50535 emaitza bilaketarentzat - [4851 - 4900] bistaratzen.

aseguru poliza, aseguru-poliza
iz. Aseguru-etxe batekin egiten den hitzarmena jasotzen duen agiria. Auzitegi Gorenak aseguru-etxea zigortu du aseguru-polizan aurreikusitako kaltea ordaintzera eta epaiketako kostuak ordaintzera. Aseguru polizaren kopia.

Aztergaia: aseguru-poliza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh74 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aseguru(-)poliza formarik.

aseguru(-)poliza 79: Argia, Berria 7, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 2, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 3, Elkar, Consumer 33, Espainiako Gobernua 10, Gomylex, Laneki 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aseguru(-)poliza 10: Berria 6, Oskar Arana 2, Edorta Jimenez, Patxi Iturritegi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aseguru sarreran.

asegurua kontratatu
du ad.-lok. Halakoetan ez da beharrezkoa aseguru-hartzaileak onespena ematea, asegurua kontratatu zuenean eman zuelako. 37 milioi estatubatuarrek ezin dute mediku pribaturik ordaindu, ez eta asegururik kontratatu ere.

Aztergaia: asegurua kontratatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

asegurudun
iz. Aseguru kontratu bat egin duen pertsona, aseguratua.
aseka
iz. zub. Asebetea, betekada.

Aztergaia: aseka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

asebetea, betekada.

asekeria
iz. Ipar. Gehiegizko jan-edana.

Aztergaia: asekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

aseki
adb. zah. Ugari.

Aztergaia: aseki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ugari.

asele
iz. g. er. Elezaharra.

Aztergaia: asele

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

elezaharra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "merezi?; kentzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

asentamendu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, asentamendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kokagune; kokatze; kokaleku].

Aztergaia: asentamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh96 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

asentamendu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, asentamendu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kokagune; kokatze].

asentamendu 96: Aizu, Argia 18, Berria 5, Deia, EiTB 67, Elkar 2, Karmel 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asentamendu 14: Berria 6, Amaia Lizarralde 4, Joan Mari Irigoien 3, Hasier Etxeberria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "asentamendu h. kokagune. Adibidez, Palestinan juduek eraiki dituzten kokaguneak".

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina kokaleku baliokidea ere gehitzea komeni da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. kokagune, kokatze.

asentatu, asenta, asentatzen
du ad. zah. Finkatu.

Aztergaia: asentatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

asenta, asentatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'asentatu* e. kokatu'.

 - [E116]: 'Niri ere ez zait gustatzen, baina hau ez da gustu kontua: OEH adibideez betea dago. Ez da zalantzarik sartu behar dela, prozedura osoa hankaz gora bota nahi ez badugu. Gainera, ez du bakarrik "kokatu" esan nahi: jertseak ez zaizkit ondo asentatzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'asentatu, asenta, asentatzen. du ad. Zah. 'finkatu''.

asentsio belar, asentsio-belar
iz. Asentsioa. Jaioberriari ebakitzen zaion zila, kutuna egiteko, asentsio belarrarekin nahasten da.
asentsio2
iz. Usain gozoko landare mikatza, lur hareatsuetan eta haitz artean hazten dena eta sendagintzan erabiltzen dena (Artemisia absinthium).
asentu
iz. Oinarria, zimendua. Ik. funts. Asenturik gabe lurraren gainean etxe egiten ari den gizona bezala.

Aztergaia: asentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'sarrera honek, nire ustez, Ipar marka behar du'.

 - [I102]: 'definizio eta adibide egoki bana eman beharko lirateke, esate baterako, "igeltseroaren lana: etxe horrek asentu ona du"'.

 - [E116]: 'Hola emango nuke. Uste dut nahikoa den ongi konprenitzeko: asentu iz. 'oinarria, zimendua, funtsa''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'ados'.

asepsia
1 iz. med. Organismoa mikrobio kutsaduratik babesteko teknika.
2 iz. med. Infekzioa sor dezakeen bakteriorik eza. Asepsia egoeran.

Aztergaia: asepsia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
aseptiko
1 adj. Gauza bereizgarririk edo adierazgarririk ez duena; sentimendurik adierazten ez duena. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Ik. hotz 3. Gramatika ez da uste genuen bezain aseptikoa. Guztia neurtua, zuzena, aseptikoa, elkarrizketa egin zen sukaldea bezala. Argi utzi nahi dugu hasieratik, liburu hau ez dela aseptikoa, neutrala edota objektiboa. Euskara aseptiko, kolore, zapore eta usain jakinik gabeko bat.
2 adj. med. Infekziorik sor dezakeen bakteriorik ez duena. Hozkailu zilarreztatu eta aseptikoak han eta hemen, haragi fresko eta hilberria ezkutatuz.

Aztergaia: aseptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

asertibo
1 adj. psikol. Pertsonez mintzatuz, bere iritzi, sentimendu edo asmoak argi eta irmotasunez, baina erasokor izan gabe, begirunez, adierazten dituena. Asertiboak izateko eta mintzatzen eroso sentitzeko teknikak eman nahi ditugu ikastaro honetan.
2 adj. psikol. Pertsona asertiboari dagokiona. Gauzak konpontzeko asmoa duzula adierazi, modu asertiboan komunikatuz.

Aztergaia: asertibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): asertibo 22: Consumer 11 (adib.: “Jokaera asertiboa izaten da gizarterako eraginkorrena, sentimendu, desio eta eskubideak argi eta garbi adieraztea esan nahi baitu, baina inori eraso egin barik”), Berria 6 (adib.: “Horretaz gain, emozioak kontrolpean eduki behar dira. Hiru gauza horiek edukita, modu asertiboan harreman sozialak izateko gai izango gara”), Argia 3 (adib.: “Tresnen bila. Asertiboak izateko eta mintzatzen eroso sentitzeko teknikak eman nahi dizkiegu”), DiarioVasco 2 (adib.: “Esan gabe gelditu ohi direnak azaleratzeko mekanismoak sortu eta erabili behar dira, «jarrera asertiboak» sustatuz eta gauzen alde ona bila tzen saiatuz; seduzituz, nahiz eta sedukzioaren estrategia hobesteak ez suposatu inondik ere sendotasunari uko egitea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: asertibo 1, Filosofiako gida (“Baina, gainera, legeak, zientziaren unitate asertibo txikiena denez, zer dio munduaz? Egia ala gezurra esaten digu, kontuan izanik lege guztiak idealizazioak direla?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: asertibotasun.

EH2016: asertzio forma ere ez da hiztegian jaso.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es asertivo / fr assertif: Elhuyar: adierazpen-, asertzio- (hitz-elkarteetan); adierazpenezko, asertziozko / NolaErran: - / Zehazki: baieztapen-, adierazpen- / Labayru: - / Adorez5000: baiezko.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta jasotzekoa. Horrekin batera asertibotasun forma jasoko da.

asertibotasun
iz. psikol. Asertiboa denaren nolakotasuna. Indarkeriaren eta pasibotasunaren artean, erdibideko jokamoldea dago: asertibotasuna.

Aztergaia: asertibotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

asesiatu, asesia, asesiatzen
da/du ad. Ipar. g. er. Ase.

Aztergaia: asesiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: asesiamendu : Harb: "...ontasun guzien Aita eta ene bihotzaren asesiamendu osoa"; asesiatu : Harb: "Dohatsu gose eta egarri direnak, ezen asesiatuak izanen dira"; ES: "... mihia izan arren ez baitituzte gosearen eta egarriaren asesiatzeko"; ezin asesiatuzko ES: "ikhasteko egartsu ezin asesiatuzkoa"; aseziatü : Mst: "Uste düzü heltü bada aseziatüren zirela" (Ip aseren); "...oro asesiatüren eta gaintikatüren zitizie" (SP aseko, Ip betheren"); "...zure presenziaz asezia nazazü"; D. Béhéty GH 1929: "...haietzaz asesiatü zien"; asezia : Mst: "...konsolazionia, bena ez behinere asezia osua" (SP saziamendu, Ol asebeterik ez); "Mündian asezian direnak [gaizak], khia bezala..." (Ip ügariki); Ip Imit: "...konsolio zerbait, bena asezia osoa eztuzü ükhenen". Corpusean gainera: asezia : Mst: "...pasione ezinago saintian bere ezpiritia etxekiten dianak, han aseziareki edirenen dütü gaiza hun, eta behar dütianak oro"; "...nuiz zütan aseziareki alageratüren niz?"; aseziatu : Mst: "Eztüzü hun thenporalik, zü osoki asezia ahal zitzakeienik, zeren ezpeitzira kreatü izan hen gozatzeko"; "...amurekatik zure presentiaz asezia nazazün, eta ziren enetako oro orotan"; Lç: "kanpotik gauzak daudela bada egun oroz aseziatzen nauenik, zein baita, Eliza guziez dudan artha".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asesiatu : HiztEn. Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

asesiatu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. asesia, asesiareki, ases(i)ondo, asezia, aseziareki, aseziatu: Lh DBF, DRA. Ez ditugu asesiamendu, asezia, aseziatu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB; asesiatu gainera ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

asesia, asesiatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ase.

asesinato
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, asesinato-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erailketa].

Aztergaia: asesinato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. erailketa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ez onartzearekin ados gaude, baina 'asasinatze' onar liteke (aurreko 'asasinatu' onartuko balitz, jakina); hobetsitako formen artean, 'erailketa'-rekin batera, 'erailtze' eta 'hiltze' sartu" (2002-09-02)

asetasun
iz. Asearen egoera. Harroak txit garesti erosten du bere buruaren asetasuna. Barruko asetasunak esnatu zuen Pernando.

Aztergaia: asetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
asetzaile
adj./iz. Asetzen duena.

Aztergaia: asetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

asetze
iz. ase aditzari dagokion ekintza. Zu baitzara egiazko argia, asetze osoa, bozkario betierekoa.

Aztergaia: asetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

asexual
adj. Sexugabea.

Aztergaia: asexual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. sexugabe.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

a-/-gabe.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "onartzea proposatzen dugu; Elhuyar Hiztegian gaztelaniazko 'asexual' hitzaren ordain gisa 'asexual' eta 'sexugabe(ko)' eman ditugu; 'asexual' hitzak 'Sexurik ez duena edo sexuek parte hartu gabe gertatzen dena' adieraz dezakeelako ('ugalketa asexuala'); ez dakigu zein den 'asexual' mailegua onartzeko arazoa" (2002-09-02)

asfaltatu, asfalta, asfaltatzen
du ad. Asfalto geruza bat ezarri. Errepidea asfaltatzen ari ziren.

Aztergaia: asfaltatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asfaltu behin ageri da (Erkiag BatB: "Bitartean, ez eben emengo bide ta kamiñu zaar ez barriak asfalturik iñoiz ez iñoiz ezagutu, bizikletak eurak bere, tubularrik oindio ez euken aiñean"). OEH argitaratuan gainera: asfalto (Izur JerOs: "Gudalaririk geijenak asfaltoko osiñetan erijotzia aurkitu eben").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB-EgAs dira asfalto 10 (J.L. Aramendi 3, G. Nazabal eta "asfalto-hautsa", J. Sarrionandia, B. Gandiaga, EHAA 1982, Egin 1990, Kezkak 1987); asfaltu 9 (P. Lizarralde, X. Mendiguren Bereziartu 6 eta "asfaltu-geruza"); asfaltatu 1 (J.L. Aramendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asfaltada : DFrec 1; asfaltaketa : Euskalterm 1; asfaltatu : DFrec 1, AB38 3, AB50 6, HiztEn, Euskalterm 2, EEgunk (= betonatu); asfaltatze : AB50 1; asfalto : AB38 8, AB50 5, HiztEn, Euskalterm 5; asfaltu : AB38 4; asfaltuntzi : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asfalto forma jaso dutenak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Casve EF; asfaltatu : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (asfaltatü); asfaltoztatu : HiruMila. // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

es asfaltar / asfalto formen ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): asphalter / asphalte; it (S. Carbonell): ø / asfalto; en (Collins): to asphalt / asphalt; de (Langenscheidts): asphaltieren / Asphalt.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "asfaltatu = betonatu".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nart.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

asfalta, asfaltatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'PS ekin bat ken Nart oharra' (2002-12-06).

asfaltiko
adj. Asfaltoz egina dena edo asfaltoa duena. Oihal asfaltikoak erabil daitezke eraikuntzetako elementu horiek babesteko. Errepideetan aglutinatzaile moduan erabiltzen diren betun asfaltikoak.

Aztergaia: asfaltiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Elhuyar 2, Goiena 1, Laneki 4, UEU 24); ETC 35

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: aglomeratu asfaltiko, betun asfaltiko, ehun asfaltiko, kartoi asfaltiko, mastika asfaltiko, mortero asfaltiko, pintura asfaltiko, xafla asfaltiko, zoladura asfaltiko (Arkitektura Hiztegia, 2022 (4).

Erdaretako formak

es asfáltico; fr: Elhuyar: adj. asfaltozko; asfalto- (hitz-elkarteetan) recubrimiento asfáltico: asfaltozko estaldura / Adorez: 0 / Labayru: 1 adj. asfaltozko, asfalto-* / NolaErran: 0

Bestelakoak

asfalto iz. Breaz eginiko gaia, bideak estaltzeko eta berdintzeko erabiltzen dena; petroliotik naturan berez sortzen den gai beltza, 50 eta 100 graduren artean biguntzen dena. Asfaltorik gabeko bidea ezagutu nuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa; asfalto ere lehendik jasoa dago.

asfalto
iz. Breaz eginiko gaia, bideak estaltzeko eta berdintzeko erabiltzen dena; petroliotik naturan berez sortzen den gai beltza, 50 eta 100 graduren artean biguntzen dena. Asfaltorik gabeko bidea ezagutu nuen.

Aztergaia: asfalto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

asfixia
iz. med. Biriketako oxigeno gabezia; horren ondoriozko egoera. Keak itota hil zen gizona, asfixiaz.

Aztergaia: asfixia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu asfixia formarik aurkitu OEH-EEBS corpusetan eta OEH argitaratuan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asfixia : DFrec 1, AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 3; asfixiatu : AB38 1, Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Medikuntza hiztegian (Arnas aparatua): asfixia (itobehar), asfixi sindrome , asfixiologia .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asfixia forma jaso dutenak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; asfixiagarri , asfixiatu : HiruMila, ElhHizt. // Ez da ageri hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn. (Med.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

asgabatar
1 adj. Asgabatekoa, Asgabati dagokiona.
2 iz. Asgabateko herritarra.

Aztergaia: asgabatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: 171. arauak aurreko erabakia aldatu du: asgabatar (2012-12-03).

asiar
1 adj. Asiakoa, Asiari dagokiona. Asiar zinema.
2 iz. Asiako herritarra.

Aztergaia: asiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

M. Ariztia (“Jatorriz Asia'tarra dan gure arteko arratoiak”, “Asia'tar arratoia ere”), Onaind (“talde otakoa dan sanskrit asiarra”), Atlantida (“aurpegi asiarrak azaltzen dira”), J. Sarrionandia (“Asiarrak, Plutarkok izkiriatu zuenez, gizon bakar baten menpeko eta zerbitzari ziren denak, eta haien morrontzaren arrazoia hitz bakar bat ahozkatzen ez jakitea zen”), I. Aizpuru (“zenbait espezie europar eta asiarren hibridazio eta hautespenez sortu dela”), Egunk (“aborigenen eta asiarren artean”), I. Iñurrieta (“asiarren artean bezala”), Intelektuala (“Gehien aipatu izan ditudan manupetze kontrairaultzailearen adibideak zientzia politikoetatik eta nazioarteko arazoak aztertzetik atera ditut, asiarretatik bereziki...”), Bidea (“amerikatar, asiatar eta afrikatarren poz-zioak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asiar: ZTC (“asiar jainkosa”, “hartz beltz asiarra”, “asiar hizkuntzak”).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): asiar iz. eta izond. edo izlag. [kategoriak gehitu dira]

asignatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, asignatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. esleitu; izendatu; eman; egokitu 4].

Aztergaia: asignatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asignatu 13 aldiz jaso da, beti Lç; OEH argitaratuko testuinguruak: Lç Mt 26,15: "Eta hek asigna zietzoten hogei eta hamar diru peza"; Lç Act 12,21: "Eta egun asignatu batez, Herodesek rege arropaz beztiturik"; Lç 2 Cor 10,15: "gloria berzeri asignatu izan zaion neurrian, erran nahi dut gauza ia preparatuetan"; Lç Ins: "Zergatik bada egun iakin bat horren figuratzeko asignatzen da?". Besteak: "Aflikzione fidelei asignatzen"; "Eta asignatu ukhan zeraukatatenean eguna, ethor zitezen harengana"; "gu ere frangoki handituren garela asignatu izan zaikun neurrian"; "gezuri guziei partea asignatua dagote"; "preparatu eta asignatu izan zaizuen resuman"; "Ezen egun bat pausatzeko asignaturik denean"; "hanbat grazia egin dakigun, non lekhu asignaturik dugun"; "herioa uste eztugun orduko guzier asignatua baitauku"; "gure izateaz kontu rendatzera asignatuak baikaude".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asignatu 4 aldiz ageri da, EB: Irakaskuntza ertainen erreforma ("irudi bakar bat, eta ez gehiago, asignatzen dioneko zenbaki multzoen arteko aplikazioa"); EHAA 1986 ("Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak helburu horretarako asigna ditzan fondoen arauera emango ditu laguntzak"); GAO 1990 ("zona hauei asignaturiko erabilera osoa ahalbide dezaten moduan kokatuko dira"; "erabilera nagusiari asignaturiko mugen barruan barne hartuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asignatu : DFrec 1, AB38 1, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. LurE. // asignar itzulitako besteak: AB38: esleitu 1, leporatu 1 / AB50: eman 3, esleitu 1, izendatu 3, izentatu 1 / Euskalterm: izendatu 2, esleitu 5, xedatu 1.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: eman, izendatu, eratxikipena egin, eratxiki, atxiki, jarri / AdminEL: 1 asignar; 2 izendatu / EurItune: 1730 banatu; 74 eta 109 agindu / HezkAdmin: asignatu, esleitu / LurraldeAntol: izendatu, -(r)i eratxiki, egin, -(r)i eman / AdminMila: izendatu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

PFGZ eta TermEstat: esleipen.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko asignar/assigner formak beste hiztegietan: ElhHizt: eman, egokitu, esleitu / HiruMila: esleitu, asignatu; izendatu / Lur EG/CE: izendatu / Lur EF/FB: esleitu, izendatu / Casve FE: deitü, jaukitü, zedülatü; (attribuer) eman, berezi / HaizeG FB: (justice) jaukitu / T-L LFB: (en justice) ajornatu, jaukitu / PMuj DCV: izendatu, xedatu, berezi, nori berea eman / Azkue Aurkibidea: esleitu.

Erdaretako formak

fr (DLLF): assigner, attribuer; accorder, allouer (un crédito); it (S. Carbonell): assegnare; ca (DCC): assignar; en (Collins): to assing; to allot, apportion; (Inform) to allocate; de (Langenscheidts): 1. zuweisen, anweisen; 2. Gehalt festsetzen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. esleitu, izendatu, eman, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "zertarako 'etab.' gehitu Ik. ondorengo aditzei? zer informazio ematen dio horrek erabiltzaileari?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'asignatu, asignazio: horien ordezkoen artean egokitu, egokitze ere sar litezke' (2002-12-19).

 - [E116]: Konforme, egokitu gainditu hor.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'ados'.

asignazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, asignazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. esleipen; izendapen].

Aztergaia: asignazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. esleipen, izendapen, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

asilo
iz. zuz. Estatu batek atzerriko iheslari politikoei ematen dien babesa. Hego Euskal Herrian iaz 97 atzerritarrek eskatu zuten asilo politikoa. Euskal iheslariak asilo eskaera egin zuen.

Aztergaia: asilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asilo (eta asilo politiko 4, asilo-eskubide 5, barne-asilo 1) 19: a) Deia 1983 ("Erakunde hau sortu geroztik, 16 miloi marko baino gehiago banatu ditu helburu oso desberdinetarako: berak [sic], kultur sariak, gazteentzako albergeak, zaharrentzako asiloak eta abar"), K. Izagirre ("Atzo egon zen asiloan bisita egiten, hondatua dago"), J. Agirre ("Komentu edo asilo itxurako despatxu baten eseritzen da goizetan"); b) G. Nazabal ("Svetlana Stalinek asilo politikoa eskatzen du Mendebaldean"), J.R. Bengoetxea ("mogimendu libre eta erresidentziarako eskubidea / asiloa bilatzeko eskubidea"), UZEI ("lehendik ere esana dugu, ezen oinarrizko eskubideak egikaritzeko baldintza horietako batzuk, izan, benetako eskubide subjektibo direla [asilo-eskubidea, kasu]"), Egunk 1994-1996 3 ("Polizia Nazionalak autonomi elkartearen mugaz gaindiko delituak ikertu eta lan administratiboak [errefuxiatuen asiloa, karnetak, pasaporteak, ...] egingo ditu", "Estatu Batuetan asilo politikoa eskatu berri dute Kubako kiroletako hiru izar handik", "Komenigarria da gure oinarrizko eskubideak indarrean daudela berrestea: bizitzeko eskubidea, askatasunerakoa, [...] jazarpena pairatuz gero asiloa izatekoa, familia bat osatzekoa"), EuropaBI 2 ("Bisatuak, asiloa, inmigrazioa, eta pertsonen joan-etorri askearekin zerikusia daukaten beste politika batzuk", "Amsterdamgo Ituna indarrean sartzen denetik bost urteko epean, 14. artikuluaren arabera pertsonen joan-etorri askea bermatzeko neurriak hartuko ditu, kanpoko mugen kontrolari, asiloari eta inmigrazioari dagokienean joan-etorri askearekin zuzenean lotuta dauden neurri laguntzaileekin batera"), J. Juaristi 8 ("Helburu nagusia asiloari buruzko Genebako Konbentzioa gaurkotzea dela iragarri dute Batasuneko estatuek", "mugen kontrolak, bisak, asilo politikoa eta inmigrazio eta errefuxiatuei buruzko politikak", "Antza denez, barne-asiloaren kontua [komunitario batek Batasuneko beste estatu batean asilo politikoa eskatzen duenean, alegia] ez da mahai gainean egongo", "Geneban sortutako asilo-eskubidea, EBren jomugan", "Asilo-eskubidea bermatzeko 1951. urtean Geneban sinatu zen Konbentzioa Europako Batasuneko [EB] estatuen jomugan dago", "EBko Barne eta Justizia ministroek gaur Berlinen egingo duten bileraren helburu nagusia Konbentzioa gaurkotzea izango da. Gaurkotze horrek, ordea, asilo-eskubidearen murrizketa ekar dezake", "Batasunekoak ez diren pertsonen asilo-eskubidea jorratuko dute, bereziki Hamabostek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asilo : DFrec 2 (Goiz-Argi: "asilo politikoa eskatu diote", "asilo politiko eske"), AB50 2 (asilo politiko), HiztEn (1 ik. babes; 2 Zuz. estatu batek atzerriko errefuxiatu politikoei emandako babesa), Euskalterm 14 (hauetan asilo diplomatiko, asilo-herri, asilo politiko, asilo-eskubide...) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asilo : ElhHizt (1 ik. babes; 2 Pol./Zuz. asilo), HiruMila (asilo; eta asilo eskubidea: derecho al asilo) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal asilo / asile formen ordainak: HiruMila: 1 edificio: babesetxe, landerretxe, babestoki; 2 derecho: asilo; derecho de asilo: asilo-eskubide; asilo político: asilo politikoa // ElhHizt: 1 babesetxe; 2 babes, aterpe; 3 babesleku, gordeleku, ezkutaleku [legez kanpokoentzat]; 4 Der / Pol asilo; asilo de ancianos: zaharren egoitza; asilo de enfermos: erietxe, gaixotegi // Lur EG/CE: Ø eta EF/FE: aterbe, geriza; asile d'aliénés: zoroetxe // XarHizt: geriza, babesleku; d'aliénés: eroetxe; de vieillards, hospice: zaharretxe, landerretxe // Casve FE: refuge: iheslekü; retraite: etxe, -tegi; asile d'aliénés: erotegi; protection: aterbü, zaingoa // HaizeG FB: ihes-leku; d'aliénés: zorotegi, erotegi; des vieillards: zahartegi; d'enfants: haurtegi // T-L LBF: refuge ihes-leku; hospice de vieillards: xahartegi; jardin d'enfants: haurtegi; hôpital: eritegi, ospitale // PMuj DCV: 1 lugar de refugio: gorku, gorde-leku, ies-leku, iges-toki, aordepe, aterpe; 2 asilo de pobres: lander-etxe, beartsutegi; as. de niños: aurtegi, as. de enfermos: gaixotegi, etab.; 3 amparo, protección: aterbe, aterpe, itzalpe, babespe, gerizpe, babes.

Erdaretako formak

fr (DLLF): asile; fig. asile, protection, faveur; zool. asile; it (S. Carbonell): asilo; fig. asilo; zool. assillo; en (Collins): a) Pol. etc asylum, sanctuary; fig. shelter, refuge; b) de viejos etc home, institution; de (Langenscheidts): a) 1 Asyl (a. Pol.), Zufluchtsstätte; 2 Heim, Armenhaus; b) Ent. Raub-, Asyl-fliege.

asilo 42: Mikel Asurmendi (“Berriki heldu diren iheslariendako lehentasuna OFFRAri asiloa eskatzea da”), Iñigo Lamarca (“Immigrazio eta Asiloaren gaineko Europako Hitzarmenak”), Ixiar Zubiaurre 4 (adib.: “asilo eske herrialdera iritsitako etorkinen kopurua nabarmen handitu dela argudiaturik”, “handik kontrolatzen dituzte asilo politiko eske joan eta atxilotutako etorkinak”), Kristina Berlanga 3 (adib.: “dagoeneko prest baitute asiloaren legeari buruzko erreforma proiektua”), Joan Canela (“Human Rights Watchen arabera, iaz 100.000 zimbabwetarrek eskatu zioten asiloa hegoaldeko auzoari”), Aizpea Amas (“Neurri horiek asilo edo migrazio egoeran daudenen «esplotazio ekonomikoa eta segurtasun errepresiboa» bilatzen dute”), Berria 9 (adib.: “Datozen hilabeteotan Asilo Legea, Atzerritarren Legea eta Zigor Kodea berrituko dituela kontuan hartuta, etorkinen eskubideak are eta gehiago murritz ditzakeela beldur da AI, eta gizarteari dei egin dio horren aurka egiteko”), Iñaki Hernando (“Datozen hilabeteetan aurreikusia dago Asilo Legea, Zigor Kodea eta Atzerritartasun Legea berrikustea”), Eihartze Aramendia (“Politika horiek «asilo edo migrazio egoeran dauden pertsonen esplotazio ekonomikoa eta segurtasun errepresiboa» xede dutela iritzi diote eragile eta kolektiboek”), Allende Sokarros 2 (“Azken ekintza mota horrekin ezadostasuna agertu dute Belgika osoko 120tik gora elkarte biltzen dituen FAM Asiloa eta Migrazioa Foruak eta 22 gobernuz kanpoko erakunde bateratzen dituen CIRE atzerritarren eta errefuxiatuen aldeko ekimenen koordinakundeak”), Irati Elorrieta (“Antzokiaren berreraikuntza lanak luzatu direla eta, Berghain klubean asiloa hartuta”), Ainara Gorostitzu (“Mexikok eta Kolonbiak, adibidez, asilo politikoa eskaini zioten”), Ainara Arratibel 2 (“asilo politikak salatu”, “orain gutxi aldatu dituen atzerritarren eta asilo legeak”), EiTB.com 14 (adib.: “asiloaren babesari kalte egiten diolako", “bertan asiloa eska dezaketen etorkin oro sar daiteke”, “etorkinek ezin dutela asilorik eskatu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: asilo 123: Berria 111, Jose Ramon Goikoetxea 3 (“Asilo politikoa onartua izan arren, galarazita zeukaten Ipar Euskal Herrian bizitzea”, “Zergatik eskatu nahi duzue asilo politikoa Frantzian?, “Asilo politikoa errazago eskuratu ahal izateko”), Pako Aristi 2 (“mediku kubatar batzuek asiloa eskatu zuten”, “Venezuelako gobernuari formalki asilo politikoa eskatu nahi ziola”), Lopez de Arana (“Tony, gizon dohakabe batek eska al lezake asilorik gaur gauerako zure gelan?”), Oskar Arana (“Asiloa eskaintzen didazu?“), Iban Zaldua (“Halako batean jendea ez zen gurera etortzen asilo bila”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

aski nazioartekoa da; baldintza minimoa betetzen du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Politika eta zuzenbidearen arloan, horixe da estatu batek atzerriko errefuxiatu politikoei emandako babesa (gaztelaniaz, asilo; frantsesez, asile; latinez, asylum). Egoki izan daiteke zerrendan horren inguruko aipamena egitea, zein arlori dagokion azpimarratuz. Gainera, azpisarrera moduan gehi daitezke asilo(-)eskubide eta asilo politiko' (2002-12-19).

 - Erabakia: Arauak ez ditu jaso.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asilo

asimetria
iz. Simetriarik eza. Gizonaren aurpegiak asimetria nabarmena zuen. Europar Batasuneko hogeita bost kideen artean asimetria asko dago atzerri politika arloan.

Aztergaia: asimetria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu asimetria, asimetriko formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 17 asimetria (J. Ortiz de Urbina 11, J.A. Fernandez 2, K. Fernandez 2, I. Aldabe, A. Gillette) eta 7 asimetriko (J. Ortiz de Urbina 2, I. Irazabalbeitia, X. Kintana, K. Fernandez 3).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asimetria : AB38 2; AB50 1; HiztEn; Euskalterm 8 (behin simetrigabetasun sinonimoarekin batera, 4 aldiz bera bakarrik, eta lexia hauetan: asimetri neurri, asimetri koefiziente, asimetria molekular, molekula-asimetria); asimetriko : AB38 6; HiztEn; Euskalterm 12 (2 aldiz simetrigabe sinonimoarekin batera, 3 aldiz bera bakarrik eta lexia hauetan: karbono asimetriko, karbono-atomo asimetriko, tolestura asimetriko, elebitasun asimetriko, erritmo asimetriko, paralelo asimetrikoak, profil asimetrikodun fresa); simetrigabe : Euskalterm 1 (eta simetrigabetasun). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec eta LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asimetria , asimetriko jaso dutenak: ElhHizt, HiruMila. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko asimetría, asimétrico / asymétrie, asymétrique-ren ordainak hiztegietan: ElhHizt, HiruMila, Harluxet: asimetria / asimetriko; PMuj DCV: apintar-gabe(ko). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es asimetría /asimétrico, -a; fr (DLLF): asymétrie / asymétrique; it (S. Carbonell): asimmetria / asimmetrico, a; ca (DCC): ø / asimètric -a; en (Collins): asymmetry; irregularity, unevenness / asymmetric (al); irregular, uneven; de (Langenscheidts): Asymmetrie, Spiegelungleichheit / asymmetrisch, unsymmetrisch.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nart.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

asimetriko
adj. Simetriarik gabea. Harreman asimetrikoak.

Aztergaia: asimetriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nart.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

asimilatu, asimila, asimilatzen
1 du ad. Izaki bizidunek ingurutik harturiko gai bat beren gorputzeko gai edo materia bihurtu. Pertsona heldu gehienek ez dute entzimarik laktosa asimilatzeko.
2 du ad. Zerbait (gertakari bat, egoera bat, ezagutza bat...) ulertu, barneratu edo hartara egokitu. Haurrak zerbait asimilatu ezin duenean, bere ezagutza egiturak aldatu eta egokituko ditu. Oraindik albistea asimilatzen saiatzen ari dira.
3 du ad. Gizabanako bat edo talde bat bere jatorrizko kultura uztera eta beste talde baten balioak bereganatzera eraman edo behartu. Haiei esker ez gaituzte asimilatu, herri hau ez dute ito, borroka hau ez dute isildu.
4 da/du ad. hizkl. Fonema batek edo hots batek inguruko beste batetik haren ezaugarriren bat hartu edo inguruko beste bati bere ezaugarriren bat harrarazi. Bada beste adibide bat zeinetan bigarren bokala asimilatu den. i eta u bokalek, ondotik duten a bokala asimilatzen dute.

Aztergaia: asimilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

asimila, asimilatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

asimilatzaile
adj. Asimilatzen duena, gizabanako bat edo talde bat bere jatorrizko kultura uztera eta beste talde baten balioak bereganatzera eramaten edo behartzen duena. Euskal gizartearen kultura-aniztasuna sustatzea, berezko balio gisa, joera uniformatzaile eta asimilatzaileen aurrean. Nazio asimilatzailearen erasoei aurre eginez, estatu burujabe baten aldeko borroka latzean dihardute.

Aztergaia: asimilatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 42 (Berria 9, Deia 1, Elkar 16, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, Sabino Arana Kultur Elkargoa 2, UEU 12); ETC 75

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da; asimilatu ere jasoa dago. Gainera, asimilatu sarreran adiera soziopolitikoa ere erantsi beharko litzateke.

asimilazio
1 iz. Izaki bizidunek, ingurutik harturiko gai bat beren gorputzeko gai edo materia bihurtzea. Landareen fotosintesia asimilazio mota bat da.
2 iz. Gizabanako batek edo talde batek bere jatorrizko kultura utzi eta beste talde baten balioak bereganatzea.
3 iz. hizkl. Fonema edo hots batek inguruko beste bati bere ezaugarriren bat harrarazten dion gertakaria. Kontsonante aurreko sudurkarien asimilazioa.

Aztergaia: asimilazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da
asimilazionista
adj. Asimilazio-politiken aldekoa dena. Taldeko kide batzuek bereizketa edo independentzia hautatzen badute, gizarte zabalagoaren ideologia menderatzailea (hau da, ideologia asimilazionista) zalantzan jarria izango da. Orain arteko migrazio-politikak asimilazionistak izan dira.

Aztergaia: asimilazionista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 2, Berria 7, Elkar 4, Jakin 2, Sabino Arana Kultur Elkargoa 1, UEU 14); ETC 69

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da asimilatzaile formarekin egin den bezala.

asinkrono
adj. elektr. Motor elektrikoez mintzatuz, indar elektroeragileen biratze abiadura eta motorraren ardatzaren biratze abiadura berdinak ez direna. Motor asinkronoa.

Aztergaia: asinkrono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-11-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn. oraingoz jaso beharrik gabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu (ez da arraroa Euskal Herriko enpresa askotan 'motor asinkrono' terminoa erabiltzea); 'sinkrono' ere sartu behar litzateke" (2002-09-02)

asintomatiko
1 adj. Pertsonez mintzatuz, sintomarik ez duena. Askotan, paziente asintomatikoak dira, gibela pixka bat puzten hasia dutenak, baina egunerokoan ez dutenak aparteko arazorik.
2 adj. Eritasunez mintzatuz, sintomarik eragiten ez duena. Pazienteari hepatitis kroniko asintomatikoa diagnostikatu zaio.
asintota
iz. mat. Kurba bati hurbilduz doan lerro zuzena, halako eran non infinituan bat egiten baitute.

Aztergaia: asintota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'Mat.' marka eranstea proposatzen dugu" (2002-09-02)

asiriar
1 adj. Asiriakoa, Asiriari dagokiona.
2 iz. Asiriako herritarra.

Aztergaia: asiriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-11-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asiriar 6: Artea eta gizona (“Bainan bere artegintzak eragin handia emango zien asiriar artistei eta, baita ere, Egeo itsasokoei”), Garraioa (“Asiriar gudariek beren gudu gurdietan erabili zituzten, halabaita blindaturiko dorre arietedunetan”), LurE/3 (“Asiriarrak egotzi zituzten”, “handik gutxira asiriarren mende geratu zen”), A Ipuiñak (“Nik eztakit ezer ez Ejiptoarren, ez Asiriarren, ez Israeldarren ganean”), Artea eta Gizona (“azkenik ere asiriarren bultzada zanpatzaileak hondatu zituen”), Atlantida (“Asiriarren hizkuntzan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asiriar: Berria 2005 ("eremu asiriar"); I. Zaldua ("puntzoi asiriar"); I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("asiriar bilduma", "asiriar goarnizio", "asiriar inperio", "asiriar metodo", "asiriar militarismo"); BiblE (56 ager.); ZTC 2 (A. Ibarra, Elhuyar).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

Asiria / asiriar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19)

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Onomastika batzordeak, nik dakidala, ez du aztertu, baina hitzak ez du zalantzarik, ene ustez' (2002-12-16).

 - [E116]: 'Onomastikako batzordekideek eragozpenik ez badute, sartuko nuke duda gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-10, 2003-11): 'asiriar'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): asiriar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

asistentzia
iz. kirol. Saskibaloian eta taldekako beste zenbait kiroletan, tantoa lortzeko azken pasea. Davisek 12 asistentzia eman zituen eta lau alditan berreskuratu zuen baloia.

Aztergaia: asistentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-11-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asistentzia 1 ageri da corpusean (Ud: "bideko neke trabajuakin ar beza pazientziya, ez degu gutxi estimatuko bedorren asistentziya"); OEH argitaratuan beste 4 (OA: "Ofizio dibinoetarako asistentziatik apartatutzat deklaraturik dagoanarekin itzegiten danean"; "Konfiaturik grazia dibinaren sokorru eta asistenzia aetan"; SermAN 4r: "Egunoro mezan eskatzen baitugu San Tiagoren asistenzia"; LE Ong "Emandezadala iltze ona, ta bere asistenzia lanzegartan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 32 asistentzia eta 3 asistentzial: asistentzia soila 17 aldiz ageri da (Zerbitzuan 1986, E.J. Osasunketa 2, Eustat, Osabide Hezkuntza, GAO 2, Egin 1989, EHAA 1990, G. Nazabal; eta ap. Jakin 1979: A. Artiñano 5, J. Arzubiaga 2); konposizioan: asistentzi (asistentzi ekintza, asistentzi erabilera, asistentzi erakunde...) 10 aldiz (Eustat 2, GAO 2, E.J. Osasunketa 3, Hemen 1986, A. Artiñano 2); asistentzia gehigarri 1 (GAO); asistentzia plus 1 (GAO); giza asistentzia 1 (J.J.Uranga), osasun-asistentzia 2 (A. Artiñano, Eustat). asistentzial 2 (G. Nazabal, EHAA 1990) eta sozio-asistentzial 1 (E.J. Osasunketa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asistentzi x: AB50 2, Euskalterm 37; asistentzia : DFrec 2, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 39; asistentziako zerbitzu : Euskalterm 1; asistentzial : Euskalterm 6; asistentzianitz : Euskalterm 1; asistentziarako zentru : AB50 1. Ez dugu aurkitu iturriotan: AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asistentzia forma jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt (Kirol.). // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, adiera asko edo ilunekoa baita

Saih. (erdaraz adiera askokoa izanik, ezin eman litezke ordain guztiak; gehienez ere, "Ik. laguntza, sorospen, etab." moduan ager liteke).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da; kirol munduan erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Forma baten adiera(k)

azken pasea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ondo deritzogu 'Ik. laguntza; sorospen' jartzeari; bestetik, gaur egun 'asistentzia' hitza oso erabilia da saski-baloian, 'saskiratze erraza bideratzen duen pasea' adierazteko; ETBn hori erabiltzen dute (dena den, ez dugu proposatzen orain Hiztegi Batuan sartzea)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asistentzia iz. Kirol. 'azken pasea'.

asistitu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, asistitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lagundu; etorri; joan 1; izan2].

Aztergaia: asistitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Bazt. Ik. 1 lagundu. 2 etorri (edo joan, izan).

aska
1 iz. Abereei janaria jartzen zaien kutxa moduko ontzia, gehienetan zurezkoa. Ik. ganbela; korbe; artxara. Abereei jatekoa askara bota ondoren.
2 iz. Aska itxurako ontzia, orea egiteko erabiltzen dena. Igeltsua oratzeko aska.
3 iz. Abereei edaten emateko uraska. Pegarra behin eta berriz asketan husturik. Iturri bat, zurezko aska luzetxoa aurrean daukana.

Aztergaia: aska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "aska-rekin orraska, lurraska, pezoinaska, bideaska, seaska" (1995-01-13)

askabide
iz. Arazo bat konpontzeko edo korapilo bat askatzeko bidea. Ik. konponbide. Gaiak, korapiloak eta korapiloen askabideak ongi hautatu behar genituzke.

Aztergaia: askabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

askaera
1 iz. Askabidea.
2 iz. Kontakizun edo drama batean, amaiera. Planteamendua, korapiloa eta askaera.

Aztergaia: askaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-era.

askaezin
adj. Ezin askatuzkoa. Lotura askaezinez estekaturik geunden. Korapilo askaezina.

Aztergaia: askaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

askagaitz
adj. Ia askaezina.

Aztergaia: askagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper