50535 emaitza bilaketarentzat - [5351 - 5400] bistaratzen.

atrapatu, atrapa, atrapatzen
du ad. bizk. Harrapatu.

Aztergaia: atrapatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atrapatu, atrapa, atrapatzen. Bizk. du ad. h. harrapatu.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. harrapatu

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

gaur B

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bizkaitar dialektalismotzat jo behar da, ene ustez" (1995-01-10)

atrebentzia
iz. Ausarkeria. (Gehienetan, gizalegezko esapideetan erabiltzen da, ausartegia izan litekeen galdera bat leuntzeko). Zer kontutan, gero, atrebentzia ez bada? Barka atrebentzia.

Aztergaia: atrebentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Mailak
atrebitu, atrebi, atrebitzen
du ad. Ausartu. Nor atrebituko da horretara? Gutxi naiz beldurtzen, ez dira atrebituko nigana etortzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mutiko atrebitua. Atrebitu galanta lotsagabe hori.

Aztergaia: atrebitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atrebitu, atrebi, atrebitzen. da ad. Lgart.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

marka aldatzeko eskatuz, atrebentziarekin: "Ipar.an arrunta; Heg.an Beh."

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atrebitu, atrebi, atrebitzen

Informazio lexikografikoa
Mailak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '(2003-07-14) Hitz honi Ipar edo Beh ipiniz gero, ez letorke gaizki esangura bereko hitz jasoagoa definitzeko ezartzea: ausartu, alegia'.

 - [E116]: 'hau jarriko nuke: atrebitu, atrebi, atrebitzen. da ad. Ipar, edo Beh 'ausartu''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: atrebitu, atrebi, atrebitzen. da ad. Ipar. edo Beh. 'ausartu''.

atrezzo
iz. antz., zin. Agertoki batean antzezpenerako beharrezkoak diren objektu, altzari, tresna eta kidekoek osatzen duten multzoa. Duela urte batzuk atrezzorako zerbait falta baldin bazen gure ardura zen bilatu eta aurkitzea.

Aztergaia: atrezzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk.

kategoria eta eremua sartzea proposatu da: iz. Antz, Zin. Grafiaren inguruko zalantzak argitzeko, informazioa bilduko da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atrezzo iz. Antz., Zin.

atributu
iz. hizkl. Perpaus batean, subjektuari aditz kopulatibo baten bidez lotzen zaion hitza, izena nahiz izenondoa.

Aztergaia: atributu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atril
iz. Heg. Kantorea (euskarria). Asier eta biok bakarrik, bera pianoan eserita, ni atrilaren aurrean. Sarreran, atril baten gainean, erakusketa iragartzeko kartela ikusi zuen.

Aztergaia: atril

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atril : HiztEn; Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE; 'atril' itzulitako bestea: kantore : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atril jaso duten hiztegiak: ElhHizt; HiruMila. // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal atril, pupitre à musique / lutrin formen ordainak hiztegietan: atril : ElhHizt; HiruMila; irozkai : PMuj DCV; kantadera : XarHizt; HaizeG FB; kantore : T-L LFB; liburu-zaldi : Casve FE (libürüzaldi); HaizeG FB; PMuj DCV; libürüezargia : Casve FE. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): pupitre à musique; lutrin (facistol); appui-livres, appuie-livres; it (S. Carbonell): leggio; ca (DCC): faristol; en (Collins): (Ecl etc) lectern; (para libro) bookrest, reading desk; (Mús) music stand; de (Langenscheidts): (Lese-)Pult; Notenständer.

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

gaztelaniatikoa da, ordezkatzen zaila, eta onartzekoa iruditzen zaio P. Xarritoni.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'Heg.' markarekin onartzen bada... 'Ipar.' zer?; liburuak irakurtzekoa (elizan, adibidez) 'lutrin' da frantsesez, eta horretarako 'kantadera' eman du Xarritonek bere hiztegian; OEHn, alabaina, sarrera 'kantader' da; musika-paperak jartzekoa, berriz, 'pupitre' edo 'pupitre à musique' da frantsesez; zalantza da, orduan, esanahi horretarako 'kantader(a)' proposa daitekeen Iparraldean ala beste hitz bat erabili edo sortu behar den" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) aleman eta frantsesen bidetik berba bat asma liteke, adibidez, testu-, partitura-euskailu'.

 - [E116]: 'ez, ezin gara gauzak 'asmatzen' hasi. Hau ez da tokia. Hori idazleek egin behar dute, eta arrakasta baldin badute ondoko batean sartuko ditugu asmakizun eta asmaketa guztiak gure hiztegian'.

 - [I102]: 'Ez nator bat. Hau bada halako hitzak asmatzeko tokia aukeran dagoen gauza bakarra 'atril' denean. Gainera sarritan halakoak egin ditugu. Beraz nik neuk hori proposatzen dut: e. testu-euskailua/ partitura-euskalilua'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: atril Heg. h. kantore'.

atrizio
iz. Erlijio katolikoan, bekatuari dagokion zigorraren beldurrean oinarritzen den damua. Ik. beldur damu; kontrizio.

Aztergaia: atrizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atrizio Sin. beldur(-)damu.

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

ik. beldur-damu

atrofia
iz. Bizidun baten atal edo ehun bat txikiagotzea edo guztiz garatu gabe gelditzea. Bizkarreko muskuluen atrofia.

Aztergaia: atrofia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atrofia 'endurtze'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "atrofia, atrofiatu: 'Med.' marka eranstea proposatzen dugu ('hed.' adiera badu, dena den)" (2002-09-02)

atrofiatu, atrofia/atrofiatu, atrofiatzen
da ad. Atrofia izan edo eragin. Intsektu horiek ahoa atrofiaturik dute. Garuneko zenbait zati atrofiatzeak minaren sentipenean eragiten du.

Aztergaia: atrofiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atrofiatu, atrofia, atrofiatzen. da ad. 'endurtu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoinari "atrofia(tu)" forma dagokio, noski.

atseden
iz. Lanak edo nekeak etetea edo arintzea. Langileak atsedena merezi du. Atseden eman. Ariketa hori nekea baino atsedena gehiago da niretzat.
atseden egin
du ad.-lok. bizk. Atseden hartu. Atseden egiteko leku egokia da hau.

Aztergaia: atseden egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atseden 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

atseden hartu.

atseden egun, atseden-egun
iz. Ohiko lana edo jarduera eteten eta atseden hartzen den eguna; bereziki, langile batek astean dituen legezko atseden-egunetako bakoitza edo saltoki, taberna eta kidekoek astean zerbitzurik ematen ez duten egunetako bakoitza. Udaldiko atseden-egunetan. Atseden egun batzuk hartu ditugu. Frantziako Tourreko bigarren atseden egunean. Artzaintza oporrik gabeko lana, atseden-egunik gabekoa dela. Igandeetako legezko atseden-eguna 1906an onartu zuten, ezkerrak hauteskundeak irabazi zituenean.

Aztergaia: atseden-egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 341 (Argia 6, Berria 238, , Deia 1, DiarioVasco 11, EiTB 86, Elkar 11, Cosnumer 5, Euskaltzaindia 1, Goiena 1, Gomylex 2, Jakin 1, Laneki 7, UEU 2); ETC: 1.288

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: atseden-egun (Merkat. TN da).

Bestelakoak

opor1 iz. pl. Ikasleen edo langileen atseden egunak edo atseden garaia. Ik. oporraldi. Udako oporrak. Langile gehienek hilabeteko oporrak izaten dituzte. Uda eta negu, oporrik gabe. Opor garaietan. // errutina 1 iz. Zerbait modu mekanikoan eta arrazoitu gabe egiteko ohitura. Ik. ohikeria. Atseden egunek gure errutina hausten dute.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

atseden hartu
ad.-lok. Ez zuten atsedenik hartu heriotzako orduan baizik. Ikuskizun ugari, ikusleen begiek atseden har dezaten. Lo egizue eta atseden har ezazue.

Aztergaia: atseden hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atsedenaldi
iz. Atseden hartzen den denbora. Atsedenaldia hartu. Atsedenaldi guztiak sorginkeriak aditzen igarotzen zituen. Ordubeteko atsedenaldia.

Aztergaia: atsedenaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atsedenarazi, atsedenaraz, atsedenarazten
du ad. Atseden hartzera behartu. Nork ni Zugan atsedenarazi?

Aztergaia: atsedenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsedenarazi, atsedenaraz, atsedenarazten. du ad.

atsedendu, atseden/atsedendu, atsedentzen
da ad. Atseden hartu. Atseden dadin gauaren ederraz. Atsedentzera zatozte bizkor, jaio zineten tokira.

Aztergaia: atsedendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsedendu, atseden(du), atsedentzen. da ad. 'atseden hartu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atsedendu, atseden(du), atsedeten

atsedengarri
adj./iz. Atseden ematen duena. Niretzat atsedengarririk bada, ez al da hau nire atsedena? Laster, beroa sentitzen hasi nintzen biriketatik gora, baina bero atsedengarria.

Aztergaia: atsedengarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atsedenleku
iz. Atsedentokia. Bata bestearekin egonen zirela areriorik izanen ez zen atsedenleku loredun batean.

Aztergaia: atsedenleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atsedentegi
iz. zah. Atsedenlekua, atsedentokia.

Aztergaia: atsedentegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

atsedenlekua, atsedentokia.

atsedentoki
iz. Atseden hartzeko tokia. Lizardiren poesia, gure eta ondorengoen atsedentoki baketsu izateko sortua.

Aztergaia: atsedentoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atsedete
iz. g. er. Atsedena, atsedenaldia.

Aztergaia: atsedete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

atsedena, atsedenaldia.

atsedeten
adb. Atseden hartzen, atsedentzen. Ostatu eder batean luzaroan atsedeten egoteko.

Aztergaia: atsedeten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atseden I. (Vb.). 1. (V, G, AN; Lar ( Dv), Añ, H), atsagon (V-gip), atsan (G-nav), atsedan (B), atsedon (V-oroz-ple-m) atseen (H, A (que cita fB Olg)), atseren (Añ, H), atseron (Lar), atsodon (V-ger), atxeden (Lar Dv), atxen (VocZeg), atxon (V-arr), atxoon (AN-larr), atzaan (V-m), atzeen (V-gip), atzoron (V-ger). Ref.: A (atseden, atsedan, atxoon, atzaan, atsagon, atzoron); A Apend (atsedota, atsen, atsodon); Iz UrrAnz (atzeen), Als (atsan); Gte Erd 28. Descansar, reposar. "Descansar, atseden, atxeden, atseron" Lar. "Alear, por descansar" Ib. "Reposar" y "descansar" Lar y Añ. "Descansar, atxen, atsegin" VocZeg. "Descansar, [...], (V) atsereten egon" Añ. "Respirer, se reposer" H. "Atsedota nago (V-ple), estoy descansando" A Apend. "Atseden, reprende haleine" JE Ber voc. "Atzeeteko, para descansar" Iz UrrAnz. "Atsan emen, descansa aquí. Atsantzen doo lurra, está descansando la tierra" Iz Als. "Atsedeten daude (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 28. v. atsedendu, pausatu. * Jesu-Kristo Zeruan atsedeten badago ere, ez da orregatik bein ere guzaz aaztutzen. Ub 136. Beste kapilla batean daude [...] Inkisizioko Agintari nagusi izandakoaren ezurrak atsedeten. Izt C 458. Ostatu eder batean luzaroan atsedeten egoteko lain diru juango zitzaion eskuartera. TAg Uzt 212.

LB: “Horietako batean Bilboko alondegi aurreko etxe batean egon nintzen atsedeten” (Argia); EPG: “Hark, erregina zutitarazi, eta bere burua haren sorbaldan atsedeten du.” (Juan Garzia), “abantaila dute atsedeten dauden animalien aldean” (Irene Aldasoro); ETC:”Beethoven atzean geratzen zenean edo habia batean atsedeten zegoenean, Pantsy izaten zen gehienetan ar gaztearen helburua” (Koro Navarro)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: atseden, atsedeten2: du ad. (ikus atseden hartu) descansar, reposar; atsedeten dago: está descansando; Labayru:

Bestelakoak

atseden2 du ad. g.er. Atseden hartu, atsedendu. (Atsedeten egon bezalako esapideetan erabiltzen da). Ostatu eder batean luzaroan atsedeten egoteko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea bere horretan jasotzekoa da sarrera gisa, adb. markarekin, eta atseden 2 adiera erabat ezabatzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

adb.

atsegale
1 iz. jas. Sentsuen plazera, bereziki erotikoa. Amarengandik beretu zituen iraultzaren eta lizunkeriaren sena, heriotzaren beldurra, atsegalearen zirrara eta erregeen gorrotoa. Begi beltz ekialdeko horiek, zein beterik dauden pasioz, zein irrika dauden atsegalez!
2 adj. jas. Sentsuen plazera, bereziki erotikoa, eragiten edo bilatzen duena. Hortz zurien artean mingain atsegale bat agertzen zitzaion. Emakume atsegalearena egiten hasi zen.

Aztergaia: atsegale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Mailak

Goi.

Forma baten adiera(k)

atseginzalea.

atsegin
1 iz. Gogokoa edo gustukoa denak eragiten duen sentipena; gogo-betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza bera. Nor bere atseginaren bila dabil mundu honetan. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Askoren mina txoroen atsegina. Lurreko atseginetara. Haragiaren nahigabe-atseginak ezagutzen zituena. Maitasunak dakartzan neke eta atseginak, amets eta etsipenak. Atseginezko bizitza. Atseginezko negarrak. Atseginaren atseginez irakurri ditut.
2 adj. Atsegin egiten duena, gogaitzen ez duena. Ez zen batere atsegina euripean bide haietatik ibiltzea. Igarlearen lanbidea ez da atsegina, ez beretzat ez besterentzat. Irakasle atsegina. Hiztun atsegina, leuna, ugari-ugaria. Irakurgai atseginak. Lan atseginagoa nahi luke. Oroitzapen atseginak. Poesia antzeko edo poesia ordeko jostaketa ikasi eta atsegin hura. Itxura atsegina eman diote liburuxkari.

Esaera zaharrak

Atseginak atsegina dakarke. Nekez denean egina, atsekabetzen da atsegina.

Aztergaia: atsegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsegin izond. eta iz. / AS: atsegin egin, atsegin eman, atsegin hartu, atsegin izan du eta zaio ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atseginekin , atseginez, atsegin-sari ; eta adib. gisa: atsegin-kontentu, atsegin-poz.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

atsegin hartu, atsegin egin, atsegin eman, atsegin izan (du eta zaio ad.)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '(2003-07-16) Horren azpisarrerak aipatzean, ez da hurrenkera alfabetikoa errespetatu; argitaratu ziren bezala jarri behar dira berriro ere. Bestalde, atsegin-kontentu eta atsegin-poz ez dira adibide gisa gehitu behar, azpisarrera moduan baizik'.

 - [E116]: 'Bai, AUk arrazoi osoa du, nire ustez'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: OK'.

atsegin egin
dio ad.-lok. Atsegin eman. Huts egiten duenak etsaiari atsegin egiten diola. Herriari atsegin egin nahiz.

Aztergaia: atsegin egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atsegin eman
dio ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti atsegina sorrarazi. Emakume haiei atsegin emateagatik. Han egon ginen pixka batean begiari atsegin ematen ezin asperturik.

Aztergaia: atsegin eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atsegin hartu
du ad.-lok. Atsegina sentitu. Solasean, jan-edanean, jokoan eta atsegin hartzen denbora igarotzea. || Haien bihotzek zer poza eta atsegina hartu zuten, ezin esan daiteke.

Aztergaia: atsegin hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atsegin izan
1 du ad.-lok. Norbait edo zerbait gogoko edo gustuko izan. Ik. gustatu; maite izan 2. Ez zuela haren bertsogintza atsegin. Atsegin izango dugu hura ardura ikustea. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin.
2 zaio ad.-lok. Atsegin zait berri hau zuei aditzera ematea. Oso atsegin zait. Badirudi hurbiltasun hori atsegin zaiela. Atsegin zaizkion idazleak. Jaunari atsegin dakion. Egia esan, Popper atseginago zait Adorno baino.
3 da ad.-lok. (3. pertsona singularrean). Mahaian atsegin da Leon ikustea. Edozein euskaldunentzat atsegin izango den liburua.

Aztergaia: atsegin izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsegin izan du eta zaio ad.

atsegin sari, atsegin-sari
1 adb. Doan, ordainik gabe. Eman dio, baina ez atsegin sari.
2 iz. Eskupekoa, erregalua.
atsegin-kontentu
iz. Heg. Atsegin-poza. Bere atsegin-kontentu handiena arrosarioa eskuan edukitzea. Haragizko atsegin-kontentuetan bihotza ipini duenak.

Aztergaia: atsegin-kontentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

tautologiazko elkarketak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, atsegin sarreran.

atsegin-poz
iz. Gozamena, atsegina. Urliarekin edo sandiarekin hitz egiteko aukera harrapatzen dudanean, orduan dira nire atsegin-pozak. Ondasunez eta atsegin-pozez betea.

Aztergaia: atsegin-poz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-poz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, atsegin sarreran.

atseginaldi
iz. Atsegin hartzen den denbora. Bizitzako atseginaldi guztiek baino gehiago balio zuen ordu erdi hark. Atseginaldi hain labur baten truke.

Aztergaia: atseginaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

atseginbide
iz. g. er. Atsegin hartzeko bidea. Begientzako atseginbide guztiak kendu dizkiotena bezala. Dirua aurreratzea zuela atseginbide bakarra.

Aztergaia: atseginbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

atsegindu, atsegin/atsegindu, atsegintzen
da/du ad. Atsegin hartu; atsegin eman. Umeak ongi hazten dituzten gurasoak atseginduko dira beren semeekin eta alabekin. Denok atsegintzen gaituen eguzkia.

Aztergaia: atsegindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsegindu, atsegin(du), atsegintzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atsegindu, atsegin(du), atsegintzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad.

atsegindun
adj. g. er. Atsegina; zoriontsua. Mila urteko bizi eder atseginduna.

Aztergaia: atsegindun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

atseginekin
adb. Ipar. Atseginez. Atseginekin aipatzen zuen haren gibeletik ibilia zen neska gazte baten istorioa. Atseginekin entzun dute ateraldi hori.
Loturak

Aztergaia: atseginekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

atseginekin, atseginez adberbio gisa erabiliak landu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

atseginekin (+ -ñ-) IE da, 44 aldiz jasoa: Ch 4, Lg 3, Mih 3, Dh 3, Jaur, Jnn 15, JE 3, StPierre, Iratz, Zerb 2, Mde 3, JEtchep 2, Xa 2; atseginez (+ -ñ-) 91 aldiz jaso da, B-G 75: Mg 4, Lard, Aran 2, Itz 2, Ag, Echta 6, Kk 2, Jaukol, Altuna 4, Or 13, Enb 6, Ldi, TAg 3, Lab 2, Zait 2, Erkiag 5, Akes, Uzt, Gazt, Anab 3, And, Etxde 9, NEtx, Lab; eta IE 4 (Jnn, Etcham, Mde, Izeta), EB 12 (Osk eta MEIG 11).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atseginekin 8 aldiz agertu da IE: P. Lafitte 2, Eskualduna 1905, 1914, 1924, D. Soubelet, Maiatz 1988 eta Herria 1986; atseginez 19 aldiz: A, A. Irigarai, Euzkadi 1908, eta EB 15: X. Kintana, J. Sierra, I. Zaldua, G. Garate, J. Etxaide, J. Ormazabal, X. Mendiguren B., M. Aierbe, M. Aldasoro, Irakasle elkartea, Saioka 1, Loti ederra, ZArg 1972, Hemen 1987, Aizu! 1988, Deia 1990.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atseginekin : DFrec 5; atseginez : DFrec 2; AB38 1; atsegiñez : AB50 1. Ez dugu aurkitu iturriotan: HiztEn, LurE eta Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan jasoa: atseginez : HiruMila ("a gusto"), Lur EF/FB ("avec plaisir"), PMuj DVC. // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ekin/-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atsegin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

atsegineko
1 adj. Gogokoa. (-en atzizkiaren eskuinean). Orain berriz, bere gogo eta atsegineko gizona aurkitu zuen.
2 adj. (Esaldi hanpatuetan, ironiaz). Atsegineko kolpea hartu duzu!
Loturak

Aztergaia: atsegineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATSEGINEKO. a) De placer, gozoso. v. ATSEGINEZKO. Aingeru tronoen Jauna, zeñetan zure gloriako, ta atsegiñeko jarlekua daukazun. Cb Just 157. Imini zituban Jangoikuak Adan ta Eba Ortu edo jardiñ eder Paradisu atsegiñekuan. JJMg BasEsc 31. Atsegiñeko negar malkoakin bustitzen diozka [...] oñ guziz santu aiek. Lard 468. b) (Tras gen.). Del gusto de. Eta olango ateraldiak ebazan, ez nire atsegiñekoak. Or Tormes 21. Anartean, Provenzan Yainkoaren atsegiñeko kantu bat sobirritu zen. Or Mi 137. Eztala eder ederra dana, norberen atsegiñeko dana baño. Otx 108s. Alako orrits eta jaialditan burugabeki diruak eragiltzea etzala bere atsegiñekoa. Etxde AlosT 18. Orain berriz, bere gogo ta atsegiñeko gizona arkitu zun. Etxde JJ 139. c) (Atsegineko izan, con aux intrans. bipersonal). v. ATSEGIN IZAN. Egi zaitugun Iainko Iauna, atsegiñeko al zaizu oriek dakizana? "Placet tibi". Or Aitork 106

atsegineko 8: Deia, Consumer 3, Berria 2, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atsegineko 8: Berria, Koro Navarro 2, Jon Arretxe, Iñaki Mendiguren, Xabier Olarra, Oskar Arana, Anjel Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa atsegin sarreran.

atseginerako
postpos. Atsegin emateko. (-en atzizkiaren eskuinean). Irakurlearen atseginerako egiten den literatura. Nork bere atseginerako egiten dituen lanak. Hortxe segitzen dute, lore eta igel kantariz inguraturik, ondotik paseatzen ibiltzen diren guztien atseginerako.
Loturak

Aztergaia: atseginerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATSEGINERAKO, ATSEGINARENDAKO, ATSEGINARENTZAT (Tras gen.). Para gusto de, para complacer a. Esan izan ziran bein batez [Vicente Dambolinek] nola Duque Medinacelik bere atsegiñerako soñu jotzera Madrillera eramanik egondu zan denbora artan. Izt D 67. Eta billera zoragarri onen atsegiñerako Markesak ifini-erazo omen zeban Artza altxagarriakin lau oñen gañean. Izt C 192. Eta oraindik are geiago egiten dute, eri dagoenaren atsegiñerako. Ib. 240. Iruretan zerutarren irudiak lurtarren atsegiñerako eregi ebazan iaiereak. A BeinB 83. Andra Mariaren atseginerako Errosario Santua errezau. Itz Azald 198. Orrenbeste milla personen atsegiñerako [...], eskatzen digutena egitera goaz. Goñi 83. Begien atseginarendako bezala beharrikoenarentzat. JE Bur 144. Baratzian beti egoten ziran lora polittak begijen atsegiñerako ta usain gozua surren pozkarrirako. Altuna 55. Neure arazo-marazuak atondu egin gura dodaz azken-nai pizka bat emonez, bai neure atsegiñerako ta bai neure aide ta beste enparadubak be lasattu dedixan. "Per mia sodisfazione". Otx 97. Esana ez al dizut esan zure atsegiñerako? Zait Sof 35. Maitari basati eta arronten atseginetarako baizik egoki ez lizatekeena [gorputza]. Mde HaurB 37. [Artzainak] ardiak gizentzen dituela [...] iateko gertu dagoen aoxuriak bezala bere atseginerako. Zait Plat 137. Irakasle lanean dugu beharrenik batasun hori, irakurlearen atseginerako egiten den literatura ederrean baino areago. MIH 95. Iraun du, halere [Egan-ek], eta ez euskaldun guztien atseginerako. MEIG I 258. Zilar-plaka lodi bakotxa hegiz-hegi zilarrezko lore ñimiño batzuek bere lagunetarik berexten dute, zedarritzen, ikusliarraren begi-atseginarentzat. JE Ber 62

adib.: atsegin 1 iz. Gogokoa edo gustukoa denak eragiten duen sentipena; gogo-betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza bera. Nor bere atseginaren bila dabil mundu honetan. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Askoren mina txoroen atsegina. Lurreko atseginetara. Haragiaren nahigabe-atseginak ezagutzen zituena. Maitasunak dakartzan neke eta atseginak, amets eta etsipenak. Atseginez entzuten den gauza. Atseginezko bizitza. Atseginezko negarrak. Irakurlearen atseginerako egiten den literatura. Nork bere atseginerako egiten dituen lanak. Atseginaren atseginez irakurri ditut. Atseginak atsegina dakarke (esr. zah.).

atseginerako 20: Ortzadar, Deia, Elkar, Consumer, Berria 4, EiTB 7, Argia, Erlea 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atseginerako 39: Herria, Berria, Elena Touyarou, Imanol Unzurrunzaga, Aitor Arana, Koldo Izagirre, Xanti Iruretagoiena, Jose Morales, Iñaki Segurola, Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

atseginetan
adb. Gozoro, atsekaberik gabe. Atseginetan bizi da. Handia zein txikia dago atseginetan. Atseginetan gabiltza.
Loturak

Aztergaia: atseginetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATSEGINETAN. (Estar, vivir, etc.) entre placeres, placenteramente. Nahiago zintuzke Jainkoagatik atsekabeak pairatu, ezen ez bizitze huntako egunak atsegiñetan iragan. Ch III 47, 3. Ezen atsegiñetan bizi dena, bizi delarik hilla da. He 1 Tim 5, 6 (Ker atsegiñetan; Lç delizioski, TB gozoan, Dv gurikerien erdian, Ol leunduta, Bibl plazerretan; He Phil 420 atsegin-pean). Atseginetan eta atsekabetan, abundantzian eta gabetasunean. Brtc 203. Mundu huntan nekhetan eta penetan bezenbat denbora parabisuan deskantsuan eta atseginetan. Dh 179. Jesus dago kurutxian josirik, eta ni atsegiñetan? Ur MarIl 109. Orain, emen Lazaro atsegiñetan dago, eta zu or garretan. Lard 419. Andia zeiñ txikia / Dago atsegiñetan / Edanaz intz eztia. AB AmaE 383. Zeruan Jaungoikoagaz atsegiñetan dagozan gogo --espiritu-- uts zoriontsuak dira aingeruak. KIkV 19. Josu oñazen erdijan eta / Gu atsegiñetan gabiz. Enb 102. Orain ordea bera atsegiñetan dago, zu berriz oñazetan. Ir YKBiz 308. Len atsegiñetan bizirik illa zegon anima Zuretzat bizi dedin. Or Aitork 402. Ondartzetan azal-aragiak baltzituten edota uretan igeri atsegiñetan ebiltzanei iraizean begira. Erkiag Arran 105. Ez bait-du zintzo bete emandako itza [...], erregiñarekin atsegiñetan ez egotekoa. "Con la reina folgar". Berron Kijote 205. (Estar, etc.) contento. Gizon batzu, aldiz, atseginetan ziren klaberak ez zaundala gehiago pizteko-makilaz meskaratuko begitartea. JE Bur 151. Euskera atseginetan da: olerkari gisakoak ba ditu. Or BM 18

atseginetan 3, Berria (adib.: “Eta natura, bere buruaren ederraz harro, atseginetan denean, txoriak kantari dira hasten: txorro-txioka birigarroa, gu-guuuka usapala, txiru-txiraka karnaba..”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atseginetan 10: Asisko Frantzizko 5 (adib.: “Esperientziaz ongi ikasia zuen, deabruek laztasunari ikara diotela, eta bigunkerian eta atseginetan bizi direnak, berriz, gogorrago tentatzera animatzen direla”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea, are gutxiago menpekoei printzeei agintzea”), Patxi Ezkiaga (“Nire ustetan, jauna, egunotan gertatu zaizkigun ezbeharrok guztiok, berorrek egindako bekatuaren ordaina dira, Zalduneria Ordenaren aurka alegia; ez baitu zintzo bete emandako hitza, mahai-zapi gainean ez-jatekoa alegia eta erreginarekin atseginetan ez-egotekoa, eta honek bere ondoren dakarren gainerakoa; berorrek zinez agindu baitzuen hitz hori beteko zuela, ahalik-eta buruko almetea kendu arte Malandrinori edo delako mairu horri, izenik ez dut gogoan”), Imanol Unzurrunzaga (“Artean edoskitzen eta atseginetan plazer hartzen eta nire gorputzeko minetan, berriz, negar egiten besterik ez nekien”), Joan Mari Lekuona (“Nola Izpiritu Santua Aitagandik eta Semeagandik den, eta maitasunean zabaltzen den eta esan ezin diren atseginetan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasotzekoa; atseginean baino erabiliagoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena, baina kendu oharra eta gehitu adibide gehiago beste aditz batzuekin (egon…). (2021-10-19)

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa atsegin sarreran.

atseginez
adb. Heg. Arduraz eta atseginez irakurri dut idazlana. Atseginez zigarroari kea atereaz. Mutil eta neskek atseginez hartu zuten ideia hura. Atseginez lagunduko dizuet. Atseginez entzuten den gauza.
Loturak

Aztergaia: atseginez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-z/-ekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atsegin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

atsegingarri
1 iz. Atsegin ematen duen gauza. Gehiago balio duela zure arimak, munduko ondasun, entzute handi eta atsegingarri guztiak baino.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Belarra mailaka uzten du altzairuak, begien atsegingarri. Kanta bezate bertsolariek, guztien atsegingarri.
3 adj. Atsegin ematen duena. Soinu ezti, leun eta atsegingarria. Olerki bilduma atsegingarria. Atsegingarri gertatzen den lekua. Gauza guztietan, hala atsegingarrietan nola nekagarrietan.

Aztergaia: atsegingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atseginkeria
iz. g. er. Atsegin gaitzesgarria. Zer zorakeria!, atseginkeria labur batzuengatik, hautatu ditut betiko oinazeak. Egun-argitan atseginkeriatan ibiltzea dute gogoko.

Aztergaia: atseginkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

atsegintasun
iz. Atsegina. Atsegintasunez beteriko leku zoragarri bat.

Aztergaia: atsegintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atsegintegi
iz. g. er. Atsegintokia.

Aztergaia: atsegintegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi/-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

atsegintoki
iz. Paradisua; atsegin hartzen den tokia. Sagasti berri, sagasti zuri, inguma atsegintokia irudi.

Aztergaia: atsegintoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-toki/-tegi.

atsegintsu
1 adj. Atseginez betea; atsegingarria. Izan duzu goiz eder eta atsegintsu bat. Osabaren aginduak beti izango dira niretzat atsegintsuak.
2 adb. Atseginez beterik, zoriontsu. Horrela bizi zen, atsegintsu eta gozoro. Bihotzez pozturik, atsegintsu gaude.

Aztergaia: atsegintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

atseginzale
adj. Atseginen zalea dena. Oinpera dezakezu haragi atseginzalea. Zuhurra eskuzabal bihurtzen da, puritanoa atseginzale.

Aztergaia: atseginzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '(2003-07-14) hasierako letra xehearekin idatzi behar da'.

 - [E210]: '(2003-07-16) Hitz hori ez da letra larriz idatzi behar'.

atsekabe
iz. Gogoko ez denak edo ezbeharrak sortzen duen sentipen mingarria. Ik. bihozmin; nahigabe; sufrimendu. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Baina gero, atsegin haren atsekabea izaten duzu. Bai, baditugu bihotzean mila atsekabe euskaldunok. Atsekabezko zahartzaroa. Susper gaitzazu atsekabeetan. Bihotza atsekabez bete zitzaion.

Aztergaia: atsekabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: atsekabe(a) hartu, atsekabe(a) eman.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atsekabe egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

atsekabe(a) hartu, atsekabe(a) eman

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "(2003-07-16) Horren azpisarrerak aipatzean, hurrenkera alfabetikoa errespetatu da, argitaratutako zerrendan zegoen okerra zuzenduz. Gainera, beste azpisarrera bat gaineratzeko modukoa izan daiteke, besteak beste, Mujika zaharrak, Elhuyar Hiztegiak eta VOX hiztegiak hala jasotzen baitute: atsekabean lagun izan".

 - [E116]: "ez dut hain garbi ikusten proposamena: nire ustez, atsekabean bizi gehiagotan ageri da. Bere horretan utziko nuke lan taldearen proposamena".

 - [I102]: "AUren proposamendua ontzat jotzekoa dela uste dut, hizkuntza mintzatuan guztiz arrunta delako doluminak emateko orduan".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK Urrutia, hau: atsekabean lagundu: atsekabean laguntzen dizut (doluminetan)".

atsekabe egin
ad.-lok. zah. Atsekabetu. Gauza gaiztoa da gurasoei damu, nahigabe eta atsekabe egitea.

Aztergaia: atsekabe egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atsekabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

atsekabetu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper