50535 emaitza bilaketarentzat - [4551 - 4600] bistaratzen.

arrosa
1 iz. Arrosa-landarearen lorea, usain gozokoa, jatorriz kolore gorri argia duena. Arrosa gorriak, zuriak, horiak. Arrosa sorta. Arrosaz apaindua. Ezpainak arrosa orri gorriak bezain gorriak. Negar horiek arrosak dira elorrien artean. || Arrosa koloreko hegazti handi bat. Paisaia urdinetan dorre arrosa-koloreak ageri ziren.
2 adj. Gorri argia. Soineko arrosa.
3 iz. Kolore gorri argia. Urre koloretik gorrira pasatzea ez delako arrosatik berdera pasatzea bezain nabarmena.

Aztergaia: arrosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: Siriako larrosa: Hibiscus syriacus; eta cf. azpiarrosa izeneko perretxikoak; izond. gisa, adib. errotari marroi-arrosa: Clitopilus truncatus; mokozabal arrosa: Ajaja ajaja.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: arrosa-leiho .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Proposamenak adierazten duen moduan, corpusetan arrosa-lili ageri da arrosa hitzaren azpisarrera gisa (kontsulta bitez, esate baterako, Mujikaren hiztegia eta Azkuerena). Horren inguruko lekukotasunak anitz direla aintzat hartuta, zerrendaratu beharko litzateke: / #mdash#O usain on Zerukoak! / O arrosa liliak! / Nolakorikan iasaten ez baitu uda berriak (Etcheberri, Joannes, Manual devotionezcoa, I, 135). / #mdash#Iguzkia baño tutzu / Bi begiak argiago, / Arrosalilia baño / Kolorea ederrago (Gasteluçar, Bernard, Eguia Catholicac, 74). / #mdash#Gain behera, sare batetarik erortzen zeiezten arrosa liliak, haukien usain eztiarekin ondarra elgarren besoetan hordi ziten (Etchepare, Jean, Buruchkak, 93)' (2002-12-19).

 - Erabakia: EArau 131: arrosa [eta AS gisa] arrosa-landare / arrosa-leiho / arrosa-lili / arrosa-lore.

arrosa landare, arrosa-landare
iz. Zuhaixka arantzatsua, arrosak ematen dituena (Rosa sp. ). Zuhaitz haien enbor handien artean arrosa-landare zaharrak hazten ziren.
arrosa leiho, arrosa-leiho
iz. Leiho handi biribila, maiz beirateduna, eliza gotikoetako fatxadetan oso erabilia izan zena.
arrosa lili, arrosa-lili
iz. Ipar. edo jas. Arrosa-lorea. Gain behera, sare batetik erortzen zitzaizkien arrosa liliak.
arrosa lore, arrosa-lore
iz. Arrosa-landarearen lorea. Sozialistek arras berea dute arrosa-lorea.
arrosadi
iz. Arrosa-landareak dauden tokia. Ik. arrosategi. Auzokoen zakur urduria zaunka bizian hasi da arrosaditik.

Aztergaia: arrosadi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arrosadi 1, Arti MaldanB ("Zentzu gabe nintzen lur gainean erori, / arrosadi bateko aihenaren kontra").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrosadi (eta la- 1) 3: A. Arkotxa ("Nahiko luke basamortuan atxeman duen arrosadi fresko honetan gelditu betiko"), G. Aulestia (erdal hiztegi-sarreraren ordain bezala, "rosebush n. [bot.] larrosadi"), J. Arretxe ("Egun gutxitan arrosadiak hil egin ziren, gereziondo sendoei loreak zimeldu egin zitzaizkien eta beste horrenbeste gertatu zen lorategiko gainerako landare, lore eta arbolekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrosadi : HiztEn ("arrosa-landaren multzoa; multzoa dagoen lekua") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu Izendegiaren hustuketan.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrosadi : ElhHizt (rosaleda), HiruMila (Bot. rosaleda), PMuj DVC (rosaleda) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

arrosario
1 iz. Katolikoen otoitza, Ama Birjinari eskainia, gure aita batez, hamar agurmariaz eta gloria batez osaturiko bost (arrosario txikia edo arrosarioa) edo hogei (arrosario osoa) parte berdin dituena. Arrosarioa errezatu.
2 iz. Arrosarioa errezatzeko erabiltzen den sokatxo edo katetxo itxi aleduna. Arrosarioaren aleak.
3 iz. Arrosarioa errezatzen den elizkizuna. Arrosariora joan.
4 iz. Erretolika, jardun luzea. Etxera sartu, eta "non egon zarete" eta "zer egin duzue" erretorikoen ostean, hasperen doinuz lagundutako erantzunak aditzen genizkien mutututa, arrosario errepikakorra. Elkarri gure penak kontatzeko behintzat balio izaten dute horrelako topaketek; arrosario luzea litzateke dena kontatzen hasiz gero.

Aztergaia: arrosario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

lehendiko erabakia aldatzeko arrazoi sendorik ez dagoelakoan; baina ikus

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arrosario-belar .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Uste dut errosario formaren alde jarri beharko ginatekeela, errezatu, erretore, erregu... bezala". (1993-02-10)

 - [K201]: errosario nik, ez?" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  arrosario proposatzen du.

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): onartu egin da.

arrosario belar, arrosario-belar
iz. Gariaren familiako belar herrestaria, hosto berde-urdinxkak eta buruxka moreak ematen dituena, kirol zelaiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena (Cynodon dactylon). Ik. aski2; askimotz.
arrosatar
1 adj. Arrosakoa, Arrosari dagokiona.
2 iz. Arrosako herritarra.
arrosategi
iz. Arrosadia. Arrosategian paseatzen ari nintzen, loratzen hasi berriak ziren udazkeneko arrosen artean.

Aztergaia: arrosategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arrosategi 'cañaveral' adierakoa: Urt Ex 2,3: "Ezarri zuen haurra hartan barna eta phausatu zuen arrosategi batean ibaiaren gañean" (Ur kañaberadian, Dv ur-hegiko ihien artean / BiblE: kanaberen artean).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrosategi 1 (B. Atxaga Obabakoak 377. or.: "Haranera itzuli zirenean, eta Wei Lie Deshangek agindutakoaren arabera beti, arrosategi batez mugaturiko erreka ttiki baten ondoan etzan zuten annamitar bahitu berria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrosategi : EuskHizt ("arrosa-landareak dauden lorategi zatia"), DRA ("Cañaveral (de roseau, cañal)" eta Urte-ren aip.). // Ez dugu aurkitu besteotan: ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

adiera ilunekoa da guretzat, eta argitzeko bide erosorik ez dugu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'nik sartuko nuke, Atxagak erabiltzen du, adibidez, Obabakoak liburuan. Adiera aldetik ez dut uste inolako 'liburutegi'k baino arazo gehiago sortzen duen'.

 - [E208]: 'zer esateko, erdarazko rosaleda/roseraie ote? Landare-multzoa adierazteko baldin bada, hobe legokioke #mdash#di atzizkia, arrosadi alegia, Iruñeko toponimo ezagunean behintzat erabilia. Nik behintzat ez dut ezagutzen landare edo zuhaitz multzorik #mdash#tegi atzizkidunik (*hariztegi, *pagotegi, *lizartegi, *urkitegi...)' (2002-12-19).

 - [I102]: 'PSk dioen legez B. Atxagak badarabil ondo deritzot sartzeari. Edozelan ere, eta oker ez banago, Iruñean badago toponimo bat horixe berori esan gura duena: Arrosadia'.

 - [E116]: 'Egia da gutxi erabili izan dela, baina adibideak ez dira falta, Atxagarenaz gain badirelako Interneten beste batzuk ere. Bestetik, "ariztegui"/"aristegui" aski deitura arrunta da Nafarroako zenbait tokitan bederen. Eta honen adibide nahiko ageri dira OEHn ere: Urte, Duvoisin, Babier, Jean Etxepare,… (bide batez, ez dut ulertzen nola ez dugun sartzen bigarren itzulian, gure irizpideen arabera nahitaez sartu behar baikenuen) "Loretegi" ere aski erabilia da. Nire proposamena izango litzateke, horrenbestez, arrosategi onartzea. Esan behar da, hala ere, OEHn beste esanahi bat duela ("cañaveral"). Nire proposamena: arrosategi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arrosategi eta arrosadi sinonimo bezala sartu, bakoitza bere tokian'.

arrosatu, arrosa/arrosatu, arrosatzen
du ad. Ipar. beh. Ureztatu, ihinztatu.

Aztergaia: arrosatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arrosa(tu), arrosatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

ureztatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'azken orduko frantses mailegua dirudi. Ene ustez, Ipar eta Beh. jartzeaz gainera hobe 'ureztatu' jarri beharko genuke' (2002-12-19).

 - [E116]: 'OEHn zenbait adibide ageri dira, nire ustez nahikoak direnak hemen sartzeko, orain arte erabilitako prozedura aldatzen ez badugu behintzat: Etxeberri Ziburukoa, Escualdun cocinera, Larzabal, … Nire proposamena: onartu lan taldeak dioena'.

 - [I102]: 'XK-k arrazoia du, frantseskeria bat da. Izartxoa jarrita, "e. ureztatu" jarriko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arrosatu, arrosa(tu), arrosatzen. Ipar. du ad. Beh. 'ureztatu''.

arrosel
iz. Bisigua. Arroselez betetako saskiak irteten ziren portutik.

Aztergaia: arrosel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: izen teknikoa ez da ageri: Pagellus centrodontus.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S) eta BAgiria (2000-03-30): Pagellus centrodontus izen teknikoa ezarriko zaio.

arrosondo
iz. Arrosa-landarea. Arrosa, arrosondotik ebakiz gero, azkar eta erraz ihartzen da.

Aztergaia: arrosondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu arrosatze formarik aurkitu. Ik. s.u. arrosa-landare, dagokion informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

arros'ondo IE 1 (Ox); larronsondo (eta larros-ondo 2) B-G 4 (Laux BBa, Gand Elorri; Ibiñ Virgil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arrosondo EB 1 (Natur Zientziak. Erdiko zikloa 3. OHO). larrosondo 2 (S. Onaindia; L. Dorronsoro).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arrosatze : HiztEn; arrosondo : AB38 2, HiztEn; larros ondo : AB38 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiko hustuketan arrosa (Rosa) fitxa: alkarakatx : JIr OnomBot; Euzko Gogoa 1956-I-II; andarrai : G. Larrañaga LandareJak;Bouda-Baum; arkakarats : Bouda-Baum; Azkue DVEF;PMuj DCV, X. Irigarai: arkakaratx, JIr OnomBot: arkakaratx (eta alkarakatxe); arkarakats : Bouda-Baum; Azkue DVEF; arkasats : Bähr Plantas; arrosa : Carreras y Gandi GGPVN; Saioka 7/NaturA;Txill EBatua; NZ;Lcq; Gordailu IkastHiztegia;Bouda-Baum; X. Kintana Hizt80;PMuj DCV; EHArauemailea;PMuj DCV; arrosondo : Polunin Flores de Europa;X. Kintana Hizt80; asta larrosa : B. Mujika, PMuj DCV: asta-larrosa, astarrosa; asto arrosa : Zerb Landare, Bouda-Baum (asto-(l)arrosa); larrosa : Carreras y Gandi GGPVN;Mg PAb;M. Aizpurua Arbaiun;Lcq; Gordailu IkastHiztegia;Bouda-Baum; LMuj DGT;PMuj DCV; EHArauemailea; luisalea : Ortiz del Portillo; M. Fernández: Las plantas en la medicina popular.1. Navarra húmeda del noroeste, Eusko Ikaskuntza, 1981; otsalar (oh: frambuesa): X. Irigarai; Azkue DVEF; // Eta PMuj DCV: arrosa-lili, lili-arrosa, basarrosa, sapa-larrosa // Bouda-Baum: itsu-larrosa, otso-lapar, otso-nahar // Ortiz del Portillo: arkakarate, otsotapar, arkava, txapala // Lcc Landare-izenak: errosal, errosea // LMuj DGT: sasiarrosa // M. Fernández: saparlarra.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: arrosatze : HiruMila, ElhHizt, Lh DBF, PMuj DCV; arrosondo : ElhHizt, Lh DBF (arrosaondo), PMuj DCV (arros-ondo); larrosondo : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, Muj DCV (larros-ondo) // Ez dugu aurkitu ap.: EuskHizt, EskolaHE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

arrosa-landarea.

arrotz
1 adj./iz. Bertakoa ez dena, atzerrikoa; atzerritarra. Ni munduan arrotz bat naiz. Errege arrotza. Ez arrotzak, ez atzerrikoak. Hizkuntza arrotza. Hitz arrotzak, beste hizkuntzetatik hartuak. "Erdaldun" diot eta ez "arrotz", jakinaren gainean. Ohitura arrotzak. Arrotzen artean bizi. Non dugu Txillida atzerritar eta arrotz? Hiria arrotzez betetzen da udan.
2 adj. Besterena, inorena. Esku arrotzak ukitu du zure lana. Ez duzu botere arrotz baten premiarik zure nahi guztiak egiteko.
3 adj. Ohiko ez dena. Badakit anitzek miretsiko duela eta edirenen arrotz ni lan honi lotzea.
4 adj. Ezezaguna. Kanpokoa baina ez arrotza. Aurpegi hura arrotz zitzaion ostatuko jendeari. Beste bat bilakatu naiz? neure buruari arrotz? Zure negar hotsa, genuen arrotza.
5 iz. Ostatu ematen zaion pertsona. Koinatak nauka arrotza. Nire etxean arrotz zaude herri honetan zauden artean.

Aztergaia: arrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emateko eskatuz: 1 'atzerritarra, atzerrikoa'; 'ezezaguna'. 2 g.g.er. 'ostatuz hartzen den pertsona'. Eta AS gisa gehituz: arrotz-etxe , arrotz-herri .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "kontuz bi esan baditu: etxean atosten dena huespŽd eta herriko eztena, forastero" (1993-02)

 - [K204]: huesped dena ez ote da ere forastero?" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrotz-gela g.g.er. [azpisarrera gehitu]

arrotz egin
zaio ad.-lok. Zerbait ezezagun edo ezohiko gertatu. Sinbolismoa bera zeharo arrotz egiten zaiolako. Arrotz egingo zaie administrazioko oraingo hizkera mordoiloa. || Rapa euskaraz egitea arrotza egiten zaigu. Ezer ez zitzaion erabat arrotza egiten.

Aztergaia: arrotz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da, baina zaio aditz-motakoa. EHn arrotz 1-en eta nor 5-en ageri diren adibideak ezabatzekoak dira.

arrotz etxe, arrotz-etxe
iz. g. g. er. Ostatua. Ik. arroztegi 2. Bi gazteak arrotz-etxe batean zeuden ostatuz.
arrotz gela, arrotz-gela
iz. g. g. er. Etxe eta kidekoetan, bisita egitera etorriak hartzeko gela.
arrotz herri, arrotz-herri
iz. g. g. er. Atzerria. Beste anaia batzuk baititugu urrun arrotz-herrietan: Afrikan, Txinan, Ameriketan, erresuma guztietan.
arrotzaldi
iz. g. g. er. Atzerrialdia, erbestealdia.

Aztergaia: arrotzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

atzerrialdia, erbestealdia.

arroxelar
1 adj. Arroxelakoa, Arroxelari dagokiona. Arroxelar armagizonen buruetako bat.
2 iz. Arroxelako herritarra. Bi arroxelarrak niri beha zeuden beti.
arroz
iz. Lastodunen familiako landarea, alor zingiratsuetan hazten dena; (multzokari gisa) landare horren alea, hainbat lurraldetako oinarrizko janari gertatzen dena (Oryza sativa). Ik. irris. Txinako arroz alorrak. Arroza eta garia. Arroza jan. Arrozez egindako edaria. Beherakoa sendatzeko, arroz ura.

Aztergaia: arroz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

irris, arroz

Euskaltzaindiaren Arauak

arroz Sin. irris / AS: arroz(-)esne

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da
Forma arautuaren azalpenaz oharra

arroz-zahi azpisarrera gisa jasotzeko eskatuz, irris sarreran aipatu baita.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  arroz proposatzen du.

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): onartu egin da.

arroz esne, arroz-esne
iz. Arroza esnetan egosirik prestatzen den janari gozoa. Platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, ondoan eseri eta hizketan hasi zitzaidan.

Aztergaia: arroz esne

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arroz-esne G 1 (Etxde JJ: "gazta ederra, arroz-esne ta arnari zenbait"); esne-arroz B 1 (Ag Kr: "Esne-arroz gozotua gañean, aotik atzamarra sartu ezkero ikututeraño").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arroz esne : AB38 1; arroz-esne : AB38 1; arrozesne : AB38 2, HiztEn, Euskalterm 1; esne arroza : LurE (AS); esne-arroz : AB50 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Sektore jakin bateko informazioa

Etniker Alimentación: irris esne (Irulegi; 74 or.) // DenSuk: arroz-esne, arroz-esnezko pastela (142 or.) // Banaketa eta Kontsumoko Hiztegia I: arrozesne (152 or.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arrozesne : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (arrozezne); arroz esne : EuskHizt (AS); arroz-esne : PMuj DVC; arroza eta esnia : DRA ("Arroza eta esnia jai aundixetan. Arroz con leche en las grandes festividades. Echebarria, Léx. Arrate 78"). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko arroz con leche/riz au lait-en ordainak hiztegietan: arrozesne : ElhHizt, HiruMila; irrisa-esnean : HaizeG FB. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, T-L LFB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  arroz(-)esnea edo arrozesnea proposatzen du azpisarrera gisa.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): arroz(-)esne azpisarrera sartzea onartu da.

arroztar
1 adj. Arrozekoa, Arrozeri dagokiona.
2 iz. Arrozeko herritarra.
arroztasun
1 iz. Arrotza denaren nolakotasuna. Kontsonante talde haiek zekarten berritasunak, arroztasunak —ez baitzeuden euskararen barne sisteman— hiztun hartzaileen entzumena zorroztu bide zuen.
2 iz. Erbestean dagoenaren egoera.

Aztergaia: arroztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arroztegi
1 iz. Arrotzak eta eskaleak doan hartzen zituen etxea. Elizatxo bat egokitu zuten arroztegi moduan.
2 iz. Ostatua. Salegi jaunaren arroztegian sartu zen afari eta gau ostatu eske.

Aztergaia: arroztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arroztegi 'etxegabeentzat eta izan ohi den ostatu doakoa'.

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

ostatu

arroztu, arrotz/arroztu, arrozten
1 da/du ad. Norbaitekiko harremanak hautsi; arrotz bihurtu. Herioak hainbat ditu arrozten ezagunak.
2 da/du ad. Erbesteratu, kanporatu. Arroztuko ote duzun zeure bihotzetik grina txar hori.
3 da/du ad. Arrotzen ohiturak edo jokabideak hartu. Euskal Herria arrozten ari zaigula zioen. Arroztu nahi gaituztenak. Hamar urtez erbestean ibili eta zeharo arroztu da.
4 da ad. Zerbaitetarako ohitura edo trebetasuna galdu. Emeki mintzo da, euskara pixka bat arroztua du. Frantses mintzairan arroztu naiz.

Aztergaia: arroztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arroztu, arrotz/arroztu, arrozten. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

arroztu, arrotz/arroztu, arrozten

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'atzendu', etab.

arruazuar
1 adj. Arruazukoa, Arruazuri dagokiona.
2 iz. Arruazuko herritarra.
arruda
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arruda-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erruda].

Aztergaia: arruda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Labur: 'landarea' adierakoak IE dira (ruta Lç; arruta Mong; arruda Urt eta StJul; rua TB Lc 11,42; errua Dv) eta HM 3 (ruda Oteiza; errura A; erruda And); 'bidea' adierakoa arruta da, IE; 'gurpila' adierakoak IE dira: arroda, arrota, arruda. Ik. OEH argitaratuan: a) 'ruda' ("Ruda hierba") adierako ruta 1 (Lç: "Ezen detxematzen dituzue menthá eta rutá, eta baratze belhar guzia"); arruta 2 (Mong: "Hartarakotz har zazue arruta eta kamarmilla, ahur bana"; "Porrua, arruta, kapiua, salboia"); arruda 3 (Urt 2: "Arrudak eta fikoak badute bata bertzearen (...) iduri"; "Arruda eta fikoa adiskide dire"; StJul 1: "siropa eta arruda"); rua 1 (TB Lc 11,42: "Ezen pagatzen duzue mentharen eta ruaren eta belhar suerte guzien detxema"); ruda 1 (Oteiza: "Belar ona, ruda eta hortaliza gustia"); errua 1 (Dv: "Hamarrena mendatik, erruatik eta baratzekari orotarik ematen baituzue"); errura 1 (A: "errura (usain andiduna), asentzioa, apioa"); erruda 1 (And: "Errudia eta aapixua ziran etsaia botatzeko indarra zeukaten belarrak"); b) 'camino, ruta' adierako arruta : EZ (+ 1 corpusean), Arg 3, INav 3 (+ 61 corpusean), Brtc 2, BertsZB, Gy; c) 'rueda' adierako arroda : EZ, Ax 2, SP 2, He 2, Dv, Prop 1906; arrota : Egiat 3; arruda : EgunO VII, Gy 2, Hb 3 (+ 2 corpusean).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira 'ruda' adierako erruda (I. Aizpuru: "Erruda - Mulu bizikorrak , oinean +- zurezkoak , eta hostoak txandakatuak...") eta 'ruta' adierako arruta (X. Mendiguren B.: "Osa ezazu koadro hau: Errepidea / Arruta / Gurutzatzen dituen hiriburuak...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'gurpila' arroda : AB38 2; HiztEn; LurE; b) 'bidea' arruta : HiztEn; c) 'ruda (belarra)' arruta : HiztEn ("ik. erruda"); erruda : AB38 1; HiztEn-LurE; Euskalterm 1 (eta errudaren familia, horma-erruda); erruda usaindun 'bortusaina': HiztEn; Euskalterm 2; errutaleak : Euskalterm 1; errutazeoak : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegiko informazioa: a) erruda (Ruta sp.) fitxakoak: belarmin : Peillen; bortusa PMuj DCV; bortusaya : Lar DT; boskoitz : X. Kintana Hizt80; PMuj DCV; B. Mujika; boskond : PMuj DCV; boskote : PMuj DCV; moskatxa : Azkue DVEF; G. Larrañaga Landarejaleak; erruda : Polunin Flores de Europa; X. Kintana Hizt80; Azkue DVEF; LMuj DGT; errura-belar : X. Irigarai; usa-belar : PMuj DCV; usabelar : LMuj DGT; b) erruda usaindun 'bortusaina' (Ruta graveolens) fitxakoak: albortusai : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; bortusai : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; Azkue DVEF; Guía PlantMed; bortusaia : Carreras y Gandi GGPVN; Fernández, M. Las plantas en la medicina; Lcq; Irigaray Landareak; boskoitz : Font Quer PlantMed; boskotx PMuj DCV; X. Irigarai; boskonde : PMuj DCV; boskote : PMujDCV; moskatxa : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; Guía PlantMed; arroda : Lcq; Font Quer PlantMed; Irigaray Landareak; erruda : Font Quer PlantMed; Polunin Flores de Europa; PMuj DCV; LCC Landare-izenak; erruda belarra : Fernández, M. Las plantas en la medicina; izusta : Bouda-Baum; usa-belar : PMuj DCV; c) horma-erruda 'iturri-belar zuria' (Asplenium ruta-muraria) fitxakoak: iturribelar : Herval; txarrangila : Caton Sataren, B. Mapa de vegetación; G. Larrañaga Landarejaleak; Lcq; txarrangil zuri : Bouda-Baum; Font Quer PlantMed; txarrangil: Font Quer PlantMed.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

a) 'gurpila': arroda : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, HaizeG BF, Lh DBF, DRA; arruda : Lh DBF ("ik. arroda"); erroda : Lh DBF; b) 'bortusaia': arruda : EuskHizt; arruta : EuskHizt ("ik. arruda"); ElhHizt ("ik. erruda"); erruda : EuskHizt (ik. arruda), ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; erruda usaindun : ElhHizt (AS), HiruMila; c) 'bidea': arruda : HiruMila ("ik. arruta"); arruta : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, DRA // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma bakarra aski da

Ik. erruda (forma bakarra aski delakoan, eta gehienek hau proposatzen dutenez).

arruetar
1 adj. Arruetakoa, Arruetari dagokiona.
2 iz. Arruetako herritarra.
arruket
iz. zub. Pagausoa.

Aztergaia: arruket

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

pagausoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Zub. ez da pagausoa, etxe-usoaren mota ibildaria baizik' (2002-12-06).

 - [E116]: 'OEH-k "paloma torcaz", "pigeon ramier" bezala definitzen du. Txomin zuzen dago, agian, badelako Dassanceren adibide hau: Phago-usoa baino txipiago da xoloma edo 'zoluma' edo 'arruketa'". Beraz, badirudi beste definizio bat eman beharko litzatekeela. Nik, badaezpada, hau jarriko nuke: arruket Zub. iz. (uso mota bat)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arruket Zub. iz. (uso mota bat)'.

arrunda
iz. Ipar. zah. Erronda.

Aztergaia: arrunda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

1 erronda. 2 zerra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hor ez da 'zerra' esan nahi, baizik 'xerra' ('haragi xerra', 'ogi xerra...). Beraz, -x-rekin behar du'.

 - [E115]: 'bigarren esangura kentzea hobe, zeren iparraldean, ogi zerra baitiogu, eta zerra berdin tresnari "sega" esaten hobe da ez aipatzea bigarrena sasi horretan sartu gabe egurrik ez biltzeko eta lehen esangurarekin bakarrik eman' (2002-12-06).

 - [E116]: 'Lehenbiziko itzulian xerra onartu genuen, adiera honetan eta, gainera, zerra gaitzetsi espresuki, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desberdintasunik egin gabe. Beraz, uste dut hori ezin den zalantzan jarri. Bestetik, arrunda sarrerak bi esanahi argi ditu, eta xerra-ren adierarekin ageri da OEHn, zenbait adibidetan. Hori ere ezin da baztertu, orduan. Koherentzia pixka nahi baldin badugu orain arte egindakoarekin, uste dut hau dela onartu behar duguna: arrunda Ipar. iz. Zah. 1 'erronda'. 2 'xerra''.

 - [I102]: 'PS uste dut okertu zarela proposamen ematean, ezta? Alegia "xerra" behar dela, eta ez "zerra", osterantzean ez dut ezer ulertu'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arrunda Ipar. iz. Zah. h. erronda'.

arrunkeria
iz. Gizabidearen arauek gaitzesten duten egite edo esaldia. Arrunkeriaz betetako liburua. Arrunkeriak esan.

Aztergaia: arrunkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-nt+k-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-05-5): laburdura arazotsua da arruntkeria ala arrunkeria behar duen erabaki ezean. Eztabaida txiki baten ondoren arrunkeria hitza sartzea onartu da eta laburdura gisa arrunk. emango da.

arrunki
1 adb. Arruntasunez. Arrunki bizi da.
2 adb. Era arruntez, inolako dotoretasun edo prestutasunik gabe. Arrunki jantzia. Gauza arruntak, baina ez, haatik, arrunki eginak.

Aztergaia: arrunki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
arrunt
1 adj. Ohikoa, maiz gertatzen edo egiten dena eta inolako berezitasunik ez duena. Erabiliaren erabiliaz arrunt bihurtutako hitza. Mundua bezain zaharra eta arrunta. Huts arrunta gazteen artean. Jende arrunta. Euskara arrunta. Eguneroko jantzi arrunta. Bilera arrunta.
2 adj. mat. Zenbakiez mintzatuz, zero baino handiagoa eta osoa dena. Ik. natural 6.
3 adj. Nolakotasun apalekoa. Oihal arrunta.
4 adj. Hitzez edo esaldiez mintzatuz, gizabidearen arauek gaitzesten dutena.
5 adb. Zeharo, guztiz, txit. Arrunt ona. Aspaldian ahaztuta zegoen, arrunt ahaztuta. Bigarren argitalpenean arrunt dotoreturik agertu zaigu liburua. Arrunt burutik joan zen.

Aztergaia: arrunt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arruntean 'eskuarki, gehienetan'

Informazio lexikografikoa
Faux-amis arriskutsuak

cf. arront (Ipar.)

arruntasun
iz. Arrunta denaren, inolako berezitasunik ez duenaren nolakotasuna. Auzo txiroa da, baina beste hiri askok ez bezala, badu halako xarma berezi bat bere arruntasunean.

Aztergaia: arruntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

arruntean
adb. Eskuarki, gehienetan. Arruntean Azkaineko hilarriak aski ongi atxikiak dira.
Loturak

Aztergaia: arruntean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arruntean 'eskuarki, gehienetan'

arrunter
adj. Ipar. Arrunta.

Aztergaia: arrunter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

arrunta.

arruntu, arrunt/arruntu, arruntzen
da/du ad. Arrunt bihurtu. Hemen berria bada ere zolaguneak antolatzeko molde hori, ez da guztietan orobat; Ingalaterran, Belgikan, Alemanian eta Frantzia guztian arruntua da.

Aztergaia: arruntu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

arrunt(u), arruntzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-nt+t-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

arrunt bihurtu.

arsaldo
iz. Artaldea.

Aztergaia: arsaldo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. artalde.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-saldo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez da egia erabili gabea denik. OEHn badira adibideak'.

 - [E208]: 'nik ez nuke baztertuko, hitz ezberdina baita. Hobe genuke artalde hitz ezagunagoaz definitzea'.

 - [I102]: 'ondo eratua dago, zaharra da [ar vs. ardi] eta gainera lekukotasunak daude. Ontzat joko nuke zalantzarik bat ere gabe'.

 - [E116]: 'Beraz, proposamen hau egiten dut: arsaldo iz. 'artaldea''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: arsaldo iz. 'artaldea''.

arta
iz. Arreta, ardura. Mundu honetako gauzez agertzen duzun gehiegizko arta. Axola guti eta arta apurra. Puska guztiak artarekin bildurik. Apaiz lan guztiak arta handienarekin egiten zituen.

Aztergaia: arta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arta 'arreta, ardura'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arta eduki , arta hartu , arta izan .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "arta hartzen baldin bada artorentzat, bigarren arta bat bada, "h"rekin derabilaguna; artha : cuidado" (1995-01-13)

arta eduki
ad.-lok. zah. Arta izan.

Aztergaia: arta eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arta sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

arta izan.

arta eman
1 du ad.-lok. Artatu, zerbitzua eman. Ik. arreta eman 3. Astean hirutan joaten da Zaballako espetxera, hango presoei arta ematera.
2 dio ad.-lok. Arreta jarri. Ik. arreta eman 1. Zer denbora, zer arta eman diot egiteko horri?

Aztergaia: arta eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARTA EMAN. Ocuparse (de), preocuparse (de). "Observer" Ht VocGr. Bakhotxak bere artha prinzipala eman behar du, Jaiñkoak partikularrean galdegiten diotzan gauzen konplitzen. He Gudu 38. Hari zure lagunzen eta arthen emateko. Mih 52. Zer denbora, zer atentzione, zer artha eman diot [salbamenduko egitekoari]? Brtc 137. Yakizu bada gauzak balio duela ematen zaioen artha. Dv Dial 91 (It arreta, Ur arduriagaz, Ip axola). Landa ilhinditsua nahi da baitezpada garbitu gisuz eta artha emanez. Dv Lab 54. Baduzu untzi bat ur erakitu suaren gainian; hauts zaitzu arroltze freskuak barnerat, artha emanez gogor ez diten. ECocin 27. Erier eta presunerer artha berak emaiten zituen, amodio bera erakusten. Laph 200. Eta zunbat nahi artha eman dian lan horri, ezta nahi bezala burutan joan. UNLilia 2

arta eman 2, Berria (“Astean hirutan sartzen da Zaballako espetxera (Araba), hango presoei arta ematera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arta eman , Herria (“Alor eta kabaler arta emaiteko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, arreta eman formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa arta sarreran.

arta hartu
du ad.-lok. Arta izan. Ni zer naiz, bada, nitaz hainbat arta hartzeko? Aita-amabitxiek behar dute arta hartu bataioan atxiki dituztenak giristinoki altxatzeaz. Utz ezazu goxatzera hamabost egun, hartuz arta higitzeko egun guztiez. Arta handia hartzen zuten erromatarrek bere hizkuntza hedarazteko.

Aztergaia: arta hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arta sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

arta izan.

arta izan
du ad.-lok. Nitaz arta duzun Jainkoa. Behar da izan arta zuringoen zolan gelditzen den ura ez emateko. Izan beza arta bere egite guztiak bihurtzeko xede hain noblearen eta hain perfektuaren aldera.

Aztergaia: arta izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arta sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Nitaz arta duzun Jainkoa.

artaberde
iz. Abereak bazkatzeko ebakitzen den arto heldugabea. Ik. bazka-arto.

Aztergaia: artaberde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: artaberde; zuhain-arto: Zea mays.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

arto-berde (Etxba Eib).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artaberde G-EB 5 (M. Oñatibia: "arta berde", "arta-berde", R. Zapirain 2; Esne eta haragi sortzearen azterketa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artaberde : DFrec 4, AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artaberde : EuskHizt († ik. arto berde), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; artaberde-saltzaile : PMuj DVC; artoberde : Lh DBF (arthoferde), DRA (arto-berde, artoferde), PMuj DVC (arto-berde, arto-ferde).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  Ik. arto-berde / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

bazka-arto.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berde.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "artaberde Sin. bazka-arto. Ongi iruditzen zait, baina kontuan izan beharko da gerorako, 1. itzulian ez baitzen Hiztegi Batuan jaso "bazka-arto" hori" (2002-12-19). PS: "[...] oharrak eta argudioak kontuan hartuta, hau da nik proposatzen dudana [...] artaberde Sin. bazka-arto".

 - Erabakia: (2003-10, 2003-11): ados

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. artabahe.

artaburu
1 iz. Artoaren burua. Artaburuaren aleak. Artaburua aletu.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, argi gutxikoa. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Ik. atunburu; kaiku 2; kirten 3. Hori mutil artaburua!

Aztergaia: artaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artaburu 17: B 2 (A BGuzur, Gand Elorri), G 15 (A Ardi, Or Eus 3, Ldi BB, TAg Uzt 8, EA OlBe, NEtx LBB) eta OEH argitaratuan beste 3 (EgutAr 1957, Etxba Eib); arto-buru 6: B 1 (Alzola Atalak: "artoburu"), G 2 (AA II: "artoburu", Ud), IE 3 (JE Bur; "arto buru": Dv Lab, Zub), eta OEH argitaratuan EgutAr 1958; artho buruketa IE 1 (Dv Lab).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artaburu 18: B 8 (Gure Erria 1957 5, horietan "arta-buru" eta "artaburutxo" bana; K. Gisasola, X. Kaltzakorta, Zubk), G 3 (Zait in Euzko Gogoa 1950 eta Egan 1963, A ArdiG OEHko testuinguru berean), EB 5 (EGLU-II eta III, R. Garate, S. Garmendia, A. Ezeiza), arto buru 6: B 4 (X. Kaltzakorta: "arto-buru" eta "arto buruxka" 3), IE 2 (Zerb in GH 1927, JE Bur OEHko testuinguru berean).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artaburu : DFrec 1, AB38 9, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; arto buru : DFrec 2; artoburu : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artaburu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt, Casve EF, DRA, PMuj DVC (arta-buru); artoburu : HaizeG BF, Casve EF (artobürü), Lh DBF (arthoburu), DRA (arto-buru), PMuj DVC (arto-buru); arta-burutxa : PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eta arto(-)buru .

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

arta- da B eta G batera

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "arto-buru*: hau kendu eginen nuke artaburu ohiko, zaharrago eta zabalduaren fabore".

 - [E116]: "nik uste hau eman behar den, baina ez hemen, baizik 'arto'ren AS gisa. Hala eman genuen lehenbiziko itzulian. Horrenbestez, hemendik kendu egin behar da".

 - [E115]: "PSrekin bat nago kentzeko" (2002-12-06).

 - [E208]: "Ez dut ulertzen auzia zertan den. Ene ustez artaburu da euskaldun gehienok erabiltzen dugun hitz bakarra, bai artoaren fruituari esateko eta bai adiera figuratuan ere. Zer dela eta eman behar diogu sarrera forma etimologiko gutxi erabili horri? Ikus OEH".

 - [E116]: "Egin diren oharrak eta argudioak kontuan hartuta, hau da nik proposatzen dudana (ahalegin handi bat egin dut batzuen eta besteen argudioak alkarretarat ekartzen): [...] artaburu [...] arto(-)buru"

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): "artaburu edo arto(-)buru".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. artabahe.

artadi2
iz. Arte basoa. Pagadi eta larre zabalak iparraldean, eta mahasti, artadi eta labore soroak hegoaldean.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper