearen alaba.

Aztergaia: arrebaorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

arrebatzako
iz. Arrebatzat hartzen den emakumezkoa. Ik. anaitzako. Arrebatzakoa zuen, baina bere odolekoa beste maite zuen.

Aztergaia: arrebatzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: arrebatzako ‘hermana adoptiva’: A Ardi, Amez Hamlet, Etxba Eib.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, adiera zehaztu gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat+-ko.

x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

arreberdi
iz. Arrebaordea.

Aztergaia: arreberdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arreba-erdi (V-gip; A; arreberdi V, G; Hb ap. Lh, Dv, H). Ref.: A; Etxba Eib;Elexp Berg. Hermanastra. "Sœur d'un frère germain ou utérin" Dv. "Media hermana" A. "Arrebaérdi, arrebaerdíxa [...]. Esan bi hitzetan ere bai: arréba erdíxa" Elexp Berg. Amnon David-en seme zarrenak bere arreba-erdi Tamar zeritzaganako amorio galduari biotzean leku eman. Lard 194.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erdi: ez legoke hiztegi batuan jaso beharrik, erabili ez denez, baina ik. -erdi osaerakoei dagokien oharra ahizperdi sarreran.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): Onartua.

arrega
iz. Ipar. Marrubia.

Aztergaia: arrega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

marrubia.

arregatu, arrega/arregatu, arregatzen
du ad. Ipar. zah. Ureztatu.

Aztergaia: arregatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean: arregatu L 12 dira: Lç 5; SP Imit; Dh 2; MarIl 2; Jaur 2; erregatu G 2: Aran SIgn; Lard. Argitaratuan gainera: arragatu 2: TB; erregadu : CatAnz; erregadiatu : JanEd I; erregariatu 2: fB Ic II, fB Ic III.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

erregatu , erregaketa bana: J.M. Iraolagoitia; Egin 1987; arregaketa , arregaketa 3: Ingurunea esperientzi-arloa; Egin 1987; erregadiatu 2: J. Zabaleta; R. Etxezarreta; erregaiatu 1: A. Lertxundi, erregariatu 1: J. Agirre.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arregaketa : HiztEn; arregatu : HiztEn; erregariatu : DFrec 2; AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: arregaketa : ik. ureztapen; arregatu : "Ipar. (Zah.). Ureztatu, garaztatu"; erregadiatu : "Heg. (G. er.). Ureztatu"; erregatu : "Heg. (Zah.; g. er.). Ureztatu, garaztatu" // ElhHizt: arregaketa ; arregatu // HiruMila: arregaketa : ik. ureztaketa // Lh DBF: arraigatu // DRA: arraigatu . Ez dugu aurkitu ondokoetan: EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arrega, arregatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ureztatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Ipar. markarekin sartzeak erregatu Heg. markarekin sartzea ere eskatuko luke'.

 - [E116]: 'Badirudi hala behar duela izan, baina ikusi beharko da zein den lan taldearen proposamena "erregatu" sarrera etortzen denean, ez baitakit baden nahiko lekukotasun. Dena den, hau geroko uztea proposatzen dut, eta ez hastea orain horren eztabaidan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'Erabakia: OK, arregatu, arrega, arregatzen. Ipar. du ad. Zah. 'ureztatu' / baina gero erregatu etortzen denean kontuz ibili, Heg eta Beh sartu beharko baita agian. Eta dena onartu aurretik, bien arteko aukera bat egin'.

arreglatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, arreglatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antolatu; prestatu; konpondu].

Aztergaia: arreglatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh13 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

arreglatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, arreglatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antolatu; prestatu; konpondu].

arreglatu 11: Berria 3, EiTB 4, Elkar 2, Erlea, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arreglatu 2: Berria, Matias Mugica.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Egokiak dira proposatutako ordezko baliokideak.

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. antolatu, prestatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'sinonimorik erabiliena falta da, hots, konpondu'.

 - [E116]: 'bistan da baietz. Nire proposamena da besteekin batera sartzea hori ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK'.

arren
1 Nahiz, ba... ere. (Aditz ez-jokatuen partizipio burutuarekin edo -(e)n menderagailua hartu duten aditz jokatuekin erabiltzen da, eta beti haien ondo-ondoan ezartzen da). Dardoak egin arren bere aldia. Ikaslea bertakoa ez izan arren, esaten zenaz jabetuko zelakoan. Orain adorerik beso eta oinetan eduki ez arren. Hemen naizen arren, ez dizut egingo lan hori. Merkeak diren arren, ez ezazu bat ere eros. Lan ona egin dudan arren, ez didate sari onik emango. Maiz joaten naizen arren, ez dut oraindik berarekin topo egin.
2 lok. Ipar. Bada. Atzo ikasi zenuen nola egiten den gurina, gaur, arren, ikasi behar duzu nola egiten den gazta. Nire nagusi maitea, zer egin duzu arren?
3 Ipar. (Helburuzko perpaus baten hasieran, indargarri gisa). Ik. amoreagatik 2. Dezagun otoitz Jainkoa, arren gure bihotzetan karitate egiazkoa sekulako finka dezan.
4 Zerbait eskatzen denean erabiltzen den jendetasunezko hitza. Ik. otoi; mesedez. Arren, ene andre Milia Lasturko. Entzun ezazu, arren, ene eskaria. || Jaietarako denak etor zitezela, arren bai arren eskatuaz. Arren eta arren, ene andrea, hori ez, ahal baldin bada!
5 iz. Eskaria. Niri arrenik egin beharrik ez duzu. Mila eskaera eta arren egiten zenituen.
6 iz. Otoitza.
Azpisarrerak

Aztergaia: arren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arren egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arren egin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "1. Mesedez. 2. Aditza + arren (esatearren, esan arren)" (1993-02)

arren egin
dio ad.-lok. Arrenka eskatu. Kaialdetik irtenaz batera Andre Mariari arren egiten diote.

Aztergaia: arren egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

arrendu, arren/arrendu, arrentzen
du ad. g. er. Arren egin, erregutu. Ik. otoiztu.

Aztergaia: arrendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arren(du), arrentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arren egin, erregutu, otoiztu.

arrenka
adb. Eskatzen, otoitz eginez, erregutuz. Belaunikaturik, arrenka hasi zen.

Aztergaia: arrenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
arrenkura
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arrenkura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrangura].

Aztergaia: arrenkura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrenkura, -gura

Euskaltzaindiaren Arauak

arrenkura* e. arrangura

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, beste bat nagusitu baita

arrangura

Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua
arrentza
iz. g. er. Letania.

Aztergaia: arrentza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arrentza 2: KIkV ("Arrentza edo letaniak"), ArgiDL ("Arrentza #mdash# Letaniya").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrentza 3: J. Agerre ("Arrentza da hemen iñun bezin latza"), Zeleta (""Kirie eleison" arrentzak eta "Ave, maris stella" gogotsu kantatuz"), E. Bustintza ("Abadeak, barriz, ango larrialdi ta estutasuna ikusi ebanean, berbalditxo baten bidez, arrentza edo errogatiba bat egiñaz, santuaren billa joatea ondo izan zeiketela adierazo eutsen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrentza : DFrec 2 (Zer: "santuen arrentza abestuez", "arrentza edo errogatibea") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrentza : HiruMila (1 letanía; 2 rogativa), DRA (1 rogativa; 2 rezo), PMuj DVC (1 súplica, ruego, petición, deprecación, imploración; 2 pl. arrentzak: velaciones, letanías, rogativas, preces, oraciones, súplicas) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskal osaerazko forma onarpenik gabearen lekuan onartzekoa den mailegua

Ik. letania.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrentza iz. g.er.

arreo
iz. g. er. Ezkonsaria, dotea. Arreoa josten ari dira. Arreo gurdiaren irrintzi mirrina.

Aztergaia: arreo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HM dira denak: arreo 12: B 1 (Azc PB); G 10 (AA, PE, Or, NEtx LBB; eta "dote-arreo" behin PE); EB 1 (MEIG); arrio 6: B 1 (Erkiag Arran); G 5 (Xe, Ag G, Urruz Zer, And AUzta).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arreo EB-EgAs 2 (Azkue: "Ontzitxo onetantxe edaten da ardoa arreoa baratutakoan"; SEIE Taldea: "Garai batez andregaiaren arreoa gurdian eraman ohi zen"); arrio B 1 (J.J. Arrizabalaga: "Andik sei edo zazpi illebetera, deixek, arriue, ezkontzie").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arreo : HiztEn, Euskalterm 2; arreotari : HiztEn; arrio : HiztEn ("ik. arreo"). Bestetakoak: arreo : ElhHizt; arrio : HiruMila, PMuj DVC, PMuj DCV, DRA; arriotari : PMuj DVC, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezkonsaria, dotea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Gure tradizioan apur bat agertu arren, hau inguruko erdaretatik sarturiko mailegu gordina da. Zergatik ez jarri: e. ezkonsari, dote'.

 - [E116]: 'Hori ez da guztiz zuzena. Gipuzkoan eta Bizkaian erabili izan da, eta Azkuek AN bezala ere markatzen du. Baditu hamabost baino adibide gehiago OEHn eta dozena bat idazlek erabili izan du. Itzuli hau egiteko erabiltzen ari garen irizpideen arabera nahitaez sartu behar dugu zerrendan, hau baino askoz ere lekukotasun gutxiago duten sarrerei egin baitiegu leku: tradizioan (ez, agian, gaur egun) ezkonsari baino gehiago ageri da. Beraz, nire proposamena da dagoen moduan uztea'.

 - [E123]: 'baita nirea ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK, arreo iz. g.er. 'ezkonsaria, dotea''.

arres
iz. zub. Ardia.

Aztergaia: arres

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

arreske
adb. Animalia emeez mintzatuz, ume egiteko grinaz. Ik. iel; irausi; susara; umeske. Ardia arreske dago. Arreske ibili.

Aztergaia: arreske

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, baina adierazle baten premia dago.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arreske egon, arreske ibili.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

arreta
1 iz. Zerbaitetan jartzen den oharmena. Ik. ardura1; kasu2. Arreta apurren bat merezi luke gaiak. Nork bere alorrak ditu, arreta handiz egoki eta zeharo hesituak. Arreta gutxi opa diegu Euskal Herrian inoren oroitzapenei. Arretarik gabe egindako lana. Behar den arretarekin (Ik. arretaz). Hizkuntzarekiko arreta, gaiarekikoaz gainera. Presagatik edo arreta-faltagatik gaizki eginiko itzulpena.
2 iz. Erietxe, bulego edo bestelako zerbitzuren bateko enplegatu edo langileak bezeroari edo pazienteari ematen dion zerbitzua. Produktuan, zerbitzuan eta bezeroaren arretan kalitatea emateak abantailak dakartzala jakinarazi nahi die Eusko Jaurlaritzak merkatariei. Horregatik erabaki zuen Errioxak arabarrek Errioxan jasotzen duten osasun arreta etetea iragan irailean. Mediku laguntza eta arreta psikologikoa.

Aztergaia: arreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arretaz, arretazko

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arretaz, arretazko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "[a] 'arreta jarri' eta 'arreta ipini' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu (Euskal Hiztegian, adibideetan aipatuta daude; OEHn eta XX. mendeko corpusean ere aurkitu ditugu horien agerraldiak) / [b] 'arreta eman' esapidea ere erabili da: Arreta berezia emango zaio beste puntu honi, Hezkuntza Bereziko gela, Eskola edo gelako planifikazioan izendatutako tokiz kanpora ez dadila jarri, hots, ez da Liburutegi edo antzekoetarako izendatutako lekuan ipiniko. (Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko hezkuntza berezirako egitamua, 1983); OEHn bat gutxienez badago: Ohar ezazu eznabilela txantxetan, eta semea hilterik nahi ezpaduzu, etzaite ibili linguistikako aiko maikotan eta eman ezaiozu kasu eta arreta guthun hartan erraiten nizunari (Osk Kurl 28); dena den, badirudi berriagoa dela, eta zalantzazkoa izan daiteke" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arreta hartu [azpisarrera gehitu], arreta ipini [azpisarrera gehitu], arreta jarri [azpisarrera gehitu]

arreta eman
1 dio ad.-lok. Arreta jarri. Muskuluak dioenari arreta eman eta erantzun.
2 du ad.-lok. Arreta piztu. Arreta eman zion lurreko orbain zuri batek. Disko honetan arreta ematen duen lehenengo gauza.
3 du ad.-lok. Artatu, zerbitzua eman. Ume lapurtuen biktimei arreta emateko. Ahalegina egitea herritarrei bakoitzak aukeratutako hizkuntza ofizialean arreta emateko. Lehen mailako arreta ematen duten osasun zentroak.
arreta erakarri
du ad.-lok. Fenomeno horrek arreta erakarri du, baita erdal munduan ere. Ikasleen arreta erakartzeko moduko kasu batekin hasi ohi dut lehen ordua. Ezagutzen dut, eta arreta erakarri nahian ibiliko da. Estreinaldiek erakarriko dute arretarik handiena.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arreta erakarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arreta galarazi
dio ad.-lok. Ezerk ez zion arreta galarazten.
arreta galdu
du ad.-lok. Gaiarekiko arreta galdu zuelarik, ahotsa apalduz joan zitzaion.
arreta hartu
du ad.-lok. Arreta jarri; ardura hartu. Behar den arreta hartuko balitz, erraz sendatuko lirateke. Beti apaiz jakinarekin aitortzen bazara, arreta gehiago hartuko dizu, zure arriskuak eta grinak hobeto ezagutuko ditu. || Aita bat dut zeruan, nire arreta hartzen duena. Ez dut aurrera zure hazibidearen arreta neure gain hartuko.

Aztergaia: arreta hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arreta sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arreta hartu [azpisarrera gehitu]

arreta ipini
ad.-lok. Arreta jarri. Itsasertzeko errepidetik joan zen, ikuspegiaz gozatuz, aspaldiko partez naturaren edertasunean arreta ipinita. || Hainbesteraino lasaitua dago mundua, non gauza horietan behar litzatekeen arreta ipintzen ez den. Bere jardunean arreta handirik ipini gabe.

Aztergaia: arreta ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ipini.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arreta sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arreta ipini [azpisarrera gehitu]

arreta jarri
ad.-lok. Zerbaiti oharmenez begiratu, zerbaitetan oharmenez aritu. Ik. arreta ipini. Esan dut, ikusteak eta arreta jartzeak asko irakasten duela. || Ez zion batere arretarik jartzen.

Aztergaia: arreta jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arreta artu 12: AA 2 (adib.: "Irugarren frutua, Jaunak aditzera ematen diguna gogoan ongi erabiltzea, eta egiteko arreta artzea"), It Dial ("Argatik bear da arreta andia artu osasuna izan dezan"), Bv AsL 3 (adib.: "Nere arreta artutzen duana"), Or Aitork ("Aunitz aberatsagoko erritarrek etzuten semeengatik ainbeste arreta artzen"), NEtx 4 (adib.: "Anai zarrari arreta geiegi artzeko astirik etzuten"), MAtx Gazt ("Beti jakiñarekin aitortzen bazera, arreta geiago artuko dizu"); arreta e(d)uki 4: Bv AsL ("Mendi ta zelaietako txorien arreta daukanak, eztu agian izango gizonarena?"), Arr May ("Birjiña txit santak beraizko kontu eta arreta dauka bere debotoak sakramentu gabe hill ez ditezen"), Ag G ("Patxikoren ingurukoak parrez aidira, ta pelota lekuko guztiak len baño arreta geiago daukate"), Basarri ("Anai arreba biotzekoak / euki zazute arreta, / Obe dezute gustoko gauzak / toki onean gordeta"); arreta egin 2: AA ("Beartua dago gurasoa bostgarren lekuan, aurrari garai onean bataioa emateko, arreta egitera"), Anab Aprika ("Nik ez nion arreta aundirik egiten"); arreta eman 1, It Dial ("Bada jakin bear dezu gauzak balio duela arreta ematen zaio ura bera"); arreta ipini (eta a. ipiñi) 7: AA 4 (adib.: "Gauz oek egin bear lirakeanak dira, baña anbesteraño lasaitua dago mundua, non gauz oetan bear litzakean arreta ipintzen ez dan"), Ag 2 (adib.: "Itandu eutsan Riktrudisek senarrari, bere iardunean arreta andirik ipiñi baga"), Vill Jaink ("Arreta berdiña ipiñiko dizu buruan sakulako tontor bat sortzen edo garuntegi bat, zerebro bat moldatzen"); arreta jarri (a. iarri) 4: Bil ("Naiz plazara juan bedi / naiz juan iturrira, / nork ez du arreta jartzen / aren ibillira?"), Ibiñ Virgil ("Erdi ondoren kumeetan iarri bear duzu arreta guztia"), Berron Kijote 2 (adib.: "Ez bait-dira beiñ-ere jatorriz duten goiko mailla artaraiño igoko, naiz-ta arreta osoa jarri eta taju-tajuz ari"); arreta laga 1, Ag G ("Elizara sartu diranak, zelaikoen arreta lageaz, gogamen ta begiak Malentxogan jarrita dauzkate").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arreta (h)artu 8: ZArg 1965, Or, R. Murua, M. Gorospe, A. Sagarna, SM, EuskEgoeraIpar, P. Aristi // adib.: "Nitaz arreta aundia artzen du", "Goitia zenaren paperetaz arreta har zezan"; arreta bereganatu 6: I. Iñurrieta 2, Eusko Ikaskuntza, Goenkale, O. Maiz, I. Goikoetxea // adib.: "Segurtatu bide egokiak ezagutzen dituztela, hala hizkuntzari nola kulturari dagokienean, norbaiten arreta bereganatu eta nor diren eta zer nahi duten azaltzeko", "Ikasleak norbaiten arreta bereganatzeko, beren buruak aurkezteko eta zertan ari diren azaltzeko bideak asmatzen saiatuko dira"; arreta egin 4: J. Oregi, EHAA 1988, Matematika/LH, NPAO 1999 // adib.: "Azken ekoizkiaren erabilkerari eta batazbesteko iraupenari begira gintza merkeagotzeari buruzko alderdiei arreta egitea ere metalariaren ardurapekoa da", "Haurrei, gazteei, ermaindunei eta zaharrei berarizko arreta egitea"; arreta eman 4: M.L. Odriozola, U. Larramendi, Latxaga, I. Iñurrieta // adib.: "Bai Daniel-en ikasleak eta bai Dora-k belarriz jasotakoari arreta inkontzientea ematen zioten", "Euskarari arreta ona ematen diote gaur Nafarroa'n"; arreta erakarri 10: EHHistoriaz, X. Portugal, P. Arregi, J. Eizagirre, J. Lartategi, J.K. Igerabide, Esaizu/DBH, M.J. Eceizabarrena, A. Barandiaran, J. Arretxe // adib.: "Gure arreta erakartzen duen lehenengo datoa hau da: %95,67k euskara ikastea ez dute alperrikakotzat jotzen", "Bere arreta erakarri zuena"; arreta eskaini 21 (eta a. eskeini): G. Nazabal, Zer egin dezaket/1989, Osabide Hezkuntza 1989, Kuxkux/6, UnescoAlb 1990, Lur eta Ingurugiro, U. Larramendi, Koalizio-akordio, Haur eta Gazte, EHAA 1998 2, G. Piedra, Birusak, F.J. San Martin, A. Lertxundi, Galtzaundi 1995, Egunk 1996, Esaizu/DBH, J. Maia, I. Iñurrieta, L. Alberro // adib.: "Arreta berezia eskaintzen diogu atal honetan, barnegitura, kanpokaldea eta baserriaren lurraldeak nolakoak izaten diren aztertuz", "Arreta berezia eskaini genion Aurrezki-Kutxa Munizipalean"; arreta eskatu 6: Beleko/LH, F. Arbizu, J. Bergara, J.A. Abrisketa, EUSTAT 1993, EstiLib // adib.: "Zenbait hitzen bukaerak arreta berezia eskatuko du", "Ariketa eta iharduera horietan bakoitzari eskatuko diogun arreta"; arreta galdu 5: J.L. Iriarte, Kantutik jolasera, Pocahontas, J.A. Ormazabal, Esaizu/DBH // adib.: "Emenditxek ikus aal izango dugu, ederki askorik, zeintzuk diran Euskaltzaindiaz arreta galtzen geienbat nabarmendu diranak"; arreta ipini 5: Muj, NekazArkit, M. Arrue, Hizkuntza/6, Berrietan 1996 // adib.: "Bere itzaldian aurrera zijoala, geroz ta arreta geiago ipintzen zuten", "Herriak eskaintzen duen itxura inbidiagarria da, habetzanen garbitasunagatik eta etxeak apaintzen herritarrek ipintzen duten arretagatik", "Kontalariak ematen dion entonazio, tono eta tinbre ezberdinetan arreta ipini"; arreta jarri 51: Euzkadi 1930, P. Iztueta, KatekesiLagung, UZEI 2, EEM HizkLiter, SEIE, IMuj AzBel, Geogr/BBB, U. Larramendi 2, A. Lertxundi 2, Eskolarteko bertso VIII 2, I. Iñurrieta, Tx. Preciado, Eutsi/2, Emakunde 1993-1996, B. Oihartzabal, HezkSaila Batx 1994, Elhuyar, EstiLib, J. Garzia, Ama, A.I.Morales, J.I. Basterretxea, Esaizu 3, Suetena Belfasten, R. Saizarbitoria, G. Markuleta 2, M. Elorza, GAO 1997, X. Arregi, J. Garzia, HezkAraudia 1999 4, HizkLiter, P. Huizi, X. Erize, Musika 2, Beleko/LH, Nortasunaren psikologia, J.M. Muxika // adib.: "Beren egite ta esanetan arretarik ez dutela jartzen?", "Xabiertxo konturatzen da arreta gutxi jartzen duela ikusteko eta entzuteko, bere erruz", "Galileo-k higiduren ezaugarrietan arreta osoa jarriko du"; arreta jaso 2: J.M. Muxika ("Hedabideek gizakien zati handi baten arreta jasotzen dute"), IMuj ("katu akabatuaren aurpegia jarrita inoren arreta jaso arteko onik izango ez zutenak"); arreta piztu (eta a. biztu) 3: Euskararen Liburu Zuria 1978, Txiliku, K. Gorrindo // adib.: "Ez da, bada, harritzekoa euskarak hainbat laterritako hizkuntzalarien, jakintsuen eta gizon kultoen arreta biztea", "Begi batek nire arreta piztu zuen arte"; arreta zuzendu 2: I. Iñurrieta ("Ikasleen arreta zuzentzeko giltza, sarritan, Bretch-engan inspiratua legokeen Telebista Epikoaren teknika hartzea izaten da"), Axelko ("Ingurunean ikus ditzakegun atal ezberdin horietako bakoitzari gure arreta zuzentzeko bidea izango da"); Eta gainera: arreta baztertu 1, B. Otazua; arreta bideratu 1, A. Gabikagogeaskoa; arreta desbideratu 1, K. Navarro; arreta eduki 1, E.J. Zubillaga; arreta esijitu 1, M. Aramendi; arreta esnatu 1, L. Goienetxe; arreta hasi 1, M. Garikano; arreta irabazi 1, Artea eta gizona; arreta lortu 1, A. Sarasua; arreta mantendu 1, Kantutik jolasera; arreta sentitu 1, Pio Baroja; arreta sortu 1, B. Urkizu; arreta zor 1, X. Mendiguren B.; arreta zuzpertu 1, Suetena Belfasten // adib.: "karaktere sozialera bideratu beharko dugu geure arreta", "gaixoagandik bere arreta baztertu eban".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arreta eman : DFrec 1 (G. Trintxerpe), Euskalterm 1; arreta jarri : DFrec 3 (Vill, Jakin, Goiz argi), AB38 1, AB50 1, HiztEn (eta a. ipini/hartu adib. gisa), LurE (adib. gisa), Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arreta jarri : EuskHizt (eta a. hartu/ipini) - ElhHizt - EskolaHE (adib. gisa), Lur EF/FE (AS: -ri arreta jarri) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

Hedatua da gaur, eta onartzekoa, nahiz arreta ipini esapideak tradizio hobekoa dirudien.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arreta sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arreta jarri [azpisarrera gehitu]

arreta zerbitzu, arreta-zerbitzu
iz. Bezeroari edo pazienteari arreta edo laguntza ematen dion zerbitzua. Ehunka gripe kasu baieztatu dira, baina ez da hildakorik izan, eta arreta zerbitzua normaltasun osoz ari da funtzionatzen. Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta-zerbitzua. Etxez etxeko arreta-zerbitzua.

Aztergaia: arreta-zerbitzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh80 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu arreta(-)zerbitzu formarik.

arreta(-)zerbitzu 210: Aizu 2, Argia 9, Berria 47, Deia 2, DiarioVasco 4, Euskal Herriko Agintaritza 10, EiTB 57, Consumer 37, Espainiako Gobernua 3, Goiena 11, Laneki 25, UEU 2, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arreta(-)zerbitzu 17, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arreta sarreran.

arretagune
iz. Jendearen arreta erakartzen duen auzia edo gaia. Txernobylgo zentral nuklearra berriz ere arretagune bilakatu zen atzo.

Aztergaia: arretagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): arretagune 23: Elkar (“1996ko denboraldiaz geroztik, indusketaren arretagune nagusia Pompeia Valentina -ren domus edo etxearen inguruan jarri zuten arkeologoek”), Consumer (“Alegia, norberak pentsatzen du bera dela arretagune nagusia, berak zer egingo begira daudela beste guztiak, eta, ondorioz, edozein gizarte-egoerak estutzen eta larritzen du”), HABE (“Zerbaiten gainean arreta jartzen dugunean, arretagune hori hazi egiten da”), Berria 11 (adib.: “Atzoko testuan asteko arretaguneak zein izan diren aipatu nuen”), EiTB 4 (adib.: “Energiaren Euskal Erakundearen ekimenez eratutako instalazioa aitzindaria da mundu osoan, eta Euskadin bilerak egiten ari diren ENAko Ozeanografia Ataleko kideentzat arretagune handia da”), Jakin (“Dagoeneko, jarrera eta intentzioak izango dira arretagunea, eta ez ekintza”), Argia (“Arretagune asko izan dituzu: hizkuntzalaritzan doktore, Andeetako antropologian aditu, soziolinguistikan eta etnolinguistikan aritu zara”), DiarioVasco 3 (adib.: “Gaueko arretagunea frontoia izango da”); arreta gune 62: Aizu (“Hasiera batean, liburutegia zuen arreta gune, baina laster ekin zion Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari buruz argitaratu edo kaleratzen zen ahalik eta material gehien jaso eta sailkatzeari”), Consumer (“Bidaiariek idatzitako gida, turistei zuzendua, mundu zabaleko ziberkafeak arreta gune hartuta”), Berria 40 (adib.: “Baina bera ez da izango arreta gune bakarra”), EiTB 16 (adib.: “Hala, Haurren Xokora bertaratu direnek Betizu Guneaz gozatzeko aukera izan dute, eta, bertan, bazkideen arreta guneaz gain, puzgarriak ere egon dira, haurren gozamenerako”), Argia 4 (adib.: “Erreformak, makina bat aldaketaren artean, egin nahi duena da Nafarroan dauden 45 Etengabeko Arreta Guneetatik –non presentzia fisikoa bermatua dagoen gaur egun– 20 gune baino gehiagotan asmatu duten sistema berria ezarri: Arreta Azkarrerako Sistema”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arretagune 13: Berria 5, Xabier Olarra 4, Mirentxu Larrañaga, Iñaki Mendiguren, Bat-bateko bertsolaritza, Txillardegi; arreta(-)gune 8: Berria 7, Xabier Arregi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu arretagune, arreta gune formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua

arretasun
iz. Arrea denaren nolakotasuna. Uraren arretasuna.

Aztergaia: arretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH : + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

uraren arretasuna.

arretatsu
adj. Arretaz betea, arretazkoa. Neure buruaz arretatsuagoa izatea.

Aztergaia: arretatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arretaz
adb. Arreta jarriz. Ez dugu behar zen arretaz ikertu. Kontuz eta arretaz. Arretaz eginak, ez itoka eta arinka.
Loturak

Aztergaia: arretaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
arretaz begiratu
du/dio ad.-lok. (nor osagarririk gabe). Arretaz begiratu zien batari zein besteari. Arretaz begiratzen badugu ikusiko dugu esku artean gida turistiko bat daukala. Trenaren zain, arretaz begiratzen zuen atzera. Espainiako historiako eta kulturako gertakarien nondik norakoei arreta handiz begiratu die beti.

Aztergaia: arretaz begiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arretaz entzun
du ad.-lok. Arretaz entzun ezazu, gero errepikatu egin behar didazu eta. Kontatzen niena arretaz entzuten zutela iruditu zitzaidan. Arretaz entzungo dizut. Arreta biziz entzun zidan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arretaz entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arretaz irakurri
du ad.-lok. Irakur ezazu arretaz, sinatu aurretik. Aulkia erabili aurretik, irakurri arretaz fabrikatzailearen oharrak. Arreta handiz irakurri behar da osagaien zerrenda.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arretaz irakurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arretazko
adj. Arretazko lana.
Loturak

Aztergaia: arretazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

arretu, arre/arretu, arretzen
1 da/du ad. Isurkariez mintzatuz, bereziki uraz, gardentasuna galdu. Iturri horri deitzen zaio Zilar Iturri, behin ere arretzen ez delako. Ur horiek arretzen dira euri pitin bat hasi orduko.
2 da/du ad. Kolore arrea hartu edo eman. Arrea beltz egiten du eta zuria arretzen.

Aztergaia: arretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arre(tu), arretzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

arrexka
adj. Kolore arrearen antzekoa, arrerantz jotzen duena. Txori arrexka.

Aztergaia: arrexka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. arreska / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

arrezife
iz. Uharria, bereziki izaki bizidunek, hala nola koralek, sortutakoa. Koralezko arrezifeak.

Aztergaia: arrezife

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-11-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrezife 18 aldiz jaso da: G 2 (L. Dorronsoro), EB 16 (E. Garmendia 5, J.A. Agirre, J.A. Berriotxoa 2, J.M. Sarasola, UZEI 5, eta barrera-arrezife 2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrezife : AB38, HiztEn, Euskalterm 1 (eta arrezife-eraikitzaile 1); baratze-kardu : Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrezife jaso dutenak beste hiztegietan: EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE. // Ez dugu aurkitu besteotan: HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal arrecife/récif-en ordainak: uharri : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV (ugarri). // Beste batzuk: HiruMila: baiza(di), harralde; ElhHizt: galtzada, bide, errepide; Casve FE: arta, hurbotxe; PMuj DCV: baiza(di), galtzara, arbide, arri-bide, arpausu, bidarri, atxarri, aizkondo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. uharri.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'uharri'-ren maila berean onartzea proposatzen dugu (hau da, sinonimotzat jotzea), azken urteotan forma erabiliena delako (XX. mendeko corpusean, 12 agerraldi; Interneten, nahi adina); 'uharri', berriz, 9 agerraldi ditu XX. mendeko corpusean, eta batek ere ez du 'arrezife'-ren adiera; dena den, Ibon Sarasolak Euskara Batuaren Ajeak liburuan aipatzen duenez, 'ugarri' erabili izan da horretarako. OEHn, Gandiagaren testu batean aurkitu dugu, RETANAn Testament Berriaren iparraldetar itzultzaileen adibidea dago, baita Herria aldizkariko adibide bat ere (bidenabar, 'ugarri'-ren ondoan, parentesi artean, frantsesezko 'récif' hitza dago, adiera hori os ohizkoa edo arrunta ez den seinale); baina ez dago argi, gure ustez bederen, Anabitarte-ren 'ugarri'-ren erreferentea itsasoko 'arrezife' den ala ibaietako harri leunak diren (irudipena dugu ibaietakoez ari dela); jatorria kontuan izanik, 'arrezife' onartzeko modukoa dela uste dugu, nahiz eta nazioarteko hitza izan ez (arabierazko 'ar-rasif'-etik dator; fr.: 'récif'; pt: recife; it: 'scogliera'; en: 'reef'; de: 'riff'; da: 'rev')" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren kalterako, uharri hobetsi da. Gogoan izan behar da Hiztegi Batuaren 1. itzulian ez zela zerrendaratu ez bata ez bestea. Horregatik, 2. itzulia 'u' letrara iristen denean, uharri hori ez da ahaztu behar'.

 - [E116]: 'bai, konforme. Hauek guztiak lan taldeak kontuan hartzen ditu, baina komeni izaten da, dena dela, oroitaraztea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK'.

arriasgoitiar
1 adj. Arriasgoitikoa, Arriasgoitiri dagokiona.
2 iz. Arriasgoitiko herritarra.
arribada
1 iz. zub. Pastoraletan, arizaleen iritsiera.
2 iz. Itsasontzi bat, eguraldi txarraren eraginez, porturen batera iristea babes bila. Kantauriko uretatik ez naiz irten, nahitaez edo arribadaren batean izan ezik.

Aztergaia: arribada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

G. E. Larousse: arribada "Acción de arribar, llegar la nave a puerto: (...); Bordada que da un buque, dejándose ir con el viento: (...)".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arribada : a) 'llegada, venida; arribada' adierakoak: Bordel ("Gu bida gibeletik beldurrez engana: arribada hunian sartzeko orena" eta "Arribada baneza ongi manifesta, lastima ez laitenik konpañian ezta"); CatAst ap. DRA ("Zer aditzen da Jesu-kristoren lehen arribadaz?"); Arrantz ("Kanpuan egualdiya txartzen bazaiote, iñon anparo gabe arriban datozte"); Ag ("Kantauriko uretatik eztot urten, nai ta naiezean edo arribadaren baten izan ezik"; "Oraiñ al zan portura sartu bearko, naita naiezean, arribadan"); b) Urt I 256 "Arrivée (des acteurs dans une pastorale). (Il) n'est usité que dans cet emploi occasionnel; on dit heltze, arrivée"; Lrq. Herr 1957: "Herritar dantzari gazteak jauner egin deie batzarri edo arribadako uhure-dantza". Corpusean gainera: Sor Gabon: "Ez dek ori etorriko, zeatik aitai zigarruak ostu ta fumatzen topatu dik kai-arriban eta etxea eaman dik".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arribada : DFrec 1 ("laster-aldiaren arribada"). Ez dugu aurkitu iturriotan: AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

arribada 'portura iristea' ageri da ap. Berriat Bermeo (ik. ap. ItsasNi: arribadan joan #mdash# 132, 158; arribadan sartu #mdash# 44, 164, 165) eta Barrutia BermeoMundaka. Ez dugu aurkitu ap. Pz. Bilbao Bermeo HH eta Zubk ItxasA.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arribada jaso dutenak: Casve EF: ("arrivée #mdash# mascarade"); HaizeG BF, Lh DBF: ("terme de mascarade: arrivée"), DRA. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko arribada, arrivée (arrivage) formen ordainak hiztegietan: ElhHizt: porturatze, lehorreratze // HiruMila: porturatze, iriste; arribada forzosa: derrigorrezko porturatzea / iristea // Lur EF/FB: 1 etorrera, helduera, heltze. 2 Helmuga // XarHizt: etorrera, helduera (heltze, etortze) // Casve FE: heltze, jite; (au port) portualatze // HaizeG FB: etortze, etorpen, etortzapen, arribada, jite (heltze, etortze) // PMuj DCV: 1 (al puerto) kairaldi, kairatze, legorreratze; 2 arribo, llegada: elduera, etorrera, etorraldi, etortze; de arribada: beste kaira. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es arribada formaren ordainak: fr (DLLF): Mar. accostage, arrivée (llegada de un barco); bordée (bordada); arrivage (de marchandises); it (S. Carbonell): Mar. arrivo, approdo; bordata; ca (DCC): arribada; en (Collins): arrival, entry into harbour; de (Langenscheidts): Einlaufen.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin edo onarpen eske, eta azalduz:

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Zub. (pastoraletan) arizaleen iritsiera. 2 (itsasontzia) portuan geratzea, eguraldi txarra dela eta.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "eta arribatu: Niri, pertsonalki, primeran iruditzen zait horrelakoak onartzea, baina orduan irizpide bera erabili hegoaldeko hitzentzat ere; esaterako ailegaera, edo ailegatu (Z3n, hurrenez hurren, ez da agertzen eta Herr. batez ere Gip. eta Naf. omen dira)" (2000-12-11)

arribatu, arriba, arribatzen
da ad. lap. eta bnaf. Heldu, iritsi. Iraganik mendi, bide eta haranak, arribatu ziren azkenean ibai baten hegira. Lehen aldia zuten arribatzen zirela hein horretara.

Aztergaia: arribatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arriba, arribatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Lap. eta BNaf.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

heldu, iritsi.

arrietar
1 adj. Arrietakoa, Arrietari dagokiona.
2 iz. Arrietako herritarra.
arrigorriagar
1 adj. Arrigorriagakoa, Arrigorriagari dagokiona.
2 iz. Arrigorriagako herritarra.
arrimarazi, arrimaraz, arrimarazten
du ad. Arrimatzera behartu.

Aztergaia: arrimarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrimarazi, arrimaraz, arrimarazten. da/du ad.

arrimatu, arrima, arrimatzen
1 da/du ad. Hurbildu, bereziki euskarri edo babesgarri batera. Zure laguntzara arrimatuko naiz. Altxatu zenuen zeure ordenaren bandera; asko jende arrimatu zen haren itzalera. Balea kostara bakan arrimatzen da, nahiago du apartean bizi. Nor bere opilari ikatza arrimatzen saiatzea.
2 da ad. Bikote bat ezkondu gabe elkarrekin bizitzen jarri. Ezkongabeak, arrimatuta bizi direnak, ezkonduak, bananduak eta alargunak.
3 da/du ad. Ipar. Antolatu, prestatu, moldatu. Nork bere barrena arrimatu.

Aztergaia: arrimatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrimatu, arrima, arrimatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arrimatu, arrima, arrimatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "1. Hurbildu. 2. (Lagunartean) Ezkondu gabe, elkarrekin bizitzea" (1993-02)

arrimu
1 iz. Heg. Euskarria, laguntza, babesa. Euskaldun guztien laguntasuna eta arrimua behar du. Baiezkoa indartzeko-edo hartzen dute adizkiok ba-ren arrimua.
2 iz. Ipar. zah. Ordena, moldaketa. Hitzen edertasuna eta arrimua.
Azpisarrerak

Aztergaia: arrimu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arrimu 1 Heg. 'laguntza'. 2 Ipar. Zah. 'ordena, moldaketa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. Heg. 'laguntza'; 2. Ipar. (Zah.) 'ordena, moldaketa'

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'laguntzaz gainera, 'babesa' ere bada'.

 - [E116]: 'bai, XK-k arrazoia du, eta hori gaineratu beharko litzateke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrimu | EArau: 1 Heg. 'laguntza'. 2 Ipar. Zah. 'ordena, moldaketa, babesa''.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrimuan [azpisarrera gehitu]

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper