50535 emaitza bilaketarentzat - [5201 - 5250] bistaratzen.

atalase
1 iz. Atearen behealdea. Azaldu zen ohi bezala ardo-banatzailea, eta atalasean zutik, "egun on" esan zien. Tabernako sarreraraino aldaroka iritsirik, atalasean gelditu zen.
2 iz. Prozesu, jarduera edo egoera baten hasiera. Zer egingo genuke gainerakook une latz azkenaren atalasean? Loriaren atalasean.
3 iz. Magnitude baten gutxieneko balioa, ondorio jakin bat eragiten duena. Oinaze atalasetik hurbileko hotsen eraginpean luzaroan egotea kaltegarria da.

Aztergaia: atalase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atalas : Ol Is 57,8; Amez Plat; atalas(e) (+ -th-): Or Mi; TAg Uzt; Ol Iud 19,27; SP Imit I, 13,5; atalaz(e) : Erkiag; atalax(e) : Inzag RIEV 1923; atalatz(e) (+ -th-): Canc. pop.; Ox; athelas : Dv 1 Sam 5,5; athelas(e) : Dv Gen 43,19s, Dv Soph 2,14.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atalas(e) 2 (A EY I, X. Mendiguren Bereziartu); atalase EB 10 (Zutabe, G. Nazabal, P. Iztueta; atalase(-)maila: P. Esnal, Helduen euskalduntzerako P.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atalase : HiztEn ("1 Sarrerako ate edo bao baten behealdeko eskailera-maila edo azala; 2 Ik. atari"; eta AS: atalase-maila), Euskalterm 14. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB50, LurE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

atalas : EuskHizt, DRA, PMuj DVC; atalase : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, PMuj DVC; atalatz : PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: atalas / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

-e-duna hobetsi da, hori gailendu baita gaur (glotodidaktikan, adib.), eta tradiziokoa ez da argia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'M. Izetak atalasa dakar'.

 - [E116]: 'atalas, atalasa, atalase, atalatz… denak ageri dira. Nik uste, lekukoen arabera atalase dela nagusi eta, beraz, hori gomendatuko nuke besterik aipatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'atalase'.

atalaurre
iz. Atari-aurrea. Atalaurrean ari zen txotx batzuk sutarako biltzen.

Aztergaia: atalaurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. infra atari-aurre.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurre.

atalburu1
iz. Ateburua. Ik. atalarri. Eliza honen atalburuan daude izkiriaturik hitz horiek.
atalburu2
1 iz. Liburu baten kapitulua.
2 iz. Zenbait lege edo araudi banatzen diren atal nagusietako bakoitza. Bigarren atalburuaren lehen atalean.
ataldu, atal/ataldu, ataltzen
du ad. Ataletan banatu. Beste hizkeretan hitzak ez dituzte horrela ataltzen. Gurasoen ondasuna ataltzea.

Aztergaia: ataldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atal(du), ataltzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

ataletan banatu.

atalka
adb. Zatika. Pitinka eta atalka. Liburua jarraian zein atalka irakur daiteke. || Osoko zuzenketez gainera, atalkako zuzenketak ere aurkeztu zituzten alderdiek.

Aztergaia: atalka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

atalo
iz. Aho txikia eta ezkatarik gabeko azal grisa duen itsas arraina, gorputza isatsik gabea eta luzea baino altuagoa duena (Mola mola).

Aztergaia: atalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: atalo; ilargiarrain: Mola mola.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Mola mola.

atalondo
iz. Ate ondoa; ataria. (Batez ere kasu atzizkiekin erabiltzen da). Elizako atalondotik aurreratzeko beldurrez dago. Nolanahi ere, horrek ez zidan betiko berreskurarazi etxeko atalondoa zapaltzeko eskubidea.

Aztergaia: atalondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

ataltzain
iz. Ipar. zah. Atezaina.

Aztergaia: ataltzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

atezaina.

ataltze
iz. Ataletan banatzea.

Aztergaia: ataltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

atanbora
iz. g. er. Danborra.

Aztergaia: atanbora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

danborra.

atari
1 iz. Atea, ate ingurua. Etxean bertan —ez atarian edo baratzean— hil zuen.
2 iz. Baserri, eliza edo etxe baten sarbidea, nahiz eraikuntzaren barnean, nahiz kanpoan. Ik. ezkaratz; bebarru. Pilato etxeko atarian sartu zen. Eliz atarira irten dira hizketan aritzeko. Atari batean sartu zen eta zurubian gora abiatu. Udaletxeko atarian bertan. Atari zabalean lo egiten. Atari txakurraren zaunkak. Atari aldera emakume eskale bat dator. Atariko atea baino lotsagabeagoa da. Atariko haizeari baino jaramon gutxiago egin.
3 iz. Sarrera edo hasiera, batez ere gauza abstraktuez, eta bereziki izkribuzko lanez mintzatuz. Neguaren atarian gaudenez gero. Heriotzaren atarian zegoela. Politikaren atarian. Epistola honen atari-atarian gogoratzen zaizkigun zereginak. Liburuko atariko hitzak. Egunaren atarirantz, zauri bat, gordina, odol beharrean urre.

Esaera zaharrak

Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian.

Aztergaia: atari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: ataria: portada.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atari-aurre .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Azpisarrera gisa atari-aurre gehitzeko eskatu da, eta nahitaez hala egin behar, "ataurre" sarreran horren sinonimo moduan ageri baita; hala egin ezean, "ataurre" horren sinonimo gisa "atalaurre" jar daiteke'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa atari zabal gehi daiteke, "kanpoan, estalperik gabe, aterperik gabe, atari zabalean" guztiak ere pareko direlako. Elhuyar Hiztegiak eta Mujikaren hiztegiak hala jasotzen dute, eta badira lekukotasunak Orotariko Euskal Hiztegian: / #mdash#Ateri zabalean, eguratsean, mai-inguruan zeuden, illunabarreko urre-dirdaiean bildurik (Orixe, Mireio, 902). / #mdash#Gure apaiza etzegoan aisa bere txokoan, atari zabalera atera gabe (Orixe, Santa Cruz apaiza, 23). / #mdash#Zenbat gabez atari zabalean lo egiten zuela, ta bordetan zakurrek ozkatu egin zutela noiz edo bein, eta zauri-ondoak an zeduzkala (Orixe, Mireio, 54)'.

 - [E116]: 'Uste dut lekukotasun gutxi dela atari zabal onartzeko, besterik gabe, dauden adibide guztiak Orixerenak bakarrik baitira. Esanahiak ere zalantzak sortzen dizkit. Bestetik, atari-ondo sarrerak lekukotasun gehiago ditu, eta ez dugu sartu. Nik, oraingoz, bazterrean utziko nituzke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atariko proba [azpisarrera gehitu]

atari-aurre
iz. Atariaren kanpoko aldea. Ik. ataurre; atalaurre. Atari-aurreko intxaurrondoa. Atari-aurrean, laztanka dabiltza luzaroan. Ikusi orduko automobila atari-aurrera eraman zuen.

Aztergaia: atari-aurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Katal: atariaurrea: anteportada; atariaurre-ostea: contraportada.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurre.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atari sarrerari dagokion azpisarrera.

atariko
iz. Zerbaiti hasiera edo sarrera ematen dion edo zerbaitetan hasi aurretik hura prestatzeko egiten den gauza; bereziki, idazki baten edo musika-pieza baten sarrera. Ik. hitzaurre; preludio; atari 3. Atariko gisa, gainera, ohar desegokiren bat-edo badut beretzat. AEBk eman duen pausoa esku-hartze zuzen baten atarikoa baino ez da. Bere disko berriaren atariko gisa Giraluna kanta oparitu zigun gau horretan. Gizaki guztiei gertatuko zaigun zerbaiten atarikoa da hori, bizitzatik desagertu aurreko aroa. Atarikoetan ohikoa da, edo behintzat itxura onekoa, nork bere idazketaren nondik norakoak zedarritzea gutxi gorabehera.

Aztergaia: atariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hitzaurrea, sarrera.

atariko proba
iz. Zenbait azterketa, lehiaketa, txapelketa eta kidekotan, aurretik egiten den hasierako proba. EGA azterketako atariko proba gainditu du. Amsterdamgo kontserbatorioko atariko probak egin zituen. Tourraren atariko probetan.

Aztergaia: atariko proba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: prueba inicial.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atari sarreraren azpisarrera gisa onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atariko proba [azpisarrera gehitu]

atariko titulu
iz. zuz. Lege testu luzeetan, legearen printzipio gidariak eta helburu orokorrak jasotzen dituen zatia. Lege organiko honen edukia zortzi titulutan egituratzen da; hasteko, atariko tituluaren xedapen orokorrak daude, hots, helburuari, definizioei eta arlo materialari buruzkoak.
atariratu, atarira/atariratu, atariratzen
da ad. g. er. Atarira joan. Atariratu zenean, ustekabean Engraziarekin topo egin zuen.

Aztergaia: atariratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atarira(tu), atariratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

atarrabiar
1 adj. Atarrabiakoa, Atarrabiari dagokiona.
2 iz. Atarrabiako herritarra.
atarramentu
iz. Ondorio edo onura ona edo txarra. Sorterrian nahiz atzerrian, batasun bila abiatzen denak ez du sekula atarramentu onik aterako. Atarramentu onik mutilzaharrak ez dik! Seme bat behar dela dio emazteak, atarramentu txarra jarri dit tristeak. Horixe da atarramentua, etxe horretan darabiltena! Zer atarramentu atera behar duzu zuk, gizona, inork ezagutzen ere ez zaituen zulo hartan?

Aztergaia: atarramentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
atarrapuzka
1 adb. g. er. Zalapartaka.
2 iz. g. er. Zalaparta.

Aztergaia: atarrapuzka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 adlag. zalapartaka. 2 iz. zalaparta.

atarratu, atarra, atarratzen
1 du ad. g. er. Apurtu, desegin.
2 du ad. g. er. Zigortu.

Aztergaia: atarratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atarra, atarratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

atarte
iz. Ataria. Harako jauregi ederrean sartzeko atarteak. Atartea auzo biena izaten da.

Esaera zaharrak

Seinak dantzuena ezkaratzean esan daroa [=esan ohi du] atartean.

Aztergaia: atarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
atasko
1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, atasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. auto ilara].
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, atasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buxatze; buxadura].

Aztergaia: atasko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh12 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'auto-ilara' adierakoak dira 3 atasko (J. Agirre: "Bezperako euriak parking bezala prestaturik genituen zelairen bat edo beste erabiltzeko ez direla utzi ditu eta horregatik sortu dira ataskoak"; A. Loidi: "Sistema berriak manipulazio, trafiko eta bidalketako arazoak konpontzen ditu, mugimendu handiko momentuetan sortu ohi ziren "ataskoak" arinduaz"; J.M. Suraso: "Trafiko atasko ikaragarria zegoen") eta 2 atasku (I. Iñurrieta: "Ataskua / Trafiko ataskua hiru kilometrotan zehar luzatzen zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ataskatu : AB38 1; AB50 1; HiztEn; atasko : AB38 2; HiztEn; Euskalterm 2; atasku : AB50 1. Ez dira azaldu ap. DFrec, LurE. // 'atascar', 'atasco' itzulitako besteak: ikatu : Euskalterm 1; itopen : AB38 1; makeztu : Euskalterm 2; poxelamendu : Euskalterm 1; trabatu : Euskalterm 1; zipozketa : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: ataskatu ; atasko : ikus butxadura. // Ez dugu aurkitu ondokoetan: EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; Casve EF; HaizeG BF; Lur EG/CE eta EF/FE; DRA; Lh DBF; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

gaztelaniazko atascar, atasco formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1 Butxatu (...); 2 Oztopatu, eragotzi, trabatu (...); 3 Trabatu (...)"; "Butxadura; (auto)-ilarak" // HiruMila: "1 atascar un conducto: butxatu, itxi, zarratu, intsugitu, poxelatu, ataskatu; 2 meterse en un lodazal: zoko egin, ikatu, trabatu"; "Butxadura, poxelamendu, atasku" // Lur EG/CE: Trabatu; Oztopo // PMuj DCV: "1 tapar con tascos una hendidura: mistillutu; 2 obstruir, cegar un conducto: itsugindu, poxelatu, opilatu, takau, trabatu; 3 meter un carro en un ladazal: ikatu, makeztu, zoko eragin, loian sartu, trabatu; 4 -se, meterse en un lodazal: ikatu, zoko egin, tankan sartu, loiean gelditu; 5 -se, confundirse: toton egin, ixildu, mututu, naboa egin, poto egin"; "1 obstáculo: eragozpen, eragozpide, esteku, koska, oztopo, atzerapide; 2 Cfr. atascamiento".

atasko 1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, atasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. auto ilara]. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, atasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. buxatze; buxadura].

atasko 11: a) ‘auto-ilara’ Argia, EiTB 2, Berria 6, b) ‘buxatze, buxadura’ DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu adiera horretako atasko formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du mailegu onartzekoen minimoa betetzen (atasko / buxoin); ordain egokirik ere ez dugu, ordea.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Horren ordez proposatutako aukerak arrakastatsu samarrak izan dira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "gaztelaniazko 'atasco'-ren ordainak Elhuyar Hiztegian: "atasco. s.m. 1. [embotellamiento] Auto-ilarak. 2. [obstrucción] Trabatze; buxatze"" (2002-09-02)

ataundar
1 adj. Ataungoa, Atauni dagokiona.
2 iz. Ataungo herritarra.

Aztergaia: ataundar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

ataurre
iz. g. er. Atari-aurrea.

Aztergaia: ataurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurre.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

atari-aurrea.

ataute
iz. bizk. g. g. er. Hilkutxa.

Aztergaia: ataute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zerraldoa.

atautxi
iz. naf. Aitona.

Aztergaia: atautxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aitabitxi (V, AN, L; SP, Ht VocGr 397, Lar, Añ, H), aitabutxa (AN-egüés-ilzarb), aitabutxi (H), aitagutxi (AN-ulz-erro, Ae; H; atta- AN-gip; aite- AN-ulz), aitaitxi (ArchVocGr, H), aitapitxi (G-goi), aitautxi (AN-gip-5vill-ulz, Ae; aitta- AN-larr; aite- AN-ulz-erro), aitautsi (AN-gip), aitagutxa (Ae), aitebutxe (AN-olza), aitegutxe (AN-araq),aitutxi (AN-ulz), atautxi (AN-5vill-larr-ulz; atta- AN-larr; atte- AN-larr-araq). Ref.: Bon-Ond 139; VocPir 189; A (aita besoetako, aitautxi); A Apend (aitagutxi, aitapitxi); AspLeiz (atautxi); Iz Ulz (aitutxi); Echaide Nav 216; CEEN 1970, 359; Gte Erd 59. Etim. Se suele aceptar desde Bähr que aitabitxi es sencillamente aita + bitxi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atautxi 1, Pper (“Aita Indalezio, Bilintx sonatuaren tokaioa, Pello Txotxa albientearen anaia zuen. Ama Emilia berriz, Garagartzako alaba Teresa Zabaleta Oterminen alaba. Amaren aldeko aitona Isidro atautxiaren bigarren emazte Vicenta, berriz, Sebastian Ayenekoaren arreba. Gero, Zabaletan bizpairu urte egin ondoren pasako ziren Dendarinera, eta han jaio eta bizitu dira egundaino Isidroren arrebek, Luisa eta Paulina, etxearen izen zaharrari ohore eginez, beren joste lanetan.ezkeoztik gurekin bizittu zen Dendarinen”).

Ez dugu aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atautxi 5, PPerurena (“Atautxi-amautxiak”, “"ambos de los godos" dio gurasoez; atautxi-amautxiak”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): atautxi iz. Naf. ‘aitona’ [forma berria, aztergaian etorri ez dena]

ataza
iz. Eginkizuna. Horren bidez, lanpostua osatzen duten elementuak eta atazak identifikatzen dira, baita hori beteko duen pertsonak izan beharreko ezaugarriak ere. Gizakiak egiten dituen atazak makinek egitea da helburua.

Aztergaia: ataza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ataza : Ayerb EEs 1912 ("Gizonarekiko ataza [cuidado, dedicación] bañan Goikuaren ardurarik larriena..."); Atutxa Mug ("...bizitekoa baña non ebas, da beti orren ataza"); Zait Sof ("...nere eskubideen aldezko zure atazaren ordañez"; "Beraz nerekiko zure ataza baño ezkontza aintzagarriagorik ez dut yasoko"); Erkiag BatB ("Ataza barriztuaz diardu orain. Zorioneko dirua!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ataza EB 3 (UZEI: "Ikasleak eman behar duen erantzun-motaren arabera taldekatuko dira iharduerak: Ataza fisikoak burutzea (irudiak aukeratzea, adib.)"; U. Larramendi: "Hau ez da (...) intentsiboki irakurtzeko, etab. esanaz lortzen, baizik eta estilo hauek eragiten dituzten atazak ipiniz"; "Atazek ikasleari helburu bat ematen diote eta, ikaslearen hizkuntza egokia izanik, estiloa praktikatzen eta garatzen laguntzen diote").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ataza : HiztEn ("1 Egiteko dagoen lana edo eginkizuna. 2 Inform. Konputagailuaren sistemak ezagutzen duen oinarrizko eginkizuna"), Euskalterm 6 ('tarea'). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Informatika Hiztegia: ataza ("Multiprogramazioan laneko unitate moduan aurkez daitekeen programa edo programa-zatia. es tarea fr tâche en task"), atazen gestio ("Ik. atazen kudeaketa"), atazen kudeaketa ("Sin.: atazen gestio").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ataza : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, DRA, PMuj DVC (eta atazatu, atazaz). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eginkizuna.

ate aitzin, ate-aitzin
iz. Ate aurrea. Jaitsi, txirrina jo eta, ate-aitzinean gelditu beharrean, autora itzuli zen. Ostatuaren ate-aitzinetik pasatzean.
ate albo, ate-albo
iz. Ateburuari eusten dioten bi piezetako bakoitza.
ate joka, ate-joka
adb. Atea joz. Ate-joka hasi zen bizilagunen etxeetan. Hauek al dira ate-joka etortzeko orduak? || Ate-joka ditugu dagoeneko deus gutxi ezagutzen ditugun ondorengoak. Ate-joka genuen uda.
ate leiho, ate-leiho
iz. Ateko leihoa. Ate-leihotik begira.
ate oste, ate-oste
iz. Atearen atzean dagoen lekua. Ate-ostean ezkutatu. Ruth deika ari zitzaion ate-ostetik.

Esaera zaharrak

Ondo eginen pagua, ate ostean palua.
ate zoko, ate-zoko
iz. Atea eta pareta elkartzen diren aldea. Egun batean gelditu nintzen ate-zokoan gordeta. Ate-zokoan kutxa handi bat.
ate zulo, ate-zulo
iz. Sarraila-zuloa, giltza-zuloa. Inesen semea noiznahi joaten zitzaion ate-zulotik barrandatzera.
ate1
1 iz. Harresi, horma, pareta edo kideko batean, alde batetik bestera igaro ahal izateko irekidura. Ate hori igarotzen duena. Ate gain batean josita. Atez ate ibili. Ate txakurra. Sarrera atea. || Astiro, egongelara joan zen bera ere; atepean gelditu zen zigarroa erretzen.
2 iz. Ate batetiko igarobidea ixten edo irekitzen duen orria edo orri bikotea. Ahal bezala autoko atea ireki nuen. Atea itxi eta ezer esan gabe alde egin nuen. Atea zabaltzeko giltza. Burdinazko atea. Ate nagusia. Ate isil batetik. Bi alderdiko atea. Ate langa. Ate morroiloa. || Agure txikia izan zen lurrean makurtu eta atepetik begiratu zuena. || Zenbat ate, hainbat maratila.
3 iz. Solairu bereko etxebizitzetako bakoitza. Ezkerraldeko hirugarren atean bizi da.
4 iz. Zenbait kiroletan, bi zutoinek eta langa batek eratzen duten ate modukoa, tantoak egiteko, baloia edo pilota sartu behar den tokia. Batek, hortaz, baloiak lapurtzen ditu, eta besteak, baloi horiek aurkariaren aterantz bideratzen. || Etxeitak baloia atepetik atera zuen 83. minutuan. Atepean ikusgarri aritu zen greziarren atezaina.
5 iz. Mendi arteko igarobidea. Geroztik Errolanen Arraila deitzen diote harkaitzean naturak zizelkaturiko ate gaitzari.
6 iz. Zerbait iristeko bidea. Zeruko grazia guztien atea Ama Birjina dela. Oi gure etxe maitea, oroitzapenez betea, zorionaren atea! Bake iraunkor baterako atea.
7 iz. zah. Kanpo, landa. (Leku atzizkiekin, singularrean). Barrutik gogoeta gaiztoak eta atetik etsaiaren erasoak. Atetiko seinaleak.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Marteilu zilarrezkoak hauts ditzake ate burdinazkoak. Ondo eginen pagua, ate ostean palua. Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz.
ate2
iz. zub. Meta, pila, multzoa. Bi atetan ezarri zuen. Egur ate bat.
atea bultzatu
du ad.-lok. Atea bultzatu, eta barrura. Parkeko zaindariaren etxolako atea bultzatu dut, poliki. Atea emeki bultzatu eta hormaren kontra babestu zen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: atea bultzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

atea giltzatu
du ad.-lok. Atea giltzaz itxi. Mela-mela eginda zegoen, dardaraka, eta esan zidan atea giltzatu eta kanpoan utzi zenuela. Etxetik irteten naizen bakoitzean, sutan uzten dut pertza eta atea giltzatu gabe.

Aztergaia: atea giltzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da gardena eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta giltzatu sarreretan.

atea hetsi
da/du ad.-lok. Ipar. eta naf. Norbaiti edo zerbaiti bidea itxi, aurrera egiteko aukerarik ez eman. Ipar Euskal Herriaren egituraketari buruzko eztabaidari ez dio atea hetsi.

Aztergaia: atea hetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da gaur egun EHn (hetsi sarreran), baina komeni da azpisarrera gisa jasotzea Ipar. eta Naf. markekin. Bide batez, hetsi sarrera adibiderik gabe geratuko denez, berria jaso beharko da.

atea ireki
da/du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti bidea ireki, aurrera egiteko aukera eman. Negar malkoei atea ireki diet. Atea ireki zion maitasunari. || Sormenari ate bat irekiz. Genetikak ustez itxita zuen ate bat irekitzen ari da poliki-poliki. Katalunian negoziaziorako ate bat ireki dadin. Ebazpenak beste ate bat ireki du.

Aztergaia: atea ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta ireki sarreretan.

atea itxi
da/du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti bidea itxi, aurrera egiteko aukerarik ez eman. Alemania izan da aukera horri atea itxi diona. Errealitateak ez diezaiola imajinazioari atea itxi. Ez diogu inori atea itxiko. Euskararentzat ate guztiak itxita zeuden garaia.

Aztergaia: atea itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 itxi -- Las exprs. más empleadas son atea(k) itxi 'cerrar la(s) puerta(s)' y begiak itxi 'cerrar los ojos'; se encuentra tbn. con cierta frecuencia bidea(k) itxi 'cerrar el paso' y belarriak itxi 'no prestar oídos'. Se emplea tbn. en exprs. como zuloa itxi 'tapar un agujero' o zauria itxi 'cerrar(se) una herida'. * Agura onari ez ateak itsi [issi]. RS 26. Mutil, itsi (ysi) egizu atea gilsas. Mic 6. Infernuko putzuaren atea nere gañera itxi ez dedilla. Cb Eg II 52. Itxi zezala atea barrendik. AA III 493. Itxi bijotzeko atiak pensamentu txarrai. fB Ic II 281. Ate bigaz itxita emon eutskula Jaungoikuak miina. Ib. 183…. 1 ate * Ate-zaiak, Elizako ateak idiki behar zaiztenai zabaltzeko, ta itxi behar zaiztenai itxitzeko kontua duenak. Ub 218. Ate guztiak itxi dizkiolako [Larramendiren hiztegiari], haren berririk ere jakin nahi ez duelako. MEIG VII 54.

Bestelakoak

itxi1 1 da/du ad. Leiho, ate eta kidekoez mintzatuz, norabaiteko sarrera edo irteera eragozteko eran jarri. Ik. hetsi; zerratu1; zarratu1. Anton. ireki1. Atea itxi. Leihoa itxirik aurkitu zuten. Miserikordiaren atea zuretzat itxi zen. Atea itxi zion: ez zion sartzen utzi. ate1 3 iz. Ate batetiko igarobidea ixten edo irekitzen duen orria edo orri bikotea. Atea ireki, zabaldu. Atea itxi. Atea giltzaz itxi. Burdinazko atea. Ate nagusia. Ate isil batetik. Bi alderdiko atea. Ate langa. Ate morroiloa. || Zenbat ate, hainbat maratila.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta itxi sarreretan.

atea jo
du ad.-lok. Etxe edo gela bateko atean kolpe bat edo kolpeak eman, atea ireki dezaten. Aterik jo gabe sartu zen, ohi zuen bezala. Honetan, Isabelek atea jo zigun.

Aztergaia: atea jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATEA JO (V-arr-gip, G-azp, AN-gip-5vill, B, BN-lab; Lcc, Ht VocGr (athe-). Ref.: Gte Erd 50, 27. Llamar a la puerta. "Bean atea jo dute (V-gip, G-azp, AN-gip)" Gte Erd 50. v. ATEAN JO. Ez, geiago ez jagot joko / kontereagaz atea. Lazarraga 1195v. Io dut atea eta oihu egin dut hiruretan. Volt 220. Ene borondatearen atheak ioiten dituzten gogoeta gaixtoei erraiten derauet: Ea tentagarriak, iragan aitzinat. Ib. 368 (V 242). Sein onek xaio bear dau, xo bidi atea. Acto 115. Zure iraupenak bigunduko dau Zeruba; jo atia, egin oles ostera ta ostera, ta edegiko jatzu. Mg CO 282. Joten eban neskatillatxu onek Marijaren atia, bere bitartez ikusteko Jesus. Ur MarIl 98. Kristau on asko bilduta zeuden, San Pedro-gatik Jainkoari erregutzen, Apostuoluak atea jo zienean. Lard 504. Hainitz athe, zor derautenetan, yo ondoan, deus ezin bildu dut. Hb Egia 21. Dran, dran atea jota dator neskatxea. AB AmaE 225. Amak jo zuan atea Kaxillen etxean deadar egiñaz. Urruz Zer 79. Onetan ginala, Isabelek atea jo zigun. A Ardi 112. Atia kox kox jo nion eta / laixter iriki ziguten. JanEd II 135. Eskaliak ogi-eske atia joten eben bittartian. Altuna 23. Aterik jotzeke sartuta iñoren etxean! NEtx Antz 124. Eska, bila, io atea. Or QA 130. Baña ezan ausartu bada-ezpadan be aterik joten. Bilbao IpuiB 202. Diru batzalliak atia jo eban. SM Zirik 42. Aterik jo gabe, oi zuan bezela, sartu zan. Ugalde Iltz 23. Gizonezko batek etxera etorri nai badu, atea jo ta eztula egiten du. Anab Aprika 18. Athea jo eta idekitzen dute. Larz Senper 128. Ta San Pedrori atia jo diot / ustez puliki puliki. Mattin 130. Atea jo ta an azaldu zan. BBarand 135. v. tbn. Astar II 141. PE 37. Sor AKaik 120. Muj PAm 36. Enb 201. Lek EunD 27. Ir YKBiz 291. Etxde JJ 222. BEnb NereA 59. Osk Kurl 59. Lab SuEm 183. (Ateari jo). Bilha zazue eta kausituko duzue, jo zozue atheari eta idekiko zaitzue. Dh 80. Kask, kask, kask jo zuten etxe txar batetako atheari. Barb Leg 71.

adib.: ate1 1 iz. Harresi, horma, pareta edo kideko batean, alde batetik bestera igaro ahal izateko irekidura. Ate hori igarotzen duena. Ate gain batean josita. Atez ate ibili. Ate txakurra. Sarrera atea. 2 iz. Mendi arteko igarobidea. 3 iz. Ate batetiko igarobidea ixten edo irekitzen duen orria edo orri bikotea. Atea ireki, zabaldu. Atea itxi. Atea giltzaz itxi. Burdinazko atea. Ate nagusia. Atea jo. Ate isil batetik. Bi alderdiko atea. Ate langa. Ate morroiloa. || Zenbat ate, hainbat maratila.

atea jo 960: Ortzadar 3, Deia 8, Elhuyar 2, Elkar, Berria 53, EiTB 866, Jakin, Argia 11, Erlea 3, DiarioVasco10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atea jo 309: Berria, Joseba Sarrionandia, Joxemari Urteaga, Anjel Lertxundi, Josu Zabaleta, Javi Cillero, Patxi Zubizarreta, Irene Aldasoro, Iñaki Mendiguren, Gotzon Garate…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ate sarreran.

atea zabaldu
da/du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti bidea ireki, aurrera egiteko aukera eman. Kanpoko eskaintzei atea zabaldu die. Heriotzak atea zabaltzen dio bizitzari. Guztiok dakigu zenbateraino zabaldu zizkien Larramendik ateak kanpotiko hitzei. Askatasunerako ate bat zabaldu zen. Telebistan ateratzeak laguntzen al du ateak zabaltzen?

Aztergaia: atea zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta zabaldu sarreretan.

atean jo
ad.-lok. Atea jo.

Aztergaia: atean jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATEAN JO. Llamar a la puerta. En Gte Erd 27 se rechaza esta expresión. v. ATEA JO. Yende beharrek ez dute yotzen / gure etxeko atean / Non ez duten mahainean, / Othoruntz ordua denean, / Lekua gure aldean. Elzb Po 197. Denbora berean yotzen ditek athean kask, kask, kask. Elzb PAd 80. Mutilla su-onduan jezarritta egualarik, atian jo eben. Altuna 66. Atean yotzen duenari idekitzen baitzaio. Ir YKBiz 137. Athean jo du norbaitek. Mde Po 13. Apaizburu Jaunaren atean / jo nai degu gaur aurrena. NEtx LBB 368.

adib: xeheria 1 iz. Ipar. Gauza xeheen multzoa. Arropa, oinetako, xeheria eta beste saltzeko. 2 iz. Ipar. Ume taldea. Jausten gara, besoez baztertuz xeheria ausarta. || Atean jo bezain sarri, han zuten nagusia, haur xeheria bat ondotik. // xuxurlatu, xuxurla/xuxurlatu, xuxurlatzen du ad. Ahapeka, ia ezpainak higitu gabe hitz egin. Soldadu bat sartu zen, atean jo eta, aretora; zerbait xuxurlatzen hasi zitzaizun, nik ez entzuteko moduan.

atean jo 37: Deia, Elkar, Berria 5, EiTB 28, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atean jo : Herria 2, Berria, Lopez de Arana 5, Anjel Lertxundi 5, Joan Mari Irigoien 5, Jon Muñoz 4, Oskar Arana 4, Koldo Izagirre 6, Bego Montorio 3, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jasotzekoa dagokion sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa ate sarreran.

ateburu
iz. Atearen gaineko aldea, alboko bi atalek eusten diotena. Arkumearen odolarekin nork bere etxeko ateburua eta alboak igurtziko dituzue. Ateburuko armarria.

Aztergaia: ateburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

cf. ataburu

ateetaratu, ateetara/ateetaratu, ateetaratzen
da ad. Ateetara joan.

Aztergaia: ateetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ateetara, ateetaratzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-ratu: -etaratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

ateismo
iz. Jainkogabearen doktrina edo jarrera; jainkorik denik ukatzen duen doktrina. Ateismoaren ahaleginak gizonaren eta abereen artean dagoen leizea ukatzeko.

Aztergaia: ateismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper