50535 emaitza bilaketarentzat - [4601 - 4650] bistaratzen.

artadun
1 iz. Arduraduna.
2 adj. Arretatsua.

Aztergaia: artadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

arduraduna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Ez beti 'arduraduna'. Gogora, besteak beste: "Eskualdunak Beren mintzo eztiaz dire arthadunak". 'Laphurtar bat'. Calif. Eskual Herria, 5.VIII.1893' (2002-12-16).

 - [E116]: 'Bai, definizio zabalagoa eman behar da. Hona nire proposamena: artadun izond. 'arduraduna, arretatsua"'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: artadun izond. 'arduraduna, arretatsua''.

artagabe
adj. Arduragabea, axolagabea.

Aztergaia: artagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

arduragabea.

artagarau
iz. bizk. Artalea. Artagarauak lakoxe negar anpuluak zituen begietan.

Aztergaia: artagarau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artagarau(n) B 14 (Mg PAb: "arta garau", A BGuzur, Echta Jos, Kk Ab II, Erkiag BatB, Bilbao IpuiB eta "arta-garaun" 7) eta OEH argitaratuan Ezale 1897 ("arta-garau"), A Txirrist; arto-garaun B 1 (Bilbao IpuiB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arta-garaun B 1 (F. Bilbao).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artagarau : AB38 1, HiztEn-LurE; arto-garau : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artagarau : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC (arta-garau).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-garau.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

artalea.

artaiztur
iz. pl. Ardiak mozteko aizturrak.

Aztergaia: artaiztur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aiztur.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Pl.

Forma baten adiera(k)

ardiak mozteko aizturrak.

artajorra
iz. Artoaren jorra. Artajorra egin. Artajorrara noa.
Azpisarrerak

Aztergaia: artajorra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artajorra (-y-, arta jor(ra), eta artajorra-dantza) 13: B 4 (Añ LoraS: "arta-jorra", Ag Kr 2, Bilbao IpuiB: "arta-yorra"), G 9 (Mb IArg I: "arta jor", Apaol: "arta jorra", Or Eus 3, TAg Uzt, Etxde JJ; eta herri-kantako "Dantzan obeto daki / Artajorran baño": TAg Uzt, Ag G) eta OEH argitaratuan NEtx EEs 1927, Asp Leiz ("arta yorra"); artajorrai B 1 (Mg PAb); artajorratze G 1 (Ag G); arto jorra 4: G 1 (Cb Eg III), IE 3 (Monho: "arto-jorra"; Iratz, Balad). Ik. OEH argitaratuan lekukotasunik gabeko artabijorra eta artojorrazale .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artajorra G-N 3: (Jautarkol, A. Zavala: "arta-jorra"; A. Astiz: -y-), arto-jorra B-IE 2 (Gure Erria 1957; P. Duny: -th-).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artajorra : AB38 1, HiztEn-LurE; artajorrai : HiztEn-LurE; artajorratze : HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artajorra : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; artajorra-dantza : DRA; artojorra : Casve EF, Lh DBF (arthojorra), DRA (arto-jorra); artajorrai : EuskHizt, HiruMila, DRA, PMuj DVC; arthojorran : Lh DBF; artajorran : EskolaHE, PMuj DVC (arta-jorran); arta-jorratu : PMuj DVC; artajorratze : EuskHizt, ElhHizt, DRA, PMuj DVC (arta-jorratze); arthojorratze : Lh DBF, PMuj DVC (arto-jorratze); arthojorrazale : Lh DBF.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: artajorran .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Gorago [ik. ardi] aipatu dudan auzi orokorra. "Artagara", "artasoro", "artazuztar", "artirin", "artobizar"... falta dira" (1994-05-18)

artajorrai
iz. Artoa eta kidekoak jorratzeko erabiltzen den aitzur txikia.

Aztergaia: artajorrai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jorrai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

artoa jorratzeko aitzurra.

artajorran
adb. Artoa jorratzen. Dantzan hobeto daki artajorran baino.
Loturak

Aztergaia: artajorran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

artajorra sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

artoa jorratzen.

artajorratze
iz. Artajorra.

Aztergaia: artajorratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

artalde
1 iz. Ardiz osatutako taldea. Artzaina bere artaldearekin. Artaldea zaindu. Artaldeetako bildotsik gizenenak.
2 iz. Zerbaiten edo norbaiten jarraitzaile taldea. Jesu Kristoren artaldeko marka ezartzen zaio haurrari bataioan. Ez da bera, itxurak itxura, nire artaldekoetarik hizkuntzalaritza arazoetan.
3 iz. Zerbaiti edo norbaiti itsu-itsuan eta otzan jarraitzen dion taldea. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Bere bidea egin nahi duen taldetik esaneko artaldera. Ikasketak utziko ditut; akabo!, hau ez da nire bidea, ni geltoki honetan jaitsiko naiz; jarrai dezala artaldeak ibilbidea itsu-itsuan.

Aztergaia: artalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
artaldekeria
iz. Berezko nortasunik agertzen ez duenaren jokabide gaitzesgarria.

Aztergaia: artaldekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

osaeraz, cf. arrazakeria sarreran esanak; hemengoa, hala ere, ez da kasu berdin-berdina, honi 'x-k bezala jokatzea' perifrasia dagokionez (aingerukeria, umekeria eratorriei bezalatsu).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "onartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

artale
iz. Artaburuaren alea. (Multzokari gisa ere erabiltzen da). Artale batzuk soilik. Artale ugari du ganbaran. Artalez hazitako oiloa. Artalea biltzeko.

Aztergaia: artale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artale G 8 (Sor Bar, Apaol 2, Ldi UO, TAg Uzt 4) eta OEH argitaratuan Etxeg Itzald, Etxba Eib; Gte Erd: "Orri artalen batzuk falta zaizkio"; Iz IzG: "arta-ale"; arto-ale G 5 (VMg: "arto ale" eta "artoale"; Alz Burr 2, Ugalde Iltz: "arto ale") eta OEH argitaratuan Agric.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artale 10: B 6 (SM Eztenkadak 5, X. Kaltzakorta), G 3 (I. Alkain: "arta-ale"; Ikasteko, N. Agirre: "artale-mordoxka"), EB 1 (R.M. Pagola), arto-ale G-EB 3 (B. Ayerbe; "arto ale": A. Zavala, K. Igea)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artale : AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; arto ale : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artale : EuskHizt (ik. artagarau, arto bihi), HiruMila, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt (ik. artobihi), Casve EF, DRA, PMuj DVC (art-ale); arto-ale : DRA.

artalor
iz. Artasoroa.

Aztergaia: artalor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artalor 1 (Txill Let) eta OEH argitaratuan EEs 1920; GH 1930: "arthalhorxkot"; artho-alhor IE 1 (JE Ber).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artalor : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Casve EF, Lh DBF (arthalor), DRA (artalor, arthalor, arthalhor), PMuj DVC (art-alor); arto-alor : PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

g.er. Ik. artasoro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ez dugu eskubiderik h. artasoro esateko, hitz ezberdina baita. Aski dugu 'artasoroa' gisa definitzea' (2002-12-19).

 - [E116]: 'Uste dut XK-k arrazoia duela, artalor gutxi erabilia izan baldin bada ere, badira adibideak (Euskal Esnalea, Gure Herria, Jean Etxepare, Txillardegi). Beraz, nire proposamena hau da: artalor iz. "artasoroa"'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'artalor iz. 'artasoroa''.

artalore
iz. Arto lastoaren muturrean sortzen diren lore arren mordoa. Artaloreak abereentzat biltzen.

Aztergaia: artalore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artalora eta artalore bana (TAg Uzt) eta OEH argitaratuan artalora 1 (Etxba Eib).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artalore : HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artalore : EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, DRA (artalora), PMuj DVC (arta-lore, arta-lora); artholore : Lh DBF (eta artholili), DRA (artolili), PMuj DVC (arto-lili).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lore.

artamendatu, artamenda, artamendatzen
du ad. Ipar. Gomendatu. Apairua arina zen, fraide bati doakiona, eta medikuek ere artamendatzen dutena.

Aztergaia: artamendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

artamenda, artamendatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

gomendatu.

artamendu
1 iz. Arta. Duela zenbait denbora paralisi batek hartu zuen eta, artamendu guztiengatik, gaitzak bereganatu du 82 urtetan.
2 iz. Gomendioa.

Aztergaia: artamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Artamendatu aditza jasota dagoenez gero, horri dagokion izena bil daiteke zerrendara, hala egiten baitute zenbait hiztegik (Azkueren hiztegiak, 3000 Hiztegiak, Mujika zaharrak, Elhuyar Hiztegiak…)' (2002-12-19).

 - [E116]: 'Aditza izateak ez dakar berarekin nahitaez izena ere jartzea: egiten ari garen hiztegia betea da holako kasuekin, familiak ez baitira modu automatiko matean osatzen. Artamendu behin bakarrik ageri da, maiztasun hiztegian, eta beste behin EEBSn, Lazkaoren adibide batean. Bestela ez errestorik ere testuetan. Uste dut ez dela nahiko arrazoirik sarrera hau onartzeko, oraingoz behintzat. Nire proposamena da ez sartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: sartu artamendu'.

artantzu
iz. Ardi antzua. Zu bildots orduko, ni artantzu.

Aztergaia: artantzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-antzu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardi antzua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Horrela behar da, nik uste, nahiz bazterretan #mdash#txu ikusten den maiz aski. Cf. "Zu bildots orduko, ni artantxu", Arantzazuko egutegia, 17.VIII.1993' (2002-12-16).

artasoro
iz. Artoa dagoen alorra. Jatortasun berezia egozten diote artasoroek gure lurraldeari.

Aztergaia: artasoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artasoro G 16 (Tx B II, TAg Uzt 9; "arta-soro" 6: Etxde JJ, Munita 2, Salav 3) eta OEH argitaratuan beste 1 (Etxde Itxas) eta artasolo (Manzi GPatroi); artosoro G-EB 3 (AA II, TAg Uzt; MEIG: "Arto- / soro batera joaten ginen denak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artasoro EB 7 (R.M. Pagola, A. Sarriegi 4 eta "artasoro ertz" 2), arto-soro B-EB 2 (Gure Erria 1957; J.M. Barandiaran: "arto solo").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artasoro : DFrec 1, AB38 3, HiztEn, Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artasoro : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA (eta artasolo), PMuj DVC (arta-soro); arto-soro : PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-soro.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

artatse
iz. jas. Argi hastea.

Aztergaia: artatse

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: Ik. argi-haste / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. argi-haste.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'ene ustez , argi-haste horren azalpen etimologikoa besterik ez da, eta elkarketa librea gainera. Hitz jatorra artatse da, 'egunsentia, goiztiria, argi-hastea' gisa azal daitekeena' (2002-12-19).

 - [E210]: 'artatse*. e. argi-haste: Ez dago hori jasotzeko arazorik, baina ziurtatu beharko litzateke 2. itzulian 'argi-haste' hori zerrendaratu dela (lehenengoan ez baita ageri)' (2002-12-19).

 - [E116]: 'Ez dut uste etimologia kontua den, inola ere. Horrek tradizio handia du (Haraneder, Jesus-Christo gure Jaunaren Testament berria…Baiona 1828, Andredena Mariaren Hilabetea Baiona 1838, Artxu, Etxenike, Elizanburu, Arbelbide, Elizanburu, RIEV 1907, Barbier, Iratzeder, Etxahun, EEBSn ere ageri da, Baztanen ere hau da erabiltzen duguna). Aldiz, artatse bi adibidetan bakarrik aurkitu dut: Leizarraga eta Etxeberri Ziburukoa. Oraingo testuetan ez da aurkitzen. Horrenbestez, uste dut lan taldearen proposamena oso egokia dela, eta bere horretan utziko nuke: artatse* e. argi-haste'.

 - [E123]: 'XVII. Mendeaz geroztiko lekukotasunik ez badago, merezi al du zerrendaratzea, * markarekin, beste hitz bat dela erabili beharrekoa adierazteko? Ez al da hobe argi-haste bere lekuan sartu eta kontuak horretan uztea?'

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: artatse Liter. 'argi-hastea' / argi-haste'.

artatsu
adj. Ipar. Arretatsua, arduratsua. Andre artatsua zen hura! Jaunaren zerbitzari artatsuak. Esandakoaren egitera artatsu izan.

Aztergaia: artatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

arretatsua, arduratsua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Erregimenaz zerbaixka esan? Cf. Leizarragak zer dioen: "... eta haren beraren eguitera arthatsu içan naiz". Galat. 2, 10. ("sollicitus fui hoc ipsum facere")' (2002-12-16).

 - [E116]: 'Agian bai, badira holako beste adibide batzuk. Errazena izango litzateke adibide bat edo beste ematea. Hau da proposatzen dudana: artatsu izond. Ipar 'arretatsua, arduratsua', andre artatsua zen hura!; esandakoaren egitera artatsu izan naiz'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: OK nire proposamena'.

artatsuki
adb. Ipar. zah. Artoski.

Aztergaia: artatsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

artoski.

artatu, arta/artatu, artatzen
1 du ad. Ipar. Zaindu. Azienda ongi artatuak. Eriak artatu. Nork bere burua artatu. Andere-serorak ditu elizak artatzen.
2 du ad. (Erietxe, bulego edo bestelako zerbitzuren bateko enplegatu edo langileak bezero edo pazienteari) behar duen zerbitzua eman. Ik. zerbitzatu 2. Azken astean Gurutze Gorriak 910 pertsona artatu ditu Bizkaiko hondartzetan.

Aztergaia: artatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

artatu, arta(tu), artatzen. Ipar. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

artatu, arta, artatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibiderik ez? Hau ageri zait txarteletan: "Hoin ongi artatu duen familiaren dolumunari juntatzen gira". Herria, 12.IX.1996' (2002-12-16).

 - [E116]: 'Ez dakit esanahia eman behar den, nahiko arrunta baita (erabiltzen den tokian, jakina). Dena den, nik gehienez ere adibideren bat emango nuke. Hau da nire proposamena: artatu | EArau: arta(tu), artatzen. Ipar. du ad. Andre-serorak ditu elizak artatzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: OK nirea'.

artatxe
iz. bizk. Artatxikia.

Aztergaia: artatxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: ""artoxehe Ipar. iz. 'artatxikia'" dio proposamenak. Orduan bizkaierazko artatxe ere sartu?" (2002-12-16).

 - [E116]: "badirudi, datuen arabera, Iparraldeko "artoxehe" onartzen badugu, bizkaierazko "artatxe" ere hartu beharko genukeela. Beraz, hau onartuko nuke"

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): "artatxe iz. Bizk. 'artatxikia'".

artatxiki
iz. Artoaren antzeko landarea, hegaztiei jaten emateko erabiltzen diren ale biribil horixkak ematen dituena (Panicum miliaceum). Ez zituen artatxikiz janaritzen.

Aztergaia: artatxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu artamairu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

artatxiki G 3 (Izt C 2 hitz-zerrenda batean; Etxde JJ: "Arto, gari, arbi, olo, artatxiki ta garagarra ere egiten zuten bere soro narotan") eta OEH argitaratuan beste 4: Ezale 1897, EgutTo 1923, Ol Is 28,25, Etxde Itxas; hor, gainera, artotxiki 1 (Etxeg RIEV 1908); arta-xe G 1 (Ibiñ Virgil: "Udaberriz, baba ereiketa: garai artan zu ere (...) ondoren arta-xearen urteroko ardura datorkizu") eta OEH argitaratuan artatxe 1 (Ezale 1897: "artatxea edo artatxikia (erderazko mijo)"); artho xehe IE 2 (INav: "harea xehea mesklatua artho xehea bezalakoa eta larrigoa ere", "khristaillehak artho xehea bezalakoak gehienak") eta OEH argitaratuan beste 2 (Dv Is 28,25: artho-xehe eta Lander ap. DRA: arthoxehe).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira artatxiki 5 (X. Kaltzakorta: "Hotsean, horma ganetik zintzilik egoan artatxiki aihen bati uhala lotu, idunaren inguruan ipini eta samea luzatu eban urkatutako itxurak eginaz"; UZEI: "Urtero urgaineztatzen zen lurralde honek elikagai-produkzio ugaria ematen zuen, arroza eta artatxikia bereziki"; Oñatiko Historia eta Arte Bilduma: "Aintzinako laboreak ditugu garia, artatxikia eta zekalea"; Kuxkux 6. Giza Zientziak: "Artatxikia berriz zein kontinentetan da ugariagoa?"; Gabai: gure herriaren historia 8: "Zerorrek prestatu ba berenjena, artatxiki xigortu eta arroz integraleko menestra hori!") eta artaxehe 1 (J.A. Agirre: "Garrantzizko dira ere giza jatenari begira beste labore batzu: garagarra (...); artaxehea, Afrikan eta Asian landua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artamairu : HiztEn-LurE ("Artoari behinola eman zitzaion izena"). artatxiki : AB38 1 (artattiki: "mijo"), HiztEn (Panicum miliaceum; "Delako landarearen hazia"), LurE ("Panicum miliaceum. Ik. arto). artaxehe : AB38 1 ("mijo ?").

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegiko arto (Zea mays) fitxaren hustuketan ez dugu artamairu, artatxiki, artoxehe formarik aurkitu.

Ahozko erabilerak

EHHA: "Gaztelerazko `sorgo' ez dugu zuzenean galdetu. Zeharka azaldu dela badakigu baina datua egon daitekeen galdera informatizatu gabe dugu. Dena den, ez dugu errezelorik artamairu hitza jaso denik, errezeloak asko balio ez badu ere" (Izaskun Etxebeste, Koro Segurola: 2000-11-10).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: a) 'Zea mays' adierakoak: artamairu : ElhHizt, EskolaHE; arto : EskolaHE ("ik. artamairu"); b) 'Panicum miliaceum' adierakoak: artatxiki : EuskHizt (ik. arto, artoxehe), HiruMila, ElhHizt (1 Mijo; 2 Mijo, grano), EskolaHE (ik. arto), Lur EG/CE eta EF/FE, DRA (1 mijo; 2 garbanzo, eta arthatxiki), PMuj DVC (artatipi, arta-txiki); arto-txiki : PMuj DVC; artaxe : DRA (ik. artotxe, eta artatxe), PMuj DVC (eta arta(t)xe-antzeko: miliar, parecido al mijo; artatxe-bae: alpistero; artaxeaire: miliar, parecido al mijo); artaxehe : HiruMila, ElhHizt (ik. artatxiki); artatxedi : PMuj DVC (eta aratxei); arto : EuskHizt (Zah.), ElhHizt ("4 Bot. Mijo. Ik. artatxiki), Lh DBF (artho: "3 Mil, millet), DRA (artho: borona; mijo); artoxehe : EuskHizt (Ipar.), Casve EF, HaizeG BF (eta artoxe), Lh DBF (-th-, eta arthotxe), DRA (eta art(h)oxehe), PMuj DVC (arto-txe, arto-txee, arto-xee, arto xee: s.u. arto); c) 'Setalia italica': artatxikiiletsua : HiruMila ("panizo común"), ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. XarHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal mijo / mil, millet formen ordainak: HiruMila: artatxiki, artaxehe // ElhHizt: artatxiki (Panicum miliaceum eta 'hazia'), arto (Panicum miliaceum) // Lur EG/CE: artatxiki, milu // Lur EF/FE: artatxiki, milu // XarHizt: artoxehe, txorigari // Casve FE: ürri, hagana // HaizeG FB: arto-xehe, artotxe, hagan; (petit) xuhartx // T-L LBF: artho xehe, hagan // PMuj DCV: "1 Bot. artatxe, arta-txiki, arto xee, izkiri beltz, millu; mijo de sol: oilo-belar. 2 maíz: arto. 3 mijo ceburro, trigo candeal: alaga, gaingari, galbera, txorigari, galzuri, okai, txuri, eskanda" // Azkue Aurkibidea: artatxe, artatxiki, artotxe, artotxehe, artotxiki, artoxehe, izkiribeltz, uske.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera emanez: Panicum miliaceum.

artatxori
iz. bizk. Txolarrea.

Aztergaia: artatxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artatxori B-G 2 (Otx; Or Mi: "artaxori") eta OEH argitaratuan beste 2 (Altuna Euzk 1930, EgutAr 1963); ik. hor arthoxori 3 (Dass-Eliss GH).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artatxori B 1 (J.A. Etxebarria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artatxori : DFrec 1, AB38 1, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artatxori : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt (Ik. txolarre), Casve EF, DRA, PMuj DVC (arta-txori); artho-txori : Lh DBF, DRA (eta artho-xori, arto-txori).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

txolarrea.

artatzaile
iz. Zerbait edo norbait artatzen duen pertsona. Ik. zaintzaile. Herodesen etxearen artatzailea. Erien artatzailea. Artatzailerik ez duen umezurtza.

Aztergaia: artatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Hitzak badu esanahi bat, gure hiztegi honek jaso beharko lukeena. Cf. Herria aldizkarian ikusitako adibidea: "Marie Pierre Vicondoa urepeldarrarekin, hau erien artatzaile duguna hemengo herrietan [hots, Baigorri aldean]". 19.IX.1996' (2002-12-16).

 - [E116]: 'hemen ere ez dut ikusten hain beharrezko esanahia argitzea, adibidean ikusten den erabilera oso arrunta baita. Baina nahi izanez gero, adibidea eman daiteke. Zuek ikusi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'Proposamena: OK eta sartu adibide hau: erien artatzailea'.

artatze
iz. Zaintzea. Eri artatze horrek ematen zizkion kontsolamendurik gozoenak.

Aztergaia: artatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artatze 4: Cuidado, gobierno Abereen arthatzeaz. Dv Lab. Eri arthatze horrek ematen ziozkan kontsolazionerik gozoenak. Jnn SBi. Hargintzatik bizi senarra; emazteak etxeko lanak eta haurren arthatzea. HU Zez Arimen artatzeaz duzu zin egina, / eta euskaltasuna ez dea arima? Xa Odol; Tratamiento. Piko hori gaizkuntzen ahal baitzen zoinu eskasez, bazen artatze bat bederen berehala egin behar zena. Larre ArtzainE;

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artatze 1: L. Etxezaharreta (“Galde egiten zuten beren buruari zergatik telefona deslotua zen, zer egiten zuen ote untzi idekitzekoak lehen artatzeetako zakuan eta zergatik ohe azpian altxatuak zituen lunetak”).

artatze 29: Consumer (“Senide baten endekatze fisiko edo psikikoak ingurunean aldaketa latz eta traumatikoak sortarazten ditu, astinketa emozionalarekin batera, ahaidearen etengabe artatze horren ondoriozko arazoak agertzen baitira”), Berria 20 (“Programako arduradunek argi utzi nahi izan dute ez dela oso artatze espezializatua behar duten gazteentzat”, “osasun artatzea behar zuela ohartarazten”), EiTB 6 (adib.: “Suhiltzaileak eta anbulantzi ugari bertan dira, artatze lanak burutzen”, “Artatzeari buruz esan behar zen guztia, dagoeneko ia mundu guztiak esan du”), Argia 2 (adib.: “Lehen mailako artatze antolakuntza sendotu behar da eta kalitatez hornitu, ospitaleak gaixoz gutxituz, bere eginkizun berezitik atera ez daitezen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

artatze 34: Herria 6 (adib.: “Elkarteko kide batzu ere han izan dira, erietxe batzuen moldatzen laguntzeko baita ere hango jendearen formatzen, osagarri eta jendeen artatze lanetan”, “Ur zikin eta garbieri buruz, obra eta artatze zenbait”), Berria 21 (“Guztietan medikuen artatze eskasa salatu zuten”), Piarres Aintziart (“bigarrena, gerla horren ondotik eta, guhonek ezagutu dugun beste gerlari ohi bat edo bestek bezala, gerlaren ondorioz gerlari ohi honek berak jasan behar izan duen artatze edo analisi psikologikoa”), Urtzi Urrutikoetxea 4 (“Kontua da artatze-gelan joan-etorri handia egoten dela batzuetan, beste lagun batzuk ere egoten baitira”), Joxan Elosegi (“Kontra jokarazten zidan objektu haien gaineko artatze maniakoak eta arrazoia ematen nien horrenbestez gurasoei, neuk horrelakorik nahi ez banuen ere”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

artaxoar
1 adj. Artaxoakoa, Artaxoari dagokiona.
2 iz. Artaxoako herritarra.
artazi
1 iz. pl. Ebakitzeko tresna, erdialdean giltzatzen diren bi piezaz osatua, mutur batean ahoa eta bestean hatzak sartzeko bi begi dituena. Ik. aiztur; guraize. Artaziak hartu eta ilea moztu. Jostunak oihala artaziekin moztu.
2 iz. Dantzariek-eta gorputzaz eta zangoez eginiko higidura bizkor eta trebea. Haiek ziren artaziak, haiek oinari eragiteak!

Aztergaia: artazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

artazi pl. Sin. aiztur, guraize

artazika
adb. Dantzako artaziak eginez. Zoro-zororik zebilen Anton, artazika dantzan zatitu beharrez.

Aztergaia: artazika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

(dantzako) artaziak eginez.

artazuar
1 adj. Artazukoa, Artazuri dagokiona.
2 iz. Artazuko herritarra.
artazuriketa
1 iz. Artaburua zuritzea, artazuritzea. Gauerdia arte jardun ziren artazuriketan.
2 iz. Artaburua zuritzen zen bitartean garai batean egiten ziren joko, kantu eta hizketaldiak. Artazuriketa eta bigira infernukoak.

Aztergaia: artazuriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

artazuriketa 9: G 8 (Cb Eg III: "arta zuriketa", Or Eus 2 eta "arta-zuriketa" 3; MAtx Gazt eta "arta-zuriketa"), EB 1 (Arti MaldanB) eta OEH argitaratuan beste 2 (CrIc; ADonostia Itzald: "arta-xuriketa"); arto-zuriketa G 2 (Cb Eg III: "arto z.", TAg Uzt); artozuritzalle G 1 (TAg Uzt); eta OEH argitaratuan artazuritzaile 1 (EEs 1916); artazuritze 6: B 1 (JJMg BasEsc: "arta zuritze"), G 5 (Or Eus 4 eta "arta-zuritze" 1) eta arta-zurieta B 1 (Añ EL2: OEH argitaratuan "sic" markatua); arto zuritze 7: B 2 (JJMg BasEsc, fB Olg: "artozuritute"), G 2 (AA III, TAg Uzt: "artozuritze"), IE 3 ("artho xuritze": Barb Sup, Lf Murtuts).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

artazuriketa B-EB 3 (X. Kaltzakorta: "arta-xuriketa"; A. Kazabon: "arta txuriketa"; P. Urkizu); artazuritze G-EB 2 (T. Iakakortexarena; J.M. Mendizabal), arto zuritze G-EB 2 (T. Egibar: "arto txuritze"; Euskal hizkuntza eta literatura).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artazuriketa : DFrec 1, AB38 2, HiztEn; artazuritu : HiztEn; artazuritze : DFrec 1, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

artazuriketa : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, XarHizt, Casve EF, DRA (arta-zuriketa, eta arta-zurieta), PMuj DVC (arta-zuriketa, arta-zuriketako); arto-zuriketa : DRA, PMuj DVC (arto-zurizketa); artazuritu : EuskHizt, PMuj DVC (arta-zuritu); artho-xuritu : Lh DBF, DRA; artazuritzaile : DRA; artazuritze : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC (arta-zuritze, arta-zuritzekoa); arthoxuritze : Lh DBF, PMuj DVC (arto-zuritze); artazurtu : HiruMila; artho-xuri : Lh DBF, DRA; arthoxurikin : Lh DBF, DRA (-to-, eta artozurikin), PMuj DVC (arto-xurikin, arto-zurikin).

artazuritze
iz. Artaburua zuritzea. Ik. arto zuritze; artazuriketa. Artazuritze lanak.

Aztergaia: artazuritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
arte eder
iz. pl. Arkitektura, eskultura, pintura eta musika. Frantziako historiaren eta arte ederren inguruan. Nora doa teknika eta nora arte ederrak?

Aztergaia: arte eder

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS: Arte Ederrak / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-eder.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arte 3 sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

arte eszeniko
iz. Batez ere pl. Agertoki batean antzezten edo gauzatzen diren lanekin lotutako artea, adibidez, antzerkia, dantza edo opera. Antzerkiaren eta gainerako arte eszenikoen arteko lotura aztertzeko jardunaldiak egingo dituzte Urduñan, bihartik hilaren 16ra bitartean. Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala.

Aztergaia: arte eszeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa arte sarreraren barruan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. s.u. eszeniko

arte galeria, arte-galeria
iz. Artelanak, batez ere margo- eta eskultura-lanak, erakusten eta saltzen diren tokia. Arte galeria 1968ko otsailean ireki zuten.
arte grafiko
iz. pl. Inprimatze lanekin lotutako arteak.
arte guztian
postpos. Arte, artean. Bere amaren sabeletik hasi eta orain arte guztian. Lana bukatu arte guztian kontuz aritzea.

Aztergaia: arte guztian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arte 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

postpos.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

orain arte guztian; lana bukatu arte guztian.

arte martzial
iz. Ekialde Urruneko zenbait herrialdetako antzinako borrokatzeko artea, gaur egun kirol gisa egiten dena. Ik. borroka arte. Arte Martzialen Txapelketa. 1950etik aurrera hasi ziren hedatzen Europan arte martzialak.
Loturak
arte plastiko
iz. pl. Forma eta bolumena irudikatzen dituzten arteak, bereziki pintura eta eskultura. Filosofiako gaiek nekezago dute adierazpidea arte plastikoetan.
arte(a) hartu
du ad.-lok. Zerbait egiteko astia hartu; zerbait egiteko aukera baliatu. Eztabaidatzeko artea hartu.
arte1
1 postpos. Denbora-hedadura bat noraino heltzen den adierazten duen hitza. Orain arte ez da etorri. Noiz arte? Oraintsu arte. Atzotik bihar arte. Bihar arteko epea duzu.
2 postpos. (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Azken orduko poetak agertu zaizkigun arte. Bete den arte. Bukatu duen arte. Etor dadin arte. Etortzen den arte. Datorren arte. Heltzen zen arte itxaroten genuen afaltzeko. Zu isildu arte. Denak hondatu arte. Bazkaldu arteko orduetan. Hil arteko denboran.
3 postpos. (Izen sintagma baten eskuinean). Astelehena arte ez da itzuliko. Hilaren 22a arte luzatu da epea. Datorren astera arte.
4 postpos. (Orduekin). Bederatziak arte. Hamaikak arte zain. Hiru eta erdiak arte. Lauretatik bostak arte.
5 postpos. Artean, bitartean. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Orain sasoia daukazun arte honela ibiltzen bazara.
arte2
1 iz. Tartea, bitartea, bereziki denborazkoa. Ordua hirurogei minuturen artea da. Atseden hartzeko arterik eman gabe. Hiltzerainoko artea. Eguzkirik gabeko arteetan. Etxetik lantegirako arte horretan gertatua. Pareta arte bat igarotzean. Han egon naizen arte guztian, sei hilabete edo, hogei lagun baino ez dira hil.
2 iz. Aipatzen diren gauzak edo pertsonak dauden lekua edo horiek osatzen duten taldea, multzoa edo erlazioa. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Ik. artean. Lasai bihur daitezke gure artera. Entzuleen artera erori zen. Hilen artetik piztu zena. Badirudi istant batean isuri zaizkigula urteak eskuen artetik. Asmo nagusi bat gailentzen zen beste guztien artetik. Etsai artetik. Beste zati bat elorri artera erori zen. Gure arteko kontuak (Ik. arteko). Bataren eta bestearen arteko ezberdintasunak.
3 iz. Aipatzen diren gauzek mugatzen duten lekua edo hedadura, aipatzen diren gauzen erdian dagoen lekua edo hedadura. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Europa eta Afrikaren arteko itsasoa. Gasteiz eta Bilbo arteko autobidea.
arte3
1 iz. Amarrua, maltzurkeria.
2 iz. Trebetasuna, antzea; teknika. Orduan bere artea, antzea eta ahal guztia erabiltzen du deabruak.
3 iz. Gauza ederrak sortzea helburutzat duen giza jardunbidea, musikan, literaturan, arkitekturan, arte plastikoetan eta kidekoetan gauzatzen dena. Artea eta zientzia. Artearen helburua. Artearen historia. Hori artea dela uste duzu? Museoaren arte ondarea. Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten duen edozein arte-adierazpen sustatu nahi izan dute antolatzaileek.
4 iz. Edertasunaren adierazpide bakoitza. Zinema, zazpigarren artea deitua.
5 iz. Toki, garai edo estilo jakin bateko artelanen multzoa. Italiar artea. Erdi Aroko artea. Arte klasikoa. Arte herrikoia.
6 iz. Animaliak harrapatzeko tresna. Ik. harrapagailu; tranpa 2; zepo 2. Arteak hedatu. Arte bat zegoen han ongi armatua, ziminoa hartan izan zen hartua.
arte4
iz. Pagoaren familiako zuhaitz ez oso garaia, hosto-iraunkorra eta enbor-sendoa, haritzak bezala ezkurrak ematen dituena (Quercus ilex). Artearen zur gogor eta trinkoa. Artearen zainetan. Artearen zura ikatza egiteko erabiltzen da.
artea(k) hartu
du ad.-lok. Batez ere bizk. Lasaitu, trankildu. Arteak hartu ezinik. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera ohean zebilen.
arteagar
1 adj. Arteagakoa, Arteagari dagokiona. Ik. arteagaztar.
2 iz. Arteagako herritarra.
arteagaztar
1 adj. Arteagakoa, Arteagari dagokiona. Ik. arteagar.
2 iz. Arteagako herritarra.
artean
1 postpos. Aipatzen diren gauzek mugatzen duten leku edo denbora-hedaduran. Ik. arte2 2. Europa eta Afrikaren artean. Gaztaroaren eta zahartzaroaren artean daudenak. Gauza bat beste biren artean jarri. 5aren eta 9aren artean dauden zenbaki osoak. Bizitzaren eta heriotzaren artean. || Bi aukeraren artean zalantzan. Ezberdintasun franko badago bataren eta bestearen artean.
2 postpos. Aipatzen diren pertsonen edo gauzen erdian, haiekin, haiek parte hartuz, haien lagunartean. (Multzo bati dagokiolarik). Kanpotarren artean gaudenean. Han zeudenen artean banatu zituzten. Heldu zirenen artean emakumezko bat zegoen. Euskaraz ongi mintzatzen direnen artean. Gure artean gertatzen diren gauzak. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Zure eta nire artean konponduko dugu. Lauren artean egin dute. Galduak izango gara berriz otso harraparien artean. Malko artean jaioak. Dantza eta kanta artean.
3 postpos. Arte. Zaude ni itzuli artean.
4 adb. Bitartean. Ik. anartean. Anbrosio zumeak zuritzen ari zen atari aurrean; artean Bikendi zume zuriak jasotzen ari zen. Orduan guztia esango dut, baina artean ez. || postpos. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Bide horretatik zabiltzan artean zaude lasai. Mundu triste honetan gauden artean.
5 adb. Oraindik (lehenaldiko testuinguruetan). Artean jaio gabea zen. Baina ordua ez zen artean bete. Artean gaiztakeriarik egin gabea, eta dagoeneko zigorra buru gainean?

Esaera zaharrak

Diragan artean, ez denboragatik gaitzik esan. Haurride biren alor artean ongi dago zedarria. Jakitunen artean dabilena, jakitun.

Aztergaia: artean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

artean adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: neure, bere... artean .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Hiztegi Batuaren 1. itzulian, 'artean' sarrera da, eta adlag. kategoria du; beraz, guk ulertu dugu ez garela postposizioaz ari ('lagunen artean'), 'artean ez nekien irakurtzen' perpauseko adizlagunaz baizik; orduan, 'neure, heure... artean' azpisarrera 'artean' sarreraren azpisarrera da?; zergatik?; gure ustez, '-en artean' postposizioaz eratutako esapidea da, baina ez du zerikusirik 'artean' adizlagunarekin; Elhuyarren hiztegian 'artean' bi sarreratan jaso da: '3 arte' sarreran ('lagunen artean' gisako adibideak, 'nork bere artean' azpisarrera; 'artetan', artea(k) hartu' eta 'arte horretan' azpisarrerak ere hor daude); eta 4 arte' sarrera ('bizi naizen artean', 'artean ez nekien irakurtzen')" (2002-09-02)

artean ere
adb. Artean, oraindik. Gu gauean, hamarrak aldean atera ginen etxe aldera, eta artean ere han gelditu ziren denak. Hemendik bost urtera etortzen bazara, artean ere hemen izango gaituzu.

Aztergaia: artean ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARTEAN ERE. a) Todavía. "Emendik bost urtera etortzen bazara, artean ere emen izango gaituzu (G-azp)" Gte Erd 242. "Zu ezkontzen zarenean Itsasne artean ere ttikia izango da (G-azp-goi)" Ib. 243. Artian ere uste zun orrek / bere buruban zeukala. JanEd II 88. Artean ere, ordea, Mari-gaiztok e'tzuan galdu Jentil-aroko agintea. SMitx Aranz 19. Gu gaubean, amarrak aldean, atera giñan etxe aldera, eta artean ere an gelditu ziran danak zeñek baño zeñek bertso ederragoak kantatuaz. Salav 47. Gerrak jarraitzen zuan artean ere. AZink 112. b) Todavía, aun así. "Amabost eguneko jaixak dauzka ta artian be kejau eitten da" Elexp Berg

artean ere 13: Elhuyar (“Ez da erraza horretaz jabetzea artean ere geozentrismoa eredutzat zuen gizarte batean”), Elkar (“Begiak galtzeak ez lukeela zure indar fisikoa eragotziko, eta beronekin artean ere mesedegarri gerta zenkizkioke Maiestateari”), Consumer 2 (adib.: “Eta artean ere erantzunik ez balego, behartuta gaude agintarien aurrean gertaerak salatzera, batez ere haurrak jasaten duen indarkeria agerikoa eta errepikakorra bada”), Berria 8 (adib.: “Biluzik lanak estilo gordinagoa zeukan. hasieran lau lagun ginen eta gero hiru, eta artean ere musika egiteko gai ginela erakutsi nahi genuen”), DiarioVasco (“Autoetan ustez aurreratu giñan, baiña artean ere pausoa franko bada Arantzazura”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

artean ere : Berria (“Horrekin adierazi nahi nuen euskal nobelagintza artean ere euskal errealitatean sartu gabe zegoela”), Pello Zabala (“Eta badute artean ere, itxuraz ziurragoak izateko ñabardura franko”), Oskar Arana (“Eta orduantxe ireki zuen hark atea eta oihu egin: "Aitatxo", (artean ere aitatxo deitzen zidan) "laguntza behar dut”), Iñaki Mendiguren (“Liburua krak itxi zitzaion eskuan, eta gero azalak astinduz igaro zitzaion ondotik, artean ere ihesi”), Xabier Olarra (”Itsutasunaren beldurrak ez zion, artean ere, bakerik ematen, baina, sormenerantz bide-aldaturik beldur hura, kolorearekin egindako esperimentuen ondorengo lehen margolan "benetako" haietan mamitu zen”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa artean sarreran.

arteetan
adb. bizk. Bitartean. Laster naiz, eta arteetan isio ezazu sua eta berotu zaitez.
Loturak

Aztergaia: arteetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arte 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

bitartean.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper