50535 emaitza bilaketarentzat - [4501 - 4550] bistaratzen.

arrimuan
1 Heg. Nonbait bermatuz. (-en atzizkiaren eskuinean). Lo hartu zuen zuhaitzondo baten arrimuan. Akuiluaren arrimuan ibiltzen zen.
2 Heg. -en laguntzaz. (-en atzizkiaren eskuinean). Ahulen multzoak, bata bestearen arrimuan, gogor egin diezaieke indartsuagoei.
Loturak

Aztergaia: arrimuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arrimuan (eta arrimoan 4) 14: Bv AsL 2 ("Ikusten da oraindik etxe santu artan San Franzisko bizitu zan gela, baita ere arrizko burko bat zeinaren arrimuan desneke ariñ bat artu izaten zuan", "Arri kaskar aundi bat, eta arbola-ondo bat, zeñen arrimuan ematen zion gorputzari desneke pixkabat"), Apaol ("Eskopeta ordez zeramaten esku makilla lodi bana, eta aien arrimoan pauso ematen zuten nekez, bide txiorra gora"), Or Mi 2 ("atsegiñez iganen ninduken errege senarrarekin dorrearen galdotsera, Ta an bi-biak besatokiaren arrimoan, atsegintxo uke, naski, inguru-begira egoitea", "Zauri au ola egin diñat: zume baten arrimoan nengonan, eta irrixt eginda, aiztoak biziki zauritu neun"), Lek EunD ("Makillaren arrimoan etxe-inguruko lizarretaraño eltzen nauk, eta besterik ez"), MEIG 5 ("Kantari agertzen zaigu halaz ere, musika ozen nahiz ixilaren arrimuan", "Honek, bestalde, hasieratik bertatik, Orixeren arrimuan, erakutsi zuen isuria bera ez zegoen Lapurdiko mugetarik urruti", "Eta ahulen multzoak bata bestearen arrimuan, gogor egin diezaieke indartsuagoei", "Ez da oraingoa behialako Komentuan kokatu zitzaigun "Asturiana" ere sustraiak Asturiastik eta Espainiatik aski urruti dituen konpainia, Arditurriren arrimuan", "Nere besoaren arrimuan ibili zen azkeneraino"), Berron Kijote 3 ("an ikusi zuten: zutikera egokian, pausu batzuk emanaz batzuetan, eta bestetzuetan lantzaren arrimuan begiak so armengana, auengandik kentzeke une luzetxoan", "Igo zaite zure zaldiaren gaiñera, ar-tzazu zure lantza, an bait-zeukan lantza arte-arbolaren arrimuan", "bere astoaren arrimuan zegon").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrimuan (eta arrimoan 1) 5: M. Navarro ("Kontzertua deserdirapen fiskaleko iskilo bezala sortua zen, eta horren arrimuan Diputazioak gastu arloan zenbait konpetentzia irabaziz joan zen bainan sekula ez, gastu desbiderapeneko forma soil bat izateari utzi gabe"), Kaskarintxo ("Bere txosnaren aurrean, makila baten arrimoan, gizon zahar bat zegoen zutik"), Berron ("Makuluaren arrimuan ni, baiña gogo-irudiz beintzat, mendizalea ni ere"), I. Unzurrunzaga ("Agib harakin lanetan hasi da aitaren arrimuan"), I. Murua ("Haien atzean, hogei bat metrora, hartu dugu babesa Bassemek eta biok, beste dozenerdi kazetariren arrimuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrimuan : DFrec 2 (J.M. Arrieta: "gauzainak ere zuhaitzen arrimuan tente egon ezinik ziren aski mozkortuak"; MEIG: OEHko testuinguruan), HiztEn ("ahulen multzoak, bata bestearen arrimuan, gogor egin diezaieke indartsuagoei"), LurE ("lo hartu zuen zuhaitzondo baten arrimuan") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrimuan : EIH (adib. gisa, s.u. arrimu: "ahulen multzoak, bata bestearen arrimuan, gogor egin diezaieke indartsuagoei"), EuskHizt (adib. gisa, s.u. arrimu: "lo hartu zuen zuhaitz ondo baten arrimuan", "ahulen multzoak, bata bestearen arrimuan, gogor egin diezaieke indartsuagoei"), HiruMila (adib. gisa, s.u. arrimu: "zure arrimuan egiten dut"), EskolaHE (adib. gisa, s.u. arrimu: "lo hartu zuen zuhaitzondo baten arrimuan") // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arrimu sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrimuan [azpisarrera gehitu]

arriskatu, arriska, arriskatzen
du ad. Arriskuan jarri. Ez duzu ezer arriskatzen zeure burua beste guztien azpian emateaz. Bizia arriskatu. Dirua arriskatzearen saria, hamarretik bat. Huskeriengatik bere burua arriskatzen.

Aztergaia: arriskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arriskatu, arriska, arriskatzen. du ad.

arrisku
iz. Ezbehar edo kalteren bat gertatzeko mentura; norbaiten edo zerbaiten izatasunari edo osotasunari eraso diezaiokeen gauza, eta hortik segitzen den egoera. Hark begiratuko zituela ur eta uholde guztien arriskutik. Ondasunen ugaritzeak, berez ona izanik ere, arriskua ekarri ohi du berekin. Arrisku horretatik bere burua gorde nahi duenak. Arrisku handiko egitekoa. Ez da bere asmoaren arriskuez jabetzen. Hiltzeko, dena galtzeko arriskua. Presidenteak etorkinen eta mugen inguruan agertu duen jarrerak frantziarrak elkarren aurka jartzeko arriskua sor dezakeela. Arriskuko eritasun bat duzunean. || Kanpoko erasoen arriskupean (Ik. arriskuan).

Aztergaia: arrisku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arrisku, irrisku [arrisku hobestekoa da]

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

irrisku. Ipar. Ik. arrisku

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Irrisku, iparraldean Ez eta ez. Zuberoan, arrisku hasierako "a" batekin "hegoaldean" bezala" (1993-02)

 - [K204]: Lhande Xiberoatarrak ez duelarik Xiberoko berezitasunik huts egiten ez du aipatzen arrisku badenik ere. Hirrisku eta irrisku baizik ez du ematen" (1995-01-13)

 - [E306]: "'arrisku(t)an egon/izan' eta 'arrisku(t)an jarri/ipini' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu (XX. mendeko corpusean nahi adina agerraldi daude)" (2002-09-02)

arrisku egoera, arrisku-egoera
iz. Arriskuren bat dakarren egoera; bereziki, gizarteko talde zaurgarrienen osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen duen egoera, zaintza- eta babes-neurri bereziak eskatzen dituena. Espainian 100.000 emakume inguruk, genero indarkeriaren biktima izateagatik, arreta jasotzen dute, eta horietatik 33 arrisku-egoera handian daude. Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak.

Aztergaia: arrisku-egoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh240 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

arrisku(-)egoera 281.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arrisku(-)egoera 25.

Bestelakoak

def: [s.u. arrisku] arriskuan adb. Arrisku egoeran. Bizia arriskuan jarri. Bekatu egiteko arriskuan zara. Galtzeko arriskuan diren gazteak. Baztertua izateko arriskuan dago. Ohorea eta izen ona arriskuan ipini.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrisku eta egoera sarreretan.

arrisku faktore, arrisku-faktore
iz. Pertsona baten ezaugarria edo egoera, eritasun edo osasun arazo jakin bat izateko arriskua areagotzen duena. Hona gaixotasun honi loturiko arrisku faktore garrantzitsuenak: erretzeko ohitura, hipertentsioa eta kolesterol maila altua.

Aztergaia: arrisku-faktore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): arrisku-faktore 51: Elhuyar 12 (adib.: “Adina arrisku-faktore bat da”), Consumer 28 (adib.: “Ikerketa epidemiologikoei esker hainbat arrisku-faktore definitu ahal izan dira”), Berria 4 (adib.: “bihotzeko atakeak eta iktusak izateko arrisku-faktore garrantzitsua den presio arteriala igoarazten duela”), EiTB 5 (adib.: “beste arrisku-faktore batzuk zituen ere”), Argia 2 (adib.: “Frogatuta dago estresa arrisku-faktorea dela gaixotasun kardiobaskularren kasuan”); arrisku faktore 110: Consumer 68, Berria 26, EiTB 10, Jakin, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arrisku faktore 17: Berria 16 (adib.: “Guk anorexiaren eta bulimiaren arrisku faktoreak aztertu ditugu”), Edurne Elizondo (“Geologian, geruza batean lerradurak izateko arrisku faktorea kalkulatzeko, geruzari bere horretan eusten dioten indarrak zatitu egin behar dira behera bultzatzen duten indarrekin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es factor de riesgo / fr facteur de risque: Elhuyar: arrisku-faktore / Nolaerran: arrisku faktore / Zehazki: arrisku faktore / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, asko erabili da eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa arrisku sarreran.

arrisku larri
iz. Goitik behera erortzeko arrisku larria zegoen. Arrisku larrian bizi ziren. Arrisku larrian dago?, esan egia. Baina pertsonak edo ondasunak arrisku larrian jarri gabe. Arrisku larriko egoerak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arrisku larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arrisku sari, arrisku-sari
iz. Finantzetan, inbertsio bat egitean, inbertsio hori ez berreskuratzeko dagoen arriskuarengatik eskatzen den interes gehigarria; herri zorraren merkatuan, interes gehigarri berezia, herrialde batek bere zorrarengatik eta zorra ez ordaintzeko arrisku gutxien duen beste batek berearengatik ordaintzen duten interesen arteko aldearen arabera kalkulatzen dena. 2011ko abendutik, Espainiako arrisku saria ez da inoiz 300 puntutik jaitsi.

Aztergaia: arrisku-sari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): arrisku-sari 67: Berria 2 (adib.: “Beste aukera batzuk hobetsi ditu, bankuei arrisku-sariak ordainaraztea edo funtsak sortzea, esaterako”), EiTB 61 (adib.: “Espainiako arrisku-saria 590 puntuko mailara iristear egon da”), Argia 4 (adib.: “EBZaren interbentzio lotsatia arrisku-sariaren maila garaia apaltzeko gauza ez denean”); arrisku sari 213: Deia (adib.: “arrisku sariak, langabezi tasak, murrizketak eta gainerako zenbakiak begi aurrean ditut”), Berria 144 (adib.: “Arrisku sariak Alemaniako hamar urterako bonoen errentagarritasunarekiko aldea neurtzen du”), EiTB 67 (adib.: “Arrisku saria 422 puntuko mailan kokatu da”), Argia (“Zor publikoaren interesak –arrisku sari ospetsua alegia– jaisteko austeritate neurriak eta murrizketak etengabe bultzatzeak ez du ez hanka ez bururik krisia atzean uzteko ahalegin serioa egin nahi bada”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu arrisku(-)sari formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: arrisku sari (arrisku prima*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es prima de riesgo / fr prime de risque: Elhuyar: arrisku-prima / Nolaerran: arrisku sari / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, asko erabili da eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa arrisku sarreran.

arrisku talde, arrisku-talde
iz. Zenbait ezaugarri berezi (genetikoak, fisikoak, sozialak...) dituzten pertsonek osatzen duten taldea, eritasun jakin bat izateko, gaitz batek beste batzuei baino gogorrago erasateko, ezbeharren bat gertatzeko edo bazterketa sozialean erortzeko gainerakoek baino arrisku handiagoa duena. 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoak dituztenek eta osasungintzan lan egiten dutenek osatzen dute arrisku taldea. Arrisku-talde horietatik kanpo daudenentzat ez da beharrezkoa txertoa jartzea. Arrisku-taldeak oso ondo detektatuak ditugu: oinezkoak, motor-gidariak, errepideko abiadurara egokitzen ez diren gidariak, arretarik jartzen ez dutenak (...).

Aztergaia: arrisku-talde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitu beharreko kontzeptua da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

arriskua egon
da ad.-lok. Ihes egiteko arriskua dagoelako hartu dute kartzelatzeko erabakia. Honek arazo larria ekar dezake, suizidiorako arriskua dagoenean, adibidez.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskua egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskua handitu
du ad.-lok. Arriskua handitzen duten faktoreak. Herrialde pobreetan goseteak izateko arriskua handitzen ari da. Zahartzea da gaixotasunak izateko arriskua gehien handitzen duena. Mutazio hori badago, gaitza izateko arriskua nabarmen handitzen da, eta beldurra eragiten du horrek.

Aztergaia: arriskua handitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arriskua hartu
du ad.-lok. Norbaitek bere burua arriskuan jarri. Poetari, kasu honetan, arriskua hartzea beste aukerarik ez zaio geratzen. || Azkenaldian, bankuek izugarrizko arriskua hartu dute, mailegu eta espekulazio eragiketa arriskuz beteak egin dituztelako. Hona itzultzeko arriskua hartu bazuen, oso kontu garrantzitsua izango zen.

Aztergaia: arriskua hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrisku eta hartu sarreretan.

arriskua izan
du ad.-lok. Gehiegi babesten den haurrak arriskua du gaitasun batzuk ez lantzeko. Arrisku nabarmena duten inbertsioak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskua izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arriskua murriztu
du ad.-lok. Aparteko energia-kontsumo horrekin handitu egiten baita bizitza-itxaropena eta aipatzen ari garen gaixotasunak izateko arriskua murriztu egiten da. Arriskuak murrizteko neurriak.

Aztergaia: arriskua murriztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arriskualdi
iz. Arrisku une edo denbora. Arriskualdietan, leiala ez denaz fidatzea zango bihurrituaz ibiltzea bezala da. Arrantzaleek neke askorekin hartzen dituzte arriskualdi gogorrak.

Aztergaia: arriskualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Aberasgarri izan daiteke hitz hori zerrendan jasotzea, horretarako lekukotasunak badira eta: / #mdash#Arrantzalien bizibidea, / Olan da beti, gizonak, / Neke askogaz artzen dittuez, / Arriskualdi gogorrak (Echeita, José Manuel, Josetxo, 102). / #mdash#Gaitz artatik osasunera ark nindekarkela seguru zegon, gaitza areago zirikatuz, merikuek arriskualdi diagotena pitzaraziz (Ormaechea, Nicolas, Agustin Gurenaren aitorkizunak, 126). / #mdash#Ikustekoak izaten ziran, arrisku-aldirik ez zanean (Erkiaga, Eusebio, Batetik bestera, 10). / #mdash#Gaitz artatik osasunera ark nindekarkela seguru zegon, gaitza areago zirikatuz, merikuek arriskualdi diagotena pitzaraziz (Orixe, Agustinen Gurenaren aitorkizunak, 126)' (2002-12-19).

 - [E116]: 'Ni ez nintzateke sartzearen aldeko izango. Egia da erabiltzen dela, baina oso lekukotasun gutxi ditu. OEHn horiek bakarrik ageri dira, baina ez dut adibide bat bakarrik ere aurkitu EEBS, Harluxet, Euskalterm edo Interneten. Horregatik ez nuke sartuko oraingoz, eta egin dezala bere bidea. Nire proposamena: ez sartzea'.

 - [I102]: 'lekukotasun gutxi eduki arren, horrelako aukerak badaudela ikusteko oso egoki deritzot horrelako berbak jartzeari'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arriskualdi sartu'

arriskuan
adb. Arrisku egoeran. Bekatu egiteko arriskuan zara. Galtzeko arriskuan diren gazteak. Bere bizia arriskuan paratu zuelako.
arriskuan egon
da ad.-lok. Haren bizia arriskuan zegoen. Baztertua izateko arriskuan dago.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskuan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskuan ipini
du ad.-lok. Ohorea eta izen ona arriskuan ipini zituen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskuan ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskuan jarri
du ad.-lok. Bizia arriskuan jarri zuen. Nork bere burua hiltzeko arriskuan jarri.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arriskuan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

arriskugarri
1 adj. Arriskutsua.
2 adj. Arriskua sortzen duena. Suge arriskugarriak.

Aztergaia: arriskugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arriskutan
adb. Arriskuan.
Loturak

Aztergaia: arriskutan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARRISKUTAN. En peligro. v. ARRISKUAN. Neure indar xoillez sekulan ezin eskapa nindekeien arriskutan izatu naiz. Harb 271. Gizonen maleziak hirriskutan ematen zuenean. Ch III 38, 2. Hirriskutan dire, bere bizio zaharretara erortzeko. He Gudu 80. Dohatsu eta milletan dohatsu izanen naiz, hura galtzeko hirriskutan emanen naizen baño lehenago. Mih 9. Hiltzea desiratzen, eta hiltzeko, edo osasunari bidegabe egiteko arriskutan ematen direnek. Brtc 62. Arriskutan zirenen abertitzea. Ib. 208. Arriskutan garenean, / Kuraiez gaitu betetzen. Monho 130. Hetan jartzea Jainkoaren tentatzea da. Irriskutan pharatzea da galtzeko grazia, berthutea. Jaur 108. Etzen Moises emanen hirriskutan nihoren trufa izateko. Hb Egia 8. Frantziko izenik handienak eta ederrenak ekhartzen zituztenak ziren gehienik hirriskutan denbora triste hartan. Elsb Fram 64. Erlijionearen kontra entzuten diren hitzek flakatzen eta hirriskutan emaiten dute Eskualdunen Fedea. Lap VIII (V 2). Uzten badituzte haurrak bathaiorik gabe hiltzeko hirriskutan. CatJauf 105. Ontasuna galduko zukeen, bai eta bere bizia arriskutan ipiñiko. Mde Pr 179. Kamioetan gabiltzan danok / beti gaude arrixkutan. Basarri 170. Familia ere arriskutan eta ondamendira bidean jartzen dugula. Vill Jaink 156. Iltzeko arriskutan jartzen det nere burua. Alkain 45. Gerrako arriskutan oi, nere maite. NEtx LBB 329. Mundua kezkatzen duten auziez jabetzea eta bide berrietan barrena ibiltzeko behar den ausardia, geure burua arriskutan ikusiko badugu ere. MEIG I 111. (Precedido de gen.). Ezartzen du arima mila gaitzen irrixkutan, bizi huntakotz, eta eternitatekotz. Jaur 133. (Precedido de gen.). En peligro de perder. Gure biziaren arriskutan bada ere. CatLav 223 (V 112). (Precedido de tema nominal nudo). Berotzeko gizonak, fede hirriskutan, / Ethor ditezken gerla segidakoetan. Hb Esk 69

arriskutan 105: Consumer 75, Berria 10, EiTB 8, Jakin 4, Argia 5, Laneki, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arriskutan 64: Berria 3, Herria 2, Jon Muñoz 14, Gotzon Garate 4, Fernando Rey 4, Asisko Frantzizko 3, Txillardegi 3, Josu Zabaleta 3, Elena Touyarou 2, Iñaki Iñurrieta 2, Gotzon Garate 2, Iñaki Mendiguren, Jon Arretxe, Karlos Zabala, Josu Zabaleta, Elizen arteko Biblia, Patziku Perurena, Monika Etxebarria, Hasier Etxeberria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa arriskuan arautuarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrisku sarreran.

arriskutsu
adj. Arriskuz betea. Gurasoen zeregin arriskutsua. Bide arriskutsua. Ur zurrunbilotsu eta arriskutsuetan ari dira igerian.

Aztergaia: arriskutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arritmia
iz. med. Bihotz taupaden maiztasunaren erregulartasunik eza. Lasaigarri bat behar dut, sukarretan nago, eta arritmia areagotu zait.

Aztergaia: arritmia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'Med.' marka erantsi" (2002-09-02)

arritmiko
1 adj. Erritmorik ez duena.
2 adj. (Bihotz taupadez mintzatuz). Diastole arritmikoek zerikusi handia dute maitasunarekin.

Aztergaia: arritmiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu ('Med.' eta 'Mus.' markekin)" (2002-09-02)

arro
1 iz. Amildegia, haitzarteko hutsunea. Arro behetik errekak hots, euriteak bulartua.
2 iz. Ibarra, harana. Deba ibaiaren arroa.
3 iz. Ur barrutia, ibai batek eta bere adarrek hartzen duten lur eremua. Garona ibaiaren arroa.

Aztergaia: arro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arro, ibai

Euskaltzaindiaren Arauak

arro: Deba ibaiaren arroa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Hitz arrunt hori falta". (1993-02)

arroa
1 iz. Pisu neurri zaharra, Euskal Herrian hamabi kilo eta erdiren baliokidea. Hamabi arroako txerria hazi zuten. Bi arroa mahats. Zortzi arroako harria.
2 iz. Edukiera-neurria. Behiak egin zituen bi arroa pixa. Hirurehun arroa olio eder.
3 iz. Arroa pisu neurriaren sinboloa (@).

Aztergaia: arroa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arroa (pisu neurria): hamabi arroako txerria.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

pisu-neurria

arroaka
adb. Arroa neurri harturik. Ik. anegaka. Ikusi izan dut merkatuan aza honetatik saltzen arroaka. Ogiak, anegaka; urdai-lukainkak, arroaka.

Aztergaia: arroaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

arrobatu, arroba/arrobatu, arrobatzen
du ad. Ipar. Lapurtu, ebatsi. Ik. ostu. Anitz aitoren semeren jauregiak izan ziren arrobatuak eta erreak.

Aztergaia: arrobatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arroba, arrobatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

lapurtu, ebatsi, ostu.

arrobatzaile
iz. Ipar. g. er. Lapurra, harraparia.

Aztergaia: arrobatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lapurra; harraparia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gehitu etxearen arrobatzea (jendea ebasten baita eta ez arrobatzen)' (2002-12-06).

 - [E116]: 'Egia da "arrobatzaile" sarrerari begiratuz gero, ez dela argi ageri "jende arrobatzailerik" baden. Baina "arrobatu" aditzarekin, ordea, asko ageri dira: arrobatu nuzu (DFrec); arrubatu zuten zenbait, eta hil (Volt); Erhoa da behin garzeletik itzuriz gero, berriz bihurtu nahi dena, eta bai behin bide batetan arrobatu dutenean, berriz handik iragan nahi dena ere (Ax); ez dakit nihor zuten gauaz arrobatzen (Hb Esk). Nire proposamena da dagoen moduan uztea, lan taldeak egin duen proposamena bere horretan; arrobatzaile Ipar. iz. g.er. 'lapurra; harraparia''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arrobatzaile Ipar. iz. g.er. 'lapurra, harraparia''.

arrobatze
iz. Ipar. g. er. Lapurreta.

Aztergaia: arrobatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

lapurreta.

arroda
iz. Ipar. zah. Gurpila.

Aztergaia: arroda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. arruda.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

gurpila.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "hau sartzen bada, 'errobera' ere bai ('Gip.' eta 'Beh.' markekin)" (2002-09-02)

arroila
1 iz. Haran edo pasagune sakon eta estua, bereziki haitz artekoa eta ibai baten jarduerak sortua. Ik. arro. Irunberriko arroila.
2 iz. Bide bazterretan egiten edo gertatzen den ildo modukoa; erretena; ur jasak eratzen duen ubidea. Aitzineko egunetako euriek izugarrizko arroilak eginak zituzten bidexketan. Arroilara erori.

Aztergaia: arroila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "arroil [grafia proposatzen dut]" (1994-05-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibiderik ez da komeni? Cf. "Baionako hiria Ursuyako uretik zerbitzatzen duen konpañiak, zilo edo arroila bat egin du egun hotan". Calif. Eskual Herria, 14.III.1891. (Fr. ravin edo, jakina)' (2002-12-16).

 - [E116]: 'Nik adibide argiago bat jarriko nuke. Hau da OEHtik moldatutako bat: aitzineko egunetako euriek izugarrizko arroilak eginak zituzten bidexketan. Nik egiten dudan proposamena: arroila iz. aitzineko egunetako euriek izugarrizko arroilak eginak zituzten bidexketan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arroila iz. 1 aitzineko egunetako euriek izugarrizko arroilak eginak zituzten bidexketan 2 Irunberriko arroila'.

arroitu
iz. naf. Hotsa, zarata; sesioa.

Aztergaia: arroitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hotsa, zarata; sesioa.

arroiztar
1 adj. Arroizkoa, Arroitzi dagokiona.
2 iz. Arroizko herritarra.
arroka
1 iz. Haitza, harkaitza. Itsasoko arroka gogorraren pareak. Arroka zuloan gordeta. Arroka gainean egina zegoen ermitatxoa. || Gelditzen dira mendi eta arrokapean ehortziak.
2 iz. geol. Mea-materia gogorra, lurraren azalean (azal-azalean nahiz barnean) masa gotorretan aurkitzen dena. Ik. harri 1. Zirkoiak garai hadearreko kristalak dira, eta arroka gazteagoetan txertaturik agertzen dira.

Aztergaia: arroka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arroka (haitz)

Euskaltzaindiaren Arauak

arroka

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ez da itsasokoa edo itsasertzekoa bakarrik

arrokarte
iz. Ipar. Haitzartea.

Aztergaia: arrokarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

haitzartea.

arrokatsu
adj. Arroka asko dagoena, arroka ugari duena. Mendi arrokatsua.

Aztergaia: arrokatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

arrokiagatar
1 adj. Arrokiagakoa, Arrokiagari dagokiona.
2 iz. Arrokiagako herritarra.
arrolaka
adb. Zabuka, balantzaka. Ni etxeratu nintzen arrolaka, eta Martolo lau oinean.

Aztergaia: arrolaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

zabuka, balantzaka.

arroltze
iz. Arrautza.

Aztergaia: arroltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arroltze h. arrautza

arroltzopil
iz. Arrautzopila.

Aztergaia: arroltzopil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arroltzopil h. arrautzopil

arrondizamendu
iz. Frantzian, departamendua banatzen den administrazio barrutietako bakoitza, burutzat suprefeta duena eta kantonamenduetan zatitzen dena.

Aztergaia: arrondizamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

arrondisamendu (EuskHizt: Frantzian, departamendua banatzen den administrazio barrutietako bakoitza, burutzat suprefeta duena eta kantonamenduetan banatzen dena).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

arrondisamentü 1 (Etch: "Erregek prokuradore izentaturik zirade ezpeitzeikegun izentatu, dignigorik ihurere arrondisamentu huntako, belhariko junik ere"); arrondizamendu 2 (HU Aurp: "Kantonamenduko kontseilari jeneral eta Baionako arrondizamenduko bi deputatuetarik bat zena, hil izan da"; HU Zez: "Hango auzapezak, oro arrondizamenduka, gobernamenduak ditu izendatzen, kontseilutik kanpo").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrondisamendu 2 (F. Krutwig: "arrondisamenduan ba dugu Gerlatik iltkhitako Gubernu bat..."; Eskualduna 1919: "berritu behar ditugu herrietako kargudunlantak, gero zenaturrak, kontseilu jeneralekoak, eta Arrondisamendukoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB39, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Administrazioan: HezkAdmin: barruti ; AgAld hitz-bilduma: barruti , udal-mugarte ; AdminEL: barruti , udal-barruti .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrondisamendu : EuskHizt; arrondizonamendu : Lur EF/FE. // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal 'distrito / arrondissement' formen ordainak: barruti : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV. Beste batzuk: HiruMila: (circunscripción administrativa) administrazio-mugabarrua; Lur EF/FE: arrondizonamendu, biribiltze; Casve FE: erribiltze, lürralde, herrialde; PMuj DCV: zertan, erri-alde, lurralde, zozkera, auzune. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HaizeG FB, T-L LBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

-z- formakoa egiten zaie ezaguna J-L. Davant eta P. Xarritoni (honek, bestalde, ez du hitz hori jasotzeko premiarik ikusten); eta uste dute, hori erabiltzen dela Herria astekarian.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: ""Dios me libre" iparraldeko anaien kontuetan sartzeaz, baina arrondi* egiten ez bada, nola arraio egin nahi du Xarriton-ek "arrondissement" euskaraz?" (2000-12-11)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'PXk ez omen du hitz hori jasotzeko premiarik ikusten, baina euskaldunari ezin zaio hetsi bidea, hain instituzio sustraitua izendatzeko (1800az gero, edo, nahiago baduzue, VIII urteaz gero). Bestalde, beharrezko ote da Ip. marka ezartzea? Batzar Nagusiak sarreran Ar.-Bizk.-Gip. ezarriko dugu? Aldiz, nik s-ez idatziko nuke. Ezantza idaztetik ez da segitzen frantsesetiko s ahozkabe guztiak z-z idatzi behar dugula. Berriro joan behar ote dugu Mozku eta zozialista eta abarretara?' (2002-12-16).

 - [E208]: 'Nik ere ez dut garbi ikusten hitz horren premia, baina s/z auzi honetan jatorrizko grafia gogoan izan beharko genukeela iruditzen zait, eta ez ahoskera, bide horrek behialako zozializta edo Zarazola gisakoak onartzera ginderamazke eta' (2002-12-19).

 - [E115]: 'PSrekin konforme "z" behar duela, beraz arrondizamendu eta Ipar marka ongi' (2002-12-06).

 - [E116]: 'Nik auzi hau guztia Iparraldekoen esku utziko nuke, eta haiek proposatzen dutenera makurtuko nintzateke'.

 - [E123]: 'ni ere s-z idaztearen aldekoa naiz, hainbat lagunen aipatu duten zozialista eta abarren bidetik ez abiatzeko. Baina, PSk dioen bezala, uste dut Iparraldekoek dutela hitza'.

 - [I102]: 'nire ustez, ontzat jotzekotan /s/-z eman beharko litzateke, ezin eman baitaiteke oraingo ahoskeraren transkribaketa bat, hitzaren egokitzapen bat baizik. Definizioan honelako zerbait jarriko nuke: "Frantziako Estatuan erabiltzen den administrazio-barruti baten izena"'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arrondizamendu'.

arropa
1 iz. Jantzien multzoa. (Singularrean nahiz pluralean). Emakumezkoen arropak. Arropak azken piruraino higatu. Meza emateko arropa bereziak. Oheko arropa. Ez horrela egon, arropak aldatu gabe.
2 iz. Jantzia, soinekoa. Laneko arropetan. Frantziskotarren arropa.

Aztergaia: arropa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

arropa zuri azpisarrera gisa sartzea proposatu da.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

ahozkoan ezaguna den arropa zuri (eta honen pareko zurimenta) jaso litezke.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'azpi 2' sarreran dagoen 'azpiko arropa' azpisarrera hemen sartu?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arropa zuri [azpisarrera gehitu]

arropa denda, arropa-denda
iz. Arropak saltzen diren denda. Arropa dendako erakusleihoari begira zegoen.

Aztergaia: arropa-denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): arropa-denda 12: Elhuyar 2 (adib.: “Arropa-denda baten adibidea jarri zuen”), Berria (“Raul arropa-dendetako poltsekin agertu da etxean”), EiTB 7 (adib.: “Sarrià-Sant Gervasi auzoko arropa-denda batean izan da leherketa, sute baten ondoren”), Argia (“umeentzako arropa-denda pinpirinak”), DiarioVasco 2 (adib.: “Ramiro argazkiak, Roxa arropa-denda eta Uranga burdindegia”). arropa denda 54: Deia (“Parte hartuko duten saltoki gehienak arropa dendak izango dira”), Consumer (“horien antzekoak: jatetxe motak, arropa dendak...”), Berria 21 (adib.: “Ume arropa denda baten jabea izan da”), EiTB 15 (adib.: “Araban ere grebarekin emango diote hasiera arropa dendetako langileek merkealdiaren lehen egunari”), Argia 7 (adib.: “Arropa dendetan nabaritu dute hau guztia, esaterako”), DiarioVasco 9 (adib.: “1.600 boluntario, 6 arropa denda, 6 oholtza, 3 jantoki, 1.400 menu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arropa(-)denda : Berria 8, Aingeru Epaltza 6, Jon Arretxe 4, Urtzi Urrutikoetxea 2, Patxi Zubizarreta 3, Koro Navarro 2, Iñaki Iñurrieta 2, Anjel Lertxundi 2, Iban Zaldua 2, Iñaki Zabaleta, Itxaro Borda, Aitor Arana, Edorta Agirre, Hasier Etxeberria 2, Koldo Izagirre, Jon Maia, Irene Aldasoro, Txillardegi, Harkaitz Cano.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “jantzi-denda edo jantzi denda” azpisarrera arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta asko erabili da; badira jantzi(-)denda eta bestelako batzuk ere araututa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa arropa sarreran.

arropa erantzi
du ad.-lok. (Singularrean nahiz pluralean). Oherantz doaz elkarri arropa eranzten dioten bitartean. Arropak erantzi ditu dutxatzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arropa erantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

arropa garbigailu, arropa-garbigailu
iz. Arropak garbitzeko makina. Ik. garbigailu; ikuzgailu; ikuzmakina. Arropa-garbigailua martxan jartzen saiatzen ari da.

Aztergaia: arropa-garbigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 49 (Aizu 1, Berria 4, DiarioVasco 1, EiTB 7, Elkar 6, Consumer 22, Goiena 1, Laneki 7); ETC: 59

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: =lave-linge (arropa-) garbigailu – (arropa-) xahagailü (ZU) – (arropa-) ikuzgailu (g.er.) / Euskalterm: arropa-garbigailu (Merkat. TN da).

Bestelakoak

garbitegi 2 iz. Arropa eskuz garbitzeko bereziki prestaturiko lekua; arropa garbigailuak erabiltzailearen eskura dauden denda edo leku berezia. Ik. ikuztegi. Astean pare bat aldiz joaten ginen garbitegira ur bila. Arropa zikinak plastikozko poltsa batean sartu eta garbitegira abiatu zen. Ikuzgailu asko zeuden ilaran garbitegi publiko hartan. garbigailu iz. Garbitzeko tresna; bereziki, arropak garbitzeko makina. Garbigailuan erabiltzeko garbigarria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

arropa garbitu
du ad.-lok. (Singularrean nahiz pluralean). Horko harraskan arropa garbitzen genuen. Solasaldi ederrak ere egiten genituen geure artean, arropak garbitzen genituen bitartean. Armairuan arropa garbituta eta lisatuta aurkitzen zuenean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: arropa garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Baina arropa sarreran ageri den arropa zikina etxean garbitu esapidea azpisarrera gisa jasotzekoa da.

arropa zabaldu
du ad.-lok. Arropa bustia, lehor dadin, hedaturik ipini, gehienetan zintzilik. Arropa zabaltzeko soka. Ezindu nintzenetik, gauero etortzen dira eta etxeko lanak egiten dizkidate: lisatu, hautsak kendu, arropa zabaldu (...). Leihotik gorputz erdia atera, eta arropa zabaltzen zuen egunero.

Aztergaia: arropa zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

arropa zikina etxean garbitu
du ad.-lok. Etxe barruko arazoak etxean konpondu. Etxeko arropa zikina nahiago dut etxean garbitu. Etxeko arropa zikinak etxean garbitzen omen.

Aztergaia: arropa zikina etxean garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da arropa garbitu aztertzean.

arropa zuri
iz. Azpiko arropak, izarek, mahai zapiek eta kidekoek osatzen duten multzoa. Ik. linja. Ama arropa zuria zabaltzera atera da. Hango arropa zuria, hango arasa ederrak, hango jarleku berriak!
arropategi
iz. Arropa gordetzen den armairua edo gela.

Aztergaia: arropategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da

behin bakarrik ageri da OEHko corpusean; baina arropatoki bezain egokia denez, erabilia proposatuko da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper