50535 emaitza bilaketarentzat - [5101 - 5150] bistaratzen.

astia izan
du ad.-lok. Ez ezazu estakurutzat ekar, ez duzula meditatzeko astirik. Behin ere astirik asko ez nuen. Halako tokietan diren apaiz bakarrek ere badute zorigaitzez astia franko. Aurten, asti gehiegi izango dugula uste dut.
astialdi
iz. Lanik edo zereginik gabeko bitartea, nahi den eran bete daitekeena. Ik. aisialdi. Esaiok astialdi batean etor dadila honantz.

Aztergaia: astialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-aldi.

astigar
1 iz. Zuhaitz hosto-erorkorra, loreak mordo zintzilikarietan eta haziak hego moduko mintz gogor batez hornituak dituena (Acer sp. ). Astigar loreak. Astigarraren zur trinkoa zurgintzan erabiltzen da.
2 iz. Astigarraren zura. Astigarrezko gurutzea.

Aztergaia: astigar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: astigar: Acer sp.; astigar arrunt: Acer campestre; astigar zorrotz: Acer platanoides; astigar zuri; ostartx: Acer pseudoplatanus; lizar-astigar; negundo astigar: Acer negundo.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

astigar Acer sp

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

hori da gaur korritzen duen forma nagusia, ez gaztigar

astigar arrunt
iz. Europan eta Asian ugaria den astigar mota (Acer campestre L).
astigar zuri
iz. Astigar enbor-luze eta adaburu-zabala, azala, platanoarenaren antzera, geruza erorkorrez osatua duena (Acer pseudoplatanus). Ik. ostartx.
astigartar
1 adj. Astigarragakoa, Astigarragari dagokiona.
2 iz. Astigarragako herritarra.

Aztergaia: astigartar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

astigmatismo
iz. med. Begiaren akatsa, irudia desitxuratzen duena.

Aztergaia: astigmatismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH eta EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

astigmatismo : AB38 1, AB50 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

astigmatismo forma jaso dutenak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF. // Ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): astigmatisme; it (S. Carbonell): astigmatismo; en (Collins): astigmatism; de (Langenscheidts): Astigmatismus.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'Med.' marka eranstea proposatzen dugu" (2002-09-02)

astiki
adb. g. er. Astiro.

Aztergaia: astiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

astiro.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "kentzea proposatzen dugu (beste hitz batzuk sartu ahal izateko)" (2002-09-02)

astin
1 adj. Harroa.
2 adj. Hantustez betea.

Aztergaia: astin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

harroa.

astin-astin egin
du ad.-lok. Gogor astindu. Gutxien uste duzula, altxatuko zaizkizu hartzekodunak; iratzarriko dira eta astin-astin egingo zaituzte.

Aztergaia: astin-astin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

astindu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

astinaldi
1 iz. Astintzea; zerbait astintzen den aldia. Ik. astindu2. Balearen astinaldi batek arrantzale guztiak airean bota zitzakeen. Astinaldi bat eman beharko diozu.
2 iz. adkor. Jipoia. Astinaldi onak emanik bidali zutelako, berriz etortzeko gogorik gabe. Astinaldi gogorrak hartu zituen.

Aztergaia: astinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
astinarazi, astinaraz, astinarazten
du ad. Astintzera behartu. Hotzikarak bizkarrezurra astinarazi zion. Minak ezker eskua airean astinarazi dio.

Aztergaia: astinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

astinarazi, astinaraz, astinarazten. dio ad.

astindu eder
iz. Gaurko guraso askok ere merezi dute astindu ederra. Astindu ederra eman ziguten derbian. Patrikari astindu ederra emateko aitzakia perfektua. Gehienek astindu ederra jasota egin ohi dute etxerako bidaia. Giro politikoak astindu ederra hartu zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: astindu eder

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

astindu1, astin/astindu, astintzen
1 du ad. Harrotu, bereziki inarrosiz. Ohea astindu.
2 du ad. Arazoez, auziez eta kidekoez mintzatuz, argira atera, zabaldu. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi dituenak. Kale-baserrietako arazoak astindu.
3 du ad. Zerbaiti kolpez edo higidura bortitzez eragin. Zuhaitzak astindu. Hautsa kentzeko trapua astindu. Hegoak astinduz.
4 du ad. adkor. Jipoitu. Eskutitzaren egileak hitz gogor eta zakarrekin astintzen ditu irakasle berri horiek. Burgesaren ideiak gogor astintzen.
astindu2
iz. Astinaldia. Gizatxar hark besotik heldu eta astindu bat eman zion. Astindu batzuk hartu. Astindu galanta, gogorra, zakarra.
Ohiko lexiak
astingailu
iz. Astintzeko tresna.

Aztergaia: astingailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu corpusetan eta OEH argitaratuan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

astingailu : Euskalterm 1 ('sacudidor', "Iharduera gremial eta komertzialak" sailean); minda-astingailu : Euskalterm 1 ('agitador de purín', Abeltzaintza sailean). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

NekHizt: astingailu ("Landarezaintza. Tresnak. es vibrador, fr vibrateur").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

astingailu : HiruMila ("vibrador"), PMuj DVC ("azote (instr.)"). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Harluxet, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal vibrador/vibrateur beste hiztegietan: ElhHizt: bibragailu // HiruMila: bibragailu, dardaragailu // Casve FE: daldaregile, dardaregile, daldalgile // PMuj DCV: dardargille; dardar-eragille, dardarazle // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

astinketa
iz. g. er. Astintzea. Hego astinketaren hotsa.

Aztergaia: astinketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

astintasun
iz. g. er. Harrotasuna.

Aztergaia: astintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harrotasuna.

astintzaile
adj. Astintzen duena.

Aztergaia: astintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

astintze
iz. astindu aditzari dagokion ekintza. Ik. astinaldi; astindu2. Irakasleen prestakuntzak astintze nabarmena behar du.

Aztergaia: astintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

astintze Sacudida; zurra. "Zurra, castigo: (c.) zurra, astintzea, galantak ema- o emotea" Añ. Aizea astindu, esku beteka eltxoak atxitzen bagenbiltza bezela. Aize-astintze artarako berriz, yardun ta yardun, mintza ta mintza. Ldi IL.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

astintze 2: Berria (“A gripeak edo H1N1 birusak astintze ederra eman zion Iritzi Publikoari”), EiTB (“Baina plano horretan ikusi dugun astintze hori falta zaiela iruditzen zaigu“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

astintze 3: Berria (“Hain zuzen, Teheran hiriburuko geofisika behatokiak Richterren eskala irekian 3,6ko indarra zeukan lur astintze bat hauteman zuen ordu horretan bertan”), Iñaki Mendiguren (“Hemen zentzugabeko makila-astintze gutxi dagoenez, zuetariko askok nekez sinetsiko duzue hau magia denik.”), Irene Aldasoro (“Black Eagletik - esan zuen mutilak, eta zeharretara sartu eta saski bat utzi zuen lurrean botila-astintze hots batez”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

astiro
adb. Behar adina asti hartuz. Ik. geldiro. Astiro hitz eginez. Arazoaren alde guztiak astiro aztertu ondoren. Astiroago egin.
Azpisarrerak

Aztergaia: astiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
astiro-astiro
adb. astiro-ren indargarria. Ik. poliki-poliki; mantso-mantso; baratxe-baratxe. Honela, denborak, astiro-astiro, gauza guztiak bistara ateratzen ditu eta arrazoiak argitan ipintzen. Astiro-astiro aurreratzen dira.
Loturak

Aztergaia: astiro-astiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): astiro-astiro 57: Deia 3 (adib.: “Beraz, liburu digitalen eskaintza oraindik txikia da, baina bai, astiro-astiro gorantza doa”), Elhuyar (“Aurretik lan handia dute egiteko Zubiagaren iritziz, "astiro-astiro, zooma sartu ahala, ari gara ikusten gauza txikiak, baina bere txikitasunean eragin handia izan dezaketenak”), Consumer 7 (adib.: “Orduantxe aztertu behar da, astiro-astiro aztertu ere, panazea izatetik urrun dabilen irtenbidea”), Berria 25 (adib.: “Urbeltza erreka eskuinean izango dugu, eta, haren paraleloan, goratasuna hartzen astiro-astiro joango gara”), EiTB 8 (adib.: “Goizaldean, hodei hondarrek zaparradaren bat utz lezakete, baina goizean zehar zerua txukunduko da eta astiro-astiro urdina nagusituko da”), Jakin 4 (adib.: “oso modu apalean ezagutzen zen, astiro-astiro eta gainera ahalegin ekonomiko handiarekin”), Argia 6 (adib.: “Eta banoa, astiro-astiro euskal folkaren oinarrietara”), DiarioVasco 3 (adib.: “Poliki-poliki, transformazio handiak jasaten ari gara gizartean; eta, astiro-astiro, ohituz goaz, gainera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: astiro-astiro 194: Berria 6 (adib.: “Astiro-astiro joatea du gustuko, geldikako jokoa da haien dohaina”), Urtzi Urrutikoetxea 18 (adib.: “Orduan astiro-astiro alde egin zuten, batek izan ezik”), Anjel Lertxundi 31 (adib.: “Astiro-astiro igo zituen eskailera-mailak"), Xabier Amuriza 13 (adib.: “Honela denborak, astiro-astiro, gauza guztiak bistara ateratzen ditu eta arrazoiak argitan ipintzen”), Karlos Zabala 9 (adib.: “Konplota umotuz zihoan astiro-astiro”), Lopez de Arana 8 (adib.: “Garraiontzi zapal bat astiro-astiro zihoan Narrows-en zehar, euripean”), Julen Gabiria 6 (adib.: “Peter airetik astiro-astiro hurreratzen eta labana prest ikustean, kareletik itsasora egin zuen salto”), Agustin Otsoa 5 (adib.: “Astiro-astiro, emandako urratsak egin zituen atzerantz, itsuka, elfo-argia erabiltzera ausartu gabe”), Koldo Biguri 5 (adib.: “Meharra astiro-astiro zihoan sasiarterantz, kontu handiz zapalduz, eta isiltasunak berunaren pisua bera zuen.”), Juan Martin Elexpuru 4 (adib.: “astiro-astiro hasi ziren nire larru guztia zeharkatzen, igurzten, masaiatzen”), Patxi Zubizarreta 7 (adib.: “Hala bada, astiro-astiro, eskua hanka artera labaindu diat, eta, bihotza punpaka hasi zaidak”), Joanes Urkixo 3 (adib.: “Txalupako hiru lagunak, astiro-astiro, sortasun sakon batean murgildurik geratu ziren”), Josu Zabaleta 3 (adib.: “Blindatua, gaina irekita, astiro-astiro zetorkien”), Jon Muñoz 3 (adib.: “Apalen ondoan ibili zen astiro-astiro Ruche jauna”), Irene Aldasoro 3 (adib.: “Muinoxkaren ondotik aurrera zetorren gizona astiro-astiro”), Iñaki Mendiguren 4 (adib.: “Astiro-astiro joan ziren belarretan aurrera”), Edorta Jimenez 4 (adib.: “Bada hemen poloniarren ordezkariarena egiten duena, eta astiro-astiro guztion buru bilakatu dena”), Pedro Alberdi 2, Joxe Azurmendi 2, Joxe Austin Arrieta 2, Oskar Arana 2, Alberto Ladron Arana 2, Jon Arretxe 2, Karlos Zabala 2, Txillardegi, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

hedatua eta onartzekoa, poliki-poliki azpisarrera onartua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa astiro sarreran.

astiroki
adb. Ipar. g. g. er. Astiro.

Aztergaia: astiroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro-ki.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

astiro.

astitsu
1 adj. bizk. Geldia, arintasun gutxikoa. Ibilera astitsu eta neurtua.
2 adj. bizk. Lan edo egiteko gutxikoa. Negua astitsua izaten dute lanbide hartan. Zatoz astitsu zaren batean.

Aztergaia: astitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

astitsu Bizk.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

astiune
iz. Astialdia.

Aztergaia: astiune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-une.

astiz
1 adb. Astiro, geldiro. Poz handiarekin hartu zuen bere jauregian, eta egun batzuetan astiz hitz egin zuten.
2 adb. Garaiz.
Loturak

Aztergaia: astiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asti sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 geldiro. 2 garaiz.

asto
1 iz. Zama aberea, zaldiaren antzekoa, hura baino txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza (Equus asinus). Asto gainean sartu zen Jerusalemen. Bildotsen hurrena asto zintzarridunak. Asto proba. Asto lasterketak. Asto belarriak. Asto saskiak. Asto bat arrantzaka.
2 adj. Adimen edo eskola gutxikoa; gauzak eragabeki egiten dituena. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Astoa baino astoagoak zarete.
3 iz. Zerbaiti azpitik eusteko zernahi egitura, bereziki zurezkoa.

Esaera zaharrak

Astoaren arrantza min gabea. Astoaren balakuak, ostikoak eta ausikiak. Basta ederragatik, asto duk astoa. Ez dira astoarentzat konfiteak. Fereka ezak astoa, emanen dik uztar. Iazko asto hilak aurten lurruna. Oiloari oloa, astoari lastoa.

Aztergaia: asto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

asto, asta-

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: asto-azienda , asto-laster , asto-proba .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Astopito Zugarramurdin, Urdazubin, Goizuetan,... Astapito Luzaiden. Bi formak nahasian Bortzerrietan, Malerrekan'.

 - [E116]: 'Baztanen ere astopito da nik bederen entzun dudana. Aski erabilia da, baina lekukotasun idatzirik ia-ia ez du. Testuetan batere ez. Zuek ikusi'.

 - [I102]: 'Irain gisa sartu behar dela uste dut, irainak hain zuzen oso gutxi agertuko direlako testuetan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'dauden AS-k sartu eta gehitu astapito izond (lgart) sarrera beregain gisa'.

asto azienda, asto-azienda
iz. Astoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da).
asto lan, asto-lan
iz. Lan gogor eta nekagarria. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean. Esker on gutxiko asto-lana dela, hitz batean esateko.

Aztergaia: asto-lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ASTO-LAN "Trabajo que requiere mucho esfuerzo. Ire aittajuna basuan makiña bat astolan einddkua dok" Elexp Berg. v. ASTO-BEHAR. Oraiñ artean zer pasatu dan / gazteok ongi dakigu: / beste batzuek agintzeko ta / asto-lanean beti gu. Olea 43. Orrelakoxeak --norbaitek esango du-- asto-lanak dituk. Insausti 211. Ni morroi egondu nintzan lekuan etzegoan astorik, eta geuk egin bear asto-lanak. Albeniz 37.

LB: 11 “Itzultzaileen asto lan burugogorrarenak ez du esplikaziorik behar.” (Berria); EPG: 8 “Bere esker ona, egunez harrobian asto-lanean aritu eta ez zuelako dardara egin mailua eskuetan zeukanean” (Anton Garikano); ETC: 50 “Horrela nebilek, ahal den lekutik lau sosen truk edozein asto-lan egiten..” (Goenkale).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

asto 2 iz. (Esapideetan). Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk. Astoa saldu eta mandoa erosi. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. asto2 adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asto eta lan sarreretan.

asto proba, asto-proba
iz. Astoekin egiten den proba, harri handi bat herrestan eramatean datzana.
asto-laster
iz. pl. Tobera-mustra, xaribaria. Herrian asto-lasterrak ziren.

Aztergaia: asto-laster

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: asto lasterrak / EuskHizt: AS: asto laster / HiztEn: + / LurE: AS: asto laster / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: asto lasterrak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-laster.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

asto sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'pl.' marka eranstea proposatzen dugu (Euskal Hiztegian ere pl. marka du)" (2002-09-02)

astoa saldu eta mandoa erosi
du ad.-lok. Nola-halako egoera batetik beste txarrago batera igaro. Hori ere bada, ba, astoa saldu eta mandoa erostea.

Aztergaia: astoa saldu eta mandoa erosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

asto -- (Empleado frecuentemente en refranes o similares). * Astoa saldu ta mandoa erosi (AN-larr-ulz); astoa saldu ta potxotxo erosi (G-azp). mando * Mandoa saldu ta astoa erosi. (AN-5vill). Inza NaEsZarr 1845.

LB: 3 “Hori ere bada, ba, astoa saldu eta mandoa erostea” (Elkar); EPG: 0; ETC: 2 “Astoa saldu eta mandoa erosi pentsatu zuen ironikoki.” (Elkar), “Adibidez: "mandotik astora jausi" edo "mandoa sal, astoa eros".” (Pentsamenduaren Klasikoak)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: astoa saldu eta mandoa erosi: vender el burro y compar un mulo; Labayru: 0.

Bestelakoak

asto 2 iz. (Esapideetan). Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk. Astoa saldu eta mandoa erosi. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. asto 2. adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asto, saldu, mando eta erosi sarreretan.

astoaren arrantza
Baliorik ez duen gauza adierazteko erabiltzen den esapidea. Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk.

Aztergaia: astoaren arrantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

2 arrantza * Albistari orren egia ta astoaren arrantza or nunbait dituk. Ag G 225.

LB: “Agian gailu elektronikoetako hizkuntza aukeretan oiloaren kakara, astoaren arrantza eta zakurraren zaunka ere erantsi beharko dira” (Argia) ; EPG: 0; ETC: “Itziar Nogerasek bere argibideak eman aurretik eta egunak ekarriko zuenaren berririk gabe idatzia da zutabea, eta norberak esandako zerbait argumentum auctoritatis gisa baliatzeak antza handia baldin badu ere astoaren arrantzarekin, ikusita gure autoritateen argumentu? eta ipar? falta, arrantzaka nator orain hilabete doi hementxe idatzi nituenekin” (Anjel Lertxundi).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: astoaren arrantza (lgart.) la carabina de Ambrosio; Adorez: hori eta astoaren arrantza: eso y la carabina de Ambrosio; Labayru: 0.

Bestelakoak

asto 2 iz. (Esapideetan). Albistari horren egia eta astoaren arrantza, hor nonbait dituk. Astoa saldu eta mandoa erosi. Nagusiak agindu eta gazteok asto lanean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. asto 2. adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa asto eta arrantza sarreretan.

astoari konfiteak eman
dio ad.-lok. Norbaitekin estimatzeko gai dena baino fintasun gehiago erabili. Hori astoari konfiteak ematea da.

Aztergaia: astoari konfiteak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0 ; EPG: “"Hau bai, hau ez; arrosak bai, geranioak ez; konfiteak bai, astoak ez".” (Bernardo Atxaga); ETC: “Zure moduko baldarren artean ibiltzeko? Hori astoari konfiteak ematea bezala da..“, “Bai! Astoaren konfiteak! Atarramendu onak aterako ditiztek gure gurasoek ordenadorearekin!“, “Ez, Alizia, arretatsuago portatu behar nuen, baino astoa konfite artean baino baldarrago jokatu nuen” (Goenkale), “Pedante jarrita: zibilizazioa irudimenaren fruitua da.>>Iragarri dutenez, zientzialari talde bat imajinazioaren barrunbeak deskubritzeko zorian omen dago, laster jakingo omen dugu nola funtzionatzen duen, nola lortzen den astoa eta konfitea bezalako bi kontu muturrekoak lotu eta astoaren konfiteak! asmatzea.” (Anjel Lertxundi).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

konfite 2 (astoari konfiteak eman,ez dira astoarentzat konfiteak eta kideko esapideetan, norbaitekin estimatzeko gai dena baino fintasun gehiago erabili dela adierazteko). Hori astoari konfiteak ematea da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. konfite 2 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da asto eta konfite sarreretan.

astoarrosa
iz. Arrosaren familiako zuhaixka, bost hostoko lore arrosak ematen dituena, basoan berez hazten dena (Rosa canina). Ik. arkakarats.

Aztergaia: astoarrosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arrosa.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Rosa canina.

astodun
iz. bizk. Astazaina.

Aztergaia: astodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-zain.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

astazaina.

astoko
1 iz. Asto gaztea. Eta aurkitu zuen Jesusek astoko bat, eta jarri zen haren gainean.
2 iz. (Alegietan, izen berezi gisa). Otsokok Astokori: Gau on, jaun astoa.

Aztergaia: astoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. astako.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. astako / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

astoño
iz. adkor. Astotxoa.

Aztergaia: astoño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. astotxo / LurE: + / ElhHizt: Ik. astotxo / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

astorki
iz. Belar landare lekaduna, zurtoinaren buruan multzo trinko luzanga bat osatzen duten lore gorrixkak ematen dituena (Onobrychis viciifolia).

Aztergaia: astorki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: astorki: Onobrychis viciifolia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Onobrychis viciifolia.

astotu, asto/astotu, astotzen
da/du ad. Ergeldu, astakirten bihurtu. Ba omen dira gizon batzuk ia batere aurrerapenik egiten ez dutenak, erdi astotuak daudenak.

Aztergaia: astotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

asto(tu), astotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

astotxo
iz. Asto txikia; asto gaztea; (adkor.) astoa. Bartzelonara abiatu zen, bera oinez, liburuak astotxo baten gainean.

Aztergaia: astotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

astotzar
1 iz. adkor. Asto handia.
2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Astotzar horrek bere emaztea kolpeka ia akabatu du.

Aztergaia: astotzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

astrapala
iz. bizk. Zarata, zalaparta. Hasi da, bada, artez-artez gorantz joaten; han jausi, hemen jagi, astrapala batean.

Aztergaia: astrapala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B dira astrapala 3 (Enb: "Beren astrapalakaz dantzan dabil lurra"; SM Zirik: "Naikua astrapala zalaparta) sortu zan"); astrapalada 1 (AB AmaE: "Ainbeste ospe baralla eta astrapaladaz ekarriteko uste bagarik saill okerra?"); astrapalatsu 1 (Gand Elorri: "Arkaitzez gora, elorri, astrapalatsu, basati, arkaitzez, garratz, eleiz arkaitza azkar dator"); astrapalots 3 (Kk Ab II: "Etxe aretan zan astrapalots ikaragarriya entzunda"; Bilbao IpuiB: "Astrapalots bat bazan ikaragarriagoa eleiza aretan"); ik. gainera OEH argitaratuan: astrapaladaka (AB Olerk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

astrapala EB 3 (B. Gandiaga: "trenaren astrapala trapala noiz entzungo, herstu eta isil"; X. Mendiguren Bereziartu: "liburu lodietako bat astrapala handiarekin lurrera erortzen zelarik"); ez dugu astrapalada(ka), astrapalots formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

astrapala : DFrec 2, AB50 1, LurE; astrapalada : AB38 1, HiztEn.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zarata, zalaparta.

astringente
adj. Idorgarria. Arroza astringentea da.

Aztergaia: astringente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

astringente 3, Amonaren botika ("[Azitraiaren] bereiztasun askoren artean sabel laxoaren kontrako eraginkortasuna nabarmentzen da, oso astringentea delako", "Ziatikako minak belar infusio honekin arindu daitezke, antinfekzioso, antinflamatorio eta astringentea delako", "Salikaria astringentea da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

astringente : HiztEn (ik. lehorgarri); astringentzia : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): astringente

astro
iz. Zeruan, batez ere gauaz, begi hutsez nahiz tresnaren batez ikus daitekeen gorputz oro, bereziki distiratsu ikusten dena. Ik. argizagi.

Aztergaia: astro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

astro, (argizagi)

Euskaltzaindiaren Arauak

astro Sin. argizagi.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

maila berean onartzekoak dira astro eta argizagi forma biak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Honen sinonimo moduan argizagi jarri bagenuen ere, ez dut hain garbi ikusten hori; egia osoa behintzat ez da. Gauaren deskripzioa egitean eskuarki zeruko argizagiak (= izarrak + planetak + kometak) esatea erabat zilegi den arren, nekez erabil genezake euskaraz argizagi, adibidez, astronomiako liburu batean, erdaraz ere lehen adieran luminarias celestes edo luceros hitzak egoki badira ere, gaurko astronomiatik at dauden bezalaxe. Ene ustez astro hitz tekniko bakarra dugu gaur egun'.

 - [E116]: 'Hemen prozedura kontua dugu berriz ere. Bere garaian eztabaidatu zen, eta onartu zen onartu zena. Orain ez da jarri hemen arrazoi berririk orduko Erabakia aldatzeko. Astro-k ez du lekukotasun gehiegi, eta argizagi/argizari erabili izan dira euskal literaturan. Hori da testuek erakusten dutena. Gero, argizari-k bere bidea egin du eta hiztegi batuan "cera" adierazteko proposatu dugu. Beraz, argizagi geratzen da "astro" horren sinonimo gisa, eta holako hitzei, termino izateko, eskatzen zaizkien baldintza guztiak ongi betetzen ditu: ez da hitz arrunta, badu bere historia (Duvoisinek eta Orixek erabili izan dute), eta adiera bakarrekoa da. Arrazoi horiek nahikoak dira onartu den Erabakia bere horretan uzteko. Baina kontura gaitezen, gainera, "astro" ere ez dela batere nazioartekoa: ingelesak "star" ematen du, edo "heavenly body"; alemanez "Stern", "Gestirn", … Agian gustatuko litzaiguke "LUM-inaria"-tik "ARGI-zagi" ateratzea, baina ez digu hori erakusten euskararen erabilerak, inondik ere. Hortaz, niri iritziz, ez da inolako arrazoi berririk lehen hartutako Erabakia orain aldatzeko, eta bere horretan uztea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'utzi bakean'.

astrofisika
iz. Fisikaren adarra, argizagien sorkuntza, bilakaera eta ezaugarri fisikoak aztertzen dituena.

Aztergaia: astrofisika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: astrofísica.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

astrofisikari
iz. Astrofisikan aditua. Hain justu, 10.000 argi-urte baino urrunago dagoen pulsar baten jarraipena egiten ari ziren astrofisikariak.

Aztergaia: astrofisikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

astrolabio
iz. astron. Antzinako tresna, eguzkiaren eta izarren garaiera eta kokapena zehazteko erabiltzen zena.

Aztergaia: astrolabio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

astrologia
iz. Argizagiek gizakiarengan eta gertaeretan omen duten eragina dela eta, etorkizuna asmatzea helburu duen jakitea.

Aztergaia: astrologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

astrologo
iz. Astrologian aditua.

Aztergaia: astrologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper