50535 emaitza bilaketarentzat - [4951 - 5000] bistaratzen.

asmagaitz
adj. Asmatzen zaila dena, ia ezin asmatuzkoa. Segurtasuna arriskuan ez jartzeko, pasahitzak isilpekoa eta asmagaitza izan behar du.

Aztergaia: asmagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asmagaitz 3: J.M. Sarasola ("#mdash#Eta ezkondu egin ziren, ba al zenekiten? #mdash#argitu zien Wendyk#mdash#, eta izan zituzten... Zer izan zituztela uste duzue?; #mdash#Arratoi zuriak #mdash#esan Zuen Nibsek, oso inspiraturik; #mdash#Ez; #mdash#Asmagaitza da benetan #mdash#esan zuen Tootlesek"), J. Garzia ("harlauzek alfabeto asmagaitz bateko zeinu-lerro halakoak irudikatzen dituzte, lauso baina nabari"), R. Manjon ("[+MINTZ] diren konpletiboak [...] Oro har testuinguruarekin lotzen direnak baina lotura zuzen eta argirik sumatzen ez dugularik, 20 dira. 15 dira asmagaitzak guretzat eta 9 kasutan nekez onartuko genuke konpletiboaren tematizazioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asmakaitz : AB38 1 ('rompecabezas') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asmagaitz : PMuj DVC (enigmático, inconcebible, oculto, reservado), asmakaitz : PMuj DVC (rompecabezas, problema difícil) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asmagaitz

asmagin
iz. g. er. Aztia.

Aztergaia: asmagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztia.

asmakai
iz. g. er. Igarkizuna.

Aztergaia: asmakai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Corpusetan ez dugu asmagai forma aurkitu; asmakai OEHn ageri da, ez ordea EEBSn. HiztEn: "igarkizuna".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan asmakai 'adivinanza, enigma' adierakoa: Lard ("gauza isill asmakai hura esan zezala"; "ipiñi diezun asmakaia agertu nai ez didazu"; eta corpusean beste ager. bat: "Zazpigarren egunean gazteak emazteari esan zioten, baldin senarrari ezbazion agertuerazotzen, asmakai ark zer esan nai zuen, etxeari su eman, eta bera bere aitarekin erreko zutela"); Or Y 1933 ("Egunaren eta Gauaren asmakai berri bat asmatu digu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asmakai : HiztEn-LurE. Ez ditugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asmakai : EuskHizt, EskolaHE, Harluxet, Lur EG/CE eta EF/FB, PMuj DVC; asmagai : PMuj DVC. Ez ditugu aurkitu iturriotan: ElhHizt, HiruMila, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

igarkizuna.

asmakari
1 iz. Asmatutako gauza, bereziki tresna. Ik. asmakizun. Telefonoa eta beste zenbait asmakari. XIX. mendeko aurkikuntza eta asmakariak. Larramendik, izan ere, bere asmakari ugariak erdaldunentzat sortu zituen.
2 iz. Igarkizuna.

Aztergaia: asmakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asmakari 'asmakizuna, aurkikundea'.

Informazio lexikografikoa
Hedapenezko adierak

asmakizuna, aurkikundea

asmakeria
iz. Asmaketa funtsik gabea. Garai haiei buruz kontatu dizkizunak asmakeria hutsak dira.

Aztergaia: asmakeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 asmaketa funtsik gabea. 2 kalte egiteko asmatzen den gezurra.

asmaketa
1 iz. Asmatzea. Bere buruko asmaketa ez bada, besteek ere han ikusiko dute egia. Telefonoaren asmaketa.
2 iz. Asmakaria. Asmaketa berriei eskerrak, gero eta lan nekagarri gutxiago egiten dute langileek. Teknikak eta aurrerapenak ekarri dituzten asmaketa harrigarriak.
Azpisarrerak

Aztergaia: asmaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
asmaketan
adb. Asmatzen. Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea, nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.
Loturak

Aztergaia: asmaketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASMAKETAN. a) Inventando, imaginando; pensando. "Cogitare [...] asmaketan haritzea" Urt V 284. Amandrea bere alabaren sasi-ezkontza ura nola zuzenduko asmaketan ari zan bere artean. NEtx LBB 54. Norbaitek esan omen-zikan, gure irudimena motz gelditzen zala asmaketan; egia, alegia, askoz aberatsagoa omen dek. Ib. 12. Hagitz askatua izan zen ere Sarako Harizmendi, baina ez hura bezain barkakizun, itzultzen ari zelakoan asmaketan jardun baitzuen gehienbat. MEIG V 59. Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baio. MEIG VI 153. Gu, izan ere, ez gara asmaketan ari urteak nola emango, ez baikaude, Peneloperen pare, senar herratuaren espero etsian. MEIG VII 28. (Con compl. directo). Itzalgaizka zerbait asmaketan diardun norbait lasterka doanean, nerauk ere laisterka ibilli bearra dut, nire burua begiratzeko. Zait Sof 74. Eladeko giro dardaragarri ta eraginean, biziaren aldarte-aldaketak asmaketan iarri zan. Zait Plat 29. b) "(AN, G-bet), jugando a acertijos" A.

adib: buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino. || urte 4 iz. (Iraupena edo maiztasuna adierazten duten testuinguruetan). Aljerian egona zen urte bat (Ik. urtebete). Noek kutxa hau egiten urte asko igaro zituen. Hirurogeiren bat urte daramatzagu horretan. Abimelekek Israelgo agintean hiru urte egin zituen. Zazpina urte eman zituen bi lan horietan. Ez dira alferrik izan euskal irakaskuntzan eman dituen urteak. Gu, izan ere, ez gara asmaketan ari urteak nola emango, ez baikaude, Peneloperen pare, senar herratuaren espero etsian. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. Hiru urteko batxilerra egin ondoan. Ehizaren arrastorik ez dute izan urte guztian. Arras nagusi da, urte osoan nahi duena egiteko. Urte osoetan aitortza onik egin gabe. 500 urtez edo iraungo du. Urte luzeetan barrena jaso zituen gai aberatsak. Hogeita bost urtean bizi izan zen, bere haurra sabelean zuela. Urte askoan bizi izan zen komentu hartan. Urte askotako bekatu isilduak. Hemezortzi urtetik hemezortzi urtera agertzen dira herrian. Urte oroz adar apalenak ebaki itzazu ondotik (Ik. urtero). Irabaziak, hamar mila ogerleko urteko.

Ez dugu aurkitu adiera horretako asmaketan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asmaketan 5: Xabier Olarra 2 (“Eta, hala ere, Berrogeita hemeretzigarren kaleko zubitik hiri barnera sartzean, une batzuetan zerbait nabaritu zuen - argi bat zubi gainean, adibidez -; ez, ordea, asmaketan, oso zehatz ikusiz baizik”), Patziku Perurena (“Horregatik ari zaizu euskal zeremoniosoa beti sorgin eta inkisizio asmaketan”), Juan Martin Elexpuru (“Inportantea da delitu nabarmenak zigorrik gabe ez uztea, baina alferrikoa da ilunpean ezkutatuta geratu den delitua nork egin duen asmaketan jardutea”), Anton Garikano (“Ez zen asmaketan ari”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa asmaketa sarreran.

asmakizun
1 iz. Asmatzea; asmatutako gauza. Ik. asmakari. Hizkuntzak adieraz ditzake, bada, asmakizun argiak eta kirtenkeria itzelak. Espirituaren asmakizunak egiazko errealitateak balira bezala hartuz. Zinemarekin eta beste asmakizun askorekin gertatu den bezala. Gure tresna hori asmakizun ergel eta funtsik gabekoa gerta ez dakigun.
2 iz. Igarkizuna.

Aztergaia: asmakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

igarkizun, asmakizun

asmakuntza
iz. g. er. Asmakaria.

Aztergaia: asmakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-keta/...

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

asmalan
iz. Sormen lana. Beste hizkuntzetako asmalanekin berdinduz gero, ez da Joanak joan, nire iritziz, haien parera heltzen.

Aztergaia: asmalan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

asmalari
1 iz. g. er. Aztia.
2 iz. g. er. Asmatzailea.

Aztergaia: asmalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. asmatzaile / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-lari/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 g.er. aztia. 2 asmatzailea.

asmamen
iz. Asmatzeko ahalmena. Ik. sormen. Idazteko, nire iritziz, baduzu asmamena eta zaina. Gizonen asmamenak ez du mugarik!

Aztergaia: asmamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-men.

asmarar
1 adj. Asmarakoa, Asmarari dagokiona. Asmarar langileak.
2 iz. Asmarako herritarra.

Aztergaia: asmarar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asmarar (herritarra) // EArauak 38: Eritrea; eritrear; Asmara; asmarar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Nire ustez herritarrak aipatzen direnean, zein hiritakoak diren aipatzea komeniko litzateke, irakurlea osterantzean guztiz galduta ibiliko delako, alegia, asmarar, Asmarako bizilaguna/herritarra. Bigarren argitalpena egitean kasu guztietan egin daiteke hori lar arazorik gabe'.

 - [E116]: 'Egin daiteke, baina ez dugu egin orain arte. Beraz, utziko nuke, eta bigarren itzulia amaitu ondoren, egoki ikusten bada, sartu orduan. Hori da egingo nukeena'.

 - [I102]: 'Konforme. Baina horrela egiteko erabaki bedi!'

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'.

asmarazi, asmaraz, asmarazten
du ad. Asmatzera behartu. Inbidiak asmarazi dion gaiztakeria izugarria.

Aztergaia: asmarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asmarazi, asmaraz, asmarazten. dio ad.

asmatiko
1 adj. med. Asmarena, asmari dagokiona. Krisi asmatikoak.
2 adj./iz. med. Asma duena. Gertatzen dena da ni asmatikoa naizela, eta izugarri sufritzen dudala arnasa hartzeko.

Aztergaia: asmatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asmatiko 4: J.J. Arrizabalaga 2 ("Asmatikue, erderako musikan esanda. Asmatikue zan gure abade jatorra, gerra aurreko gure apaiz don Errapal"), G. Markuleta ("Landareen ondoan zegoen eserita, erlojuak bere tik-tak-arekin belarriak kolpatzen jarraitzen zuen gela hartan, orduak jotzen bere kanpaikadatxo asmatikoekin"), Egunk 1999 ("arnasestu asmatikoak eta garrasiak"); cf. asmadun 1, A. Aldekoa ("Ez nekien Mertxe asmaduna zenik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asmatiko : LurE (adj. Med. Asmarena denaz edo hari dagokionaz esaten da. Asma duen pertsona), HiztEn (izond. 1 asmari dagokiona; 2 asma nozitzen duena), Euskalterm 3 (cf. krisi asmatiko, asma-krisi sinonimoarekin; bronkitis asmatiko, asma-antzeko bronkitis sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asmatiko : ElhHizt-HiruMila (izond. asmático, -a), EskolaHE (izond. eta iz. Med. asmari dagokiona; asma duena) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu (iz. eta izond.; 'Med.' marka)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asmatiko izond. Med.

asmatu, asma/asmatu, asmatzen
1 du ad. Buruan, irudimenean sortu. Bere etsaia galtzeko bidea asmatu zuen. Aberasteko bideak asmatu ezinik. Geure buruak zuritzeko asmatu genuen gezurra. Hirugarren biderik ez baitzuen inork asmatzen. Egin dezagun euskaldunen batek asmatzen edo aurkitzen duela Einstein-ek fisikan edo Fleming-ek medikuntzan asmatu edo aurkitu dutenen pareko zerbait. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hitz asmatua. Kontakizun hori ez da egiazkoa, asmatua baizik.
2 du ad. (Tresna berri bat) sortu. Itsaspekoa asmatu zuena. Josteko makina berri bat asmatu du.
3 du ad. Azti lanez ezagutu; aburuz edo susmoz ezagutu. Ik. igarri. Etorkizun diren gauzak asmatzen. Ezetz asmatu eskuan zer dudan.
4 du ad. Zerbait egiteko edo lortzeko modua aurkitu. (Osagarritzat -tzen atzizkia edo zehar-galdera bat hartzen duela). Ik. lortu. Behar bezala mintzatzen asmatzen badut. Ez zuen asmatu autoa martxan jartzen. Nondik hasi eta non bukatu ez dakizula, bekatuak nola esan ezin asmaturik.
5 du ad. Usnatu, sumatu. Sartu berritan kiratsa asmatzen da. Barrutik ez dute zaratarik txikiena ere asmatzen.

Aztergaia: asmatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asmatu, asma, asmatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

asmatu, asma, asmatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak zehaztu" (1993-02)

asmatzaile
1 iz. Zerbait asmatzen duen pertsona. San Domingo, Arrosarioaren asmatzailea. Hitz berrien asmatzaileak. Telefonoaren asmatzailea.
2 iz. Aztia, gauza ilunak edo ezkutuak asmatzen dituen pertsona. Erreinuko sorgin, azti eta asmatzaile guztiak bildu zituen.

Aztergaia: asmatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
asmazio
1 iz. Asmakeria. Guztia hire irudimenaren asmazio bat besterik ez dun izan!
2 iz. Asmakaria.
3 iz. Amarrua.

Aztergaia: asmazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 asmakaria. 2 amarrua.

asmo
1 iz. Zerbait egiteko burutapena. Ezkontzeko asmoa darabil. Ezkontzeko asmoa dutela iragarri dute. Buruan zerabilen asmo bakarra. Bere burua nabarmentzeko asmorik gabe. Asmo sendoa, sutsua. Asmo oneko jendea. Asmo txarrik gabe. Asmo galgarriak. Hutsean gelditu den asmoa. Asmoak mamitu, burutu. Bender-ek asmo handiak ditu; aireportua handitu egin nahi du.
2 iz. Aitzakia. Uste zuen aitzakiak eta asmoak izango zirela haren negarrak.
3 iz. Batez ere bizk. Amarrua. O, zenbat asmo dauzkan infernuko etsaiak!
4 iz. Ipar. Sena. Jainkoak eman die asmo hori abereei.
[Oharra: Euskaltzaindiak, joan asmoz, egin asmoz esapideek eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, joateko asmoz, egiteko asmoz eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].
asmo handiko
1 adj. Pertsonez mintzatuz, asmo edo helburu handiak dituena. Ik. handinahi; anbiziotsu. Asmo handiko Bilboko sukaldari gaztea da Daniel. Hamilton oso lehiakorra eta asmo handikoa izan da.
2 adj. (Egitasmoez, helburuez eta kidekoez mintzatuz). Atlasa asmo handiko proiektua da. Adostutako gobernu programa asmo handikoa da, oso aurrerakoia eta landua.
asmo izan
1 du ad.-lok. Zerbait egiteko ideia izan. (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela). Gauza handiak egin asmo zituen. Gure hizkuntzaren batasunaren alde hor egin asmo duzuen lanean, lankide nauzue. Erabili asmo dudan saila ez da maizegi jorratua izan euskaraz.
2 du ad.-lok. (Mugaturik eta -tzeko atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Baionara joateko asmoa dugu. Iruñeko Udalaren poesia lehiaketara aurkezteko asmoa zuen. Berdin jarraitzeko asmoa dut.
asmoa agertu
du ad.-lok. Kataluniako 60 udalerrik baino gehiagok independentziari buruzko herri-galdeketa egiteko asmoa agertu dute. Zorionean, hasiak gara, gero eta usuago, asmoak eta iritziak agertzen. Rubalcabak auzitegietara jotzeko asmoa agertu zion herenegun RNE irratiari.
Ohiko lexiak

Aztergaia: asmoa agertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da

asmoa azaldu
du ad.-lok. Udalak eta Aranzadi Elkarteak lana sarean jartzeko asmoa azaldu dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: asmoa azaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

asmoa hartu
du ad.-lok. Erabakia hartu. Lurreko bizidun guztiak hondatzeko asmoa hartu zuen. || Ontzeko asmo egiazkoa hartu gabe. Esan beharko diot honi ere zer asmo hartu dudan.

Aztergaia: asmoa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASMOA (ASMOAK, etc.) HARTU (AN-gip; Añ, Dv, H). "Proponer, hacer propósito, gogartu, gogoa ta asmoa artu" Añ. "Intentar [...] asmua artu" Ib. "Resolverse a hacer algo, gogoa, naia artu, asmua artu" Ib. "Asmo biziak artzea (Echve)" H. "Asmo ori artu zun (AN-gip)" Gte Erd 54. Tr. Propio de la tradición meridional, encontramos tbn. algunos ejs. septentrionales (en Duvoisin y Elizanburu). Artu ontzeko gogo bizia, asmo indartsua eta konfesatu Eliz-Ama santak agintzen duenean. CatBurg 36. Bere asmo galgarri hau artu. Mb IArg II 332. Oni Jainkoak agertu zion Mundua galtzeko artu zuan asmoa. Ub 67. Komuninoe bakotxian asmo barri bat artu, nola dan humiltasuneko, errukizko edo penitenziako gauzaren bat egitia. CrIc 145. Zenbat gogo ta asmo on artu eztozue onduteko zeuroen bizitza deungak? Añ LoraS 13. Ontzeko asmo egiazkoa artu gabez. AA III 513. Seme edo alaba batek artuten badau asmo Santuba Praile edo Monja izateko. fB Ic III 329. Aita ona, ni beti nago sendo, gaztetxutatik artu nituban asmuetan, Sazerdote izateko. JJMg BasEsc 216. Arroturik Luzifer beragan ekusan edertasunagaz, artu zituzan Jaungoikua bera beste izateko asmu zoruak. Astar II 281. Guztiaz ere bost mutiletako batek artu omen zeban asmo sendo betea, ezik, zezen izu igestuari etziola laga bear, alik eta atzeman zezan arteraño. Izt C 250. Segitzeko asmua / artu det lan oni, / deklaratu banitza / motibuak ongi. JanEd I 14. Artzen det asmo sendo bat zu ez geiago ofenditzeko. Echve Ongi 71 (ap. Dv). Artu zituzan onduetako asmo senduak. Ur MarIl 10. Ezkontzeko asmoa artu zuen. Lard 31. Hau da burua, asmu sainduak hartzen zituena. Dv LEd 258 (Cb Eg II 140 pensamentu). Eta au galtzeko asmo eta bideak artu zituen. Arr GB 16. Ez dadiela eror nik egin hutsean. / Bainan, asmu hoberik harturik buruan, / Deskantsuan, / Egon bedi kaiola andi zerratuan. Elzb Po 217. Asmuak artzen dira batzubetan, gaur utziko... bigar utziko... Sor Bar 55. Atxur anaiak artu zuten asmoa, iruretatik bat nagusi jartzeko. Urruz Urz 57. Bere burua bakartadean gordeteko asmoak artu zituan. Ag AL 166. Esan bearko diyot oni ere zer asmo artu detan. Moc Damu 22. Erromeriya egitekoa asmua artu znean. Itz Azald 54. (s. XX) Bañan kontutxo edo "txistiak" ez aztu-lekuan geratzeko asmoa artu det eta ara zeintsu edo nola diran. PArt in Bil 171. Ala dauka asmo arturik alde aurrez. "Su propósito". Mok 11. Neuk be asmua artu neban bein, alduna (diputadua) ixateko. Altuna 83. Oraintxe, arratoi yaunak, beste asmorik artu egizue, etxe ontan gizentzerik eztaukozue-ta. Or Tormes 51. Ta asmo sendo bat artu / Euzkeraz eiteko. Enb 200. Ezkongaietan danok artzen ditugu asmo on oiek. ABar Goi 34. Arloa buruzkatzeko asmoa artu zun. NEtx LBB 187. Jerusalena asmoa artu zun / kristau-erromes legean. SMitx Aranz 155. Minberatuko lirake nerekiko asmoa artu duzula jakitean. Etxde JJ 36. Lotara joateko asmoa artu eban. Bilbao IpuiB 151. Musika ixildu zanean gauza ikusgarria egiteko asmoak artuta zegoan nagusia. Anab Poli 110. Lenbailen bizartegirako asmoa artu eban. Erkiag BatB 59. Laugarrenian errespetatu / itzazu aita ta ama / [...] ez bada gizatxartu, / asmo sendo bat artu / nik maiteko ditudana. Uzt Sas 216. Ber-bertatik asmo artzen dut, trixte irudi bat nere ezkutuan marraazteko erabakia, betarik dudanean. Berron Kijote 212. Oietxek bertsoz goraldutzeko / asmoak artu ditut nik. MMant 98. Bere asmoa arturik eukan / fedea zabalduteko. FEtxeb 83. Azkenik, zergatik liburu au egiteko asmoa artu dedan ere esan bearra daukat. Insausti 15. Hartu nuen, bada, asmo sendoa, lege zaharrekoek agintzen zigutenez [...] ikasteko. MEIG VIII 42. v. tbn. Mg CC 250. VMg 109. Gco II 69. Bv AsL 103. KIkV 96. KIkG 74. Inza Azalp 57. Muj PAm 7. ArgiDL 93. Alz Ram 131. Ir YKBIz 315. Munita 115. NEtx Antz 121. Basarri 59. Asmua hartu: Eguzk GizAuz 67.

adib.: asmo 1 iz. Zerbait egiteko burutapena. Baionara joateko asmoa dugu. Bere burua nabarmentzeko asmorik gabe. Asmo sendoa, sutsua. Asmo oneko jendea. Asmo txarrik gabe. Asmo galgarriak. Hutsean gelditu den asmoa. Asmoak mamitu, burutu. Lurreko bizidun guztiak hondatzeko asmoa hartu zuen. Zorionean hasiak gara, gero eta usuago asmoak eta iritziak agertzen. Asmoz eta jakitez. mo sarreran.

asmoa hartu 19: Elkar, Berria 5, EiTB 2, Euskaltzaindia 2, Argia 5, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: asmoa hartu 39: Berria, Karlos Zabala, Koldo Izagirre, Xanti Iruretagoiena, Joxemari Urteaga, Gotzon Garate, Anjel Lertxundi, Xabier Olarra, Felipe Juaristi, Koro Navarro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asmo sarreran.

asmoan
postpos. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmotan; asmoz; asmoarekin. Mutilzahar gelditzeko asmoan al haiz? Kai aldera joan ginen, asteko soldata kobratzeko asmoan.
Loturak

Aztergaia: asmoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASMOAN (asmuan Dv). a) (Con -tzeko). Con el propósito de, con la intención de. v. ASMOTAN, ASMOZ. Tr. Propio de la tradición meridional. Joan zen andik beste gauzarik Erroman ekusi bage bere errira itzultzeko asmoan. Mb IArg II 303. Beti birjiñ garbi bizitzeko asmoan zegoan, ta ala bizitu zan. Ub 61. Enzun kontuz, ala ezkonduak, nola ezkontzeko asmoan zautenak. AA I 568. Kupiturik sartzen du / gaisoak kolkoan, / ango beroarekin / pizteko asmoan. It Fab 79s. Etxe eder galant bat berak egiña, azkeneko urteak bere erritarrakin igarotzeko asmoan. Izt C 508. Bigarren endanakoak artzeko asmoan, eskallerakin igo ziran. Lard 545. Sartu omen zan basamortu batera, emen arkitzen zan koba zulo batean gaua igarotzeko asmoan. Zab Gabon 78s. Palaziyo ederrak, / munduko jardiñak, / ez bereala iltzeko / asmoan egiñak. Ud 106. Nola zeguan munduari agur egiteko asmuan betiko. Bv AsL 33. Ezkonduteko asmuan dabilzanak. Itz Azald 95. (s. XX) Gosari txiki bat eginda, soroetara [...] lanen batzuk aurreratzeko asmoan. Ag G 23. Kartutxo-pilla izugarri bat / bazuan orrek artua, / sututa tiratzeko asmoan / irabazirik jokua. EusJok II 67. Ramuntxo joateko asmoan abiatzen da, bañan bat batetan biurtzen da berriro. Alz Ram 129. Kirikiño goratu ta utzi zituenei eskerrak nolabait agertzeko asmoan. EArzdi in Kk Ab II 6. Mutilzar gelditzeko asmoan al-aiz. TAg Uzt 282. Zabaldu zetunat ene paperak lanari ekiteko asmoan. Or QA 64. Txapel eder bat eman dizute / on egiteko asmoan. Basarri 30. Kai aldera joan giñan asteko soldata kobratzeko asmoan. Salav 55. Kanposanturantza jo eban, mozolo-argidun antzera jantzita itxaroteko asmoan baserritar tabernazaleari. Alzola Atalak 58. Juan zan gizonori begitxuan, aregaz ogeratzeko asmuan. Etxba Ibilt 457. Erromatikan gaixorik dator / osatuteko asmoan. FEtxeb 84. Berorri irabazteko asmoan etorri naiz. BBarand 11. v. tbn. Gco I 385. Arr May 93. ForuAG 313. Tx B I 70. Ir YKBiz 184. JAIraz Bizia 16. Anab Aprika 22. Uzt Sas 159. Asmuan: Azc PB 73. (Tras -rako). "Euskalerrirako asmoan gaude (G-azp)" Gte Erd 255. Sartzen da itsasuan Siriarako asmuan. Bv AsL 105. Azpeitirako asmuan aterata, aruntz iritxi gabe etxera etortzea. Moc Damu 15. Bai, baña ez burrukarako asmoan. Ag Kr 178. Esaten zion nagusi etxekoandreak Donostiarako asmoan zirala udan. Urruz Zer 92. Azpeitirako asmuan aterata. Moc Damu 15. Illerrirako asmoan atera zan ama naigabetua. NEtx Antz 159. Lanerako asmoan, ordea, paper oiekin? Or QA 65. Urten ziran gabian zorro batzuek artuta kalamatxinotarako asmuan. SM Zirik 34. Zuzentzia eskatzen ebela [oittura] askok, eta sarri artarako asmuan agirixan jarritta ziur liburu artan. Etxba Ibilt 454. Amaika lagun omen ziran apaizetarako asmoan ziranak. BBarand 112. (Con adj.). Aren ondasun guzien Jaun eta jabe bera egiteko asmo osoan zegoan. Arr GB 93s. Neri jipoia eman nayian / zebillen asmo osuan, / egun batian asi zan eta / kukuak oker jo zuan. Tx B I 241. Bera erailtzeko asmo utsean zetorrela. Etxde JJ 195. Ekin zion euskaldunari, bizia kentzeko asmo osoan. Berron Kijote 105. (Tras part.). Gai oni buruz jarri asmoan / nator bertso bat edo bi. Insausti 146. b) (Tras gen.). Adivinando. Ez dakigu zer ekarriko duen geroak, ez gabiltza etorkizunaren asmuan. JE Bur 52s. "Asmuan (asmian) dabil (BN), anda olfateando (el hombre)" A

adib: monopolizatu, monopoliza, monopolizatzen du ad. Monopolio bidez saldu edo ustiatu; norbaitek zerbaiten monopolioa bereganatu. Ikastolak monopolizatzeko asmoan.

asmoan 54: Berria 33, EiTB 6, Jakin, Argia 7, DiarioVasco 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asmoan 34: Berria 17, Herria 1, Asisko Frantzizko 5, Eskarne Mujika 5, Koldo Izagirre 2, Ramuntxo Etxeberri, Matias Mujika 2, Patziku Perurena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asmo sarreran.

asmoarekin
postpos. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmotan; asmoz. Beste bagoira pasatzeko asmoarekin hasi ziren bi guardia zibilak. Guztia bideoan grabatzen ari dira, beste dokumental bat egiteko asmoarekin. Antzerkia egiteko eta antzerkirako zaletasuna sorrarazteko asmoarekin jaio zen DAT.
Loturak

Aztergaia: asmoarekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASMOAREKIN (Dv), ASMOAGAZ. (Con -tzeko). Con el propósito de, con la intención de. "Erneago ibiltzeko asmoarekin (Mb)" Dv. v. ASMOZ. Tr. Propio de la tradición meridional. Ematen die itza konfesoreari, baña ez kunplitzeko asmoarekin. Mg CC 145. Eta erremediatzeko asmoarekin eta deseoarekin Jaungoikoari barkazioa eskatzen diobenak. Gco I 391. Bazoaz ongi prestatua, eta etsaiaren kontra ongi peleatzeko asmoarekiñ. AA III 531. Estudijeetako asmuagaz iges egiten dau erri urrinetara. JJMg BasEsc 8. Asi zan irakurten liburu txar bat, burutaziño areek kenduteko asmuagaz. Ur MarIl 65. Asia txikieneronz abiatu zan [...], kristautu zituenak ikusteko asmoarekin. Lard 516. Izan bere bekatuen damu egiazkoa, bizitza ondotzeko eta Eliza ama sainduak agintzen duenean konfesatzeko asmoarekin. Legaz 43. Karidadeagaiti / beti dago emola / kenduteko asmuagaz / pobreai odola. Azc PB 347. Iagi zan bazter batean eukan makillea artuteko asmoagaz. Ag AL 86. Pekatuak autortuteko eta onduteko eta penitenzia betetako asmoagaz. Itz Azald 139. Errekaldera juateko asmuagaz [urten zan]. Kk Ab II 28. Beste bagoira pasatzeko asmoarekin asi ziran bi guardiazibillak. Ugalde Iltz 31. Bear bada, mozkortu ta norbaitekin aserren bat izan eta artan zanpatuko zutela ez iltzeko asmoakin. Izeta DirG 50. Damututa, eta bethiko on izateko asmoarekin. Osk Kurl 136. Ba-dirudi dena egiña izan dela gizonari bizi-leku xamurrago bat antolatzeko asmoarekin. Vill Jaink 49. (Con -rako). "Euskalerrirako asmoagaz gaoz (V-arr)" Gte Erd 255. Aitu zuen seguru Paristik ogeita amar legoara Erruanen Españarako asmoarekin arkitzen zala. Aran SIgn 69. Mendialderako asmuagaz [urten zan]. Kk Ab II 28.

adib: arka iz. Kutxa. Noeren arka. Joan zen arkara gazta zati bat hartzeko asmoarekin.

asmoarekin 1186: Ortzadar 7, ElCorreo 4, Deia 44, Elhuyar 16, Consumer 5, HABE 2, Berria 526, EiTB 327, Euskaltzaindia 2, Jakin 29, Karmel 4, Argia 36, Laneki 7, Erlea, DiarioVasco 176.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asmoarekin 385: Berria, Herria, Joseba Sarrionandia, Joxean Agirre, Martin Anso, Agustin Otsoa, Patxi Zubizarreta, Julen Gabiria, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Joxemari Urteaga, Ibon Uribarri, Pako Aristi, Xanti Iruretagoiena…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta lehendik dagoen adibidea asmo sarreran ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa asmo sarreran.

asmobakar
adj. Asmo bakarra duena. Unamunoz kanpora ere, maiz agertu izan dira munduan euskaldun asmobakarrak.

Aztergaia: asmobakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ideia bakarrekoak" (2003-05-15)

asmondar
1 iz. hist. Kristo aurreko 134-63 urteetan Palestina gobernatu zuen dinastia bateko kidea.
2 adj. Dinastia horrena, dinastia horri dagokiona.

Aztergaia: asmondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asmondar: HiztEn (Makabeotarren ondorengo dinastia [K.a 134-37]. Palestinan erreinatu zuen) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asmondar: I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("asmondar estatu"); asmonear: BiblE 2 (oharretan: 1 M 2,42; 2 M 13,24); J. Arregi.

Informazio osagarria
Eratorri egokia

Forma hori dagokio Asmon pertsona-izenaren eratorriari.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond. edo izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

asmotan
postpos. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmoz; asmoarekin. Lan asko egiteko asmotan. Ezkontzeko asmotan da.
Loturak

Aztergaia: asmotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

asmotsu
1 adj. Batez ere bizk. Amarrutsua, maltzurra. Gure etsai asmotsua garaitzeko.
2 adj. Batez ere bizk. Asmatzeko ahalmen handia duena. Ik. burutsu. Gaztetatik agertu zen asmotsua eta behargina.

Aztergaia: asmotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

Kategoria

izond.

asmoz
1 postpos. (-tzeko atzizkiaren eskuinean). Ik. asmoan; asmotan; asmoarekin. Atera ziren iluntzerako Debara iristeko asmoz. Betekada bat egiteko asmoz, hasteko, arrain zopa eskatu dute. Kultura suspertu eta euskara bultzatzeko asmoz sortu zen elkartea.
2 adb. Asmoari dagokionez, gogoari dagokionez. Ezin badut soinez nire ondoan eduki, irudiz, asmoz eta gogoz beti nirekin egongo da. Asmoz eta jakitez.
Loturak

Esaera zaharrak

Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez.

Aztergaia: asmoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asmo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

-tzeko asmoz eraikuntzan erabiltzen da (*joan asmoz e. joateko asmoz; *egin asmoz e. egiteko asmoz).

asonante
adj. liter. Errimez mintzatuz, bokalen arteko hoskidetasuna duena.
asonantzia
iz. liter. Errimez mintzatuz, bokalen arteko hoskidetasuna.

Aztergaia: asonantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asonantzia 3: B. Oihartzabal ("Ez xerka haietan asonantzia arraro aberatsik, ez xerka metafora edo imaia berezirik, ez xerka sendimenduak adieraz litzakeen deus orijinalik"), DV 1997 2 ("Bertsolaritza klasikoa konsonantzian oinarritua dago, nik asonantzia gehiago zabaltzeko proposamena egiten dot", "asonantzia gehiago erabiltzea proposatzen du"); asonanza 3, J.B. Orpustan (adib., "Etxeparek asonanza bakarra du -i, nahiz errima iduriekin nahasia", "[...] ainitzetan bazirela han "barneko" errima edo asonanzak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asonantzia : LurE, HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asonantzia : ElhHizt (Metr. asonancia), HiruMila (asonancia), EskolaHE (bi puntu edo gehiagoren artean, azentua duten azken bokalen berdintasuna) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Metr.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asonantzia iz. Metr.

asots
iz. naf. Zarata. Atean asotsa da. Entzuten ditu dinamitazko zapart asotsen irudiko batzuk.

Aztergaia: asots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asots Naf. 'zarata'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

asozial
1 adj. Gizartean ondo egokitzen edo integratzen ez dena. Badu zerbait hurkoarenganako uzkur egiten duena; asoziala da askotan.
2 adj. Gizarteko bizitzaren kontrakoa dena. Jokabide asozialak.

Aztergaia: asozial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 3, Berria 8, EiTB 1, Elkar 5, Erlea 1, Jakin 1, Karmel 2, UEU 9); ETC 66.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: [comportement] gizarteari egokitugabe – asozial asocial.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da; sozial ere lehendik jasoa dago.

asoziatibo
adj. Asoziazioarena edo asoziazio baten ondorio dena. Oroimen asoziatiboak. Familiaren egitura asoziatiboa.

Aztergaia: asoziatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asoziatibo 3: UZEI (hiztegi-sarreraren ordain bezala, "memoria asociativa, almacenamiento asociativo: memoria asoziatibo, elkartze-memoria"), Ele 1995 ("testu informazioa sortu eta era ez-sekuentzial eta asoziatiboan informazioa atzi dezakegu"), I. Arrigain ("Forma baten sortzea baino lehen, beti, hizkuntzaren altxorrean ezarritako materialen konparazio oharkabea gertatu behar da #mdash# altxor horretan, forma sortzaileak erlazio sintagmatikoen eta asoziatiboen arabera daude antolatuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asoziatibo : DFrec 1 (Txill: "asoziatibo: "zakurrarekin joan da""), AB38 1, AB50 1, Euskalterm 12 (cf. lege asoziatibo, elkartze-lege sinonimoarekin; jarduera asoziatibo, asoziatze-lan sinonimoarekin; memoria asoziatibo, elkartze-memoria sinonimoarekin, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asoziatibo

asoziatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, asoziatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. elkartu; lotu 2; erlazionatu; kidetu].

Aztergaia: asoziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh25 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean eta argitaratuan aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asoziatu EB 3: X. Mendiguren B. ("Ariketa honek irakatsiko die haurrei zenbait kolore bero-gradu desberdinekin asoziatzen") eta I. Aldabe ("... fotozito talde bat -argia produzitzen duten zelulak- indiferentziatutako erreflektore edo pigmentu mota bati asoziaturik dagoen"; "asoziatutako begi egituraketak okupatzen dituzten gainerako lente...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asoziatu [ad.]: DFrec 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1. asoziatu [izond.]: Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE. asociar/asociado itzulitako beste formak: AB38: lotu 1, elkartu 8, elkarreratu 1, alkartu 1 / 6, elkarkide 1 // AB50: ø / elkartutako 2, elkar- 1, elkar(-)lan 3, elkarte kontratu 1, elkartzebidezko 2, lankidetzazko 1 // Euskalterm: elkartu 2, elkarlotu 1 / elkartu 14, elkar(te)kide 4, bazkide 1, tartekatu 1, taldetu 1.

Sektore jakin bateko informazioa

asociado/asociar: AgAld hitz-bilduma: elkartzebidezko, elkartutako, erkide, bazkide / bazkidetu, erkidetu // AdminEL: ø / elkartu, bazkidetu // HezkAdmin: (166) elkartu, (570) elkartekidetu // LurraldeAntol: baltzuangoa, bazkunetan bildutakoak / bildu. Ez ditugu aurkitu ap. AdmHizt, AdminMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

asociado, -a /asociar//associé/associer formen ordainak: ElhHizt: 1. lagun; 2. bazkide, elkartekide, kide / 1. elkartu, bildu, elkartea sortu, eratu; 2. (Fig.) lotu, uztartu, erlazionatu // HiruMila: 1. elkartu, tartekatu; 2. elkarkide, erkide / elkartu, erkidetu // Lur EG/CE eta EF/FB: elkartu // Casve FE: kide, erkide, parteliant, partxuel / algarretaratü, bateratü, nahasi, alkarganatü, parte hartü // HaizeG FB: kide, lagun, kideko, partaliar, partzuner / partaliartu, partzuner jarri, kidetu, elgarretaratu // T-L LFB: elgarretaratu, batetaratu, laguntzat eman, parte hartu // PMuj DCV: "socio= bazkide, kide, lagun, lagun-arteko, partzuar; as. para el bien= onkide; as. para el mal= gaizkide; calidad de as.= bazkidetasun" / "1. tomar por socio= baltzuratu, baltzuan artu, erkidetu, partzuertu, lagun artu; 2. agregar, acompañar= eratxiki, lagun eman, lagun-erazi; 3. unir, juntar= bateratu, bildu, batu, bat egin, elkartu, eratxiki;4. -se, formar una sociedad= aro bat egin, baltzu egin, bailaratu, kutsutu; 5. -se, aliarse= alkartu, elkartu, alkarganatu, bateratu, kidetu, erkidetu, baltzutu, batu; 6. -se, adherirse= atxiki, erantsi, eratxiki, itsatsi; 7. -se, participar de= kutsutu, erkide izan, erkidetu" // Azkue Aurkibidea: pharteliant / erkhidetu, partzuertu; alkarganatu, alkartu, kutsutu.

Erdaretako formak

asociado, -a/asociar formen ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): associé, e / associer; it (S. Carbonell): associato, a; socio, a; compagno, a / associare; ca (DCC): ø / associar; en (Collins): associated; member partner / to associate, to pool, put together; to take into partnership; de (Langenscheidts): assoziiert; Teilhaber, Partner, Genosse / 1. teilnehmen lassen; vereinigen, verbinden; in Verbindung bringen; 2. anschließen, teilnehmen an (Dat), mitarbeiten, mithelfen".

asoziatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, asoziatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. elkartu].

asoziatu 27: Argia (“EAJk estatus berria planteatzean ez du aipatzen estatu libre asoziatua”), Berria 5 (“Irakasle horiek asoziatuak izaten dira”, “IKER ek baditu horrezaz gainera kide asoziatuak, laborategia lau urteko berritua den aldioro izendatuak direnak. Kide asoziatu horiek IKER ekin kolaborazio jarraitua duten mundu osoko ikerlariak dira”, “Materiaren eta formaren arteko lotura horren emaitzak ikuslearen fokua simulazioaren, gezurraren, ilusioaren edo magiaren inguruan kokatzen du, eta artistari normaltasunetik at gelditzen diren gaitasunak asoziatzen zaizkio”, “Ohitura osasuntsuak mantendu behar direla ahaztu gabe, bide berriak ireki daitezke obesitatearen eta asoziaturiko gaixotasunen tratamendurako”), DiarioVasco 2 (“Normalean piratak mutilekin asoziatzen dira, baina emakumeak ere bazaudeten”), EiTB (“850 dira barreiatuta dituzten GKE lokal eta nazional asoziatuak”), Elhuyar 2 (“Bestetik, CCR5 ( chemokine receptor type 5) erresistentziarekin asoziatu dugu”, “Gure lanak ardi latxen HKNko geneetako aldaki jakinak asoziatu ditu minbiziaren garapenarekin, DRB1 geneko antigenoaren lotura gunea kodetzen duten hiru alelo barne”), Elkar (“Ze kristo egiten dut nik zapaburu horrekin asoziatuta, e? Zer?”), Jakin 7 (“nazioa modernizazioari asoziatuz”, “Liburu digitalaren alorrari dagokionez, bertako enpresa editoreek asoziatzera joko dute, kanpokoekin asoziatuko dira, sozio teknologikoren batekin bat egingo dute...?”, “Horrelako eta antzeko hainbat testutan erreparatzen duzunez, nazioaren kontzeptua liburuan zehar bi determinaziorekin asoziatua etortzen da”, “autonomia eredua, federalismoa, estatu asoziatua...”), UEU 8 (“Pertsona latinoamerikarrari asoziaturik dauden hitzak eta maiztasunak”, “Parte hartzaileak aleak gogoratzen saiatzen direnean, ale horiekin indartsuki asoziaturik dauden itemak berreskuratuak izateko lehian aritzen dira eta inhibituak dira”, “Hipotesi gisa, kultura gutxiengo bakoitzari asoziaturiko pertzepzioak taldeek barneratzea espero da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

asoziatu 9: Berria 2 (“Planak ez du eskumen gehiago nahi, estatu asoziatua baizik, Konstituzioak aitortzen ez dion subiranotasuna onartzea, alegia”, “Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek nabarmendu du Frantziako Hezkuntza Nazionalarekin asoziatze-kontratua duela Seaskak, eta haren programak irakasten dituela, euskara eta euskal kulturaz gain”), Joxe Azurmendi 5 (“positibismoa liberalismoari asoziatua agertu da”, “Biak beti asoziatzeak ez dakar biak ekibokoz jostea baino”), Koldo Izagirre (“Heinek, Loreleiren kanta famatuaz gain, "Der Rabbi von Bacherach" narrazioa dauka hain zuzen, Erdi Aroko juduen gorroto eta pogromen istorio beltzenak hiri ilun horrekin asoziatuz. "Bacharach es el amontonamiento de habitáculos humanos más antiguo que haya visto en mi vida", idazten du Hugok bere hango egonaldian”), Ibon Uribarri (“Izan ere, hautemapenak asoziatzeko ahalmena berehala bagenu, orduan erabat indeterminatua eta beharbadakoa izaten iraungo luke ea hautemapenak gainera asoziagarriak ote diren”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina lotu, erlazionatu, kidetu baliokideak ere gehitzea komeni da.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. elkartu, etab.

asoziazio
iz. Gertaera psikikoen arteko lotura, esperientziaren edo ikasketaren bidez gertatzen dena; horren ondorioa. Hitzen asoziazio askea. Ideia-asoziazio natural baten ondorioz, behatzak bibote puntetara joan zitzaizkion.

Aztergaia: asoziazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu asoziazio formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

asoziazio (+ asoziazione, asoziazio-erlazio, -mota, -saio) 14: A. Artiñano ("Lantegietako langileentzat, borondatezko aseguroak sortzen dira; elkarri laguntzeko lehen asoziazioak agertzen dira Ingalaterran, adibidez"), UZEI 2 ("Asoziazio-erlazio hauek elkarturiko hitzen ezaugarri semantikoei zor zaie, edo-ta sarri askotan elkarrekin gertatzeagatik sorturiko experientziari"; eta hiztegi-sarrera baten sinonimo bezala: "Elkargoa: asociación, association, association. Sin.: asoziazioa 1) Hitz-elkargoa esaten diogu, unitate jakin baten eta unitate sor bat edo gehiagoren artean gerta daitekeen erlazio-multzoari"), EUSTAT 1991 ("Merkatal sektorearen oinarrizko egitura xehe-xehe aztertu ahal izan zen (...): establezimenduen kopurua eta tipologia, salmenta-teknikak, asoziazio-motak, salmenta-zerbitzuak eta pertsonal okupatua"), Herr 1992 2 ("erresioneka edo eskualde handika, hori lur komunendako edo departamenduka eta eskualde ttipika asoziazione eta laborari multxoendako", "Gure eskualdean, laguntza berezi horien beha egon gabe, asoziazione bat bada xutik ezarria Jean Errecart izenekoa, eskola izen berekoaren sahetsean"), EstiLib ("IATA [iata]. Nazioarteko Aire Garraioko Asoziazioa"), X. Mendiguren B. ("Gertaerak ez ezik espresioak ere ez dira hitz soilezkoak; pentsamendu eta emozioen asoziazioz ñabarturik agertzen dira"), J.K. Igerabide ("Eguneroko giroan ezohizkoak diren asoziazioak eskaintzen zaizkio haurrari, erreferentea ametsaren eta eguneroko errealitatearen elkarketan oinarrituz"), L. Oihartzabal 3 ("Gaixo baten erreprimituriko konplexuen behin-behingo ezagutza azkar bat lortu nahi baduzue [...], asoziazio-saio izeneko azterbideaz balia zaitezkete, Jungek eta bere ikasleek egiten duten eran", "Lehen hitzaldian metodo berriaren jatorria aurkeztu zuen, asoziazio askearena, Berta Papenheim neska gazte histeriko baten tratamenduan lehen aldiz erabiliarena", "Bigarren hitzaldian metodoaz hitz egiten du, Asoziazio askeaz, eta horren jatorriaz"), A. Garro ("Motorea / Sentsoriala / Garun-azal motore primarioa / Eremu somatikoa / Eremu premotorea / Eremu motore osagarria / Asoziazio somatikoaren eremua"), EkonHazk ("Baina, Lehen Karlistadaren ondoren batez ere, inausketa-prozesu sakona garatu zen eta, poliki-poliki, antzinako asoziazioak ordezkatu zituzten"); asoziazionismo 2: MerkatalEZ 1987 ("Komunitateko merkatal iharduera karakterizatzea lortzen da Zentsu honekin, bere alderdi desberdinetan _ ekipamendua, sozietate-modua, merkatariaren adina, asoziazionismoa..."), A. Urrutia ("Baserritarren arteko sindikatu, kooperatiba eta asoziazionismo edo elkartze moeta desberdinak direla medio, azken urteotako euskal baserrian, errealitate berri baten aurrean gaudela ezin uka"); asoziazionista 1, P. Iztueta ("John Stuart Millen obran badu eraginik positibismo frantsesak, zehazki Comterenak [...] hala ere, badirudi gehiago hartzen duela Benthamen etika utilitaristatik, Baconen logika induktibotik eta bere aitak hasitako psikologia asoziazionistatik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

asoziazio : DFrec 11 ("eguneroko hamar mila gorabeherak eginarazten du asoziazio berbera", "gerra aurrean asoziazio hori eginarazten zuena", "ministeritzak ezezkoa eman die XXX eta XXXri asoziazio erregistroan inskribatzeko garaian", "Euskaltzaindia ez da asoziazio bat instituzio bat baizik", "biologian asoziazio izenaz izendatzen da", "batbatean osatu zutela aipaturiko asoziazioa", "nazio libre bat ez ahal gara gainera orain asoziazioak ere permititzera goaz", "amnistiaren aldeko asoziazioak dioenez...", "asoziazioak dioenez arriskutsua da eta gobernuaren hauzia da", "soluzio bat erraza zen Euskaltzaindiak asoziazioen artean bere burua sartzea", "britaniar eta belga asoziazioetako pilotoek baiezkoarekin erantzun diote"); HiztEn (1 Bot. konposizio floristiko jakin bateko landare-komunitatea, baldintza ekologiko uniformeetan dagoena eta fisionomia homogenoa duena; 2 Kim. molekula edo atomoek lotura kimikoak baino ahulagoko indarrez eratutako elkarketa; 3 Psikol. ikaskuntzaren edo esperientziaren bidez gertaera psikikoen artean gertatzen den lotura); Euskalterm 33 (hauetan asoziazio-ahalmen, -area, -bide, -eremu, -erlazio, -futbol, -jolas, -konplexu, -lege, -sare, -zentro / hitz-, ideia-, landare-, mineral-, sofil-asoziazio / asoziazio aske, molekular, paradigmatiko / adimenezko, albokotasunezko, antz bidezko, antzekotasunezko, espeziearteko, espeziebarneko, kontraste bidezko, oroimenezko asoziazio / asoziazio bidezko gogoratze / asoziaziozko jolas / ideien asoziazio); asoziazionismo : LurE (Fil. gertaera mental guztiak desberdinak diren psikologiazko edukien loturan oinarriturik aztertzen dituen filosofia dotrina...); Euskalterm 4 (hauetan asoziazionismo ingeles, kooperatibista; s-r asoziazionismo); asoziazionista : Euskalterm 3 (psikologia, teoria asoziazionista) // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50 // eta 'asociación' itzulitako beste hauek: batasun : AB38 1; batza : AB38 1; AB50 1; bazkun : AB38 4, AB50 26, Euskalterm 4; elkargo : AB38 11, AB50 11, Euskalterm 1; elkarketa : AB38 15, Euskalterm 3; elkarkuntza : AB50 1; elkarpide : AB38 1; elkarreratze : AB50 1; elkartasun : AB38 2, AB50 5; elkarte : AB38 38, AB50 174, Euskalterm 105; elkartze(ko x) : AB38 1, Euskalterm 14; erakunde : AB50 18, Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

asoziazio : ElhHizt (Biol./Psikol. asociación); asoziazionismo : ElhHizt (asociacionismo); asoziazionista : ElhHizt (asociacionista) // Ez ditugu aurkitu ap. EIH, HiruMila, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

asociación/association formen ordainak: aro : PMuj DCV (compañía, unión); asoziazio : ElhHizt (Biol./Psicol.); ballera : PMuj DCV (sociedad); baltsa : HiruMila (grupo); baltzu : HiruMila (compañía de comerciantes), PMuj DCV (compañía, unión); batasun : XarHizt, HaizeG FB, PMuj DCV (alianza, confederación; sociedad); batza : Lur EF/FE; PMuj DCV (alianza, confederación); batzoki : PMuj DCV (sociedad, centro); bazkun : Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV (sociedad); botigoa : Casve FE; elkargo : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE (alkargoa), PMuj DCV (alkargo: compañía, unión; elkargo: alianza, confederación); elkarketa : ElhHizt, HiruMila(acción de asociarse); elkartasun : HiruMila (unión, unidad), PMuj DCV (alianza, confederación); elkarte : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE (alkarte); elkarte anonimoa : XarHizt (société anonyme); elkartze : ElhHizt, HiruMila (acción de asociarse); erkidego : PMuj DCV (alianza, confederación); gizarte : PMuj DCV (sociedad); kidegoa : Casve FE, HaizeG FB (kidego); kofradia : XarHizt; kutsu : PMuj DCV (compañía, unión); lagundi : Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV (compañía, unión); partaliertasun : HaizeG FB; partzuergo : Lur EF/FE, HaizeG FB (partzunergo), PMuj DCV (compañía, unión) // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asoziazio

asoziazionismo
1 iz. Psikologia-doktrina, gertaera psikiko guztiak ideien asoziazioaren bidez azaltzen dituena.
2 iz. Helburu, arazo edo interes bertsuak dituzten pertsonen artean, lotura juridikoen bidez elkarrekiko laguntza antolatzera eta lotzera bideraturiko mugimendua. Euskal Herrian dagoen asoziazionismo mailak harreman sare trinkoa osatu du gizartean.

Aztergaia: asoziazionismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:IrEm 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu; XX. mendeko corpusean, bi agerraldi daude: EUSTAT eta A. Urrutia; Interneten hainbat aldiz aurkitu dugu euskarazko 'asoziazionismo' hitza; Euskalterm-en ere badago" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): asoziazionismo

aspaldi
1 adb. Duela asko, orain dela asko. Aspaldi esana. Aspaldi asmatu zen gauza.
2 adb. Aspaldian, aspalditik. Aspaldi bizi gara Kristoren legean. Aspaldi nabil nola euskal herriak edertu eta jasoko ditudan.
3 adb. Aspaldian. (Superlatibo batekin). Aspaldi ikusi dugun ikuskizun lotsagarriena.
4 iz. Duela askotik orain arteko denbora. Aldaturik zabiltza ia aspaldi handian. Gaur berandu da; bada hori da nik aspaldi guztian egin behar nuen lana. Hedatuago zebilen aspaldi batean gure egunotan baino. Aspaldi bateko dotrinak.

Aztergaia: aspaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aspaldian, aspaldidanik, aspaldiko, aspalditik

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aspaldidaniko , aspaldietan , aspaldi honetan , aspaldiko partez, aspaldion .

aspaldi ez dela
Berriki, oraintsu. Ik. izan2 11. Badakit gai hau irratian aspaldi ez dela aipatu duzula. Honetaz eta hartaz jardun behar izan dut, aspaldi ez dela.
aspaldi honetan
Aspaldi, aspaldian. Zerorrek ere ongi dakizu aspaldi honetan nagoela zuregatik penak sufritzen.
Loturak

Aztergaia: aspaldi honetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

esapide osatu garden samarra da; baina ez da automatikoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aspaldi sarrerari dagokion azpisarrera.

aspaldi izan
da/du ad.-lok. (Singularreko 3. pertsonan, perpaus osagarri bat hartzen duela, zerbait gertatu denetik denbora luzea igaro dela adierazteko). Aspaldi da horrekin zabiltzala. Aspaldi du sortetxetik joana naizela. Aspaldi zen markako trajeek lepo luzeko jertseak ordezkatu zituztela. Aspaldi zuen liburu santu hau bere bihotzera ekarri zuela.

Aztergaia: aspaldi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ASPALDI DA (Lar, Añ), A. ZEN. (Con oración completiva). Hace (hacía) tiempo (que). "Días ha, aspaldi da" Lar. v. infra ASPALDI DU. * Sandiarekin egoten naiz, baña aspaldi da gure artean gauz okerrik gertatu ez dala. AA III 489. Aspaldi da noaski, guraso biraugillea, igesi zabiltzala konfesatzetik. Ib. 594. Eta eguzkia Otoioren atzean ostendu eta itsasoan murgildu zala, aspaldi zan. Erkiag Arran 46. Bai, ba duk aspaldi ohartu natzaiola zuen elkarrekilakoari. Mde HaurB 42. Eta "aspaldi da ikusi ez dedala" eta "elezati onek bi iraute ditu bakar laburraren aldean". Ola diogu, ola dantzugu, ta ulertzen dugu ta ulertzen gaitute. Or Aitork 326. ASPALDI DU (AN ap. A; SP, vEys, Dv), ASPALDI ZUEN () (Con oración completiva). Hace (hacía) tiempo (que). "Aspaldi du, il y a longtemps" SP, Dv. "Aspaldi du etorria nintzela" vEys. "Aspaldi du eztudala ikhusi, il y a longtemps que je ne l'ai pas vu" Dv. "En esta temporada, hace ya tiempo" A. "Badü aspaldi etzütüdala ikusi (S)" Gte Erd 32. v. supra ASPALDI DA. * Ezi aspaldi du haren / Merezi handiaren / Ezagutza dudala, / Et' en' eskasgoaren. O Po 39. Aspaldi zuen liburu saindu hau bere bihotzerat eta akzionetarat ekharri zuela. (In Ch) pró. Aspaldi du naizela / Etorri mundura. Bordel 107. Alabainan aspaldi zuen haren ikhusteko lehian zagoela. Dv Lc 23, 8. Maithatü züntüdala badizü aspaldi. ChantP 46. Betirisantsez aspaldi dik / Ez zela deus berri handirik. Zby RIEV 1909, 227. Aspaldi du Jainkoak jakinarazi zarotala desertu huntan zinaudela. Jnn SBi 117. Aspaldi du elgarrekin dabiltzala. HU Aurp 211s. Ez du aspaldi [...] gizon batzu soloasean zagozila. HU Zez 137. Erretorika egin nuenean, helas aspaldi du!, ikhasi nuen. Elsb Fram 165. Aspaldi du etzinuela holako zakur onik eskuratu. JE Bur 17. Etzuen aspaldi bazabilala eskualde hotan. Ib. 156. Aspaldi du naizela sor-etxetik joana. Ox 145. Zer nahi duzu, aspaldi du Horace pertsulariak erran zuela: . "Paupertas impulit audax ut versus facerem" . Zerb Azk 25. Aspaldi du ez dutala aphez baten elerik entzun. JEtchep 74. Aspaldi du beste itsaso batean, beste Herri bati buruz abiatua dela! Ardoy SFran 23. v. tbn. AstLas 59. Elsb Fram 165. Xa Odol 102. -- (Con reduplicación) * Aitek erainik, badu aspaldi-aspaldi, / Hazi ona ez dauke alfer bethi geldi. Ox 175. --(Aspaldi dute) * Badute aspaldi erailketa horiek. Egilea urrun dakete engoiti. Mde Pr 155.

LB: aspaldi da 75 “Gainera aspaldi da Txinak indarra galdu zuela itsasoan” (Argia), aspaldi du 8 “Aspaldi du, bai, idazten ez dizudala” (Argia); EPG: aspaldi da 12 “Aspaldi da ez dela emakume batekin bizi izan.” (Oskar Arana), aspaldi du 16 “Aspaldi du gisa hortako barkurik etzela estreinatua izan Donibane-Ziburun” (Herria); ETC: aspaldi da 132 (“Aspaldi da zenbait logika hertsi samar egiten zaizkidala.” (Mikel Elortza).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: aspaldi du/zuen (Ipar.) hace tiempo (que), hacía tiempo (que) aspaldi du ez dudala ikusi: hace tiempo que no le he visto; Adorez: 0; Labayru: aspaldi da 1 ad. lok., ad. da hace tiempo (que). Aspaldi da ez nazala Madrilen egon: Hace tiempo que no he estado en Madrid.

Bestelakoak

aspaldi 2 adb. Aspaldian, aspalditik. Aspaldi bizi gara Kristoren legean. Aspaldi nabil nola euskal herriak edertu eta jasoko ditudan. || (aspaldi da (zen) edo aspaldi du (zuen) esapideetan, perpaus osagarri bat lagun duela). Aspaldi da horrekin zabiltzala. Aspaldi du sortetxetik joana naizela. izan2 11 da/du ad. (3. pertsonan, denborazko testuinguruetan). Igaro, pasatu. Ik. dela; duela. Badira hogei urte hemen bizi naizela. Egun asko da elkar ikusi ez dugula. Hamasei bat urte dira liburua argitaratu nuela. Bi urte badu hemen dela. Sei hilabete zuen hor zela. Aspaldi du haren ezagutza dudala. Zenbat denbora du pena horietan zaudela?

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da aspaldi izan forman eta da (zen) eta du (zuen) adibideak bertan gehituta. Azpiadiera ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aspaldi sarreran.

aspaldian
adb. Duela denbora luzetik. Ik. aspalditik. Euskal Herritik aski urruti nabil aspaldian. Ez dute aspaldian indarrik. Aspaldian ez da sortu gure herrian horrelako ardorik. Bihozmin handi bat garraiatzen zuen aspaldian berekin.
Loturak

Aztergaia: aspaldian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aspaldian ere
adb. aspaldian-en indargarria. Han erlamandoak dira aspaldian ere nagusi.

Aztergaia: aspaldian ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ASPALDIAN ERE. Hace tiempo; desde hace tiempo. v. ASPALDIAN. Ordea ai, nere gorputza aspaldian ere basa-bazterren batean deseginda dagoelakoan zaute. Arr GB 76. Zor diogu aspaldian ere, bainan behinere baino gehiago aste huntan ohore berezi hau gure Eskualdun zenator ohoragarriari. HU Aurp 141. Kai bakotxeko arrantzaleak aspaldian be euren anaidea dauke. Eguzk GizAuz 193. An erlemandoak dira aspaldian be nagusi ta iñok ezin ditu kendu. Ib. 110. Illero-illero egiten eben batzarren bat nire ipuiñeko zangurruek. Goiz aretakoa baiño luze ta burubide andiagokorik ez, ostera, aspaldian be. Bilbao IpuiB 59.

adib: basabazter 1 iz. Kaletik urrun dagoen auzoa edo aurkintza. Nire gorputza aspaldian ere basabazterren batean deseginda dagoelakoan. Oihan eta basabazterretako aire garbia.

aspaldian ere 3: EiTB (“Aspaldian ere, 1933ko ekainaren 15ean eta 1953ko urriaren 14an, uholde handiak egon ziren EAEn”), Jakin (“Pertsonaia femeninoek euskal literaturan duten presentziaren gaia ez da gaur goizekoa, aspaldian ere bazterrak astintzen ari dena baita, baina apenas astintzetik deus gehiagora pasatu denik azkeneko hamarkadetan”), Argia (“Horrelako gauzak aspaldian ere hasi ziren egiten, baina adabakiak dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu aspaldian ere formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia da eta lehendik dagoen adibidea aspaldi sarreran ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa aspaldi sarreran.

aspaldidanik
adb. Aspalditik, duela denbora luzetik. Gure artean aspaldidanik datorren ohituran amore emanaz. Gaitza aspaldidanik datorkigu.
Loturak

Aztergaia: aspaldidanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aspaldidaniko
adj. Aspaldikoa. Aspaldidaniko bereizkuntzak galtzen ari dira.
Loturak

Aztergaia: aspaldidaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aspaldidaniko 10 aldiz jaso da, G-EB (Lek SClar, Zait Plat 3, MEIG 6); aspaldidanikako 9 aldiz (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira aspaldidaniko 5 (J. Azurmendi 3, L.M. Bandres, Argia 1983) eta aspaldidanikako 1 (J. Bujanda).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aspaldidaniko : DFrec 4; aspaldidanikako : DFrec 1; aspaldidanik(ak)o : LurE (eta EskolaHE). Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: aspaldidanik(ak)o / EuskHizt: adib. -danikako / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: aspaldidanik(ak)o

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka-: -danikako/-daniko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aspaldi sarrerari dagokion azpisarrera.

aspaldietan
adb. Aspaldi, aspaldian. Aspaldietan ez dugu zuen albisterik.
Loturak

Aztergaia: aspaldietan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aspaldi sarrerari dagokion azpisarrera.

aspaldiko
1 adj. Duela askoko. Aspaldiko idazleen izkribuak. Aspaldiko kontuak. Arazo hau ez da oraingoa, aspaldikoa baizik.
2 adj. Aspalditik honako, azkenaldiko. Urria aspaldiko onena izan da Hego Euskal Herriko lan-merkatuarentzat. Aspaldiko elurte handienak egin ditu Nafarroan.
3 interj. Aspaldian ikusi nahi zenari esaten zaion hitza. Kaixo, aspaldiko! Aspaldiko, Agustin!
Loturak

Aztergaia: aspaldiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aspaldiko partez
Aspaldi gertatu edo egin ez den zerbait gertatu edo egin dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Harro dago bere buruaz Nikanor, aspaldiko partez, bere logela txukun apala eta ohe biguna dauzkala ikusirik. Abiatu nintzen, aspaldiko partez, baina eliza itxia.

Aztergaia: aspaldiko partez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ezagun-erabilia da, Ipar.-Heg.etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aspaldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper