50535 emaitza bilaketarentzat - [5301 - 5350] bistaratzen.

atezuan
adb. Erne, adi. (jarri, egon eta kideko aditzekin). Soinu batek atezuan jarri zituen biak. Andereñoak ez du xehetasunik galtzen, atezuan dago beti bezala. Atezuan bizi beharra dago hitzekin, beti berritzen, beti aldatzen ari baitira.
Loturak

Aztergaia: atezuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ATEZUAN "Atezuan dago (V-m), está tirante" A.

LB: “Etorkizun ezezagunerantz jausten diren protagonisten bilakaera psikologiko eta fisikoak atezuan mantentzen du ikuslea, eta geroz eta handiagoa da estutasuna, zirrara” (Argia); EPG: “Urteak egin ditiat abagunearen zain, nire gaitasuna frogatuko zuen hilketa baten atezuan, eta hara!” (Joxean Agirre); ETC: “Lokuzioetarako, hor dira konparazioetarako atezuan: adan, barrabas, kain, kaifas, madalena, mardokeo, matusalen eta pilatos” (Iñigo Aranbarri).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: atezuan bizi dira: viven en tensión; Adorez: 0; Labayru: Horreek koitaduok, diru barik atezuan bizi dira.

Bestelakoak

atezu 2 (atezuan jarri, egon eta kideko esapideetan). Ik. erne2. Soinu batek atezuan jarri zituen biak. Andereñoak ez du xehetasunik galtzen, atezuan dago beti bezala. Atezuan bizi beharra dago hitzekin, beti berritzen, beti aldatzen ari baitira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

atezuan forma azpisarrera gisa jasotzekoa da eta batez ere egon, jarri aditzekin erabiltzen dela gehitu ohar bidez. atezu 2 adierako adibideak gehitu azpisarrera proposatu berrian eta ezabatu 2. adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atezu sarreran.

atharraztar
1 adj. Atharratzekoa, Atharratzeri dagokiona.
2 iz. Atharratzeko herritarra.
athereiar
1 adj. Athereikoa, Athereiri dagokiona.
2 iz. Athereiko herritarra.
atija
iz. naf. Doministikua. Ik. usin.

Aztergaia: atija

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: -x- / EuskHizt: + / HiztEn: -x- / LurE: - / ElhHizt: -x- / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

j/x.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

usina, doministikua.

atikar
1 adj. Atikakoa, Atikari dagokiona.
2 iz. Atikako herritarra.

Aztergaia: atikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Atika / atikar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

atiko
iz. Heg. Eraikin baten azken solairua, estalkiaren azpi-azpian dagoena; bereziki, solairu hori zatitzen den etxebizitzetako bakoitza. Ik. ganbara; teilape 2. Hiriko alde zaharreko atiko batean bizi zen, teilatuko usoak lagun.
atipiko
adj. biol., med. Ohikoa denetik aldentzen dena, ohiko ezaugarrietatik aldentzen dena. Ik. ezohiko. Kanadan beste bi lagun hil dira asteburuan pneumonia atipikoak jota.

Aztergaia: atipiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

atipiko 12: Urko Apaolaza (“Beste lurralde batzuetan mugikortasuna erradialagoa da eta hemen guztiz atipikoak gara zentzu horretan”), Gorka Bereziartua (“Saio erabat atipikoa da”), Aitor Abaroa (“Durangoko azoka atipikoa da”), Itxaro Borda (“Kitoff eta bere animazio taldeak asteburu aberatsak eskaintzen dizkigute Heletan, antzerkia, musika, dantza, ahots atelierrak eta bi urteetarik behin munduko ospea errausten dukeen poteo atipikoaren ekimena egitarautzen dituztela”), Edorta Agirre (“Afari eroso, arin, merke, erraz, azkar eta atipikoak“), Aizpea Amas 2 (“Urte atipikoak”, “Irigoienek 2008a urte atipikotzat jo du”), Nora Arbelbide (“Apez atipikoa, langileen alde”), EiTB4 (adib.: “kontzertu atipikoak”, “toki atipiko batzuetan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atipiko 108: Berria 96 (adib.: “Pneumonia atipikoaren birusak alerta egoeran jarri du berriz Txina”), Herria 6 (adib.: “Zinez atipikoa Pierre Duny Petre garaztarra”, “Poteo atipiko arrakastatsua”), Joan Mari Irigoien 2 (“aingeru atipiko bat”, “Futbolari atipikoa izan naiz”), Itxaro Borda (“erabat atipikoa eta apatikoa”), Unai Elorriaga (“Esatariaren esanetan "... ikerlari ospetsuenen azken azterketek diotenez" gugandik "hurbil" dagoen izar baten jokaera atipikoa zela-eta, "ondorio latzak paira ditzake gure planetak”), Patziku Perurena (“euskaraz atipikoa den umore eder zentzagarria baizik”), Juan Garzia (“Interesgarria zen egokiera, baina baita atipikoa ere: aldez bakarrik zuen antza gaizkina epailearen aurrean gertatzen denekoarekin”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

aski nazioartekoa da; baldintza minimoa betetzen du (ezohiko ere erabiltzen da).

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Saih. Ik. ez-ohiko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "atipiko/tipiko: termino tekniko batzuetan, 'atipiko' onartzea proposatzen dugu (adibidez, 'pneumonia atipikoa': ez dugu uste horrelakoetan 'pneumonia ez-ohizkoa' egin daitekeenik)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hitz hau ez nuke aipatuko, besteak beste 'atipiko' eta 'ez-ohiko' berdinak ez direlako. Esate baterako, 'pneumonia atipikoa' ez da 'pneumonia ez-ohikoa'. Beraz, kenduko nuke'.

 - [E210]: 'atipiko* Saih. e. ez-ohiko. Ez dago hori jasotzeko arazorik, baina ziurtatu beharko litzateke 2. itzulian 'ez-ohiko' hori zerrendaratuko dela (lehenengoan ez baita ageri'.

 - [E116]: 'proposamena da kentzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'kendu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atipiko

atiza
iz. Ipar. zah. Aukera, abagunea. Atiza dudanean.

Aztergaia: atiza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

aukera, abagunea.

atlantiko
adj. Ozeano Atlantikoari dagokiona eta bertan dagoena, Ozeano Atlantikoaren ertzetan dagoena. Pirinio Atlantikoak.

Aztergaia: atlantiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

OfQuLF: océan || Atlas || géant de la mythologie grecque.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atlantiko izond.: Ozeano Atlantikoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

atlas
iz. Mapa-bilduma, bereziki liburu gisa prestatua. Euskal Herriko atlasa.

Aztergaia: atlas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: recueil de cartes || Atlas || géant de la mythologie grecque.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

atleta
iz. Atletismoa egiten duen pertsona. Marka guztiak hautsi dituen atleta. Atleta gorputza du.

Aztergaia: atleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atletiko
adj. Atletismoarena edo atletarena, atletismoari edo atletari dagokiona. Bazuen halako ibilera atletiko eta zalu bat.

Aztergaia: atletiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

atletismo
iz. Oinezko lasterketak, jauziak eta jaurtiketak biltzen dituen kirol proben multzoa. Koldo eskolako atletismo taldean zebilen. Jamaikan atletismoa egiten nuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: atletismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atletismoan
adb. 1970eko hamarkadan aritu zen atletismoan. Aurretik atletismoan ibilitakoa da.
Loturak

Aztergaia: atletismoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

atletismoan azpisarrera egitekoa da. Eta azpisarreran atletismoan aritu, ibili adibideak jaso. Eta atletismo sarreran atletismoa egin adibidea jaso.

atmosfera
1 iz. Lurra inguratzen duen gas estalkia. Marteko atmosfera. Atmosferako gertakariak. Programa bat prestatzen ari dira goi-atmosfera xehetasun handiagoz aztertzeko.
2 iz. Presio unitatea, 1,033 kg/cm2 balio duena. Xanpaina 5-6 atmosferako presioan egoten da botiletan.

Aztergaia: atmosfera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atmosfera: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: atmosphère; Collins: atmosphere.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

atmosferiko
1 adj. Atmosferarena, atmosferari dagokiona. Izotz blokeek egoera atmosferikoaren inguruko informazioa gordetzen dute. Presio atmosferikoa Lurrekoa baino 90 aldiz handiagoa da Artizarreko azalean.
2 adj. Eztanda-motorretan, erregaia presio atmosferikoan hartzen duena. Motor atmosferikoa.

Aztergaia: atmosferiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Tekn.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

motor atmosferikoa.

atoan
adb. bizk. lgart. Behingoan; berehala. Joan hadi heu ere atoan, bestela harrika botako haut eta.

Aztergaia: atoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. informazioa s.u. atuan.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

adlag.

Mailak

Lgart.

Forma baten adiera(k)

berehala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Bizkaiera über Alles-en aspaldiko zaleek aspaldian ia-ia bandera gisa darabilten erdarakada arrunt hori, bide batez Bizkaiko toki aski mugatuetan besterik entzuten ez dena eta literatur tradizio eskasa baino eskasagoa duena, are maila beherakoan jarri beharko genuke geure zerrendan. Hortxe dugu, adibidez, derrigor hitza, mila aldiz erabiliagoa eta ezagunagoa hegoalde osoan, eta begira zer jarri genion: Heg. h. baitezpada, nahitaez, ene ustez abusu nabariaz. Hona hemen ene proposamena: atoan Bizk. Adlag. Beh. h. behingoan, berehala'.

 - [E116]: 'ni bat nator. Ez dakit nondik atera den hitz hau, ez baitu lekukotasunik'

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'atoan Bizk. Adlag. Lgart. h. behingoan, berehala'.

atoi
iz. Beste batek atoian eramateko prestatzen den motorrik gabeko ontzi edo ibilgailua. Kamioiaren atoia.
Azpisarrerak

Aztergaia: atoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atoean (Azc PB 103s); atoez (artu) (Anab Eusk 1933, 121); atoian (Ag Kr 40; Ldi Y 1933, 86; Zait Sof 131); EEBS: atoi-ekipo (ager. 1); atoian eraman (ager. 1); atoitu (ager. 1)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: atoian eraman

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atoi-ontzi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

atoian eraman

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'holakoetan, bi silaba dituenean, beti elkarrekin eman izan ditugu, 'ontzi'rekin egiten ditugunak (aireontzi, argiontzi, bainuontzi, baldarrontzi, baleontzi...). Beraz, atoiontzi dagokio hemen ere'.

 - [E210]: 'Txostengileak hauxe adierazten du atoi-ontzi azpisarreraren inguruan: [...] Beraz, atoiontzi dagokio hemen ere. Hori horrela izanik, zergatik gero 'atoiuntzi* e. atoi-ontzi' jaso? Bi aipamenok bateratu egin behar dira'.

 - [E116]: 'bai, duda gabe. Hala egiten da beti: atoiuntzi* e. atoiontzi'

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'atoiuntzi* e. atoiontzi'.

atoian eraman
du ad.-lok. Ontzi bat edo beste edozein ibilgailu lokarri baten edo beste zerbaiten bidez tiratuz eraman. Atoian darama txalupa. Karabana bat zeraman atoian.

Aztergaia: atoian eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eraman 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

atoiontzi
iz. Itsasontziak eta kidekoak atoian eramateko erabiltzen den potentzia handiko barkua. Hamaika ontzi igarotzen ziren uretan gora atoiontzien laguntzaz. Atoiontzi bat ikusi zuen, itsasontzia itsas ahoraino eramatera etorria.

Aztergaia: atoiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ontzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Elhuyar Hiztegia egin genuenean, Miren Azkaraterekin adostu genituen itsasontzien izenak, eta hitz-elkartearen lehen osagaia bi silaba baino gehiagokoa zenean, marraz bereizita idaztea erabaki genuen (hartara: 'belaontzi', 'kargaontzi', 'baleontzi', baina 'arrantza-ontzi', 'petrolio-ontzi', 'hegazkin-ontzi', etab.); hori dela eta, 'atoiontzi' eman dugu gure hiztegietan, eta horrela onartzea proposazten dugu; dena den, proposamen hori onartuko ez balitz ere, uste dugu 'atoi-ontzi' adibidetzat sartzea baino egokiagoa dela azpisarrera lexikaltzat ematea, ez baita forma librea, terminoa baizik" (2002-09-02)

atoloi
iz. Koralezko uharria, eraztun itxura duena eta erdian itsasoarekin loturik egon daitekeen aintzira moduko bat duena. Aingurek kalte larriak eragiten dituzte atoloian.

Aztergaia: atoloi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

atomatu, atoma, atomatzen
du ad. bizk. g. er. Eraso.

Aztergaia: atomatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atoma, atomatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eraso.

atomiko
1 adj. Atomoari dagokiona. Pisu atomikoa.
2 adj. Nuklearra. Gerra atomikoa.

Aztergaia: atomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atomiko: bonba atomikoa.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

konposizio bidezko atomo- mugatzailea eta atomiko izenlagun mailegatua, biak dira onartzekoak; adjetibo erreferentzialen arazo orokorra aipatu da, eta "lehen mailako / bigarren mailako erreferentzia" argitu beharra

atomismo
iz. Mundua atomoen zorizko loturaz osatua dagoela dioen filosofia-doktrina.

Aztergaia: atomismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atomista
adj. Atomismoaren aldekoa.

Aztergaia: atomista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atomizagailu
iz. Likidoak atomizatzeko tresna. Ik. lainoztagailu; ihinztagailu.

Aztergaia: atomizagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-01-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. bisusgailu.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ez dakigu horren premiarik baden.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '(2003-07-14) bat nator PSrekin. Sartzekoa da'.

 - [E116]: 'kontrakorik esaten ez baduzue, sartzearen proposamena egingo dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: ok'.

atomizatu, atomiza, atomizatzen
du ad. Likido bat oso tanta txikietan sakabanatu. Ik. lainoztatu; ihinztatu.

Aztergaia: atomizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atomiza, atomizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

atomizazio
iz. Atomizatzea; horren ondorioa. Orea modu homogeneo batean hezetuko dela bermatzeko, atomizazio bidez gehitu behar da disolbatzailea.

Aztergaia: atomizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-11-06): atomizazio 32: Consumer (“sektorearen atomizazioa”), Berria 12 (adib.: “Egun, politikak duen atomizazio, zatiketa eta kokapen berrien uneetan lidergoari eusteko prest agertu da Urkullu”), EiTB 2 (adib.: “Legea aldatuta, zerrenda bozkatuenari mesede egingo zaio, eta, hala, ganbera italiarraren atomizazio tradizionala murriztuko litzateke eta bipartidismorako trantsizioa erraztuko”), Jakin 10 (adib.: “Oro har, atomizazio bat gertatzen ari dela iruditzen zait”), Argia 7 (adib.: “Gaur egun hizkuntzak bizirauteko beharrezkoa du hiztun masa bat eta hizkuntzaren atomizazioa da hizkuntza txikitzeko modurik eraginkorrenetakoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atomizazio : Berria 8 (adib.: “Baina pentsalariak bere kasa aritzen dira, atomizazioa da nagusi alor horretan eta ondorioz, berez kalitatezkoak diren lan horiek izan lezaketen ahalmena bidean galtzen da”), Iñaki Heras 2 (adib.: “erosleen eta saltzaileen atomizazioa gertatuko da”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es atomización / fr atomisation: Elhuyar: atomizazio, langartze / Nolaerran: - / Zehazki: atomizazio, zatikatze / Labayru: - / Adorez5000: atomizazio, bisusketa.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: bisusketa.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

lantaldeak ez daki horren premiarik baden.

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atomizazio

atomo
1 iz. Greziar filosofian, materia osatzen duen elementu zatiezina eta homogeneoa. Demokrito filosofo grekoak unibertso guztia atomoz osaturik zegoela esan zuen.
2 iz. kim. Elementu kimiko baten zatikia, haren ezaugarriak atxikitzen dituen txikiena dena. Burdinaren atomoa. Atomo egiturari buruzko teoriak. Leku horretan dagoen presioaren eta beroaren eraginez, karbono-atomoak grafito bihurtzen dira lehenik, eta, gero, diamante.

Aztergaia: atomo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atomo: atomo bonba, atomo egitura.

Zerrenda osagarriak

Katal: atomo-energia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2003-07-16) Horren azpisarrera moduan gehi daitezke, besteak beste, atomo masa eta atomo zenbakia, eta horiei Tekn. marka jar dakieke'.

 - [E116]: 'ez dut hain beharrezko ikusten. Ez da lekukotasun nahiko: EBBSn badira 200 adibidetik gora baina "atomoaren masa" aurkitu dut behin, gainerakoak desberdinak dira. Harluxetek ere beste hitz elkartu batzuk dakartza "atomo"ren inguruan, baina ez "atomo masa" edo "atomo zenbakia". Nahi duenak erabil ditzala. Oraingoz utziko nituzke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: sartu biak'.

atomo bonba, atomo-bonba
iz. Bonba atomikoa. Handik gutxira, Hiroshima eta Nagashaki mundu mapatik desagertu ziren, atomo bonbak eztanda egin ondoren.

Aztergaia: atomo-bonba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATOMO-BONBA Bomba atómica. Lehen atomo bonbekin edo zebiltzanean [...], inoiz irakurri nuela uste dut halako zerbait, alegia uranioak [...] behar zuela tamaina bat izan. MEIG IV 54

adib.: atomo 1 iz. Greziar filosofian, materia osatzen duen elementu zatiezina eta homogeneoa. 2 iz. Kim. Gai bakun baten zatikia, haren ezaugarriak atxikitzen dituen txikiena dena. Burdinaren atomoa. Atomo egiturari buruzko teoriak. Atomo bonba: bonba atomikoa.

Ez dugu aurkitu atomo(-)bonba formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atomo-bonba 10: Pello Salaburu, Iñaki Mendiguren, Koro Navarro, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioartekoa denez

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

bonba onartzekoa da

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa atomo eta bonba sarreretan.

atomo masa, atomo-masa
iz. kim. Elementu kimiko baten atomo baten masa. Ik. masa atomiko.
atomo pisu, atomo-pisu
iz. kim. Elementu kimiko bat osatzen duten isotopoen atomo masen batezbestekoa. Ik. pisu atomiko.
atomo zenbaki, atomo-zenbaki
iz. kim. Nukleoaren protoi kopuruarekin bat datorren zenbakia. Ik. zenbaki atomiko.
atonal
adj. mus. Musika-lanez mintzatuz, sistema tonalaren arabera antolaturik ez dagoena.
atondo
iz. Ate ondoa. Elizako ateak itxita zeuden eta atondoan zegoen belaunikatuta.

Aztergaia: atondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atondu, aton, atontzen
da/du ad. Prestatu, antolatu, moldatu. Azkue handiak bere Gipuzkera Osotua lana atondu zuenean. Ipuinak atondu. Ugazaben eta langileen arteko harremanak atontzeko lege berri bat. Udan hotz egiten badu, neguan nor atondu han!

Aztergaia: atondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atondu, aton, atontzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atondu, aton, atontzen

atondura
iz. Atontzea.

Aztergaia: atondura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

B. Kapanagaren Euskera, erro eta gara obran jaso dira atondura (14 aldiz, 'osaera' edo: "azkor ere, esanahiz eta atonduraz, arau onekoa dugu: az-kor, "bizkor" edo "aserrekor" bezela") eta atonduradun (behin: "Beraz arlota ere logika zuzeneko atonduraduna dugu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atondura : AB38 1 ('preparación'), Euskalterm 2 ("onibar-atondura": acondicionamiento de inmuebles; "lurren atondura": acondicionamiento de terrenos). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn-LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (hots, corpusetako autore bakarrak erabilia: B. Kapanaga; eta testu-liburu batean).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) egile bakarrak erabili arren ondo osatuta dago, beraz nahiago bada ez aipatu. Esan behar dut, edozelan ere, atondura ontzat jota oso zuzena eta naturala den bereizketa bat egin daitekeela hornidura hitzarekin, azken hau hornidura genetiko, edo armadarako hornidurak eta halakoetan erabilita, eta atondura, berriz, etxe horrek oso atondura ederra du bezalakoetan, alegia, apaindurazkoak ez direnak izendatzeko: arkitekto hori famatua da egiten dituen etxeen atonduragatik'

 - [E116]: konforme, baina hori konpontzea ez da hiztegi honen kontua. Hori erabiltzaileek eta idazleek erabili beharko dute, egokia ikusiz gero. Hain lekukotasun gutxi izanik, ezin da sartu, nire ustez.

 - [I102]: Ez nator bat horretan. Nire ustez hiztegi hau egitean guk ere "politika linguistikoa" egiten ari gara. Horregatik oraingoz, atondura-ri sarrera emanen nioke hiztegian eta adibide bat eman, "etxe horren atondura oso ederra da", esate baterako'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: atondura iz.'.

atonia
iz. med. Organo batek uzkurtzeko duen gaitasunaren galera.

Aztergaia: atonia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn. (Fisiol.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'Fisiol.' marka bereiziko da? (hau da, 'Anat.', 'Fisiol.' eta 'Med.' markak erabiliko dira Hiztegi Batuan?)" (2002-09-02)

atontze
iz. Prestatzea, antolatzea, moldatzea. Nabari da oraindik ere atontze-lanak ez dituztela amaitu, baina itxura ona du egoitzak.

Aztergaia: atontze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh141 2020-11-24 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

atontze 11: Aizu 2 (“Lehen emisioaren astean bertan amaitu dituzte azken atontze lanak”), Berria 4 (“Atontze lanak amaitu ostean, denon gozamenerako utzi dute eraikin ederra, hots, behiala berebiziko garrantzia izan zuen egitura aparta”), DiarioVasco 2 (“Mudantza egin berria dutenez, etxea oraindik hankaz gora dago, kutxak eta altzariak han hemenka sakabanatuta, eta atontze lanak ez badira nahiko, bikotea beste arazo baten aurrean izango da etxean gizon ikusezin baten presentziaz ohartzen baita”), Elhuyar (“Aintzat hartu dira kobazuloetako bizidunak, eta atontze lanak egin aurretik bertan dauden izakiak aztertu eta deskribatu dira”), Goiena 2 (“asa den astean amaitu ziren Gureia auzoko atontze lanak. Excavaciones Arrasate enpresak egin ditu, eta Martin Arriolabengoak azaldu duenez auzokideak pozik geratu dira emaitzarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atontze : Berria 2 (“Gandiagaren adiskideen atontze lanak tarteko direla, Elkar eta Arantzazu argitaletxeek kalean jarri dute orain liburu hori: Adio”), Mirentxu Larrañaga (“Erizain tituluduna zen Wilmarth andereñoa, miragarriro trebea, ziurra, eta patxadatsua eta nekaezina, ikaragarri gustu onekoa loreak pitxerretan eta lorontzietan atontze-lanetan”), Iban Zaldua (“Egia esan, nire leihotik bulego berria ireki aurretiko atontze-lanak egiten hasi zirela ikusi nuenean, mesfidantzaz begiratu nion ETTari, eta ziur nengoen handik ez zela ezer onik aterako”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Elkarteetan ageri da, batez ere atontze-lanak forman. Adibide gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa atondu eta lan sarreretan.

atorra
1 iz. Alkandora. Ez du aldatzeko atorrarik, eta ez etzateko oherik. Atorra lepoa.
2 iz. bizk. Emakumezkoen alkandora modukoa.

Esaera zaharrak

Atorra baino hurrago larrua.

Aztergaia: atorra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: atorra-has, atorra hutsik .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "eta mantarra" (1993-02-20)

 - [K201]: 'camisón' adierazteko ere balio dezake?" (1993-02)

 - [A104]: ""eta mantarra" dio E204-k. Gure baserri inguruan, eta Aralarko artzainen artean, "mantarra"k adiera guztiz diferentea zuen: abarkekin, galtzerdien ordez, erabiltzen ziren lonazko-edo babeskiak, hain zuzen" (1994-05-18)

 - [K204]: ator: gizonezkoena; mantarra : emaztekiena" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2003-07-16) Atorra hutsik eta atorra-has azpisarrera moduan gehitzea komenigarri izan daiteke oso, baina adibideren bat jarri beharko litzateke. Hona hemen adibide batzuk: -Athor-has gerriraino, mailu bat eskuan, / Burdina dut bihurtzen gorriturik suan / Behar moduan!… (Moulier, Jules, "Oxobi", Oxobi-ren lan orhoitgarri zonbait, 167). -Eta xapel egalduna eta yaun-soinekoak alde bat utzirik, atorra-has, asi zen bere funtsen lantzen eta zaintzen (Zubiri, Enrique, XX-garren mendeko Nafarroako Euskal idazlariak, 87. -Goiz baten yagita ator-utsean igon eban etxe goienera bere bearra egitera (Ormaechea, Nicolás, Tormes-ko itsu-mutilla, 83). -Baña zu! nola atorra utsian, bedartzan eta goizeko bostak inguruan? (Etxebarria, Toribio, Ibiltarixanak, 471). -Santxok sartzen ikusi zuaneko, ator-utsik, buruko zapia kaskoan, krisaillua eskuan eta mutur-zorrotz… (Berrondo, Pedro, Kijote: Don Kijote Mantxako, 187)'.

 - [E116]: 'bai, uste dut adibideren bat emateak ez lukeela kalterik egingo. Lekukoetan, hala ere, "atorra hutsean" ageri da (hola esaten dugu Baztenen ere). Galdetu beharko litzateke "atorra hasean" esaten den edo ez (Baztanen bai, bederen). Hori Iparraldekoei galdetu behar zaie. Dena den, proposamena hau izan liteke: atorra, atorra hutsean goizeko bostak eta atorra hutsean! , atorra hutsik negu gorrian ere atorra hutsik ibiltzen da, atorra-has Ipar, bero honekin atorra-has etorri da'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: ok'.

atorra hutsean, atorra-hutsean
adb. Alkandora hutsean. Goizeko bostak eta atorra hutsean!
atorra hutsik, atorra-hutsik
adb. Alkandora hutsean. Negu gorrian ere atorra hutsik ibiltzen da.

Aztergaia: atorra hutsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-huts-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atorra sarrerari dagokion azpisarrera.

atorra-has
adb. Ipar. Alkandora hutsean. Bero honekin atorra-has etorri da. Hau atorra-has, hura biluzik.

Aztergaia: atorra-has

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-has.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atorra sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

atotsi, atots, atosten
1 dio ad. gip. Deitu. (nor osagarririk gabe). Faraoiak berehala Josefi atotsi eta esan zion (...).
2 du ad. gip. Erakarri, onartu. Jainkoak gizon santu hau atotsi edo beregana hartu zuen.

Aztergaia: atotsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atotsi, atots(i), atosten. Gip. 1 dio ad. 'deitu'. 2 du ad. 'erakarri, onartu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atotsi, atots(i), atosten

atrakatu, atraka, atrakatzen
1 du ad. Heg. Lapurtzeko asmoz eraso egin. Etxetik kalera ezin zarela irten, atrakatuko zaituzten beldurrez. Gizon batek Algortako banku sukurtsal bat atrakatu eta alde egin du.
2 du ad. Heg. itsas. Itsasontzi bat, kaian edo beste itsasontzi baten ondo-ondoan, ez mugitzeko eran lotu. Bartzelonako portutik deitu didate; baporea han atrakatu dute eta etxera bidean dira. Kirol portuan atrakatuta zuen itsasontzian bizi zen.

Aztergaia: atrakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

atraka(tu), atreka(tu) eta eratorriak. Ik. atrako txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

atrakatu G 1, erabilera markatuan (Anab Poli: "Goxoz "atrakatu" zan ta aiek min egin"); ik. OEH argitaratuan lekukotasunik gabeko atraka, atreka.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atrakatzaile 1 (Egin 1983: "beste nonnahi bezala bada lapurrik, atrakatzailerik, biolatzailerik eta antzekorik"); atrake 1 (EHAA 1987: "atrakerako 100 m. linealeko kaiaren zati bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'lapurtu' adierakoak: atrakatu : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 1; atrakatzaile : DFrec 1, AB50 2, HiztEn; b) 'lehorreratu' adierakoak: atrakaleku : DFrec 2, HiztEn; atrakatu : HiztEn; atrakatze : Euskalterm 1; atrekaketa : Euskalterm 1; atrekatu : AB38 1 (atreka(tu)), Euskalterm 1; c) 'atracar' itzulitako beste atrakatu 1: AB50.

Euskaltzaindiaren Arauak

ik. E. Barrutia: Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia: " atraka (B-a-o, M, O) ad. intr. Estiborretik/estiborres, baborretik/baborres, atzes..."

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hiztegiek jaso dituztenak a) 'lapurreta' adierako atrakatu (HiruMila, eta atrakatzaile). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; b) 'lehorreratu' adierako atrakaldi (HiruMila), atrakaleku (HiruMila, ElhHizt), atrakatu (HiruMila, ElhHizt); atraka (DRA, PMuj DVC); atrakalari (PMuj DVC); atreka (DRA: "atracar (una lancha) Es voz extraña, como muchas de nuestros pescadores"; PMuj DVC); atrekaldi (PMuj DVC), atrekatu (PMuj DVC) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) 'lapurtu' (atracar / attaquer, dévaliser, voler à main armée formen ordainak): HiruMila: (asaltar a un atracador) atraka(tu). // ElhHizt: lapurtu, lapurreta egin. Lur EF/FE: attaquer: oldartu, erasan; jazarri; voler: ebatsi, ohostu, lapurtu. // XarHizt: attaquer: eraso, oldartu, jazarri, ohildu, etsetsi (BG); dévaliser: ebatsi, lapurtu, arroatu; voler: ebatsi, lapurtu, arrobatu, atzipetu, atzipe egin, ostu. // Casve FE: attaquer: bürratatü, oldartü; dévaliser: elki, hartü; voler: ebatsi. // HaizeG FB: attaquer: jazarri, oldartu; dévaliser: ebatsi, atzipatu, bipildu, arroatu; voler: ebatsi. // T-L LBF: attaquer: norbaiti jazarri, oldartu; dévaliser: ebatsi, arrobatu; voler: ebatsi. // PMuj DCV: saltear en poblado: kalean (errian, agirian) lapurtu. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Azkue Aurkibidea. b) 'lehorreratu' (atracar / amarrer le bateau / accoster formen ordainak): HiruMila: lehorreratu, porturatu, atrakatu. // ElhHizt: atrakatu; porturatu. // Lur EF/FE: amarrer: lotu, amarratu / accoster: kairatu. // XarHizt: amarratu / accoster: leihorreratu, porturatu, kairatu, alderatu. // Casve FE: amarrer: estekatü, lotü. // HaizeG FB: amarrer: amarratu, estekatu / accoster: leihorreratu; (au fig.) hurbildu, hurrandu. // T-L LBF: amarrer: amarratu, estekatu. // PMuj DCV: kairatu, porturatu, lurreratu, legorreratu, ertzeratu; arrimar una barca a otra: atreka, alderatu, ondoratu, urreratu. // Azkue Aurkibidea: atraka, atreka, legorreratu, leihorreratu. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE. c) 'ase' (atracar, hartarse / bourrer formen ordainak): HiruMila: galkatu, asebete. // ElhHizt: ase, asebete; betekada, asealdia izan; galkatu. // Lur EF/FE: asetu. // XarHizt: sakatu, galkatu, engorkatu, bete. // Casve FE: ase, letatü. // HaizeG FB: ase, galkatu. // T-L LBF: ase. // PMuj DCV: asebete, estebete, ase-arazi, galkatu; empacharse: ase, kok egin, zipot egin, ok egin. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Azkue Aurkibidea.

LB: 51; ETC: 187.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: atrakatu du ad. (Itsas.) atracar / Adorez: atrakatu 1 (ikus porturatu, kairatu) atracar un barco. 2 e. lapurtu, lapurreta egin / Labayru: atrakatu 1 ad. da, ad. dau Itsas. atracar una embarcación. Estiborrez atrakako gara / NolaErran: 0 // Euskalterm: atrakatu, porturatu (Kirol. Termino onartuak dira).

Erdaretako formak

es atracar; fr accoster: Elhuyar: 1 v.prnl./v.tr. ase, asebete; betekada/asealdia izan; galkatu se atracaron de angulas: angulekin asebete ziren atracar 2 1 v.intr./v.tr. (Mar.) atrakatu; porturatu; ertzeratu han atracado dos vapores en el muelle nuevo: bi baporek atrakatu dute kai berrian atracaremos en Lisboa: Lisboan porturatuko gara 2 v.tr. lapurtu, lapurreta egin han atracado el banco de la esquina: izkinako bankuan lapurreta egin dute / Adorez: 1 asaltar: lapurtu, lapurreta egin. 2 abarloar: lehorreratu, porturatu, portua hartu. 3 hartarse (de comida): bete-bete egin, asebete, betekada izan / Labayru: 1 -(r)i eraso | oldartu, jauki; robar ostu, lapurre(ta)n egin, lapurtu; 2 bete-bete | ase-ase egin; col.; expr okotzeraino/kokotseraino | samaraino | leporaino bete, errementau/errementatu, jan eta jan ibili (ref. sólo a la comida), edan eta edan ibili (ref. sólo a la bebida); empacharse ok/oka | nahia egin, bapo | pot | zipot egin, betekadea/betekada egin 3 atrakatu, porturatu, lehorreratu, amarratu, ertzeratu; acercarse ondoratu, hurreratu, hurbildu, alderatu / NolaErran: navire lehorreratu le bateau a accosté à Hendaye itsasontzia Hendaian lehorreratu da.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "atrekatu / atrakatu; atrekaleku / atrakaleku".

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ez du minimoa betetzen; Heg.an eta ahoz aski erabilia da, eta Ipar.an zer darabilten ez dakigu; ez al dira aski porturatu, kairatu edo, ingelesaren bidetik, lotu, alderatu bezalakoak?

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du gutxienekoa betetzen, baina porturatu hitzak ez duen ñabardura bat du, eta jasotzekoa da dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Itsas.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "minimoa betetzen ez badu ere, ezin bazter genezake ahoz hain erabilia den hitz hau; bigarren mailan behintzat onartu behar litzateke, 'Heg.' eta 'Beh.' markekin, nahi bada" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) arrazoia dute lantaldekoek, nik uste nuenenaren kontra ez frantsesez, ez ingelesez, ezta alemanez ere ez dago antzekorik. Portugesez, ostera, bai, hala esaten da. Katalanez ere erabiltzen da, baina hizkuntza horretan badu sinonimo bat, 'atansar'. Corominasek dioenez genueraz, h.d., Genuako italieran ere erabiltzen da, eta orobat okzitanieraz. Guri, segurutik, azken honetatik heldu zaiguke, euskal itsasjendearen hiztegia gaskoineratik heldu zaigulako gehien bat. Alde horretatik, beraz, onartu beharko litzateke. PSk proposatzen duena ere egokia dela uste dut, horregatik sinonimo bi ematea egokia izan daiteke: kairatu, kaian lotu. Hitzak badu beste zentzu bat ordea, "itsasontzi bat beste batera hurbildu", Santurtziko portuan erabiltzen ez dena, eta nik neuk alde batera utziko nukeena'.

 - [E208]: '(2003-07-14) Pentsatzen dut hitz hori, atrekatu forman agian, inoiz "Itsasoko nabigazioneko liburuan" ikusia dudala, baina begira hasi eta muilatu 'aingura bota' besterik ez dut aurkitu. Nolanahi ere den, hegoaldeko portu guztietan erabiltzen den hitza izanik, nik uste dut, Heg ipinita ere sar daitekeela'.

 - [E116]: 'nire proposamena da ez sartzea. Egia da hegoaldean erabiltzen dela, ahoz, baina ez dut uste "lavadora" baino gehiago erabiltzen den. Ez batak ez besteak ez lukete tokirik behar hiztegi honetan, nahiz ez den espresuki debekatzen'.

 - [I102]: 'atrakatu h. kairatu, muilatu (PSren oharra: "karaitu" ez dago gure hiztegian, "muilatu", ostera, bai, Ipar eta Zah markekin)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: ez aipatu'.

atrakatzaile
iz. Heg. Lapurtzeko asmoz eraso egiten duen pertsona. Ertzaintzak jakitera eman duenez, atrakatzaileak arma bat zeraman.
atrako
iz. Heg. Lapurtzeko asmoz egiten den erasoa. Eskuak altxatu zituen, atrako batean bezala. Zuk bakarrik ikusi zenuen atrakoan eta zuk bakarrik deklara dezakezu haren aurka.

Aztergaia: atrako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. atrakatu txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atraku EB 1 (Egin 1983: "Dena dela, azkeneko hilabete hauetan, atraku krimen ugari izan bide da Txinan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atrako : DFrec 6, HiztEn; atraku : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atrako : HiruMila. // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal atraco / agression, vol, attaque à main armée formen ordainak: HiruMila: atraku // ElhHizt: lapurreta // Lur EF/FE: agression: eraso; vol: ebasketa, ohointza, lapurreta; attaque: eraso, erasoaldi; erauzi; jazarraldi; ekinaldi // XarHizt: agression: oldartze, jaukitze, erasoaldi, jazarraldi; vol: ohointza, lapurreta, harrapaketa, ebaste; attaque: oldar, eraso, erasoaldi // Casve FE: agression: oldartze, oldar; vol: ebaste, ohointza, ohoinkeria; attaque: builta, bürrata, oldar; jauki // HaizeG FB: agression: oldartze, jazartze; vol: ebaste, ohointza, lapurkeri; attaque:oldar, jazar-aldi // T-L LBF: volerie: ebaskeria // PMuj DCV: kale-lapurreta // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "atrako / atraku" / EEgunk: "†  atraku e. lapurreta, lapurreta armatua".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

gaztelaniazkoa bakarrik da; ez du minimoa betetzen.

atrakzio
iz. Jolas parke eta kideko tokietan, jolaserako instalazio edo ikuskizuna. Hiriburua beste ikuspegi batetik ikusteko aukera paregabea ematen du noriak; horrexegatik da jolas parke guztiko atrakzio arrakastatsuenetariko bat. Atrakzioetan, igo eta jira eta bira hasten zara.

Aztergaia: atrakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): atrakzio 85: Deia 2 (adib.: “Areetako Geltokia plazan atrakzio eta simulagailuen gunea egongo da”), Consumer 5 (adib.: “Beste kasu batzuetan, auzitegiek ulertu dutenez, atrakzioaren izaera bera dela eta, informazio gehigarririk gabe ere nabari izan daiteke begi-bistako arriskua sortzen duela eta, beraz, erabiltzen duenak onartua”), Berria 38 (adib.: “Atrakzio batzuek beste batzuek baino hobeto gorde dute erakarmena; mendiko trenetik pozik jaisten dira gehienak”), EiTB 29 (adib.: “hildakoa eta beste hiru zaurituak 'Pendulu' izeneko atrakzioan zeuden eta honen beso giltzatua "Mina de Oro" izeneko beste atrakzio baten gainera jausi da”), Argia 2 (adib.: “garai horretan hasi zirelako publikoari ateak zabaltzen eta Bedlam atrakzio turistiko bihurtzen”), DiarioVasco 9 (adib.: “Larunbatean Sendaviva jolas parkean izan ziren, eta bertan, parkeak atrakziorako, entretenimendurako eta naturarekin bat egiteko eskaintzen dituen hainbat jokotan parte hartu zuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atrakzio 7: Juan Kruz Igerabide (“berpiztu egiten ninduen, ferietako atrakzioetan igo eta jira-biran hasten zarenean bezala”), Jokin Muñoz (“Pozik dago Gabi faro aldera jo izanaz, handik atrakzio parkera joango dira-eta”), Aingeru Epaltza (“Errai guztiak azpikoz goiti ezarriak neuzkan, ingeniari pitzatu batek diseinaturiko atrakzio deabruzkoak irauliak”), Anton Garikano (“Batetik azukrearen gozotasuna, eta bestetik inguruko jendeak bera atrakzio nagusitzat ez hartzeak - noizean behin "Kaixo, Denver" esaten zioten -, horrek poza eman zion”), Patxi Zubizarreta (“denok berriro elkartu eta pizzeria batera afaltzera joan garenean, jendeak zein atrakziotan ibili garen jakin nahi izan du”), Jon Muñoz (“Ruche-jasogailuaren kremailera-hotsak gogora ekarri zion Foire du Trône-ko ferietan ipintzen zuten Zortzi Handia izeneko atrakzioarena”), Fernando Rey (“Hainbesteko atrakzioa sentitzen du, ezen managerrari lur azpitik ateratzeko eskatu baitio”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es atracción / fr attraction: Elhuyar: 1 erakarpen; 2 ikuskizun; 3 jolas, atrakzio / Nolaerran: erakarpen; ikusgarri, josteta / Zehazki: 1 erakartze, erakarpen: sentía atracción por su jefe, bere nagusiak erakartzen zuen; atracción mutua, elkarzaletasuna, elkarmina, 2 (de feria) josteta(k), atrakzio(ak) / Labayru: 1 erakarketa, -(e)ganatze/-[(r)en]ganatze; 2 erakar(garri)tasun, interes, erakarmen, elkarmin, liluratasun. 3 ikuskizun, atrakzio, jolas / Adorez5000: 1 erakarpen, erakartze, tira, erakargarritasun. 2 (Fís.) erakarpen, erakartze-indar. 3 pl. ikuskizunak. 4 parque de atracciones: jolas-parkea, olgeta-parkea.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa jolas-parkeetako atracción/attraction adierarako. Beste adieretarako baditugu euskal ordain egokiak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

atrakzioetan igo eta jira eta bira hasten zara.

atralaka
iz. bizk. g. g. er. Liskarra, errieta. Elkarren arteko eztabaida, atralaka eta noizbait baita ikusiezinak ere.

Aztergaia: atralaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

liskarra, errieta.

atralakari
iz. bizk. g. g. er. Liskartia.

Aztergaia: atralakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

liskartia.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper