50535 emaitza bilaketarentzat - [4801 - 4850] bistaratzen.

artzobispo
iz. Artzapezpikua.

Aztergaia: artzobispo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-11-05 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. artzapezpiku.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "zertarako onartu?; gaur egun, 'artzapezpiku' aski zabaldua eta finkatua dago (Euskal Hiztegian, 'artzobispo' hitzak 'Heg.' eta 'g.g.er.' markak ditu)" (2002-09-02)

arüetar
1 adj. Arüekoa, Arüeri dagokiona.
2 iz. Arüeko herritarra.
as
iz. Erromatarren garaiko brontzezko dirua, denarioaren hamarrena balio zuena.

Aztergaia: as

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

as: ik. M. Urteaga Erromatar garaia (3. irudiaren oina: "2. Augustoren asa, Beraketa kalea, Irun"). // Ik. ap. EPG as 10: J. Garzia 2 (as laurden: "As laurden bat eman masajea ematen zieten esklabo kankailuei, eta gero atzera itzularazten zieten", "Ilagin batek as laurden bat emana zion ordain-sari"); I. Iñurrieta 5 ("Lehen gerra punikoan as delakoak, kobrezko hamabi ontzakoa izan behar zuelarik, bi besterik ez zuen pisatzen", "as-ak kobrezko bi ontza pisatzen zuen; eta denarioak hamar as balio zuenez, kobrezko hogei ontza balio zuen", "Metal horretako denarioak egin zituzten, hamar as balio zutenak .200, edo kobrezko hamar libera", "erromatar denarioak hamar as edo kobrezko hamar libera balio zituelarik, kobrezko ehun eta hogei ontza balio zituen; eta denario horrek zilarrezko ontzaren zortziren bat balio zuelarik, esan berri dugun proportzioa ezartzen zuen horrek"); X. Iruretagoiena 3 ("Hortik dator [...] ukondoak sei arra dituen bezala, drakmak ere [...] brontzez egindako sei txanpon izatea, sei as alegia, beraiek oboloak deitzen dituztenak; eta hogeita lau hatzen antzeratsu, oboloa ere lauko neurritan banatu zuten; batzuek neurri horiei dichalca esaten die eta beste batzuek trichalca", "denarioaren laurdena bi as eta erdirekin egiten zelako, sestertzioa deitu zioten", "hortik ateratzen da oinak hamasei hatz dituela, eta brontzezko denarioak ere beste hainbeste as dituela").

Erdara/euskara hiztegietako datuak

ap. Zehazki: as: «as 4 (moneda romana)»; bost aseko: ap. Zehazki, s.u. quinario: «(moneda romana) bost aseko, kinario».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(erromatarren dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: as iz (erromatarren dirua).

asa
interj. Ipar. Norbait mugiarazteko edo presatzeko erabiltzen den hitza. Asa, zuti hadi!

Aztergaia: asa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

interj.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Asa, zuti hadi!

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'gaineratu zah. galizizmo bat da (ah ça!). Auskaloren mailakoa da eta her. haineratu behar liteke. Asko egingo luke, her.zah.ipar. markekin . Hobe kentzea, bestelan, Bon Eh bien , Bondjour Bolaquifet , Tutafet eta horrelako frantseskeriak sartu behar genituzke eta gaskoikeria pilla adret, audela, maladret malestruk, sustut' (2002-12-06).

 - [E116]: 'ez dut eragozpenik kentzeko, nahiz badiren Barbierren eta Lafitte-ren adibideak. Gogorarazi nahi dut, dena dela, auskalo lehenbiziko itzulian sartu genuela, bedeinkazio guztiekin, ez baikenion inolako markarik erantsi. Beraz, kendu, Iparraldekoek sartzea eskatzen ez badute bederen'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'sartu dagoen moduan'.

asaba
1 iz. Batez ere pl. Arbasoa, aitona-amonez gorako aurrekoa. Haien asabei eskaini zien lurra. Gure asaben ohiturak.
2 iz. pl. zah. Aitona eta amona. Seme-alaba edo biloba, edo aita-ama edo asabak dituen batek bere ondasunen bost zatitik lau horientzat utzi behar ditu.
Azpisarrerak

Aztergaia: asaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: asaba ’abuelos’: Mg PAb, Ag AL, Izt C, Lard, VMg, Gco, JJMg BasEsc, Astar, Zav Fab RIEV 1907, Ur BulaAl, AB AmaE, Bv AsL, Ezale 1897, Ag, Echta Jos, E. Akordagoitia EEs 1912, Kk Ab, Eguzk LEItz, ArgiDL, Inza Azalp, Mok, Jaukol Biozk, Enb, Or, Lab EEguna, Laux BBa, Ldi, Ir YKBiz, Goen Y 1934, Abar Goi, TAg Uzt, Zait Sof, SMitx Aranz, Etxde JJ, Anab Aprika, Vill Jaink, Osk Kurl, BEnb, Etxba Eib.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "Eibarren erabaki zen ahaidego-hiztegian aztergai" (2002-12-16).

 - [E116]: "beraz, oraingoz ez sartu, hiztegi hori erabakitzen dugun bitartean".

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): "ados".

asaba zahar
iz. pl. Arbasoak, aitona-amonez gorako aurrekoak. Bere asaba zaharren herrialdera bizitzera joateko. Gure asaba zaharrak primate zirenetik. Asaba zaharren baratzea abandonatu gabe bide berriak egiteko, euskarak noranahikoa behar zuela izan ulertu zuten Pizkundeko gizon-emakume haiek.

Aztergaia: asaba zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, definitu ahal izateko.

asago
adb. bizk. Urrun.

Aztergaia: asago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan asago 'lejos' adierako 8: Zait Sof, Erkiag 5, Gand Elorri, Berriat Bermeo eta corpusean beste bat (Añ GGero: "urrin, asago dago"); asago 'lejano' 2: PasSant ap. A; AB AmaE. Corpusean beste ager. 1 'gehiago' adierakoa (ik. DRA): Gand Elorri: "Ta zugaitik asago maitatuko dot Jauna" (ik. 2. argitaraldiko hiztegian: "asago: urruti, urruna, gehiago"); asagotu 5 (Añ CS, Zait Sof 2, Ol Num 2 ager.) eta corpusean beste bat (Zait Plat: "Izen oien bidez, gaiak berak erakarteko ta asagotzeko dauzkan almenak izenda zitzakealakoa ezta ezinkizun, nonbait").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asago 1 (Erkiag BatB, OEHko testuinguru berean: "amaren gonapetik asago aldegin behar mingotsa"); asagotu B 2 (Ol Imit: "aundikigo, dedu, aizkide ta aide oro asagotzen zituzten"; "Ta izakitiko atse oro asagotuko zenituken giño artan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asago (adb./izond.): HiztEn; asagotu : HiztEn-LurE. asagotze : LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asago : EuskHizt (adlag., 'urrun'); HiruMila ("lejos", adond.; asagoago: "más lejos", adond.); ElhHizt ("lejos"; "lejano", adlag./izond.); Casve EF ("loin"); PMuj DVC ("1 B gavilla, haz. 2 B destierro (...). 3 lejano"); DRA ("Lejos (...) 2 Más. Ta zugaitik asago maitatuko dot Jauna. Gandiaga, Elorri, 92. 3 Lejano (...) 4 Haz, gavilla"); asagotu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC ("1 B alejar (...). 2 impedir (...). 3 rechazar (...). 4 B desterrar"), DRA. // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

urrun.

asagotu, asago/asagotu, asagotzen
da/du ad. bizk. Urrundu.

Aztergaia: asagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

asago(tu), asagotzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

urrundu.

asaiatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, asaiatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. saiatu].

Aztergaia: asaiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. saiatu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. saiatu.

asaldagaitz
adj. Ezerk asaldatzen ez duena. Berrogeita bederatzi urteko gizon ezkondua eta asaldagaitza.

Aztergaia: asaldagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asaldakaitz 'imperturbable': Txill Let 2 ("Trankil eta asaldakaitz begiratzen ari da..."; "Aldaera ori kendu, ta asaldakaitza ta oztasun utsa biurtuko da gizona").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asaldakaitz : HiztEn-LurE. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asaldakaitz : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila; asaldagaitz : EskolaHE, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. LurE EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: -k- / HiztEn: -k- / LurE: -k- / ElhHizt: -k- / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

berria izanik, -g- formako erregular aldaketarik gabea da hobestekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

asaldagarri
adj. Asaldura sortzen duena. Eguna gertaera bitxi eta asaldagarri batekin hasi zen. Asaldagarria izaten da maiz Poeren kontakizunen irakurketa.

Aztergaia: asaldagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

asaldarazi, asaldaraz, asaldarazten
du ad. Norbaitengan asaldura sorrarazi. Marta, deus gutxik asaldarazten zaitu horrela.

Aztergaia: asaldarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asaldarazi, asaldaraz, asaldarazten. du ad.

asaldari
adj./iz. Asaldatzailea.

Aztergaia: asaldari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asaldari 2, G (Mb IArg: "Zaude isillik, bazterren asaldaria"; EA OlBe: "Ango gizatxar asaldariak jakin bezate..."); asaldaratzaille L 1 (Lg II: "populuaren asaldaratzaille bat"); asaldatzaile 6 (Lg I: "Israel guziaren asaldatzaillea!"; Txill Let: "Aienganako mirespena zan ura, mirespen asaldatzallea alegia; kupida gaur arratsaldekoa"; FIr asaldatzale 4: "Etxearen ateko iragaitzen, langile ura ilik gelditu zen leku artan bertan asaldatzale saila zagon", "asaldatzaleak inguruko errietan ibili arren ez omen ziran araraño eltzen", "jakinzten zioten egun artan bertan 150 asaldatzaleak inguruko erri batez jabetu zirela", "baño guzien buruan asaldatzalen burupide eta xede bakarra ebasgoa zuten eta dute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asaldari : HiztEn, LurE, Euskalterm 1; asaldatzaile : DFrec 1, HiztEn, LurE. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan, asaldari eta asaldatzaile jaso dituztenak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, DRA (eta asaldatari, asaldatzalle), PMuj DVC; asaldari bakarrik: Lur EF/FE. // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. asaldatzaile.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

asaldatu, asalda, asaldatzen
1 da/du ad. Norbaiten edo zerbaiten barne baretasuna bat-batean hautsi. Grina gaiztoek bakean zegoen arima asaldatzen dute. Asaldatzeko moduko berriak heldu dira. Ardia otsoa ikusteaz larritzen eta asaldatzen den bezala. Hori aditzean Herodes asaldatu egin zen. Atzerritik gure lurrak asaldatzera etorri zirenak. Itsasoa asaldatu egin zen.
2 da/du ad. Norbait bere onetik atera; hori dela eta, zarata edo nahasmendua eragin. Ik. aztoratu. Jendea asaldaturik zebilen zerga berriengatik.
3 da ad. Zerbaiten edo norbaiten kontra altxatu. Hamabi bider baino gehiagotan asaldatu ziren israeldarrak basamortuan Jainkoaren aginduen aurka.

Aztergaia: asaldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asaldatu, asalda, asaldatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

asaldatu, asalda, asaldatzen

asaldatzaile
adj./iz. Asaldatzen duena. Ik. asaldagarri. Hor zara, Israel guztiaren asaldatzailea. Mezu asaldatzailea.

Aztergaia: asaldatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

asaldatze
iz. asaldatu aditzari dagokion ekintza. Ik. asaldu; asaldura.

Aztergaia: asaldatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

asaldazio
iz. zah. Asaldua.

Aztergaia: asaldazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

asaldua.

asaldu
1 iz. Asaldatzea, asaldaturik dagoenaren egoera; nahasmendua. Ik. asaldura. Bihotzeko asaldua. Zugan dago atseden handia, asaldu gabeko biziera. Hori aditzearekin, asalduan sartu zen Herodes erregea.
2 iz. Erasoa. Errabiaren pareko da koleraren asaldua.

Aztergaia: asaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

asaldura baino hedatuagoa da

asaldura
iz. Ipar. Asaldua. Gaua asaldurarik gabe iragan zen.

Aztergaia: asaldura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asaldura Ipar. 'asaldua'.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

asaldu hedatuagoa da

asanblada
iz. Heg. Zenbait taldetan, kideen bilera, gairen baten inguruan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko egiten dena; horrelako bileren bidez erabakiak hartzen dituen taldea. Ik. asanblea. Orbegozori babesa adierazteko eta epaiketa salatzeko elkarretaratzea eta asanblada egin dituzte iluntzean herriko plazan. Iruñeko alde zaharreko gazte asanblada Euskal Jai gaztetxearen eraistearen ostean sortu zen.

Aztergaia: asanblada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asanblada 1 (MEIG: "On ala gaitz den ez dakit, baina hangoa ez zen izan asanblada trumoitsu eta nahastekaria, besteren ahoz mintzatzen den baten batek dioen bezala"); asanblea 2 Mg PAb, kurtsiboz markatuz, abesti batean: "Biba Nafarroako Bolontarioak, / Asanblean dezuiez Kontrarioak"; "Otsondoko mendian / Nor bizi, nor bizi / ustez asanblearen, / Joan ziren ihesi". Argitaratuan gainera, beste 4 asanblada (Revol).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asanblada 35 dira EB-EgAs: A. Artiñano; J.M. Lasagabaster; M. Goihenetxe; I. Lamarca; A. Azkargorta; M. Aldasoro; X. Kintana; M.E. Ituarte; M.E. Laboa; J. Kalzada; T. Auzmendi; P. Sastre; X. Ruiz; E. Lopez; Egin 1977 8; Saioka 6; Ipuinak 3; EHAA 2; Hemen 1987 3; Eguna 1989 2; Unesco-ren Albistaria 1989; Ene Bada! 1990; asanblea 6 (T. Izagirre 2; Zabal 1973; J. Apalategi; Egin 1979; Hemen 1988); asanbleario 1 (Egin 1977).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asanblada : DFrec 239; AB38 5; AB50 67; HiztEn; LurE ("ik. biltzar"); Euskalterm 3; asanbladakeria : DFrec 2; asanbladakoi : DFrec 1; asanbladari : Euskalterm 2; asanblea : DFrec 8; AB50 4; asanbleario : DFrec 12; AB50 2; HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremuan jasoak: AgAld hitz-bilduma: asamblea: biltzar; bilkura; ahaku; batzar; asamblea constituyente: eratze-biltzar; asamblea de delegados: eskudunen biltzar; asamblea de parlamentarios: legebiltzarkide-biltzar; asamblea de vecinos: auzo-elkarte; asamblea extraordinaria: berarizko biltzar; asamblea general: biltzar nagusi; bilkura orokor; guztizko biltzar; Batzar Nagusi; asamblea inicial: lehenengo biltzar; asamblea legislativa: legebiltzar; legegintza-batzar; asamblea ordinaria: agizko biltzar; ohizko biltzar; asamblea plenaria: osoko Biltzar; asamblea preparatoria: aintzin-biltzar; asambleista; batzarkide // AdminEL: batzar; asamblea constituyente: batzar konstituziogile; sorrera-batzar; erakuntza-batzar; auzo(koen) batzar; batzar eratzaile; asamblea consultiva: aholku-batzar; batzar aholkuemaile; asamblea general: batzar orokor; batzar nagusi; asamblea legislativa: legegintza-batzar // EurItune: 21 eu Batzarraren agiriak argitaratu egingo dira; es los documentos de la Asamblea se publicarán; fr les actes de l'Assemblée sont publiés; de die Verhandlungsniederschriften der Versammlung werden veröffentlicht; en the proceedings of the Assembly shall be published; it gli atti dell'Assemblea sono pubblicati; 1139 eu guztien Batzarra, aurrerantzean "Batzarra"; es una Asamblea Común, denominada en lo sucesivo "la Asamblea"; fr une Assemblée Commune, ci-après dénommée "l'Assemblée"; de eine Gemeinsame Versammlung, nachstehend "die Versammlung" genannt; en a Common Assembly (hereinafter called the "Assembly"); it un'Assemblea Comune, appresso denominata "l'Assemblea" // HezkAdmin: asamblea: batzar/biltzar; asamblea de padres: gurasoen batzar. Ez dugu aurkitu ondokoetan: AdmMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: asanblada : EuskHizt ("Ipar. (Zah.) Frantziako legebiltzarraren izena"); ElhHizt; HiruMila; EskolaHE ("ik. biltzar"); asanbleario : ElhHizt. // Ez ditugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Casve EF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: asamblea: 1 batzar, biltzar, bilera; 2 asanblada (Frantziako estatuko erakundea). La Asamblea Nacional francesa: Frantziako Asanblada Nazionala; asamblea legislativa: legebiltzar; asambleario: asanbleario; asambleísta: batzarkide, biltzarkide, bilerakide // HiruMila: asamblada: asanblada; asamblea: batzar, biltzar, bilkura, junta; miembro de la asamblea: batzarkidea; momento de asamblea: batzaldia, batzarraldia; asamblea constituyente: biltzar konstituziogilea; asamblea consultiva: kontsulta biltzarra; asamblea de parlamentarios: parlamentarien biltzarra; asamblea de vecinos: auzo biltzarra; asamblea vecinal: auzo biltzarra // Lur EG/CE: asamblea: batzar, biltzar // Lur EF/FE: assemblée: batzar, biltzar; s'assembler: 1 bateratu, batu, batzartu, elkartu; 2 bildu; 3 elkar lotu, josi, lotu; 4 erantsi, eratxiki; 5 multzokatu, taldekatu // Casve FE: assemblée: baki, bakiak, bilgüra, bilküra, biltzar, biltzarre; (grande assemblée): biltzarrüne; s'assembler: alkarganatü, bildü // HaizeG FB: assemblée: batzar, biltzar; assembler: josi, elgarretaratu, batetaratu // T-L LFB: assemblée: biltzar, bilkura, jendetze, jendeketa; assembler: bildu, batetaratu, elgarretaratu // PMuj DCV: asamblea: 1 reunión: batzarre, biltzarre, biltzar, billera; asamblea eclesial: eliz-batzar; 2 congreso: lege-batzar, batzar nagusi, lege-etxe; asambleista: batzarkide, biltzarkide.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): asamblea: assemblée (reunión); MIL rassemblement (reunión o toque); asambleísta; asambleario: membre d'une assemblée; congressiste (congresista); it (S. Carbonell): asamblea: assemblea; tribunale dell'ordine cavalleresco di S. Giovanni; giunta di altri ordini equestri o militari; Mil. assemblea, adunata; asamblea constituyente: assemblea costituente; asamblea legislativa: assemblea legislativa; asamblea nacional: assemblea nazionale; ca (DCC): asamblea: assemblea; assemblea constituent; assembleista; en (Collins): asamblea: assembly; (reunión) meeting; (congreso) congress, conference; asamblea general: general assembly; llamar a asamblea (Mil Hist) to assemble, muster; asambleario, asambleísta: member of an assembly; (congresista) conference member; de (Langenscheidts): asamblea: 1 Versammlung; Pol. asamblea consultiva Beratende Versammlung; asamblea general Vollversammlung (UNO); asamblea legislativa gesetzgebende Versammlung; asamblea nacional: Nationalversammlung; asamblea plenaria Vollversammlung; 2 Sammeln; asambleísta Versammlungs-mitglied; Versammlungs-teilnehmer.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: Ik. biltzar / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. biltzar

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. batzar, biltzar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "erabilera arrunterako aski dira 'batzar', 'biltzar', 'bilera'; guk ez dugu 'asanblada' erabiltzen horretarako; Frantziako estatuko erakundearen izenean, 'Asanblada Nazionala' eman dugu Elhuyar Hiztegian, baina Iparraldekoek esan dezatela izendapen hori baztertu behar den ala ez" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Iparraldekoei galdetu honen beharrik baduten. Kasu horretan Ipar eta, agian, Zah beharko luke, nire ustez'.

 - [E109]: 'Agian Frantziako Iraultza garaikoaz ari garenean bakarrik erabil? Baina hori egiten badugu, ez ote da arriskugarria, jendea has baitaiteke beste esanahietara hedatzen?' (2002-12-16).

 - [E115]: 'asamblada: Iraultza garaian erabilia, geroztik garai bateko euskainolzealeek berpiztu ziguten; Kentzea hobe biltzar eta batzar eta nahi dena daukagulako. Frantsesezko Assemblée Nationale Lege Biltzar horrentzat Zuberoan luzaz Depütatüen Khanbera beste galizismo bat erabili da. Ez dakit kanberan han gehienek lanean lo egiten zutelako?' (2002-12-06).

 - [E116]: 'Ikusten denez, Iparraldekoek ez dute honen beharrik ikusten, eta EK ere kontra ageri da. Lan taldeak egin duen proposamena onartzea da, orduan, koherenteena'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'asanblada* e. batzar, biltzar'.

asanblea
iz. Zenbait herrialdetan, herriak hautatutako ordezkariek osaturiko biltzar legegilea; biltzar hori elkartzen den tokia. Ik. legebiltzar; asanblada. Energiaren prezioetan aldaketa handiak ekar ditzakeen lege proiektua aztertzen hasi zen atzo Frantziako Asanblea Nazionala. Ahal bereziak eskatu dizkio Venezuelako presidenteak Asanblea Nazionalari. Korsikako Lurralde Asanblearako hauteskundeak. Khyber Bazar inguruan izan da erasoa, Probintziako Asanbleatik gertu.
[Oharra: gainerako alorretan hobestekoak dira batzar, biltzar ].

Aztergaia: asanblea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh403 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

asanblea iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, asanblea-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. batzar; biltzar].

asanblea 460 (baina 200 baino gehiago Frantziako Asanblea Nazionala dira); batzar 13268; biltzar 3751.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asanblea 356 (asko Frantziako Asanblea Nazionala); batzar 3458; biltzar 3440.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da, baina Frantziako Asanblea Nazionala adierazteko. Gainerako erabilera arruntetarako debekua mantentzekoa da, baina sarrera onartuaren barruko ohar bidez egitea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. batzar, biltzar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'aurrekoaren zakarontzia merezi du' (2002-12-06).

 - [E116]: 'hemen ere gauza bera. Horrela utziko nuke, debekatuz'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'asanblea* e. batzar, biltzar'.

asanbleario
adj. Heg. Asanbladarena, asanbladari dagokiona; asanblada bidezkoa, asanbladetan oinarritzen dena. 1968tik aurrera mugimendu asanblearioa hedatu zen Euskal Herrian. Haien xedea tokian tokiko erabakigune asanblearioetatik mundura zabaltzea da.

Aztergaia: asanbleario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh50 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

asanblea iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, asanblea-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. batzar; biltzar].

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu asanbleario formarik.

asanbleario 50: Aizu 4, Argia 26, Berria 14, Elkar 3, Erlea 2, Goiena.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asanbleario 9: Berria 8, Urtzi Urrutikoetxea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta ez dirudi batzar-, biltzar- formekin ordezka daitekeenik. Jasotzekoa adjektibo kategorian eta ‘mugimendu asanbleario’ bezalako adibideren batekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

asaskaldi
iz. bizk. Atseginaldia, lasaialdia. Noizean behin ondo dago asaskaldi bat hartzea.

Aztergaia: asaskaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asaskaldi Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori Bizkaian erabiltzen da batik bat, eta, horregatik, ondo legoke horren esangura eta adibidea gehitzea: askasaldi Bizk. 'atsedenaldi, lasaitasun': noizean behin ondo dago askasaldi bat hartzea'.

 - [E116]: 'Bat nator AUrekin, nahiz hemen auzian dagoena "asaskaldi" den, lehenbiziko itzulian onartua, ez "askasaldi". Hola jarriko nuke: asaskaldi Bizk. 'atsedenaldia, lasaitasuna': noizean behin ondo dago asaskaldi bat hartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'asaskaldi Bizk. 'atsedenaldia, lasaitasuna': noizean behin ondo dago asaskaldi bat hartzea'.

asaskatu, asaska, asaskatzen
1 da ad. bizk. Atsegin hartu, lasaitu. Aita mendira joaten denean asaskatuta etortzen da.
2 da/du ad. bizk. Barruko kezka edo esan beharra kanporatuz atseden hartu. Norekin asaska ote nezake barru nahigabetu hau. Barrena asaskatu beharra nuen. Harekin asaskatu naiz.

Aztergaia: asaskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asaskatu, asaska, asaskatzen. Bizk. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

erabilera urriko forma da; ez dago ezein aldaeraren aldeko arrazoi handirik (B. Gandiagak, adib., asaska- darabil)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

asaskatu, asaska, asaskatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

 - [I102]: ez dakit zeintzuk diren aldagarriak, baina berba hori arrunta da Bizkaiko mendebaldean" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: hobe atsaskatu.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S): dagoen bezala utzi da.

asbesto
iz. Amiantoa.

Aztergaia: asbesto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asbesto Sin. amianto.

ase eta bete
Guztiz ase. Ik. ase-ase egin; asebete1. Oraingo honetan behintzat, behar dut ase eta bete nik sabel gosea. On Kixotek, urdaila ase eta bete zuenean. Ezin esan ahalako atseginez ase eta betea geratu ohi zen. Bera, ase eta bete; txakurra, goseak.

Aztergaia: ase eta bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ase 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Don Kixotek urdaila ase eta bete zuenean.

ase-ase egin
da/du ad.-lok. Heg. Guztiz ase. Ik. ase eta bete. Askok eta askok, jan ahala jan arren, ase-ase egiten ez badira, uste dute barau egiten dutela. Ase-ase egin zituzten beren urdailak.

Aztergaia: ase-ase egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ase ase egin 3: Mg CC ("ase ase egin ta indartzen naiz"); Astar II ("jan arren, ase ase egiten ezpadira"); AB AmaE ("Euriaz ase ase eginda, Egarri diran orduan"); ase-ase egin 2: Otx ("jaten emon ta ase-ase egindda eratzo biarrian"); Berron Kijote ("Ase-ase egin zituzten beren urdaillak"); ase ase artean 1: Cb Eg II ("biotzetik egin, ta soseguz, ase ase artean al dezun moduan pensatu"); ase-egin 1: Ax ("ez gehiago ase-eginik, okha eztagizun, ahotik bihur eztezazun").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm. Ezta hauetan ere: HLEH-EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ase 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

ase-goseka
adb. Asealdiak eta gosealdiak txandakatuz. Ahal bezala bizi ziren, ase-goseka.

Aztergaia: ase-goseka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ase 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ahal bezala bizi ziren, ase-goseka.

ase1, ase, asetzen
1 da/du ad. Norbaitek gosea edo egarria janez edo edanez guztiz kendu; norbaiti gosea edo egarria jaten edo edaten emanez guztiz kendu. Ik. asebete1; bete1 3; ok egin; enpo egin. Ase arte jan eta edan. Ase naiz. Han bildu zen jendea asetzeko adina ogi. Ase ondoko loa. Zu zara ontasun guztien iturria, zeinez asetzen baituzu egarri den guztia. || Fruitu haietaz bere ahoa asetzen du.
2 da/du ad. Gogoaren edo espirituaren beharrak erabat bete. Ik. bete1 4. Munduko ohoreek ez zuten asetzen. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, aseak izango baitira. || Gozoak dira haren bertsoak; asetzen digute belarria. Ikuskizun ikaragarri batez nahi ditut ene begiak ase.
3 du ad. (Osagarritzat gurari edo premia bat duela). Ase ezazu ene egarria. Haragiaren plazera ez da behin ere guztiz asetzen eta ez osoki iraungitzen. Beren errabia asetzearren. Ase nahiz bere mendekua. Nahiko zuen diru hura eskuratu asetzeko bere abarizia zikina. Asko ezkontzen dira abereak bezala, edo beren gura asetzea baizik bilatzen ez duela. Herritarren oinarrizko premiak asetzeko erabiliko dituzte sosak.
4 da/du ad. Zerbait, urez edo beste isurkari batez blai egin, gehiago ez xurgatzeko eran. Lurrak urez aserik. Arbola urez ase arte ez zara bustiko.
5 da/du ad. Zerbaiten maiztasun edo gehiegikeriagatik gogaitu edo aspertu. Gibela ezazu oina adiskidearen etxetik, ase ez dezazun. Ez zen hura ikusteaz asetzen.

Esaera zaharrak

Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase. Or gose, loz ase.
ase2
iz. Asetzea. Guk gosea berdintzeko daukagu; ez dugu oraingoz asearen beldurrik. Paga bezate lehengo asea, oraingo goseaz. Oi, behin, bederen behin, ase bat baneza egin! Ai, zer aseak egiten ditudan horiek daudelarik lotan! Larhunen zertan ote zebiltzan?, begien ase baten ondotik segur.

Esaera zaharrak

Hila lurpera, biziak asera.
ase3
1 adj. kim. Soluzioez mintzatuz, solutu gehiago onartzen ez duena.
2 adj. kim. Hidrokarburoez eta gantz-azidoez mintzatuz, karbono atomoen artean lotura bakunak soilik dituena. Butanoa hidrokarburo asea da. Gantz-azido aseak solidoak izan ohi dira.
asealdi
iz. Ase arteko jan-edana. Ik. betekada. Asealdi bat egin.

Aztergaia: asealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

asean
adb. Aserik. Asean dagoenak lanerako kar gutxi. Beti asean bizi diren kondeak. Gu beti miserian, asean besteak.
Loturak

Aztergaia: asean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: asean ibili 1: Ax ("Nahi dena izan kasto, eta alabaiña arnoan zopatua egon, eta asean ibili"); asean egon 3: Dv ("Asean dagonak laneko khar guti"); Zby RIEV 1908 ("Egun oroz ihizin, bardin gau beltzean; Sagu'ta arrotoinez zagoen asean"); LE-Ir ("...ase giri girian egoin zara..."); asean bizi 2: Barb Leg ("Geroztik, Amerikano bilhakaturik, han bizi omen da, zahar-okitua, oiloz asean bethi"); J. Berrionde GH 1930 ("...heben harat auher eta asian biziko hiz"); eta corpusean beste bat (It Fab: "Ni baño geiago al dira kondeak bizitzeko alferrik ta beti asean?"); asean ø 1: Zby RIEV 1908 ("Gu bethi miserian, asean bertzeak"); cf. asean ase (Ox: "Zer balio dik Hari klask, hau klik, Asean ase, Goserik gabe Jaten has hadin?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ohiko iturriotan ez ditugu aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asean : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), HiruMila, EskolaHE (AS). Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ase 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

asean dagoenak lanerako kar gutxi; beti asean bizi diren kondeak.

asearazi, asearaz, asearazten
du ad. Asetzera behartu.

Aztergaia: asearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asearazi, asearaz, asearazten. du ad.

asebete1, asebete, asebetetzen
1 da/du ad. Guztiz ase. Ik. ase eta bete; ase-ase egin. Asebete arte edan. Esnez asebeteta, loak hartu zuen.
2 da/du ad. Gogoaren edo espirituaren beharrak erabat bete. Euskararen egoerak ez nau asebetetzen. || Jainkoa zure gogoa asebetetzen ari da.
asebete2
iz. Ase eta bete arteko jan-edana. Ik. asealdi. Jan-edanetako asebeteak ekartzen ditu mila grina eta gurari.
Azpisarrerak
asebetean
adb. Asebete arte; asean. Ogia asebetean jango duzue.
Loturak

Aztergaia: asebetean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asebete 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ogia asebetean jango duzue.

asebide
iz. Asetzeko bidea. Gure justizia-goseak hor luke asebide egokia.

Aztergaia: asebide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

asetzeko bidea.

aseezin
1 adj. Ezin asezkoa. Bizi: horra gizonaren egarri aseezina. Piztia harrapariek bere gose aseezina pixkaren bat berdin zezaten.
2 iz. Ezin asezkoa denaren nolakotasuna. Zergatik aseezin hori?

Aztergaia: aseezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
aseezintasun
iz. Aseezina denaren nolakotasuna.

Aztergaia: aseezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

asegabe
1 adj. Behar bat edo desira bat erabat bete gabe duena. Lur jotako gizartea, gizarte asegabe bilakatu da. Irakurle asegabea, idazle.
2 adb. Behar bat edo desira bat erabat bete gabe. 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpeak asegabe utzi zituen armadako arduradun asko.
3 adj. kim. Soluzioez mintzatuz, solutu gehiago onartzeko gai dena. Karbonoak litosfera uzteko beste bide bat arroka berriro ere uretan disolbatzea da, disoluzio asegabeetan.
4 adj. kim. Hidrokarburoez eta gantz-azidoez mintzatuz, karbono atomoen artean lotura bikoitz edo hirukoitz bat edo gehiago dituena. Gantz-azido asegabeak aseak baino ugariagoak dira.

Aztergaia: asegabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ase gabe segidako 4 jaso dira, eraikuntza libreetan: Ax ("Eta haur da gau eta egun, behin ere ase gabe, sosegatzera utzi gabe, alha zaien, eta alhako zaien harra"), Ub ("Hau da, gau ta egun, beinere ase gabe, ta atsedeten utzi gabe, utsikitzen ari zaien, ta ariko ere zaien arra"), MEIG ("Erretzen zuen egarria, herrimina, ase gabe eraman du Jaunak"), Berron Kijote ("ao guzia odoletan utzi zion, eta, orrenbestez ase gabe, saiets-gaiñetan zutitu zitzaion eta anka-kolpeka jorratu zizkion saiets-ezur guziak burun-buru, drotean baiño pizkorrago").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asegabe (eta ase gabe 1) 4: a) SGarm Heriotza ("... ezteieguneko parrandarekin ase gabe geratu ginenokin"); b) izond.-banatetan, I. Irazabalbeitia ("Sistema poliasegabetuetan, fenomeno bitxia gertatzen da: lotura asegabeak konjukatuak badira, molekulak jokaera bat izaten du, eta lotura asegabeak banatuta badaude, bestea"), P. Aristi ("Hondartzara sartzen garenean, udak duen mikro-ondas erraldoi eta kiskalgarrian, oso lagungarria gertatuko zaio aker asegabeari, 15etik 40ra bitarteko gizonezkoari alegia, miopia zerbait edukitzea bistan"); asegabeko 1, S. Aranbarri ("Eta, Azkoitia'ko udaletxeak, #mdash#sal-erosleen asegabeko diru-goseagatik#mdash#, iltzeraiño galtzen, ez lioke utzi bear"); poliasegabetu 1, I. Irazabalbeitia (cf. supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asegabe : AB38 3, HiztEn (Kim.), Euskalterm 6 (hauetako bat ez-saturatu sinonimoarekin); asegabetasun : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3 (hauetako bat ez-saturazio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asegabe : ElhHizt (1 no saciado, -a; insatisfecho, -a; 2 insaturado, -a; no saturado, -a), HiruMila (Kim. insaturado), EskolaHE (Kim.), PMuj DVC (ase-gabe: no saciado); asegabetasun : HiruMila (Kim. insaturación) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

LBeh (2013-11-06): asegabe 28: Elhuyar 2 (adib.: “Zelaietako belar horrek gantz asegabeen proportzio altuak izan ohi ditu”), Consumer 23 (adib.: “Laurak ere landare olio osasuntsuak dira, gantz azido asegabeak aseak baino ugariago diren aldetik”), Berria 3 (“Gizarte patriarkalean, nahiz eta espazio berriak hartu, beti sentituko gara asegabe”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: asegabe 8: Berria (“Jakin-nahia asegabea zuen, eta belarrira iristen zitzaion guztia instantean harrapatzen zuen”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Albuinok Rosamundarengatik sentitzen zuen desira asegabeak gepidiarren suntsidura eragin baldin bazuen, sinesgarria da Troiaren arpilatzea Paris-ek Helenarengatik sentitzen zuen desira asebetetzeak eragin zuela”), Edorta Agirre 2 (adib.: “Bestetik, kontuz ibili beharko dute, gantz asegabeen kontsumoa dela eta, koko, palma eta palmito olioak saturatuak baitira”), Josu Zabaleta (“Ezin dut musu bat eman masaila batean besarkatzen dudanaren ondoan beste haren masaila ikusi gabe, eta torturapean naukan desira asegabe honek oinaze bizitan jarri gabe”), Elizen arteko Biblia (“Jaunak ez du zintzoa goseak uzten; bai, ordea, gaiztoen irrika asegabe”), Iban Zaldua (“Mahaira itzultzen naizenean, ulertezina iruditzen zait gure seme-alaben jangura asegabea”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

Ez dirudi hitz bakarrean idatzi beharrekoa denik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa. Onartzekoa da halaber, ase 3.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis., Kim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asegabe izond. Fis., Kim.

asegabetasun
1 iz. Asegabe dagoenaren nolakotasuna edo egoera. Horrek lan-diskriminazioa, segurtasunik eza eta asegabetasuna areagotzen ditu.
2 iz. kim. Hidrokarburoez eta gantz-azidoez mintzatuz, asegabea denaren nolakotasuna. Landare-jatorriko olioen ezaugarri orokorra gantz-azidoen asegabetasuna da.

Aztergaia: asegabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh41 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38; ETC 147

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: asegabetasun iz. insaturación / Adorez: asegabetasun iz. (Kim.) insaturación / Labayru: 0 / NolaErran: asegabetasun insatisfaction.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

asegaitz
adj. Ia aseezina. Jakin-min asegaitza.

Aztergaia: asegaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

asegarri
1 adj./iz. Asetzen duena. Taloa eta esnea, janari asegarria. Gorputzak bezala, arimak ere bere asegarria behar du.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Giza irriken asegarri. Ipuinetatik alde ona ateratzen badaki, irudimenaren edergarri, adimenaren asegarri eta gogoaren betegarri.
3 adj. Gogaikarria.

Esaera zaharrak

Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri.

Aztergaia: asegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asegarri izond. eta iz.

aseguratu, asegura, aseguratzen
du ad. Aseguru baten bitartez babestu.

Aztergaia: aseguratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aseguratu, asegura, aseguratzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Baldintza minimoa betetzen duen ikusi behar da

ik. oharra, s.u. aseguro

aseguratzaile
adj./iz. Enpresez edo pertsonez mintzatuz, besteren ondasunak aseguratzen dituena. Ik. aseguru etxe; aseguru artekari.

Aztergaia: aseguratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: Aseguratzaile: Asegurador.

aseguru
iz. Pertsona edo gauza bati gerta dakiokeen kaltea ordaintzen laguntzeko kontratua. Ik. asurantza. Lapurreten kontrako asegurua. Aseguruak pagatzen hainbeste urtetan jardun eta gero erretiro negargarri bat kobratzeko.

Aztergaia: aseguru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gehituz: aseguru-etxe .

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-uru

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aseguru-poliza' azpisarrera sartzea proposatzen dugu; beharbada, aseguru-mota ezagunenen euskal terminoak ere sar litezke (adierazleak finkatze aldera): 'arrisku orotarako aseguru', 'hirugarrenentzako aseguru', 'bizi-aseguru', 'istripu-aseguru', 'sute-aseguru'..." (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "nik aseguru-poliza ere sartuko nuke, lehen itzulian poliza sartu genuenez".

 - [E210]: "Hitz horren inguruan, proposatutakoez gain, beste hainbat azpisarrera gehi daitezke, egungo egunean guztiak ere oso zabalduta baitaude: asegurudun, aseguru(-)kooperatiba, aseguru(-)kontratu, aseguru(-)agente, aseguru(-)agentzia, aseguru(-)artekari... Zerbait sartzekotan, aseguru(-)kontratu, aseguru(-)agente eta aseguru(-)artekari sar daitezke".

 - [E116]: "Bigarren buelta honetan sartu ditugu dagoeneko agente, eta artekari. Beraz, nik uste proposamena onartzekoa dela. Eta asegurudun ere uste dut oso egokia den. Hau proposatuko nuke orduan: aseguru, aseguru agente, aseguru artekari, asegurudun, aseguru(-)etxe".

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): "aseguru, aseguru(-)artekari, asegurudun, aseguru(-)etxe".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. segurantza.

aseguru artekari, aseguru-artekari
iz. Aseguru etxe baten eta bezero baten arteko bitartekaria.
aseguru etxe, aseguru-etxe
iz. Aseguruak egiten dituen enpresa. Aseguru etxeko ikuskatzailea.
aseguru konpainia, aseguru-konpainia
iz. Aseguru etxea. Gidabaimena berriki atera duten gidariei oso erraz esaten diete ezetz aseguru konpainietan, batik bat 25 urtez beherakoei.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper