50535 emaitza bilaketarentzat - [4901 - 4950] bistaratzen.

askaldu, askal, askaltzen
1 du ad. Arratsaldeko otordua egin. Ondo askaldu al duk?
2 da ad. Ipar. Gosaldu. Gogoz askaldu eta bazkaldu ginen.

Esaera zaharrak

Gosaldu, bazkaldu, askaldu eta afaldu, eta ogasuna galdu.

Aztergaia: askaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

askal, askaltzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 du ad. askaria jan. 2 Ipar. da ad. gosaldu.

askapen
1 iz. Herri bat beste baten mendekotasunetik ateratzea. Kosovoko Askapenerako Armadako buruzagia. Kurdistango askapen mugimendua.
2 iz. Lotura sozial edo moraletatik askatzea. Askapenaren teologia. Emakumeen askapena.
3 iz. Presoez edo bahituez mintzatuz, askatzea. Hamazazpi urte preso egon ostean, estatuak gaur egun eskubide duen askapena ukatu dio. Ahalegin handiak egin dira Iraken bahituak izan diren bi kazetari frantziarren bizia salbatzeko eta askapena lortzeko.

Aztergaia: askapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

askarazi, askaraz, askarazten
du ad. Askatzera behartu. Berehala konturatu zen, hura izan zela presoak askarazi zituena.

Aztergaia: askarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

askarazi, askaraz, askarazten. du ad.

askari
1 iz. Arratsaldeko otordua; otordu horretan hartzen den janaria. Haurrek bukatu dute askaria.
2 iz. Ipar. Gosaria. Goizean, 8etan askariak zerbitzatuko dira.

Aztergaia: askari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
askarite
iz. Ipar. Askaltzea, gosaltzea. Askariteko denbora.

Aztergaia: askarite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-te.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

askatasun
1 iz. Eragozpenik eza, traba gabezia. Askatasun handiz dantzatu zen. Nik neuk zinez eskertu behar diet askatasunez lan egiteko eman diguten aukera.
2 iz. Besteren mendeko ez denaren egoera. Askatasuna iristea ez zaio erraza izan Jesus Galindezi.
3 iz. (Herriez mintzatuz). Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnak. Euskadiren askatasunaren alde.
4 iz. Espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera. Preso guztien askatasuna eskatuz.
5 iz. Zapalkuntzarik eza. Diktadurapean jasan genuen askatasunik eza.
6 iz. Gizabanakoen oinarrizko eskubidea. Adierazpen, biltze, lan eta erlijio askatasunak.

Aztergaia: askatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
askatasuna eman
1 dio ad.-lok. Askatu, aske utzi. Jopuari askatasuna eman. || Epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio gaixo dagoen presoari. Behin-behineko askatasuna emateko, hainbat baldintza bete behar dira.
2 dio ad.-lok. Jokabidea aukeratzeko, askatasunez jokatzeko eragozpenik ez jarri. Gazteei askatasuna eman behar zaie. || Gurasoek askatasun handia eman zieten haurrei. Erabateko askatasuna eman ziguten testua aukeratzeko. Guk geuk kudeaturiko proiektua izan da hasiera-hasieratik, eta horrek sekulako askatasuna eman digu.

Aztergaia: askatasuna eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzezkoa, adierak bereiziz: 1 zerbait egiteko askatasuna eman (askatasun handia ematen die seme-alabei modukoak); 2 askatu.

askatu, aska/askatu, askatzen
1 da/du ad. Loturik edo nolabait itsatsirik, edo nonbait itxita edo mugitu ezinik zegoenak egoera hori utzi, edo halakoari utzarazi. Ik. jaregin. Giltzapean daudenak askatu. Sarean erori den animalia askatu da. Kaiolan dagoen txoria askatu dut.
2 du ad. (Soinean janzten denaz edo horren lokarriez mintzatuz). Soinekoa askatu.
3 da/du ad. Mendekotasunetik atera; askatasuna eman. Bekatutik askatzen gaituenean. Jesus juduen eskuetatik askatu nahi zuen. Kulturak askatuko gaitu. Espetxeratuak askatzeko. Herri zapalduak askatu. Eusko gudariak gara Euskadi askatzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ohitura lasai askatuak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: askatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

askatu, aska, askatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

askatu, aska, askatzen

askatzaile
adj./iz. Norbait zerbaiten edo norbaiten mendekotasunetik ateratzen duena; bereziki, herri bat beste baten mendekotasunetik ateratzen duena. Simon Bolivar, Hego Ameriketako askatzailea. Gaurko askatzaileen artean baitago biharko menderatzaileen hazia. XVIII. mendeko mugimendu askatzaileak. Bizi eredu askatzaileak bultzatu nahi dituzte.

Aztergaia: askatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

askatze
iz. askatu aditzari dagokion ekintza. Abokatuak askatze eskaera helarazi zion epaileari.

Aztergaia: askatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

askazi
1 iz. Ahaidea. Bertze bat ere badut ezin ahantzia, sortzez ez izan arren gure askazia, umezurtz gelditurik gurekin hazia.
2 iz. Leinua.

Aztergaia: askazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 ahaidea. 2 leinua.

askazigo
iz. Ahaidetasuna.

Aztergaia: askazigo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-go.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ahaidetasuna.

aske
1 adj. Askatasuna duena, inoren mendean ez dagoena. Gizon askeak. Euskal Herria aske gorde zuten gudarien semeak. Aske utzi.
2 adj. mat. Aldagaiez mintzatuz, besteren mendeko ez dena. z = f (x, y) formulan, x eta y ikurrek aldagai askeak adierazten dituzte; z ikurrak, mendeko aldagaia.

Aztergaia: aske

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
askenazi
adj./iz. Juduez mintzatuz, Europako ekialdekoa edo erdialdekoa, edo horien ondorengoa dena.

Aztergaia: askenazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-12-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan eta OEH argitaratuan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

askenazi : LurE ("Erdi eta ekialdeko Europako juduak"); askenaztar : HiztEn ("Jatorriz Europako ekialde, iparralde zein erdialdekoa den judua"). Ez dugu iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

ashkenazi ageri da J. eta X. Kintanaren Judu Herriaren ibilbide luzea liburuan; ik. 219. or.ko glosarioa: "ashkenazi: a) jatorriz, Alemaniako (hebraieraz Ashkenaz) judua, geroago...; b) Europar, Amerikar edo Australiar jatorriko juduak, hots, sefardiar ez diren guztiak".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

askenaztar : ElhHizt, Harluxet; askenazi : EskolaHE. Ez dugu hiztegiotan aurkitu: EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal askenazí/ashkénaze formen ordain bakarra jaso dugu: askenaztar : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): ashkénaze; it (S. Carbonell): ø; ca (DCC): ø; en (Collins): Ashkenazi; de (Langenscheidts): ø.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "askenazi. Jatorri europarreko judua".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

-i amaitua da es-en; -e amaitua fr.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'askenaztar' eta 'sefaradtar' eman litezke, baina herri-izen askotan (batez ere Ekialde Hurbilekoak) '-i' amaiera ia estandar eta nazioartekotzat har litekeela uste dugu (eta ez Hiztegi Batuan onartu den 'xiita' hitzean onartu den '-ita' amaiera; Elhuyarren 'xii', eta 'sunni' erabiltzen ditugu; batzuen ustez, '-ita' galizismoa da, eta gaztelaniaz ere '-i' amaierakoak hobesten hasi dira hainbat komunikabideren estilo-liburuetan); beraz, 'askenazi' onartzeari ondo deritzogu, eta 'sefardi' onartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'nik uste honek "-i"rekin bukatu behar duela, duda gabe'.

 - [E208]: 'hitz hau, jatorriz, hebreerazkoa da: יזנכּשׁא azkenazi, eta 'aleman' esan nahi du. Frantsesezko aldakia, azken e mutuaz irakurria, azkenaze, ez da zuzena, hori hebreeraz זנכּשׁא 'Alemania' esateko erabiltzen da eta. Beraz, PSren proposamena erabat zuzena da'.

 - [I102]: 'Egia esan, ez dut ondo ulertzen PSk eta Lantaldeak emandako oharrak zer esan gura duen, ez eta zertaz ari diren. Ekialdeko Europako juduez ari badira, alemanezko forma "aschkenasi" da, eta euskaraz orduan, nire ustez, "askenasi" gisa eman beharko litzateke'.

 - [E116]: 'Hau ikusita, askenazi da proposatzen dudana'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'askenazi'.

askespen
iz. Absoluzioa.

Aztergaia: askespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

asketsi, askets, askesten
du ad. Absolbitu.

Aztergaia: asketsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

HMan erabili dira (cf. OEHko oharra: "Neol. creado por Arana Goiri en 1901, de azke + etsi"); corpusetakoak, OEH/EEBS segidan, ask- 5 / 6; azk- 29 / 23.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan ask- hasiak 9 dira: asketsi : Ol Mt 6,12, Ldi, PMuj, Zait, Etxde, Ol Gen 50,17; asketsipen : J.I. Lertxundi; askespen : Etxde; ogen asketsa Ol Mt 26,28; azk- hasiak 36: azketsi : AG, Arriand, Bera EEs 1914, Zink, GMant, Alz (+ corpuseko 5), Altuna 2, Enb 2 (+ corpuseko 4), Kk, Otx 2, Ldi, Goen, ABar, Zait, BEnb; azkespen (Zink, KIkG-V (eta azkezpen 1), Laux, Jaukol (azkezpen); azketsa : Arriand; azketza : Altuna 2, Enb.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asketsi 5: Otxolua (OEHko testuinguru bera, ask- agertu da Bertolda eta Bertoldin edizio berrian), Euzkadi 1935, El Día 1931, Olabide, B. Larrakoetxea; askespen 1: KIkV (OEHko testuinguru bera); azketsi 19: Barrondo, L. Eleizalde, Otxolua (OEHko testuinguru bera), J.K. Ibargutxi, J.A. Goiria, M. Oiartzabal, J.M. Azkue, P.M. Urruzuno, A. Lizartza, Euzkadi 1935, El Día 1933, C. Jemenin in Euzko Gogoa 1951, S. Onaidia, T. Alzaga Burruntziyak; azketzi 2: K. Eleizegi eta El Día 1934 eta azkezpen 1: J.A. Ugarte; azketsa 1: EEs 1926.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

askespen : HiztEn-LurE; askeste : LurE; asketsi : DFrec 3; HiztEn; LurE; azketsi : DFrec 1. Ez dugu aurkitu iturriotan: AB38, AB50 eta Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: asketsi : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE; askespen : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; askeste : EuskHizt // DRA: askespen, askets, asketsi, asketsipen, azkespen // PMuj DVC: askesgaitz, askesgarri, askesle, askesmen, askespen, askespide, askeste, askets, asketsi, askiespen, azkesgaitz, azkesgarri, azkesle, azkesmen, azkespen, azkespide, azkets, azketsi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

askets, askesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

absolbitu.

aski iritzi
dio ad.-lok. Aski dela iritzi. Ik. askietsi. Zure hitzari ez diogu aski iritzi.

Aztergaia: aski iritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: a. eritzi / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

iritzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aski 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zure hitzari ez diogu aski iritzi.

aski izan, aski izaten, aski izango/askiko
1 da/du ad.-lok. (nor osagarria hirugarren pertsonan). Aski da horrenbestez. Hori ikusteko, aski da munduan barrena begira hastea. Aski den adina. Horretarako aski genuke bi liburuak aztertzea. Gaurkoz aski dugu. Bat ez natorrela esatea ez dut aski. Aski da!
2 da ad.-lok. (Pertsonez mintzatuz). Gu geu aski gara hori egiteko.

Aztergaia: aski izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz enuntziatua, aditz-mota, adibidea: "aski izaten, aski izango/askiko. da/du ad.: aski dugu bi liburu aztertzea.

aski segurik
naf. Dudarik gabe. Joan den igandeko egunkariak argitaratu du artikulu bat aski segurik gogoetagarria.
aski1
1 zenbtz. Gutxieneko kopuru zehaztugabe bat adierazten duen hitza. (Hegoaldean, batez ere izenaren ezkerrean kokatzen da eta Iparraldean, eskuinean). Ik. nahiko. Horretan dabilenak ongi daki badela funtsezko aski eragozpen. Bazen arrazoi aski bide bihurri haiek alde batera uzteko. Ba al duzu diru aski? || (-ik atzizkiaren eskuinean). Nekerik aski igaro ondoren. Bazuen lanik aski.
2 (Izen sintagma ezabaturik). Aski edan duzue. Behatze batez aski erraten diote elkarri. Aski eta gehiegi erantsi diot. Emanik ere baduzu, aski eta sobera.
3 adb. Zerbaitetarako gutxienekoa bederen betetzen dela; behar adina. Hurbildu zen, baina ez aski. Horretan aski aurreratu dugu. Esaera zaharrak aski aztertuak izan dira.
4 adb. (Izenondo baten ezkerrean). Aski ona jateko. Aski ezaguna da gizon hori. Ez dela horretarako aski gai eta indartsu. || (Artikulua eta kasu markak hartzen dituela). Debeku hau ez zait bortitz askia iruditzen. Leku zakar askian.
5 adb. (Adizlagunekin). Euskal Herritik aski urruti nabil aspaldian. Aski garbiro. Segur aski. Maiz aski. Arruntean Azkaineko hilerriak ongi aski atxikiak dira, belarra nehon ez da nagusitu.
askiespen
iz. Askiestea.

Aztergaia: askiespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: bastanteo.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

askieste nahikoa izan litekeela, aipatu da.

askieste
iz. Aski dela iriztea; gogobetetzea.

Aztergaia: askieste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

askietsi, askiets, askiesten
1 du ad. Aski dela iritzi. Ik. aski iritzi. Liburuak begiradaz laztantzea askietsirik, ez zuen bat bera ere ukitu.
2 du ad. Bete, gogobete. Argi adierazi zuen proposamenak ez zuela askietsi.

Aztergaia: askietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

askiets, askiesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

askiluze
iz. Gariaren familiako belar herrestaria, hosto zapal luzangak eta buruxka moreak ematen dituena, sendagintzan diuretiko gisa erabiltzen dena (Elymus repens).

Aztergaia: askiluze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-luze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aski 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Elymus repens.

askimotz
iz. Arrosario-belarra. Ik. aski2.

Aztergaia: askimotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aski motz eta aski luze segidarik aurkitu. Ik. OEH argitaratuan 3 azki eta 2 aski : "Gura leukee jakin, baña neke baga, atxurlari alperrak legez, zeñen soloa dagoan laarrez, mugitaz, azkiz, garduz, zalgaz, zoragariz beterik" (Mg PAb). "Arto-izarra, kañaberea ta azkia. Azkia soloetako bedar bat da. Aramaion zear-bedarra dau izena" (A EY); "Odei-laiñoak eta ke-mordoak darizkin lurra, ezotasuna edan eta bere naitara iraizten duena, burdia erdoi zakarraz iaten eztuena eta beti ere aski orlegiz iantzita dagoena" (Ibiñ Virgil), "Ibai zabal beteen ertzetan, goroldia ta aski muskerra azten diren parajeetan" (Ib.).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aski motz eta aski luze segidarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aski : LurE ("Cynodon dactylon, ik. arrosario-belar"); aski luze : Euskalterm 3 ("grama de las boticas"); aski motz : HiztEn ("Cynodon dactylon"), LurE ("Cynodon dactylon, ik. arrosario-belar"), Euskalterm 2 ("grama común").

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiko hustuketan a) aski motz (Cynodon dactylon) fitxako lekukotasunak: arrasteluzain : Font Quer PlantMed, Bouda-Baum (arrastelu-zain); arrosari belar : PMuj DCV, Bouda-Baum (arrosario-belar); aski : Carreras y Gandi GGPVN, Font Quer PlantMed, X. Kintana Hizt80, Bouda-Baum, Azkue DVEF; askitxa : Font Quer PlantMed; astoatz : Font Quer PlantMed; astoeriso : Font Quer PlantMed; atso-bizar : Bouda-Baum; atso-herio : Bouda-Baum, Guinea Vizcaya (atxoerio), Lcq (atxoerioa); atso-muthur , atso-mutur : Bouda-Baum; azki : PMuj DCV, Guinea Vizcaya (azkia); errosario belar : Lcq, LMuj DGT; errotxa : Bouda-Baum; grama : JIr OnomBot; gramen : Bouda-Baum, JIr OnomBot, Etchamendi (gramena); huxtu-belar : Bouda-Baum; ilda-pizar : Bouda-Baum (eta ildo-pizar), Etchamendi (ildabixar); larraz : JIr OnomBot; moitia : Bouda-Baum; mugita : Azkue DVEF, X. Kintana Hizt80, Bouda-Baum, PMuj DCV; mugite : Bouda-Baum, Lcq, Azkue DVEF, PMuj DCV; mugiti-belar : Azkue DVEF, Bouda-Baum, PMuj DCV; muguta : PMuj DCV; muite : Bouda-Baum, PMuj DCV (eta muitte); ots-atz : Lcc Landare-izenak, Bouda-Baum, X. Kintana Hizt80 (otsatz); senda-belar : Bouda-Baum; xixtu-belar : Bouda-Baum; zamaka : JIr OnomBot. b) aski luze (Elymus repens) fitxakoak: alferiz , alfiri , alfiriz : Lar DT; arti-belar : Lar DT; aski-belar : X. Irigarai*; aski : Azkue DVEF, Lcq, Lapedes; atso herio : Moliner, Lcq (atso-erio), Guinea Vizcaya (atso-erio), Azkue DVEF (atxo-erio); atso-mutur : Lcq, Irigaray Landareak; azki-belar : Lar DT, Peillen*; azkia : Guinea Vizcaya; espata-belar : Lar DT (eta ezpata-belar), Peillen*; larratx , larraz , laston , lastron : Lar DT; zamaka : Lar DT, Irurtzun projektua, Peillen*; zarrata : Lar DT.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: aski : EuskHizt ("ik. arrosario-belar"), HiruMila, EskolaHE ("ik. arrosario-belar"), Lh DBF (askia: chiendent), PMuj DVC ("1 dactilena, dáctil (Bot.). 2 cerrillo, grama oficinal"), DRA ("4 Grama (...) 5 Grama oficial"); aski (motz) : ElhHizt; aski motz : EskolaHE (Cynodon dactylon); azki : PMuj DVC ("B grama (Bot.)"), DRA. // Ez dugu aurkitu ap.: Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal grama / chiendet, flouve formen ordainak: HiruMila: aski, mugita (Agropynum repens). // ElhHizt: aski (motz) (Cynodon dactylon); grama en penachos: alkebelar (Dactylis glomerata). // Lur EG/CE: mugita. // Lur EF/FE: chiendent: arrasteluzain. // XarHizt: chiendent: histubelar, mugita (G). // Casve FE: chiendent: arrestelübelar, hüxtübelar, ildopizar. // HaizeG FB: chiendent: atsoherio; flouve: usain-belar. // T-L LBF: chiendent commun: arrastelu-zain; chiendent rampant: ildopizar; chiendent des chiens: xixtu-belhar; flouve: usain-belhar. // PMuj DCV: mugita, errosario-belar, alka, atso-mutur, ildapizar, mukite; grama estrellada, esparguta: izar-belar; grama oficinal: aski. // Azkue Aurkibidea: alka, alzabelar, arrosario-belar, atxo-erio, atxomutur, azki, baratxuri-belar, errosario-bedar, gondera, gramena, ildopizar, kramela, mugita, mugite, mugiti-belar, muguta, mite, otsaz; grama de perros: hüxtü-belar.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: arrosariobelar.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-motz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aski 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

arrosario-belarra (Cynodon dactylon).

askitan
adb. Maiz.
Loturak

Aztergaia: askitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aski 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

maiz.

asko
1 zenbtz. Kopuru handi zehaztugabea adierazten duen hitza. (Mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke; Hegoaldean, izenaren eskuinean doa eta Iparraldean, ezkerrean). Irakasle asko bildu zen. Bekatu asko egin ditudala. Sagar ustel asko. Herri askotan. Euskaltzale askoren bihotzean. Bazuen guraso haienganik jasateko asko beltzuri eta asko egitate txar. || Ez da urte asko-asko, inguru horietan gertatu zela. || Urte askoan, ez zen ausartu etxe hartatik ateratzen. || (-ik atzizkiaren eskuinean). Ik. anitz. Anton. gutxi. Aholku onik asko eman zioten. Ahaleginik asko egin arren.
2 (Izen zenbakaitzekin). Ik. handi 2. Ardo asko edan du. Ezin liteke diru askorik bildu. Ez da denbora asko(rik) beharko. Lan asko egin zuten hori lortzeko. Euri asko eta hotz handiak direnean.
3 (Izena ezabaturik). Askok jarraitu zioten Jesu Kristori? Askoren artean. Beste asko baserrietara joan ziren morroi. || Osasuna badut eta, asko-asko ez arren, ondasun pixka baten jabe ere egin naiz.
4 adb. (Aditzaren osagarri, dagokion ekintza neurri handian gertatzen dela adieraziz). Horrek asko daki. Asko maite zaitut. Asko gustatzen zaion janaria. Asko argaldu zen. Asko lagundu zioten. Ez zait asko(rik) gustatu. Aitorleak emaniko penitentzia hain txiki eta errazari ere asko deritzo.
5 adb. Oso. (Adizlagunekin). Erraz asko bekatuan eror liteke. Ederki asko daki zer gertatu zen. Ardiak azkar asko aterako ziren. Maiz asko etortzen da. Ondo asko dakizu nire bihotzak nor duen aukeratua. Mantalak ere txukun asko zituen salmentarako prestatuak.
6 Oso. (Izenondoen eskuinean, artikulua hartzen duela). Gauza polit askoak esan ditut nik. Mutil jator askoa.
7 Kantitate handia. (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Lanaren askoak abaildurik.
8 zenbtz. Aski. (Dagokion izena partitiboan doala). Arrazoirik asko badut harroa naizela pentsatzeko. Hartuko dut dirurik asko erosteko ferian txerria. || Asko goiz heldu zen.

Esaera zaharrak

Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia.

Aztergaia: asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: askotan, askozaz (ere) ...ago, askoz (ere) ...ago

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: asko izan , askotara .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'Luze askoa'..." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Asko: askotan-en ondoan, eta sinonimo gisa, asko aldiz ere jarriko nuke, hegoaldean ere erabilia. Neronek behintzat Mitxelenari entzuna diot eta'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrerek ez dute hurrenkera alfabetikoa betetzen; Hiztegi Batuko 1. itzulia argitaratu zenean ondo zeuden antolatuta, baina orain, nahi gabe edo, hurrenkera aldatu da. Honela jaso beharko lirateke azpisarrerok: askotan, askoz(ere) …ago, askozaz (ere) …ago'.

 - [E116]: 'Egia da asko aldiz sarri ageri dela. Dozenaka adibide daude egile enitzenak: Beovide, Arrue, Joannateguy, Duhalde, Agirre Asteasukoa, Duvoisin, Hiriart Urruty, Iztueta, Cardaveraz, Dassança, Etxeberri Ziburukoa, Chourio… Beraz, bi oharrak kontuan izanik, hau da proposatzen dudana: asko, asko aldiz, askotan, askoz (ere)…ago, askozaz (ere) …ago, asko izan, asko izaten, asko izango/askoko, askotara'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'

asko aldiz
adb. Askotan.
Loturak

Aztergaia: asko aldiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Asko aldiz: askotan (s.u. aldiz)

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Kendu adibidea eta azalpena, azpisarrera baita asko sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aldiz sarreran ere bai.

asko ere asko
zenbtz. asko-ren indargarria. Asko maite zituen, asko ere asko, bere begiko ninia bezala. Herrian asko ere asko jaiki dituk kontra.

Aztergaia: asko ere asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASKO ERE ASKO. (Intens. de asko). a) (Con sust.). Sakelak eta askeak gizaseme asko be asko erabilli ditu. Eguzk GizAuz 49. Errian euretar asko be asko jagi dituk kontra. Gerrika 86. b) (Como pronombre). "Asko be asko itxain dogu zure zaiñ" Etxba Eib. Bere adimen argiyagaz, asko be asko ikasi eban. Kk Ab II 188. Gaztain-opillak egingo daustazuz niri, asko be asko. Otx 166. Jaunartzen be asko be asko urreratu ziran. Gerrika 220. c) (Con vb.). Orañ asko maita zituan, asko ere asko, bere begiko niñia bezela. Bv AsL 37. d) (Con izan). (Ser) más que suficiente. Iru txanpon eta Teresa, gauza gutxi dira. Baña iru txanpon, Teresa ta Jaungoikoa, asko ere asko dira. MAtx Gazt 95

asko ere asko , Euskaltzaindia (“Eusebio Erkiaga poesiaren bidez sartu zen literaturaren arloan, eta asko ere asko idatzi zuen genero horretan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asko ere asko , Elizen arteko Biblia (“Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Indargarri egokia eta gehitzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa asko sarreran.

asko eta asko
zenbtz. asko-ren indargarria. (Kasu atzizkiak hartzen dituenean, osagai biek har ditzakete edo bigarrenak bakarrik). Ik. anitz eta anitz. Bazkide asko eta asko bildu nahi genituzke. Hemengo jende asko eta askoren buru-bihotzak. Oraindik askok eta askok ez dute horretaz ezer esan nahi.

Aztergaia: asko eta asko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASKO ETA ASKO. (Intens. de asko). a) (Con sust.). Kristau asko ta askok beste bekatuez gañean geitzen dituzte komunio sakrilegoak. Mg CC 247. Horrek berak asko ta asko bekhatu eragin dezake. Dh 73. Bere seme askok eta askok naijago ebeela. Astar II 230. Gipuzkoako mugapean badirala alor asko ta asko. Izt C 27. Lekua asko eta asko ditut egiten nik. Gy 228. Gorputz hura azotaldi odolezko asko ta askorekiñ zeaturik. Aran SIgn 23. Herra errabiazko hori asko eta asko aldiz erakutsi dute. Elsb Fram 168. Bere ahalen arabera egin zituen asko eta asko ikus-lan eta ikas-lan. HU Aurp 76. Lurdesko urak asko eta asko eri [...] sendatu dituela. Goñi 105. Euzkotar txori askok eta askok / Aspaldi jo yok nire atia. Enb 201. Irri asko ta asko eragiten didate. Or Mi 75. Lurralde asko ta askotan ixan ei ziran. Otx 58. Bazkide asko ta asko bildu nai genituzke. Ldi IL 144. Erri asko ta askotan daukaten aginpideakatik. Munita 31. Mutil asko eta asko zaurituak. Salav 101. Euskaldun asko ta asko ibilli ziran. Alkain 20. Gauza asko eta asko. Gerrika 248. Hemengo jende asko eta askoren buru-bihotzak. MEIG VI 76. v. tbn. Ir YKBiz VII. Vill Jaink 119. NEtx LBB 82. a) (Como pronombre). Sekereak igartuak bezala, goseak hilzen daude asko ta asko. Lar, carta a Mb 278. Nola asko ta asko nere beldur diran. VMg 74. Ume hetarik asko eta asko batzu bertzeak gatik elkharrekin kausituko direnak. Dh 162. Badakit askori eta askori astun eta gogor egingo jatzuna. Astar II 125. Asko ta askori bizi guztia yoake gogo utsetan. Añ EL2 84. Asko eta asko jarri zitzaiozkan berari jarraitzera. Lard 375. Yudu aitzindarik ideki zituzten begiak, asko eta askok. Hb Egia 98. Askok eta askok dituzte buruak berotuak. Elsb Fram 76. Beste asko eta askok pozik adituko litukian arrazoiarengatikan beragaitik. Apaol 45. Gogoa baizik ala etzeien asko eta asko. HU Aurp 219. Asko ta asko zagoze / abantalari putzak. Azc PB 227. Asko ta asko yagozak, mutil, Mezatarako beti nagi aurkitxen diranak. Kk Ab I 10. Badakigu asko ta asko ibilli dirala. Or SCruz 83. Oneraiño asko ta asko ditugu gurekin. Ongiagan siñesten duten guztiak, alegia. Vill Jaink 90. Ainbat, zauriturik daroez osatetxera. Asko ta asko, atxilloturik. Erkiag BatB 147. Sendiaren ondamendi ta, asko ta askorentzat, betiko galbide da. MAtx Gazt 77. Erderaz asko eta asko idatzi dau. Alzola Atalak 125. Itzultzen ez diran asko ta asko, an ondatzen ditun. NEtx LBB 32. Zuloraiño erori dira asko eta asko. AZink 142. Asko eta asko kendu genituen. MEIG IX 54. v. tbn. Zav Fab RIEV 1909, 35. Izt C 151. CatBus 50. Aran SIgn 85. Arr May 110. Itz Azald 104. Urruz Zer 19. Ldi IL 83. Munita 15. SM Zirik 5. Zait Plat 1. Lab SuEm 215. c) (Con vb.). Gogamen ori ederrenetakoa dala, ta asko ta asko lagunduko deustala euskaldunen biotzak zuen maitetasunera ekartzen. Ag AL 131. Nere biotza asko eta asko alaituko litzakedala. Arr GB 52. Asko eta asko maitatzen det. Ill Testim 11. Eusko gogua asko eta asko alaitu eta kemendu zan barri onegaz. Gerrika 63. d) (Con comparativo). Guk esan guztia baiño asko ta asko geiago. Etxeg in Ag AL 5.

adib: arizale iz. Zub. Pastoraletako antzezlea. Ehun eta hemezortzi arizale igoko dira oholtzara, eta hauetatik asko eta asko gazteak dira.

asko eta asko 844: Ortzadar 23, ElCorreo 2, Deia 41, Elhuyar 28, Consumer 79, HABE 7, Berria 333, EiTB 103, Euskaltzaindia 6, Jakin 45, Karmel 9, Argia 94, Laneki 8, Erlea 9, DiarioVasco 57.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asko eta asko 434: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Josu Zabaleta, Iñaki Heras, Joxerra Garzia, Koldo Zuazo, Karlos Linazasoro, Luis Elberdin, Pello Zabala, Xabier Amuriza, Agustin Otsoa, Patxi Ezkiaga, Ana Urkiza, Edorta Jimenez, Joxe Azurmendi, Irene Aldasoro, Patxi Zubizarreta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Indargarri egokia eta gehitzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa asko sarreran.

asko izan, asko izaten, asko izango/askoko
1 da ad.-lok. Nahikoa izan, aski izan. (3. pertsonan erabiltzen da). Nik nahi izatea ez al da asko, hark nahi ez badu ere? Zeure esate bakar bat da asko, gauza guztiak ezerezteko.
2 du ad.-lok. Goiz gehientsuenetan, esnatzeko, belarritik tenk egitea ez omen du asko izaten.
3 da ad.-lok. (3. pertsona singularrean). Zuk egiteko ez da asko; oraindik adituko ditugunak!: ez da harritzekoa zuk hori egitea. Zuk esateko ez da asko.

Aztergaia: asko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

asko izaten, asko izango/askoko.

Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asko sarrerari dagokion azpisarrera.

asko moduzko
adj. Hala-holakoa, badaezpadakoa. Asko moduzko eskailerarekin, maiz hartzen da min; behar bezalakoarekin aritu!
Loturak

Aztergaia: asko moduzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASKO MODUZKO (V-gip). "Deficiente, malo" Elexp Berg. "Askomoduzko zer bat etortzen bajatzu e, bizilaguna, gero pentsaizu zela izengo zan" Ib. "Askomoduzko illia tokatzen bada e" Ib. Asko-moduzko eskallerakin maiz artzen da min. Bear bezelakoakin aritu. NekIr 66. Debalde ere ez nuke artuko / asko moduzko pioirik. Auspoa 92, 91. Leku ona tokatu ezkero, gaitz erdi. Asko moduzko malkarrean arritsua ateratzen bada, kontuak. AZink 31. Malo, perjudicial. Asko moduzko aldagoia sortu ezkero, kaixo, motell! AZink 36

asko moduzko , Argia (“Baina, ezetz gutxi batzuek besterik gogoratu oraingo euri jasez, uda asko moduzkoa egiten badu eta pantanoak erdi husten hasten badira?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu asko moduzko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa asko sarreran.

askogura
1 iz. bizk. Oniritzia, maitasuna.
2 adj. bizk. Handinahia.

Aztergaia: askogura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 oniritzia, maitasuna. 2 handinahia.

askojakin
1 adj. Jakintsua. Askojakina zen Axular, eta mutila, gainera, zekiena esaten.
2 adj. Maltzurra, asmotsua. Guztiz askojakina zen azeri zaharra.

Aztergaia: askojakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
askonahi
1 iz. Onginahia, maitasuna.
2 adj. Handinahia.
Azpisarrerak

Aztergaia: askonahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

askonahiko.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 onginahia, maitasuna. 2 handinahia.

askonahiko
adj. g. er. Handinahia, handitasun irrika bizia duena.
Loturak

Aztergaia: askonahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

askonahi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

askorbiko
adj. kim. Ik. azido askorbiko.
Azpisarrerak

Aztergaia: askorbiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): askorbiko 45: Elhuyar (“Izan ere, azido askorbikoa antioxidatzailea da, eta, bestetik, kaltzioa osagai garrantzitsua da elikaduraren eta osasunaren ikuspuntutik begiratuta”), Consumer 44 (adib.: “azido laktikoa edo E-270, azido zitrikoa edo E-330, azido askorbikoa edo E-300 eta baimendutako beste hainbat aditibo, hala nola glutamato monosodikoa edo E-621 zapore-emailea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: askorbiko 2: Berria (“Ez dute edarion izenik zabaldu, baina, esan dutenez, osagaien artean benzoato sodikoa eta azido askorbikoa dituzte”), Iban Zaldua (“audanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ascórbico / fr ascorbique: Elhuyar: askorbiko / Nolaerran: - / Zehazki: askorbiko / Labayru: - / Adorez5000: askorbiko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Adibidea gehituko zaio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

azido askorbiko

askotan
adb. Maiz. Askotan ikusten dut.
Loturak

Aztergaia: askotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

askotara
adb. Era askotara. Gu, askotan eta askotara esan izan dudanez, hartzaile izan gara emaile baino areago. Askok eta askotara azaldu izan dute miragarrizko antzaldatze hori.
Loturak

Aztergaia: askotara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

askotara forma 15 aldiz ageri da OEHan (Or Aitork 12 #mdash#adib.: "Ikusten dut, bai, gorputzak askotara adierazten dula adimenak alde bakarrera ulertzen duna; eta adimenak askotara ulertzen dula, gorputzak alde batera adierazten diona" / 'multipliciter'#mdash# eta MEIG 3 #mdash# adib.: "Askok eta askotara azaldu izan dute miragarrizko antzaldatze hori", "askotan eta askotara esan izan dudanez") eta 5 aldiz EEBSn (Or Aitork 4 eta A. Begiristain: "Askotan ta askotara igarleen aoz Yainkoak gure arbasoei beiñola itz egin ondoren"); jaso duten hiztegiak: EuskHiz (AS), HiztEn-LurE eta ElhHizt (AS), HiruMila, EskolaHE (AS), DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm; ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asko sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

askotan eta askotara esana.

askotariko
adj. Era askotakoa; askotatik duena. Ik. nabar1 2. Galdera asko eta askotarikoak. Askotariko industria.

Aztergaia: askotariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

askotariko: askotariko industria.

askotasun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, askotasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ugaritasun].

Aztergaia: askotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-11-05 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. ugaritasun.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): askotasun* e. ugaritasun.

askotu, asko/askotu, askotzen
da/du ad. zah. Ugaritu.

Aztergaia: askotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

asko(tu), askotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ugaritu.

askotxo
zenbtz./adb. asko-ren txikigarria. Hirietako euskaldunak, denak ez, baina bai askotxo, azaletik bakarrik dira euskaldun. Askotxo nekatuta. Gehiegizkotzat jotzen dute askotxok.

Aztergaia: askotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
askotza
iz. Kopuru handia. Ola handien jabeek askotzak irabazten dituzte. Perretxikoak, egon bazeuden, baina askotzarik ez.

Aztergaia: askotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

askoz (ere) ...-ago
Askoz gehiago egingo dizuete zuei. Askoz ederragoa da zurea. Askoz ere ederkiago. Askoz hobea da.
askozaz (ere) ...-ago
Askoz ere ...-ago. Orain nagoen baino askozaz bakarrago eta utziago. Askozaz ere hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino.
asma
iz. med. Arnasa hartzea eragozten duen eritasuna, bronkioen espasmozko uzkurtzeak eragina. Noizean behin asma pixka batek estutzen nau.

Aztergaia: asma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: asma-belar .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'Med.' marka eranstea proposatzen dugu" (2002-09-02)

asma belar, asma-belar
iz. Patataren familiako landare hostozabala, espasmoak sendatzeko erabiltzen diren fruitu obal arantzadunak ematen dituena (Datura stramonium).
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper